Enkarterri, mundura zabalik

Page 1

Enkarterri Mundura zabalik - 2019ko ekaina

Turismo errekor berria hautsi du Enkarterrik Eskualdeko erakarpenek %9 bisitari gehiago jaso dituzte urteko lehenengo hilabetetan eta okupazioa %100era hurbildu da goi-denboraldian 2. or.

Lagun talde bat ‘selfie’ bat egiten Armañongo Natur Parkean

78 lanpostu berri sortzen lagundu zuen EnkarturBehargintzak 18. or.

Euskadiko lehenengo ‘bikefriendly’ lurraldea da Enkarterri 6. or.

Burdin meategietatik San Mamesera: ondare industriala eta turismoaren aldeko apustua 4. or.


Enkarterri

2

Mundura zabalik

Turismo errekor berria hautsi du Enkarterrik aurten: %9 bisitari gehiago

Turistak Balmasedako kaleetan.

Zorioneko gaude Enkarterrin. Bizkaiko ÂŤezezagun horiÂť izatetik Euskadiko mapa turistiko eta gastronomikoan nabarmentzera pasatu da eskualdea azken hamarkadan. Hala adierazten dute Enkartur turismo elkarteko datuek. Izan ere, %9 bisitari gehiago jaso dituzte Enkarterriko erakarpen turistiko nagusiek urteko lehenengo lau hilabeteetan, turismo errekor berria hautsiz. Hotel eta landetxeetan nabarmendu da ere gorakada. Azpimarratzekoak dira Karrantzako datuak. Pozalagua kobazuloak %6 bisitari gehiago jaso ditu 2019ko lehenengo hilabeteetan. Bere aurkikuntzaren 60. Urteurrena ospatu zuen iaz haitzuloak arrakasta handiarekin. Karpin Faunak, bestaldetik, %44ko hazkunde ikaragarria izan du eta hirugarren postua bermatu du Bizkaiko erakarpen turistikoen artean bisitarien kopuruari dagokionez, Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren Museoen ostean. Balmaseda da Enkarterriko turismoaren beste euskarrietako bat. Osasuntsu ospatu ditu 820 urte Bizkaiko lehenengo hiribilduak: La Encartada Fabrika Museoak iaz baino %38 bisitari gehiago jaso ditu urtarrilean, otsailean, martxoan eta apirilean, eta alde zaharreko bi museoek (Historiakoa eta Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa) %20 egin dute gora. Meatzaldean, bestetik, 20.000 bisitarien marka gainditu zuen lehenbizikoz 2018an El Pobaleko burdinolak eta MuĂąatones gazteluak osatzen duten multzoak, fabrika hidraulikoak %5ko hazkundea izan baitzuen. Erdi Aroko gotorlekuak, aldiz, egundoko %52 gora egin zuen. Burdinolak XVI. mendekoa bada ere, museoaren 15. urteurrena ospatuko du aurten El Pobalek. %90 inguruan kokatu da ostatuen okupazio-maila goi-denboraldian, Aste Santuan eta zubietan batik bat. Gabonak, halaber, garrantzitsu bilakatu

dira eskualderako, gero eta ohikoagoa baita landetxe bat alokatzea festak familian pasatzeko, Urtezahar-gauan espezialki. Elkarren segidako bi urteren ondorez, Enkarterriko landetxeak Euskadiko gogokoenak izan dira urteko azken gaua eta Urteberri-eguna igarotzeko.

Munduko txoko guztietatik Hurbiletik etorritako turistek garrantzi handia dute: bisitari guztien erdia Euskal Autonomia Erkidegoko gainontzekon txokoetatik dator. Eguna edo asteburua ematera etortzen dira gehien bat, Bilbotik oso gertu dagoen kalitatezko eskaintza turistiko anitza aurkitzen baitute gurean. Madril, Katalunia eta Gaztela eta Leonetik etorritakoak nabarmentzen dira segidan, opor eta zubi luzeetan batez ere. Oraindik txikia bada ere, gora eta gora egiten ari da urtero atzerriko turisten kopurua (%14,2). Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniakoak dira batik bat. Hala ere, badira urrunagotik etorritakoak ere. Balmasedako Pasio Biziduna Enkarterriko ekitaldi internazionalena da eta Japonia, Madagaskar edo Australiako bisitariak erakarri ditu urteetan zehar. Hegoamerikar asko, halaber, Txile, Argentina edo Mexikotik etortzen dira Enkarterrira euren arbasoen sustraien bila.


Enkarterri

3

2019ko ekaina

Taldean egindako lana Enkartur, eskualdeko erakarpenak eta sektore pribatua elkarrekin aritzen dira lanean kalitatezko eskaintza turistikoa lortzeko

Turismo-azoka ugarietara joaten da Enkarterri. Argazkian, Bartzelonako Mercat de Mercats

surfan (Surfing Euskadi), besteak beste. Enkartur elkarlanean aritzen da sektore bakoitzarekin eskatutako baldintza guztiak betetzeko. Enkarterrik kalitatezko ziurtagiri gehien dituen eskualdetako bat da.

Enkarterriko turismo errekorrak ez dira kasualitatez gertatu. Azken urteotako datuen azpian sektorearen ahaleginak daude: erakundeak, museoak, erakarpenak, turismo bulegoak, hotelak, landetxeak, jatetxeak, gidariak, enpresa pribatuak… Enkartur-ek haiekin guztiekin taldean egiten du

Eskualdeko eskaintza turistikoa anitza da eta publiko ezberdinei zuzenduta dago: familian edo txakurrekin etortzen direnei, karabanetan gaua ematen dutenei… Enkarterri, esaterako, Basque Mountains sarearen kide da. Landa turismoa eta naturaren aldeko apustua egiten duen ekimen honek ohiko turismo-zirkuituetatik ateratzen diren lurraldeak promozionatzen ditu, ezusteko bazterrak eta ondare kulturala ezagutzera emateko.

lan eskaintza turistiko anitza bermatu eta kalitatezko estandar altuenak betetzeko. Eskualdeak baditu bi irizpide nagusi: ospe ona eta fidagarritasuna. Berrikuntza eta Teknologia Berrien Programa (TIC) izenpetu du Enkarturek, eta SICTED Helmugen Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala behar

Enkartur-ek enpresak eta ekitaldiak eskualdera erakartzeko lan egiten du ere. Enpresa bilerak, ‘Enkarterri Gosariak’ edo Enkarterri Film Commission –eskualdea zinema plato bihurtzea du helburu– bezalako ekimenek xede nagusia dute: eskualdeko izen ona sendotu eta garapen ekonomikoa bultzatzea.

bezala betetzen den gainbegiratzen du. Zigilua duten establezimenduen profesionaltasun osoa bermatzen du ziurtagiri honek. Kalitatezko zigiluak beste arloetan ere aurki ditzakegu: ekologian (Europako Ekoetiketa), gastronomian (Euskadi Gastronomika) edo

h

shhhh Next to

nkarterri om/bilbaoe io facebook.c /enkarterrib o erribi twitter.com om/enkart instagram.c

bla Bla bla

w Woww

EN

karterri

karterri Visit En bao

karterri visit en bao Bil

Next to

Visit En

Bil

Next to

Bilbao

m Mmmm

karterri Visit EnBilbao

karterri Visit EnBilbao

Next to

Next to

h shhhh

om

arterri.c

tenk www.visi

visit enkar

to terri Next

Bilbao

rri, vasca Enkarte la industria aia, en l de Bizk cuna de

! ¡A li r ó n

erri.com

nkart www.visite

culture elf

treat yours

2 eNKArtur Mendia, (Bizkaia) C/ Martin Balmaseda 48800 80 29 76 (+34) 946 karterri.com www.visiten arterri.com isitenk info@v

towns

and

villages

rnity and mode ic Tradition er in histor blend togeth s. and village towns

Nature tain, to moun From sea apes reign landsc stunning terri. in Enkar supreme

s new flavour our Discover lf with yourse e. and treat ng cuisin award-winni

ions

and tradit

y e of histor a The cours Enkarterri has gained its own. of character

rutar de

a disf nes par

47 pla

atzeko

rriz goz

Enkarte

Let's meet

rri

Enkarte 47 plan

to 19:00 and 16:00 times to 14:00 opening from 10:00 Winter to 14:00 to Friday ys from 10:00 Monday holida to 19:00 nd and and 16:00 Weeke ng times to 14:00 er openi ay from 9:00 summ to 14:00 to Saturd ys from 9:00 Monday holida nd and Weeke

rterri

o en Enka

Tu event Enkarterri

aukera

TUR Bla

o ENKAR

Catálog

Shhhhh: Enkarterriko turismo gida euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez

Wowww: Enkarterriz gozatzeko 51 plan eta esperientzia

ezazu

eta natura batera da pauso aparta Bilbotik aukera ntzioak Enkarterri eta konbe betean, italdiak enpresa-ek . antolatzeko 1 01.indd

175x23 Bla Bla

1

y en plena como el de Bilbao destaca A un paso Enkarterri empresa actos de naturaleza, o para mejor destin esos. y congr

terri

in Enkar

nded by and surrou a Bilbao out as Next to stands TUR and ENKAR Enkarterri ciones conventions nature, o Encarta ation for de Turism Oficina ,2 prime destin Mendia ) events. C/ Martin eda (Bizkaia corporate Balmas 29 76

enkarterri /bilbao ok.com rribio facebo com/enkarte twitter. dea da. riko eskual izan Enkarterri ean kokatubidegurutzea ondare o muturr arteko a lurraldeko ere) Bizkaik nomian Enkarterri eta barrualdearen o iragan (baita gastro Loriazk unean Kostaldea etan zehar. o nortas zen mende eta berezk bean parega da. islatzen

48800 / 946 80 12:13 4 Tfno. +3410/11/1terri.com sitenkar www.vi erri.com itenkart info@vis

a 19:00 y 16:00 o a 14:00 Inviern a 14:00 de 10:00 Horario de 10:00 a viernes y festivos De lunes bre) semana Fines de 15 de septiem a 19:00 junio al y 16:00 (15 de a 14:00 Verano de 9:00 Horario a sábado de 9:00 a 14:00 De lunes os y festivos Doming

Berezko

rra Una tie

k

zaporea

Bla bla bla: Biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko MICE gida

. Bizkaia ntal de y el la costa más occide comarca caminos entre patrimonio uye la arable su ijada de constit incomp también en Enkarterri e siglos encrucperviven su te presen alidad, Fue durant aquellos días person De interior. marcada o y una artístic gastronomía.

rrido por

Un reco

Ibilbidea

res

de sabo

ón

Parque

l de Armañ

Natura

cervezas produce ue Enkarterri vermut, aunq mente. sivo veteranía, espiritosa s y un exclu li por su artesanaleostenta el txako as es y recet lo tros platos Comer el cetro y calidad. Los maes o nuestros exigentes. dulces… variedad sabid porque en más res mieles, comarca han Y no solo los paladares res de la tierra íos o Panes, a los mejo en de la guinda sublim s los sabo rbios caser y la leche du, gero reposteros r y poner la degustará narios, sobe as de montaña. s latxas en los sustatzen aurka. paña Aquí oveja ea cente acom ren rámic untado . De las merecido dibertsitat rmetasuna arri conventos ctantes pano ha desp eos, surgen banquetes rrin darse ese Enkarterrik den unifo esaterako, ezaug ntza, que d europ entre impaocasión para iago eta Enkarte un de Karra de calida primera. eta hand moreak, ez oso mina de ana es Una gran artea da tipula a, edota rterri es de estándarescuajadas de gorako balmased as. En ella Jatea Zallako ak ditu (gozo ongailu gisa o y mir Enka urtetik homenaje.ra de alubias n edo da er fuerz quesos puede presu ica. En el puert y y la ezin hobe eta aparta reez ehun baserrieta n gozatuko o La putxe enzo para reponde la huerta onóm pescados el o, el Gure zapo an, loriazko Si de algo to mamitsua)saltsan. iken artea es Karrantzak en sidad gastr exquisitos lla, el tocin del buen comi lo más selec gintza… komentuetmendi-panoram ezik, bestelako emat su diver se degustan bonito del Norte s de La costi bizkaitar k, gozo aparta eroko (el barco an al fuego– que ena se da cita encartadas. abaia ez k, eztia latxek esne sekulako gurean. a Zierb cocin entre brasa u egun ahos la se Ogia ero, a viaria dituz nola ganadería las morcillas eta ardi a, hala k, gurinak eta duzu. Hala, ak liluratuko abiapuntu tinko liz, olla ferro al. mariscos ambiente marinde recreo. y behiek gio –la erabi an saritu sya un origin gazta chorizo zentzumen ako eltzekoa eta triki-taka zituzten rey) en rcaciones nuevos plato ncias en un artiluca de cocción frente dute, Europ k (yogurrak, ia. a y emba carbón txikia Balmased naren lurrun ak prestatzen la técni pesca descubrir últimas tende no gastronom buen gusto rio. La plazer skia, mos a las . rterriko indab reproduce reivindica el culina un entor dugu. Maki Te invita la tradición, miento e, apenas rrunei saihe zen gatzatuak) anitza da Enka ako arrain eta da) berotzeko ticos en Enkarterri empobreci zo gain, sekul –dulc gorputza langileek. Baba steak gehit ratzen degustar res más autén hutsa adere ak ente ta Oroz Zalla lento de gonis o portu al creci oan. trenbideko zoa eta odole teknika antze y los sabo . morada es un sucu vizcaína. Zierbenak(hegaluzea prota marinel-gir azken txori cebolla muy jugosa– egosketa ional salsapero urdaia, privilegiado y itsaskiak kegu benetako ko tradizioa, tzera , jatorrizko la tradic picante zaizkie, egiten iado en n es largo ran. dasta ditza platerrak, berto ienak dasta txikian o muy aprec de elaboració amenizada zgarr eta su duen putxe so Enkarterrik Lurraldeko zapore berei ikatzaz El proce se presta a ser eta Eltzekoa ean, itxaronaldia gardoekin u. ra joerak u gara en zaitug la espe Hala ere, tua den bitart a eta artisa galdu. gonbidatz ekoiz vermouthaukera ezin duzuda, aspalditik na alaitzeko txakolinare tsekin. nagusitza hazitako maha eskualdean

arterri

en Enk

ncias

perie ntziak Ex

Esperie

z egun bate día Artzain por un Pastor e? Bere zeniok SODUPE bati lagundu nahiko izunetan parte

roko egink izango duzu. artzain ahal ea eta egune Benetako ezagutu hau guztia egin o diezu artald errutina unduk sunak errin

zaporea Txakoli or a txakoli Con sab de Lorea Virgen ZALLA herrialdeko jabe zaitez

gure dituzu. sekretuez ren eskutik ezagutuko eta TxakolinarenManu Calera ena enologikoa hasti handi a izango upeltegian. eta tradizio txakolin-ma zeko auker ardogintza lin motak Euskadiko zioak bisitat bi txako an eta Halaber, instala de Lorearen ío de Otxar upeltegiaren ik, Virgen : Señor duzu. Azkenl izango dituzu egas

z n bate in egu un día Abeltza ro por Ganade ain batez abeltz K MUSKIZ rtu egun kalitatearen k bazte

roko Label eta ardura k Eusko bere egune Kezkak Ganaduzaina tsiko dizu bitartean. a eraku duzun eta bihurtuz. aziend hartzen duzu etxera . ikurra duen tan parte guztie eramango edo lagunenekin da, zeregin ahaztezina familia n egiten Oroitzapen pasako duzu muino batea izeko egun aparta en hau Musk ldean. y Jarduera los tuyos aurrea ida con ros ganaderos itsaslabarren iencia divert nuest able. exper a uno de un día inolvid ¡Vive una Acompaña mejor les ará su rri! anima sus mostr y nkarte al l e

les de

industria

striaren

iko indu

Enkarterr

i

Enkarterr

lua eta lupu Malta lúpulo y Malta OLA GORDEX

bat da beste leihoBertan lehen otegia a. mikrogarard k sonatuener elaboratze Laugar-en garagardori garagardoaren birra bat Eta, Enkarterriko tuko duzu izango losofia. ezagu aukera ia eta fi eskutik o talbere histor k dastatzeko batzu pertsonetak prozesua, gosegarrigutxienez zortzi n, goizetik. ez ezik, ldiak más a asteburueta ventana duzu. Bisita tzen dira r es una Enkarteantola deetan de Lauga afamada de cto, el produ cervecería za más La micro es de la cerve primera mano su filosofía, y zas los orígen conocerás de , su historia íficas cerve ella ración rri. En sus magn so de elabo degustar su proce poder os de ocho de s mínim además mañana. aperitivos. izan en grupo na por la y unos se organ fines de sema Las visitas ante los

Aliron!: Ibilbidea Enkarterriko industriaren erraietatik. erri.com

nkart www.visite

enkarterri /bilbao ok.com rribio facebo io com/enkarte arterrib twitter. am.com/enk instagr

Tfno. +34

a) com (Bizkai ENKARTUR Balmaseda isitenkarterri. info@v 2. 48800 com | Mendia, isitenkarterri. C/ Martin | www.v 29 76

/ 946 80

Barcelo

Madrid

06

de Cueva gu Pozala Bº Raner tz Karran 649 811 u www.c

06

Park Cen Par Arm Int B k K 9

k erraietati

strialak ide-indu r/touring/ les | Ibilb ace industria ri.com/ver-h Rutas rter sitenka www.vi

Mmmmm: Berezko zaporeak Enkarterrin arte casi un

ñas las entra

enta hacia más occid se extiende a la parte Bilbao, stria vasc entra en desde i se encu de la indu partiendo de los Enkarterr natural que, Fue cuna las entrañas adi. rno y valles. , en ón de Eusk un ento cumbres siglo XIX. Aquí strializaci e entre d del s la indu el oest nda mita e sus raíce rterri en la segu Hierro, hund de Enka de minerales ean Montes tos mold yacimien cas que grandes de los panorámi ría surgieron tación turas, edoras ufac La explo mine la ecog man de as sobr Al calor y nuev forjó las n. ización paisajes. revolució industrial propia nuestros de su ió ades ecos aún emprend oportunid pero sus textil, que Triano décadas, como la tes de ron hace . En los Mon Athletic: s cerra rias del tra tierra ses la as mina de nues festejar las victo patronos ingle Las últim . más allá sus paga extra nado para n así ante resuenan evaba raba grito ento , que conll ros celeb nació el Los mine o puro, “all iron” eso de ¡Alirón! un proc de hierr lizar industrial y revita extracción nversión a conservar reco la a cas y otros las fábri inició tras que aspir recorrido minas, entorno Enkarterri ier en este strial. Las ción del doqu indu nera por l. rege monio industria aparecen uo patri ios se imonio el antig centenar nuestro patr de vestigios entrañas por las

a rri, jaioleku Enkarteindustriaren tik an. Bilbo euskal

ra bete nak dago, natu r eta hara muturrean tzen da, gailu zen eskualdea izan i Bizkaiko ntz heda dien jaiolekua Enkarterr mendebaldera in Men striaren Hemen, Burd errotzen dira. eta al indu abiatu aiak ldean. z. Eusk rren erdia oaren sustr zeharkatu diren deko biga o industrializazi nagusi XIX. men k gurean babesean adik , Eusk ustiapena erraietan tzaritzaren iak agertu sunen Mea asta n. ko aber atu zitue tura berr ko lurpe iak mold u eta manufak tu zen. Enkarterri ka hunkigarr za gerta i azald ra ugar lako irault panorami izazio auke rako, seku deiadar industrial gintzan, esate n langileen dieta baina Ehun ten, oko Men zela: ziren. ldi itxi zituz k dio Trian jaio k aspa izioa n oihua meategia kegu. Trad abesten dugu tzariek Azkeneko entzun deza tzeko zuten mea z. ere ak ospa oraindik oihukatzen jasotzeko asmo garaipen zerbait ia Athleticen iron” antzeko ordainsar “All industriazenean, Alirón! ekin zion agertzen tzeari hutsa eta in u ekar a burd tend bere oner industriala man giak umena nako lante ondare k ingur ondoren, Meategiak, antzi tzen dira gure Enkarterri ketaren hi ager ruarekin. tan. birmolda nak nona de hone ko helbu stria aztar zen den ibilbi suspertze abiat elako indu ietatik eta best ren erra industria

L

06


Enkarterri

4

Mundura zabalik

Aliron! Burdin meategietatik San Mamesera Enkarterriko industriaren erraietatik abiatzen den zazpi etapetako ibilbide-liburua argitaratu du Enkartur-ek, eskualdeko meatze-jatorriak aldarrikatu nahian

‘Think Up Bizkaia’ forua bultzatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak azaroan, gure iragan industriala birpentsatzeko asmoz. Ortuellan izan zen lehenengo edizioa.

Enkarterri sekulako eremu naturala da gaur egun. Bilbotik abiatu eta mendebalderantz hedatzen da, gailur eta haranak zeharkatuz. Bere panoramikak, arkitektura pintoreskoa eta tradizioengatik ezaguna da eskualdea. Baina, ezetz badirudi ere, euskal industriaren jaiolekua izan zen Enkarterri garai batean –ez duela hainbeste–. Hemen, Meatzaldeko Burdin Mendien erraietan, Euskadiko industrializazioaren sustraiak errotzen dira. Lurpeko aberastasunen ustiapenak gurean nagusi diren panoramika hunkigarriak moldatu zituen, eta baita bertakoen izaera. Meatzaritzaren aztarnak nonahi agertzen dira gaur egun, eta Bizkaiko industriaren erraietan zehar gidatzen gaituen zabalgarri batean bildu ditu Enkartur turismo elkarteak. Aliron! izenpean, zazpi etapetako ibilbidea proposatzen digu liburuxkak eskualdeko txoko nabarmenetik: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena), La Arboledako (Trapagaran) meatzarien herrixka edo El Pobaleko burdinola (Muskiz), esaterako. Ibilbidea Burdin Mendiko Bide Berdean barruratzen da eta Barbadun ibaiaren arroa (Monumentu Multzoa izendatuta) jarraitzen du 15 kilometrotan zehar, antzinako meategi, kargaleku, birringailu, kiskalketa labe eta ehun urtetik gorako burdinolen artean.

Enkarterriko mendebalderantz jarraitzen du ibilbideak, Boinas La Encartada (Balmaseda) antzinako fabrika topatu arte. 1892an inauguratu zuten bezala mantentzen den museoa da gaur egun. Enkarterriko mugaldean –Karrantzan, hain justu ere–, berriz, Donosa harrobiaren inguruan garatutako industria-multzoa ikusteko aukera dugu, Pozalagua kobazuloaren aldamenetan.

Burdin hutsa Azkeneko meategiak aspaldi itxi zituzten, baina langileen deiadar oraindik ere entzun dezakegu. Tradizioak dio Trianoko Mendietan Athleticen garaipenak ospatzeko abesten dugun oihua jaio zela: Aliron! “All iron” antzeko zerbait oihukatzen zuten meatzariek burdin hutsa agertzen zenean, ordainsaria jasotzeko asmoz. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, ingurumena bere onera ekartzeari ekin zion Enkarterrik industria-birmoldaketaren ondoren, ondare industriala mantendu eta suspertzeko helburuarekin. Meategiak, antzinako lantegiak eta bestelako industria aztarnak nonahi agertzen dira gure industriaren erraietatik abiatzen den ibilbide honetan.


Enkarterri

5

2019ko ekaina

Sekulako aurkikuntza

Meategien oihartzuna

Pozalagua kobazuloak zerikusi gutxi du industriarekin lehen begi-kolpean. Baina gauzak ez dira beti ematen dutena. Donosa harrobian gertatutako leherketa bati esker aurkitu zuten kobazuloa kasualitatez 1957an. Eztandak mendia zulatu zuen eta beste aldean munduan estalaktita eszentriko gehien biltzen dituen lurpeko katedrala agertu zen. Naturaren zirrara beste inon bezala azaltzen da hemen. Antzinako harrobia kareharrian zizelkatutako anfiteatroa da gaur, diamanteharia izeneko teknikaren bidez moztuta. Dolomia begi bistan ageri da, marmola bezain distiratsua. Dolomitizazio-prozesua behatzeko Iberiar Penintsulako toki onenetako bat omen da. Oraindik ere ikus ditzakegu minerala Dolomitas fabrikaraino garraiatzen zuen aireko tranbiaren poleak, eskuz mugitzen zirenak. Lantegian prozesatutako dolomiarekin adreilu erregogorrak fabrikatzen ziren, ezinbestekoak Euskadiko industrializazioan, labe garaiak estaltzeko erabiltzen baitziren.

Euskal Herriko Meatzaritzar

Izen aproposa du Meatzaldeak, meatzaritza lurralde honen –Bizkaiko industriaren jaioterria– forjatzaile nagusia izan baita: paisaiak, jendeen izaera, bertokoen ospe inkonformista… Ez da harritzekoa, beraz, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak (Abanto-Zierbena) munduko meatze-erreminten bilduma handienetako bat izatea. Meategien eta lurraren erraietan bizitza galdu zutenen memoria bizirik mantentzen du museoak La Arboledako meatzarien herrixkan erabat zaharberritutako etxea aurkituko dugu. Larreinetako funikularrak bertatik kilometro batera du geltokia. Meatzeak gune berdez eta zidorrez inguratutako lakuak dira gaur egun. Nabarmenak dira ingurumena bere onera ekartzeko ahaleginak: inor gutxik imajinatuko zuen La Arena hondartzako dunen gainean Europako aireko tranbia luzeena martxan zebilela duela mende bat besterik ez. Ortuellan dagoen Meatzaldea – Peñas Negras Ekoetxeak industriak ingurunean eragindako aldaketak dokumentatu ditu, eta Meatzaldeko paisaiak behatzeko begiratoki aparta eskaintzen digu.

Pozalaguako auditoriuma

Aliron!

arterriko k n E a e id b ik Ibil n erraietat e r ia r t s u d in argatu: k s e d a k iron Liburux bit.ly/all


Enkarterri

6

Mundura zabalik

Euskadiko lehenengo ‘bikefriendly’ lurraldea bihurtu da Enkarterri Gure eskualdea bizikletan aritzeko gune pribilegiatua dela bermatzen du Bikefriendly taldeko ziurtagiriak, orografia aparta, espezializatutako hotelak eta eskaintza turistiko bikaina baititu

‘Bikefriendly’ lurraldea bihurtu da Enkarterri 2019an; hauxe da, bizikletaz aritzeko eskualde pribilegiatua txirrindulari profesional zein zaleentzat, hala nola gure herriak pedalei eraginda ezagutu nahi dituztenentzat. Bikefriendly taldeko ziurtagiri honek sektorearen kalitate-erreferentzia nagusietako bat bilakatu da azken urteotan eta Enkarterrik bi gurpilen gainean ibiltzeko orografia aproposa, kalitatezko hotel espezializatuak eta eskaintza turistiko bikaina dituela bermatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtapen hau lortu duen lehenengo lurraldea da Enkarterri. Eskualdea bizikletaz zeharkatzeko hainbat ibilbide diseinatu ditu Enkartur turismo-elkarteak Bizkairoute (Zalla) enpresaren laguntzarekin, mendi zein errepideetatik, hala nola entrenatzeko zirkuituak. Eskaintza osoa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri dagoen www.enkarterribike.com web orrian bilakatu du Enkartur-ek. Bikefriendly-k ziurtatutako hotelak (bizikletak gordetzeko, garbitzeko eta konpontzeko gunea dituztenak), maleten garraioa, istripu asegurua, ongietorri sorta, ibilbideari buruzko informazioa eta arreta iraunkorreko zerbitzua barne hartzen ditu prezioak. Halaber, mota guztietako zerbitzu gehigarriak kontratatu ahal izango dituzte bezeroek osagarri moduan: bizikleten alokairua, fisioterapia, laguntza mekanikoa eta bisita turistikoak. ‘Bikefriendly’ ziurtapena ezinezkoa litzateke sektore pribatuaren partaidetzarik gabe, ostatu, jatetxe eta ziklismo enpresena, batik bat. Enkarterri Bikefriendly-ko ibilbideak eskualdeko bazter guztietan barneratzen dira, eta ziklismoa maite duten guztiei zuzenduta daude: txirrindulari profesionalei, euren aisialdian pedalei eragiten gozatzen duten zaleei eta familiei.

Enkarterri Road Experience Mugarik gabeko ingurune batean ekiozu pedalari eta naturaren askatasunaz goza ezazu.

Enkarterri MTB Experience Armañongo Natura Parketik, Ordunteko Mendilerrotik, Trianoko Mendietatik eta Itsaslurretik abiatzen den ibilbide zirkularra.

Enkarterri Training Camp Zure beharrak kontutan hartuta neurrira diseinatutako ibilbideetan entrena zaitez, ingurune pribilegiatu batean.

MTB en Familia Etxeko txikienentzat diseinatutako ibilbidea, familia osorako pentsatutako etapa eta jarduerekin.


Enkarterri

7

2019ko ekaina

Pozalagua: lurpeko katedrala Karrantza Haranan Hainbat ekimen antolatu ditu kobazuloak bere aurkikuntzaren 60. urteurrena ospatzeko: eskaintzak, erakusketak, diseinuko kamisetak eta ezusteko bisitaldi bat, besteak beste

1957ko abenduaren 28an gertatu zen, inozenteen egunean: Karrantzako Donosa harrobian izandako eztanda batek zulo bat zabaldu zuen Ranero mendiko hegaletan eta ezusteko miraria agerian utzi zuen ArmaĂąongo Natura Parkeko lurzoruan: Pozalagua kobazuloa.

planoak erakusten zituzten sei panel erraldoi hautatu ziren, lehenago hainbat metro geltokitan ikusgarri izan zirenak. Azaroan, azkenik, 2x1eko eskaintza jaso zuten bizkaitar guztiek Pozalagua eta Dolomitas antzinako fabrika bisitatzeko.

Munduan estalaktita eszentriko gehien biltzen dituen kobazuloa da Pozalagua. Forma korapilatsu eta imajinaezineko estruktura hauek grabitateari aurre egiten diote itxuraz. Mosaiko liluragarria osatzen dute, lurpeko katedral itsusgarria.

Bisita industriala

Hainbat ekimen antolatu zituen Pozalagak 2018 urtean zehar bere aurkikuntzaren 60. urteurrena ospatzeko. Lortutako arrakasta ikusita, horietako batzuk mantendu dute aurten kobazuloko arduradunek. Pozalagua Flashback esperientzia, esaterako. Pozalaguan ilunpetan barneratzean datza, buruko linterna bat eramanez, bere aurkitzaileek 1957an egin zuten bezala. Larunbatetan 11:30etan antolatzen da bisitaldia, eta beharrezkoa da erreserba egitea.

Bat egin du Pozalaguak aurten ArmaĂąongo Natur Parkeko Interpretazio Zentroarekin eta Dolomitas Antzinako Fabrikarekin bisita konbinatua eskaintzeko. Hiru toki hauen arteko sinbiosia erabatekoa da eta ezin dira elkarrengandik bereizita ulertu.

Bestalde, Miriam Ocariz, Mercedes de Miguel, Ion Fiz eta Eder Aurrek diseinatutako kamisetak salgai jarri dira. Kobazuloan bertan, Karrantzako turismo bulegoan eta Enkartur-en (Balmaseda) lor ditzakegu. Halaber, weborrialdea estreinatu du kobazuloak (www.cuevadepozalagua.eus). Sarrerak erosi, taldeentzako erreserbak egin eta Karrantzako bestelako turismo erakarpenak ezagutzeko aukera eskaintzen digu atari berriak. Urteurrena ospatzeko eta Pozalagua gure eskualdetik kanpo ezagutarazteko, argazki-erakusketa berezia ikusgai egon zen abuztuan Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean. Kobazuloaren panoramikak eta xehetasun

Donosa harrobiaren lekuan anfiteatro bat ageri da. Eszenatokia akustika bikaina du, adituen arabera, begi-bistan agertzen den dolomia-hutsari esker. Kontzertuak, operak eta antzezlanak izaten dira sarri anfiteatroan, hala nola abuztuaren 9 eta 10ean egingo den Pozalaguako Jaialdia. Minerala gaur egun ArmaĂąongo Interpretazio Zentroa den lekuan birrintzen zen eta aireko tranbia baten bidez Dolomias fabrikaraino garraiatzen zuten. 10 eurokoa izango da bisitaldi hirukoitz honen salneurria, edo 5 eurokoa 20 lagunetik gorako taldeentzat. Erreserba egin dezakezu 946 806 928 telefonora deituz edo turismo@karrantza.org helbide elektronikora idatziz.


Enkarterri

8

Mundura zabalik

Bizkaiko errepide sareak turismoa sustatzen lagunduko du Asmo handiko proiektu honek fluxu turistikoak lurralde osoan eta urteko lau sasoietan zehar banatzen saiatuko da errepideetan instalatutako hainbat seinaleren bitartez

Enkarterriko hamabost erakarpen turistiko errepideetan seinaleztatuko dira.

Une gozoa bizitzen ari da turismoa Bizkaian: Bilbo erreferentzia hutsa bilakatu da mundu mailan bere eskaintzaren sofistikazioari esker: kultura, arkitektura, museoak, gastronomia… Lurraldeko beste hainbat toki, hala nola Gaztelugatxe (Game of Thrones telesail ospetsuko eszenatoki bihurtuta), gure mugetatik kanpo ezagutzera eman dira ere azken urteotan. Turistak sasoi garaian eta leku bakar batzuetan pilatu beharrean, bisitarien fluxua lurralde osoan eta urteko lau sasoietan zehar banatu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hala turismoak era iraunkorrean hazten jarraituko du. Seinaleztapen Turistikoari Buruzko Proposamen Estrategikoak Bizkaiko 93 erakarpen turistiko zerrendatu ditu inbentario batean. Horietako hamabost Enkarterrin eta Meatzaldean daude. Erakarpenak Bizkaiko errepideetan seinaleztatuko dira, bide hurbilenetan zein gaitasun handikoenetan, beste lurraldeetatik datozen bisitariek autobideak erabiltzen baitituzte gehien gurera bertaratzeko. Inbentarioan aipatzen diren lehenengo hamar erakarpenak lehentasunezkotzat jo ditu Foru Aldundiak eta turismo-korridorea osatuko dute, bisitarien fluxuak Bizkaia osoan zehar era orekatuan banatzeko asmoz. Erakarpen hauen artean Karrantzako Pozalagua kobazuloa dago. Munduan estalaktita eszentriko gehien pilatzen dituen bazterra izanik, garrantzi handiko helmuga turistikoa da haitzuloa. Inbentarioak aintzat hartu duen Armañongo Natur Parkean dago Pozalagua. Eskaintza turistikoaren kalitatea distantzia baino garrantzitsuagoa dela erakusten du esperientziak.

Karpin Fauna adibide ona dugu: basa faunaren babes zentroa Bizkaian bisitari gehien jasotzen dituen hirugarren erakarpena bilakatu da, Bilboko Guggenheim eta Arte Ederren museoen ondoren. Hala eta guztiz, Karrantzan dago Karpin Fauna, Enkarterriko herririk urrutienean, hain justu.

Piktogramak Turismo orekatuak toki bisitatuenak arintzen eta jardueraren etekin ekonomikoak eta sozialak urteko sasoi guztietan eta hainbat lurraldetan zehar banatzen laguntzen du, eskaintzaren kalitatea nabarmen hobetuz. Errepideetan jarriko diren seinale berriak diseinatzeko, argazkietan oinarritutako piktogramak sortu dira. Bide-seinaleek erakarpen turistiko bakoitzaren elementu adierazgarrienak erakutsiko dituzte, gidariek errazago identifika ditzaten. Honako hauek dira inbentarioan aipatzen diren Enkarterriko eta Meatzaldeko helmuga turistikoak: Pozalagua, Armañongo Natur Parkea, Karpin Fauna, Balmasedako Alde Zaharra eta La Encartada Fabrika Museoa, Abellanedako Batzarretxea, Loizaga Dorrea, La Arena hondartza, El Pobaleko burdinola eta Muñatones Gaztelua, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, La Arboleda, Zierbenako Portua, Burdin Mendien Bide Berdea eta Itsaslur pasealekua.


Enkarterri

9

2019ko ekaina

Enkarterriz gozatzeko 51 planik onenak Eskualdea ezagutzeko eta bere kulturaz, gastronomiaz eta naturaz inoiz bezala gozatzeko esperientziak biltzen ditu Enkartur-ek argitaratutako Wowww liburuxkak

Balmasedako indaba eltzea prestatzeko esperientzia.

Ezusteko museoak eta herri xarmagarriak baino askoz gehiago eskaintzen digu Enkarterrik. Hori guztiaz gain, naturaz, tradizioez eta gastronomiaz gozatzeko makina bat aukera ere badaude gurean. Enkartur-ek une batean ere ez aspertzeko 51 proposamen bildu ditu Wowww izeneko liburuxkan. Iragaitzaz bazaude Enkarterrin, primeran pasako duzu mota guztietako planak antolatuz; hemengoa bazara, eskualdea ezagutzen ez duzun moduan deskubrituko duzu: parerik gabeko bazterrak, ibilbideak zaldiz edo 4x4 ibilgailuan, hatzak miazkatzeko errezetak, etab. Hamabost plan gastronomikorekin hasten da gida. Anitzak dira aukerak: egun batez artzain edo abeltzain izatea, trenbideko indaba eltzea prestatzen ikastea edo eskualdeko mahastiak bisitatzea (txakolin dastatze saioekin, noski). Gainera, gure ekoizleek euren instalazioen ateak zeharo zabaldu dituzte artisau garagardoak, esnekiak edo txokolatea nola egiten dituzten erakusteko. Kultura Enkarterriko beste erakargarrietako bat da. Eskualdeko museo eta herrietan zehar ez ezik, indianoen istorio eta etxeetatik, mendeetan zehar Karrantzako BiaĂąez elizan ezkutatutako Errenazimenduko margoetatik edo Zallan egin ziren lehenengo sorginen akelarreetatik gidatuko gaituzte gure turismo-gidariek.

Natura betean barneratu eta eskualdeko bazter ezezagun eta ederrenetan zehar abiatzen dira liburuxkaren azkeneko atalean agertzen diren ibilbideak. Enkarterriko mendiak zeharkatu edo Karrantzako Relux-eko leihoan galdu zaitez. Oinez, bizikletaz, zaldiz, 4X4 ibilgailuan edo surf taula baten gainean (edo spa batean agian), aire zabalean erabat gozatuko dugu Enkarterriz.

Deskontu kupoiak Plan hauetaz prezio berezietan gozatzeko aukera izango dute Enkartur-eko bazkide diren ostatuetan gaua ematen dutenek. Eskualdeko museoetan, erakarpenetan edota esperientzietan %50 arterainoko beherapenak lortu ahal izateko, gure deskontu-liburua baino ez dute eskatu behar euren hotel edo landetxean.

Wowww liburuxka argitaratzeko ezinbestekoa izan da Enkarterriko ostatuen, ekoizleen, turismo gidarien eta turismo aktiboko enpresen partaidetza.

w Woww karterri Visit EnBilbao Next to

Wowww Enkarterriz gozatzeko 51 plan. Liburuxka deskargatu: bit.ly/51planes rri Enkarte rutar de para disf 47 plan 47 planes atzeko rriz goz Enkarte


Enkarterri

10

Mundura zabalik

Ikusi beharreko eskualdea Dozenaka produkzio filmatu dituzte eskualdeko kokalekuetan azken urteotan, Enkarterri Film Commission, hainbat erakunde eta herritarren ahaleginei esker

El fin de todas las cosas pelikula laburraren grabazioa, Karrantzako Karpinaren jauregian

Ikusi beharreko lurraldea da Enkarterri. Ez da hitz egiteko modua: dozenaka produkzio filmatu dituzte eskualdeko kokalekuetan azken urteotan: film luzeak, laburrak, bideoklipak, iragarkiak, argazki saioak… Ez da ustekabean gertatu: Enkartur-ek Enkarterri Film Commission delakoa abian jarri zuen duela hiru urte. Bulegoak Bilbao Bizkaia Film Commission-ekin lan egiten du filmatzeak eskualdera erakartzeko. Mota guztietako grabazioak izan dira gurean ordutik ona. Aktoreen Batasunaren eskutik aurkeztu zen Enkarterri Film Commission-a Madrilen. Sindikatuak urtero ospatzen dituen sarien galan jakitera eman ziren gure eskualdean grabatzeko abantailak: Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerga-arintzeak, 48 ordutan tramitatutako baimenak eta deskontu bereziak hotel eta jatetxeetan, besteak beste. Horrez gain, beste inon aurki daitezkeen kokalekuak ditu Enkarterrik, Bilbotik oso gertu. Zallako Ibarra Hotelean grabatu zuten lehenengo filmetako bat; Iker Francoren Ciclos laburmetraia, hain justu. Guadalupe Lancho (Amar es para siempre), Aitor Luna (Velvet, Los hombres de Paco) edo Itziar Lazkano (La Duquesa, Vaya Semanita) bezalako aktoreek parte hartu zuten. Telesail zaleek oso ondo ezagutzen dute antzezle-zerrenda, azken urteotako produkzio arrakastatsuenetan lan egin baitute, telebistan zein zineman. Errementari (2017) filma El Pobaleko burdinolan filmatu zen eta zazpigarren artea behin-betiko ekarri zuen eskualdera. Paul Urkijoren opera prima euskal folkloreko beldurrezko kondaira batean oinarri-

tuta dago eta Goya sarietarako proposatu zuten efektu berezien kategorian. Halaber, bost aipamen lortu zituen Utahn (Estatu Batuetan) ospatzen den FilmQuest fantasia eta zientzia-fikziozko zinema jaialdia entzutetsuan.

Thrillerra Alonsotegin Grabazioak azkar ugaldu ziren 2018an. Koldo Serraren 70 binladens thriller-aren amaiera Alonsotegin filmatu zen, sekulako antzezle zerrendarekin: Emma Suárez eta Nathalie Poza –emakumezko aktore onenaren Goya sariaren irabazleak–, Hugo Silva eta Bárbara Goenaga, besteak beste. Serrak Gernika zuzendu zuen bi urte lehenago eta, azaldu zuenez, filmaren eszena batzuk Gordexolako etxe batean grabatu ziren. Karrantzako Karpineko jauregia El fin de todas las cosas (Norma Vila) laburmetraiaren eszenatoki nagusia izan da, azken hilabeteetan filmatua. Lehenago, ¿Quieres que hoy te bese? filma laburra grabatu zuten Iker Arce eta Miriam Ortegak Balmasedako Santa Clara parkean eta Mendia eskoletan. Enkartur-ek esakera gehiago jaso ditu eta hurrengo hilabetetan filmatze gehiagoren berri emateko aukera izango dugu.


% harrigarria geurea Basquemountains

www.basquemountains.com


Enkarterri

12

Mundura zabalik

Ekitaldiz betetako urtea Enkarterrin Ekitaldiz beteta dator urtea Enkarterrira. Jarduera beteranoenei arrakasta handia izan duten apustu berriak gehitu zaizkie azken urteotan. Kultura, musika, sukaldaritza, kirolak‌ Eskualdea dinamizatzeko agenda anitza eta dibertigarria dakar Enkarterriko egutegiak

Enkarterri Fest Zalla | Ekainak 8 eta 9 Enkarterri Fest ez da edonolako ekitaldi gastronomikoa, ondo jatearen, zapore-dibertsitatearen eta tradizio eta modernotasunaren arteko elkartzearen aldeko apustua baizik. Ekainaren 8 eta 9an izango da aurtengo edizioa, Zallako Udaletxeko lorategietan, lurralde gonbidatu berri eta sorpresa askorekin. Tailerrak, azaldutako dastatzeak, showcooking saioak, pintxo-ibilbidea, sekulako zapore berriak... Enkarterri Fest eskualdeko jaialdi gastronomiko garrantzitsuena da, eta Euskadiko nagusietako bat.

Zierbena Surf Film Festival Zierbena | Ekainak 28 eta 29 Surfa ez da edonolako kirola. Bizitza ulertzeko modua da, bost zentzumenak baitan hartzen dituen esperientzia. Zine-saioak, musika zuzenean, espezializatutako merkatua eta dibertsioz beteriko asteburua eskaini nahi dizuegu, surfa betiere ardatz izanik. Zierbenako La Arena hondartzan izango gara ekainaren 28 eta 29an, Kantauri Itsasoan surfa egiteko leku gogokoenetako batean. Sesio epikoak eskaintzen dituen hiru olatu nagusi ditu hondartzak.

Pozalaguako Jaialdia Karrantza | Abuztuak 9 eta 10 Pozalagua kobazuloaren (Karrantza Harana) aurrealdean 2.000 pertsonentzako edukiera duen anfiteatroa dago, antzinako dolomia harrobian zizelkatuta. Bertan Pozalaguako Jaialdia egiten da, tradizio handienetako bat Enkarterrin. Aurtengo edizioa abuztuaren 9 eta 10ean izango da, sekulako kartelarekin: Desira eta Remember Queen hilaren 9an (ostirala), eta Di Sei eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa 10ean (larunbata). Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte eta, beste urteetan bezala, garraio zerbitzu berezia egongo da Kontxa auzotik.


Enkarterri

13

2019ko ekaina

Paperezko soinekoak Güeñes | Irailak 21 Güeñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketa berdingabea da arrazoi askogatik. Moda arloko zaharrena da, xelebrea bere zorroztasunagatik. Soinekoak esklusiboak dira eta paperez eginda daude solik, inolako artifiziorik gabe. Itsasgarriak edo grapak erabat debekatuta daude. Emaitza Güeñes herrian irailean egiten den izugarrizko talentu erakustaldia da. Aurtengo edizioa irailaren 21ean izango da, udalerriko Galdotxa Arana plazan, gaueko 21:00etan.

High Motors Galdames | Irailak 27, 28 eta 29 High Motors luxuzko ibilgailuen erakustaldia da. Enkarterrin egiten da, Galdameseko Loizaga Dorrean da, Europako Rolls-Royce bilduma pribaturik handienean. Ibilgailuen frogak, musika zuzenean, artea, moda, kosmetika, gourmet produktuak, hitzaldi eta konferentziak, dotoretasun lehiaketak, ardoen dastatzeak, kasinoa... Helburua: luxuzko esperientziak betetako asteburua eskaintzea. 1910 eta 1998 bitartean fabrikatutako Rolls-Royce modelo guztiak ikusgai dira Loizaga Dorrean, hala nola beste hainbat luxuzko ibilgailu ere.

Kantauri Fest Zierbena | Urriak 5 eta 6 Urriaren 5 eta 6an Zierbenan gertatuko dena ez da piraten lehorreratzea, Bizkaiko ontzi tradizionalen festarik nagusia baizik. Txalupak, traineruak, batelak eta baleontziak udalerriko portuaz jabetuko dira asteburu osoan zehar. Ontziak eta itsasoari buruzko erakusketak ez ezik, Kantauriko itsaskiak dastatzeko, musika entzuteko eta makina bat jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu Kantauri Fest-en. Adin guztientzako festibala da Kantauri Fest: etxeko txikienek primeran pasako dute.

Burdin Jaia Abanto-Zierbena | Urriak 12 eta 13 Burdin Jaia bueltan dago Abanto-Zierbenan, urte bakoitietan tradizioa den bezala. Zierbenako meategietan lan egin zuten guztiei omenaldia egiteko jardueraz betetako asteburua izango dugu urriaren 12 eta 13an: musika erakustaldiak, kontakizunak, haurrentzako tailerrak, birsorkuntzak eta lehiaketak, herri bazkariak. Baina, zalantzarik gabe, Isiltasunaren Ibilbidea izango da une hunkigarrienetako bat. Meategiaren zelaigunera arte ibiliko dira herriko bizilagunak gauerdian, isilka eta kandelak eskuetan eramanez.

Harley Eguna Sodupe (Güeñes) | Urriak 18, 19 eta 20 Amerikako antzinako autoen eta motorren erakusketaz, bi gurpilen gaineko ikuskizunez eta Harley motorren munduarekin zerikusia duten produktuez gozatzeko aukera izango duzu Sodupen (Güeñes) urriaren 18, 19 eta 20an izango den Harley Egunean. Motozikleten Eraikitzaile eta Kustomizatzaileen Estatuko Txapelketa dugu ekitaldi honen jarduera nagusienetako bat, txoko guztietatik etorritako motorzaleak eta profesionalak Enkarterrira erakartzen dituena. Harley Davidson Club Euskal Herria (HDC) klubak antolatzen du Harley Eguna.

Ekitaldien egutegia: https://www.visitenkarterri.com/eu/ikusi-egin/agenda/


Enkarterri

14

Mundura zabalik

EGUTEGIA 2019ko ekitaldiak OTSAILAK

MARTXOAK

APIRILAK

MAIATZAK

EKAINAK

3

Txakurkrosa / Zierbena

5, 6 eta 7

Gordexola Xtreme / Gordexola

17

Apuko Igoera / Zaramillo - Güeñes

Data: zehazteke

Pobeña 1890 / Muskiz

3

Txerriki Azoka / Sopuerta

4tik 7ra bitartean

Bizkaiko Itzulia / Balmaseda

19

San Jose Azoka / Güeñes

26, 27 eta 28

La Hoya Azoka / Valle de Villaverde (Cantabria)

6

Enkarterri Extreme Trails / Zaramillo-Güeñes

5

Arku Loretsuen Dantza / Lanestosa

Data: zehazteke

Estropraden Petronor Bandera / Zierbena

6

Euskal Jaia / Galdames

7

Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka / Ortuella

18 eta 19

Pasio Biziduna / Balmaseda

23

Ondo Bizi Arte Egonaldia (maiatzaren 5ean amaitzen da) / Karrantza

27

Raid Karrantza Harana - Bizkaiko Txapelketa Absolutua / Karrantza

27

Motocross - Euskadiko Txapelketa / Zalla

28

Lore Azoka / Gordexola

Data: zehazteke

UZTAILAK

ABUZTUAK

14

Gertaera Oneko Andra Maria Raid-a Euskadiko Beteranoen Txapelketa / Karrantza

15

Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka / Muskiz

18

El Sucesoko Erromeria / Karrantza

21

Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketa / Güeñes

26

San Cosmeko Erromeria

Dani txapelketa / Güeñes

27, 28 eta 29

Salón High Motors III / Galdames

1

Maiatzaren 1eko Azoka / Turtzioz

Data: zehazteke

Ortuella Off Road / Ortuella

5

Lore Azoka / Alonsotegi

Data: zehazteke

Txakurren Nazioarteko Lehiaketa / Muskiz

5

Lore Azoka / Güeñes

8

El Socorroko Erromeria / Pobeña, Muskiz

5

Balmasedako Emakumeen Saria

5

Abeltzaintza eta Ardi Azoka / Karrantza

11 eta 12

Erdi Aroko Azoka / Balmaseda

5 eta 6

Kantauri Fest / Zierbena

12

San Isidro Legoa / Karrantza

7

Gangas Eguna / Zalla

18 eta 19

Eguzki Fest / Muskiz

12

Mello Saria Mendi Martxa / Muskiz

19

Ardo Eguna / Zalla

12 eta 13

Burdin Jaia / Abanto-Zierbena

31

La Encartada - Moda eta Tradizio Garaikideko topaketak / Balmaseda

18,19 eta 20

Harley Eguna / Sodupe - Güeñes

19

Record Kolitza

20

Mahats-Bilketaren Jaia / Balmaseda

23

San Severino: Nazioarteko Putxeren Lehiaketa / Balmaseda

27

Pico La Cruz Igoera / Galdames

27

Gaztainaga Eguna

Data: zehazteke

Sagardo Eguna / Abanto - Zierbena

1

Gazta Eguna / Turtzioz

10

Ciclocross - Espainiako Kopa / Karrantza

Data: zehazteke

Enkarzine / Zalla

1

La Encartada - Moda eta Tradizio Garaikideko topaketak / Balmaseda

1

Galdames Mendi Bira

2

Ortuella Green Series- Las Balsas XC / Ortuella

2

Andra Mari Azoka / Alonsotegi

8

Ibilbide Luzeko Mendi Martxa (Zirkuitua) / Karrantza

8

Kolitza Igoera / Balmaseda

8

Retrobike Enkarterri / Balmaseda

8

Karrantzako Ardi Mutur-Beltzari Buruzko Topaketa Monografikoa / Karrantza

8 eta 9

Enkarterri Fest / Zalla

9

Galipa Mendi Bira / Zierbena

15

Motocross - Euskadiko Txapelketa / Karrantza

28 eta 29

Surf Film Festival / Zierbena

IRAILAK

URRIAK

AZAROAK

1 ABENDUAK

1 14 eta 15 24

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azoka / Gordexola

Balmaseda- Zalla Herri Krosa / Balmaseda Expo Aves Hegaztien Erakusketa / Abanto Zierbena

Ogi Eguna / Galdames


Enkarterri

15

2019ko ekaina

ÁNGELA EGUÍA ENKARTUR-EKO PRESIDENTEA

«Eskaintza turistikoaren kalitatea distantzia baino garrantzitsuagoa da»

Ángela Eguía gordexolarra Enkartur-eko presidente hautatu zuten 2016ko urtarrilean. Hiru urte hauetan turismo errekor guztiak hautsi ditu eskualdeak eta «Bizkaiko ezezagun hori» izateari utzi dio. 1999ko azaroaren egoerak zerikusi gutxi du oraingoarekin. Enkartur sortu zen orduan, turismoa sustatzeko xedearekin .

- Hainbeste aldatu dira gauzak 20 urte hauetan? Zalantzarik gabe. Enkartur sortu zenean, ez zen existitzen inolako turismo planik eskualderako. Hala, zailagoa zen indarrak batzea, helburu komunak ezartzea eta norabide berean aurrera egitea. Gurera etortzeko azpiegiturak eskasak ziren eta turismo eskaintza, museo zein ostatuei dagokienez, askoz xumeagoa. Denbora honetan Kadaguako korridorea egin da, museo berriak agertu dira (El Pobaleko burdinola edo La Encartada, esaterako) eta ingurunea bere onera ekartzeari ekin diogu. Burdin Mendien Bide Berdea, Bizkaiko luzeena, adibide aparta dugu.

- Bilborekiko gertutasuna Enkarterriko erakargarri handienetako bat da. Hala da. Eskualdea oso zabala da eta parte bat urrutiago badago ere, Enkarterriko ekialdeko erdia Bilbotik ordu erdi eskasera dago. Turista asko harritzen dira urrunago geundela pentsatzen zutelako. Nolanahi ere, eskaintza turistikoaren kalitatea distantzia baino garrantzitsuagoa dela erakusten digu esperientziak. Karrantza Enkarterriko herririk urrutiena izan arren, Pozalagua kobazuloa eskualdeko harribitxietako bat da. Karpin Fauna, esaterako, Bizkaian bisitari gehien jasotzen dituen hirugarren

erakarpena da, Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren sekulako museoen ondoren. Jendea gurera etortzeko prest dago helmugak pena merezi badu, eta Enkarterrik pena merezi du.

- Zein da Enkartur-eko eguneroko lana? Enkarterriko turismo bulegoa kudeatzen du Enkartur-ek. Ziur aski hauxe da elkartearen eginkizunik agerikoena, begi-bistan baitago. Baina askoz gehiago egiten du isilpean. Enkarterriko ekitaldi nagusiak antolatzen ditugu eta turismo plana diseinatzen dugu, hala nola eskualdea promozionatzeko erabiltzen dugun material grafikoa. Horrez gain, elkarlanean aritzen gara bestelako administrazioekin, hotel, landetxe, ekoizleekin... Enkartur – Behargintza arloan, lan eskaintzak bideratzen ditugu, eskualdeko ekintzaileei aholkularitza eskaintzen diegu eta Gaztedi Enkarterri programa kudeatzen dugu, besteak beste.

- Zeintzuk dira 2019rako helburuak? Xede nagusia azken urteotan lortutakoa mantentzea da, ondo funtzionatu duenari ekitea eta erronka berriak lantzea. 2019an euskal industriaren jaiolekua garela aldarrikatu nahi dugu. Horretarako, turismo industrialaren aldeko apustua egingo dugu, Europako bihotzean egiten den bezala. Enkarterri eta Meatzaldeko industria-ondarea txundigarria da, ia-ia neurtezina. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, esaterako, izugarrizko lana egiten du arlo honetan. Bestaldetik, zikloturismoa erakartzeko ekimen berriak aurkeztuko ditugu. Izan ere, hauxe da hazkunde ahalmen handienetako bat duen merkatu hobia.


Enkarterri

16

Mundura zabalik

Enkarterriko garapena Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta eskualdeko udalek adostutako Enkarterriko Estimulu Planaren aurrekontua 7 milioi euroraino bikoiztu da • %8 jaitsi zen langabezia eskualdean 2018an, eta inbertsioek nabarmen gora egin zuten

Enkarterriko Enpresa Bilera Artzentaleseko Amalurra Hotelean, 2019ko martxoaren 13an.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Enkarterriko udalek 3,6 milioi euroko ezohiko aurrekontua adostu zuten 2017ko abenduan eskualdeko ekonomia –krisiak hainbeste zigortu duena– suspertzeko. Urte bat geroago, 2018ko abenduan, Enkarterriko Estimulu Planaren aurrekontua 7 milioi euroraino bikoiztuko zela ezagutzera eman zuten aipatutako erakundeek. Enkarterriko Estimulu Planak eskualdearen lehiakortasuna eta enpresaingurumena hobetzea du helburu nagusia, eta 12 ekimen aurreikusi ditu horretarako (grafikoa ikusi). Lehenik eta behin, inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren Indartu programa handitu zen eta hainbat erakundek eta eskualdeko eragilek osatutako lan taldea sortu zen. Taldearen lehenengo zereginetako bat eskualdearen egoerari buruzko diagnostiko zuhurra egitea izan zen. Lehenengo ondorioak agerian daude dagoeneko. Enkarterriko lau enpresek Indartu programaren laguntza jaso zuten urtean zehar 3,7 milioiko inbertsioa egiteko eta 44 lanpostu sortzeko. Halaber, industria sektoreko 52 enpresa txiki eta ertainek (ETE) transformazio proiektuak abiarazi dituzte Enkarterriko Estimulu Planak eskaintzen dien neurrirako aholkularitza esker. Neurriek merkatuko azken joerak eta berrikuntzak kontutan hartu dituzte. Horrexegatik, esaterako, ibilgailuak konpontzeko 35 tailer elkarrekin lanean hasi dira Sopuertako San Viator Formakuntza Zentroarekin eta Arrasateko Unibertsitatearekin, mugikortasun elektrikoak eskaintzen dituen aukera

ugariak aztertzeko. Gainera, eskualdeko 40 gaztek Bizkaia Dreams Lab ekimenarekin bat egin dute azken hilabeteetan, ideiak partekatzeko zein enplegua eta ekintzailetza bultatzeko. Amets-laborategia sortuko dute asmo horrekin.

Garraioa eta Internet Enkarterriko aspaldiko eskaera bati erantzuna eman zaio ere, banda zabala hainbat industrialdetara eramanez. Abiadura handiko konexioak Isasi-Zubiete (Gordexola), Nocedad (Zalla), Padura (Güeñes), Arla eta La Básculan (Balmaseda) instalatu dituzte azken urtean, besteak beste. Aurten Ambasaguas eta La Cadena (Karrantza), La Aceña (Galdames), El Arenao eta La Sota (Sopuerta), Muñanes (Turtzioz) eta Arbuioko (Alonsotegi) industrialdeetan zabalduko dituzte. Bestelako neurriak aurreikusi ditu Enkarterriko Estimulu Planak eskualdean bizi diren eta lan egiten duten bizitza kalitatea hobetzeko. 2018ko urtarrilean hainbat hobekuntza sartu ziren Bizkaibus-eko zerbitzuetan, eta aurten aldaketa berriak aztertuko dira, ahalik eta lasterren abiarazteko. Halaber, Enkarterriko trenbide loturak eta instalazioak indartu nahi ditu planak, hala nola pasaguneak kendu. Neurri hauek, alabaina, Adif eta Renferen esku daude gehien bat.


Enkarterri

17

2019ko ekaina

suspertzeko plana Enkarterriko garapenaren aldeko 12 ekimen

01. Enkarterrin enpresen inbertsioak babesteko programa baten sustapena, Europar Batasunak onartuta.

07. Langabezian dauden pertsonak eskaera handiko

enpleguetarako prestatzeko proiektua, batez ere EEE eta eskualdean itxi duten enpresetatik etorritakoak.

02. Eskualdeko enpresa-sarea sendotzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostu berriak sortzeko proiektua.

08. BI630 errepidearen hobekuntza. Zalla eta Malabrigo arteko tartearen lanak premiaz egingo dira.

03. Enpresa- eta enplegu-ekimen berriak errazteko ekintzailetza programa aurreratua, emakume eta gazteengan arreta berezia jarrita.

04. Eskualdeko basoko baliabideak gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik ustiatzeko ekintzak.

09. Enkarterriko trenbide loturak eta instalazioak hobetzeko plana.

10. Banda zabalaren hedapena, Interneteko konexioa industrialdeetan zein udal guneetan bermatzeko.

05. Abere ustiategien errentagarritasuna hobetzeko eta nekazaritza-sektorean produktore berriak ezartzeko ekimenak.

06. Eskualdeko industria-lurzoruei buruzko katalogoa

eguneratu, existitzen diren guneak garatu eta industrialurzorueri buruzko ekimen berriak abiarazi.

11. Hobekuntzak eskualdeko Bizkaibus-eko zerbitzuetan.

12. Bizkaiko Foru Aldundiako arreta integralerako bulego bat ireki Enkarterrin.

Ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, BI630 errepideko Malabrigo eta TraslaviĂąa arteko tartea hobetzeko lanak jada esleitu dira eta berehalaxe hasiko dira. Zalla, Sopuerta eta Artzentaleseko auzokideek aterako diote etekin handiena bide berriari. Bost tartetan gauzatuko dira lanak, errepide osoa berritu arte. Besteak beste, galtzada zabalduko da, trazadura eta elkarguneak hobetuko dira, seinaleztapenak berrituko dira eta espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak egingo dira.

Balantze baikorra Enpleguaren egoera nabarmen hobetu zen Enkarterrin 2018an, Bizkaia eta Euskadiko gainontzeko lurraldeetan gertatu zen bezala. Izan ere, %7,95 jaitsi zen langabezia eskualdean. Beherakada Bizkaikoa baino handiagoa da eta, urteko lehenengo datuekin batera, ekonomiaren bilakaera baikorra egiaztatzen du. Nolanahi ere, asko geratzen da egiteko Enkarterriko adierazle ekonomikoek Bizkaiko batezbestekoarekin bat egin dezaten. Helburu horrekin ‘Enkarterri 2020-2025 Plan Estrategikoa’ diseinatzeari ekin diote erakundeek, 2030 urtea irizpide izanik. Bitartean, Estimulu Plana garatzen eta abiarazten jarraituko dute. Hurrengo hilabeteetan,

Bizkaiko Foru Aldundiako arreta integralerako bulego bat irekiko da eskualdean. Balmasedako erdigunean egongo da eta arreta, informazio eta tramitazio zerbitzuak eskainiko ditu eskualdeko biztanle guztiei. Urtean zehar Enkarterriko industrialdeak hobetu, mantendu eta kontserbatzeko inbertsioak gauzatuko dira, eta harremanak estutuko dira nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin, abere ustiategien errentagarritasuna handitzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko. Aldi berean, Greenpreneurs eta Enkarterri Andrekintzaile proiektuek aurrera jarraituko dute, eta ahalegin nabarmenak egingo dira langabezian dauden pertsonak lan merkaturako prestatzeko, batez ere EEE eta eskualdean itxi duten enpresetatik etorritakoak.


Enkarterri

18

Mundura zabalik

57 enpresa berri sortzen lagundu zuen EnkarturBehargintzak 2018an

57 negozio eta enpresa berri sortzen lagundu zuen Enkartur-Behargintzak 2018an. Eskualdeko garapenerako elkarteak jasotako 73 proiektuetatik, %77ak argia ikusi zuen, beste urteetako batez-bestekoaren gainetik. Guztira, langabezian zeuden pertsonek hartu zituzten 78 lanpostu zuzenak sortu ziren Enkarterrin. Zalla da enpresa gehien sortu zituen herria: hamazortzi. G端e単es (12), Balmaseda (11), Alonsotegi (5), Sopuerta (2), Artzentales (1), Karrantza (1), Galdames (1) eta Gordexola (1) atzetik doaz sailkapenean. Halaber, bost lagunek Enkarterritik kanpo ireki zituzten euren negozioak. Proiektu berrien erdia baino gehiago (%54,38) pertsona eta enpresei zerbitzuak emateko enpresak dira. Merkataritza txikiak (%21,05), ostalaritzak (%15,79) eta turismoak (%3,53) hurrengo posizioak hartzen dituzte. Gainontzeko %5a lehenengo sektorean, industrian eta eskulangintzan kokatzen da. Enkartur-Behargintzaren eginkizuna aurkeztutako proiektuak gainbegiratu eta banan-banako laguntza eskaintzean datza. Elkarteko

langileek Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek eskainitako dirulaguntzak tramitatzen laguntzen diete ekintzaileei. Guztira, enpresa sorrerara zuzendutako 300.000 euro erakarri dira Enkarterrira, negozio berriak irekitzeko ezinbestekoak izan direnak. Horrez gain, G端e単esen, Sodupen eta Alonsotegin dauden hiru enpresahaztegiak kudeatzen ditu Enkartur-Behargintzak. Hamazortzi moduluak dituzte guztira, negozio berriak sortu eta sendotzeko prozesuan laguntza eskaintzen jarraitzeko. Hala, euren enpresak hasteko gune aproposa aurkitzen dute eta eskualdean bertan lan egiteari ekin diezaiokete enpresari berriek. Ekintzaile arruntaren profila anitza da. Sexuari dagokionez, parekoa izan zen emakume eta gizonezkoen kopurua 2018an. 20 eta 63 urte bitarte zituzten, eta langabezian zeuden negozio berria hasi aurretik. Datu hauek eskualdeko erreferentzia-zerbitzu gisa finkatu dute Behargintza enpresa berriak sortzen laguntzeko prozesuan. Horrez gain, eskualdeko garapenerako beste hainbat ekintza bultzatzen ditu elkarteak.

57

78

3

Enpresa

Lanpostu

Enpresa haztegi


t e n i. rr e rt a k n -e a tz in rg a h e .b www

Zure enplegurako atala Enkarterrin • Lan eskaintzak

• Prestakuntza ikastaroak

• Laguntza eta aholkularitza ekintzaileei

• Praktikak enpresetan • Eta askoz gehiago...

Informazio gehiago: C/ Enkarterri, 2 · 48840 Güeñes · 946 690 877 · behargintza@enkartur.eus


Enkarterri

20

Mundura zabalik

Enkartur, 20 urtez eskualdearen 20 urte beteko ditu Enkartur-ek azaroan Enkarterri eta Meatzaldeko sustapen eta garapenaren alde lanean, turismo zein ekonomia arloetan. 1999 urtean sortu zen erakundea, udalek, enpresa pribatuek, elkarteek eta partikularrek osatua.

Balmasedan du egoitza nagusia Enkartur-ek. Eskualdeko garapenaren eta enpleguaren aldeko zerbitzua, berriz, Güeñesen dago. Hurrengo diagrametan erakundearen eginkizunak zehazten dira.

ENKARTUR Produktu turistikoen sorrera eta kudeaketa

Ekitaldi, kongresu eta hitzaldien antolaketa

Enkarterri Film Commission

Laguntza teknikoa turismo enpresa eta elkarteei

Turismo lehiakortasun programen kudeaketa Proiektu turistikoen gidaritza Turismo erakarpenen sustapena Marketing digitala: web-orria, sare sozialak, bloga… Zuzeneko marketing-a ekitaldi eta turismo azoketan Sustapen materialen edizioa

Erakarpen turistikoak kudeatzeko hitzarmenak udal eta udalaz gaindiko erakundeekin Turismo datuen neurketa Erakundeen arteko koordinazioa eta barruko komunikazioa Nekazaritzako elikagaien sektorearen sustapena Partaidetza Basquetour eta Bilbao Bizkaia Action Group-en lan-mahaietan

Martín Mendia, 2 - 48840 BALMASEDA 946 802 976 info@enkartur.eus www.visitenkarterri.com Ordutegia: Astelenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00 Asteburu eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00 Udako ordutegia (ekainaren 6tik irailaren 15era): Astelehenetik larunbatera: 9:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00 Igande eta jaiegunetan: 9:00 - 14:00


Enkarterri

21

2019ko ekaina

alde lanean Behargintza eskualdeko sustapenaren eta enpleguaren aldeko zerbitzua da, Ekartur-en mendekoa. Informazioa, lanbide-orientazioa eta prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu,

hala nola negozio berriak sortzeko laguntza eta aholkularitza. Elkarren ondoan lan egiten du gertuko enpresekin eskualdeko garapena bultzatzeko.

(Behargintza)

PERTSONAK Lan bitartekotza Autoenplegua eta enpresen sorrera Enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza Autoenpleguarekiko sentsibilizazio jardunaldiak Enkarterriko ikastetxeetan Enpresa proiektuen lehiaketa

ENPRESAK / ENKARTERRI GROUP Negozio aukeren identifikazioa Bizkaiko enpresa traktoreetan

UDALAK Eskualdeko enplegu planen kudeaketa Enpresa haztegien kudeaketa

Negozio aukeren identifikazioa Enkarterriko enpresentzat nazioarteko merkatuetan Eskualdera ezaguera eta inbertsioak erakartzeko azterketa Enkarterri Gosariak

Lanekoak ez diren praktikak enpresetan (18 - 29 urte)

Erosketen zentrala

Prestakuntza ikastaroa kontratazio konpromisoarekin

Enpresen gizarte erantzukizunari buruzko proiektua

C/ Enkarterri, 2 - 48840 GĂœEĂ‘ES 946 690 877 behargintza@enkartur.eus https://www.behargintza-enkarterri.net/ Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00 Ostiraletan: 9:00 - 14:00 Udako ordutegia: Astelehenetik igandera: 9:00 - 14:00 (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte)


Enkarterri

22

Mundura zabalik

Enpleguaren aldeko 15 ekintza Enkarterrin 1. Lan-bitartekotza Behargintza - Enkartur-ek Enkarterriko enpresen lan-eskaintzak kudeatzen ditu. Halaber, eskualdean langabezian dauden pertsonen datu-basea du elkarteak.

2. Autoenplegua eta enpresen sorrera. Diru-laguntzen kudeaketa Negozio-planak egiteko laguntza eta banan-banako tutorizazio-zerbitzua eskaintzen dizkie Behargintza-Enkartur-ek eskualdeko pertsona ekintzaileei. Enpresa berriak sortzeko jarraitu beharreko tramite eta forma juridikoei buruzko aholkularitza ematen die ere. Halaber, finantzazioa bilatzen eta autoenplegura zuzendutako diru-laguntzak tramitatzen laguntzen die elkarteak.

3. Enpresen kudeaketari buruzko prestakuntza ikastaroak (autoenplegua) Eskualdeko pertsona ekintzaileei zuzendutako prestakuntza ekintzak antolatzen ditu Behargintza – Enkartur-ek, euren negozioak zuzen kudeatu ahal ditzaten beharrezkoak diren gaitasun eta ezagueren bitartez.

Behargintza – Enkartur-ek eskualdeko Gaztedi Enkarterri plana koordinatu du 2014 urtetik. Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza, Sopuerta eta Zallako udalek parte hartzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako plan honetan, Gaztedi Bizkaia 2020 proiektuaren babesean.

4. Autoenplegurako sentsibilizazioa prestakuntza zentroetan Autoenpleguari buruzko jardunaldien prestakuntza zentroetan.

antolakuntza

Enkarterriko

5. Norbere konturako enpleguaren sustapena Gazteentzako (29 urte arte) eta helduentzako kategoriak dituen EnpresaProiektuen Lehiaketaren antolakuntza.

6. Besteren konturako enpleguaren sustapena Lanekoak Ez Diren Praktikak Enpresetan programaren antolakuntza. Zortzi hilabeteko iraupena dute (30 ordu aste bakoitzeko) eta Lanbide Heziketa titulua (gradu ertaina zein goi mailako gradua), diplomatura edo lizentziatura duten 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

19 GAZTEDI ENKARTERRI BEKA

18-29 URTE

8

HILABETE

560E/

HILABETEKO

7. Prestakuntza ikastaroak kontratazio konpromisoarekin Kontratazio konpromisoa duten prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu Enkartur-Behargintzak urtero, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko sailak diruz lagunduta. Lanerako zailtasun bereziak dituzten pertsonei zuzenduta daude. Honako ikastaro hauek abiaraziko ditu elkarteak 2019ko lehen hiruhilekoak: call center-eko teleoperadorea eta biltegietako makinak antolatu, kudeatu eta erabiltzeko ikastaroa.

8. Eskualdeko enplegu-planen kudeaketa Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako Alonsotegi, Gordexola, Güeñes eta Sopuertako udalen enplegu-planak kudeatzen ditu Behargintza – Enkartur-ek.


Enkarterri

23

2019ko ekaina

9. Enpresa-haztegien kudeaketa Alonsotegi (1) eta Güeñes (2) udalerrietako enpresa-haztegiak kudeatzen ditu Behargintza – Enkartur-ek. Hiru haztegi hauek 16 y 30 m2 bitarteko 19 areto dituzte, hala nola konexioa Internetera, berogailua, telefono-aurreinstalazioa eta batzarretarako gelak. Baldintza oso abantailatsuetan ematen dira errentan, gure eskualdean norbere konturako enplegua sustatzeko.

Enkarterri Group-en Idazkaritza Teknikoa Behargintza-Enkartur-en esku egon da enpresa elkartearen sorreratik 2011an

13. Enkarterriko Gosariak Enkarterriko Gosarietako helburua aldizkako jarduera bat antolatzea da eskualdeko eta Bizkaiko enpresa eta erakundeen arteko topagunea sortzeko, ezinbestekoak baitira biak Enkarterriko garapenerako. Eskualdeko eta enpresen garapen ekonomikorako interes handia duten gaiak jorratzen dira gosarietan. Arlo ezberdinetan prestigio nabarmena duten txostengilek parte hartzen dute gosarietan, hausnarketa eta eztabaidak sustatzeko asmoarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailak bultzatutako ‘Bizkaia Orekan’ proiektuan kokatzen dira ekimen hauek, Bizkaia lehiakorra eta orekatuta eraikitzeko helburuarekin. 10. Negozio-aukeren bila Bizkaiko enpresa traktoreetan Ezkerraldea eta Meatzaldeko garapen agentziekin batera egiten da ekimen hau. Bizkaiko mendebaldeko enpresa nagusiak bisitatzean datza, ETEentzako negozio-aukerak identifikatzeko. Gaur egun Bizkaiko mendebaldeko enpresek eskualdetik kanpo kontratatzen dituzten prozesu industrialak, produktuak, hornikuntzak, lehengaiak eta mota guztietako zerbitzuak (mantentze-lanak, ingeniaritza eta diseinua, informatika, aholkularitza, etab.) hemengo ETEkin kontratatu ahal izango lituzketen aztertzen da.

11. Ezaguera eta inbertsioen erakarpena Sustrai sakonak ditu industriak Enkarterrin. Kokapen geografiko estrategikoa eta langile erabat kualifikatuak izanda, apartako ekosistema eskaintzen du eskualdeak enpresa industrialak eta sektore honi lotutako zerbitzu hornitzaileak erakartzeko. Aholkularitza eta neurrirako konponbideak eskaintzen dizkie Behargintza-Enkartur-ek inbertitzaileei euren enpresak gurean finka ditzaten.

12. Negozio-aukeren bila nazioarteko merkatuetan Barakaldoko udalarekin eta Meatzaldea, Mungialdea eta Txorierriko eskualdeekin batera bultzatzen du Enkartur – Behargintzak proiektu hau. Industria metal-mekanikoari eta eraikuntza enpresei Txilen, Kolonbian eta Frantzian ematen diren negozioposibilitateak aztertzeko aukera emango zaie 2019an.

14. Diru-laguntzen kudeaketa eta erosketa-zentrala Enkarterri Group-eko Erosketa-Zentralaren helburu nagusia zera da: enpresa hornitzaileek eskaintzen dituzten zerbitzu komunen datu-basea sortzea, merkatuan ohikoak diren baldintzak nabarmenki hobetzeko. Hainbat eginkizun hartu ditu bere gain Erosketa Zentralak: erakunde eta enpresekin hitzarmenak sinatzea (finantza edo energia arloetan, adibidez), lan arriskuen prebentzioa, osasunaren zaintza eta aholkularitza, hondakinen kudeaketa, etab. Halaber, elkartea osatzen duten enpresen arteko merkataritza erlazioak sustatzen dituzte Enkarterri Group eta Behargintza – Enkartur-ek, eskualdean ekonomia zirkularra bultzatzeko asmoz.

15. Enpresen gizarte erantzukizuna: Enkarterri Green zigilua 2018 urtearen hasieran, Enkarterri Green marka enpresentzako kalitate zigilu bilakatu zen iraunkortasunaren arloan. Erabateko ziurtapena da Enkarterri Green; enpresen gizarte erantzukizunari buruzko zigilua, hain justu. Eredu batean bildutako adierazleak eta baldintzak betetzen dituzten enpresek jaso dezakete zigilu hau. Hainbat irizpide hartzen dituzte kontutan adierazleek: enpresaren kudeaketa ekonomikoa, ingurune ARENkudeaketa, pertsonen kudeaketa eta ingurune sozialean duen eragina, hala nola gizartearekiko ekarpena. Enkarterri Green ziurtapena ezinbesteko erreminta dugu ezarritako helburuak lortzeko, kalitatezko enpresa-eredu iraunkorra sortzeko eskualdeko enpresa-sarea posizionatzeko eta bereizteko eta Enkarterriko agerikotasuna gure mugetatik kanpo handitzeko.


Enkarterri

24

Mundura zabalik

Poliki jateko lurraldea

Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak edo Gipuzkoako sagardoak xelebreak dira Euskadin; ba al dute, ordea, halako osperik Enkarterriko produktuek? Anitzak eta kalitatezkoak dira gure eskualdeko jangaiak. Sariak irabazi dituzte gure mugetatik kanpo eta, pixkanaka, jatetxe onenetako kartetan zabaltzen ari dira. Zallako tipula morea adibide aparta dugu. Ezaugarri ezin hobeko (gozoa, ez oso mina eta mamitsua) erraboil hau gustu ona eta dibertsitatea sustatzen dituen Slow Food elkarte gastronomikoko kide da. Enkarterriko plater sendoenari kutsu berezi hori emateko ezinbesteko ongailua dela diote. Balmasedako indaba eltzeaz ari gara, noski. Eskualdeko gastronomia ezagutzeko abiapuntu tinkoa da eltzea. Leongo ikatz-meategiak eta Bilbao arteko ibilbide neketsua egiten zuen La Robla trenbideko langileek perfekzionatu zuten errezeta. Makinaren lurrunaz eta triki-takaz baliatuz, gorputza berotu eta indarrak berreskuratzeko hain aproposa den plater hau prestatzen zuten suginek. Enkarterriko produktu bikainenak batzen dira jatorrizko egosketa teknika antzeratzen duen eltzeko batean (putxera delakoa): piperrak, saiheskia, urdaia, txorizoa, Sopuerta edo Gordexolako odolki xelebreak... Pazientzia pixka bat izan beharko duzu, egosketa hainbat ordutan zehar luzatzen baita ikatzeko su txikian. Nolanahi ere, pena mereziko du itxaronaldiak emaitza dastatuz gero.

gozamenerako. Bi adibide: egurrezko labean egiten den Galdameseko ogia, jatordu on ororen derrigorrezko osagarria. Edo Karrantzako pastak eta postreak, bertoko gozogileek betiko erara egiten dituztenak, gehigarri eta kontserbagarririk gabe. Aipagarriak dira eskualdeko esnekiak, Europan euren kalitateagatik sarituak izan direnak. Karrantzako esnea, esaterako, talde-lanaren adierazle aparta dugu, berrogeita hamar baserrien arteko elkarlanaren emaitza baita. Eskualdeko ardi latxek, halaber, eguneroko plazer txikiak ematen dizkigute: gurinak, gaztak eta bestelako asko.

Tradizioa eta modernotasuna Berrikuntza eta azken joeren aldeko apustua egin du eskualdeak ere azken urteotan, arrakasta nabarmenarekin. Kaitxok Balmasedan egiten duen karamelizatutako pistatxozko txokolate zuria munduko onenen artean aukeratu zuten azaroan Florentzian izandako International Chocolate Awards sarietan. Txokolateak ez ezin, espezialitateko kafeak txigortzen ditu enpresa honek ere.

Mila eratara alaitu ahal izango duzu egotaldia. Esaterako, eskualdean egiten diren vermoutha edo artisau garagardoekin. Baita XIII. mendetik Enkarterrin ekoiztua izan den txakolinarekin ere.

Oroz gain, anitza da Enkarterriko gastronomia. Kantauri Itsasora zabaltzen da eskualdea Muskiz eta Zierbenan. Zierbenako portuan sekulako arrain eta itsaskiak dastatzeko aukera dugu, txingarretan erreak. Hegaluzeak protagonismo berezia du eta mila eratara prestatzen dute bi herrietako marinel-giroko jatetxeek.

Ogiak, eztiak, gozogintza‌ Baserrietako errezeta tradizionalak belaunaldiz belaunaldi gorde ditu Enkarterrik mendeetan zehar, gure ahosabaien

Sekulako eskaintza gastronomikoa osatzen dute lurraldeko tradizioek, azken joerek eta zapore bereizgarrienek. On egin!


Enkarterri

25

2019ko ekaina

Kalitate ziurtagiria Jatetxez, edaritegiz eta beste hainbat saltokiz osatutako bikaintasun sarea da Euskadi Gastronomika, produktua eta bezeroekiko kalitatea eta konpromisoa lokarri dituena. Bere xede nagusia herrialdeko nortasun gastronomikoa eta honen kalitatea bermatzea da.

Azal nabariko ogiak

Munduko txokolaterik onena Balmasedan Munduko txokolate onenetako bat Balmasedan egiten da. Kaitxoren karamelizatutako pistatxozko barietatea munduko urrea irabazi zuen azaroan Florentzian izandako International Chocolate Awards sarietan, txokolate zuri aromatizatuen kategorian. Kalitatea du irizpide espezialitateko kafeak eta txokolateak ekoizten dituen enpresa honek.

Crostako ogiak Ogi Onaren Ibilbideko onenen artean nabarmendu dira, eta ez da gutxiagorako. Roberto FernĂĄndez labariak sekulako ahogozagarriak egiten ditu Zallako La EstaciĂłn okindegian. Goi-sukaldaritzako jatetxeetan aurki ditzakegu azal nabariko (hortik Crosta izena) eta ama oreko kreazio hauek, baita Michelin izarra duten hainbatetan.

Enkarterri Concept Store Presaka bizi gara; janari azkarra eskaintzen duten jatetxeak nonahi ugaritzen ari dira, aurrez prestatutako jakiak ezinbestekoak bihurtu zaizkigu eta askotan zutik jaten dugu. Errealitate honi aurre egiteko, Enkarterriko puska bat Bilboko erdialdera eraman nahi izan dugu, plater aparten, betiko zaporeen eta tradizio onenaren aldeko apustua egiteko. Ama oreko ogiak, garaiko jangaiak, esnekiak, pastak, txakolinak‌ Enkarterri Concept Store gure eskualdeko produkturik bikainenak biltzen ditu Urkixo zurmarkaleko 40. zenbakian, Alhondigatik oso gertu.

Gure produktuak online: www.visitenkarterri.com/eu/produktuak/


Enkarterri

26

Mundura zabalik

«Enkarterriko txakolina Eskualdeko txakolina sustatzeko promozio-kanpaina bultzatu du Enkartur-ek Bizkaiko ostalaritzan • Eskualdeko ardoak oso preziatuak dira eta munduko onenen artean nabarmendu dira azken urteotan Bacchus nazioarteko sarietan

Mahasti eta txakolinen lurraldea da Enkarterri. Fruta-gustuko ardo zuri gazte eta garratz honek eskualdeko egun eta gauak alaitu ditu XIII. mendetik. Garai batean, aldiz, txakolinak ez zuen gaur egun duen ospe onik. Gure txakolinek izugarrizko jauzi kualitatiboa eman dute, kritika gero eta gorazarrezkoak jasoz. Izan ere, oso preziatuak dira eskualdeko ardoak eta munduko onenen artean nabarmendu dira azken urteotan Bacchus sarietan. Bertoko produktu tradizional eta bereizgarrienetako bat da txakolina, aspalditik ekoiztua izan dena Enkarterrin. Euskadiko mahastirik handiena Zallan dago, eta ez kasualitatez. Eskualdeko klimak barnealdeko eta kostaldeko ezaugarriak nahasten ditu, txakolinari aparteko estruktura eta bestelako ezaugarri organoleptikoak emanez.

de Lorea (Zalla), Txabarri Txakolina (Zalla), Egia Enea (Balmaseda), Ulibarri Artzaiak (Gordexola), Galdameseko Upeltegiak, Markoleta (Güeñes) eta Txurruta Txakolina (Sopuerta).

Mahats-bilketaren jaia

Mahastietan aritzen direnen lan nekaezina eskertu eta bultzatzeko, Enkarterriko txakolina edango dugu gaur kanpaina abiarazi zuen Enkartur-ek pasaden urtean Bizkaiko ostalaritzan. Ekimen honetan parte hartzen duten edaritegiek eskualdeko ardoak baino ez dizkiete ateratzen bezeroei bi ordu betez. Eskaintza mugatzeaz gain, Enkarterriko promoziomateriala jasotzen dute kontsumitzaileek oparitxo moduan.

Mahats-bilketaren jaiaren bidez ospatzen du Enkarterrik txakolinaren sasoia. Aurtengo edizioa urriaren 20an izango da Balmasedako San Severino plazan. 2015ean antolatu zen lehenengo festa, Bizkaiko Txakolinaren hamabost upeltegiren partaidetzarekin. Aurreko urteetan bezala, txakolin mota ezberdinak dastatu ahal izango dituzte Balmasedara etortzen direnek, kopak zein botilak erosiz. Horrez gain, azaldutako dastatze saioak antolatuko dira ere. Bizkaiko lehenengo hiribilduaren patroiaren eguna (urriak 23) ospatzeko atariko bikaina dugu Mahats-bilketaren jaia.

Bilboko Poza Lizentziadunaren kalean dagoen Mugi tabernan hasi zen kanpaina. Portuberri Barriak (Iturribide kalea), Kubrick-ek (Villarías kalea) eta Adnarik-ek (Barakaldo) hartu zioten lekukoa, eta Bizkaiko beste hainbat edaritegik egingo dute bat aurten. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapena duten upeltegi hauek parte hartzen dute ekimenean: Virgen

Enkartur-ek argitaratutako Wowww liburuxkak eskualdeko upeltegiak bisitatzeko aukera eskaintzen digu, txakolinaren elaborazio-prozesua lehen eskutik ezagutzeko. Bisitaldiak mahastietan eta upeltegietako instalazioetan egiten dira, parte-hartzaileei ardo honi buruzko xehetasun eta sekretu guztiak ezagutarazteko asmoz.


Enkarterri

27

2019ko ekaina

edango dugu gaurÂť

Euskadiko txakolin-mahasti handiena Zallan dago.

Artisau zurrutak Eskualdean ekoiztutako edarien artean txakolinak nagusitza mantentzen badu ere, produktu berriak agertu dira azken urteotan. Arrakasta handia izan dute batzuek, hala nola Sopuertako Txurrut Bermutak. Bermuta eta txakolina batzen dituen zoragarrizko sormena dugu, Enkarterrin hazitako Hondarribi Zuri mahatsekin egindako lehena. Bermutaren elaborazioa erabat artisaua da, eskualdean ekoiztutako garagardoena bezalakoa. Oso popularrak eta estimatuak dira malta eta lupulua gurean. Gordexolako Laugar edo Balmasedako Maiken Brewery adibide apartak eta arrakastatsuak ditugu. Originalak dira eta estilo guztiak esploratzen dituzte. Gainera, upeltegiak bezala, euren instalazioak bisitatzeko aukera eskaintzen digute ere, artisau garagardoen limiterik gabeko unibertsoan murgil gaitezen.


Turismo arlora zuzendutako

DOAN

a z t n u k a t s e pr

k a o r a t s a ik

Publizitatekanpainak

Community Manager

Analitika Digitala

Datak: Ekainak 3 eta 5 Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara Lekua: Sopuertako Auzo Etxea

Fecha: Ekainak 17 eta 20 Horario: 9:00etatik 13:00etara Lugar: Sopuertako Auzo Etxea

Fecha: Ekainak 8 eta 10 Horario: 9:00etatik 13:00etara Lugar: Sopuertako Auzo Etxea

Izen-emateak: info@enkartur.eus | 946 80 29 76


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.