Asko dakigu Eguzkiaz, Azalaz eta Eguzkitik babesteaz

Eguzkia bizi-iturria da. Izan ere,...
Energia ematen digu, argi eta bero moduan.
Hazten eta oxigenoa
sortzen laguntzen die landareei.
Gainera, Eguzkia oso ona da osasunerako...
Hezurrak eta hortzak indartzen ditu.
Alaitu egiten gaitu.
Baina kontuz!
Arriskutsua ere izan daiteke Eguzkia...
Eguzkia izpi moduan iristen da Lurrera.
Izpi horietako batzuek, ultramore izenekoek, azalean kalte egin dezakete.
Bi motatakoak dira: UVA eta UVB.
Azala UVA eta UVB izpien kontrako babes-ezkutua da.
Nola babesten gaitu azalak?
Melanina sortuz
Azalari, ileari eta begiei kolorea ematen dien substantzia naturala da.
Eguzkitan jartzen zarenean, gorputzak melanina gehiago sortzen du, eguzkitik babesteko.
Azaleko geruzak ugarituz
Azaleko geruzak ugarituz Zenbat eta babes-ezkutu lodiagoa, orduan eta gehiago babestuko gaitu izpi ultramoreetatik.
Izerdiarekin
Izerdia eguzki-iragazki baten modukoa da, eta izpien kalteetatik babesten gaitu.
Baina kontuz! Azal guztiek ez dute berdin erantzuten eguzkiarekin!
Azal argia, ile horia, begi argiak eta oreztak badituzu, arrisku berezia duzu, 10 minututan erre baitzaitezke eguzkitan.
Azal ilunagoa baduzu, berriz, arrisku txikiagoa duzu, baina kontuz! Eguzkitan denbora luzez egonez gero, erre egin zaitezke. Gogoan izan zure azala ezin dela heldu batena beste egon eguzkitan.
Eguzkiak ez du berdin jotzen planetako leku guztietan!
Mendian, zenbat eta itsas mailatik altuago, orduan eta gogorrago jotzen dute eguzki-izpiek.
Kontuan izan, halaber, eguzki-izpiek errebotatu egiten dutela hainbat gainazaletan, eta horrek kaltegarriago bihurtzen dituela azalarentzat. Arreta berezia izan elurretan, hondartzan, uretan edo belarretan bazaude.
Orduan, nola babes zaitezke izpi
ultramoreetatik?
Eguzkitako krema emanda!
Fotoprotektoreak eguzkiaren eragin kaltegarriak ekiditen ditu.
Ontzia arretaz begiratu: Eguzkiaren Kontrako Babes Maila (FPS) izeneko zenbaki bat dauka. Hainbat eta altuago izan, gero izpi ultramore kopuru handiago babestu ahal izango du.
Zure azal-koloreari dagokion Babes Maila hautatu behar duzu.
Kontuan eduki behar da, halaber, eguneko zein ordutan eguzkitan jarri.
Eguerditik arratsaldeko lauretara (12:00-16:00) bertikalean iristen dira eguzki-izpiak, eta gogorragoak dira; beraz, saiatu behar dugu ordu horietan hondartzara edo igerilekura ez joaten, edo eguzkitan ez egoten.
Gogoan izan azalak memoria duela. Eguzkitan behar bezala babestu gabe egoten bazara, handitan hondatuta edukiko duzu azala; zahartuta, eta zimurrez nahiz orbanez beteta.
GARRANTZITSUA
Behin emanda, ez zaitu egun osoan babestuko. Hainbat aldiz eman.
Garrantzitsua da eguzkitako krema ondo ematea, horren onura guztiak baliatzeko.
Etxetik irten baino ordu erdi lehenago eman.
Azal lehorraren gainean eman.
Kopuru dezente eman, gorputz osoan.
Ez ahaztu leku sentikorrenetan ematen: sudurrean, ezpainetan eta oinetan.
Eguzkitik babesteko, eguzkitako krema eman, eta ez ahaztu:
Kamiseta
Txapela
Eguzkitako
Eguzkitakoa
Kantilplora/ura