Karin Kara 12.alea

Page 1

Elkarrizketa

berean lan eginez gero, herri hau beste portu batera eramango dugula. Halan eta be, ez da erabaki erreza izan, etxean be lan eta energia handia eskatzen duen zaintza fase betean gaude-eta. Baina esan behar dut, feminismotik azken urteetan jasotako irakaspenek lagundu doskuela niri eta udal-taldean nire antzeko egoeran dauden beste emakume batzuei pausu hau ematera. Ilusioa igartzen dogu inguruan eta horrek indar handia ematen du.

2. ZELAN IKUSTEN DOZUE LEKEITIO MOMENTU HONETAN?

Elkarrizketatuak: Ander Aldazabal Etxeberria eta Zuriñe Gojenola Goitia

1. EH BILDUTIK ALKATETZARA AURKEZTEN ZARETE. ZERGATIK EMATEN DUZUE PAUSU HAU?

Ander. Egia esan, herriaren gainean sentitzen dudan ardurak eraman nau pausu hau ematera. Beti egon naiz han ala bestean, herrigintzan lanean. Hortik eta alkategai aurkeztera salto handia dago, badakit. Baina asko arduratzen nau azken urteetan Lekeitiok hartu duen norabideak: Ze turismo eredu bultzatzen dan, gazteak erabat baztertuta eta etorkizunik barik dagozela herri honetan, euskararen erabilerak egin duen atzerakada nabarmena… Aitortzen

dut, asko pentsatutako erabakia izan dala. Baina uste dut, zeozer aldatu nahi badugu, nor beretik hasi behar dela eragiten, eta horregatik erabaki dut alkatetzara aurkeztea, neure ingurukoen babesagaz. Ilusioz eta gogotsu nator, talde osua moduan.

Zuriñe. Kaletik, ikastetxetik, lantokitik, udaletik… Leku guztietatik eragin behar da gauzak aldatzeko. Hori erakutsi doskue txikitatik eta horrela bizi dugu herri hau. Ukatutako herri honetan, egunero begien parean hainbeste miseria eta injustizia ikusten direnean, nor bere konfort egoeran ezin da geratu. Gu sinistuta gatoz, bakoitzak bere txokotik denok norabide

Ander. Norabide barik. Ez dago portura begiratzea baino, ze itxura triste daukan bandera españolez beteta… Kaleak eta komertzioak be negu osoan erdi hutsik; bertan bizitzeko etxebizitza bat alokatzea edo erostea ezinezkoa da; azken hileetan medikuak, pediatra zein ginekologoa falta anbulatorioan… Gazteek, momentu honetan, ez daukate ezelako aukerarik Lekeition bere bizi-proiektua garatzeko. Eta txarrena da udalak ez daukala proiekturik egoera honi buelta emateko.

Zuriñe. Lekeitio, norabide honetan segiduz gero, urte batzun bueltan estatu españoleko beste edozein herri turistiko bihurtu leike. Hizkuntza eta kultura erdaldunagaz, nortasun bako herria, bertako ekonomia apurra uda sasoiko ostalaritzara mugatuta… Hori da nahi duguna? Gu konbentzituta gaude ezetz. Lehenengo, zelako Lekeitio nahi dogun pentsa behar dogu, zelako Lekeitio izango litzatekeen herritarrentzako bizigarria. Eta gero pentsako dogu horretarako ze turismo mota behar dogun… Lehenengo herritarrak eta gero gerokoak.

KARIN KARA 12 ALEA 2023ko MAIATZA
“Azken urteetan turismoari begiratu zaio gehiegi, herritarrei begiratzeko sasoia da”
HERRITARROK ALDAKETAREN PARTE ▲ 3 eta 5 ARGAZKI GALERIA ▲ 4 ELKARRIZKETA: ANDER ETA ANTTON ▲ 5
“Lekeitiok eta sistemak aldaketa behar dau; danok alkar zainduz, nungoak garen inporta izan barik”.

Ander. Lehenengo eta bat, gobernateko moduan ipini nahi dogu atentzioa. Zaintzen duen herria izan nahi dogu, hau da, pertsonak eta pertsonen beharrak erdigunean ipintzen dituen herria. Baina nork ipiniko ditu herritarren beharrak erdigunean herritarrak berak baino hobeto? Horregatik, ahalegin berezia egingo dogu herritarrekin batera hartzeko herriko erabaki nagusiak eta alkarregaz egiteko aldaketarako bidea. Gobernantza kooperatiboa eta Udalgintza herrigilea deitzen deutsagu guk horri.

Baina egia da, EH Bilduk ja, jende multzo zabal bategaz egin duela hausnarketa, eta badaukala programa bat herria norantz eraman beharko litzatekeen marrazten duena. Laburbildu beharko banu, lau ideia nagusitan: Bat, Lekeitio euskal kultura eta nortasun sendoko herria izatea; bi, bertan bizi garenontzako duintasunez eta gustora bizitzeko modukoa, bizigarria; hiru, herritar denentzako -jatorria, arraza, generoa… edozein izanda be- aukera berdintasuna bultzatzen duena eta, laugarrena eta azkena, jasangarria, naturarekiko errespetua aurreaurrean ipintzen dituena.

Ahalegin berezia

egingo dogu

herritarrekin batera

hartzeko herriko

erabaki nagusiak eta

alkarregaz egiteko

aldaketarako bidea.

Zuriñe. Egia da horrek guztiak zehaztasuna eskatzen duela, neurri eta plan zehatzak. Eta herri-programan zehaztuago daude Anderrek aipatutako lau helburu potolo horiek lortzeko zeintzuk bide jorratuko ditugun. Halan eta be, badakigu ezingo dugula dena batera egin hasieratik. Urgentziaren eta aukeren arabera, lehentasunak zehaztu beharko dira eta horietatik hasi proiektu zehatzak aurrera eramaten.

Herritarrok aldaketaren parte

1. ZERGATIK BEHAR DAU LEKEITIOK ALDAKETA?

2. ZER EKARRI BEHARKO LEUKE ALDAKETA HORREK?

5. EH BILDUREN LELOA DA “MAITE DOGUN HERRIA”. ZER EMANGO DEUTSAZUE BA, MAITE DOZUEN LEKEITIORI?

Ander. Lekeition etxebizitzaren egoera oso larria da, eta horrek eskatzen du, hainbat arinen, neurriak hartzea. Gazteentzako urte osorako alokairua erraztu behar da, eta horretara ipiniko gara. Euskararen gaiak be asko-asko arduratzen gaitu. Herriko eragile, ikastetxe, ostalari, kiro-talde, komertzio… denekin batera gure herrian euskara berreskuratzeko plan zabal bat urgentziz ipini behar dogu martxan. Gai honegaz lotuta, oso kontutan eduki behar dogu Lekeitio, gaur egun, gero eta jatorri gehiagotako herritarrek osatzen dugula. Eta guk, herri moduan, kanpotik datozenei ez diegu harrera bat egiten eta azaldu zein dan hemengo hizkuntza, ze aukera dauzkaten ikasteko… Harrera-protokoloak zehaztu eta beteten hasi behar gara, ez bakarrik gure herria aurkezteko, baita be, bertan bizi-proiektu bat garatzeko dituzten aukerak eta laguntzak azaltzeko. Bestetik, Tokiko garapena eta ekonomia lokalak be, duda barik, atentzio osoa merezi duten gaiak dira… Zuriñe. Lehentasunak asko dira, baina egia da, batzuei beste batzuei baino lehenago heldu beharko deutsagula. Iazko udako beroek eta neguko lehorteak gure alarma guztiak piztu ditu, eta denok kontziente gara, ez daukagula denborarik galtzeko gai honetan: Trantsizio ekologikorako plan integral bat zehaztu behar dogu “Lekeitio neutroa karbonoan” izatea helburu hartuta.

Hezkuntzan be erronka handiak dauzkagu Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema baterantz Lekeitiotik ekarpen bat egin nahi badogu. Gainera, herria irakaslez beteta daukagu, ezta? Sekulako potentziala zeozer egiteko. Eta kirola be, ezin aipatu barik utzi erro-errotuta dago-eta gure herritarren artean. Zelan erabili kirola lehiakortasunetik aparte herritarrak baloreetan hezitzeko, euskara sustatzeko, kiroletik feminismoa bultzatzeko, herri solidario bat egiteko, herria saretzeko… Uste dugu norabide egokian goazela, baina gehiago sakontzeko aukerak ikusten ditugu.

Egiteko gauza garrantzitsu asko dagoz, danak hamen aipatu ezin badoguz be.

Zuriñe. Esan beharrik ez dago, geure onena emango deutsagula herriari: gure ilusioa, gure denbora, gure ezagutzak; eta zeozer ez dakigunean, jakiteko eta gauzak ondo egiteko ahalegina be bai. Horixe emango deutsagu herriari guk, baina, batez be, EH Bildu osatzen duen komunitate osoak, asko gara eta.

Iazko udako beroek eta neguko lehorteak gure alarma guztiak piztu ditu, eta denok kontziente gara, ez daukagula denborarik galtzeko gai honetan: Trantsizio ekologikorako plan integral bat zehaztu behar dogu “Lekeitio neutroa karbonoan” izatea helburu hartuta.

Ander. Aspaldian zuri-beltzean daukagun herriari kolore piskat ematera gatoz; bizitza, ilusioa... Lekeitio merezi duen lekuan ipini behar dogu berriro, ez postaletan, herritarren bizitzetan baino. Herrian bizi nahi dogu eta herria bizi nahi dogu, herriaren taupada alaia sentitu; aspaldian triste dago eta. Baina batez be, herriari ideia inportante hau sinistarazi nahi deutsagu: Gauzak momentu oro dagoz aldatzen, dena aldatzen da. Orain 30 urteko Lekeitio ez da gaur dena, eta gaur egunekoa, ez da etorkizunean izango dena. Ipini gaitezen gaurtik, izan nahi dogun horretara begira, eta eman ditzagun pausuak. Ez daigun ahaztu: aldatu, beti dago dana aldatzen, kontua da nork eta norantz aldatzen duen. Heldu daigun ba, herritarrok lema eta eraman daigun Lekeitio behar eta merezi duen aldaketara.

Abante Lekeitio!

1. Ba ez Lekeitiok bakarrik, sistemak berak be behar dau aldaketa bat, non-eta danok alkar zaindu behar garen, nungoak garen inporta izan barik.

2. Lehenengo eta behin, lekeitiarrok urte osoan ganoraz bizi ahal izateko aukera edukitea. Udako turismoak ekarten deuskuzan diru sarrerakin bakarrik, ezin gara bizi; gainera, honek arazo handiak ekarten ditu alokairuan bizi garenontzako: beti urte guztirako alokairua ezin topata, eta erosteko be, prezio zoruak. Hori zeozelan erregula beharko litzateke.

Beste alde batetik, hamen negua luzea da, eta umeak (betiko ikuseziñak) eta gazteak ez dauke nun jolastu euritzan eta hotzetan. Neguko kultura eskaintza falta da danontzako be, leku apropos bat Abaroa litzateke adibidez, urtietan dagona parata.

Zaindu umeak, zaindu hezkuntza, zaindu kultura, zaindu zaintzaileak, eta gizarte orekatuagoa lortuko dogu.

Itsaso Barbarias Barainka, 35 urte

1. Lekeitio nortasuna eta herritartasuna galtzen dagoen herri bat dala iruditzen zait. Udaletxetik hartzen diren erabakiak, Lekeition bizi garenokin pentsatuta hartu bihar dira, geu gara herria eta.

2. Lekeition bizi nahi dogunontzat etxebizitzarekin dagon arazoa geroz eta larriagoa dala iruditzen zait. Herri bateko parte nahi dogu izan, baina herri honetan ezin dogu gure bizia aurrera eraman ez daukagulako aukerarik. Eta ez dot uste konponbidea etxe gehiago egitean dagoenik, arazoa sustraitik konpondu behar da. Urte askotan zehar handitzen joan dan arazoa da, pandemia eta gero areagotu dana; sasoia da egoerari irtenbide bat topaten ipintzeko. Beste alde batetik, guraso modura beste arazo bat ikusten dot Lekeition. Negu gorriko egun baten, umeekin egoteko lekurik ez dagoela. Urteetan zehar guraso askoren eskaera bat izan da eta, gaur egun, oraindik izaten jarraitzen dau. Oingo neguko egun askotan Ispasterreko frontoiko berotasunean babestu gara eta, eskerrak ondo hartu gaituzten.

Unai Urkiaga Mendikute,

21 urte ▲

1. 8 urte eta gero, nik uste dot ordua dala aldaketarako. lekeitiarrok herritik eta herriarentzako pentsata dagon proiektu bat behar dogu, talde barriagaz eta jende barriagaz. Izan be, gaur egun, bizi doguzen aldaketari modu egoki eta berritzaile baten erantzungo deutson lan-talde bat behar dogu lekeitiarrok.

2. Aldaketiak, nire ustez, lekeitiar danak kontuan hartuko dabezen neurriak ekarri beharko leukoz, merkataritza herrikoia defendatuta eta gaztion ahotsa kontuan edukita, adibidez. Gainera, nire ustez, beharrezkua izango zan Lekeitio udalerri jasangarriagoa izateko aldaketak aurrera eruatia, herrian bertan daukagun animalia zein landarien aberastasuna babestuta, adibidez.

1. Momentu honetan daukagun turismora bideratutako herri-eredua aldatu behar dalako, nire ustez.

2. Nire ustez, beharrezkoak dira herritarren kezkak eta beharrizanak ardatz daukaten politikak. Adibidez, etxebizitza duinak izateko aukerak bermatzea, osasun eta gizarte-zerbitzu publikoak herritarren beharrizanetara egokitzea (ginekologia zerbitzua, besteak beste), bertako ondare historiko eta kulturala babesteko neurriak kontuan izatea (Atabaka Kultur Elkartearen Garraitz 25 proiektua, adibidez)...

Leire Lauzirika Cuadrado, 27 urte

1. Lekeition aldaketia behar dogu herria bizirik mantentzeko urteko 365 egunetan, herritik eta herriarentzako.

2. Horretarako, Udaletik oinarrizko eskubide batzuk bermatu beharko zirian: etxebizitzen prezioak mugatuta; herrian lan aukerak sortuta eta lan prekarioak ezabatuta; herriko talde ezberdinak babestuta, bai kulturan, kirolian, zein beste edozein arlotan.

1. Haize berriak ondo datoz, beste ikusmolde bat dugun herritarrok be asko garela uste dudalako.

2. Beste politika mota bat posible da herritarra ardatzean jarrita, ezin dugu herriaren hazkuntza turismoan bakarrik oinarritu. Kanpotarrentzat atsegina den Lekeitio baino beharrezkoagoa dugulako egunero bizi garen herritarren beharrei erantzuten diena: herrian lanerako aukerak sortu, osasun zerbitzuak gutxitu beharrean gehitu, errepideak hobetu egunero lanera doazenentzat (ez bakarrik Tourra datorrenean). Herritarrentzat etxebizitzak...

3. NORANTZ ERAMAN NAHI DOZUE HERRIA? ZEIN DA EH BILDUREN IPARRA? 4. ETA ZEINTZUK IZANGO DIRA BA, EH BILDUREN LEHENTASUN NAGUSIAK LEKEITIORA ALDAKETA EKARTZEN HASTEKO?
3 2 KARIN KARA 12 ALEA 2023ko MAIATZA
50 urte ▲
Eukene Elordieta Alzibar,
Gurutz Etxebarria Barbarias, 53 urte
Maddalen Irigoien Kortabitarte, 25 urte

Herritarrok aldaketaren parte

1. ZERGATIK BEHAR DAU LEKEITIOK ALDAKETA?

2. ZER EKARRI BEHARKO LEUKE ALDAKETA HORREK?

Iñigo Eiguren Endeiza,

1. Lekeitio bizi izateko herri ederra da. Polita da, garbia dago, eta hori asko eskertzen dogu. Baina, beste aldetik, bizitzeko oso karua da. Etxe bat edukitzea edo alokatzeko aukera izatea, gaitz-gaitza da. Herriaren alde fisikoa zaintzen dan moduan, berton bizi garenon zaintza be emon dagiala, ezta? Herritarron zaintzarako behar dogu aldaketa.

2. Lekeition duintasunez bizitzeko, etxebizitzaren inguruan legedi berria behar da, eta dirulaguntzak be herritarron mesederako izan beharko lirateke.

Bestetik, urteetan be aurrera goaz eta konturatzen gara bakardadea, buruko gaixotasunak… gehitzen doazela. Zelan sortu sareak elkar zaintzeko? Andraetxian ikusten dogu adin ezberdinetako emakumeak saretuta zelako energia ona sortzen dan… Belaunaldi ezberdinen arteko topaketak behar dira. Anbulatorioan be lehen pediatra geneukan, baita ginekologoa be… Berreskuratu egin beharko genituzke. Hori be zaintza da.

Eta amaitzeko, ezagutu behar dogu kanpotik etorritako zenbat herritar dauden Lekeition eta ikusi zelan elkar bategin. Lekeitio herri euskalduna da, eta gure izaera eta hizkuntza be zaindu beharra daukagu. Dana da zaintza.

1. Herrian pentsatzeko beste bide batzuk esploratu behar direlako. Guztion ahotsa entzun eta partaidetza ziurtatu behar dalako. Herritik eta herrira lan egin behar dogulako. Bakoitzari berea eskatuta, guztion beharrizanak asetzera heldu behar garelako. Haize freskua behar dogulako.

2. Gobernantza kooperatiboa oinarrian, Lekeitioko egungo erronkei (ekonomia eredua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, Euskara eta euskal kultura, berdintasuna,...) erantzun egokiak emongo deutsozan lan taldea. Herria eta gizartearen indarguneak eta ahuleziak identifikatuta, orain arte ondo egindakoak onartzeko gai izango dana, lehiakideak konplize bilakatuta; banakako, talde eta pentsaera desberdinen aurrean, lidergoa hartuko dabena, ibilbide berriak jorratuta. Eremu askotan, larregitan, dauzkagun errezelo, susmo eta haserreak gainditzen bideratuko gaituna.

Lekeitio, herri alai eta aske, euskalduna eta solidarioa, ekologista eta feminista, aurrerakoia eta jasangarria eraikiko dabena.

1. Momentu honetan turismora bideratuta dagoen herri ereduari aurre egiteko, aldaketa beharrezkoa dala ikusten dot.

2. Herritarrentzako etxebizitza duinak. Gazteentzako zein egoera zaurgarrian dauden pertsona eta familientzako, besteak beste. Gazteok herrian bizi ahal izateko etxebizitza politika aldaketa eta lan eskaintza aukerak behar doguz. Osasun eta gizarte zerbitzu publikoentzako baliabide gehiago behar dira herrian dauden beharrizanei aurre egiteko. Adibidez, ginekologia eta buruko osasun zerbitzuak.

Jon Garatea Zabala, 28 urte

1. Herriaren alde lan egingo daben talde baten beharra dogu, herritarron interesen alde borrokatu eta arazoei erantzuna emoteko.

33 urte ▲

1. Txilen ondo dakigu neoliberalismoak nora eramaten duen gizartea. Desberdintasun sozialak handitzera, pertsonon erabakitzeko ahalmena murriztera, politika teknokratikoen garapenera, zerbitzu publikoen pribatizaziora… Lekeitiora etorri nintzenetik argi ikusten dut egungo politikek bide hori jarraitzen dutela: lanik ia ez dago herrian prekarioa ez bada, etxebizitza aurkitzea ia ezinezkoa da, mediku edota ginekologia zerbitzuetan murrizketak daude, bizkaibusa ere urria da… eta zailtasun hauek guztiak handiagotu egiten dira etorkina bazara. Bizitako esperientzietatik etorrita ezinbestekoa da bide hau herritar guztion artean geldiaraztea, turistentzako plastikozko herria beharrean guztiontzako herria egiteko.

2. Aldaketak herritarron ahalduntzea ekarri behar du. Laburbilduz, herritar guztion erabakitzeko ahalmena handitzea, bizitzako arlo guztietan. Eta hau zertarako? Ba sinplea da, guztiok hobeto bizitzeko. Hori lortzeko azpimarratu nahiko nuke ezinbestekoa dela herritarron aniztasuna erdigunean jarri eta erabakitze prozesuetan parte hartzea. Etorkinak, pertsona arrazializatuak, emakumeak, LGTB kolektiboko kideak, gazteak, zaharrak, pertsona diskapazitatuak…. Orokorrean ertzetako jendea erdigunean jartzea ezinbestekoa da, hauek barik ezin izango baita guztiontzako herririk egin. Eta hau dena, nola ez, ikuspuntu feminista, antiarrazista, eta ekologistarekin, besteak beste.

4 KARIN KARA 12 ALEA 2023ko MAIATZA 5
Argazki galeria
59 urte ▲
Sorkunde Txurruka Txopitea, 69 urte ▲
2. Herriko gazteok emantzipatzeko daukagun egoera zaila da, gaur egun, kezkatzen nauen arazoetako bat. Gazteok gurasoen etxetik ateratzeko erraztasun gehiago izan beharko genituzke: babes ofizialeko alokairuak, alokairurako diru laguntzak... ▲
Aralar Aizpurua Gordillo, 25 urte
Juan
Esteban Montoya Rivera,
1. Herriari bizitasun piska bat emoteko, batez be negu partean herrian ez dagonean hainbeste mugimendu.
Aritz Urtueta Zatika, 22 urte ▲
2. Ekintza gehiago herrian urte osoa egiten daben jentiantzako (gazte, ume, nagusi…). Kiroletik hasita, kontzertuak eta umeentzako ekintzak barne. Lekeitio urte guztian zehar eta ez bakarrik udan bizirik mantentzeko.

IZASKUN ROBLES ARRASATE IGOTZ ESPEJA LIZARRIBAR

Kirola egite hutsak dakarren

plazerra baino, askoz balio handiagoa du kirolak

Lekeitio, aspalditik kirolagaz zuzenean lotuta dagoen herria da. Gu umeak ginela, askoz normalagoa zan gizonak ikustea kirolean emakumeak baino. Baina orduko emakume kirolarien lanari esker, ate asko zabaldu eta, gaur, emakume pilo bat gara kirolagaz geroz eta lotura estuagua daukagunak. Honek emakumeoi ahaldunduta sentiarazten gaitu. Eta uste dot, bide hau jorratzen segidu behar dala; kirola, feminismoan aurrerapausuak emateko.

Azpimarratuko neuken beste ideia bat da kirolak lehiari lotuta zein kirolak lehiatik aparte ematen dabezen aukerak. Uste dot batak zein besteak, balio leikela herria eta herritarrak balioetan hezteko. Lehiadun kirolak balio dau errespetuan oinarritutako balioak-eta lantzeko. Eta, era berean, lehia bako kirolak balio dau euskara sustatzeko, balio feministak lantzeko, elkartasuna... Gero eta indibidualistago garen sasoian harremanak egiteko be oso garrantzitsua da... Eta zelan ez, herriko kirol-taldeen artean saretuta egoteak Lekeitiori kriston ekarpena egin ahal deutso.

Gaur egun, telebistan edo sare sozialetan ikusten diren gorputzak edukitzea baino, askoz onura inportanteagoak ekartzen doskuz kirolak. Burua eta gorputza osasuntsu izateko balio dosku kirolak, pertsona eta gizarte moduan. Ez da gitxi!

Hezkuntzan fase berri bat behar dogu elkarlanean eta norabide berean aritzeko

Estaturik bako herria, herri okupatua garenetik, hezkuntza ere hiru administrazioren pean zatituta daukagu (EAE, NAfarroa eta Iparraldea). Hezkuntza, gurea moduko herri zapaldu batentzako oinarri-oinarrizkoa da. Neurri handi batean, bertan dago etorkizuna eta eraldaketarako indarra. Horretan sinistuta gure aurrekoek sekulako lana egin zuten euskal hezkuntzaren alde: Ikastolen sorreran, eskola publikoaren aldeko lanean, D ereduaren aldeko borrokan…

Urteak aurrera, gure herria be aldatzen dago. Gaur, hemen gero eta hizkuntza gehiago entzuten dira. Hori aberasgarria dan arren, zoritxarrez, hizkuntzen itsaso zabal horretan, euskarak oraindik be galtzeko arriskuan segitzen du; eta Euskal Herriak be bai.

Herri honek hezkuntzan fase berri bat zabaldu behar du: orain arteko ekarpen guztien arteko zubiak eraikita herri-mailako proiektuak sortuko dituena, hezkuntza formala eta informala batzen dituen dinamikak antolatuko dituena...

Eskola, ikastola, institutua… elkarlanean egin behar dogu bidea, bakoitzaren onena hartuta eta bakoitzak egindako bideak errekonozituta. Inportantea litzateke, hasteko, Udal Eskola Kontseilua sortzea, herriko ikastetxe guztiak egongo diren espazio hori ezinbestekoa izango delako, herrian hezkuntza behar dan maila estrategikoan bideratu ahal izateko.

Elkarrizketa

Lekeitio Euskal Herriko kostaldeko herri erreferentea izan da, txikia, bildua, arrantzalea, euskara eta bere kultura aberatsa izan dabezena. Horrek xarma eman dio herriari zentzu guztietan, eta horrek jende asko erakarri du. Gaur egun, ordea, Lekeitiok izan daben xarma hori beheranzko joera nabarmena izaten ari da. Esate baterako, euskararen erabilera gutxitu da, eta kultura arloan be, kanpoko kulturen indarrak eramanda, etxekoa albo batera utzi dogu, neurri handi batean. Inportantea iruditzen zaigu norabide aldaketa bat emotea izan dogun herri izaera sendoa eta euskalduna berreskuratzeko.

Beharrezkoa da herriko

kulturari merezi daben

lekua eskaintzea eta horretan lanean

dihardutenak balioan jartzea

2. KULTURA ARLOA BE, SORMEN ETA BIZITASUN HANDIKO HERRIA IZAN DA.

Kultura herri honetan garrantzi handikoa izan da urte luzeetan. Lan handia egin izan da eragile askoren borondate eta militantziari esker. Herri hau bizirik mantentzeko ezinbesteko motorra izan dira eta, gaur egun be, horrela da zorionez.

Bestalde, aipatu gure ohituretan izandako aldaketak. Gehien bat, kanpoko kulturek hartu duten indarrak gure kultura kontsumoan eragin nabarmena izan dau, eta baita gure herriko kulturaren gainbeheran be. Beharrezkoa da, herriko kulturari merezi daben lekua eskaintzea eta horretan lanean daudenak balioan jartzea.

3. HERRI MODUAN ZEINTZUK IZAN BEHAR DIRA ERRONKA NAGUSIAK ARLO HORIETAN?

Herri moduan erronka handiak dauzkagu; euskararen erabilera eta euskal kulturaren indarra berreskuratzea erronka oso garrantzitsuak dira guretzat. Herri honetan euskarak izan duen presentzia berreskuratu behar dogu. Herri hau euskalduna dala esan eta sentitu nahi dogu eta, horretarako, euskal sortzaileentzat Lekeitio ezinbesteko plaza bihurtu behar dogu.

4. NONDIK HASI?

Kultur eragileen arteko elkarlana bultzatu eta herriko kultur politika publikoa zehaztu behar doguz. Horretaz gain, euskararen erabilera bultzatuko daben jarrera sortu behar da: herriko kirol talde, kultur talde, komertzio, ostalari… guztien parte hartzeagaz, Lekeitio berreuskalduntze plan estrategikoa landu behar da. Herri euskalduna izatea, eta euskal kulturaren transmisioa ziurtatzea, denon helburu bihurtu behar doguz.

7 6 KARIN KARA 12 ALEA 2023ko MAIATZA
“Norabide aldaketa behar dogu herri izaera sendoa eta euskalduna berreskuratzeko”
“Inportantea iruditzen jaku norabide aldaketa bat emotea izan dogun herri izaera sendoa eta euskalduna berreskuratzeko”
Iritzia
1. LEKEITIO HERRI EUSKALDUNA, BAINA GERO ETA EUSKARA GITxIAGO ENTZUTEN DA KALEETAN.
Elkarrizketatuak: Ander Goikoetxea Vazquez eta Antton de la Lama Sagardia
Egilea: Peru Aldazabal Antonio

Iritzia

ANE KOSKORROTZA MADARIETA

Ahoa beteten zaigu nongoak garen galdetu eta lekeitiarrak garela erantzuten dogunean. Kanpotik begiratuta dotore geratzen gara, baina barruan be hain ondo al gaude? Izan be, gazteok berton bizitzeko makinatxo bat traba dauzkagu. Gurasoen etxetik emantzipatzea edo lan duin bat berton topatzea ameskeri hutsa da. Eta hortik hasita, ia ezinezkoa da Lekeition gure bizi-proiektua garatzea. Dana dala, horretan galdu beharrian, zelako Lekeitio nahi dogun hausnartu beharko genuke, geu izango gara-ta bertoko lekukoak.

Nik neuk, behinik behin, geure beharrizanei eta nahiei erantzuten deutsen herria nahi dot irudikatu: etxebizitza duin baterako aukera dagoena; lan duin bat izateko aukera daukana, egunean 2 ordu, gitxienez, errepidean galdu barik; neguan be kale bizitza eta aisialdia dau-

Saretu, boteretu eta eragin daigun gaztiok!

kana; euskaraz bizi dan herria, bizitza kultural aberatsagaz… Eta zelan ez, gauden egoeran egonda, ingurumena errespetatzen duena. Labur esanda, herritarrak eta herria bera jagoten dituen Lekeitio. Hortxe egon beharko litzakete abiapuntua, nahi dogun herria irudikatzean, eta horretarantz joan beharko ginateke. Baina danok ipar horretarantz eta helburu kolektiboetarantz joateko, hasteko, elkarregaz batzea ezinbestekoa da, saretzea. Oraindik, adineka eta, askotan, generoaren arabera batzeko joera daukagu, eta gure artean zubiak eraikitzea kosta egiten zaigu. Herriko talderen baten parte izanda be, taldeen arteko hartu-emana ez da izaten handia, zoritxarrez.

Orduan, lehenengo-lehenengo, horrek hormak bota eta saretzen hasi beharko ginateke,

ze alkar-batuta eta ahaldunduta dagoen gazteria hobeto antolatuko da, hobeto zainduko da eta parean dauzkan erronkei hobeto egingo deutse aurre. Hori funtsezkoa izango litzateke, bai; baina halan eta be, nahikoa ez, udalak ez baleuko lagunduko eta ez baleuko interes kolektiboa ardatz hartuko. Helburua herriari kendu zaion boterea nahiz botereguneak berreskuratzea izan behar da: kalean, erakundeetan eta udalean antolatzeko zein erabakitzeko boterea, kapitalak bere nahierara eraikitako Lekeitio atzean utzita.

Gazteon etorkizuna dago jokoan; inork ez dezala gure partez erabaki. Saretuta eta udala be geure tresnatzat hartuta lortuko dogu Lekeitio gaztiontzat bizigarri izatea. Eta horrantz goaz.

Abante gaztiok!

8 KARIN KARA 12 ALEA 2023ko MAIATZA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.