
4 minute read
Herritarrok aldaketaren parte
1. ZERGATIK BEHAR DAU LEKEITIOK ALDAKETA?
2. ZER EKARRI BEHARKO LEUKE ALDAKETA HORREK?
Advertisement
5. EH BILDUREN LELOA DA “MAITE DOGUN HERRIA”. ZER EMANGO DEUTSAZUE BA, MAITE DOZUEN LEKEITIORI?
Ander. Lekeition etxebizitzaren egoera oso larria da, eta horrek eskatzen du, hainbat arinen, neurriak hartzea. Gazteentzako urte osorako alokairua erraztu behar da, eta horretara ipiniko gara. Euskararen gaiak be asko-asko arduratzen gaitu. Herriko eragile, ikastetxe, ostalari, kiro-talde, komertzio… denekin batera gure herrian euskara berreskuratzeko plan zabal bat urgentziz ipini behar dogu martxan. Gai honegaz lotuta, oso kontutan eduki behar dogu Lekeitio, gaur egun, gero eta jatorri gehiagotako herritarrek osatzen dugula. Eta guk, herri moduan, kanpotik datozenei ez diegu harrera bat egiten eta azaldu zein dan hemengo hizkuntza, ze aukera dauzkaten ikasteko… Harrera-protokoloak zehaztu eta beteten hasi behar gara, ez bakarrik gure herria aurkezteko, baita be, bertan bizi-proiektu bat garatzeko dituzten aukerak eta laguntzak azaltzeko. Bestetik, Tokiko garapena eta ekonomia lokalak be, duda barik, atentzio osoa merezi duten gaiak dira… Zuriñe. Lehentasunak asko dira, baina egia da, batzuei beste batzuei baino lehenago heldu beharko deutsagula. Iazko udako beroek eta neguko lehorteak gure alarma guztiak piztu ditu, eta denok kontziente gara, ez daukagula denborarik galtzeko gai honetan: Trantsizio ekologikorako plan integral bat zehaztu behar dogu “Lekeitio neutroa karbonoan” izatea helburu hartuta.
Hezkuntzan be erronka handiak dauzkagu Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema baterantz Lekeitiotik ekarpen bat egin nahi badogu. Gainera, herria irakaslez beteta daukagu, ezta? Sekulako potentziala zeozer egiteko. Eta kirola be, ezin aipatu barik utzi erro-errotuta dago-eta gure herritarren artean. Zelan erabili kirola lehiakortasunetik aparte herritarrak baloreetan hezitzeko, euskara sustatzeko, kiroletik feminismoa bultzatzeko, herri solidario bat egiteko, herria saretzeko… Uste dugu norabide egokian goazela, baina gehiago sakontzeko aukerak ikusten ditugu.
Egiteko gauza garrantzitsu asko dagoz, danak hamen aipatu ezin badoguz be.
Zuriñe. Esan beharrik ez dago, geure onena emango deutsagula herriari: gure ilusioa, gure denbora, gure ezagutzak; eta zeozer ez dakigunean, jakiteko eta gauzak ondo egiteko ahalegina be bai. Horixe emango deutsagu herriari guk, baina, batez be, EH Bildu osatzen duen komunitate osoak, asko gara eta.
Iazko udako beroek eta neguko lehorteak gure alarma guztiak piztu ditu, eta denok kontziente gara, ez daukagula denborarik galtzeko gai honetan: Trantsizio ekologikorako plan integral bat zehaztu behar dogu “Lekeitio neutroa karbonoan” izatea helburu hartuta.
Ander. Aspaldian zuri-beltzean daukagun herriari kolore piskat ematera gatoz; bizitza, ilusioa... Lekeitio merezi duen lekuan ipini behar dogu berriro, ez postaletan, herritarren bizitzetan baino. Herrian bizi nahi dogu eta herria bizi nahi dogu, herriaren taupada alaia sentitu; aspaldian triste dago eta. Baina batez be, herriari ideia inportante hau sinistarazi nahi deutsagu: Gauzak momentu oro dagoz aldatzen, dena aldatzen da. Orain 30 urteko Lekeitio ez da gaur dena, eta gaur egunekoa, ez da etorkizunean izango dena. Ipini gaitezen gaurtik, izan nahi dogun horretara begira, eta eman ditzagun pausuak. Ez daigun ahaztu: aldatu, beti dago dana aldatzen, kontua da nork eta norantz aldatzen duen. Heldu daigun ba, herritarrok lema eta eraman daigun Lekeitio behar eta merezi duen aldaketara.
Abante Lekeitio!
1. Ba ez Lekeitiok bakarrik, sistemak berak be behar dau aldaketa bat, non-eta danok alkar zaindu behar garen, nungoak garen inporta izan barik.
2. Lehenengo eta behin, lekeitiarrok urte osoan ganoraz bizi ahal izateko aukera edukitea. Udako turismoak ekarten deuskuzan diru sarrerakin bakarrik, ezin gara bizi; gainera, honek arazo handiak ekarten ditu alokairuan bizi garenontzako: beti urte guztirako alokairua ezin topata, eta erosteko be, prezio zoruak. Hori zeozelan erregula beharko litzateke.
Beste alde batetik, hamen negua luzea da, eta umeak (betiko ikuseziñak) eta gazteak ez dauke nun jolastu euritzan eta hotzetan. Neguko kultura eskaintza falta da danontzako be, leku apropos bat Abaroa litzateke adibidez, urtietan dagona parata.
Zaindu umeak, zaindu hezkuntza, zaindu kultura, zaindu zaintzaileak, eta gizarte orekatuagoa lortuko dogu.
Itsaso Barbarias Barainka, 35 urte
1. Lekeitio nortasuna eta herritartasuna galtzen dagoen herri bat dala iruditzen zait. Udaletxetik hartzen diren erabakiak, Lekeition bizi garenokin pentsatuta hartu bihar dira, geu gara herria eta.
2. Lekeition bizi nahi dogunontzat etxebizitzarekin dagon arazoa geroz eta larriagoa dala iruditzen zait. Herri bateko parte nahi dogu izan, baina herri honetan ezin dogu gure bizia aurrera eraman ez daukagulako aukerarik. Eta ez dot uste konponbidea etxe gehiago egitean dagoenik, arazoa sustraitik konpondu behar da. Urte askotan zehar handitzen joan dan arazoa da, pandemia eta gero areagotu dana; sasoia da egoerari irtenbide bat topaten ipintzeko. Beste alde batetik, guraso modura beste arazo bat ikusten dot Lekeition. Negu gorriko egun baten, umeekin egoteko lekurik ez dagoela. Urteetan zehar guraso askoren eskaera bat izan da eta, gaur egun, oraindik izaten jarraitzen dau. Oingo neguko egun askotan Ispasterreko frontoiko berotasunean babestu gara eta, eskerrak ondo hartu gaituzten.
Unai Urkiaga Mendikute,
21 urte ▲
1. 8 urte eta gero, nik uste dot ordua dala aldaketarako. lekeitiarrok herritik eta herriarentzako pentsata dagon proiektu bat behar dogu, talde barriagaz eta jende barriagaz. Izan be, gaur egun, bizi doguzen aldaketari modu egoki eta berritzaile baten erantzungo deutson lan-talde bat behar dogu lekeitiarrok.
2. Aldaketiak, nire ustez, lekeitiar danak kontuan hartuko dabezen neurriak ekarri beharko leukoz, merkataritza herrikoia defendatuta eta gaztion ahotsa kontuan edukita, adibidez. Gainera, nire ustez, beharrezkua izango zan Lekeitio udalerri jasangarriagoa izateko aldaketak aurrera eruatia, herrian bertan daukagun animalia zein landarien aberastasuna babestuta, adibidez.
1. Momentu honetan daukagun turismora bideratutako herri-eredua aldatu behar dalako, nire ustez.
2. Nire ustez, beharrezkoak dira herritarren kezkak eta beharrizanak ardatz daukaten politikak. Adibidez, etxebizitza duinak izateko aukerak bermatzea, osasun eta gizarte-zerbitzu publikoak herritarren beharrizanetara egokitzea (ginekologia zerbitzua, besteak beste), bertako ondare historiko eta kulturala babesteko neurriak kontuan izatea (Atabaka Kultur Elkartearen Garraitz 25 proiektua, adibidez)...
Leire Lauzirika Cuadrado, 27 urte
1. Lekeition aldaketia behar dogu herria bizirik mantentzeko urteko 365 egunetan, herritik eta herriarentzako.
2. Horretarako, Udaletik oinarrizko eskubide batzuk bermatu beharko zirian: etxebizitzen prezioak mugatuta; herrian lan aukerak sortuta eta lan prekarioak ezabatuta; herriko talde ezberdinak babestuta, bai kulturan, kirolian, zein beste edozein arlotan.
1. Haize berriak ondo datoz, beste ikusmolde bat dugun herritarrok be asko garela uste dudalako.
2. Beste politika mota bat posible da herritarra ardatzean jarrita, ezin dugu herriaren hazkuntza turismoan bakarrik oinarritu. Kanpotarrentzat atsegina den Lekeitio baino beharrezkoagoa dugulako egunero bizi garen herritarren beharrei erantzuten diena: herrian lanerako aukerak sortu, osasun zerbitzuak gutxitu beharrean gehitu, errepideak hobetu egunero lanera doazenentzat (ez bakarrik Tourra datorrenean). Herritarrentzat etxebizitzak...