Kimika Batxilergoa 2

Page 21

Substantzia baten egoerarik egonkorrena da egoera estandarra. Gasetarako, P=1 atm eta T=25 °C dira baldintzak; disoluzioen kasuan 1 M da erreferentziazko kontzentrazioa. Egoera estandarrean eginiko neurketak adierazteko ° ikurra erabili ohi da. Horrela, baldintza estandarrean neurtutako prozesu baten entalpia-aldaketari “erreakzioaren entalpia estandarra” esaten zaio, eta DH° ikurrarekin adierazten da.

29.

Besteak beste, termino hauek landu ditugu aurreko jardueretan: ekuazio termokimikoa, entalpia-aldaketa, energia-diagrama, egoera estandarra, kalorimetroa, punpa kalorimetrikoa. a) Idatz ezazu termino bakoitzaren definizioa edota azalpena, eta eman ezazu adibide bana. b) Egin itzazu zentzuzko esaldiak aurreko terminoak egoki konbinatuz. c) Antola itzazu termino horiek kontzeptu-mapa batean.

30.

15 g sodio nitrato 125 mL uretan disolbatzerakoan tenperatura 25 °C-tik 21,56 °C-ra jaisten da. Kalkulatu disoluzio-prozesuaren entalpia-aldaketa, eta idatzi dagokion ekuazio termokimikoa. Egin ezazu energia-aldaketa erakusten duen entalpia-diagrama. Disoluzioaren bero espezifikoa = 4,18 J/g·°C

31.

Sar zaitez wegune honetan: http://group.chem.iastate.edu/Greenbowe/sections/projectfolder/ flashfiles/thermochem/heat_soln.htmL eta azter itzazu hainbat solidoren disoluzio-beroak. Zehaztu itzazu zenbait prozesuren entalpia-aldaketak, eta sailka itzazu exotermikoak edo endotermikoak diren bereiziz.

4 Hess-en legea: erreakzio-entalpiak kalkulatzeko aplikazioa 32.

Aurreko atalean ikusi dugunez, hainbat prozesuren erreakzioberoak esperimentalki zehaztu daitezke. Zure ustez, zer baldintza bete behar ditu prozesu horrek esperimentuaren emaitzak (neurketak) fidagarriak eta zuzenak izan daitezen?

Teorian, edozein erreakzio kimikoren DH zehaztu daiteke kalorimetro bat erabiliz, erreakzioan askatutako edo xurgatutako bero kantitatea neurtzeko. Hala ere, praktikan, hainbat oztopo egon litezke aurreko neurketak egiteko. Adibidez, prozesu honetan: C(s, diamantea) → C(s, grafitoa), milioika urte igaro behar dira erreakzioa behagarria izateko, eta, hain astiro gertatzen denez, ia-ia ezinezkoa da entalpia-aldaketa neurtzea. Beste zenbait kasutan, erreakzioak oso konplikatuak dira, eta ezin dira erraz gauzatu 20

1. gaia: Termokimika


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.