BIZANTZIAR INPERIOAREN KRONOLOGIA 395. Inperioa Teodosioren garaian. 476. Erromaren erorialdia. 527-575. Justinianoren gobernua. 534-537. Konstantinoplako Santa Sofiaren eraikuntza. 610-641. Heraklioren erreinaldia. 678. Musulmanen setioa Konstantinoplan. 1054. Ekialdeko zisma. 120-1204. Laugarren Gurutzadak Konstantinopla hartu zuen. 1261. Greziarrek berriz konkistatu zuten Konstantinopla. 1453. Turkiarrek Konstantinopla hartu zuten. Bizantziar Inperioaren amaiera.
Jainkozko Jakinduriaren Eliza edo Hagia Sophia bizantziar artearen erakusgarri nagusietako bat da. 532-537 urteetan eraiki zuten, Justiniano I.aren agintaldian, Konstantinoplan (gaur egun Istanbul, Turkian), Bizantziar Inperioaren hiriburuan.
– Nekazaritza izan zen Inperioko ekonomiaren oinarria. Nekazaritzaren ustiapena lursail handien bitartez egiten zen: latifundioen bitartez, hain zuzen. Lursail horien jabetza nobleen eta monasterioen artean banatzen zen, eta jopuek jarduten zuten horietan lanean. Luxuzko produktuen eskulangintzak ere garrantzi handia izan zuen (tapizak, zetak, esmalteak‌). Estatuak ere bere tailerrak izaten zituen, eta langile ugarik lan egiten zuen horietan. – Inperioaren kokaleku geografikoaren eta hedaduraren ondorioz, merkataritza oso jarduera errentagarria izan zen VII. mendea arte, hau da, Islamak hegoaldea hartu zuen arte. Konstantinopla bihurtu zen munduaren azoka. Bizantziar inperioaren ekonomia indartsuak garrantzi handia izan zuen Inperioaren hedapen-prozesuan.
Justiniano I.a Handia (483-565) izan zen Ekialdeko Erromatar Inperioaren agintari handienetako bat.
Konstantinopolis Salonika
Bizantziar Inperioaren mapa, K.o. 550. urtean, Justinianoren agintaldian.
Bizantziar Inperioa 1400. urte inguruan.
127