Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 160

eta administratiboetan lagundu. Hurrengo hauek osatzen zuten: Gobernuko lehendakariak, lehendakariordeak edo lehendakariordeek (halakorik egonez gero) eta ministroek. Gobernuaren buruzagitzan Gobernuko lehendakaria zegoen, eginkizun hauekin: estatuburuari Gobernuko gainerako kideen izendapena proposatzea, Gobernua ordezkatzea, politika orokorra gidatu eta Gobernuko eta administrazioko organo guztien arteko koordinazioa bermatzea, Ministroen Kontseiluko batzarrak deitu eta zuzentzea, Kontseiluaren eztabaidak zuzentzea estatuburuak halakorik egiten ez zuenean eta Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala egikaritzea (estatuburuaren izenean eta Kontseilu Nazionalak eta bertako idazkari nagusiak lagunduta). Estatuburuak izendatzen zuen Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukotearen artean, eta horren agintaldiak bost urte irauten zuen. Kargua hurrengo hauengatik uzten zuen: agintaldia bukatzeagatik, dimisioa aurkezteagatik (estatuburuak onartzen bazuen, Erresumako Kontseiluari entzun ondoren), estatuburuak erabaki ostean (Erresumako Kontseiluaren arabera) edo Erresumako Kontseiluko bi herenek proposatu ondoren, organo horrek ezintasuna antzemanez gero. Kargu-uzte, dimisio, ezgaitasun edo heriotzaren kasuan, lehendakariordeak edo lehendakariordeek ordezten zuten eta, halakorik ez bazegoen, estatuburuak izendatutako ministroak; ondoren, hamar eguneko epea zegoen lehendakari berria izendatzeko. Lehenago ere esan dugunez, 1973 arte, Francok berak estatuburuaren eta Gobernuko lehendakariaren karguak bere gain izan zituen. 1973ko ekainean Carrero Blanco Gobernuko lehendakari izendatu zuen, eta azken hori urte bereko abenduan ETAk erail zuenean, Carlos Arias Navarro izendatu zuen kargu horretarako, nahiz eta Francok Ministroen Kontseiluetako buru izaten jarraitu. Gobernuko gainerako kideei dagokienez, Legean lehendakariorde bat edo gehiago egoteko aukera ezarri zen, eta Gobernuko gainerako kideak ministroak ziren. Azken horiek estatuburuak izendatzen zituen Gobernuko lehendakariak proposatuta, eta lehendakaria aldatzean karguak uzten zituzten, Gobernuko lehendakariaren ekimenez —eta estatuburuak onartuta— kargua utzi behar izanez gero, edo dimisioa aurkeztuz gero (dimisio hori estatuburuak onartzen bazuen, Gobernuko lehendakariak proposatuta). Gobernua kide anitzeko organoa zenez, lehendakaria eta Gobernuko gainerako kideak Ministroen Kontseiluko akordioen erantzuleak ziren modu solidarioan, eta kide bakoitzak, gainera, bere Sailak egin edo baimendutako egintzengatik erantzuten zuen. Lehendakariaren eta Gobernuko kideen zigor erantzukizunak eta erantzukizun zibilak Auzitegi Gorenean eskatzen ziren, osoko bilkuran bilduta. Gobernuaren funtzionamenduari dagokionez, Gobernua Ministroen Kontseiluan eta «Gobernuaren Batzorde Eskuordetu» izenekoetan bildu 160

Konstituzio zuzenbidearen.indd 160

12/11/07 11:49:28


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.