Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 39

2. ikasgaia

Aldi isabeldarra

1. 1834ko Errege Estatutua 1.1. Aurrekariak Fernando VII.a 1933ko irailaren 29an hil ondoren, lehenengo gerra karlista hasi zen, 1839 arte luzatu zena. Isabel erregearen alaba adingabea zenez, erregeak testamentuan erresumaren gobernadore izendatu zuen María Cristina Borboikoa emaztea, eta Gobernu Kontseilua eratu zuen Estatuko arazo guztietan erreginari aholkua emateko. Kontseiluko lehendakaria Francisco Cea Bermúdez zen. Dena den, azken horrek ideia kontserbadore gogorrak zituen (erregeordetzaren aldian gobernu-programa izan nahi zuen manifestuan islatuak) eta berak egindako politika ez zen liberalen gustukoa izan (ezta karlisten gustukoa ere; azken horiek Karlos María Isidro infantearen alde altxatu ziren). Liberalek politika-aldaketa, Gorteak deitzea eta Konstituzio berria eskatzen zituzten. María Cristina erregeordeak amore eman behar izan zuen eta, 1834ko urtarrilean, Cea Bermúdezen ordez Francisco Martínez de la Rosa ezarri zuen, liberal moderatua. Hori dela eta, handik gutxira konstituzio-testua egongo zela pentsatu zen. Hain zuzen ere, horrelaxe gertatu zen: Gobernu berriak konstituziotestu berria eman nahi zion herrialdeari, 1812ko Konstituziora itzuli gabe. Horretarako, testua egiteko prozesua berehala jarri zuen abian. Gorterik ez zegoenez, guztia Gobernuaren esku geratu zen eta proiektu berrian eginkizun nabarmena izan zuten Francisco Martínez de la Rosak eta bere Gobernuko kideek, hain zuzen ere, Javier de Burgosek eta Nicolás María Garellyk. Behin betiko testua María Cristina erregeordeak aldarrikatu zuen 1834ko apirilaren 10ean. Aurrean Ministroen Kontseiluak erregina gober39

Konstituzio zuzenbidearen.indd 39

5/12/07 11:43:31


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.