ISDIN MEDIO Guía Profe EUSK

Page 1

Irakaslearen gida didaktikoa

ERDI MAILA
Pedagogo talde batek eduki didaktiko hauek osatu ditu, Bartzelonako Sant Joan de Déu Ama Umeentzako Ospitaleko Asunción Vicente dermatologo doktoreak berrikusita. ESKOLA-KANPAINA FOTOBABESERAKO

Aurkezpena

ISDINen eguzki kaltearen eta larruazala minbiziaren prebentzioarekiko konpromisoa gain hartu dugu.

Izpi ultramoreen eraginpean egotea eta adin goiztiarretako erredurak etorkizunean larruazaleko minbizia garatzeko arrisku faktore garrantzitsuak dira. Horregatik, txikienei eguzkitik nola babestu irakastea estrategia eraginkorrenetariko bat bihurtu da.

Fotobabeseko eskola kanpainaren helburua eguzkitik behar bezala babestearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Horrela, eskolekin bat egin dugu, ikasleak eta gurasoak eguzkiarekiko behar bezalako babesaren eraginkortasunez kontzientziatzeko.

1995ean sortuta, Fotobabeseko Eskola Kanpaina Espainiako kontzientziazio kanpaina garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.

Helburu didaktikoak

Honako hauek dira etapa honetarako helburu orokorrak:

- Fotobabeseko jarrera eta ohiturak hobetzea edo aldatzea.

- Larruazalari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzea.

- Lurrean bizitzeko eguzkiaren onurei buruzko gogoeta egitea.

- Eguzkiak gure larruazalerako dakartzan onurez eta eguzki izpien eraginpean behar bezala izatearen ondorioez jabetzea.

- Ezagutza geologikoen, geografikoen eta atmosferikoen (translazio eta errotazio mugimenduak, eguzki izpiek azalera desberdinetan sortutako eragina, klimak, urtaroak, ozono geruza) eta fotobabeseko ohituren artean loturak ezartzea.

- Jasangarritasunari eta birziklatzeari buruzko kontzientzia sortzea.

Horrenbestez, ISDINek kanpaina hau eskaintzen du, fotobabeseko esparruan duen esperientzia ekartzeko eta fotobabeserako ohitura osasuntsuak izatearen garrantzia nabarmentzeko, beti ere prebentzio eta kontzientziazioaren ikuspuntutik.

Bere lana bi dimentsioen zehar burutzen du:

• Informatu: ikertu eta esperimentatu

• Barneratu: ohiturak eta jarrerak

Gaitasunak

ARLOKO BEREZKO GAITASUNAK

Elkarrekin bizitzeko eta munduan bizitzeko gaitasuna bereganatzeak, besteak beste, honako hau berekin dakar:

• Ezagutza zientifikoa erabiltzea, ingurumen arloko arazoekin, osasunaren kontserbazioarekin edo objektu teknologikoen erabilerarekin lotutako gertuko egoerak ulertzeko, era horretan, ezagutza horretatik abiatuta, erabaki koherenteak hartu ahal izateko.

Arloak oinarrizko gaitasunei egindako ekarpena:

Gaitasun komunikatiboak

· Ideiak adieraztea eta informazioak modu eraginkorrean eta ulergarrian antolatzea, gune, gertakari, arazoak eta fenomeno geografiko, historiko, sozialak, naturalak eta teknologikoei buruz.

· Ideiak eta informazioa ahoz, idatziz, irudiekin eta IKTen bidez komunikatzea, informatzeko, konbentzitzeko eta elkarrizketan aritzeko.

· Arloko datu garrantzitsuak identifikatzea komunikazio bide desberdinak erabiltzen dituzten eta askotariko jatorriak dituzten testuetan.

Gaitasun metodologikoak

· Ikerketaren xede izan daitezkeen galderak egitea.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 2
Proiektu honetan ingurumen, gizarte eta kultura ezagutzaren arloak landuko ditugu.

· Lana antolatzeko trebetasunak erabiltzea.

· Informazioa biltzeko eta tratatzeko trebetasunak erabiltzea.

· Pentsamendu kritikoa eta sortzailea erabiltzea informazioa aztertzeko, arazoak ebazteko eta erabakiak hartzeko.

Gaitasun pertsonalak

· Ezagutzak eta trebetasunak testuinguru familiarretan eta ingurukoetan aplikatzea.

· Banakako zein proiektu kolektiboak diseinatzea eta aplikatzea, modu erantzulean eta sortzailean.

Ingurumen naturaleko edukiak

Ingurumen naturaleko edukiak hainbat diziplina zientifikoetatik datoz, besteak beste; biologia, fisika, geologia, kimika eta teknologia. Ezagutza horiei esker, Lehen Hezkuntzako ikasleek mundu naturalaren fenomenoei eta gizakien jardueraren efektuei buruzko galderak egiteko gai izan behar dute, eta baita ere behaketak kontuan hartzen dituzten eta euren jarduera bideratzen duten azalpen arrazionalak egiteko gai.

Zientziek eta teknologiak etapa honetako ikasleei honako hauek

eraikitzeko aukera eman behar diete:

· Honako hauei buruzko ezagutzak:

Izaki bizidunak: euren berezko ezaugarriak eta horien artean eta ingurumenarekin nola erlazionatzen diren. Era horretan, ulertu ahal izango da bere dibertsitatea eta habitat desberdinak kontserbatzeko premia eta euren osasun propioa eta osasun kolektiboa mantentzea ahalbideratzen duten bizimoduak garatzeko pertsonen beharra.

· Zientzia edo teknologia motako arazoei erantzunak edo konponbideak bilatzeko trebetasunak eta estrategiak, galderen edo ikertu daitezkeen hipotesien planteamendu batetik aurrera; horiei erantzuteko prozesuak taldean diseinatu; datuak bildu eta antolatu; irregulartasunak identifikatu eta ondorioak atera lortutako probak abiapuntu hartuta; ereduak edo prototipoak eraiki eta burututako prozesua eta lortutako emaitzak deskribatu eta justifikatu (ahoz, grafikoki eta idatziz).

Laburbilduz, Lehen Hezkuntzan bereganatu behar diren ezagutza zientifikoek eta teknologikoek ikasleei, sozialki garrantzitsuak diren inguruko arazoetarako edo auzietarako erantzunak bilatzatzeari aurre egiten hasteko aukera eman behar diete, euren jarduerei zentzua eman ahal izateko. Era berean, txikiek hasi behar dute gertakariak argitzen dituzten azalpen arrazionalak topatzeak eta prozedura eta jarrera zientifikoak aplikatzearen erabilerak ematen duen plazerra estimatzen.

Oinarrizko gaitasunen ekarpena

· Lengoaia desberdinak erabiltzea arloko edukiak modu pertsonalean eta sortzailean adierazteko eta komunikatzeko, kode desberdinen bidez adierazitako datuak aukeratzea eta interpretatzea (linguistikoak, numerikoak eta grafikoak) eta ikaskuntza prozesuari berari buruz gogoeta egitea.

· Gizakiaren gorputza ezagutzetik eratorritako osasun eta higiene pertsonaleko ohituren arabera jardutea, eta banakako desberdintasunak kritikoki onartzea eta errespetatzea (adina, generoa, ezaugarri fisikoak eta nortasuna).

· Talde lanean aktiboki parte hartzea; jarrera erantzulea hartzea, solidarioa, kooperatiboa eta elkarrizketarako irekia; norberaren iritziak argumentatzea eta gainontzekoekin kontrastatzea; funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatzea.

· Hizkuntza ezagutza eraikitzeko eta besteekin partekatzeko erreminta gisa erabiltzea, beti ere arloko berezko gaitasunen garapena abiapuntu hartuta (deskripzioa, azalpena, justifikazioa, interpretazioa eta argudiaketa).

· Gure inguruan identifikatzen diren gertakari eta arazoetarako azalpen arrazionalak aurkitzeak dakarren plazerra estimatzea eta prozedura eta jarrera zientifikoak aplikatzearen erabilpena baloratzea.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 3

Edukiak

PERTSONAK ETA OSASUNA

· Higiene, atseden, ariketa fisiko eta askotariko elikagai orekatuak hartzearen ohiturak bizitza osasuntsurako identifikatzea eta justifikatzea. Behar bezalako garapen pertsonalari eta osasun garapenari on egiten ez dieten mezuak eta praktikak identifikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

· Higiene, elikadura, ariketa fisiko eta mantentzea gomendagarria den atsedenaldiari dagozkien hainbat ohituren praktika positiboki baloratzea eta, aldi berean, osasunari kalte egiten dioten jarduerak bereiztea.

Konexioak beste arloekin:

· Ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko mezuak ulertzea eta sortzea.

· Osasun eta higiene ohiturak aplikatzea.

Material didaktikoa

ISDINek erdi mailarako garatutako material zehatza (7 eta 9 urte arteko ikasleak) «Itzal Hiria» ipuinaz eta maila bakoitzerako hainbat material zehatzez osatzen da.

Narrazioa adin hauetarako ezinbesteko elementua da, ikasleak motibatzeko eta igorri nahi dizkiegun eta ondoren gainontzeko lan materialetan (altxorraren bila, fotobabesaren jolasa eta esperimentua) garatuko diren kontzeptu desberdinak aurkezteko.

Ipuina fotobabes egokia beharrezkoa dela aurkezteko gune ezin hobea da. Protagonistek, abenturez jositako istorio atsegin baten bidez, erakusten digute larruazala nola zaindu behar dugun eguzkiaren erasoen aurrean.

Ipuina atariko jarduera gisa landu ondoren, gelan lantzeko hainbat ariketa proposatuko dizkizuegu, ikasleei ezagutzak bereganatzen eta fotobabesari buruzko jarrerak garatzen

laguntzeko:

- 2. mailako ikasleentzat, materialak «Beti berdina da zure itzala?», (zure itzala beti berdina da?) «Fotobabesa» talde esperimentuak eta «Fotobabesaren jolasa».

- 3. mailako ikasleentzat, materialak «Eguzki erloju bat eraikiko dugu», «Eguzki ordua» talde jarduerak eta «Aurkitutako hitza» altxorraren bila barne hartuko ditu.

Jarduera hauek www.isdinsunlab.com web orriko liburutegian dagoen artikulu batean oinarrituta daude: «Asko dakigu Eguzkiaz, Azalaz eta Eguzkitik babesteaz».

Jarduera horiek abian jartzeko, gida didaktiko hau duzue, non beharrezko jarraibideak eta iradokizunak aurkituko dituzuen. Bestalde, ikasleek ikertzailearen koadernoa erabilgarri dute, non jarduera guztiak burutzeko beharrezko atazak aurkituko dituzten (PDF formatuan deskargatu daiteke www.isdinsunlab.com web gunean).

Fotobabeseko adituen diploma

Jarduera guztiak amaitu ondoren, zera proposatu nahi dugu: ikasle bakoitzak fotobabeseko adituaren diploma etxera eramatea. Horrekin, familiek parte hartzea lortu nahi dugu, hartara, etorkizunean ohitura osasuntsuekin jarraitzeko konpromisoa gain hartu dezakete. Diploma etxean ondo ikusten den leku batean zintzilikatzea proposatu zaie (hozkailua, ate nagusia, etab.). Diploma honako web guneko atal pribatuan aurkitzen da: www.isdinsunlab.com

Amaitzeko eta kontzeptuak bereganatu direla eta fotobabesari buruz gehiago ikasten jarraitzen dela ziurtatzeko, proposatzen dizuegu ikasleei www.isdinsunlab.com web guneko jolasak probatzera animatzea. Horrela, ikasi egingo dute ondo pasatzen duten bitartean.

PROGRAMA EZARTZEKO ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK

Jarduerak Lehen Hezkuntzako 2., eta 3. mailetan garatzeko planteatu dira.

Bi mailek ipuinaren baliabidea partekatzen dute. Hortik abiatuta, maila bakoitzerako hiru jarduera planteatuko dira, bi paperean eta hirugarren bat, berriz, arbel digitalean edo ukipenpantailan lantzeko.

TENPORALIZAZIOA

Aurreikusi da maila bakoitzeko jarduerak berrogei minutu inguruko bi saiotan garatzea.

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK ETA MATERIALAREN GARAPENA

HEZKUNTZA MATERIALA LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILA

1. Fitxa - Beti berdina da zure itzala?

Talde jarduera honetan, ikasleek itzalaren luzeraren araberako eguzkiko eraginaren arriskuak ulertuko dituzte.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 4

Jarduera hau burutzeko, gela lau edo bost taldetan banatu behar da. Ikasle bakoitzari zeregin bana egokituko zaio taldearen barruan:

• Giza erlojua

• Neurtzailea

• Idazkaria

• Behatzailea

Lau ikasle baino gehiago egonez gero, zeregin berbera burutzen duten bikoteak sor daitezke.

Oharrak hartu eta gero ondorioak atera ahal izateko, ikasleek «Zure itzala beti berdina da?»

1. fitxa dute ikertzailearen koadernoan.

Talde bakoitzak zera behar du:

• Ikertzailearen koadernoaren oharrak hartzeko taulak

• Arkatz bat eta ezabatzeko goma bat

• Metro bat

Egunaren zehar, taldeak jolastokira bitan aterako dira: bat 10:00etan eta beste bat 13:00etan. 30 minutu lehenago, fotobabesa behar bezala aplikatuko dute, alegia; haurrek kanpoan jarduera bat burutzen duten guztietan (jolas-garaia, txangoa, kirola, etab.) erabili beharko luketen ezinbesteko osagaia.

Euren itzalari erreparatuko diote eta luzeran atzemandako aldeak idatziko dituzte, egunaren orduaren arabera. Ikasle bakoitza, bere zereginaren arabera, honetaz arduratuko da:

• Giza erlojua: Eguzkiak ematen duen toki batean ipini.

• Neurtzailea: bi neurketa egin. Lehenengoa, giza erlojuaren altuerarena (lehenengo irteeran neurtu beharko da soilik) eta, bigarrena, lurrean proiektatzen duen itzalaren luzerarena.

• Idazkaria: Ikertzailearen Koadernoaren taulan neurtzaileak jakinarazten dizkion emaitzak idatzi.

• Behatzailea: talde kide bakoitzak bere lana zuzen burutzen duela arretaz zaindu beharko du. Horrez gain, taulan zein den neurketa handiena adieraz behar du: giza erlojua ala itzala.

Jarduera amaituko da talde bakoitzak ikerketatik bere ondorioak ateratzen dituenean, beraz, ikertzailearen koadernoan egindako galderei erantzun behar die. Amaitzeko, emaitzak gainontzeko gelakideekin partekatuko dira.

Jardueraren amaieran, ikasleek ulertu beharko dute itzalak eguzkiaren une bakoitzeko kokapena adierazten digula:

10:00etan, eguzkia modu horizontalean kokatuta dago hodeiertzean, itzal luzeagoa proiektatzen du eta, horrenbestez, eguzkiaren izpiek eragin gutxiago sortzen dute larruazalean.

13:00etan, eguzkia modu bertikalagoan agertzen da hodeiertzean, itzal txikiagoa proiektatzen du eta, horrenbestez, larruazalari era zuzenagoan eragiten dio. Ordu horretan, eguzkitik babesteko neurriak areagotu behar dira. Horrez gain, gogoratu behar da 12:00etatik 16:00etara ez ginatekeela eguzkitan egon beharko (egunaren une horretan eguzkiaren eragina biziagoa da eta itzal bera, txikiagoa).

Horretaz gain, ondorio hauek neurketa egin dituzten orduen tenperaturarekin lotu ditzakete (10:00etan eta 13:00etan).

Emaitzak

Ondoren, hona hemen 1. fitxako 6. ariketaren emaitzak:

Zenbat eta tenperatura handiagoa, orduan eta itzal txikiagoa eta Eguzkia gorago.

Zenbat eta tenperatura txikiagoa, orduan eta itzal handiagoa, eta Eguzkia beherago.

2. Fitxa - Fotobabesa

Talde jarduera honetan, ikasleek ulertuko dute eguzkiak zein arrisku dituen bere eraginpean fotobabesle egokirik gabe jartzen badira.

Oharrak bildu eta ondoren beharrezko ondorioak atera ahal izateko, ikasleek «Fotobabesa» izeneko 2. fitxa dute ikertzailearen koadernoan.

Talde bakoitzak zera behar du:

• Beltz koloreko kartoi mehe bat

• Fotobabesle bat

• Fotobabesik gabeko krema hidratatzaile bat

• Hiru etiketa itsasgarriak

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 5

Kartoi mehe beltzaren gainean ikasleek etiketen bidez ondo bereizitako hiru gune markatu beharko dituzte.

Hiru guneetako baten etiketetan «BABESIK GABE» idatzi beharko dute, bigarrenean, «FOTOBABESIK GABEKO KREMA» eta, hirugarrenean, berriz, «FOTOBABESLEA».

«FOTOBABESIK GABEKO KREMA» gisa markatutako gunean, ikasleek krema hidratatzaileko geruza fin bat zabalduko dute.

«FOTOBABESLEA» gisa markatutako gunean, krema fotobabesleko geruza fin bat zabalduko dute.

Kartoi mehea 24 orduz eguzkitan utziko dugu eta emaitzari erreparatuko diogu.

Jarduera amaituko da talde bakoitzak ikerketaren ondorioak ateratzen dituenean, beraz, ikertzailearen koadernoan egindako galderei erantzun behar zaie. Amaitzeko, emaitzak gainontzeko gelakideekin partekatuko dira.

Jardueraren amaieran, ikasleek ulertu beharko dute krema fotobabeslea dela larruazala eguzkiaren erradiaziotik babesten duen bakarra.

Emaitzak

Ondoren, hona hemen 2. fitxako 5. ariketaren emaitzak:

Fotobabeslea aplikatu diogun kartoi mehearen zatia ez da aldatu nahiz eta eguzkiaren izpien eragina jaso, fotobabesleak izpi ultramoreek kaltetzea saihestu duelako.

Krema hidratatzailea aplikatu diogun kartoi mehearen zatia ez da aldatu nahiz eta eguzkiaren izpien eragina jaso, krema hidratatzaileak izpi ultramoreek kaltetzea saihestu duelako.

Inolako produkturik aplikatu ez diogun kartoi mehearen zatia ez da aldatu eguzkiaren izpiek ez dutelako eraginik sortzen kartoi mehean.

Online jarduera - Fotobabesaren jolasa

Ikasleak, irakaslearen laguntzarekin, bi taldetan banatuko dira: Itzal Hiria eta Eguzki Hiria.

Taldeak irteeran kokatuko dira. Irakasleak galdetegiaren galdera bana irakurriko du (ondoren adierazten dira). Talde bakoitzak bere galderak ditu.

Talde bakoitzeko bozeramaileak bere txanda ozenki erantzuteko aprobetxatuko du, taldekideekin eztabaidatu ondoren.

Erantzuna zuzena bada, laukitxo bat egingo da aurrera, okerra bada, taldea laukitxo berberean mantenduko da. Txanda bakoitzean talde bakoitzari galdera bana egingo zaio bakarrik.

Talde irabazlea helmugako aurretik iristen dena izango da.

Irteera Laukitxoaren Galdera

Partidari hasiera emango dioen taldearentzako galdera: Zein objektu zeramaten Itzal Hiriko hiritarrek Tomas, Ainhoa eta Helena herrira iritsi zirenean?

2. taldea: Euria ari zuen Itzal Hirian? Edo eguzkia egiten zuen?

Laukitxoa 1

Eguzki Hiria - Zergatik landareek eguzkia behar dute?

Itzal Hiria - Zergatik eguzkia pertsonentzat garrantzitsua da?

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 6
X

Laukitxoa 2

Eguzki Hiria - Hiritarrek aterkiarekin zertaz babestu nahi zuten?

Itzal Hiria - Tomasek, Ainhoak eta Helenak gustuko zuten kirola aterkiarekin egitea?

Laukitxoa 3

Eguzki Hiria - Nola deitzen dira larruazala kaltetu dezaketen eguzkiaren izpiak?

Itzal Hiria - Nola ekidin dezakegu eguzkiko izpiek gure larruazala ez kaltetzea?

Laukitxoa 4

Eguzki Hiria - Nork dauka larruazala sentikorrago, larruazala argia duten ile horidunek edo larruazala iluna duten ile belzdunek?

Itzal Hiria - Larruazala iluna duten ile beltzdunak eguzkiarekin erre daitezke?

Laukitxoa 5

Eguzki Hiria - Fotobabeslea behin aplikatuta nahikoa al da?

Itzal Hiria - Noiz aplikatu behar dugu fotobabeslea?

Laukitxoa 6

Eguzki Hiria - Lainotuta dauden egunetan fotobabestu behar dugu geure burua?

Itzal Hiria - Zein gorputz atal dira sentikorragoak?

Laukitxoa 7

Eguzki Hiria - Eguzkiko zein ordu saihestu behar ditugu?

Itzal Hiria - Fotobabesleaz gain, zer eraman behar dugu motxilan hondartzara edo mendira goazenean?

Laukitxoa 8

Eguzki Hiria - Nolakoa izango da zure larruazala etorkizunean ez baduzu eguzkitik behar bezala babesten?

Itzal Hiria - Larruazalak memoria du?

Helmuga

Nola deitzen da aplikatu behar dugun krema, kanpora jolastera ateratzen garenean?

- Krema sentikorra / - Krema hidratatzailea / - Krema fotobabeslea

Emaitzak

Irteera Laukitxoaren galdera

Zein objektu zeramaten Itzal Hiriko hiritarrek Tomas, Ainhoa eta Helena herrira iritsi zirenean? Aterki bat.

Euria ari zuen Itzal Hirian? Edo eguzkia egiten zuen? Eguzkia egiten zuen.

Laukitxoa 1

Zergatik landareek eguzkia behar dute? Hazten eta oxigenoa sortzen laguntzen dielako.

Zergatik eguzkia pertsonentzat garrantzitsua da? Alaiago jartzen gaituelako eta hezurrak eta hortzak sendotzen dituelako.

Laukitxoa 2

Hiritarrek aterkiarekin zertaz babestu nahi zuten? Eguzkiaren erreduretatik.

Tomasek, Ainhoak eta Helenak gustuko zuten kirola aterkiarekin egitea? Ez, ez zitzaien batere gustatzen.

Laukitxoa 3

Nola deitzen dira larruazala kaltetu dezaketen eguzkiaren izpiak? Izpi ultramoreak.

Nola ekidin dezakegu eguzkiko izpiek gure larruazala ez kaltetzea? Kamiseta, txapela eta fotobabeselea erabiliz.

Laukitxoa 4

Nork dauka larruazala sentikorrago, larruazala argia duten ile horidunek edo larruazala iluna duten ile belzdunek? Larruazala argia duten ile horidunek.

Larruazala iluna duten ile belzdunak eguzkiarekin erre daitezke? bai, ile belzdunak ere erre daitezke.

Laukitxoa 5

Fotobabeslea behin aplikatuta nahikoa al da? Ez, bi orduz behin berriro aplikatu behar da.

Noiz aplikatu behar dugu fotobabeslea? Etxetik atera baino ordu erdi lehenago.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 7

Laukitxoa 6

Lainotuta dauden egunetan fotobabestu behar dugu geure burua? Bai, izpi ultramoreek hodeiak zehartzen dituztelako.

Zein gorputz atal dira sentikorragoak? Sudurra, ezpainak eta oinak

Laukitxoa 7

Eguzkiko zein ordu saihestu behar ditugu? Eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 16:00etara arte.

Fotobabesleaz gain, zer eraman behar dugu motxilan hondartzara edo mendira goazenean?

Txapela, kamiseta, eguzkiko betaurrekoak eta ura.

Laukitxoa 8

Nolakoa izango da zure larruazala etorkizunean ez baduzu eguzkitik behar bezala babesten?

Zaharkituta, zimurrekin eta orbanekin.

Larruazalak memoria du? Bai, larruazalak memoria du.

Helmuga

Nola deitzen da aplikatu behar dugun krema, kanpora jolastera ateratzen garenean? Krema fotobabeslea.

HEZKUNTZA MATERIALA LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILA

1. Fitxa - Aurkitutako hitza

Altxorraren bila online baliabide bat da. Bertan, hainbat galdera eta web orrien edo baliabideen zerrenda bat erakusgai dago, non ikalseek galderak bilatu behar dituzten.

Amaieran, «galdera nagusia» sartu ohi da. Hura erantzuteko, bilaketan ikasitakoa barneratu eta baloratu behar da.

Altxorraren bilaketak oso estrategia erabilgarriak dira gai zehatz bati buruzko informazioa bereganatzeko eta, oro har, informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako

trebetasunak eta prozedurak praktikatzeko, informazioa Interneten bidez eskuratuz.

Proposatu dizugun altxorraren bilaketak, ikasleek ikasteko honako edukiak hartzen ditu barne:

• Eguzkia eta planetarekin duen harremana: onurak eta arriskuak.

• Larruazala eta pertsonen bizitzarako zeregin nagusia.

• Fotobabeseko ohitura nagusiak: fotobabesle egokiaren erabilera, hidratazioa, babes arropa eta elementu egokien erabilera.

Gai hauen bidez zera lortu nahi dugu:

• Larruazalaren ezaugarri nagusiak aurkeztu.

• Eguzkiaren eraginpean egotearen arrisku elementuak ezagutzera eman.

• Fotobabes arduratsurako oinarrizko ohiturei buruz kontzientziatu.

Ikasleak ordenagailu baten bidez www.isdinsunlab.com guneko arlo pribatura konektatu beharko dira, altxorraren bila jardueran egiten zaizkien galdera guztiei erantzuteko.

Egindako 14 galdera bakoitzeko, erantzun zuzena aukeratu beharko dute galdera bakoitzeko emandako aukera desberdinen artean. Horiek aurkituko dituzte proposatutako eta pista botoian agertzen diren esteketan sartuz, galdera bakoitzaren ondoan.

Erantzun zuzena klikatzen badute, pantailak letra bat erakutsiko die eta azken hura ikertzailearen koadernoaren «Aurkitutako hitza» fitxan idatzi beharko dute.

14 letrak ordenatzen badituzte, egindako galdera baten erantzuna aurkituko dute. Ondoren, hona hemen altxorraren bilaketaren 14 galderetako erantzunak eta «Aurkitutako hitza» fitxaren emaitzak.

Emaitzak

1. Hauek dira galderen erantzunak:

1. Zein da eguzki sistemaren izar handiena?

Eguzkia

2. Zein da gizakiaren organo zabalena?

Larruazala

3. Zetarako erabiltzen dute landareek eguzkiaren energia?

Fotosintesia egiteko

4. Zenbat geruza ditu larruazalak?

Hiru

5. Zein izpi ultramore mota daude?

UVA, UVB eta UVC

6. Zergatik larruazal kolore desberdinak daude?

Melaminagatik

7. Zein bitamina sortzen da eguzki eraginari esker?

D bitamina

8. Zein UV izpi sartzen dira sakonago gure larruazalean?

UVA izpiak

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 8

9. Zer da intsolazioa?

Eguzkiaren izpien eraginpean denbora luzez eta babesik gabe egon ondoren osasunean sortzen den arazo bat

10. Gorputzaren zein atal dira eguzkiarekiko sentikorragoak?

Sudurrak, ezpainak eta oinak

11. Zer egin behar dut nire larruazala eguzkiaren izpietatik babesteko?

Fotobabeslea, txanoa, eguzkiko betaurrekoak eta kamiseta erabili

12. Zer gertatuko zaio nire larruazalari ez badut eguzkiko UV izpietatik babesten?

Eguzki erredurak

13. Zer da fotobabesle bat?

Larruazalean aplikatzen den eta UV izpietatik babesten eta euren efektu kaltegarriez prebenitzen laguntzen duen produktu bat.

14. Zer da eguzki babesaren faktorea?

Fotobabesa erabiliz gero, eguzkiaren eraginpean egon naitekeen denboraren biderketa

2. 14 letretako hitza F O T O P R O T E K Z I O A da.

3. Honakoa da proposatzen diegun hitzekin osatu behar duten testu zuzena:

Azala giza gorputzeko organorik zabalena da, eta hiru geruza ditu. Eguzkia eguzki sistemaren izar bat da eta Lurrerantz, besteak beste, hiru motatako izpi ultramore igortzen

ditu: UVA, UVB eta UVC. UVA eta UVB izpiak bakarrik iristen dira Lurrera.

Eguzkiak onurak eskaintzen baditu ere, landareek fotosintesia egin ahal izatea eta pertsonok D bitamina sortzea, adibidez, UVA eta UVB izpi ultramoreek kalteak eragin ditzakete gure azalean.

Eguzkitik babesteko, kamiseta erabili behar dugu, ur asko edan, eguzkitako betaurrekoak jantzi, eta gure azalerako egokia den babes-faktorea duen eguzkitako krema aukeratu. Hori guztia egiten baduzu, ondo babestuta egongo zara.

hartuko da kontuan. Horregatik, eguzki erlojuak zein ordu den adierazi ez ezik, itzala eguzki erradiazio adierazle gisa erabiltzeko aukera ematen digu ere.

Ikaskuntzaren emaitzak

Esperimentuaren amaieran, ikasleak honakoa egiteko gai izango dira:

a) Esperimentua egiteko argibideei zuzen jarraitzeko.

b) Euren ondorioak argudiatzeko lortutako emaitzak erabiltzeko.

c) Eguzkiaren eraginpean egotearen ondorioak ezagutzeko.

Jardueraren garapena

Jarduera bost urratsetan garatuko da.

Banaka edo taldeka, eguzki erloju bat eraikiko da. Horretarako, ikasleek ikertzailearen koadernoaren barneko «Eguzki erlojua» fitxa erabili beharko dute.

Hauek dira hura eraikitzeko beharrezko materialak:

• Fitxaren ebakigarriak

• Guraizeak

• Kartoia

• Lekeda

• Iparrorratza (aukeran)

2. Fitxa - Eguzki erloju bat eraikiko dugu

Ondoren planteatu den esperimentuaren helburua da gure ikasleek eguzki erradiazioa egunaren zenbait ordutan biziagoa izan daitekeela ikusi ahal izatea.

Horretarako, eguzki erlojuaren esperimentua erabiliko dugu. Hura Antzinatik denbora neurtzeko erabili den tresna bat da. Bere funtzionamendua Lurraren errotazio mugimenduan oinarritzen da, beraz, ordua neurtzeko azalera batean agertzen den itzalaren proiekzioa

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 9

1.Urratsa: Hura osatzen duten piezak ezagutu

Lehenik eta behin, ikasleei eguzki erlojua osatzen duten hiru piezak aurkeztuko zaizkie (horiek ebakigarri moduan aurkituko dituzte ikertzailearen koadernoan):

• Udaberri - udako aldearen pieza

• Udazken - neguko aldearen pieza

• Estilo txantiloia, alegia: itzala proiektatzen duen objektua (aukerako lau angeluak, latitudearen arabera aukeratzen direnak)

Eguzkiak udan eta neguan ez duenez berdin eragiten, eguzkiak bi alde edukiko ditu. Azkenean pieza berbera osatuko duten erlojuaren bi aldeak barne sartu dira. Aurkitzen garen urtaroaren arabera, itzala alde batean edo bestean proiektatuko da. Latitudea kontuan hartu beharreko beste faktore bat da: aurkitzen garen lekuko latitudearen arabera, estilo bat edo bestea aukeratu beharko da, lekuko latitudeak eguzki izpien eragina zehazten baitu.

Ikaslearen koadernoan estilo desberdinetako lau txantiloi agertuko dira. Bakoitza latitude banari dagokio eta, horrez gain, aipatutako latitudea dagokien Espainiako hiriak adieraziko dira. Ez bada zuen hiria agertzen, aukeratu gertuko herri baten latitudearen estilo txantiloia.

Oso garrantzitsua da erlojuaren aldeak kartoi berberean itsastea, bakoitza alde banan, eta baita zirkunferentziaren erdiguneek bat egitea ere.

Ondoren, zirrikitu bat egin beharko da: horretarako, ikasleek zirkunferentziaren erdialdean agertzen den lerro gorri bertikaletik moztu beharko dute. Hori egin eta gero, estilo txantiloia beste kartoi baten gainean itsatsi, moztu eta beste zirrikitu bat egin beharko dute, bi piezak ahokatu ahal izateko, marrazkiak adierazten duen bezala.

3. Urratsa: Piezak ahokatu

Piezak marrazkian adierazten den bezala ahokatu.

4. Urratsa: Erlojua orientatu

Marrazkian adierazten den bezala, ikasleek erlojua iparrerantz edo Iparrizarrerantz orientatu beharko dute, eguzkiak eragiten duen leku batean (leihoa, patioa, etab.) irudian adierazten den bezala. Iparrorratza erabil daiteke.

Goiko aldea: udaberria-uda

Beheko aldea: udazkena-negua Beheko aldea

2. Urratsa: Moztu eta itsatsi

Latitudearen arabera estiloa aukeratu ondoren, ikasleek hiru pieza moztu beharko dituzte lerro gorrietatik, kartoi zati bat itsasteko eta, ondoren, kartoia erloju itxurarekin moztu beharko dute. Ez dute ahaztu behar zirkunferentzian eta estilo txantiloian markatutako zirrikituetatik ere moztu behar dutela, piezak ahokatu ahal izateko.

Ikasleei adierazi zein den erreparatu behar dioten erlojuaren aldea, eguzki erlojua eraikiko duten urtaroaren arabera:

• Goiko aldeak ordua udaberrian edo udan irakurriko du.

• Beheko aldeak ordua udazkenean edo neguan irakurriko du.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 10
Udaberri/uda aldea 40 º-rako estiloa 36 º-rako estiloa 42 º-rako estiloa 38 º-rako estiloa 40 º 36 º 42 º 38 º Udazken/negu aldea

5. Urratsa: Itzalari erreparatu

Ikertzailearen koadernoaren helburua ikasleak beraiek prozesuaren protagonista izatea da, esperimentuan autonomoak izan baitaitezke planteatutako galderei erreparatzerakoan eta erantzuterakoan.

Irakaslea gidaria izango da, eta behar den guztietan laguntza eskainiko du, sortzen diren zalantzak eta galderak ebazteko.

3. Fitxa - Eguzki ordua

Eguzki erlojua eraiki eta aukeratutako lekuan kokatu ondoren, ikasleek ikertzailearen koadernoan aurkituko duten «Eguzki ordua» izeneko 3. fitxari erreparatu eta erantzun beharko diote. Aipatutako fitxan, ikasleek erlojuari behatuko diote eta dagozkion neurketak idatziko dituzte. Horrela, ikasleek eguzki ordua eta ordu konbentzionala (ordu zibila) bereiztea nahi da, eta baita ere eguzki erlojuaren itzalaren mugimendua Lurreko errotazioarekin lotzea.

Adi!:

Ikasleei gogoarazi eguzki erlojuek ez dutela erlojuaren ordua markatzen, eguzki ordua baizik. Horretarako, zuzenketa txiki bat egin behar da: erlojuak markatzen duen ordua ordubete aurreratuta dago neguan (urriko azken igandetik martxoko azken igandera) eta bi ordu, berriz, udako ordutegian.

Hau da, eguzki orduari ordubete edo bi gehitu beharko zaizkio, behaketa neguko ordutegian edo udako egutegian egiten bada kontuan hartuta.

Ontziak birziklatzea

Eguzkitik behar bezala babesten ikastea bezain garrantzitsua da fotobabeseko ontzi hutsak arduraz kudeatzeko beharraz ohartzea.

Proiektuak jasangarritasuneko irizpideak gehitzen ditu, birziklapenaren erantzukizuna txertatuz. Gogorarazi ikasleei behar bezala birziklatzeak ingurumenarekiko eragina murrizten eta hondakinak baliabide berri bihurtzen laguntzen duela.

Ebaluazioa

Honako taulak ikasleak, proiektuaren helburuen arabera, ebaluatzeko erremintak eskaintzen ditu. Emandako adierazleei esker, helburuen lorpen maila baloratu ahal izango duzue.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 11
Iparra edo Iparrizarra

Helburuak Fotobabeseko jarrerak

eta ohiturak hobetzea edo

aldatzea

Adierazleak Ikasleak fotobabes arduratsu

baterako ohiturak eta jarrerak ulertzen ditu.

Larruazalari buruzko

oinarrizko ezagutzak

bereganatzea

Ikasleak larruazalaren egitura eta eguzki erradiazioak bertan eragin ditzakeen efektuak ezagutzen ditu.

Lurrean bizitzeko

eguzkiaren onurei

buruz gogoeta egitea

Eguzkiak gure

larruazalari eragin

dakizkiekeen arriskuez

eta eguzki izpien

eraginpean okerreko

moduan egotearen

ondorioez jabetzea

Ezagutza geologikoen, geografikoen eta

atmosferikoen eta

fotobabeseko ohituren artean loturak ezartzea

Ikasleak eguzkiaren onura eta arrisku nagusiak

identifikatzen daki eta eguzkia existitzearen garrantzia ulertzen du.

Ikasleak eguzkiaren eraginpean babes egokirik gabe egotearen arriskuak ulertzen eta identifikatzen ditu.

Ikasleak eguzki erradiazioaren eragina ulertzen du, orduen, azaleren eta kokapen geografikoaren arabera eta fotobabesaren ohituraren garrantzia bereganatu du.

ERDI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 12
A N G B A N G B A N G B A N G B
Ikaslea Asko Nahiko Gutxi Batere

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.