Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 72

eta: herrialdearen lurralde-egituraketa. Eredu federala hautatu zen, eta garai hartako inguruabar historikoetan erraz errotuko ez zen arren, printzipio batzuk jaso zituen eta horien inguruan gogoeta egitea komeni da, batez ere, kontuan hartzen badugu 1978ko Konstituzioan ezarritako sistema autonomikoa, alderdi batzuei erreparatuz, ildo ÂŤfederalekoaÂť dela. 2.2. Ezaugarriak Printzipio politikoei erreparatuz gero, testua egin zuen batzordeak berak irizpen baten bidez adierazi zuen zein ziren erdietsi nahi ziren xedeak: Iraultza Loriatsuan lortutako askatasuna eta demokrazia zaintzea, sistema federala ezartzea eta botereen banaketa bermatzea. Printzipio demokratikoa aztertuz gero, nazioaren subiranotasuna aldarrikatu zen (hitzaurrean ezarritakoaren arabera, Espainiako nazioak eman eta sendetsi behar zuen Konstituzioa, eta, gainera, 42. artikuluaren arabera, subiranotasuna herritar guztiengan zetzan eta sufragio orokorraren bidez hautatutako Errepublikako erakunde politikoek egikaritzen zuten herritar guztiak ordezkatuz). Askatasunen bermeari lotuta, konstituzio-testuak liberalismo oso aurrerakoiaren aldeko apustua egin zuen: eskubideen adierazpena oso zabala zen, 1869ko Konstituzioaren aurrekariari jarraituz, eta atariko tituluan eskubide horiek eskubide naturalak zirela aldarrikatu zen, eta botere batek ere ez zuen ahalmenik horiek uzkurtzeko ez lermatzeko, legeria positibo guztien aurrekoak eta goragokoak baitziren. Besteak beste, hurrengo hauek aitortu ziren: bizitza-eskubidea, segurtasunerako, pentsamendu-askatasunerako eta adierazpenak egiteko eskubidea, ideiak hezkuntzaren bidez zabaltzeko, bilerak egiteko eta elkartzeko eskubideak, jabetza-eskubidea, lan-askatasunerako, lege-berdintasunerako eta epaimahaiek epaitzeko eskubidea. II. tituluan horien arauketa jaso eta hurrengo hauek aipatu ziren: atxilotzearen gaineko bermeak, egoitzaren eta gutuneriaren bortxaezintasuna, espetxeratze- edo erregistro-autoen arrazoitzea, gaur egun ÂŤbenetako babes judizialerakoÂť eskubide deitzen duguna, sufragio-eskubideak, kultu-askatasuna eta hezkuntza eta trebakuntza-establezimenduak sortu eta horiei eusteko askatasuna. Desjabetzapen-prozesu guztietan bete behar ziren bermeak ere jaso ziren, zentsura debekatu zen, enplegu eta kargu publikoetara meritu- eta gaitasunprintzipioen arabera sartzea bermatzen zen, etab. Ikus daitekeenez, eskubide eta askatasunen zerrenda oso zabala zen eta, hori gutxi balitz, eskubide eta askatasunon zerrenda irekita zegoen; izan ere, 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskubideon aitorpenak ez zuen esan nahi testuan beren beregi aitortu gabeko besteren bat debekatuta zegoenik. Printzipio demokratikoarekin eta askatasunen bermearekin batera, Konstituzioaren laikotasuna ere azpimarratu behar da, 1869ko Kons72

Konstituzio zuzenbidearen.indd 72

12/11/07 11:49:12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.