Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 57

Federico Roncali jenerala gobernuburu jarri zen. Ez dago esan beharrik: Bravo Murillo Gobernutik kentzean bere konstituzio-proiektua ere bertan behera etorri zen. 3.6. 1856ko Konstituzio jaiogabea 3.6.1. Aurrekariak Bravo Murilloren gobernuaren ostean, hurrengo hauek etorri ziren: Federico Roncalli jeneralarena (dimisioa aurkeztu behar izan zuen, Gorteak aurka zituelako), Francisco Lersundi jeneralarena (1853ko apirilean lortu zuen boterea eta handik hilabete batzuetara dimisioa aurkeztu zuen, trenbideetako emakiden inguruan sortutako eskandaluarengatik) eta Luis José Sartorius San Luisgo kondearena (1853ko irailetik aurrera izan zen lehendakari). Baina egoera politikoa lehertzeko puntuan zegoen: aurrerakoiek gobernutik kanpo egoteko konspirazioa egiten zuten, moderatuak zatituta zeuden, gobernu moderatuen izen ona (batez ere Sartoriusena) gainbehera etorrita zegoen, trenbide-emakidetako eskandaluengatik eta administrazioirregulartasunak egozten zitzaizkiolako. Egoera horri aurre egiteko, Sartoriusek zapalkuntza hautatu zuen: egunkariak itxi eta erbestealdiak agindu zituen. Neurri horien guztien bidez, jende guztia bere aurka jartzea besterik ez zuen lortu. Pronuntziamenduak eta matxinadak biderkatu egin ziren: garrantzitsuena 1854ko ekainean gertatu zen eta Leopoldo O’Donnell jeneralak egin zuen Vicálvaron. Vicálvaroko gertaeren ostean eta moderatuek aurrerakoiak erakartzeko egindako «Manzanaresko manifestuaren» ondoren, aurrerakoiak altxamenduaren alde agertu ziren. Sartoriusen gobernua uztailaren erdialdean erori zen, eta Fernando Fernández de Córdoba jeneralak, goiz horretatik gobernatzen ari zenak, ez zituen kaleko istiluak mendean hartu eta, beraz, gobernua Angel de Saavedra Rivasgo dukearen esku utzi zen. Gobernu horrek egun gutxi iraun zituen. Azkenean Salbamendu Batzar bat eratu zen, Evaristo San Miguel jenerala buru zela, herriaren eta erreginaren artean bitartekari izateko. Horrez gain, gatazka bertan behera geratu zen eta Logroñon erretiroa hartuta zegoen Espartero jeneralari deitu zitzaion. Erreginak Gobernua eratzeko eginkizuna Esparteroren esku utzi zuen. Gobernuan O’Donnell jenerala ere sartu zen, Gerra ministro moduan. Modu horretan, «biurteko aurrerakoi» izenekoa hasi zen. Gobernu berriak matxinadak amaitzea lortu zuen, María Cristina Borboikoa erbestera bidali zuen, negozio ilunak zituelako eta politikan egindako esku-sartzeengatik, eta ganbera bakarreko Gorte konstituziogileak deitu zituen. Azken horiei Konstituzio berria idazteko agindua eman zitzaien. 57

Konstituzio zuzenbidearen.indd 57

28/12/07 09:53:47


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.