Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 102

ekonomian eta gizartean krisi sakona zegoen. Horren guztiaren eraginez, Primo de Riverak, 1930eko urtarrilaren 26an, kapitain nagusiei «ohar ezofizial» baten bidez galdetu zien ea armadak konfiantza berresten zion. Kapitain nagusien erantzunean koroarekiko fideltasuna soilik aipatu zen eta diktadoreak mezua berehala ulertu zuen. Diktadoreak eta diktadorearen gobernuak euren karguei uko egin zieten 1930eko urtarrilaren 28an, eta diktadorea Parisera «atseden hartzera» joan zen. Diktadorea Frantziako hiriburuan hil zen martxoaren 17an. Horrela amaitu zen Primo de Riveraren diktadura. Alfontso XIII.a erregea erregimena salbatzen ahalegindu zen, baina ez zegoen ezer egiterik. Gobernua Dámaso Berenguer jeneralaren esku utzi zuen 1930eko urtarrilaren amaieran, eta azken hori konstituzio-legezkotasunera itzultzen ahalegindu zen, Gobernuarekin batera 1876ko Konstituzioaren zina eginez. Gobernuak urte bereko abenduaren erdialdea arte iraun zuen eta herrian «Diktaleuna» esan zitzaion, Primo de Riveraren «Diktaduraren» aurrez aurre. Herriarekin ondo konpontzeko, Gobernuak ikasleen liderrak askatu zituen, diktadurak errepresaliatutako irakasleei katedrak itzuli zizkien eta diktadurak desegindako Artilleriako kideei amnistia eman zien. Baina guztia alferrikakoa izan zen: erregimenak eta monarkiak berak azkena emanda zuten. Grebak, ikasleen istiluak eta krisi ekonomikoa aurrerantzean ere nagusi izan ziren. Liberalek ez zioten barkatzen erregeari diktadura onartzea, diktaduraren aldekoek erregeari egozten zioten diktadurari ez eustea, errepublikarrak gero eta indartsuagoak ziren, eta Donostiako Itun izeneko programa politiko baten inguruan elkartu ziren. Donostian, 1930eko abuztuaren 17an, une hartako sektore politiko garrantzitsuenetako liderrak bildu ziren: Alianza Republicana (Alejandro Lerroux eta Manuel Azaña), Partido Radical Socialista (Marcelino Domingo eta Ángel Galarza), Derecha liberal (Niceto Alcalá Zamora eta Miguel Maura), Acción Republicana Catalana (Matías Mallol), Acción Catalana (Manuel Carrasco Formigueira), Estat Catalá (Jaime Ayguadé) eta Federación Republicana Gallega (Santiago Casares Quiroga). Espainiako Alderdi Sozialista Langilearekin ituna sinatu zutenen kudeaketak gogorrak izan ziren, eta 1930eko urrian lortu zuten PSOE eta UGT Errepublikaren aldeko mugimendu horretara biltzea; geroago, CNT ere gehitu zitzaien. Donostiako bileran, gobernu-programa bat sortu, akordio batzuk egin (Errepublika ezartzea, erlijio- eta politika-askatasuna bermatzea, Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak deitzea eta eskualdeen autonomiaren gaiari heltzea, Gorteek onetsitako kasuan kasuko estatutuetan arautuko zena) eta monarkiaren aurkako altxamendu orokorra planifikatzeko batzordea eratu zen, Batzorde Iraultzaile izenekoa. Abenduaren 12an Galán eta García Hernández kapitainek sustatutako Jacako altxamendu errepublikarrak mugimendu hori babestu zuen. Azken mugimendu hori Gober102

Konstituzio zuzenbidearen.indd 102

12/11/07 11:49:18


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.