ISDIN SUPERIOR Cuaderno Investigador 6o EP EUSK

Page 1

Ikertzailearen koadernoa

Lehen Hezkuntzako 6. maila GOI MAILAKO EDUKIAK
ESKOLA-KANPAINA FOTOBABESERAKO

FITXA 1

Zer dakigu fotobabesari buruz?

Maila hauetan ikasi dugun guztiarekin, zer iruditzen zaizu gure ezagutza guztiak islatu ahal izateko mural bat osatzen badugu eta eskolako gainontzeko ikasle guztiei erakusgai jartzen badiegu? Jarduera hau osatzeko, taldeka antolatu behar zarete, irakaslearen argibideei jarraituz.

Aktibatu dakizuna.

Bideoan eguzkiari, larruazalari eta fotobabesari buruz asko ikasi duzu.

Kontzeptu hauek gogoratzen al dituzu?

Fotosintesia

Atmosfera

Izpi ultramoreak

Epidermisa

Melanina

Eguzki erredurak

Eguzki erradiazioa

Fotobabeslea

Fototipoa

Ez baduzu kontzepturen bat gogoratzen, bilatu bere definizioa: murala osatzeko oso lagungarria izango zaizu.

2 GOI MAILAKO EDUKIAK / LHKO 6. MAILA Ikertzailearen koadernoa
1

FITXA

Zer dakigu fotobabesari buruz?

Idatzi lauki honetan ikasi dituzun eta zure ustez muralean agertu beharko liratekeen kontzeptu guztiak.

Egituratu bururatu zaizkizun ideiak eta idatzi muralean ipini nahi dituzun kontzeptuak.

Idatzi esaldi laburrak eta bakunak, mezu zuzen eta ulergarriekin. Murala deigarria izan dadin, erabili indar handia duten mezuak.

IDEIA

Erabili esaldi laburrak eta gogoraerrazak. Eta nahi izanez gero, errimadunak eta memorian erraz gordetzen direnak ekar ditzakezu.

3 GOI MAILAKO EDUKIAK / LHKO 6. MAILA Ikertzailearen koadernoa
2 Osatu murala. 1 Idei euria 2 Kontzeptuak eta edukiak
1

Zer dakigu fotobabesari buruz?

Muralerako aukeratu dituzun edukietatik abiatuta, pentsatu indartsua den, ulertzeko erraza den eta azaldu nahi duzuna laburbiltzen duen izenburu bat.

Amaitzeko, diseinatu murala: irakasleak adierazitako material adina erabil ditzakezu. Prestatu mural polita, egituratu edukiak ulertzeko moduan, azaldu nahi duzun hura igorri dezaten.

LAGUNTZA

Koloreak.

Zuria: freskotasuna, argitasuna

Horia: argia, poza, energia

Laranja: arrakasta, animoa, ospea

Gorria: indarra, grina

Urdina: bizkortasuna, leialtasuna

Berdea: natura, osasuna

Beltza: dotoretasuna, sofistikazioa

4 GOI MAILAKO EDUKIAK / LHKO 6. MAILA Ikertzailearen koadernoa
2 Osatu murala. 3 Izenburua sortzea 4 Diseinua eta maketazioa
FITXA 1

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.