Barne-geodinamika
2. Bi plaka elkarrengandik urruntzea edo bereiztea: ertz dibergenteak Urruntzen ari diren bi plaken arteko mugari dortsal ozeaniko esaten zaio. Dortsalak mantuko material urtua askatzen duten itsaspeko mendikate luzeak dira; 75.000 km luze eta 2.000 m altu izaten dira, eta lautada abisaletan daude kokatuta. Zeharkako ebakia eginez gero ondo ikusten da dortsala ehunka kilometroko zabalera duten bi mendilerrok osatzen dutela; horien erdian rifta edo hobi tektoniko izeneko sakana bereizten da. Plataforma kontinentala
Ezponda Sedimentuak
Guyota
Lautada abisala
Dortsal ozeanikoa
Transformazio-faila
Pitoia
Irla bolkanikoa
Hondo ozeanikoaren erliebea
Bi plaken arteko zartaduratik etengabe irteten da magma, eta ondorioz, litosfera ozeaniko berria eratzen da; eratuz doan neurrian itsasoa zabaldu egiten da, eta ondorioz, plakak urrundu edo bereizi egiten dira. Prozesu osoan zehar lurrikara ugari gertatzen dira, litosfera, zurruna izanik, hautsi egiten delako. Baina subdukziorik ez dagoenez, ez da sakoneko lurrikararik gertatzen. Bestalde, mantuan dauden materialen igoerak jarduera bolkaniko handia sortzen du, eta sumendi asko eratzen dira. Azken datuen arabera, subdukzio-aldeen tiraldiek eragiten dute dortsalen eboluzioa. Tiraldiek hausturak sortzen dituzte litosferan; horrela, presioa jaitsi egiten da, eta 60-80 km-ko sakoneran dauden harrien zati bat urtu egiten da; dentsitatea dela-eta gorantz egiten dute, eta magmak sortzen dira. Dena den, badirudi tiraldiak ez direla nahikoak kontinenteen zatiketa eta dortsalaren sorrera azaltzeko; beraz, sistema konbektiboren bat egon behar du. Gune beroa Plakaren subdukzioa mantuaren sakonerainokoa da, eta horrek azaleratuta duen zatitik tiratzen du
Dortsala
Goranzko luma Mantu osoak plastikotasuna du. Ez dago astenosferarik
Nukleoa
Konbekzioa mantuan.
40