
1 minute read
Sei proiektu zehatz herritarren bizitzak hobetzeko
Zaintza eta sistema publikoa eraiki
Zerbitzuen desentralizazioa auzokideen bizitzak errazteko
Advertisement
Erandio adineko pertsonen tasa altua duen herria da.
Pandemiak erakutsi zigunez, pertsonon zaintza premiak norbere etxean artatzen dira ondoen.
Gure ustez, gero eta baliabide gehiago bideratu beharko lirateke mendekotasuna duten pertsonak etxean ala etxetik ahalik eta gertuen dauden zaintza-zerbitzuen bidez artatzera.
•Etxeko Laguntza Zerbitzuaren intentsitatea hobetzea mendetasun-maila guztietan, hau da, arreta-orduak pixkanaka handitzea.
• Astrabuduan eta Altzagan eguneko zentroak abian jartzea
Gobernantza-eredu berri bat jarriko dugu abian, partaidetza ordenantza baten bidez.
- Osoko bilkurak eta partaidetza batzordeak arratsaldean egin nahi ditugu.
- Eskatzen duten auzotar guztiei artxiboak eta erregistroak kontsultatzeko duten eskubidea bermatuko zaie.
- Kexa, eskaera edo iradokizun guztiak hilabeteko epean erantzungo dira.
Gure herria demokratizatzeko, deszentralizazio baterantz ere joko dugu eta auzo bakoitzeko zinegotzi arduradunak izendatuko ditugu.
Pertsona
guztiak,
Aukera
guztiak, eskubide berdinak
Erandio, berdinen arteko herria izatea nahi dugu. Denok osatzen dugu Erandio eta denok izan behar ditugu aukera berdinak, oinarrizko eskubideak guztion esku jarriz. Udalaren esku dauden politika sozialetan benetako apustua egiteko garaia iritsi da, inor atzean gera ez dadin.
Sare kultural bat, herri herrikoiagoa sortzeko
Kultur Bilguneen Sarea sortu nahi dugu. Hau herriko eragile kulturalak biltzen dituen espazioa izango da. Kultur Bilguneen Sareak merkatu zaharraren kudeaketan parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu programazio herrikoiago bat sortzeko.
Euskal kulturaren transmisioan aurrera pausu eraginkorrak
Euskal kulturaren transmisioaren atzera pausoak eteteko, udalgintzatik bi zeregin nagusi proposatzen ditugu;euskal kulturaren transmisioa globalizazio digitalaren arloan eta euskal kulturaren sustapena kultura emantzipatzaile gisa.
Komunitate energetikoak energia demokratizatzeko
Helburua da tokian tokiko energia berriztgarri eta garbiak erabiltzea, komunitateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta. Komunitate energetikoa eredugarria da energia sistema erresilienteagoa eta bidezkoagoa bat eraikitzeko.