Euskal Hizkuntza eta Literatura DBH 1

Page 40

16. Filmaren laburpena. Irakurri filmaren sinopsia edo laburpena, eta parentesi arteko adizkiak ondo jarri behar dituzu hutsuneetan. Hogei urte inguruko gazte donostiar bat (Juan Martin), urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera (abiatu) abiatu da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” (deitu) ______, eta baserriaren izena “Aranguren” (izan) _____. Hara heldutakoan, zer topatuko du, ordea, Juan Martinek? Baserrian bizi da, bertan lan egiten eta ikasten du, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere (joan) _____ egunero ikastaroa egitera. Baserriko familia aitak, amonak eta lau seme-alabek (osatu) _____. Baserriko gorabeherak bi (izan) _____: alde batetik, hizkuntza-arazoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazari-giroak sortzen dizkionak.

17. Idazlana: pertsonaiak deskribatzen. Irakurri Juan Martinen deskribapena eta deskribatu Ixabel pertsonaia. Hauxe da Juan Martin (Mikel Losada antzezlaria), protagonista nagusia. Donostiako euskarako ikasle prestua. 20 bat urte ditu, eta euskaltegian ondo moldatzen dela ikusita, Harrialdeko baserri batera joango da “benetako euskara” ikastera. Han, baina, tutik ez du ulertzen. Baserriaren berririk ez duen hiritar peto-petoa da Juan Martin.

Hauxe da Ixabel (Ainere Tolosa antzezlaria), baserriko alaba eta Juan Martini lagunduko diona.

– OHARRA: ezer idatzi baino lehen pentsatu zer itxura duen, zer egiten duen baserrian eta nolako harremanak dituen Juan Martinekin.

18. Solasean: zer egiten duzu baserrian? Lau edo sei ikasleko taldeetan bildurik, jarraitu irakaslearen orientabideei. 41

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.