Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (1)

Page 94

emandakoa), besteak beste, 1963ko apirilaren 25ean, 1965eko apirilaren 3an, 1970eko otsailaren 4an eta 1986ko azaroaren 28an emandakoak. Ikuspuntu zientifikotik, lege doktrina hori onartzeko modukoa da erabat eta justizia ma terialaren eskakizunetara egokitzen da: concepturusa, beraz, oinordeko izan daiteke. Foru zuzenbidearen esparruan, ikus KatZZKren 143. art.; artikulu horrek berariaz baztertzen du ernaldugabeei jaraunspenera deitzeko aukera, salbues penik bada ere. Kontrako norabidean, ikus NFBren 154. legea.

C) Testamentu fundazioak eta eratze bidean dauden elkarteak Aurrekoarekin zerikusi handia duen beste arazo bat agertzen da, testa mentuaren bidez fundazioei jaraunspenera deitzen zaienean eta, aldi berean, testamentu horrek fundazio horien eratze egintza barneratzen duenean: fun dazioa eratzen da testamentuaren eragingarritasun ezeztaezinaren ondorioz eta eragingarritasun hori gertatzen da, izatez, testamentugilea hil eta gero (KZren 667. art.); hortaz, testamentugilea hil ondoren bakarrik eratzen da fundazioa baliozkotasunez (KZren 35. art.). Horrekin, berriro agertzen da on doko arazoa: oinordetza irekitzeko unean izaterik ez duen pertsona (kasu ho rretan, juridikoa) jaraunsle izan daitekeen ala ez. Arazo horren irtenbidea lortzeko asmotan, antzinako doktrinak eta juris prudentziak adierazi zutenez, fundazioa eratzen da oinordetza irekitzean eta, une horretatik bertatik, fundazioak oinordeko izateko gaitasuna du. Ikuspuntu logikotik, argudio horretan igarri-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (1) by elkarmedia - Issuu