gares 20 urtez euskaraz udala

Page 1

Garesko Udala 20 urtez euskaraz Aurten Garesko Udalak beteko ditu 20 urte euskarazko zerbitzuak ematen. Legeak dioena hobeki betetzeko Udalak euskara Zerbitzua antolatu zuen. Legeak aitortzen dituen herritarren eskubide unibertsalak bermatze aldera, munduaren hizkuntza dibertsitatea mantentzeko eta gurea den hizkuntza minorizatuari laguntza emateko asmoz aritu da azken urteotan Garesko Udala. Izan ere inguruko herrientzat euskara zerbitzuaren lana argia izan da euskalduntze bidean. Neurri batean eta hari esker egungo ibarreko euskaldunen kopurua berreskuratu da XIX.mendearen porzentaiari eutsiz (%15). Baina, ezbairik gabe, berreskuratze honetan herritarrek izan dute protagonismo nagusia. Askatasun osoz hautatuz, D ereduan matrikulazio kopurua Garesko eskolako eredu nagusia da egun. Beste erronka batzuk egiteko geratzen dira Euskal komunitatearen etorkizunari so haietariko garrantzitsu bat euskararen erabilera izanik. Ez da erronka makala. Faktore aunitz daude dantzan, besteak beste, hizkuntza gaitasun mail eta mantentzea, erabilera esparru falta, pertsona euskaldun eta talde euskaldun ereduen gabezia, nerabeen eta gazteen artean erabilera bultzatze konplexua, herri txikiek berez dituzten trabak lagun sareak egiteko unean, baliabide pertsonal eta ekonomikoak mugatuak, euskara ez egiteko balizko kortesiari buruzko zabalduriko aurreiritziak, erabilera ohiturak eta euskaldunen komunitatearen prestigio eta identifikazio falta, hots, euskalduna izateko harrotasuna, etabar.. 20. urteurrenaren ospakizunetan Udalak hainbat jarduera xume antolatu nahi ditu. Hurrengo hilabetetan Euskara Zerbitzuak argazki atari bat zabalduko du interneten. Bertan 20 urte hauetako euskara arloko irudiak zintzilikatu ahal izanen dira eta herritarrek ere parte hartzen ahal izanen dute euren argazkiak eta bizipen pertsonalak jarriz. Abuztuan jazz kontzertu bat antolatuko da, irailean Pirritx eta Porrotxek berriro eginen digute bisita eta 20 urtetako argazki erakusketa bat paratuko da. Jarduera guztietan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Celebración del 20 aniversario: Ayuntamiento de Puente la Reina-Gares, 20 años en euskera En agosto se cumplen 20 años desde que el Ayuntamiento de Puente la Reina-Gares empezó a dar su atención también en euskera. Para cumplir lo que la ley dice se creó, al igual que otros Ayuntamientos navarros, un servicio de euskera. Las labores del servicio van encaminadas a hacer valer los derechos de los ciudadanos y ciudadanas, a conservar la diversidad cultural del mundo y a ayudar en la recuperación de la lengua minorizada. Para el resto de pueblos del entorno la presencia del servicio de euskera ha sido un faro en el camino de la recuperación del euskera. Gracias a ello hemos vuelto a cifras de conocimiento de euskera en Valdizarbe que se daban en la segunda mitad del siglo XIX (entorno al 15%). Pero en este proceso de recuperación indiscutiblemente el protagonismo principal lo tiene la ciudadanía. Gracias a la libertad de elección hoy día el modelo D (en euskera) es el modelo optado mayoritario en las escuelas de Puente la Reina-Gares. Quedan otros muchos retos por conseguir, entre ellos el uso del euskera. Para ello es necesario que todos y todas colaboremos en la creación y el apoyo de nuevos espacios de uso de la lengua sin los cuales una lengua no lo es.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
gares 20 urtez euskaraz udala by gares euskara zerbitzua - Issuu