Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 49

Berriro ere, gogoan izan behar dugu erregeak Gorteak deitu eta eten egiten zituela eta desegin zitzakeela. Deialdiari dagokionez, Gorteak deitu ezean, modu automatikoan bilduko ziren abenduaren 1etik aurrera, eta deialdiaren datari dagokionez, esan behar da Gorteak deitu zirela ez herritarren intereserako komenigarriena izan zenean, kasuan kasuko Gobernuari komeni izan zitzaionean baino. Gorteak desegiteko eskubideari buruz, goian esandakora joko dut. Gorteen eginkizunei eta legegintza-eginkizunari dagokienez, Gorteek ekimen legegilea zuten (erregearekin batera). Lege-proiektu edo -proposamenak bi ganberek onetsi behar zituzten (kontribuzioei eta kreditu publikoari buruzkoak izan ezik, horietan Kongresuak lehentasun argia baitzuen), eta gero erregeak sendetsi egin behar zituen. Aurrekontueginkizunari dagokionez, Gorteek urtero aztertu behar zuten Gobernuak aurkeztutako aurrekontua (hori ere ez zen bete). Amaitzeko, koroari lotutako eginkizunei erreparatuz, Gorteek hurrengo hau egiten zuten: erregearen zina hartu, koroaren oinordetzari buruzko zalantzak argitu, Konstituzioan ezarritako kasuetan erregeordetza izendatu, errege adingabearen tutorea izendatu (halaxe egin zuten Argßelles erregina adingabearen tutore izendatu zutenean, horrek erreginaren ama erbesteratuaren protesta eragin arren; azken horrek erabaki horren aurkako manifestua argitaratu eta O’Donnellen, de la Concharen eta 1841eko urriko pronuntziamendua bultzatu zuten gainerakoen babesa jaso zuen), eta oinordetzatik kanpo utz zitzaketen gobernatzeko gaitasunik ez zutenak edo egintza jakin batzuen ondorioz oinordetzako eskubiderik gabe geratzea merezi zutenak. Gogoan izan behar da ministroei erantzukizuna eskatu ahal zietela: azken kasu horretan, Kongresuak salatu egiten zuen eta Senatuak kasua epaitu. c) Botere judiziala: Konstituzioan adierazpen hori erabili eta epaitegi eta auzitegiek epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko eskumen esklusiboa zutela ezarri zen; horrez gain, zigor-prozesuen publizitate-printzipioa, epaileen mugiezintasuna eta horiek beren egintzengatik zuten erantzukizuna bildu ziren. Gainerako arazoak geroagoko lege batera igorri ziren (epaitegiak zehaztea, epaitegien antolaketa, ahalmenak, etab.). Estatuaren lurralde-antolaketari dagokionez, Konstituzioan udalerrien eta probintzien araberako zatiketa ezarri zen. Udalak legez horretarako gaitutako auzokoek izendatzen zituzten. Probintzien buru Diputazio Probintzialak ziren eta kideak Gorteetako diputatuak hautatzen zituzten hautagai berberek izendatzen zituzten. Gainerako guztirako, Konstituzioak geroko garapen-legeetara jo zuen. Hain zuzen ere, 1840ko Udal Legeak Konstituzio hau indarrean egon zen aldian tentsio politikorik handiena eragin zuen, horren ondorio politikoak toki-esparru hutsa baino askoz harago zihoazen eta: udal hauteskundeak kontrolatzen zituenak Gortee49

Konstituzio zuzenbidearen.indd 49

20/11/07 16:48:48


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.