Artearen Historia batxilergoa 2

Page 20

Elementu eutsiak dira arkuak eta estalkiak. Honako estalki mota hauek ber eizten dira: dinteldunak, arkitrabedunak, teilatuak, gangak eta kupulak. Uztai itxurako elementu eutsiak dira arkuak. Ziri moduan lotzen diren blokez eratzen dira; ziriharri deritze bloke horiei. Ber en forma bereziari esker, oinarrian ageri diren bi lerroetara igarotzen dira jasotzen dituzten bultzadak. Inposta-lerro deritze lerro horiei. Erdi-puntukoak edo zirkulu erdikoak, zorrotzak edo ogiba arkuak, ferra arkuak, beheratuak, gingildunak (hirugingildunak, gingil anitzekoak), konopialak,‌ izan daitezke arkuak. Dinteldunak izan ziren lehen estalkiak: harrizko lauza handi horizontalak uzten zir en bermatzen elementu eusleen gainean (hormak eta zutabeak). Hori egin ahal izateko, arrabolez goratzen zir en pieza haiek, pendoitz handietan gora. Sistema haren arabera, ez zen gune argitsu zabalik bideratzen, zutabe asko ezarri behar baitzen espazio guztian estalkiko piezen pisu handiari eutsiko bazioten. Estalki arkitrabedunetan zutabe eta alboetako hormen gainean bermatzen da habe horizontalez itxuraturiko egitura bat, eta egitura haren gainean eraikitzen da estalkia. Zur ezko oholez itxuratzen ziren eskuarki molde honetako estalkiak eta, bistan denez, sistema dinteldunetakoak baino arinagoak ziren. Hala eta guztiz er e, beharrezkoak ziren zutabeak bar ne-espazioetan, estalkiar en pisuari eusteko. Entablamendu deritzo arkitrabe-sistema osatzen duten elementuen multzoari. Arkitektura klasikoan hiru osagai ditu entablamenduak: arkitrabea, frisoa eta erlaitza. Erlaitzar en gainean beste bi berma daitezke, angelua eratuz, edo beste bat, kurbatua oraingoan. Horr enbestez itxuratzen da frontoia delakoa. Tinpano deritzo frontoiaren barruko espazioari. Ageri dituen isurialde edo plano makurtuen kopuruaren arabera ber eizten dira teilatuak: isuri bikoak, hiru isurikoak,‌

A

B

Eskuarki zurez edo igeltsu finez itxuraturiko egitura horizontal arina da sabai kasetoiduna : eraikin baten barne-espazioaren goialdean ezartzen da, teilatuar en egitura begien bistatik gordetzeko.

Gangak Material batzuen, harri nahiz zuraren, eskasiak eta zutaberik gabeko espazio zabalagoak eta gardenagoak sortu nahiak bultzaturik azaldu zen ganga. Adreiluz edo harlanduz eraiki daiteke eta, alboetako hormetan bermaturik, albo-bultzadak eragiten ditu, ostikoen eta eraikinaren kanpoaldetik erantsitako beste elementu batzuen bitartez indargabetzen direnak. Ganga batek zintra bidezko eraikuntza-lana eskatzen du ezinbestean. Behin-behineko egitura bat da zintra, zur ez egina, eta har en bitartez eusten zaie harrizko blokeei, kar eorea edo zementua erabat gogortu eta landu beharreko sektorea guztiz eraiki den arte. Zirkulu er diko arkuar en sakoneko luzapena da zirkulu erdiko ganga edo upel ganga, hau da, zilindro erdi baten itxura du. Mesopotamian azaldu zen lehen aldikoz eta ugari erabili zuten ondoren err omatar klasikoek, arte err omanikoan eta Errenazimentukoan. Zirkulu erdiko bi gangak perpendikular ebaki ondoko emaitza da ertz ganga . Arkitektura err omatarrean eta erromanikoan erabili zen. Arku zorr otzaren sakoneko luzapena da ganga zorrotza edo ogiba ganga . Aurrekoak bezala, arkitektura erromanikoan erabili zen. Zehar arku edo gerriko-arku izeneko arkuek sendotzen dituzte batzuetan ganga hauek. Gangak estaltzen duen guneko hormei itsatsiriko zutarrietan, hau da, zutarri atxikietan bermatzen dira arku horiek. Horrelakoetan, gerrikoduna esaten zaio ganga horri Gurutze ganga. Bi ganga zorrotzek perpendikular ebaki ondoko emaitza da. Elkarguneetan ageri dira bultzadak estaliriko espazioar en ertzetara biltzen dituzten nerbioak. Desagertu egiten dira

C

D

20

Elementu eutsiak

Gangak:

A Zirkulu erdikoa. B Zorrotza edo ogiba

ganga. C Ertz ganga. D Gurutze ganga

bakuna edo lau atalekoa. E Sei ataleko gurutze

ganga.

E


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Artearen Historia batxilergoa 2 by Erein argitaletxea - Issuu