Punto de Vista 2022 jaialdiaren katalogoa

Page 1



Taldea

5

Beste ikuspuntu bat: Rebeca Esnaola

6

Iraganean ikus gaitzaten: Manuel Asín

8

Kartela: Franziska

10

Goiburua: Estampa

11

Sail ofiziala

13

Atzera begirakoak

39

Punto de Vista bilduma: La séptima puerta. Una historia del cine en Marruecos de 1907 a 1986 Ahmed Bouanani

40

Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon

42

Topaketa ibaian

60

Fokuak

75

Manuela Serra

77

Artxiboko fikzioak

80

Lan

87

Paisaia

90

Termitas

92

Napardocs

95

Mahai-ingurua: Ikertzea, programatzea eta zaintzea artxibo alternatiboetatik

96

Fikziozko saiakera baten alde Léa Morinen zinema-hitzaldia

97

Zinemako pertsonak: lehen pertsona singularra Paulino Viotaren hitzaldia

98

Contactos

101

Desbordes: otra historia del ojo. Fernando Gandasegui

104

Acciones para la pantalla. Bruno Delgado Ramo + Paula Guerrero + Esperanza Collado + Javier Montero / Las Synergys

114

Saio bikoitza: Elena Asins

118

X Films

121

Hezkuntza programa

129


Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Sailak sustatzen du eta NICDO EMk antolatzen du. Plaza del Baluarte s/n. 31002 Iruña (Nafarroa) Tel. 948 06 60 66 info@puntodevistafestival.com www.puntodevistafestival.com

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Jaialdiaren katalogoa, 16. zk. Argitaratzen du NICDO S.L. Inprimaketa Imprenta Zubillaga ISSN - 2171/2166 Addendum 16 Lege-gordailua NA 266-2010

Bultzatzailea

Antolatzailea

Laguntzaileak

Babesleak

Partaideak

Kolaboratzaileak FESTIVAL DE

CINE AFRICANO FCAT


Taldea Zuzendari artistikoa Manuel Asín Zuzendari exekutiboa Teresa Morales de Álava Programazio batzordea Manuel Asín Lucía Salas Lur Olaizola Pablo García Canga Miguel Zozaya Produkzio-arduraduna María Rodríguez Abad Produkzio saila Marina Fernández Barcos Mikel González Parra

Gonbidatuen eta akreditazioen arduraduna Sara Larripa Acedo Gonbidatuen eta akreditazioen saila Eva Aldaba Vanessa Chacín Ainhoa Kutz

Bideo edizioa, grabaketa Mikel Ciganda Diseinua Franziska Katalogoen itzulpenak CCI, Hitzurun

Koordinatzaile teknikoa Iker Espuñez

Proiekziorako zerbitzu teknikoak Técnica Cinematográfica Loza Subtitula’m S.L.

Finantza zuzendaria - NICDO Silvia Urdánoz Zazón

Soinua Telesonic S.L.

Koordinatzaile teknikoa - NICDO Eduardo Nanclares Barrio

Filmen azpitituluak Subtitula’m S.L.

Programazio arduraduna Cristian Ruiz

Giza baliabideetako zuzendaria - NICDO José María Urtasun

Komunikazio arduradunan Pablo Sotés Mariñelarena

Zinema saila - NICDO María Brotons

Komunikazio saila Andrés Bueno Chocarro

Argazkilaria Rodrigo Pérez Rodríguez

Interpreteak STI World S.L.

Argitalpen-koordinatzailea Noemi Cuetos

5

Eskerrak Adrián García Prado, Adrian Schindler, Adriano Aprà, Alberto Rodríguez, Alejandro Díaz Castaño, Alfonso Crespo, Andrea Celda, Andrea Franco, Andrea Inzerillo, Andrés Duque, Ángel Santos, Antonio Trullén, Archive Books, Arrate Velasco, Asier Armental, Bernard Eisenschitz, Boris Nelepo, Carlos Muguiro, Clara Flamarique, Cecilia Barrionuevo, Cíntia Gil, Dario Oliveira, David Arratibel, Efrén Cuevas, Elisa Celda, Félix Segura, Fran Gayo, Frank Beauvais, Garbiñe Ortega, Gillermo Zuaznabar, Isabel Rivas Etxaniz, Isabella Lenzi, Iván Pintor Iranzo, Jaime Pena, Javier Rebollo, Jean-Pierre Rehm, Joana Gusmão, Joana Sousa, José Luis Cienfuegos, José Ojeda, Josetxo Cerdán, Juan Pablo Huércanos, Luis Ferrón, Manuel Peláez, Marcos Merino, María Mur Dean, María Palacios, Mariana Hristova, Matías Piñeiro, Matthieu Grimault, Maya Kuzina, Miguel Álvarez-Fernández, Miguel Ribeiro, Mikel Artxanko, Naum Kleiman, Nicole Brenez, Núria Cubas, Óscar Fernández Orengo, Óscar Gascón, Óscar Vincentelli, Oskar Alegria, Pablo Useros, Pela del Álamo, Pere Alberó, Pierre Léon, Rafael Llano, Sergio Oksman, Vanesa Fernández Guerra, Vanesa García Cazorla


Beste ikuspuntu bat

6

Hamasei edizio, eta oraingo honetan beste ikuspuntu bat abiaraziko dugu. Manuel Asín zuzendari artistiko hasiberriak ekarriko digu beste ikuspuntu hori, Jaialdiaren etapa berri bati ekinez. Aldi berri bat hasten da, nazioarteko zinema dokumentalaren mundua esploratzeko begirada berri bat. Proiektu sendo bat hartu du oinordetzan, erresilientea, urtero filmak ikustera hurbiltzen diren edo jardueretan parte hartzen duten ikus-entzuleen babesa eta errespetua duena. Dokumentalaren genero zinematografikoa gustuko duten profesionalak eta pertsonak berriro elkartuko dira eta kalitatezko programazio bat aurkituko dute. Eta garrantzitsuena dena, Jaialdiaren funtsa ezagutuko dute, bere horretan eutsiko baitiogu, ezaugarri berezkoa eta bereizgarria den aldetik: edizio guztietan barrena bere burua osatu duen jaialdia, ezagutza, trukea eta adierazpide desberdinak sustatzen dituen topagune. Zalantzarik gabe, kulturaren adierazpen hoberenaren ezaugarriak dira horiek guztiak. Mundu osoko zinema dokumentalaren talentu sortzaileari harrera egitea esperientzia handia da Nafarroako komunitatearentzat. Zorionekoak gu, nazioarteko erreferenteak gure artean izaten ditugulako hainbat egunez, ikus-entzuleen erakargarri eta arretagune. Jaialdiak aurrera egin ahala, gure ikus-entzuleak ondu egin dira, ikasi egin dute eta hizkuntza zinematografiko berrietan murgiltzen jakin dute, artea egiteko eta ulertzeko modu berrietan. Eta hori da Jaialdiak bereziki azpimarratu nahi duena: ikus-entzule berriak etengabe bilatzeari, haien prestakuntzari eta hezkuntzari garrantzia ematea. Ikus-entzunezkoen munduak hedapen garaia bizi du, edukien eskaintza ugaritu du eta eduki horiek gozatzeko plataformak ere areagotu egin dira, baina Punto de Vista behar du, inguruan dugun munduari testuingurua, hausnarketa eta beste begirada bat emateko, ezin pentsatuzko gorabeherak izan dituen aldetik. Zalantzarik gabe, une egokia da sorkuntzarako, galderak birformulatzeko, planteamendu eta hizkuntza berrietarako. Istorio berriak, formatu berriak sortu dira ziurgabetasuna, erronkak eta gure egunerokotasunari aurre egiteko modu berriak gailentzen ari diren une global batean, eta horrek guztiak eragina izan du zinemagileengan. Jaialdiaren egitura irmoa da; urteak joan, urteak etorri, arrakastaren formula finkatu du, eta sail eta programei eutsi egiten die. Berriro ere ehunka lan iritsi dira hautaketa batzordera eta, horien artetik, hemezortzi izango dira ikusgai eta lehian Sail Ofizialean. Nabarmentzekoa da hautatutako lanen zuzendarien artean emakume gehiago daudela, eta joera hori urtez urte ikusten ari gara Punto de Vistan. Punto de Vista femeninoan, inaugurazioko eta amaierako ekitaldietan, Ione Atenea nafar zinemagilearen Los caballos mueren al amanecer eta Nira Burstein estatubatuar zuzendariaren Charm Circle proiekzioekin, hurrenez hurren. Ezin ahaztu edizio honetarako antolatu diren bi atzera begiradak: bata, Marokoko zinema dokumentalaren jatorriari buruzkoa eta, bestea, ibaietako bizitzaren inguruan egin diren lanei buruzkoa.


Eskaintza landu dugu eta prest dago jada; orain, baina, ikusleen erantzunaren zain egon beharra dugu —nahiz eta ez dudan zalantzarik—, Punto de Vista urtero interes handiz jarraitzen duen publiko leialaren erantzunaren zain. Izan ere, argi geratu baitzaigu herritarrek kalitatezko kultur prop osamen guztiei erantzuten dietela, eta jaialdi hau halakoxea dugu. Eta, azkenik, eskerrik asko Punto de Vista jaialdian lan egiten duten eta laguntza ematen duten erakundeei, haien laguntzarik eta presentziarik gabe ez baikinatekeen hamaseigarren ediziora iritsiko. Gozatu jaialdiaz! Rebeca Esnaola Bermejo Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilaria

7


Iraganean ikus gaitzaten

8

Etapa berri bati ematen dio hasiera jaialdiak. Azken hilabeteetan sakon pentsatu dut horrek zer esan nahiko lukeen proiektuan bildu berri den baten ikuspegi mugatutik. Tarteka gogora etortzen zaidan Hannah Arendten esaldi batek dio “gizakiok oinordeko baino sortzaileagoak garela”. Ideia bakuna dirudi, baina dialektika baliotsua gordetzen duela uste dut nik. Batez ere banakoen ekimena itxura batean eten gabe berretsi behar den garaian, jaso duguna kontuan harturik kohesionatzeko bideak aurkitzeko eskatzen diguten premiazko erronkak nonahi planteatzen diren bitartean. Bestela esanda: Hamaseigarren ediziora iritsi da Punto de Vista. Dokumentaletan oinarrituta bi milagarren urte hasierako zinema berritzeko xedea zuen mugimenduarekin bat egiteko sortu zen, eta orduz geroztik egokitu egin da markatutako bidetik urrundu gabe. Uste dut hasiera-hasieratik asmatu zuela, eta beraz pozten nau aurtengo edizioak aurrekoen antzeko egitura izango duela iragartzeak. Sekzio eta izen berriak daude, une honetan jaialdian lan egiten ari garenok proposatutako programa sorta bat, baina gogoa eta oinarriak betikoak izaten jarraitzen dutela ikusteak guztiz gogobetetzen nau. Saihetsezina da zinemak bizi duen une honetan jaialdiek zer zentzu duten galdetzea. Nire ustez, jaialdiak zentzuzkoagoak dira oraina gainditzeko gauza direnean. Zerbait beste erritmo batean, beste eskala batean, sortzen dutenean, egungo zurrunbiloetatik haratago. Oraina gainditze horrek etorkizunari begira diezaioke, inolako zalantzarik gabe, baina baita iraganari ere, aldi berean eta ezinbestean. Aurten gure sekzio ofizialera eta sekzio paraleloetara iritsi dira, hala merezi dutelako, hasiera-hasieratik jaialditik gertu egon diren eta lehenik ikusle gisa eta ondoren sortzaile gisa jaialdiarekin hazi diren zinemagileen filmak, hala ere geihenak emakumeak dira. Ez da hori gertatzen den lehen aldia, baina bai garrantzi horren seinale posible bat, orainak eskatzen duena ez bezalako neurri batez mugitzen hasten dena eta, azkenean, fruitua ematen duena. Liburuak ere epe luzeko eragina duten ekoizpen horien artean bildu daitezke. Gure ustez oso garrantzitsua da Punto de Vistak urtean liburu bat argitaratzen jarraitzeko aukera izatea. Zein da une honetan argitaratzeko egokiena izan litekeen liburua? Gure erantzuna La séptima puerta izan da, Ahmed Bouanani zinemagile eta idazle handiak idatzitako Marokoko zinemagintzaren historia, hil aurretik argitaratu ez zuena eta hogeita hamar urte geroago, 2020an, Marokon argia ikusi duena Touda Nouananiren ahaleginei esker. Touda gurean izango da Archives Bouanani agiritegian egindako lana azaltzeko. Lan hori eta liburu hori hain garrantzitsuak dira, hortik dator —eta ez alderantziz, ohi bezala— gure programazioan lotzen den Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon atzera begirako zikloa. Omar Berradak gidatua, argitalpenaren editore literarioa, Ali Essafi zinemagilearekin eta ikertzailearekin batera, ziklo hori Centre Cinématographique Marocain elkartearen laguntzari esker antolatu da. Era berean, Elias Querejeta Zine Eskolarekin abiarazi dugun lankidetza epe luzerako ondorioak sorrarazteko planarekin dago lotuta, horri esker orain arte ia ikusezinak izan diren marokoar bi dokumental digitalizatzeko ahal izan da, Léa Morinek sustatutako ikerkuntza baten esparruan.


Topaketa ibaian da aurtengo bigarren atzera begirakoa, Miriam Martínek bikain antolatua. Miriamek dioen bezala, “ibili daitekeen” atzera begirakoa da, filmak ikusteko ez ezik gu mundura beste begirada batekin itzultzeko pentsatuta baitago, mundua ezagutu eta aztertu dezagun. Iruñea eta Nafarroa, beste asko bezala, ibaien inguruan egituratu dira. Hemen eta leku guztietan ustiatuak, zainduak, desbideratuak eta poesia bihurtuak izan dira ibaiak, eta hori zinemak ongi ikusten jakin duen gauza da. Baina ibaiek ere badute berezko bizitza, gure espeziearenarekin zerikusirik ez duena, eta hori ere ez zaie erabat oharkabean pasa filmei. Miriamek proposatzen duen programazioak gogorarazten digu soilik lan oso zehatzek dakiten bezala, obrak bete-betean lotzen dituztela zentzumen kate luzeek. Walter Benjaminek irakatsi zigunez, obra solte bat katebegi isolatu bat bezalakoa da, jomuga ezezaguneko uztai itxi bat. Baina uztai hori beste uztai batzuekin lotuta baldin badago, dagokion kate luzean eta isilpean sartuta, bere zentzu osoa berreskuratuko du. Horiexek dira Topaketa ibaian programazioak xehetasun osoz zaintzen dituenak, eta ez bakarrik filmen eta programen hurrenkeraren bidez, baita saio batzuetan Miriamekin batera parte hartuko duten gonbidatuen bidez eta jaialdiko egunetako batean Arga ibaira egingo dugun txangoaren bidez ere. Hannah Arendten esaldira itzuliko naiz. Pentsatu nahi dut auzoko Maroko bezalako herrialde batean, Espainiaren aldetik tratu kolonial luzea jasan duen herrialdean, zinema dokumentalaren hastapenei buruzko atzera begirakoa planteatu dugun moduak baduela zerikusirik geure historia berria ulertzeko herentzia deseroso baina ezinbesteko batez arduratzen hastearekin. Topaketa ibaian programazioak ulertarazi nahi digu ibaiak izaki itzaltsuak direla, dohain bikain direla, eta ezin ditugula halakoak xahutu, baztertu, gaizki ulertu. Eta beste horrenbeste adierazten digute gainerako sailetako filmek eta jendaurreko ekitaldiek, baita sail ofizialekoek ere. Sortzeko eta eraikitzeko unea ezinezkoa da haren historia ezagutu gabe, denboraren mugatik irteten dela dirudien aspaldiko iragan baten herentzia onartu gabe. Zinema dokumentala, zinema, horretarako tresna ezin hobea da. “Zein da hildakoek oraindik gertatu ez denarekin, etorkizunarekin duten harremana?”, galdetzen zuen John Bergerrek bere Hildakoen ekonomiari buruzko hamabi tesi lanean. Etorkizuneko harremana xaloki iraganean kokatu ohi ditugun hildako horiekin. Bergerrek berak erantzun zion bere buruari, oihartzun baten gisara: “Etorkizun osoa eraikuntza da, zeinean beren irudimena atxikita dagoen”. Manuel Asín Punto de Vistaren zuzendari artistikoa

9


Kartela

Edizio honetako irudia, Franziskak diseinatutakoa, Orreagako erreka batetik, Eska ibaitik eta Argako uretatik atera da. Tokiko gaia da, naturala, eraldatzailea; jaialdiko atzera begirada batetik (Topaketa ibaian) dator, eta lentikular motako baliabide bisual baten bitartez adierazten da grafikoki: irudi sekuentzialak, zerrendatan banatuak, nolabaiteko mugimendu efektua sortuz lotzen direnak; bi plano bakar batean. Diseinua egiteko Nafarroako Artxiboak utzitako hiru estereoskopia pare erabili dira. Irudiaren osagarri, Estampak goiburu estereoskopiko bizidunak egin ditu, eta ikusgai egongo dira jaialdiko aretoetan.

10 Franziska estudioa Nafarroan sortu zen 2009an, eta diseinu editorialean, brandingean eta publizitatean espezializatua dago. Lan egiteko sistema berezia dute, hau da, proiektu bakoitzaren arabera sortzen dituzte lantalde espezifikoak, eta Ainciburu eta Morón izanik sorkuntza zuzendariak, hainbat eremutako bezeroentzat egin dituzte lanak: Nafarroako Gobernua / Bilboko Arte Ederren Museoa, Oteiza Museoa, Azkuna Zentroa, Artium Museoa, Uharte Zentroa / Nafarroako Rural Kutxa, Triodos Bank, Kutxa Fundazioa / Faustino Taldea / Zabala Innovation, AIN, Procesia, PRS / Steve Mono, Babaà. Besteak beste, honako sari hauek eskuratu ditu: Graphis (New York), German Design Awards (Frankurt), Fedrigoni Top Award (Milan), JCDecaux España eta DNA Paris Design Awards.


Goiburua

Argazkigintza estereoskopikoa normalean gogoratzen dena baino bitarteko garrantzitsuagoa eta ohikoagoa izan zen. Horren lekuko dira artxiboetan gordetzen diren merkataritzako edo ekoizpen pribatuko bilduma zabalak. Bitarteko horrek ikusteko gailu berezi bat izateak –bisore estereoskopikoa beharrezkoa da irudiak sakontasunez ikusteko– argazkiaren eta ikus-entzunezkoaren tarteko izaera ematen dio, antzinakoa eta garaikidea, aldi berean. Bisorean jartzean, argazkiek objektuen fisikotasuna galtzen dute, eta presentzia immateriala hartu. Jaialdiaren goiburuetan Nafarroako Fototekako funtsaren estereoskopiak berreskuratu ditugu. Hiru dimentsioko gailuaren bitartez, pare bakoitzeko bi irudien fotogramaz fotogramako segida ikusten da, flicker batean bezala. Horrela, argazkiak bere zentzua eta forma berreskuratzen ditu. Mamu erliebe horretan ziren bezala agertzen dira. Goiburu bakar baten ordez, anitz egiteko aukera emango duen formatuaren alde egitea erabaki dugu. Hartara, irudiak nondik datozen birsortzen da, artxibo bat, baita irudien bilduma izaera ere. Irudi bakoitzari berezko lilura baldin badario, multzo gisa elkarri oihartzuna egiten diote eta efektuak biderkatzen dituzte. Alboratzearen erlazio eta oihartzunak dira, dela gordeta dauden artxiboetako alboratzearenak, dela egun hauetan ikusgai dauden muntaketaren alboratzearenak.

11 Estampa kolektibo artistikoa da, eta errealizatzaileak, programatzaileak eta ikertzailek biltzen dira bertan; ikus-entzunezko esperimentalaren eta ingurune digitalen esparruak lantzen dituzte. Ikus-entzunezko teknologiara eta teknologia digitalera hurbilketa kritiko eta arkeologikoa egitean oinarritzen da haien jarduna, betiere teknologia horien funtzionamendua, erabilerak eta eraketa –diskurtsoaren objektu gisa– ulertze aldera. Azken urteotan hainbat proiektu garatu dituzte adimen artifizialaren erabilera eta ideologiei buruz eta kultura bisual garaikidean duen eraginari buruz, bai ikerketa artistikoko piezetan, hala nola El mal alumno. Pedagogía crítica para inteligencias artificiales (2017-2018) edo instalazioetan, hala nola Auspicios (2019) edo Especies marcianas (2021), besteak beste. Animazio esperimentaleko piezak egiten dituzte (hala nola En la colonia penitenciaria, 2010), baita bideoentseguak ere (azkenak The Process of Seeing, 2020, eta ¿Qué es lo que ves, YOLO9000?, 2019 izan dira).



Sail ofiziala


14

Nazioarteko lehiaketa da Sail ofizialaren ardatza. Edizio honetan zortzi film labur eta hamar film luze lehiatuko dira jaialdiko sariak lortzeko: film onenari emango zaion “Punto de Vista” Sari Nagusia, zuzendari onenari emango zaion Jean Vigo Saria eta film labur onenari emango zaion saria. Gainera, Sail Ofizialak sarietarako lehiatuko ez diren hiru film eskainiko ditu aurten: inaugurazio saioan –mundu mailan estreinatuko da Ione Atenearen Los caballos mueren al amanecer–, itxiera saioan –Nira Bursteinen Charm Circle, Espainian estreinatuko dena–, eta Kazuo Hara zinema dokumental garaikideko maisuaren azken filma, Minamata Mandala, Espainian era berean lehen aldiz eskainiko dena.


Sail ofiziala epaimahaikideak

Marina Vinyes Albes. Arte Bisualetan doktorea Sorbonne Unibertsitatean. Giza Zientzietan lizentziatua da, eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideen Unibertsitate Masterra egin du Pompeu Fabra Unibertsitatean, bai eta kultur proiektuak diseinatzeko ikasketak ere Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. 2020ko otsailetik, Kataluniako Zinematekako Programazio, Erakusketa eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendaria da. Parisen, Sorbonneko Letren Fakultateko irakaslea izan zen, eta Jeu de Paume Museoko Proiektu Artistikoen Sailean lan egin zuen. Bertan, zine ziklo ugari komisariatu zituen 2013tik 2018ra bitarte, bai eta bideo-instalazioen Omer Fast. Le present continue erakusketa ere. Bartzelonan, CCCB, EUROM (The European Observatory on Memories), Ciudad Abierta Pentsamenduaren Biurtekoa, ICUB (Bartzelonako Kultura Institutua), Loop jaialdia eta “la Caixa” Fundazioarekin lan egin izan du, mintegiak, erakusketak, zine programak eta bestelako kultur jarduerak antolatzeko. 2013an, Walter Benjamin Nazioarteko Saria jaso zuen Usos y abusos de la imagen en el universo audiovisual de la Shoah (Documenta Universitària, 2015) saiakeragatik.

Roger Koza. Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kidea da. La Voz del Interior (Córdoba, Argentina) egunkarian kolaboratzen du zinema kritikari gisa, eta erregulartasunez idazten du Ñ eta Quid aldizkarietan, bai eta Con los ojos abiertos webgunean ere. Con los ojos abiertos: crítica de cine de algunas películas recientes idatzi zuen (Editorial Brujas, 2004). Gaur egun, telebistako El cinematógrafo saioa gidatzen du eta Argentinako Telebista Publikoko Filmoteca saioaren aurkezlea da. Vitrina Saileko —Hanburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdian Iberoamerikako zinemari eskainitako saila— eta Viennaleko programatzailea da. 2014az geroztik, Cosquíneko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari artistikoa da, eta, 2018az geroztik, Doc Buenos Aires Jaialdiarena. Epaimahaikide izan da nazioarteko hainbat jaialditan, besteak beste, Locarno, Rotterdam, FICValdivia eta Ohlar de Cinema jaialdietan.

Christopher Small. Idazlea, zinemagilea eta programatzailea da. Jatorriz Erresuma Batukoa da, baina Pragan bizi da. DAFilmseko (Doc Alliance jaialdien elkarteko VOD plataforma) komisario nagusia da, eta Locarnoko Kritikarien Akademiako (jaialdian egiten den tailerra, zinema kritikari buruzkoa) proiektuen zuzendaria. 2019tik 2021era, programatzailea izan zen Sheffield Doc/Festen, eta 2020ko jaialdiko Reimagining the Land atzera begirakoaren komisarioa izan zen. Pragan dagoen Kino Petrohradská zine areto independenteko programatzailea ere bada. Bere lehen film luzea, Communists!, 2021eko BAFICIn estreinatu zen lehiaketan, eta Mexiko, Espainia eta Errusiako zinema jaialdietan proiektatu da. Idazle gisa, bere lanak kritika zinematografikoko hainbat antologiatan agertu dira, bai eta Cinema Scope, Filmmaker Magazine, Film Comment, La Vida Útil, Kapitál Noviny, Cineaste eta MUBI Notebook-en ere. Berlinale Talentseko ikasle izan zen, eta Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kidea da.

15


918 GAU Arantza Santesteban Espainia, 2021, 66 min, DCP, koloretan, euskara Argazkilaritza Maddi Barber / Soinua Alazne Amestoy / Muntaia Mariona Solé / Ekoizpena Marian Fernández Pascal (Txintxua Films), Marina Lameiro (Hiruki Filmak) / Aukeratutako filmografia 918 GAU (2021), Lilularen Kontra (2021), Euritan (2017), Gorputz Grafiak (2015), Passatgeres (2012) / Doclisboa, Torino Film Festival, L’Alternativa, Novos Cinemas

16

Arantza Santestebanek grabagailu batean erregistratzen du bere ahotsa. Oroitzapenak kontatzen ditu. Lehenengoa: legez kanpo utzitako euskal alderdi politiko independentista bateko kide izateagatik atxilotu zuten eguna, ETAren eta alderdi politiko batzuen artean gatazkari amaiera emateko asmoz elkarrizketak irekita zeuden une batean. 2007ko urriaren 4an izan zen. 918 gau eman zituen kartzelan. Bi urte eta erdi baino gehiago. Xehetasunez beteta daude Santestebanek kontatzen dituen oroitzapenak: moketa baten bilbea, izerdia, barre egiteko, barre algara egiteko gogoa. Halako moldez egina dago kontakizuna, non, ikusle gisa, esperientzia hartan lehen pertsonan zaudelako sentsazioa baituzu. Zinemagilearen eszenak, bere ahotsa grabatuz eta bere oroimenaren zatiak kontatuz, hainbat dokumenturekin konbinatzen dira: agindu judiziala, argazkiak, gutunak. Dokumentuak eskaneatu egin dira, haiek ere prozesu batetik pasa beharko balute bezala orainera etortzeko eta gogoratzeko. Santestebanen ahotsak berak laguntzen die artxiboko material horiei, baina bigarren ahots bat dela esan genezake. Lehenengoa ez bezalakoa. Grabagailuan erregistratu dena ez bezalakoa. Bigarren ahots horrek beharrezko distantzia ezartzen du. Azkenik, fikziozko eszenak: bi emakume sexua izaten, neska bat diskoteka batean tekno dantzatzen oso argi txikiarekin, beste neska bat basoan paseatzen, eskuetan pausatzen zaizkion txoriei deika. Nor dira emakume horiek? Santestebanen oroitzapenak al dira horiek ere? Izan zituen beste bizitza batzuk ote? Nortasun guztiak, bakar batean konbinatzen direnak? Jokoan jartzen diren gailu zinematografikoek film zatikatu bat osatzen dute, non zuzendariak inoiz egin ez den zerbait lortzen duen: lehen pertsonan izandako esperientziatik heltzen dio euskal gatazkaren gaiari, konplexutasunetik eta zalantzatik azaldua. Eta, azkenean, isiltasuna dator. Lur Olaizola


Baleh-baleh Pascale Bodet Frantzia, 2020, 50 min, DCP, koloretan, frantsesa Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Pascale Bodet / Soinua Benjamin Laurent / Muntaia Pascale Bodet, Agnès Bruckert, Serge Bozon / Musika Olaf Hund / Ekoizpena Pascale Bodet, Les Films du Carry (Michèle Soulignac) / Aukeratutako filmografia Baleh-baleh (2021), Nearly a Century (2019), No Key (2018), The Art (2015), Six-Piece Suit(e) (2012), The Square of Fortune (2010) / Cinéma du réel, BAFICI, Côté Court Festival

Baleh-baleh bat baldakinodun ohe bat da. Luxua. Zerbait desiragarria, beharbada. Halaber, Pascale Bodet zinemagileak lagun bati helarazten dion Asiako ipuin batean agertzen den hitz bat da. Metamorfosiz beteriko ipuina. Boterearen desioari buruzko ipuina. Beste garai eta beste leku bateko ipuina, garai honetako Frantziako gizon baten esku. Gizonarekin topo egitean, gizona hitz egitera eta pentsatzera bultzatzen duen ipuina. Zer da egiazki ipuin batekin edo istorio batekin topo egitea? Gugan galderak sorraraztea da. Geure buruari bakardadean egiten dizkiogun galderak eta besteei ere egiten dizkiegunak, baita beste batzuek guri egiten dizkigutenak ere. Ipuinari buruzko galderak eta geure buruari buruzko galderak. Adibidez, lanari buruzkoak. Bizimodua ateratzeari buruzkoak. Harri-pikatzaile, aberats, errege edo eguzki sentitzeari buruzkoak. Bizitzeari edo bizirauteari buruzkoak. Desioen logikari buruzkoak. Hori guztia da Baleh-baleh, galderez beteriko film bat. Erretratu bat, halaber. Gizon baten erretratua, eskuan istorio bat eta bere bizitzan hainbat istorio dituen gizona. Gizon horren topaketa hiru emakumerekin. Ipuin horri buruz pentsatzen duten bitartean, emakume horiei buruz eta haien istorioei buruz -iragandakoak edo iristear daudenak- igartzen duguna. Edo beharbada ez. Beharbada beste zerbait izan daiteke. Hor dabil txakurtxo bat, bihurri, ñimiño, isil. Beharbada, Baleh-baleh horixe besterik ez da, txakurtxo baten istorioa. Istoriorik ez duen txakurtxo bat. Edo, agian, ipuinean bezala, guztia da, hurrenez hurren, istorioak dituen pelikula eta istoriorik gabeko pelikula. Nork bere burua harri-pikatzaile, aberats eta errege gisa ikustea, baina baita eguzki, hodei eta harri gisa ere. Pablo García Canga

17


Los caballos mueren al amanecer Ione Atenea Espainia, 2022, 80 min, DCP, koloretan, espainierakatalanaingelesa Lehiaketik kanpo Irekiera-saioa Mundu-mailako estreinaldia Argazkilaritza Ione Atenea / Sonido Jordi Ribas / Muntaia Diana Toucedo / Ekoizpena Hiruki Filmak, Zazpi T´erdi, Ione Atenea, Garazi Erburu, Iñaki Sagastume / Aukeratutako filmografia Los caballos mueren al amanecer (2022), Enero (2019), 24/07 (2016)

18

Honakoan filmak egiteko bi bide biltzen dira, gutxienez. Bata Ione Ateneak garatzen duena da, Vallcarcako txalet txiki batean euren bizitzaren arrastoak utzi zituzten hiru anai-arreben bila, eta bestea anai-arreba horiek berak –Antonio, Rosita eta Juanito– asmatu zutena bidetik ateratzen ziren interes eta asmakizun batzuk askatzeko. Anai-arrebetan zaharrenak komikietako marrazkilari gisa lan egin zuen Bruguera argitaletxearentzat, arrebak abeslari liriko gisa karrera bat hasi zuen, eta ez dirudi gazteena ezertan profesional izatera iritsi zenik, baina horretarako ere behar-beharrezkoa da talentua. Beti bizi izan ziren elkarrekin, eta euren zaletasunetako bat izan zen Mendebaldeko filmen eszenak birsortzea, ustez Bartzelona inguruko leku urbanizatu gabeetan. Rosita zaldizko iaioa zen, eta auzoko haurrak harrituta geratzen ziren bat-batean zaldi distiratsuen gainean azaltzen ikusten zutenean. Hil zirenean, gordeta eta ahaztuta gelditu ziren ikuslerik gabeko film horietatik ateratako ehunka argazki, idatzi zituzten gidoiak eta ipuinak, irratian kolaboratzaileekin egindako grabazioak, istorio eta disko bilduma ugari, ustekabeko oinordeko batzuk azaldu ziren arte; Ione Atenea zuzendaria eta bere lagunak. Etxe abandonatuan sartzen direnean, jabeak galdu dituzten objektu horietan halako zentzua dagoela susmatzen hasten dira. Eta horrela, collage bat balitz bezala, Ateneak guztiz ezezagunak ez diren pertsona horien erretratu bat osatzen du, eta western baten set batetik itxuraz lapurtutako bi axioma eskaintzen dizkigu: zaldiak egunsentian hiltzen direla, eta film bat filmatu nahi denean beti aurkitzen dela filmatzeko bidea. Bárbara Mingo Costales


The Capacity for Adequate Anger Vika Kirchenbauer Alemania, 2021, 15 min, DCP, koloretan, ingelesa Estreinaldia Espainian Argazkilaritza, soinua, muntaia, ekoizpena Vika Kirchenbauer / Aukeratutako filmografia The Capacity for Adequate Anger (2021), Untitled Sequence Of Gaps (2020),The Island Of Perpetual Tickling (2018), Welcome Address (2017), She Whose Blood Is Clotting In My Underwear (2016), You Are Boring! (2015), Please Relax Now (2014), Like Rats Leaving A Sinking Ship (2012) / Toronto International Film Festival, New York Film Festival, Festival du nouveau cinéma de Montréal, Doclisboa, Viennale, Pravo Ljudski Film Festival

Artista bat bere lehenengo banakako erakusketa prestatzen dabil. Film labur bat egingo du erakusketarako. Non dagoen eta nondik datorren pentsatzera eramango duen pelikula bat. Argazkiekin eta marrazki bizidunekin eginiko filma. Batez ere, argazkiekin. Irudi mugiezinak. Eta, irudi mugiezinen artean, pantaila beltza ia beti. Ia ohartzen ez bagara ere, zati batean irudirik gabe eginiko pelikula. Film eten bat. Etendurekin eginiko eta etendurei buruzko pelikula. Artistaren orainaren eta iraganaren arteko etendura. Artistaren familiaren eta artistaren beraren artekoa. Beraren eta bere buruaren artekoa. Haren klase soziala izan zenaren eta orain haren klasea denaren artekoa. Hitz egin nahi duenaren eta hitz egin dezakeenaren artekoa. Haurtzarotik, herritik ihes egiteko kirolari edo moda diseinatzaile izatea amesten zuen garaitik, orainera, herritik ateratzea lortu zuen artista bihurtuta. Sentitzen duenaren (lotsa, kezka, sumindura) eta sentitu behar lukeela pentsatzen duenaren (haserrea, amorrua) artekoa. Artistaren ahotsa -off-ean, leuna, erritmo berezi batekoa- irudietan agertzen ez denaren bila dabil, munduen arteko jarraitutasunak, iraganaren eta orainaren artekoa. Zentzu bat bilatzen du, edo gutxienez, zentzu batzuk. Zentzua, agian, jarraitutasun modu bat da, irudi batetik bestera igarotzea ahalbidetzen duena, bereizten dituen etenduraren gainetik jauzi egitea. Dena dela, beharbada, film honetan ez dago ez zentzurik ez soluziorik. Beharbada, horixe besterik ez dago, ikuspegi pertsonala, xehetasunez egina, zatiez, hauskortasunez, kontraesanez, istorio bat. Pablo García Canga

19


Charm Circle Nira Burstein AEB, 2021, 79 min, DCP, koloretan, ingelesa Lehiaketik kanpo Itxiera-saioa Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Nira Burstein / Soinua Tristan Baylis / Muntaia Michael Levine, Nira Burstein / Musika Uri Burstein / Ekoizpena Nira Burstein, Betsy Laikin / Aukeratutako filmografia Charm Circle (2021), Gangrenous (2020), Off & Away (2014), I Said Light (2012), The Light House (2011) / Sheffield Doc/Fest, Valdivia International Film Festival, Nashville Film Festival, Doclisboa, DOC NYC, Festival dei Popoli

20

Charm hitzak lilura edo xarma esan nahi du ingelesez, baina charm bat talisman bat ere izan daiteke, zorte onaren amuleto bat (zerealak bezala, lucky charm bat). Charm Circle, halaber, New Yorkeko leku bat da, Queens-en zati bat. Horko etxeetako batean bizi izan zen Burnstein familia osoa, gurasoak eta hiru alabak, xarma handiko familia, haren zortea pitin bat konplexua bada ere. Fabián Casasek idatzi zuen: usteltzen den orok familia bat eratzen du. Film hau honako hau bezalako ideia baten alde eta kontra dago aldi berean, arreta jartzen baitu bai pertsona talde honen orainaldi disfuntzionalean bai hondamendi baten forma hartu duten haren iraganaren lerro konbergenteetan. Bursteindarrak etxea galtzeko zorian daude, eta etxea bankuaren esku geldituko da. Bankua, pelikula amerikarretan (eta bizitzan) beti gertatzen den bezala, guztiaren jabe da. Hor, Charm Circle melodrama bihurtzen da, badakiena bizitza erreala ere melodrama familiar tradizio luze batetik datorrela, halako moldez, non, etxea, erortzen denean, bertan bizi direnak hondoratzen saiatzen baita. Halaber, musikal bat ere badenez, abestiz taxututako erresistentzia nagusitzen da dena goitik behera datorrenean. Filma aurrera doa bere tramek gidatuta, dena berria zen eta denak funtzionatzen zuen iragan bateko elkarrizketa eta erregistro formako solasaldi intimoekin. Alde batetik, bankua; bestetik, ezkontza. Alabetako bat ezkontzera doa, eta familia berri bat sortzen da hirukote baten ezkontza anizkun batean. Giro horretan, alaba zaharrenak, Nirak (bost lagunen arteko erdiko puntu hori), katarsi-exorzismo hau pizten du, xehetasun handiz eraikitako bideo etxekoi bat, mundu osoari eskainia bere biribilgunetik, non familia osoa korapilo-komedia bateko pertsonaiak bezalakoa den, oso bizkor hazi direnak. Garraztasunak agerian uzten du frustraziorik sakonena eta, aldi berean, eztitasunik beroena. Lucía Salas


Evangelio mayor Javier Codesal Espainia, 2021, 138 min, DCP, koloretan, espainiera Mundu-mailako estreinaldia Argazkilaritza Javier Codesal / Soinua Julia Sieiro, Manuel Benedí / Muntaia Javier Codesal, Julia Sieiro / Ekoizpena Julia Sieiro, Javier Codesal / Aukeratutako filmografia Evangelio mayor (2021), Calavera resumida (2020), Evangelio en Granada (Meta) (2019), Testimonio de Frederman (2019) / “La Caixa” Fundazioaren “Apoyo a la creación” (Sorkuntzari Laguntza) programaren esparruan ekoitzitako filma

Evangelio mayor filma Josete Massa eraikinean dago grabatua ia guztia, 2019 eta 2020 bitartean Madrilen adineko LGTBIQ+ pertsonentzako egoitza publikoa bertan ezartzeko zaharberritzen ari zen eraikinean. Hori era horretako lehen egoitza da munduan. Eraldatzen ari zen leku horretaz baliatu da filma, bi gauza eszenaratzeko. Ramón Barreiroren testigantza argi eta gogorra da lehenengoa. Laurogeiko hamarkadaren hasieran hiesak harrapatu zuen, eta bizirik atera zen urte askoan borrokan aritu eta ondorio larriak izan ondoren. Bigarrena, lau ebanjelioetatik (batez ere Juanenetik) ateratako elkarrizketa batzuk, non adineko LGTBIQ+ pertsona batzuek “berriro eta modu berrian esaten baitituzte hitz zaharrak”, filmaren hasieran irakur daitekeen karteletako batek dioen bezala. Eszena labur horiek, ebanjelioko gertakari asko itzuli, parafraseatu edo glosatzen dituzten koadroen segida dira, eta “errugabeen artean errugabeak, fariseuentzako biraozkoak” izateko pentsatuta daude. Probokazioa ez da, noski, asmo nagusia, ez eta ironia, horiek egituratzeko erabili den materiala. Aitzitik, filmak ulertzen du Bibliako testua, belaunaldien artean partekatutako erritualen eta istorioen oinarri gisa, esparru zabal edo kode handi bat dela, modu dramatikoan aprobetxa daitekeena. Horixe gertatzen da Evangelio mayor filman, ebanjelioko gertakariek balio baitute hain antidoktrinarioa den eduki bat sinbolizatzeko, hau da, LGTBIQ+ pertsonen bizitza eta heriotza esperientzia, eta, bereziki, haien artean ahulenak direnena, adinekoena. “Gizona zara, Jainkoa jada ez da, ikas ezazu zure gizatasuna gurtzen”, idatzi zuen William Blakek El evangelio eterno liburuan duela berrehun eta berrogeita hamar urte. Evangelio mayor filmean ikusten, entzuten eta sentsualitate materializatuarekin sentitzen ditugun pertsonak Blake baino are urrunago doaz, proposatzen baitute haien gorputzen bizitasuna eta hitzen berotasuna mirestea, espeziearen eta haren genero ezagunen gurtze osatugabeaz haratago. Manuel Asín

21


Film balkonowy Paweł Łoziński Polonia, 2021, 100 min, DCP, koloretan, poloniera Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Paweł Łoziński / Soinua Paweł Łoziński, Franciszek Kozlowski / Muntaia Paweł Łoziński, Piasek & Wójcik / Musika Jan Duszynski / Ekoizpena Agnieszka Mankiewicz/ Łoziński Production / Aukeratutako filmografia Film balkonowy (2021), You Have No Idea How Much I Love You (2016), Father and Son (2013), Kici, kici (2008), A Woman From Ukraine (2002), The Way It Is (1999), Sisters (1999), Birthplace (1992) / Locarno Film Festival, IDFA, DOK Leipzig, Jih.lava IDFF, True/False Film Festival, ZagrebDox –International Documentary Film Festival, DocPoint– Helsinki Documentary Film Festival

22

Varsovian, Paweł Łozińskiren etxearen azpitik pasatzen ari da jendea. Batzuk lasai dabiltza, beste batzuk presaka, batzuk ia noraezean. Paseo bat ematen ari dira seme-alabekin, berandu iristen ari dira lanera edo hitzordura, nekatuta itzultzen ari dira etxera edo etxetik ateratzen ari dira maskotekin. Bizi une desberdinetan daude guztiak, nahi, helburu edo xede desberdinak dituzte, eta bakoitzak bere ikuspegi berezia du izateari buruz, gutxi gorabehera hausnartua. Poloniar zinemagileak (2009an ere hartu zuen parte Punto de Vistaren Sail ofizialean Kici, Kici filmarekin), goitik begiratzen die, eta haien iragaitea etetea eta galdera batzuk egitea erabaki du. Bi urte baino gehiagoz bere balkoian babestuta, Łozińskiren egitekoa izan zen jendearengana hurreratzea galderak egitera, bizilagunengana, ezezagunengana eta baita bere emaztearengana ere, bizitzaren zentzuari buruz galdetzeko bertatik bertara. Ustekabeko erantzunak, adierazpen intimoak, hutsalkeriak, gogoeta filosofikoak eta irain larriren bat ere entzungo dugu. Badira oso agerpen iheskorrak, bai eta behin eta berriz agertzen diren pertsonaiak ere, eta giza esperientzien tapiza ehotzen dute guztiek, istorio ttipiak pilatuz, elkarren artean errima osatzen eta mintzatzen direnak batzuetan. Leku batetik mugitu gabe, hurkoa kameraren bidez ezagutzearen aldeko apustua egin du Film balkonowy filmak, kamerari berari esker nolabait ere, agerian utziz zinemak bestearengana hurbiltzeko duen ahalmena. Film argitsua, arina bezain pisua une batzuetan, kanpora begira dagoena, geure baitan asko sartu garen garai honetan hain zuzen ere. Miguel Zozaya


Guerra Marta Ramos, José Oliveira Portugal, 2020, 104 min, DCP, koloretan, portugesa Estreinaldia Espainian Argazkilaritza José António Loureiro, Manuel Pinto Barros, Pedro Bessa / Soinua Felipe Zenícola, Bernardo Theriaga / Muntaia José Oliveira, Marta Ramos / Ekoizpena Abel Ribeiro Chaves, José Oliveira, Marta Ramos / Aukeratutako filmografia Paz (2021), Guerra (2020), 35 anos depois, O movimento das coisas (2014), O Atirador (2013), Times Are Changing, Not Me (2012), Sem Abrigo (2012) / Doclisboa, Mostra Internacional de Cinema de São Paulo, Porto/Post/Doc, MDOC - Festival Internacional de Documentário de Melgaço

Zein da tituluaren gerra? Lehen erantzuna izango litzateke Afrikako gerra kolonial portugaldarra (1961-1974), hainbat belaunaldi kolpatu dituena, oraindik ere bi geografietan bizi, aments egin, lan egin eta hiltzen direnak. Haien memoria osatua egotetik urrun dago oraindik. Gerra hari buruz Portugalen gertatutako pasadizoak, jendeak kontatzen edo isilean gordetzen dituen istorio traumatiko txikiak edo handiak, horiexek elikatzen dute film honen gertakizuna, José Lopes aktore nagusiak pentsatu, paseatu, hizketatu eta idatzitakoa, José Oliveirarekin batera, zuzendarikidea Marta Ramosekin. Eta nor da, edo hobeto esanda, nor zen José Lopes? Ezinezkoa da hori geure buruari ez galdetzea Guerra ikustean. Harena baino presentzia biziago eta hunkigarriago gutxi izan dira. José Lopes bere pertsonaia da hemen, Manuel, alias “Manecas”, gerrako beteranoa, Lisboan bizi, ibili eta amets egiten duena —amesgaiztoak, ametsak baino gehiago—; badu neskalaguna, baina harengandik urrundu egiten da, bai eta seme bat ere, bera baino hobea. Ama bat ere badu, hilerrian, eta gauez joaten da harengana eguneko gauzak kontatzera. Eta mamu ugari inguruan: batailoiko lagunak, batez ere, gerrako beteranoak, haiekin geratzen baita jateko, edateko, kantatzeko, negar egiteko, denak presente, baina ez denak bizirik jada. Baina bada bigarren adiera bat izenburu horrentzat, gerra guztien, atzokoen, gaurkoen, egunerokoen iraunkortasuna adierazten duena. Manecasekin zerikusirik ez dutenak, Zé Lopesekin eta mundu guztiarekin baizik. Filmak kondentsatzen, egituratzen, eliditzen, sinbolizatzen, espazializatzen eta tenporalizatzen dituen beste gerrak. Halaxe dio Anak, psikologoak, filmeko sekuentzia harrigarrienetako batean, elkarren gainean jarritako hitzekin eta irudiekin, kafea iragazten entzuten dugun bitartean (kafea!): “Afrikara ihes egin zenuen, itsasontzi batean sartu zinen, hilabeteak eta hilabeteak, hil egin zenuen, jendea hiltzen ikusi zenuen... eta aldatua itzuli al zinen? Mila aldiz hil zinen, mila aldiz hil zintuzten, mila aldiz hil zenuen... Salazar? Beltzak? Mundua? Dirua? Zu?”. Manuel Asín

23


Minamata Mandala Kazuo Hara

24

1938 eta 1968 bitartean, Chisso Korporazioaren fabrika kimikoak, Minamatako badian, Japoniako mendebaldeko itsasbazterrean, merkurioz betetako hondakin urak isuri zituen Shiranuiko itsasoan. Jada 1940ko hamarkadan, alde horretako herri arrantzaleetako biztanleak, bizirauteko itsasoa baitzuten iturri nagusi, gaixotasun bat nozitzen hasi ziren, konbultsioak, paralisiak eta nahasmendu sentsorialak zituzten sintomatzat, eta kasu batzuetan heriotzara eramaten zituzten. 50. urteen amaieran, Minamatako gaixotasuna elikagaien katean metatutako metilmerkurioaren kontsumoak eragindako nahasmendu neurologikotzat aitortu zuten ofizialki. Beste hamarkada bat baino gehiago igaro behar izan zuen eta, gizarte eragileen mugimendu garrantzitsu batek lagundurik, biktimek legezko ekintza ugari bideratu behar izan zituzten epaitegiek Chisso konpainiari bere axolagabekeria eta arduragabekeria leporatu ziezaion pozoitze horretan. Hurrengo hamarkadetan, auzibide amaiezinetan murgilduta bizi izan dira biktimak, gaixotasunaren egiaztagiriari buruzko eta kalte-ordainak jasotzeko eskubideari buruzko eztabaidak nagusitu ziren. Beste batzuen artean, Tsuchimoto Noriakik dokumentatu ditu Minamatan gertatutakoaren alderdi sozialak eta politikoak. Komunitate horien aldeko lan handia egin zuen, izan ere, konpromisoz beteriko film ugari zuzendu zituen berrogei urtean zehar. Hara Kazou


Japonia, 2020, 372 min, DCP, koloretan, japoniera Lehiaketik kanpo Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Kazuo Hara, Noa Nagaoka / Soinua Takeshi Ogawa / Muntaia Takeshi Hata / Musika T 80 Chochek, D.K. Heroes / Ekoizpena Koji Namikoshi, Sachiko Kobayashi, Kazuo Hara, Noa Nagaoka, Chihiro Shimano / Aukeratutako filmografia Minamata Mandala (2020), Reiwa Uprising (2019), Sennan Asbestos Disaster (2017), The Many Faces of Chika (2005), A Dedicated Life (1994), The Emperor’s Naked Army Marches On (1987), Extreme Private Eros: Love Song 1974 (1974), Goodbye CP (1972) / Shanghai International Film Festival, Busan International Film Festival, Hong Kong International Film Festival, IFFR, Sheffield Doc/Fest

zuzendaria Tsuchimotoren urratsei jarraitzen zaizkio, hari opa dio film hau, erdigunean jartzen baitu “nola gobernuaren eta politikaren jokabide axolagabeak eragiten dion jendeari bere bihotzean”. Hamabost urtean filmatua eta muntatua, tokiko agintarien aurka borrokatzen den pertsona talde batean jartzen du fokua filmak, eta ingurumen arazo hau zehazten duten alderdi konplexuei –pertsonalak, politikoak eta zientifikoak– heltzen die. Filmaren iraupen luzea funtsezkoa da pertsona horien esperientziari eta bizitzari buruzko hil ala biziko zerbait partekatzeko eta herri horiek zigortu dituen baina guztioi dagokigun arazo baten iraupen luzeari buruzkoak gogoetatzeko. Minamata Mandala Minamatako borroken legatuari buruzko gogoeta sakona eta premiazkoa da, baita gaixotasunak kaltetutako pertsonak zaintzerakoan agintarien porrot sistemikoa salatzeko saioa ere. Harak, establishmentaren aurka egiten duten pertsonen borrokari buruzko dokumentalak egiteagatik ezagunak, borroka kolektibo baten erretratua marrazten du, goraipatu egiten du “jende xumearen borrokatzeko espiritua”. Ricardo Matos Cabo

25


Mille cipressi Luca Ferri Italia, 2021, 13 min, DCP, koloretan, italiera Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Paolo Arnoldi / Muntaia Andrea Miele / Ekoizpena Lab 80 film / Aukeratutako filmografia Mille cipressi (2021), Sì (2020), La casa dell’amore (2020), Pierino (2018), Dulcinea (2018), Abacuc (2014), Habitat [Piavoli] (2013), Ecce Ubu (2012) / International Short Film Festival Oberhausen, Pesaro Film Festival

26

“Zentimetroa idorra da”. Mille cipressi film labur bat da, non esaldi bitxi hori entzun dezakegun eta, esaldia entzutean, begien bistakoa iruditzen zaigun. Ia osorik hilobi batean errodatutako film bat da. Brion hilobia. 70eko hamarkadan Carlo Scarpa veneziar arkitektoak eraikitako hilobia. Pelikulan, gainera, Scarpak berak emandako hitzaldi bat entzun dezakegu. Zentimetroari buruzko esaldi horren antzekoak biltzen dituen hitzaldia. Materialei buruzkoak, orobat. Eraikuntza arazoei buruzkoak. Klasizismoak orainean dituen aukerei buruzkoak. Halaber: “Arkitektura ona bada, hura entzun eta ikusten duenak haren onurak sentituko ditu oharkabean”. Pelikulan, esaldi horiek entzun bitartean, hilobiaren xehetasunak ikusten ditugu, super 8aren berotasun eta arreta zertxobait miopeaz filmatuta. Argia, ura, lerroak, gainazalak eta irekidurak ikusten ditugu. Ura argia dela eta gainazala dela dakusagu. Urak, islatzean, gainazalak ireki eta lerroak dantzarazten dituela ikusten dugu. Era berean, argiak lerroak marraztu eta gainazalak irekitzen dituela ikusten dugu. Forma triangeluarrak ikusten ditugu, angelu zuzenak eta zirkulu arraro etenak. Scarparen lana ikusten dugu, xehetasunez, argiaren eta denboraren lana, guztiz ulertzen ez dugun edertasuna eta, hala ere, nolabait eta beharbada onuragarria zaiguna. Zehatzak eta arretatsuak izateko gogoa pizten digun edertasuna. Eta, bien bitartean, isil, gizatiar, irudi bat -zehatza ere bere modura- espazio horretan barrena dabil. Pablo García Canga


Narciso Julio Fermepin Argentina, 2020, 30 min, DCP, koloretan, espainiera Estreinaldia Espainian

Hoy estoy aquí Mañana me voy, Pasado mañana Dónde me encontraré

Argazkilaritza Julio Fermepin / Soinua Juan Bernardis (Bum!Audio) / Ekoizpena Ferme Films, Universidad del Cine / Aukeratutako filmografia Narciso (2020), Luis Saenz Peña 1807 / BAFICI, Tranås at the Fringe Festival, Resistenza Analogica

Jujuyko Rio Granderen haran ospetsuan, goi-ordokirako sarbidea den Humahuacako arroilan, Hornaditas komunitatea bizi da. Narciso arduratzen da uraz komunitatean, eta batetik bestera ibiltzen da haranean barrena ureztatze ubideak zulatuz eta konponduz. Julio Fermepin du alboan, 16mm-ko kamera batekin, egun argitsuetako kolore biziak filmatu nahian. Zer da haran bat, elkortutako eremu zabalen arteko oasia baino? Espazio horretan, dena da handiagoa, sagar berdeen kolorea ere bai, garraztasun gozo hori sentitu daitekeen plano batean. Narciso, zinemagilea alboan duela ikusita, autoerretratu txiki bat interpretatzen du, non lehenbizi bere gauza tipiko guztiak erakusten dituen (llamak eta ‘cardonak’, egiazko eta plastikozko loreak, irina egiteko arto lehorra, eta Argentinako bandera airean). Iritsiko da atipikoa dena, Narciso hizketan hasten denean, ez zinemagilearentzat, filma ikusiko duen publikoarentzat baizik, hantxe egongo balitz bezala, atzean jende multzo bat edukiko balu bezala. Guretzat, Narcisok musika jartzen die ere bere ibilbideei, balada, ‘chacarera’ eta ‘carnavalito’-ekin. Halako batean, bere ‘auto-piedra’-ren istorioa kontatzen du, mundu osoa ibiltzeko makina bat, pelikula hau bezala, eta Tarateño Rojasen ‘carnavalito’ honen letra bezala:

Cartita recibirás Retrato te mandaré Pero a mi persona Nunca la verás. Lucía Salas

27


Nenad Mladen Bundalo Bosnia eta HerzegovinaBelgika, 2020, 22 min, DCP, koloretan, frantzesaserbiera Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Mladen Bundalo / Soinua Nebojša Marić, Jeanne Debarsy / Muntaia Dhyaa Joda, Lou Vercelletto / Musika [machina] Ekoizpena Pierre-Louis Cassou for La tangente / Aukeratutako filmografia Nenad (2020), Why do you want to marry? (2015) / Sarajevo Film Festival, IDFA, Norwegian Short Film Festival, European Film Festival Palic, Mediterranean Film Festival Split, GoShort

28

Belgikan 13 urte eman eta gero, Mladen Bundalorentzat Bosniak bere etxea izaten jarraitzen du. Badago beste aukerarik, itzultzea edo gelditzea izango ez dena? Agian, aukera izango da etxera itzultzea noizbehinka filmak egitera, helbide fiskalean hitz egiten den hizkuntzan bada ere. Nenad aukerez eta bertsioez mintzo da, 3 zenbakiaz, diotenez zortearen zenbakia denaz. Baina zortea ez da berdina leku guztietan. Nenad-en, Bosniako kaosa hirukoteka esplikatzen da. Hiru hizkuntza, hiru etnia, hiru presidente. Hirugarren aukera ekialdearen eta mendebaldearen artean, aukera gutxitua. Zer zorte du sandwicharen urdaiazpikoak? Tarteko anai-arrebak? Ez A ez B ez den puntu batek? Pelikula honen bilaketa hirugarren aukera baten bilaketa da, garailea izango ez bada ere orekatzailea izango den aukera. Migratzaile guztiek agian pentsatzen duten horretan pentsatzen duen bitartean, Bundalok topo egiten du Nenad-ekin, berak bezala 30 urte dituen gizona, Esloveniara migratzeko asmoa duena. Harekin pasatzen du denbora, haren etxean, lanean (trenak konpontzen dituen fabrika), tabernan eta haren lagunekin, bien lagunak direla diruditenak. Zer egin egokitu zaion herrialdearekin? Egokitu zaion klase sozialarekin, garaiarekin, lanik gabeko garai bat dena, familiarik gabe, etxerik gabe, nolabait bete beharreko denboraz egina. Pelikulan, elkarren segidan datoz irudi finkoak eta irudiak mugimenduan, egotearen eta ez egotearen antz pitin bat duen denboraren distortsioa, joan-etorri baten antza duena, etorkizunerako etengabeko ametsak sortzeko makina bihurtzen dena, urruti gertatzen jarraituko duen zerbait, herrialde batean non ura desberdina baita eta, beraz, bosniarrek dioten bezala, argazkietakoa bezalako desoreka bat sortzen baitu gorputzean, malenkoniaren iturburua den desoreka. Lucía Salas


No hay regreso a casa Yaela Gottlieb Peru-Argentina, 2021, 71 min, DCP, koloretan, espainiera Estreinaldia Europan

— Yae, esadazu egia. Faxista naizela uste duzu, ezta? Ia nazi bat, ezta? — Pixka bat

Argazkilaritza César Guardia Alemañi / Musika Ivan Caplan / Ekoizpena Puré Cine, Pasajera Cine / Aukeratutako filmografia No hay regreso a casa (2021), Pasaporte alemán (2020) / Festival de Cine de Lima, Festival de Cine de Trujillo, Festival Al Este Colombia

Robert eta Yaela, filmaren zuzendaria. Aita-alabak. Aita Perutik eta alaba Buenos Airesetik. 25 urterekin, Yaela lan bila dabil eta aldi berean aitaren iraganari buruz ikertzen ari da. Ideologia antagonikoa agerian uzten duten elkarrizketen segida da filma. Roberten amak, II. Mundu Gerran Auschwitzen 3 urte eman ondoren eta Errumaniako bere herrian (Oradea) antisemitismoa hazten ari zela ikusita, Israelera emigratu zuen. Robert sionista da. Alabak aitaren iragana berreraiki nahi duela dirudi, hizketan jarraitu ahal izateko. “Judaismoa nazionalitatea al da? Sionismo mota bat baino gehiago al dago? Ijitoak bezalakoak al dira? Ijitoak bezalakoak al gara? Ben Gurion heroia da ala gerrako kriminala da? Arabiar israeldarrak palestinarrak al dira? Zer da egoera sekularra? Zer da judua izatea? Erlijio bat besterik ez? Zer da sionismoa? Sionismoak bereizten al du? Izan al daiteke judua sionista izan gabe?” Galdera asko ditu Yaelak. Filmak zuzendariaren ikerketa erakusten du, bere aita ulertu nahian egiten duen ibilbidea. Material ugariz egina dago: ordenagailuaren pantaila, mugikorreko irudiak, bideo-deiak, marrazkiak dituzten apunteen koadernoak, irudien kalkoak, filmaren gidoia bera, etxeko irudiak. Lur Olaizola

29


Podul de Piatrâ/Pont de pedra Artur-Pol Camprubí Espainia, 2021, 18 min, DCP, koloretan, katalanaerrumanieraespainiera

Podul de Piatrâ Errumaniako abestia da, eta honela dio:

Argazkilaritza Artur-Pol Camprubí / Soinua Sarah Romero / Muntaia Jaime Puertas / Musika Sarah Romero / Ekoizpena 15L FILMS, Carlota Coloma Artés / Aukeratutako filmografia Podul de Piatrâ (2021) / Festival de San Sebastián, Festival Márgenes

Harrizko zubia erori egin da Ura etorri eta eraman egin du. Beste bat egingo dugu ibaiaren gainean, behean, Beste bat sendoagoa eta ederragoa! Beste bat egingo dugu ibaiaren gainean, behean, Beste bat sendoagoa eta ederragoa!

30

Podul de Piatrâ gaueko film baten izenburua ere bada. Gaua ematen du ikusi aurretik. Animalia baten arnasketa entzuten da eta farola bat pizten da. Animalia zaldi bat da. Behor bat. Erditu berri du. Moxal jaio berria geruza erdi garden batean bilduta dago, eta badirudi haren kontra borroka ari dela. Iraulka ari da. Plazenta hautsi behar du, bizitzara erabat iristeko. Angelicak isilik begiratzen dio eszenari. Angelica errumaniarra da, Sartaldeko Zerrendako herri batean bizi da eta ukuilu batzuetan egiten du lan. Abesti errumaniarra bere etxeko telebistan entzuten da, baina seinale distortsionatua da. Senarra antena konpontzen saiatuko da interferentziak saihesteko, baina ez du lortuko. Nahasmendu horrek zeharkatuko ditu Angelica eta film osoa. Lur Olaizola


Les prières de Delphine Rosine Mbakam KamerunBelgika, 2021, 91 min, DCP, koloretan, pidginfrantsesa Argazkilaritza Rosine Mbakam / Soinua Rosine Mbakam, Loïc Villiot / Muntaia Geoffroy Cernaix / Ekoizpena Tândor Productions, Geoffroy Cernaix / Aukeratutako filmografia Prisme (2021), Les prières de Delphine (2021), Cinetracts ’20 (2020), Chez Jolie Coiffure (2018), The Two Faces of a Bamiléké Woman (2016), You Will Be My Ally (2012), Mavambu, Portrait of the Congolese Sculptor Freddy Tsimba (2011), Les portes du passé (2011), Cadeau (2009) / Cinéma du réel, MoMa Doc Fortnight, True/False, Sheffield Doc/Fest, DokuFest Kosovo, IndieLisboa, Open City Documentary Film Festival, IDFA, Ji.hlava IDFF, Courtisane, RIDM

Oso zaila da Delphineri buruz hitz egitea, Delphine bere buruaz hitz egiten ikusi eta entzun ondoren, hain zuzen ere norbere historia kontatzeko orduan hitzak duen duintasunaz eta ahalmenaz diharduen film honetan. Espazio bakarra, gaur egun Bruselan duen apartamentua, eta protagonista bakarra, herrialde eta bizitza oso bestelakoak ezagutu zituen Rosine Mbakam herrikidearen kameraren aurrean arima biluzten. Les prières de Delphine baterako sorkuntzaren adibide harrigarria da, non, nahitaez, irekitze emozionalarekiko zuzenki proportzionala baita konplizitatea. Ingurune intimo horretan, Delphine kemenez eta amorruz mintzo da bere buruaz, minez eta umorez, katartikoa izatera iristen den exorzismo batean. Delphinek haurtzaro izugarri zaila izan zuen Kamerunen. Ama hil ondoren, bere familiarekiko arduragabea zen aita baten ardurapean, bortxatu egin zuten 13 urterekin. Prostituziora beharturik, familian izandako beste gertaera lazgarri batek bere bizitza jasanezin bihurtu zuen han. Azkenean, belgikar gizon batekin ezkontzen da, adina hirukoizten diona, beretzat eta bere alabarentzat Europan bizimodu hobea aurkitzeko itxaropenarekin, inoiz iristen ez den amets europar horren bila. Beste asko bezala, gure gizarte patriarkalek zapaldutako gazte afrikarren belaunaldi horretakoa da Delphine, mendebaldeko sexu-kolonizazio horri emanak, bizirauteko bide bakar gisa. Bere kemenaren eta indarraren bidez, Delphinek agerian jartzen ditu emakume afrikarra harrapatzen jarraitzen duten menderatze patroi horiek. Miguel Zozaya

31


Saturn and Beyond Declan Clarke Irlanda, 2021, 60 min, DCP, koloretan, ingelesa Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Andreas Bunte, Jaro Waldeck, Declan Clarke / Soinua Adam Asnan, Jamie Lemoine / Muntaia, ekoizpena Declan Clarke / Aukeratutako filmografia Saturn and Beyond (2021), The Hopeless End of a Great Dream (2016), Wreckage in May (2015), The Most Cruel of All Goddesses (2015), Group Portrait with Explosives (2014), We Are Not Like Them (2013), Cologne Overnight (2010) / FID Marseille, St. Petersburg International Science Film Festival

32

Gauza asko ikasten dira Saturn and Beyond filman. Gai askori buruzko tratatu gisa hasten da dena; hasiera batean desberdinak dira gaiak, baina pixkanaka-pixkanaka elkarrekin lotzen dira. Aurkezle bikain batek, zinemagilea bera izaki, hainbat gairi buruz eskolatzen gaitu: elektrizitateari buruz, gutapertxa miragarriari buruz, Irlandak haridun eta haririk gabeko telegrafiaren garapenean duen zeregin erabakigarriari buruz, espezieak duen urrunetik komunikatzeko irrika handiari buruz, Morse eta Marconiri buruz, lehen hegaldi transozeanikoei buruz, Saturnori eta haren eraztunei buruz, haren ilargietako baten lurpeko itsasoei buruz, garunean dabiltzan seinale elektrikoei buruz, eta, azkenik, Alzheimerrak munduan izan duen aurrerapen geldiezinari buruz. Gai horiek guztiak modu logikoan uztartzen dira, gero eta korrespondentzia zabalagoen eta trabatuagoen bidez, metodo zientifikoan edo muntaia zinematografikoan bezala. Eta orduantxe hasten dira gutxitzen, irudi hauskorragoa osatzen: Alzheimer gaitza du zinemagilearen aitak ere, Paddy Clarkek, lanbidez argiketaria. Marconiren garaiko erlikiak, hark apaltasunez bildu zituen berberak Irlandako komunikazioen lehen museorako, handik gutxira itxi bazen ere. Morseren telegrafoak uhartearen mendebaldeko muturretik ozeanoan zehar bidali ahal izan zituen seinaleak, seinale elektrikoak, ordurako museoko zuzendariaren garunaren zati batzuk zeharkatzeari uzten ari zitzaizkionak bezalakoak. Astronomoek, gaur egun, Saturnoren ilargi baten lurpeko uretan zunda espazialekin bilatzen duten bizitza, harengan ezarian itzaltzen ari zena. Planetaren eraztunak, emakume astronomo batek honela deskribatzen dituenak “hondakinen hodei birakari baten kolapsoaren amaierako estadio naturalak”, aitaren ezkontza eraztunaren ez hain bestelakoak, zeina, aita hil ondoren semeak kartoizko kutxa txiki batean gorde baitu. Gizakiek berezkoa dute beren buruarentzat dena izatea, eta ezer ez izatea osotasunerako. Malenkonia deitzen diogu kide izate faltaren sentimendu gogoetatsu horri. Manuel Asín


Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM Mengqi Zhang Txina, 2021, 109 min, DCP, koloretan, txinera Estreinaldia Espainian Argazkilaritza Mengqi Zhang, Hong Fang, Qixuan Ding / Soinua, muntaia, ekoizpena Mengqi Zhang / Aukeratutako filmografia SelfPortrait: Fairy Tale in 47KM (2021), Self-Portrait: Window in 47KM (2019), Zi Hua Xiang: 47 Gong Li Si Fen Ke Si (2018), Self-Portrait: Sphinx in 47KM (2017), Self-Portrait: Dreaming at 47KM (2013), Self Portrait: At 47KM (2012), Self-Portrait With Three Women (2011) / Busan International Film Festival, Yamagata International Documentary Film Festival, Doclisboa

Zer dago autorretratu baten barruan? Mengqi Zhang txinatar dantzari, koreografo eta zinemagileak azkeneko 10 urteetan egin dituen filmek ideia hori daramaten beren izenean. Egin dituen 10 filmetatik 9 aitaren eta aitonaren herrixkan filmatu ditu, “KM 47”, negu oro itzultzen den leku horretan. Zhangek, bere autorretratuetan, besteengan bilatzen ditu dauzkan galdera guztien erantzunak. Autorretratuek Zhangen amaz eta amonaz hitz egiten digute, herriko biztanle zaharrenez, eta 59ko gosete handiaz, heriotzaz, jaiotzaz, umeez eta desioez. Zinemagilearen identitatearen ideia marraztuz doa, memoriaren (geografikoa, historikoa zein familiakoa) eta haren ekintza zehatzen artean, negu oro herrixkara ekartzen duenaren bidez, horrenbeste denboraren ondoren paisaia aldatzen hasi denaren bidez (zinema, dantza, liburutegi publikoa eta gosetean hildakoen omenezko monumentua, besteak beste). Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM filmean, Mengqik etxe bat eraiki nahi du muino batean, espazio kultural bat dantzatzeko, irakurtzeko, marrazteko eta filmak egiteko. Harekin batera neskato talde bat dator, eta etxea nolakoa izan daitekeen eta bertan zer jarri behar litzatekeen pentsatzeko biltzen dira. Neskatoek jada ezagutzen dituzte zinemaren sekretu asko. Eszenaratzeko eta antzezteko trikimailu propioak dituzte, eta, horiekin, prozesu osoa erregistratzen dute. Batzuk komedianteak dira, beste batzuk gidariak, maistrak eta dantzariak. Denak zinegileak dira. Film honetan, lehen pertsona xarmaz desegiten da pertsonaia guztietan eta etortzeko dagoen memoria historiko batean, neskatoek nahi dutenaren itxura hartuta. Lucía Salas

33


Soy libre Laure Portier Frantzia-Belgika, 2021, 78 min, DCP, koloretan, frantsesaespainiera Estreinaldia Espainian

“Arnaud nire anaia txikia da. Egun batean konturatu nintzen handitu egin zela. Jendeak aukerarik ez duen leku horietako batean jaio zen, eta izan behar zuena izaten saiatzen ari da. Librea”.

34

Argazkilaritza Laure Portier / Soinua Mikaël Barre / Muntaia Xavier Sirven / Musika Martin Wheeler / Ekoizpena Gaëlle Jones / Aukeratutako filmografia Soy libre (2021), The Dog’s Eye (2019) / L´ACID Cannes, Brussels International Film Festival, Zurich Film Festival

Nerabezaroan, filmaren hasieran, babes ofizialeko etxebizitzetako bere auzoan harrapatuta sentitzen zen Arnaud, etorkizuneko itxaropenik gabeko bizitza batean etsitzera behartua; han, kartzelatik pasatzea “etapa bat besterik ez da. Haziko naiz eta ahaztuko dut”. Baina ez du ahaztuko: harrezkero, ustezko determinismo horretatik ihes egitea eta beretzat beste istorio bat eraikitzea izango da bere bizi asmoa. Laure Portierrek anaiaren odisea kontatzen du, egiaz bikoitza den erretratu batean. Izan ere, funtsean anaitasunari buruzko filma da, anaiarekin duen harremana eta harreman horrek nola eragiten dien (elkar hartuz eta elkarren aurka jarrita) erakusten baitigu, filmatzeko jokoaren bidez eraikitzen duelako, bien artean konplizitate handia sortzeko asmoz. Ez da soilik Arnaudi buruzko filma, baizik Arnaudekin, eta Arnaudek bakarrik egiten dituen bidaietan kamera hartzen duenean, beste hegaldi bat hartzen du Soy libre-k, hegaldi berria, alderraitik aireratuz noraino irits daitekeen ez dakigun bizimodu berri baterantz. Zuzeneko filma, oso bizia, samurtasunerako, indarkeriarako eta itxaropenerako lekua duena. Miguel Zozaya


To Pick a Flower Shireen Seno Filipinak, 2021, 16 min, DCP, koloretan-zuribeltzean, ingelesa Estreinaldia Espainian Argazkilaritza, soinua, muntaia Shireen Seno / Ekoizpena Shireen Seno, John Torres / Aukeratutako filmografia To Pick a Flower (2021), Nervous Translation (2018), Big Boy (2012) / Open City Documentary Festival, New York Film Festival, DOK Leipzig, Singapur Film Festival

“Nire ikerketan, andregai gazte baten irudia aurkitu nuen kanpoan argazkia ateratzeko jarria, baina bere senargaiaren ordez landare bat zuen ondoan.” Ahots hautsi samar batek deskribatzen du pantailan ikusten dugun argazkia. Hain zuzen, andregaiz jantzitako neska gazte bat landare baten ondoan argazkia egiteko jarria. Lehenengoaren oso antzekoa da Ikusten dugun hurrengo irudi finkoa ere: beste emakume bat beste landare baten ondoan jarrita. Oraingoan ez dago hain argi andregaia den ala ez. Ahotsak lehenbizikoarekin egin zuen bezala deskribatzen digu berriro. Bi argazki horiek 1898 eta 1946 urteen artean Filipinetako kolonizazio estatubatuarraren garaiko artxiboaren parte dira, eta ahotsa, berriz, Shireen Senorena da, filmaren zuzendaria. Haren ahotsa lagun izango dugu pieza osoan zehar, landareen eta gizakien arteko harremanean interesa izanik abiapuntu. Baletea, eukaliptoa, molabea, salingboboga, tamarindoa. Filipinetako hainbat landareren argazkiak, haietako asko zuriz jantzitako kolono zuri eta egilearen hitzetan “Kentucky Fried Chickenen antzeko” baten ondoan. Beste argazki batzuetan, landareen ondoan filipinarrak ageri dira, arropa pobreagoekin eta beti lanean. Naturaren eta gizakien arteko harremanari buruzko interesean hasi zen Shireen Senoren ikerketak pixkanaka eramango gaitu Filipinetako kapitalismo kolonialari eta argazkigintzari buruzko hausnarketara. Zinemagileak dio lagun batek esan ziola argazki bat egitea lore bat hartzearen antzekoa dela: “Polita da eta hartu nahi duzu, baina, aldi berean, hil egingo duzu. Kamerak aukera ematen digu bizitzaren eta heriotzaren arteko lerro mehe hori gurutzatzeko”. Lur Olaizola

35


Transparent, I am Yuri Muraoka Japonia, 2020, 11 min, DCP, koloretan, japoniera Estreinaldia Espainian Argazkilaritza, soinua, muntaia Yuri Muraoka / Aukeratutako filmografia Transparent, I am (2020), IDEA (2019), Transparent, the World Is (2019), Schizophrenia (2016) / International Short Film Festival Oberhausen, Moscow Experimental Film Festival, Bogotá Experimental Film Festival, Athens Digital Arts Festival, Image Forum Festival 2021

36

Autoerretratu bat. Zinemagilea ikusten dugu, baina, gainera, berak ikusten duen moduan ikusarazten digu. Ospitaleetatik eta kontsultetatik eginiko ibilbideaz mintzo zaigun emakume bat, eta, halaber, izendatu gabe, bere buruko gaixotasunaz mintzo zaiguna. Mintzo zaigu eskuei begiratzeaz eta ezer ez ikusteaz, gardenak bihurtu direlako. Mintzo zaigu kanpoko munduaren inguruan inolako ziurtasunik ezin edukitzeaz, baita norberaren existentziaz ere. Mintzo zaigu bakardadeaz, baina baita familiaz eta etxeaz ere, sentitzen den minaz eta eragiten den minaz. Maitasunezko hitzei buruz, hitz beldurgarriak ere badirenak. Mintzo zaigu horretaz guztiaz eta, pelikula amaitzean, laburra izanagatik, asko dakigu jada zinemagileaz. Dena dela, mintzatzeaz gainera, ikusarazten eta sentiarazten digu. Ikusarazten digu, hobeto senti gaitezen. Forma ematen dio bera den horri eta bera bizi den errealitateari. Errealitate ziurgabe bat partekatzeko, forma ziurgabe bat sortzen du, aldakorra. Pelikula labur hau, horren zabala eta ezin besarkatuzkoa den zerbait sentiarazteko, ideiez beterik dago, bizitza zatiez, xehetasunez, asmakizun formalez, zuri-beltzezko irudiez eta koloretako irudiez, marrazkiez, pintura bizidunez, mugikorrarekin grabatutako irudiez, irudi baten barruan agertzen diren irudiez, irudi errealistez eta irudi fantastikoez. Honako hau galde dezakeen emakume baten autoerretratua da: “Nola aldatuko da mundua begiak zabalduko ditudan hurrengo aldian?” Pablo García Canga


untitled part 9: this time Jayce Salloum AfganistanKanada, 2020, 6 min, DCP, koloretan, hazaragi Estreinaldia Europan Aukeratutako filmografia untitled part 9: this time (2020), untitled part 2: Beauty and the East (2003), untitled part 1: everything and nothing (2001), This Is Not Beirut (There Was and There Was Not) (1994), Talaeen a Junuub (Up to the South) (1993), Introduction to the End of an Argument (1990) / IC Docs-Iowa City International Documentary Film Festival

1999an, Jayce Salloumek Souha Bechara libanoar erresistentea grabatu zuen Parisko gelan, hamar urteren ondoren utzi berri zuen ziega baino handixeagoa. Souha ohearen ertzean eserita dago, arabieraz hitz egiten duenean ia ulertzen ez dion norbaiten begietara begiratzen du, eta goxo-goxo gogoeta egiten du berrogei minutuz, ez ezinbestean kartzelan izandako esperientziaz. Hainbat galdera egiten dizkio bere buruari, moztu ondoren loreei ura zergatik jartzen zaien esaterako. Irribarre egiten du, eta barre ere batzuetan. untitled videotapes (izenbururik gabeko bideo zintak) izeneko saileko lehena izan zen grabazio hori, Salloumek gaur arte erregistratu duena. Munduko hainbat tokitan hartutako testigantzak dira, ausaz, apetaz ia, lore bat mozten den bezala pixka bat. Badirudi zinemagileak ez dituela grabatu hitzek diotenagatik bakarrik. Isiluneak dituzte, eta elkarrizketatuen begiak handitu egiten dira batzuetan, pantaila osoa hartu arte, diskurtsoekiko arreta galaraziz. Sailaren bederatzigarren emanaldia oso laburra da, Bumiyango (Afganistan) landa eskola batean grabatua. Bertan lau haur ageri dira txisteak kontatzen eta bata bestearen atzetik abesten, telebistako saio batean bezala. Txisteetan pertsonaia bera agertzen da beti, gizon txiki bat, itxuraz tentela, baina baita jakintsua ere bere moduan, Nasrudín izenekoa. Dokumental bat izan al daiteke, besterik gabe, eguneroko keinu bat, ohikoa, bizitzari lotua? Txiste bat literaturan denaren pareko izan al daiteke film bat zineman, oro har? Zinegile batek zerraz moztu al dezake eserita dagoen zuhaitzaren adarra? Nasrudinen txisteek ahozko tradizio luze-luzea dute duela ehunka urtetik, milaka ez badira. Haiekin loturik idatzizko bildumak sortu dira eta munduko kultura askotan daude antzeko irudiak. Manuel Asín

37



Atzera begirakoak


PUNTO DE VISTA BILDUMA La séptima puerta. Una historia del cine en Marruecos de 1907 a 1986

40

Ahmed Bouananik (1938-2011), literatur lan itzel eta, hein handi batean, argitaragabe baten egileak, bere buruarentzat eta lagun batzuentzat bakarrik idazten zuela esaten zuen. Hori entzunda, pentsa liteke bere borondatearen kontra eman zuela baimena bizirik zegoela argitaratu zituzten bere lau liburuak argitaratzeko. Bouananik obra bakar bat eman nahi izan zuen argitara esplizituki, orain Punto de Vistak gaztelaniara itzuli eta Joaquín Gallegorekin batera argitaratu duen hau. 1987an, Nejma izeneko aldizkarian ohiz kanpoko kontrazal bat egin zuten. Bertan, iragarri zuten Bouanani editore bila zebilela, Marokoko zinemari buruzko hirurehun orrialdeko bere obra argitaratzeko. Zinemagile gisa, haren belaunaldiak aurrean zuen erronka historikoaren mailako filmak askatasunez ekoiztea zaila zela egiaztatu zuen Bouananik: nola erakuts zitzaiekeen marokoarrei beren buruaren irudi justu bat, kolonialismoaren gau luzetik irteten ari ziren garai hartan? Mespretxurik eta atseginik gabeko irudi bat? Independentzia lortu zutenetik hogeita hamar urte igaro ziren jada, eta premiazkoa zen gai horri heltzea. Bouananirentzat, liburu hau idaztea premia oso barneko bat izan zen, ardura hori zegokiola uste zuen. Inork ez zuen istorio hau idatzi, eta Bouananik sumatzen zuen –arrazoi osoz– ez zuela berak ez beste inork idatziko. Zoritxarrez, proiektua bertan behera geratu zen luzaroan. Baina azkenean, hogeita hamahiru urte geroago, La séptima puerta agertu da, Bouananiren lana aztertzen eta Marokoko zinemaren oroimena berrezartzen diharduten pertsona askoren ahalegin bateratuari esker. La séptima puerta testu hibridoa da, bizi arnasa ematen duena. Abenturazko eleberri bat bezala irakurtzen den liburu historiko bat da, oztopoz jositako erditze bati buruzko eleberri oso interesgarria, nazio bateko zinearen erditze amaitu gabea. Azken batean, arte baten bilaketa sutsu bat da, oztopoz betea; memoria kolektiboa ohoratzen eta, aldi berean, etorkizun partekatu baten irudiei forma ematen dakien arte baten bilaketa.



Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon

42

Ez dut Marokoko zinema salbatu nahi film luze bat eginez, ez dut maisulan bat egin nahi. (...) Egiari zor, film txarrak egiteko dudan eskubidea aldarrikatzen dut, eta hori ez da txantxa bat. Nire –marokoar zinemagile guztien– desira bakarra da ikusentzuleak ohi daitezen bere burua pantailan ikusten, beren arazoak nola lantzen diren ikus dezaten eta horrela, bizi diren gizartea epaitu ahal izan dezaten. A. Bouanani, elkarrizketa Nour-Eddine Saïlekin, 1974


Ahmed Bouanani zinemagilearen La Septième Porte [Zazpigarren atea] 2020an argitaratu zen, 33 urtez eskuizkribu argitaragabe gisa igaro ondoren. Artxibo irisgarri gutxi egotea eragozpena da ikertzeko; hortaz, marokoar zinemari buruzko funtsezko liburu gutxi batzuk daude. Hori dela eta, 80ko hamarkadan idatzi zen arren, La Septième Porte lanak oinarrizko baliabidea izaten jarraitzen du. Aztertzean zorrotza eta idazketan ederra izateaz gainera, Bouananik pertsonalki ezagutu zituen marokoar zinemagile gehienak, eta haien film askotan lan egin zuen editore, aholkulari edo gidoilari. Marokoko Zinema Zentroan (CCM) lan egin zuenez hainbat hamarkadaz, garai kolonialean egindako Europako ekoizpenen artxiboa ere ezagutzen zuen. La Septième Porte lanak Marokoko zinemaren eraldaketen berri ematen du –Marokoren eraldaketak zinemaren bitartez– 1907tik 1986ra. Zehazki, zinemagileen borroka kontatzen du, Independentziaren ostean, herrialdearen irudia begirada kolonialetik askatzeko. Zuzendari gisa, Bouanani erabat murgilduta zegoen bere buruari egiten zizkion galderetan: nola biziberritu memoria kulturala menperatze kolonialak hainbat hamarkadaz momifikatuta izan ondoren? Nola asmatu bere garai eta lekurako garrantzitsua den estetika bat, marokoarrak beren burua ezagutu ahal izateko moduko estetika bat? Laburbilduz, nola deskolonizatu pantaila?

43


Atzerabegirako honen helburua da bide bat irekitzea zazpigarren aterantz, irudi dokumentalen sorkuntza ikuspegiaren bitartez. Marokoko zinema dokumentalaren hasierari buruzko mota horretako lehen aurkezpena da. Zinema kolonialaren lagin txiki bat erakutsiko dugu (frantsesez eta gaztelaniaz), zinema nazionalaren lehen hiru hamarkadetan murgildu aurretik. Bouananiren liburua erreferentziatzat hartuta, gauzatutako esperimentuen panorama eklektiko bat eskainiko dugu, zentsura eta bitarteko mugatuak izatea gorabehera, herrialdeko eta diasporako leku guztietan filmatu zuen zinemagileen belaunaldi aitzindari baten eskutik.

44

Ikasleentzako ariketak, film luze osoenak, enkargu publikoak eta proiektu oso subjektiboak; filmok sormen espektro zabala agertzen dute, poztasun esperimentalaren eta ezinegon politikoaren artean, poesia lirikoaren eta etnografia zorrotzaren artean, esplorazio formalaren eta narratiba historikoaren artean. Forma dokumentala norabide guztietan zabaltzen dute. Ahmed El Maânounik bere lehen film luzeari buruz esan zuen moduan, “‘dokumental’ etiketa saski-naski bat da. Dakidan gauza bakarra zera da, filma ez dela zientzia-fikzioa. Publikoak esango du gure soinuak eta irudiak egiazkoak diren”.


Hirurogeita hamarreko hamarkadaren ondoren, Marokon dokumentalen ekoizpena eskasa izan zen, baina bi hamarkada geroago indarrez itzuli zen, Dalila Ennadre, Hakim Belabbès, Ali Essafi eta antzeko figurekin. Hain indartsua izan zen, duela gutxiko garai horrek atzerabegirako propioa beharko luke. Aurreko fasean jarri dugunez arreta, gehien atsekabetzen gaituena da ia ez dagoela emakumeek egindako filmik: nahiz eta emakume askok eman dieten forma obra horiei modu ikusezinean; soilik geroago, 90eko hamarkadatik aurrera, agertu ziren emakumezko zuzendariak. Uste dugu atzerabegirako hori gure memoria kulturala ugaritasun oparo betean berreskuratzeko eta mundu osoarekin partekatzeko abian dugun proiektuko beste urrats bat dela. Lagun eta lankide askoren laguntza eta babesarekin osatu dugu, batez ere Touda Bouanani eta Léa Morinenarekin, eta, era berean, erakundeen laguntzarekin, bereziki Rabateko CCMrenarekin; izan ere, bertako langileak –Tariq Khalami eta Samir Bouchaibi– beharretik harago joan ziren. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Manuel Asíni eta Punto de Vista jaialdiko talde guztiari, gonbidatzeagatik eta prozesu osoan laguntzeagatik. Omar Berrada eta Ali Essafiren komisariotza eta oharrak

45


1. saioa Gau kolonialak

46

Marokon, zinemaren sorrera ezin da bereizi konkista kolonialetik. Lehenengo kamerak Europako armadekin eta tankeekin batera iritsi ziren. Inbasioa eta haren ondorioak dokumentatzen zituzten propaganda biribilkiez gainera, Maroko laster bihurtu zen ekoizpen zinematografiko emankor baten agertoki. Ekoizpen horietan, bertakoak estra gisa agertu ohi ziren gehienbat, eta prestakuntza teknikoa edo artistikoa eskuratzetik at zeuden. Irudikapen figuratiboaren koloniaurreko tradiziorik ez zegoenez, zinema kolonialaren hamarkadek herrialdearen eta bertako biztanleen irudi orientalista iraunkorra ezarri zuten, eta horrek eragina izan zuen, baita ere, marokoarrek beren burua ikusten zuten moduan. Ahmed Bouananirentzat, marokoar zinemagileen lehen belaunaldiaren zeregina begirada berrorekatzea zen, beren herrikide eta jatorrizko paisaiei begiratzen berrikastea, irudikapen kolonialaren hegemoniari aurre egiteko. Horretan ahalegindu zen, adibidez, Mémoire 14 lanean, historia beste era batera kontatzen duten frantziar propaganda bobinak literalki deskonposatu eta birsekuentziatzean.


Tetuán, la blanca Arturo Pérez Camarero Espainia, 1943, 15 min, DCP, zuri-beltzean, espainiera

La fugue de Mahmoud Roger Leenhardt Frantzia, 1952, 33 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Amghar Mostafa Derkaoui Polonia, 1968, 4 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Mémoire 14 Ahmed Bouanani Maroko, 1971, 25 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Petite histoire en marge du cinématographe Ahmed Bouanani Maroko, 1973, 6 min, DCP, koloretan, zuri-beltzean, frantsesa 47


2. saioa Memoriaren herrialdea

Ahmed Bouananirentzat beste gai guztiak baino garrantzitsuagoa zen memoria. Laster ulertu zuen estatu independente berriak bultzatutako narratiba nazionalista bateratua kolonizatzaileek ezarritako irudi distortsionatua bezain arriskutsua zela, ahots gehiegi baztertzen zituelako. Historia behetik kontatu nahi zuen, etxe deitzen zuen lurraldeko giza aniztasunari eta aniztasun ez gizatiarrari ohore egiteko. Hau da, jendearen istorioak izan behar zituen oinarri. Mito eta legenda herrikoiei balioa eman behar zien, Historiaren diziplina akademikoaren gainetik. Susmoak eta zentsura gorabehera, enkargu publikoak azpikoz gora jartzen zituen benetako memoria kolektiboari lekukotza ematen zien filmak egiteko. Tarfaya ou la marche d’un poète lanean, heldutasuneko fikziozko agertokia saharar paisaien eta herrixketako merkatuen, santutegi sakratuen eta narrazio zirkuluen irudikapen bizi bihurtzen dira. Bouananik film kopuru txiki bat egin ahal izan zuen, baina bere metodoak aztarna utzi zuen zinemagile askorengan, programa honek erakusten duen moduan.

Tarfaya ou la marche d’un poète Ahmed Bouanani Maroko, 1966, 20 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Mémoire 14 Ahmed Bouanani Maroko, 1971, 25 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa 48

Visages de Marrakech Mohamed Abouelouakar Maroko, 1977, 35 min, DCP, koloretan, frantsesa

Mémoire ocre Daoud Aoulad Syad Maroko, 1991, 17 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, arabiera-frantsesa-ingelesa



3. saioa Heriotza perfektuaren bila

50

Aïn Leuh-n (Azrou-tik hurbil) filmatutako Forêt lanerako, Majid Rechiche-k fikziozko gidoi bat idatzi zuen, benetako istorio batean oinarrituta: gizon batek emaztea hil zuen ustez arrazoi hutsal batengatik. Filmak norbanako baten alienazioa deskribatzen du mundu itxi batean. La Septième Porte lanean, Bouananik iradokitzen du “esperimentu hori konparatzea urte berean Parisen, Aïn Leuh-tik milaka kilometrora izan zen beste batekin (...) Si Moh-k Forêt lanerako ere egokia izango litzatekeen azpititulu bat dauka: des kilomètres de secondes à rechercher la mort exacte. Lana bilatzen ari den Ipar Afrikako gizon baten istorioa da. Aurkitzen dituen herrikideen artean eta lan egiteko helbide batekin, Frantziako hiriburuan noraezean dabil eta galdu egiten da (...)”, Rechicheren protagonistaren antzera; baina haren basoa hormigoizkoa da. Bouananiren intuizio hori zabaldu, eta Rechicheren Al-Boraq lana eta marokoar ikasle zinemagileek Łódź-en eginiko hiru film labur ere sartu ditugu. Sei film horiek, gutxi gorabehera garai berean leku desberdinetan eginak izanik, gaitzespen sentsazioa transmititzen dute, berehalako zoritxarraren intuizio politiko bat, Berunezko Urte zapaltzaileen goraldi betean.


Une ombre parmi d’autres Abdelkader Lagtaâ Polonia, 1969, 5 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Chant pour la mort des adolescents Idriss Karim Polonia, 1973, 11 min, DCP, zuri-beltzean, poloniera

Marta Idriss Karim Polonia, 1969, 6 min, DCP, zuri-beltzean, poloniera

Si Moh, pas de chance Moumen Smihi Frantzia, 1971, 17 min, DCP, zuri-beltzean, arabiera-frantsesa

Forêt Majid Rechiche Maroko, 1970, 18 min, DCP, zuri-beltzean, arabiera

Al-Boraq Majid Rechiche Maroko, 1972, 30 min, DCP, zuri-beltzean, arabiera

51


4. saioa Poetak eta soziologoak

52

Proiekzio horrek zinema dokumentalaren bi eskola paraleloren arteko norgehiagoka eszenaratzen du: lehena “dokumental laburraren eskola” da, Mohamed Afifi-k sustatua eta hainbat esperimentu poetikoz osatua; besteak beste, Ahmed Bouananik bere filmak sartu zituena, bai eta Majid Rechicheren Forêt eta Al-Boraq ere. Bigarrena eskola “soziologikoa” da, zeinetako zinemagileek Paul Pascon-ekin lan egin zuten (edo haren eragina izan zuten); azken hori aipatzen da marokoar soziologiaren aitatzat. Film soziologikoen xedea zen etnografia modu bat egitea, beren sustrai kolonialetatik urrunduta, ohiturez eta erritualez birjabetzeko eta bertako modura berriz deskribatzeko. Afifiren eskolak zorroztasun formala eta iruzkinekiko errezeloa erakusten zuen. Adibidez, Afifirentzat, Retour à Agadir “ez da dokumental bat, eta are gutxiago film turistiko bat. Deskribatu beharko banu, esango nuke oroitzapen baten iragate labur bat dela, hainbat mugimendutako estatua baten itxurapean aurkeztua. Hori behar bezain argi ez badago, gehituko nuke Retour à Agadir osatzen duten estrofek obra itxi bat eratzen dutela. Ikusleak giltza aurkitzen badu, filmaren jabe egingo da.”


De chair et d’acier Mohamed Afifi Maroko, 1959, 20 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa-arabiera

Retour à Agadir Mohamed Afifi Maroko, 1967, 11 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

6 & 12 Ahmed Bouanani, Majid Rechiche, Mohamed Abderrahman Tazi Maroko, 1968, 18 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

Le rocher Larbi Benchekroun Maroko, 1958, 11 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Sin Agafaye Latif Lahlou Maroko, 1967, 22 min, DCP, koloretan, frantsesa 53

Les tanneurs de Marrakech Mohammed Ait Youssef Frantzia, 1967, 21 min, DCP, koloretan, frantsesa

La nostalgie du naïf Mohammed Ait Youssef Maroko, 1977, 10 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa


5. saioa Barneko labirintoak

54

Proiekzio honek Ahmed El Maânouni-ren lehen film luzea jasotzen du, Marokoko landa eremuan filmatua, bai eta lau marokoar zinemagilek Łódźen ikasle zirela eginiko zenbait film labur ere; han zinema dokumentalaren mentore handiak izan zituzten, hala nola Kazimierz Karabasz. Zoritxarrez, ikasle film horien heldutasun politiko eta estetiko nabarmena bertan behera geratutako promesa bihurtu zen: Marokora itzulitakoan, zentsurak eta dokumentalaren generoa baztertzeak norabidez aldatzera behartu zituzten. Forman eta testuinguruan aldeak izan arren, saio honetako film guztiek erbeste sozialeko hainbat modu bizi dituzten pertsonen barneko labirintoetara hurbiltzen gaituzte. Agian, Polonian immigrante berriak izateagatik beragatik eta muturreko konpromiso politikoak izateagatik, Drissi, Derkaoui, Karim eta Bensaid-i arraza bazterkeriako, pobrezia materialeko eta gizarte bazterketako egoerak interesatu zitzaizkien. Alyam, Alyam lanean, El Maânouni-k landako marokoarren ohiko bizitza filmatzen du, bere erritmoa bizitzeko aukera ematen digu, eta, aldi berean, barneko erbeste sentimenduak herrialdea uzteko nahi sendoa eragiten dion gazte bat du ardatz.


Lekcja 41 Abdellah Drissi Polonia, 1966, 7 min, DCP, zuri-beltzean, poloniera

Adopcja Mostafa Derkaoui Polonia, 1968, 4 min, DCP, zuri-beltzean, poloniera

Zofia i Ludmila Hamid Bensaid Polonia, 1971, 9 min, DCP, zuri-beltzean, poloniera

Elzbieta K Idriss Karim Polonia, 1973, 12 min, DCP, zuri-beltzean, poloniera

Alyam, Alyam Ahmed El Maânouni Maroko, 1978, 80 min, DCP, koloretan, arabiera

55


6. saioa Musika, maskararik gabe

Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako Marokoko arte forma guztietatik, musika zen, agian, indartsuena estetikoki eta politikoki. Nass El Ghiwane talde ezaguna izan zen, bai Afrikako musika tradizioetan sustraitutako musika espezifikoki marokoarra aldarrikatu eta berritu zuten moduagatik, bai jendearen askatasun ametsak adierazi zituzten moduagatik. Taldekideak egunerokotasun xumean erakusten zituen film bat egitean, El Maânounik belaunaldi baten erretratu hunkigarria margoztatu zuen. Transes lanaren ekoizleak, Izza Genini-k, bere musika filmak zuzendu zituen geroago, marokoar musika tradizionalaren generoei buruzko film laburren sorta zabal batean. Lehenengoa, Aita, Fatna Bent Lhoucine cheikha ospetsuaren erretratu bat da, eta Ahmed Bouanani izan zen koeditorea. Saioari ekiteko, Tayeb Saddiki-ren Masrah Ennas (antzerki herrikoia) antzerki taldeari buruzko erreportaje labur bat emango da. Saddiki musika antzerki modernoaren mota baten aitzindaria izan zen, eta Nass El Ghiwaneri bere hasierako prestakuntza eman zion hirurogeiko hamarkadan. Halaber, Zeft film luzearen egilea da (1984), Geninik ekoitzia.

Masrah Ennas Actualités marocaines Maroko, 1974, 6 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa 56

Aita Izza Genini Maroko, 1987, 26 min, DCP, koloretan, arabiera-frantsesa

Transes Ahmed El Maânouni Maroko, 1981, 88 min, DCP, koloretan, arabiera


7. saioa Zazpigarren atea

1987an amaituta, Ahmed Bouananiren La Septième Porte lana, haren eskuizkribu gehienak bezala, ez zen argitaratu hiru hamarkadaz baino gehiagoz 2020ko amaieran liburu gisa atera zen arte. Gaur gaztelaniara itzuli zela ospatzen dugu, atzerabegirako hori zela-eta argitaratua, eta Ali Essafi-ren Crossing the Seventh Gate filma emango dugu. Ahmed Bouanani irudikatzen duen film luze bat da; Essafik 2007an bisitatu zuen, eta 2011n hil zen arte grabatu zuen. Ordurako, Bouanani urruneko herri batean sartuta bizi zen Naïma emaztearekin eta katu ugarirekin batera, liburu eta eskuizkribu askoren artean. Fisikoki ahulduta zegoen, baina espirituz bere horretan jarraitzen zuen. Bouananik marokoar zineman duen lekuari, jasan zuen zentsurari eta filmak muntatzen egin zuen lanari buruzko iruzkinek, argazki, dokumentu, filmen zati eta telebistako elkarrizketa zahar batekin batera, ondare garrantzitsuaren eta osotasun haustezinaren sentsazio hunkigarria ematen dute.

57

Crossing the Seventh Gate Ali Essafi Maroko, 2017, 80 min, DCP, koloretan, arabiera-frantsesa




Topaketa ibaian

60

Nilo, Aniene, Argens, Escalda, Rhin, Duero, Danubio, Sena, Niagara, Hudson, Mississippi, Outaouais/ Ottawa, Detroit, San Lorenzo, Desna: amets eta kondaira izenak, literaturak eta musikak erabiliak edo baztertuak, ezagunak eta ezezagunak, gertukoak eta oso urrunekoak. Programa honetako ibaien izenak dira. Aurrera egiten dutelako eta atzera sekula egiten ez dutelako, urak etengabe berritzen direlako, ibaiak beti parekatu dira, alegorikoki eta modu nekagarrian, gai garrantzitsuekin, hala nola denboraren igarotzearekin eta identitatearekin. Zail egiten da berez existitzen direla ohartzea, baita filmetan ere. Ongi begiratuta, Jaunaren artearen gailurtzat har litezke, baina oztaozta balio dute zinez oso fotogenikoa den agertoki ibiltariarena egiteko eta giza azpijokoei marko bat eskaintzeko. Ur-suge bakoitzeko ehun dike, esklusa, zirga bide, zubi eta portu ikusiko ditugu. Hogei ontzi makal bakoitzeko. Berrogeita hamar draveur (enbor garraiolari) eta kastore bat. Arrain beti arrantzatuak edo atzemanak izateko zorian. Eta presak ikusiko ditugu, ibaiei eragin dakiekeen indarkeriarik handienaren erakusgarri.


Ibaiek ura banatzen dute, eta gure espezieak berehala esku hartu zuen banaketa horretan. Hantustez eta asmorik onenekin entzungo ditugu “kontrol” eta “menderatze” hitzak ahoskatzen ideologikoki kontrako erregimena duten herrialdeetan, baina “natura hor eta musu truk” dagoelako funtsezko ideiarekin bat etorrita. Gainera, kontserbatzeak ez du arrastorik uzten, ez du ondoriorik eragiten, suntsitzeak bai. Hilezkortasunera hormigoiaren bidez (Halaxe gertatu zen, esate baterako, ingeniari eta idazle ospetsu batek “fosiltzat” jo zituenean hark diseinatutako urtegi batek, bere izena daramanak, urpean utzitako eskualdeak). Hala eta guztiz ere, horren guztiaren aurka eta filmen alde, zinemako ibaietan eta Arga ibaian –argi eta distiratsu adierazten duen arg- horrekin– egingo dugu topo, distira egin dezaten eta argitu gaitzaten. Miriam Martinen komisariotza eta oharrak

61


1. saioa Banks of the Nile Charles Urban Erresuma Batua, 1911, 6 min, DCP, koloretan, isila

La canta delle marane Cecilia Mangini Italia, 1961, 11 min, DCP, koloretan, italiera

62

Rentrée des classes Jacques Rozier Frantzia, 1956, 24 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa


Arte honetako beste aitzindari askok bezala, Charles Urbanek denetarik saldu zuen filmak saldu aurretik. Haren zientzia eta bidaia filmei begira, “Mundua zure aurrean jartzen dugu” eslogan txundigarria asmatu zuen. Zure aurrean, ia etxetik atera ez diren eta beste zeru, beste lur eta beste ibairik ezagutzen ez duten 1911ko zure begien aurrean. Charles Urban Trading Company konpainiak Nilo ibaiaren urak ekarri zituen Kinemacolorrean, ez ziren ur urdinak, berde/gorriak ziren, eta haur egiptoarrak zuriak ez baizik eta beltzak ziren, eta kamerak ez zien misterio apurrik ere kendu. Eta ez zien kolono britainiarrei misteriorik erantsi, paisaiarekin bat ez zetozen arren. Aitzitik, Cecilia Manginiren haur bainulariek bat egiten dute ibaiarekin, ongi nahasturik ageri dira larruazal biluziak belar ernamuinak ur zipriztinak (neskak plazeretik eta dibertimendutik kanpo geratzen dira, esate baterako, elkar ukitzeko ahaleginak egitetik kanpo, gorputza eurena ez dutelako). Offean entzuten ditugu Pier Paolo Pasoliniren haurtzaroko oroitzapen apokrifo batzuk, artean filmatu zitezkeen oroitzapenak, oraindik egon bazeuden leku eta inguruabar horiek. Dagoeneko ez dago horrelakorik. Ahotsak tarteka norako bat ematen die irudiei, halaxe dio: gosea, lapurreta, espetxea. Baina astindu ere egiten ditu: haur hauek zuen etsaiak dira, popatik bidaltzen dute gizartea. Erromako hiritik kanpoko errekasto bat “Mississippi” bezalakoa zen Pasoliniren bandarentzat; eszenaratze egoki batez eta musikak lagundurik Amazonas gogorazten dizu Proventzako ibai batek. Zein haurrek ez du ibai batean bidaiatu nahi izan eta ibaiak eraman zezan, eraman itsasoraino? Jacques Rozierren ibaiko bidaia laburra da eta garbitokian du amaiera, eta halere… zein haur ez da bakarrik galdu eta inori kontatuko ez dizkion abenturak bizi izan etxe ondoan, zein haurrek ez du mundua zabaldu Charles Urbanek baino askoz ere baliabide gutxiagorekin?

63


2. saioa L’Hirondelle et la Mésange André Antoine Frantzia, 1920, 79 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Charles Pathé ekoizleak filma estreinatzea galarazi zuen, eta hirurogei urtez tiradera batean eduki zuen gordeta. Zergatik? Erantzun laburra: haren ustez “dokumentalegia” zelako. Erantzun luzea: André Antoinek, antzerkigile eta zinemagile autodidaktak, jendetzaren artean lau lagun arrunt bereizi zituelako eta pertsonaia bihurtu zituelako, eta fikzio apur batez jantzi zituelako, bizimodu jakin bat eta benetako agertokiak ezagutzeko nahia suspertzeko moduan, baina ez garaiko ikusleak erakartzeko adina, jada ez baitziren mundua begi aurrean izatearekin gogobetetzen. Fida gaitezke diruzain baten iritziarekin? Argi dago ezetz. Hobe da bi ontzitzarretan ibaian gora egiten den bidaia honekin harritzea, Anberesetik Frantzia eta Belgika arteko mugaraino, kontrabandoaren gaiak harrapatuta eta ibaiko bizitza menderatuarekin (zakurra, katua, oiloak, errezelak, loreontziak, portzelanazko salda ontzia), ontziko lan gogorrarekin (zirga lanak barne) eta lehorreko olgeta atseginarekin (Ommergang barne!), hobe da ibai batek travelling bateko burdinbideen modura jardutea eta une oro bere ibaiertzen ikuspegi liluragarriak eskaintzea. 64



3. saioa Spiegel van Holland Bert Haanstra Herbehereak, 1950, 9 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

Fischfang in der Rhön (an der Sinn) Ella Bergman-Michel Alemania, 1932, 11 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Douro, faina fluvial Manoel de Oliveira Portugal, 1931, 18 min, 35 mm, zuri-beltzean, isila

Die Donau Rauf Peter eta Zsóka Nestler Alemania, 1969, 28 min, DCP, koloretan, alemaniera

L’Eau de la Seine Teo Hernández Frantzia, 1983, 11 min, DCP, koloretan, isila 66


A zer zortea zinemagileentzat, argiaren lagunentzat, ibaietan ura ere izatea. Jolasa biziagotzen da eta paisaia irauli egin daiteke, Bert Haanstrak Holandako ubideetan egiten duen bezala, belaontzi bat itzaltzen den kandela bihurtuz, eta urak duenaren eta urak islatzen duenaren arteko sintesiaz gozatu daiteke, xafla berean biltzen baitira igebelarrak eta hodeiak. Eta Ella Bergman-Michelek egiten duen bezala –Alemanian artista izan zitekeena 1933ra arte eta izan ez zitekeena ordutik aurrera–, badago ur azalarekin ez baizik eta sakontasunarekin jostatzea, errekarriak, txalburuak eta arratsaldean jauzika ibiltzen diren eta amuari heltzen diotenean poliki hiltzen diren izokinak, mendeetan zehar itsasotik urrun bizi zirenen arrain izandakoak, azal daitezen. Europako ur emari handienekoa den ibaia mehe ikusten da filmean, sortu berri; ibaiek baizik ez dute lortzen aldi berean sortzen eta hiltzen egotea. Aldean kanabera eta hamaika poltsikodun txalekoa daramatzan igandeko arrantzaletik arrantzontzietan hasi eta lonjetan amaitzen den arrantzara igaroko gara, aisialditik lanera, hiri erdiak esku hartzen duela. Oporton gaude, eta hiri horretan gurutzatzen ziren, enfatikoki, zaharra eta berria, hau da, motela eta azkarra, idi pareak tiratutako orgarekin talka egiten duen auto gidaria hegazkin bati ergelki begira dagoelako. Berriaren zati da filma, bizi-bizi garatzen da. Manoel de Oliveirak, sobietarturik eta beti umore onez, arrisku handiak hartzen ditu muntatze lanetan, lerro zuzenak, kurbatuak, diagonalak eta paraleloak bilatzen baitizkio Duero ibaiari. Eta hori gutxi balitz, lan gehiago, Peter eta Zsóka Nestler egileei inporta zaien historia, hizki larriz eta txikiz idatzia, eskolan ikasten dena eta sekretua, gurea. Badirudi Danubio ibaian gora egiten den txangoa batez ere XVII. mendeko nekazarien matxinadak azaltzeko egiten dela. L’Hirondelle et la Mésange filmeko motibo batzuk errepikatzen dira, baina fikzioaren estasirik gabe eta Mauthausenen ostean. Eta motibo errepikaezinak inauguratzen dira, esate baterako, Budapesten Biafrako migratzaile batekin topatzen denekoa, herrialde horrek bere independentzia galdu baitzuen hurrengo urtean. Eta azkenik, a Mexican in Paris, Teo Hernández. Sena ibaia geldi dago Parisko zubi ospetsuen pean. Teok sortzen du mugimendua super-8 kamerarekin gachet-beso batek nola, eta metaforez betetzen zaio burua: zoomari esker, ekaitz elektrikoa, su artifizial eta, aurreko filma ikustetik baldin bazatoz, bi ezpatek elkar jotzean sortzen den txinparta sorta dirudi uretan islatutako eguzkiak.

67


4. saioa Panorama of Gorge railway James H. White AEB, 1900, 1 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Down the Hudson Frederick S. Armitage, A. E. Weed AEB, 1903, 3 min, DCP, zuri-beltzean, isila

The River Pare Lorentz AEB, 1938, 32 min, DCP, zuri-beltzean, ingelesa

La Drave Raymond Garceau Kanada, 1957, 20 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Paddle to the Sea Bill Mason Kanada, 1966, 28 min, DCP, koloretan, ingelesa 68


Niagarako ur-jauzietan behera erortzen den uraren indarrak zurrunbilo erraldoi bat eta ur laster batzuk eragiten ditu; halaxe askatzen du daraman indarra. Orain dela mende pasa, burdinbide ero batek aukera ematen zuen ur-jauziak miresteko, ibaiari gora eta behera laguntzeko. Eta hara joan zen Edison kameradun James H. White. Trenean igo eta travelling txundigarri bat filmatu zuen, kontrako norabidean mugitzen baitziren trena eta apar zuriz jantzitako ur lasterrak. Hiru urte geroago, Armitagek eta Weedek travelling bat filmatu zuten Hudson ibaitik haren erriberarantz, eta elektrizatu egingo zuten fotogramen pasea bizkortuz eta motelduz, izan ere, beti izan da zinema esperimentala. Ibaian gora egiten den bidaia (izenburuak gezurra dio) feria atrakzioko bidaia bilakatzen da, non etxeek eta industriek pixkanaka zuhaitzak eta beste izaki jainkotiarrak ordezkatzen dituzten, desagerrarazteraino. Orduan, Iparramerikan gaude eta bestelakoa da eskala, fisikoa eta erretorikoa: mitoaren eskala da. Ibai batek historia du gizaki jakin batzuk ukitzen dutenetik, ez lehenago. Eta Pare Lorentzek interes batzuen arabera kontatzen du Mississippi ibaiaren historia, bere garaikideak ibaian presak eraikitzeko beharraz konbentzitzea agindu diote. Sorgindutako izenen eta errepikamenen bidez, ibaian behera egindako hiru bidaietan zehar (orain bai), ulertzen dugu zer gertatu den: izeiak, pinuak, zedroak, intxaurrondoak eta hosto gorri biziko haritzak zeuden, eta bota egin dituzte. A zer mina ematen duen erortzen ikusteak! Zuhaitzik gabe ez dago sustrairik, eta lurrari eusteko sustrairik gabe urak eramaten du haren zati bat; geratzen den lurrak ezin du euri ura xurgatu, eta azkenean dena gelditzen da euri uren pean. Eta maldizioa balitz egurrak flotatu ahal izatea? Quebeceko hizkuntzan drave esaten zaio enborrak ibaietan barrena garraiatzeko lanbideari. Estatu Batuetan bezala, Kanadan habeak eta egunkarietarako papera behar zituzten, eta basoak izango ziren kaltetuak. Les draveurs (enbor garraiolariek) azkartu egiten dute izotz urtzea izotza leherrarazirik, dantza egiten dute moztutako enborren gainean, eta enbor horiekin estaltzen dute Outaouais ibaia ertzetik ertzera. Oso lan gogorra da zuri egokitzen bazaizu, eta liluragarria, mundu bati ateak zabaltzen dizkiolako beste mundu bat suntsitzen duen bitartean, soilik begira bazaude. Hori erakusteaz gain, filmak grazia handiz abesten dizu Félix Leolercken ahotsarekin. Baina graziari heltzen badiogu, gutxi dira Paddle to the Sea filmaren grazia dutenak. Paddle igerian dagoen egur puska bat da, baina asko inporta zaigu egur horren patua, mutiko batek landu baitzuen izaki antropomorfiko eta bitxi bihurtzeko. Superior aintziraren iparraldean bizi da mutikoa, eta itsasoa ikusi ezin duenez, berak landutako izakia bidaltzen du. Mutikoa ordezkatuta piezak Laku Handien sistema eta gero San Lorenzo ibaia zeharkatu beharko ditu golkora iritsi aurretik (zirkulua itxita, Niagarako ur lasterrak ikusiko ditu bide horretan). Gizakia ez denez, Paddlek berehala egin die dei animaliei, eta berdintasunean egiten du topo gauza guztiekin, izuarekin eta lilurarekin. Zirraragarria da hori.

69


5. saioa Zacharovannaya Desna Yuliya Solntseva SESB, 1964, 77 min, 70 mm, koloretan, errusiera

70

Maileguan hartutako hitzetan: Txikia nintzenean, neu baino garaiagoa zen belarra, eta zeruz beteta zegoen. Non dago belarraren zerua, eskuaren irismenean dagoen zenit hori? Altuera ikaragarrira goititu da hodeia. Yuliya Solntsevak guretzat jaitsi du hodei ezin iritsizkoa, haurren sentipena sentitu ahal izan dezagun era geure sentipena haurtu dezagun. Artista ospetsua den senarraren haurtzaroko oroitzapenak filmatzen ditu. Ez dakigu gizonak zenbaterainoko irudimena erabili zuen oroitzapenak idaztean, baina emazteak, han ez zegoelarik, irudimen guztia jarri behar izan zuen. Eta Desna sorgindua sortu zen: film sorgindua eta desiraz betea, zu zure barnetik kanpora osorik ateratzeko gauza. Desna ibaian igarotzen da bizitza. Haurtzaroa, gero gerra eta ondoren aurrerabidea, hormigoia. Presen eraikuntzaren aldeko –aldeko formetan, hala badagokio– zer filmek erakutsiko lizkizuke udaberriko betiereko ur handiak txikitan amesten genituen bezala, hots, jai bat bezala? Hori al da dialektika? Ilargipean, protagonistaren aitak modu txarrean tratatutako bi zaldik –protagonistak aitari xehetasun ezin politagoak eskaintzen dizkiola– oraindik gogoan dute hegoak zituzteneko garaiak. Denei leku egitea al da komunismoa? Bai, eta ezer baino lehen, pertzepzio kontu bat.


[Azken orduko miraririk ezean, Desna sorgindua ez da Iruñean proiektatuko. Aurkitutako kopia bakarra 70mm-ko positibo bat da, eta 70 mm-ko proiektagailuak gaizki banatutako ondasun bat dira, gero eta urriagoa. Ez dugu programatik baztertu, leku ordezkaezina duelako programan, eta ezaguna eta aitortua izatea merezi duelako, nonahi banatuta].

71


6. saioa An-Nil oual hayat Youssef Chahine 72

Egipto-SESB, 1964, 109 min, DCP, koloretan, arabiera-errusiera


Nasserrek “bizidunentzako piramide” deitu zion Asuango goiko presari. Bistan denez, handitasunari egiten zion aipamen, baina hitzaren alderdi hilgarria nagusitu zen: haranean itxi egin zitzaizkion ateak gure testu liburuetan ere aipatzen zen limo beltzari, eta deltan ireki egin zitzaizkion ateak itsasoko ur gaziari; Abu Simbel lekualdatu zen, ez nubioen etxeak, eta ordezko etxeez hornituriko herrietan, elkarren berdinak ziren herrietan, kuartelen modukoetan, bizi behar izan zuten. Batek kontatzen du Youssef Chahineren filmean, ez dago bertsio ofizialen arrastorik, ez Nasser-Kruschev bikotearen agerpen soil bat ere. Bi gobernuek zentsuratu zuten filma. Chahineri jende xumea interesatzen zitzaion, ziur aski justiziak hartaraturik, edo agian besterik gabe interesgarriagoak direlako, gora egin ahala neurosia nagusitzen delako eta neurosia buru itzalaldi bat delako. Aitzitik, eman eta eman neurotikoaren kontrako den pentsatzeak “on egiten du”, esan dio Nikolai ingeniari sobietarrak lagun nubio Baraki. Nilo zaharreko uretan azken aldiz bainatzen ari direla ezagutu dute elkar, eta halako alaitasun fisikoa dario topaketa horri... Chahinek gizonak maite ditu, eta solidarioa da emakumeekin. Pertsonaia nagusi asko asmatzen ditu, joko zailak egiten ditu inplikatutako hizkuntzekin, eta soinu handiko kolpe batez bideratzen du gu Asuandik Stalingradora eramateko konpromisoa. Bere filmean dago handitasuna, itxurazko edertasun arrunta zaintzen baitu, Desnako heldu haurtuak nahi zuen bezala.

73



Fokuak


Manuela Serra zinemagile portugaldar beteranoa da, film luze bakar bat egin duena, O movimiento das coisas zoragarria (1985), Portugalgo Zinematekak berriki zaharberritu duena. Bat-batean etendako karrerak ez dira gutxi izaten zinemagintzan, batez ere emakumeen artean. Manuelak Punto de Vistaren programazio batzordeko kide ohi, zinemagile eta programatzaile Mercedes Álvarezekin hitz egingo du haren filmari eta zinemagintzatik urrunarazi zuten arrazoiei buruz.

76

Eta foku partekatu bat eskainiko diegu Sofia Bohdanowicz eta Payal Kapadia zinemagileei, izan ere, gure lankide Lucía Salasek haien film sorta bat programatu du, film guztiak genero berekoak, artxiboko fikzioa. Asko hitz egiten da agiritegiei buruz ikuspuntu dokumental batetik, baina, zertan dira haien fikzioak? Sofia Bohdanowiczek eta Sonia García ikertzaileak artxiboetako abenturei eta zorigaitzei buruz hitz egingo dute, emakume ikertzaileek eta sortzaileek egiten duten bezalaxe.


Manuela Serra

O Movimento das Coisas Manuela Serra, Portugal, 1985, 88 min, DCP, portugesa Isiltasunaren eguneroko istorioak. Haize kexkagarriko bide hutsetan, iparraldeko herrixka batean. Hiru familia protagonista dituen lan jardunaldia da: adineko lau emakume, landa, ogia, oiloak, antzinako istorioen oroitzapenak, hitz mineralogikoetan dastatutako keinuen bitartez. Baserri batean hamar seme-alaba dituen familia bat denboraren handitasunean murgiltzen da, lanaren ekintzan. Aitak zuhaitz bat moztu du. Harantzago, jendearen bizileku den ibaiko ura, txalupa bat, eguzkia eta herriko plaza, eraikitzen ari den zubia, balkoia, janaria, igandearen dentsitatea eta mistizismoa, meza eta azoka: larunbateko errituala. Eszenatoki zati horietan, Isabel ere mugitzen da, etorkizunari begira, besteengandik haratago, haientzat bizitzaren zentzua bizitzea besterik ez baita. Egunsentitik ilunabarrera bitarte doa denbora. Bizia arnastea da, landa bitartekotzat erabilita iparraldeko herrixka batean, antzinako keinu lasaien bitartez. Bizitzan geldialdi bat da, gauzen bidez eta denboran zehar; balioak, isiltasunak… Teresa Sá, sinopsi originala

77

Manuela Serrak Bruselako Institut des Arts et Diffusion (IAD) institutuan ikasi zuen zinema, 1971tik 1974ra bitarte. Muntaiako laguntzaile izan zen, artxiboko materialarekin batez ere, Deus, Pátria, Autoridade filmerako. VIRVER Zinema Kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertan gidoilari, ekoizle eta editore lanak egin zituen. Ordurako, ekoizle eta zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen hainbat film ertainetan eta Rui Simões-en Bom Povo Português filmean. 1979. urtetik 1985. urtera bitarte bere lehen lanaren gidoia idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen: O Movimento das Coisas. 1990ean, bigarren film baten gidoia idazten hasi zen, Ondas, Ondulaçoes edo O Movimento das Ondas, baina ez zuen inoiz filmatu.




Artxiboko fikzioak

Nire semeak, beraz, nire amarekin bizi dira, eta orain arte ez dituzte zapata urratuak eraman. Baina, nolakoak izango dira handitzean? Zera esan nahi dut: zer zapata eramango dituzte handitzean? Zer bide aukeratuko dute haien urratsetarako? Atsegina baina alferrikakoa den guztia haien desiratik baztertzea erabakiko dute, edo baieztatuko dute gauza guztiak direla beharrezkoak eta gizonak oinetan zapata sendoak eta egoera onean eramateko eskubidea duela? Natalia Ginzburg, Zapata urratuak

80

Zein izango dira zinemaren zapata urratuak? Agian ezkutatuan egongo dira Rosselliniren gezur zoliaren atzean: “gauzak hor daude: zertarako manipulatu?”. Zinema garaikidearen zati handi bat eremu minimalista, opaku eta sobera misteriotsu batean existitzen da (auzia da ea hainbeste lainoaren atzean zerbait ote dagoen), zapatak gutxi erabiltzeaz sano egongo balira bezala. Bestelako filmak ere badira, atsegina baina alferrikakoa den guztia baztertzeko muturreko austeritatearen eta guztia behar izatearen baieztapen hedonista erradikalaren arteko erdibideko puntua aurkitzen dutenak. Zapata sanoak dituzte, ez dirua sobera dutelako, asko zaintzen eta inteligentziaz erabiltzen dituztelako baizik. Film horiek hor dauden gauzak hartzen, eta apur bat aldatzen dituzte, egiazkoagoak izan daitezen. Fikzio dei ditzakegun egitura nabarmenak eraikitzen dituzte haiekin. Narrazioa bera gauzen eta haiekin eraikitako egituren arteko itzulpen prozesu bat izango balitz bezala pentsatuz narratzen dute. Programa hau osatzen duten bi zinemagileen kasuan, hartu, agiriak hartzen dituzte, iraganeko artxiboak, eta narrazio bateko


pertsonaietan eraldatzen dituzte. Ikerketa prozesua bera ere hartu, eta fikziorantz moldeatzen dute. Vintage ideia ororen eta nostalgia fetitxista baten aurka, bi zinemagile hauek agiriak kidetzat hartzen dituzte, aktoreak izango balira bezala, egin aurretik eszena batez haiekin hitz egiten dutenak. Agian egiten dute artxiboaren terrorea gainditzeko, zeina gauzak ahaztearen edo milioika kutxen artean galtzearen beldurra baita. Agian ez direlako fidatzen haiek gordetzen dituzten erakundeek goratzen duten izaera publiko horretaz, badakitelako doan izateak ez duela beti mugagabe esan nahi. Programa hau osatzen duten filmak materialistak dira, eginak dauden materialen forma hartzen dutelako, beharraren arabera mutatzen direlako, baina haren borondatea osorik azpiratu gabe besteren aurrean, artxiboaren autoritatearen aurrean. Agiriaren eta haren narrazioaren arteko tentsio horretan zizelkatzen dira artxiboko fikzio hauek, filmen sorta bat, liluraz, xarmaz, suharrez eta akzioz egina. Lucía Salas-en komisariotza eta oharrak

81


1. saioa Payal Kapadia

82

Payal Kapadia Indiako zinemagile gazte bat da, aurten bere opera prima estreinatu duena: A Night of Knowing Nothing. Norbaitek (nork?) gutun batzuk aurkitzen ditu zinema eskola baten kutxatila batean, eta bertan, emakume gazte batek, L-k, bere amodio debekatuari idazten dio. L eta K kasta desberdinekoak dira, eta haien arteko ezkontza ezinezkoa da (gaur egun ere). Korrespondentzian, L-k, amodio eta etsipen mezuak ez ezik, K-k bere gurasoen aginduz utzi behar izan duen borrokaren berri ere ematen du. Mumbaiko Zinema eta Telebista Institutuaren eskolan ikasleak kasten sistemaren eta ekonomia prekarietatearen aurka altxatzen dira, Indiaren eremu gero eta handiagotan hedatzen ari diren protestekin bat eginez. Unibertsitatean igarotako denboran jasotako materialez muntatuta, lagun eta ikaskideekin egina, Kapadiak fikzio bat antolatu du, melodramatik bezainbeste duena agit-prop-etik. And What is the Summer Saying? film laburra lehenagoko ariketa bat da, unibertso berean bizi dena: egon, ikusi, behatu, hitz egin; eta hizketaldi horietatik, badoan denboraren soinuak, eszena eta narrazio txikiak ateratzen ditu, uda batez gertatzen direnak Maharashtrako barrutian.

And What Is the Summer Saying? Payal Kapadia, India, 2018, 24 min, DCP, zuri-beltzean, marati

A Night of Knowing Nothing Payal Kapadia, India-Frantzia, 2021, 96 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, hindi-bengalera


2. saioa Sofia Bohdanowicz

2016. urtean, Sofia Bohdanowicz zinemagileak eta Deragh Campbell aktore eta idazleak Audrey Benac pertsonaia sortu zuten, artxiboko detektibe bat. Bien elementu biografikoen, familia historietako pusken eta asmakizun kolektiboen artean sortuta, Audrey-k ahaztutako historiaren une txikiak ikertzen ditu. Never Eat Alonen, aktore eta abeslari izandako amonaren eta haren aspaldiko mutil lagun baten iragana ikertzen du, telebistako musika saio ospetsu baten protagonista izan baitziren biak. Veslemøy ‘s Songen, berriz, Kathleen Parlow-ren arrastoen atzetik doa, Glenn Gould-en garaiko biolin jotzaile ospetsua eta San Petersburgoko kontserbatorioan ikasi zuen lehen emakumea, gaur erabat ahaztuta dagoena. Roy Thomson lanean, aitona gogoratzen du, Parlow-en ikasle ohia eta Torontoko Sinfonikoaren musikaria, eta hildakoen presentzia oroitzen du, bizi eta lan egin zuten espazioetan.

Never Eat Alone Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2016, 68 min, DCP, koloretan, ingelesa

Veslemøy’s Song Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2018, 9 min, DCP, zuri-beltzean, ingelesa

Roy Thomson Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2018, 3 min, DCP, sepian, ingelesa

83


3. saioa Sofia Bohdanowicz

84

MS Slavic 7 lanean, Audrey Benac-ek bere amonak, Zofia Bohdanowiczowa poetak, Józef Wittlin-ekin izandako gutun trukea aurkitzen du, nazismoaren eraginez erbesteratutako poloniarrak biak ere. Audrey-k modu independentean ikertzearen zailtasunei egin behar die aurre, agiri horien garrantzi politikoa eta poetikoa ulertu nahian, eta bien bitartean, haren inguruan (familian, adituen artean, artxiboan) eragozpenak topatzen ditu aurrera egiteko. Joan Didion-en Pentsamendu magikoaren urtean nolabait oinarrituta, Point and Line to Plane lanean, Audrey lagun baten heriotzaren dolua igarotzen ari da. Elkartzen zituen espazioak eta ideiak ibiltzen ditu, eta bide horretan, Kandisnky-ren eta, batik bat, Hilma a Klint aitzindari ahaztuaren koloreak eta trazaketak ateratzen saiatzen da. Audrey Benac sagaren orain arteko azken bi entregatan, Bohdanowicz-ek eta Campbell-ek alderdi intimoa eta historikoa uztartzeko hainbat modu arakatu dituzte, emakumeak ezabatzen dituen munduaren mekanismo hain berezi horren inguruko galderak eginez.

MS Slavic 7 Sofia Bohdanowicz eta Deragh Campbell, Kanada, 2019, 64 min, DCP, koloretan, ingelesa

Point and Line to Plane Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2020, 18 min, DCP, koloretan, ingelesa




Lan


‘Beharra, egitekoa’ esan nahi du euskaraz Lan hitzak, baina baita ‘uzta’ ere. Bat etortze horrek ziur aski aukera ematen du irakurketa historikoa egiteko: luzaroan landa lana ia beste lanik ez zen izan. Agian horrexegatik Antonio Reis eta Margarita Codeiro zinemagile portugaldar goraipatuek esaten zuten beti lagundu izan ziela beren burua “zinemagintzaren laboraritzat” hartu izanak. Lan izena jarri diogu jaialdiko sail berriari, bertan bilduko gara hainbat modutan zinema dokumentaleko lan eta irudimen prozesuen inguruan gogoetatzeko.

88

Paisaia, azken lau urteetan euskal-nafar filmen panorama jakin bati buruzko saioak bildu dituen saila, jarduera publikoaren planteamendura igaro da edizio honetan: filmak emateaz gain, euren filmak ekoizteko prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte laburlabur zinemagileek. Termitas sailak, Paisaia sailaren antzera, gure inguru hurbileko lan egin berriak edo gutxi proiektatuak eskainiko ditu, eta euren lan prozesuko materialak aurkezteko eskatuko die zinemagileei. Manny Farberrek idatzitako “Arte termita arte elefante zuriaren aurka” artikulutik (1962) datorkio izena;


artikulu horretan itxura batean oropelaren kultura gutxiesten duten filmei buruz irakurtzen dugu, inongoa ez den eta ezertarako balio ez duen kastore xahutzaileen ekintzailetza mota batez bildurik. Arte termita/tenia/goroldiotsuari buruzko gertakari berezi bat da beti aurrera egiten duela bere mugak irentsiz, eta bere jarduera estu, neketsu eta lardaskatuaren arrastoak besterik ez dituela uzten igarotzen denean. Paulino Viota, gure irudi termitar maitea eta miretsia, jaialdian izango dugu, zineman lehenengo pertsonaren erabilerari buruz hitz egingo digu, dokumental garaikidean indar handia hartzen ari den ikuspegia baita. Azken urteetan sakon aztertu duen egile bat izango du ardatz, Federico Fellini, haren lanetan beti agertzen baitira gogoeta eta nia. Azkenik, atzera begirakoa. Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon saila luzatu egingo da Marokon bizi den Léa Morin ikertzaile frantziarrak eskainiko duen “zinema-hitzaldi” baten bidez eta Elias Querejeta Zine Eskolak ere parte hartuko duen mahai inguru baten bidez, izan ere, Punto de Vistarekin elkarlanean, aipatutako eskolan digitalizatu dira Léak erakutsiko dituen film batzuk.

89


Paisaia 1. saioa Saio hau osatzen duten bi piezek ezaugarri komun bat dute: argia. Patxi Burilloren filmean, izenburuan bertan ageri da erreferentzia: Argileak, hau da, argia egiten dutenak. Eta, hain zuzen ere, hasieran pertsonaia misteriotsu eta anonimo horiek ikusten ditugu baso bat zeharkatzen, zuhaitzak modu iheskorrean argitzen; badirudi argia nonbait daramatela. Gainera, esan genezake pelikulak bigarren ekitaldi bat duela, eta, horretan, begira dauden ikusleak protagonista bihurtzen direla. Ñir-ñir egiten duen argi batek argitutako aurpegiak dira. Zeri begiratzen diote? Hori ez dugu inoiz jakingo, baina, argiz betetako begi horiek, guztiz kontzentratuta, gogoeta eginarazten digute ikustearen lilurari buruz. Lilura hori bera eragiten du Ainara Elgoibarren filmak, esku batzuek koloretako ledak manipulatzen dituztenean eta biderkatu egiten direnean, argi espiralak sortuz eta irudia abstrakzio bihurtuz. Baita Rotor-en ikusten dugun lehen planoak ere, aurrez aurre filmatutako eguzkiak. Errotorea makina elektriko edo turbina baten zati bat da, bira egiten duena, eta Elgoibarren filmak hainbat asmakizun erakusten dizkigu, pantailaren erdian idatzitako esaldien bidez; besteak beste, Wankel autoak eta motorrak, erlojuak edo ordu eremuen sistemak. Filmean, 16 mm-tan filmatutako objektuak agertzen dira, 2015. eta 2021. urteen artean Lindau, Stuttgart, Heidelberg, Altlußheim, Londres eta Bakion filmatutako objektuak, eta hori guztia soinu banda aberats batek janzten du, kanpai hotsekin hasi eta buka. Lur Olaizola

90

Argileak Patxi Burillo Espainia, 2022, 15 min, DCP, koloretan, euskara Argazkilaritza Pablo Paloma, Mirari Echávarri / Muntaia Jaume Claret, Pablo Paloma, Óscar Vincentelli / Soinua José María Avilés, Elisa Celda, Martín Scaglia / Ekoizpena Elías Querejeta Zine Eskola, Martín Besné, Julieta Juncadella

Rotor Ainara Elgoibar Espainia, 2021, 15 min, DCP, koloretan, espainiera Argazkilaritza, muntaia Ainara Elgoibar / Soinua Ainara Elgoibar, Jorge Latas / Musika Javi Álvarez


Paisaia 2. saioa Aurten, munduari itsasoz emandako lehen biraren 500. urtemuga da, Fernando de Magallanes portugaldarra hasi eta Juan Sebastian Elkano euskaldunak amaitu zuen misio haren urteurrena. Eta bi figura horiek dira, hain zuzen, ospakizunen ardatza. Baina, ospatuko dira ere balentria haren emaitzak? They Speak Too filmean, Anna de Guia-Erikssonek gorputza eta paisaia jarri dizkio Luis H. Francia poeta filipinarraren Black Henry obrari, eta bertako eszenak Donostia, Pasaia eta Getariako leku zehatzetan gauzatu ditu (Elkano inguru horretakoa zelako). Leku horiek zerikusi zuzena dute bidaia haren ondorio kolonialekin, bidaia hark arrasto gisa utzi zituen hildako guztiekin, suntsipen guztiarekin. Igandetan paseoan dabilen jendez betetzen diren kaleetan gelditzen da zinemagilea, eta ozen irakurtzen du Black Henry-ko testuaren gaztelaniarako itzulpen bat, Magallanes Filipinetara iritsi zenean gertatu izango zenaren bertsio bat. Jendea inguratzen zaio, eta gorputz arrotz bat balitz bezala begiratzen diote, Latinoamerika bezalaxe, Espainiak Filipinak kolonizatu izan ez balitu bezala. Anna de Guia-Erikssonek, historiaren bertsio baten harrizko arrasto horien aurrean jarrita, traman aurrera egiten du, eszenaz eszena; eta lehen truke hartan parte hartu zuten bi alde antagonikoen arteko elkarrizketak eta erabakiak imajinatzen ditu; batetik Humabón (gero Don Carlos) eta bestetik Lapulapu (Magallanes hil zuen erresistentzia taldea antolatu zuena) buru izan zituzten alde haien arteko hartu-emanak imajinatzen ditu. They Speak Took historia ofizialaren ibilbidea eteten du, munduari emandako lehen biraren eta Elkanoren irudiaren beste ikuspegi bat ematen du, eta mendeetan hainbat herri menderatuak izatea eragin zuen grina inperialistan Euskal Herriak zer leku izan duen hausnartzen du; urrunetik, orduko gertaerei buruzko elkarrizketa bat eszenaratzen du, eta gogorarazten digu gertaera haien loriak ospatu egiten ditugula, baina, ondorioak, aldiz, alde batera utziak izan direla. Lucía Salas

91

They Speak Too Anna de Guia-Eriksson Espainia, 2020, 38 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, espainiera Argazkilaritza Jessica Y. Lee / Muntaia Humberto Vallejo Cunillera / Soinua Juliana Príncipe Salazar, Sofía García Broca, Pablo Lillo Aguilar / Ekoizpena Mariana Sánchez Bueno


Termitas 1. saioa XX. mendearen erdialdea. Espainiar familiak Espainiaren mende dauden kolonia, probintzia eta lurraldeetan bizitzen. Enbaxadoreak, diplomatikoak eta agian enpresariak, garaiko dirudunak azken batean, leku exotikoetan aisialdiaz gozatzen, leku horiek bereganatzen, leku horietan beren etxe berriak eraikitzen, eta harreman mota jakin bat ezartzen bertakoekin, “bestearekin”. Etxeko filmak arrastoz beteta, eta, agian, baita sekretuz beteta ere. XXI. mendearen hasiera. Afrikako migratzaile gutxi batzuk Bartzelonan, beren bidean geldialdi bat egiten. Ez da aisialdia, baizik eta itxaronaldia, ziurgabetasuna eta malenkonia; eta asilo eskaera onartzeko zain dauden bitartean, zalantza egoera horretan, abiatu duten bidaiako oroitzapenez hitz egin eta ametsetako Europan eta jaioterrian pentsatzean sentitzen duten nostalgiari buruz hausnartzen dute. Film txiki bat, emozioz, distantziaz eta telefono deiz beteta. Memorias de ultramar-ek eta Kambá!-k bi begirada desberdin eta osagarri eskaintzen dituzte, Europaren eta Afrikaren arteko azken mendeko (eta gaur egungo) harremanari buruz hausnartzeko. Eta modu ludikoan egiten dute, material eta arau desberdinekin: batetik, artxiboko materialarekin jolastuz eta bizitza berria emanez muntaketaren eta soinuaren bidez; eta bestetik, errealitatearen eta metafikzioaren arteko jolasaren bidez. Miguel Zozaya

92

Memorias de ultramar Carmen Bellas, Alberto Berzosa Espainia, 2021, 49 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, espainiera Muntaia Carmen Bellas, Eduardo Palenque / Soinua Juan Carlos Blancas / Ekoizpena Filmoteca Española

Kambá! Carolina Kuzeluk, Diana Kuzeluk Espainia, 2021, 25 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, frantsesa-fula-espainiera-arabiera-amazic Argazkilaritza Carolina Kuzeluk, Alex Reverté / Muntaia Gerard Borràs / Soinua Joaquín Faúndez Hormazábal / Ekoizpena Escac Films, S.L.


Termitas 2. saioa Bizitza batzuk beste batzuk baino bizigarriagoak dira, hori jakina da. Ez dira bizitza baliotsuagoak, baina bai baloratuagoak, eta haien kapitalaren pisu guztiaz eragiten diete gainerako bizitzei. Heriotzaren ondoren ere, haien betiko bizitza gainerakoena baino betierekoagoa eta sakratuagoa da. Eta gauza bera gertatzen zaie filmei. Pelikula batzuek bizitza amaigabea dute, eta beste batzuek ez dute inolako bizitzarik. Ideia hori landu dute Concha Barquerok eta Alejandro Alvaradok Descartesen. Film batzuetan, bazterkina hondakin bat da, agian estra bat, baina, film debekatuetan, bazterkinak zentsuratik salbatu diren zati bakarrak dira, film horien erradikal askeak. Hori aurkitu zuten zinemagileek Espainiako Zinematekan, Fernando Ruiz Vergararen Rocío-ri buruzko materialen bila joan zirenean: 260 negatibo-erroilu. Soinua galduta dago. Filmaren zentsuraren aldeko epai zailaren irakurketak eta Francisco Espinosa Maestrok errepresio frankistari buruz idatzitako bi testuk birmoldatzen dute. Pablo Casanuevak, berriz, zortzi film labur aurkezten ditu, gerrari eta Asturiasen izan zituen ondorioei buruzkoak. Ahaztuak ziruditen zortzi bizitzaren post-mortem luzapenak dira. Estatuak errepresoreei eta gaizkileei bakarrik eman ziena berreskuratzen du zinemak, eta borrokan ari direnei bueltatzen die. Filmaren hasieran, etorriko denaren mapa bat dago, Ribeseyaren bi ertzak lotzen dituen zubiaren eraikuntza, eta zubiak bizi izandako hamaika gertaera aurkezten zaizkigu; behin, zubiaren egur zaharra bost mila pezetatan saldu zutela, eta beste behin, dinamitaz lehertu zutela zubia, faxismo geldiezinak aurrera egitea saihesteko asmoz. Filma, zubi bat bezala, hainbat materialez eginda dago: gutunak, argazkiak, artxibo publikoak, oroitzapenak, ahozko memoria. Banan-banan, film labur bakoitzak material horien erritmoa eta forma bereganatzen ditu, eskuz egindako botilak balira bezala, itsasora jaurtitako gutunez beteta. Gutun horiek iraganetik datoz, eta iragan horretan pentsatu beharra dago, orainean bizitzeko beharrezkoa delako. Lucía Salas

Descartes Concha Barquero, Alejandro Alvarado Espainia, 2021, 21 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, espainiera Argazkilaritza Concha Barquero, Alejandro Alvarado / Muntaia Concha Barquero, Alejandro Alvarado / Soinua Juan Carlos del Castillo / Musika Paloma Peñarrubia / Ekoizpena Alvarquero

8 filmes sobre la guerra Pablo Casanueva Espainia, 2021, 33 min, DCP, koloretan, asturiera-espainiera Argazkilaritza, muntaia Pablo Casanueva / Soinua Carlos Maestre / Musika Manuel de Falla (Tine Thing Helseth y Kathryn Stott) / Ekoizpena Solombra

93


Termitas 3. saioa Alyonka soñada. Alyonka gainditua. Alyonka digeritua. Loa eta muntaketa, agian, digestioa egiteko moduak dira. Ulertzeko eta eraldatzeko moduak. Alyonka soñada-k amestu, gainditu, digeritu, ulertu eta eraldatu egiten du beste film bat, Alyonka. Lehenengo Alyonka Boris Barnet sobietar zuzendariak filmatu zuen 1961ean. Barneten ibilbidea korapilatsua izan zen (korapilatsua, kasu honetan, eufemismo bat da), eta ez dakigu zoriontsua izan zen ala ez, baina haren filmek, hori badakigu, zoriontsu egiten dute ikuslea. Alyonka-n neska bat dago, eta badaude ere lautadak, kamioiak, zeru urdinak eta hodei zuriak, maitasuna, energia, txakurtxo bat, izozkiak eta garagardoa. Zinemagileek ikusteko aukera izan baino lehen amestu zuten Alyonka, Internetek eskura jarri baino lehen (horixe da Alyonka soñada-k azaltzen diguna, filmak nola iristen diren guregana), eta ikusi ondoren ere, Alyonka amesten jarraitu zuten. Alyonka soñada-k ere, agian, amestua izateko gogoa ematen du, edo, beharbada, pelikulak nola amesten ditugun pentsarazten digu. Zinea artisau eran egiteko modu bat ere erakusten digu, zinea artisau eran baina aldi berean oso fin egiteko modu bat, ikusten dugunarekin lan egiteko modu bat, liluratzen gaituena ospatzeko modu bat. Eta gogorarazten digu denok muntatzaileak garela, bai behintzat gure ametsetan. Iraganeko pelikula bat amesten duen filma da, eta, beharbada, etorkizuneko filmak ere amestuko ditu; beharbada, bere arintasunaren ereduarekin, etorkizuneko pelikula horiek egitera bultzatuko gaitu. Pablo García Canga

94

Alyonka soñada Volga Espainia-Alemania- Libano, 2021, 71 min, DCP, koloretan, errusiera-espainiera-ingelesa-katalana Argazkilaritza, muntaia, soinua, musika, ekoizpena Volga


Napardocs

NAPAR Nafarroako ikus-entzunezkoen ekoizleen eta profesionalean elkarteak NaparDocs sortu zuen 2018. urtean, zinema dokumentalari buruz hitz egiteko eta elkartzeko gune bat proposatzeko asmoz. Elkargune ireki hori handitzen eta lekua gehiago hartzen ari da jaialdian, ontzen, eta Nafarroako lurraldetik haratago zabaltzen. Zehazki, eztabaidarako gune bat da, hiru lan-mahairen inguruan antolatuta: zinemagintzako gidoiari eta zuzendaritzari, produkzioari eta banaketari buruzko mahaiak dira, elkarrizketak, jaialdiko gonbidatuek moderatzaile lanak eginez. Hiru ponentzia horietatik abiatuta, beste profesional batzuekin loturak sortzeko eta esperientziak trukatzeko aukera ematen digu NaparDocsek. Aurtengo berritasunetako bat networking saio bat izanen da, koprodukzioak sustatu eta mugaz gaindiko zubiak sortzeko asmoz, Zinema Zubiak proiektuaren bitartez. Ekimen horren partaide dira, NAPARekin batera, Ibaia Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea eta Zukugailua Iparraldeko zinema sorkuntzarako erakundea.

95


Mahai-ingurua: Ikertzea, programatzea eta zaintzea artxibo alternatiboetatik

Omar Berrada eta Ali Essafi komisario izanen dituen Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon atzerabegirakoaren esparruan, Punto de Vista jaialdia Elías Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza Departamentuarekin elkarlanean hasi da, Léa Morin-en gidaritzapean; lankidetza horren fruitu, orain arte ia inoiz ikusi ez diren eta Abdlerkader Lagtaâ eta Mostafa Derkaoui dokumentalgileek 80ko hamarkadaren amaieran egin zituzten bi filmetako materialak digitalizatu dira: Le port de Casablanca eta La femme rurale au Maroc dira film horiek (azken hori Fatima Mernissi-rekin batera). Esparru berean, Rabat-eko Archives Bouanani erakundeko arduraduna den Touda Bouanani ere izango dugu gure artean; erakunde horretatik, bere aitaren obra ez ezik, Marokoko zinemagileen belaunaldi oso baten obra ere berreskuratzea bultzatu du. Touda Iruñean geratuko da jaialdiaren ondoren, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ikerkuntzako egonaldi bat eginen baitu. Horiekin guztiekin, artxibo alternatiboetako ikerketaren, programazioaren eta zaintzaren erronkak eta aukerak zeintzuk diren arakatuko dugu, batik bat, Marokoko testuinguruan.

96

Léa Morin (ikertzaile eta kuradorea), Touda Bouanani (Archives Bouanani), Omar Berrada (ikertzaile eta kuradorea), Ali Essafi (zinemagile eta ikertzailea), Pablo La Parra (Elías Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza Departamentuko koordinatzailea), Manuel Asín (Punto de Vistaren zuzendari artistikoa)


Fikziozko saiakera baten alde. Léa Morinen zinema-hitzaldia

Aurkezpenean, Elías Quejetea Zine Eskolak Punto de Vistarekin lankidetzan digitalizatutako filmen zatiak ikusi ahal izanen dira.

1967ko irailaren 25ean, Karim Idriss zinemagile marokoar gazteak gutun bat bidali zion Łódź-eko (Polonia) Zinema Eskolako errektoreari. Eskolan sartzeko eskaera zen. Gutun horretan, bere ibilbidea deskribatu zuen, baita Marokoko zinema baten aldeko gaur egungo borrokak ere; berak aktiboki parte hartzen zuen borroka horietan. Hainbat urte geroago, beste gutun bat bidali zuen Marokoko Souffles kultur aldizkarira, berak egindako Les enfants du Haouz (1970) dokumentalari buruz (debekatu egin zutena); Marokon baztertutako gazteen adierazpen askatasunari buruzko filma zen. Ikerketa lan handiak egin ditugun arren, ez dugu inoiz film hori aurkitu, ezta Karimek Polonian egin zuen azken filma ere: Et l’exil de tous les jours. Bi gutun horiek, desagertutako filmak, dokumentuak, argazkiak, artxiboak eta filmetako hamarnaka aterakin eta rush abiapuntu hartuta, inoiz proiektatuko ez diren filmei buruz hitz eginen dugu: oraindik aurkitu ez diren filmak, galdu direnak, galarazi direnak, suntsitu direnak, amaitu gabeko filmak, rushak edo proiektu egoeran edo baita ideia egoeran ere geratu diren filmak. Poloniatik Irakera eramanen gaituzte, Berrechid-eko ospitale psikiatrikotik Casablancako portura, Hay Mohammedi-ko txabola auzoetatik herrialdeko landa eskualdeetara. Bidaia horien arrastoak geratzen dira. Karrete baten etiketak, kamera modelo bat filmaketaren argazki batean, ikasle diploma bat, CV batean edo prentsa artikulu batean idatzitako lerroak, eta argitara ateratzen joan diren irudiak. Nola berreraikitzen ahal dugu material horretatik abiatuta? Nola biltzen ahal ditugu saialdi zati horiek? Nola pentsatu zinemaren historia bat idaztean, nahiz eta higadura, ahanztura, ezabatze eta desagertzeek zeharkatzen duten? Nola txertatu ziurgabetasuna, proba eta errorea? Nola gorde existitzen ez diren filmak? Zinema zaharberritzeko metodologiak hartzen ahal ditugu maileguan falta direnen aztarnak gordetzeko? Zer leku izaten ahal du fikzioak berrosatze politiko eta estetikoko lan horretan? Berreskuratu eta suspertzen ahal ditugu zinemagile gazte horien iraultza ametsak eta zinema gogoak, gure etorkizunerako espazio berriak asma ditzagun? Eta artxiboak berrasmatzeko espazio horiek balira? Léa Morin

Léa Morin komisarioa, ikertzailea eta programatzaile independentea da. Ikertzaileak, artistak eta teknikariak harremanetan jartzen dituzten proiektuetan parte hartzen du (ediziokoak, erakusketetakoak eta zaharberritzekoak). Bere ikerketa, funtsean, ideia, forma, estetika eta borroka politiko eta artistikoen zirkulazioari buruzkoa da, independentzien garaian (60ko eta 70eko hamarkadetan). “Archives Bouanani: une Histoire du cinéma au Maroc” (Rabat) eta Talitha (Rennes) film- eta soinu-lanak birzirkulatzen dituen elkarteko kidea da. Partekatutako fitxategien CINIMA3: Lodz-Casablanca webgunea diseinatu du (www.cinima3.com).

97


Zinemako pertsonak: lehen pertsona singularra Paulino Viotaren hitzaldia

98

Dokumentalen arloan, jaialdi honi dagokion aldetik, korronte bat zabaldu da, eta hainbatek “autobiografikoa” edo “nor bere baitan biltzekoa” dela ere esan du. Film sorta horietan autoreen bizitza edo haien hurbileko senideena lantzen da. Eguneroko egoerak agertzen dituzte, edo existentziaren gertaera dramatikoak, heriotzak, gaixotasunak, zahartzea… alegia, zinemak –finkatzearekin batera, kanporatu ere egiten duen artefaktu handi horrek– exorzizatzeko modukoak diren kontuak. Joera horretan, bizimodu arrunten eremuan gabiltza, América, América (Elia Kazan, 1963) filmeko heroismo familiar eta epikotik urrun. Epikoa zera da, kontatzeko modukoa den hori, baina dokumentalista gazteak jabetu dira bizitzearen zailtasunak eta artea kontatzeko modukoak direla, edozein bizitzatan. Baina América, América dokumental bat izanen balitz bezala ikusten ahal da, hau da, egilearen osabaren bizimoduaren berreraikitze sinesgarri eta fantasiazkoa, aldi berean. Horrek fikzioa egiten duten beste zinemagile handi batzuengana garamatza, haiek ere bildu baitira nor bere baitan eta haiek ere pentsatu baitute beren esperientzia argitaratzeko modukoa zela. Gutxi izan dira zinema-ispilu honekin ausartu direnak; Fellini eta Godard-en kasuak baino ez zaizkit bururatzen. Baina adibide horien gauza interesgarriena da, alde batetik, dokumental autobiografikoetara hurbiltzen direla, haiek ere ez dutelako inolako handitasun heroikorik, eta, bestetik, dokumental horietatik urruntzen direla egileen nortasun bereziagatik eta adierazpen zinematografikoan maisu bikainak izateagatik. Dokumentalekiko harreman bikoitz eta antitetiko hori dela eta, Federico Felliniri buruzko hitzaldi bat planteatzea egokia izaten ahal zela bururatu zaigu, inork baino urrunago eraman baitu introspekzio hori bere filmetan. Kasu zirraragarria da, zinemagileak hainbat mailatan erretratatu baitu bere burua; lehenik eta behin, sosien bitartez, nolabaiteko ezkutaketa jolas batera jolasten bere buruarekin (Moraldo, Marcello, Guido Anselmi, Snàporaz, Pippo Battistella; hemen: I vitelloni, La dolce vita; 8 ½, La città delle donne, Ginger e Fred); bere burua aurkeztuta gero (Block-notes di un regista, I clowns, Roma, Intervista). Parekorik gabeko film multzo horri buruz hausnartzeak argi berri –eta agian argigarriago– batekin argitzen ahal du jaialdian lantzen diren lehen pertsonako dokumentalen mundu hori. Paulino Viota


Paulino Viota (Santander, 1948) film luze hauen egilea da: Contactos (1970) –2010ean Espainiako Zinematekak zaharberritu zuen eta Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionaleko bilduman dago–; Duración (1970) –hau ere aipaturiko bilduman dago–; Con uñas y dientes (1977-78); eta Cuerpo a cuerpo (1982). 1966tik 1974ra bitarte film laburrak ere egin zituen, eta, haren obra osoa Intermedio DVDk argitaratu du. 80ko hamarkadaren hasieratik, Viotak ikerketa eta irakasle lanetan dihardu, zinemari lotuta betiere. Irakasle izan da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, CECC-Centre d’Estudis Cinematogràfics de Catalunyan, Elías Querejeta Zine Eskola (Donostia) eta Kantabriako Zinematekan. Hitzaldiak eman izan ditu Espainiako kultura eta zinema erakunde nagusietan.

99



Contactos


Contactos sailak gainerako arte diziplinei eta zientziak deritzogun ezagutza jarduerei zabaltzen die zinema. Eta hori bereziki garrantzitsua da gogoan zinema dokumentala hartzen badugu, zinema mota hori berez baitago bideratuta hausnarketara eta ezagutzara, gainerako arte garaikideekin partekatzen baitu errealitatea ikertzeko interesa. Sailak Espainiako zinemagintzaren historiako film erradikal eta muturretako batetik hartzen du izena, Contactos filmetik (Paulino Viota, 1970), jaialdiko lehenengo Heterodocsias Rewind sailean (2010) izandakotik.

102

Edizio honetan ate guztiak ireki dizkiogu Fernando Gandaseguiri arte biziak –jaialdiko azken edizioetako ildo emankorrenetako bat da, Garbiñe Ortegaren aurreko arte zuzendaritzak abiarazi zuen eta guk ilusio osoz ematen diogu jarraipena– programatzeko proposamen xume bat egin dezan, eta Bruno Delgado Ramo, Esperanza Collado eta Paula Guerrero gonbidatu ditugu performance eta instalazio sorta bat gauzatu dezaten. Fernandok aurtengo gogoeta ildoetako bat izango du abiapuntu, atzera begirako bietatik batean protagonista diren ibaiak, eta Brunok, Esperanzak eta Paulak pantailaren inguruan lan egingo dute, pantaila geometriatzat eta zinemaren gutxieneko elementutzat harturik. Hori guztia Oteiza museoan gertatuko da.


Azkenik, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalarekin elkarlanean, mundu mailan estreinatuko dugu Aquí no hay nada que comprender dokumentala, Elena Asins (1940-2015) artista madrildarraren obraren ingurukoa. Asins luzaroan bizi izan zen Azpirotzen (Nafarroa). Gainera, Líneas y puntos proiektatuko dugu, Asinsek bere kolaboratzaile eta musikagile Gorka Aldarekin egin zituen bideo ugarietako bat. Gorkak berak aukeratua da bideo hau.

103


Desbordes: otra historia del ojo

Begiak urezko bihurtu zaizkigu. Laia Estruch, Sibina

104

Georges Bataille zuzendariaren Historia del ojo filmean, eszena bat zezen plaza batean gertatzen da, antzerkiko arkitekturen antzera, begiratzeko toki bat. Eszena horretan, begiekin lotutako beste egoera batzuen artean “itsutzeko moduko eguzkipean”1, ikusleak zezenketa bat ikusten ari dira; zezen bat toreatzailearen aurka oldartzen da, eta airean darabil adarkatzen duen bitartean. Adar batek begia harrapatu eta begi zulotik atera dio, ur emaria handitzen zaion ibai baten antzera gainezka eginez. Desbordes: otra historia del ojo programan biltzen diren lanen performatibotasunak erregimen eskopikoaren nagusitasuna gainditzen du, ikusmenak gertaerekin, gorputzarekin edo lurraldearekin duen lotura; obren iridiszentziak beste agentzia posible batzuk konfiguratzeko espazioa zabaltzen du ikusleen begiradan. Ibai bat bezala, komisariotza honetan ibilbide bat proposatzen digute, Luz Brotoren Aumentar el caudal de un río, Nilo Gallegoren Pigmeus do Mondego eta Itziar Okarizek Izar Ocarizen laguntzarekin egindako Respiración oceánica lanen arteko loturan barrena. Proposamena Luz Brotoren esku hartzearekin hasiko da, eta orrialde hauetan instalazio originalaren parte diren bi irudi argitaratu dira. Obraren keinua zera izan zen, Lleidako Segre ibaiaren emaria hitzez hitz eta pittin bat handitzea izan zen, duela mende batetik emaria murriztua baitu interes ekonomikoak direla eta. Proiektuko bolumenen edo eskala bisualen erlazioari eutsiz, irudietako batean, ura ubidera eramaten zuen ezkutuko mahukaren ezkutuko ikuspegia agertzen da, eta bestean, berriz, ibaiaren aireko ikuspegia erakusten digu, lurraldean eraginez handitutako baina, aldi berean, ikusezina den emariarekin.


Komisariotza honekin jarraituz, Nilo Gallegoren Pigmeus do Mondego performancea izanen da; Montemor-o-Velho herrian izaten den Citemor jaialdian aurkeztu zuen lana, penintsula osoko jaialdi zahar eta garrantzitsuenetako batean. Portugaleko herri txiki horretan, arroz soroen artean, sigi-saga dabil Mondego ibaia. Nilo Gallegok eta bere laguntzaileek performancearen agertoki liluragarri bihurtu zuten ibai hori. Performatibizatu egin zuten, Mondego ibaia soinuzko aktante bihurtuta. Obraren bideoa ikusgai izanen da jaialdiak irauten duen astean, arte bizien web plataforma honetan: Teatron. Programa bukatzeko, Itziar Okarizen Respiración oceánica izanen da Oteiza museoan. Performancean, yogan erabiltzen den Ujjayi arnasketak sortutako soinua ateratzen da Itziar Okarizen eta Izar Ocarizen gorputzetatik, eta soinu hori beren fonazio aparatuaren bitartez isurtzen da, ahotik, ibaiak ozeanoetara isurtzen diren antzera. Ur masa handiek bezala, Itziarren eta Izarren arnasketa anplifikatuak dena hartzen du, eta esanahiaren zero gradura eramaten gaitu, hitza baino lehen soinua izan zen tokira; sortzeko dauden irudien horizontea. Delikueszentzia fenomeno fisiko bat da: zenbait gorputzek airearen hezetasuna xurgatzen dute, disoluzio urtsu bat eratu eta ur bihurtzen diren arte. Demagun gorputz horiek begiak izan litezkeela. Begi delikueszenteak, gertatzen dena xurgatzen dutenak begi zulotik gainezka egin arte. Urezko begidun ikusleak, agentzia berreskuratzen dutenak begiratzeko beste toki bat eraikitzeko, begiaren beste istorio bat. Fernando Gandasegui 1. Georges Bataille, Historia del ojo, Ruedo Ibérico, Paris, 1977.

105


Aumentar el caudal de un río Luz Broto

106

Esku hartze honen bitartez, azpiegitura handiek lurralde baten egoeran duten eragina pittin bat deskonpentsatu nahi da, ezkutuan eta prekarioan. Beste ubide bat sortzea izan zen proiektua, duela mende bat zentral hidroelektriko bat elikatzeko eraiki zen Seròs ubidetik desbideratu eta Segre ibaira itzultzeko; izan ere, ibai horren emaria, Lleida hiritik igarotzean, ingurumen estandarrek eskatzen duten gutxienekoaren azpitik baitago. Seròs-eko ubideak ura ibaitik hartu eta 25 km egin ondoren Segre ibaira itzultzen du; esku hartze honek, berriz, lasterbide gisa funtzionatu zuen, ubidetik desbideratutako uraren zati bat ibaira itzularazteko. Emarien bolumenetan izan zuen eragina ez zen izan ikusteko modukoa, baina, hala ere, eskala txikian jardun zuen egungo banaketa (40 litro orduko, gutxi gorabehera) deskonpentsatu nahian: 60.000 litro segundoko ubidera eta 2.000 litro segundoko ibaira. Ezkutatutako mahukekin eraikitako ubideak sifoi efektuari esker funtzionatu zuen. Gailua zazpi hilabetez egon zen instalatuta, desagertu zen arte.

Aumentar el caudal de un río 2014 urtean Campo Adentrorako (Centre d ‘Art la Panera) ekoiztu zen eta MACBAren bildumaren parte da.


Luz Broto artista eta irakaslea da Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. Espazioarekin lan egiten du, hemen dagoenarekin, tokiaren arkitekturari, hirigintza inguruneari edo lurralde baten barruko posizioari, azpiegiturari edo antolaketa egiturari, araudiei, erabilerei eta protokoloei erreparatuz; eta dena aldatuko duten gutxieneko eragiketak proposatzen ditu. Toki espezifikoko esku-hartze proiektuak egin ditu hainbat erakunderekin lankidetzan eta hainbat testuingurutan: Asimilar la temperatura exterior (Secession, Viena, 2011), Aumentar el caudal de un río (Centro de Arte la Panera, Lleida, 2014), Abrir un agujero permanente (MACBA, Barcelona, 2015), Derogar las normas de uso relativas al silencio (Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia, 2016), Tensar una línea entre dos interiores paralelos (FLORA, Bogotá, 2018) edo Prolongar los pilares (ethall, L’Hospitalet, 2021). Blueproject Foundation, BCN Ekoizpena edo gaur egun Botín Fundazioaren Arte Plastikoen Beka bezalako ekoizpen-bekak jaso ditu. luzbroto.net

107




Pigmeus do Mondego Nilo Gallego

110 Mondego ibaian egin zuen performancea, Montemor-o-Velho herrian, inguruneko soinuzko elementuak ez ezik, perkusiozko, haizezko eta difusio elektroakustikoko musika tresnak ere erabilita. Citemor jaialdirako bereziki diseinatutako proiektua da, zazpi musikari-akziolariren partaidetzarekin eta herriko hainbat pertsonak lagunduta. Produkzioa Marí­a Ordás / Bideo grabazioa Hugo Barbosa, Pamela Gallo, Adán Santiago / Bideoaren edizioa Raúl Alaejos, Nilo Gallego / Citemor koordinazio teknikoa Carlos Ramos / Koordinazio orokorra Vasco Neves / Produkzioa Joana Macias / Citemor jaialdiko zuzendaritza Armando Valente, Vasco Neves


111 Nilo Gallego musikaria da, eta soinuarekin esperimentatzea abiapuntu duten performanceak egiten ditu. Bere lanek osagai ludikoa izaten dute beti, eta ingurunearekiko eta egunerokotasunarekiko interakzioa du xede. Bateria, perkusioa eta elektronika jotzen ditu. Horretaz gain, antzerki eta dantza garaikideko konpainientzat musika sortzen du eta soinu espazioak diseinatzen ditu; Orquestina de pigmeos ekintza kolektibo esperimentaleko kide da (Chus Domínguezekin batera) eta Silvia Zayas, Alex Reynolds sortzaileekin edo Societat Doctor Alonso konpainiarekin, besteak beste, lankidetzan aritzen da. Pigmeus do Mondego honako hauek osatzen dute: Nilo Gallego, Noemí Fidalgo, Ana Cortés, Raúl Alaejos, Varis Fuertes eta Pedro Sousa Coias; musikari hauen laguntzarekin: Katsunori Nishimura eta Markus Breuss; eta honako hauen partaidetzarekin: Guilherme Barbosa, José Dias, Pedro Miguel, Mario Neves, Andreia eta Jessica, Ignacio Martinez, Saul García, Sinead Conolly, Jessica, Joana, Joí¢o, Mariana, Mariana Pardal, Mariana Vizinha, Rafael Nobre, Ruben, Tiago eta Clube de Canoagem do Infante Montemor elkartea.


Respiración oceánica Itziar Okariz, Izar Ocarizen laguntzarekin

112

Obra hau arnasketa koru batean oinarrituta eraiki zen. Ujjayi yoga egitean erabiltzen den arnasketa mota bat da. Hitzak ni garailea esan nahi du, eta ohiko itzulpena “arnasketa ozeanikoa” izaten da, irudi hori gogorarazten duelako. Piezak izaera figuratiboa du, arnasketaren soinuaren espazio abstraktuaren eta sortzen duen irudiaren artean, zeinua eta zentzua bananduta, apurtuta egongo balira bezala.


Itziar Okarizek ekintzaren eta performancearen esparruan lan egiten du, hizkuntza arautzeko moduak eta definitzen gaituzten zeinuen ekoizpena zalantzan jarriz. Bere lanak —ahots performanceak, berehalako ekintzak, bideoak, instalazioak eta testu piezak— arkitekturaren, lurraldearen, gorputzaren, erritualaren, sexualitatearen eta semiotikaren arteko loturak aztertzen ditu. Sarritan jardunbide feministekin lotu izan da, punk rockarekin, baita genero eraikuntza arauemaileen queer kritikarekin ere; Itziarrek situazionismoarekin lotutako disidentzia estetiko modu bat hedatzen du. Bere proiektuak dira, besteak beste: Unquiet Objects, Disjecta, Portland (2021); Respiración oceánica, Moving Words, Rimi Scenekunst, Stavanger; Personae, máscaras contra la barbarie, Els Baluard, Palma Mallorkakoa; La noche de las ideas, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala, Madril (2021); Las Estatuas, Oteiza fundazioa, Alzuza (2020); Bodies of Water, 13th Shanghai Biennale, Shanghai (2020); Perforado por, Espainiako pabiloia Veneziako 58. Bienalean, Sergio Prego-rekin batera (2019); Footnote to a Footnote, Academia Española, Erroma; I Never Said Umbrella, Tabakalera, Donostia (2018); Una construcción… CA2M, Madril (2018); Ideorritmias, MACBA Museu d’Art Contemporani, Bartzelona (2017); Itziar Okariz, Kunsthaus Baselland, Basilea (2017); Dream Diary, Ars Parcours, Basilea (2017). Izar Ocarizek irakurtzea, idaztea, marraztea eta karate egitea ditu gogoko. Biak Bilbon bizi dira.

113


Acciones para la pantalla Bruno Delgado Ramo + Paula Guerrero + Esperanza Collado + Javier Montero / Las Synergys

Laukizuzena hemen zegoen gu iritsi baino lehen, eta hemen jarraituko du joaten garenean. Beraz, badirudi film bat, lehenik eta behin, espazio mugatu bat dela […] guk, jendetza handi batek, arreta handiz begiratzen dioguna. Hollis Frampton

114

Baina gure aurpegietan islatutako argia leiho batetik etorriko balitz, eta leiho horretan paraleloan proiektatutako irudia paisaiako eguzkiaren argitasunean galduko balitz, filmak astebetez edo gehiagoz iraun izanen balu eta gu han izanen bagina, begira, zain, zer forma hartuko luke pantailarik ez izateak? Falta den laukizuzenean pentsatzen dugu, eta, hala ere, gure kokapenetik eta gure esperientzia enpirikotik trapezio bat ikusten genuen beti, horietako asko, guztiak desberdinak, eta pertsona bakoitzak, une oro, geurea geneukan. Pantaila martxan jartzea, nolabaiteko autonomia emanez, lagungarri izan dakiguke Isidoro Valcárcel Medinak 9 secuencias sobre la pantalla lanean aurkezten duen proposamena berresteko: proiekzioa, bere oinarria den euskarri horren zerbitzura. Proiekzio ingurunean, ikus entzuleen arreta mailak gora edo behera egiten du eta zehaztu egiten da ingurumen parametroen arabera; elementu jakin batzuk, berriz, mantendu egiten dira, arreta keinu partekatua izan dadin lagunduz, keinu filmiko bat. Pantaila bahitzea arretaren elementu disruptorea izango litzateke, zalantzarik gabe, baina nahasmendu egoerak eta argirako euskarri bat bilatzeko beharrak keinu partekatu hori itzultzen badigu?


Bruno Delgado Ramok ikerketatzat planteatzen du bere diziplinarteko lana, baliabide zinematografikoen jardunbide esperimental, material eta espazialean oinarritutako ikerketatzat, eta espezifikotasunaren ideiak, prozedura edo irakurketa espaziala garrantzitsuak dira ikerketa horietan, filmazioa eta proiekzioa kokapen eta testuinguru espezifikoetako argizko prozesuak direla pentsatuta. Oraingo honetan, Acciones para la pantalla lana prestatu du Paula Guerrero, Esperanza Collado eta Javier Monterorekin batera, Las Synergys kolektiboan. Proposamena Gabinete kino~okno proiektuaren partaidetzarekin sortu da, leihoaren eta zinemaren arteko konexioei buruzko ikerketak partekatzen dituztenez; Las Synergys kolektiboa Sevillako Santa Clara espazioan garatzen ari da proiektua. Ayudas Creación Injuve programaren babespean.


116

Film sorta hau Jorge Oteiza Museoan eginen dugun esku hartzearen barruan proiektatuko dugu. Proposamenaren une nabarmenki espazialenak animatzen dituzten hausnarketa berberei jarraikiz, film sorta honekin esperientzia filmikoari buruzko hainbat hipotesi eratu nahi ditugu, pantaila-leiho eta euskarri-argi konexio sarearen ikerketa sentikorretik abiatuta. Premisa horren arabera, film bakoitzak hipotesi bat planteatuko liguke. Proiekzioak eta leihoak aktibatzen duten argizko uneari lotutako egoerak, materialak edo ekintzak erlazionatuko lituzke hipotesi horrek. Kode bat ezarri ordez, kontzeptu horiek egitura bat konfigura lezakete, eta egitura hori izango genuke euskarri pantailaren eta leihoaren gure konbentzio eta erabileren azterketa tautologiko batean. Proiekzioa bizitzen ikasten dugu leihoaren bagajearekin. Pantaila gainean garatu dugun hezkuntza sentikorra proiektatzen dugu leihoan. Nahiz eta proiekzio egoerak eta leihoak aldatu egiten diren (ez gara eskema ideal batez ari), gure sentipenezko trebakuntzak pertzepzioko zenbait elementu edo egitura aktibatzen ditu, berezko faktorerik izan ezean. Oro har, leihoaren erabileraren hiru osagai aurkitzen ditugu inplizituak proiekzioaren jardunbidean: mozketa (eremu baten trazadura), atalase gaindiezina (muga bat da, euskarrian gauzatzen dena, eta ez dago urratua izateko pentsatua, baina bereizitako bi espazioren baterako existentziari eusten dio) eta uhinak sartzea ingurune egonkor batean (argizko, soinuzko edo haizezko bektoreak, esaterako). Hiru osagai horien jokoak edukiaren eta hedakorraren arteko, barnealdearen eta kanpoaldearen arteko, edo gainazalaren eta sakontasunaren arteko tentsioak pizten ditu. Termino partikularretan, leiho bakoitzak eta pantaila bakoitzak faktore espezifikoak eragiten dituzte. Eta beste horrenbeste gertatzen da programarekin ere. Filmen ordenak nozio zehatzen sekuentzia bat marraztu lezake, etenik gabe ibiltzeko moduko ibilbidearen zati bat. Lehenik eta behin, fokua, irudi baten bila, lehen aipatu dugun argizko une horretara biltzea begiak eta, horren bitartez, gure arreta ematea. Gu gauden beste espazio hori utzi eginen dugu, hutsune ñabartu bat itzaletan, gure gorputza murgilduta dagoen itzala, inguruneko baldintzen babespean. Gure begiak euskarri lauak islatzen duen argia jasotzen duen bitartean, bi dimentsioko irudia hartzen duen oihal zurrunak gauden espazioa eraldatzeko gaitasuna du. Euskarriak ezartzen duen mugatik kanpoko argi ezak eta argi kontzentratuak eratzen duten lekua. Gure gorputzek, printzipioz, zeharkatzen ez duten atalase bat gauzatzen du pantailak, leihoak bezalaxe (jada ate ez den leihoaz ari gara). Haizea ikusten dugu, baina horrek ez du atalasea gainditzen. Argizko unearen interfazea da. Paisaia islatzen duen eguzki distira, pantailak islatzen duen proiektorearen distira: bi argi iturriek itsutzeko ahalmena dute, distirak orban beltzak edo urdinak utz ditzake gure erretinetan inprimatuta. Horregatik aukeratzen dugu beti isla ikustea, gehienez ere ikus dezakegun gauza bakarra izanik (gauzetan duen isla), eta iraunkortasun leunagoak planteatzen dituena erretinan.


Filmek, modu inplizituan, beren kabuz eta haien artean ere, antagonikoak izan daitezkeen kontzeptuak dituztela egiaztatu dugu, hala nola agerikoena, argia eta iluntasuna. Baina, filmen bitartez, antzeko beste irudi batzuk ere bilatzen ditugu, hala nola leihoa eta pantaila. Horrek, lehenik, ikusmenaren zenbait mekanismo ulertzera garamatza, eta, bigarrenik, egunerokotasunaren behaketa horietatik abiatuta egoera filmikoaren konbentzioei buruzko gogoeta egitera. Bruno Delgado Ramo, Paula Guerrero

Focus I Jenny Okun Erresuma Batua, 1977, 3 min, 16 mm, koloretan, isila

A Proposal to Project in 4:3 Viktoria Schmid Austria, 2016, 2 min, 16 mm, koloretan, isila

​​Windmill II Chris Welsby Erresuma Batua, 1972, 8 min, 16 mm, koloretan, isila

Room Window Sea Sky Peter Todd Erresuma Batua, 2014, 3 min, 16 mm, koloretan, isila

Arequipa Barbara Hammer AEB, 1981, 12 min, 16 mm, koloretan, isila

Window Stan Brakhage AEB, 1976, 10 min, super-8, koloretan, isila

Eye Eclipse + 3 Suns + Solar, the blindman eating a papaya + Heat Ray João Maria Gusmao, Pedro Paiva Portugal, 2007-2011, 9 min, 16 mm, koloretan, isila

117


Saio bikoitza: Elena Asins

Líneas y puntos Elena Asins, Gorka Alda Espainia, 2010, 5 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

118

Bere lan berantiarrean, Elena Asinsek biziki esperimentatu zuen Gorka Alda konpositorearekin batera bideoaren arloan. Geometriaren inguruan egindako urte luzeko ikerketei garapen berria, denborazkoa, emateko modu bat izan zen. Líneas y puntos Alda eta Asinsen arteko lankidetzak emandako hogeita bi bideoetako bat da, artistaren corpus ezezagunenetako bat, gutxien aztertu denetako bat. Konpositoreak aukeratu du saioari hasiera emateko.


Olga Sevillano proiektu digitalen arduraduna da Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalean. Museoaren webgunea koordinatzeaz, kudeatzeaz eta garatzeaz arduratzen da, eta kultura-erakunde baten webgune onenari emandako Webby 2018 nazioarteko saria irabazi zuen. Javi Álvarez musikaria eta artista da, eta bideo nahiz dibulgazioko lanak eta dokumentalak egiten ditu. Ondas 2017 sari bat irabazi zuen Catástrofe ultravioleta podcastarekin.

Aquí no hay nada que comprender. Un documental sobre Elena Asins Javi Álvarez, Olga Sevillano Espainia, 2020, 62 min, DCP, koloretan, espainiera Mundu-mailako estreinaldia

119

Elena Asinsen obraren berezitasuna ezagutzen hasteko bide bat, formatu eta bitarteko ugari biltzen baititu, hala nola poesia zehatza eta marrazkiak, nahiz bideoa, eskultura eta instalazioa. Kontakizun koral bat, arte estu eta zorrotz batek egiten dituen galdera askori erantzuten saiatzen diren ahotsekin. Film hau Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalarekin lankidetzan aurkeztuko dugu.



X Films


Urtero, 2010az geroztik, Punto de Vista jaialdiak hiru errealizadore gonbidatzen ditu Nafarroan dokumental saiakera baten proiektua aurkeztu eta filmatu dezaten. X Films Proiektuak Juan Huartek 1963an fundatutako ekoiztetxe nafarretik hartzen du izena, “interes artistiko bereziko” filmak egiteko asmoz sortu zuen, eta bertan egin zituzten lehen urrats zinematografikoak Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik, Jose Antonio Sistiagak eta beste sortzaile askok. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuz, jaialdiak lan berri bat sortzeko eta, aldi berean, fikziotik kanpoko ahots berriak Nafarroako lurraldera hurbiltzeko aukera eman nahi die sortzen ari diren zinemagileei.

122

Edizio honetan, Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana errealizadoreei egin zaie euren proposamenak aurkezteko gonbita. Aurten Anna Manubens, Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieirok osatzen dute epaimahaia, proiektuetako bat aukeratuko dute, eta 2022an zehar eraman beharko da burura entsegu pertsonalaren modura, gutxienez hogei minutuko iraupenarekin. Punto de Vistaren hurrengo edizioan estreinatuko da filma. Gainera, aurten estreinatuko da X Films jaialdiko hamabigarren film irabazlea, Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren San Simón 62. Era berean, aurtengo hautagaiek aurrez egindako lan batzuk ikusi ahal izango dituzte ikusleek saio batean, eta egile horien proiektuak aurkezteko eta defendatzeko saio dinamikora, elkarrizketak ahalbidetuko diren saiora, bertaratu ahal izango dira.


X Films epaimahaikideak

Anna Manubens. Bartzelonako Hangar ikerketa eta ekoizpen artistikorako zentroaren zuzendaria da, eta Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolako irakaslea. Horren aurretik komisarioa eta ekoizle independentea izan zen, eta paper hibridoak landuz idazketaren, ikerketaren, programazioaren, proiektuei laguntzearen, analisi instituzionalen eta erakusketen arteko elkargunean. Bordeleko CAPC musée d ‘art contemporain museoan Programa Publikoen arduraduna izan zen eta, lehenago, bere jarduera independentea Pompeu Fabra Unibertsitatean irakastearekin eta artisten filmen inguruko pentsamendua eta ekoizpena lantzen dituen Auguste Orts artist-runean (Brusela) lan erregularra egitearekin uztartu zuen. Artista hauen filmetan lan egin du: Herman Asselberghs, Sven Augustijnen, Manon de Boer, Anouk De Clercq, Emily Wardill, Wendelien van Oldenborgh, Fiona Tan, Joachim Koester, Dora García, Alex Reynolds eta Adrian Schindler, besteak beste.

Miquel Martí Freixas. Programatzailea, kultur kudeatzailea, irakaslea eta kritikoa, ez-fikziozko zineman espezializatuta. Bere jarduna audientziak eratzea eta herritarrekin konektatzen duten kultur ekitaldiak sortzea da. Hainbat kultur espaziotan (Documenta Madrid, États généraux du film documentaire, Filmoteca de Catalunya eta ZINEBI, besteak beste) programatzailea da, eta Zumzeig zinema aretoa berriz ireki zuen taldeko parte izan zen; 2018an Bartzelona Hiria saria jaso zuen taldea. Gaur egun, La Inesperada jaialdiaren zuzendarikidea da. Irakasle gonbidatua da ESCACen 2009. urtetik, eta Espainian zinema dokumentala aztertzeaz arduratzen den lehen argitalpenaren, hau da, Blogs & Docs online aldizkariaren sortzailea.

Catarina Boieiro ekoizlea, kuradorea eta ikertzaile independentea da. Bere lana irudi dokumentalera eta sorkuntza garaikidera bideratzen da, zinemako zirkuitu hegemonikoetatik at. Stenar Projects plataformarekin lan egiten du, besteak beste Ana Vaz, Filipa César, Deborah Stratman eta Emily Wardill artisten filmak ekoizten eta banatzen dituen plataforma. “Resistencia visual generalizada: libros de fotografía y movimientos de liberación en Angola, Mozambique, GuineaBisáu y Cabo Verde” erakusketa egin zuen (2021-2022, Pariseko Institut national d’histoire de l’art erakundean, Gulbenkian fundazioaren finantzaketarekin), Raquel Schefer-ekin egindako ikerketa historiko eta kuratorialeko prozesu baten emaitza izan zena. Doc’s Kingdom – International Seminar on Documentary Film mintegiaren argitalpenen koordinatzailea izan zen 2021. urtean.

123


X Films 2022 errealizadoreak

Blanca Camell Galí (1990) Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra unibertsitatean, eta zinema master bat Université Paris 8 unibertsitatean. Le Fresnoy – Studio national des arts contemporains ikastegian eman zien jarraipena ikasketei. Bere filmek emakumeen desira lantzen dute, benetakoarekin lan eginez fikzioan oihartzun egiteko. Indie Lisboa, Malagako Jaialdia, Seminci, Cinespaña, D’A Film Festival, Premiers Plans d’Angers eta Côté Court jaialdietan aurkeztu dira egile honen L’oreig, Ídols, Tombent les heures eta Pol·len film laburrak.

124

Aukeratutako filmografia Pol·len (2019), Tombent les heures (2018), Ídols (2016), L’oreig (2014)

Hugo Amoedo. Zinemagilea naiz eta Bruselan bizi naiz. Fikzioa, dokumentala eta egunkari filmatua landu ditut nire film laburretan. Maitasuna, bakardadea eta ziurgabetasuna aztertu ditut, eta saiatu naiz alderdi intimoak eta politikoak, dramak eta komedia, nahasten. Orain lana, adiskidetasuna eta paseoa interesatzen zaizkit. Nire aurreneko film luzearen proiektuan, To Redigit, Belgikako Atelier Graphoui-k ekoitzia, artxiboak industria mailan digitalizatzen dituen lantegi batean lan egiten duten bi lagun filmatuko ditut; keinuei eta begiradei buruzko filma izango da, eta digitalizazio makinak lehertuko dituzten artxiboko irudiekin osatuko da.

Aukeratutako filmografia Europa (2017), On n’a pas fait l’amour (2014), Camping Wesertal (2013), Robin&Robin (2012)

Magdalena Orellana Madrilen bizi den zinemagilea eta diseinatzailea da Magdalena Orellana (Buenos Aires, 1990). Buenos Aireseko Unibertsitateko Diseinu fakultatean, ECAM-en eta Elias Querejeta Zine Eskolan egin zituen ikasketak, eta azken horretan filmatu zuen ZINEBI jaialdian estreinatutako Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va filma. Besteak beste, Círculo de Bellas Artes, The Film-Makers’ Cooperative, Madrilgo Cineteca eta Tabakaleran egon dira ikusgai bere lanak. Une honetan bere lehen film luzea egiten ari da, Hasta que el lugar se haga improbable, eta proiektuak Donostiako Zinemaldiaren, Elías Querejeta Zine Eskolaren, Márgenes Festibala eta Madrilgo Mataderoko babesa du.

Aukeratutako filmografia Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va (2020), A smile is not a paradigm (2018), I’ll wrap my words in paper bags (2018), Sobre la mesa las escaleras (2018), Last Night I Dreamt People Were Playing Football on Ice (2018), Conversaciones (2016)


Aurreko lanen saioa

Conversaciones Magdalena Orellana, Espainia, 2016, 5 min, DCP, koloretan, espainiera

Last Night I Dreamt People Were Playing Football on Ice Magdalena Orellana, Espainia, 2018, 3 min, DCP, koloretan, ingelesa

Sobre la mesa las escaleras Magdalena Orellana, Espainia, 2018, 5 min, DCP, koloretan, espainiera

A smile is not a paradigm Magdalena Orellana, AEB, 2018, 4 min, DCP, zuri-beltzean, ingelesa

Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va Magdalena Orellana, Espainia, 2020, 8 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, espainiera

Europa Hugo Amoedo, Belgika-Espainia, 2017, 28 min, DCP, koloretan, espainiera

Tombent les heures Blanca Camell Galí, Frantzia, 2018, 26 min, DCP, koloretan, frantsesa

125


X Films 2021 proiektua

San Simón 62 Irati Gorostidi, Mirari Echávarri Espainia, 2022, DCP, koloretan, euskara-espainiera Mundu-mailako estreinaldia

126

Irudia, soinua, ekoizpena Irati Gorostidi, Mirari Echávarri / Muntaia Mirari Echávarri, Irati Gorostidi, Ainara Elgoibar, Usue Arrieta / Aukeratutako filmografia Mirari Echávarri: San Simón 62 (2022), Cuerpos #1 Santa Águeda (2017), Irati Gorostidi: San Simón 62 (2022), Unicornio (2021), OT-IL (2020), Euritan (2017), Pasaia Bitartean (2016)

80ko hamarkadan, Lizasoko (Nafarroa) komentu batean Ortzadarraren komunitate xelebrea bizi izan zen. Eraikinaren horma hotzak lore marrazki handiz apaindu ziren, eta aretoetan topaketa jendetsuak egin ziren, new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzeko. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertakari horren arrastorik ez da antzematen ia. San Simón 62 filmaren egileak beren amen lekukotzek erakarrita hurbildu ziren bertara; izan ere, beren amak, frankismoaren ondorioetatik libratu eta aro berri horren erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, Ortzadarren komunitateko kide izan baitziren.




Hezkuntza programa



Beste urte batez, gazteen egungo eta etorkizuneko komunitatearekiko konpromisoaren erakusgarri, jaialdiak forma emango die ikusle gazteenentzako proposamen zehatzei. Punto de Vistaren hezkuntza programak aukera eman nahi die haurrei eta gazteei zinemagintza arte eta ezagutza bide gisa esperimentatu dezaten, eta horretarako proiekzioak, jarduerak eta tailerrak proposatzen ditu. Drac Màgicen ohiko kolaborazioari, Civivoxen egoitzetan haurrentzat egiten diren bi tailerrak aurkezten baititu, aurten A Bao A Qu elkartearen jarduera gehituko diogu, izan ere, elkarte horrek zuzenduko eta bideratuko ditu Golem zineetan egingo den haurrentzako saioa eta Nafarroako Filmotekan egingo den gazteentzako saioa. Gainera, era berean A Bao A Qu elkartearen bidez, Gazte Programatzaileak x Punto de Vista proiektua abiaraziko dugu, helburua da gazte talde bat jaialdi batek berezkoa duen programazio lanetan jartzen hastea: irakasleek, programatzaileek eta Mercedes Álvarez eta Arturo Redín zinemagileek gidatuta, film bat aukeratuko dute hainbat proposamenen artetik, eta jendaurreko saio batean aurkeztuko dute.

131


Planetarentzako irudiak Civivox zentroen sarearekin eta Drac Màgic kolektiboarekin elkarlanean, haurrentzako eta gazteentzako bi tailer antolatu ditugu.

132

Drac Màgic gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, 1971n sortua, eta ikus-entzunezkoen kultura aztertu, haren zabalkundea egin eta hainbat hezkuntza, gizarte eta kultura jardueratan erabiltzen du. Kooperatibaren eginkizuna da irudiaren inguruan pentsamendua eta ekintza sortzea, irudiekiko arduratsua, aktiboa eta sortzailea den gizarte bat eraikitzen laguntzeko.


Ikus-entzunezko muntaia ekologistak

Mendillorriko erretratuak. Inprimaketaren une magikoa

Hainbat ekosistema naturalen eta giza ekosistemen irudien artxibo bat oinarri hartuta, esperimentu bat eginen da irudien ordenarekin, musikarekin, soinu efektuekin eta ahotsarekin, planetaren etorkizunari buruzko utopia filmiko txikiak sortzeko. Tailerrean asmamen teknologiko bat erabiliko da, Mash Up Table izenekoa, eta, haren bidez, zinema muntai bat elkarlanean eta sormenez egiten ikasiko dute parte hartzaileek.

Paper sentikor bat, objekturen bat eta argi pixka bat erabiliz, egin dezagun argazki bat! Edabe magiko baten errezeta dirudi, baina argazkigintzaren oinarria da. Mendilloriko lakuaren inguruan aurkitutako elementu naturaletatik abiatuta, irudi bat inprimatzea eta argazki esperimentalak sortzea ahalbidetzen duten mekanismoak aztertuko dituzte parte hartzaileek.

133


Mundua ezagutzen

134

A Bao A Qu elkarteak abentura zinematografiko bat proposatzen digu hiru ekitalditan, oso bestelakoak diren herrialdeetako eta garaietako pertsonaiak eta lekuak ezagutzeko. Fátima, Reza eta Renérekin batera hausnartu eta barre eginen dugu, gauzak zalantzan jarriko ditugu eta hunkitu eginen gara. Proposamen hau zinemari eta musikari kantu bat da, eta norberaren eta besteen emozioei, haurren munduari, helduen munduari eta naturarekiko eta hiriarekiko harremanari buruzko hausnarketarako espazio bat irekitzen du.


Nan va Koutcheh (Ogia eta kalea) Abbas Kiarostami Iran, 1970, 10 min, DCP, zuri-beltzean, persiera Bere fikziozko lehen film laburrean, Abbas Kiarostamik egunerokotasuneko abentura bat kontatzen du. Haur bat etxera bueltan dator, bere auzoko kaleetan barrena. Egiteko txiki bat du: etxera ogia eramatea, afaltzeko. Baina ustekabeko oztopo batek geldiarazi eginen du: bidean txakur bat gurutzatuko zaio, eta beldurra emanen dio aurrera jarraitzeak. Lortuko du etxera iristea?

Petite lumière (Argi Txikia) Alain Gomis Senegal, 2003, 15 min, DCP, koloretan, wolofera-frantsesa Fátima 8 urteko neska senegaldarra da, eta, film honetan, buruan zer darabilen azaltzen zaigu. Hozkailuko argiak piztuta jarraitzen du, atea ixten dugunean? Jendeak hor jarraitzen du, begiak itxita ditugunean? Fátimaren begirada, entzuten dituen soinuak eta haren esperientzia sentsorialak baliatuz, mundua zalantzan jarri eta beste ikuspegi batetik ezagutuko dugu, eta agian konturatuko gara ez datorrela bat helduon ikuspegiarekin.

Rentrée des classes (Klasera itzultzea) Jacques Rozier Frantzia, 1955, 24 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa Bukatu dira udako oporrak Frantziako Proventzako herri txiki batean, eta Renék oraindik ez ditu etxeko lanak egin. Orduan, laguntza eskatuko dio bere aspaldiko lagun Susuri. Eskolako lehen eguna iristean, lagun batek erronka jota, palasa ibaira botako du. Horrela, natura ezagutzeko balio izanen dion abentura handi bat hasiko da. Jacques Rozierren lehen filma askatasunari kantu bat eta zentzumenei oda bat da, Renék ikusi, entzun eta aurkitzen duenaren bidez.

135


Erretratuak, hitzak, emozioak. Fikzioaren eta dokumentalaren artean

136

Liburutegi Zerbitzuarekin eta Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean, A Bao A Qu elkarteak ikusle gazteentzako saio bat aurkeztuko du, diptiko moduan: azken urtean estreinatutako bi film laburren proiekzioa, eta horien egileen eta ikusleen arteko solasaldia, sortze prozesuez, hautu zinematografikoez eta euren filmak bultzatu dituzten beharrez. Mikel Gurreak, fikzioaren bidez, eta Lur Olaizolak, poesiaz betetako dokumental baten bidez, hitzaren balioa, gaztetasunaren indarra, memoria, materiak eta sentiberatasuna jorratu dituzte.


Heltzear Mikel Gurrea

Zerua blu Lur Olaizola Lizarralde

Espainia, 2021, 17 min, DCP, koloretan, euskara

Espainia, 2020, 14 min, DCP, koloretan, euskara

Donostia, 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Absente den anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako igoerarik zailena egiteko entrenatzen ari da. Filmean nerabezarotik helduarorako urratsak, eskaladaren indarra eta potentzia, absentzia eta isiltasuna aztertzen dira, modu sotilean eta oroitarazlean. Heltzear Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta bertako sail ofizialean egon den euskarazko lehen film laburra da.

1954ko urtarrilaren 24an, Mamaddi Jaunarena Le Havretik New Yorkera zihoan itsasontzi batera igo zen. Orduan 22 urte zituen, eta hauxe bakarrik zekien: New Yorkera iristean emakume bat izanen zuela zain, harentzat neskame gisa lan egiteko. Zazpi eguneko eta zazpi gaueko bidaia izan zen. Ipuin baten hasiera izan zitekeen. Edo agian film batena. Izan ere, Mamaddiren bidaia bere herriko zineman hasten da, Ortzaizen, eta irudiak pantailatik ateratzen dira, bizitza zeharkatzen dute eta betiereko bihurtzen dira: Cadillac eder bat, emakume gazte bat, zeru urdina.

137


Punto de Vistako Programatzaile Gazteak

138

A Bao A Qu 2004an sortutako kultura elkarte bat da, bereziki aritzen dena sorkuntza eta hezkuntza uztartzen dituzten egitasmoetan, haurrak, gazteak, sortzaileak (zinemagileak, argazkilariak, artistak…) eta hezitzaileak inplikatuz. Elkartearen programa nagusiak dira: “Cine en curso”, “Fotografía en curso”, “Creadores en residencia en los institutos de Barcelona” eta “Moving Cinema”, “Inside Cinema” eta “CinEd” Europako proiektuak.


Lehen Aldiz, Punto de Vista-k Programatzaile Gazteak Moving Cinema proiektua abian jartzen du, 16 eta 19 urte bitarteko gazteen esku egongo den programazio-gunea. Haiek izango dute jaialdiaren parte izango den film bat hautatzeko eta laguntzeko ardura. Hainbat astetan zehar, Mercedes Álvarez eta Arturo Redín zinemagile, programatzaile eta irakasleen lankidetzarekin, hainbat film ikusi eta komentatuko dituzte, taldeak berak jaialdian zehar aurkeztuko duen filma aukeratzeko. Zine programazio bat diseinatzeko, ezinbestekoa da filmak arretaz ikustea, lanak ezagutzea, harremanak egitea, filmak nola proiektatuko diren pentsatzea ikusleentzat esperientzia berezia izan dadin, eta programazioaren osagarriak pentsatzea eta komunikazio lana egitea, jendeak ezagutu eta aintzat hartu dezan. Prozesu horien bidez, Programatzaile gazteek oso lotura berezia ezartzen dute ikusten eta programatzen duten zinemarekin, eta beste gazte batzuei transmititzen diete. “Punto de Vistako Programatzaile Gazteak” Nafarroako Kutxaren Fundazioaren lankidetzari esker garatzen da, eta Moving Cinema proiektu europarraren barruan kokatzen da. A Bao A Qu-k 2014tik burututa, proiektua beste jaialdi batzuetan ere garatu izan da, hala nola Sevillako Zinemaldian, D’A Film Festival-en, L’Alternatiba-n, BelDocs-en (Serbia), Kino Otok-en (Eslovenia), eta Vilnius Film Festival-en (Lituania), besteak beste.

139



Irudien jatorria

10 or. Nafarroako Errege Artxiboa eta Artxibo orokorraren estereoskopikoa (AGN, DFN_IMG4239) 41 or. Nejma (1987) aldizkariaren atzeko kontrazala, iragarki batekin, Ahmed Bounanik The Seventh Door-erako argitaratzaile baten bila dabilela adierazten duena 46 or. Amghar filmaren fotograma (Mostafa Derkaoui, 1968) 49 or. Mémoire 14 filmaren fotograma (Ahmed Bouanani, 1971) 50 or. Si Moh, pas de chance filmaren fotograma (Moumen Smihi, 1971) 52 or. 6 &12 filmaren fotograma (Ahmed Bouanani, Majid Rechiche, Mohamed Abderrahman Tazi, 1968) 54 or. Alyam, Alyam filmaren fotograma (Ahmed El Maânouni, 1978) 58-59 or. Actualités marocaines, irudi promozionala [datarik gabe] 62-63 or. Rentrée des classes filmaren fotograma (Jacques Rozier, 1956) 66-67 or. Douro, faina fluvial filmaren fotograma (Manoel de Oliveira, 1931)

Proiekzio-kopien jatorriak

68-69 or. Paddle to the Sea filmaren fotograma (Bill Mason, 1966)

47 or. Tetuán, la blanca. Filmoteca Española-k emandako kopia

78-79 or. O Movimento das Coisas filmaren fotograma (Manuela Serra, 1985)

47 or. La fugue de Mahmoud. Institut national de l’audiovisuel-ek (INA) emandako kopia

85 or. MS Slavic 7 filmaren fotograma (Sofia Bohdanowicz, 2019) 99 or. Paulino Viotaren erretratua (Óscar Fernández Orengo) 107 or. Aumentar el caudal de un río (Luz Broto, 2014) 108-109 or. Aumentar el caudal de un río (Luz Broto, 2014). Aireko fotografia HoverFilms APV 110-111 or. Pigmeus do Mondego-ren irudia (Nilo Gallego) 112-113 or. Respiración oceánica-ren irudia (Itziar Okariz, Izar Ocarizen lankidetzarekin) Perforado por proiektuan, Peio Aguirrek komisariatu zuena 2019ko Veneziako Biennalerako 134 or. Petite lumière filmaren fotograma (Alain Gomis, 2003)

47, 51, 55 or. Amghar, Marta, Une ombre parmi d’autres, Chant pour la mort des adolescents, Adopcja, Zofia i Ludmila, Lekcja 41, Elzbieta K. Łódź Film School-ek emandako kopiak 48, 51, 53 or. Tarfaya ou la marche d’un poète, Visages de Marrakech, Forêt, Le rocher, 6 & 12, Sin Agafaye, La nostalgie du naïf, Mémoire ocre. Centre Cinématographique Marocain-ek (CCM) emandako kopiak 55 or. Alyam, Alyam 2015 urtean zaharberritu zuen The Film Foundation’s World Cinema Project-ak, Ahmed El Maânounirekin elkarlanean. Cineteca di Bologna/L’Immagine Ritrovata laboratory-an egindako zaharberrikuntza. 4k eskanerra Eclair laboratories-etan eginda 56 or. Transes 2007 urtean zaharberritu zuen The World Cinema Foundationak Cineteca di Bologna/L’Immagine Ritrovata laborategian, Ahmed El-Maânouni eta Izza Geninirekin elkarlanean. Armani, Cartier, Qatar Airways eta Qatar Museum Authority izan ziren zaharberrikuntzarako finantzatzaileak 64 or. L’Hirondelle et la Mésange, An-Nil oual hayat. Cinémathèque Française-k emandako kopiak 66 or. Douro, faina fluvial. Cinemateca Portuguesa-k emandako kopia

141



COURTISANE FESTIVAL NOTES ON CINEMA — 21ST EDITION — 30 MARCH > 3 APRIL 2022 GHENT BELGIUM WWW.COURTISANE.BE

IMAGE: ‘PSEUDOSPHYNX’ BY ANA VAZ

Palermo Cantieri culturali alla Zisa 30 May —— 5 June 2022 twelfth edition

SICILIA QUEER 2022 INTERNATIONAL NEW VISIONS FILMFEST


@GustavoFontán

Septiembre 2022 | Buenos Aires - Argentina



V22_Ins_puntodevista_150x106+bw.qxp 02.02.22 19:36 Seite 1

60 th VIENNA INTERNATIONAL FILM FESTIVAL

OCTOBER 20–NOVEMBER 1, 2022 viennale.at

Porto/Post/Doc 9th Film & Media Festival 18-26 Nov 2022

www.filmfreeway.com/portopostdoc · www.vp.eventival.eu/portopostdoc

V 22 I

open from Jan 1 until Aug 31 2022

www.portopostdoc.com




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.