Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 157

duaren Oinarrizko Printzipioak eta Erresumako gainerako Oinarrizko Legeak zin egin zituen egun batzuk geroago. Bestalde, Estatuaren 1967ko Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarri zen estatuburua ez bazegoen edo gaixotzen bazen, koroaren oinordekoak horren eginkizun guztiak bereganatzen zituela, halakorik egonez gero eta hogeita hamar urtetik gorakoa izanez gero edo, bestela, Erregeordetza Kontseiluak (hiru pertsonak osatzen zuten: Gorteetako lehendakariak —burua zen—, hierarkiarik eta antzinatasunik handiena izan eta erresumako kontseilaria zen prelatuak eta kapitain nagusiak, edo halakorik egon ezean, Lur, Itsaso edo Aireko Gudarosteetan jardunean zegoen antzinatasun handieneko teniente jeneralak). 1971n, Joan Karlos Borboikoa printzea oinordeko izendatu ostean, bere eginkizunak bete behar izan zituen, 1971ko uztailaren 15eko aipatu 11. artikuluan ezarritakoaren arabera. Egoera hori birritan gertatu zen: 1974ko udan, Franco gaixorik zegoelako (uztailaren erdialdetik irailaren hasierara, data horretan Franco bere eginkizunak betetzen hasi zen eta), eta 1975eko urritik aurrera (Franco ospitalean sartu eta hil arte, urte horretako azaroan bertan). Estatuburua hilez gero, Erregeordetza Kontseiluak bereganatzen zituen horren eginkizunak. Praktikan, Kontseiluaren eginkizunik garrantzitsuena botere-txandaketa prestatzea zen, eta hala egin behar izan zuen: Franco hil zenean, Erregeordetza Kontseiluak botereak bereganatu zituen etorkizuneko erregearen izenean (Oinordetza Legearen 7. artikuluan eta oinordetza-xedapenei aplikatzeko moduko 1972ko uztailaren 14ko Onurabide Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera), eta Gorteak eta Erresumako Kontseilua deitu zituen Joan Karlos Borboikoa printzearen zina jaso eta azken hori errege izendatzeko, 1975eko azaroaren 22an, Franco hil eta bi egunera. b) Erresumako Kontseilua: 1946ko Oinordetza Legearen 4. artikuluan organo hau ezarri zen, eta honela definitu: Estatu-buruzagitzaren kontsulta-organo gorena zen, eta buruzagitza horri laguntzen zion bere eskumen esklusiboko gai eta ebazpen garrantzitsu guztietan, eta gainera, Estatu-buruzagitzako oinordetzari zegokion guztian parte hartzen zuen, lehen ikusi dugun bezala. Organo horren izena oso bitxia da, ez baitzegoen erregerik, arau frankistek Erresuma gisa definitzen zuten Estatuko Caudillo edo Buruzagia baino. Organo horrek bazuen aurrekaria Espainiako historian: Primo de Rivera jeneralaren Konstituzio Proiektuan ezarritako Erresumako Kontseilua. Erregimen frankistako Oinordetza Legean ezarritako organoaren buru Gorteetako lehendakaria zen eta hurrengo hauek osatzen zuten: hierarkiarik eta antzinatasunik handiena izan eta erresumako kontseilaria zen prelatuak, kapitain nagusiak, edo halakorik egon ezean, Lur, Itsaso edo Aireko Gudarosteetan jardunean zegoen antzinatasun han157

Konstituzio zuzenbidearen.indd 157

12/11/07 11:49:28


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.