nadoreari egindako azalpen luzea du, 1834ko apirilaren 17koa, testuaren esangurari eta irismenari buruzkoa. Hilabete geroago Gorteak deitu ziren, Behe Ganberako (orain Prokuradoreen Estamentu deitua) hautaketa-sistema ezarri zen, Goi Ganberako (orain Handikien Estamentu deitua) kideak izendatu ziren eta bi Ganberen araudiak argitaratu ziren. 1.2. Ezaugarriak Testuaren ezaugarriei dagokienez, Errege Estatutua testu laburra dela esan behar da (50 artikulu ditu). Testua osatugabea da, hurrengo hauek soilik arautzen dituelako: Gorteen antolaketa eta funtzionamendua, Gorteen eskumenak eta horiek koroarekin dituzten harremanak. Eskubide eta askatasunei buruzko arauketarik ez duenez, esangura oso zabalean har daiteke Konstituzio moduan. Gainera, testu malgua da, ez baitzuen eraldaketa-prozedurarik ezarri eta, beraz, lege arrunt bat eraldatzeko ezarritako prozedura berbera erabiliz eraldatu zitekeela ulertu zen. Printzipioei dagokienez, hurrengo hauek nabarmendu daitezke: a) Errege Estatutuak subiranotasunaren titulartasunari buruz ezer esan ez arren, orain ez da nazio subiranotasuna aldarrikatzen, Cádizko Konstituzioan egiten zen moduan. Doktrinaren gehiengoaren esanetan, testutik ondorioztatzen da subiranotasuna erregeak eta Gorteek elkarrekin zutela eta, beraz, Espainiako politikari kontserbadoreen artean XIX. mendean ospe handia izan zuen teoria bat aurreratzen zuen, «barne Konstituzioaren teoria» izenekoa. Teoria horren arabera, subiranotasuna, botere oso eta gorengo moduan ulertuta, Espainiako tradizio historikoaren arabera Gorteei eta erregeari zegokien; horren arabera, bi erakundeak ahal gorengo eta beharrezkoak ziren, eta, beraz, bibiek gai garrantzitsuak erabakitzen parte hartu behar zuten. Hala ere, beste autore batzuen ustez, egiatan, erregearen subiranotasunera itzultzea zen, nahiz eta koroak beste konstituzio-organo batzuei eskumen batzuk laga; b) botere-banaketaren printzipioa, modu malguan ulertuta; horrela, botereen arteko lankidetza errazten zen (Ministroen Kontseilua modu formalean eratu zen, ministro eta parlamentari karguen arteko bateragarritasuna baimendu zen, erregeak eta Gorteek elkarrekin jardun behar zuten —arazo garrantzitsuak ebazteko, tributuak eta kontribuzioak eskatzeko, etab.—, erregeak Gorteak deitu, eten eta desegin zitzakeen —horri esker, Espainian lehenengoz planteatu zen kabinete-arazoa, eta zentsura-botoa onartu zen. Tresna horien bidez, Parlamentuak Gobernuarekiko konfiantzari eutsi edo konfiantza baztertzen zuen eta, horrela, «de facto», araubide politikoa parlamentu-sistemarantz bideratu zen; c) Estatutuaren izaera «moderatua», defendatzaile batzuen ustez, ordena eta askatasuna, tradizioa eta eraldaketa bateratu nahi zituena. 40
Konstituzio zuzenbidearen.indd 40
20/11/07 16:48:47