Hurbildu 2017 urtarrila

Page 4

elorrioko

“Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloak izango dira nire lan esparruak” Txus Arrieta (Markina-Xemein, 1968) zazpigarren aurkeztu zen EH Bilduko zerrendan. Euskal Filologian lizentziatua, Eskolako Guraso Elkartean eta Euskararen aldeko mugimenduan buru-belarri aritu da.

hura gauzatu dadin eskura ditugun baliabideak bideratzea baino ez da udal karguen egitekoa. Alez ale, urtez urte, hobekuntzak lortzea denon egin beharra da. Herri honetan indar handiz egin bazaio tira orain arte, hemendik aurrerako bidea ez da zailagoa izango, tira egingo dutenak ez dira falta, norabide zuzena asmatu behar da, besterik ez. Zeintzuk izango dira zure lan arloak eta erronkak? Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloak. Euskara arloaz badut eskarmentua, lanbidez ere horretan nabil eta, euskara teknikari, aurretik euskaltegietan irakasle. Euskal hiztunak ahaldundu, ume eta gazteak ez ezik nagusiak ere bai, euskarazko harreman sareak ikusarazi eta zabaldu lotsa barik. N Euskaraz natural egiten duten ume eta gazteei ezin diegu hutsik egin, baliabideak jarri behar ditugu (nagusien) gizarte-sareak ere euskaraz egin dezan.

Nola hartzen duzu erronka berri hau? Horma baten ondoan gora begiratu eta goraino igotzeko entrenatua dagoen eskalatzailearen antzera. Ezagutu behar duzu zein den ingurua, nola dagoen harria, zer bide diren errazenak eta zein zailenak… Zorionez, aurretik klabija asko jarriak ditugu jada, sokak ere tenkatu dira... EH Bildun lan-talde sendoa dago, eta bikain ari da bai antolaketan, bai bideak prestatzen... Sinestezina da zenbat bide berri ari den urratzen! Egia esan udal hauteskundeetan zazpigarren joan nintzen, eta zinegotzi izateko 3 boto eskasera geratu nintzen. Harrezkero, Elorrioko EH Bildun lanean izan naiz, zer gerta ere, eta ikusten duzu … Udal Gobernuarekin harreman estuan izan naiz, eskalatzailea rokodromoan bezala. Aurrera egin nahi duenak badauka zeri ebatu eta tira egin. Gogoko herria eta gizartea irudikatzen dugunean

Hezkuntzarena ere ezagutzen dut apur bat, Guraso Elkarteko kide izana naiz, bi seme-alaben aita, irakaslea ere izana naiz… Hezkuntza formalak dituen curriculum erronkak nora garamatzan ohartu beharko ginateke, hezkuntza komunitatea(k) sendotu eta parte sentitu, ume eta gazte bakoitzaren bizipenetan benetako hezkuntza dagoela jabetu, sekula ahazten ez dena. Gizarte arloan hainbat hobekuntza egin liteke udalerria osatzen duen gizartea ondo ezagutuz gero. Elorrio herria da oraindik, eta herritarrei baliabideak eman behar zaizkio norbanako bezala, kalea zapalduta, kalea irabazten da. EH Bilduk proposaturiko neurriak ez dira kolkotik atera, hausnarketa eta kontraste zorrotz askoren ondoren lan ugari jada aurreratuta dago. Elorriarrak helburu, Elorrion gizarte duin baten alde lan egiteak gogoa pizten du!

“EH Bildun lan-talde sendoa dago, eta bikain ari da bai antolaketan, bai bideak prestatzen”


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.