Fiesta: Eguzkia jaikitzen da

Page 17

«–Borondatezko erizaina zuan gerran ni egon nintzen ospitalean. […] »–Mikaztuta hitz egiten duk. »–Barkatu. Ez nian asmo hori. Datuak eman nahi nizkian, besterik ez». Lesioak bizitza eta literatura markatu zizkion, hortik lagunak Jakeri egozten dion mikaztasuna, eta pentsatzekoa da lesioaren benetako izaera ez ezagutzeak jakin-mina eta esamesak eragingo zituela lagun-taldean, zeren haietako batek esaten dio Jakeri: «–Talde batek ziok inpotentea haizela. »–Ez –esan nuen–. Istripu bat izan diat. »–Hori ez aipatu sekula –esan zuen Billek–. Ezin aipatu den gauza-klasea duk. Horrexegatik, gauza misteriotsua bihurtu behar huke». Eta horixe egiten du Jakek, inpotentziaren «gauza misteriotsua» literatura bihurtu, eta trama sotil bat lotu hari erdi ezkutu batekin. Hariari segitzeko, irakurleak aski izango du kameraren mugimenduari erreparatzea Brett Ashley agertzen den aldiro. Inpotentzia «ezin aipatu den gauza-klasea» dela esaten dio Billek Jakeri. Aipatu, agian ez, baina ikusi bai. «Gauza-klase» horrek eragiten dion tormentua, ia klandestinoki eta maskulinitate konplexatu batez eramana, ari zaigu erakusten Jake bere kameraren mugimenduekin. Horixe lortzen baitu Hemingwayk, trama sotil bat hari erdi ezkutu batekin lotuz, inpotentziaren «gauza misteriotsua» literatura bihurtu.

19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.