ORDENAGAILU ERAMANGARRIEN MAILEGUA ESKATZEKO ARAUDIA ETA INPRIMAKIA Erabiltzaileak informazio-mahaian eskatuko du zerbitzua. Mailegua egiteko nortasun-agiria edo baliokidea aurkeztu behar da (eta berme gisa utzi), baita erabilera-baldintzak onartzeko dokumentua bete eta sinatu ere (liburutegian zigorrik ez duten 18 urtetik gorakoak). ERABILERA BALDINTZAK • Ordenagailua ezin izango da mailegua egingo den liburutegitik edo Kultur Etxeko beste geletatik atera. • Mailegua batez beste hiru ordurako izango da, hurrengo ordu-taularen arabera (ordu ofiziala, ordenagailuan bertan agertzen dena): ¾ 08:30-11:30 ¾ 11:30-14:00 ¾ 14:30-17:30 (Villamonten izan ezik) ¾ 17:30-20:00 (16:30-20:00 Villamonten) ¾ 09:30-12:30 (larunbatetan) • Erabiltzaile bakoitzak astean gehienez 3 saiotan erabili ahal izango du zerbitzua. • Egun edo ordu zehatz baterako ez dago erreserbatzerik; baina egun bereko itxaron-zerrendan izena ematerik bai (telefono mugikorraren bidez abisatuko dugu ordenagailu bat libre dagoenean, eta 15 minutuan gordeko da). • Erabiltzaileak ezin du ordenagailuaren programa-konfigurazioa ukitu edo aldatu. • Ordenagailuak garbiketa-programa bat dauka (Custodius txartela), jatorrizko egoerara itzularazten diona; beraz, gordetako datu guztiak galtzen dira. Horren ondorioz, erabiltzaileak bere lana gorde nahi badu, bere tresnak erabilita egin beharko du. • Erabiltzaileak behar dituen programak erabiltzen jakin beharko du. • Erabiltzailea da ordenagailuaren eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan duen bitartean, eta piztuta eta eramandako egoera berean itzuli behar ditu. Erabiltzaileak gailuaren funtzionamenduan edozein anomalia antzematen badu, berehala adieraziko die liburuzainei. • Wifi sarean edo informatika-sisteman egon daitezkeen matxurak ez daude gure ardurapean. Beraz, arazoak izan edo ez, ordu-muga errespetatu egingo da. • Zigorrerako arrazoiak hauexek dira: - Gailua edota bere osagarriak berandu itzultzea. Erabiltzaileak 7 egunez ezingo du mailegu-zerbitzua erabili. - Ordenagailua edota bere osagarriak ez itzultzea. Erabiltzaileak beste gailu bat edota beste osagarri batzuk ekarri behar izango ditu. Galdu edo lapurtuz gero, beste material bat ekarri behar izango du. - Gailuaren konfigurazioan aldaketak egitea: bi hilabetez ezingo du mailegu-zerbitzua erabili. Erabilera txarraren ondorioz kalteak eragitea: materiala mailegatutako egoera berean itzuli behar da derrigorrean. Liburutegiak beharrezko ikusten dituen ekintzei heltzeko eskubidea hartzen du bere gain, araudia bete ezean. Beheko sinatzaileak onartu egiten ditu ordenagailuak maileguan hartzeko baldintzak: Izen-abizenak: …………………………………………………………………………. NAN / Liburutegiko txartel zk.: .…………………….. Modeloa: ThinkPad de Lenovo: (987,5 €); kargatzailea (34 €); sagua (16,3 €); entzungailuak (23,5 €) Mailegatze-data eta ordua: Sinadura:
Itzulera-data eta ordua: