Bertsolari 129

Page 1

#BTN22 BERRIZ MAIALEN

BERTSOLARI ALDIZKARIA 2023 UDABERRIA | 12€ #129 HEDABIDEEN JARRAIPENA · ATARIAN GELDITUTAKOAK · TXAPELKETAREN AZTERKETAK

Hike eizan!

II. Hike eizan!

Azkoitiko bertsopaper lehiaketa

Azkoitiko Udalak hitanoa sustatzeko eta bereziki, noka indartzeko xedez antolatutako bertsopaper lehiaketa

ANTOLAKETA LANAK

Bertsopaper lehiaketa 2 mailatan banatu da:

- Gazteen maila: 18 urtera artekoentzat (2005ean eta ondoren jaiotakoak).

- Helduen maila: 18 urtetik aurrerakoentzat (2006an eta aurretik jaiotakoak).

Parte hartzaileek nahi adina bertsopaper bidali ditzakete.

- Gazteen mailan gutxienez 6 bertso idatzi beharko dira.

- Helduen mailan gutxienez 8 bertso idatzi beharko dira.

GAIA ETA HIZKUNTZA

Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira. Bertso sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute. Noka idatzitako bertsoak baloratuko dira.

LANAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira euskara@azkoitia.eus helbidean, apirilaren 17tik maiatzaren 17ra bitartean. Bidaltzen den dokumentuaren izena bertso sortaren izenburua bera izango da eta parentesi artean egilearen izengoitia idatzi beharko da. Adibidez: Hike eizan! (zakela).

SARIAK

EPAIA ETA SARI BANAKETA Epaimahaia Erniarraitz bertsozale elkarteko eta Hike eizan! taldeko kideek osatuko dute eta epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

Azkoitiko Udalak 2023ko maiatzaren 29an jakinaraziko du zein izan diren bertsopaper lehiaketako irabazleak. Sari banaketa ekainaren 22an III. Hike eizan! Bertso Saioan egingo da Elkargunean. Irabazleek saritutako bertsoak abestuko dituzte bertan.

LANEN JABETZA Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da eta Azkoitiko Udalak eskubide osoa izango du lan horiek argitaratzeko. Lan saritu baten egileak bere bertsoak argitaratu nahi balitu Azkoitiko Udalaren baimena beharko du.

OHAR GARRANTZITSUA

Informazioa eskuragarri dago www.azkoitia.eus atarian. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Argibideetarako: euskara@azkoitia.eus – 943 85 71 75

SARIAK

Helduetan: 1. saria: 500 € 2. saria: 250 €

Gazteetan: 1. saria: 250 € 2. saria: 125 €

Azkoitia saria: Gazteak: 150 € Helduak: 300 €

3 129

BERTSOLARI 129

UDABERRIA 2023

WWW.BERTSOLARI.EUS

BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA

Martin Ugalde Kultur

Parkea / 20140 ANDOAIN

Telefonoa

688 827 545

Helbide elektronikoak administrazioa@bertsolari.eus

Zuzendariak

Beñat Hach Embarek Irizar eta Antxoka Agirre Maiora

Erredakzio batzordea

Imanol Etxeberria, Iñigo

Manzisidor “Mantxi”, Ane

Zuazubiskar, Jon Martin, Antxoka Agirre, Unai Gaztelumendi eta Beñat

Hach Embarek.

Kudeaketa

Antxoka Agirre Maiora

Administrazioa

Beñat Hach Embarek Irizar

Webgunea

Beñat Hach Embarek Irizar

Argazkiak

Conny Beyreuther

Crezburg

Diseinua eta maketazioa

Unai Gaztelumendi

Marrazkiak

Patxi Gallego Palacios

Euskara zuzentzailea

Txiliku Aranguren

Inprimatzailea

Leitzaran grafikak

D. L. : SS 482/91

Zaldieroa 9 Zaldieroaren errima 12 Hemeroteka Santi Leone 24 Kanpotik Afizioa dut falta 64 Sareetan #BTN22 Ainhoa Urien 72 Kronika

Kepa Matxain 30

Iritzia Bertsozale erromantikoaren proposamenak txapelketaren arrunkerien aurrean

Albotik beha egonik

Aitzol Barandiaran 76

Andoni Rekondo 50 Erreportajea Herriaren kronisten kronistak Aitor Sarriegi 40

Iritzia Neurtu ezin dena

Kronika Iruñeko finala eta borroka ederren ordua

6 129

Perlak

Iritzia Eta hari matazak oraindik ematen segitzen du Angel

Aitzol Barandiaran 150

Iritzia

Gutxiago falta da

160

Nazioartea Terrazako ikusmira

Antxoka Agirre

Fikzioa Ez dena izango ama

Iritzia Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste

Mahaingurua Txapelketak utzitako pozez eta arantzez

Bertso ibilbidea

Iruñea

7 129 AURKIBIDEA 7
Iñaki Murua
138
Erro
104
Ainhoa Urien
144
Ander Perez
180
Eli Pagola
85
Miren Mujika
114

#129

Mundua ziztu bizian doa, bertsozale, hori badakizu, eta hemen gatoz gu aurtengo lehen ale honetan, duela hiru hilabete amaitu zen Bertsolari Txapelketa

Nagusiaz hitz egitera, lasai, trankil, patxadatsu. Eseri gurekin, plazer baduzu.

Zaldieroak emango dizu ongietorria, eta jarraian Santi Leoneren apostasia manifestua irakurri ahalko duzu.

Erromantiko jarri zaigu Kepa Matxain, eta Aitor Sarriegi irakasleak

Txapelketaren hainbat gako eman dizkigu: denbora, luzera, abiadura eta azelerazioa, dentsitatea, kimika…

Herriaren kronisten kronistei buruzko kronika idatzi digu Andoni

Rekondok, hots, hedabideek azken Txapelketari egin dioten jarraipenari buruzko erreportajea. Sarean handik eta hemendik arrantzatutako hainbat mezu ere ekarri dizkizugu.

Gure aldizkarirako idatzi dituzte Txapelketako kronikak Ainhoa Urien eta Aitzol Barandiaranek, eta finaleko eguna ere bertatik bertara jarraitu zuten: Ainhoak eman zigun goizeko berri, eta Aitzolek arratsaldeko saioa izan zuen hizpide.

Txapelketako itsasoan barna urpekari lanetan aritu da Eli Pagola, eta sei perla potolo atera ditu lehorrera. Angel Erro idazleak Iruñeko karriketan barna eta Nafarroa Arenako pasabideetan zehar eramango gaituen istorio bat kontatu digu.

Oihana Iguaran, Aitor Bizkarra eta Julio Soto finalaren atarian gelditu ziren, puntu gutxirengatik. Miren Mujikak berriketa saio bat egiteko elkartu ditu.

Iñaki Muruak jantzi zion txapela Maialen Lujanbiori, eta hori aitzakia hartuta jantzi gaitu gu ere.

Gure kronistek saio bakoitzetako artikuluak publikatu dituzte gurean, baina ale honetarako enkargu berezi bat eman genien: txapelketa osoari begirada sakon bat eman eta horren bueltako hausnarketa

gurekin konpartitzea.

Ahozkotasunean aditu zein aritu diren nazioarteko lagun ugari izan ziren Nafarroa Arenan. Antxoka Agirrek horietako bi elkarrizketatu

ditu: Amaya Carricaburu (Kuba) eta Edmilson Ferreira (Brasil).

Amaitzeko, Ander Perez adiskideak ber tso ibilbide bat egitera eramango gaitu hiri buruzagitik.

Espero dugu monografiko hau zure gustukoa izatea, eta ziztu bizian doan mundu honetan lasai ederrean irakurtzen egoteko tartetxo bat eskaintzea.

Aldizkarian zehar ikusiko dituzun finaleko argazkiak Conny

Beyreutherrek ateratakoak dira.

Milesker hor izateagatik.

8
9 ZALDI EROAREN ERRIMA 129

2022-12-20

«Hemendik edo handik gure inguruari buruz kantatu nahi nuen»

Nekea eta poza lehian ari dira, nork hartuko agintea txapeldunaren gorputzean. Finalaren biharamunean poza nagusitzen ari zen. Azalean daukan finalaren sentipena garbia da: lana, lana eta lana. Hirugarren txapelarekin pozik, egin nahi zuenetik gertu ibili izanaren sentsazio gozoa dauka.

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976), hirugarrenez Euskal Herriko bertsolari txapelduna. Aurreko txapelak 2009an eta 2017an jantzi zituen. Hirugarrena, pasatu den igandean, Iruñean, final nagusiaren plaza estreinatu berrian.

Zorionak, Maialen. Pozik?

Pozik, bai. Oraintxe ari zait pixka bat burrundara jaisten. Eta hori jaitsi ahala ari zait poza etortzen gehiago. Igandean ere pozik nengoen, baina gaur gehiago. Egia esan seko lo egin dut, eta esnatzean sekulako sustoa hartu dut, finalaz gogoratuta. Oso nekatuta nago, mina daukat espero gabeko gorputzeko tokietan... fi -

12 129
AMAGOIA MUJIKA NAIZ
HEMEROTEKA

naleko gorputz jarreragatik izango da. Ajearen hasieran nago; jende gutxirekin hitz egin dut oraindik, ez dut ezer entzun eta ez dut entzungo bolada batean... Zurrunbilo batean nago.

Guztira hamabi ofizio osatu zenituen eta horietatik seitan puntuazio onena lortu zenuen. Lana, lana eta lana egun osoan.

Zalantzarik gabe, lanaren sentsazioa badaukat. Finalaz gogoratu eta lehen sentsazioa hori datorkit,

«Finalaz

lanaren sentsazioa

eguna lantsua eta luzea izan zela. Ariketa asko zeudela eta bakoitza zela lan

lantsua izan zela eguna, eta luzea. Ariketa asko zeudela eta bakoitza zela lan saio gogor bat. Ariketa bakoitzaren aurrean nire buruari esaten nion: «Beste bat, goazen». Alde horretatik gogorra eta luzea egin zitzaidan, goizean batez ere.

Goizean, nahiz eta jarreraz ondo eta lasai egon, argitasuna falta zitzaidala sentitzen nuen; segur aski estuasunak ematen duen lanbro hori izango zen. Hala ere joan nintzen gutxi

13 HEMEROTEKA 129
gogoratu eta
datorkit,
saio gogor bat»
Jon Urbe (FOKU)

ikusten nuen tokian ere ahal zena ateratzen. Olaturik gabe surfeatzen sentitu nintzen.

Arratsaldeko saioan bazirudien eskailera bat gehiago igo zenutela oholtzara igotzean. Zer pasa zen eguerdian?

Giro ona izan genuen. Izan ere, finaleko bazkari horietan batzuetan nahiko estanpa patetikoak izaten dira; ez jan, ez hitz egin... Baina igandean nahiko giro onean egon ginen, kontuak kontatzen, batzuk paseatzen...

Zer gertatu zen arratsaldean? Ardoa eta sagardoa ez genituen probatu; horren eragina, beraz, ez zen izan. Nik uste dut arratsaldean gertatzen dela finalaren puska handi bat kenduta dagoela, erdia emanda edo kenduta dagoela. Suerte pixka bat izan baduzu, dagoeneko eman duzu zerbait goizean, eta batez ere nire kasuan –txapelketan lehen saioa nuen–, lehen kontaktua egin duzu plazarekin.

Arratsaldean dagoeneko plaza ezagun batera zoaz, lan erdiak eginda, bazkalosteko berotxo horrekin eta normalean beste aldarte batekin. Nire kasuan, behintzat, horrela izan zen.

Arratsaldean lanbro gutxiago, orduan.

Bai, lasaiago. Lan erdiak eginda, plazan egonda, txapelketaren molde horretan lehen probak eginda... arratsaldean bigarren saio bat bageneuka bezala. Aldarte hobean joan nintzen arratsaldean, lehen hamarreko txikian ondo sentitu nintzen eta errematatu asmoz jarraitu nuen lanean.

Txori txiki batek esan digu bezperan Nafarroa Arenako plaza ikustera joan zinela.

Bai. Plaza ikusita genuen aurkezpenean, eta berez aski da. Ni ez naiz oso maniatikoa eta mistikoa gauza hauekin, eta ez naiz inoiz joan bezperan plaza ikustera. Aurten joan naiz, plaza ikusteagatik, txapelketan ez naizenez aurretik aritu, pixka bat aklimatatzeagatik. Eta baita ere larunbat arratsaldea nolabait pasatzeagatik. Zerbait egin behar da finalaren bezperako larunbat arratsalde horretan. Ni berez pixka bat ibiltzera joango nintzateke,

14 129

baina goiz iluntzen du eta B plana izan zen Iruñera plaza ikustera joatea.

Eta? Zer iruditu plaza?

Aurkezpenean bertan asko gustatu zitzaidan; BECekoaren antza handia hartu nion, eta BECen oso oroitzapen onak dauzkat. Gero, finalerako jarrita ikusi nuenean, oso dotore zegoela iruditu zitzaidan. Ondo dago dimentsio horiekin pixka bat ohitzea.

Azkenean, bertsoaren performancea aldatu egiten da; aulkiak urrutiago daude, mikroak elkarren artean urrutiago daude, denak beste dimentsio bat dauka, beste tempo bat... Eta horrek eragin egiten du gorputzean.

Finalaren aurretik esan zenuen egin aurretik ezin zenuela azaldu zer egin nahi zenuen. Lortu al duzu egin nahi zenuen hori egitea?

Ez da sekula erabat lortzen, eta eskerrak, ezta? Sekula ez duzu nahi bezain ondo egiten. Nik nahi nuena uste dut neurri batean egin nuela: bertsoa lurrera ekartzea. Txapelketan askotan gertatzen da, parametro propioak dituenez eta bertso genero apartekoa denez, gaiak ere askotan modu oso neutroan jarritakoak direla, denak elkarren parekoak izateko. Ez dira pertsonalizatuak, noski, askotan ez daukate lekuarekin eta momentuarekin zerikusi handirik, eta askotan burbuila batean geratzen dira. Eta burbuila horrek ez dauka errorik. Eta nik nahi nuena zen gure inguruari buruz hitz egin, niri interesatzen zaizkidan gaiei buruz, guri inporta zaizkigunak, nire ustez gaur egun inporta dutenei buruz... gauzei buruz hitz egin nahi nuen. Badago zeresana gure munduan.

Batzuetan frustragarria zait saioak joaten zaizkigula kasik ezertaz hitz egin gabe, bai txapelketan eta bai txapelketatik kanpo ere. Txapelketak alde horretatik frustrazio pixka bat sor dezake ginkana bat bihurtzeko arriskua daukalako, ginkana tekniko artistiko bat, ea zeinek egiten duen hobeto ez dakit zein itzulipurdi tekniko. Niri hori ez zait interesatzen eta uste dut beste bertsolariei ere ezetz. Honekin ez dut gai-jartzaileen lana kritikatu nahi; badakit zaila dela eta mundu guztiak ez ditugula interes berak, baina nik uste dut bertsogintzak bere inguruari erantzun behar diola. Hori zen nire helburua. Gaiek uzten ez bazidaten ere, nik hemendik edo handik gure inguruari buruz kantatu nahi nuen. Nahiago nuen gaiek horretarako bide ematea, baina ematen ez bazuten ere ez nuen itzulipurdi tekniko batean bakarrik geratu nahi. Hori zen nire helburua edukiari dagokionez, eta hori neurri batean lortu dudala uste dut.

Baina...

Eskatzen hasita, nire helburu tekniko edo artistikoari begira –nahiz eta bereizezinak diren forma eta edukia–, gauza batzuk finago egin nahi nituzke. Goizean burua nahiko lanbro

15 HEMEROTEKA 129
Jon Urbe (FOKU)

neukan eta gauzak ez nituen garbi ikusten. Hainbeste landutako errimak eta beste gauza batzuk ez nituen garbi ikusten. Adibidez, duela bost urteko finalean gogoratzen dut zein garbi ikusten nuen dena eta zein garbi neukan burua. Igande goizean ez nuen hain garbi ikusten, eta borroka gehiago egin behar nuen errimen eta beste zenbait gauza teknikoen bila. Eskatzen hasita, nahi izango nukeen alde horretatik

finago aritu izana.

Baina, tira, balantzan bata eta bestea jarrita, pozik nago nire ahalegina, edukizkoa behintzat, neurri batean eman ahal izan nuelako finaleko saioan.

Txirritak Norteko

Ferrokarrilari jarri zizkion bertsoak. Zuk

Abandoko metroko bagoiari.

Bertsolaritzaren funts

nagusia hori dela uste dut, bere inguruari kantatzea.

Honekin ez naiz esaten ari gai guztiek sakonak eta astunak izan behar dutenik. Hori egin daiteke umoretik, ironiatik, fikzioaren bidez... mila modutara egin daiteke.

Niri interesatzen zait gaiek gaur egungo testuinguruan leku bat izatea; bide ematea

gure buruari barre egiteko, gure egoeraz hitz egiteko, gure jarrerak kritikatzeko... Niretzat bertsogintzaren

«Dena ez da sakona eta dramatikoa egin beharrik, umorea da bertsoaren parte garrantzitsu bat; umorea, jolasa, dialektika, zirtoa... hori da gure izatearen parte funtsezko bat»

zentzua hori da, eta bere jolas partea izan behar du beti. Denak ez du sakona izan behar, baina izan behar du testuinguruan erro bat, lur-hargune bat.

Atzo erakutsi zenuen zirtolaria ere bazarela. Buruz burukoan plazak gustura barre egin zuen zure eta Amets Arzallusen ateraldiekin.

Bai, dena ez da sakona eta dramatikoa egin beharrik, umorea da bertsoaren parte garrantzitsuenetako bat; umorea, jolasa, dialektika, zirtoa... hori da gure izatearen parte funtsezko bat. Gaiarekin parean datorrenean edo ondo ateratzen denean, ederra da. Niretzat buruz

burukoan, ofizioetan, txispa hori ateratzea sekulako gozamena izan zen. Azkenean txapelketan bakarkakoak sekulako pisua hartzen du, eta bertsolariaren jarduna gehiago dago dialektikan eta hori da benetako funtsa. Garrantzitsua eta polita izan zen Ametsekin jolas hori umoretik egin izana, eta gainera bi saioak oso ondo atera ziren. Biok oso gustura aritu ginen eta momentu gailur bat izan zen.

Buruz burukoa, berriz, Amets Arzallusekin. Sekulako poza eman zizun.

Bai. Beste bat izanda ere poza emango zidan, baina Ametsengatik poz handia

16 129

sentitu nuen. Zetorren txapelketatik zetorren, historia partekatu bat daukagu txapelketan eta, aparte, elkarri miresmena eta maitasuna. Buruz burukoa elkarrekin eraikitzeko sekulako ilusioa sentitu nuen.

Buruz buruko ganbarakoan, pandemiari eta pandemia osteari abestu zenion. Beharrezkoa zen, ezta?

Bai, baten batek aipatu dit hori. Ez dakit, igual ezin genuen pasatu txapelketa

honi buruz hitz egin gabe, ezta? Pandemian eta pandemia ondoren geratu diren asmoen eta asmo zapuztuen inguruan aritu nintzen; nire ustez gaur egungo erretratu baten zirriborro bat egiten saiatu nintzen. Ez dakit asko aipatu den bertso munduan, baina lehen aipatu dudan garaiari lotze horrekin, hemendik urte batzuetara norbaitek aurtengo txapelketa entzun eta horrelako gai handi bat entzungo ez balu, pixka bat garaiz kanpoko txapelketa bat bezala geratzeko arriskua izango luke, ezta?

Une hartan ez nuen intentzio horrekin egin. Gaia entzun eta hori etorri zitzaidan.

Ez dakit dakizun, baina Lionel Messik ere irabazi egin zuen igandean.

Bai, baina kostatu zitzaidan jakitea [barreak]. Finala bukatu eta prentsaurrekora bidean akordatu nintzen Ametsi galdetu behar niola ea zer egin zuen Argentinak. •

17 HEMEROTEKA 129
Jon Urbe (FOKU)

2022-12-24 BERRIA

Gai gara

Txapelketako gaiek eta ideiek balio dute herriaren interesguneak detektatzeko, adostasun zaharrak finkatzeko eta berriak eraikitzen hasteko. Jendartean bolo-bolo dabiltzan iritzien formulazioak dira batzuetan bertsolarienak, eta besteetan iritzi publikoaren aurretik doaz haien diskurtsoak. Bertsolariek denetariko

ikuskerak dituzten pertsonak ezagutzeko aukera dute plazaz plazako ibileran, eta gutxik bezala hartu dezakete besteen interesen neurria.

Txapelketa iristerako badakite zeri eta nola kantatu nahiko lioketen. Ez dute beti gaiek hori ahalbidetzen, eta hala behar du gainera bat-batekotasuna bermatzeko.

Aldatu da mundua azken bost urteetan eta aldatu dira

gaiak ere. Familiaren instituzioak garrantzi gutxiago

izan du final honetan aurrekoan baino. Aurrekoan guraso posiziotik kantatu zuten ofiziotan zein bakarka, eta oraingoan guraso-seme posi-

zioa behin soilik kokatu zuen gai-jartzaile taldeak, familiako kide izaera bakarkako batean soilik aipatu zen eta guraso ez izateko desioa bera izan zen kantagai. Bestalde, bertsolariak ez zituzten behin ere bikotekide roletan kokatu ofizioetan. Oraindik ere orientazio sexuala gai zentral izateko bezainbesteko pisu daukan gaitzat jotzen da eta transgresorea izan daiteke kulturalki.

Bost urteko gaiak

Duela bost urteko finaletik aurtengora, ordea, errepikatu egin dira lanarekin zerikusia duten hainbat gai. Lan baldintzak eskastu direlako lana uztea edo grebara jotzea presente egon da aurten ere (aurrekoan zamaketariak eta irakasleak izan ziren protagonista, eta aurtengoan osasuneko langileak). Bolondres lanean dabiltzan pertsonen profesionalizazioa eta zahartzea ere errepikatu da, baita denda txikien jabeen eta abeltzai-

nen zailtasunak ere. Helduok egiten dugun teknologiaren gehiegizko erabilera, hondakinen kudeaketa, eta genero indarkeria kasu baten aurrean jarraitu beharreko pausoen aurreko zalantzak dira errepikatu diren beste gai batzuk.

Txapelketako gairik garrantzitsuenak ganbarakoak izaten dira. Zortzi bertsolarien gaitasunaren neurgailurik objektiboena da, zortziak abiatzen baitira egoera bertsutik. «Irribarre konplizea egin diozue elkarri», iradoki zuen Ion Altunak. Gaiak bi pertsonaren arteko ez ahozko komunikazioa zuen ardatz: lotura afektibo bizia, gertaera baten aurreko erreakzio baikorra. Duela bost urteko ganbarakoak, berriz, bide ezkorretara zeramatzan: «Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak». Sartu aurreko zarata eteten zuen ezustean protagonistak. Lehen pertsonan aurkezten zen protagonista eta gainontze-

18 129

koak ziren erreakzionatzen zutenak; «bestetasuna»

azpimarratzen zen, beraz. Final honetan bistakoa

izan da baikortasunerako joera. Ezaren gudaz baietza sortzetik baiezkoaren gudaz

ezezkoak urratzera igaro da bertsogintza.

Estiloari dagokionez, Lujanbiok mikroekintzetatik irakurketa sozial zabalagoak egiteko joerari eutsi dio; eta zenbait bertsolarik formulazio poetikoagoen

hautua hartu dute. Ametsek, adibidez, kontaketa lehen puntuetara eraman eta formulazio poetikoak azken

puntutara desplazatu zituen, argudiaketen kontundentzia arrazionala lurmenduz. Formulazio aldetik azpimarragarria izan da kontsagratzen ari den belaunaldiaren estiloa. Twitterreko belaunaldikoak izanagatik sare sozial horretan ez parte hartzea erabaki duten bertsolarien erakusgarri izan zen Illarregik eta Gaztelumendik egindako hamarreko txikia, zeina leitzarrak «barka zaidazu, baina ez nuen espero» esanez hasi baitzuen, eta añorgarrak «lasai, ez zara eta lehenengoa izan», erantzunez. Ahozkoari lotua, sinesgarria,

baina zartakotarako anbiziorik gabea.

Euskara erdigunera itzuli zen igandean. Euskararen gaia berariaz izan zen ardatz. Duela bost urte Sarriegik hizkuntza ohiturak ekarri zituen ganbarako lanera irakasle gelan gaztelaniaz hitz egiteko ohitura zuten langileei kargu hartzeko. Aurtengoan, ezagutzaren gorakada apaldu eta erabileraren datu askok beherantz egin duten garaian, euskaraz bizitzearen erronkari heltzeko gonbita berritu zen. Arzallusek euskararen ertzeko izaera («beltzetan

HEMEROTEKA 129

beltzen eta transetan transen») ekarri zuen zentrora.

Bilboko azken finalaurrekoan dagoeneko bere asmoen berri emana zuen

Ametsek: «Gaur abenduak

3a / ta nik barrena dut sutan. / Hizkuntzaren agonia / saltzen da promes faltsutan. / Bortizkeriaz ezin da / mintzatu ez bada damutan

/ ta nik egunero bortxa / pairatzen dut mihi puntan

/ Euskaldun jaio izanaz / amorratzen naiz batzutan...

/ Orain larrialdi globala / dago guztion burutan. / Bukatua dagoela / dirudien

mundu huntan / bukatu gabeko herri bat /gelditu zaigu eskutan».

Pandemia bat igaro du munduak eta haren osteko mundu zartatu bat geratu zaigu (Ametsen Bilboko agurra). Osasun krisiaren albo-ondorioak zentroan jarri zituen arratsaldeko lehen ofizioak: jende askorekin elkartzeak ezeroso sentiarazten zuen pertsona baten gorputzean jarrita; bertan performatu egin zuten pandemiak jarrerak, iritziak polarizatu egin dituela elkarrekiko enpatia ahultzeraino. Sustraik ideia

indartsua formulatu zue sei puntuko motzean: «kapitalismo salbaian / jarri gaituzte salmahaian». Hitz jokoaren bidez sistema ekonomikoak zeharkatzen dituen osasungintza eta hezkuntza eztulkaria ekarri zituen gogora. «Erretako mundu honek sarri saltzen digu kea», aipatu zuen Ibarzabalek, eta Lujanbiok berariaz ekarri zuen zentrora azken ganbarakoan pandemia ondorengo mundu post-apoliktiko hau, zeinetan kudeaketa publikoaren eraginez komuna dena «komun zulotik» joan den eta indibidualismo pertsonalaren ondoren «elkar zaintza» haizeak eraman duen. Nortasun aldetik kolektibotasuna urratuta geratu zaigu, ixolaldiaren indibidualizazio prozesua azkartu du: «hobeak irten behar genuen / ta lehengoak irten gara», amaitu zuen lehen bertsoa. Txapela bururatu ondorengo agurrean, ordea, etsipen horren kontrapisuko mezua zabaldu zuen: «desesperantzari» «borroka irabazteko». Ibartzabalek gogorarazi zigun «ekintza iraultzaile bat» dela elkarri entzutea; eta hala izanik, dantzatu dezagun mingaina, eta besteren ekarpenak jasotzeko denbora guregana dezagun. Sor ditzagun mundu bukatu gabe honi forma emango dioten hiru (uni) bertso, nahi dugun doinu eta neurrian. Gai gara. •

20 129
Jon Martin. Arg: Maddi Suarez

KANPOTIK

Afizioa dut falta

Erranen nuke Espainiako zinema zuzendari bati galdegin ziotela –baliteke Espainiakoa ez izatea, bai eta zinema zuzendaria ez izatea ere: barkatu zehaztasun falta, baina gero eta memoria ahulagoa dut, eta aipua bilatzeak lan handiegia emanen lidake; ez dezagun arruntean baztertu, bertzalde, anekdota nik neronek asmatua izatea– zer dela-eta ez zen mezatara joaten. Bertze batzuk, izan zen arrapostua, zezenketak ikustera joaten ez diren motibo berberagatik: ez dut afiziorik. Ni ere horrexegatik ez nintzen

Navarra Arenan egin zen bertsolari

txapelketaren finalera joan: afizioa dut falta. Horrelakoa izaten ahalko litzateke artikulu honen bertsio motza. Ez naiz bertsozalea. Zer eginen diogu.

Baina eliza, bistan dena, toki sakratua da, eta mezetara joaten dena ez da afizioak

bulkatuta joaten, fedeak edo sinesmenak bulkatuta joaten da, naski, bai eta kristauen komunitatearekin bat egin eta haren parte sentitzeko asmoz ere. Agian asmatua den goitiko adierazpen horrek, beraz, badu probokaziotik, eta erlijioa zezenketen pare jartzea eskandalagarria izateko bokazioa duen konparazioa da segur aski.

Erlijioaren maila du bertsolaritzak euskaldun ez gutirendako?

Eskandalagarria da bertsolaritza ez zaigula sobera gustatzen ozenki erratea?

Galdemodu horiei erantzuteko, Joseba Gabilondok hain manera oparoan urraturiko bidetik jo eta neure burua aipatuko dut: 2013ko zutabe batean –Ber tsobluff.eu paratu nion izena, Ber tsobluff.eus paratu beharrean–, guti goitibeheiti hemen erraten ari naizena –bertsozaletasun handirik ez dudala

alegia– erran nuen Berrian. Izenik aipatu gabe, Xabi Payak erantzun zidan egun

batzuk geroago: bertsolaritza gustuko

ez izatea ez omen zen problema, baina

“bertsolaritzarekiko desatsegin hori gizarteratu eta zabaltzea beste kontu bat da. Kontu larria iruditzen zait [...]”.

24 129
SANTI LEONE IDAZLEA

Federik ez izatea, tira, onartuko dugu, baina apostasia publikoki egitea soberaxko da. Bertsolariei beren meritu guziak aitortua ere, duela hamar urte bezala gaur egun oraindik ere pittin bat urduritzen nau gure iruditerian bertsolaritzak duen toki goren ukiezin horrek, euskaldun guzien onespena eskatzen duena, betiere euskaldun zintzoak izanen badira.

Nafarroako Arenako finalean, amari eskaini zion azken agurra Aitor

Mendiluzek: amak ez zekien euskaraz, baina Bertso Eskolara eraman

zuen semea eta, han hasmenta izan zuen bide baten ondorioz, finalera zen ailegatua. Gaia ez da arrunt berria: izan ere, bertsolaritza munduan bada familia kanpotik etorria izan arren bertsolaritza munduan ibilbide oparoa izan duela maiztasun aski erregularrez gogorarazten diguna. Bertze alor batzuetan ez dut antzekorik ikusten. Duela urte batzuk, Joxemiel Bidador zenaren omenaldietan, gogoan dut norbaitek proposatu zuela beharbada euskaldun berria zela eta euskara handitan ikasi zuela nabarmendu

25 KANPOTIK 129
Bertsolariei beren
meritu guziak aitortua ere, duela hamar urte bezala gaur
egun oraindik ere pittin bat urduritzen
nau gure iruditerian
bertsolaritzak duen
toki goren ukiezin
horrek, euskaldun guzien onespena
eskatzen duena, betiere euskaldun zintzoak izanen badira.

Bidador bezalako euskaldun berri batek hark zuen estilo landu, jaso, jori eta aberatsa lortu izana ez da, antza, bertsolari baten estilo fresko, natural eta bat-batekoa erdietsi izana bezainbertze txaloren merezient.

beharko genukeela. Hondarrean, kontuari ez zitzaion inportantzia handirik eman. Nik dakidala, idazle bakar bat ez da azpimarratzen ibili familia edo giro erdaldun batean sortua edota hazia izan arren, orain ipuin zoragarriak idatzi eta sari hau edo hura irabazi duela –sariak aipatzen ditut, argi geldi bedi ez naizela neure buruaz ari–. Bertsolari bihurtu izana, berriz, batez ere giro erdaldun batetik abiatuta, zortzi milako bat igatea bezala da –zortzi milakoarena solasera dakart, mendizaletasuna ere euskalduntasunari lotua dagoen baina nik sentitzen ez dudan bertze afizio bat delako–. Euskal kulturaren piramidean ez da hori baino altuagorik.

Bidador bezalako euskaldun berri batek hark zuen estilo landu, jaso, jori eta aberatsa lortu izana ez da, antza, bertsolari baten estilo fresko, natural eta bat-batekoa erdietsi izana bezainbertze txaloren merezient. Susmoa dut, halere, kontua bertsolaritzatik harago doala. Kontua dela, neurri handi batean, gure kulturan zeinen balio handia ematen zaion oraindik ere ahozkotasunari eta hari loturiko zenbait ezaugarriri –erraztasunari,

freskotasunari, hurbiltasunari–, eta zeinen balio ttikia literaturari eta, hedaduraz, hizkuntza idatziari. Euskadi Irratian eginiko euskara batuaren inguruko kolaborazio batean, Iñaki Segurola zenak euskara batua letrakuntza dela zioen, hizkuntza baino gehiago, eta gaineratu zalantzagarria dela idatzia dagoenari hizkuntza deitzen ahal ote zaion. Segurolaren muturreko posiziora ailegatu gabe, begi-bistakoa da gure artean ahozko hizkuntzak aise prestigio handiagoa duela idatziak baino, eta bertsolaritza horren sintoma argia da, nire iduriko.

Ni ez nintzateke bertso bat egiteko gauza izanen, lan zaila baita eta falta dudan trebetasuna eskatzen baitu. Finalaren egunean hainbat ordu Navarra Arenan sarturik ematea ez zait gehiegikeria iduritzen: nik neronek orduak eta orduak pasatzen ditut zinema areto batean jarrita Donostiako Beldur Astea ailegatzen delarik. Ez dakit erran beharrik ote den, baina ez dut bertsolaritza gorroto. Eskatzen dudan gauza bakarra da nire apostasia publikoki lasai egin ahal izatea. Are gehiago, ahal delarik, inork ez dezala apostasiatako hartu afiziorik ez dudala erraten badut. •

26 129
www.irizar.com Elkarrekin etorkizun seguruago eta iraunkorrago baten alde

BERTSOZALE ERROMANTIKOAREN PROPOSAMENAK TXAPELKETAREN ARRUNKERIAREN AURREAN

30 129
KEPA MATXAIN

Txapelketako puntu, puntu erdi, kanporaketa eta sailkapen sukarrari so, hilabeteotan bertsoa espektakuluaren legeei men eginda egongo dela eta etsiak hartzear, lauzpabost arnasketa sakon egin –“4-7-8” teknikak ezin hobeto funtzionatzen dio–, egoerari aurrez aurre erreparatu, eta ustekabeko biraketa batean, proposamen eraikitzaile bat egin du bertsozale erromantikoak. Azken batean, pentsatzen du, behin horretara jarrita, kimaketa txiki batzuekin puskaz litzateke kitzikagarriago Txapelketa Nagusia. Badaki zuhurtziak agintzen duela antolakuntzan, funtzionatzen duenari bidea egiten uztearen alde agertu ohi dela bertsozalea gehienetan –irekidura bai, jarraidura ere bai–. Irauli handiegirik ez, beraz: moldaketa txiki batzuk dakartza, ukitutxoak, bertsoaren festa handia zinez izan dadin emozioen eztanda. Neurriok, noski, behin-behineko erreforma gisara plazaratzen ditu, berak desio lukeen egun handia iritsi artean: lehia puntuatuarekiko morrontza akabatuko den eguna, zeinetan bertsoak jauzi egingo duen pabiloietatik –are, oholtzatik–kanpora, eta auzoan firin-faranduko den airoski, ez soilik taberna-zuloan –otoi!–, ezpada okindegian, blokeko bizilagunen bileran,

jolas-parkeko txirristan, xorien xorroxioetan; bizitzan, finean. Baina nola batak ez duela bestea kentzen dioten –bataren aldekoek–, dio, xaukena xaunk, onar dezadan panorama, are, egin diezaiodan ekarpenñoa neure xumetasunetik. Beraz, eztarria garbitu, eta libretan izkiriatutako oharrak zerrendatzeari ekin dio.

Honatx:

1Hasteko eta behin, txapelzentrismoarekin behingoz akabatzea, eta guztien gainetik bertsolari bakar bat saritu beharrean, azken kondekorazioek bertsoaren ertz askotarikoak aitortzeko balio izatea, ziklismoan egiten den bezala: txapelketa osoko bertsolari dieselenarentzat, deus txundigarririk bota gabe ere beti buena egiten duenarentzat, txapel berdea, erregulartasunarena; une gogorrenetatik, baldintzarik estuenetatik bizirik ateratzen trebeenarentzat, puntu gorriko txapel zuria; gazterik onenarentzat, txapel zuria; eta, azkenik, saio bakoitzean sari berezi bat saiatuenarentzat –hots, tiroa zuzen zein oker jo, asmotsuen aritu denarentzat–. Eta txapelaren ordez zapia balitz, puskaz hobe – kolore aniztasuna errespetatzen bada, beti ere–.

31 129 IRITZIA

Neurriok, noski, behin-behineko erreforma gisara plazaratzen ditu, berak desio lukeen egun handia iritsi artean: lehia puntuatuarekiko morrontza akabatuko den eguna, zeinetan bertsoak jauzi egingo duen pabiloietatik –are, oholtzatik– kanpora

2

Ziklismo ereduari jarraituz, ondo legoke urtero ibilbidean aldaketak baleude –egiturazko aldaketak, alegia, ez soilik fasez aldatzean egindakoak–. Irudikatu zenbateko jokoa emango lukeen –faboritoen zerrendak urtetik urtera zeharo iraultzeraino–: “aurten zortziko txiki dezente sartu ditenk, kasu Peñagarikanorekin”; edota, “kanporaketak puntu-erantzunez lepo zatozank, ea Sorozabalek sorpresa eman behar duen!”.

3

Bide batez, puntu-erantzunak koska bat gehiago estutzea ere txarra ez. Egungo igogailuko esaldi eginak bota beharrean, bertsolaria are ataka estuagoan jartzerik balego, esaterako, esperimentazio fonetikora joz, amu bezala esaldi dadaistak botaz, edo Mikel Laboaren Lekeitioetako oihuak –iyyyiha, aieieiei– garrasi popularrekin nahasiz –Aupa el Erandio!, Oriyokuak ijituak!, Ehun ta ehun berrehun, gora astiarra!–. Hortik bizirik ateratzen den bertsolaria faborito nagusi bilakatuko da puntu gorriko txapel zurirako.

4Hasierako agurrak negatiboan puntuatu ahal izatea. Hots, bertsolariak egin diezaiola aurre minusetik abiatzeko arriskuari. Txapelketak behar lukeen ikuskizun durduzagarriaren tamainako diosala botatzen ez badu – Ahal dela ihes egin nahi nuke/ puntu ta lehiaren sutik/ ohar gaitezen gaur eta hemen / he rr i bat dugula zutik , edo tankerako kalamatrikaren bat–epaileak aske sentituko dira bost puntuxka kentzeko. Egiaz, neurri honek alde erantzira ere funtziona dezake: agurretako topiko puskak positiboan puntuatzeak ate berriak irekiko lituzke. Hala, ondo legoke, saioa Ezpeletan bada, agurrean piperrak aipatzeko ausardia duenari puxtarri batzuk ematea; edo, Tuteran izanik, esparragoak hizpidera ekartzeko kopeta duenari, beste hainbeste; era horretara, topiko gaitzesgarriak entretenimenduaren lengoaian txertatuko lirateke, eta hain gaitzesgarri ez irudituagatik –edo hain justu horregatik– etengabe jaurtitzen direnak, aldiz, penalizatuko.

32 129

…ondo legoke, saioa

Ezpeletan bada, agurrean piperrak aipatzeko ausardia

duenari puxtarri batzuk

ematea; edo, Tuteran izanik, esparragoak hizpidera

ekartzeko kopeta duenari, beste hainbeste.

5

Ganbarako ariketa puska batean berrogeialdian jartzeak ere ikuskizunari lagunduko lioke. Alegia, ganbarakoa aldi baterako kartzelan sartzeak, edo kartzelakoa ganbaran, edo, tira, ulertzen da. Neurri gogorregia bada, moldaketa batzuk behintzat eskatzen ditu ariketa horrek. Aukera bat da ganbarako onena botatzen duena Igartza Sarirako lehian sartzea zuzenean. Era horretara, bertsolaritzaren eta literatura idatziaren arteko dialektika betierekoa akabatuko litzateke, behingoagatik frogatuz, zenbait literatoren mespretxua gorabehera, bertsolaritza gai dela, unean uneko testuingurutik harago, denboran iraun dezaketen artefaktuak sortzeko –Igartzako lanen batez bestekoan behinik behin–. Beste aukera da ganbarakoak berarekin dakarren hunkiberatasun potentziala ge-

33 129 IRITZIA

Beste aukera da ganbarakoak berarekin

dakarren hunkiberatasun

potentziala gehixeago

zukutzea, eta bertsolariek

aukera izatea oholtzara

beraiekin batera nahi duten

musikaria gonbidatzeko.

hixeago zukutzea, eta bertsolariek aukera izatea oholtzara beraiekin batera nahi duten musikaria gonbidatzeko. Irudikatu zer litzatekeen Jon Maiaren garairik onenetako ganbarako bat, Et Incarnatusen biolin soinuez lagunduta; edo Aitor Bizkarrarena, Mec De La Rueren barrak lagun; edo Maialen Lujanbiorena, Xabier Erkiziaren soinu obra bat oinarri duela; edo Sustrai Colinarena, Pello Reparaz eta Erramun Martikorena inguruan bueltaka dituela, Kukaikoen hanka joko eta guzti. Hori baita bestea: ganbarako atea musikariei ez ezik, bestelako arte diziplinei irekitzea. Bertsolarien jite estatikoa auzitan jartzeko modu bat litzateke, entzumenaz gaindi beste zentzuak ere elikatuko lituzkeen proposamena. Irudikatu Beñat Gaztelumendiren ganbarakoa, alboan Unai anaia zuzeneko marrazkiak egiten ari den bitartean. Edo, pentsa Oihana Iguaran kantuan hastear dela Beñat Krolem oholtzara igo eta behartzen duela atzekoz aurrera eta etzanda eta tripaz gora eta ukabila belaunburuan jarrita hiru Habanera kantatzera. Ez al litzateke puskaz ikusgarriagoa?

6Kanpo komunikazioak ere badu zer hobeturik. Jakina da txappela.eus-en kinielak bizi dabiltzala, baina zaleetan zaleenak besterik ez dira horra iristen. Zergatik ez itzuli 90eko hamarkada hasierako espiritura, berriz ere egunkarietan kiniela giroa zabalduz? Zaldi lasterketak inspirazio iturri izan daitezke: “Mendiluze, diesela baina segurua, top 3 lehian sartzeko faboritoetako bat”; edo “Illarregi, ukuiluko gazteena, esprint bizikoa, bukaerara aukerekin iristen bada sorpresa eman dezake”. Eta segidan, puntuazioa, kromoetan nola: bostetik lau izar, edo hiru, edo bat, irabazle suertatzeko dituen aukeren arabera. Futbolarien

Zergatik ez itzuli 90eko hamarkada hasierako

espiritura, berriz ere egunkarietan kiniela giroa zabalduz? Zaldi

lasterketak inspirazio iturri

izan daitezke: … “Illarregi, ukuiluko gazteena, esprint

bizikoa, bukaerara aukerekin

iristen bada sorpresa eman dezake”

34 129

Panini kromo klasikoek ere ematen dute bertsolarien profiletarako eredua: hunkiberatasuna 4, abiadura 3, diskurtsoa 5, zirtolaritza 2. Esan gabe doa, antzerako zerbait egin liteke beti itzalean uzten den epaileen kolektiboarekin ere. Ez da deus askorik behar egun baino protagonismo gehixeago emateko: izen abizenak, nondik datozen, eta zein bertso moldek egiten dien tilin. Hartara, bertsomaniako azkarrenak gai izango dira eguneko epaileen arabera pronostiko batzuk ala besteak egiteko: “gaur

Amaia Otxotorena zagonk epaile, kasu inork herriminaz abesten badu”; edo “Nerea Ibarzabalek lorpen kolektibo bati egin dio keinu, eta Mirari Azula da epaimahaian, tentuz beraz”.

7 Azkenik, zesta puntan edo berriki jokatutako lau t´erdikoan bezala, telebistako emankizuna amerikartu behar litzateke pixka bat. Finalean, behinik behin. Hasteko, goizean goiz sintoniarekin bat bertsolariak Nafarroa

Arenako jende artean aurrera abiatzen direlarik, boxeo izarren estiloan bozgorailuetatik haien izenak oihukatuko lituzke

Jon Gomez Garairen ezpaleko aurkezleren batek –Joxe Felipe Auzmendi ere forman dago oraindik–: “Alaaaiaa Marrrrrrtin!”, eta txalo zaparrada. Saio osoan zehar, zortzi finalisten pultsometroetako datuak zuzenean erakutsiko lirateke pantailan: hala jakingo genuke, adibidez, Amets Arzallusek 82 pultsazio minutuko

129 IRITZIA

Joxe Mari Altuna idazkariak puntuazio definitiboa besapean duela oholtzaraino egiten duen paseilloari tentsio pixka bat gehitu behar litzaioke: foku zenital batek jarraitu behar

luke haren ibilbidea, atzetik suspentsezko musika entzuten delarik –Mihiluzeko amaierako probakoak balio lezake, adibidez–

zituela zortziko handian, eta 75 ganbarakoan, eta, beraz, lasaitu egin dela saioak aurrera egin ahala. Publikoaren txalo zartak neurtzeko soinu sentsoreak ezartzea ere komeni da: hartara, epaileen zifra hotzak gorabehera, aretoa zinez zein bertsok leherrarazi duen jakingo genuke zehatz. Eskatzen hasita, entzuleei potexka batzuk banatzea ere txarra ez, egun osoko malkoak bertan sartu eta amaieran antolakuntzari entregatzeko baldintzarekin. Terraza zientifikoa ere gehixeago zukutu behar litzateke: Ilaski Serranoren eta Jon Martinen komentarioak osatuko lituzkete nazioarteko adituek:

“Wow, questu hè fantasticu! u paese bascu hè una superpotenza emotiva!” oihukatuko luke Giovanni Ragni korsikarrak, edota

“A capacidade do ber tsolaris de transmitir com sua única voz é impressionante!” esanez harrapatuko lukete Edmilson Ferreira Brasilgo inprobisatzaile eta doktoregaia.

Ikuskizunari zinezko amaiera emateko, Joxe Mari Altuna idazkariak puntuazio definitiboa besapean duela oholtzaraino egiten duen paseilloari tentsio pixka bat gehitu behar litzaioke: foku zenital batek jarraitu behar luke haren ibilbidea, atzetik suspentsezko musika entzuten delarik –Mihiluzeko amaierako probakoak balio lezake, adibidez–. Finalean paseillo hori bitan egiten dela kontuan izanik –buruz burukora nor sailkatu diren iragartzerakoan eta azken emaitza jakinarazterakoan–, pentsa zer dardarizo.

Eta azken puntua esatearekin bat, begiak libretatik altxa, panoramari begiratu, hizketan hasi zaion azken ardiak ere aspaldi ihes egin diola eta burumakur, beste lauzpabost arnasketa egin, eta bere artzain txabolara erretiratzeko ordua dela pentsatu du bertsozale erromantikoak, baratxuri zopa hoztu baino lehen. •

36 129

NEURTU EZIN DENA

LUZERA (EDO DISTANTZIA, NORBERA DAGOEN TOKITIK)

Amaitu berri den Txapelketa Nagusiari buruz testu hau idazteko eskatu zidatenean, Txapelketarekiko (eta, bereziki, bertan parte hartu duten pertsonekiko) hartu beharreko distantziak sortu zidan kezkarik gehien. Alde batetik, oraindik ere plazan elkarrekin kantatzen dugun bertsolariak izan dira protagonista, plazan gaiak jartzen dizkiguten gai-emaileak gai-jartzaile taldean eta edozein herritako saioen antolaketan buru-belarri dabiltzan bertsozale asko antolakuntza, epaile edo bestelako lanetan. Bestetik, ordea, zurrunbiloaren erdian ez egoteak sortzen duen tartea ere hor dago eta saihestu ezinekoa da nolabaiteko urruntasuna. Baina, noiz hasten da zurrunbiloa?

Txapelketak baditu gutxienez hiru distantzia. Lehena, egin berri dudan galderari erantzuteko norberak hartzen duena da. Bertsolari bezala oso distantzia desberdinera fokatu izan ditut Txapelketak eta bertsolari bakoitzak bere distantzia du, korrikalarien edo txirrindularien gisan. Niretzat, salbuespenak salbuespen, Txapelketarako argazki-saioa egin eta saioen zozketa egiten den eguna izaten da benetan Txapelketa hasten den eguna. Badira, noski, prestakuntzan askoz lehenagotik hasitakoak, edo hasi behar luketela erabakitakoak behintzat, baina Txap elk eta-mode ON hori egun horretan aktibatzen dela uste dut. Egun horretatik

norbere lehen saiorakoa (edo, kasu batzuetan, Txapelketako lehen saiorakoa, hor beste zeozer ere aktibatzen baita) da lehen distantzia aipagarria.

Arrasatekoa izan zen bertatik bertara entzundako lehen saioa. Distantziaz ari garenez, entzule bezala ezin geratu eguna kontrako eztarritik sartutako bertsolariekin batera sufritu gabe. Ustez urrun samar egon arren, Miren Amurizaren nahi eta ezinak, Iñaki Apalategiri ihes egindako azkenak edo ordezko bezala sartu eta gerora kanpora geratuko zen Xabat Illarregiren desilusioak (eskutik oparia kendu dioten umea bailitzan) ia oholtzakide banitu bezain hurbil sentiarazi ninduen. Antzeko zerbait esan nezake Maialen Akizuri eskuetatik Lizarran poto baten matematikak kendu zion txartelaz, edo Mantxi (adinez eta garaiz ere hurbileko) hainbeste sufritzen ikusteaz. Bertsolariak lanean ari direneko distantzia asko aldatzen da Txapelketan parte hartu ala ez eta, nire buruaz gauza onik esan ez dezakeen arren, orain arte baino gehiago enpatizatu dut ezinean antzeman ditudan kideekin.

Aurrera egin zuen Txapelketak, eta etorri ziren finalerdiak (geroago aipatuko ditut), final handiaren eguna eta etorri zen txapelketa ostea. Amaitu berri den Txapelketaren urruntasuna neurtzen du hirugarren distantziak. Zehatzago esanda, finalaren urruntasun mentala. Finalak zerbait badu oihartzuna da, Txapelketaren azken leher-

40 129
AITOR SARRIEGI ARG: GARI GARAIALDE (XDZ)

Bertsolariak lanean ari

direneko distantzia asko

aldatzen da Txapelketan

parte hartu ala ez eta, nire

buruaz gauza onik esan ez

dezakeen arren, orain arte

baino gehiago enpatizatu

dut ezinean antzeman

ditudan kideekin.

ketaren gauzatzea da eta publiko zabalak azken oroitzapen hori denbora dezentean gorde izan duela ikusi dut azken edizioetan. Bertsolariak (finalistak), ordea, Txapelketa osteko saio-zaparradan murgildurik, behin eta berriro kartel bertsua errepikatu eta etenik gabeko eskertza eta omen jarrai bat jasotzeko fasean sartzen dira, eta ohartzerako oso urrun geratzen da memorian egun haren akordua, gaitegian eta jendearen begietan oso presente egon arren. Normala da, askok finalaren ostean lehen aldiz zortzikotea entzuteko saio horietan du aukera eta zortzikotea errutina moduko batean sartuta ibiltzen da. Onartu behar dut distantzia hori bertsolarien ikuspegitik bezala gehiago bizi izan dudala eta niri ere ohartzerako memorian urrun geratu zaidala Txapelketa. Agian aurrekotik neroni hurbilegi nengoelako, baliteke hurrengoan benetan entzulearen modura neurtzea distantzia hori ere.

41 129 IRITZIA

DENBORA

Distantziaz aritu naizenean denboraz ere aritu naizela jakitun, bertsolarien jarduneko denborez (eta hauek sortzen dutenaz) ere aritu nahi nuke. Epai-irizpideetan beren-beregi aipatzen da denbora (hain neurgarri, baina hain erlatibo aplikazioan) eta eman du zeresanik aurtengoan. Irungo saio ederrean Nerea Ibarzabalek Txapelketa honetatik guztion memorian geratuko den atmosfera sortu zuen, irizpideen arabera denbora-muga pasatuta eta horrek puntuazioan zigorra eraginda. Sorgina da denbora. Ez daukat arrastorik ere bertsolari bakoitzak gaia entzun ostean egiten duen denboraren kudeaketaz (uste dut segundo horietan lortzen den kontzentrazioak asko erabaki dezakeela) eta nirea oso txarra izaten zela besterik ezin dut esan. Bi minutu. Hori da lehen bertsoa botatzeko muga eta, ziurrenik askoren harridurarako, azken hamar segundoak iritsi arte zeri buruz kantatu jakin gabe egon liteke bertsolaria. Zer esanik ez, bertsoa bota ahala osatzen du gero. Badira egunak dena oso garbi ikusi eta bertsoak ere irudika litezkeenak, baina nork bere buruari bi minutu horietan sartzen dion presioak lan hori osatzeko denborak bi kasuetan oso antzerakoak izatea dakar. Ze luzeak zain egoteko eta ze motzak helduleku bat aurkitu eta erabakiak hartzeko...

Entzule bezala luzeak egiten zaizkit bi minutu. Horrekin lotuta doa Txapelketa ostean entzuleak talde berarekin antzerako

emaitza espero izatea plazan eta, hori, akats handia da. Emaitza bera izateko gutxienez

baldintza berdinetan izan behar du eta hala ere ez da segurua. Ezin da espero plazan bi minutu zain egoteko prest egon gabe

Txapelketako ganbarako lan batean ematen diren baldintzekin (tartean publikoaren pazientzia) lor litekeen emaitza bera.

Ezin da espero plazan bi minutu zain egoteko prest egon gabe Txapelketako ganbarako lan batean ematen diren baldintzekin (tartean publikoaren pazientzia) lor litekeen emaitza bera.

42 129

Nire ustez bertsoak behar du jarraikortasun bat, jario bat, eta askotan Txapelketak

jariodun bertsolarien bertsio slow-motionak ematen dizkigu. Zer esanik ez puntuerantzunetan, kale ala

baleko ariketa ia definizioz eta bere zentzua galtzeraino

adulteratu izan duguna

ABIADURA ETA AZELERAZIOA

Bertsolaritza klasikoan –edo hi tz etik hortzerako bertsolaritzan– magnitude preziatua izan da abiadura. Sarri erantzun-denborarekin nahastua, nahiago dut kantuaren abiaduraz hitz egin. Nire ustez bertsoak behar du jarraikortasun bat, jario bat, eta askotan Txapelketak jariodun bertsolarien bertsio slow-motionak ematen dizkigu. Zer esanik ez puntu-erantzunetan, kale ala baleko ariketa ia definizioz eta bere zentzua galtzeraino adulteratu izan duguna. Gaia ematearena beste baterako utziko dut.

Epai-irizpideetan erantzun-denbora eta ariketaren denbora osoa bai, baina abiadura ez da aipatzen nik dakidala, eta ziurrenez bera da bertsolaria plazatik Txapelketara gehien tuneatzen duena. Entzule bezala ez da erosoa bertsolariari mingainetik tiraka aritzearen sentsazioa, huts egiteko eskubidea du bertsolariak eta bertsogintzari ez dio mesederik egiten kantuan ari denak moteltze horren beharra sentitzeak.

Abiadurarekin lotuta dago azelerazioa, eta aipa nitzake Amets Arzallus edo Saioa Alkaiza, bi aipatzearren. Biek ala biek ere bertsoan zehar aldatu egiten dute abiadura, horrek efektu bat eragiten du entzulearengan eta entzule bezala niregan ere funtzionatzen ikusi dut behin baino gehiagotan. Beste batzuetan behartua ere iruditu zait, efektuaren bila egindakoa, edo belarrian kostata sartu zaidana. Ziurrenik guztiok egiten dugu, baina esango nuke plazan ohikoagoa dela.

DENTSITATEA (BERTSOTAN, PISUA)

Bolumen jakin batean dagoen masa kantitatea da dentsitatea. Bertsotan pisua deitu izan diogu, bertso arina ala pisudun bertsoa, esaterako. Irrikaz nengoen 2022ko Txapelketa honetan bertsolariek pisuak ze balantzatan eta balantzaren ze aldetan koka-

43 129 IRITZIA

tuko zituzten ikusteko. Bost urteko etenak (tartean etxealdi eta guzti) eta azken urteotan plazan bistakoa izaten ari den gaitegi, saio mota, ikuspegi edo saio ereduen aldaketak nahi eta nahi ez izan behar zuten eragina. Eta izan dute, noski.

Alaia Martinek bere bakarkako lan guztietan kokapenean asmatu duela uste dut, sorpresa puntu bat emateko aukera utziz

baina bera non kokatuta dagoen oso garbi utziz, bestalde. Urte askoan espazio handia

hartu duen gatazka politikoak ere beste dimentsio batzuk hartu ditu, askotan politiko

bezala planteatzen ez diren gaiak politikoak

direla gogorarazi digu Maialen Lujanbiok, esaterako. Bide batez, esan dezadan mezu

zehatz eta jakinak uzteko determinazio

handiz ikusi nuela. Saioa Alkaiza bezala. Hormak zuk ordaindu arren/ etxe bat nik eman nizun/ eta ez dakit dakizun... Oihana Iguara-

Zalantzaz beteriko

eszenatoki berri

horrek bertsolari askok

beraiengandik espero

denetik harago joateko egin

duten ahalegin moduko

bat ere ekarri duela esango

nuke…

44 129

Magnitudeak unitateetan

neurtzen dira, eta bertsoa

Txapelketan neurtu

egiten da. Askotan entzun dugu bertsoa ez dagoela neurtzerik. Ukaezina da bertsoak arau zurrunetatik harago duen eragiteko gaitasuna…

OHAR BAT KIMIKAZ

Magnitudeak unitateetan neurtzen dira, eta bertsoa Txapelketan neurtu egiten da. Askotan entzun dugu ber ts oa ez dagoela neurtzerik. Ukaezina da bertsoak arau zurrunetatik harago duen eragiteko gaitasuna eta niri eragin didaten batzuk aipatu nahi nituzke amaitzeko. Erreakzio kimikoak eragin dizkidatenak, nolabait.

nek, Miren Artetxeren kafesnea eta Marca, zuk zer jakingo duzu ba... Esango nuke pisu bezala ulertu dugunak hartu dituela beste dimentsio batzuk eta gainera guztiengan eragin duela horrek, nork bere lanketa egin eta alea jarri nahian bezala. Haginlaria nintzen Bogotan/ ta Joxe zaindu behar dut Europan edo boteretik eraiki gabeko maitasunik dagoen eta egin nahi ez duguna ordaintzerik dagoen galdetzea Sustrai Colinak, adibidez. Zalantzaz beteriko eszenatoki berri horrek bertsolari askok beraiengandik espero denetik harago joateko egin duten ahalegin moduko bat ere ekarri duela esango nuke, umorerako saltoak, jendea harritzeko gogoa edo. Kokapen horrek etengabeko berrasmatzea eskatzen dio bertsolariari eta horren nekearen zantzuak ere ikusi direla uste dut.

Distantziatik hasi naiz eta gure adinean sortzen diren galdera eta egoerekin duen hurbiltasunagatik Joanes Illarregik Elizondon egindako bakarkakoak ukitu ninduen. Askotan entzulearen bizitza-momentuak ere eragiten du bertsoa hobea ala okerragoa den neurtzean. Irungo saioan Nerea Ibarzabalen bakarkako txundigarria aipatu dut, baina Sustrai Colinaren baina ez klase berean hura ere oso gertutik pasatzen ikusi nuen. Dena ez da drama eta, Beñat Gaztelumendik asko konbentzitu ninduen Durangon, oso jostalari eta libre sumatu nuen. Aitor Mendiluzeren aukera ere gustatu zitzaidan saio bereko ganbaran, exekuzioan hobeto ikusi izan dugu, baina errealenetakoa iruditu zitzaidan. Eta berdin Julio Sotorena. Kasu honetan gainera gai tabu bati helduz, osasun mentala plazan jarriz, malkoa eragin zidan. Nerea Elustondoren bakarkakoa... zer gehiago egin behar du neska honek? Eta, Jone Uriaren Bilbokoa, nire ustez Txapelketako bakarkakorik onena, Aitor Bizkarraren Durangoko marabilla harekin batera. Maialen Lujanbio. Behin motorrak berotutakoan egin nahi zuena eginez. Lehen aipatu bezala, nik hau esan nahi dut eta esatera etorri naiz. Edo hori da nire sentsazioa behintzat.

Txapelketa ederra izan da, inbidia baino miresmen gehiago sentitu dut, eta gurpil honek bide berrietan egiteko kilometro asko dituela ikusi.

Badakit, aipatu ditudan ia bertsoaldi guztiak bakarkakoak dira. Baina zer nahi duzue, entzule bezala joan naiz. •

45 129 IRITZIA
BERRITXU

HERRIAREN KRONISTEN KRONISTAK

BTN22 hedabideetan ANDONI REKONDO ERREPORTAJEA

Bertsolaria herriaren kronista dela esan izan da askotan, aldizkari honetan bertan irakurri ahal izan zen definizio hori duela hilabete gutxi1. Herriaren kronistek urte osoa igarotzen dute gizartearen erradiografiak egiten, aldaketei buruz hausnartzen edota hain bistakoak ez diren gaien barrunbeetara sartzen. Haien eguneroko lana da kronikak eta kronikak egiten jardutea, sakonak zein axalekoak, zer pentsatua eskaintzeko asmotan. Badirudi ohikotasunean egiten duten lan horren ondorioz lau urtean behin iristen direla gailurrera; lau urtean behin adierazten dituzte, bederen, euren ideiak hainbeste begi zorrotzen aurrean.

“Lehenengotik ikasita nekarren foku mediatiko eta publiko oso handi bat dela Txapelketa. 2017ra arte ez nintzen kontziente, jende pila bat egoten da hizketan honi buruz hilabete askotan zehar, eta hori 2017an shock moduko bat izan zen niretzat”. Hala adierazi zituen bere sentipenak Nerea Ibarzabalek Urumeako Kronika2-n. Bertsolari batek baino gehiagok aipatu du lehiaketa zurrunbilo baten moduko zerbait dela, inguruko gai guztiak xurgatzen dituela, eta ez daudela ohituta erakusleihoan hainbeste denboran egoten. Izan ere, horixe da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ezaugarri behinenetako bat; handitasuna. Txapelketak berezkoak ditu morboa eta txutxu-mutxua.

Informazio fluxu horretan bertan, bada oraindik poetikoki definitu gabeko espezie bat. Herriaren kronisten ahozko kronikak bildu eta herritarrei helaraztea da haien funtzioa, ahoz zein idatziz. Espezie hori ere asko ugaritzen da Txapelketa Nagusia

jokatzen ari den bitartean, eta bertsozaleen informazio gosea asetzeko (eta okitzeko) adina ale sortzen ditu.

Hedoi Etxarte idazleak, 2017ko Txapelketaren harira, adierazi zuen kazetari eta adituen lana dela kriterioa izatea, eta ez «Herbehereetako tulipan zelai guztietako loreak» banatzea denei. Bada, aurtengoan ere ez da zorroztasunik faltatu. Aztertzeko modukoa izan da BTN22k hedabideetan izan duen ibilbidea. Garai eta une bakoitzak ezaugarri ezberdinak dauzka, eta 2022ko Txapelketak izan ditu aipatutako zurrunbilo hori handitu duten aldagai berezi batzuk. Eduki mota berritzaileak sortu dira, bertsozale berriengana iristeko saiakerak egin dira, eta hori guztia uztartu da ohiko jarraipenarekin.

Bistan geratu da komunikazioan azken urteetan gertatu diren aldaketak iritsi direla bertsolaritzara, eta aipatutako zurrunbiloa informazio kopuruen datuetan islatzen da:

Aurreko urteetan baino zabalagoa izan da oholtza gainean gertatutakoa aztertzeko erabili den lupa, eta aukera zabal horren barruan bertso saioei buruzko eduki desberdinak sortu dira. Aldi berean, lupa handi horren barruan mikroskopio asko izan dira BTN22n, bakoitzaren interesen arabera ña-

1 / Agirre, A. (2022). ‘Bertsolari & Kazetari’. Ber tsolari 126. zkia. 72-87 or.

2 / Ibarzabal, N. (2022). ‘Nerea Ibarzabal: «Saiatuko naiz nire identitatetik edo nagoen lekutik kantatzen, interesatzen zaizkidan ikuspuntuetatik». Urumeako Kronika

51 129 ERREPORTAJEA
Hedabidea Argitaratutako ale kopurua EITB 170 Berria 168 Naiz 71 Argia 55 Vocento 33 Noticias 15

barduretara sartzeko aukera izan delako; txapelketa barruagotik eta gertuagotik bizitzeko aukera. Hala, lehenago hainbeste erreparatzen ez zitzaien gauzek protagonismoa eduki dute, eta bakoitzak bere gustuetara egokitu ahal izan du Txapelketaren jarraipena.

‘Behar baino beranduxeago’ gertatutako aldaketek, esaterako, tarte zabala eduki dute hedabideetako analisietan. Finalean aurrenekoz hiru emakume sartzeak ikusmina sortu du, nahiz eta plazan urteak daramatzaten sekulako maila erakusten. Gaia jendearen ahotan bolo-bolo ibili da, eta Txapelketari buruzko ale eta programetan ere bereziki nabarmendu da. Ikuspegi feministatik garatutako analisiak izan dira ale hedatuenetakoak. Gauzak horrela, asko idatzi eta hitz egin da bertsolariaren diskurtsoari, jarrerari eta hautuei buruz. Ideia hori nabarmendu zuen Gorka Azkaratek Be rr ia -n egindako azken analisi testuan: “Asko hitz egin dugu azken asteotan bertsolari bakoitzak gai baten aurrean hartu ohi duen kokapen eta estiloaren gainean”3

Aztertzeko modukoa izan da BTN22k hedabideetan izan duen ibilbidea… Eduki mota berritzaileak sortu dira, bertsozale berriengana iristeko saiakerak egin dira, eta hori guztia uztartu da ohiko jarraipenarekin.

52 129
3 / Azkarate, G. (2022). ‘Bide berriak irekitzen’. Berria. Nerea Arriola (Txapelpekoak)

Distira eta hutsuneak hasieratik

Irailaren 24an jokatu zen Txapelketako lehenengo saioa, Getxon. Ordurako hedabide gehienek argitaratuak zituzten prebia moduko ale batzuk. Urtebeteko atzerapena, lehenengo fasean izaten diren saio bereziak, gazteak ba omen zetozela, epaileen lana, Txapelketaren sintonia... Aipatzeko kontu ugari zeuden, eta gai horiei guztiei heldu zieten komunikabideek. Nahiko ohikoa izan zen Txapelketako lehenengo saioen jarraipena; urteroko elkarrizketa, saioen biharamuneko kronika eta analisiekin.

Hasierako uneetan kokatzeko beharra izaten dute zenbaitek, giroa ez da oraindik pil-pilean egoten, eta badira despistatu xamartuta ibiltzen direnak ere. ETBren kasua izan daiteke bigarren hori, ez baitzituzten

129 ERREPORTAJEA
gauzek protagonismoa eduki dute,
bere gustuetara
ahal izan du Txapelketaren jarraipena.
…lehenago hainbeste erreparatzen ez zitzaien
eta bakoitzak
egokitu

lehenengo faseko saioak zuzenean eskaini. Aurreneko sei saioen zuzeneko jarraipenean hutsuneak nabarmendu ziren, eta ez zen erraza izan bertan egon gabe bertsoaldiak aditzea. Elizondoko saiotik aurrera iritsi ziren Ilaski Serranok gidatutako emanaldiak, Jon Martinen hitzartze finekin, eta datuek erakutsi dute etxeetatik ere jarraitzen dela Txapelketa; 232.000 lagunek jarraitu baitzuten finalaren emisioa uneren batean. Gertatutakoa gertatuta, zalantza edo galdera bat geratzen da zintzilik: telebista kate publiko batek ez al luke hainbeste pertsona mugitzen dituen ekitaldi bat osorik eskaini behar?

Akordio kontuak izaten dira askotan, baina borondatea ere behar izaten da.

Tira. Ausentziak alboratuta, eta ETBri begira jarraituz, Hitzetik Hor tzera saioaren denboraldi berria estreinatu zen Txapelketa hasi baino asteburu bat lehenago. Txapelketako saio guztiak jarraitu zituen programak; hasi eta buka. Planteamendu interesgarriekin ailegatu zen gainera denboraldi berria, bertsolaritzatik harago joateko asmoarekin. Izan ere, asteburuko saioetako bertsoaldien aukeraketa eskaintzeaz gain, Txapelketaren ibilbidea baliatu zuten tokian tokiko kulturgile bat elkarrizketatzeko. Gonbidatuetako batzuk izan ziren Gari Garaialde argazkilaria, Aitziber Garmendia aktorea eta Afrika

Bibang abeslaria, esaterako. Aberasgarria izan da bertsolaritza eta bestelako kultur

adierazpideak uztartzea Txapelketa Nagusia

abiapuntu gisa hartuta.

Prentsa idatzian ere izan dira azpimarratzeko moduko testuak. Oso orekatua

izan da Be rr ia -k egindako jarraipena, eta

tandem txukuna osatu dute Miren Mujikak eta Gorka Azkaratek. Saio bakoitzaren

hitzezko argazki dotoreak egin ditu Mujikak, eta hitz gutxi erabilita erraz bilatu dizkio

ertzak Azkaratek saio, egoera eta bertsolari

bakoitzaren jardunari. Argitaratutako albiste

kopuruan ikus daiteke bereziki landua izan

zerbait duenari

galdera onak egitea baino ezer hoberik

54 129
(ARGIAkoak) Ez dira elkarrizketa luzeak, baina galdera aproposak egin dizkiete protagonistei, eta kazetaritzan ez dago esateko
Berezkoa Ta Naturala, ARGIAren podcasta. Arg - Dani Blanco

dela Berria-ren jarraipena, eta finalaurrekoetatik aurrera formatu berritzaileagoak sortu baditu ere, ez dute une bakar batean alboratu idatzizko informazioa eta analisia; jarraipen ‘tradizionala’, alegia.

Argia-k argitaratutako idatzizko edukien artean, bertsolariei egindako elkarrizketak izan dira distiratsuenak. Ez dira elkarrizketa luzeak, baina galdera aproposak egin dizkiete protagonistei, eta kazetaritzan ez dago esateko zerbait duenari galdera onak egitea baino ezer hoberik. Adibideen artean dago

Eli Pagolak Eñaut Martikorenari egindako elkarrizketa4 , sakontasunari eta estereoti-

poei buruzko hausnarketa bikainekin: “Umorera oso lotuta jartzen naute eta [...] uste dut umoreaz gain eskaintzeko zerbait eta mezu gaitasuna badudala. Ez zitzaidan gustatu estereotipoa erreproduzitzea, bertsolari osoa izan nahi nuke, sakontasuna eta sakonkeria nahastu gabe”.

Berotzen joateko balio izan zuten Txapelketako hasierako asteek. Metafora polita erabili zuen Aitor Bizkarrak lehenengo faseko azken saioan, bertsolaritzaren kazuelari erreferentzia eginez: Hara! Bor-borka da berr iz ere; ber tsoaren kazuela. Bertsoak bai, baina Txapelketaren bueltako komunikazioa su baxuan egosten ari zer ordura arte, eta finalaurrekoetatik aurrera hasi zen eltzea benetan irakiten.

Podcasten urtea

Urriaren 22an jokatu zen lehenengo finalaurrekoa, eta orduantxe hasi ziren hedabideak Txapelketaren jarraipena egiteko bide berriak zabaltzen. Formatu zehatzei dagokienez, argi dago podcastek eta irratsaioek berebiziko pisua izan dutela BTN22ren jarraipenean. Askotariko saioak sortu dituzte komunikabideek, antzeko molde batetik abiatuta eduki guztiz desberdinak eginda.

Berezkoa Ta Naturala da adibideetako bat. Gazteen artean sona handia eduki du Argia-k sortutako saioak. Planteamendu apurtzailea izan da zentzu askotan, eta bide berri bat ireki du Txapelketa jarraitzeko estiloan. Ohituta dago bertsozalea analisi zurrun eta serioetara, eta podcast honetan umorearen bitartez giro informalagoan aztertu dituzte bertsoaldiak; lehen aipatu bezala, diskurtsoari, terminologiari eta oholtzako jarrerari arreta handia jarrita. Horrez gain, gazteei eman die ahotsa Argia-k eta horrek erraztu du edukia bertsozale gazteengana errazago iristea; batik bat sare sozialen bitartez.

55 129 ERREPORTAJEA
4 / Martikorena, E. (2022). ‘Sakontasuna eta sakonkeria nahastu gabe’. Argia

Podcastaren aurpegi estatistikoa Berria-k sortu du. Hedabideak jarraipena eman dio Txapelpekoak saioari, eta zuzeneko irrati saioetan Txapelketako kontuak aztertu dituzte, bertso munduko jende ezagunaren eta Txappela elkarteko kideen parte hartzearekin. Datuetan eta zenbakietan oinarritutako analisiak eraman dituzte irratsaiora, saioen beste ikuspuntu bat eskainiz.

NAIZ irratian ere presentzia nabarmena izan du BTN22k. Txapelketaren saioak aletzeko programa berezia sortu zuten, eta saiorik saio ñabardurak eraman dituzte irrati uhinetara. Bereziki interesgarria izan zen finalaren atarian Maider Arregik, Ainhoa Urienek eta Eli Pagolak, Iraitz Mateoren gidaritzapean, egin zuten errepaso orokorra: doinuak, hiztegia, ikuspegi feminista, Txapelketako polemikak, rolak, gaiak eta beste zenbait kontu aipatuta.

Azkenik, podcasten artean ameslariena

EITBk sortutako #10garrena saioa izan da. Errealitatearekin nahikoa ez, eta fikzioaren bitartez eraiki dute Txapelketaren bueltako is-

torioa. Egoera desberdinak planteatu dituzte, muturreko egoera ugari, eta horren bitartez gaur egungo bertsolaritzan dauden zenbait auzi landu dituzte. Askotan errazagoa baita fikzioaren bitartez aztertzea benetan gertatzen ari dena, edo gerta litekeena. Sentsazio hori eragitea zen sortzaileen helburua; hala azaldu zuen Aitzol Barandiaran gidoigileak Berria-n5: “Aldez edo moldez, atal guztiek sor dezakete zalantza hori. Errealitate kutsuz kontatzen dira podcasteko istorioak, eta bati baino gehiagori eragin diezaioke galdera: Eta hau noiz iritsiko da? Gizartean aldaketak oso bizkor gertatzen dira, eta bertsolaritza ez dago hain salbu aldaketetatik, bertsolaritza ez baitago gizartetik kanpo”.

Sarean katramilatuta

Formatu bakoitzak bere jarraitzaile mota izan du, eta oso ezberdinak izan dira hedabide bakoitzak egin dituen programak. Hala ere guztiek izan dute zerbait amankomunean: edukiak hedatzeko kanala.

5 / Barandiaran, A. (2022). ‘«Irudimenari hegan egiten utzi diogu». Berria

56 129
Eider Perez (Hitzetik Hortzera)

Sare sozialak izan dira, zalantzarik gabe, Txapelketaren bueltako komunikazioa baldintzatu duten aldagai nagusia. Pantaila erraldoiek sortzen zuten liluratik pantaila txikien intimitatera pasatu da jendartea, anonimotasunaren gerizpean edozer ikusi eta horri buruzko iritzi bat hedatzeko ahalmenarekin. Faktore horrek, hein batean, bertsolarien lana ere baldintzatu du. Finalaren atarian horixe adierazi zuen Aitor Mendiluzek 6: “Zenbait bertsolariren ahotan bai entzuten direla gai honi buruzko komentario batzuk: honek hau jarri du, hark bestea jarri du, edo kontuz gero jarriko duelako. Zer pentsa ematen du”.

Denbora daramate sare sozialek jendartean txertatuta, BTN22 ez da horien presentzia handiarekin jokatu den lehenengo Txapelketa Nagusia, eta horren erakusgarri dira datuak:

Pantaila erraldoiek sortzen zuten liluratik pantaila txikien intimitatera pasatu da jendartea,

Zenbakietatik harago, eragin kualitatiboetan nabarmendu dira sare sozialek BTN22n eragin dituen joera komunikatibo berriak. Lehenengo aldaketa bertsozalearen jarreran antzeman da, hedabideek eskaintzen duten informazioa kontsumitzeko moduan. Dena digitala eta laburra den garaiotan, bat-batekotasunak asetzen ditu in-

formazio egarri guztiak, hemen eta orainak, eta erreakzioen dimentsioa asko handitzen den arren, efimeroa da oso horien iraupena. Bertsolaritzan ere halako zerbait ikusi ahal izan da Txapelketan: bertsoaldi bat gustukoa izan den edo ez epaitzerakoan oso-oso ona edo oso-oso txarra izan da, baina euforia sentsazioak edo etsipen sentsazioak bereziki

6 / Mendiluze, A. (2022). ‘«Bertsotan egin nahi nuke; horrek mugitzen nau, mugitu izan nau eta mugituko nau’. Urumeako Kronika

57 129
ERREPORTAJEA BTN Twitterren #BTN17 #BTN22 Denbora tartea Txio kopurua Denbora tartea Txio kopurua Lehenengo fasea 09/23-10/24 350 09/24-10/09 382 Finalaurrekoak 1 10/15-11/12 710 10/10-11/12 676 Finalaurrekoak 2 11/13-12/02 759 11/13-12/03 693 Finalerako tartea 12/03-12/16 353 12/04-12/17 395 Finala 12/17 1372 12/18 1251 Guztira 09/23-12/17 3544 09/24-12/18 3397
anonimotasunaren gerizpean edozer ikusi eta horri buruzko iritzi bat hedatzeko ahalmenarekin. Faktore horrek, hein batean, bertsolarien lana ere baldintzatu du.

laburrak izan dira. Gaur bai, baina bihar ez du inork horri buruz hitz egingo, beste estimulu batzuk agertu direlako. Hori agerikoa izan da polemika sortu den momentuetan.

Horrek ere, noski, eragin du hedabideek

Txapelketaren jarraipena egiteko hartu duten rolean, eta aurreko edizioetan baino

presenteago egon dira komunikabide ‘tradizionalak’ sareetan. Gaur egun hedabide guztiek programatzen dituzte edukiak sare sozialetara automatikoki igotzeko, baina beste euskarri bateko edukiak zabaltzeko

lanabesak izaten dira normalean. Txapelketaren jarraipena egiterakoan, aldiz, harago

joan nahi izan dute zenbait hedabidek, eta zuzenean sareetara bideratutako edukien al-

deko apustua egin dute; sareetara egokitutako edukiak sortu eta interakzioa bilatzeko asmotan. Horixe izan da, esaterako, Berr ia egunkariak egin duen hautua. Twitter sare sozialean hitz egin da gehien BTN22ri buruz, eta hori baliatu du Be rr ia -k Txapelpekoak irratsaioa astelehenero bertara bideratuta. Sare sozialetan, batik bat, bideo laburren bidez aletu da bertsolarien oholtzako lana; saio bakoitzeko diskurtso, gaitegi eta posizionamenduak kontuan hartuta. Berritzailea izan da analisiak egiteko modua, eta ikusi da arrakasta izan dutela hedatutako bideoek. Bi minutuko luzera duen analisi batek erraz betetzen ditu gaur egun informazioa kontsumitzeko dauden patroiak, zehazta-

58 129
Arg - Jon Martin

suna eta zuzentasuna gailentzen direlako. Aldi berean, bideo laburretan gai potoloak lantzeak badu arriskua, eta izan dira denbora gehixeago eskatu duten analisi batzuk. Irekita dagoen bide bat da dagoeneko, eta denborarekin hedabideak joango dira fintzen formatu horretako edukiak.

Hauek izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusiaren zurrunbiloak hedabideetan utzi dituen lorratzak. Gustuetatik harago, ukaezina da anitza izan dela jarraipena, eta edonor egokitzeko moduko saioak sortu dituztela hedabideek. Molde zaharragoko edukiak mantendu diren arren, aldaketen

urtea izan da 2022a, forman eta edukian. Sare sozialen erabilerak eta bertako joerek baldintzatu dute komunikazioa, eta azpimarragarria da hedabideak horretara egokitu izana bide berriak probatzeko beldurrik gabe.

Aldaketa batzuk geratzeko iritsi dira, beste batzuk ez dira errepikatuko, eta ideia berriak sortuko dira datozen urteetan. Akaso hurrengo Txapelketan #10ga rrena podcastean irudikatutako errealitatea gertuago egongo da, batek daki. Ziurra dena da errealitate berriak islatzen jarraituko dutela herriaren kronisten kronistek. •

129
Dena digitala eta laburra den garaiotan, batbatekotasunak asetzen ditu informazio egarri guztiak, hemen eta orainak, eta erreakzioen dimentsioa asko handitzen den arren, efimeroa da oso horien iraupena.

#BTN22

Txapelketa Nagusiak daukan oihartzunaren isla dira sare sozialak. Gaiaren bueltan Twitterren zein Instagramen zabaldu diren hainbat mezu bildu ditugu hemen.

burrunba_hget

Janire Arrizabalaga @janirearri03

Amurrioko saioko tira komikoa

@LokatzLoreak eta poto.eus-ekin kolaborazioan. #btn2022

#bertsolaritza

167

burrunba_hget “Euskaratik has gaitezen bizitza oro askatzen”, Amets Arzallus Antia. #btn22

Zorionak Bertso Txapelketa Nagusian parte hartutako bertsolari guztiei. Baita bertsozaleei ere, “irribarre konplize batez” euskara hauspotzeagatik.

64 129
6 33

m.artkreazioak “Baina pertsonak maite behar dirabizirik dauden artean”

#btn22 #BTN22 #bertsolaritza

- Maite zenuen?

- Asko.

- Zenbat?

- Nafarroa Arenan

nengoen goizeko

zortzietarako #BTN2022

finalerako toki ona

- Ufa! #mikroipuina

65 SAREETAN 129
Idoia Torregarai @bootxo
gordetzeko.
1 1 51 3585 iratimatelo @iratimatelo
irudikatzen
ibilgailua: #haria 1 11 58 iratimatelo @iratimatelo Julio
1 1 3 iratimatelo @iratimatelo Unai
1 2 iratimatelo @iratimatelo Nerea Ibarzabal 1 2 iratimatelo @iratimatelo Sustrai Colina 1 4 iratimatelo @iratimatelo Beñat Gaztelumendi 2 6 iratimatelo @iratimatelo Eñaut Martikorena 7 m.artkreazioak 88
Bertsolariak eta
diedan
Soto
Agirre
@nerrr_is

Hiru bertsolari mota egongo dira igandeko

finalean:

-Eskuak poltsikoetan sartzean, atzamar lodia kanpoan uzten dutenak (%50)

-Eskuak poltsikoetan erabat sartzen dituztenak (%37,5)

-Soilik atzamar lodia sartzen dutenak (%12,5)”

ugaztelumendi

Ibrahima Ametsen ganbarako lana aditzen: “baina zorigaitzengandik joan naiz aparte, inpernu latz bat izan dut bidearen parte, Bidasoaren ertz

196

ugaztelumendi Poster berria Iruñeko finalari jarria. Biharko GARArekin. #BTN22

Exprai @exprai

Ni naiz, ala Beñat Gaztelumendi gero eta Mikel Laboaren antza gehiago hartzen ari da? #BTN22 #Btn2022

3 1131

Buruhausteak buruhauste.. #ganbara #BTN22 @Bertsozale @bertsolaritza

66 129
Haritz Alberdi @haritzalberdi
12 141 7627
5 urte #BTN22 ekaitzZilarmendi @ekaitZilarmendi 1 41 251 14,8 Gari Garaialde @GariGaraialde hontara heldu nintzen arte” #BTN22 4 61 405 44,3 Julen Gabiria @gabiriakopa 4 75 641 ttirikittauki_ttauki 4 ttirikittauki_ttauki #btn22 #bertsolaritza

xarmabal Trajedun bat txapelatik gertu ikustean antolakuntzak segurtasunekoei deitu zien

Bikaina atzokoa! Sufritu genuen (nahi baino gehiago ) lana aurrera ateratzeko, baina merezi izan zuen.

Gozatua!!! #BTN22

67 SAREETAN 129 ekaitzzilarmendi_ photography 401 ekaitzzilarmendi_ photography #BTN22 . #nafarroaarena #bertsolaritza #argazkilaritza #photojournalism #documentaryphotography
zortziko
1 45 355 23,5 maitane
zorionak maialen lujanbio
21 188 882 47,8
2 18
197
JoxeMiel @JoxemieI
handia > hamarreko txikia #btn22
azurmendi ® @maitaneazurmend
#btn22
Dorleta Kortazar Alkoz @dorletakortazar Apurtxo bat (oso) frikia da atzoko pultsera oraindik kendu nahi ez izatea, ala? #BTN22 7
xarmabal

ALBOTIK BEHA EGONIK

Egunean Behin erori den egunean lau urtean behingo jokoak goia jo du. BEC eta Nafarroa Arena elkarren artean desberdinak dira, baina, funtsean, berdinak: ekitaldi handietarako makroespazioak, beren aulki txukun, kartel eleanitz eta ilara luzedun komunekin. Kontua hemen ez da zer izen jarri batari zein besteari, bakoitza non kokatuta dagoen eta, horrenbestez, zer esangura hartzen duen. Barakaldo zein Iruñea, biak ondo, biak beharrezko. Baina jakin badakigu, Bizkaia eta Nafarroa ez direla gauza bera. Hasi orduko dakigun zerbait baldin badu gaurkoak, hori are esangura politikoagoa da.

Albotik beha gaude. Oholtzatik gertu eta jendartetik urrun. Gerri osteko atzamarren dantzari erreparatzen ari natzaiola, dardara kolektibo honen erdian faltan sumatu dut orain arteko saioetan lagun egin digun 100 alargunen dantza kantu bihotz altxagarria. Epika faltarik ez dugu, behinik behin. Ez da hemendik txalorik nabarmenegi aditzen, baina agerikoa da zein den gogo-egoera kolektiboa: “odol mamitan bihotzak” (Nerearen agurretik ostua, ezin zitekeen bestela). Eta iritsi da entzun nahi zen ahotsa, Maialenena. Txapelketako trenera igo da oholtzara igotzearekin batera, eta agurretik hasita ez du hutsik egin. Artea aipatu du agurrean, eta epikak epika eta olatuak olatu, ezin dugu ahaztu zertara etorri garen, zer epaitu behar den, zerekin gozatu behar den. Zer da ba bertsolaritza arte-diziplina ez bada?

Agur esanguratsuekin leherrarazi dute plaza. Hamabosna bertso puntuagarrien aldia hasterako ez dago esku hotzik.

Denetariko gaiak izan ditugu eta diskurtso bati baino gehiagori egin zaie tokia puntu-erantzunetan eta ganbaran. Horretarako ardura ere badu gai-jartzaile taldeak, tematika eta problematika jakin batzuei bide ematekoa. Ez dut hemen bertsoaldiz bertsoaldiko kronikarik egingo, badaude horretarako aukera onak beste hedabideetan. Hona dakart goizeko saiotik paperean zirriborratu dudanaren laburpentxoa, neure begiradatik ondua.

Zortziko handian ikerlari prekarioen ahotsetik aritu dira; 55na urteko ekintzaileak; klima aldaketarekin larritutako dendariak; nerabe ludopatak. Maialenek txapelerako lehen pausoa ez ote duen eman dendarien gaiarekin, ez baitzaio ez gai ezta ikuspegi erraza ere egokitu.

72 129
FINALEKO KRONIKA, GOIZA AINHOA URIEN

Zortziko txikiarekin umoreari atea ireki zaio, eta abegikor hartu du publikoak. Norbere hilkutxa egiten duenarekin umore beltza plazaratu da, eta tankerako bidetik egin dute ironiaz betetako bigarren bertsoaldia. Iruñeko kaleetan balantzaka irudikatu ditugu Alaia eta Sustrai; Maialen Beñati fundamentuz ausika argazkitik argazkira.

Puntu-erantzunetan denetariko gaiak azaleratu dira, pil-pilean daudenak eta gaurkotasunez blaitutakoak.

Sei puntuko motzean Amets eta Nerearen ofizioa nabarmenduko nuke, orain arteko bertsoaldirik atseginena izan delakoan nago. Ez zen erraza Nerearen bidea, baina bikain ibili du, eta Ametsek eskutik helduta lagundu dio.

Denetariko gaiak izan ditugu eta diskurtso bati baino gehiagori egin zaie tokia puntu-erantzunetan eta ganbaran. Horretarako ardura ere badu gaijartzaile taldeak, tematika eta problematika jakin batzuei bide ematekoa.

Ganbarako gaia entzun orduko ariketa jarri nahi nieke irakurleei: zer kantatuko zenuke zuk? Eta ez esan bertsotan ez dakizunik, ze galdera itzuliko dizut, beste era batera: zer kontatuko zenuke zuk?

Zortzi bide desberdin hautatu dituzte bertsolariek. Nerearen, Alaiaren eta Maialenen lanak nabarmenduko nituzke. Lehenengoari dagokionez, esango nuke elegantzia handiz erakutsi duela, beste behin ere, nola uztartu diskurtso potente bat poetika hunkigarri batekin. Arrazoia eta poesia eskutik helduta daramatza, txanpon beraren bi alde direla ahaztu gabe.

Alaiari dagokionez, bigarren biraketa horrek balio erantsia eman diola esango nuke, “bigarren lehen aldiari” kantatu dionean. Aldarrikapenez bete du hirugarren

129

bertsoa, “eremu libre baita gorputza”, “zertan mugatu plazera bihurtzeraino kamutsa”.

Beti harritu nau Alaiaren gaitasunak, nola eraman zaitzakeen beste unibertso batera, bera dagoen galaxietan barrena, bere pausa eta bere begiratuekin. Hipnotizatzeraino.

Maialenek Bilboko haizeak dakartza.

Ohituta gauzkan hitz eder eta esaldi borobil gehiegirik ez, baina esanguraz bete du esan gura zuena. Batzuek nahiago ei dute besteen buruak puskatu norberarena hautsi baino.

Garbi dagoena da, sikiera, Lujanbiok bere burua hausten duela.

Tira, akaboan, ez dakit zer edo zer esan dizudan irakurle. Saioa entzun duzulakoan nago, eta haren gaineko irakurketa honetara iritsi bazara, hartuko dizkizut erantzunak, nahi adina.

On egin bazkariak, goizeko saioak beste. Eta ez hartu betekada larregirik, arratsaldeko postre gozo eta luzea falta baita.

Gure jokoan olgetan aritzea lortzen badugu, hamarrekoaren ondotik askatzen diren konfetiekin beteko dugu mundua. •

129
75 129

AITZOL BARANDIARAN

FINALEKO KRONIKA, ARRATSALDEA

IRUÑEKO FINALA

ETA BORROKA EDERREN ORDUA

22:00 PM

Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.

5 ORDU LEHENAGO NAFARROA ARENAN, 13.000 LAGUNEN ARTEAN, BAT.

16:00 PM

Ainhoa Urienen artikulua irakurriz bazkaldu du bertsozaleak. Ez da ohikoa beregan, baina gosetuta altxa da mahaitik. Gustatu zaio eskaini diotena; osagai guztiak bazituen; gazitik eta gozotik, neurrian; mimoz aurkeztu zaizkiola zalantzarik ez du, baina, egiari zor, ez du erabat ase. Zerbait berriaren gose eta egarri zen. Gaiez aldatuta, ondo bazkaldu du.

16:45 PM

Kafearekin, iritziak trukatzeko beharra sentitu du. Bere txanda iritsitakoan, lehia parekatua ikusten duela esan du, txirrindulariekin konparaketa xixtrin bat eginez: zortziak tropelean irudikatu ditu, Lujanbio buruan, tiraka; atzetik Sustrai, Alaia, Beñat, Amets eta Aitor, haize-babesean; Nerea, gomarena eginda, faboritoen taldera batuta; eta Joanes aise, pasatako lekuan irribarrez zaleak agurtuz. Estua izango da etapa amaiera.

16:59 PM

Enbata dator. Olatuak iritsi dira Nafarroa Arenara. Txalo-aparren artean igo

76 129

dira oholtzara 8 protagonistak, arratsaldeko saioari hasiera ematera. Hamarreko txikian Maialen, Beñat eta, batez ere, Amets nabarmendu dira. Lehertuko ote da ekaitza?

17:45 PM

Zirto eta kolpeen faltan, bertsozaleak puntukako saioak baliatu ditu, diskrezio osoz, Munduko Kopako finalean Frantzia eta Argentina berdinduta doazela jakiteko. Iruñean ere bakarkako bertso jaurtiketek erabakiko dute sailkapena.

18:25 PM

Bera altxa denean, bertsozaleak zuzen eseri eta arreta zorroztu du. Maialen Lujanbioren txanda da. Ezagutzen du betarte hori. Egun osoa besteen etxeak garbitzen aritzen den langilearen larrutik kantatu dituen hiru harribitxietatik bigarrenak, bereziki,

buruz ikasi beharreko bertsoaldien zerrendari beste sorta bat gehitu dio: “Errekaduak eginda gero/ nire e txea zera tz en eskubideak borrokatz eko/ astirik ez zait geratz en.” Orotariko gai sozialak gailentzen ari diren final honetan, buruz burukorako bi txarteletatik lehenak jabea baduela uste du bertsozaleak. Besteak… ai! Besteak ez.

18:58 PM

Bertsozaleak diskrezioz jakin du Argentinak irabazi duela finala penalti jaurtiketen txandan. Bitartean, bertsozaleak ez du argi nork jokatuko duen buruz burukoa Hitzen Munduko Txapelketan. Ipurdi adina iritzi daude bere inguruan.

19:12 PM

“Hauek dira buruz burukoan kantatuko duten bi bertsolariak: Amets Arzallus Antia

77 129

eta Maialen Lujanbio Zugasti!”. Ipurdi guztiek zuloa eta bertsozaleak buruari hazka egin dio, 5 minutu lehenago egin duen kiniela gogoan. Zer arraio? pentsatu du, gozatzera etorri gara. Hasi bedi finala.

19:29 PM

Bertsozalearen espektatibak luzaz gainditu ditu azken ordu laurdenak, hala seiko motzean, nola zortziko txikian, bat-bateko bertsolaritzak zenbat gozarazi dezakeen gogorarazi baitiote bi bertsolari kuttunek. Bi lotsati kronikoren gaiarekin abestutakoak nekez gaindi zitezkeela uste bazuen ere, erratu da: zortziko txikian lehertu da erabat plaza.

Gaiak hala aginduta, Amets Arzallus

aktoreari Maialen Lujanbiorena egitea egokitu zaio hernaniarrari buruzko film biografikoan. Antologikoa izan da bien arteko

tiki-taka: Kor txo puntakin eman/ metxeroakin su/ betartea pixka bat/ belztu beharko duzu, bota dio lehena Maialenek; R-a egiteko, zure antzekoa/ nahita hautatu naute /iparraldekoa, erantzun Ametsek, bere bertsio onenean; eta Lujanbioren azken ideiak (ilea dugu juxtu/ kontrako tokian) erabat lehertu du plaza igande honetan estreinako aldiz.

19:48 PM

Dotore amaitu ditu buruz buruko lanak Arzallusek, eta oholtzara dator erreplika ematera, Lujanbio. Ondobidean berea behar luke txapelak, eta bertsozaleak, hernaniarraren azken proposamenean, azken 3 bertso puntuagarrietan jarri du arreta.

“Ez dago B planik”.

19:58 PM

(…) Bertsozalea ez da ezer idazteko gai.

19:59 PM

Entzun dituen 3 bakarkako bertsoei buelta eman ezinik jarraitzen du bertsozaleak. Ez

dira bertsoak soilik. Soiltasunetik eta epikaren gabeziatik eraikitako ideiek iradoki diote hau izan litekeela susmatzen zuen ziklo berri baten, bertsokera berri baten, mundu ikuskera, gutasun berri eta berritu baten jaiotza. Hausnarrean harrapatu du…

20:08 PM

… “Txapelduna, Maialen Lujanbio Zugasti!”…

Txaloka eta zutik, adimenak lainotuta, lehengo pentsamenduetara erori da. Lujanbioren puntu bakoitzean eskema zaharren krak hotsa entzutea iruditu zaio bertsozaleari, egurrezko galeoi baten norabide aldaketa krinki-krankatsua, galtzada harrien azpitik datorren ahots gordin eta totemikoa, oraindik erabat ulertzeko gai ez den, baina bide berriak irekiko dituen estilo baten lehen pausoak direla erabat sinetsita.

Zortzikoaren eskerron bertsoek atera dute bertsozalea trantze egoeratik. Eta zer a rraio? , esan du, bigarrenez… Euforiaren korronteak eraman dezan utzi aurretik.

20:19 PM

Euforia minutuak.

78

20:30 PM

Euforia minutu gehiago.

20:37 PM

Iñaki Murua txapeldunari txapela janztera doa. Bertsozaleak, bertso familia osoaren gisan, maitea du gabiriarra, oso maitea, eta egun osoko unerik hunkigarriena begitandu zaio Maialeni eman dion besarkadarena. Muruak isildu duen bertsoak baino gehiago esan du aurreko 13.000 eta bi aldamenetako 8 bertsolarien miresmen begiradak.

20:41 PM

Maialen azken agurra kantatzera doa.

21:17 PM

Itzali dituzte argi gehienak, eta inurri gorriak atzera-aurrera dabiltza. Bertsozalea aulkitik altxatu eta badoa.

AISIALDIA, ARKITEKTURA

GASTRONOMIA, NATURA

EUSKARA JATOR, JENDE ALAIA

KIROLA TA ABENTURA

BAZTAN AIPATU ETA MILA HITZ

NAHIZ TA ETORRI BURURA

GEURE BEGIEK HITZAK JARTZEKO

GARAIA ORAIN HELDU DA

79
Baztanen ere geurea dena babestuz P E L L O S A N M I L L A N 948 580 006 www.baztan.eus

PERLAK

Perla animalia baten ehun bigun barruan sortutako objektu gogor eta distiratsua da. Elementu batek moluskuaren barrua perturbatzen duenean, kaltzio karbonatoa eta kontxiolina nahastuz eratzen den nakar sustantziatik sortzen dira perlak. Hain zuzen ere, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak nakar hona “kontxo!” esanarazi diguten sei harribitxirekin.

85 PERLAK 129
ELI PAGOLA APEZETXEA ARG: XDZ Arg: Gari Garaialde

SAIOA ALKAIZA ARRASATE GANBARA

“Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu” zioen ganbarako lanak. Itziarren Semeari lehenengotik erreferentzia eginez, kartzelatik aterako den neska-lagunaren bila kokatzen da Alkaiza. Deskribapen landu baten bidez, bertsoaldian, oso modu gertukoan deskribatzen du presoari etxeratzeko espazioa eta denbora eman nahia.

https://bertsoa.eus/bertsoak/21123-ganbara-saioa-alkaiza

87 PERLAK 129
01

Kasu honetan, perla, Uria bera da. Donostian hasi, Irunen segi eta Bilbon amaitu, txunditzeko moduko Txapelketa egin du, jakina, ez gaitu harritu, aspaldi baita halako maila eta egonarria erakusten duela. Hala ere, susmoa da ez duela eskaini beste (puntu) jasotzen eta horregatik estutzen dute gibela Bilboko azken agurreko lehen bi puntuek.

88 129
02 JONE URIA BILBO BUKAERAKO AGURRA
Arg: Gari Garaialde Arg: Alberto Elosegi

IMANOL URIA

LIZARRA GANBARA

Zenbat irauten du bertsoaldi batek? Erretzaile eta maskuri txikikoek ez ezik, besteok ere zalantzan jarri dugu Txapelketa honetan, zeren, lehen fasean, saioak larunbat eta igande izan ziren fasean, asteburu bereko saio banatan egokitu ziren Jone eta Imanol Uria neba-arrebak. Bada, ganbarako lana Jonek hasi zuen Donostian eta Lizarran eman zion jarraipena Imanolek, gai serioari umore zertzeladak emanez.

https://bertsoa.eus/bertsoak/21239-ganbara-imanol-uria

91 PERLAK 129
03

OIHANA IGUARAN

AMURRIO GANBARA

Mainstream xamarra da Oihana Iguaranen Xorieri mintzo zen doinua aipatzea, bai, baina, badaezpada, ez dadila esan gabe geratu. Egin behar izan dituen ganbarako hiru lanetan baliatu du doinua eta hiruretan erakutsi du exijentzia teknikoa ez dela muga Iguaranentzat. Bat nabarmentzekotan, Amurrioko lana nabarmenduko nuke, “hormak zuk pagatu arren/ etxe bat nik eman nizun/ eta ez dakit dakizun”. Boom. Estetika eta mezua.

https://bertsoa.eus/bertsoak/21367-ganbara-gaia-oihana-iguaran

92 129
04
Arg: Gari Garaialde Arg: Gari Garaialde

MIREN ARTETXE

Perlak entzuteko ez dago ganbarako ariketetara zuzen joan beharrik, batzuetan, ordea, ezustean bezala igarotzen dira. Adibide argia da Artetxek Irungo finalerdian eginiko zortziko handiko ariketa. “Maddalen eta Miren Ficobako aparkalekuan zaudetela, gazte batek Irundik Hendaiara autoz pasatzeko eskatu dizue. Elkarri begira zaudete” gaia egokitu zitzaien Arzallus eta Artetxeri. Lehena baino zalantzatsuago kokatu zen bigarrena eta, Artetxek bere lehen bertsoan bota zuen; “zu ziur zaude, baina, ni dudan/ ez atzera, ez aurrera/ bi muga ditu, ze muga bat da/ nik duda egitea bera”. Artetxeren enegarren ekarpen ideologiko azpimarragarria.

https://bertsoa.eus/bertsoak/21315-zortziko-handia

95 PERLAK 129
05
IRUN 8KO
HANDIA

MAIALEN LUJANBIO

IRUÑEA 8KO HANDIA

Iruñeko finalean lehen ekinetik izan zen harribitxiak non bildua, esaterako, Alaia Martin eta Maialen Lujanbioren 8ko handian. Aurrez aipatutako perletatik bereiz, mezuaren estetika ekarri nahi dut honekin, hain zuzen ere, Lujanbiok erabiltzen dituen 3ko multzoak. “Alaia aldatzen joan gaitezke/ mantendu gabe eskemik/ orain oihalak, gero txankletak/ flotagailuak azkenik” bota zuen lehen bertsoan eta “ekonomia zirkular hori/ hau baldin bada, ba kito!/ haseran justu, ondoren pobre/ ta azkenerako ito”.

https://bertsoa.eus/bertsoak/21477-zortziko-handia

96 129
06

Horiexek 2022ko

Bertsolari Txapelketa Nagusitik bereizitako 6 harribitxi. Esan gabe doa, gehiago ere entzun genituela.

Moluskuek 10 urte behar omen dituzte perla bat osatzeko.

Zorionekoak gu, bertsolaritzaren muskuluari esker perla ekoizpen bikaina baitugu, maiz-maiz gainera!

98 129

aldatu txipa

Klima aldaketaren foru estrategia

Gehien baloratzen

duzuna ez aldatzeko

125 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditugu klima aldaketaren aurka.

Udalerri eta kontzejuei laguntzen diegu klima aldaketa arintzen eta hartara egokitzen.

Gure habitataren birsorkuntza indartuko dugu.

Klimaren neutraltasuna lortzeko lan egiten dugu.

A99 NAZIOARTEA 129

Ez dena izango ama

2022ko abenduaren 24a, Iruñeko La Campana tabernaren kanpoaldea –Azkenean.

–Etxerako bidean nindoan mezua jaso dudanean.

–Etorri, aurkezpenak eginen ditut. Hau da nire anaia, “madrildartua”. Hau Irantzu nire laguna.

–Zer moduz? Iñigo ere deitzen ahal didazu. Urte askoan. Bakarrik zaudete biak?

–Tantaka joan dira desagertzen beste guztiak. Bata afaria prestatu behar eta. Bestea senarrak deituta edo seme-alaben bila aitona-amonenera joan behar zuelako. Gu biak gelditu arte.

–Kostatu zait honaino iristea, jendetza dago karriketan. Ez dakit zenbat txaranga topatu dudan bidean. Zenbat dantzari eta zenbat jende baserritar jantzian. Zer egin duzue betiko Iruñearekin? Ematen du bat-batean mundu guztia euskaldun bihurtu dela. Ezin zaizue bakarrik utzi.

–Gehiagotan etorri beharko zenukeelako seinale, orain konturatu bazara. Kar-karkar.

–Zerbait ateratzea nahi, Iñigo? Garagardo bat, ardo bat, beste zerbait?

–Kaña bat, baina sartuko naiz ni.

–Ez, utzi guri, zerbitzariak ezagutzen gaitu eta azkarrago ibiliko gara.

104 129
ANGEL ERRO

–Joanen naiz ni, Leire, zu gelditu anaiarekin.

–Atzo iritsi arren aski ikusi dut, eta ikusi beharko dut, egunotan. Oraintxe itzuliko naiz.

–Bueno, ongi, ez?, berriz sorterrian. Luze gelditu behar duzu, ala?

–Eguberrietako egun handiak aurten asteburuan egokitu direnez, Gabon gaua eta Urtezahar gaua hemen emanen ditut aspaldiko partez eta urtarrilaren 2an ospa eginen dut. Ea ikusi behar ditudan lagun guztiekin biltzea lortzen dudan.

–Zaila izan daiteke. Egun hauek zoramena izaten dira. Eta ez da gaur hasi. Egunak daramatzagu festa giroan. Ostegunean, esaterako, leporaino zegoen Navarra Arenako kontzertua.

–Rigoberta Bandinirena? Ikusi nuen iragarrita. Hemen egotera, joanen nintzen ni ere. Zer moduz?

–Tira, gaizki ez. Ongi. Izan zituen antolakuntza akats batzuk, nire ustez errespetu falta direnak. Pantaila handiak ez jartzea, esaterako. Lehen lerrokoek baino ez zuten ongi jarraitu ahal izan ikuskizuna. Atzerago geundenok apenas ikusten genuen deus. Eta soinua ere ez zen on-ona. Hitz gutxitan: ez zenuen gauza handirik galdu. Gainera, nik asko maite dut Rigoberta, baina pixka bat astun jarri zen… monotematikoegi, ez dakit.

–Zer ba?

– Amatasunaren kontua gora eta behera. Abestiak bere semeari eskainita, ama izan arte benetako maitasuna zer den ikasi ez duela behin eta berriz esanez. Pixka bat neurriz kanpo. Zure arrebak…

–…ez zuen ongiegi pasatu. Aurten gertatu zaionarekin…

–Ez dakizu ezer, ezta?

129
–…
–…

Abenduaren 22a, Navarra Arena

Beste guztiak saltoka eta aldarri batean daude. Bera ere bai. Baina lagunek nabaritu ez diezaioten ezinegona, beste nonbait egon nahia, negar egiteko gogoa. Bera ere por qué dan tanto miedo nuestras tetas entzun eta zoratu da, Irantzu, Laura, Marta eta Idoia besarkatuta, baina besteak baino lehenago askatu da. Kalkulua ahaztuta zeukan, baina kantariaren hitzek azkenean gogora ekarri diote, gauzak bestela joan izan balira, ezin izanen zela kontzertu honetara etorri.

Hitz gutxi batzuek minutu pare batean bizitza osoa birplanteatzera

eraman ahal zaituzte. Burlatako erizainak ospitalera joatea hobe zuela esan eta ez zuen espero bertan sartua gelditu beharko zuela, gau batez gutxienez. Lanera deitu behar izan zuen, errutinazko errebisio medikua luzatu eta ez zela itzuliko esatera. Ekografiako koskorra tumore bat izan ahal zen, edo koagulu bat, abortu natural batek eragindakoa. Azken aukera honek harritu eta barnea nahasi zion, dagoeneko Aitorrek eta berak onartua baitzuten, ez negar gutxiren ondoren, guraso izatearen ezina. Leire ez zen haurdun geldituko, aspaldian zekien hori. Min ematen zion orain ezintasun horri atea berriz irekitzeak, jarrai-jarraian ixteko gero betiko. Koskorra tumorea

106 129

izan ala koagulua, kirofanoan egin beharreko legratuak umetokia ezgaituko lioke behin betiko: berriz betiko. Min ematen zion Aitorri horretatik bigarrenez pasarazteak, emakume antzu batekin zegoela gogoratzeak, bere burua berriz osatu beharrak.

Irantzuk begi bazterrez begiratzen dio Leireri. Susmatzen du barnean zer dabilkion. Muxu bat eman dio mazelan, kiroldegia elektrizatzen duen pozbidezko energia guztia keinu baten bidez helarazi nahian. Honek irribarre batekin erantzun dio. “Aurrerago jarriko gara?”. “Ez, hemen ongi gaude”. “Barratik hurbilago, behintzat, bai”. Kanta amaitzearekin bat, edari gehiagoren bila nork lagunduko galdetu du Irantzuk. Martarekin abiatu da. Hortik traketsago aditzen dira Rigoberta Bandiniren hitzak. Hurrengo kanta aurkezten ari da. “Es muy fuerte porque yo, antes de ser madre, todo esto era como en plan ‘a ver la peña es una exagerada, no puede

ser tan heavy’. Es…, es como estar vivo pero con dos mil tentáculos. Joder, es bestia. Ahora solo puedo escribirle canciones de amor a él” . Garagardo katxiekin itzuli direnean, Leire ez dago bertan. Idoiak esan die komunera joan dela.

Kisketa itxi eta negarra askatu du Leirek, komuneko taparen gainean eserita. Horraino kontzertuaren baxuen burrunba baino ez da iristen. Taupada urrun lasaigarriak. Ia urtebete pasatu da, baina bera ez dago sendo. Oraindik buruan dabilkio, lehen tentakulu hura ongi errotu izan balitz, gaur…

Ezin du horrela jarraitu. Lagunengana itzuli beharko luke, haiek bila etorri aurretik. Norbaitek jo du atean. “Okupatua”. Orduan erreparatu dio atean zerbait idatzia dagoela.

129

Abenduaren 18a, Navarra Arena

Mundu guztiak pentsatuko du Munduko Futbol Txapelketa entzuten nabilela entzungailuetatik, baina nik lepoan eraman ditut beti final eta finalaurrekoetan. Ezin naiz hainbeste ordu tokian geldirik egon, eta kanpora atera edo komunera joanez gero ez dut hitzik galdu nahi. Hutsarteetan ere esatariek eta adituek zer esanen egon nahiago dut, ondokoen iruzkin txepelei kasu eman baino.

Ilara luzea dago emakumeen komunean. Gizonezkoenean ere bai. Aurten inoiz baino entzungailu gehiago ikusten dira belarrietan. Hauek ere ez dute Amets Arzallusen bakarkakoa galdu nahi izango?

Txiza txorrota eten dut hirugarren bertsoari ekin behar dionean, adi-adi

entzun ahal izateko. Ederra! Lur labainkorretan sartua zela ematen zuen, baina erremate ona eman dio azkenean, erreprotxerik gabea. Ohar kaiera eserlekuan utzi dut, baina poltsikoan dudan arkatz lodia atera eta ia pentsatu gabe atearen gainean idatzi ditut bertsotik atzeman ditudan azken hitzak.

Bizi berri bat erditze hori, zeure gaitasun bakana. Beste ama bat erditu zazu, ez dena izango ama.

Lau lerroak ikusi eta pentsatu dut hor ipuin baten ernamuina egon zitekeela. Esaterako, hurrengo gaia eta are kantatu beharreko hurrengo bertso osoa komuneko atean idatzita uzten dioten bertsolari baten istorioa. Buelta gehiago eman beharko nioke.

108 129

Abenduaren 15a, Niza taberna

–Gaur zortzi dugu kontzertua. Hau gogoa!

–Azkenaldian ez duzu bakar bat ere barkatzen, Leire. Parrandazale ederra zaude egina.

–Ez da hainbesterako. Joan den hilean Carolina Durante baino ez, Zentralen. Eta honakoan la Rigo 22an eta Iseo & Dodosound hurrengo astean.

–Eta Txintxarriko pintxadak larunbatero.

–Larunbatero? Aspaldian ez banaiz hortik agertu.

–Eta ez duzu Santas Pascuas festibalean programatu duten Chill Mafia ere

ikustera joan behar? Nire ezagun asko joatekoak dira.

–Chill zer? Ez ditut ezagutzen.

–Hemengo talde bat; euskaraz abesten dute, baina oso onak omen dira. Musika urbanoa, trap-edo, egiten dute. Aurrekoan Radio3n jarri zituzten.

–Aditzerik ere ez.

–I was born Errotxapean, ibai ertzean ta erdigune pean. Ez zaizu ezaguna egiten?

–Ez.

–Ba, ez daude gaizki. Ireki zaitez! Gauza txuloak sortzen ari dira azken boladan euskaraz. Ulertu ez arren, entzun beharko zenituzke.

–Baliteke. •

109 129

TXAPELKETAK UTZITAKO POZEZ ETA ARANTZEZ

Goizeko 11:30ean dute jarrita hitzordua, Donostiako

Tabakalerako Taba kafetegian. Bertan dira elkartzekoak

Txapelketa Nagusiko finalaren atean geratu ziren hiru

bertsolariak: Julio Soto, Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran. Irailean hirurek zuten helburu ahalik eta urrutien iristea, eurenetik eman eta, posible balitz, oholtzan gozatzea. Azken faseraino heldu ziren; tarteka, gozatuta, eta bestetan, sufrituta. Bi hilabete pasatu dira finalaz geroztik, eta elkarri kontatu dizkiote Txapelketan zehar egindakoen pozak eta lortu gabekoen arantzak. “Ai, beste pixka bat egin izan bazenu…”. Aditu behar izan dituzte halakoak; baita beren buruari ere. Aurretik sinatuko zuketen egindakoa, baina.

114 129
MIREN MUJIKA
ELKARRIZKETA
ARG: CONNY BEYREUTHER

Bi hilabete pasatu dira finalaz geroztik. Zer moduz zaudete?

Oihana: Denbora gehiago pasatu dela sentitzen dut. Distantzia bat hartzeko premia eduki dut. Egia da finalaren aurretik, hiru aste lehenago, banekiela ez nintzela finalean egongo. Beraz, aukera izan nuen finalera bertsozale gisa iristeko, eta kapitulu bat ixteko modu bat izan zen hori niretzat. Pozik nago horregatik; Txapelketa bi alde horietatik bizi izan dudalako.

Gainontzean, ez naiz asko itzuli eremu horretara. Nahiko lasai nago. Geratu zaizkit hobeto egin nahiko nituzkeen arantzatxo batzuk, baina Txapelketa bukatzean oso garbi sentitu nuen geratu zitzaidana zela bertsotarako gogoa. Uste dut gauza asko hobeto egin ditzakedala, eta sentitzen dut Txapelketan ez nuela asmatu edo ez nuela aurkitu tarterik horiek egiteko. Ez da hori Txapelketatik ateratzen dudan ondorioa, halere; nik aukera baitaukat Txapelketatik kanpo bertsotan egitekoa. Eta zorte handia daukat horregatik. Denoi tokatu zaigu Txapelketa erakusleiho bezala bizitzea, eta nik banekien Txapelketa amaitzean ere banituela saio batzuk. Beraz, badaukat bertsotan egiteko aukera horretatik kanpo ere.

Aitor: Galdera zen nola gauden, ezta?

Bai.

Aitor: Ba, ni ondo, egia esan. Julio baino atzerago, baina atean geratu nintzen ni ere. Egia da atean geratze horrek barne gatazkatxo batzuk eragin zizkidala…

Zer-nolakoak?

Aitor: Nire buruari esaten nion: “Ai, egin izan banu apurtxo bat gehixeago…”. Horrelakoak. Hala ere, oso pozik nago. Nire lehenengo parte hartzea izan da eta inola ere ez nuen uste hain urrun helduko nintzenik. Adibidez, aurreko Bizkaiko Txapelketa ez nuen bukatu animoz oso goian, eta bi hila-

Oihana

ditzakedala, eta sentitzen dut

Txapelketan ez nuela

asmatu edo ez nuela

aurkitu tarterik horiek egiteko. Ez da hori Txapelketatik ateratzen dudan ondorioa, halere; nik aukera baitaukat

Txapelketatik kanpo bertsotan egitekoa”

betez egon nintzen bertsoa ukitu ere egin gabe; atzerakada moduko bat eragin zidan. Aurten ez zait hori gertatu. Gogotsu eta indartsu atera nintzen Txapelketa Nagusitik.

Julio, zu ordezko gelditu zinen.

Julio: Bai, eta dezente kosta zait egoera emozionalari buelta ematea. Nik ez diot askorik begiratu hobeto egin nezakeenari. Asko da asebeteta utzi ez nauen lanaren zati bat, baina nahiko bakean geratu naiz nire buruarekin, esperientziaz badakidalako Txapelketa Nagusian benetan zaila dela zure maila ematea.

Zergatik?

Julio: Psikologikoki oso gogorra da. Oholtza gainean zure ehuneko altu bat ematea, niri behintzat, nekeza egin zait askotan. Aurten

116 129
“Uste dut gauza asko hobeto egin

Aitor

bertsoa ukitu ere egin gabe, atzerakada moduko bat eragin zidan. Aurten ez zait hori gertatu. Gogotsu eta indartsu atera nintzen Txapelketa Nagusitik”

arrimatu naiz gehiago egin nahi nuenera; ez erabat, baina hurbildu naiz, bai. Beraz, alde horretatik, bakean nago.

Nahiko gordina izan da bukaera. Denok dakigu finalean sartzea oso zaila dela, eta zaila da, gainera, zure burua bertan iru -

dikatzea, baina behin hor zaudela, asteak aurrera joan ahala aukera erreal hori gertuago ikusten duzu. Ziur nago hasi aurretik hirurok sinatuko genukeela egin duguna, baina egia da, hain puntu gutxira gelditzeak ezinbestean pentsarazten dizula gehiago

117 129
“…aurreko Bizkaiko Txapelketa ez nuen bukatu animoz oso goian, eta bi hilabetez egon nintzen
118 129

Julio

gutxi atera behar zituela finalean sartzeko, baina gerta zitekeen ni sartzea, eta ia-ia gertatu zen.

20:20ak arte ez nuen mugikorra hartu, ez nintzen horretarako gai. “Ze pena” irakurri nuen mezu batean, eta orduantxe jakin nuen, baina itxarote hori luzea egin zitzaidan.

Egokitu zait azken bietan hamargarren edo hamaikagarren egitea, baina inoiz ez dut hain gertu izan finala, eta horrek utzi dit barruan aje moduko bat.

Hiru plaza desberdinetan kantatu duzue azken Txapelketa Nagusian. Nola gogoratzen dituzue saiook?

Aitor: Nik Lizarran egin nuen lehen saioa. Nahiko aldarte onez joan nintzen, eta oso solte nabaritu nuen nire burua saio osoan zehar. Gehiegi, aukeran. Oso plazako zaudenean kontzentrazioa galtzea da arriskua. Aldiz, kontrako aldartearekin joan nintzen

atera izan bazenitu bizitza erabat aldatuko litzaizukeela. Hasteko, finala bezalako esperientzia edo bizipen handi bat bizi gabe gelditzen zarelako, nahiz eta bizipen guztiak diren, bere horretan, handi.

Baionan kantatu zenuen azkenekoz, baina Bilboko saiora arte ez zenuen jakin finalean kantatuko zenuen edo ez. Nola bizi izan zenuen Bilboko saio hura?

Julio: Begira, ba, egun hori Oihanarekin pasatu nuen bertsotan. Bertso bazkaria zen, eta saioaren bigarren zatian oso urduri sentitzen hasi nintzen; benetan urduri. Saioa amaitu zenean Andoainen utzi ninduen Oihanak, eta etxera bide hori oso gogorra izan zen. Uste dut bihotza ez dudala sekula sentitu hain azkar taupaka. Egia da Joanesek oso puntu

119 129
“Txapelketa Nagusian benetan zaila da zure maila ematea. Psikologikoki oso gogorra da. Oholtza gainean zure ehuneko altu bat ematea, niri behintzat, nekeza egin zait askotan. Aurten arrimatu naiz gehiago egin nahi nuenera…”

Durangora; egoerak gain hartu izan balit bezala sentitu nintzen. Etxean nengoen, nolabait, kristoren plaza zegoen, eta egoerak jan egin ninduen ganbarara iritsi arte.

Oihana: Durangoz kontatu duzun horrek, Aitor, gogorarazi dit nik ere berdin bizi izan nuela Durangoko saioa orain bost urte. Zurearen antzera, faseko azken saioa zen nirea ere. Agian fase horretako azken saioa izateak eragina du?

Aitor: Ba, elementu bat gehiago izango zen, seguru. Lizarrakoa ere final-laurdenetako azkena zen, baina askoz ere jende gutxiago zegoen, ez zen horrelako tentsiorik sumatzen giroan. Durangon, mihia atera eta miazkatu zitekeen tentsioa.

Aitor

Durangoko publikoa, eta Amurrion kantatu behar izan zenuen saio hartatik astebetera.

Aitor: Bai. Amurrion, atzera, beste aldarte lasaiago batekin joan nintzen. Baina hori bai, saio hori bukatu eta astebete gaixo egon nintzen. Lizarraren eta Amurrioren arteko aldarte bat izango litzateke niretzat optimoa. Hori, noski, norberak erabakitzea nahiko zaila izaten da. Azken batean, plaza zabal-zabal batean sartzen zara eta oso elementu gutxiren gainean daukazu erabakitzeko gaitasuna. Gainerako kanpo estimulu guztiek asko baldintzatzen dute egoera hori bizitzeko modua. Beraz, apur bat pago-orbel baten moduan bizi izan dut Txapelketa; haizeak eramaten ninduen lekura joanez, non nengoen antzik hartu ezinik… Baina esan behar dut oso momentu politak ere pasatu nituela.

Nola bizi izan duzu zuk, Oihana?

“(...) Orain egokitzen zait/ oholtzatik jaistea/ ta begiokerrek lez/ bista trabestea:/ begi bat Goienkalen/ Amurrion bestea”. Hala agurtu zenuen

Oihana: Nire kasuan, oso oroitzapen polita daukat, baina oso gaizki iritsi nintzen Gotainera. Esperientziagatik banekien zein gorputzaldirekin ez nuen joan nahi, baina ez nekien nola probokatu nire buruari beste gorputzaldi bat. Beraz, lan dezente egin nuen nire burua arnasa luzeko lasterketa batean kokatzeko, jakinik, lehenengo txanpa gainditzeko ezin nuela aurrera begira egon, baizik eta egun horretan egin behar zela eta ondo egin behar zela, gainera. Estu iritsi nintzen; fisikoki, gaizki. Plaza mordo bat izan nuen irailean, eta ezin erantzun sentitu nuen nire burua horietan. Gotainera beldurrez iritsi nintzen, beraz, sentitzen nuelako ez zela momentua nire buruak ez erantzuteko. Behin hor egonda, ikusi nuen nire burua erantzuten, eta esan nuen: “Bueno, banago eta behar izan dudanean gorputzak erantzun dit”. Motxila handi bat kendu nuen Gotainen. Ilusio handiarekin joan nintzen Donibane Garazira, baina bai eta ez bat sentitu nuen

120 129
“Apur bat pago-orbel baten moduan bizi izan dut Txapelketa; haizeak eramaten ninduen lekura joanez, non nengoen antzik hartu ezinik… Baina esan behar dut oso momentu politak ere pasatu nituela”

Oihana

“Lan dezente egin nuen nire

burua arnasa

luzeko lasterketa batean kokatzeko, jakinik, lehenengo txanpa gainditzeko ezin

nuela aurrera

begira egon, baizik eta egun horretan egin

behar zela eta ondo egin behar zela, gainera”

hor. Ez neukan tentsio handirik, baina aldi berean, jendearekin ezin konektatu sentitu nintzen. Nik agurra kantatu nuenean pentsatu nuen: “Ez diot inori ezer esan”. Halere, pozik atera nintzen gauzak ondo ez zihoazen saio batean eusten jakin genuelako. Ahalik eta gutxiena erortzea bazen nire lanketaren parte. Saio hori amaitu zenean oso urruti ikusten nuen finala, baina kristoren gogoa

sentitu nuen bertsotan egiteko, eta beste gorputzaldi batekin saio on bat uzteko.

Amurrion geratu zitzaidan ezin eginaren sentsazio bat. Ariketaz ariketa, aurrera joan zen saioa, eta ikusten nuen ezetz. Hanka sartu nuen puntu-erantzunetan, baina hanka sartuta ere, jakin nuen ganbaran zerbait esaten.

122 129

Oihanarekin batera igo zinen zu Txapelketaren trenera, Julio; Gotainen.

Julio: Hori da. Gotainen hasi nintzen ni, eta egin nuenarekin pozik geratu ez nintzen arren, nire bizitzako txapelketa egun ederrena bezala gogoratzen dut egun hori. Uste dut oholtza gainean geundenok gozatu genuela han zegoen giroarekin. Laugarren egin nuen,

baina pozik joan nintzen etxera, kontziente izanda zer hobetua baneukala.

Durangora, aldiz, Aitor ez bezala, aldarte oso onean joan nintzen. Gero, ordea, ez dakit zer gertatu zitzaidan, baina ganbarara iritsi arte sekulako neke mentala sentitu nuen.

Baionan amaitu zenuen Txapelketa, nahiz eta finaleko txartela ez zenuen erabat bertan galdu.

123 129

Julio: Bai, eta nabaritu nuen eboluzio bat nigan Gotainetik Baionara. Saioak aurrera joan ahala, bertsotan geroz eta hobeto sentitu dut nire burua; bai bertso eskolan eta baita oholtzan ere. Emozionalki ere, zetorrenerako geroz eta finduago sentitzen nintzen; prestatuago. Zentzu horretan, uste dut aurtengoa izan dela osoen erantzun dudan aldia oholtza gainean.

Epaileen puntuek ontzat eman zutena kontuan hartu gabe, zuek egindako zein ariketatan utzi duzue Julio, Oihana eta Aitorren zigilua?

Julio: Orain arteko txapelketetan uste dut ganbaran utzi dudala nire alerik onena-edo. Oraingoan, alderantziz gertatu zait. Ez dakit oso ondo zergatik, baina ikusi dut ofiziotan plazakotik ahalik eta gertuen egotea mesedegarria dela nire buruarentzat. Izan ere, bestela, Txapelketako zurrunbiloak oso bide ilunetik zaramatza. Badirudi tesi bat idatzi behar dugula bertso bakoitzean, eta Txapelketak berez duen tentsioarekin, zaleek jartzen dioten tentsio horrekin… zu ere horra erortzen bazara, arriskua dago ganbarako kontzentrazio hori ofizioetan galbide izatea. Nik horren aurka egin dut borroka. Orduan, esango nuke, aurten, Gotainen ganbarakoan luzitu

Julio

nuela gehiago, baina orokorrean, ofizioetan utzi ditudala alerik onenak.

Aitor: Nire Durangoko ganbara aukeratuko dut nik. Saiakera berezi bat egin nuen ariketa horretan. Teknikoki, helburua nahiko argi neukan, eta ariketa kontziente bat izan zen.

Zein zen, bada, helburua?

Aitor: Euskal kultur mundutxoaren iruditeria apur zezakeen zerbait kantatzeko saiakera egitea; urbanoagoa izango zen zerbait kantatu nahi nuen, nahiz eta euskal hiztun komunitateko geruza gazteenekin konektatzen duen horrek. Izan ere, sozializatuta daude erabat belaunaldi nagusiagoek ezagutu ez duten kultur industria batean. Jendeak esan zuen, eta egia da, ez niola gaiari bere osotasunean heldu; alegia, ez zetozela guztiz bat gaia eta bertsoaldia. Hala ere, oso gustura geratu nintzen ariketa horretan egindakoarekin.

Lizarrako puntu-erantzunetan ere nahiko gustura geratu nintzen. “Jaiotze-tasa”. Hori zen puntu-erantzunetarako jarri zidaten gaia. A priori, nahiko gai pisua ematen du, eta zera pentsatu nuen neurekiko: “Zer erantzun behar diot nik honi?”. Ba, kasualitatez, eta aurretik gauza nahiko komentatua izan zen, ni nintzen seikote horretan guraso

124 129
“…nabaritu nuen eboluzio bat nigan Gotainetik Baionara. Saioak aurrera joan ahala, bertsotan geroz eta hobeto sentitu dut nire burua; bai bertso eskolan eta baita oholtzan ere. Emozionalki ere, zetorrenerako geroz eta finduago sentitzen nintzen; prestatuago”

ez zen bakarra. Beraz, buelta bat eman, eta esan nuen: “Hauxe da nire aukera”. Ganbaran ere gustura aritu nintzen, ez, agian, arsenal guztia mahai gainean jarrita, baina uste dut ondo egokitu nintzela gaira.

Oihana: Nire kasuan, uste dut ariketa desberdinetan izan naizela ni eta gerturatu naizela nire bertsotan egiteko modura. Uste dut ezingo nukeela ariketa bakarra azpimarratu. Puntu-erantzunetan, adibidez, ez dut saio bakar batean ere asmatu. Baina, Julioren antzera, pozik nago ofizioetan egindako lanarekin: gaia ikusi, kokatu eta eraiki dudala sentitu dut. Gotainen Nerearekin [Ibarzabal] egin nuen zortziko handiko ariketan, adibidez, hasiera-hasieratik ikusi nuen gaia, eta pentsatu nuen: “Asmatu dugu zerbait esaten”. Esango nuke, hasieran ilun samar ikus -

ten nituen ariketa batzuei askotariko puntak ateratzen utzi nuela nire sinadura hori.

Ganbarako ariketetan erabili duzun doinua bada gauza bat askok aipatu dutena sareetan...

Oihana: Bai. Niretzat bazen apustu bat, zailtasun bat suposatzen duen doinu bat delako. Doinuak eskatzen zidan beste lan mota bat, orain arte aritu ez naizen molde batean aritzea. Emaitzarekin baino gehiago, pozik nago, batez ere, hori lantzeko bidean egin ditudan ariketatxoekin. Ni ez naiz bereziki abila puntu motz edo joskura horietan, baina uste dut eman didala esan nahi nuen hori beste modu batera esateko behar bat.

129

Aitor

“Euskal kultur mundutxoaren iruditeria apur zezakeen zerbait kantatzeko saiakera, urbanoagoa izango zen zerbait kantatu nahi nuen, nahiz eta euskal hiztun komunitateko geruza gazteenekin konektatzen duen horrek…”

Aitor: Erabat berritzailea izan zen doinuaren amaiera hori. Nik Gotainen entzun nuenean esan nuen: “Ño! Hau zertan dabil?”.

Oihana: Halako plaza estilo moduko bat dauka…

Aitor: Erabat. Bertsoari zentzu bikoitz bat ematen zion amaierako errepikapen hori… Oso konplikatua da, baina izugarri gustatu zitzaidan.

Oihana: Niri, behintzat, funtzionatu dit esan nahi nituenak esan nahi nituen modura esateko, gutxi gorabehera.

Errimak, puntuak neurriak, metrika… Nolabait, enkortsetatuta dagoen zerbait da bertsoa. Eta are gehiago hainbeste jenderen aurrean egiten denean. Halako plaza handi batek ematen du aukerarik zure iritzia zuk nahi duzun modura kantatzeko?

Aitor: Gai konplexua da hori. Eman, ematen du; norberak maneiatzen baititu bere ahots kordak. Ez da hori bakarrik, noski. Kontua da, bertsoa bezalako diziplina batean, zure iritziak plazan funtzionatu dezan lehenagotik egon behar duela plazan. Pisu espezifiko jakin bat dauka postura batek zein bestek kantatzen den komunitate horretan. Zure helburua beti izango da zeuretik uztea oholtza denetan, baina jakina da plaza mota batean edo bestean ez duzula gauza bera kantatuko, edo, ez behintzat, modu berean. Orduan, bai, badago esan nahi duzun hori esateko tartea, baina era berean, bertsoak, komunikazio ekintza moduan, funtzionatu behar du.

Zure lehenengo Txapelketa Nagusia izan da, Aitor. Emozionalki, nola prestatzen dira, lehen aldiz, horrelako egoera bati aurre egiteko tresnak?

Aitor: Nik nahiko modu suizidan, normalean. Behin Txapelketa pasata konturatzen zara zenbaterainoko garrantzia duen eta

ze zentrala den. Nik ez nion eman, agian, daukan garrantzia, eta gero faltan bota dut horren gaineko aurrelan hori egitea. Durangoko saiotik Amurriorako saio horretan, adibidez, polemika batean sartu nintzen Twitterren eta zorabiatuta iritsi nintzen Amurriora. Une horretan zentzurik ez zuten gauzak egin nituen. Emozioen planifikazio moduko bat ez badaukazu lehenagotik, orokorrean, ez zaizkizu gauzak nahi bezala aterako. Ikasiko dut hurrengo baterako.

Oihana

Zure kasuan, Oihana, bigarren

Txapelketa Nagusia izan da.

Nolakoa izan zen zure lehendabiziko

Txapelketa?

Oihana: Aitorrek esan duena da gakoa. Nik lehenengo Txapelketan oso-oso gaizki pasa nuen. Teknikoki, puntu bat hobetuta iritsi nintzen, baina ez nintzen nekiena erakusteko gai, ezin niolako egoerari eutsi. Orduan, bigarren aldirako baneukan eskarmentua zer

127 129
“Doinuak eskatzen zidan beste lan mota bat, orain arte aritu ez naizen molde batean aritzea.
Emaitzarekin baino gehiago, pozik nago, batez ere, hori lantzeko bidean egin ditudan ariketatxoekin”

egin nahi ez nuen jakiteko beste. Hori landu dut bereziki. Bestalde, lehenengo Txapelketan, lan kontuengatik, Txapelketan gertatzen zena biltzea egokitu zitzaidan, eta asko eragin zidaten mundu horretan mugitzen ziren epaiek. Pentsa, sinestera ere iritsi nintzen. Bigarren honetan, beraz, garbi neukan ezin niola hori egin nire buruari, eta sare sozialetatik eta medioetatik aldentzen saiatu naiz.

Finala borrokatzeko nire burua final batean kantatzeko gai sentitu behar nuen, eta hala sentitu naiz, eta gogo handiarekin, gainera.

Hurrengo Txapelketa batean

kantatuko bazenu, ikasketa hori eramango zenuke aurtengotik?

Oihana: Zalantzarik gabe. Ez hori bakarrik, badut landu beharreko beste zerbait: lehiakortasuna. Nire buruarekin oso zorrotza naiz, baina ez dator nire izaerarekin bat besteekiko lehiakor izate hori. Horregatik diot

landu beharko nukeela, oholtzari eusteko behar delako hortzak estutu eta tira egin. Orain konturatu naiz hori ere falta zaidala, eta noizbait nahiko nioke bide eman nire amorrutxo horri eta esan: “Hemen nago”. Kontraesantxo bat ere sortzen zait kontu horrekin, halere: ea horrela bizi nahi dudan bertsoa, hala moduzko Txapelketa bat egin eta beste plaza batzuetan utzi behar ote dudan gehiago neuretik…

Laugarren Txapelketa Nagusia izan da zuretzat, Julio.

Julio: Bai, eta ondo gogoan dut aurrenekoa. 20 bat urte izango nituen orduan, eta inkontzientzia horretan, finalean sartu nintzen ia-ia. Bosgarren bezala pasatu nintzen bigarren finalaurrekoetara, eta ongi kokatuta nengoen finalerako. Bigarren finalaurrekoan, ordea, Iruñeko Anaitasunan kantatu nuen eta egoerak gaina hartu zidan

128

guztiz. Hamarreko handian hasi ginen eta bueno, ongi. Ametsekin [Arzallus] egin nuen zortziko txikia ondotik, bertso amaiera batean trabatu nintzen eta sei bat aldiz errepikatu behar izan nuen amaiera hori harik eta ongi kantatu nuen arte. Pentsa zenbat puntu emango zizkioten bertso horri. Gerora ohartu naiz ez nengoela prest final batean kantatzeko eta ez nuela merezi, gainera; ni baino askoz ere hobeak zeuden. Behin hori bizita, nahi gabe ere, badakizu zeure buruari zer eskatzen diozun; areago gaztetxoa bazara; jendeak proiekzio bat egiten du zugan. Ba, hori guztia aurrez ezagututa ere, desastre atera zitzaidan bigarren Txapelketa: bertso aldetik galduta eta emozionalki gaizki. Azken bi Txapelketa Nagusietan askoz ere hobeto ikusi dut nire burua emozionalki; oholtzan behintzat egoten jakin dut. Egoerak gain hartzea izaten da oholtzan bertsolariok izaten dugun beldur bat; gaiak ez ikustea, lotuta egotea… Aitorrek aipatu du hori lehen, eta niri Euskal Herriko Txapelketan askotan gertatu zaidan zerbait da.

Eskarmentuak laguntzen du, beraz, emozioak kudeatzeko bide horretan?

Julio: Bai. Niri, behintzat, esperientziak asko lagundu dit horretatik libratzen aurtengoan, eta kontziente naiz, gainera, lagundu didala. Oso presente eta oso gorputzean sentitu ditut aurreko txapelketetan gertatu zitzaizkidanak eta horietan bizi izan nituen emozioak. Saiatu naiz eroso sentiarazten nauen aldarte hori bilatzen, eta uste dut nahi nuen horretara iristeko zoria izan dudala, nahiz eta pixka bat gehixeago ez nukeen ukatuko.

Aitor

129 129
“Emozioen planifikazio moduko bat ez badaukazu lehenagotik, orokorrean, ez zaizkizu gauzak nahi bezala aterako. Ikasiko dut hurrengo baterako”

Hau esanda badirudi egiten dugula: “Hau aldatu nahi dut, eta hori lortzeko, halako lanketa egingo dut”. Ez da horren erraza; are gehiago, oso gutxitan gertatzen da zuk desio duzun aldarte hori lortzea. Niri, behintzat, gehiago laguntzen dit oholtza bakoitzean egokitu zaidan aldarte hori onartu, eta bertsotarako gai izateko indar hori bilatzeak. Alegia, ikasi dut hobe dela aitzakia guztiei ihes egin eta gai izatea onartzeko “gaur horrela nago eta horrela egin behar dut bertsotan, ez dago besterik”.

Oihana

berezia egin dut horretan, hori ere esperientziarekin ikasi baitut. Pena da; jendeak konektatu egiten du gurekin saioetan zehar, geurekin partekatu nahi ditu penak eta ilusioak. Oso eskertuta gaude jendeak horrela bizi duelako guk egiten duguna. Pena da; jendea hurbiltzen baita, bere borondate onenarekin, saioa zer iruditu zaion kontatzera, nola ikusi zaituen esatera: “Ai, koska txiki bat falta izan zaizu…”, “Gehiago egin izan bazenu…”, “Jo, pena handia hartu dugu etxeko guztiok…”. Eta atea ixten diozu, nolabait. Ni Amurrioko saioa eta gero, adibidez, ez nengoen inor kontsolatzeko; nahikoa nuen nire buruarekin.

Aitor: Nik, adibidez, ez dut sentitu, jendeak proiekzio handiegirik jarri duenik nigan. Bizkaiko finalean desberdina izaten da, adibidez. Bertsozalegoaren sektore jakin batek jarraitzen du Bizkaikoa. Pare bat aldiz izan naiz bertan, eta hor, akaso, foku gehiago mugitzen dira zure gainean. Konturatu naiz aurten ezagutu nauela jende askok bertsolari modura, eta ez dut sentitu espektatiba handirik nigan, egia esan. Hurrengo Txapelketa Nagusira pasatzeko modurik badago, kontatuko dizut.

Ohitu daiteke bat horrelako egoera batera?

Julio: Ez. Ez da matematika. Geroz eta txapelketa gehiago egiteak ez du esan nahi orduan eta hobeto arituko zarenik plaza horretan.

Aipatu duzue lehenago zentralitate

osoa hartzen duela bertsolaritzak

Txapelketa garaian. Hain justu, Txapelketan zehar, zaleen aldetik, sortzen dira zeuen gaineko iritziak.

Eragina du horrek zuen prestaketan?

Oihana: Ezinbestean. Horren aurrean geure burua babestea komeni zaigu. Nik lanketa

Julio: Gu jendaurrean aritzen gara, geure buruarentzat kantatzen dugu lehenik, baina baita jendearentzat ere. Oso zaila da ariketa hori, dauzkazun beldur horiek biderkatu egiten baitira. Izan ere, fokuak zure gainean hain distiratsu daudenean, eta inguruan zaleak, familia, lagunak eta prentsa badituzu, denak eragiten du, nahiz eta zu zarenari buruzko arrastorik izan ez. Halere, zailagoa zait nire beldur horiek kudeatzea jendeak nigan jartzen dituen espektatibak baino. Hori kudeatzen asmatzen duen bertsolariak bere mailatik gertuago egoteko aukera gehiago izango ditu.

Prentsa aipatu duzu, Julio. Bertan ere toki handi bat hartu du azken

130 129
“Finala borrokatzeko nire burua final batean kantatzeko gai sentitu behar nuen, eta hala sentitu naiz, eta gogo handiarekin, gainera”
Julio “Geroz eta txapelketa gehiago egiteak ez du esan nahi orduan eta hobeto arituko zarenik plaza horretan”

Txapelketa honek. Horretatik aldentzen saiatu bazarete ere, sortu dira podcast, iritzi artikulu, albiste zein erreportajeak.

Julio: Lehenago ere baziren halakoak. Ez nuke esango aurten inoiz baino jarraipen gehiago eman zaionik, baizik eta aurten ere jarraipen handia egin zaiola. Hor mugitzen den guztia handi geratzen zaio Txapelketari. Ni horietatik aldentzen saiatzen naiz, aspaldi konturatu bainintzen horiek jarraitzeak osasuna higatzen zidala

Txapelketa garaian. Halere, nahiz eta zuk entzungor egin horri guztiari, badago energia zail bat, eta horri energia zailago bat erantsi behar zaio: zuk zure buruari jartzen dizkiozun espektatibak eta helburuak.

Batzuetan bertsolariok hartzen gaituzte makina perfektu bat izango bagina

bezala, zaurgarriak izango ez bagina bezala edo sentituko ez bagenu bezala; oholtzara igo eta egiten duguna guk egin nahiko genukeen gisara egingo bagenu bezala. Eta

Julio

gehienetan ez da horrela izaten, erabaki oker asko hartzen ditugu momentuan eta kantatu nahi ez ditugun gauza asko kantatzen ditugu. Askotan, bertso zuri bat kantatu nahi baduzu, bertso beltz bat kantatzen bukatzen duzu. Iruditzen zait, oro har, gehiago zaindu beharko genukeela bertsolaria. Beraz, gauza bat eskatzekotan, gureganako zaintza hori modu goxoago batean egin dadila eskatuko nuke; bai bertsolariok beste bertsolari batzuengatik hitz egiterako garaian, baita zaleek zein medioek bertsolariez hitz egiten dutenean ere. Oihana: Zorionez gero eta hedabide gehiago hurbiltzen da Txapelketara, eta poztekoa da hori; bertsogintzaren gaineko kritika bat eraikitzen baita horrela. Bertsolaritzarentzat osasungarria izan daiteke hori. Aldian-aldian, hedabideak ari dira eskura dituzten baliabideekin bide horiek urratzen. Ez dut uste aurreko Txapelketetan baino oihartzun handiago bat eman zaionik aurten, edo bestela, hobeto antolatu naiz ni horretatik isolatzeko. •

132 129
“…zailagoa zait nire beldur horiek kudeatzea jendeak nigan jartzen dituen espektatibak baino. Hori kudeatzen asmatzen duen bertsolariak bere mailatik gertuago egoteko aukera gehiago izango ditu”

…ETA HARI MATAZAK ORAINDIK EMATEN JARRAITZEN DU!

Haurtzaroko irudi batzuek ametsetan sentiarazten naute eta zuri ere gogoratuko zaizu ama sukaldeko ekonomikaren bero goxoan babesturik, hari mataza edo artilezko pilota zintzilik zuela puntua egiten. Senideren batentzako jertsea, edo galtzerdiak, edo… zerbait izango zuen, premia galantekoa ziur.

Baina, guk kasu gehiago egiten genion etxeko katu xaharraren, Maxandarren kumearen jolas egin beharrari. Hark ez zuen jostailu hoberik aurkituko sekula bere atzaparretan hartzeko hain leuna zen hari mataza hura baino. Mugimendua zeukan, gainera, eta amak puntua egin ahala, jolaserako motiboa zeukan. Amak xapika hartuko zuen, baina hark berean jarraitu, begira geundenon algara eta inbidia eraginez. Hori zen gure haurtzaroko entretenimendu gutiziatuetako bat. Horrela hasi ginen jolasean bizitzen eta bizitzan jolasten, katakume hark bezala ezer serioegi hartu beharrik sentitu gabe. Helduagoentzat ziren ardurak eta katutxoarentzat gure fereka, goxotasun eta mimo guztiak. Haurtzaroan ikasi genuen kantuan lanean aritzen eta lana kantuan arintzen. Denbora-pasa ere buruan soinuren bat genuela ibili ohi ginen eta denbora pasa ahala, soinua doinu bihurtu eta letra asmatzeari lotu nintzaion. Amak puntua lotzen zuen eta nik puntuak josten nituen, edozein zela ere egoera.

Bizia joan zait kantuan neure kasa, bertsotan plazaz plaza, ezorduetako jolasa, demasa! Nola ez eskerrak eman halako jostailua eskura jarri zidatenei…

Bai, lana egin nuen baita gai jartzen ere edo saioak eratzen, herrian zein kanpoan… irakaskuntzako jarduna ere haiei esker aurkitu eta burutu ahal izan nuen. Neu behitzat oso gustura, bizi esperientziak irakatsiari beste begi batzuekin behatuz, filosofia teo-

138 129
IÑAKI MURUA

…bizi esperientziak irakatsiari beste begi batzuekin behatuz, filosofia teorikoak adina eskarmentuak ematen duela sinetsirik. Ikasleek ere bizipenak estimatzen zituzten teoria enpatxua baino gehiago!

139 129 IRITZIA

rikoak adina eskarmentuak ematen duela sinetsirik. Ikasleek ere bizipenak estimatzen zituzten teoria enpatxua baino gehiago!

Pare-parean egokitu zitzaidan Elkartearen sorrera ere, eta hizketarako egokitasuna edo maina (entrenatuta egotearen ondorio nik uste; herriko jaietan aurkezpenak egiten eta…), hasieran idazkari lanak egitea suertatu zitzaidan eta bileretan entzuten ikastea, gehienbat, azkenaldian lehendakari izan banaiz ere.

Belodromoko finalak ezagutu ditut eta ez zaizkit ahaztuko. Zer ote du kontzienteki zeren aurrean aurkituko zaren ez jakiteak hain ausart bihur zaitzan? Bestalde, badakizunean zerekin aurkituko zaren, askoz ere ziurrago eta kontrolatuago daukazunean dena, zenbat indar xahutzen duzun alferrik!

Finala BECera eramateko aukerari heldu genion eta espazio huts erraldoi hura ikuste hutsak ematen zuen izu-ikara gorputzean betirako sartuta daramadan ustean nago. Hurbileko bertsozale ezagunek (gipuzkoarrek eta bereziki goierritarrek) zeinen gaizki hartu zuten finala BECera eramateko erabakia eta zenbat “laudorio” entzun nuen, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Eskerrak uste baino ere hobeto atera zen dena, eta han bildu ziren dozena milatik gora euskaldun

bertsozaleek gozatzeko aukera izan zuten, sentimenduak larru azaleko pinportetan erakutsiz.

Orduan hasi eta gaur arteko ibilbidea egin dugu Gabirik eta gabiriar gazte multzo bikain batek (eta gabiriarrez gain beste batzuek ere bai, aurten bertan, esaterako) finaleko lanak borondatez burutuz; zer eskatu hura egiteko prest. Hogeitaka gazte BECeko aulkiak jartzen (IKEAn behiak jeztekorik ez omen zegoen, Andoni Egañak zioenez, eta ezta beharrik ere!) edo Nafarroa Arenakoak aurten, eta bertso egunetan aretoa prestatzen nahiz Osinalde Elkartean Txapelketa Nagusiko balorazio eta eskertze bilera/bazkariak egin ditugunetan ere.

Osinalde Sariketak landutako lurrak eman duen fruitua dela hori dena esango nuke, auzolanerako prestutasun hori, gauzak egitea zenbat kostatzen den jakinik beti prest dauden gazteak izan ditugu eta ditugu bidelagun. Bueno, egia esan, jada gu gara beren bidelagun!

Zorte ikaragarria izan dut zuekin batera bidea egiteko eta oraindik hasierako hari mataza hark badu zereginik, badu haririk zernahi egiteko, jolasean… lana esku artetik serio atera beharraren beharrez ari den ama, amona… amorraraziz, eta horixe du

140

askotan urte pila bizkarreratzeak: jolasgurak akabo, umorea kito, aldartea petraldurik, pazientzia agor…

Bertso munduan egindako bideari begirada botatzean, esker ona besterik ez datorkit barru-barrutik, eta aurtengo finalean jaso nuen ustekabeko atseginean zenioten bezala: “Gaur gabiriar denok egingo dugu dar-dar”.

Baina herrikoak soilik gogoan hartzea ez da justua eta egunak edo hilabeteak esanda hobeto adieraziko nuke, Bertsozale Elkarteak zeinen goxo eta babestuta zaindu nauen ez sinestekoa da. Nik behintzat ez dut finala hainbeste mimoz bizi aurten arte sekula: nengoen tokian nengoela, beti norbait nuen nola bertsoak aletzeko, iritzia partekatzeko edo zernahi behar nuela ere. Egia da elkarrizketa mordoxka egin dudala eta dida-

tela, baita egunean bertan ere eta, kazetariei eskertzen diet nik esateko neukana jasotzen

ahalegintzea eta ez entzun nahi zutena atera nahian, hori ere gertatzen dena baita batzuetan. Baina oso pozik nago jaso dudanarekin eta hain detaile politak bizitzeko aukera izanda. Gainera, Txapeldunari (Maialen ez da edozein niretzat!) txapela jantzi eta denei besarkada bana emanda, denok ekipo egitea jendearen txalo zaparrada jasoz, emozio lubizi etengabea sentitzen dudan unea da orain hau idazten dudan bitartean ere. Bikain, eta zorionak Elkartekide denoi.

Hari matazak segi dezala ematen gaur eta beti, dardara guztien gainetik, puntua nork egina eta orratzak dantzan jartzeko trebezia izango dira, neurriko jantzia osatzen goazen bitartean! •

129 IRITZIA

APUNTE KOLEKTIBO

BATZUK, TXAPELKETAZ ETA BESTE

Bertsogintza den sokatira hontan

gogo, belarri ta aho

zer eta nola, nork eta nori

non eta nondik esango

aurrera nahiak, atzerakargak

ta urratu gabe ez dago

artea hori da eta finalak

gaur Nafarroa arrago

izan izan da arrago (bis)

gauzak gertatu daitezkeenean

gertatzen direla nago

beti gertatu behar zuketena baino beranduxeago. (bis)

Maialen Lujanbio Zugasti

2022-12-18, Iruñea

Bristada batean panorama

osoa ikusarazten laguntzen

du begirada sakonez

egindako bertso honek.

Esan gura direnak hamahiru

puntutan laburtu daitezkeela

erakutsi dit –edo bertsolaririk onenak

laburtu ditzakeela, behinik behin–;

eta Julio Cortazarren ipuin batean

ikasitakoa etorri zait gogora: nola

kabitu daiteke ordu laurden bat

minutu eta erdi batean? Segituan

estrapolatu dut dagokidan lanera; izan ere, nola kabitu daiteke panorama

oso baten irakurketa bertso bakar batean? Irakurriaren irakurriz, gero eta argigarriagoa zait Lujanbioren hasierako agurra, eta esaten duenak beste eraikitzen duenez entzuten duenak, neure interpretazio propiotik heldu diot.

Bertsogintzaz ari da, zilegitasunari buruzko eztabaidaren zantzuak harrapatu nahi izan dizkiot, artearen aipamen ezin beharrezkoagoa egiten du. Nola dagoen plaza? Foku nagusia Nafarroara aldatuta –horrek dakarren guztiarekin–, eta oholtza gaineko bistako aldaketarekin. Behar baino beranduago iritsi den aldaketa, esan gabe doa.

Txapelketa osteko arnasaldia hartzeko distantziatik pentsatutako artikulua idazten hasi eta, zer esan? Are, zer utzi esan gabe? Horrexegatik ekarri gura izan dut Lujanbioren agurra, idazteko ariketa guztian zehar alboan, parean edo buruan izan dudalako. Bertsogintzaren eta, bereziki Txapelketaren eta, batez ere, kokatze historikoaren pauta argiak ematen ditu. Denboran, espazioan eta politikan ondo kokatutako goitik beherako bertsoa. Hargatik izan dut buruan eta ziur naiz arrastoak geratu direla lerroarteetan. Hargatik

144 129
AINHOA URIEN TELLETXE

gura izan dut hor nonbait publikatuta

geratuko den testu

honen hasieran jarri, geratu dadin, iraun dezan eta gogoratu dezagun.

Bakarrik nekez

egin daitekeenez

tajuzko zer edo

zer, eta uste

dudalako elkarrekin

pentsatzeak

elkarrekin ekiteak

besteko indarra

duela, Txapelketan

zeharreko zein

…Iruneko irristaldiaren zauriak elkarrekin

miazkatu ahal izan ditugu. Zauriak diot, bai, batzuek

labainkadatzat hartu zutena labankada

moduan bizi izan genuelako beste batzuek.

Txapelketa osteko elkarrizketa batek

baino gehiagok ere ematen ditu argia eta babesa. Parte-hartzaileei, langileei, boluntarioei edo saltsa batean zein

bestean gabiltzanoi.

Ariketa hau ere horixe

da: Txapelketan

sentitutakoak

eta elkarrekin

gogoetatutakoak testu

idatzira ekartzeko

ahalegina. Kolektiboa

azpimarratu gura

dut, Txapelketak

iraun duen lau

hilabeteetan ni neu

behintzat kolektibo

baten parte sentitu

naizelako, onerako

eta txarrerako.

Gainera, kolektibo

feministarekin batera gogoetatu ahal

izan dut gertatutakoez, eta Iruneko

irristaldiaren zauriak elkarrekin

miazkatu ahal izan ditugu. Zauriak

145 129 IRITZIA

diot, bai, batzuek labainkadatzat hartu zutena labankada moduan bizi izan genuelako beste batzuek. Ea aurrera begira elkarrekin halakoei nola erantzun bilatzen dugun. Kolektiboan egingo dugu, edo nekez asmatuko dugu.

Lanaren eta afizioaren ajeak izango dira, baina ezin ba gaiei erreparatu gabe egon, haien inguruan pentsatzeari muzin egin. Izan ere, Txapelketako –eta plaza gehientsuenetako– zutabe nagusienetako bat dira gaiak, haiek ematen diete abiapuntua bertsolariei, egituratzen dute diskurtso bat ala beste, eta esaten lagundu nahi diren horiek kantatzeko aitzakia dira.

Oro har, gaiei erreparatuta gogoeta batzuk etorri zaizkit, eta beste batzuk egin ditugu.

Pentsatzen dut genero-rolen

eztabaida ekarri behar dugula gaietara, baina ez dagokiola soilik gai-jartzaile

taldeari horri buruz pentsatzea: gaietako rolak bertsolariaren generoaren arabera zehaztu behar dira ala aurretik eraman behar dira zehaztuta, gaian bertan?

Ane Labakak Berria egunkarian idatzitako artikuluak1 hitzek duten

botereaz gogoetatzeko aitzakia eman zidan eta, bide batez, buruan nerabilen

testu hauxe idazteko heldulekua.

Botereak hitzak darabiltza eta guk

geuk hitzak darabiltzagunean botere

handia izan dezakegu. Berbek duten

boterea horrenbesterainokoa izan

daiteke errealitatea aldatu ez ezik

errealitatea bera ere eraikitzen dutela.

Horregatik, darabilgun hitzaren

arabera ikaragarri aldatu daiteke

gaia: ez da berdina “12 urteko seme

zehaztuta, gaian bertan?

pilotariaren gurasoa” edo “12 urteko alaba pilotariaren gurasoa” esatea. Eta hori generikoaren komodina darabilgula, izan ere, zer esanik ez zenbat aldatuko litzatekeen gaia “aita” edo “ama” zehaztuz gero. Horregatik uste dut generoa gaian bertan zehaztuta eman beharko litzatekeela, eta ez zozketak erabakitakoaren arabera esleitu “semea” edo “alaba” den. Pentsatu behar dugu gai-emaile bezala zein den gai bakoitzarekin gararazi nahi dugun diskurtsoa, ze iruditeria sortu nahi dugun edo zeri eman gurako geniokeen bide. Epelkerian erosoegi ez gaitezela egon. Berriro diot, eztabaida hau bertso-mundutar guztiei dagokigula, eta heldutasuna ezin dugula gaijartzaileen gain bakarrik utzi. Ez naiz ni generikoen kontrario. Izan daitezkeela, agian, generoa zehaztu beharraren zehaztu beharraz etengabe indartzen ari garen sistema dikotomikoari aurre egiteko modu xume bat? Igual bai. Baina bizi garen sistema heteropatriarkaletik ezingo dugu berehalakoan atera, eta Txapelketa ere ez da oasi bat izango. Jakin badakigu. Hortaz, uste dut helduleku errealagoei erreparatu

1 / https://www.berria.eus/paperekoa/1885/025/001/2022-11-27/hitzak-botere.htm

146 129
…gaietako rolak bertsolariaren generoaren arabera zehaztu behar dira ala aurretik eraman behar dira

behar diegula, politika egin, etengabe, binomioa lehertzea gero eta errealagoa izan dadin. Bidea, behinik behin.

Ondo deritzot “gurasoa”, “bikotea”, “lagunak” erabiltzeari. Izan ere, batzuetan ez dio nabarmen eragiten gaiari, eta halakoetan uste dut erabili beharreko berbak direla. Baina, beste batzuetan bai. Bestetzuetan nabarmen eragin diezaioke gaiari eta nabarmen eragin diezaioke ematen dugun diskurtsoari. Eta zehazten badugu bi bertsolariek gaian izango duten harremana nolakoa den, zehaztu dezagun, batzuetan behinik behin, are zehatzago. Esan dezagun noiz edo noiz “bikote heterosexuala zarete”

edo “guraso bollerak zarete”. Izan ere, ostantzean, generikoak erabiltzen ditugunean hegemonikoa dena izendatuko dugu, entzuleak, oro har, horixe irudikatuko du, are nahi barik ere. Botereak darabiltzan hitzei hitzek duten boterearen kontzientzia hartuta egin diezaiekegu aurre; aldatzen saia gaitezke iruditeria, eraiki dezakegu beste bat.

Badakit bati baino gehiagori burura etorriko zaizuela bertsogintzan azkenaldian bolo-bolo dabilen kontua: zilegitasunarena. Kontua da generoa gaian bertan zehaztuta emanez gero ea prest gauden bertsolari batzuk paper edo rol jakin batzuetatik kantatzen

129 IRITZIA

entzuteko eta, are, ea prest dauden bertsolari batzuk egokitutako roletik ganoraz kantatzeko. Eta bigarren eztabaida, ez lehenengoa baino

makalagoa: zein roletatik kantarazi diezaiekegu bertsolariei? Guztiak dira zilegi? Edozein rol hartu dezakete bertsolariek kantatzerakoan? Ba al du mugarik fikzioak? Neuk ere ez daukat erantzun argirik, baina bai prestutasuna gogoetarako. Pentsatzen dut debate sakon eta fundamentuzko

bat merezi duela gai honek, behingoz

denok mahaiaren bueltan jarri eta elkarrekin pentsatzekoa, elkarri entzutekoa eta eztabaidatzekoa.

Eta gaietan umorea behar dugu. Gaietan, bertsoetan eta bizitzan. Arintasun apur bat, beti ere arinkeriarekin nahastu gabe, otoi. Irati

Jimenezen Begiak zabalduko zaizkizue liburutik ondorengo honek barretxoa piztu zidan: “Umorea. Umorea behar dugu. Zergatik? Barre egiteko soinua

‘kar kar kar’ batekin idazten duen herri bat garelako, eta herri hori izan daiteke herri karka bat, baina ezin da izan barre asko egin duen herri bat”. Batzuetan hobe da isildu

eta erreferentziatzat izan dituzun liburuak gomendatzea, testuetara zuzenean jotzea. Umorearen azterketa sakona –eta, bide batez,

148

… zein roletatik kantarazi diezaiekegu bertsolariei?

Guztiak dira zilegi? Edozein rol hartu dezakete bertsolariek kantatzerakoan? Ba al du mugarik fikzioak?

zilegitasunarena– egin zuen Ane Labakak Algara mutilatuak liburuan. Lagungarri izan dakiguke hemendik aurrerako umorea pentsatzeko.

Txapelketa osteko distantziatik egindako irakurketa honetan

zertzelada batzuk ekarri nahi izan ditut, eztabaidagai batzuk plazaratu.

Orain, apur batean, urrutiratu

egingo naiz, hitza hartzen beste

jakin behar baita isiltzen, besteek ere hitz egin dezaten, kolektiboak ahots

desberdinak izan ditzan. Eta nik zuek ere entzun nahi zaituztet. •

P.D.: Azkenaldian entzun dut bertsolaritzari zahar usaina kentzea baserritik kale-eremura eramatea izan dela. Ulertzen dut, noski. Eta bertsogintzak, euskarak bezala, behar du urbearen ugerra eta ederra, landa zabalen arnasaldia beste. Baina ez al zaigu esapidea bera zaharkituegia geratu? Ez al da ikuspegi urbanoegi bat? Esanda geratu da hitzek botere ikaragarria dutela. Baserria ez delako zertan zaharra, arkaikoa eta beste garai batekoa izan; finean, ez duela zertan atzean uzteko moduko zerbait izan behar.

149

GUTXIAGO FALTA DA

AITZOL BARANDIARAN

Hilabeteak pasatu dira

Maialen Lujanbiok Iruñean, 13.000 lagunen aurrean

txapela irabazi zuenetik. Bada

aski denbora tarte, braille

sistema izango balitz bezala, 2022ko abenduak 18 hartako

oilo-ipurdiak irakurtzen

saiatzeko; baita hilabete iraun

zuen bertso-itzuliak sortutako

sentsazioei hitzak jarri eta gure

buruei galdera egiteko ere: atzera begiratzen dugunean, zergatik eta nola gogoratuko

dugu 2022ko Bertsolari

Txapelketa Nagusia?

Jokatu den azken Txapelketa, zerbait izatekotan, izan

zen mundu mailako azken

pandemiak baldintzatutako

Txapelketa Nagusi bat. Erreten

kolpeak pedaletik hanka

nola, hala askatu zuen COVID 19ak

2021ean jokatzekoa zen Bertsolari

Txapelketa Nagusia, azken 40 urteetan

hutsik egin ez duen 4 urtean behingo

segida erregularretik. Hitzordua

urtebete atzeratu izanak, ordea, gosea apaldu bainoago, areagotu egin du bertsozaleen gose-egarria

(kanporaketetako sarreren salmenta abiadura, orokorrean, eta finalekoena, zehazki, dira horren adibide argienetako bat).

Horretaz gain, txapelketa hori oroituko dugu, final handia, lehendabiziko aldiz, Iruñean jokatu zelako. Lehen 13 ekitaldiak Donostian eta milurte berriko lehen laurak Barakaldon erabaki ostean, ezin ukatu arrakastatsua izan zela Bertsozale Elkarteak hitzordu nagusia Nafarroako hiriburuan jokatzeko egindako apustu sozial eta politikoa.

«Zer eta nola, nork eta nori, non eta nondik esango»

Txapelketa berantiarra gogoan

iltzatuta geratzeko hirugarren

motiboa da, eta egiazki indartsuena, Maialen Lujanbiok hirugarren txapela

merezita irabazi izana. Gobara berri

honekin, atzean utzi ditu bina txapel

irabazi zituzten Basarri eta Xabier

Amuriza; Uztapide bera berdindu du historikoen palmaresean; eta Andoni

Egañaren lau txapeleko markatik

koxka bakarrera dago orain. Aitzitik, ez dirudi Olinpoan eskalatzeak biziki

kezkatzen duenik Lujanbio, Euskadi

Irratian egindako adierazpenetan

iradoki baitzuen txapelketako bere

150 129

Txapelduna trazu fineko marrazkilaria da, pintzelkadak neurrian eman zalea, erraietatik adierazten duen bideurratzaile nekaezin bat…

151 129 IRITZIA

…eskola sortu zuen Amurizaren estilo barrokoak; beste horrenbeste egin zuen baliabide berriak maisuki erabiltzean zetzan Egañaren inpresionismoak; egun, nabaria da bertsogintzak hartua duela Lujanbioren sinadura daraman errealismorako joera…

129

ibilbidea ez dela “askoz luzeagoa” izango.

Izan ere, nola neurtu zenbakiez eta egun batez harago, hernaniarrak egungo bertsogintzari egindako ekarpena? Txapelduna trazu fineko marrazkilaria da, pintzelkadak neurrian eman zalea, erraietatik adierazten duen bide-urratzaile nekaezin bat; orain kolore biziagoz, orain itzaliagoz, Iruñean koadroak neurrian kargatu zituena eta, lan

bakoitzean, bere isla propioak zituzten pertsonaiak marraztu, gaurkotasun handiko erretratu bilduma errealista sortzeraino (etxe-garbitzailea, faxista bati oldartzen zaion herritarra…).

Miresgarriena da, ordea, konturatzea entzulea ez dela lehengo bera, Lujanbioren koadro baten aurretik pasatu aitzin eta ondoren.

«Nafarroa arrago, izan izan da arrago»

Finalean, hasieratik ikusi genuen Lujanbio bat inoiz baino zentratuagoa eta, soilik, bere burua zukutzera bildua. Eskarmentuak berekin dakarren patxadari esker, ziur aski, baina baita emakume guztien ordezkari bat eta bakar izan beharraren karga arindu izanaren ondorio ere. Azken mende laurdenean lehen aldiz, Lujanbio ez baita izan final nagusiko emakume bakarra.

Udazken hasieran, ziurtzat jo zen 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak aldaketa ekarriko zuela. Botila erdi betea ikusi zaleek badituzte hori sinesteko arrazoiak: lehen aldiz 3 emakume sailkatu ziren finalera, azken mende laurdenean, balentria hori bakarrak lortu ostean. Txapelketa osoa kontuan hartuta, gainera, kopuruz, sekula ez du parte hartu hainbeste emakumek (15). Multzo homogeneo batez aritzea arriskutsua den arren, nabaria da lorpen hau lanketa kolektibo baten eta diskurtso feministak bertsolaritzan irabazi duen bozgorailuaren ondorio dela.

Txapelketa Nagusian gorputz berriak bistaratu ziren, gaitegiari astinaldi ona eman zitzaion eta, antzeman da eragin duela gizonezko bertsolari askoren diskurtsoetan ere.

153 129 IRITZIA

Hala ere, nahikoa lorpen ote da aldaketa ospatzeko? Botila erdi hutsa

ikusi nahi dutenentzat ez, zalantzarik

gabe, desoreka nabarmenegia baita

oraindik berdintasunaz hitz egiteko

eta proportzioa txalotzeko (aurten

3tik 1 baino ez da izan emakumezkoa).

Horretaz gain, ez dute asko lagundu

Txapelketan zehar piztu ziren zenbait

polemika eta susmo txarrek. Esate

baterako, historikotzat jo zen Irungo

finalaurrekoan pasatakoak: lehen aldiz

5 emakume saio berean aritzearen

euforia, amaierako puntuazio baxuek

erabat zapuztu zuten.

Buruz ikasi

beharrekoak

Nabarmena

izan zen irakurketa

feministaren eragina

2022ko Txapelketa

Nagusi osoan, orokorrean, eta edizioko bertsoaldirik

onenetan, zehatzago esanda.

Distiratsuenen

artean, gogoangarriak

izan ziren Oihana

Iguaranen ganbarako 3 lanak, Xorieri mintzo zen doinu berrian (amabakarraren, nerabe lesbianaren eta etxekoandre gutxietsiaren roletik).

Iraultzailea eta ausarta, Elizondon, Alaia Martinek eta Joanes Illarregik

sex-shop batean izandako elkarrizketa gogoangarria. Eta sailetik apartekoa, baiki, Aitor Bizkarraren Durangoko bakarkakoa, kalabazak jasotako

gaztearen larrutik, «kanpotik gizon plantetan, baina barrutik negarrez».

Ale onenak esanda, aitortu behar da upategietan ere ardo gutxi ontzen

dela finaleko bertsoak bezain ondo, ez sinestekoa baita, hilabete geroago, nola biderkatzen diren hotzikarak eta laburtu malkoen ibilgua, Iruñeko bertsoaldiak berriz entzutean.

Norabide aldaketa

Ezinezkoa da jokaldirik onenak laburtzea, baina bai hitz egitea datozen urteetako bertsolaritzan nagusitu daitekeen joera artistiko

hegemonikoari buruz (Txapelketak funtziorik badu, hori delako nagusienetakoa). Iraganean, eskola sortu zuen Amurizaren estilo ba rrokoak ; beste horrenbeste egin zuen baliabide berriak maisuki erabiltzean

zetzan Egañaren inpresionismoak ; egun, nabaria da bertsogintzak

hartua duela Lujanbioren

sinadura daraman

e rrealismorako joera, eguneroko gaiak ( hemen eta orain )

sobera apaingarririk

gabe eta kontaketa narratiboak xehetasunez marrazteko estilo estimatuarena.

Egungo bertsokera berrian, azken puntuaren mailu-kolpea ez da hain bortitza, ez eta hain agerikoak birtuosismoa, potolokeria eta abstrakzioa ere. Bertsolariak ez du punturik alferrik galtzen, eta borobiltzen da gezia, zenbait kasutan iruditzeraino erabat iraultzen dela bertsoaren egitura piramidal klasikoa (bukaeran lehertzearena).

154 129
Zalantzarik gabe, uste dut hausnarketa sakona behar duela bakarkako gaien izaera “irekiak”, agortzear legokeen bide bat dela ez esateagatik.

Lau urte barruko meloiak

Hurrengo edizioa aipatuta, eta etengabeko hobetu nahian dagoenez arrakasta ororen gakoa, aberasagarri deritzot zenbait eztabaidagai piztu edo, hizketa arruntean esanda, meloiak irekitzeko labana arrastoa egiteari.

Esate baterako, eta (beste behin ere) goizeko saioa mottel joan zela jakinda, zergatik ez arratsaldekoa gizendu edo gauekoa sortu? Eta finala larunbatez jokatuko balitz?

Beharrezkoa al da, mikrotik bueltan, aulkira arteko bertsolariaren

Elkano itzulera pantaila handian eta xehetasun osoz ikustea? Ekologismoa izango da 4 urte barruko gai izarra?

Eta zer gertatuko da ganbarako ariketekin? E?

Zalantzarik gabe, uste dut hausnarketa sakona behar duela bakarkako gaien izaera “irekiak”, agortzear legokeen bide bat dela ez esateagatik. Irekitik irekiegira dagoen muga hain da lausoa, ezen, nire ustez, aukerak eman adina arrisku eta susmo

txar pizten baititu txapelketetan azkenaldion orokortu den joera honek. Ezin da ukatu abanikoa zabaldu eta heldulekuak ez errepikatzeko neurri eraginkorra denik, baina aurten ez al da maizegi entzun “honek gaiari bete-betean heldu al dio” galdera? Gai irekiegiak zein puntutaraino bermatzen ditu bat-bateko lehia baterako funtsezko arauak? Gaizto jarrita, eta bertso oro ez dela %100 bat-batekoa jakinda ere, ez al die gai mota honek bidea errazten “etxetik ekarritakoei”?

“Gaixoak gu”, txapelketaren pizgarririk eta hizketagairik gabe geratu garenok. Oasiko hareatik

Arenara arteko bidean galdera

zorrotzen zezenek lo harrapa ez gaitzaten, piztu beharko dugu guk ere hurrengo Txapelketa Nagusirako atzera-kontaketa, kamiseta eta

souvenir marka baten erloju ezagunak San Fermin festetarako nola. Gutxiago falta da. •

155

TERRAZAKO IKUSMIRA

160 129
EDMILSON FERREIRA ETA AMAYA CARRICABURU
ANTXOKA AGIRRE ARG: CONNY BEYREUTHER
NAZIOARTEA

Dagonenekoz

nazioarteko aditu eta

inprobisatzaileen terraza

Txapelketa Nagusiko

finalaren paisaiaren

ohiko elementu bihurtua

da: Munduko puntu

ezberdinetatik etorritako

dozenaka lagun, denak elkarren ondoan, denak bapateko itzulpena

eskaintzen dien kaskoak

jarrita, harritu aurpegiaz

bertsoaz eta giroaz

gozatzen. Goizeko saioa

bukatu berritan Amaya

Carricaburu ikerlari

kubatarrari eta Edmilson

Ferreira inprobisatzaile

brasildarrari galdetu

nahi izan diegu terraza

horretatik ikusi dutenaz

Zein da zuen herrialdean ahozko inprobisazioaren inguruan egin duzuen ibilbidea?

Edmilson Ferreira. Ni, brasildar repentista guztiak bezala, kantua entzunaz zaletu nintzen. Nire aita oso zaletua zen eta irratian uneoro jartzen zituen repentistak kantuan ematen zituzten saioak. Esango nuke nire lehen oroitzapen musikala hori dela: aitak irratian jarritako repentisten kantua. Gero, familian bagenuen ohitura, Brasilen oso zabaldua dena, repentisten bertsoak jasotzen dituzten liburuxkak erosi eta elkarrekin kantatzekoa. Guzti hau asko gustatzen zitzaidan eta hamabi urterekin repentista izan nahi nuela erabaki nuen. Hogeitamar urtetik gorako ibilibidea egin dut ordutik, azken urte askoan repentista profesional bezala. Amaya Carricaburu. Musikologia ikasten ari nintzela punto kubatarrak indar gehien duen probintzietako batean, Pinar del Rion, egonalditxo bat egin nuen ikerlari gisa. Hor konturatu nintzen gutxi aztertutako fenomeno bat zela eta ikerlari gisa ekarpen bat egin nezakeela.

162

Normalean kantu inprobisatua aztertzen duten ikerlariak edo inprobisatzaileak dira eurak, edo familiatik datorkie zaletasuna. Ez da nire kasua. Ahozko tradizio hau batez ere landa eremuetan ematen da, eta ni kaletarra naiz… baina ezagutu nuenean harrapatu egin ninduen inprobisazioaren eta ‘controversia’ren magiak.

Ikertzen jarraitzea erabaki nuen eta Europar Batasunak ere finantzatutako proiektu garrantzitsu batean sartzea lortu nuen. Disziplina anitzeko proiektu bat zen, bertako inprobisazioak dituen berezitasun musikalengatik ezaguna den Sancti Spiritus probintzian zentratua. Besteak beste inprobisazio eskolak ireki ziren probintziako herri gehienetan, eta nik ikerketaren alorraren ardura nuen. Doinu ugari transkribatu nituen, inprobisatzaile ugari elkarrizketatu eta hortik puntoari buruzko nire lehen liburua argitaratu ahal izan nuen.

Orain doktore tesiarekin ari naiz. Kubako puntuak XX. mendean izandako historia litzateke gaia. Poesiarako eta kanturako gaitasunak uztartzen direnean sortzen den horrek erabat liluratzen nau eta nire ekar-

pena egin nahi nuke Kuban merezi duen garrantzia aitortu diezaioten.

Nola izan zenuten bertsolaritzaren berri? Nola iritsi zarete gaurko finalean egotera?

E.F. Bertsolaritzarekin izan nuen lehen kontaktua Jon Sarasuaren bidez izan zen. Urte batzuk pasa dira jada. Pernanbucoko Unibertsitate Federalean repentistekin aurkezpen bat egiten ari nintzen eta Euskal Herriko repentista bat zela esanez aurkeztu zitzaidan. Hemen inprobisatzaileei bertsolari deitzen diezuela esan zidan eta bertsolaritzaren inguruan eratu den mugimenduaren inguruko azalpenak eman zizkidan. Oso interesgarria iruditu zitzaidan eta nire kabuz informazioa bilatzen aritu nintzen gero. Geografikoki oso urrun egon arren gertuko zerbait zela ikusi nuen, eta gure artean izan genitzakeen antzekotasun eta ezberdintasunak ezagutzeko jakinmina nuen. Transmisioa nola egiten duzuen, mugimendua nola antolatu den, ze profesionalizazio maila dagoen eta abar. Bigarren topaketa bat izan nuen Sarasuarekin eta txapelketako finalera

163

Amaya Carricaburu

“Ederra litzateke hemendik lau urteko finalera etortzea eta euskara apur bat jakitea, bapateko itzulpenarekin beharrean zuzenean entzun eta ulertzeko gai izateko”

etortzeko aukera zegoela komentatu zidan. Guk ere egiten ditugu gisako ekitaldi handiak Brasilen eta hemengoa ikustea aukera ederra iruditu zitzaidan alderaketak egin eta agian guretzat baliagarria izan daitekeen zerbait ikasteko.

A.C. Nik Alexis Diaz Pimienta eta Maximiano Traperoren lanen bidez izan nuen lehen aldiz bertsolaritzaren berri. Inprobisazioaren mundua aztertzen hasita ez da hain zaila bertsolaritzarekin topo egitea... Laguna dudan beste ikerlari batek, Patricia Tapanesek, aipatu zidan lehiaketa handienaren finala ikustera etortzeko aukera. Karlosekin (Aizpurua) harremanetan jarri ninduen eta horrela iritsi naiz hona.

Ez du zerikusirik izan zure euskal jatorriarekin?

Ez. Badakit nire abizena eta nire izena euskal jatorrikoak direla, baina nire euskal jatorri horren inguruko informaziorik ez dut izan inoiz. Etxean ez dakigu zein den Kubara emigratu zuen euskaldun horren historia, eta gaurdaino ez diogu garrantzia handirik eman.

Bestela suertatu da, ikerlari bezala egindako ibilbideari esker.

Nolako esperientzia iruditu zaizue?

A.C. Banekien jende asko biltzen zela, hori esaten bait dizute ‘jende asko mugitzen du’, baina ikaragarria iruditu zait. Horrelako egitura bat, hainbeste jenderentzako tokia duena, eta goraino beteta ikustea… Aurikularrekin jarraituta gauza dezente galtzen ditugunaren sentsazioa daukat, eta bertsotan esaten dituzten zenbait gauza bertakoek ezagutzen dituzten erreferentzien ingurukoak dira, galdu egiten gara hor ere, baina nabari da inprobisazioaren maila sekulakoa dela. Esperientzia polita izaten ari da. E.F. Oso ederra. Niretzat ere esperientzia oso ederra izaten ari da.

Edmilsonek norbere herrialdeko fenomenoarekiko ezberdintasunekiko eta antzekotasunekiko jakinmina aipatzen zuen lehen. Zein iruditu zaizkizue nabarmenenak edo deigarrienak?

164 129
165 NAZIOARTEA 129
166 129

lean. Eta gustatu zait hemengoa, bertsolariei bestelako baliabide batzuk eta argudiatzeko bide ezberdin batzuk eskaintzen dizkiela iruditu zait.

E.F. Antzekotasunak ere badaude, noski. Guztia, geurea nahiz hemengoa, inprobisazioa da, eta horrek ahaidetasun bat ematen digu.

A.C. Ni bertsolaria pentsatzen ari den bitartean jendeak gordetzen duen isitasunak harritu nau gehien. Kuban musika instrumenturen batekin betetzen dira tarte horiek eta horrek nolabait jendearen arreta desbideratu egiten du musikariarengana. Hemen sortzen den tentsioa oso deigarria iruditu zait. Zailagoa iruditzen zait denak horrela zain eta isilik daudela bertsoa osatu beharra, badirudi jendea bertsolariaren pentsamenduak entzuten ari dela…

E.F. Niri gustatu egin zait isiltasun hori. Artistarekiko errespetua erakusten duela iruditzen zait. Errespetu handia zaio hemen bertsolariari. Bertso guztien bukaeran txalo jotzen du jendeak, bertsoa oso ona edo ez hain ona izan, eta hori ere oso polita iruditzen zait.

A.C. Erabiltzen dituzten doinuak ere gustatu zaizkit. Aberatsak iruditu zaizkit eta iruditu zait gaiaren arabera aukeratzen dituztela. Hori han ere egiten da…

Edo gaiak planteatzeko modua ere deigarria iruditu zait. Egoera zehatzak planteatzen dira etengabe. Kuban ez da horrela, han kontzeptu edo ideia abstraktuagoei kantatzen zaie norma-

A.C. Bai, garrantzitsuena hori da, eta hortan bat datoz. Gero egiteko modua da herrialde bakoitzeko kulturaren arabera aldatzen dena, baina hori aberasgarria da. Bestalde, hemengo tentsioa, isiltasuna eta abar aipatu ditut, baina badakit hau bertsolaritzak duen formaturik formalena dela. Suposatzen dut saio gehienak bestelako espazio eta giro batzuetan emango direla, festa giroan eta bestelako jarrera batzurekin. Kuban eremu txiki eta komunitarioetan

NAZIOARTEA 129
Ferreira
“Ekitaldiak hartu duen egiturak eta ekitaldiak berak duten neurria da ezberdintasun deigarrienetako bat”

sortzen da, gehienetan landa eremuan, eta ia beti festa giroan.

E.F. Formatu hau bera, ekitaldia hartu duen egiturak eta ekitaldiak berak duten neurria da ezberdintasun deigarrienetako bat.

Brasil munduan metro karratuko inprobisatzaile gehien duen herrialdea dela irakurri izan diogu Jon Sarasuari. Horrela da? Horrela izanik han ere izango dituzue ekitaldi handiak.

E.F. Asko gara Brasilen, bai. Ez daukagu datu zehatza kontrastatuta, baina 10.000 inguru izan gaitezkeela esaten da. Gero egia da horietatik erdia baino gehiago ez direla modu profesional batean aritzen, alegia, bigarren ogibide bat dutela, edo repentismoa dutela bigarren ogibide. Baina, bai kopuru handi bat da repentismotik modu profesional batean eta nahikoa modu duinean bizi garenona. Inguruko mugimendua ere nahikoa indartsua da.

Egiten dituzuen ekitaldi handienak?

E.F. Ekitaldi handiak egin izan dira, publikoan 5.000, 6.000 edo 10.000 lagun bildu

izan dituztenak. Baina falta zaiguna jarraitasuna da. Hemen lau urtean behin egiten da txapelketa hau, eta herrialdeko txapelketak sarriago. Gureak ekitaldi puntualak izaten dira, oso noizean behinekoak. Handienak bateko edo besteko tokiko gobernuek antolatutakoak izaten dira. Plaza publikoan egiten dira, sarrera ordaindu beharrik gabe. Bai egiten da publizitate kanpaina telebista bidez eta abar eta jende asko biltzea lortzen da. Baina, esandakoa, ez dago jarraitasun bat. Hemen dena elkarteak berak antolatzen du eta jarraitasun batekin egiten du.

Hemendik lau urtera itzuliko zinatekete?

E.F. Bai, bai, oso interesgarria iruditu zait. Aukera izango banu gustura itzuliko nintzateke.

A.C. Gaurko hau ikusita pentsatu dut nire jatorri euskaldun honi buelta bat eman beharko diodala. Ederra litzateke hemendik lau urteko finalera etortzea eta euskara apur bat jakitea, bapateko itzulpenarekin beharrean zuzenean entzun eta ulertzeko gai izateko. •

168
169 NAZIOARTEA 129

IRUÑEA

BERTSO
IBILBIDEA
ANDER PEREZ ARG: XDZ

Bi modu egon daitezke hiri bati buruz idazteko. Bata da kanpo behatzailearena, bertakoa izanagatik, kontakizunetik urruntzea hautatzen duena, ahalik eta zorrotzen, ahalik eta dokumentatuen, hiri horren berri emateko. Baina konta daiteke hiri bat norberaren bizitza kontatuz ere, edo oinarrituz, esan dezagun, norberak hiri horretako txokoekin izandako harremanetan. Bi bideak nahasiko dira orriotan, baina bigarrena gailenduko da, ez naizenez nor Iruñeko bertso ibilbidea modu objektiboenean kontatzeko, bertsolaritzarekin nik bizitako tokiak aipatu gabe. Horregatik geldituko dira kanpoan, adibidez, Gaiarre Antzokiko garai bateko Nafarroako Bertsolari

Txapelketako finalak, bertsolaritzaren historia liburu batean toki nabarmena luketenak dudarik gabe, baina ez nituenak bizi. Esan dezagun, beraz, ibilbide garaikidea dela hastera goazena.

Iruñeko Hegoalde Udal Ikastolan izan nuen lehen kontaktua bertsolaritzarekin. Soinketa gelako jaialdiez oroitzen naiz, Estitxu Arozena gazte eta Julen

Zelaieta oso gazte bat haur mordo bati kantari. Hogeita bost bat urte joan dira ordutik, eta izan dut aukera bertsolaritza beste toki askotatik bizitzeko, eta Iruñeko beste toki askotan. Baina gauzak zer diren, Hegoalde Ikastolako soinketa gelan egon ginen duela bi hilabete eskas, Nafarroa Arenako finaleko eguerdian, bertsolariek atseden har zezaten, ikastolakoek utzitako koltxonetak hartzeko. Biribildu da haria.

Zorionez, bertso plazak ez dira bakanak Hiri Buruzagian, nahiz eta hemen denentzat tokirik ez izan. Burura datozkit, adibidez, Arrotxapeako Errotaberri elkarteko bertso afariak auzoko festetan, edo Iturramako Civivoxean festen ataritan antolatzen zituzten jaialdiak, edo Bollo Bertso Saioak Descalzos

Carricako Erraldoien Txokoan, bertso otorduak Irrintzi Peñan edo Arrano

Elkartean, balkoitik balkoirako saioa Unika peñan, Takonera parkeko Nafarroa

Oinez txokoan sanferminetan antolatzen dituztenak, Sarasate pasealekuko oholtza handia, Txantreako Euskaldunon Biltokiko bertso eskolak eta saioak, eta beste hainbeste. Tamalez, ez dira horiek denak sartuko hemen hastera doan ibilbidean. Baina ez litzateke justua Iruñean bertso ibilbide bat abiatu, eta horiek behintzat aipatuta ez uztea. Goazen bada.

175 BERTSO IBILBIDEA 129

GELTOKIA: ZALDIKO MALDIKO

Zaldiko Maldiko Elkartea da Iruñeko bertsolaritzaren Meka. 1981ean sortu zenetik, etengabe aritu da bertsolaritzaren sustapenean. Antsoleaga Carricako bederatzigarrenean dago, San Saturnino eliza inguratu ahal izateko kaleak bihurritzen diren tokian –kasualitatez, kaleari izena ematen dion Florencio Ansoleaga arkitektoa, euskal kultura bultzatzeko 1877an sortutako Nafarroako Kultur Elkargoko fundatzaileetako bat izan zen–.

Eusko Ikaskuntzak deituta, Xabier Amurizak 1981ean Iruñean emandako hitzaldi batean finka ditzakegu hiriburuko bertsolaritza garaikidearen zimenduak. Diotenez, arrakastatsua izan zen solasaldi hura, eta ezinbesteko akuilu izan zen, han ibilitako gazte batzuk –tartean Lontxo Aburuza edota Mikel Taberna– elkartu, eta Iruñeko lehen bertso eskola sortzeko, non eta Zaldiko Maldikon. 1982an antolatu zituzten lehen eskolak, Amurizaren hitzalditik urtebetera. Geroztik, bertsoak ez du etenik izan Zaldikon.

129 01

Mota guztietako saioak izan dira gainera: bertso afariak mahai bueltan, Bertso Eskoletako topaketak, Bardoak taldekako txapelketako saioak, Nafarroako Eskolartekoko finala 2015ean –Joanes Illarregik jantzi zuen txapela–, hitzaldiak, eta, zertan ezkutatu, gau osoko bertso parrandak ere bai.

Azken urteetan, Zortziko Maldiko ekimen berritzailea da aipagarri. Iruñerriko hainbat bertsolari eta bertsozale gaztek bultzatuta, mota askotako saioak antolatu dituzte, arrakastaz. Bereziki gogoangarria da 2022ko urtarrilaren 13an antolatutako bertso afaria, Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal kantari, biak txapela jantzi berritan –Nafarroakoa bata, Bizkaikoa bestea–. Tamalez, ez da posible izan orduko grabaziorik topatzea, ez eta beste Zortziko Maldikoko saioren batekoak ere. Zaldikon gertatzen dena, nonbait, Zaldikon geratzen da.

177 129 BERTSO IBILBIDEA

Baina ez beti. Izan ere, badira Zaldikon sortu, baina hiri osoan barreiatzen diren bertsoak ere. Santa Ageda bezperako koplak dira horietako batzuk, urtero paperean jarri, eta kalerik kale kantatzen direnak. 2021ean, pandemiaren erruz, urteetako ohitura ospatzeari utzi behar izan zion elkarteak, hain justu 40 urte egiten zituenean. Abesbatzarik ez zen irten orduan, baina koplak bai, jarri jarri ziren, eta sare sozialetan hedatu. Orduko horiek dira gaur hona dakarzkigunak.

Aurten, Zaldikok berrogei urte ez da itzali sugarra, Pandemia guztien gainetik, marka ospatu beharra.

Pinpinela bikotea dira Maya jauna ta Esporrin. Haserre plantak egin ta gero euskararen kontra egin.

Hiriko euskal haur eskoletan, nabarmen atzera goaz. Gure oihua entzun dezaten: “auzo orotan euskaraz”

Hamabi gazte joan behar dira Madrilgo auzitegira

Ea laster erran dezakegun: “Monarkia erori da”

Hitzaldiak, kontzertuak, dantza xurrupa eta otamen, oraindik kide egin ez denak ez daki zer galtzen duen.

Pandemia aitzakia dela toki orotan terrazak, izurria pasatuta ere, akabo bai gure plazak.

Bertze birus bat ere badabil txit zitala alafede; euskarafobia izena du, bain txertatuak gaude.

Konparazio batera, alkatea kutsatua dago larri, Zaldikoren ziztada beharko diogu ipurdian jarri

Milaka lagun euskal mundura hirian ditu ekarri, Arturo Campionen bidea benetan gogoangarri

Birus kaxkar honi ez diogu besta zapuzten utziko, berrogei urte bete ditugu biba Zaldiko Maldiko!

178 129

GELTOKIA: SANTA ANA PLAZA

Z

aldikotik atera, San Saturnino elizako atari ederra gurutzatu, eta Jarauta kalea hartuz gero, laster iritsiko gara Santa Ana plazara. Urte askotan itxita egon ostean, orain urte gutxi batzuk ireki zuten plaza berriz ere, inguruko auzokideen ekimenez. Bertan kokatzen da Piparrika baratze komunitarioa, eta Alde Zaharreko egitasmo askoren topalekua da, auzokide askorentzat txoko kuttuna izateaz gain.

2019an sortu zenetik, hura da ere Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskaldunaren emanaldi nagusirako agertokia. Zaldiko Maldikotik abiatzen da urtero inauteria, kokobeltz, kokoxuri eta musikariekin, eta hainbat asaldu egiten dituzte Alde Zaharreko hainbat tokitan. Eguerdi partean, Santa Ana plazara agertzen da segizioa, eta han eskaintzen dute libertimendua.

Bertsolaririk ere ez da falta izaten, eta ez dute ardura txikia. Kokobeltzen eta kokoxurien arteko xextran lekuko dira, lehen lerrotik entzuten dituzte zirtzilen trufak eta burlak, azken urtean Iruñean eta Euskal Herri

180 129 02
Arg: Iker Moreno
182 129

osoan emandakoei buruzko iruzkin garratzak, eta haiei dagokie, bertsoz, parodia osatzea, edo plazan ikusitakoari buruzko gogoeta kantatzea.

Inauteria bukatzen denean, ohiko patxadara bueltatzen da Santa Ana plaza. Bere huntz eta bere arbola, itzala eta freskotasuna eskaintzen du, adibidez, uda arratsaldeak pasatzeko. Haiei jarri zizkien bertsoak Irati Majuelok, Santa Ana plaza, 2020ko udan izeneko sortan.

Kanika batek jauzi egin du azkazaletik lauzara

kristal barnean igar daiteke

mundu latz baten dardara

haur musugorri baten eskuek

gidatua herrestara

oharkabean erori dena

zalantzaren estoldara

Amona ez den emakumeak

soinekoa du eskegi

mundu zaharraren abail-unea

ikusiz beren-beregi

iraganean errukitzeko

ez dituenez bi begi

nahiago sobran dituen gauak

eguzkitan jartzen segi

Soinekoaren mahukatik behera

huntzaren itzal freskora

babesten dira auzokideak

aita, alaba, iloba

izar azpian kiribilduko

dira hitzak horman gora

opor gabeko udako gauek

berpiztu dute agora

Zine-areto izan nahi zuen hormak bere irudian

baina ametsak zapuzten dira

maskarape urdurian mintza daitezkeen hormak ez dira sartzen hiri-araudian argi urdinak baino ez ditu islatu bere zurian

«Kalea ez da poliziarena»

pintada bat da agertu hatz puntak zikin ditu gazteak ta adrenalina gertu plaza bat izan litekeena hark duenean ulertu

intentsitate baxuko uda

eskuetan zaio lehertu

Iraila usain daiteke arin

mahats ubelduen brisan hiru hilabete zer dira baina

plaza zahar baten bizitzan uda joan da despistearen ta beldurraren gerizan

hurbildu ahala ihesi doan sugandila bat bailitzan

183 129 BERTSO IBILBIDEA

GELTOKIA: ANAITASUNA N

Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finaletako kokalekua izan da Anaitasunako kiroldegia. 1971n eraiki zuten pabiloia, Anaitasuna kirol elkarteko eskubaloi taldearentzat jokalekua izan zedin. Takonera parkeko mutur batean dago, hiri zaharra amaitu eta Donibane auzoa hasten den tokian.

2013an egin zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finala Anaitasunan. Xabier Silveira atera zen orduan txapeldun, bere zazpigarren txapela eskuratuta. “Seinalea jaso duzu, orain ez dago atzera bueltarik” kartzelako gaia entzuteak segidan darama oroitzapena final horretara.

Orduan hasitako bideak ez zuen segida zuzenik izan, 2015ean, Iruñeko Udalak ekitaldia diruz laguntzeari uko egin eta, ondorioz, Elizondora eraman zuelako finala Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Baina berriz itzuli zen txapelketa Anaitasunara 2017an, eta han egin dira azken hiru finalak. Lehen bietan, Julio Sotok irabazi zuen txapela. Azkenekoan, 2021ean, Saioa Alkaiza atera zen txapeldun: bakarkako ariketan gasolindegi bateko langilearen ahotik kantatutako bertsoak dira hona ekarri ditugunak.

184 03

N-121A

aurrean dudan paisaia

Ultzama aldean nago

eskutan diesel usaia.

60 urte ia

jubilatzeko garaia

baina zimurrak pilatzen

hementxe daukat bisaia.

Uztea nahiz ta litzakeen

arimak leukakeen nahia

gaua gasolindegian

ez baita gauza alaia (bis)

nire bizitza delako

saltzen dudan erregaia.

Berrogei urteetan ni naiz

hemen egon den pertsona

depositoa betetzen

edota saltzeko horma.

Beti diskretu etorri naiz

ez makillaje, ez gona

arriskupean baitago

mostradorean dagona.

Baina hala´re beldurrez

dabil nere zoriona

aizto bat zait bihotzean

kamioneroaren broma (bis)

zein desberdina litzakeen

izanen banintz gizona.

Prekario izatea hori da nere desditxa

hutsaren hurrena baita hemen dudan lan baldintza

“Kaixo, egun on”, “Kaixo, guapo” gainera jatorki hitza eta otso begiz haiek neri so egiten dabiltza. Hala’re bueltatuko naiz nahiz eta hau dudan bortitza bihar ere argituko du aterako da argi printza (bis). tamalez horrela baita langilearen bizitza

SAIOA ALKAIZA

Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzako geltoki ere izan da Anaitasuna kiroldegia, bitan. Areto horretako bertso hitzorduetara lotuta gelditu dira, adibidez, 2009an Julio Sotok eta Unai Iturriagak mitin batean dauden entzule aspertuen paperetik kantatutako koplak, edota Aitor Sarriegik, 2017an, enpresako nagusiari botatako gintonica.

185 129 BERTSO IBILBIDEA

GELTOKIA: LABRIT

Erreferenteak ez dira beti errepikatzearen errepikatzeaz sortzen. Labrit pilotalekuak, adibidez, behin bakarrik jaso du Nafarroako Bertsolari Txapelketako final bat, eta, txapelketaz harago, ez zaizkio ere bestelako bertso hitzordu asko ezagutzen, mitinen bateko bertso solteren bat edo beste. Eta hala ere, askori datorkio frontoia burura, Iruñea eta bertsoa, bertsoa eta Iruñea, lotu dezaten eskatutakoan.

1952an eraiki zuten, izen bereko kalean, Alde Zaharra hegoaldetik finitzen den tokian. Bombonera izenez ere ezaguna da, Buenos Aireseko Boca Juniors futbol taldearen estadioari –eta bertan sortzen den giro beroari– keinu eginez. Ezinbesteko erreferentzia da pilota munduan, baina bada ere memorian iltzatutako toki bat bertsozale askorentzat.

2011ko Nafarroako finalak du errua. Lepo betetako pilotalekuan –lepo kantxa, lepo harmailak- jokatu zen azken hamarkadetako final gogoangarrienetako bat, apirilaren 9an, urte hartako Korrikak Iruñea zeharkatu zuen egun berean. Julio Soto eta Xabier Silveiraren arteko buruz buruko berri bat utzi zigun final hark, eta bigarren txapela Sotorentzat. Egun hartako kokalekuari keinu eginez, hala paratu zuen Alaitz Rekondok kartzelako gaia: “Pilotaria zara. Buruz buruko finala jokatzen ari zara. 21na dago partida. Azken sakea egitera zoaz”. Sake eta erremate, hona ekarri ditugu buruz buruko hartako bertsoak, bai eta Estitxu Arozenak, haurdun zela, Labriteko oholtzatik kantatutako azken agurra ere, bere azken txapelketa –oraingoz? – izan zen hartan.

186 129 04

Ni Irujoren gorpuan, txapel bat dago jokuan. Tanto lortu hemen lortu han ta indarrak akorduan Aimar eta ni, ni eta Aimar aldiro juntu-juntuan.

Miribillako frontoizar hontan presioa hartuta kontuan. hogeina berdin hogeitabana, artekariak kantuan.

pilota eskutan hankak dardarka, ezin eutsi talentuan.

Beldurrak zertaz agertzen dira azkeneko momentuan?

Miribillan jende pila, emakumezko, mutila. Biok txapel baten bila ta pelota borobila Banoa pausoz tipi ta tapa, estutu dut ukabila, atzera bista gero goruntza, aurpegi zurbil-zurbila. Txapela dago aldi berean urruna eta hurbila.

Egin dut bote kolpe eman diot bueltan dihoa gurpila. Kale edo bale, bale edo kale Baina bukatu dadila.

187 129 BERTSO IBILBIDEA
JULIO SOTO

Gaztetan hasiko nintzen joaten entrenatzera, frontoira asteartero eskuak hola jartzera.

Denborarekin ohituta egin nuenez hobera, heldu nintzen profesional maila hontan jokatzera.

Abel Barriolaren aurka dut lehen txapel aukera, ta puntun nago sake hau botatzeko txapapera, ea behingoz iristen den txapelduna izatera

Txapeldun izateko ere sekula ez da berandu, eta Abelek ez du hau nik baino guttigo landu. Bera lanaren ondorio nik zorte pila izandu, orain ez dakit txapela oparitu edo saldu

Serio bera izan dedin txapeldun nik orain malgu jokatu behar dut, berdin zait Irabazi edo galdu.

Pertsonak bizitza hontan zoriontsu izan behar du

188
XABIER SILVEIRA

Hiru hilabete t’erdi ez ahots ta ez izen, tabladuan egoteko ze txikitxoa naizen. Amonak ez baina aittonak nahi zuena hori zen. Aupa denei pozik egon naiz saioa aditzen, ea harro erraten dudan joan ahala handitzen: “nere amaren sabelean Labriten izan nintzen”.

ESTITXU AROZENA

Goza dezagun Landetxez

129 BERTSO IBILBIDEA
www.oiartzun.eus

GELTOKIA: GURUTZE PLAZAKO INSTITUTUA

Bertsoaroa bete-betean gaudela iritsi zait lerro hauek idazteko eskaera. Eta ez dira gutxi egunotan gugana hurbildu direnak, garai bateko Gurutze Plazako saioak gogoratuz, nola ote zen posible astetartez ia 600 lagun biltzea saio baten bueltan. Teorien artean batek konbentzitzen nau gehien: garaiotan –eta ez nabil hain aspaldi– urte osoko jaialdi handi bakarretakoak izaten ziren Bertsoaroakoak. Gaur egun, zorionez, ugaritu dira bertso plazak Iruñean, eta urte osoan zehar izaten da eskaintza.

Edonola, ezin da izan hori Gurutze Plazako institutuko aretoan bizitako bertso festei garrantzia kentzeko motibo. 2018an antolatu zen bertan bertso saio bat azkenekoz, eta, hala ere, askorentzat eskutik doaz oraindik Bertsoaroa eta Gurutze Plazako institutua.

Hiriburuko ikastetxe zaharrenetako bat da Gurutze plazakoa. 1944koa da egungo eraikina, eta garaiko arkitekturaren kutsu frankista dario. Ez da alferrik kokatzen hiriaren bigarren zabalgunean, tradizionalki, eta salbuespenak salbuespen, hiriko sektore espainolista eta kontserbadoreenen auzune izan denean. Alde horretatik, transformazio ederra bizi zuen tokiak urtero, Bertsoaroak hara bisita egiten zuenean.

129 05

SUSTRAI COLINA

Kale ixkin batean

ninduten ipini

argi ditzadan heldu

gazte eta nini

baina guztiei ezin

argirik eskeini

biok baitabilkigu

nahiko zeremoni.

Irtetzen zarenean

alferrik nago ni.

JON BARBERENA

Ez zaite gutxietsi

oraindikan aizu!

Eta nere aurrean

ez zaite jarri zu!

Ni nauzu hori-hori

ta garretan sutsu

nere hortan baditut

hainbertzeko luxu

zuk mozkorrak eusteko soilik balio duzu!

SUSTRAI COLINA

Nahiz entretenigarri naizen mozkorrentzat beste funtzioak dauzkat horrela deritzat. Beroa izan neike eskale batentzat aterpea ez bada euskarri bat behintzat etxerik ez daukaten maiteminduentzat.

JON BARBERENA

Ni naiz alderdi hori eta zeru urdin ni naiz maiteminduen zorion eta min ni naiz landarearen indar urrezko fin ta zu berriz hor zaude altzairutan gordin farolaz poesia ezin leike egin!

Niretzat, Ainhoa Aranburu gai-jartzailearekin lotzen dira saio horietako une gogoangarrienetako asko. Txapelketako egitura zurrunetik kanpo, molde berriak proposatzen, eta bertsolariak jolas xelebreetan kantari jartzen asmatu zuen Aranburuk jaialdi horietan, publikoarentzako gozagarri.

Hona dakarzkigunak, ordea, Fernando Anbustegik 2008an paratutako gaiari Jon Barberena zenak eta Sustrai Colinak kantatutako

lehen lau bertsoak dira. Eguzkia zen Jon, farola

Sustrai, eta elkarrizketa ederra osatu zuten bien artean.

191 129 BERTSO IBILBIDEA

GELTOKIA: NAFARROA ARENA

N

afarroa Arenak ezin zuen Iruñeko bertso ibilbide honetatik kanpo gelditu. Bertsolaritzaren mugimenduarentzat Txapelketa Nagusia baldin bada egitasmo handiena, finala da txapelketa horren gailur. Eta aurten, sorionekuak gu, Iruñean izan baitugu finala. 2022ko abenduaren 18an egin zen, 13.000 lagun baino gehiago bertan zirela.

Iruñeko finalak bazuen kutsu sinboliko nabarmena. EAEtik kanpo egiten zen lehena zelako batetik, lehen aldiz hiru emakume zirelako oholtza gainean, zortzitik hiru bertsolarirentzat lehena zelako… Aldaketa horiei erreferentzia egin zion bertsolari batek baino gehiagok lehen agurrean, eta baita ñabardura ederra jarri Maialen Lujanbiok ere (gauzak gertatu daitezkeenean gertatzen direla nago / beti gertatu behar zuketena baino beranduxeago).

Zaila da zazpi ordu baino gehiagoko bertso jario batetik ale bakan batzuk aukeratzea. Baina hautatu beharra zenez, buruz burukoan, zortziko txikian, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok kantatutakoak ekarri ditut nik hona, goi-goian bukatu dadin ibilaldi hau, goi-goian bukatu zen bezala Iruñeko final hura. Nahi duzuenera arte! •

192 06

MAIALEN LUJANBIO

Nik bai zerbait nuela

androgino kutsu

norbait aukeratuko

eta hautatu zu!

Kortxo puntari eman

metxeroakin su

betartea pixka bat

belztu beharko duzu!

AMETS ARZALLUS

Lasai, ni ere banaiz

mira beltzekoa

ta hemen sentitzen naiz

aski etxekoa

errea egiteko

zure antzekoa

nahita hautatu naute Iparraldekoa.

MAIALEN LUJANBIO

Bastante ona zara

errean kopian nere kolorerik ez

dezu bekokian.

Burua nola jarri

pinta egokian?

Ilea dugu justu

kontrako tokian!

AMETS ARZALLUS

Bai gure lepo gainak nolako kulunka!

Zu sotana bat zara ni elur maluta kostako da berditzen zuk daukazun looka* ez dakit nork egin behar didan ba peluka!

MAIALEN LUJANBIO

Filmari aukera bat emango diogu gero beharko ditu atrezzo ta koru extra batzuk ere bai eta hor gero gu Amets Arzallusena zeinek egingo du?

AMETS ARZALLUS

Ba doble baten bila hor hasi naiz soaz hautagairen batzuk jo ditut lehen pausoaz Egaña, Mendiluze aukeretan doaz ta beste batzuk ere bidean gogoaz.

193 129 BERTSO IBILBIDEA
194 129

#129

Nabarituko zenuen: jantzi berriekin gatoz. Unai Gaztelumendi sastrea aritu da guretzako erropa berriak josi eta josi. Ez dakigu zuri, baina gu ispilu aurrean jarri gara eta gustatu zaigu ikusi duguna.
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.