Issuu on Google+

hurbildu

2017ko Urtarrila ¡ Elorrioko informazio buletina

www.ehbilduelorrio.eus

KONPROMISOAREN ETA ONDO EGINDAKO LANAREN LEKUKOA

Sei urteko ibilbidearen ostean, Jon Ander Graciak Elorrioko EH Bilduko zinegotzi izateari utziko dio eta erreleboa emango dio hauteskunde-zerrendan hurrengoa zihoan Txus Arrietari. EH Bildutik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Graciari egindako lan guztiagatik.


elorrioko

“Gobernu taldea burubelarri ikusten dut lanean, hartutako erronkak aurrera ateratzeko” Askotan zaila izaten da arlo laborala zein familiarra “bizitza politikoarekin” uztartzea, izan ere, zinegotzi izateak herriarekiko denbora eta dedikazio berezia eskatzen du. Hori gertatzen hasia zela konturatzerakoan, Jon Ander Graciak (Elorrio, 1983) pauso adoretsua eman du eta zinegotzi kargua beste pertsona batengan utzi du. Hurrengo egunetan zinegotzi izateari utziko diozu. Zerk eraman zaitu erabaki hori hartzera? Ardurak. Aspaldian nire lanak dedikazio handia eskatzen dit, eta zinegotzi izateak eskatzen duen astia eskuratzeko, familiari, loari, jatorduei… denbora kentzen joan naiz. Hala ere, denak dauka muga bat. Azken finean, zinegotzi izateak eskatzen duen denbora ez badaukat, ez dut uste errenka ibiltzea ona denik. Niretzat ez da ona, baina are txarragoa da nire kideentzat, atzetik noalako. Eta ardura horrek erabaki hau hartzera eraman nau. Sei urteko ibilbidea egin duzu EH Bilduko zinegotzi moduan, zer suposatu dizu zuri zinegotzi izateak? Zinegotzi izatea planteatu zidatenean, une berezia izan zen, alderdia ilegalizatzeko aukera erreala zegoelako. Egia esan, arduratuta hartu nuen erabakia, izan ere, alde batetik baloratuta eta oso babestuta sentitu nintzen, baina, bestetik, niretzat garrantzi handia zuen kargu edo lan bat betetzeko konpromisoa hartuta neukan.

Azken legegintzaldiko lan talde hura oso berezia izan zen, guztiz berria baitzen; zinegotzi lanetan esperientziarik gabea. Hauteskundeak irabazi genituen arren, oposiziora bidali gintuzten. Azken bi urteak, gobernuan aritu izan naizenak, desberdinak izan dira. Berriz irabazi ditugu hauteskundeak baina oraingoan gobernatzeko aukera izan dugu eta horrela ardura maila ere igo egin da.

“Aspaldian nire lanak dedikazio handia eskatzen dit, eta zinegotzi izateak eskatzen duen astia eskuratzeko, familiari, loari, jatorduei… denbora kentzen joan naiz. Hala ere, denak dauka muga bat”


elorrioko

Gaur egun EAJ eta SQ-2D/Podemos daude oposizioan. Nola ikusten duzu egiten ari diren lana? EAJ gauza ikusgarri eta ponposoei soilik garrantzia ematen ikusten dut, eta ez eguneroko arazoei. ‘Kudeaketa ona’ saltzen dute baina negozio handiak baino ez dituztela babesten iruditzen zait, hori kudeaketa ona balitz bezala. Hala ere, uste dut harremanak berreskuratzen gabiltzala eta guztiok Elorrioren onerako diren proiektuak babesteko moduko heldutasuna daukagula. SQ2D-ri dagokionez, alderdi berri bat da eta ulertu nezake oraindik pixkat ‘galduta’ ibiltzea, baina asko kostatzen da beraiekin gauzak lantzea, gai sinpleenari heltzerakoan ere munduaren sorreratik hasten bagara eztabaidatzen. Gu ere ados gaude marko batzuk aldatu behar direla, baina udala egunean egunez kudeatu behar da. Eskertzekoa litzateke gai bat hartuko balute eta bera landu, jorratu, bideratu,... Seguru nago, guztion onerako ekimenak badira, bidelagun aurkituko gaituztela.

Legegintzaldia bukatzeko bi urte eta erdi falta direnean, nola ikusten dituzu gobernu taldeko bidelagunak eta kide berria izango den Txus? Lanpetuta. Nik oso ondo ikusten ditut, gauza mordo bati eragiten eta lan mordoa aurrera ateratzen. Txusi dagokionez, hasieratik egon da gurekin, gobernu taldearekin, beraz martxa hartuta dauka udaleko egunerokoaren berri duelako. Oso ondo beteko du bere lana, eta ez dut zalantzarik kideek Txusek ekarriko duen haize berria eskertuko dutela. Udalgintza barru-barrutik ezagututa, nola ikusten duzu gaur egungo egoera politikoa Elorrion? Ez da harroputza izateagatik, baina legegintzaldi honetan pauso berriak ematen ari garela uste dut. Uste dut EH Bilduk erakutsi duela baduela kudeatzeko gaitasuna eta bagabiltzala beste eredu baterako bidean. Hartzen ditugun erabakietan ahalik eta herritar eta eragile gehien hartu nahi izaten dugu kontuan, baita gainontzeko alderdiak ere. Uste dut partehartze eredu berri horren erakusle direla Gobernu Plana, Aurrekontu Partehartzaileak, herritarrekin egindako hainbat eta hainbat bilera, ...

Esperientzi honen duzu etorkizuna?

ondoren...

nola

ikusten

Erronkaz eta aukerez beteta. Gobernu taldea lanean burubelarri ikusten dut hartutako erronkak aurrera ateratzeko asmoz, gogoz eta indarrez. Hala ere, esan beharra daukat EH Bilduk babesten duen eredura iritsi nahi badugu, ezinbestekoa izango dela herritarren partehartze handiagoa, inplikazio gehiago, guztiok eman behar baititugu pauso txikiak. Kontutan hartu behar da zinegotziarena ez dela lanbide bat, baizik eta epe baterako betebehar edo konpromiso pertsonal bat. Gure herria zer izango den, nolakoa izango den eta norekin lan egingo dugun herritarrek aukeratu behar badute, herritarren aldetik jarrera proaktiboa beharko dugu.

“Uste dut EH Bilduk erakutsi duela baduela kudeatzeko gaitasuna eta bagabiltzala beste eredu baterako bidean”


elorrioko

“Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloak izango dira nire lan esparruak” Txus Arrieta (Markina-Xemein, 1968) zazpigarren aurkeztu zen EH Bilduko zerrendan. Euskal Filologian lizentziatua, Eskolako Guraso Elkartean eta Euskararen aldeko mugimenduan buru-belarri aritu da.

hura gauzatu dadin eskura ditugun baliabideak bideratzea baino ez da udal karguen egitekoa. Alez ale, urtez urte, hobekuntzak lortzea denon egin beharra da. Herri honetan indar handiz egin bazaio tira orain arte, hemendik aurrerako bidea ez da zailagoa izango, tira egingo dutenak ez dira falta, norabide zuzena asmatu behar da, besterik ez. Zeintzuk izango dira zure lan arloak eta erronkak? Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloak. Euskara arloaz badut eskarmentua, lanbidez ere horretan nabil eta, euskara teknikari, aurretik euskaltegietan irakasle. Euskal hiztunak ahaldundu, ume eta gazteak ez ezik nagusiak ere bai, euskarazko harreman sareak ikusarazi eta zabaldu lotsa barik. N Euskaraz natural egiten duten ume eta gazteei ezin diegu hutsik egin, baliabideak jarri behar ditugu (nagusien) gizarte-sareak ere euskaraz egin dezan.

Nola hartzen duzu erronka berri hau? Horma baten ondoan gora begiratu eta goraino igotzeko entrenatua dagoen eskalatzailearen antzera. Ezagutu behar duzu zein den ingurua, nola dagoen harria, zer bide diren errazenak eta zein zailenak… Zorionez, aurretik klabija asko jarriak ditugu jada, sokak ere tenkatu dira... EH Bildun lan-talde sendoa dago, eta bikain ari da bai antolaketan, bai bideak prestatzen... Sinestezina da zenbat bide berri ari den urratzen! Egia esan udal hauteskundeetan zazpigarren joan nintzen, eta zinegotzi izateko 3 boto eskasera geratu nintzen. Harrezkero, Elorrioko EH Bildun lanean izan naiz, zer gerta ere, eta ikusten duzu … Udal Gobernuarekin harreman estuan izan naiz, eskalatzailea rokodromoan bezala. Aurrera egin nahi duenak badauka zeri ebatu eta tira egin. Gogoko herria eta gizartea irudikatzen dugunean

Hezkuntzarena ere ezagutzen dut apur bat, Guraso Elkarteko kide izana naiz, bi seme-alaben aita, irakaslea ere izana naiz… Hezkuntza formalak dituen curriculum erronkak nora garamatzan ohartu beharko ginateke, hezkuntza komunitatea(k) sendotu eta parte sentitu, ume eta gazte bakoitzaren bizipenetan benetako hezkuntza dagoela jabetu, sekula ahazten ez dena. Gizarte arloan hainbat hobekuntza egin liteke udalerria osatzen duen gizartea ondo ezagutuz gero. Elorrio herria da oraindik, eta herritarrei baliabideak eman behar zaizkio norbanako bezala, kalea zapalduta, kalea irabazten da. EH Bilduk proposaturiko neurriak ez dira kolkotik atera, hausnarketa eta kontraste zorrotz askoren ondoren lan ugari jada aurreratuta dago. Elorriarrak helburu, Elorrion gizarte duin baten alde lan egiteak gogoa pizten du!

“EH Bildun lan-talde sendoa dago, eta bikain ari da bai antolaketan, bai bideak prestatzen”


elorrioko

“Euskara, Educación y Servicios Sociales serán mis áreas” Txus Arrieta (Markina-Xemein, 1968) se presentó en séptimo lugar en la lista de EH Bildu a las últimas elecciones. Licenciado en Filología Vasca, Arrieta tiene un largo recorrido tanto en la Asociación de Madres y Padres de Alumn@s (AMPA) como en el mundo del Euskera. aquel Elorrio y aquella sociedad que soñamos. Si este pueblo ha trabajado muy duro hasta ahora para ser lo que es, el camino por recorrer no será más difícil. Solo queda acertar con el camino, nada más. ¿Cuáles serán tus áreas y sus retos? Las áreas que llevaré serán Euskera, Educación y Políticas Sociales. En el área de Euskera tengo cierta experiencia por mi trabajo como técnico de euskera y como profesor en euskaltegis. Empoderar a l@s euskaldunes, y no solo a niñ@s y jóvenes, o visualizar y socializar las redes del euskera serán algunos de mis retos. No podemos fallar a l@s niñ@s y jóvenes que hablan euskera de una forma natural.

¿Cómo afrontas este reto?

El área de Educación también lo conozco un poco, ya que he sido miembro de la AMPA y soy padre de dos hij@s, además de haber ejercido como profesor. Deberíamos de concienciarnos sobre la dirección que nos lleva la línea curricular en la educación formal, reforzar y sentirse parte en las diferentes comunidades educativas, darnos cuenta que en las vivencias de cada niñ@ y jóven reside la verdadera educación, la que no se olvida.

Cual escalador que mira hacia arriba y se entrena para subir hasta la cima. Debes conocer el medio, cómo está la roca, cuáles son los diferentes caminos, ... Por suerte, ya tenemos unas cuantas clavijas clavadas y las cuerdas están tensas. En EH Bildu tenemos un gran equipo de trabajo organizándolo todo y preparando nuevas vías.

En el área social también hay mucho que mejorar si se conoce la sociedad donde vivimos. A las y los vecinos de Elorrio hay que darles las herramientas que deseen. Pisando la calle, se gana la calle, y las propuestas realizadas por EH Bildu no se han sacado de la chistera. Tras largas reflexiones y contrastes, ya tenemos mucho trabajo adelantado.

En las últimas elecciones me presenté séptimo en la lista, y me quedé a tan solo 3 votos de ser elegido. Desde entonces, sigo trabajando en EH Bildu de Elorrio y tengo una relación muy estrecha con el equipo de gobierno. El trabajo de los cargos políticos debe de ser solamente direccionar las herramientas para conseguir

“Pisando la calle, se gana la calle, y las propuestas realizadas por EH Bildu no se han sacado de la chistera”


elorrioko

“Veo al equipo de gobierno trabajando duramente para sacar adelante los proyectos que tiene enfrente” Muchas veces es difícil compaginar la vida laboral y familiar con la ‘vida política’, ya que exige un tiempo y una dedicación que a veces es capaz de superar la dedicación que tod@ concejal debería tener con su pueblo. Es el caso de Jon Ander, quien ha visto aumentadas sus responsabilidades en la empresa donde trabaja. He aquí su explicación: En los próximos días dejarás de ser concejal. ¿Qué te ha llevado a tomar esta decisión? La responsabilidad. Desde hace un tiempo a esta parte mi trabajo me lleva exijiendo cada vez más dedicación, y para dedicar el tiempo al ayuntamiento como concejal he tenido que ir recortando horas a la familia, al sueño, a las horas de comer, etcétera. Pero todo tiene un tope. Al fin y al cabo, si no dispongo del tiempo que se necesita para actuar como un buen concejal, no creo que el ir cojeando sea bueno para nadie. Has tenido un recorrido de seis años como concejal de EH Bildu. ¿Qué te ha supuesto ser concejal? Cuando me lo plantearon fue un momento muy especial, ya que existía una posibilidad real de que ilegalizaran al partido por el que me presentaba. La verdad es que tomé la decisión muy preocupado, ya que, por una lado, me sentí muy arropado, pero, por otro lado, tenía que trabajar en un puesto al que le daba una gran importancia.

En cuanto a la legislatura anterior, el grupo humano de EH Bildu fue muy especial, ya que era totalmente nuevo y sin ninguna experiencia profesional en política. Aunque ganamos las elecciones, nos mandaron a la oposición. De todas formas, recuerdo que fue una época de mucha ilusión. Los últimos dos años, ya en el gobierno, han sido diferentes. Hemos ganado otra vez las elecciones, pero en esta ocasión nos ha tocado gobernar, y eso conlleva un mayor grado de responsabilidad.

“Desde hace un tiempo a esta parte mi trabajo me lleva exijiendo cada vez más dedicación, y para dedicar el tiempo a ser concejal he tenido que ir recortando horas a la familia, al sueño, a las horas de comer, etcétera”


elorrioko

Hoy en día, PNV y SQ-2D/Podemos se encuentran en la oposición. ¿Cómo valoras su trabajo? En cuanto al PNV, los veo obcecados y solamente dando importancia a los ‘grandes’ proyectos, y no al día a día de la gente, que es lo que verdaderamente importa. Venden una ‘buena gestión’ pero solo les preocupa apoyar los grandes negocios, como si eso fuera buena gestión. De todas formas, creo que estamos recuperando relaciones y que tenemos la suficiente madurez como para entendernos mutuamente en proyectos favorables para Elorrio.

Cuando quedan dos años y medio para terminar la legislatura, ¿cómo ves a tus compañer@s del equipo de gobierno y a Txus, que será tu sustituto? Muy ocupad@s. La verdad es que los veo muy bien, sacando un montón de trabajo adelante. En cuanto a Txus, ha estado trabajando con el equipo de gobierno desde el principio, por lo que ya sabe cómo funciona todo esto. Viene muy fuerte. Hará muy bien su trabajo, y no tengo ninguna duda de que l@s compañer@s agradecerán el aire fresco que traerá consigo. Conociendo la realidad municipal desde dentro, ¿cómo ves la actual situación política en Elorrio? No quiero parecer prepotente, pero sinceramente creo que en esta legislatura estamos dando pasos hacia delante. Creo que estamos demostrando que EH Bildu tiene una sobrada capacidad de gestión y que estamos trabajando en otro modelo de pueblo. En las decisiones que tomamos, tratamos siempre de contrastarlo con la mayor cantidad de gente y de agentes locales, como con la oposición. El Plan de Gobierno, los Presupuestos Participativos, las decenas de reuniones con las asociaciones, con l@s vecin@s, ...son ejemplos de ese nuevo modelo.

En cuanto a SQ-2D-Podemos, es un partido nuevo y puedo llegar a entender que todavía se encuentren un poco ‘perdidos’, pero la verdad es que cuesta muchísimo trabajar con ell@s, ya que hasta con el tema más simple empiezan discutiendo sobre la creación del universo. Nosotr@s también estamos de acuerdo en que hay que cambiar ciertos marcos, pero tenemos la responsabilidad de gestionar el día a día del ayuntamiento y no de caer en aspectos filosóficos. Sería de agradecer que escogieran un tema y lo trabajasen, ya que estoy seguro de que si son iniciativas provechosas nos encontrarán en el camino. Tras esta experiencia... ¿cómo ves el futuro? Lleno de posibilidades y retos. Veo al equipo de gobierno trabajadando duramente para sacar adelante los proyectos que tiene enfrente. Sin ninguna duda, veo un equipo humano excepcional trabajando, aunque he de decir que si queremos sacar adelante el modelo que sostiene EH Bildu, necesitamos de la participación de las y los elorriarras, ya que tod@s junt@s debemos de dar pequeños pasos hacia delante. Hay que tomar en consideración que ser concejal no es una profesión, sino un compromiso personal para cierto tiempo. Si entre tod@s vamos a elegir qué será el Elorrio del futuro y cómo lo haremos realidad, necesitaremos una actitud proactiva por parte de tod@s.

“Creo que estamos demostrando que EH Bildu tiene una gran capacidad de gestión y que estamos trabajando en otro modelo de pueblo”


hurbildu

2017ko Urtarrila · Elorrioko informazio buletina

www.ehbilduelorrio.eus

RELEVO EN EL COMPROMISO Y EN EL BUEN HACER MUNICIPAL

Tras seis años, Jon Ander Gracia dejará de ser concejal de EH Bildu en Elorrio y dará relevo a Txus Arrieta, siguiente candidato en la lista electoral. Desde EH Bildu queremos agradecer infinitamente a Gracia el trabajo realizado.


Hurbildu 2017 urtarrila