Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 224

zoizkoa dirudi indarraldi horretan sortutako ondoreak, printzipioz, baliozkoak izatea. Amaitzeko, Konstituzioan ezarri da hogeita hamar eguneko epean Gorteek lege-dekretuen izapideak egin ahal izango dituztela lege-proiektuak balira bezala, presako prozedura erabiliz. Prozesua honakoa da: lehenengo eta behin, lege-dekretua Kongresuan baliozkotzen da, eta behin baliozkotuta, Kongresuko lehendakariak galdetzen du ea parlamentuko talderen batek nahi duen izapideak lege-proiektua balitz bezala egitea. Hori horrela balitz, ganberak horren inguruko erabakia hartuko du. Ganbera alde agertzen bada, izapideak lege-proiektua balitz bezala egiten dira, presazko prozedura erabiliz (KOAren 151. art.). Orduan bai, legegintza-prozedura aplikatuko da (presakoa izan arren), bai Kongresuan bai Senatuan, eta bi ganberetan onetsiz gero, orduan ez da errege lege-dekretua, lege arrunta baino; hau da, izaera juridikoa aldatzen du eta berritze juridikoa gertatzen da. Edonola ere, eskatzen dena da hogeita hamar eguneko epean izapideak presako lege-proiektu gisa egingo diren erabakitzea, eta ez hogeita hamar eguneko epe horren barruan lege gisa onestea, epe luzaezin horretan ez baitago horrelakorik egiteko astirik. Lege-dekretuen kontrolari dagokionez, bi kontrol mota bereizi behar dira: batetik, Kongresuko parlamentu-kontrola, arazo juridikoei zein aukera hutseko arazoei buruzkoa izan daitekeena, eta bestetik, lege-dekretuen jurisdikzio-kontrola, esanbidez Konstituzio Auzitegiari dagokiona, legelerruneko araua baita. Konstituzio Auzitegiaren kontrola arazo juridikoen ingurukoa baino ez da (gaitzen duen egitatea —hau da, beharrizan berezi eta presakoa— gertatu bazen, prozeduraren erregulartasuna, arauketaren konstituziotasuna, etab.), eta, nabarmena denez, ezin da hedatu aukera politikoen inguruko arazoetara. Terminologiari dagokionez, aurrean ere esan dudanez, EKren 86. artikuluan lege-dekretuei buruz hitz egiten den arren, erabilitako izendapen ofiziala errege lege-dekretua da, eta guztiak Estatuko Gobernuak emandakoak dira. Planteatu den zalantza da ea posible den autonomia-erkidegoetako Gobernuek lege-dekretuak onestea. Doktrinaren gehiengoak ezetz uste du, aukera hori ez baita bildu gaur egun indarrean dauden Autonomia Estatutuetara (horietako batzuetan hasieran ezarrita egon zen, baina onetsi aurreko parlamentu-eztabaidetan kendu egin zen). Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan salbuespen bat dago, eta salbuespen-egoera bat dela bide: autonomia-erkidegoak 1983ko abuztuan jasandako uholde ikaragarriak. Horren eraginez, euskal agintariek berehala erreakzionatu behar izan zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuan ez zen ezarri Eusko Jaurlaritzak lege-dekretuak emateko aukera zuenik, baina egoera oso berezia zenez, Eusko Legebiltzarrak 17/1983 Legea onetsi zuen irailaren 8an. Lege horren bidez, Euskal Gobernuari aipatu uholdeak di224

Konstituzio zuzenbidearen.indd 224

12/11/07 11:49:38


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.