Raúl Guerra Garrido 2019

Page 5

Nonahiko buztinak nonahiko gizaki

ANJEL LERTXUNDI

EXTREMADURAKO BIZTANLEEN IA ERDIAK emigratu egin behar izan zuen frankismo garaian. Alemania eta Suitza eta Katalunia izan zituzten destino batzuk. Askorentzat, ordea, Alemania urrutiegi zegoen eta handicap handia zen bertako hizkuntza, eta emigrante olde handi batek Gipuzkoa hartu zuen destinotzat: euskal industria-sarea hazten eta ugaritzen ari zen, eta enpresek lan-indar gehiagoren premia zuten. Gainera, emigrante haietako batzuek, ez dago jakiterik zenbatek, ezaguna zuten Gipuzkoa, Pasaia eta Jaizkibel aldea bai behintzat, gerra bukaeran Gaintxurizketako bunkerrak eta errepidea egiten jardun zutenetik Francok errepresaliatuta. Etorkin haietako asko diktaduraren biktima zuzenak ziren, eta guzti-guztiak krisi ekonomikoaren eta kapitalismo gordinenaren biktimak. Ohituta zeuden bazterketa sozialera; arrazismoa ezagutuko zuten laster.

7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.