D ereduan matrikulatu

Page 1

Matrikulatu zure seme-alabak D ereduan Eskola eta ikastola

Eleaniztasuna, kalitatea eta hizkuntza iraunaraztea Eleaniztasunerako tranpolina 4 hizkuntza ikasi ahal izanen dituzte D ereduan, tokikoan errotua globaletara jauzi eginez. Krisi ekonomiko garai hauetan euskara jakitea aktibo oso garrantzitsua da gure ingurune geografiko hurbilean lanpostu bat aurkitu ahal izateko, D ereduan ikasteak lan arloko ate guztiak zabaltzen baititu. Euskararen irakaskuntza beti aitzindaria izan da gurean. D ereduari esker gure semealabak erraztasunez mugituko dira ingurune eleanitz batean adin goiztiarretatik, euskara gurean hizkuntza bizia baita. Era honetan eskolak ikasleak bertako bi hizkuntzatan sozializatzen ditu. Honi esker emaitza hobeak lortzen dira D ereduan, ikaste prozesua naturalagoa delako eta umeek ingurune kulturala eta afektiboa ongi ezagutu ahal izaten dutelako. Horretaz gain mundura irekiak egonen dira ikasiko dituzten kanpoko beste bi hizkuntzei esker - ingelera eta frantsesa edota alemaniera‌-. Munduaren errealitatea aldakorra denez malgutasun handiz jokatzea beharrezkoa da. Txinako merkatuaren pontentzialagatik txinera ikasten ari dira estatubatuarrak eta Europako motore ekonomikoak direnetan, Alemanian eta Frantzian, eta munduko hirugarren potentzia den Japonian bertako hizkuntza menperatzea behar beharrezkoa da lan egin ahal izateko. Beraz, hizkuntza guztiak ikastearen aldeko jarrera bultzatu behar da. Kalitatea eta eraginkortasuna Euskal ereduek emaitza bikainekin jorratzen dute ingelera curriculumean. Euskarazko eredua kalitate eta esperientzia handikoa da. 30 urteko esperientziak kalitatezko emaitzak bermatzen ditu. Izan ere beste ereduekin alderatuz D ereduaren emaitzak hobeak dira bigarren hezkuntzan eta selektibitatean (%9 eta %3 gehiago hurrenez hurren). Gainera irakasleen %100-k goiko hizkuntza titulua dauka (C1) eta derrigorrezko zikloa amaitzean, ikasleek 4 hizkuntza gutxienez ikasiko dituzte, B2-C1 maila gaztelanian, B2 maila euskaran eta B1 maila ingeleran lortuz. D eredua: hautapen ekologikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.