Artearen Historia batxilergoa 2

Page 37

ANTZINAKO EGIPTO

ANTZINAKO EGIPTO Mundu honetaz kanpoko bizitza badela eta izaki guztien, bizidunen eta bizigabeen, arteko lotura irmoa dela, horra antzinako egiptoarrek zituzten bi funtsezko sinesteak. Hain zen garrantzitsua haien erlijio politeista –hartara bildu zir en Egiptoko lurraldeetako sinesteak eta jainkoak, bai eta faraoia, gizakien artean bizi zelarik, gizakien eta jainkoen arteko jainko bitartekaria zelako ustea–, non guztiz arrazoitzen baitzen har en arabera piramide itxurako gizarte-egitura zurruna, faraoia goiko erpinean jaun eta jabe. Inbasio, bar ne-gatazka eta krisialdi askorengatik ere, hiru mila urtean ez ziren zibilizazio hartan funtsezko sinesteak, gizartea eta arte moldeak modu esanguratsuan aldatu. Halatan, erlijio eta hileta-errituen guztiz mendean egon ziren antzinako Egiptoko arte moldeak. Antzinako Egiptoko kronologia – Inperioen aurreko aldia (K.a. 2900-2575). I-III. dinastiak. – Inperio Zaharra (2575-2134). IV-VIII. dinastiak. – Inperioen arteko lehen aldia – Inperio Ertaina (2040-1640). XI-XIV. dinastiak. – Inperioen arteko bigarren aldia – Inperio Berria (1550-1070). XVIII-XX. dinastiak. Ordutik aurrera hainbat gainbeheraldi ezagutuko zuen Egiptok eta err ege nubiar eta persiarren gobernupean egon zen, K.a. 332. urtean Alexandro Handiak konkistatu zuen arte. Konkista haren ondorioz sortu zen K.a. 304an Tolomeotarren dinastia, Erroma K.a. 30. urtean Egiptoz jabetu zen arte agintean egongo zena. Errenazimentura arte kultura guztietan gertatuko zen moduan, ez zen artearen gaineko ideia garbirik, bai ordea ongi eginiko lanarena, hau da, aintzat hartua zen helburuari begira aproposa zen lanarena. Halatan, artisau soiltzat, igeltseroen modu 37

berean, hartu izan ziren eskultoreak eta pintoreak, eta harrera eta barne-antolakuntza arau zorrotzez zaintzen ziren gremioetara biltzen ziren zenbaitetan, Deir-el-Medina herrian gertatuko zen bezala. Halarik ere, bestelako estatusa zuten arkitektoek, goi-mailako nobleziar en, apaizgoar en edo funtzionarioen artekoak baitziren eskuarki.

ARKITEKTURA Erlijio edo hileta-funtzioa zuen egun ezagutzen dugun arkitektura egiptoar guztiak. Jaur egi eta etxe arruntei buruz, pintur etako irudien edo maketen bitartez iritsi zaizkigun lekukotzak baizik ez ditugu ezagutzen, zimenduez gainera. Material askoz hauskorragoak, pezoa eta adreilua, erabiliko zituzten seguruenik horrelako eraikinetan. Mundu honetakoaz kanpoko bizitzar en ideia horren garrantzitsua zelarik, logikoa zen hilobi handiak eraikitzerakoan harria erabiltzea, eraikin haien sendotasuna bermatzearren, ezinbestekoak baitziren hilobi haiek Kak edo arimak beste bizitzarako bidaia onik egingo bazuen. Adreiluzko eraikuntza-lan batzuetan estalki gisa zirkulu erdiko ganga bideratu bazuten er e, arkitrabeestalkiak erabili zituen beti erlijio-arkitektura egiptoarrak eta, beraz, ezinbesteko zuten haiek zutabea. Era askotan landu zituzten egiptoarr ek zutabeak, enbor eta kapitel mota ugari erabiliz. Halatan, honako kapitel eta zutabe mota hauek bereiz daitezke haien artean: loto itxurakoak, papiro itxurakoak, palmondo itxurakoak , protodoriarrak eta hathoriarrak (horrela deituak Hathor jainkosa emakume aurpegiz eta behi belarriz azaltzen dutelako). Esanahi sinboliko zehatza zuen haietako bakoitzak. Tenplu eta hilobietako hormak oparo apaintzen eta dekoratzen zituzten baxuerliebeen bitartez eta, hauek bezala, polikr omaturik ageri zir en zutabeak eta beste arkitektura-elementu batzuk ere. Hileta-arkitekturaren barruan, aipagarri dira: – Mastaba. Piramide moztuaren itxura zuen. Huraxe da monumentu zaharr ena, Inperio Zahar guztian zehar erabili zena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.