Etxebizitza 2020

Page 1

Etxebizitza

OSTEGUNA, 2020KO URRIAREN 22A

gehigarria

MIKEL ALBISU

KRISIAREN ESANETARA Goierriko etxebizitza parkea hazten ari da urtez urte, baina osasun krisiak nabarmen erasan dio aurten salerosketari. Merkatuak hartuko duen joeraren beldur da sektorea.

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI


2 //

205 etxebizitza eraiki dira azken urtean eta ia 33.800 dira denera

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

.

.

Etxebizitza parkea Lazkaon hazi da bereziki, ia ehun etxerekin Ormaiztegin, Zaldibian, Mutiloan eta Olaberrian parkea txikitu egin da Beasainek du kopururik handiena Goierriko etxebizitza parkeak hazten jarraitzen du. 205 etxebizitza gehitu dira merkatura azken urtean eta, denera, 33.799 daude. Azken urteetako gorakadarik handiena da. Pentsa, 2016 eta 2018 urte bitartean 132 etxebizitza berri zenbatu ziren. Hau da, denbora tarte bikoitzean etxebizitza kopurua erdia hazi zen. Baina joera orokorra da, Goierriko etxebizitza parkea Gipuzkoa osoko proportzio bertsuetan hazi baita, puntu erdia pasatxo. Halere, bertan inguruko eskualde guztietan baino gehiago hazi da. Lazkaok izan du hazkunderik handiena, 93 etxebizitza egin baitira bertan. Iturrialdeko eraikinetako batzuk jada amaitu dituzte eta horri esker izan du halako gorakada. Lazkaok 2.500 etxebizitzen langa gainditu du, bide batez. Etxebizitzei dagokionez, eskualdeko seigarren herririk handiena da. Urretxuk ere gorakada nabarmena izan du, 47 etxebizitza gehitu baitira. Kasu honetan Matxinporta inguruko etxebizitzen ondorioa da hazkundea. Zumarragan, aldiz, pare parean, parkea kasik bere horretan mantendu da. Etxebizitza bakarra gehitu da. Beasainen, Ezkion eta Itsason, Idiazabalen, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Seguran, Zegaman eta Zerainen ere hazi egin

Etxebizitza parkea HERRIA BARIAZIOA ETXEAK

Iturralde auzoko etxebizitza berriak. Goierrin aurten inauguratu den urbanizaziorik handiena da. K. G. Z.

da parkea, gehiago edo gutxiago. Beasainen, esaterako, 32 etxebizitza gehitu dira eta ia 6.500 ditu. Herriko lur eraikigarri ia guztiak okupatuta daude. Goierriko bost etxebizitzetatik bat Beasainen dago. Goierriko herri guztietan ez du joera bera eduki, batzuetan mantendu egin baita eta beste batzuetan txikitu. Beherakadarik handiena Ormaiztegik eta Zaldibiak izan dute, hiru etxebizitza galdu baitituzte. Mutiloak eta Olaberriak ere beheranzko

joera dute. Gainerako herrietan parkea bere horretan gelditu da.

Hazi beharrean berritu

Etxebizitza parkea mantentzearen edo txikitzearen atzean hainbat arrazoi daude. Baliteke, higiezin-konpainiek negoziorako aukerarik ez ikustea eta obrarik ez sustatzea edo, beste arrazoi bat izan daiteke, eraikitzeko lur aproposik ez egotea. Orokorrean, Goierrin, ingurune lauan eraikiak daude. Beasaingo Udalak, adibidez, aitortu

du herrigunean hazteko toki askorik ez duela eta etorkizuneko lanak eraikin zaharren gainean egingo direla. Zumarragan hala egingo dute: Kalebarren inguruko etxe zaharrak bota berriak eraikitzeko. Hortaz, proiektuak martxan daudela ikusirik, datozen urteetan ere hazkundeko joerari eutsiko zaiola iragarri daiteke. Ikusteko dago baina testuinguru berriak zer eragin izango duen. Baliteke lanak luzatzea edo sektorearen motelaldia eragitea.

Altzaga Arama Ataun Beasain +32 Ezkio eta Itsaso +1 Gabiria Gaintza Idiazabal +2 Itsasondo Lazkao +93 Legazpi +12 Legorreta +1 Mutiloa -1 Olaberria -1 Ordizia +12 Ormaiztegi -3 Segura +1 Urretxu +47 Zaldibia -3 Zegama +9 Zerain +2 Zumarraga +1

70 83 898 6.433 348 252 79 1.280 331 2.588 4.196 717 151 541 4.770 616 735 3.100 867 854 154 4.736

33.799

ETXEBIZITZA Goierriko etxebizitza parkeak ia 33.800 bizileku ditu. Bost etxebizitzetatik bat Beasainen dago. Altzaga, aldiz, txikiena da. 205 gehiago. Parkea hazi egin da iazko datuekin alderatuta. Iturria: Eustat - Etxebizitzen udal estatistika.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

//

3

Etxebizitza

Azalera Gipuzkoako bataz bestekotik gora dago Goierriko etxebizitzek, bataz beste, 90,3 metro koadro dituzte. Hiru eta bost bizilagun artean bizi dira. Etxebizitzarik ohikoena bost gelakoa da, bainugela bakarrekin, banakako berokuntza sistemarekin eta igogailuarekin. Goierritarren gehiengoa etxebizitza-blokeetan bizi da, hiru eta hamar etxe bitartekoetan. Antzinakotasunari dagokionez, Goierriko etxebizitzek ia 46 urte dituzte. Estatistikek hori dioten arren, landa eta hirigune eremuen artean aldea dago: Gabirian, esaterako, etxebizitzek duten azalera erabilgarriak Goierriko bataz bestekoa ia bikoiztu egiten du. Aldiz, Zumarragan, etxebizitzek doi-doi gainditzen dituzte 80 metro koadroak. Goierriko hiru herri populatuenetan daude etxebizitzarik txikienak. Kontuak kontu, Goierriko etxebizitzek, bataz beste, Gipuzkoakoak baino azalera erabilgarria handiagoa dute.

Goierriko hamar etxeetatik seik bost gela dituzte: sukaldea, egongela, bi logela, eta komun bakarra. Bi komun edo gehiago dituzten etxebizitzak ez dira %30era ere iristen eta komunik ez duten 500 etxebizitza daude ia. Familientzako pentsatutako etxebizitzak dira orokorrean, seme-alaba bakarrarekin edo birekin. Hala, etxe gehienetako egoiliar kopurua hiru eta bost bizilagun artekoa da. Nagusiki, bakoitzak bere logela du. Goierrin etxebizitza gehiago daude zazpi gela edo gehiago dituztenak hiru gela edo gutxiago dituztenak baino. Zehazki, bakarrik bizitzeko pentsatutako 1.013 etxebizitza daude eskualdean: sukaldea, logela bakarra eta komuna. Ordizia da halako etxebizitza gehien duen herria proportzioan. Goierritarren gehiengoa etxebizitza-blokeetan bizi da eta bakoitzak, gutxi gorabehera, 26 bizilagun ditu. Izan ere, etxebizitza-eraikinik ohikoenak hiru eta

Etxebizitzen ezaugarriak

HERRIA

ANTZINA. AZALERA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio eta Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

53,1 38,3 52 44,4 54,5 56,5 37,4 50,4 51,5 39,7 46,5 46,9 49,9 54,1 47,1 45,2 37,9 42,5 47,3 53,3 47,1 45,5 45,7

138 138,6 104,9 84 118,1 178,7 132,9 104,9 95,6 87,9 85,1 93,8 124,8 108,8 84,6 92,5 106,7 92,2 92,6 93,7 149,2 82,9 90,3

Iturria: Eustat

hamar bizileku artean ditu. Hamaika eta hogei artekoak ere dezente dira, baina hortik gora kopuruak nabarmen egiten du behera. 40 etxebizitza baino gehiagoko blokeak %3 baino gutxiago dira. Aldiz, hamar etxeetatik bat etxebizitza familiabakarra da. Gipuzkoako bataz bestekoaren gainetik dago, ia hiru puntu.

Erosotasunak, nagusitzen

Igogailua geroz eta etxe gehiagok dute. Egun, igogailua ez duten etxebizitzak %36 dira, eta duela hamar urte %43. Etxebizitza berri guztiak behartuta daude igogailua edukitzera irisgarritasuna bermatzeko. Gainera, etxebizitza zaharretan jartzeko diru laguntzak eskaintzen ditu administrazio publikoak. 12.000 etxe baino gehiago dira igogailurik ez dutenak. Banakako berogailu sistema etxebizitzen %70ean dago txertatua. Portzentaiak gora egiten

ari dira urtez urte, ez delako berogailu sistema zentralik duen eraikinik egiten. Azken hamar urteetan 11 puntu hazi da banakako berogailu sistema duten etxebizitzen ehunekoa. Ur korrontea eta linea telefonikoa etxebizitza guztiek dute. Horrek ez du esan nahi etxebizitza guztietan dagoenik telefonoa eta Interneta. Azken datuen arabera, Gipuzkoako hamar etxeetatik zortzik dute Interneterako sarbidea. Minimo hauek geroz eta ohikoak dira etxebizitza parkearen zaharberritzea erritmo onean doalako. Goierriko etxeen antzinakotasuna Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik dago, gutxigatik bada ere. Segurako etxeen antzinakotasuna ez da 40 urtera ere iristen. Txanponaren beste aldean Gabiria dago, 56 urtetik gorako bataz bestekoa baitu. Gabirian baserri ugari dagoenez, etxebizitzak ohi baino handiagoak eta zaharragoak dira.


4 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

Etxebizitzen salerosketa %20 murriztu da azken urtean Gipuzkoan Azken hamabi hilabeteetan mila etxebizitza berri saldu dira, aurreko urtearen laurdena besterik ez. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

.

.

2019ko irailetik hona ia 10. 000 etxebizitza aldatu dira jabez, erdiak baino gehiago salerosketa bidez Berrien merkatua %25 erori da Bost etxetik lau, bigarren eskukoak Etxebizitzen salerosketa %19,1 murriztu da Gipuzkoan azken hamabi hilabeteetan Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera. Martxoan merkatua erabat gelditu zen eta ez du lortu iraganeko erritmoa berreskuratzea. Hala, azken urteetako goranzko joera eten egin da. Halere, 2008ko krisialdiko baino emaitza hobeak lortu dira. 5.736 etxebizitza salerosi dira pasa den irailetik hona herrialdean. Salerosi diren bost etxeetatik lau bigarren eskukoak izan dira.

Proportzioak mantendu egin dira iazko datuekin alderatuta, baina kopuru totala askoz ere baxuagoa izan da aurtengoan. Etxebizitza berrien merkatua %24,2 uzkurtu da eta erabiliena %20,4. Zehazki, 1.083 etxebizitza berri salerosi dira eta 4.653 bigarren eskukoak. Geldialdi honen atzean COVID-19ak eragindako itxialdiaren eta ezjakintasunaren eragina dago. 2014an behea jo ostean, goranzko joera zuen merkatuak. 2019ko azken hiruhilekoa eta

Bilakaera

2020ko lehendabizikoa ikusita bazirudien joerari eutsi egingo zitzaiola, baina martxotik maiatzera bitartean salerosketak erdira murriztu ziren iazko datuekin alderatuta. Sektorearentzat kolpe handia izan da, udatik bueltan gutxi gorabehera iazko datuak lortu arren, arrastoa utziko duelako. Arrastoak ez dirudi 2008ko krisialdian bezain luzea izango denik. Azken hilabeteetan sektoreak egoerari buelta eman dio eta ia aurreko urteetako datuetan kokatu da. Eduardo Junkera Adegiko presidenteak aitortu sektorearen errekuperazioa ona izaten ari dela, industriarekin batera, ÂŤonenetarikoaÂť. Ikusteko dago, ordea, salerosketak zein preziotan itxiko diren. Ez dago argi lan merkatuak eta soldatek nolako bilakera izango duten eta, funtsean, bezeroen eros ahalemena nolakoa izango den.

Oinordekotzak ere, behera

Ez da 10.000ra iritsi jabez aldatu diren etxebizitza kopurua azken hamabi hilabetean. Azken bost urteetako daturik kaxkarrena da. %22,4 txikitu da mugimendua pasa den urtearekin alderatuta. Salerosketa ez ezik, bestelako formula guztiek egin dute behera: donazioek, aldaketek, herentziek... kasu honetan ere proportzioak mantendu egiten dira: salerosketek mugimenduaren %60 suposatzen dute; gainerako %40aren zati nagusiena oinordekotzeek hartzen dute. Azken datuen arabera, Gipuzkoan, 2.550 etxebizitza jaso dira ondorengotzan. Donazioak, 203 izan dira. Babestutako etxebizitzen salerosketa izan da gora egin duen neurgailu bakarra. %3 egin du gora iazko zifren aldean, 376 etxebizitza babestu salerosi baitira Gipuzkoan azken hamabi hilabeteetan. Azken urteetako daturik onena da.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

//

Etxebizitza

5.800 hipoteka sinatu Gipuzkoan metro koadroaren prezioa igo egin da 2020. urtean dira Gipuzkoan, iaz Etxebizitzen prezioek gora egin dute Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde, Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arabera 2020. urtean: bigarren eskuko etxebizitzen prezioa %1,5 igo da; etxebizitza berriena, %4,3; eta babes ofizialekoena, %0,3. Garbi hitz eginda, etxebizitza erabilien metro koadroak 2.754,8 euro balio ditu, bataz beste, Gipuzkoan; etxebizitza berrienak, 3.707,4 euro; eta babes ofizialekoek, 1.814,8 euro. Joera aldatu egin da. 2007 eta 2009 bitartean prezioek goia jo zuten, eta hamarkada osoa zeramaten gainbeheran. 2019 amaieran bigarren eskuko etxebizitzen balio garai onenen ia erdira jaitsita zegoen. Kontuak kontu, 2020. urteko lehen bi hiruhilekoan hazi egin da balioa. Idealista etxebizitzen salerosketan espezializatutako webgu-

5

neak datu ofizialak berretsi egiten ditu. Lurralde historikoari dagokionez, prezioak %6,2 hazi dira. Atari digitalaren esanetan, metro koadroak 3.137 euro balio du orain.

Goierrin, behera

Eusko Jaurlaritzak ez ditu herrikako datuak eskaintzen, baina Idealistak Goierriko herri nagusienen bilakaera jasotzen du. Honen arabera, argi gelditzen da Gipuzkoa handia dela eta herri

M2aren prezioa

HERRIA

Beasain Legazpi Ordizia Zumarraga Gipuzkoa

BALIOA

2.101 1.448 1.860 1.484 3.137 Iturria: Idealista

bakoitzeko bilakaera independentea dela: Ordizian izan ezik, gainerako herri guztietan balioa galdu du metro koadroak. Ordizian 1.860 euro balio du metro koadroak, duela hamabi hilabete baino %3,7 gehiago. Beherakada handiena Legazpik izan du, ia %9arekin. Metro koadroaren balioa 1.500 eurotara ere ez da iristen. Zumarragan, berriz, prezioak %6,1 jaitsi dira. Beasainen, berriz, %0,7 txikitu dira prezioak. Halere, metro koadroa 2.000 eurotik gora dago oraindik. Goi Goierriren eta Goierri Behearen arteko aldea nabarmen ikusten da. Herri garaienek prezioari ezin eutsi dabiltzan bitartean, behekoak ari dira joera aldatzen. Edonola, datuen arabera XXI. mendeko minimoetan daude bigarren eskuko etxebizitzen prezioak.

baino %10 gutxiago

5.791 hipoteka sinatu dira azken hamabi hilabeteetan Gipuzkoan, pasa den urtean baino %10 gutxiago. Banketxeek mailegatutako dirua ez da milioi batera heldu, gutxigatik bada ere. Iaz 6.464 hipoteka sinatu ziren 1.008.470 milioi euroko balioarekin. Beraz, proportzioan mailegu potoloagoak eman dira aurtengoan. Hipoteka aldakorren interesak %1aren inguruan dabiltza, banketxe batzuetan azpitik ere bai. Halere, COVID-19ak etorki-

Hipoteken bilakaera

URTEA

2019-2020 2018-2019 2014-2015 2009-2010

zuna argi ikustea galarazten duenez, adituek hipoteka finkoen edo mistoen aldeko apustua egiten dute. Kasu hauetan %1,5 eta %2aren bueltan dabiltza interesak.

Iturria irekita

Itxialdiak ez ditu banketxeak kikildu, eta finantziazio lerroak eskaintzen jarraitzen dute. Okerragoa izan zen adreiluaren burbuilak eztanda egin zueneko egoera. Orduan erdira murriztu ziren maileguak.

KOPURUA

5.791 6.464 4.499 9.212

ZENBATEKOA EUROTAN

984.857 1.008.470 616.523 1.444.023

Iturria: Espainiako Estatistika Institutua (INE)


6 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

«Etxebizitzak produktu ona izaten jarraitzen du»

lean, alokairura pisua erosi ezin duenak jotzen du: gazteak, ezkongabeak, banatuak, atzerritarrak... baina ahal duenak etxebizitza erosi egiten du. Hipotekaren kuota alokairuarena baino merkeagoa da kasu askotan. Etxearen pertzepzioa aldatu da? Bezeroen gustuak ez dira aldatu. Guk bereziki Lazkaon egiten dugu lan, eta ikusi dut balkoiei betidanik ematen zaiela garrantzia. Lau edo bost metroko balkoia izatea eskatzen du jendeak, baina ez orain, azken urteetan. Gehien saltzen diren etxeak nolakoak izaten dira?

GORKA LAMY HIGIEZIN AGENTEA Lamyk dio etxebizitzen salerosketa normaltasunera itzuli dela. Erosteko garai ona dela uste du, maileguak merke daudelako. «Inbertitzailea denari egoera honek ez dio kalte handirik egiten».

Sektorea itxialditik itzuli da? Itxialdiaren ondoren mugimendu asko egon zen, asko. Normalean baino dezente gehiago. Baina badu bere logika, jarduerak bi hilabetez geldi egon zirenez pilatu egin ziren. Gainera, higiezin sektorearentzako garairik onenak Gabonen ondoren, Aste Santuaren ondoren, oporren ondoren... izaten dira. Izan ere, etxebizitza bat erosteko hausnartu egin behar da, hitz egin, kontsultatu, pentsatu... Itxialdian horretarako denbora asko eduki dugu, eta esan dezakegu mugimendu handia egon zela. Eusten diozue erritmo horri ala lasaitu da? Oraingo egoera, gure ikuspuntutik, normala da. Lehengo urteko irailarekin alderatzen badugu, antzeko ibiliko gara. Bezeroak ausartzen dira erosteko pausoa ematera? Goierri mailan ixten ari garen operazioak aurreko urteetako antzekoak dira.

Itxialdiak, hortaz, eraginik ez du izango? Noski izango duela, baina gure sektorean eragina gerora ikusten da. Edozein higiezin agentziari galdetzen badiozu 2008ko krisialdiaren garairik txarrenak zeintzuk izan ziren, denek 20122013 urteak esango dizkizute. Gure munduan eragin atzeratuak izaten ditu. 2008ko krisialdia bezain gogorra izango da? Ikusteko dago, baina ez dut halakorik espero. Ea egoerak nolako bilakaera izaten duen eta enpresek nola eusten dioten. Etxebizitza erosteko garai ona da? Bankuek maileguak eman nahi dituzte, eta oso-oso merke ematen dituzte. Gainera, dirua bankuan duenari ez dio interesik sortzen, ez itxialdiaren aurretik ez ondoren. Hortaz, dirua duen bezeroari, inbertitzailea izan daitekeenari, egoera honek ez dio kalte handirik egiten: dirua

‘‘

«Hipotekaren kuota alokairuarena baino merkeagoa da kasu askotan» «Goierri mailan ixten ari garen operazioak aurreko urteetako antzekoak dira»

KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

du, dirua merke lortu dezake eta etxebizitzak ez daude garesti. Beste egoera bat da lanik gabe gelditu denarena, horrek bai izango dituelako zailtasun gehiago. Etxebizitza baten bila dabilen pertsonaren profila zein izaten da? Proportzioan, gehiago dira etxebizitza alokairura bideratzeko erosten dutenak bertan bizitzeko nahi dutenak baino. Zergatik?

Bada bankuan duzun diruak ez duelako ezer ematen, baina alokairuak hilabetero diru bat ematen dizu. Gainera, alokairuaren eskaera handia da eta erraz bilatzen dira interesatuak, eta nagusiki maizterrek ez dute arazorik ematen. Etxebizitzak, errentagarritasunari dagokionez, produktu ona izaten jarraitzen du. Nork erosten ditu etxebizitzak? Eta nork alokatu? Ez dago profil zehatzik. Norma-

85 metroko etxeak izaten dira: egongela 20 metro, sukaldeak hamar, logelak gutxienez hamar metrokoak eta bi komun. Ah, eta balkoia. Bi logelako etxebizitzek azken urteetan irteera gehiago dituzte lehen baino. Jende edadetua, gazteak... bi logelarekin ongi moldatzen direnak eskaria handitu egin dute. Eta lorategia duten etxebizitzak? Hazkundea ez da esanguratsua. Itxialditik bueltan bateren batek galdetu zuen, baina ez da joera orokorra. Halakoetan gertatzen dena zera da: estilo horretako etxebizitzak garestiagoak dira eta etxebizitza zaharra saldu egin behar izaten dute askok. Horrek tramitazioa korapilatu egiten du eta jendea atzera bidaltzen du.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxegabetzeak, legez kanpo .

Espainiako Gobernuak etxegabetzeak eta alokairuaren igoerak debekatu egin ditu urtarrilaren 31ra arte Pandemiak eragindako kalte sozialak leundu nahi dituzte Espainiako Gobernuak etxegabetzeak eta alokairuaren «gehiegizko» igoerak debekatu egin ditu urtarrilaren 31ra arte. Martxoan hartutako erabakia da, alarma egoera ezarri zenekoa. Larrialdi egoera ez da amaitu eta neurria luzatzea erabaki dute, gutxienez, hiru hilabete gehiago. Urtea hasi zenetik 76 etxegabetze abiatu dira Hego Euskal Herrian Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. 2019 osoan 139 exekuzio hipotekario abiatu ziren, aurreko urtean baino %50 gutxiago. Joera beherakorra da azken urteetan. Etxegabetze ia guztiak pertsona fisikoren bat izaten dute atzean, ez figura juridiko bat. Hau da, enpresen edo entitateen kasuan oso gutxitan gertatzen dira desjabetzeak.

Espainiako Bankuak 2019ko abenduan plazaratutako Familien finantza-inkestaren emaitza nagusien aurkezpena txostenaren arabera, Espainiar estatuko familien zorpetze maila jaitsi egin da 2017. urtetik aurrera, baina zorraren ehuneko handiagoa hartzen du lehen etxebizitzaren hipotekak. Familien bataz besteko zorraren ia %40 bizi diren etxebizitzaren hipoteka da.

Alokairuak, mugatuta

Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak alokairuan bizi direnei ere eragiten die. Errentetatik bizi den maizterren kasuan, bizilagunek duten zorra negoziatu egin beharko dute edo hilabeteko kuota %50era arte jaitsi, bai behintzat urtarrilaren 31ra arte. Hau da, zorretan dagoen bi-

Etxegabetze baten aurkako kontzertrazioa Zumarragan. M. LUKI

//

7

Etxebizitza zilagunak frogatzen badu pandemiak egoera ekonomiko larrian utzi duela eta maizterrak baduela diru sarrera gehiago, urtarrilaren 31ra arte hileko kuoten erdia ordaintzeko aukera du edo zorren kitapena negoziatzekoa. Baina, inolaz ere, ezingo dute bota. Halere, ezin zaio ordaintzeari utzi, gobernuak ez baitu fakturen luzamendurik onartu. Era berean, maizterrek debekatuta izango dute prezioak igotzea. Bai behintzat «gehiegizko» era batean. Oposizioak salatu du legeak ez duela zehazten gehiegizkoa zenbatekoa den, eta neurria alferrikakoa izango dela. Fotocasa higiezinen atari digitalaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan soldataren erdia behar da, bataz beste, 80 metro koadroko etxebizitza baten alokairua ordaintzeko. Iaztik hazi egin da kopurua. Izan ere, azken hamabi hilabeteetan alokairuaren prezioak soldatak baino %10 inguru gehiago hazi dira. Gainera, Espainiar estatuko bataz bestekoaren oso gainetik dago, soilik Kataluniak eta Madrilek gainditzen baitute.


8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

Etxetresna Elektrikoen Renove Planak bere aurrekontua osatu du

Azaroaren 30ean amaituko da leihoen renove plana. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

Leihoentzako eta eguzki plakentzako, laguntzak Energiaren Euskal Erakundean etxebizitzako osagarriak zaharberritzeko diru laguntzak eskatu daitezke. Energiarik ez xahutzea da asmoa, eta bezeroak dirua aurrezteko aukera du.

E

usko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta AzpiegituraSailak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, zazpi milioi euro baino gehiago bideratu ditu 2020an etxebizitzen osagarrien zaharberritzea sustatzeko diru laguntzetara. Bi plan oraindik martxan daude, leihoei dagokiona eta eguzki plakena.

Leiho berriak

Ohiko okupazioko etxebizitzetan, berotutako esparruak edo gelak kanpoko girotik bereizten dituzten leihoen edo leiho-ateen ordez energia-eraginkortasun handia dutenak jartzeko bi milioi eta erdiko aurrekontua duen partida prestatu du Energiaren Euskal Erakundeak. Halere, bakoitzari, gehienez, 1.500 euro ordainduko dizkio, beti ere, fakturaren %25 gainditzen ez badu.

Diru laguntzak jasotzeko, jarritako CE marka izan beharko dute; hirugarren klaseko edo goragoko airearekiko iragazkortasuna izango dute; marko metalikoak hamasei milimetroko bai-

Diru-laguntzak LEIHOEN RENOVE PLANA Diruz lagunduko diren jarduerak. Leihoak, edo kanporako ate-leihoak eta energia eraginkortasun handikoak. Bete beharreko baldintzak. CE markaketa edukitzea; 3 klaseko edo goragoko airearekiko iragazkortasuna; metal-arotzerietan ezaugarri termikoak: marko metalikoa 16 mm-ko baino gehiagoko zubi termikoaren hausturarekin eta 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin eta barneko beira

no gehiagoko lodiera izan beharko du, beirak ere hamasei milimetroko baino gehiagoko lodiera izan beharko du eta beira bikoitzak gasdun ganbera eta barneko beira isolamendu ter-

isolamendu termiko indartuarekin. Noiz arte. 2020ko azaroaren 30ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Zenbatekoa. Fakturaren %25 1.500 euro gainditzen ez dituen bitartean. EGUZKI TERMIKOAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO PROGRAMA Diruz lagunduko diren jarduerak. Eguzki-instalazio termikoak. Zenbatekoa. Fakturaren %30, gehienez ere 60.000 euro gainditzen ez baditu.

miko indartua izan beharko dute. Diru laguntzak eskatzeko tramitazioak azaroaren 30a baino lehen egin beharko dira. Tramitazioak lanak amaitutakoan egin beharko dira, ordainagiria erakutsi beharko baita.

Eguzki plakak

Eguzki energia jasotzeko plaken instalazioak ere diruz lagunduko ditu Energiaren Euskal Erakundeak. Instalazioak 2020. urtean egin beharko dira –faktura erakutsi behar da– eta ez dago azalera mugarik. Kostuaren %30 hartuko dute bere gain, 60.000 eurotik ez bada pasatzen. Diru-laguntzak era telematikoan eskatzea gomendatzen da, jende pilaketak ekiditeko eta nonahi eta noiznahi egin daitekeelako. Horretarako, B@Kq ziurtagiria behar da, KZgunea sareko egoitzetan banatzen dute. Gero, tramitazioa egiteko, eskatu nahi den diru laguntzaren txantiloia bete behar da EEEren webgunetik, B@Kq ziurtagiriarekin identifikatu, txantiloia eta dokumentu osagarriak entregatu, eta sinadura elektronikoa bota. Aurrez aurre egiteko aukera ere badago, EEEren egoitzan bertan. Kasu horretan, aurrez eskatu behar da ordua. Era berean, dokumentu guztiak ongi eramatea eskatzen dute, atzera eta aurrera ez ibiltzeko. Harremanetarako telefonoa 944 03 56 00 da.

Energiaren Euskal Erakundearen Etxetresna Elektrikoen Renove Planak bere helburua bete du. Diru laguntzetara bideratutako bi milioi eta erdiak esleitu dira. Halere, laguntzak ezin direnez ofizialki itxi aurrekontuaren guztizkoa onuradunei irmoki esleitu arte, eskabideak onartzen jarraituko da, baina laguntzak emateko bermerik gabe. Energiaren Euskal Erakundeak orain arte jasotako espedienteen arabera, 25.000 etxetresna elektriko ordezkatu direla kalkulatzen du. Etxetresna Elektrikoaren Renove Planak honako hauen ordezkapena lagundu du diruz: hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak eta labeak. Jarritako etxetresna berrien energia-klasea A +++ eta A ++ mailakoak izan dira. Tresna bakoitzeko 100 eta 130 euro arteko laguntzak eman dituzte. Diru-laguntza hauen helburua energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzea da, energia sistema lehiakorragoa, seguruagoa eta iraunkorrago lortzeko, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzeko, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzeko eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizteko. Eusko Jaurlaritzaren 2030eko Euskadiko Energia Estrategia planak hala jasotzen du. Diru-laguntzen onuraduna Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuta dauden eta administrazioarekin zorrik ez duten edozein herritar izan daiteke. Gainera, diru laguntzak bateragarriak dira.

Garraioarentzako ere bai

Garraio jasangarriarentzako diru-laguntzak ere badaude. Erregai fosilik behar ez duten ibilgailuen salerosketa sustatzeko diru-laguntzak ematen ditu EEEk. Tartean, ibilgailu elektriko entxufagarrientzat, garajeetan kargatzeko azpiegiturak jartzeko lanentzat, bizikleta elektrikoentzat... Argindar konexioa duen edozein garajetan jarri daiteke autoa kargatzeko gunea. Instalazioa egun bakarrean egiten dute adituek.



10 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

Etxean bezain eroso, inon ez Pizteko ukitu behar ez diren iturriek ez dute gorakada esanguratsurik eduki. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

Etxetik atera ezinik hiru hilabete egin ostean iturgin eta elektrikari gremioetako langileek diote bezeroek erosotasuna bilatzen dutela. Halere, jendeak gastatzeko beldurra du.

G

altzen den arte bakoitzak zer duen ez duela jakiten esaten da. Askok, ordea, erabiliaren erabiliaz ezagutu dute euren etxebizitza. Luzeak egin dira itxialdiko hiru hilabeteak, martxotik ekainera, orduak eta orduak etxe barruan. Batzuk asperduragatik nahiko

dute aldatu etxebizitza, baina beste askok erosotasunaren bila. Izan ere, lana eta aisia etxetik kanpo eginda, etxebizitzak lo egiteko norberaren garbitasunerako mugatzen ziren. Ez zeuden prest egonaldi luzeak egiteko, sartu-irten txikietarako ohitura zegoelako. Mendizabal iturgintzako lankideak jabetu dira bezeroek erosotasuna bilatzen dutela orain. «Ez nuke esango jendeak etxea

gehiago baloratzen duenik orain, baina erosotasuna bilatzen dute», diote. Halere, ez da berria. Berrikuntzak beti joan dira ildo horretatik, erosotasunaren atzetik. «Guk sukaldeekin, bainugelekin, berogailu sistemekin... egiten dugu lan. Itxialdia amaitu zenetik ez nuke joera aldatu denik esango, bezeroek lehengo gauza berberak eskatzen dituzte. Agian, luzera, bai nabarituko da aldaketaren bat.

Ikusiko da», borobildu du. Mattin Elektrizitateako Mattin Aranburuk ere ez du aldaketarik nabaritu azken hilabeteotan. «Obra bereziagorik ez dut egin», dio. «Egiten ditudan lan gehienak etxebizitza osoko instalazio elektrikoak dira, gehienetan etxe berrietan. Zaharrak berritu, gutxi», gaineratu du. Aranburuk kontatu du azken boladan bezeroek gehien eskatzen dioten modernitatea irudia

duen interfonoa dela, zergatia zehatz-mehatz ez dakien arren. Badirudi, ahotsa ez dela behar bezain fidagarria eta etxean nori sartzen uzten zaion ondo ikusi nahi izaten dela. Etxebizitza berri guztiek dakarte irudia duen interfonoa, eta geroz eta etxebizitza zahar gehiagok. Mendizabali, berriz, modernitateengatik galdetuta, ez luke pieza bakar bat esaten asmatuko: «Sukaldeen antolaketa, adibidez, ez da


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

asko aldatu azken urteetan. Baina, osagarriek, ez dute zerikusirik. Altzairuak asko hobetu dira, eta etxetresna elektrikoak zer esanik ez». Bezeroek azken berritasuna nahi dutela dio, baina zoratu gabe. «Hau mundu bat da. Edozein arlotako produktuen eskaintza oso-oso zabala da. Produkturik merkeenetik garestienera sekulako aukera dago». Zein aukeratzen duten? Bada, «erdibidekoa. Produktu merkeenak ez dira horren onak izaten, baina garestienak garestiegiak izaten dira askotan. Guk erdi-goi mailako produktuak erabiltzen ditugu».

Itxialditik bueltan bezeroen eskakizunak ez dira aldatu Prezioen eskaintza zabala da, eta bezeroek erdibidekoa nahi izaten dute Galdarekin argi azaldu du: «Galdara on batek urteetan irauten du. Nahikoa da noizean behin azterketa bat egitea dena ongi dagoela ikusteko eta ez dute arazo handirik ematen. Baina badaude marka jakin batzuetako galdarak, merkeagoak direnak, buruhausteak besteak baino lehenago ematen hasten direnak». Galdarak aztertzeko eta zaharberritzeko garai bete-betean daude orain. «Udazkenean, lehen hotzak hasten direnean, beti izaten dugu lan asko galderekin, ez da aurtengo kontua. Baina esango nuke aurten lehenago hasi garela lanean, eta agian ez horren galdara izorratuekin». Hau da, beste urteetan galdara guztiz hondatu arte eusten zion jendeak, baina 2020 honetan, «kili-kolo» dabiltzanak ere konpontzen edo aldatzen ari dira: «Jendeak ez du arriskatu nahi. Berriz ere etxean gelditze-

//

11

Etxebizitza ko esaten badigute jendeak epel egon nahi du, zer erremedio!».

Garai zailak

Aranburu Segurako baserri batean dabil lanean azken asteetan, goitik behera berritu baitute eraikin nagusia hiru etxebizitza txikiagotan banatzeko. Instalazio elektrikoa egiten ari zaie. Mendizabalek ere joera hori sumatu du: «Duela urte batzuk bi pisutako etxeak bogan egon ziren, baina adinean gora doazenentzako ez da erosoena. Pisu bakarreko etxebizitzak, txikiagoak, bueltatzen ari dira». Biak bat datoz esaten dutenean jendeak orain nahiago duela herri txikiagoetan eta kanpora ateratzeko aukera duen etxeetan bizitzea, baina jendeak gastatzeko beldurra duela. «Hau oso motelduta dago. Itxialditik bueltan ez gara erabat lehengoratu», dio Aranburuk. «Beasain erdigunean, etxebizitza pisuetan, ez dut lanik». Iturginak ere aipatu du beldurra, etorkizuna ez baitu argi ikusten. «Inguruko fabrikek lanari eusten badiote jendeak izango du etxebizitza erosi edo egokitzeko dirua, baina bestela ez. Hau dena kate bat da, batera goaz. Jendeak ez badu lanik, guk ere ez dugu lana izango». Zorionez, beraiek lanean dabiltzala aitortu du. «Itxialdian gu ere gelditu egin ginen, erabat. Maiatzean hasi ginen, eta abuztuan ere gelditu gabe ibili gara». Etxebizitza berria erostea ez denez txikikeria, uste du jendeak nahiago izan duela duena konpondu, eta ahal den neurrian, aurreztu. Bezeroak, berriz, denetarikoak izaten dituzte. Ez dago profil zehatzik, denek bizi behar baitute eta denek nahi dute ahalik eta erosoen egin: «Gazteekin, helduekin, baserrietan, pisuetan, erosita dutenekin, alokairuan daudenekin... guztiekin egiten dugu lan», diote. Lana, lana da eta ezin zaio muzin egin.

Lanerako ekipamendua: buzoa eta maskara Testuinguru berrian besteen etxeetan lana egitea «gogaikarria» dela dio Mattin Aranburuk. Jende askorekin egoten direnez eta etxe barruraino sartzen direnez, neurriak zorrotz bete behar dituzte.

E

rreminta kaxan lanabes bat gehiago dute iturginek eta elektrikariek orain. Baina kontu handiarekin gordetzen dute, plastikozko poltsa txiki itxi batean, hautsa hartu ez dezan. Badaezpadakoa da, gainean daramatena hausten bada ere lanean jarraitu ahal izateko. Lanean, eta ia-ia, bizitzen, ezinbestekoa bilakatu baita maskara azken hilabeteetan. «Ez dago beste aukerarik». Argi du Mattin Elektrizitateako Mattin Aranburuk. Etxetik irteten denerako maskara jantzita eramaten du, eta lanean ez du une bakar batez ere kentzen. «Joan etorri handia izaten dugu. Jende askorekin egiten dugu lan, beraien etxeetan, eta guregatik eta beraiengatik eraman behar dugu». Bezeroaren ongizatea zaindu behar dutela sentitzen dute, are gehiago adinekoen etxeetan lan egiten dutenean. «Ez da erosoa, eta askotan gogaikarria ere bada. Bereziki, lan fisikoa bada, arnasa ezin behar bezala hartzeak are gehiago nekatzen du. Baina hartu beharreko segurtasun neurri bat gehiago da, eta ohitu egin beharko gara. Ikasiko dugu», berretsi du. Garbitasuna ere zorrotz zaintzen dute, eskuekin lan egiten dutelako eta gainazal asko ukitu behar izaten dituztelako. Gel hidroalkoholikoa beste lanabes

Maskara eta gela lanerako osagarri bat gehiago bilakatu da. K. G. Z.

bat gehiago bilakatu zaie goizetik gauera. Halere, askotan eskularruekin lan egiten dute. Oihalaren loditasunak ukipena eta heldualdia oztopatzen duen

Jendearen etxeetan lan egin behar dutenez, maskara ezinbestekoa da arren, azala babesten du. Esku leunak izateko eta maskurrik ez izateko erremediorik onena da. Ez da ahaztu behar, azken finean, lanean ari direla eta euren segurtasuna bermatu behar du-

tela. Esaterako, buzoak kotoizkoak izan behar dira eta gorputzera ongi egokitu behar dira. Oinetakoak, eskularruak bezala, dielektrikoak izan behar dira elektrizitateari gorputzean sartzen ez uzteko. Ingurua beti garbi eta txukun mantendu behar dute istripuak gertatzeko arriskua txikiagoa izan dadin, eta argindarraren harguneak deskonektatuta egon behar dira. CCOO sindikatuaren arabera, 2019an lan istripurik gehienak eraikuntza sektorean jazo ziren. Lan baldintza txarrekin lotzen dute istripuen azken urteetako gorakada.


12 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

Irisgarritasuna

2011ko datuen arabera, EAEko etxebizitzen herena ere ez da irisgarria. Seguru datuak hobetu egin direla, baina oraindik gainditu beharreko koxka asko daude bidean.

Erabateko irisgarritasunera ezin iritsirik

E

gungo legediak ez du zalantzarik uzten: etxebizitza guztiak erabat irisgarriak izan behar dira, eta horretarako, igogailuko sarrera zuzena izan behar du, igogailua pisu guztietara iritsi behar da eta eremu komunak eta etxebizitzako korridore eta gelak nahikoa espazio izan behar dute mugikortasun mugatua duen pertsona bat lasai asko mugitzeko. 2012. urtekoa da indarrean dagoen araudia, eta zortzi urte baino gehiago dituzten etxebizitzetan, sarri, ez dira baldintza hauek betetzen. Hala laburbiltzen du egoera Arartekoak: «Joan den mende amaieratik, eraikinak diseinatzerakoan etxebizitza eta ingurune irisgarriak egiteko premiaren jakitun izan dira botere publikoak. Irisgarritasun unibertsalaren printzipioa antolamendu juridikoan taxutzeak eraikinetako espazio publiko zein pribatuetan zirkulatzeko eta hara eta hona ibiltzeko eskubidea erabat erabili ahal izatea galaraz dezaketen oztopoak kentzeko eskakizunak ekarri ditu. Printzipio hori azken hamarkadetako hiri-garapenetako urbanizazio-eta eraikuntza-lanetan sartuizan da, batzuetan hobetoxeago, gaizkixeago besteetan. Baina guztiok dakigu oraindik gure hirietan irisgarritasun-arazoak daudela eskakizun horiek indarrean sartu aurretik eraikitako eraikin edo auzoetan». Goierrin ez zeuden 2.000 etxe irisgarri 2011ko Eustaten datuen arabera –Euskal Estatistika Erakundeak ez du datu berriagorik

eskaini azken urteetan–. Hau da, garaiko etxebizitza parkearen %27,4 zen irisgarria, Euskal Autonomi Erkidegoko bataz bestekoaren azpitik. Gutxigatik, baina azpitik. Izan ere, EAEko datuei begiratuz gero, etxebizitzen %28,5 irisgarria zen. Gipuzkoa ere maila bertsuetan zebilen. Gaur egungo datuak hobeak izango dira, etxebizitza parkea berritzen doan heinean hazten doalako etxebizitza irisgarrien kopurua. Gainera, etxebizitza zahar askotan ere egokitzapen lanak egin dituzte egungo araura moldatzeko eta bizilagunen

HERRIA.

Ordizian beharra dutenei laguntzeko etxeak estreinatu dituzte. A. V.

beharrak asetzeko. Izan ere, Goierriko gizartea geroz eta zaharragoa denez, mugikortasun arazoak ugaritzen ari dira eta eskilarak buruhausteak bihurtu dira. Arartekoaren arabera, «kasu larrienetan, pertsona ugari etxean giltzapetuta bizitzera behartuta egoten dira». Horregatik, erabateko irisgarritasuna lortzeko lanak azkartzea eskatzen du. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak diru-laguntzak banatzen ditu irisgarritasuna bermatzeko. Partikularrek, jabekideen komunitateek, enti-

12 11 64 213 36 34 11 159 8 182 424 31 24 87 75 44 51 281 30 41 11 97 1.926

Oharra: datuak 2011. urtekoak dira, Eustatek ez baitu orduz geroztik estatistika eguneratu. Gaur egungo datuak hobeak izango dira, indarrean dagoen araudiak etxebizitza guztiak irisgarriak izatea behartzen duelako eta askok obrak egin dituztelako.

Arartekoak lanak azkartzea eskatu du herritarrak itxita geratu ez daitezen ISEK diru-laguntzak ditu igogailuentzat. Goierriko etxeen %70ak du igogailua

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio eta Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

E. IRISGARRIAK

Etxebizitza baterako sarreran igogailua zoruaren alturan. K. G. Z.

tateek eta udalek jo dezakete bertara. Eskaintzen dituzten laguntzak hiru modukoak dira: Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak; mailegu kualifikatuak; eta, zerga-arinketak. Egin behar den obraren arabera, ongien egokitzen den laguntza mota aukeratzen dute.

Igogailua eskari nagusia

Portalak dituen eskailerak gainditzeko aldapa baten irudia. K. G. Z.

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak, nagusiki, igogailuak jartzeko edo berritzeko laguntzak banatzen ditu. Igogailu zahar asko eskailera buruan amaitzen edo hasten da, eta ez da kalearen mailaraino iristen. Berdin gertatzen da ganbararekin, sarri azken pisuraino ez baitira iristen. Eustaten arabera, Goierriko hamar etxebizitzetatik zazpik du igogailua. Urtetik urtera gora doa kopurua, baina Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik dago.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

//

Euskal gazteek 30 urterekin uzten dute gurasoen etxebizitza . .

13

Bost gaztetik batek etxebizitza ordaintzeko arazoak ditu

Etxebizitza

Aurreko neurketekin ez dago aldaketarik Gizonezkoek eta emakumezkoek batera uzten dute etxea Gustatuko litzaiekeena baino zazpi urte geroago uzten dute gurasoen etxea gazteek Gazteek nahiago dute etxebizitza erosi, baina ezegonkortasunak alokairura bultzatzen ditu 600 eurokoa da etxea Euskal Autonomi Erkidegoko ordaintzeko bataz besteko hileko gastua gazteak Europako berantiarrenetarikoak dira gurasoen etxetik alde egiten. Bataz beste, 29,6 urte behar izaten dituzte. Gazteen emantzipazioa Euskadin txostenaren arabera, 16 urtetik 29ra bitarteko gazteen % 22,6 bizi da gurasoen etxetik kanpo. Hau da, 30 urtetik beherako gazteen artean, lautik batek soilik lortu du emantzipazioa. Ulergarria da 16-19 urteko gazteen %0,7 soilik emantzipatu izana, ikasleak eta diru-sarrerarik gabeak baitira gehienak. Ohikoa da emantzipazioa unibertsitateikasketak amaitu ondoren gertatzea, bai eta gerora ere. 20-24 urteko adin-taldean emantzipatutako pertsonen kopuruak gora egiten du, baina hamarretik bat baino askoz gehiago ez dira (% 14,4). Azkenik, 25-29 urteko adin-taldean asko igotzen da ehunekoa, eta hortik ondorioztatzen da adin horretan hasten dela benetan emantzipazioa. 2529 urteko pertsonen % 47,0 emantzipatuta daude. Europako adinik altuenetako bat da. Halere, Europako datuak zehatz-mehatz ezin dira jakin, Eurostat agentzia gurasoen etxean bizi diren gazteen kopuruak ematen baititu. Honen arabera, Europar Batasuneko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen %65,7 bizi da gurasoenean, EAEn baino

.

Zerainen gazteei bideratutako etxebizitzak eraiki dituzte. K. G. Z.

zazpi puntu gutxiago. Europa hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen arteko desberdintasunak nabarmenak dira. Hegoaldeko herrialdeetan geroago joaten dira gazteak etxetik: Kroazian, Maltan, Grezian, Italian, Espainian... EAEn baino geroago joaten dira. Aldiz, Danimarkan, Finlandian, Suedian, Erresuma Batuan, lehenago.

Gizonezkoen eta emakumezkoen artean ez dago alderik nor independizatzen den lehenago. Biek egiten dute nahi baino geroago. EAEko gazteen arabera, 23 urte dira gurasoen etxetik joateko adinik egokiena. Atzerrian jaiotako gazteak lehenago independizatzen dira, sarri, gurasorik edota senitartekorik ez dutelako alboan izaten.

Emantzipatutako gazteen %83,5ak ditu hileroko gastuak, bai hipoteka ordaintzeko (% 14,4), bai alokairua ordaintzeko (% 69,1). Etxebizitza eskuratzeko hileko gastuak ordaindu beharra dakarten bi kontzeptu horiek (alokairu-errenta eta hipotekakuota) batzen baldin baditugu, ikusten dugu 608 eurokoa dela, batez beste, 16 eta 29 urte bitarteko gazteek alokairu-errenta edo hipoteka-kuota ordaintzeko hilean egiten duten gastua. Kontuan izanik 16 eta 29 urte gazteen bataz besteko hileko diru sarrerak 1.000 euro baino apur bat gehiago direla, argi dago askorentzat ezinezkoa dela etxetik alde egitea. EAEko bost gaztetik batek alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak dituela onartzen du, eta beste batek ez du baztertzen etorkizunean arazoak izatea, aurrezteko gaitasunik ez baitute. Hala, etxetik joaten diren gazte

gehienek etxebizitza elkarbanatu egiten dute edo gurasoen laguntza ekonomikoa jasotzen dute. Gazteen %15ek baino gehiagok jasotzen dute senitartekoen laguntza fakturei aurre egiteko.

Emantzipatzeko planak

Eusko Jaurlaritzak Gazte Lagun programa martxan du 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa errazteko. Labur esanda, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak ematen dituzte. Gehienez, 600 euroko laguntzak ematen dituzte hiru urtean. Gazteen emantzipazioa Euskadin txostenaren arabera, gazteek nahiago dute etxebizitza erosi alokatu baino. Are gehiago, hipotekaren kuotak, bataz beste, alokairuarenak baino 200 euro merkeagoak dira. Alabaina, hipotekaren iraupen luzeak eta ezegonkortasunak atzera botatzen ditu gazteen planak.


14 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko urriaren 22a

Etxebizitza

ZER DA DOMOTIKA?

GARESTIA DA?

Domotika esaten zaio edozein eraikin edo etxebizitzatan inplementatutako teknologiari, zeinak erabiltzaileari aukera ematen dion instalazio eta tresna elektronikoak modu automatizatuan kudeatzeko eta kontrolatzeko. Hau da, domotizazioari esker posible da etxeko tenperatura, argiztapena, irudia eta soinua, alarmak, etxetresna elektrikoak, eta abar urrutiko aginte batetik edo telefono mugikorreko aplikazio batetik kontrolatzea. Gainera, programa automatikoak sor daitezke; adibidez, etxeari esan dakioke 00:00etan pertsiana guztiak jaisteko eta 08:00etan zabal daitezela. Aukera horri esker, esaterako, labea martxan jarri daiteke etxean egon gabe eta iristerakoan bazkaria beroa eduki.

Prezioa Interneterako sarbidea duten etxetresnek puzten dute. Etxetresna guztiak aldatu behar badira, ordaindu beharrekoa ez da txantxa izango. Halere, egia da domotizazioa orduan eta eraginkorragoa izateko, ahalik eta etxetresna gehien konektatuta izan behar direla. Gainontzean, kontrol guneek 100 euro baino gutxiago balio dute. Eta etxeko ohiko Interneta nahikoa da, ez dago abiadura handirik kontratatu beharrik. Esan, egindako inbertsioa etorkizunean errekuperatu egiten dela, energia optimizatu egiten delako. Energia-kontsumoaren fakturaren % 15 eta % 45 bitartean aurrezten da ikerketen arabera eta, bataz beste, bost urteren inguruan amortizatzen dela diote arduradunek.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

NORI DAGO ZUZENDUA?

Home box deritzon kontrol gune bat ezarri behar da etxean. Obrarik gabe instalatzen diren aparailuak dira, Wifiaren bideratzailearen estilokoak. Home boxak etxeko aparailu guztien kontrola tresna bakarrean biltzen du. Pertsona home boxarekin urrutiko kontrolaren edo sakelakoaren bidez komunikatzen da, eta honek agindua igortzen du uhinen bidez. Esan gabe doa, etxe tresnek ere Interneterako konexioa izan behar dutela.

Etxebizitza domotizatuak edonori daude zuzenduak: urritasunen bat dutenentzako edo adineko pertsonentzako aproposa da etxetresnen kontrola sinpletu egiten delako; teknologian aditua izan gabe erabat intuitiboa da, azkar ikasten da sistema bateratua kontrolatzen. Familientzako ere egokia da, txikienek izan ditzaketen arriskuak urrutitik ekidin daitezkeelako. Etxetik kanpo lan egiten dutenentzako ere bai.

Domotikari atea zabaltzeko zalantzatan Janaria prestatzeko errobotak, aspiragailu automatikoak... errobotizazioa ari da etxera sartzen. K.G..Z.

ZER KONEKTATU DAITEKE?

Kontrol gunera edo home boxera Interneterako sarbidea duen edozein etxetresna konektatu daiteke: argiteria, pertsianak, klimatizazioa, alarmak, txirrinak, ateak, sukaldeko etxetresnak... Gogoratu, ezinbestekoa da Interneterako sarbidea izatea. ZEIN ONURA DITU?

Domotikaren onurak bost multzotan banatu daitezke: aurrezkiak, segurtasuna, erosotasuna, komunikazioa eta aisialdia. Domotikari esker energiakontsumoak murriztu egiten da etxetresnen erabilera optimizatu egiten delako. Hori fakturetan, ingurumenean eta etxetresna elektrikoen bizitza erabilgarrian islatzen da. Baimendu gabeko intrusioak detektatzeko gai da. Gainera, istripuren bat gertatzen bada abisua zuzenean igor dezake. Are gehiago, hornidura-mozketa au-

Etxebizitza inteligenteak oso poliki ari dira sartzen merkatuan. 5G-arekin hazkunde handia izango duela aurreikusten dute. Hona hemen domotika ezagutzeko gida. tomatikoak egiteko aukera eskaintzen du ezustekorik badago. Domotikaren alderik indartsuenetako bat ematen duen erosotasuna da. Etxetresnen kontrola automatizatu egin daiteke edo etxean egon gabe egin. Domotikak etxebizitzarekin edo eraikinarekin konexio osoa izatea ahalbidetzen du, eta sistema guztien egoera kontrola dezake Internet edo telefonia mugikorraren bidez.

Kalitate handiko multimediaekipoak integratuz, hala nola, telebista, proiektoreak, bideo-kontsolak,bozgorailuak... etxeko atmosfera egokitu daiteke segundo bakarrean. OBRARIK EGIN BEHAR DA?

Ez. Behar den gauza bakarra Interneterako sarbidea, wifia, kontrol gunea eta Interneterako sarbidea duten aparailuak dira.

Etxebizitza zaharra izan arren, instalazioa hormarik eraitsi gabe egin daiteke: wifia Internet sarbidera konektatzea besterik ez da, kontrol guneak ez du instalaziorik behar eta etxetresnak aldatzea. Gainera, aginduak wifi bidez egiten direnez, ez da inongo kablerik behar. Behin instalatuta, ez du mantenurik behar. Nahikoa da sistema eragileak berrituz doazen heinean domotizazioa aktualizatzea.

ERABILTZEKO ERRAZA DA?

Erabilera oso intuitiboa da eta ez da ezagutza edo trebetasun espezifikorik behar. Sistema domotikoak sinpleak, erabilerrazak eta intuitiboak dira. Domotika eguneroko zereginetan laguntzeko eta pertsonen bizitza errazteko pentsatuta dago. 5G-AREN BULTZADA

Domotika oraindik ez da etxebizitza gehienetan instalatu. Erabiltzaileek ez dute ohiturarik Interneterako sarbidea duten etxetresnak erosteko. Halere, 5Gak –gauzen interneta ere deitua– merkeagotu egingo ditu etxetresna hauek eta domotika saileko arduradunek sektoreari bultzada emango diola aurreikusi dute. Etorkizuneko etxeak domotizatuak izango dira, eta hastea kosta egin bazaio ere, bertan dagoen 5Garekin sekulako hazkundea izango du. Urte gutxian ugarituko dela uste da.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.