Page 1

F. Capilla, A. M. López, E. Roca, Mª R. Valpuesta, V. L. Montés (koordinatzaileak)

Oinordetza zuzenbidea


2

2


Oinordetza zuzenbidea


LABURDURAK

Oinordetza zuzenbidea


Deustuko Unibertsitatea Bilbo, 1997


Jatorrizko izenburua: Derecho de sucesiones Itzultze lan honek IVAP/HAEEren laguntza jaso du. Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Argitalpen hau, zatiz edo osorik, ezin kopia daiteke ez eta bildu edo igorri inola ere, dela elektrikaz, dela mekanikaz, dela fotokopiaz, dela grabazio magnetikoz, dela bestelako informazio biltze eta berreskuratze sistemaz, baldin eta lehendaurrez egileen eta argitaratzailearen baimenik ez badu. 1go.tik 4.era arteko gaiak §§ 1.etik 11.era A. M. López y López dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Sevillako Unibertsitatean

13.etik 18.era arteko gaiak eta 24.a §§ 35.etik 41.era, 43.etik 53.era eta 77.etik 81.era C. López Beltrán de Heredia dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean

8, 26 eta 27. gaiak §§ 22, 82, 84, 85 eta 91 L. Prats Albentosa dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean

5.etik 7.era arteko gaiak, eta 10 eta 11.ak §§ 12.etik 19.era, 28, 31 eta 32 F. Capilla Roncero dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Sevillako Unibertsitatean

8, 14 eta 18. gaiak §§ 22, 81, 42 eta 54.etik 59.era F. Blasco Gascó dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan

28. gaia §§ 92 eta 93 J. Orduña Moreno dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Kantabriako Unibertsitatean

8. gaia, eta 19.etik 26.era artekoak §§ 20 eta 21, 60.etik 62.era eta 86 V. L. Montés Penadés dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Valentziako Unibertsitatean 9, 10 eta 12. gaiak §§ 23.etik 27.era, 29 eta 30, 33 eta 34 E. Roca i Trías dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean

20.etik 23.era arteko gaiak §§ 63.etik 76.era Mª R. Valpuesta Fernández dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Sevillako Unibertsitatean 25 eta 27. gaiak §§ 82, 83 eta 87.etik 90.era M. Clemente Meoro dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean

© TIRANT LO BLANCH © V. L. MONTÉS PENADÉS ETA BESTE BATZUK Itzultzaileak: Anjel Lobera, Andres Urrutia (koord.) —Miren Dobaran —Jabier Etxebarria

—Begoña Landa —Koldo Isusi

—Esther Urrutia Oharrak: Alberto Atxabal

© Deustuko Unibertsitatea. Euskal Ikaskuntzen Institutua. 1. postakutxa–48080 Bilbo ISBN: Legezko gordailua: Inprimatzailea: Artes Gráficas Rontegui, S.A.L. Ribera de Erandio Etorbidea, 4–48950 Erandio (Bizkaia)


OINORDETZA OROKORREAN LABURDURAK

AAEE ABGB AE AG a.i. aip. AKL AnAE AiNL ANL ArAE art. ArZZK AstAE azk. xed./a. x. BAFZZK BEZ BGB BUAE BUZZK C. c.t.u. D DDL Dg. EA EAEE EAEFL

Autonomi Erkidegoak Austriako B端rgerliche Gesetzbucha Aranzadi erreferentzia Auzitegi Gorena ab initio aipamena Aseguru Kontratuari buruzko Legea Andaluziako Autonomi Estatutua Aireko Nabigazioari buruzko Legea Arrisku Nuklearrei buruzko Legea Aragoiko Autonomi Estatutua artikulua Aragoiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Asturietako Autonomi Estatutua azken xedapena Bizkaia eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Balio Erantsiaren gaineko Zerga B端rgerliche Gesetzbucha Balear Uharteetako Autonomi Estatutua Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Codex Iustinianus contra tabulas usucapioa Dekretua Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legea Digestoa ErregeAgindu Europako Atomo Energiaren Erkidegoa Euskal Autonomi Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea


OINORDETZA OROKORREAN EAEJL EAEZL EAO EBLO ED EEE EEET EDL EHAE EHFZZL EhL EIAE EK EKL EKU EL EMSL ENE ENZN ENZNE EOL etab. ET ExtrAE EZA EZL FL FNUE

1

Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legea Ekoizkin Akastunengatiko Erantzukizun Zibilari buruzko Legea Estatuko Aldizkari Ofiziala Epai Botereari buruzko Lege Organikoa Errege Dekretua Europako Ekonomi Erkidegoa Europako Ekonomi Erkidegoari buruzko Tratatua ErregeDekretu Legea Euskal Herriarentzako Autonomi Estatutua Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea Ehizari buruzko Legea Europako IkatzAltzairuaren Erkidegoa Espainiako Konstituzioa Estatuaren Kontratuei buruzko Legea Europako Kontu Unitatea Elkarteei buruzko Legea Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legea Estadistikako Nazio Erakundea Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako ebazpena Estatuaren Ondareari buruzko Legea eta abar Enbrioien Transferentzia Extremadurako Autonomi Estatutua Erregistro Zibilari buruzko Araudia Erregistro Zibilari buruzko Legea Fundazioei buruzko Legea Familiaren Nekazaritzako Ustiategiari


OINORDETZA OROKORREAN GalAE GalFL GalZZK GSLO GTI HA HAEJAPEL

HEL HJH HJHA HL i.f. IA IJAO IJE IL IVE JHL JIL JKL JZL K.o. KA KAE KALO kap. KatABAL KatAE KatAIOL

buruzko Estatutua Galiziako Autonomi Estatutua Galiziako Fundazioei buruzko Legea Galiziako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra Gametoen Transferentzia Intratubarikoa Hipoteka Araudia Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea Hiri Errentamenduei buruzko Legea Herri Jabari Hidraulikoa Herri Jabari Hidraulikoari buruzko Araudia Hipoteka Legea in fine Intseminazio Artifiziala Industri Jabetzaren Aldizkari Ofiziala Industri Jabetzaren Erregistroa Itsasertzei buruzko Legea In Vitro egindako Ernalkuntza Jabetza Horizontalari buruzko Legea Jabetza Intelektualari buruzko Legea Judiziamendu Kriminalari buruzko Legea Judiziamendu Zibilari buruzko Legea Kristo ostean Konstituzio Auzitegia Konstituzio Auzitegiaren Epaia Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoa kapitulua Katalunian Adingabekoen Babesari eta Adopzioari buruz emandako legea Kataluniako Autonomi Estatutua Katalunian Ab Intestato Oinordetzari buruz


OINORDETZA OROKORREAN KatFPL KatGAO KatJAN KatOK KatUAL KatZL KatZZK KELO KLO KLTL KPI KUFL KZ LD LE LED LEHAL LEL LEs LJAO LL LLTB LNE LO LUO

emandako legea Kataluniako Fundazio Pribatuei buruzko Legea Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofiziala Kataluniako Justizi Auzitegi Nagusia Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodea Katalunian Ukatze Akzioari buruz emandako Legea Kataluniako Zentsuei buruzko Legea Kataluniako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzko Lege Orokorra Kooperatibei buruzko Lege Orokorra Kanbio Letra eta Txekeari buruzko Legea Kontsumo Prezioen Indizea Kanariar Uharteetako Fundazioei buruzko Legea Kode Zibila Legegintzazko Dekretua Lurralde Entzutegia Legegintzazko Errege Dekretua Lurzoruaren Eraentza eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea Landa Errentamentuei buruzko Legea Langileen Estatutua Legeria eta Jurisprudentziari buruzko Aldizkari Orokorra Lurzoruari buruzko Legea Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina Lanaren Nazioarteko Erakundea Lege Organikoa Lurzoruaren gaineko Udal Ondarea

1


OINORDETZA OROKORREAN LUTL MA MEA MeL MHL MK ML NA NEGL NFB NFH NFZZK Nob. NUML NTS OHHELBL

OHL OJ or. orr. P. par. PBH PE PL s.t.u. SAL SALTB

Lagundutako Ugalketa Teknikei buruzko Legea MinistroAgindua Merkataritzako Erregistroaren Araudia Meatzeei buruzko Legea Merkatu Hipotekarioari buruzko Legea Merkataritza Kodea Markei buruzko Legea NotarioAraudia Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legea Nafarroako Foru Berria Nafarroako Foruen Hobekuntza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Nobelak Nekazaritzako Ustiategien Modernapenari buruzko Legea Nekazaritzako Transformazio Sozietatea Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiari buruzko Legea Ontzien gaineko Hipoteka Legea Oinarri juridikoa orrialdea orrialdeak Partida paragrafoa Pariseko Batasunaren Hitzarmena Probintzi Entzutegia Patenteei buruzko Legea secundum tabulas usucapioa Sozietate Anonimoei Buruzko Legea Sozietate Anonimoei buruzko Legearen Testu Bategina


OINORDETZA OROKORREAN TB TL TLO TEOL TOL UL ValAE xed. gehi./x. g. xed. ira./x. i. ZK zk. ZZU

Testu bategina Tartekaritzari buruzko Legea Tributuei buruzko Lege Orokorra Toki Eraentzari buruzko Oinarri Legea Toki Ogasunei buruzko Legea Urei buruzko Legea Valentziako Autonomi Estatutua xedapen gehigarria xedapen iragankorra Zigor Kodea zenbakia Zuzenbide zibilari buruzko Urtekaria

Aldizkari juridikoak AAMN AC ADA ADC ADF ADI AHDE AJ ARALJ AUH AUM AVLJ BIMJ BJC BOCG

Anales de la Academia Matritense del Notariado Actualidad Civil Anuario de Derecho Aragonés Anuario de Derecho Civil Anuario de Derecho Foral Anuario de Derecho Industrial Anuario de Historia del Derecho Español Actualidad Jurídica Anales de la Real Academia de Legislación y Jurisprudencia Anales de la Universidad Hispalense Anales de la Universidad de Murcia Academia Valenciana de Legislación y Jurisprudencia Boletín de Información del Ministerio de Justicia Boletín de Jurisprudencia Constitucional Boletín Oficial de las Cortes Generales

1


OINORDETZA OROKORREAN Boletín Oficial del Estado Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil Cuadernos de la Facultad de Derecho, Universidad de Palma de Mallorca Colección Legislativa de España. Col. Leg. Jurisprudencia Civil Diritto e Giurisprudenza DeG Documentación Jurídica DJ Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya DOGC Enciclopedia Jurídica Seix (Barcelona) EJS Información Jurídica IJ Rivista Di Scienze Giuridiche JUS IUS/JUS Juris Classeur JC Revista Jurídica Justicia JUSTICIA Revista Jurídica Española La Ley LA LEY Notas y Estudios de Filosofía Seix NEFSeix Nueva Enciclopedia Jurídica NEJ Poder Judicial PJ Publ. Univ. Sevilla Publicaciones de la Universidad de Sevilla Revista Internacional del Notariado R. intern. Not. Revista de Administración Pública RAP Revista Crítica de Derecho Inmobiliario RCDI Revista de Derecho Español y Americano RDEA Revista de Derecho Judicial RDJ Revista de Derecho Mercantil RDM Revista de Derecho Notarial RDN Revista de Derecho Privado RDP Rivista di Diritto e Procedura Civile RDPC Revista de Derecho Político RDPOL Revista de Derecho Procesal RDProc Revista de Derecho Público RDPúb Revista de Derecho Registral CINDER RDR Revista de Derecho Urbanístico RDU Revista Española de Derecho Constitucional REDC Revista de Estudios Políticos Rev. Est. Pol. BOE CCJC CFDUPM


OINORDETZA OROKORREAN RFDUCM RGD RGLJ RIDC Riv. Trim. Dir. Proc. Civ. RJC RJN RTDC RUZ

1

Rev. Fac. de Dº de la Univ. Complutense de Madrid Revista General de Derecho Revista General de Legislación y Jurisprudencia Revista del Instituto de Derecho Comparado Rivista Trimestrale di Diritto e Procedura Civile Revista Jurídica de Cataluña Revista Jurídica de Navarra Revue Trimestrielle de Droit commercial et de Droit économique Revista de la Universidad de Zaragoza


OINORDETZAREN EGITURA

AURKIBIDEA I. KONTZEPTU OROKORRAK Lehenengo gaia. OINORDETZA OROKORREAN. .....................................................

31

§1. Oinordetza orokorrean.— 1. Banakako oinordetza eta oinordetza unibertsala.— 2. Inter vivos eta mortis causa oinordetza.— §2. Mortis causa oinordetza eta Oinordetza zuzenbidea.— 3. Kokaera siste matikoa.— 4. Jabetza, familia eta jaraunspena.— 5. Jaraunspenari buruz Konstituziora bildutako arauketa.— §3. Oinordetza zuzenbi dearen bilakaera historikoa.— 6. Bilakaeraren lerro desberdinak.— 7. Oinordetza zuzenbidearen etorkizuna. Bigarren gaia. OINORDETZAREN EGITURA.....................................................................................

4

§4. Egoera pertsonalak.— 8. Kausatzailea, jaraunslea eta legatu hartzailea.— 9. Jaraunslearen egoera, bereziki.— §5. Jaraunsle izendapena.— 10. Irizpide orokorra, eta arazoak dakartzaten kasu ak.— 11. Jaraunslea izendatzea, gauza zehatzaren gainean.— 12. Zati alikuotaren gaineko legatua.— 13. Jaraunslea izendatzea, gozame naren gainean.— 14. Jaraunspen osoa legatuetan banatzea.— §6. Jaraunspena.— 15. Jaraunspen ondasuntzaren osagaiak.— 16. Ja raunspena, ondare batasun gisa. Hirugarren gaia. OINORDEKO IZATEKO GAITASUNA. .....................................................................

6

§7. Azalpen orokorra.— 17. Kontzeptu orokorrak.— 18. Zertzelada sistematikoak.— §8. Oinordeko izateko gaitasuna.— 19. Pertsona izatea.— 20. Kausatzailea hiltzean, oinordekoa bizirik egotea.— 21. Oinordetza irekitzen den unean oinordekoa izatea: A) Nascituri. Kode Zibilaren 959. art.ak eta ondorengoek adierazitako «goitapenak»; B) Nondum conceptien arazoa; C) Testamentu fundazioak eta eratze bi dean dauden elkarteak.— 22. Oinordeko izateko gaitasunik ezak dakartzan ondoreak.— §9. Oinordeko izateko ezduintasuna eta ez gaitasun erlatiboak.-— 23. Oinordeko izateko ezduintasuna: A) Ka riak; B) Ezduina birdoitzea; C) Ezduintasuna kalifikatzeko unea; D) Ezduintasuna eta senipartea.— 24. Ezgaitasun erlatiboak.— 25. Oi nordeko izateko ezduintasunaren eta ezgaitasun erlatiboaren ondoreak. Laugarren gaia. OINORDETZA PROZESUAREN DINAMIKA .............................................................. §10. Oinordetzaren faseak.— 26. Deskripzioa.— 27. Oinordetzaren irekiera: unea eta tokia.— 28. Jaraunspenerako bokazioa: bokazioa egiteko arrazoi ezberdinak. Hierarkia eta pilaketa.— 29. Jarauns

7


penaren delazioa: gorabeherak: A) Delazioaren eskualdaketa; B) Jaraunspenaren delazioa onartu gabe egotea: jaraunspen indibi soa.— 30. Jaraunspena eskuratzea.— 31. Administraziopeko jarauns pena.— §11. Jaraunspenerako bokazio mota ezberdinak.— 32. Zeintzuk diren.— 33. Zeharkako bokazioa: A) Testamentuzko ordez penari buruzko aipamena; B) Ordezkapen eskubidea: a) Kontzeptua; b) Ordezkapen eskubidea gauzatzeko baldintzak; c) Kasuak; d) Ondo reak.— 34. Jaraunspenerako bokazio solidarioa. Gehiagotze esku bidea: A) Kontzeptua; B) Baldintzak; C) Kasuak; D) Ondoreak; E) Gehiagotze eskubidea, ab intestato oinordetzan.

II. TESTAMENTUZKO OINORDETZA Bosgarren gaia. TESTAMENTUA. KONTZEPTUA ETA EGITURA ........................................................

10

§12. Testamentuaren kontzeptua.— 35. Testamentuaren definizioa eta edukia.— 36. Izaera.— 37. Ezaugarriak: A) Alde bakarrekoa; B) Formala. Testamentuzko memoriak; C) Pertsona batek bakarrik egin dakoa. Testamentu mankomunatua; D) Bereberezkoa; E) Ezezta korra. Ad cautelam klausulak.— 38. Testamentua egiteko gaitasuna: A) Gaitasun orokorra; B) Gaitasunik gabeko subjektuak: a) Adina; b) Zentzutasuna; c) Testamentua egiteko ezintasuna duten subjektuak; d) Gaitasunaren balorazioa eta horren agerpena; C) Ezgaituaren tes tamentua.— 39. Testamentu borondatea eta horren akatsak: A) Testa mentu borondatea; B) Akatsak: a) Bortxa eta beldurtarazpena; b) Doloa; c) Okerra; d) Aitorpenaren akatsak; C) Testamentugileak duen askatasunaren aurka atentatzen duen gainontzekoari ezarritako ze hapena.— §13. Testamentuaren interpretazioa.— 40. Testamen tua interpretatzeko irizpideak.— 41. Interpretazio bideak. Kanpotiko froga.— §14. Testamentuaren formari buruzko erregelak.— 42. Testamentuaren solemnitateak.— 43. Testamentu motak, formaren arabera.— 44. Formari buruzko erregela orokorrak: A) Testamentu egilespenean esku hartzen duten pertsonak: a) Notarioa; b) Leku koak; c) Testamentu egilespenean esku hartzen duten beste pertsona batzuk; B) Testamentugilearen identifikazioa; C) Testamentuan erabi litako hizkuntza. Seigarren gaia. TESTAMENTU MOTAK ............................................................................................ §15. Testamentu arruntak eta bereziak.— 45. Testamentu ologra foa: A) Kontzeptua; B) Gaitasuna; C) Betekizunak: a) Testamentugi leak eskuz idaztea; b) Sinadura; c) Data; d) Zuzenketak, zirriborroak eta lerroartekoak; e) Hizkuntza; f) Testamentuaren euskarri materiala; D) Testamentua egiaztarazi eta protokolatzea: a) Aurkezpena; b) Egi aztarazpena; c) Protokolatzea.— 46. Testamentu irekia: A) Kontzep tua; B) Testamentu borondatearen agerpena; C) Testamentua idaztea; D)

13


OINORDETZAREN EGITURA Egilespena: a) Irakurketa; b) Testamentugilearen adostasuna; c) Sinadura; d) Egintza batasuna; E) Lekuko instrumentalen aurrean egi letsitako notariotestamentu irekiak: a) Lekuko instrumentalen egin kizuna; b) Kasuak; F) Beste pertsona batzuen eskuhartzea.— 47. Testamentu itxia: A) Kontzeptua; B) Testamentugilearen azken nahia barneratzen duen idazkiaren betekizunak; C) Egilespena: a) Itxiera; b) Testamentugilearen agerpenak; c) Egilespen akta; d) Testamen tuaren egilespenean beste pertsona batzuek esku hartzea; D) Geroko gorabeherak: a) Artapena; b) Aurkezpena; C) Testamentua ireki eta prokolatzea; E) Testamentu itxia olografo «bihurtzea».— 48. Salbues peneko testamentuak, Zuzenbide erkidean: A) Hurhurreko heriotza arriskuan egindako testamentua; B) Izurritean egindako testamentua; C) Bi testamentuoi buruzko arau erkideak.— 49. Testamentu bere ziak: A) Testamentu militarra: a) Kontzeptua; b) Testamentu militar irekia; c) Testamentu militar itxia; d) Aparteko testamentu militarrak; e) Geroko tramiteak; B) Itsasoko testamentua: a) Kontzeptua; b) Ohi ko formak; c) Aparteko formak; d) Geroko tramiteak; C) Espai niarrek atzerrian eginiko testamentuak: a) Nazioarteko zuzenbide pribatuaren eraentzara jo beharra; b) Testamentu kontsularra.— §16. Testamentu motak, foru zuzenbideetan.— 50. Katalunia: A) Tes tamentua, kodiziloa eta testamentuzko memoriak: B) Notario-testa mentuak; C) Notario aurrean egiten ez diren testamentuak.— 51. Aragoi: A) Pertsona bakar batek egindako testamentua; B) Testamentu mankomunatua.— 52. Nafarroa: A) Erregela orokorrak; B) Pertsona bakar batek egindako testamentuak; C) Ermandadeko testamentua.— 53. Balearrak.— 54. Bizkaia eta Araba.

Zazpigarren gaia. TESTAMENTUAREN EDUKIA (I). ONURADUNA IZENDATZEA ...............................

16

§17. Oinordekoa izendatzea.— 55. Testamentuaren ohiko edu kia.— 56. Pertsona zehatza izendatzea.— 57. Izendapena egiteko arrazoiak.— 58. Pertsona bat baino gehiago izendatzea.— 59. Tes tamentugilearen arimaren aldeko izendapena.— 60. Txiroak oinordeko izendatzea.— 61. Senideak oinordeko izendatzea.— §18. Baldintza peko eta epemugapeko izendapena.— 62. Oinordekoa baldintzapean izendatzea.— 63. Baldintza motak. Baldintza debekatuen eraentza.— 64. Baldintza betetzea.— 65. Baldintza etengarripeko izendapenaren ondoreak: A) Baldintza bete aurretik: a) Baldintzapeko igurikimena ren eskualdakortasuna; b) Ondasunen administrazioa; c) Muziotar kauzioa; B) Baldintza bete ostean.— 66. Baldintza suntsiarazlearen ondoreak.— 67. Epemugapean egindako oinordetza eratxikipena.— §19. Modudun izendapena.— 68. Modua eta baldintza.— 69. Modua betetzea.— 70. Modua ez betetzea. Zortzigarren gaia. TESTAMENTUAREN EDUKIA (II). ORDEZPENAK.................................................

18


§20. Jaraunspeneko ordezpenak.— 71. Kontzeptua eta motak.— 72. Ordezpen arrunta edo zuzenekoa.— 73. Ordezpen arrunta eta horren kokaera sistematikoa.— 74. Ordezpen arrunta, senipartea eta hobe kuntza.— 75. Zurtz eta onbidezko ordezpenak. Kontzeptua, izaera eta ondoreak.— §21. Fideikomisozko ordezpena.— 76. Kontzeptua, ezaugarriak eta mugak.— 77. Fiduziarioaren egoera juridikoa.— 78. Fideikomisodunaren egoera juridikoa.— 79. Hondakinaren gaineko fi deikomisoa.— 80. Gozamenaren gaineko xedapena. Ondoz ondoko gozamena. Gozamena, gauza xedatzeko ahalmenarekin. Gozamena eratzea, aldi berean jabetza soilaren gaineko izendapenik egin gabe.— §22. Fideikomisozko ordezpena autonomi erkidegoetako zuzenbide zibiletan.— 81. Ordezpenak, Kataluniako Zuzenbidean: A) Ordezpen arrunta: a) Subjektuak; b) Gaitasuna; c) Forma; d) Ondoreak; B) Zurtz ordezpena; C) Onbidezko ordezpena; D) Fideikomisozko ordezpena: a) Fideikomisoa erabakitzeke dagoenean: a’) Fiduziarioaren betebeha rrak; b’) Fiduziarioaren eskubide eta ahalmenak; c’) Fideikomi sodunaren eskubideak; b) Hondakinaren gaineko fideikomisoa; c) Fideikomisoak azkentzea; d) Hondakinaren gaineko aurrearretazko fi deikomisoa.— 82. Nafarroa eta Balearrak: A) Ordezpenak Nafarroa ko Zuzenbide zibilean: printzipio orokorrak: a) Ordezpen arrunta; b) Fideikomisozko ordezpena: a’) Kontzeptua, muga eta fideikomiso dunen eskuraketa. Motak. Presuntzioak eta interpretazio arauak; b’) Fideikomisodunek dituzten bermeak; c’) Fiduziarioaren egoera ju ridikoa; d’) Fideikomisoa eraginik gabe gertatzea; c) Hondakina ren gaineko ordezpena; B) Ordezpenak, Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan: a) Ordezpen arrunta, zurtz ordezpena eta onbidezko ordezpena; b) Fideikomisozko ordezpena: a’) Fideiko misorako deiak egiteko ahalmenari ezarritako mugak; b’) Fideikomi sodunaren jaraunsleek fideikomisoari eustea iure transmissionis; c’) Fideikomisoaren baldintza: fiduziarioak semealabarik izatea; d’) Fi duziarioaren egoera juridikoa; e’) Fiduziarioa hiltzean, fideikomisotik geratzen zaizkion ondasunen gaineko fideikomisozko ordezpena; f’) Banatze fideikomisoa eta hautespen fideikomisoa. Bederatzigarren gaia. TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK .............................................. §23. Legatua.— 83. Kontzeptua.— 84. Ezaugarriak.— 85. Legatu mota desberdinak.— 86. Interpretazio erregelak: A) Ex re certa izen dapena; B) Modua.— 87. Legatuhartzaileak oinordetzan duen egoe ra.— §24. Legatuhartzailea izendatzea.— 88. Izendapenaren forma.— 89. Izendapen motak.— §25. Legatuaren subjektuak eta objektua.— 90. Xedatzailea.— 91. Kargapekoa: A) Jaraunslea; B) Legatuhartzailea; C) Heriotzaren ziozko dohaintzahartzailea.— 92. Legatuhartzailea: A) Izatea; B) Gaitasuna; C) Zehaztapena; D) Legatuhartzaileen pilaketa; E) Legatuhartzailea ordeztea; F) Ge hiagotze eskubidea, legatuan.— 93. Legatuaren objektua.— §26. Le

25


OINORDETZAREN EGITURA gatua eskuratu eta ordaintzea. Legatuaren eragingabetasuna eta bermeak.— 94. Legatua eskuratzea; A) Legatuaren gaineko eskubidea eskuratzea; B) Legatua onartzea; C) Legatuari uko egitea.— 95. Lega tua ordaintzea: A) Legatua ordaintzeko espeziea; B) Fruituak, ko rrituak eta gastuak; C) Ebikzioa; D) Zamak.— 96. Legatuaren eragingabetasuna: A) Deuseztasuna; B) Azkentzea; C) Ezeztapena: a) Legatuan emandako gauza transformatzea; b) Besterentzea; D) Lega tuak urritzea: falzidiotar laurdena.— 97. Legatuhartzailearen ber meak.— §27. Legatu mota desberdinak.— 98. Testamentugilearen beraren gauzaren gaineko legatua: A) Erregela orokorrak; B) Objektu mota desberdinak: a) Eskubide errealaren gaineko legatua; b) Goza men unibertsalaren gaineko legatua; c) Gozamen kolektiboa.— 99. Inoren gauzaren gaineko legatua: A) Gainontzekoaren beraren gau zaren gaineko legatua; B) Zati batez bakarrik testamentugilearena den gauzaren gaineko legatua; C) Kargapekoaren beraren gauzaren gaineko legatua; D) Legatuhartzailearen beraren gauzaren gaineko legatua.— 100. Gauza generikoaren gaineko legatua.— 101. Hautabidezko lega tuak.— 102. Kredituaren gaineko legatuak eta zorretatik askatzeko legatuak.— 103. Zor legatuak eta hartzekodunarentzako legatuak.— 104. Aldizkako prestazioen gaineko legatuak: A) Mantenu legatua; B) Hezkuntza legatua; C) Aldizkako pentsioen legatua.— 105. Zuzenbide tipotik kanpoko legatuak.— 106. Jaraunsleak legatuen ordainketaren gainean duen erantzukizuna. Hamargarren gaia. TESTAMENTUGILEAREN BORONDATEA ARAKATU ETA BETEARAZTEA ...................................................................................................... §28. Testamentugilearen borondatea egiaztaraztea.— 107. Azken Nahien Erregistroa.— 108. Testamentuaren egiaztarazpena (igorpe na).— §29. Albazeagoa.— 109. Kontzeptua.— 110. Ezaugarriak: A) Borondatezko kargua; B) Bereberezko kargua; C) Aldi baterako kar gua; D) Dohaineko kargua.— 111. Albazeagoaren eraketa: A) Izenda pena; B) Izendapen motak: a) Mankomunitatea; b) Solidaritatea; c) Ondoz ondoko albazeak; C) Albazea izateko gaitasuna; D) Albazea motak; E) Albazea kargua onartzea eta horri uko egitea. Desenkusak: a) Onarpena; b) Uko egitea; c) Desenkusa.— 112. Albazeagoaren edukia: A) Ahalmenak; B) Eginbeharrak; C) Eskubideak; D) Alba zeago unibertsalaren edukia, Katalunian; E) Albazeago unibertsalaren edukia, Nafarroan.— 113. Albazeagoaren egikaritza. Epea.— 114. Az kentzea.— §30. Fiduzia xedapenak: konfiantzazko jaraunspenak.— 115. Kontzeptua.— 116. Konfiantzazko jaraunspenak, Kataluniako Zuzenbidean: A) Kontzeptua; B) Konfiantzazko jaraunslea; C) Konfi antzapean agindutakoaren jasotzailea; D) Konfiantzazko jarauns penaren ondoreak.— 117. Konfiantzazko jaraunspena, Nafarroako Zuzenbidean: A) Kontzeptua; B) Konfiantzazko jaraunslea; C) Kon fiantzapean agindutakoaren jasotzailea; D) Konfiantzazko jaraunspe naren ondoreak; E) Etengabeko fiduzia.


Hamaikagarren gaia. TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ....................................................

31

§31. Testamentu xedapenen baliogabetasuna.— 118. Testamen tuaren deuseztasuna: A) Testamentuaren baliogabetasuna; B) Ba liogabetasun osoaren kasuak eta motak; C) Deuseztasun akzioaren eraentza: a) Izaera; b) Legebideztaketa; c) Preskripzio epea; D) Testamentu deuseza «baliozkotzea».— 119. Bihurketa.— 120. Testa mentua aurkaratzeko debekua.— §32. Testamentuaren ezeztapena eta suntsiarazpena.— 121. Testamentuaren ezeztapena: A) Ezezta kortasuna; B) Ezeztapenaren betekizunak; C) Testamentu ezeztatzai learen baliozkotasuna eta eragingarritasuna; D) Ezeztapen motak; E) Geroko testamentuaren ondore ezeztatzailea; F) Testamentu ezeztatua berpiztea; G) Testamentuaren eduki ezeztaezina; H) Testamentua sun tsitzeagatiko ezeztapena.— 122. Testamentuaren iraungitasuna.

III. KONTRATUZKO OINORDETZA Hamabigarren gaia. OINORDETZA KONTRATUAK ..........................................................................

32

§33. Oinordetza kontratuak orokorrean.— 123. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 124. Oinordetza kontratuen motak.— 125. Oinordetza itunen eragingarritasuna.— 126. Onartutako oinordetza itunak.— §34. Kontratuzko oinordetza foru zuzenbideetan.— 127. Kontratuzko oinordetza Katalunian: jaraunsletzak.— 128. Kontratuzko oinordetza Balear Uharteetan: dohaintza unibertsalak.— 129. Kontratuzko oi nordetza Aragoin.— 130. Kontratuzko oinordetza Nafarroan.

IV. SENIPARTE ETA ERRESERBAK Hamahirugarren gaia. SENIPARTEA KODE ZIBILEAN: DOKTRINA OROKORRA .............................. §35. Sarrera.— 131. Seniparteen sistema eta testamentua egiteko askatasuna.— 132. Senipartearen jatorria: A) Erromatarren sistema; B) Germaniarren sistema deiturikoa.— §36. Senipartearen kontzep tua eta senipartedunaren egoera juridikoa.— 133. Kode Zibilaren 806. art.an emandako definizioa.— 134. Senipartearen izaera juri dikoa.— 135. «Derrigorrezko» oinordetzarik ba al dago?— 136. Senipartea eratxikitzeko titulua.— 137. Senipartedun jaraunslea, ja raunsle ez den seniparteduna: A) Senipartedun jaraunslea; B) Jarauns le ez den seniparteduna.— §37. Seniparteari uko egitea.— 138. Uko egitea, kausatzailea bizirik dagoela.— 139. Uko egitea, behin oinor detza ireki eta gero. Hamalaugarren gaia. SENIPARTEDUNAK ETA HORIEN SENIPARTEAREN

33


OINORDETZAREN EGITURA ZENBATEKOA ........................................................................................................

§38. Senipartedunak.— 140. Senipartedunak Kode Zibilean.— 141. Seniparte osoa eta banakako senipartea.— §39. Ondorengoen seni partea.— 142. Ohar orokorra.— 143. Seniparte luzea, seniparte la burra eta hobekuntza.— §40. Aurrekoen senipartea.— 144. Ohar orokorra.— 145. Zenbatekoa eta banaketa.— §41. Alargunaren senipartea.— 146. Kontzeptua.— 147. Alargunaren senipartea eta ez kontza.— 148. Ezaugarriak.— 149. Zenbatekoa: A) Alargunarekin ba tera ondorengoak pilatzea; B) Alargunarekin batera pilatzea horren ezkontideak inguruabar zehatz batzuetan ernaldu zituen semealabak; C) Alargunarekin batera aurrekoak pilatzea; D) Alargunarekin batera beste pertsona batzuk pilatzea.— §42. Hobekuntza.— 150. Hobe kuntzako herenaren inguruko ideia.— 151. Hobekuntzaren kontzep tua: A) Hobekuntzako herena, hobetzeko ahalmena eta hobekuntza: B) Hobekuntza izaera.— 152. Hobekuntzaren subjektuak eta hobetzeko ahalmena eskuordetzea: A) Subjektuak; B) Hobetzeko ahalmena es kuordetzea.— 153. Hobekuntzaren objektua eta horren gaineko kargak.— 154. Hobekuntzaren izaera juridikoa.— 155. Hobekuntza izaera egoztea eta hobekuntzadunaren egoera juridikoa: A) Hobe kuntzaren eratxikipena; B) Egozketa egiteko modua: berariazko ho bekuntza, isilbidezkoa eta ustezkoa; C) Hobekuntzadunaren egoera juridikoa.— 156. Hobekuntzaren ezeztakortasuna: A) Hobekuntza ezeztakorrak; B) Hobekuntza ezeztaezinak; C) Hobetzeko hitzemate ak eta ez hobetzekoak.— 157. Hobekuntzari uko egitea. Hamabosgarren gaia. SENIPARTEAREN KALKULUA ETA EGOZKETA. SENIPARTEAREN IZAERA ETA ZENBATEKOA UKITZEKO EZINTASUNA ........................................................................................ §43. Zenbatu beharreko ondasuntza zehaztea.— 158. Kalkulu era giketak: KZren 818. artikulua.— 159. Relictumaren balorazioa.— 160. Zorrak kentzea.— 161. Dohaintzak fikzioz biltzea.— 162. Relictum eta donatuma baloratzeko unea.— §44. Dohaintza eta legatuak egoz tea.— 163. Aldez aurretiko oharbideak.— 164. Dohaintzak egoztea: A) Semealaba edo ondorengoei egindako dohaintzak; B) Aurrekoei egindako dohaintzak; C) Arrotzei egindako dohaintzak.— 165. Lega tuak egoztea: A) Semealaba edo ondorengoei egindako legatuak; B) Aurrekoei egindako legatuak; C) Arrotzei egindako legatuak.— 166. Ezkontideari egindako legatu eta dohaintzak egoztea.— §45. Seni partearen izaera ukitzeko ezintasuna.— 167. Senipartea in natura jasotzeko eskubidea.— 168. Senipartearen gaineko karga eta karga ho rren ziozko konpentsazioa: A) Senipartearen gaineko karga; B) Se nipartearen gaineko kargaren ziozko konpentsazioa. «Cautela socini» deiturikoa.— 169. Kode Zibilaren 820.3. art.ko kasu berezia.— 170. Inoren ondasunak eratxikitzea.— §46. Senipartearen zenbatekoa ukitzeko ezintasuna defendatzea.— 171. Senipartearen osagarria es


katzeko akzioa: A) Kontzeptua; B) Jaraunsle izendapena lehentasunez urritzea; C) Senipartearen osagarria eskatzeko akzioaren eragingarri tasuna.— 172. Legatuak urritzea.— 173. Dohaintzak urritzea: A) Helburua, izaera eta ondoreak; B) Urripen akzioa egikaritzeko le gebideztaketa duten pertsonak; C) Urripena egiteko hurrenkera eta dohaintzahartzailearen kaudimengabezia; D) Dohaintzak urritzeko akzioaren preskripzioa.— 174. Seniparteari maula eginez kausatzai leak gauzatu dituen egintzak aurkaratzea. Hamaseigarren gaia. SENIPARTEAREN ORDAINKETA .....................................................................

43

§47. Senipartearen ordainketa.— 175. Kausatzaileak utzitako onda sunekin egindako ordainketa.— 176. Jaraunspenaz kanpoko ondasune kin egindako ordainketa.— §48. Ondorengoen senipartea eskudiruz ordaintzea, kasu orokorrean.— 177. Jaraunspeneko portzioa ordain tzea, kasu berezietan: KZren 841.etik 847.era arteko artikuluak. Aurrekariak.— 178. KZren 841. artikulua: A) Baldintzak; B) Kon tularibanatzailearen eskuhartzea: a) Testamentuzko kontularibana tzailea; b) Kontularibanatzaile datiboa.— 179. KZren 842. artikulua: konmutazio ahalmena.— 180. Betekizunak: KZren 844 eta 843. ar tikuluak: A) Ordainketa eskudiruz egiteko erabakiaren berri ematea; B) Semealaba edota ondorengo guztiek jaraunspen banaketa baiez tatzea edo, baieztapen horren ordez, epaileak banaketa onestea; C) Ordainketa garaiz egitea.— 181. Konmutazioa: A) Senipartedunen egoera, konmutazioa egin aurretik eta horren ondoren; B) Diruz ordain daitekeen senipartearen izaera juridikoa; C) Konmutazio unea; D) Konmutatzeko moduko portzioa.— 182. Ordainketa eta horren ber meak: A) Diruz ordaindu beharreko zenbatekoaren kalkulua: KZren 847. artikulua; B) Ordainketaren bermeak: a) Hipoteka Araudia ren 80.2. artikulua; b) Kopuruaren gaineko legatuhartzaileak egin dezakeen aurrearretazko idaztoharra.— 183. KZren 845 eta 846. arti kuluak.— §49. Eskudiruz egin daitezkeen beste ordainketa batzuen kasuak.— 184. KZren 1056.2. artikulua.— 185. KZren 821 eta 822. artikuluak.— 186. KZren 839. artikulua: gauza zehatzaren gaineko hobekuntza (igorpena).— §50. Aurrekoen senipartea eskudiruz or daintzea.— 187. Ondorengoen inguruan xedatutakoa aurrekoei ere aplikatzea.— §51. Alargunaren gozamena konmutatzea.— 188. Alargunaren senipartea ordaintzea. Konmutatzeko ahalmena.— 189. Jaraunsleek eskatutako konmutazioa: KZren 839. artikulua: A) Konmutazio ahalmenaren titularrak; B) Elkarren arteko adostasunaren norainokoa; C) Konmutazio unea; D) Ordainketa egiteko moduak.— 190. Alargunak eskatutako konmutazioa: KZren 840. artikulua.— 191. Bermeak. Hamazazpigarren gaia. PRETERIZIOA ETA JARAUNSKABETZEA ..................................................... §52. Preterizioa.— 192. Kontzeptua eta baldintzak.— 193. Motak:

46


OINORDETZAREN EGITURA nahita egindako preterizioa eta nahi gabe egindakoa.— 194. On doreak: A) Orokorrean; B) Aurrekoak eta alarguna preteritzea; C) Ondorengoak preteritzea: a) Nahita egindako preterizioa; b) Seme alabak edota ondorengoak nahi gabe preteritzea.— 195. Preterizioa eta ordezkapen eskubidea.— §53. Jaraunskabetzea.— 196. Kontzep tua eta esangura.— 197. Betekizunak.— 198. Kariak eta froga: A) Jaraunskabetze kariak: a) Ondorengoak jaraunskabetzeko kariak; b) Aurrekoak jaraunskabetzeko kariak; c) Ezkontidea jaraunska betzeko kariak; B) Froga.— 199. Jaraunskabetzearen ondoreak: A) Jaraunskabetze zuzenaren ondoreak; B) Jaraunskabetze ezzuzenaren ondoreak.— 200. Berradiskidetzea. Hemezortzigarren gaia. SENIPARTEA, FORU ZUZENBIDEETAN ........................................................ §54. Senipartea, Kataluniako Zuzenbide zibilean.— 201. Katalunia ko seniparte sistemaren printzipioak.— 202. Senipartedunak eta seni partearen balioa: A) Senipartedunak; B) Senipartearen balioa: a) Senipartearen zehaztapena; b) Banakako senipartearen zehaztapena.— 203. Senipartearen eratxikipena: A) Eratxikipen tituluak; B) Egozke ta.— 204. Senipartedun izaeraren babesa. Preterizioa eta jarauns kabetzea: A) Preterizioa; B) Jaraunskabetzea.— 205. Senipartea eta horren osagarria ordaintzea.— 206. Senipartearen babesa: A) Seni partearen izaera ukitzeko ezintasuna eta socinotar kautela; B) Legatu eta dohaintzen urripena, horiek ezofiziosoak izateagatik: a) Legatuen ezofiziosotasuna, eta mortis causa eta dohainik egindako beste on dare xedapenen ezofiziosotasuna; b) Dohaintzen ezofiziosotasuna; c) Legatu eta dohaintzen ezofiziosotasunari buruzko arau erkideak.— 207. Senipartea ez sortzea eta berori azkentzea: A) Uko egitea; B) Preskripzioa.— 208. Alargunaren laurdena: A) Kontzeptua eta izaera; B) Ezaugarriak; C) Baldintzak; D) Alargunaren laurdena zehaztu, kalkulatu eta ordaintzea; E) Galdu eta azkentzea.— §55. Senipartea, Balear Uharteetako Zuzenbidean.— 209. Senipartedunak eta se niparteen zenbatekoa: A) Semealaba eta ondorengoen senipartea; B) Gurasoen senipartea; C) Alargunaren senipartea.— 210. Senipartea eratxiki, zehaztu eta ordaintzea: A) Eratxikipen tituluak; B) Zehaz tapena; C) Senipartearen ordainketa. Eskudiruzko senipartea.— 211. Preterizioa eta jaraunskabetzea.— 212. Definizioa: A) Kontzeptua; B) Motak eta ondoreak: a) Senipartera mugatutako definizioa; b) Se nipartera mugaturik ez dagoen definizioa.— §56. Aragoiko seni partea.— 213. Zenbatekoa, senipartedunak eta banaketa.— 214. Preterizioa eta jaraunskabetze ezzuzena.— 215. Senipartearen izaera eta zenbatekoa ukitzeko ezintasuna.— 216. Senipartearen egozketa.— 217. Seniparteari uko egitea.— §57. Senipartea, Galizian.— 218. Lurra landu eta edukitzeko eskubidea.— §58. Senipartea, Nafarro an.— 219. Nafarroako seniparte formala: kontzeptua.— 220. Preteri zioa.— §59. Senipartea, Bizkaia eta Araban.— 221. Seniparte eraentza, Bizkaia eta Araban.— 222. Senipartea, Bizkaian: A) Seni

48


partea Lur Lauan, Laudion eta Aramaion; B) Hiri forugabeak.— 223. Senipartea, Aiarako lurrean. Hemeretzigarren gaia. JARAUNSPENEKO ERRESERBAK..................................................................

51

§60. Alargunerreserba.— 224. Alargunerreserbaren baldintzak eta egitura.— 225. Erreserbapeko ondasunak.— 226. Erreserbak eragin dako egoera juridikoaren edukia: A) Gauzatzeke dagoen erreserba: a) Erreserbagilearen egoera juridikoa: a’) Inter vivos negozioetan; b’) Mortis causa xedapenetan; c’) Erreserbagilearen beste betebehar batzuk; b) Erreserbahartzailearen egoera juridikoa; B) Erreserba gauzatua.— §61 Kode Zibilaren 811. artikuluko lerroerreserba.— 227. Lerroerreserbaren baldintzak eta egitura: A) Kontzeptua eta esangura; B) Lerroerreserbaren egitura: a) Erreserbaren baldintzak; b) Erreserbapeko ondasunak; c) Egoera pertsonalak.— 228. Erreserbaren norainokoa.— 229. Egoera juridikoa eta ondoreak.— §62. Itzultze edo lehengoratze eskubidea.— 230. Baldintzak eta ondoreak.

V. LEGE OINORDETZA Hogeigarren gaia. LEGE OINORDETZA ...........................................................................................

54

§63. Lege oinordetzaren kontzeptua eta eraentza.— 231. Ideia orokorrak.— 232. Lege oinordetzaren baldintzak.— 233. Lege oinor detzaren sistema. Espainiako antolamendu juridikoaren irizpideak.— §64. Lege oinordetza, Zuzenbide erkidean.— 234. Semealabak eta ondorengoak oinordeko izatea.— 235. Aurrekoak oinordeko izatea.— 236. Alarguna oinordeko izatea.— 237. Albokideak oinordeko iza tea.— 238. Estatua oinordeko izatea.— §65. Lege oinordetza, foru zuzenbideetan.— 239. Lege oinordetza, Aragoin.— 240. Lege oinor detza, Katalunian.— 241. Lege oinordetza, Nafarroan.— 242. Lege oinordetza, Bizkaia eta Araban.

VI. SALBUESPENEKO OINORDETZA

Hogeita batgarren gaia. SALBUESPENEKO OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK .......................................................................................................... §66. Salbuespeneko oinordetzak edo oinordetza bereziak.— 243. Mugaketa.— §67. Noble tituluak oinordetza bidez eskuratzea.— 244. Kontzeptua, izaera eta ezaugarriak.— 245. Eraentza juridi koa.— 246. Noble tituluen gaineko oinordetza.— 247. Konstituzioa eta noble tituluen oinordetza hurrenkera.— §68. Familiaren neka zaritzako ustiategiaren gaineko oinordetza.— 248. Familiaren ne kazaritzako ustiategia.— 249. Familiaren nekazaritzako ustiategian izan


OINORDETZAREN EGITURA daitezkeen oinordetza motak.— §69. Errentamenduen gaineko oinordetza.— 250. Oinarria.— 251. Landa errentamenduak.— 252. Hiri errentamenduak.

VII. OINORDETZAREN ONDOREAK Hogeita bigarren gaia. JARAUNSPENAREN ESKURAKETA ...............................................................

58

§70. Jaraunspenaren eskuraketa Espainiako sisteman.— 253. Sistema historikoak eta Espainiako Zuzenbidearen jarrera.— 254. Es kuraketaren faseak.— §71. Jaraunspen banatugabea.— 255. Kontzeptua eta horrek dakartzan arazo praktikoak.— 256. Konpon bideak.— §72. Jaraunspena onartu eta arbuiatzeko epea: inter pellatio in iurea eta hausnarketa eskubidea.— 257. Jaraunspena onartu eta arbuiatzeko epea.— 258. Interpellatio in iurea.— 259. Hausnarketa eskubidea.— §73. Jaraunspena onartu eta arbuiatzeari buruzko erregela erkideak.— 260. Kontzeptua, izaera eta ezauga rriak.— 261. Oinordeko izateko gaitasuna eta legebideztaketa.— 262. Jaraunspena onartu nahiz arbuiatzearen aurkarapena.

Hogeita hirugarren gaia. BEREZIKI, JARAUNSPENAREN ONARPENA ETA ARBUIATZEA .................................................................................................... §74. Jaraunspenaren onarpena.— 263. Kasuak.— 264. Mo tak.— §75. Inbentario onuraren araberako onarpena. Alde formalak.— 265. Izaera eta esangura.— 266. Baldintzak.— 267. Inbentarioaren eraketa.— 268. Inbentario onura galtzea.— §76. Ja raunspena arbuiatzea.— 269. Kontzeptua eta esangura.— 270. Forma.— 271. Ondoreak.— 272. Jaraunspenari uko egitea, hartze kodunen kaltetan. Hogeita laugarren gaia. JARAUNSLE IZAERA ................................................................................. §77. Jaraunslearen egoera.— 273. Jaraunsle izaera.— 274. Ja raunspena eskatzeko akzioa: A) Kontzeptua; B) Legebideztaketa; C) Betekizunak; D) Ondoreak: a) Egiazko eta itxurazko jaraunsleen ar teko harremanak; b) Itxurazko jaraunslearekin negoziatu duten edo auzitan ibili diren gainontzekoen eta egiazko jaraunslearen arteko ha rremanak; E) Preskripzioa.— 275. Jaraunsleak edukitza eskuratzea.— §78. Onarpen huts eta soilaren ondoreak.— 276. Kode Zibilaren sistema: erantzukizun mugagabea eta ondare bateratzearen ideia.— 277. Banantze onura.— 278. Jaraunspenaren hartzekodun nahiz legatuhartzaileen eta jaraunslearen hartzekodunen arteko lehen tasuna.— 279. Jaraunslearen erantzukizuna legatuen gain.— §79. Inbentario onuraren araberako onarpenaren ondoreak.—

60


280. Erantzukizun mugatua eta ondare banantzea.— 281. Onuradun jaraunspenaren administrazio eta likidazioa.— 282. Onuradun ja raunspena, likidazioa egin eta gero.— §80. Legatuhartzailearen erantzukizuna.— 283. Legatuhartzailearen erantzukizuna, kausatzai learen zorrengatik.— §81. Jaraunspena besterentzea.— 284. Beste rentze negozioa.— 285. Jaraunspenaren salmenta: A) Saltzailearen betebeharrak; B) Eroslearen betebeharrak; C) Saltzailearen oinordetza portzioak dituen gehikuntzak.— 286. Kuota besterentzea. Hogeita bosgarren gaia. JARAUNSPENEKO ERKIDEGOA.................................................................

64

§82. Jaraunspeneko erkidegoa, Espainiako Zuzenbidean.— 287. Kontzeptua eta izaera juridikoa.— 288. Subjektuak.— 289. Ob jektua.— 290. Jaraunspeneko erkidegoaren eraentza: A) Kode Zibi lean: a) Iturriak; b) Ondasun erkideen edukitza eta erabilera; c) Ondasun erkideen luperketa; d) Ondasun erkideen administrazioa; e) Ondasun erkideen defentsa; f) Ondasun erkideen xedapena; g) Kuotaren xedapena eta jaraunslekideen atzeraeskuratzea; B) Ka taluniako Zuzenbidean; C) Aragoiko Zuzenbidean; D) Nafarroako Zuzenbidean.— 291. Jaraunspeneko erkidegoa azkentzea.— §83. Ja raunslekideen erantzukizuna.— 292. Jaraunspeneko zorren gai neko erantzukizuna: A) Jaraunspena banatu ostean; B) Jaraunspena banatu aurretik.— 293. Atzerabidezko akzioa, jaraunslekideen arte an.— 294. Zorren gaineko erantzukizuna, jaraunslekide bat denean zor horien hartzekodun.— 295. Legatuen gaineko erantzukizuna.— 296. Zorrak ordaintzeko adjudikazioa.— 297. Kataluniako Zuzen bidea.

VIII. JARAUNSPENAREN BANAKETA Hogeita seigarren gaia. BANAKETA OROKORREAN ........................................................................ §84. Banaketaren kontzeptua eta izaera juridikoa.— 298. Kontzep tu orokorrak.— 299. Zatiketa eragiteko ahalmena: A) Legebideztaketa aktiboa; B) Gaitasuna; C) Absentearen lege ordezkariak ahalmena egi karitzea; D) Testamentugileak jaraunspenaren zatiketari buruz jarri tako debekua; E) Jaraunslekideek eginiko hitzarmena, jaraunspena indibisoan egon dadin; F) Jaraunspenaren zatiketa etenda geratzea, lege xedapenen bidez; G) Jaraunspeneko erkidegoa desegitea, testa mentugileak jaraunslearen izendapena jarri duenean baldintzapean.— §85. Banaketa eragiketak.— 300. Aldez aurreko oharbideak.— 301. Legebideztaketa aktiboa.— 302. Inbentarioa.— 303. Balorazio edo tasazioa.— 304. Likidazioa.— 305. Banaketa, esangura hertsian: A) Ideia orokorrak; B) Izaera juridikoa; C) Kuota gauzatzeko erregelak; D) Banaketa eragiketak egiteko forma.— §86. Kolazioa.— 306. Kontzeptua, oinarria eta baldintzak.— 307. Kolazioaren salbuespe

66


OINORDETZAREN EGITURA nak eta lekapena.— 308. Kolazioa burutzea eta horren ondoreak. Hogeita zazpigarren gaia. BANAKETA MOTAK ...............................................................................

69

§87. Testamentugileak egindako banaketa.— 309. Kontzeptua.— 310. Testamentua eta banaketa.— 311. Banaketaren eraentza: A) For ma; B) Esparru objektiboa; C) Mugak; D) Erregelak.— §88. Komi sarioak edo kontularibanatzaileak egindako banaketa.— 312. Komisarioa edo kontularibanatzailea eta horren ahalmenak: A) Ko misario edo kontularibanatzailearen kargua; B) Izendapena; C) Be tekizunak; D) Ahalmenak: a) Irabazpidezko sozietatea likidatzea, alargunarekin batera; b) Testamentua interpretatu eta integratzea; c) Legatuak ematea; d) Seniparteak eta erreserbak baloratu eta betetzea, dohaintzak kolazionatzea eta legatuak urritzea; e) Ondasunak jarauns le bati adjudikatzea eta horren diferentzia diruz ordaintzeko betebe harra; f) Jaraunspeneko zorrak ordaintzeko edo horien ordainean emateko ondasunak adjudikatzea.— 313. Komisarioak edo kontulari banatzaileak egindako banaketaren eraentza: A) Jaraunslekide, har tzekodun eta legatuhartzaileen zitazioa, adingabekorik edo ezgaiturik badago; B) Epea; C) Jaraunsleen eskuhartzea; D) Forma; E) Zuzen ketak eta osagarriak; F) Kontuak ematea; G) Gastuak berreskuratu eta kaltegalerak ordaintzea.— §89. Jaraunslekideek egindako banake ta.— 314. Baldintzak.— 315. Eraentza: A) Partaide guztien aho batekotasuna; B) Gaitasuna; C) Forma.— §90. Tartekariak egin dako banaketa.— 316. Tartekaria eta bitartekaria, banaketan.— 317. Kontularibanatzaile datiboa, KZren 1057.2. art.an: A) Baldintzak; B) Izendapena; C) Ahalmen eta eskurantzak; D) Epaileak banaketa onestea.— §91. Epaileak egindako banaketa.— 318. Testamentu ju dizioa: A) Sarrera; B) Borondatezko testamentu judizioa; C) Nahitaez ko testamentu judizioa.— 319. Ab intestato judizioa: A) Ab intestato judizioaren aurrearreta (JZLren 959.etik 976.era arteko art.ak); B) Ja raunsle adierazpena (JZLren 977.etik 1000.era arteko art.ak); C) Ab intestato judizioa (JZLren 1001.etik 1004.era arteko art.ak).

Hogeita zortzigarren gaia. BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA ..................................................................................... §92. Banaketaren ondoreak.— 320. Jaraunspeneko erkidegoa azken tzea eta horren ondoreak.— 321. Ondasun adjudikatuen saneamendua egiteko, jaraunslekideek duten elkarrekiko betebeharra: A) Aldez au rreko oharbideak; B) Saneamenduaren oinarria, jaraunspenaren ba naketan; C) Saneamenduaren eraentza: faseak eta edukia; res evicta baloratzeko unea; D) Saneamenduaren salbuespenak, jaraunspena ren banaketan; E) Saneamenduaren eraentza, kredituen adjudi kazioan.— 322. Jaraunspeneko zorren ordainketa: A) Banaketa eta zorren ordainketa; B) Zorren ordainean egindako adjudikazioa.— §93. Banaketaren eragingabetasuna eta horren osagarria.— 323. Aldez


aurreko oharbideak, banaketaren eragingabetasunari buruz.— 324. Ba naketaren deuseztasuna eta deuseztakortasuna.— 325. Banaketaren hutsalketa.— 326. Hutsalketaren eraentza juridikoa eta ondoreak.— 327. Banaketaren osagarria. Eranskina ..............................................................................................................

CXXXVIII (Itzultzaileen oharra: eranskin honetan euskaratu dira, osoosorik zein zati batez, gaztelaniazko liburuaren azken argitalpenaz ge roztik beronen autuei dagozkien eta gure iritziz oinarrizkoen diren lege aldaketa nagusien testuak.)

I–


I. KONTZEPTU OROKORRAK

A. LÓPEZ Y LÓPEZ


Lehenengo gaia OINORDETZA OROKORREAN Laburpena: §1. Oinordetza orokorrean.— 1. Banakako oinordetza eta oinordetza unibertsala.— 2. Inter vivos eta mortis causa oinordetza.— §2. Mortis causa oinordetza eta Oinordetza zuzenbidea.— 3. Kokaera sistema tikoa.— 4. Jabetza, familia eta jaraunspena.— 5. Jaraunspenari buruz Konstituziora bildutako arauketa.— §3. Oinordetza zuzenbidearen bila kaera historikoa.— 6. Bilakaeraren lerro desberdinak.— 7. Oinordetza zuzenbidearen etorkizuna.

§1. OINORDETZA OROKORREAN 1. Banakako oinordetza eta oinordetza unibertsala Oinordetza dela bide, subjektu bat jartzen da beste subjektu baten lekuan, hain zuzen ere, azken horrek harreman juridiko batzuetako edo harreman ju ridikoen multzo bateko alderdi aktiboan zein pasiboan duen lekuan. Sub jektuen aldaketa horrek ez du eraginik harreman juridikoen (edo harreman ju ridikoen multzoak duen) edukian, eduki horrek bere horretan dirauela. Oinordetza gertatzeko baldintzak oso desberdinak dira eta, antolamendu juridikoaren arabera, oinordetza baliozko eta eragingarria izateko betekizunak ere mota anitzekoak dira, kasuankasuan. Oinordetza kontzeptuaren itxura keta anitz horretara garamatza, lehenengo eta behin, banakako oinordetzaren eta oinordetza unibertsalaren arteko bereizketak. Bereizketa hori da, izan ere, Oinordetza zuzenbide izeneko jakintzagaiari buruzko azterketaren muina. Oi F. CAPILLA RONCERO


nordetza unibertsalean, subjektu batek aurreko titular baten harreman juridiko guztiak batera (uno ictu, kolpe batez) bereganatzen ditu, harreman juridi ko horiek eskualdatzeko modukoak direnean. Azpimarratzekoa da, esan dugu nez, subjektu batek bakarrik harreman juridiko guztiak hartzen dituela, titulu bakar baten bidez eta harreman horiek bananbanan bereganatzeko formali tateak betetzeko beharrik gabe (horregatik deritzo oinordetza unibertsal, in universum ius). Horrez gain, lehen esan dugu eskualdatzeko modukoak diren harreman juridikoak hartzen direla oinordetza bidez; horrekin aditzera eman nahi dugu badirela harreman juridiko eskualdaezinak eta, izaera horren on dorioz, ezin direla inondik inora oinordetzaren objektu izan, ezta oinordetza unibertsalaren kasuan ere. Aitzitik, banakako oinordetzan, oinordetza uniber tsalean ez bezala, subjektuen aldaketa hori gertatzen da harreman juridiko zehatzen gainean bakarrik (jakina denez, harremanok eskualdatzeko modu koak direnean). Doktrinak eztabaidatu izan du oinordetza hitza oinordetza unibertsalari bakarrik ote dagokion. Dena den, doktrinaren eztabaidetan gertatu ohi denez, iritziak iritzi dira; oinordetza hitza oinordetza mota bat bakarrik ala biak adierazteko erabili arren, ez da ahantzi behar oinordetza unibertsalari eta ba nakako oinordetzari buruzko arauketen artean desberdintasun nabariak direla.

2. Inter vivos eta mortis causa oinordetza Aurrean azaldu izan dugun bereizketaren gainean egin daiteke beste be reizketa bat ere: inter vivos oinordetzaren eta mortis causa oinordetzaren ar


tekoa. Bereizketa horren zehaztasunak geroago azalduko baditugu ere, esan beharra dago bereizketa hori ez dela taxuz egin, oinordetza mota bateko eta besteko subjektuak zehazteko ez baita irizpide bera erabili. Inter vivos oinordetzari buruz ari garenean, horretan parte hartzen duten subjektuak har tzen ditugu kontutan, subjektu horiek bizirik dauden bitartean; kontrara, mor tis causa oinordetzaren gainean badihardugu, karieginkizunaren esparruan sartzen gara. Kasu horretan, karieginkizun hori honakoa besterik ez da: on dare baten edo horren zati baten destinoa zehaztea, ondare horren titularra hiltzen denean (titular horri oinordetzaren kausatzaile deritzogu edo, mendee tan zehar sendotu izan den latindar terminologiaren arabera, de cuius: is de cuius hereditatis agitur, ÂŤjaraunspena darakarrenaÂť). Goian adierazitako bi irizpideak heterogenoak dira, oinordetza berean ager baitaitezke. Horrek agerian jartzen du bi irizpideok ez direla elkarren aurkakoak eta, zentzuz, ez direla egokiak bereizketa baten oinarri izateko. Ulerbidez, pentsa dezagun ondare baten edo horren zati baten destinoa kon tratu bidez zehazten dela; halakoetan, inter vivosmortis causa negozio juridi koa gauzatuko litzateke. Geroago ikusiko dugunez, inter vivos oinordetzaren eta mortis causa oinordetzaren arteko aurkakotasun tekniko desegoki horrek jarraikoa du oinarri: Kode Zibilak oinordetza itunak edo kontratuak egiteko ezartzen duen debekua (KZren 1271.2. art.ak dioenez, ÂŤbiharetziko jarauns penaren gainean egin daitezkeen kontratuak dira, izan ere, bizirik daudenen artean 1056. artikuluaren arabera ondasuntza jakin bat zatitzeko helburua du ten kontratuak bakarbakarrikÂť). Bistan denez, debeku hori ez da erabatekoa Zuzenbide erkidean eta horrek ez du eraginik Foru zuzenbidepeko lurralde guztietan; beraz, debeku hori ezartzen da, erabat ez bada ere, Kode Zibila ba F. CAPILLA RONCERO


karrik aplikatzen den tokietan. Edozein modutara ere, mortis causa oinordetza zer den zehazteko, ez du gu hori alderatu behar berorren aurkakoa den inter vivos oinordetzarekin; ai tzitik, nahikoa dugu hau esatea: mortis causa oinordetza da pertsona baten heriotzaren ondorioz gertatzen den oinordetza, eta oinordetza horrek gizarte ekonomiazko eginkizun jakina du, alegia, pertsona bat hil ondoren, haren harreman juridikoen destinoa zehaztea. Harreman juridiko horien multzoari jaraunspen izena eman ohi zaio; berebat, izen hori erabiltzen da (batik bat, teknikoa ez den hizkeran), heriotzaren ziozko oinordetza fenomenoa adie razteko, bai eta fenomeno horren inguruko arauketari izena emateko ere, hala nola, «Jaraunspen zuzenbide» (gai egokian aztertuko denez, «jaraunspena» eta «jaraunslea» sistemaren oinarrizko adierazmoldeak badira ere, ez dute sis tema hori agortzen, eta sistema hori ez da adierazmolde horietara murrizten). Goian esan dugunari eutsiz, oinordetza unibertsalaren eta banakako oi nordetzaren barruan, inter vivos eta mortis causa oinordetzak bereiz daitezke. Hala ere, badirudi oinordetza unibertsala gertatzen dela mortis causa oinorde tzaren esparruan bakarrik (mortis causa oinordetzaren barruan sartu behar dira oinordetza itunak edo kontratuak ere, horren arrazoiak orain azalduko ez ditugun arren). Esangura horretan, Espainiako antolamendu juridikoak ez du onartzen oinordetza unibertsala inter vivos gerta daitekeenik. Hori onartuz gero, pertsona bati (pertsona hitza esangura hertsian ulertuta, hau da, pertso na fisikoari) kenduko litzaioke ondarezko ahalbide unibertsala (KZren 1911. art.); baina, hori ezinezkoa da, ahalbide horrek lotura estua baitu gaitasun juridiko orokorrarekin, eta gaitasun hori pertsona orok du, bizi den artean. Bestalde, banakako


oinordetza mortis causa gerta daiteke; ondorenez, mortis causa oinordetza titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bidez gauza daiteke. Bereizketa horren inguruan Oinordetza zuzenbidearen kon tzeptu tekniko franko eratzen dira, gero jorratuko dugun moduan. Kontzeptu horiek gorabehera, Oinordetza zuzenbidearen muina da titulu unibertsalaren bidez gauzatutako mortis causa oinordetza.

ยง2. MORTIS CAUSA OINORDETZA ETA OINORDETZA ZUZENBIDEA 3. Kokaera sistematikoa Oinordetza zuzenbidea Zuzenbide pribatuko adarra da; esan berri dugu narekin bat eginez, pertsona baten heriotzaren ondorioz sortzen den egoera juridikoa (bereziki, ondare egoera) arautzen duen adarra da Oinordetza zu zenbidea. Zuzenbide zibilaren adar hori arduratzen da, gehienbat, bona va cantiari buruzko arazoaz, ondasun horien titularra hiltzen denean. Titularrik gabeko ondasun horien gainean badira kreditu eskubideak, eskubide errealak, betebeharrak eta zamak. Eskubide horiek guztiak beren titularra hil aurretik izan daitezke edo, osterantzean, titular hori hildakoan sor daizteke; azken ka su horretan ere, katramilak sortzen dira. Espainiako ingurugiro geografiko eta historikoan, kontu horren aterabidea arras baldintzaturik agertzen da, fami liaren babesari buruzko arrazoiak direla medio. Derrigorrezko oinordetza edo seniparte oinordetza eta ab intestato oinordetza aztertzean, ikusiko dugu oi nordetza horiei buruzko arauen ratio juridikopolitikoa F. CAPILLA RONCERO


baldintzaturik da goela. Egineginean ere, legegileak arau horiek egitean aintzakotzat hartu du familiaren egitura zehatza; haren ustez, familia osatzen duten pertsonei deitu behar zaie lehenespenez, oinordetzaren objektu diren ondasun eta eskubideen titular izateko, bai eta, orokorrean, heriotzaren ondorioz titularrik gabe gerta tu diren harreman juridikoetan hildakoaren lekuan jartzeko. Arrazoi horiek guztiek bidezkotzen dute heriotzaren ziozko oinordetzaren arauketa Zuzenbide zibilaren azken zatia izatea; zati horretara heldu aurretik aztertzen dira Gauzei eta Betebeharrei buruzko zuzenbideen teoriak, bai eta famili harremanei buruzkoak ere (eta horiek ulertzeko, beharbeharrezkoa da aldez aurretik Pertsonari buruzko zuzenbidea aztertzea). Bestalde, eta beraien arteko loturak estuak diren arren, Oinordetza zuzenbidea ezin da azaldu Fa mili zuzenbidearen barruan, ezta Gauzei zein Betebeharrei buruzko zuzen bideen barruan ere. Hori esateko arrazoiak ondokoak dira: batetik, Oinordetza zuzenbideak Famili zuzenbidearekin harremanak baditu ere, Oinordetza zu zenbidea Ondare zuzenbidea da eta zuzenbide hori ez dago famili erakun de zehatz baten zerbitzupean (kontrakoa gertatzen da ezkontzaren ondasun eraentzarekin edo senideen arteko mantenuarekin); bestetik, ondare harreman juridikoek oinordetzaren objektua osatu arren, ez da arteza mortis causa oi nordetzaren arauketa eskubide errealen eta kreditu eskubideen azalpenean sartzea, kontutan hartzen badira, nola kontzeptuen berezitasun teknikoa, hala mortis causa oinordetzaren arauen konplexutasuna. Berezitasun eta konplexu tasun horiek argi eta garbi somatzen dira, jaraunslearen erakundeari buruzko azterketan.


4. Jabetza, familia eta jaraunspena Mortis causa oinordetza zuzenean dago lotuta jabetzari buruzko gaiekin, bai eta, lehenago azaldu denez, familiari buruzkoekin ere. Nolanahi den ere, harreman juridikoen iraupenari buruzko arazoa (pertsona bat hiltzean ager tzen dena) modu abstraktuan konpon daiteke, jabetzari edo familiari buruzko aipamenik egin gabe: jaberik gabe geratzen diren ondasunak kolektibitateari eskualda dakizkioke eta kolektibitateak izaera horrekin atxikitzen ditu onda sunok; osterantzean, oinordetzaren kausadunarekin senidetasun loturarik ez duten norbanakoei eman ahal zaizkie harako ondasunak. Konponbide abs traktu horiek ez dute bat egiten tradizio historiko zehatzarekin; tradizio hori bestelakoa da eta, ziur asko, egungo konstituzio aginduen araberakoa, geroa go argituko denez. Oinordetza eraentzak ziurtzat jotzen du norbanakoek eskuratzeko modu ko ondasunak badirela. Kutsu kolektibistadun antolaketa ekonomikopean di ren herrietan ere, jabetza pribatua onartua izan den neurrian (neurri txikian izan bada ere; gehienetan, jabetza pertsonala), onartu izan da kausatzaile ak jabetza hori mortis causa xeda dezakeela eta, xedapenik egin ezean, legeak zehaztutako senideei eskualda dakiekeela. Gainera, mortis causa oinordetza ren eraentza famili erakundeei uztartzen zaie. Horretan, orotariko arrazoiek izan dute eragina; guztiak aipatzea ezinezkoa den arren, ondokoak agertuko ditugu adibide gisa: arrazoi erlijiosoak (familaren esku uzten zen hildakoaren sacra); arrazoi ekonomikoak (familiak berak parte hartzen zuen kausaduna ren ondarea sortzen, artatzen edo gehitzen); mantenuaren inguruko arrazoiak (kausadunaren ondarea zen familiaren mantenua) eta abar. Horren guztiaren ondorioz, famili izaerako F. CAPILLA RONCERO


osagaia agertzen da Mortis causa oinordetzari bu ruzko zuzenbidean, batez ere, senipartedunen oinordetzan eta ab intestato oinordetzan (oinordetza hori lehenago aipatu besterik ez dugu egin eta gai egokian zabal aztertuko dugu). Jabetzaren, familiaren eta jaraunspenaren ar teko lotura horiek ageriagerikoak dira Konstituziora bildutako arauketan, ja rraian azalduko den moduan.

5. Jaraunspenari buruz Konstituziora bildutako arauketa EKren 33. artikuluko lehenengo bi lerroaldeek xedatzen dutenez, ÂŤ1. Ja betza pribaturako eta jaraunspenerako eskubideak aintzatesten dira. 2. Esku bide horien gizarte eginkizunak mugatzen du haien edukia, legeen araberaÂť. Konstituzioak oinordetza bermatzen du, konstituzio adierazpenen orokorta suna delaeta oinordetzari jaraunspen izena eman bazaio ere. Aurrean aipatu izan dugunez, konstituzio berme hori Espainiako goreneko lege testuan ager tzen da, jabetza pribatuaren eranskin edo luzapen gisa. Espainiako ingurugi ro geografiko eta historikoan, jabetza pribatua da (horren Ăąabardura zehatzak kontutan izan gabe) jaraunspenaren nahitaezko baldintza eta, halakorik ga be, Espainiako egituren barruan, ezin da jaraunspenaren kontzeptua ulertu. Jaraunspena eta jabetza pribatua ezin dira banandu; banaezintasun horren arioan, esan dezakegu Konstituzioak batari eta besteari emandako ad hoc babesa alferrekoa dela, errepikapen hutsa baita. Hori argitu eta gero, berme horren edukiari buruzko oharbide batzuk egin ditzakegu. Aurrenik, konstituzio bermeak esangura bikoitza du:


Konstituzioak ja raunspena babesten du, erakunde gisa eta norbanakoen eskubide berezi gisa. Lehenengo esangurari oldartuz, ondasunen jabetzapen pribaturako esparrua ri (edo, beste hitz batzuez esanik, ondasun horiek eskuratzeko mekanismoari) eusten zaio, mortis causa oinordetzaren bitartez. Bigarren esanguraren barru an, bi babes eremu desberdin bereiz daitezke: lehendabizikoan, Konstituzioak babesten du norbanakoek euren ondasunak modu askean (ez, ordea, osooso rik, ezta mugarik gabe ere) xedatzeko duten eskubidea. Xedapen horiek gau zatzeko, norbanakoek mortis causa izaerako negozio juridikoak egin ditzakete eta, negozio horien artean, testamentua da nagusi (dena dela, dakigunez, tes tamentua ez da negozio bakarra; horren inguruan, gogora ekarri behar da oinordetza itunei buruz esandakoa). Oinordetzari gagozkiola, bada, Konstitu zioak norbanakoei aintzatesten die borondatearen autonomi esparrua, esparru hori norbanakoen askatasun esparrua dela beti. Bigarren babes eremuari da gokionez, Konstituzioak bere babespean hartzen du ondasunak jaraunspen bidez (jaraunspena esangura zabal eta orokorrean ulertuta) eskuratzeko es kubidea; eskuraketa hori gerta daiteke, dela legearen aginduz, dela testamen tuan egindako eratxikipen bidez. Bermearen bigarren esanguraz denaz bezainbatean, ez dago jaraunspe nerako oinarrizko eskubiderik. Ikusmira teorikotik oinarrizko eskubidetzat zer uler daitekeen alde batera utzita, ezbairik gabe baiezta daiteke jaraunspene rako eskubideak ez duela Konstituzioak 14. art.an eta bigarren kapituluko lehenengo sekzioan aintzatetsitako eskubide eta askatasunei ematen dien ba F. CAPILLA RONCERO


besik. Eskubide eta askatasun horiek bakarbakarrik (ez, ordea jaraunspe nerako eskubidea, horien artean ez baita aipatzen) errespetarazteko, bi bide erabiltzen dira: bata, auzitegi arruntetan, lehenespen eta sumariotasun prin tzipioetan oinarrituta dagoen prozeduraren bitartez (gaur egun, prozedura ho ri abenduaren 26ko 62/78 Legearen bide desegokian barneratzen da); eta, bestea, Konstituzio Auzitegian, babes errekurtsoaren bidez (ikus Konstituzio Auzitegiari buruz urriaren 3an emandako 2/79 Lege Organikoaren 41.etik 58.era arteko artikuluak). Hori guztia EKren 53.2. art.an ezarritakoak erator tzen du igarriigarrian. Jaraunspenaren konstituzio babesa (bai erakunde gisa, bai norbanakoaren eskubide gisa babesten denean) lege erreserban mamitzen da; baina, lege erre serba izan arren, legegileak ez du erabateko ahalmenik. Legeak jarauns penaren oinarrizko edukia errespetatu behar du beti; eduki hori errespetatuko ez balitz, legea konstituzioaurkakoa izango litzateke. Horixe da EKren 53.1. art.tik ateratzen den ondorioa. Artikulu hori aplikatzen zaie Konstituzioaren lehenengo tituluko bigarren kapituluan aintzatetsitako eskubide eta askatasu nei eta, eskubide eta askatasun horien artean, EKren 33. art.ko 1 eta 2. idaza tietan aintzatetsitakoak daude, hain zuzen, jabetza eskubidea, bai eta azaltzen ari garena ere, jaraunspenerako eskubidea. Labur emanda, jaraunspenera ko eskubidearen konstituzio bermeak bi oinarri hauek ditu: lege erreserba eta jaraunspenaren oinarrizko edukia errespetatzeko beharra, bien arteko lotura hertsia izanik. Lege erreserbari dagokion aldean, oinordetzari buruzko gaia lege arrun tari erreserbatzen zaio eta, horretan, legegintza eskuordetu daiteke; zalan


tzazkoa da eginkizun horretan dekretulegerik erabil daitekeen (guk baietz badiogu ere) eta, are gehiago, gai hori araudi bidez arautu daitekeen (argi da go, gai horren alde sustantiboak ezin direla inola ere araudi bidez arautu). Horrez gain, autonomi erkidegoek emandako legeei ere erreserba dakieke oi nordetzaren arauketa, autonomi erkidegoek oinordetzaren gaian eskumena duten neurrian. Eta horrela gertatu izan da foru lurralde guztietan: EKren 149.1.8. art.aren interpretazioa zein izan, eta horren araberakoa izango da es kumen horren norainokoa. Gai horren inguruan ez dago aho bateko iritzirik eta, guri doakigunez, ez ditugu horiek aztertuko. Esan dugun bezala, jaraunspenaren oinarrizko edukia errespetatzeko be harra ezartzen zaio legegileari eta, ondorenez, eduki hori da legegileak duen muga; legegileak muga hori gaindituko balu, legea konstituzioaurkakoa izan go litzateke. Oinarrizko eduki hori zehazteko, finkatu behar dira legea egin aurretik zegoen eskubidearen tipo abstraktua eta kasuankasuan babesten di ren interesak. Eginkizun horren abiapuntu izan behar da Zuzenbidean aditu ak direnek orokorrean onartutako ideien eta usteen sistema, aldian aldiko une historikoa zein den kontutan hartuta. Hori berori adierazi zuen KAk, apirila ren 8an emandako 11/81 epaian. Doktrina hori jaraunspenerako eskubideari aplikatuz gero, badirudi eskubide horren oinarrizko edukiaren osagaiak bi di rela: bata, testamentua egiteko askatasuna (eta, hala izanez gero, mortis causa kontratuak egiteko askatasuna) eta, bestea, senideek oinordeko izateko duten eskubidea. Zernahi gisaz, horrek ez du esan nahi legegileak eskubide hori ze haztu edo muga ezin dezakeenik eta, tradizio historikoari helduz, Espainian legegileak hala egin du, bide desberdinak erabiliz: batzuetan, jaraunspeneko ondarearen zati jakina F. CAPILLA RONCERO


testamentugilearen xedapen asketik kanpo utzi du, zati hori senide zehatz batzuei nahitaez eskualdatzeko; besteetan, testamentugile ak ondare hori xedatzen ez duenerako, legegileak senide multzo bat zehaztu izan du, jaraunspena senide horiei utzi behar zaiela derrigor (senide multzo hori nolabait murriztua eta hurbilekoa da, ez, ordea, mugagabea). Aise uler daitekeenez, mugapen horiek ezartzeko aintzat izan behar da zein den Kons tituzioak babesturiko famili eredua (EKren 39. art.). Muga horietatik kanpo, kolektibitateak eskubidea izan dezake, jarauns peneko ondarearen gainean, hots, kausadunak ez badu hor goian aipaturiko senide multzorik, estatua edo autonomi erkidegoa da haren oinordeko. Gi zarteak jaraunspenaren gainean izan ditzakeen eskubideak bideratzeko, oi nordetza zerga ezarri da, Espainiako ikusalde tradizionalean eta Espainiako ingurugiro historiko eta geografikoan ohikoa den moduan. Oinordetza zerga hori ezin da konfiskatzailea izan (EKren 31.1. art.); horrelakoa izango balitz, Konstituzioaren babespean dagoen eskubideari ondare edukia ukatuko litzaio ke, zeharka bada ere. Ez da gauza erraza zehaztea zerga bat noiz den konfis katzailea. Zergak, izatez, ez du zuzenean kentzen norbanakoei eratxikitako eskubidearen ahalmenik; aitzitik, zergak jarauntsitako ondaretik kopuru bat kentzen du. Zailtasun hori areagotzen da, Konstituzioaren arabera zerga kon fiskatzailea zer den zehazteko orduan. Zehaztapen hori egiteko, gogora ekarri behar da Konstituzioak jabetzari ematen dion babesa, hots, EKren 33. art.aren edukia. Artikulu horrek nagusiarazten du, hain zuzen ere, jaraunspenaren ba besa; logikaren ikusmiratik, hori oinarriberriztea izango litzateke. Dena den, ikuspuntu enpirikotik eta zentzuzko balorazioa eginez (interpretatzeko ego kia da irizpide hori, batez ere, konstituzio esparruan), arazoari


aterabidea eman dakioke. Bestalde ere, EKren 33. art.ko bigarren lerroaldearen bidetik, jaraunspena muga daiteke, horrek bere gizarte eginkizuna bete dezan. Egia esateko, ez da ondo ulertzen jaraunspenerako eskubideak (norbanakoen eskubide gisa eta ez, ordea, erakunde gisa; argi dagoenez, eskubideotan oinarritzen da eskubideen egikaritzak duen gizarte eginkizuna) nola bete ditzakeen gizarte eginkizunari dagozkion eskakizunak (eginbeharrak, zamak). Esangura hertsian, jarauns penerako eskubideari dagokionean, bi une dinamiko bakarrik agertzen dira: bata, kausatzaileak jaraunspena xedatzen duenean eta, bestea, oinordekoak ja raunspena eskuratzen duenean. Kolektibitatearen eskubideak (bai eta familia ren eskubideak ere) babesteko mekanismoak ez dira goian aipatu ditugunak. Mekanismo horiek, ikusalde teknikotik, ez dira eragingarriak gizarte eginki zuna betetzeko; horiek jabetza eskubidearen egikaritzari lotu behar zaizkio, kasu honetan bakarrik: eskubide hori kolektibitatearentzat interesgarri gerta tzen diren ondasunen gainean egikaritzen denean. Konstituziogileak kasu horretan ez du teknika garbirik erabili. EKren 33. art. egiteko, Bonngo Oinarrizko Legearen irizpidea hartu zen kontutan eta, beharbada, horrek nahastu zuen konstituziogilea. Bonngo Oinarrizko Legean jabetza eta jaraunspena batera aintzatesten badira ere, ez dira horien gizarte eginbeharrak adierazten; adierazpen hori egin da, teknika egokiagoarekin, ja betzari begira bakarrik [ikus Alemaniako Oinarrizko Legearen (Grundge setzaren) 14. artikulua; egungo egunean lege hori indarrean dago Alemania bateratuko lurralde osoan: ÂŤ1. Jabetza eta jaraunspenerako eskubidea berma turik daude. Legeek zehazten dituzte horien izaera eta mugak. 2. Jabetzak zamak ditu. Halaber, jabetzaren erabilera gizarte F. CAPILLA RONCERO


ongizatearen zerbitzupean egon behar daÂť]. Edonola ere, eta muga egokien barruan ulertuta, ondasunak eskuratzeko mekanismoa da oinordetza; oinordetza ez da eskuratzailearen la nean oinarritzen, ezta horrek batutako aurrezkietan ere; hori horrela izanik ere, zeharo zaila da eskuraketa horrek ÂŤgizarte eginkizunikÂť betetzen duen ala ez zehaztea. Bestelako arazoa da familiaren eta de cuiusak egindako au rrezki eta lanaren gaineko babesa; babes hori beste parametro batzuen barru an sartzen da; ez, ostera, esangura teknikoan gizarte eginkizun deritzogun horretan.

§3. OINORDETZA ZUZENBIDEAREN BILAKAERA HISTORIKOA 6. Bilakaeraren lerro desberdinak Oinordetza zuzenbidea eratu izan da mendez mendeko bilakaera historiko konplexuaren ondorioz. Bilakaera horretan, nekez aurki daitezke lerro orokor batzuk. Bestalde, zalantzazkoa da lerro orokor horiek benetan diren; horren inguruan, adierazpen orokorrak besterik ezin daitezke egin, agian abusuzko ak direnak eta orain egiten ari garen azterketarekin kontrastatu ezin direnak. Horregatik, Oinordetza zuzenbidearen oinarri historikoak orokorrean zehaztu daitezke gaingiroki bakarrik, modu osagabe eta partzialean, nahiz eta kasu zehatzetan, oinordetza erakundeei buruzko azterketak oso garbiak izan. Ikus pegi orokor horri datu hau gehi dakioke: Espainian, antolamendu juridiko zi bilen aniztasuna dago (historian zehar eta gaur egun); antolamendu horiek banakako berezitasunak agertzen dituzte, batez ere, oinordetza esparruan, eta horrek biziagotzen du lerro orokor batzuk zehazteko zailtasuna.


Mugapen horiek gorabehera, lerro orokorren bat zehazten saia gaitezke. Oinordetza zuzenbidea, Europa kontinenteko zuzenbide zibilen arlo guz tiak bezala, tradizio juridiko erromatarkanonikoaren ondorioa da; horretan, erromatar osagaiak eta osagai kanonikoak eragina izan dute mortis causa oi nordetzaren arauketan. Horiekin batera, oinordetzan beste osagai bat agertzen da (Zuzenbide zibilaren beste arlo batzuetan agertzen den moduan), hain zu zen, germaniarren osagaia edo zuzenbidea. Izen hori ekarpen autoktonoak izeneztatzeko erabili omen da, ekarpen horiek tarteko mendeetan sortu izan direla, Corpus Iuristik eta kanonetatik kanpo. Hori argituta, adierazi behar dugu tokiantokian familiaren antolaketari buruzko ulerkerak desberdinak direla eta horiek baldintzapean jartzen dituzte la oinarri historiko horiek. Dakigunez, familiaren antolaketari buruzko uler kerak harreman hertsiak ditu oinordetzarekin; hala ere, batzuetan ezereztu egin dira erabat famili antolaketa horien oinarriak. Hori dela medio, egungo arauketaren osagai historikoen artean, alde oso orokorrak bakarrik aipa dai tezke, mendeetan zehar 単abardura ugari izan dituztenak; eta, gainera, osagai horiek elkarri lotuta daude eta euren artean nahasturik. Kautela horien guztien harira, esan dezakegu Erromako eragina nabaria dela, hitz eta kontzeptuen erabilera eta eraketan. Arrazoi historiko jakinak di rela medio, Zuzenbide zibilean adituak direnek hitz eta kontzeptu horiek era bili izan dituzte eta gaur egun ere erabiltzen dituzte. Erromako eragin hori da, gehienbat, Justinianoren garaiko Zuzenbideak ekarritakoa. Erromako jatorriz ko tradizioaren arioan, testamentua egiteko askatasuna F. CAPILLA RONCERO


mugagabea zen. Tra dizio horrekin batera, Justinianoren garaian ezarri zen testamentugileak ja raunspenaren zati bat (egun seniparte deritzoguna) xedatzeko ezintasuna, bai eta oinorde izateko hurrenkera ere, ab intestato moritur kasuetan, alegia, kau satzailea testamenturik egin gabe hiltzen zenean edo kausatzaileak egindako testamentua eragingabe bilakatzen zenean. Horiek horrela, testamentua da he riotzaren ziozko oinordetzaren tresna nagusia, eta testamentuaren edukia eta forma agindu zorrotzen menpe daude. Horrezaz aparte, Eliz zuzenbidearen ekarpena erabakigarria izan zen tes tamentua egiteko askatasunaren itxuraketa modernoan. Lehenengo eta behin, Eliz zuzenbideak askatasun hori bultzatu zuen (espiritua ongitzen baitzen, on dasunak erruki ekintzetarako mortis causa xedatzen zirenean); bigarrenez, testamentuari kendu zion Erromako Zuzenbideak ezarritako zurruntasuna; hi rugarrenez, Eliz zuzenbideak bazter utzi zuen Erromako Zuzenbideak oinor detza kontratuari begira agerturiko ezinikusia; laugarrenik, amak eta aitak izandako semealaben arteko bereizketak malgutu zituen, bai eta legebidezko semealaben eta legebidezkoak ez zirenen artekoak ere, horiek guztiguzti ak oinordeko baitziren; azkenekoz, ab intestato oinordetza bigarren mailako mekanismotzat jo zuen. Germaniarren Zuzenbidea landugabea eta garatugabea zen. Zuzenbide horrek, bere ibilbide historikoaren epealdi luze batean, ez zuen testamentuari buruzko araurik eman. Horretan, odol senidetasuna derrigor izan behar zen oinordeko izateko eta, horren ondorioz, oinordekoen lege hurrenkera eraba kigarria zen jaraunsleak zehazteko; subjektu beraren ondarea jaraunspeneko masa anitzetan bana zitekeen (ondasun higikorrek osatutako masa; ondasun higiezinek osatutakoa; aitaren edo


amaren oinetatik datozen ondasunen masa eta abar) eta, horrekin, oinordetza unibertsalen aniztasuna agertzen zen; agi danean, Zuzenbide horrek oinordetza kontratuen jatorrizko agerpenak arautu zituen. Osagai horiek guztiak Espainiako Zuzenbidera biltzen dira, osagaiok el karri baldintzatzen diotela, modu konplexuan oso. Gainera, erresumetako Zu zenbidearen ikusmirari helduta, Espainiako Zuzenbideak izandako eraginak orotarikoak dira: Gaztelako Zuzenbideak Erromako Zuzenbidearen eragin na baria du, Partiden bidez; Erromako eragina gogorra izan arren, erresumako legeria Erromako arauketaren gainetik nagusitzen da alde askotan, bereziki, oinordetzaren esparruan, Toroko legeen bitartez. Espainiako beste lurraldee tan, hau da, egun foru zuzenbidepeko lurralde diren horietan, bilakaera des berdinak izan dira: lurralde batzuetan (esate baterako, Aragoin) germaniarren eraginari eusten zaio; beste batzuetan, ordea, erromatarren eragina duen arau ketak eraentzen du modu nabarian (Katalunian, Balearretan eta Nafarroan). Desberdintasun horiek diren arren, lurralde horietan guztietan kontratu bidez ko oinordetza onartzen da eta horrek Erromako tradiziotik aldentzen ditu; era berean, lurralde horiek ab intestato oinordetzari buruzko arauketa bereziak dituzte. Iraultza liberal burgesaren eraginez, kode zibilak sortu ziren (horien arte an Espainiakoa, berandu egin bazen ere) eta, aldi horretan, Espainiako Oinor detza zuzenbidea nahasi eta konplexua zen. Zuzenbide horretan oinarritu ziren Ancien RĂŠgime deuseztatu zuten eraginak, bai eta jaregite legeen gora beherak ere; bada, aristokrazia jakina (desagertze bidean zegoen gizarte kla F. CAPILLA RONCERO


searen oinarri zena) iraunarazteko tresnak ziren amortizazioa eta maiorazgoa. Jaregite zein desamortizazio legeek eta jaurerriak abolitzeko legeek itxuratu zuten jabetzari buruzko kontzeptua; kontzeptu horrek islapena izan zuen he riotzaren ziozko oinordetzaren arauketan. Espainian, kodegintza zibilak bere barruan hartu zuen antzinako erregi menaren desegite hori. Horretan, Gaztelako Zuzenbidearen osagai tradizio nalak hartu ziren; foru formula jakinak hitzarmen bidez erantsi ziren; eta, azkenik, iraultza burgesaren egitarauak modu malguan barneratu ziren, Code NapolĂŠonen (1804) eta Italiako Kode Zibilaren (1865) eraginez. Bide beretik ere, ÂŤforu auziaÂť erabakitzeke geratu zen. Horren ondorioz, Zuzenbide zibil berezkoa zuten lurraldeetan, berezi eta zehatz gertatu ziren arazo askori emandako konponbideak, konponbideok zuzenbide horiei zegozkien gakoetan oinarritu zirelako. XIX. mendearen azken aldean eta XX. mendeko aldi luze batean, ez zen ia arauketarik egin Oinordetza zuzenbidearen esparruan. Nolanahi den ere, foru konpilazioak gauzatzean, legerien aniztasuna agertu zen (aniztasun hori osoa izan ez arren, oinordetzaren esparruko arlo zehatzetan oso nabaria zen), eta legeria horiek sarri askotan berrikuntzak ekarri zituzten oinordetzaren gaian. Geroago, Famili zuzenbidea (Oinordetza zuzenbideari lotuta dagoena) eraldatzeko, Konstituzio demokratikoaren aginduek eta Foru zuzenbidepe ko autonomi erkidegoen botere legegilearen egikaritzak eraldaketa berriak eragin zituzten. Azken aldi hori egungo egunetatik hurbil denez eta aldi ho rrek dakarren dinamismoaren ondorioz, ezin daiteke, oraingoz, aldi historiko gisa aztertu.


7. Oinordetza zuzenbidearen etorkizuna Aurrean azaldu dugunetik argiro ateratzen da, pertsona batek dituen ha rreman juridikoen iraunarazpenari buruzko arazoa bi modutara konpondu de la historian zehar. Batetik, kausatzaileak bere autonomia pribatua egikarituz gauzatutako egintzaren bitartez; egintza horren agerpen nagusia testamentua da eta, bigarren mailan, oinordetza kontratua. Bestetik, hurbileko senideek osaturiko pertsona multzoari legez egindako deiaren bidez, senideok jarauns penean parte har dezaten. Bi erakunde horien gainean eratu izan da, antzi natik, Oinordetza zuzenbidea. Edozelan ere, industri gizarte modernoen izaeraren karioz, formula tradi zionalei egokitzen ez zaizkien beste mekanismo batzuk sortu eta erabili izan dira, pertsonaren heriotzaren zioz ondasunen gaineko titulartasuna eskual datzeko (berbarako, sozietateetan parte hartzeko kuoten lagapena, aurrezki kontu bereizgabeak, heriotzaren ziozko aseguruak, fundazioen eraketak). Ziur asko, fenomeno horiek sortu izan dira, besteak beste, titulartasun forma be rriak eta aberastasuna kontrolatzeko modu berriak agertu izan direlako (hori ek egundoko garrantzia hartu izan dutela), baita karga ugari dakartzan zerga politikaren ondorioak saihesteko ere (kasu batzuetan, politika horrek dakar tzan kargak astunegiak dira eta, gizartearen ikuspuntutik, ez dira bidezko tzen). Horiekin batera, beste fenomeno bat agertu izan da eta horrek erakarri du erabat garrantzitsua den gizarte arlo batean (hain zuzen, besteren kontu rako lanaren esparruan), pertsona baten heriotzaren ziozko kontu zehatzei bu F. CAPILLA RONCERO


ruz arauketa xeheak agertzea. Arauketok Kode Zibilak baitaratutako egitura tradizionaletatik kanpo eratu dira; esaterako, langilearen heriotzaren ziozko gizarte aseguruak, alarguntasun pentsioari buruz Gizarte Segurantzak duen arauketa eta abar. Fenomeno berri horiek modu nabarian aldentzen dira mortis causa oinor detzaren erakunde tradizionaletatik. Fenomenook testamentuaren eginkizuna urritzen dute gero eta gehiago (autonomia pribatuaren agerpen berriak dira; horiek ez dute testamentuaren egitura hartzen, baina horren eginkizuna bere ganatzen dute); ab intestato oinordeko izatera deitu direnen arteko hurrenkera aldatzen dute, ondasun batzuk familiaren eremu tradizionaletik kanpo uzten baitira; eta, kasu askotan, ez dago borondatearen autonomiarik, aginduzko Zuzenbidearen arauketak aplikatzen direlako. Goian adierazitako egitateak horrela badira ere, ez da horien esangura goraipatu behar. Egineginean ere, Gizarte Segurantzak emandako prestazioe tatik kanpo, badira bestelako jaraunspeneko ondare garrantzitsuak; eta, gaine ra, ondasun batzuk mortis causa uzteko, tresna tradizionalak erabili behar dira edo erabili ohi dira. Horrez landara, heriotzaren ziozko oinordetzak ara zo orokorrak dakartza eta, horien ikuspegi orokorra izateko, erakunde tradi zionalak aztertu behar dira, hain zuzen, Kode Zibilera eta, tradizio historiko luzearen ondorioz, konpilazioetara bildurik dauden erakundeak. Hori guztia dela bide, Oinordetza zuzenbideak mendeetan zehar izan duen itxuraketa ber bera du egun; hala ere, azpimarratzekoa da egungo ingurune ekonomikoan mortis causa oinordetzak garrantzia galdu duela eta, oraintsu aipatu ditugun fenomeno berriak agertzean, kontutan izan behar direla Oinordetza zuzenbide tradizionaleko erakunde batzuen oinarriak eta egiturak.


BIBLIOGRAFIA CASTÁN TOBEÑAS, J., La concepción estructural de la herencia, Madril, 1959; DORAL, «Titularidad y patrimonio hereditario», ADC, 1973, 393. or. eta ondorengoak; LACRUZ BERDEJO, J. L., Derecho de Sucesiones. Parte gene ral, Bartzelona, 1961; LÓPEZ Y LÓPEZ, A. M., La disciplina constitucional de la propiedad, Madril, 1988; NÚÑEZ LAGOS, «El Derecho sucesorio an te la tradición jurídica española y el Código Civil», RGLJ, 1951, 385. or. eta ondorengoak; SCANNICCHIO, «Derecho privado y ejercicio de la actividad económica», in LIPARI eta beste autore batzuk, Derecho Privado. Un ensayo para la enseñanza, 489. or. eta ondorengoak, Bolonia, 1980.

F. CAPILLA RONCERO


Bigarren gaia OINORDETZAREN EGITURA Laburpena: §4. Egoera pertsonalak.— 8. Kausatzailea, jaraunslea eta legatu hartzailea.— 9. Jaraunslearen egoera, bereziki.— §5. Jaraunsle izen dapena.— 10. Irizpide orokorra, eta arazoak dakartzaten kasuak.— 11. Jaraunslea izendatzea, gauza zehatzaren gainean.— 12. Zati alikuotaren gaineko legatua.— 13. Jaraunslea izendatzea, gozamenaren gainean.— 14. Jaraunspen osoa legatuetan banatzea.— §6. Jaraunspena.— 15. Jaraunspen ondasuntzaren osagaiak.— 16. Jaraunspena, ondare bata sun gisa.

§4. EGOERA PERTSONALAK 8. Kausatzailea, jaraunslea eta legatuhartzailea Oinordetza fenomenoa zeharo konplexua da. Ikuspegi enpirikotik, oinor detzan subjektu desberdinak agertzen dira: oinordetzaren kausatzailea; titu lu unibertsalaren bidez oinordeko direnak (jaraunsleak); banakako tituluaren bidez oinordeko direnak (legatuhartzaileak); kausatzaileak bere borondatez oinordetza antolatzen duen kasuetan, jaraunspenaren zati bat (esangura zaba lean ulertuta) derrigor eskuratzeko eskubidea dutenak (senipartedunak); testa mentuaren betearazleak (albazeak); jaraunspenaren zatiketa egiten dutenak (kontularibanatzaileak); kausatzailearen hartzekodunak; oinordekoen hartze kodunak etab. Begibistakoa denez, ezin da egoera pertsonal horien guztien definiziorik eman, aldez aurretik bestelako arazo batzuk ez badira aztertzen, orain aztertuko ez ditugunak. Hala ere, oinordetzaren egiturari buruzko sarre F. CAPILLA RONCERO


ra bat egiteko, oinordetza egiturarik oinarrizkoenetan agertzen diren egoera pertsonalak aipa ditzakegu, hau da, mortis causa oinordetza guztietan nahi taez agertu behar diren subjektuak. Oinarrizko egitura horietan, hiru pertsona baino ez dira agertzen (bi ere izan daitezkeela): kausatzailea edo oinordetua (de cuius), berez beharbeharrezkoa dena; titulu unibertsal bidezko oinorde koa (jaraunslea) edota banakako tituluaren bidezko oinordekoa (legatuhar tzailea). Zalantzan jarri da jaraunslerik gabeko jaraunspenik izan daitekeen, autoreren batek baietz adierazi duen arren (horren inguruan ikus beherago §4.eko 8. zk. eta §17.eko 59 eta 60. zk.ak). Egoera pertsonal horien guztien artean, bigarrena da nagusi, hots, ja raunslearen egoera, egoera horretan betebetean gauzatzen baitira oinorde tzaren ondoreak, jarraian azalduko dugunez. Pertsona bat jaraunspenaren kausatzailea da, haren heriotzak oinordetza eratortzen duenean. Hala bada, pertsona horrek izan dituen harreman juri dikoen gainean beste titular bat izendatu behar da, beti ere, harremanok az kentzen ez direnean pertsona horren heriotzaren zioz. Heriotza da, beraz, oinodetzaren karia; hori dela eta, pertsona fisikoak bakarrik izan daitezke kausatzaile, heriotza (egitate natural gisa) gerta baitaiteke pertsona horiei da gokienez bakarrik. Nabari denez, ezin da horrelakorik gertatu pertsona ju ridikoen esparruan, pertsona juridikoak azkentzean ez delako heriotzarik gertatzen, hor azaldutako esanguran. Berebat, Kode Zibilak oinordetzari bu ruz ematen dituen arauak pertsona fisikoei bakarrik zuzendurik daude. Per tsona juridikoak desager daitezke eurek izandako gorabeheren


ondorioz eta haien harreman juridikoak beste pertsona juridiko bati eskualdatu ahal zaiz kio (berbarako, sozietateen bategitea, irenspena, transformazioa edo zati keta); baina, harako kasuetan agertzen diren interesek eta pertsona fisikoa hiltzean agertzen direnek izaera desberdina dute. Pertsona juridikoen kasuan, jakina, pertsona fisikoaren mortis causa oinordetzarekin antzekotasun tekni korik duten prozesuak gauzatzen dira, eta horiek arauketa berezi eta zehatza dute; ondorenez, halakoetan Kode Zibila erabiltzen da, Zuzenbide ordeztaile gisa edota analogia bidez. Labur bilduz, heriotzak, egitate natural gisa, he riotzaren ziozko oinordetza erakartzen du. Esan dugunez, heriotza egitate na turala da, Espainiako antolamendu juridikoan behin betiko desagertu izan baitira heriotza zibila zekarten kariak. Heriotza zibila, izatez, fikzio hutsa zen, pertsona bati gaitasun juridikoa kentzen baitzitzaion, eta zehapen hori ez dator bat gaur egungo konstituzio aginduekin (EKren 10 eta 14. art.ak). Bes talde, heriotza gertatzeko uneak oinordetzaren irekiera zehazten du, bai eta horrek dakartzan ondoreak ere; heriotza noiz gertatu den jakiteko, organoen birlandaketari buruzko arauketan ezarritako irizpidea erabil daiteke abiapuntu moduan; irizpide horren arabera, burmuinaren jarduera azkenduta egon behar da modu lehengoraezinean, organoak birlandatu ahal izateko (ikus otsailaren 22ko 426/1980 EDren 10. art.; ED horrek Organoen Erauzte eta Birlandake tari buruzko urriaren 27ko 30/1979 Legea garatzen du). Heriotza da oinordetza irekitzeko karia, eta heriotzaren adierazpenak ere ondore berberak sortzen ditu, behin epai irmoaren bidez egiaztatua izan dene an (KZren 196.1. art.). Alabaina, adierazpen hori egin zen unetik denbora tarte jakina igaro arte (KZren 196. art.ko 2 eta 3. idazatiak), ez dira oinorde tzaren ondore guztiak sortzen, adierazpen horren bidez F. CAPILLA RONCERO


hildakotzat jo dena berrager edo bizirik dagoela froga daitekeelako. Halakoetan, oinordetzak ez ditu ondore guztiak sortzen, adierazpen bidez hildakotzat bidegabe jo den ho rrek bere ondarea harik eta osoen berreskura dezan. Ekonomiaren ikusmi ratik, hildakotzat jo denaren ondasunen osotasun eta identitateari luzaroan eustea desegokia izango litzateke, eta, horregatik, pertsona horrek ondasunak berreskuratuko ditu bera agertzen den unean ondasunok duten egoera berean. Ondasunak saltzen badira, berragertutakoak eskubidea du horien prezioa es kuratzeko edo, bestela, ondasunak haren diruarekin erosi badira, ondasun ho riek eskuratzeko; hala ere, ez du eskubiderik ondasun horiek guztiek heriotza adierazpena indarrean izan den epean zehar sortu dituzten etekinen gainean (KZren 197. artikulua). Heriotza adierazpenaren bidez hildakotzat jo denak bere ondasunak berreskuratzeko biderik izan dezan, haren oinordekoei agin tzen zaie ondasun higikorren inbentarioa eta ondasun higiezinen deskripzioa egiteko, heriotzaren adierazpena eman eta berehala (KZren 196.4. art.). Oinordetzan agertzen diren oinarrizko beste bi erakundeak dira, izatez, jaraunslea eta legatuhartzailea. Erakundeok oinarrizkoak direla diogu, kau satzailearen eskutik harreman juridikoak eskuratzen dituzten pertsonak bi egoera horietan direlako. Edonondik begiratuta ere, erakunde horiek oinarriz koak izateak ez du esan nahi, Oinordetza zuzenbidearen azterketan ikusiko dugunez, heriotzaren ziozko oinordetza guztietan bi egoera horiek derrigor agertu behar direnik. Orobat, mortis causa oinordetzan, aukera desberdinak gerta daitezke: jaraunslea eta legatuhartzailea batera agertzea (bai eta egoera horietako bakoitzean pertsona bat baino gehiago izatea); edo erakunde horie tatik bata ala bestea bakarrik agertzea (horren inguruan, autore askok uste du jaraunslea beti izan behar dela; ikus beherago


jaraunspen osoa legatuetan ba natzeari buruz hitz egiten denean). Bi egoera horien definizioa emateko, an tolamendu juridikoak oinordetza antolatzeko aintzakotzat dituen beharrizan desberdinak hartuko ditugu abiapuntu. Aurreneko beharrizanetatik abiaturik, pertsona batek kausaduna ordeztu behar du nahitaez, kausatzailearen egoera juridikoa osoosorik iraunaraziko dela ziurtatzeko. Eskubideak eta edukitza ezin dira titularrik gabe geratu; ho rretara izango balitz, gizartean iskanbilak sortuko lirateke (ondasun batzuen titularra hiltzean horiek res nullius bilakatuko balira, ondasunok okupazio bi dez eskuratu ahal izango liratekeelako); gainera, betebeharrei dagokienez, be tebeharpekoa hiltzean, betebeharraren subjektu pasiboa (hau da, betebeharra gauzatu behar duen pertsona hori) desagertuko litzateke eta horrek trafikoan izugarrizko kalteak eragingo lituzke, betebeharrak azkenduko bailirateke. Bi de horretan, auzibideari ere nahasmendua eragingo litzaioke, alderdien herio tzak eragotziko balu prozedurak aurrera egitea. Hariari segiz, pertsona batek bere gain hartu behar du nahitaez jaraunspenaren zamak betetzeko beharra, bai eta jaraunspen masaren hartzekodunei ordaintzekoa ere; pertsona horrek hildakoaren borondatea bete behar du (hildakoak borondaterik adierazi badu post mortem suam gauza dadin). Gainerako beharrizanen esparruan, kausatzaileak berak edo legeak agin dezakete pertsona jakin bat edo batzuk kausatzailearen oinordeko izan dai tezen, harreman juridiko zehatzetan; aurreko kasuan gertatu aldera, halakoe tan ez da de cuiusaren egoera osoosorik bereganatzen. Aurreneko beharrizan haiek bideratzeko, antolamendu juridikoak mekanismo tekniko zehatza era biltzen du eta mekanismo hori da, izan ere, titulu unibertsalaren F. CAPILLA RONCERO


bidezko mor tis causa oinordetza. Kausatzailearen egoera osorik iraunarazteko, oinordeko bat izendatzen da kausatzailearen in locum et in ius (oinordeko unibertsala). Beste beharrizan hauek asetzeko, ordea, nahikoa da banakako tituluaren bidez mortis causa oinordetza eratzea, banakako oinordekoaren erakundea sortuz. Titulu unibertsalaren bidez mortis causa oinordeko denari Kode Zibilak jaraunsle deritzo; banakako tituluaren bidez mortis causa oinordeko denari, aldiz, legatuhartzaile. Hala adierazten du KZren 660. art.ak, ondokoa xeda tzean: ÂŤTitulu unibertsalaren bidez oinordeko denari jaraunsle deritzo eta, le gatuhartzaile, banakako tituluaren bidezko oinordekoariÂť. Nolanahi den ere, titulu unibertsalaren eta banakako tituluaren arteko aurkakotasun hori ez da nahikoa jaraunslearen eta legatuhartzailearen arteko ezberdintasuna zehazte ko. Espainiako Zuzenbidearen arabera (hurbilekoak diren beste zuzenbideetan gertatu aldera, Frantziakoan kasurako), unibertsala da jaraunsleari dagokion oinordetza eta jaraunslea da titulu unibertsalaren bidez oinordeko dena. Le gatuhartzaileari buruz, alderantziz, KZren 660. art.ak adierazitakoa desegoki gerta daiteke, kasu batzuetan legatua ez delako oinordetza; berbarako, legatu an ematen direnean jaraunspenetik kanpoko ondasunak (KZren 861, 863 eta 878. art.ak). Ildo horretan, esan daiteke banakako oinordetzarik badela, le gatuhartzaileari eratxikitakoa jaraunspenaren barrukoa denean. Beste kasu batzuetan, kausatzaileak bere borondatez eskubideok ex novo sortzen ditu, ja raunspenetik kanpo; konparazio batera, zorrari buruzko aintzatespena legatu bidez egiten denean, edo legatuhartzailearen mesedetan, lehenespenez esku ratzeko eskubide erreala ematen denean. Badira, beraz, oinordetzarik ez da


karten legatuak. Horrezaz aparte, legatuak edo heriotzaren ziozko banakako eratxikipenak legez ezar badaitezke ere, legatuhartzailearen erakundea arau tzen da borondatezko oinordetzaren esparruan bakarrik. Horrela, KZren 858. art.ak eta ondorengoek kontutan dute aldez aurretik testamentua badela. Hitz gutxitan esateko, legatu guztiei dagokien ezaugarria bat bera da: harreman ju ridiko zehatzen eratxikipena dakarte eta ez, ordea, oinordetza. Legatuak kausatzailearen borondatez eratu ohi dira; dena den, legatuak heriotzaren zioz eratu arren, horrek ez du esan nahi legatuak mortis causa oinordetza direnik beti. Ondo dakigunez, legatuhartzailea oinordeko denean, banakako oinorde ko da, eta esangura horretan bakarrik onar daiteke Kode Zibilak emandako definizioa. 9. Jaraunslearen egoera, bereziki Oraintsu azaldu denez, jaraunslearen egoera da Oinordetza zuzenbidea ren esparruko egoera nagusia (Espainiako sisteman, jakina). KZren 912. art. irakurri ondoren, antzeman dezakegu, legeak jaraunslearen erakundea oina rrizkotzat jotzen duela, ondasunen mortis causa antolaketaren barruan (ja raunslerik denean, jaraunslea borondatezko oinordetzaren osagai nagusia da; jaraunslerik izendatu ez bada, ostera, ab intestato oinordetza ireki behar da). Horrela, kausatzaileak bere oinordetza antola dezake, jaraunslerik izendatu gabe, lehen esan denez (jaraunspen osoa legatuetan banatzen duenean, KZren 891. art.; kasu horrek arazo bereziak dakartza, geroago aztertuko ditugunak). Salbuespenak salbuespen, eta politika juridikoari buruz lehen azaldutako arra zoiak direla bide, oroitarazi behar dugu oinordetza sistema osoaren ardatza dela titulu unibertsalaren bidezko mortis causa oinordekoa. F. CAPILLA RONCERO


Jaraunslea kausatzailearen oinordekoa da in locum et in ius. Adierazmol de horren bidez ezin da ulertu, tesi tradizionala izan ohi denez, jaraunsleak kausatzailearen nortasuna bereganatzen duenik, ezta kausatzailearen ondarea eskuratzen duenik ere, ondare hori unibertsaltasun gisa ulertuta. Egineginean ere, bi azalpen horiek ez datoz bat Zuzenbide positiboarekin; izatez, jarauns lea ez da kausatzailearen egoera pertsonalaren oinordeko, ezpada kausa tzaileak harreman juridiko jakinetan izan duen egoeraren oinordeko (KZren 1257.1. art.: Kontratuek ondoreak sortzen dituzte alderdientzat eta euren ja raunsleentzat bakarrik‌); gainera, jaraunsleak ez du Zuzenbidezko objektu zehatzik eskuratzen (jaraunspena esangura objektiboan, universitas, kausa tzailearen ondareko osagaiekin eratzen dena) jaraunslea ez delako ondarearen oinordeko hutsa (gainera, ez da ondare osoaren oinordeko). Horrenbestez, ja raunsleak, ondarea eskuratu ez ezik, egoera juridiko berezia du. Jaraunslearen ezaugarririk argiena haren tituluaren egitura berezia da; ja raunsleak kausatzailearen eskubideak eta betebeharrak eskuratzen ditu denak batera, eskubideak eta zorrak bananbanan eskualdatzeko mekanismoak erabi li gabe. Horretara, jaraunsleak auctoraren titulu juridikoak eskuratzen ditu, inolako aldaketarik gabe, titulu horiek aktiboak (eskubideak) zein pasiboak (betebeharrak, zamak) izan daitezkeela. Horiei buruz azpimarratu behar da kausatzailearen harreman juridiko guztiak ez direla mortis causa eskualdatze ko modukoak, ezta, ondorenez, jaraunspen bidez eskuratzeko modukoak ere. Geroago horren inguruan arituko gara, utzitako ondasuntzaren osaketa azter tzen dugunean. Jaraunslearen tituluak duen egitura berezia dela medio, jaraunsleak bide berezi batetik eskuratzen ditu kausatzailearen


eskubide eta betebeharrak (kau satzailearen heriotzarekin azkentzen ez direnak, alegia). Titulu horrek bes telako ondoreak eragiten ditu eta horiek ez datoz kausatzailearen ondaretik. Ondoreok sortzen dira, Zuzenbidearen ikuspuntutik garrantzia duten egitatez ko egoeretan (esate baterako, edukitzaren kasuan); gainera, fikziotzat jo dai tezkeen mekanismoen bitartez sortzen dira eurok (fikzio hori tresna hutsa da, egungo Zuzenbideak ez baititu arautzen helburuzko fikzioak). Mekanismo ho riek dira, besteak beste, KZren 440. artikuluan arauturikoa (civilissima posse ssio); horren arabera, jaraunslea edukitzailetzat jo daiteke, edukitzaren itxura bidezkotzeko atzemate materialik izan ez arren. Bigarrenez, jaraunslearentzat eginbehar berriak sor daitezke, hain zuzen ere, de cuiusak ez zituen eginbe harrak, kasurako, kausatzaileak legatuen bidez ezarritako zamei aurre egitea (KZren 858. art.), edo seniparteak ordaintzea (inoiz hala gerta daikeke, uler bidez, KZren 839. art.ko kasuan). Hirugarrenez, kausatzailearen zorren gai nean jaraunsleak duen erantzukizuna ultra vires hereditatis izan daiteke; edo bestela esanda, erantzukizun horri aurre egiteko, ez dira de cuiusak utzitako ondasuntzaren zenbatekoak bakarrik erabiltzen (1003. art.). Azkenik, kausa tzailearen harreman juridikoen itxuraketa alda daiteke, jaraunsleak harrema nok itxuraketa berri horrekin eskuratzen dituela (KZren 442 eta 1778. art.ak). Jaraunslearen egoera juridiko horrek beste berezitasun batzuk ere bada kartza eta, horien karioz, jaraunsleak auctoraren eskutik jaso ditzake inter vivos egintzen bidez lagaezinak diren egoerak. Horietara biltzen dira, hala nola, semealabatasun akzioak, KZren F. CAPILLA RONCERO


130, 132, 133, 136, 137 eta 141. arti kuluetako kasuetan; kalumnia edo irainen ziozko akzioak, ZKren 466. art.an araututakoak; eta, hurrenik, nortasunaren ondasun jakin batzuk babestekoak, adibidez, identitatea eta abizenak (EZAren 203 eta 207. art.ak), norberaren eta senitarteko intimitatea, norberaren irudia (1982ko maiatzaren 5eko Lege Organikoaren 4.1. art.), zuzenketa eskubidea (1984ko martxoaren 26ko Le ge Organikoaren 1.2. art.) eta, azkenik, egilearen eskubide morala (JILren 15.1. art.) babesteko akzioak. Nortasunaren ondasunak eta ondarez kanpoko eskubideak defendatzeko aukera horri buruz, tesi tradizionalak adierazi ohi du ondasun eta eskubide horien defentsa jaraunsleari dagokiola modu esklu siboan. Gure ustez, tesi tradizional horren aurka, testamentugileak defentsa aukera hori banakako tituluaren bidez utz diezaioke jaraunsle ez den beste pertsona bati, horrek egikari dezan. Kontu hori eztabaidagarria izan daiteke, semealabatasun akzioei, eta kalumnia eta irainaren ziozko akzioei begira. Aitzitik, norberaren eta senitartekoen intimitatea, norberaren irudia eta egi learen eskubide morala babesteko, legeak berak aukera hori nagusiarazten du, aurrean aipaturiko artikuluetan. Doktrinaren joera onargarri baten ustez, ja raunslea aipatzen den gainerako kasuetan, legeak jaraunsle hitza desegoki erabiltzen du; halakoetan, jaraunsle hitzari oinordeko hitzaren esanahia era txikitzen zaio (oinordekoa izenda daitekeelako, banakako tituluaren bidez). Gerogarrenean, jaraunsleak duen egoeraren beste ezaugarri bat eskualda ezintasuna da; horren arabera, jaraunsleak jaraunspena saltzen badu, nahiz eta unum ius gisa saldu (edo Kode Zibilak dioen moduan, ÂŤjaraunspena osa tzen duten gauzak zerrendatu gabeÂť), horrek ez du esan nahi jaraunsle izaera galtzen duenik eta, horren ondorioz, jaraunspenaren saltzailea ez da askatzen zorren gaineko


erantzukizunetik. Erantzukizun hori saltzaileari dagokio beti, barne harremanetan, eskuratzaileak saltzaileari medeapena eman behar dion arren (KZren 1531 eta 1534. art.ak). Jaraunsle izatearen eskualdaezintasun hori Erromako Zuzenbidetik datorkigu, Zuzenbide horretan semel heres, sem per heres erregela baitzegoen indarrean. Nabaritzekoa denez, jaraunslearen erakundea da heriotzaren ziozko oi nordetzaren muina; jaraunslearen tituluak sortzen dituen ondoreek indar bere zia dute eta horien helburua da, oro har, pertsona bat hil ondoren, pertsona horren egoera iraunarazteko beharrizan nagusiak asetzea. Horrek azaltzen du jaraunslearen estatutua eta legatuhartzailearena desberdinak izatea. Bi esta tutu horien arteko desberdintasunak ugariak dira, baina horiek leku egokian aztertuko ditugu; oraingoz, desberdintasun garrantzitsuenak aipatu besterik ez ditugu egingo: batetik, legatuhartzaileak ez du legatuan eman diren gauzen edukitzarik eskuratzen eta ezin da horiez jabetu bere kabuz, jaraunsleak eman behar baitizkio. Bestetik, eskubideen eskuraketari buruz, kausatzailearen bo rondateak (edo kasu batzuetan legeak) zehazten du eskuraketaren norainokoa, kontutan izan gabe legatuan emandakoak zein itxuraketa duen kausatzai learen ondarean. Hurrenik, jaraunsleak kausatzailearen zorren gaineko eran tzukizuna du (gerogarrenean aztertuko ditugun aldaera eta esangurarekin), eta legatuhartzaileak ez du harako erantzukizunik. Gauza desberdina da le gatuan emandako ondasunen gainean zor horien ziozko erantzukizuna ezar tzea; zernahi den ere, horrek ez du legatuhartzailea zordun bihurtzen. Benaz, jaraunslea bakarrik da zordun, bere ondasunak erabil baitaitezke erantzuki zunari aurre egiteko eta, ondorenez, jaraunslearen erantzukizuna F. CAPILLA RONCERO


ultra vires hereditatis da. Ez da horrelakorik gertatzen legatuen kasuan; testamentugi leak legatuhartzaileari zorra ordaintzeko zama ezartzen badio ere, legatu hartzaileak zama hori ordaintzeko erabiliko du legatuan hartutako gauzaren balioa bakarbakarrik (KZren 858.2. art). Gainerakoan, eta erregela orokor gisa, jaraunsleak hildakoaren ondarez kanpoko eskubideak eskuratzen ditu eta jaraunslea da kausatzailearen azken nahiaren betearazlea.

ยง5. JARAUNSLE IZENDAPENA 10. Irizpide orokorra, eta arazoak dakartzaten kasuak Pertsona bat jaraunsle izendatzen denean, pertsona horri oinordetzarako deia egiten zaio, titulu unibertsalaren bidez; legatuhartzaileari, ostera, bana kako tituluaren bidez deitzen zaio (KZren 660. art.). Horren bidetik, noiz ulertzen da titulu unibertsalaren bidezko deia egin dela? Autu horrek duda mudak dakartza eta autoreen artean eztabaidak izan dira horren inguruan. Horren sarrera egiteko, komeni da gai horri emandako irtenbideak aipatzea, Oinordetza zuzenbidera biltzen diren korronte historiko nagusien harira. Erromako Zuzenbidean, erabakigarria zen heres hitza beren beregi erabil tzea, hitzezhitzezkotasun zorrotzak agintzen baitzuen jaraunsle izendapene an. Germaniarren Zuzenbidean, aldiz, arazo hori ez zen esangura horretan agertu; Zuzenbide horren tradiziorik jatorrenaren arabera, kausatzaileak ezin zuen bere borondatez jaraunslerik izendatu; beraz, legeak deitua baino ez zen jaraunsle. Bi azalpen horiek gain behera egin zuten Zuzenbide kanonikoa ren eraginez; Zuzenbide kanonikoak nagusiarazi zituen


formalitaterik gabeko konponbide juridikoak nahiz kausatzailearen borondatea. Horrela, kausatzai leak bere borondatez izenda zezakeen jaraunslea, germaniarren tradizioaren aurka; Zuzenbide kanonikoak ere borondatearen aitorpen horri hitzezhitzez kotasun formal zorrotza kendu zion, Erromako tradiziotik aldenduz. Orduan txe sortzen da honako arazoa: zein eduki izan behar du testamentugilearen borondateak, titulu unibertsalaren bidezko deia egin dela ulertu ahal izateko? Galdera horri erantzuna emateko, hauxe ulertu ohi da: titulu unibertsalaren bidezko deiaren ondorioz, jaraunsleak orokorrean eskuratzen badu banan banan identifika ezin daitezkeen eskubide eta betebeharren multzoa, dei hori egin behar da multzo osoaren gainean edo multzo horren zati idealaren gaine an, hau da, kuota baten gainean. Horrenbestez, gauza zehatzen gaineko deia egiten denean, ez gara jaraunspenaz ari, ezpada legatuaz. Hori azaldu eta gero, azpimarratu behar dugu Kode Zibilak emandako arauketa ez dela batere argia eta hori ulertzeko 660, 668, 675 eta 768. art.ak aztertu behar direla. Objektibistatzat jo den tesiaren arabera, erabakigarria da jaraunspenaren kuota baten gainean egindako deia bakarrik, gainerakoan tes tamentugilearen borondateak garrantzirik ez duelako. Horren argudio nagusia KZren 768. art.an aurkitzen dugu (pertsona bati deia egiten bazaio gauza ze hatz baten gainean, pertsona hori legatuhartzaile da, jaraunsle izena eman bazaio ere). Tesi horren ildotik, borondatean oinarritzen diren artikuluek (KZren 668 eta 675. art.ek) agerian jartzen dute Kode Zibila aldendu dela Erromako Zuzenbideak ezarritako hitzezhitzezkotasun zorrotzetik. Esan be harrik ez badago ere, arau horiek bestelako esanguran interpretatuz gero, bes te tesi bat agertzen da, alegia, tesi subjektibista deritzona. Tesi subjektibista horren esanetan, KZren 660, 668 eta 675. art.ek F. CAPILLA RONCERO


erabakigarritzat jotzen dute voluntas testantisaren irizpidea eta 768. art.ak ondokoa egiaztatu besterik ez du egiten: pertsona bati gauza zehatzaren gaineko deia egiten zaionean, kau satzaileak benetan nahi izan du pertsona hori legatuhartzaile izendatu, horre tarako erabili izan duen hitza edozein izanda ere. Gure aburuz, LACRUZek egoki aztertzen du oinordetza sistema (Oinordetza zuzenbidean aditurik gore na izanik), hiru printzipiotan oinarrituz: 1. Dei bat aztertzean, kausatzailea ren borondatea nagusitu behar zaie berak erabilitako hitzei; 2. Kausatzaileak ezin du inor jaraunsle bihurtu, pertsona horri ez bazaizkio eratxikitzen egoera horren ondore bereziak (besteak beste, zorretatik askatzen bada); 3. Kuotaren gainean egindako deietan, jaraunspenaz ari garela uste izango da eta, gauza zehatzaren gainean egindakoetan, berriz, legatuaz. Horixe da azalpen orokorra; edonola ere, azalpen hori ez litzateke osoa izango, bestelako kasuak aztertuko ez bagenitu. Irizpide orokor gisa, jarauns learen deia, gehienetan, jaraunspenaren kuotaren gaineko deia da. Irizpide horrek bi salbuespen ditu, alegia, gauza zehatzaren gaineko jaraunslea izen datzea (institutio ex re certa) eta jaraunspenaren zati alikuotaren gaineko legatua (legatum partitionis); horiez jarraian mintzatuko gara. Bestelako azal pen baten barruan, jaraunsle izendapenak dakartzan arazoekin lotura estua duten gainerako kontu batzuk aztertuko ditugu, besteak beste, jaraunslea izen da daitekeen, horri ondasunen jabetza eratxiki beharrean, gozamena bakarrik eratxikiz edo testamentugileak jaraunslearen erakundea alde batera utz deza keen erabat, jaraunspen osoa legatuetan banatuz.

11. Jaraunslea izendatzea, gauza zehatzaren gainean


Goiko lerroaldean aurreratu dugunez, KZren 768. art.ak ezartzen du gau za zehatzaren gainean izendatutako jaraunslea legatuhartzailetzat joko dela. Tesi objektibistaren bidean diren autoreak arau horretan oinarritzen dira, hu rrengoa esateko: inor jaraunsle izendatzeko, pertsona horri kuotaren gaineko deia (edo, argi dagoenez, jaraunspen osoaren gainekoa) egin behar zaio; hala ere, 768. artikulua presuntzio hutseko arautzat jo daiteke, lehen esan dugun moduan. Testamentu xedapen batean testamentugileak legatuhartzailea izen datzen duela berariaz adierazi arren, horren aurkakoa froga daiteke (voluntas testantis suprema lex testamenti printzipioaren arabera, testamentugileak per tsona hori jaraunsle izendatu nahi zuela ulertzen denean, nahiz eta testamen tugileak erabilitako formulan kuotarik agertu ez, zati ideial gisa). Aurkako froga hori zertan datza? Galdera horren erantzuna norabide desberdinetan bi latu behar da: batzuetan, testamentugileak pertsona bat jaraunsle izendatu nahi izan du, nahiz eta pertsona horri ondasun zehatzak adjudikatu edo ex re certa izendatu (kasu horretan, testamentugileak berak egiten du zatiketa eta hala egin dezake; KZren 1056. art.ko lehenengo lerroaldea). Beste kasu ba tzuetan, jaraunsleari zuzenean eratxikitzen zaizkio jaraunspeneko ondasun guztiak edo gehienak. Halakoetan, ulertzen da gauza zehatzen eratxikipenak kuota neurtzeko bidea ematen duela, gauza horien balioa jaraunspeneko onda suntza osoaren proportzioa izanik. Azken horrek ondorio garrantzitsu hau dakar: horretara finkatutako kuotaren arabera, jaraunsleak eskuratzen ditu testamentugileak xedatu ez dituen ondasunak, ab intestato jaraunsle suerta tu direnek ondasunok eskuratzea saihestuz (KZren 912.2. art.). Horrek guztiak bidezkotzen du, izendapena gauza F. CAPILLA RONCERO


zehatzaren gainean egiten denean (izendapena egiteko modua zein den kontutan hartu gabe), ja raunslea izendatu dela ulertzea eta ez, ordea, legatuhartzailea. Gauza ze hatzaren gaineko izendapenaren ondorioz, jaraunslea jaraunspen erkidegotik kanpo geratzen da; ondore berezi hori bat dator izendapen horren zatiketa izaerarekin (badirudi zatiketa izaera izendapen horren oinarririk sendoena de la, bai eta izendapenak izan ditzakeen izaera guztietatik argiena); halaber, gauza zehatzaren gainean jaraunsle izendatu izan direnek ez dute gehiago tze eskubiderik, eurei ÂŤzati zehatzaren gaineanÂť deitu zaielako (KZren 982.1. art.). Dirudienez, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak (tesi subjektiboaren al deko joera hartu arren, tesi hori ez da erabat nagusitu: ikus 1973ko otsailaren 5ean eta 1987ko urriaren 20an emandako epaiak) heres ex re certa erakundea aintzatesten du, modu inplizituan, behinik behin (antzinagokoak diren epaien artean, ikus 1898ko ekainaren 14an, 1899ko ekainaren 7an, 1903ko otsaila ren 11n, 1917ko urriaren 18an, 1929ko urtarrilaren 10ean eta, azkenekoz, 1940ko urriaren 16an emandakoak). Haatik, Foru zuzenbidea erabat desberdina da. Justinianok bildutako Zu zenbidearen lerroei helduz, Kataluniako Zuzenbide zibilean, Heriotzaren Zi ozko Oinordetzari buruzko Kodearen 138. art.ak honakoa ezartzen du: gauza zehatzaren gainean izendaturiko jaraunslerik bada eta, aldi berean, horrela ko esleipenik gabe izendaturiko jaraunsleak agertzen badira, lehenengoak es leipenaren legatuhartzaile hutsak dira. Jaraunsle bakarra edo izendatu izan diren jaraunsle guztiak gauza zehatzaren gainekoak badira, gauza horren au rrelegatuhartzailetzat joko dira; gauza zehatza edo zehatzak alde


batera utzi ta, jaraunsleok jaraunsle unibertsal bihurtzen dira hainbana. Eduki bera du BUZZKren 15.1. art.ak. Nafarroako Foruari dagokionez, ikus 216. legea; ho rren bidean, gauza zehatzaren gainean izendatutako jaraunslea oinordeko uni bertsal dela ulertuko da, salbu eta beste oinordeko unibertsal batekin batera agertzen denean; horrelako kasuetan, legatuhartzailetzat hartzen da. Jarauns le guztiak gauza zehatzaren gainean izendatu badira, oinordeko dira hainbana eta gauza zehatzaren gaineko xedapena aurrelegatutzat jotzen da.

12. Zati alikuotaren gaineko legatua Lehenago esan denez, kasu gehienetan aplikatzeko irizpide orokor gisa, pertsona bati jaraunspenaren kuota baten gaineko deia egiten bazaio, pertsona hori jaraunsle izendatzen da; ildo horri eutsiz, horrelako deirik erabil ote dai teke legatua eratzeko? Orokorrean, eta KZren 768. artikuluak xedatutakoaren itzalpean, ulertu behar da, a contrario sensu, horrelako deiak jaraunslea izen datzeko mekanismoak direla eta ez, ordea, legatuhartzailea izendatzekoak. Gauza zehatzaren gainean deitua legatuhartzailea dela uste bada, jarauns penaren kuota edo zatiaren gainean izendatutakoa jaraunslea dela uste izango da. Dena den, hori presuntzio hutsa da; jadanik azaldu duguna gogoraraziz, testamentugilearen borondateak zehazten du izendatutakoaren egoera juri dikoa, jaraunsle edo legatuhartzaile gisa, eta horrek ez du zerikusirik tes tamentugileak izendapena egiteko erabili izan duen moduarekin. Esangura horretan, argi dago kuotaren gaineko legaturik izan daitekeela. Zernahi gisaz, oinordekoaren egoera juridikoa F. CAPILLA RONCERO


itxuratzeko bide horiek muga bat dute; izan ere, kausatzaileak egoera horiei ondore zehatzak eratxiki behar dizkie, alegia, legearen arabera titulu bakoitzari dagozkion ondoreak. Horrekin hauxe beste rik ez dugu adierazi nahi: xedatzaileak ezin du legatuaren titulua eratxiki, onuradun bat oinordeko unibertsal izendatzeko. Hori baldin bada zati alikuo taren gaineko legatuaren esangura, orduan ezin da horrelako legaturik eratu; kasu horretan, onuradun hori legatuhartzaile izendatu beharrean, jaraunsle izendatzen da. Alderantzizko esanguran, banakako tituluaren bidez ere, kausatzaileak onuraduna izenda dezake, borondatez, bere ondasunen zati baten gainean (ha la jaraunspenaren aktiboko kuotaren gainean, nola zorrak ordaindu ostean gertatzen den jaraunspen gerakinaren edo saldoaren gainean). Hori horrela ulertuta, ezbairik gabe esan daiteke, testamentugileak zati alikuotaren gaineko legatua era dezakeela. Aurrerago ikusi den moduan, gauza zehatzaren gaine ko izendapenak desbideraketa bereziak eragiten ditu, jaraunspenaren estatu tu arruntari dagokionez; taxu berean, jaraunspenaren zati alikuotaren gaineko legatuak ere desbideraketak eragiten ditu, legatuhartzailearen estatutu arrun taren esparruan. Desbideraketa horietatik batzuk aipatzearren, zati alikuota ren gaineko legatuhartzailea aktiboaren titularkide da, likidazio eragiketak egiten diren bitartean. Eragiketa horiek legatuhartzaile horren uzia gauzatu aurretik egiten dira eta, ondorenez, legatuhartzaileak zatiketa eragiketetan parte hartzeko eskubidea izan behar du, zatiketa eragiketok eragina izan bai tezakete legatuhartzaile horrengan; ildo horretan, legatuhartzailea jarauns letzat jo behar da, erloak zehaztu eta eratzen diren unean. Legatuhartzaile horrek legebideztaketa du testamentu judizioari hasiera emateko (JZLren 1038. art.). Atzenean, Jabetza Erregistroan


aurrearretazko idaztoharra egin dezake (HAren 146 eta 152. art.ak). Ondore horietarako, azpimarratzekoa denez, gauza zehatzaren gainean jaraunslea izendatzea eta zati alikuotaren gaineko legatua aldea eta iruntzia dira elkarrekiko. Jurisprudentziak zati alikuotaren gaineko legatua onartu du eta, aldi berean, oraintsu aipatu izan ditugun desbideraketak zehaztu ditu: horren inguruan AGk eman dituen azken epaien artean, ikus 1956ko otsaila ren 11n, 1963ko urtarrilaren 24an eta 1976ko ekainaren 3an emandakoak. Foru zuzenbidea, berriz, Kode Zibilak emandako arauketatik aldentzen da. KatOKren 305. art.ak legatum partitionisaren zehaztapen xehea barne ratzen du, Justinianok bildutako Zuzenbidearen egituren arabera. NFBren 219. legeak ere zati alikuotaren gaineko legatua aintzatesten du, bai eta horri buruzko konturen bat arautu ere.

13. Jaraunslea izendatzea, gozamenaren gainean Testamentugileak pertsona bati ematen badio jaraunspen osoaren edota zati zein kuota baten gaineko gozamenaren onura, esan al daiteke testamen tugileak pertsona hori jaraunsle izendatu duela? Hau da, titulu unibertsalaren bidezko mortis causa oinordeko dela uler daiteke? Gehienetan, onuradun hori ez da jaraunsletzat hartu. Pertsona hori, izatez, ez da eskubideen unibertsal tasun baten oinordekoa (hots, utzitako ondasuntza osatzen duten gauzen gai neko eskubide guztien oinordekoa); aitzitik, eskubide zehatz baten oinordekoa da, alegia, gozamenaren oinordekoa. Horregatik, ulertu izan da hori ondare eratxikipen zehatza dela eta eratxikipen hori hobeto egokitzen zaiola legatua ren egiturari. Kode Zibilak berak legatu gisa arautzen du F. CAPILLA RONCERO


jaraunspen osoaren edo zati zein kuotaren gaineko gozamena, ikus KZren 508 eta 510. art.ak. Bigarren artikulu horrek igarriigarrian erakartzen du jaraunspenaren goza mendunak ez duela jaraunspenaren zorren gaineko erantzukizunik, jaraunspe naren beraren hartzekodunei begira; kontrara, zor horiek jabe soilari ordaindu behar dizkio, euren arteko barne harremanak direla bide. Aurrekoa gorabehera, jaraunspenaren gozamenduna jaraunsletzat jo dai teke, gozamenaren eratxikipena gauza zehatzaren gaineko izendapena dela ulertzen denean (izendapen horri buruz lehenago azaldutakora jo behar du gu). Hala bada, eta kontutan hartuta gozamendunak gozamenpeko ondasunak itzuli behar dituela, gozamendunaren egoera eta fideikomisozko ordezpenean jaraunsle fiduziarioak duen egoera antzekoak dira (ikus beherago §21). Kasu berezia eta aurrekoaren desberdina gertatzen da, gozamendunari xe datze ahalmena ematen zaionean. Horrelakoetan, ulertu izan da ahalmen hori emateak gozamenduna jaraunsle bihurtzen duela, gozamendunari ezarrita ko mugapena desagertzen baita, ad tempus behintzat. Egineginean ere, goza menduna jaraunsle ez dela ulertzeko kari bakarra mugapen hori berori da: gozamendunak xedatze ahalmenik ez izatea. Gozamendunari emandako xe datze ahalmena erabatekoa izango balitz, orduan hondakinaren gaineko fidei komisozko ordezpena agertuko litzateke (ikus beherago §21, 79. zk.). Foru zuzenbidearen esparruan, eta kasu hori fideikomisozko ordezpen gi sa itxuratzeko bidean, ikus KatOKren 138 eta 140. art.ak, BUZZkren 15. art., eta NFBren 216. legea.


14. Jaraunspen osoa legatuetan banatzea KZren 891. artikuluak arautzen du kasu hori. Kasu horrek agertzen ditu, arazo praktikoak ez ezik, ondoko arazo orokorra ere: jaraunspenik izan al dai teke jaraunslerik izendatu gabe? Hau da, legatuhartzaileak bakarrik izenda daitezke? Arazo praktiko horiei eta arazo orokor horri aterabidea eman au rretik, zehaztu behar dugu zein kasutan aplikatzen den 891. art. Antza denez, kasu horretan, testamentugilearen asmoa da banakako titu luaren bidezko eratxikipenak bakarrik egitea eta haren jaraunspeneko onda suntza osoa eratxikipen horien bidez banatzea. Beste modu batera esateko, testamentugileak jaraunslea izendatzen badu, horri ondasun zehatzik adju dikatu gabe, orduan kasu hori KZren 891. art.ko aplikazio esparrutik kanpo geratzen da. Are gehiago, testamentugileak bere jaraunspena osoosorik lega tuetan banatu badu, eta oinordetza ireki ostean beste ondasun batzuk agertzen badira, ondasun horietara deitzen zaie ab intestato oinordekoen hurrenkera betetzen dutenei; zernahi gisaz, deitu horiek ez dira jaraunsle. Jaraunslerik ez dagoenez gero, KZren 891. art.an ezarritako eraentzak bere horretan dirau eta, dirudienez, horixe izan da testamentugilearen asmoa; beste hitz batzue kin esateko, testamentugilearen asmoa izan da jaraunsleek zorren gain duten erantzukizun eraentza ez aplikatzea. KZren 891. artikuluaren arioan, legatu hartzaileek zorren gaineko erantzukizuna dute, geroago azalduko ditugun aldaerekin. Gertatze bidez ab intestato jaraunslerik agertuko balitz, ostera, legatuhartzaileak erantzukizun horretatik askatuko lirateke, zorrek gertatze bidezko ab intestato jaraunslea F. CAPILLA RONCERO


bakarrik kargatuko bailukete. Horixe da ja raunslearen eta legatuhartzailearen estatutu desberdinek itxuratzen dituzten printzipio orokorren ondorioa. KZren 891. art.ko eraentza ez aplikatzeagatik, agertutako ondasunen balioa legatuhartzaileei eratxikitako ondasunena baino txikiagoa izango balitz, orduan ondorioa ez litzateke ekitatezkoa izango. Zentzuzkoago eta artezagoa da, legatuhartzaileek zorren gaineko eran tzukizuna izatea, euren kuoten arabera (hala izanez gero, eta logikoa denez, erantzukizun hori neurtzeko, kontutan izan behar da ondasuntza osotik zein zati utzi zaien ab intestato deituari edo deituei). Azalpen horrekin erantzuna eman diogu, zati batean behintzat, arazo oro korrari (hain zuzen ere, 891. art.aren kasua jaraunslerik gabeko jaraunspen kasua den); gure ustetan, artikulu hori beti aplikatzen da, nahiz eta legezko jaraunslea agertu. Hala eta guztiz ere, arazoa ez da erabat konpontzen. Auto reren batek adierazi izan du, beste ondasun batzuk agertzean eta, ondorioz, ex lege jaraunsleei deia egitean, KZren 891. art.ko eraentza in toto baztertzen dela (horrela izanez gero, artikulu hori ausaren arabera aplikatuko litzateke eta, agian, onartu beharko genuke Kode Zibila ausa horretan bakarrik oina rritu izatea). Horrez gain, ondasunik agertzen ez denean, zalantza egin da jaraunspena jaraunslerik gabekoa suertatzen den; eta arestiko doktrinak ezetz adierazi izan du. Hori horrela ulertzeko, aintzat izan behar da zein den KZren 912 eta 913. art.en adiera; artikulu horiek diotenez, ab intestato jaraunspena beti ireki behar da, nahiz eta jaraunsleentzako ondasunik izan ez (horren in guruan, oroitarazi behar da jaraunsle erakundearen muina ez dela ondasunak eskuratzea, ezpada succesio in locum et in ius; horren barruan zorrak eta kau satzailearen ondare moralaren defentsa daude, azken hori kasu gehienetan agertzen delarik, derrigorrezkoa ez bada ere: ikus gorago). Gure irudiz, esan


gura hertsian, 891. artikuluak ez du baztertzen ab intestato jaraunsleen deia: jaraunspenaren likidazioa egin daiteke, jaraunslerik agertu ez arren edota ja raunsleak likidazio horren aurka jarri arren. Badirudi hori berori dela manu horren ratioa eta, horrekin, eztabaidak garrantzi praktikoa galtzen du kasu askotan. Kodeak arazo horri konponbide praktikoa eta zentzuzkoa eman nahi izan dio, ab intestato jaraunsleen partehartzea alde batera utziz, oinordetza horretan ez baitute inolako garrantzirik (ikus ENZNk 1916ko abenduaren 30ean emandako ebazpena). Legatuhartzaileen erantzukizun eraentzari da gokionean, KZren 891. art. aplikatuz gero, legatuhartzaile horien erantzuki zuna mugatua da, erantzukizun horrek legatuan emandako balioa bakarrik ukitzen duelako (horixe atera daiteke, legatuhartzailearen erantzukizunari buruzko erregela orokorrak aplikatuz gero: KZren 858.2. art.). Haatik, autore gehienen tesien arabera (eta guk tesi horiekin bat egiten dugu), erantzukizun hori cum viribus eta solidarioa izan behar da.

ยง6. JARAUNSPENA 15. Jaraunspen ondasuntzaren osagaiak Jaraunspenari buruz esangura subjektiboan zein objektiboan hitz egin dai teke. Esangura subjektiboan, oinordekoaren egoera subjektiboaz ari gara (he redem esse); esangura objektiboan, aldiz, kausatzailearen ondarea aztertzen da, hots, jaraunsleari eskualdatu zaion ondarea (hereditas). Kode Zibilak era bilitako terminologia, alde horretan, zehazgabea da. Batzuetan, testuak lehe nengo esangura barneratzen du (Kode Zibilaren 674, 761, 774, F. CAPILLA RONCERO


923, 998 eta ondorengo art.ak, besteak beste); beste batzuetan, bigarrena (KZren 808, 809, 1026, 1029, 1032, 1064, 1079. art.ak eta abar). Itxuraz, KZren 1035. art.ak bereizketa hori egiten du, «oinordetza» eta «jaraunspen masa» desberdintzen dituelako. Jaraunspena esangura objektiboan aztertuz gero, azterketa horren bidetik zehaztu daiteke zeintzuk diren jaraunsteko moduko harreman juridi koak eta zeintzuk ez. Zehaztapen hori egiteko, Kode Zibilak irizpide eskasa ematen digu 659. art.an, hauxe adieraziz: «Jaraunspenak bere barruan har tzen ditu heriotzak azkentzen ez dituen ondasunak, eskubideak eta betebe harrak». Horrekin agertu baino ez du egiten, harreman juridikoak jarauntsi beharrekoak direla, horiek heriotzarekin azkentzen ez badira eta ez, ostera, heriotzarekin azkentzen direnean. Begien bistan denez, harremanok heriotza ren zioz azkentzen direnean, horiek ez dira jaraunsten eta, ondorenez, ez dute jaraunspena osatzen esangura objektiboan; terminologia zehatzagoa erabiliz, harreman horiek ez dira «utzitako ondasuntzara» biltzen. Utzitako ondasuntzaren osagaiei buruzko azalpena oso zabala izan daite ke eta, azalpen hori egiteko, ez da ahantzi behar kasu batzuetan azterketa hori nahas daitekeela jaraunspenaren esangura subjektiboaren arazoarekin. Bada, osagai batzuek jaraunspena osatzen dute, eurok legatuhartzaileari utzi beha rrean, oinordeko unibertsalari edo jaraunsleari uzten zaizkionean. Salbuespe nak salbuespen, jaraunspenaren osaketa ikuspegi objektibotik azter dezakegu. Lehenengo eta behin, jaraunsteko moduko ondarearen osaketari buruz, ondoko erregela orokorrak ditugu: 1. Ondare eskubideak dira mortis causa es kualdaketaren muina; dena den, ondarez kanpoko egoera juridiko batzuk ere eskualdatzeko modukoak dira; 2. Aldi berean, ondare


eskubide batzuk ezin dira mortis causa eskualdatu; 3. Eskubide batzuk pertsona baten heriotzare kin eskualdatu edo sortzen dira eta horiek ez dute jaraunspena osatzen, esan gura objektiboan. Aurreneko erregelaz denaz bezainbatean, esan behar dugu jaraunspenetik kanpo daudela egoera zibilari eta familiari zuzenean lotuta dauden eskubide ak (esate baterako, ezkontidearen egoera, semealabaren egoera); dena dela, eskubide horiek sortzen dituzten ondare izaerako ondorioak jaraunspenaren barrukoak dira, kausatzailearen ondarean sartu izan diren neurrian (kasurako, ezkontzaren ondasun eraentza likidatzean izan diren emaitzen gaineko esku bidea). Aiurri berean, argi dago eskubide politikoak eta eginkizun publikora ko eskubideak eskualdaezinak direla, horiek ezin baitira izan jaraunspeneko ondarearen osagai. Ondarez kanpoko eskubideak jaraunspenaren esparrutik at geratzeak, esan dugunez, salbuespenak ditu: egilearen eskubide morala, gura sotasuna aurkaratu edo erreklamatzeko akzioen egikaritza (KZren 132, 133, 136, 137, 140, 141. art.ak), kausatzaileari eragindako kalumnia edo irainaren ziozko akzioen egikaritza (ZKren 466. art.), edo kausatzailearen ohorerako eta intimitaterako eskubideak konpontzeko akzioen egikaritza. Jaraunslea da akzio horien berezko titularra (nahiz eta salbuespenak agertu, adierazi izan dugunez, eta horietarako joera gero eta handiagoa izan). Horrela, jaraunsleak betetzen du antolamendu juridikoak oinordeko unibertsalari eratxikitako oina rrizko eginkizunetako bat: kausatzailearen ondare moralaren zaintzailea iza tea. Horrela, kalteak izan dituzten ondasunek ez dute osatzen jaraunspeneko ondasuntza: oinordekoak ez du eskuratzen hildakoaren izena, ohorea, aska tasuna, intimitatea, ezta —argi baino argiago dena— hildakoaren bizitza edo osotasun fisikoa ere. F. CAPILLA RONCERO


Aipatu berri ditugun erregela orokorretatik bigarrenari dagokionez, onda re eskubide guztiak ez dira eskualdakorrak: gozamena bizi artekoa da, kon trako itunik izan ezik; halako itunik ez bada, gozamena ez da jaraunspeneko ondasuntzan sartzen (KZren 513. art.). Erabiltze eta biztantze eskubideak be reberezkoak dira eta heriotzarekin azkentzen dira; hortaz, horiek ere ez dira jaraunspenera biltzen (KZren 525 eta 529. art.ak). Kreditu eskubideak eskual dakorrak dira, salbu eta kontrako itunik (KZren 1112. art.) edo legearen bera riazko agindurik ez denean; horrelakorik bada izan kasuren batean (KZren 1732.3 eta 1742. art.ak) eta, halakoetan ere, eskubide horiek ez dira utzitako ondasuntzan sartzen. Azken buruan, nabarmentzekoa da eskubide batzuk eskualdatu edo sor tzen direla pertsona baten heriotzaren ondorioz. Eskubide horiek ez dira ja raunspenaren osagai; horien eratxikipena bestelako erregelen arabera egiten da eta, horren zioz, ez dira utzitako ondasuntzan sartzen. Ondokoak ditugu eskubide horien erakuskari: landa eta hiri errentamenduei buruzko legeria be reziek eratorritako eskubideak; noble tituluak; kausatzailearen heriotzaren ziozko bizitza asegurua (horretan, mortis causa oinordetzaren mekanismoa rekin zerikusirik ez duten erregelak erabiltzen dira onuradunak zehazteko; besteak beste, Aseguru pribatuari buruzko 1980ko Legearen 84, 85 eta 88. art.ak eta, lehen, MKren 428. art.). Klase pasiboak arautzen dituen admi nistrazio legeriak agintzen du funtzionario publikoen ezkontide eta ondo rengoei pentsioa eratxikitzea, hildakoak utzitako ondaretzat jotzen dugunetik kanpo. Azkenekoz, gogoan izan behar da jurisprudentziak heriotzaren zioz


ko kalteordainari buruz behin eta berriro eman duen iritzi berezia: kalteordain hori jaraunspeneko ondaretik kanpo uzten da; kalteordain horren gaineko es kubidea senideei eratxikitzen zaie, senideok jaraunsle izan zein ez.

16. Jaraunspena, ondare batasun gisa Pertsona baten heriotzaren ondorioz azkentzen ez diren harreman juri dikoen multzoa jarauntsia izan behar da; baina, harreman juridiko multzo ho rrek autonomiarik ote du multzo gisa? Multzo hori batasuna al da, beraren osagai berezien gain lokabe? Hala izanez gero, ondare batasuna da? Zalantza horiek guztiak bideratzeko, ez dira kontutan izan behar aurreiritzi dogmatiko zaharrak; haatik, zehaztu besterik ez da egin behar jaraunspeneko ondasuntza osatzen duten ondasunak batasun gisa arautzen diren, manu zehatz batzuetan. Badirudi hori horretara dela, modu mugatu eta iragankorrean bada ere. Ja raunspena ondare batasuna dela ulertzen da, beharrizan batzuei aurre egiteko; beharrizan horiek guztiak adierazteko asmorik gabe, garrantzitsuenen artean jarraikoak ditugu: batetik, jaraunspeneko ondarea zatitu gabe iraunarazteko beharra, jaraunslea edo jaraunsleak agertu arte; horrek dakar ondare hori oso tasun gisa administratu eta artatu behar izatea. Bestetik, ondare hori likidatu arte, ondare hori modu elkarbanatuan gozatzea ahalbideratzeko beharra, ja raunsleak bat baino gehiago direnean; horrek ere dakar utzitako ondasuntza batasuntzat jotzeko beharra, erkidegoaren objektu orokor gisa eta hori aintzat hartu behar da erkidegoa zatiketa bidez azkentzen den unean. Hirugarrenik, jaraunspenaren pasiboa ordaintzeko beharra, kausatzailearen hartzekodunek eta legatuF. CAPILLA RONCERO


hartzaileek dituzten uziak asetuz; edu horretara, utzitako ondasun guztiak ukiturik gertatzen dira lehentasunez, eta ez dira betebetean sartzen jaraunslearen edo jaraunsleen ondarean. Arazo horiek eta horiekin lotuta dauden beste autu batzuk arautzen dituz ten manuen azterketatik ateratzen da, jaraunspena ondare autonomoa ez izan arren, batasuna dela, kontu zehatzei eta helburu jakinei begira; ikusmira mu gatu horren bidetik bakarrik hitz egin dezakegu «jaraunspenaren ondare ba tasun»az.

BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO, «Comentario al artículo 891 del Código Civil», in Comentarios al Código Civil y Compilaciones Forales, XII. liburukia, 1. bolumena, Madril, 1981; «Comentario al artículo 660 del Código Civil», in Comentarios al Códi go Civil y Compilaciones Forales, IX. liburukia, 1A bolumena, Madril, 1990; ÁLVAREZ VIGARAY, «La distribución de toda la herencia en legados», RGLJ, 1965, I. liburukia, 694. or. eta ondorengoak; BINDER, Derecho de sucesiones (Lacruzen gaztelaniako itzulpena), Madril, 1953; CASTÁN TO BEÑAS, La concepción estructural de la herencia, Madril, 1959; CICU, De recho de sucesiones. Parte general (Albaladejoren gaztelaniako itzulpena), Bartzelona, 1964; CRISTÓBAL MONTES, «La responsabilidad de los legata rios de toda la herencia», RDP, 1988, 429. or. eta ondorengoak; DORAL, «Titularidad y patrimonio hereditario», ADC, 1973, 393. or. eta ondorengoak; ESPINAR LAFUENTE, La herencia legal y el testamento, Bartzelona, 1956; GARCÍA RUBIO, La distribución de toda la herencia en legados. Un supues to de herencia sin heredero, Madril, 1989; LACRUZ, Derecho de sucesiones. Parte general, Bartzelona, 1961; OSSORIO MORALES, «El legado de parte alícuota», in Estudios de Derecho Privado, 115. or. eta ondorengoak; PÉREZ PASCUAL, «El artículo 768 del Código Civil y la institución de heredero en una cosa cierta y determinada», RDN, 1984, 239. or. eta ondorengoak; PEÑA BERNALDO DE QUIRÓS, La herencia y las deudas del causante, Madril, 1967; SALVADOR CODERCH, «El título de heredero», RDN, 1985, 1, 399. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO, «Comentario al artículo 660 del Código Civil», in Comentarios al Código Civil y Compilaciones Forales, IX. liburukia, 1A bolumena, Madril, 1990; VALLET DE GOYTISOLO, Panora ma del Derecho de Sucesiones, I, Madril, 1982.


F. CAPILLA RONCERO


Hirugarren gaia OINORDEKO IZATEKO GAITASUNA Laburpena: §7. Azalpen orokorra.— 17. Kontzeptu orokorrak.— 18. Zertzelada sistematikoak.— §8. Oinordeko izateko gaitasuna.— 19. Pertsona iza tea.— 20. Kausatzailea hiltzean, oinordekoa bizirik egotea.— 21. Oinordetza irekitzen den unean oinordekoa izatea: A) Nascituri. Kode Zibilaren 959. art.ak eta ondorengoek adierazitako «goitapenak»; B) Non dum conceptien arazoa; C) Testamentu fundazioak eta eratze bidean dauden elkarteak.— 22. Oinordeko izateko gaitasunik ezak dakar tzan ondoreak.— §9. Oinordeko izateko ezduintasuna eta ezgaitasun erlatiboak.-— 23. Oinordeko izateko ezduintasuna: A) Kariak; B) Ezduina birdoitzea; C) Ezduintasuna kalifikatzeko unea; D) Ezduintasuna eta senipartea.— 24. Ezgaitasun erlatiboak.— 25. Oinordeko izateko ez duintasunaren eta ezgaitasun erlatiboaren ondoreak.

§7. AZALPEN OROKORRA 17. Kontzeptu orokorrak Oinordetzaren egitura pertsonalaren esparruan, ez du zentzurik oinor detua izateko gaitasunari buruz hitz egiteak: jaraunsteko modukoak diren ha rreman juridiko guztiguztiak jarauntsiak izan behar dira (KZren 659. art.), kontutan izan gabe zeintzuk diren de cuiusaren egoera edo egoeraren baldin tzak (de cuiusaren gaitasuna zehazten dutenak). De cuiusaren gaitasuna az tertu behar da, borondatezko oinordetza (oinordetza kontratua, testamentua) antolatzeko berak erabili izan dituen negozio jakinei begira bakarrik eta, ho rretarako, oinordetzaren esparruan autonomia pribatuak dituen agerpen horiei buruzko azterketara jo behar dugu. Aitzitik, badu F. BLASCO GASCÓ


zentzurik orokorrean oinor deko izateko gaitasunari buruz aritzeak: antolamendu juridikoak baldintza subjektiboak (rectius: gaitasuna) ezar ditzake, pertsona jakin batek jarauns pena eskuratu ahal izateko eta, baldintza horiek gabe, pertsona horrek ez du oinordeko izateko gaitasunik. Esparru horretan, eragin historikoak nolabaiteko konplexutasuna erakarri du. Oinordeko izateko gaitasunari buruzko arauketak ez du aukerarik ematen erregela orokorrak eta horren salbuespenak eratortzeko; arauketa horrek ez gaitasun kasuak zehatzmehatz aipatzen ditu (ezgaitasun adierazmoldea esan gura zabalean ulertuta), ezgaitasun horien kariak eta ondoreak desberdinak direla. Honakoak dira ezgaitasun kasu horiek: erabateko ezgaitasunak (horiek ez dira ezgaitasunari buruzko erregelak, pertsonaren izateari buruzkoak bai no: KZren 745. artikulua); oinordeko izateko ezduintasuna (hori zigor zibila da: kausatzaile jakinaren jaraunspena atxikitzeko aukera galtzen da, jaraunsle izan behar zuen horrek kausatzailearekin izan dituen harremanak gaitzesteko modukoak direnean); ezgaitasun erlatiboak (testamentuzko oinordetzan, tes tamentugilearen borondatea erakartzeko debekua hausten denean; Kode Zibi laren 752.etik 754.era arteko art.ak); eta jaraunskabetzea (erakunde horren bidez, testamentuzko oinordetzan, testamentugileari aukera ematen zaio de rrigorrezko jaraunsleei senipartea kentzeko, kari zehatzak badira; kariok agerian jartzen dute senipartedun horren portaera gaitzesteko modukoa dela: KZren 848.etik 857.era arteko art.ak).

18. Zertzelada sistematikoak Ezgaitasunen zerrenda hori konplexua da nonbait, eta horrek dakar lato sensu oinordeko izateko ezgaitasun kasu horien


sistematizazioa egiteko beha rra. Sistematizazio horrekin, ezgaitasun kasu bakoitzaren aplikazio esparruak zehazten dira, bai eta ezgaitasun kasuek elkarrekin dituzten harremanak ere. Gai horiei buruzko arauketa geroago sakon aztertuko den arren, oraingoz on dokoa adieraziko dugu: Erabateko ezgaitasun deiturikoak ez dira, izatez, gaitasunaren erregela orokorrari egindako salbuespenak; ezgaitasun kasu horietan aztertzen da oi nordeko izan daitekeen pertsonarik baden ala ez. Ezgaitasun hori orokorra da: pertsona batek erabateko ezgaitasuna badu, pertsona horrek ez du gaitasunik oinordetzari buruzko edozein tituluren bidez (lege, testamentu nahiz kontratu bidez) oinordeko izateko. Pertsona batek erabateko ezgaitasunik ez izateak, ordea, ez du esan nahi pertsona horrek ezduintasun, ezgaitasun erlatibo edo jaraunskabetze karirik ez duenik. Oinordeko izateko ezduintasunaren kasuan, pertsona batek oinordeko iza teko gaitasuna duen arren, kausatzaile zehatz baten oinordetzan gaitasun hori kentzen zaio edozein tituluren bidez (testamentuzko jaraunspen, ab intesta to jaraunspen edo oinordetza kontratuaren bidez). Oinordeko izateko ezduin tasunak baditu jaraunskabetzearen kari eta ondore batzuk (jaraunskabetzeak jarduteko modu desberdina du, senipartearen esparruaren barruan gertatzen baita, horretan erregela bereziak direla); hori dela eta, kasu baten eta bes tearen arteko mugak nahasiak dira eta horiek bereizi izan dira eragin histo rikoaren ondorioz. Egineginean ere, bi kasu horien jarduketa esparruak ez dira hain desberdinak: esan dugunez, jaraunskabetzea senipartearen esparru an gertatzen da eta, ezduintasun kasuetan, doktrina nagusiak dioenez, ezdui nari senipartea kentzen zaio. F. BLASCO GASCĂ“


Ezgaitasun erlatiboaren kasua argiagoa da: horrek ez du zerikusirik era bateko ezgaitasunarekin, bi esakune horien zioz hala uste badaiteke ere. Ez gaitasun erlatiboa da testamentuaren bidez jaraunsle izateko debeku zehatza. Debeku horrek pertsona jakinak ukitzen ditu, legegilearen aburuz, pertsona horiek testamentugilearen borondatea batera zein bestera lerratu izan dutela ko. Halakoetan, pertsona horiek oinordeko izateko gaitasuna dute. Ezduinta sun eta jaraunskabetze kasuetan ez bezala, ezgaitasun erlatiboak ez du izaera zehatzailerik; gisa berean, ezgaitasun erlatiborik bada ere, ezgaiak ab intesta to tituluaren bidez jaraunspena eskura dezake (horrek ezgaitasun erlatiboa eta ezduintasuna bereizten ditu) edota ezgaiari ez zaio senipartea kentzen (ho rrek ezgaitasun erlatiboa aldentzen du jaraunskabetze eta ezduintasun kasue tatik, azken horretan senipartea kentzen dela onartzen baita). Bukatzeko, azpimarratu behar da ezduintasuna eta jaraunskabetzea arau tzen dituzten manuak ez direla aginduzkoak, eta kausatzaileak bere erara xe da ditzakeela; horretara, kausatzaileak ezduina birdoi dezake (KZren 757. art.) edo jaraunskabetua barka dezake. Haatik, kausatzaileak ezin du ezgai tasun erlatiborik kendu eta, oinordeko izateko gaitasunik ez duenari buruz, ezin du gaitasuna duela adierazi (erabateko ezgaitasuna). Oinordeko izateko gaitasunaren arauketa, bada, erabat heterogenoa da eta ezgaitasun kasu bakoi tzaren ezaugarriak kasuankasuan aztertu behar dira.

§8. OINORDEKO IZATEKO GAITASUNA


19. Pertsona izatea KZren 744. art.aren arabera, legez ezgaiturik ez dauden pertsonak oinor deko izan daitezke, testamentu bidez zein ab intestato. KZren 745. art.ak argitzen duenez, ez dute oinordeko izateko gaitasunik, ez abortukinek, KZren 30. art.ak adierazitako inguruabarrak ez izateagatik, ezta elkarte oinarria du ten pertsona juridikoek ere (elkarteek, korporazioek), legeak halakoak onar tzen ez baditu (hots, ezzilegiak badira, ZKren 172 eta 173. art.en esanguran). Bistakoa zaigu Kode Zibilak ez duela erregela orokorrik ematen, oinorde ko izateko gaitasunaren gainean. Pertsona orok du oinordeko izateko gaita suna, eta pertsona ez denak ez du halako gaitasunik: abortukinek edo elkarte zein korporazio ezzilegiek ez dute oinordeko izateko gaitasunik, izate bera ez dutelako. Pertsona juridikoek, bada, oinordeko izateko gaitasuna dute. Ondo rio hori erakartzen du KZren 38. artikuluak, pertsona juridikoek ondasunak eskuratzeari buruzko erregela orokorra ematen duenean. Heriotzaren ziozko oinordetzari dagokionez, KZren 746. art.ak aurreko artikulu horretara jotzen du, eta horrekin egiaztaturik geratzen da desamortizazio legeek antzina era kunde batzuei murriztu edota kendu izan zieten gaitasuna egun berreskuratu dela. Manu horretan adierazitako kasuak barnetzen ditu estatuko lurralde edo erakunde antolaketa berriaren ondorioz sortu izan diren pertsona juridiko pu blikoak ere (hain zuzen, autonomi erkidegoak). Orobat, ÂŤElizÂťek oinordeko izateko gaitasuna duten ala ez erabakitzeko, aztertu behar dira Espainiak Aul ki Santuarekin 1979ko urtarrilaren 3an sinaturiko Akordioak nortasun juri F. BLASCO GASCĂ“


dikoa eratxikitzeko arautzen dituen mekanismoak eta, katolikoak ez diren erlijioen inguruan, gogora ekarri behar da Erlijio Askatasunari buruz 1980ko uztailaren 5ean emandako Lege Organikoa (edonola ere, KZren 746. artiku luko ingurugiro historikoa aintzat izanik, ÂŤElizÂťei buruzko aipamena Eliza Katolikoari bakarrik dagokio, jakina denez).

20. Kausatzailea hiltzean, oinordekoa bizirik egotea Kode Zibilak agintzen du, oinordetza irekitzen denean (hots, kausatzailea hiltzen denean), oinordekoa bizirik egon behar dela. Hori zuzenean antze maten da, KZren 33, 190, 758 eta 766. art.ak irakurtzean (hala ere, azken horrek erregela hori ezartzen du testamentuzko jaraunspenaren esparruan bakarrik). Hor aipaturiko artikuluetatik lehenengoak du formulaziorik garbie na: elkarren oinordeko izatera deituriko bi pertsonen artean zalantzazkoa ba da bietatik nor hil den lehenengo, uste izango da aldi berean hil direla eta bataren eskubideak ez zaizkio besteari eskualdatzen.

21. Oinordetza irekitzen den unean oinordekoa izatea Oinordekoa bizirik egon behar da kausatzailea hiltzen den unean; hala ere, kausatzailea bizirik dagoen bitartean bizi behar da oinordekoa? Beste ber ba batzuk erabilita, kausatzailea hiltzean oinordekoa bizirik egoteko bete kizun hori zein esanguratan ulertu behar da? Esangura hertsian (kausatzailea bizi den artean pertsona hori bizirik egotea, kausatzailearen bizitzaren azken unean bada ere) ala esangura zabalean (kausatzailea hil ondoren jaio den per tsona ere horren barruan izango litzatekeela)? Bigarren esangura


horren hari ra, biharetzi jaioko den pertsona, hau da, oinordetza irekitzeko unean jadanik jaio ez den pertsona oinordeko izan al daiteke? Jarraian aztertuko ditugun arazo zehatzek sortarazi dituzte dudamuda horiek guztiak.

A) Nascituri. Kode Zibilaren 959. art.ak eta ondorengoek adierazitako «goitapenak» Kausatzailea hiltzen den unean ernaldurik baina jaio gabe dagoen pertso naren kasuan (nasciturus), ez da arazorik sortzen pertsona hori oinordeko izan daitekeen zehazteko. KZren 29. art.ak du jasota Erromako Zuzenbidetik datorren erregela hau: nasciturus pro iam nato habetur quotiens de commodis eius agitur. Erregela horren bitartez, oinordetzarako deia baldintzapekoa da, alegia, oinordetzara deituak izan behar ditu KZren 30. art.ak pertsona izate ko agintzen dituen betekizunak. Kode Zibilak berak ematen du jaraunspenerako bokazio hori gertatzeko aukera. «Alarguna haurdun gertatzen denerako hartu behar diren goitapenak» idazpurupeko 959. art.ak eta ondorengoek zehazten dute zein neurri hartu be har den, ernaldurik baino jaio gabe dagoen subjektu berria agertzen denean, jokoan diren interesak babesteko. Subjektu hori pertsona izatera, bera izango da deiaren jasotzailea. Horretan, orotariko interesak agertzen dira, hain zu zen, nasciturusarenak, haurdunarenak eta «hilondoko semealabaren jaio tzarekin desagertu edo urrituko diren jaraunspen eskubideak» dituztenenak. Arau horien ratioa hori bada ere, arauketa partziala da; arean bere, horretara biltzen dira, bildu ere, erditzearen iruzurra edo jaiotakoaren bizigaitasun bal dintzen itxura egitea saihesteko neurriak (KZren 959.etik 963.era F. BLASCO GASCÓ


arteko arti kuluak); eta amari mantenuak emateko beharra, jaraunspeneko ondasuntzaren pentzutan (KZren 964. art.). KZren 959 eta ondorengo artikuluak kausatzai learen alargun haurdunari buruz mintzatu arren, manu horiek aplikatu behar dira jaraunspenera deitua ernaldurik baina jaio gabe dagoen kasu guztietan.

B) Nondum conceptien arazoa Aurrekoa baino eztabaidagarriagoa izan da beste auzi hau: jadanik er naldu ez den pertsonari baliozkotasunez deitu ahal zaion oinordeko gisa. Au kera horren kontra KZren 29 eta 758. art.etako argudioak eman ziren: batetik, jaio arte pertsonak ez badu nortasunik lortzen eta, bestetik, jaraunsle edo lega tuhartzailearen gaitasuna zehazteko kontutan izan behar bada kausatzailea hiltzen den unea, ondorio gisa esan daiteke, oinordetzara deituak ez duela gaitasunik oinordeko izateko, oinordeko irekitzeko unean izaterik ez duelako. Itxuraz, izaera formalistadun argudio hori akatsik gabekoa da; zernahi gisaz, argudio horrek nahastu egiten ditu gaitasunari eta pertsonaren izateari buruzko kontuak. Horretara, gogoan izan behar da 758. art.ak gaitasunari bu ruzko kontuak arautzen dituela, baina ez dituela arautzen pertsonaren izatea ri buruzkoak. Bide beretik, oinordekoaren gaitasuna kausatzailea hiltzen den unean aztertu behar da eta, ondorenez, horrek esan nahi du une horretan oi nordekoa izan behar dela. Hortaz, 758. artikulua aplikatu behar da, une ho rretan oinordekorik bada. Ezin da egitatezko kasuaren kongruentzia erabili hortik ondorioak ateratzeko, hori berori baita


frogatu behar dena. Bide berean, oinordetza irekitzeko unean oinordekorik ez balitz, hutsune bat gertatuko litzateke: harreman juridikoak titularrik gabekoak izango lira teke eta horrek jaraunspen indibisoaren beste kasu bat ekarriko luke. Ez dago argudiorik hori ukatzeko, horri buruz arau ugari baita (ikus beherago §10 eta amplius §71). Nondum conceptiei jaraunspenera deitzeko ezintasuna adierazi zuen doktrinak ere aukera hori onartu zuen, fideikomisozko ordezpenaren es parruan (KZren 781. art.). Zehatzago esateko, doktrina horrek harako aukera onartu zuen, jaraunspenerako deia fideikomisozko ordezpenaren mekanis moaren bitartez egiten zenean (ikus beherago §21). Onarpen horren eretzean, ernaldugabeari ordezko gisa (hots, fideikomisozko jaraunsle gisa) deitu ahal zitzaion, kausatzailea hiltzeko unean jaraunslerik (hots, fiduziario izenekorik) izanez gero. Jurisprudentziak arazo hori konpondu izan du, irizpide errealistak aplika tuz. Irizpideok kausatzailearen borondatean oinarritzen dira, beti ere, boron date hori ez denean ordena publikoaren eskakizunen aurkakoa. Horretara, eskakizun horiek ez dute eragozpenik jartzen biharetziko pertsona bati (hots, de cuiusa hiltzeko unean ernaldurik ez dagoenari) testamentu xedapenen bi tartez jaraunspenera deitzeko. Dei hori egin daiteke, dela zeharkako bidean, fideikomisozko ordezpenaren tramitea erabiliz (horrelako kasuetan, bitarteko jaraunslea agertzen da), dela zuzenean, nondum conceptusa jaraunsle izenda tuz (zentzuzkoa denez, dei hori eragingarria da concepturusak benetako iza terik duenean bakarrik; hori gertatu arte, jaraunspena administraziopean jarri behar da). Horren inguruan, ikus AGk emandako epairik modernoenak (epai horiek aurreko batzuk zuzentzen dituzte, adibidez, 1935eko azaroaren 29an F. BLASCO GASCÓ


emandakoa), besteak beste, 1963ko apirilaren 25ean, 1965eko apirilaren 3an, 1970eko otsailaren 4an eta 1986ko azaroaren 28an emandakoak. Ikuspuntu zientifikotik, lege doktrina hori onartzeko modukoa da erabat eta justizia ma terialaren eskakizunetara egokitzen da: concepturusa, beraz, oinordeko izan daiteke. Foru zuzenbidearen esparruan, ikus KatZZKren 143. art.; artikulu horrek berariaz baztertzen du ernaldugabeei jaraunspenera deitzeko aukera, salbues penik bada ere. Kontrako norabidean, ikus NFBren 154. legea.

C) Testamentu fundazioak eta eratze bidean dauden elkarteak Aurrekoarekin zerikusi handia duen beste arazo bat agertzen da, testa mentuaren bidez fundazioei jaraunspenera deitzen zaienean eta, aldi berean, testamentu horrek fundazio horien eratze egintza barneratzen duenean: fun dazioa eratzen da testamentuaren eragingarritasun ezeztaezinaren ondorioz eta eragingarritasun hori gertatzen da, izatez, testamentugilea hil eta gero (KZren 667. art.); hortaz, testamentugilea hil ondoren bakarrik eratzen da fundazioa baliozkotasunez (KZren 35. art.). Horrekin, berriro agertzen da on doko arazoa: oinordetza irekitzeko unean izaterik ez duen pertsona (kasu ho rretan, juridikoa) jaraunsle izan daitekeen ala ez. Arazo horren irtenbidea lortzeko asmotan, antzinako doktrinak eta juris prudentziak adierazi zutenez, fundazioa eratzen da oinordetza irekitzean eta, une horretatik bertatik, fundazioak oinordeko izateko gaitasuna du. Ikuspuntu logikotik, argudio horretan igarri-


igarrian azaltzen da kausadunak ez duela izaterik kausatzailea bizi den artean; esangura hertsian, ostera, beharbeha rrezko baldintza da kausaduna eta kausatzailea aldi berean izatea. Dena den, ez dirudi argudio hori arrazoizkoa eta errealista denik, arazo horri aurre egin eta irtenbide egokia emateko; horren inguruan, lehenengo eta behin aztertu behar da eratze bidean den fundazioari jaraunspena edo legatua eratxikitzea babesteko moduko interesa den. Kontu horri baietz erantzun behar zaio, ho rixe bera agertzen baitute Kultur Fundazio Pribatuei buruzko Araudiaren 5 eta 6. art.ek; araudi hori 1972ko uztailaren 21ean emandako Dekretuaren bitartez onetsi zen. Artikulu horiek ezartzen dute mota horretako fundazioak baliozkotasunez era daitezkeela testamentu bidez; hala ere, artikuluok diote nez, fundazio horiek nortasun juridikoa geroko unean eskuratzen dute, hain zuzen ere, titulu eratzaile egokia egiletsi eta hori ad hoc Erregistroan inskri batzen denean. Horrek ageriagerian jartzen du fundazio batek bere ondareko ondasunak jaraunspen bidez eskura ditzakeela mortis causa egintzaren ondo rioz, nahiz eta nortasun juridikoa geroko unean eskuratu. Lehen kolpean, eta kultur fundazio pribatuentzat emandako konponbide berezi hori bazter utzita, kasu guztietan aztertu behar da zein den biderik onena testamentugilearen borondatea betearazteko; jakina denez, ez da beste lako arrazoirik izan behar betearazpen horren aurka. Horrelakoetan, concep turusaren kasuan agertzen zen arazo bera dugu eta, horren irtenbidea iristeko, irizpide berberak erabili behar dira: jaraunspenera deituak biharetzi izaterik badu, dei hori baliozkoa da, biharetziko izate horren baldintzapean bada ere. Ez da inolako eragozpenik printzipio hori aplikatzeko, testamentu bidez era tutako fundazioei ez ezik, nortasuna eskuratzeko bidean diren pertsona juri diko guztiei ere, pertsona horiek baliozkotasunez eratzeko betekizunak izanez gero (KZren 35. art.). Dei hori baldintzapekoa F. BLASCO GASCĂ“


den aldetik, jaraunspena indi biso iraunarazi eta administraziopean jartzen da medio tempore, jaraunspe naren administrazioari buruzko arauen arabera. Teknika hori aplika dakioke eratze bidean den elkarteari, 1986ko azaroa ren 28ko epaiak beren beregi onartzen baitu; ondorenez, ez da ulertu behar, irtenbide perifrasikoa erabilita, elkartekideak jaraunsle izendatu direla eta ho riei zama ezarri zaiela, testamentuan utzitako ondasunekin elkartearen onda rea osatzeko edo ondasunok elkartearen ondareari eransteko. Arazoa ikusalde horretatik aztertuz gero, aukera hori aplika dakieke jadanik eratze bidean ez diren pertsona juridikoei ere, pertsona horiek deiaren jasotzaile gisa identifika badaitezke. Horrenbestez, kausaduna nahitaez izan behar da oinordetza irekitzeko unean; zernahi ere, nahitaezkotasun horrek garrantzia galtzen du, aurrerago azaldutako guztia ikusita.

22. Oinordeko izateko gaitasunik ezak dakartzan ondoreak Orain arte jorratutakoari eutsiz, oinordeko izateko erabateko ezgaitasuna hauxe besterik ez da: jaraunspenera deituak izaterik ez edukitzea. Zentzuz esan dezakegu, azterketa sakonik egin beharrik gabe, deia deuseza dela erro errotik. Hortaz, jaraunspena, osorik ala zati batez, utzi behar zaio sorospidez ko jaraunsleari edo legatuhartzaileari (hots, kausatzailearen borondatearen arabera edo, hala denean, oinordeko izateko lege hurrenkeraren arabera, so rospidezko jaraunsle den horri). Hurrengo gaian argituko dugun terminologia erabilita, erabateko ezgaitasunaren kasuan jaraunspenaren delaziorik ez iza teaz gain, ez dago jaraunspenerako bokaziorik ere.


§9. OINORDEKO IZATEKO EZDUINTASUNA ETA EZGAITASUN ERLATIBOAK 23. Oinordeko izateko ezduintasuna Dagoeneko badakigu zein den ezduintasunaren kontzeptua: kausatzaile baten jaraunspena (testamentuzkoa, ab intestato, jaraunsle nahiz legatuhar tzaile tituluaren bitartez eskuratzen dena) atxikitzea eragozten duen zehapen edota zigor zibila; zehapen hori jartzen da oinordekoak kausatzaileari begira gauzatu dituen portaeren zioz, lege aginduz portaerok gaitzesgarriak badira.

A) Kariak Ezduintasunak zehapen edo zigor zibilaren izaera duenez gero (ordain keta eginkizunik izan gabe), ezduintasun horren kariak mugaturik daude lege aginduz, eta horiek esangura hertsian interpretatu behar dira. Terminologia desegokiarekin bada ere, Kodearen arabera (756. art.) honako pertsonak dira «oinordeko izateko ezgai, ezduintasun kariaren zioz»: «1. Semealabak bertan behera uzten dituzten gurasoak, alabak prostitui tzen dituztenak nahiz horien ahalkearen kontra atentatzen dutenak». Bertan behera uztetzat ulertu behar da gurasoaren ahalgoak erakarritako eginbeha rrak ez betetzea, KZko 154. art.aren esanguran: ikus AGk 1946ko abenduaren 3an emandako epaia. «2. Testamentugilearen, beraren ezkontidearen, F. BLASCO GASCÓ


ondorengoen edo aurre koen bizitzaren aurka atentatu izateagatik, judizioan kondenatua izan dena. Laidotzailea derrigorrezko jaraunslea bada, seniparterako eskubidea galtzen du». Ezduintasun kari horretan, epaia kondenatzaile eta irmoa izan behar da derrigor; epai hori delitu egilegoetarik edozeinen gainean eman behar da eta, beti ere, dolozko delitu baten zioz. «3. Testamentugilea delitua egin izanaz akusatzen duena, baldin eta le geak delitu horren gainean espetxeratze edo presondegiratze handia baino zi gor nagusiagoa ezartzen badu eta akusazioa kalumniatzat jotzen bada». Kasu horretan, akusazioa eta salaketa edo kereila baliobestekoak dira, horiek guz tiak zigor akzioa egikaritzeko bideak baitira; akusazioa, izatez, ez da pro zedura kriminaletik kanpokoa. Berebat, akusazioa kalumniatzat jo behar da, epai irmoaren bidez. «4. Adin nagusiko jaraunslea, horrek jakin badaki testamentugilea bor txaz hil dela eta, heriotza gertatu zenetik hilabetera, ez badu heriotza hori auzitegietan salatu, salbu eta auzitegiek euren arioz jardun dutenean. Debeku hori ezerezean geratuko da, legearen arabera akusatzeko betebeharrik ez den kasuetan». Ziurtasun osoz jakin behar da testamentugilea bortxaz hil dela, hau da, heriotza horren gainean ezin dira zantzu edo berri hutsak izan; arau horrek aipatzen duen bortxazko heriotza delituaren ondorioz gertatutakoa da eta, ziur asko, dolozko delituaren ondorioz bakarrik. Hilabeteko epe hori gel diaraz daiteke, ezinbesteko kariak direla bide, kari horiek bidezkotzen badu te salaketa ezorduan aurkeztea (AGk 1946ko otsailaren 11n emandako epaia). Salatzeko betebeharra ezerezean geratzen da (nork bere arioz pertsegitu behar dituen delituak baitira beti), oinordekoa ez den beste pertsona batek prozedura kriminala


hasten duenean; horrelakoetan, jaraunspenera deituaren ezegitea ezin da ezduintasun karitzat jo. ÂŤ5. Mehatxua, maula edo bortxa dela medio, testamentua egin edo alda tzera testamentugilea behartzen duenaÂť. Ezduintasun kari hori da, hain zu zen ere, testamentua egiteko askatasunaren aurkako atentatua, norberaren edo besteren onurarako; horretan ez du zerikusirik ezduinaren asmoa lortzen den ala ez: kari horrek jarduten du, nola testamentua presio zein ziripean egiles ten denean, hala testamentua egiletsi eta gero hori ezeztatzen denean. AGk epairen batean (1954ko maiatzaren 24an eta 1975eko urtarrilaren 7an emandakoetan) adierazi izan du kari hori gertatzen dela testamentua egi letsi ez den kasuetan bakarbakarrik. Testamentua egiletsita badago, testa mentu hori deuseza da mehatxu, maula edo bortxaren zioz (KZren 673. art) eta, deuseztasun hori dela eta, ezduinari ez zaio deirik egin. Ez du ematen doktrina hori erabat arteza denik, nahiz eta kasu zehatzetarako egokia izan. Deuseztasunaren adierazpenak ezduintasunaren eragina baztertzen duela onartuz gero, hurrengo ondorio ezzuzena gertatuko litzateke: testamentugi learen bizitzaren aurka atentatzeagatik borondatezko jaraunsle izateko deia galdu duenari jaraunspenera dei dakioke ab intestato oinordeko gisa, ikus puntu objektibotik oinordeko horren portaera ezduintasun karia izan arren. Oinarrian, kari horrek jaraunspena atxikitzea eragozten du, jaraunspenerako bokazioa edozein motatakoa bada ere, hots, borondatezkoa zein legezkoa. Orobat, zentzugabeko beste ondorio bat sortzen da: oinordekoak ez badu bere asmoa lortzen, hau da, testamentugileak ez badu testamentu jakina egiten edo aldatzen, orduan ezduintasun kariak jarduten du. Agian, zuzenagoa da esatea, batetik, KZren 756.5. art.ko kasuak bat egiten duela KZren 673. artikuluko kasuarekin eta, bestetik, F. BLASCO GASCĂ“


deuseztasuna eta ezduintasuna pilatzen direla, batak bestea bazteztu gabe. «6. Bide berberak erabilita, testamentugileari eragozten diona testamen tua egitea zein egindakoa ezeztatzea, edo geroko testamentua ordeztu, ez kutatu nahiz aldatzen duena». Idazati hori bat dator KZren 674. artikuluak xedatutakoarekin: «Doloz, maulaz edo bortxaz, pertsona batek beste bati bere azken nahia askatasunez egilestea eragozten badio eta lehenengoa bigarrena ren ab intestato jaraunslea bada, lehenengo horri jaraunspenerako eskubidea kentzen zaio eta, hala denean, erantzukizun kriminala du». Ordeztu, ezkutatu edo aldatu izan den testamentua indarrean izan behar da, erabat ala zati ba tez, eta testamentu hori bakarra izan daiteke, testuak geroko beste testamentu bat aipatu arren. Esan beharra dago, 756. artikulua testamentugileari buruz ari bada ere, artikulu hori ab intestato oinordetzan aplikatzen dela; horregatik, ulertu be har da aipamen hori kausatzaileari buruzkoa dela, salbu eta besterik aditu behar denean, ezduintasun kari zehatzaren egitatezko kasuak duen egituraren ondorioz. KZren 756. art.an jasotako zerrendari KZren 713. art.an xedatutakoa ge hitu behar zaio; horren arabera, «inork bere eskuetan testamentu itxirik ba du eta doloz testamentu hori ez badu aurkezten aurreko artikuluaren bigarren idazatiak finkatutako epearen barruan, artikulu horrek zehazten duen erantzu kizuna izateaz gain, jaraunspenerako eskubidea galtzen du, pertsona hori ab intestato jaraunsle izan zein testamentu bidezko jaraunsle edo legatuhartzaile izan. Zigor hori ezarri behar zaio testamentugilearen edo testamentua zaindu edo gordailatzen duenaren egoitzatik testamentu itxia doloz osten duenari, bai eta, beste edozein bide erabilita, testamentua ezkutatu, apurtu edo


baliogabe tzen duenari ere; gainera, hori egiten duenak erantzukizun kriminala izan de zake, kasuankasuan». Bukatzeko, KZren 111. art.ak xedatzen duenez, gurasoak ez du «legearen aginduz» eskubiderik euren semealaben edota ondorengoen jaraunspenetan, «gisa sorkuntza ekarri duten harremanen ondorioz kondenatua izan dene an, zigor epai irmoaren bidez» eta «semealabatasuna judizio bidez zehaztu denean, bera horren aurka agertu arren». Manu hori aplikatu behar da seni parteari eta ab intestato jaraunspenari begira bakarrik; arean bere, manuak ez du borondatezko oinordetza aipatzen eta, dakigunez, ezduintasun kariak edu hertsian interpretatu behar dira. Kataluniako Zuzenbidean, ikus KatOKren 11. art.

B) Ezduina birdoitzea Kausatzaileak bere borondatez ezduintasun karia barka diezaioke ezdui nari, legeak horretarako bidea ematen baitio (KZren 757. art.). Barkatze ho ri isilbidez egin daiteke (ezduintasun karirik badela dakienean, testamentua egiteko unean), bai eta berariaz ere (karirik badela jakin eta gero, hori agiri publikoaren bidez barkatzen duenean). Manuaren hitzezhitzezkotasuna go rabehera, artikulu hori ab intestato oinordetzan aplikatzen da; hortaz, ezduina berariaz birdoi daiteke eta, hala izanez gero, ezduinak legezko deiaren ondo rioz jaso duen jaraunspena atxiki dezake. Ezduintasunaren berariazko bar katze hori borondate aitorpena da eta borondate aitorpenen baliozkotasunari buruzko arauen menpe dago, batik bat, aitorpenon akatsei buruzko erregelen menpe. Aitorpen horri F. BLASCO GASCÓ


aplikatzen zaizkion arauak inter vivos egintzen gaine koak dira gehienbat, kausatzailea hil arte bederen. Borondatearen aitorpen horrek izaera formala du, agiri publikoan agertarazi behar baita. Taxu berean, aitorpen hori ezeztaezina da, inter vivos egintzaren bidez egin bada; ezez taezintasun hori zalantzazkoa da, ordea, aitorpena mortis causa egintzaren bi dez agertu denean. Gure ustez, halakoetan ere, aitorpenak izaera ezeztaezina du. Aitorpen hori bereberezkoa da, kasu batean izan ezik: ab intestato oinor detzan, KZren 111. art.ak aipatzen duen ezduintasuna gertatzen denean. Kasu horretan, ezduintasuna barka dezakete, kausatzaileak ez ezik, semealabaren lege ordezkariak ere, horrek ÂŤhala erabaki eta epaileak hori onesten baduÂť.

C) Ezduintasuna kalifikatzeko unea KZren 758. art.aren arabera, jaraunslearen edo legatuhartzailearen gai tasuna kalifikatzeko, aintzat izan behar da noiz hil den kausatzailea. Jarauns pena edo legatua baldintzapekoak badira, aurrekoaz gain, gogoan hartu behar da zein unetan bete den baldintza. KZren 756. art.ko 2 eta 3. zenbakietan adierazten diren ezduintasun kasuetan, ezduintasuna epai baten ondorioz sor tzen da eta, horrelakoetan, epaia irmo izateari itxaron behar zaio. Artikulu beraren 4. zenbakiko kasuan, berorren egitatezko kasuaren egitura dela eta, salaketa egiteko hilabeteko epea igaro behar da, ezduintasuna kalifikatu ahal izateko. Autore ospetsu batek (ALBALADEJOk) dioenez, modu zabalean aztertu behar da ezduintasun karirik den ala ez, hau da, testamentugilea hil eta ge roko unean ere: oinordekoa duina izan behar da, hori oinordeko den ala ez erabakitzen den unean. Duintasun hori miatzeko,


kontutan izan behar da oi nordekoak KZren 756. artikuluko egitateren bat gauzatu duen, egitate hori kausatzailea hil aurrekoa zein gerokoa izan daitekeela; gerokoa izanez gero, oinordekoak oinordeko izateko gaitasuna galtzen du atzeraeragintasun osoz. Hortaz, ezduintasunaren adierazpena ezin izango da egin, ezduintasuna adie razteko akzioa iraungi denean bakarbakarrik. Iritzi horren aldeko argudiorik onena beraren zentzuzkotasuna da. KZren 756 eta 758. art.en hitzezhitzezkotasunari helduko balitzaio, ondorio zentzu gabeak sortuko lirateke; besteak beste, oinordekoak kausatzailearen ezkonti dea erailgo balu, kausatzailea hil eta gero, hori ez litzateke ezduintasun kari izango. Interpretazio hori arteza izan arren, artikulu horien hitzezhitzezko tasuna modu hertsiegian interpretatzera garamatza. Nolanahi den ere, arazoa zalantzazkoa da.

D) Ezduintasuna eta senipartea KZren 761. art.ak dioenez, ÂŤezgaitasunaren zioz jaraunspenetik baztertua izan dena testamentugilearen semealaba edo ondorengoa bada eta horrek se mealabarik edo ondorengorik badu, horiek eskuratuko dute hark senipartera ko duen eskubideaÂť. Nabari denez, manua ezduintasunari buruz ari da; ez du inolako zentzurik ezgaitasun erlatiboei begira. Dakigunez, ezgaitasun erlati borik duen oinordekoak ezin du testamentu bidez jaraunspena eskuratu, bai, ordea, legezko jaraunspenaren edo senipartearen bidez, ezgaitasunak ez baitu eraginik azken horietan. KZren 761. art.ak ezduina senipartetik baztertzeko arau orokorra ezartzen du eta 756. artikuluko 2. zk.ak erregela hori barnera F. BLASCO GASCĂ“


tzen du, ezduintasun kari jakin bati dagokionez. Ezduinaren semealabek edo ondorengoek haren senipartea eskuratzen badute, horrek esan nahi du seme alaba eta ondorengo horiek ezduina ordezkatzeko eskubidea dutela. Ordez kapen eskubide hori zeharkako deiaren mekanismoa izanda, dei horri buruzko azterketaren barruan ikasten da eta, oraingoz, azterketa horretara jo behar dugu (ikus beherago §11, 33. zk.).

24. Ezgaitasun erlatiboak Adierazmolde horretara biltzen dira pertsona batek testamentuzko ja raunspenaren bidez oinordeko izateko dituen debeku zehatzak. Debeku horiek ezartzen zaizkie, testamentugilearekin harreman bereziak izateagatik, haren testamentuan barneratutako borondatearen aitopenean eragina izan duten sub jektuei. Kodeak beren beregi ezartzen ditu debekuok, nahiz eta testamentu gilearen borondatea erakarria den kasuetan haren testamentua aurkaratzeko beste bide batzuk izan. Debeku horiek direla bide, eragingabeak dira testa mentu xedapen hauek: 1. ÂŤTestamentugilea azken gaixotasunean izanik, horren aitorpena entzun zuen apaizarentzat zein apaiz horren laugarren gradurainoko senideentzat, eliza, kabildo, elkarte edo institutuarentzatÂť egindako xedapenak (aitorleen debeku deritzona, KZren 752. art.). Halaber, aitorlea ez den beste apaiz batek testamentugilearen borondatea erakartzen duenean ere, testamentua aurkara daiteke eta, horretan, testamentuan adierazitako borondatearen akatsei buruz ko erregelak aplikatzen dira. 2. Tutoretzapekoak tutorearentzat egindako xedapenak, horiek egin badi


tu «tutoreak emandako behin betiko kontuak onetsi aurretik, nahiz eta tes tamentugilea hil, onespen hori egin eta gero. Alabaina, xedapenok baliozkoak dira, tutorea denean tutoretzapekoaren aurrekoa, ondorengoa, nebaarreba na hiz ezkontidea» (KZren 753. art.). 3. «Testamentua eskuetsi duen notarioarentzat, horren ezkontide edo lau garren gradurainoko senide nahiz ezkontzahaideentzat egindakoak, jarauns pen osoaren edo zati baten gainean, 682. art.ak araututako kasuan izan ezik. Debeku hori ezartzen zaie testamentu irekiko lekukoei, testamentu hori no tarioaren aurrean egiletsia izan zein ez. Berebat, artikulu honetako xedapenak aplikatzen zaizkie testamentu berezien lekukoei eta testamentu horiek egiles lesteko unean bertan izan diren pertsonei ere» (KZren 754. art.). Manuaren ratioa (hots, testamentugilearen borondatea erakarria izatea eragozteko helbu rua) kontutan izanik, debeku hori aplikatu behar da, testamentu irekiaren ka suan bakarrik. Ezgaiarentzat egindako testamentu xedapenak deusezak dira, nahiz eta horiei «kostu bidezko kontratuaren itxura eman» edo xedapenok «beste per tsona baten izenean egin» (KZren 755. art.: horrek ezgaitasun erlatiboak bakarrik arautzen ditu, ez, ordea, ezduintasuna; mamiz, lehenengoak indar gabeezinak dira eta bigarrenak barkatuak izan daitezke).

25. Oinordeko izateko ezduintasunaren eta ezgaitasun erlatiboaren ondoreak Erromako Zuzenbidearen eta Zuzenbide erkidearen F. BLASCO GASCÓ


tradizioa oroitaraziz, bereizi izan dira ezduintasunaren eragina eta ezgaitasun erlatiboena. Esan gura horretan, ezgaia ez da egundo ere jaraunsle; ezduina, aldiz, jaraunspena eskuratzen duen jaraunslea da, geroko une batean jaraunspen hori kentzen bazaio ere. Ezduintasunaren ezaugarri nagusia da, izatez, jaraunspena eskura tu arren, berori atxikitzeko ezintasuna (potest capere sed non potest retinere). Gaur egun, eta bestelako daturik kontutan izan gabe, esan dezakegu Zu zenbide positiboak itxuratzen duen sisteman, ezduinak zein ezgaiak jarauns penaren gainean izan ditzaketen titulartasunak eraginik gabe geratzeko joera dutela, titulartasun horiek ezgaitasun akzioa egikaritzearen zioz ken baitaitez ke. [ÂŤEzin da ezgaitasuna adierazteko akziorik egikaritu, ezgaiak jaraunspe naren edo legatuaren edukitza eskuratu zuen unetik bost urte igaro badiraÂť (KZren 762. artikulua): deuseztakortasunaren mekanismoarekin duen antze kotasuna argia da]. Konponbide hori eman bada ere (potest capere sed non potest retinere mekanismo tradizionalarekin bat egiten duena), horren kontrako tesia kontu tan hartuta, esan da ondore praktikoak urriak direla, ezduintasunari buruzko adierazpenak atzeraeraginezko ondoreak dituelako. Esanak esan, bada ezber dintasunen bat, autore ospetsuren batek adierazi duen moduan, ezduinak ez baitu jaraunspena eskuratzen. Edozein modutara ere, arazoari ematen zaion irtenbidea berbera da ezduintasunaren eta ezgaitasun erlatiboen kasuetan. Kode Zibilak eta 1851ko Proiektuaren aurrekariak duten sistematika az tertuz gero (ezduintasuna eta ezgaitasuna sekzio berean arautzen direlarik), antzeman daiteke bi erakundeek ondore berberak


sortzen dituztela: ezgaitasu naren edo ezduintasunaren adierazpena (atzeraeraginezko ondoreak dituena) egin eta gero, ezduinak zein ezgaitasun erlatibopekoak «jaraunspeneko onda sunen edukitza eskuratu badute, aurreko artikuluek ezarritako debekuen aur ka, ondasunok eta horien akzesioak itzuli behar dituzte, bai eta horiekin lor tutako fruituak eta errentak ere» (KZren 760. art.). Bi erakunde horiek sortzen dituzten ondoreen inguruan, bereizketa bat bakarrik agertzen da, erakundeak baloratu behar diren uneari dagokionez: ez duintasuna baloratu behar da KZren 758. art.ak zehazten duen unean (ikus gorago); ezgaitasuna, ordea, testamentua egiten den unean, une horretan ber tan gerta baitaiteke testamentugilearen borondatea modu ezzilegian erakar tzea eta horixe da, izan ere, erakundearen ratioak eragotzi nahi duena.

BIBLIOGRAFIA ARECHEDERRA, «Capacidad para suceder y Constitución», ADC, 641. or. eta ondorengoak; DÍEZ PASTOR, «Las disposiciones testamentarias en favor de los no concebidos», AAMN, VI, 1952, 543. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ PALOMINO, «Diagnóstico y tratamiento del pseudousufructo testamenta rio», AAMN, II, 1950, 451. or. eta ondorengoak; HERNÁNDEZGIL, FÉLIX, «La indignidad sucesoria: naturaleza jurídica, declaración judicial y efectos», RDP, 1961, 460. or. eta ondorengoak; «La indignidad por incumplimiento de los deberes legales», RDP, 1965, 109. or. eta ondorengoak; «La obligación del sucesor de denunciar la muerte violenta del causante», in Estudios en honor de Castán, II, 227. or. eta ondorengoak; LACRUZ, Derecho de Sucesiones. Parte general, Bartzelona, 1961; ROCA SASTRE, «Eficacia de los lla mamientos sucesorios en favor de los “nascituri”», RDP, 1946, 313. or. eta ondorengoak; SANCHO REBULLIDA, «Sobre la naturaleza y encuadre sis temático de la indignidad para suceder», Temis, 1957, 153. or. eta ondoren goak; VALLET DE GOYTISOLO, Panorama del Derecho de Sucesiones, II,

F. BLASCO GASCÓ


Madril, 1984.


E. ROCA I TRÍAS Laugarren gaia OINORDETZA PROZESUAREN DINAMIKA Laburpena: §10. Oinordetzaren faseak.— 26. Deskripzioa.— 27. Oinordetzaren ire kiera: unea eta tokia.— 28. Jaraunspenerako bokazioa: bokazioa egiteko arrazoi ezberdinak. Hierarkia eta pilaketa.— 29. Jaraunspenaren dela zioa: gorabeherak: A) Delazioaren eskualdaketa; B) Jaraunspenaren delazioa onartu gabe egotea: jaraunspen indibisoa.— 30. Jaraunspena es kuratzea.— 31. Administraziopeko jaraunspena.— §11. Jaraunspenera ko bokazio mota ezberdinak.— 32. Zeintzuk diren.— 33. Zeharkako bokazioa: A) Testamentuzko ordezpenari buruzko aipamena; B) Ordez kapen eskubidea: a) Kontzeptua; b) Ordezkapen eskubidea gauzatze ko baldintzak; c) Kasuak; d) Ondoreak.— 34. Jaraunspenerako bokazio solidarioa. Gehiagotze eskubidea: A) Kontzeptua; B) Baldintzak; C) Ka suak; D) Ondoreak; E) Gehiagotze eskubidea, ab intestato oinordetzan.

§10. OINORDETZAREN FASEAK 26. Deskripzioa Ikuspuntu logikotik, oinordetzaren fenomenoa prozedura baten modura bilakatzen da, hain zuzen, ondoz ondo gertatzen diren fase multzo gisa, fase horiek une berean ala desberdinetan gauza daitezkeela. Faseok jarraikoak di ra: lehenik, oinordetzaren irekiera, kausatzailearen heriotzarekin batera ger tatzen dena; bigarrenik, jaraunspenerako bokazioa, (horretan, jaraunspenaren jasotzaile izan daitezkeen pertsona guztiei deitzen zaie, bai gradu hurbilekoei, bai horren ondoko graduetakoei, oinordetza irekitzen den unean bertan). Kau satzailearen heriotza, oinordetzaren irekiera eta jaraunspenerako bokazioa, hirurak batera gertatzen dira. Hirugarrenik, jaraunspenaren delazioa; horre tan, oinordeko izateko hurrenkeran lehenengo direnei jaraunspena TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


eskaintzen zaie, hori onartzeko aukerarik badute. Jaraunspena zuzenean onartzeko auke ra horrek bereizten ditu jaraunspenaren delazioa (oinordeko jakinei egindako eskaintza zehatza) eta jaraunspenerako bokazioa (kausatzailearen borondatez edo, horrekin batera nahiz horrelakorik izan ezean, lege bidez oinordeko guz tiei egindako deia, kontutan izan gabe jaraunspena zuzenean onartzeko auke rarik duten): horregatik esan ohi da delata hereditas intelligitur quando quis possit adeundo consequi. Jaraunspenaren delazioa eta jaraunspenerako boka zioa, beraz, ez dira derrigor aldi berean gertatu behar. Oinordetza prozesua amaitzen da, jaraunspena eskuratzen denean: une horretan, mortis causa es kualdatzeko modukoak diren harreman juridikoen titular bihurtzen da oinor dekoa.

27. Oinordetzaren irekiera: unea eta tokia Jaraunspena irekitzen da kausatzailea hiltzen den unean edo, hala dene an, kausatzailearen heriotza adierazpena ematen denean (KZren 657 eta 195. artikuluak). Oinordetza irekitzeko uneak eta tokiak ondore juridiko garrantzi tsuak dakartzate (horien arabera zehaztu behar dira, besteak beste, gaitasuna baloratzeko unea; jaraunsleak kausatzailearen titulartasun eskualdakorrak be reganatzeko unea; lege gatazkarik izanez gero, aplikatu beharreko legea; oi nordetza prozeduretan, epaileari lurraldearen ondorioz dagokion eskumena). Oinordetza irekitzeko unea zehazteko, gogoan izan behar dira heriotza egiaz tatzeko eta jendaurrean finkatzeko mekanismoak, alegia,


E. ROCA I TRĂ?AS Erregistro Zibilari buruzko legeriak arautzen dituen horiek (EZLren 81. art. eta ondorengoak, eta EZAren 290. art. eta ondorengoak; artikuluok arautzen dute, heriotzaren inskripzioa edo, hala denean, heriotza egiaztatzeko espediente egokia) edo, liskarra gertatzekotan, epaileak emandako epai egokia. Lege gatazka sortzen den kasuetarako, une horrek, kausatzaileak zuen naziokotasunarekin lotuta, zehaztuko du zein den oinordetzari aplikatu beharreko legea (KZren 9.8. art.). Erregela hori garrantzitsua da, elkarren oinordeko izatera deituriko bi pertso naren artean ezin denean zehaztu horietatik nor hil den lehenago; horixe da KZren 33. art.ak agertutako arazoa (zalantzarik bada, bi pertsona horiek aldi berean hil direla uste da eta horietako batek ez dizkio besteari beraren esku bideak eskualdatzen). Oinordetza irekitzeko tokiari dagokion aldetik, toki ho ri da kausatzailearen azken bizilekua (JZLren 3.5. art., KZren 40. art.arekin lotu behar dela; jurisdikzio ondoreetarako, kontutan izan behar dira JZLren 64. art.an eta ondorengoetan araututako erregelak). Oinordetzaren irekiera gertatu ostean, legearen aginduz, behinbehine ko neurri batzuk hartu behar dira, utzitako ondasuntzaren egoera ziurtatzeko: neurriok JZLren 959 eta ondorengo artikuluetan aipatzen dira.

28. Jaraunspenerako bokazioa: bokazioa egiteko arrazoi ezberdinak. Hierarkia eta pilaketa Lehen esan bezala, pertsona bat oinordeko izan dadin, horri jaraunspene rako deia edo bokazioa egin behar zaio, kausatzailearen heriotzaren zioz oi nordetza irekitzen den unean. Dei hori egiteko arrazoi bat izan behar da eta, antolamendu juridikoaren arabera, arrazoi hori TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


egokia izan behar da, pertsona bat hildakoaren oinordeko izan dadin. Ildo horretan, jaraunspenerako deia egiteko bi arrazoi agertzen dira, hori ek elkarren aurkakoak direla: lehendabiziko arrazoia da, izatez, norbanakoek euren borondatearen autonomia egikaritzen dutela; horren bidez, heriotzaren ziozko xedapenak gauzatzen dira, horien agerpen nagusiak testamentua eta oinordetza kontratua izanik. Bigarren arrazoia da legeak berak zuzenean egi ten duela deia, familiari buruzko arrazoiak direla medio; horren agerpenik ar giena ab intestato oinordeko izateko hurrenkera da. Edozein modutara ere, Espainiako Zuzenbidean, testamentu bidez egin dako deiak eta ab intestato deiak ez dute derrigorrezko izaerarik: batetik, oi nordeko izatera deituak egoera horri uko egin ahal dio, pertsona horrek beti duelako, nola jaraunspena ez onartzeko aukera (beste autore batzuen ustetan, jaraunspena arbuiatzeko aukera: ikus beherago jaraunspenaren eskuraketari buruz Espainiako Zuzenbidean eraentzen duen sistemaren inguruko eztabai da. Eztabaida horretatik kanpo geratzen da estatuaren legezko oinordetza; estatuari jaraunspenera deitzen zaionean, horrek ezin dio jaraunsle izateari utzi, inbentario onuraren araberako jaraunsle delako beti: §§74, 76 eta §64, 238. zk.), hala legatua arbuiatzeko aukera. Bestetik, ezin da kausatzailearen oinordetza antolatu, horren borondatearen aurka [senipartea dugu horren sal buespen; senipartea dela bide, senide jakin batzuek eskubidea dute kausa tzailearen ondaretik zenbateko zehatza eskuratzeko, edozein tituluren bidez. Eskubide hori ezin da (orokorrean, hots, kasu guztietan eta ezaugarri bere ziekin) jaraunspenerako deia egiteko hirugarren arrazoitzat jo, eskubide hori derrigorrezkoa baita: ikus senipartearen izaerari buruz esandakoa §36, 136 eta 137. art.ak].


E. ROCA I TR�AS Egun ez du zentzurik eztabaidatzeak, jaraunspenerako deia egiteko bi arrazoi horietarik zeinek duen nagusitasun juridikopolitikoa. Oinordetzara sartzen diren balore eta interesen arteko gatazkari konponbidea emateko, ez da arrazoi horietatik bat bestearen gainetik jarri behar; alderantziz, konpon bide hori lortzeko, bi arrazoi horiek elkarrekin lotuz gero, familiaren interes batzuen eta norbanakoen interesen artean oreka lortzen da eta, horretan, oi nordeko bat gutxienez agertu behar da. Horiez aparte, gizarteak jaraunspe nean izan ditzakeen interesak zerga bidez asetzen dira (halakoetan, aintzat hartzen da hiritarrak zergak ordaintzeko duen ahalbidea), bai eta oinordetza berezi batzuen bidez ere (ikus §§66, 68 eta 69). Oreka egoera hori ondokoan datza: kausatzaileak modu askean xeda ditzake bere ondasunak (KZren 667. art.) eta askatasun horren muga senipartea da (KZren 806. art.); horrekin, famili multzo baten interesa babesten da (KZren 807. art.). Sorospidez, kau satzaileak ez badu bere ondasunen gainean xedapenik egiten edota xedapen hori eragingabea zein osagabea bada, kausatzailearen oinordetza legez anto latu behar da: KZren 658 eta 912. art.ak (azken kasu horretan ere, famili multzoaren interesak hartzen dira kontutan, famili multzo hori senipartedu nen multzoa baino zabalagoa izanik: KZren 913. art.). Halaber, argitu behar dugu jaraunspenerako deia egiteko bi arrazoi horiek elkarren artean baterakorrak direla: hori erakartzen dute KZren 658, 764, 912 eta 986. art.ek; horren inguruan, Espainiako tradizio historikoa Erromako erregeletatik aldentzen da, bereziki, nemo por parte testatus por parte intes tatus decedere potest erregelatik. Era berean, gerta daiteke testamentu bat baino gehiago agertzea (eta, onartuta dauden neurrian, oinordetza kontratu ak), salbu eta, horien edukia kontutan hartuta, elkarren artean bateraezinak direnean. Horri dagokionez, ikus testamentuaren TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


ezeztapenari buruzko azal pena; horretan ere, Espainiako Zuzenbidea Erromako Zuzenbideak emandako irtenbidetik aldentzen da (ikus beherago §32). Foru zuzenbidean, eta nemo pro parte testatus pro parte intestatus dece dere potest erregelari buruz, ikus KatOKren 3. art. (artikulu horrek erregela hori barneratzen du, horren norainokoa murriztu bada ere) eta BUZZKren 7. artikulua. Zer gertatzen da, bokazioaren bi arrazoi horiek erabilita, pertsona bati egindako deiak jaraunspen berberaren gainekoak badira eta zer, bata zein bestea erabilita, dei horiek jaraunspen bereko zati desberdinen gainean egiten badira? Lehenengo kasuari oldartuz, KZren 1009. art.ak ematen du argibidea; horren arabera, «pertsona bati testamentu bidez eta ab intestato bidean ja raunspen berberera deitu bazaio eta pertsona horrek jaraunspena arbuiatzen badu lehenengo deiari begira, orduan ulertu behar da jaraunspena bi bideetan arbuiatu duela. Ab intestato jaraunsle gisa arbuiatzen badu eta ez badu tes tamentu bidezko tituluaren berririk, jaraunspena onar dezake bigarren titulu hori dela bide». Bigarren kasuari buruz, Espainian indarrean den Zuzenbi deak ez dio Erromako joerari eusten; izan ere, Erromako Zuzenbidean, ja raunsle izendatuak berari utzitako zati guztiguztiak onartu edota arbuiatu behar zituen. Kode Zibilak, itxuraz, aurrekoaren kontrako konponbidea bar neratzen du, ondoko artikuluek ematen duten argudio analogikotik atera daitekeenez: 890. artikulua «legatuhartzaile den jaraunsleak jaraunspenari uko egin eta legatua onar dezake, edota alderantziz, legatuari uko egin eta jaraunspena onar dezake» eta 833. art. «hobekuntzadun seme-alabak edo on dorengoak jaraunspenari uko egin diezaioke eta hobekuntza onar dezake». Foru zuzenbidean, ikus KatOKren 27. art. eta NFBren


E. ROCA I TRÍAS 316. legea. Bizitza aseguruen kasu zehatzean, heriotzaren zioz onuraduna den ja raunslea onuradun izango da, nahiz eta jaraunspenari uko egin (1980ko urria ren 8ko Legearen 85. art.). 29. Jaraunspenaren delazioa: gorabeherak A) Delazioaren eskualdaketa KZren 1006. art.aren karioz, «jaraunslea hiltzen bada jaraunspena onartu edo arbuiatu gabe, haren ondorengoei eskualdatzen zaie berak izandako esku bide berbera». Pertsona bati jaraunspenerako deia egin bazaio, pertsona ho rrek jaraunspena onartzeko (edo arbuiatzeko) aukera du; jaraunspena onartu edo arbuiatu baino lehen, pertsona horrek jaraunspena eskuratzeko eskubide hutsa du, hain zuzen, ius delationis izenekoa; beste hitz batzuez esanik, ja raunspena onartu arte, ez da jaraunspenik eskuratzen. Jaraunspena eskura tzeko eskubide hori jaraunslearen ondarean sartzen da eta, horren ondorioz, jaraunsleak eskubide hori eskualdatzeko eskubidea du. Horregatik, ius dela tionisa «eskualdatze eskubide»aren objektua da; eskualdatze eskubide hori mortis causa oinordetzan agertzen da KZren 1006. art.ak adierazitako modu an: jaraunsleak ez badu jaraunspena onartu edo arbuiatu bera hil baino lehen, ius delationisa beraren jaraunspenean sartzen da eta horren oinordekoei es kualdatzen zaie; jaraunsle horiek ius delationisa egikarituz gero, beroriek eskuratuko dute euren kausatzaileari legokiokeen jaraunspena. Fenomeno ho rri ius delationisa eskualdatzearen ziozko oinordetza deritzo, bai TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


eta esku aldatze eskubidearen ziozko oinordetza nahiz iure transmissionis oinordetza ere. Iure transmissionis oinordetzaren ezaugarrien artean, azpimarratu behar da lehenengo jaraunspenera deituak (ÂŤeskualdatzaileÂť izenekoak) ezin duela ius delationisa beren beregi esleitu (hain zuzen, pertsona zehatz bati); egin eginean ere, jaraunspena modu horretara xedatzen duenak, xedapen egintza horren bitartez jaraunspena onartzen du eta, horrela bada, ez du ius dela tionisa eskualdatzen (horixe baita jaraunspena eskuratu edo arbuiatzeko es kubidea), jadanik eskuratu izan den jaraunspena baizik. Ildo horretan, KZren 1000.1. art.aren arabera, jaraunspena onartu dela ulertzen da, jaraunsleak be re eskubidea saldu, dohaintzan eman edo lagatzen dienean arrotz bati, ja raunslekide guztiei edo horietako bati. Edu berean, xedapen egintza horren bitartez, gehienetan, jaraunslearen titulua edo izaera eskuratzen da nahitaez (KZren 999. art.). Gure ustez, eskualdaezintasun hori erabatekoa da, inter vi vos nahiz mortis causa; hori berori adierazi izan du arestiko doktrinak, iritzi ospetsu batek kontrakoa adierazi arren (horren harira, ius delationisa eskual da daiteke heriotzaren ziozko xedapenaren bidez). Oinarrian, hori esateko arrazoia hauxe da: ius delationisaren transmissioa ope legis gertatzen da eta, horretan, eskualdatzailearen borondateak ez du inolako eraginik; bada, es kualdatzaileak berak nahi duen pertsona izenda dezake oinordeko, baina ezin du eskualdatu bere jaraunsle egoera: semel heres, semper heres. Horretara, iu re transmissionis oinordetzan, jaraunspenaren delazioa bigarren kausatzailea ren jaraunsleei eskualdatzen zaie (ÂŤius delationisaren jasotzaileÂť izenekoak) eta eskualdatzailearen borondateak ezin du hori aldatu: 1006. art.aren hitzez


E. ROCA I TRĂ?AS hitzezkotasunak eratortzen duen ondorea jaraunspenera deituaren borondate tik kanpo geratzen da, jaraunsle hori hiltzen denean jaraunspena onartu edota arbuiatu gabe. Eskualdatze eskubidearen ziozko oinordetzaren ondoreei dagokienez, gu re aburuz eta oinordetzaren egitura teknikoa aintzakotzat hartuta, ius dela tionisaren jasotzaileak jaraunspena onartuz gero, jasotzaile hori zuzenean bihurtzen da lehenengo kausatzailearen jaraunsle; ius delationisaren jasotzai lea jaraunsle da kausatzaile hori hiltzen den une beretik, heriotzaren ziozko oinordetza guztietan, harreman juridikoak iraunarazteko beharrizana baita. Horrek, alabaina, ez du adierazi nahi ius delationisaren jasotzaileak oinorde ko izateko gaitasun bikoitza izan behar duenik, lehenengo kausatzaileari eta eskualdatzaileari begira. Arazo hori zalantzazkoa bada ere, badirudi nahikoa duela gaitasuna izatea bigarrenari begira bakarrik. Orobat, dudamudazkoa da KZren 1001. art.ak ematen duen ahalmena eskualdatzailearen hartzekodunei dagokien ala ius delationisaren jasotzaileen hartzekodunei bakarrik; gure iritziz, bigarren hori da irtenbiderik egokiena. Ius delationisa eskualdatzailearen jaraunspenaren osagaia dela ikusita, ius delationisaren jasotzaileak ezin du eskualdatzailearen jaraunspena arbuia tu eta lehenengo kausatzailearena onartu, onarpena erabatekoa izan behar de lako (Foru zuzenbidearen esparruan, konponbide bera ematen da; ulerbidez, ikus KatOKren 29. art.). Behin jasotzaileak eskualdatzailearen jaraunspena onartu eta gero, lehenengo kausatzailearen jaraunspena arbuia dezake; hala denean, jaraunspen hori uzten zaio, jaraunspen horri buruzko xedapenen ara bera jaraunsle izatea dagokionari. Iure transmissionis oinordetza TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


gertatzen da, gertatu ere, eskualdatzaileak jaraunspena onartu edo arbuiatzen ez duenean eta oinordetza mota horren ondorea da, batik bat, eskualdatzailearen hurrengo graduetako jaraunsleak lehenengo kausatzailearen jaraunspenetik baztertzea. Hori dela eta, ius delationisaren jasotzaileak jaraunspena arbuiatuz gero, es kualdatze eskubidearen ziozko oinordetza bazter uzten da eta, horrelakoetan, arau orokorrak aplikatu behar dira, hau da, ius transmissionisik gabeko oinor detzari buruzkoak. Goian azaldutako hori horretara gertatzen da, jaraunspenerako deia eta jaraunspenaren delazioa jaraunsleari egiten zaizkionean. Iure transmissionis oinordetzaren mekanismoa legatuei aplika dakiekeen ala ez galdegin deza kegu. Gainetik aztertuz gero, badirudi ezezkoa dela erantzunik zuzenena: Es painiako Zuzenbidean, legatuak modu automatikoan eskuratzen dira, horiek onartuak izateko beharrik gabe (KZren 881.1. artikulua eta ondorengoak; KatOKren 267. art.); horrek dakar ondokoa ulertzea: legatuhartzaile eskual datzaileak jadanik eskuratu du lehenengo kausatzailearen legatua; ondore nez, jasotzaileak ez du ius delationisik eskuratzen, eskualdatzaileak utzitako ondasuntzaren zatia baizik. Nolanahi den ere, ikuspegi hori azalekoa da: le gatua modu automatikoan (hots, onarpenik gabe) eskuratzen bada ere, hortik ez da ondorioztatzen legatua arbuia ezin daitekeenik; izan ere, hala gerta dai teke, arbuiatze eskubidea egikaritzeko epea iraungitzen ez den artean (KZren 1004 eta 1005. art.ak, analogiaz). Legatuhartzailearen eskuraketa ez da be hin betikoa, behinbehinekoa baino. Horrekin guztiarekin, agerian jarri nahi dugu legatua jaso daitekeela beste inoren jaraunspena dela bide, horrek ius repudiandia egikaritu ez badu edo hori egikaritzeko epea iraungi ez bada; ha la izanez gero, legatua jasotzen duenak ere ius repudiandi hori du.


E. ROCA I TRÍAS Horretara, berezitasun batzuekin izan arren, eskualdatze eskubidearen ziozko oinordetza ez zaio jaraunspenari bakarrik aplikatzen; aitzitik, oinordetza hori aplika da kioke legatuari ere.

B) Jaraunspenaren delazioa onartu gabe egotea: jaraunspen indibisoa Espainiako sisteman, jaraunspena eskuratzen da hori berori onartzen de nean (ikus beherago §§70 eta ondorengoak); jaraunspena onartzen ez den bi tartean, ez da jaraunslerik, nahiz eta ius delationisa indarrean izan. Dena den, lehenago esan denez, mortis causa oinordetzaren muinekoa da pertsona baten harreman juridikoak iraunarazteko beharra eta horrek dakar, jaraunspena es kuratuko duen jaraunslerik agertu arte, jaraunspena ere iraunarazi behar iza tea, hildakoaren ondarean ziren harremanen multzoa bere horretan artatuz. Beharrizan horren ildoan, antolamendu juridikoak neurri zehatzak hartu ditu, neurriok helburu desberdinak dituztela. Helburu horien artean ditugu, batetik, utzitako ondasuntza artatu; bestetik ere, de cuiusaren titulartasunpeko kredi tu egoerak edo egoera errealak (aktiboak zein pasiboak) babestu; eta, azkenik, egoera horietatik edo oinordetzaren zioz etor daitezkeen uziei dagokienez, le gebideztaketa mekanismoa eratzea. Neurri horiek jaraunspenaren egoera be rezia eratzen dute, hain zuzen ere, pro indiviso egoera (jaraunspen indibisoa —hereditas iacens— da egoera horren sustantibazioa); hori guztia geroago aztertuko da, §71.ean. TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


30. Jaraunspena eskuratzea Oinordetza prozesuari buru ematen zaio, jaraunspena eskuratzen denean. Historiaren isurian garatu izan den doktrinaren arabera, jaraunslearen kasuan eskuraketa hori gertatzen da, jaraunspena onartzen denean bakarrik (KZren 988. art. eta ondorengoak); legatuhartzailearen kasuan, aldiz, eskuraketa zu zenean gertatzen da, legatuhartzaileak jaraunspen hori arbuia badezake ere. Hala eta guztiz ere, autore batzuen ustetan, jaraunspena ere zuzenean esku ratzen da. Eztabaida horretan eta jaraunspena onartu edo arbuiatzeari buruzko arauketan geroago sakonduko dugu, lan honetako §§70 eta ondorengoetan.

31. Administraziopeko jaraunspena Jakin badakigunez, jaraunspena indibiso dagoen artean, neurri batzuk hartu behar dira. Neurri horietako bat da, besteak beste, jaraunspena adminis traziopean jartzea; administrazio hori behinbehinekoa da, horrek irauten bai tu jaraunsleren bat agertu arte (esangura hertsian eta tesi nagusiarekin bat eginez, ez dago jaraunslerik, jaraunspenera deituak edo deituek jaraunspena onartzen ez duten bitartean). Edozelan ere, kasu batzuetan jaraunspena onartu arren, hau da, jaraunslerik izan arren, jaraunspenak administraziopean dirau: horren adibiderik argiena agertzen da jaraunspena inbentario onuraren arabe ra onartzen denean (horren inguruan ikus beherago; KZren 1026. artikulua eta ondorengoak). Horrek agerian uzten du, jaraunspen indibisoa eta adminis traziopeko jaraunspena ez direla pareparekoak.


E. ROCA I TRĂ?AS

§11. JARAUNSPENERAKO BOKAZIO MOTA EZBERDINAK 32. Zeintzuk diren Jaraunspenerako bokazio mota desberdinak daude: zuzenekoa, deia be netakoa denean eta jaraunspenaren delazioa egiten zaienean lehen graduko oinordekoei; zeharkakoa, deia badaezpadakoa denean (horrelakoetan, jarauns penaren delazioa egiten da, lehen graduko oinordekoek jarauntsi ezin dute nean bakarrik); eta, solidarioa, gradu bereko oinordeko batzuei baterako deia egiten zaienean, jaraunspen osoaren gainean. Zuzeneko deietan eta coniunc tim modura egin ez diren dei anitzetan ez da arazo berezirik agertzen. Jarrai an aztertuko ditugu zeharkako bokazioa eta bokazio solidarioa.

33. Zeharkako bokazioa A) Testamentuzko ordezpenari buruzko aipamena Testamentugileak hurrenkera baten barruan antola dezake testamenturako deia; horretara, lehenespenez deituek jarauntsi nahi ez edo jarauntsi ezin ba dute, beste batzuk izango dira oinordeko: erakunde horri jaraunspeneko edo testamentuzko ordezpen deritzo (KZren 774.etik 789.era arteko art.ak). Era kunde horren azterketak halanolako konplexutasuna agertzen du eta testa mentuaren edukiaren azterketarekin batera egin behar da; TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


horrexegatik, gai horretara jo behar dugu (ikus beherago §§20.etik 22.era).

B) Ordezkapen eskubidea a) Kontzeptua Ab intestato oinordetzaren eraentzari buruzko arauen artean, KZren 921. art. dugu. Bada, kausatzaileak borondaterik adierazi ez duenerako edo bera ren borondatea eragingabea zein osagabea denerako, legeak ezartzen du ja raunspenera deituen arteko hurrenkera (KZren 912. art.). Hurrenkera horren inguruan, KZren 921. art.ko lehenengo idazatiak dioenez, «gradu hurbileko senideak urrunekoa baztertzen du, ordezkapen eskubidea gauzatu behar de nean salbu». Kode Zibilak 924. art.an ematen du ordezkapen eskubidearen definizioa, irizpide teknikorik erabili gabe: «Ordezkapen eskubidearen bi tartez, pertsona baten senideek pertsona horren oinordeko izan daitezke, per tsona hori bizirik egongo balitz edo jaraunsle izango balitz berak izango lituzkeen eskubide guztietan». Bi erregela horietatik ordezkapen erakundea ren kontzeptua ondoriozta daiteke: ab intestato oinordetzan, hurbileko senide ak urrunekoa baztertzen du, eta erakunde hori printzipio horren salbuespena da; izan ere, hurbileko senideen multzoan izandako pertsona baten oinor dekoak pertsona horren lekuan jartzen dira, pertsona hori kausatzailea baino lehenago hil bada edo jaraunsteko modurik ez badu izan. Horregatik, esan ohi da senideok pertsona hori «ordezkatzen» dutela: terminologia hori erabat de segokia da, erakunde horrek ez baitu zerikusirik, esangura


E. ROCA I TRÍAS teknikoan, ordez kapenarekin. Ordezkapena, mamiz, egintza juridikoaren teorian sartzen da: ordezkapenaren bidez, pertsona batek egintza juridiko eragingarriak gauza tzen ditu bizirik dagoen beste pertsona baten izenean eta egintzok azken horren ondarean dute eragina. Nabari denez, oinordetza «ordezkaria»k bere tzat jarduten du eta «ordezkatua»ri ez zaio inolako ondore juridikorik eratxi kitzen. Ordezkapen eskubidea da, izan ere, lehenespenez deituaren leinuari legeak zeharka egiten dion deia (legearen esparruan ere, leinu hori senideta sunak zehazten du; ikus beherago §§63.etik 65.era), jaraunspenera lehenes penez deitutako subjektu hori kausatzailea baino lehenago hil bada edota jaraunsteko modurik ez badu izan. Ideia horien xehetasunak garamatza or dezkapen eskubidea gauzatzeko baldintzak aztertzera. b) Ordezkapen eskubidea gauzatzeko baldintzak Aurrean esan bezala, ordezkapen eskubidea dute kausatzailea baino lehe nago hil denaren edo kausatzailearen jaraunsle izateko ezintasuna duen per tsonaren senideek (KZren 924. art.). Arau horrek bi baldintza barneratzen ditu: bata, «ordezkari»en senidetasuna eta, bestea, «ordezkatuak» kausatzai learen oinordeko izateko duen ezintasuna. Azter ditzagun, bada, bi baldintza horiek, alderantzizko hurrenkeran. Aurrenik aztertuko dugu ab intestato hurrenkeran lehenespenez deitutako subjektu horren ezintasuna kausatzailearen oinordeko izateko; ezintasun ho rren karia edozein izan daiteke eta kari horrek ez du zertan zerikusirik izan, jaraunspenera deituaren borondatearekin. KZren TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


929. art.ari helduta, «ezin da bizirik dagoen inor ordezkatu, jaraunskabetze edo ezgaitasun kasuetan ez ba da». Hari berberari eutsiz, ordezkapen eskubidea gauzatzen da, hiru kasu hauetan bakarrik: jaraunspenera deitua kausatzailea baino lehenago hil dene an, jaraunskabetua izan denean (senipartearen esparruan: ikus beherago §53) eta ezduina denean. KZren 929. art.ak ezgaitasuna aipatzen badu ere, hori ezduintasunari buruz ari da. Erabateko ezgaitasunak berez dakar oinordeko rik ez izatea (oinordekorik ez bada, ezin da inor ordezkatu) eta ezgaitasun erlatiboa testamentuzko oinordetzan bakarrik gertatzen da, jadanik jakinekoa dugunez. Kode Zibilak beren beregi baztertzen du ordezkapena, arbuiatze ka suetan: jaraunspena arbuiatzen duenak, bere buruarentzat eta bere leinuaren tzat arbuiatzen du hori berori (923. art.). Bigarren baldintzari, hots, senidetasunari dagokionez, Kodeak hurrengo erregelak ematen ditu: ordezkapena gertatzen da, batetik, ondorengoenganako zuzeneko lerroan, mugarik gabe (KZren 925. art.ak hasieran dioen moduan, «ordezkapen eskubidea gertatzen da beti ondorengoenganako zuzeneko lerro an, baina inoiz ez aurrekoenganako lerroan») eta, bestetik, alboko lerroan, modu mugatuan «nebaarrebek dituzten semealabentzat, horiek lotura bikoi tzekoak nahiz lotura bakarrekoak izan» (KZren 925. artikuluko azken tarte kadura). Hortaz, alboko lerroan, kausatzailearen nebaarrebak bakarrik izan daitezke ordezkatuak eta euren semealabak bakarrik izan daitezke beraien ordezkari, beti ere, kausatzailearen beste nebaarrebek jaraunspena onartu du tenean (927. art.: «Hildakoaren nebaarrebek semealabak badituzte, azken horiek ordezkapen bidez kausatzailearen jaraunsle izango dira, euren osaba izebekin batera jaraunsle badira. Eurak bakarrik badira jaraunsle, jaraunspe


E. ROCA I TRĂ?AS na hainbana eskuratuko duteÂť). Ordezkariek oinordeko izateko gaitasuna izan behar dute, kausatzaileari begira, baina ez eurok ordezkatzen duten pertsonari begira.

c) Kasuak Ab intestato oinordetzan, ordezkapena gerta daiteke senipartearen espa rruan bakarrik. Hori zentzuzkoa da, senipartea legez eratxikitzen delako, se nidetasunaren arabera. Ondore hori erakartzen dute berariaz KZren 761, 857 eta 929. art.ek, ezduintasun eta jaraunskabetze kasuetarako. Aipamen hori be ren beregi sartu zen artikulu horietan, arrazoi historikoak zirelaeta argi uz teko zehapenok ez zutela inolako eraginik leinuaren gainean. Zernahi gisaz, esangura hertsian, nahikoa da KZren 925.1. art.ak (KZren 807.1. art.arekin lotuta) egiten duen zehaztapen orokorra, bigarren artikulu horrek derrigo rrezko jaraunsletzat jotzen baititu semealabak eta ondorengoak. Horrek bidea ematen digu ondokoa esateko: senipartean ordezkapena gertatzen da, ezduin tasun edo jaraunskabetze kasuetan ez ezik, jaraunslea kausatzailea baino le henago hiltzen denean ere. Dudamudazkoa da, ordea, ordezkapen eskubiderik dagoen testamentuzko oinordetzan. Betidanik uste izan da oinordetza mota horretan ez dela ordez kapen eskubiderik, ondore hori lortzeko testamentugileak erabil baitezake or dezpen arruntaren mekanismoa (ikus beherago §20, 72 eta ondorengo zk.ak). Testamentugileak ez badu mekanismo hori erabili, badirudi ez duela asmorik izan ustezko ordezkariei TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


jaraunspenera deitzeko. Hala eta guztiz ere, irtenbide horren inguruan nahasteak sortu ziren, derrigorrezko jaraunsleei buruzko preterizioaren gaian (ikus beherago §52) legeriak izandako azken eraldake taren eraginez. Eraldaketa horretan, KZren 814. art. aldatu eta horren hiruga rren lerroaldean ondokoa barneratu zen: «Preteritua izan ez den ondorengo baten ondorengoek hura ordezkatzen dute aurrekoaren jaraunspenean eta ez dira preteritutzat jotzen». Zinez, eraldaketa horrekin konponbide egokia eman nahi izan zitzaion preterizioaren inguruko arazo zehatzari, eta horixe bera agertzen dute lege aurrekariek. Preterizioa gertatzen da, gertatu ere, testamen tuan aipatua izan den ondorengo seniparteduna kausatzailea baino lehenago hil eta, ondorenez, jaraunsle ez bada eta, testamentu berean, haren ondoren goak preteritzen badira. Alabaina, artikuluaren hitzezhitzezkotasuna gehie gikoa da harako helburua lortzeko; manu horrek dioenez, «jaraunspenean» ordezkatzen da eta adierazmolde hori «senipartean» ordezkatzea baino oro korragoa da. Bereizketa horren bidetik, 814.3. art.aren gainean ulerkera des berdinak agertu dira: autore batzuen ustez, terminologia desegokia erabiltzen badute ere, kasu horretan ordezkapen arrunta gertatzen da ex lege edo, bestela esanda, ordezkapen eskubidea. Autore horien artean ere bi joera agertzen dira ordezkapenaren norainokoa zehazteko orduan; batzuen iritziz, ordezkatua den ondorengoaren seniparte zabala ukitzen du ordezkapen eskubideak. Beste ba tzuen irudiz, ondorengo horri ab intestato oinordetzan dagokion zatia ukitzen du eta, azken batzuentzat, seniparte hertsia bakarrik. Bigarren ulerkera bati helduta, KZren 814.3. art.ak ez du barneratzen ordezkapen eskubiderik; arti kulu horri dagokio preterizioa gertatu den ala ez zehaztu eta


E. ROCA I TRÍAS preterizioaren ondoreak arautzea, kausatzailea baino lehenago hil denaren ondorengoek ho rren seniparterako eskubidea izan dezaten. Kasu horietatik kanpo, artikulu horrek ez du bestelako eginkizunik, legegileak ez baitio halakorik eratxiki. Badirudi bigarren ulerkera hori egokiena dela; hala ere, arazoa zalantzazkoa da eta esan beharra dugu autore gehienek arau horretan ikusten dutela testa mentuzko oinordetzaren barruko ordezkapen eskubidea, aurrerago aipatu di tugun ñabardurekin bada ere.

d) Ondoreak Ordezkapen eskubideak sortzen duen ondore nagusia hauxe da: jarauns peneko ondasuntza leinuko banatu behar da, ez, ordea, buruko. Leinuak bat baino gehiago badira, horien guztien artean hainbanatzen da ondasuntza: gra duaren hurbiltasunak eragina du leinu edo azpileinuen barruan bakarrik. «Ordezkatuek» kolazionatzeko duten betebehar berbera dute euren «or dezkariek». Hori da KZren 1038. art.ak erakarritako ondorea; artikulu horren arabera, «ilobak, euren gurasoak ordezkatuz, aitonaamonen oinordeko izan eta, aldi berean, euren osabaizebekin edo lehengusulehengusinekin bate ra agertuz gero, orduan kolazionatu behar dute haien gurasoak bizirik egongo balira beraiek kolazionatu beharko luketen guztia, hori jarauntsi ez arren». Foru zuzenbideari dagokionez, ikus ArZZKren 141. art., eta NFBren 309 eta 311. legeak.

34. Jaraunspenerako bokazio solidarioa. Gehiagotze eskubidea TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


A) Kontzeptua Goian adierazi izan dugun moduan, jaraunspenerako bokazioa solidarioa da, dei baterakoa egiten zaienean gradu bereko oinordeko batzuei; kasu ho rretan, oinordeko horiei guztiei jaraunspen osorako deia egiten zaie. Bokazio mota horrek ondore berezia sortzen du: izendatuetarik bat edo batzuk izan ezean, gainerakoek jaraunspeneko ondasuntzan duten partaidetza handitzen da, haiei dei solidarioaren bidez legokiekeen zatian. Ondore horri gehiagotze edo gehiagotze eskubide deritzo. Dei solidarioetan, beraz, jaraunspena zatie tan banatzen da oinordekoen aniztasuna denean bakarrik (horregatik, esan ohi da concursu partes fiunt). Oinordekoak zenbat izan, eta horren arabera zehazten dira zatien kopurua, bai eta horiek jaraunspen osoari begira duten proportzioa ere; ondorenez, jaraunspenera deituen aniztasuna desagertu edo horien kopurua gutxitzen denean, gelditzen diren jaraunsleen kuota handitzen da hurrenez hurren.

B) Baldintzak Noiz gertatzen da gehiagotze eskubidea? Galdera horri erantzuna ema teko, argitu behar da, batetik, jaraunspenerako bokazioa solidariotzat jotzeko zein irizpide erabili behar den eta, bestetik, zein kasutan ez dagoen jarauns penera deitutako subjekturik. Hori eginez gero, gehiagotze eskubidearen bal dintzak ager ditzakegu. Lehendabiziko baldintzaren gaineko azterketari ekiteko, hau da, jarauns penerako deia solidarioa den ala ez argitzeko, KZren 982.1. art.


E. ROCA I TRÍAS erabili behar da; horren arabera, «testamentuzko oinordetzan gehiagotze eskubidea sor da din, ondokoa bete behar da: 1. Pertsona biri edo gehiagori jaraunspen bate rako edo jaraunspenaren zati baterako deia egitea, zati zehatzen gainean izen dapenik egin gabe». KZren espirituari helduta, deia coniunctim da, dei hori egiten denean «zati zehatzen gainean izendapenik egin gabe». Kodeak berak betekizun horren esangura argitzeko ahaleginak egin ditu, 983. art.an: «Zati zehatzen gaineko izendapena egin dela ulertuko da, testamentugileak jarauns le bakoitzari kuota bat berariaz eratxikitzen dionean bakarrik. “Erdibana”, “hainbana” edo bestelako esaldiek, zati alikuota zehaztu arren, ez badute kuo ta hori finkatzen zenbakiz nahiz jaraunsle bakoitzari ondasun multzo banan duaren gaineko jabetza ematen dien seinalez, esaldi horiek ez dute gehiagotze eskubidea baztertzen». KZren 983. art.an erabilitako adierazmoldeak, orokorrean, desegokiak di ra. Artikulu horren bigarren idazatia hitzez hitz interpretatuz gero, hurrengo ondorioa atera daiteke: zati alikuotak zenbakiz finkatzen diren kasu guztietan, deiak izaera solidarioa galtzen du. Ondorio hori taxugabea izateaz gain, arti kulu horren hitzezhitzezkotasunaren aurkakoa da betebetean. Azken finean, «erdibana edo hainbana» esaldia ere zenbakizko adierazpena da edo zenbakiz finka daitekeena; eta, zenbakiz finkatzen bada ere, horrek ez dakar dei solida rioan bereizketarik egiten denik; bestela, formulismo zentzugaberik handie nean eroriko ginateke: bereizketarik ba al dago hiru jaraunsle izendatzen direnean «hainbana», «herenka» edo «bakoitzari heren bat eratxikiz»? Aitzitik, manuaren hitzezhitzezko interpretazioaren harira, Kodeak ge TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


hiagotze eskubidea baztertzen du, kuota zenbakiz zehazturik agertzen denean (horrelakoetan, deia ez baita egiten zati zehatzen gaineko izendapenik gabe). Zernahi gisaz, hor aurrean azaldu izan dugunez, erregela horrek ondorio ta xugabera garamatza eta ez da erabat zuzena, ezta 983. art.ari begira ere. Hori dela eta, logikaz hauxe esan beharra dago: kuota zenbakiz finkatzen den kasu guztietan gehiagotze eskubidea baztertzen ez bada ere, kasu batzuetan finka pen horrek gehiagotze eskubidea baztertzen du. Horrenbestez, kuotak zenbakiz finkatzeak noiz baztertzen du gehiagotze eskubidea? Autore gehienen iritziz, zati alikuotak desberdinak direnean (ka surako, oinordeko bat jaraunspenaren erdiaren gainean izendatzen denean eta beste bat jaraunspenaren bostenaren gainean), zati zehatzen gaineko izenda pena egiten da eta gehiagotze eskubideak ez du eraginik. Interpretazio horrek, itxuraz bada ere, bat egiten du 983. art.aren hitzezhitzezko kongruentzia rekin. Halaber, interpretazio horrek oinarria du aurrekari historikoetan, batik bat, 1851ko Proiektuan; jakina denez, proiektu horrek berebiziko garrantzia izan zuen Kode Zibilaren eraketan, Kodearen Oinarri Legearen aginduz. Ba da, proiektu horrek hurrengoa ezarri zuen: ÂŤJaraunsleak ez badira izendatu zati zehatzen gainean, horiek hainbana jaraunsten duteÂť (626. art.) eta ÂŤja raunslea edota jaraunsleak, ondasun guztien gainean izendatuak izan beha rrean, jaraunspenaren zati edota gauza zehatzaren gainean izendatu badira, orduan gerakina legebidezko jaraunsleei eskualdatzen zaie, hurrengo tituluan xedatutakoaren arabera, salbu eta jaraunslekide bat edo batzuk jaraunspena ren zatirik zehaztu gabe izendatu direneanÂť. 1851ko Proiektuaren esanguran, deia coniunctim erakoa da, zati berdinen gainean egiten denean. Azpima rratzekoa da Proiektuak ez duela deus ere esaten kuota zenbakiz


E. ROCA I TRĂ?AS finkatzeari buruz. Kode Zibilean, ostera, horri buruzko aipamena barneratu da eta horrek izugarrizko nahasteak ekarri ditu Espainian indarrean den Zuzenbidea inter pretatzeko. Ulerkera horren aurka gogor agertu da ALBALADEJO eta, gure ustez, autore horren iritzia arrazoituta dago goitik behera. Zuzenbide zibilean aditua den horrek sakonean aztertu izan du gehiagotze eskubidea eta, haren aburuz, kausatzailearen borondatea da azterketa osoaren abiapuntua: kausatzaileak berak modu solidarioan izendatzen baditu jaraunsleak, gehiagotze eskubidea sortzen da. Autore horren iritzian, ezin esan daiteke kausatzailearen boron dateak eragina duela bokazioa modu solidarioan egiteko unean bakarrik; bes tela esanda, ezin da ulertu borondate horrek ez duela gehiagotze eskubidea hartzen, hori legeak erakartzen duelako. Legeak ez du eredurik ematen bo kazio solidarioa egiteko (gehiagotze eskubidearen eragina legez sortzen dela ulertzen bada, logikoa izango litzateke halako eredua izatea). Horrenbestez, bokazioa solidarioa da kausatzaileak horixe nahi izan duenean; horrexegatik, kausatzailearen borondatea zein izan den aztertu behar da kasuankasuan, borondate hori lege gorena baita oinordetzaren esparruan. Baieztapen horreta tik abiatuz, eta kontutan hartuta, batetik, gehiagotze eskubidea ez dela sal buespenekoa eta ez dela modu murrizgarrian interpretatu behar eta, bestetik, testamentugileak bere erara molda dezakeela eskubide hori (ezaba dezake, kasu batzuetarako bakarrik ezarri edo baldintzapean jarri; autore guztiek bat egiten dute honetan: erakunde horri buruzko arauak ez dira aginduzkoak), on dorio hau atera dezakegu: gehiagotze eskubiderik den ala ez zehazteko, kau satzailearen borondatea interpretatu behar da. Kode Zibilak gidalerro hutsak ematen ditu, kausatzailearen borondateak bokazio solidarioa noiz barneratzen duen zehazteko; horretarako, TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


aztertu behar da kausatzaileak zein modutara izendatu dituen jaraunsleak. ALBALADEJOren aburuz, testamentugilearen borondatea interpretatu ondoren, antzeman daiteke jaraunspenerako bokazioa solidariotzat jo daitekeela, testamentugileak dei hori egitean jaraunspena ba tasun gisa hartu badu; horrekin, uler daiteke jaraunsle guztiei jaraunspen osoaren gaineko deia egin zaiela eta, ondorioz, batasun hori eskuratzeko esku bidea dutela. Alderantziz, bokazioa ez da solidarioa, testamentugileak euren beregi aintzat hartu duenean jaraunsle bakoitzari uzten dion zatia, hau da, testamentugileak jaraunspenaren zatiak elkarren artean banandutzat jo ditue nean; izan ere, horrek agerian jartzen du zati baten gainean jaraunsle zeha tzari bakarrik deitu zaiola. Hori gogoan izanik, deia solidarioa den zehazte ko, erabakigarria da testamentugileak jaraunspenaren zati bat banandutzat jo duen ala ez. Horretan, ez du zerikusirik, ondasunen batasunaren gaineko deia egitean (eta, horren ondorioz, gehiagotze eskubidea sortzean), kausatzaileak kuotak (berdinak zein desberdinak) zenbakiz finkatu dituen: kuotak zenbakiz finkatzea ez da, berez, jaraunspenaren batasun izaeraren aurkakoa. Kode Zi bilak 983.2. art.an erabilitako adierazmoldeak desegokiak eta okerrekoak di ra: kuotak zenbakiz finkatzen badira ere, horrekin ez dira ondasun multzo bananduak eratzen. Bide beretik, ALBALADEJOk jarraikoa baieztatu izan du: testamentugileak finkaturiko kuotak berdinak badira, ez da gehiagotze eskubidea baztertzen, 983. art.ak dioenaren aurka; egun, autore guztiak datoz bat baieztapen horrekin. Hori horrela bada, testamentugileak kuota desberdi nak finkatzen dituenean, ondasun multzo bananduak eratzen al ditu? Hala koetan, gehiagotze eskubidea baztertzen al da? Hauxe da aurrean esandakotik ondoriozta daitekeena: jaraunsleei zati desberdinen


E. ROCA I TRĂ?AS gaineko deia egin arren, gehiagotze eskubidea sor daiteke. Tesi horrek kritika ugari izan ditu. Orokorrean, ez du inork zalantzan jar tzen kausatzailearen borondatea oinordetzaren lege gorena dela, eta hala uste izan da betidanik; zernahi gisaz, horrek ez du eratortzen gehiagotze eskubi dearen baldintzak zehazten dituzten arauek izaera interpretatzailea dutenik, lehen aztertu izan dugun iritziak agertzen duen moduan. Arau horien ratioa da, hain zuzen ere, kausatzailearen borondatea zein izan daitekeen (esta tistikaren ikuspuntutik) zehaztea eta borondate horri egokitzen zaio arauok xedatutakoa: arau horien arabera bokazioa solidariotzat jotzen denean, horren aurka interpretatzaileak ezin du ezer egin. Beste gauza bat da testamentu gileak dei hori bere erara moldatzea: arauon izaera eskuemailea bada ere, horrek ez du esan nahi arau horiek interpretatzaileak direnik, ezta presuntzio emaileak ere; beste hitz batzuez esanik, legezko gehiagotze eskubidea gerta tzen da, gehiagotze hori ezartzen duen arauaren ondorioz, ez kausatzailearen borondatearen gainean egindako interpretazio bereziaren ondorioz. Hori dela eta, arauaren hitzezhitzezkotasuna, horren aurrekariak eta xedea kontutan izan behar dira, gehiagotze eskubidea noiz gertatzen den, eta noiz ez, zehaz teko. Manuaren hitzezhitzezkotasunaren ildoan, kuotak zenbakiz zehazten badira, kuota horiek desberdinak direla ulertu behar da (LACRUZ). Gure ustez, ALBALADEJOk hartu izan duen bidearen aurkako kritika horiek ez dira batere sinesgarriak eta, hori esateko, arrazoi desberdinak ditu gu. Aurrenik, 983. artikuluko arauak izaera interpretatzailea edo presuntzio emailea ez duela onartu arren, ezbairik gabe esan dezakegu arau horren ratio juridikopolitikoak voluntas testantis suprema lex testamenti oinarrizko prin TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


tzipioa barneratzen duela. Horregatik, arau horren egitatezko kasuak gerta tu diren eztabaidatzen denean, ratio hori izan beharko da gogoan, nahiz eta araua kasuankasuan egin beharreko interpretazioan laguntza ematera bide ratuta egon ez. Manuaren izaera eskuemailea denez gero, interpretatze me todologia hori da erabili beharrekoa. Bigarrenik, kuota zenbakiz finkatzeak kuota desberdinak finkatzea dakarrela esateak ez du oinarri logikorik, ezta hitzezhitzezko oinarririk ere 983. art.ari begira. Taxu berean, ez du inolako zentzurik esateak gehiagotze eskubidea ez dela baztertzen, zenbakiz finkatu riko kuota berdinen gaineko deia egiten denean. Gainera, horretan kontutan izan behar da hitzezhitzezko beste argudio bat: jaraunspen osoaren zatia ali kuota dela esaten bada ere, horrekin ez da adierazi nahi zati hori eta gai nerakoak berdinak direnik; izan ere, zati alikuota da osotasun baten barruan finkatzen den zatia; alikuota hitzak proportzioa adierazten du, ez berdin tasuna bakarrik (berdintasun hori proportziotasunaren agerpenetarik bat iza nik). Adibide batekin azaltzearren, 500 eta 1.000 bibiak dira 3.000ren zati alikuotak; guri dagokigunez, kopuru horiek zenbakizko aipamenik gabe adie raz daitezke: adibide berari helduz, bi kopuru horiek bakoiztu daitezke, bata bestearen ÂŤbikoitzaÂť dela esanez. Hor adierazitakoari segiz, jaraunspenerako deia egin daiteke, zati alikuotak zehaztuz eta horiek zenbakiz finkatu gabe; esaterako, ÂŤA eta B jaraunsle izendatzen ditut eta lehenengoari dagokio bi garrenari emandako zatiaren bikoitzaÂť. Kasu hori ez da 983. artikuluak adie razitakora biltzen? Zergatik ez da gehiagotze eskubiderik sortzen? Kuotak zenbakiz zehaztu eta horiek berberak badira, zergatik gertatzen da gehiagotze eskubidea eta, desberdinak badira,


E. ROCA I TRĂ?AS zergatik ez? Horri buruz, esan beharra da go, testamentugileak zati alikuotak finkatzen baditu ere, horrek ez duela ino lako garrantzirik, zati horiek berdinak zein desberdinak izan (horrela gerta daiteke, gorago adierazi dugunez). Hortaz, deia solidarioa den ala ez jakiteko, aztertu behar da testamentugileak zein modutan izendatu dituen jaraunsleak; ondasun multzo bananduen gainean izendatu baditu, testamentugileak berak berariaz baztertzen du jaraunspen osoaren gaineko bokazioa. Are gehiago, aurrekari historikoak alde batera utzita (horietan, baterako deia eta zati beraren gaineko deia parekatu ziren; azken horri buruz, ez ziren zati alikuotak aipatu, jaraunspenaren ÂŤzati edo gauza zehatzaÂťren irizpidea bakarrik hartzen baitzen), frogatu behar da 983. art.aren xedea gehiagotze es kubidea saihestea den, jaraunsleak zati desberdinetan izendatu izan direnean. Baietz badiogu, zuzenean onartzen dugu gehiagotze eskubidea zati berdinak finkatu izan direnean bakarrik gertatzen dela; baina, hori esateko erabili izan diren arrazoiak desegokiak dira. Gure ustez, arazo hori beste modu batean az tertu behar da: zein ote da kausatzailearen borondatea, kausatzaile horrek ez baditu lehenengo graduan deituak beren beregi izendatu, jaraunspenaren osa gai zehatz batzuetarako? Bigarren graduan deituak ez al du jaraunspene an parterik hartzen? Arazoa edu horretan bideratuz gero, lege testuak ematen duen probabilitateaz ari gara (id est, horren ratioa) eta ez, ordea, kausatzai learen borondate zehatza arakatzeko mekanismoaz. ALBALADEJOren tesia kritikatzen duen iritziaren arabera ere, arauaren xedeak eta espirituak beraren hitzezhitzezkotasuna gainditzen dute eta, horrexegatik, arau hori malgutasun osoz interpretatu behar da. Hori horrela bada, agidanez, onartu behar da ge hiagotze eskubidea sortzen dela, nahiz eta kuotak zenbakiz TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


finkatuta egon eta horiek desberdinak izan. Jurisprudentziak ere joera hori hartu bide du. Gehiagotze eskubidea sortzeko bigarren baldintza da, jaraunsleei modu solidarioan deitu eta euroi dagokien zati bat ala gehiago titularrik gabe ge ratzea. Kode Zibilaren arabera, hori gertatzen da beste jaraunsle batzuekin batera izendatua izen dena testamentugilea baino lehenago hiltzen denean, ja raunsle horrek jaraunspenari uko egiten dionean edota jaraunspena jasotze ko gaitasunik ez duenean (982.2. art.). Horiek horrela, gehiagotze eskubidea egon badago, jaraunspenaren edozein zati titularrik gabe geratzen den guztie tan; horixe jazotzen da, berbarako, jaraunsleak delazioa jaso arren, jaraunsle hori oinordeko ez denean (adibidez, jaraunspena arbuiatu duelako edo ezduin tzat jo izan delako) edota delaziorik jasotzen ez duenean (esaterako, testa mentugilea baino lehen hil delako). Horietan guztietan, lehenago esan denez, izendapena solidarioa izan behar da. KZren 982.2. artikuluak adierazten duen zerrendara beste kasu hauek bildu behar dira: jaraunspenera deituaren absen tzia; batera deituriko jaraunsleetarik bati egindako deia deuseza izatea; bal dintza etengarria ez betetzea edo baldintza suntsiarazlea betetzea; ernaldua ez jaiotzea eta jaraunspena onartzeko eskubidea preskribatzea. Orokorrean, ja raunspenaren zati bat titularrik gabe geratzen da, dei solidarioetatik bat edo batzuk eragingabeak (lato sensu) direnean. Horiek dira gehiagotze eskubidea sortzeko gauzatu behar diren bi bal dintza generikoak. Kode Zibilak baldintza horiek arautzen ditu jaraunsleari begira bakarrik. Nondiknahi begira dakiola ere, lege testuak argi uzten du, gehiagotze eskubidea legatuhartzailekideen artean ere gertatzen dela, bi bal


E. ROCA I TR�AS dintzok betez gero (987. art.). Legatuhartzailekideen arteko gehiagotze es kubidea sortzen da, legatuhartzaileoi modu solidarioan deitu bazaie legatu beraren gainean; legatuhartzaileak jaraunspenaren objektu desberdinen gai nean izendatu badira, ostera, ez da gehiagotzerik gertatzen, jaraunspenaren zati bananduen gaineko deia egin delako; haatik, zati alikuotaren gaineko le gatuhartzaileak badira, horien artean gehiagotze eskubidea izan daiteke, Ko de Zibilaren 987. art.ak berak hori erakartzen baitu (nahiz eta artikulu horrek kasu bera arautu ez). Konponbide hori itxuraz egokia izan arren, badira ho rren inguruko ezbaiak: zati alikuotaren gaineko legatuhartzaileen kasuan, gehiagotze eskubidea gertatzeko baldintzak betetzen badira ere, horri eman dako konponbidea ez dator bat banakako tituluaren bidez egindako deiaren egiturarekin (izatez, zati alikuotaren legatua banakako tituluaren bidez ema ten da, jadanik aztertu ditugun berezitasunekin: ikus gorago, §5, 6. zk.). La bur esateko, banakako tituluaren bidez egindako deia ezin da hedatu modu berean egin diren deietara, nahiz eta legatua, objektu zehatzaren gainean era tu beharrean, kuota baten gainean eratu. Zati alikuoten gainean zenbait legatu eratzen badira ere, objektu zehatzen ikuspuntutik ez da horien artean bereiz kuntzarik agertzen; hala ere, zalantzazkoa da kuota horiek guztiek osotasuna eratzen duten eta legatuhartzaile guztiei osotasun horretara deitzen zaien. Ondorenez, arazo horri ematen zaion konponbidea erabili behar da, jarauns pen osoa zati alikuoten legatuetan banantzen denean; kasu horretan, eztabai dagarria da izendatutakoak benetako jaraunsle diren; ezetz uste bada, ez da arazorik sortzen. TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


Bestalde, ezin esan daiteke, antza, jaraunsle eta legatuhartzaileen artean gehiagotze eskubiderik sortzen denik. Autu hori, dena den, kasu honetan ba karrik sor daiteke: jaraunsleak kuota baten gainean izendatzen direnean eta legatuhartzaileak zati alikuotaren gainean. Gainerako kasuetan, jaraunsle ak, legatuhartzaileak zein bibiak gauza edo eskubide jakinen gainean izen datzen dira; horrelakoetan, jaraunspenaren zati zehatzen gaineko izendapena denez gero, ez da betetzen gehiagotze eskubidea gertatzeko bi baldintza ge nerikoetatik bat. Kasu horretan ere, izendatutako jaraunsle edo legatuhartzai leren bat ez bada, horri dagokion kuota ezin zaie gainerakoei hedatu. Titulu unibertsalaren bidezko eta banakako tituluaren bidezko izendapenak desber dinak dira, bai erabilitako tituluari begira, bai horiek erakartzen dituzten on doreei begira (esaterako, zorren gaineko erantzukizuna) eta horrek eragiten du gehiagotuko diren zatiak euren artean homogenoak ez izatea, hori nahi taezko baldintza dela gehiagotze eskubidea gertatzeko. Labur bada ere, jarraian aztertuko ditugu dei solidarioa eragiten duen bo rondate agerpenaren inguruan sor daitezkeen arazo batzuk: 1. Formaz denaz bezainbatean, dei solidarioa testamentu klausula batean egin behar al da? Dei hori testamentu beraren klausula desberdinetan edo testamentu desberdinetan egin al daiteke? Gure aburuz, hiru aukera horietatik edozein erabil daiteke, testamentugilearen borondatea testamentuaren lege gorena delako. Bestalde, dei solidarioa interpretatzean zailtasunak sortzen di ra, dei horren agerpen formala testamentu klausula desberdinetan sakabana turik dagoenean; modu berean, baterako deiak ere arazoak


E. ROCA I TR�AS dakartza, dei hori testamentu desberdinetatik ateratzen denean (dei horren norainokoa zehaztu behar da, testamentuen data eta edukiaren arabera). Arazo horiek guztiak ge roago aipatuko ditugu, testamentuaren ezeztapena azaltzean (ildo horretatik, ikus beherago §32). 2. Gauza zehatzaren gainean izendatutako jaraunsleen artean ezin da ge hiagotze eskubiderik gertatu: dei horren formulazioak berak zehazten ditu ja raunspenaren zatiak eta, ondorenez, ez da betetzen gehiagotze eskubidearen baldintzetarik bat. Gisa bertsuan, ez dirudi gehiagotzerik gerta daitekeenik, jaraunsleak zati alikuotaren gaineko legatuhartzaileekin batera izendatzen direnean: zati alikuotaren gaineko legatuhartzailearen egoerak, eraentza ju ridikoaren alde askotan, jaraunslearen egoerarekin bat egiten badu ere, aintzat hartu behar da titulu unibertsalaren bidezko izendapenaren eta banakako ti tuluaren bidezko izendapenaren oinarriak desberdinak direla. Gehiagotze es kubidearen zioz, jaraunslearen kuota legatuhartzailearen kuotarekin batuko balitz, zentzurik gabeko egoera sortuko litzateke zorren gaineko erantzuki zunari dagokionez. 3. ALBALADEJOrekin batera, uste dugu testamentugileak dei solidarioa modu desberdinetan egin dezakeela: modu uniformean (deituak izan direnen kuotaren bat titularrik gabe geratzen bada, gainerakoek kuota hori eskuratu ko dute) edo uniformea ez den moduan (dei solidarioa jaso dutenen artean ba tek nahiz horietako batzuek bakarrik eskuratzen dute titularrik gabe geratu den zatia). 4. Autore horren esanei eutsiz, ordezpen arruntik ez bada (ikus beherago §20, 72 eta ondorengo zk.ak) eta ab intestato jaraunsleak beren beregi baz tertzen badira, izendatutakoen artean gehiagotze eskubidea TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


gertatzen da. Hori logikoa da, kausatzaileak gehiagotze eskubidea itxuratzeko ahalmena baitu, testamentua egiteko duen askatasunaren bidez.

C) Kasuak Orain arte azaldu izan dugu jaraunsleen artean eta legatuhartzaileen ar tean gerta daitekeen gehiagotze eskubidea, bai eta horretarako bete behar di ren baldintzak ere. Horiez landara, badira gehiagotze eskubidearen beste kasu batzuk, horietan baldintza berberak bete behar direla. Lehenengo eta behin, gehiagotze eskubidea fideikomisodunen artean izan daiteke, fideikomisozko ordezpenaren barruan; horixe aintzatetsi izan du ju risprudentziak, esate baterako, 1915eko apirilaren 25ean eta 1955eko azaroa ren 21ean emandako epaietan. Foru zuzenbideari dagokionean, ikus KatOKren 42.5. art., KatZZKren 268.2. art.arekin bat egiten duena. Bigarrenik, gozamendunen artean ere gehiagotzerik izan daiteke, goza mendunok izendatuak izan badira mortis causa xedapenetan. Horixe adieraz ten du KZren 987. artikuluak. Manu horrek arautzen du noiz jarduten duen gehiagotze eskubideak: gehiagotze eskubidea gertatzen da, gozamenera dei tutako pertsona bat edo batzuk ez daudenean, eurei gozamenean dagozkien zatiak eskuratzeko unean; halakorik gertatzen da, deiak ondorerik sortu ez duen kasuetan. Gozamendunkide batek gozamenaren zati bat eskuratu ondo ren, horren eskubidea azkentzen bada, ez da gehiagotzerik gertatzen, eskubi


E. ROCA I TRÍAS de hori jabetza soilarekin bateratzen delako. Hori da 987. art.ak ematen duen irtenbidea. Hala ere, Kode Zibilak ez du hori bakarrik arautu; izan ere, 521. art.an beste aukera bat ematen du: «Gozamena eratu bada hori eratzeko unean bizirik dauden pertsona batzuen mesedetan, gozamena ez da azkentzen per tsona horiek guztiak hil arte». Artikulu hori aplikatzen da gozamena eratzen denean, bai inter vivos egintzaren bidez, bai mortis causa egintzetan (guri dagokigunez); horretara, gehiagotze desegokia sortzen da, gozamendunkideak berari dagokion zatia eskuratu baitu jadanik eta hori oinordetza bidezko ge hiagotze eskubidearen erregelaren aurkakoa da. Gainera, esan beharrik ez da go testamentugileak, bere borondatez, ondorio hori saihets dezakeela. Foru zuzenbidean, ikus KatOKren 42. art. (KatZZKren 268.1. art.ak xe datutakoa zehatzago arautzen du) eta NFBren 313. legea. Jakina dugunez, erabiltze eta biztantze eskubideei gozamenaren gaineko erregelak aplikatzen zaizkie, KZren 528 eta 529. art.etan egindako igorpe naren ondorioz. Horiek horrela, erabiltze eta biztantze eskubideetan gertatzen al da gehiagotze berezi hori? Teorian behintzat, gehiagotze eskubidea onar daiteke, horren bidez erabiltze eta biztantze eskubideek ez dutenean baitara tzen titularraren eta beraren familiaren beharrizanak asetzeko bestekoa baino gehiago; alderantzizko kasuan, ostera, ez da gehiagotze eskubiderik gertatzen (LACRUZ). Hirugarrenik, gehiagotzerik badago senipartean ere. KZren 985. art.ari eutsiz, «derrigorrezko jaraunsleen artean gehiagotze eskubidea gertatzen da, xedapen askeko zatia uzten zaienean derrigorrezko jaraunsle biri edo gehia gori nahiz horietako bati eta arrotz bati. Arbuiatutako zatia senipartea bada, jaraunslekideek zati hori eskuratuko dute, jaraunsle izateagatik; ez, ordea, ge hiagotze eskubidearen ondorioz». TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


Manuaren esangura, oinarrian, argia bada ere, beraren idazkerak esan gura hori nahasten du, idazkera hori ez baita arteza, ezta hurrik eman ere. Esangura hori argi daiteke, kontutan hartzen bada zer den senipartea (horren inguruko zehaztapen sakonagoak egiten dira beherago, §§35 eta 36.etan): se nipartea ez da utzitako ondasuntzaren kuota eskuratzeko eskubidea (kuota hori ondasuntza beraren beste kuotetara hedatzen dela, gehiagotze eskubidea dela bide); kontrara, kausatzailearen ondaretik gauza batzuk edo horien balioa eskuratzeko eskubidea da. Eskuraketa hori edozein tituluren bidez egin daite ke, ez da zertan oinordetza titulua izan; eta eskuratuko den kopurua kalku latzeko aintzakotzat hartzen dira, utzitako ondasuntza ez eze, beste elementu batzuk ere. Hortaz, senipartearen esparruan, gehiagotze eskubidea ez da dei solidarioaren hedapena (dei hori testamentugileak bere borondatez zehazten duela, izendapena egiten duenean goian azaldu ditugun baldintzetan). Gehia gotze eskubidearen bitartez, kausatzaileak utzitako ondasunen gaineko uzia zehazten duen ezaugarria hedatzen da; uzi guztien zenbatekoa berbera da, senipartedunen kopurua edozein izanda ere (senipartedunak baitira legeak ze hazturiko senide talde baten partaideak). Bereizketa hori da, izan ere, KZren 985. art.ak adierazten duena; artikulu horrek bereizten ditu, batetik, senipar tedunen gehiagotze eskubidea xedapen askeko zatian («gehiagotze eskubide» izenekoaren bitartez gertatzen dena) eta, bestetik, seniparte zenbatekoaren (zenbateko hori finkoa izanik) proportzioa gehitzea, senipartedun baten lekua hutsik gertatzen denean; proportzio hori gehitzen da, modu desegokian adie razi bada ere, «jaraunsle izateagatik; ez, ordea, gehiagotze eskubidearen on dorioz»; adierazpen hori desegokia dela diogu, senipartea gehitzen delako, argi eta garbi, «senipartedun egoerak erakartzen


E. ROCA I TRÍAS duen eskubidearen ondo rioz». Inolako zalantzarik gabe, senipartearen esparruan gehiagotze gisakoa gertatzen da senipartedunen eskubidea hedatzen denean; hala ere, gehiagotze horrek forma berezia hartzen du, hain zuzen ere, lege kuota baten gehitzea (hori geroago azalduko dugu, ab intestato oinordetzaren barruan antzeko fe nomeno bat aztertzen dugunean; ikus beherago §63). Edozein modutara ere, ez da ahantzi behar gehiagotze berezi hori eragiten duten egoerak mugatuta daudela: oinordeko batek izatea galtzen badu, horren ondorengoek dute hura ordezkatzeko eskubidea. Hori sakonago aztertuko dugu seniparteari buruz ko gaian (ikus gorago §11, 33. zk., B); esangura horretan, seniparteak lege deiaren izaera du, ab intestato oinordetzan gertatzen den moduan. Horrek be reizketa nabaria dakar, testamentuzko oinordetzan gertatzen den gehiagotze eskubidearen gaineko eraentza orokorrari begira, xedapen askeko zatiari da gokionean. Aitzitik, ez da bereizketarik, kasu horietan ordezkapen eskubidea gertatzen dela uste bada, guk tesi hori onartzen ez dugun arren (ikus gorago, §11, 33. zk, B, c). Gehiagotze eskubidea gerta daiteke hobekuntzako herenean ere (ikus be herago §42): senipartedunei in solidum deia egin bazaie eta eurok lehenes penez aukeratuak izan badira, arrazoizkoa da, senipartedun horietarik bat edo batzuk ez direnean, horiei dagokien kuota lehenespeneko multzo horretan di ren beste senipartedunei hedatzea. Heriotzaren ziozko bizitza aseguruan ere, gehiagotze eskubidea gertatzen da, onuradun bat baino gehiago izendatuz gero (ikus, halaber, 1980ko urria ren 8ko Legearen 84. art.).

TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


D) Ondoreak KZren 984. artikuluak xedatzen ditu gehiagotze eskubidearen ondoreak; artikulu horren harira, ÂŤjaraunspena eskuratu nahi ez edo eskuratu ezin izan duen jaraunsleari dagozkion eskubide eta betebehar guztien oinordeko dira ja raunspen gehiagotua eskuratzen duten jaraunsleakÂť. Manu horren esanaren argira, gehiagotze eskubidea oinordetzan gertatzen den fenomenoa da, esan gura hertsian (eskubideak eta betebeharrak uno ictu eskuratzen dira): kausa tzailearen egoera eskuratzen da, deia jaso baina izaterik ez duen jaraunsleari dagokion modu berean. Horrela, gehiagotze eskubidearen bitartez, ez da ino ren kuota eskuratzen, norberaren kuota hedatzen baita proportzio egokian. Beste modu batera adierazteko, dei solidarioa bat bera da beti: gehiagotze es kubideak hedapen hori eragiten duenean, proportzioa edo kuota aldatzen da; ez da dei berezirik egiten, gehiagotutako zatiaren gainean; dei bat bakarrik egiten da jatorrian, gehiagotze eskubidearen baldintzak gertatu baino lehen. Horrek guztiak ondorio praktiko hau dakar: ezin da jatorrizko zatia onartu eta gehiagotutako zatia arbuiatu, edo alderantziz. Kuota osoosorik onartu edo ar buiatzen da, kuota hori gehiagotua izan ala ez. Foru zuzenbidean, ikus KatOKren 38 eta 40. art.ak, eta NFBren 312. legea.

E) Gehiagotze eskubidea, ab intestato oinordetzan Orain arte gehiagotze eskubidea azaldu izan dugu, testamentuzko oinor detzaren barruan: gehiagotze eskubidea gertatzen da, testamentuan egindako dei mota jakin baten (hots, dei


E. ROCA I TRÍAS solidarioaren) ondorioz. Hori horrela izanik, gehiagotze eskubidea gerta daiteke ab intestato oinordetzan? KZren 981. arti kuluaren arabera, «legebidezko oinordetzan, jaraunspena arbuiatzen duenaren zatia jaraunslekideei gehiagotzen zaie». Esan ohi denez, manu hori alferrekoa da, jaraunsle izateko hurrenkerak dakarren nahitaezko ondorioa besterik ez duelako aipatzen. Artikulu horrek 1851ko Proiektuan duen aurrekaria (815. art.) aztertzean GARCÍA GOYENAk esan zuenez, «testamenturik egin gabe hil denaren oinordeko izateko lege deia jaso dutenek bakarrik eskura dezakete arbuiatutako zatia». Hori berori adierazten du KZren 922. art.ak modu adie razgarriago batean; artikulu horrek ondore hori ezartzen du, hain zuzen ere, arbuiatze kasuetan ez ezik, jaraunspenera deituak jarauntsi ezin izan duen ka su guztietan ere. Artikulu berberari helduta, ez da gehiagotzerik gertatzen, ordezkapen eskubideak jarduten duenean, kasurako, jaraunspenera deitua kausatzailea baino lehenago hiltzen denean (deitua ez baita «jaraunsle» izan). Horrek bereizketa bat dakar, testamentuzko oinordetzan gertatzen den gehia gotze eskubideari begira: bada gehiagotzerik testamentuzko oinordetzan, ja raunspenera deitua kausatzailea baino lehenago hil arren (KZren 982.2. art.). Bestalde, ab intestato oinordetzan gehiagotze eskubidea gertatzeko, kuotak desberdinak izan behar direla onartzen bada, testamentuzko oinordetzan ge hiagotze eskubidea gertatuko da kuotak berdinak direnean bakarrik; hori, ala baina, beren beregi ukatu dugu lehenago. Horrez gain, gehiagotze eskubidea gertatzen da oinordetza taldeko antolatzen denean (lerroko edo leinuko) eta hori berori esan daiteke testamentuzko oinordetzaren inguruan. Eraentza juri dikoan izan daitezkeen bereizketa zehatzak bazter utzita, gure ustez, ab intes tato oinordetzan gehiagotze eskubidea gertatu den ala lege kuota gehitu den eztabaidatzeak ez du garrantzi praktikorik. TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK


Foru zuzenbidean, ikus NFBren 314. art.

BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO, «La sucesión iure transmissionis», ADC, 1952, 912. or. eta on dorengoak; «Comentario a los artículos 981 a 987», in Comentarios al Código Civil y Compilaciones forales, XIII–2, Madril, 1981; BINDER, Derecho de Sucesiones (Lacruzen gaztelaniako itzulpena), Bartzelona, 1953; BELTRÁN DE HEREDIA Y ONÍS, El derecho de acrecer, Madril, 1956; GITRAMA, La administración de la herencia en Derecho español, Madril, 1950; JORDANO FRAGA, La sucesión en el «ius delationis». Una contribución al estudio de la adquisición sucesoria «mortis causa», Madril, 1990; LACRUZ, Derecho de sucesiones. Parte general, Bartzelona, 1961; Derecho de sucesiones. Parte general. Sucesión voluntaria, Bartzelona, 1971; MARTÍNEZ CALCERRA DA, La representación en el Derecho sucesorio, Iruñea, 1966; MARTÍNEZ DE AGUIRRE Y ALDAZ, Preterición y derecho de representación en el artí culo 814.3 del Código Civil, Madril, 1991; VALLET DE GOYTISOLO, Pa norama del Derecho de Sucesiones, II, Madril, 1984; VATTIER FUENZALI DA, El derecho de representación en la sucesión mortis causa, Madril, 1986.


TESTAMENTUGILEAREN BORONDATEA ARAKATU ETA BETEARAZTEA

II. TESTAMENTUZKO OINORDETZA


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Bosgarren gaia TESTAMENTUA. KONTZEPTUA ETA EGITURA Laburpena: §12. Testamentuaren kontzeptua.— 35. Testamentuaren definizioa eta edukia.— 36. Izaera.— 37. Ezaugarriak: A) Alde bakarrekoa; B) Formala. Testamentuzko memoriak; C) Pertsona batek bakarrik egindakoa. Testa mentu mankomunatua; D) Bereberezkoa; E) Ezeztakorra. Ad cautelam klausulak.— 38. Testamentua egiteko gaitasuna: A) Gaitasun orokorra; B) Gaitasunik gabeko subjektuak: a) Adina; b) Zentzutasuna; c) Testamentua egiteko ezintasuna duten subjektuak; d) Gaitasunaren balorazioa eta ho rren agerpena; C) Ezgaituaren testamentua.— 39. Testamentu borondatea eta horren akatsak: A) Testamentu borondatea; B) Akatsak: a) Bortxa eta beldurtarazpena; b) Doloa; c) Okerra; d) Aitorpenaren akatsak; C) Testa mentugileak duen askatasunaren aurka atentatzen duen gainontzekoari ezarritako zehapena.— §13. Testamentuaren interpretazioa.— 40. Tes tamentua interpretatzeko irizpideak.— 41. Interpretazio bideak. Kan potiko froga.— §14. Testamentuaren formari buruzko erregelak.— 42. Testamentuaren solemnitateak.— 43. Testamentu motak, formaren arabera.— 44. Formari buruzko erregela orokorrak: A) Testamentu egiles penean esku hartzen duten pertsonak: a) Notarioa; b) Lekukoak; c) Testa mentu egilespenean esku hartzen duten beste pertsona batzuk; B) Tes tamentugilearen identifikazioa; C) Testamentuan erabilitako hizkuntza.

§12. TESTAMENTUAREN KONTZEPTUA 35. Testamentuaren definizioa eta edukia KZren 658. art.ak, edu kritikagarrian bada ere, agerian jartzen du zein tzuk diren mortis causa oinordetza gauzatzeko bideak; bide horien artean, gi zakien borondatea aipatzen du (borondatezko oinordetza), borondate hori testamentuaren bidez adierazten dela. Espainiako Zuzenbidean, testamentua ez da mortis causa oinordetzari buruzko borondatea adierazteko bide bakarra; dena den, testamentuaren definizioa emateko, kontutan izan behar da KZren


658. art., eta artikulu horrek beren beregi ezartzen du testamentua dela oi nordetza gauzatzeko borondatea agertzen duen tresna. Testamentuan barnera tzen da testamentugileak aitortutako borondatea, hau da, testamentugilearen borondateaitorpena. Ikusalde horretatik, testamentua aztertu ohi da egintza edo negozio juridikoaren kategoria zabalenaren barruan, eta hori abiapuntu gisa erabili behar da testamentuaren kontzeptua emateko. Bestalde, KZren 667. artikuluak testamentuaren lege definizioa ematen du; horren arabera, ÂŤtestamentua da pertsonak, bere heriotza gertatu eta gero ko, bere ondasun guztiak edo batzuk xedatzeko gauzatzen duen egintzaÂť. Definizio hori kritikatua izan da, osagabe, zehazgabe eta alferrekoa dela uste baita. Gauzak horrela, gure ustetan, lege definizio hori erabilgarria izan daite ke, nahiz eta horrek testamentuaren oinarrizko ezaugarriak aipatu ez. Lehenlehenik, definizio horrek agerian jartzen du testamentuan barnera tzen den borondatea kausatzailearena dela. Lege definizio horretan, behin eta berriro erabiltzen da edutezko elementu gramatikal hauxe adierazteko: testa mentugileak bere ondasunak xedatzen ditu testamentuan, bere heriotza ger tatu eta geroko. Horrek testamentuaren ezaugarri batzuk eratortzen ditu, esate baterako, alde bakarreko eta bereberezkoa izatea, horiez geroago mintzatuko garela. Bigarrenik, testamentuan aitortutako borondatearen bitartez ondasunak xedatzen dira mortis causa; ondorenez, testamentua da, esangura hertsian, ondasunak mortis causa xedatzeko egintza. KZren beste artikulu batzuetako aipamenek zalantzan jartzen dute, Espainiako Zuzenbide erkidean, testamen tuak ondare izaerako xedapenak barneratu behar dituen nahitaez. KZren 741. art.aren hitzezhitzezkotasunetik atera daitekeenez,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentua egilets daite ke, horretan semealabatasunari buruzko aintzatespena bakarbakarrik bar neratuz, hots, bestelako xedapenik adierazi gabe. Azken finean, JORDANO BAREAk azpimarratu duen moduan, testamentu hitzak izan ditzakeen adiera edo esangura desberdinak bereizi behar dira. Adiera horien artean, dagoeneko testamentuaren forman sakondu ez ba dugu ere, testamentuaren bi agerpen bereiz ditzakegu, hau da, testamentua egintza gisa eta agiri gisa; bestela esateko, testamentua azter daiteke berorren edukia nahiz forma kontutan hartuta. Jarraian azalduko dugunez, testamen tuaren oinarrizko bereizgarria beraren formalismoa da; legeak formalismo ho ri ezartzen du, kari desberdinetan oinarrituz. Formalismo hori dela medio, oraingoz esan besterik ez dugu egingo testamentua dela mortis causa egintza solemnea; egintza hori formala den aldetik (kasurako, agirian barneratzen de lako), egintza horrek bere barruan har ditzake orotariko negozioak, dela on dasunak xedatzekoak, dela bestelako izaera duten negozioak. Legeak arautzen ditu testamentua egiletsi edota testamentuaren forma betetzeko gauzatu be har diren betekizunak bakarrik (bereziki, gaitasunari eta formari buruzkoak); horrenbestez, ezin da esan ondare xedapenak barneratzen ez dituen testamen tua benetako testamentua ez denik. Alabaina, 667. art.aren eragina urria izan arren (beste artikulu batzuekin lotuz, hala nola, 658 eta 668. art.ekin), behar besteko argudioak ematen ditu honakoa adierazteko: Espainiako Zuzenbidean ezin onar daiteke testamentua ren kontzeptu formal hutsa. Manu horrek beren beregi agintzen duenari hel duz, testamentuak barneratzen duen borondate aitorpenak


gutxieneko edukia izan behar du: aitorpen horretan, ondarea mortis causa xedatzeko egintza agertu behar da. Horren bidetik, Espainiako antolamendu juridikoaren barru an testamentuaren kontzeptua emateko, badirudi artezagoa dela testamentua ren edukia kontutan hartzea. Testamentua kausatzaileak egindako borondate aitorpena da; horren bidez, kausatzaileak bere ondare osoaren edo zati baten oinordetza antolatzen du bera hiltzen denerako eta, horretan, legeak ezarri tako formalitateak bete behar ditu. Testamentuaren edukia bakarrik hartzen duen kontzeptu horren arabera, testamentua da ondarea mortis causa xeda tzeko negozioa, negozio hori alde bakarrekoa, ezeztakorra, formala eta abar dela. Nolanahi den ere, xedapen egintza horrekin batera, kausatzaileak testa mentu bidez aitortutako borondatearen edukira bil daitezke ondare izaerarik ez duten beste egintza batzuk, adibidez, tutorea hautatzea, tutoretzaren fiska lizazioa egiteko organoak ezartzea (223. art.), semealabatasunari buruzko aintzatespena egitea (741. art.) eta abar. Arean bere, egintza horiek testamen tu bidez adierazten badira, antolamendu juridikoak egintza horien beteki zunak testamentuaren eraentza juridikoaren menpe jartzen ditu edo, egintza batzuetarako, eraentza bereziak ezartzen ditu (ikus, berbarako, KZren 124.2 eta EZAren 188. art.ak; artikulu horiek aztertzen dute ezgaiaren edo adin gabekoaren semealabatasunari buruzko aintzatespenak duen eragingarrita suna). Horretara, bereiz daitezke testamentuaren ohiko edukia (ondarearen gainean egindako mortis causa xedapena) eta ezohiko edukia (hain zuzen ere, testamentuan barneratzen diren beste egintzak, agerpenak eta abar). Testamentuak duen edukiaren ikuspuntutik, beraz, ohiko edukia zehaztu daiteke, eta Kode Zibilak eduki hori du gogoan,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentuaren arauketa egi teko. Bide horretatik, testamentuan barneratu ohi diren edukiak dira, esate baterako, jaraunspen edo legatuaren gainean egindako izendapenak; horiek ondare xedapenak dira eta KZren 668. artikuluak aipatzen ditu. Halaber, tes tamentuaren eduki horretan sartu ohi da modudun zama ere. KZren arabera, jaraunspenaren gaineko izendapena da, benaz, testamentuak barneratzen duen edo barnera dezakeen edukia; hala ere, Erromako Zuzenbidean gertatu aldera, horrek ez du esan nahi testamentuak derrigor barneratu behar duenik ja raunspenaren gaineko izendapena (764. art.). Hala ere, Foru zuzenbideren batean, Kataluniakoan esaterako (KatOKren 136. art.) eduki hori derrigorrez koa da. Ondasunak inori eratxikitzeko xedapen horiekin batera, JORDANO BAREAk dioenez, testamentuaren ohiko edukia osatzen dute xedapen instru mentalek edo erantsiek; horien adibide ditugu, albazea edo kontularibana tzailea izendatzea, kolazioari edo zatiketari buruzko xedapenak, aurreko tes tamentuen ezeztapena etab. Testamentuaren ezohiko eduki horrek bere barruan har ditzake, bai onda re xedapenak, bai ondarez kanpokoak. Legeak aipatzen ditu bigarren horren adibideak, hala nola, ezduinaren birdoikuntza, semealabatasunari buruzko aintzatespena eta abar. Berebat, testamentuan barnera daitezke ondare eragina duten ezohiko egintzak, horien erakuskari nagusia zorrari buruzko aintzates pena izanik (ikus, besteak beste, AGk 1916ko apirilaren 11n, 1958ko mar txoaren 12an eta 1986ko ekainaren 6an emandako epaiak). Jurisprudentziak ere testamentuaren edukia hartu du aintzakotzat, horren definizioa emateko. Esangura horretan, adierazgarria da oso 1940ko uztaila ren 8ko epaia: ‌ testamentua da ondasun guztiak edo batzuk


bakarrik xeda tzeko egintza, ondasun horiek xedatzen direla hil eta geroko». Edozelan ere, badira testamentuaren ulerkera formalistari eusteko bidea ematen duten epaiak ere (ikus, beste batzuen artean, 1982ko urriaren 9koa). 1982ko urria ren 9ko epaiak adierazi zuenez, «esangura materialean, ondare izaerarik ez duten xedapenak bakarrik barneratzen dituen testamentua benetako testamen tua ez bada ere, esangura formalean testamentu hori benetakoa da, baita era gingarria ere». Testamentuari buruzko ulerkera hertsiak ondorio bereziak erakartzen di tu, adibidez, ondokoa: KZren 739. art.ak arautzen duen ezeztapen ondorea eratxikitzen zaio ondasunak xedatzeko egintzak barneratzen dituen testamen tuari bakarrik; hortaz, ondare xedapenik ez duen testamentu formal hutsak ez du harako ondorerik sortzen.

36. Izaera Esan berri dugunez, testamentua da oinordetzaren kausatzaileak egindako borondate aitorpena. «Borondate aitorpen» esakunea erabiltzean, modu inpli zituan adierazten da testamentua egintza juridikoaren kategorian sartzen dela, bereziki, negozio juridikoaren kategorian; izan ere, antolamendu juridiko ak testamentugileari bidea ematen dio, muga batzuen barruan, oinordetzaren eraentza eta ondoreak arau ditzan. Testamentua negozio juridikoa dela esa ten bada ere, kalifikazio hori baliabide zientifiko edo sistematiko hutsa da. Espainiako Zuzenbidean, horrek ez du zuzenean ondoriorik sortzen, negozio juridikoaren kategoria ez baita arauzko kategoria, teoria edota kontzeptu hu


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA tseko kategoria baizik. Horregatik, ezin da esan berberak direla negozio juri dikoen multzo zabal bati (hots, kontratuei) buruzko eraentza eta testamentuari buruzkoa. Testamentuak, kontratuekin alderatuz gero, berezitasun ugari ager tzen ditu eta, horren ondorioz, kontratuei buruzko eraentza tentu handiz eta modu murrizgarrian erabili behar da testamentuari buruzko arauketaren hu tsuneak betetzeko. Kontratuei buruzko eraentza analogiaz aplika dakioke tes tamentuari, kontratuaren eta testamentuaren ratioa berbera denean; horretan, ez da nahikoa kontratua eta testamentua negozio juridikoak izatea. Testamentua mortis causa negozio juridikoa da; hala ere, ez da Espai niako antolamendu juridikoak arautzen duen mortis causa negozio juridiko bakarra (horretan, badira mortis causa dohaintzak, baita oinordetza itunak ere; horiek esparru murriztuan agertzen dira, hots, kasu zehatzetan bakarrik, berbarako, familiaren nekazaritzako ustiategien kasuan edo foru antolamendu batzuetan). Mortis causa negozioa den heinean, testamentua testamentugilea ren heriotzari begira egin ohi da; laburlabur, testamentuak ondoreak sortzen ditu testamentugilea hildakoan. Testamentua egilesten da, beraz, testamentu gilea bizirik dagoenean; baina, ondoreak sortzen ditu, testamentugilea hil eta gero. Berezitasun horrek dudamudak eragin ditu, eta hori azaltzeko bide des berdinak erabili dira. Iritzirik egokienaren arabera (horri eusten diote JOR DANO BAREAk eta uste berekoak diren beste autore batzuek ere, adibidez, LACRUZek), testamentua burutzen da, testamentugileak hori egilesten duen unean. Testamentuaren eraginari dagokion aldean, ordea, bi une bereizi behar dira: testamentugileari dagokionez, testamentuak eragina du hori


egilesten den une berean; gainontzekoei buruz, testamentuak ez du inolako eraginik oi nordetza irekitzen den unera arte, alegia, testamentugilea hil arte. Horregatik, testamentuan onuradun izendatuek ez dute oinordetza igurikimenik, esangura hertsian, testamentugilea bizi den artean; onuradun horiek ezin dute kautela zein artatze egintzarik gauzatu, etorkizuneko oinordetzari begira (bestelakoa ezartzen du KZren 1121. artikuluak, baldintzapean jarritako betebeharren ka surako). Kontrara, testamentua egilesten den unean testamentuak izaterik duenez gero, une hori aintzat hartu behar da testamentugilearen gaitasuna az tertzeko (665 eta 666. artikuluak), testamentuaren interpretazioa egiteko (675. art.) eta abarretarako.

37. Ezaugarriak KZk emandako arauketari helduz, testamentuaren oinarrizko ezaugarri batzuk aipa daitezke; edonola ere, ezaugarri horiek guztiak ez dira agertzen Espainiako lurraldean diren gainerako antolamendu zibiletan.

A) Alde bakarrekoa Kontratua ez bezala, testamentua alde bakarreko negozioa da. Negozio horretan ez dute bi alderdik parte hartzen, ezpada testamentugileak bakarrik, testamentua egilesteko: testamentugilearen borondateak eratzen du testamen tua. Testamentuak barneratzen du, bada, testamentugilearen borondatea baka rrik; testamentu bidez ez da gauzatzen borondateen arteko adostasunik (ez da horrela gertatzen, ordea, oinordetza itunetan). Testamentugileak bere boron datea testamentuan aitortzen du eta borondate horrek berez


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA eratzen du tes tamentua. Testamentua egintza perfektua da, testamentugileak borondate hori aitortzen duen unetik eta, aitorpen hori egiteko, legez agindutako formali tateak bete behar dira. Testamentu mota gehienetan, beste pertsona batzuen eskuhartzea beharrezkoa bada ere (notarioa, lekukoak), horiek ez dute jardu ten borondate aitorpenaren jasotzaile moduan. Taxu berean, ez dira aitorpen horren jasotzaile, oinordetzaren zioz onuradun bilakatzen direnak, horiei ez baitzaie eman behar aitorpenaren berririk. Onuradunok, hala denean, izenda pena onartu behar dute, baina onarpen hori ez da testamentuan barneratzen, egintza juridiko gisa. Hari horretan, testamentua alde bakarreko egintza da eta ez zaio inori jakinarazi behar; testamentuak ondoreak sortzen ditu, per tsona horiek testamentuaren berririk izan zein ez.

B) Formala. Testamentuzko memoriak Testamentuaren bidez oinordetza antolatzen da, testamentugilea hiltzen denerako. Oinordetza irekitzen den unean ezin da testamentugilearengana jo, testamentuan barneratutako zehaztapenen norainokoa argi dezan. Bestalde ere, testamentua alde bakarreko egintza denez gero, betekizun formalak izan behar ditu, betekizun horien bidez agertarazten baita, ahalik eta ziurren, tes tamentua egiletsi dela. Gainera, testamentugileak bere borondatez eskubideak eratxiki edo betebeharrak eta zamak ezar diezazkieke oinordekoei (horiek ez dute parterik hartzen testamentuaren eraketan) eta horiek testamentuan eza rritako erregelen menpe geratzen dira. Horregatik, testamentugilearen boron dateari finkotasuna eman behar zaio eta, horretarako, testamentugilea behar


tzen da bere borondatea forma solemnean adieraz dezan. Formalismo kutsu hori Kode Zibilak arautzen dituen testamentu mota guztietan agertzen da, nahiz eta kasuankasuan formaren betekizunak eta horien zorroztasuna des berdinak izan. Formalismoa da testamentuaren oinarrizko berezitasuna; hori dela eta, KZren 687. art.ak deuseztzat jotzen ditu lege formalitateak bete gabe egiletsi diren testamentuak. Formalismo horren ondorioz, 672. artikuluak dio testamentuzko memori ak deusezak direla erroerrotik; salbuespen gisa, memoria horiek testamentu olografoaren betekizun formalak eta materialak badituzte, horrelako testa mentuen balioa izan dezakete. Aurreko eraentzan, testamentugileak memoria horiek erabili ahal zituen testamentuan barneratutako xedapenak osatzeko; formaren aldetik, memoria horiek testamentuak baino betekizun gutxiago zu ten eta testamentugileak berentzat erreserbatu behar zuen memoria horiek egiteko ahalmena, testamentua egilesteko unean. Gaur egun, memoriok bali ozkoak dira Katalunian (KatOKren 123. art.) eta Nafarroan (NFBren 196. legea eta ondorengoak) bakarrik.

C) Pertsona batek bakarrik egindakoa. Testamentu mankomunatua KZren arabera, testamentuzko borondatea bakarkakoa izan behar da, hau da, testamentugileak berak bakarrik egin behar du testamentua; bi pertsona edo gehiagok ezin dute, aldi eta egintza berean, testamenturik egin (testamen tu mankomunatua, 669. art.ak debekatzen duena). Bide bertsuan, oinordetza itunak debekaturik daude (1271. art.). Testamentugileak berak bakarrik anto latzen du oinordetza; hori ez da erregela formal hutsa, horrekin bermatzen baita testamentugilearen borondatea independentziaz


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA eta askatasunez eratzea. Ordena publikoko autua den heinean, espainiarrek atzerrian egiletsitako testa mentu mankomunatua ere deuseza da, nahiz eta testamentu hori baliozkoa izan, testamentua egiletsi den tokiko legeen arabera (733. art.). Kode Zibila egin aurreko Zuzenbidean, testamentu mankomunatua onartu zen. KZk testamentu mota hori desagertarazteko joera agertu zuen, Frantzia ko KZren ereduari helduz. Horretarako, orotariko arrazoiak izan ziren, hala nola, testamentugilearen borondatea erakarria izateko arriskua, testamentugi leak duen askatasunaren urripena eta maula gertatzeko arriskua (bi pertsonak testamentu mankomunatua egiletsi ondoren, horietako batek, berak bakarrik, bere zatia ezezta baitzezakeen). Arrazoi horiek bananbanan eragin eskasa ba zuten ere, guztiek batera debeku hori ezartzeko irizpidea agertu zuten. Kode an egindako aldaketaz ohartuz, kodegileak eraentza iragankorra arautu zuen Kode Zibila argitaratu aurretik egiletsitako testamentu mankomunatuen gai nean (ikus KZren 2. x. i.). Debeku hori ezartzen zaie, nola testamentu mankomunatuei (horietan, pertsona batek baino gehiagok testamentu bera erabiltzen dute euren azken nahia egilesteko; borondate horiek elkarren artean independenteak dira, batak bestea baldintzatu gabe), hala zenbait testamentugilek modu koordinatuan xe daturiko borondatea agertzen duten testamentuei, borondate horiek elkarren artean menpekoak izanik. Testamentu mankomunatuak bakarrik daude debe katurik. Debeku horrek ez ditu ukitzen pertsona batzuek bananbanan eginda ko testamentu independenteak, nahiz eta pertsona horiek euren artean hitzar men desberdinak egin (konparaziorako, testamentua egiteko


erregela berberak betetzea, euren borondateak elkarren menpekoak egitea, elkar jaraunsle izen datzea eta abar). Testamentu mankomunatuaren kasuan, testamentu bakar bat agertzen da eta, testamentu horretan, pertsona desberdinen mortis causa xe dapenak barneratzen dira. Testamentu mankomunatua egiteko debeku orokor horrek salbuespen as ko ditu Espainian. Ulerbidez, Zuzenbide erkidean, 1981eko abenduaren 24ko Legeak ezkontideei aukera ematen die (salbuespenez, Kode Zibila aplikatzen den lurraldean) testamentu ireki mankomunatua egilesteko, familiaren neka zaritzako ustiategiaren gain oinordetza antola dezaten. Harako testamentua ren ezeztapena bi ezkontideek batera egin behar dute, ezkontideak dibortziatu edo banandu direnean salbu; hala denean, ezkontide batek bakarrik ezezta dezake testamentua, ezeztapen hori beste ezkontideari jakinaraziz (22. art.). Foru antolamendu batzuetan ere testamentu mankomunatuak onartzen di ra. Aragoin, berbarako, ezkontideen arteko testamentu mankomunatua onar tzen da (ArZZKren 94.etik 97.era arteko art.ak). Nafarroan ere, ermandadeko testamentu izenekoa arautzen da; testamentu hori testamentugile desberdinek egilesten dute eta horiek ez dira zertan elkarren senide izan (NFBren 199.etik 205.era arteko legeak).

D) Bereberezkoa Testamentua, pertsona batek bakarrik egindakoa izateaz gain, bereberez ko egintza da; gainontzekoek ezin dute parterik hartu, testamentu negozioa osatzeko. Gainontzeko horiek, berriz, aholkuak eman


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA diezazkiokete testamen tugileari eta gainontzeko horien ardurapean jar daiteke testamentuan adiera zitako borondatearen betearazpena edo testamentugileak agindutako egintzen betepena (albazea, kontularibanatzailea). Gainontzekoen borondateak, beraz, ezin du testamentugilearen borondatea osatu, hau da, ezin ditu oinordetza bi deratuko duten erregelak zehaztu; horretara, debekaturik dago testamentua gainontzekoaren erabakimenaren menpe uztea eta testamentua egiteko ahalor dea ematea, komisarioa izendatuz. KZren harira, testamentua egiteko ahalme na ezin da eskuordetu. KZren 670. artikuluak beren beregi debekatzen du gainontzekoaren eskuhartzea, bai testamentuaren eraketan, bai oinordekoen izendapenean (eta testamentugileak egindako izendapenari eusteko egintze tan), bai eta testamentugileak izendatutako pertsonei eman beharrekoa zehaz tean. Hortaz, debeku hori ezartzen da, testamentuaren bereberezko izaeraren ondorioz, arau horrek zehazten duen moduan. Horren inguruan ere, KZk eza batu egin du Gaztelako Zuzenbideak komisario bidezko testamentuari buruz araututako esparru urria eta 2. x. i.ean zehazten du horren eraentza iragan korra. Horrenbestez, debekaturik daude testamentuaren eraketa gainontzekoen erabakimenaren menpe uztea eta komisario bidezko testamentua; debeku hori ezartzen zaie Zuzenbide erkidearen menpe diren subjektuei. Bada, Foru zu zenbide gehienetan onartzen da nolabait komisario bidezko testamentua, mo du mugatuan zein zabalean. KatOKren 148. artikuluaren arioan, alarguna komisario izenda daiteke; komisarioak jaraunslea aukera dezake, bi ezkonti deen ondorengoen artean, eta jaraunspenaren zatiak eslei ditzake,


berak egoki deritzon moduan. Komisarioak aukera edo esleipen hori agertarazi behar du testamentuan bertan, jaraunsletzan edo eskritura publikoan. Balear Uhartee tako Konpilazioaren arabera, Mallorcan eta Menorcan, izendatuari eratxiki dakioke (gozamendun tituluaren bidez izendatua izan bada ere) oinordekoak hautatzeko ahalmena, bai eta testamentugilearen edo komisarioaren senideen artean ondasunak banatzekoa ere (18. art. eta ondorengoak). Eivissan eta For menteran, Katalunian erabilitako formaren antzekoa onartzen da. Aragoiko Zuzenbidean, alarguna komisario izenda daiteke, fiduzia arruntaren bitar tez; horretan, komisarioak testamentugilearen oinordetza antola dezake, testa mentugilearen ondorengoen eta laugarren gradurainoko odolkideen artean (ArZZKren 110 eta ondorengo art.ak). Aiurri berean, etxearen oinordetza ze hazteko, fiduzia kolektiboa ezar daiteke, komisarioak edo fiduziarioak kausa tzailearen bi senide edo gehiago izanik (114 eta ondorengo art.ak). Bizkaian ere, komisario bidezko testamentua onartzen da eta, horretan, komisarioa ez da derrigor kausatzailearen senide izan behar (BAFZZKren 15. art. eta on dorengoak). Nafarroan, oinordetza fiduzia ezar daiteke, fiduziarioak ez direla zertan senideak izan (NFBren 281 eta ondorengo legeak). Zuzenbide erkidean, salbuespenez eta horri dagokion aplikazio esparruan, 1981eko abenduaren 24ko Legeak onartzen du testamentugilearen ezkontidea komisario izendatzea, familiaren nekazaritzako ustiategiaren oinordetza anto la dezan. Komisarioak ustiategiaren oinordekoa bakarrik izenda dezake eta, gehienetan, oinordeko hori derrigorrezko jaraunsleen artean izendatu behar du. Testamentu irekia erabili behar da komisarioa izendatzeko (ikus 23 eta ondorengo art.ak). KZk berak ere salbuespenak edo murrizketak ezartzen di


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA tu, testamentu bidezko oinordetzan gainontzekoak izan dezakeen eskuhar tzeari ezarritako debekuaren inguruan. Lehenengo eta behin, 671. art.aren arabera, gainontzekoaren ardurapean jar daiteke testamentugileak pertsona multzo bati (hau da, bananbanan izendatu ez diren pertsonek osatutako mul tzoari) utzitako zenbatekoak banatzea. Hortaz, hori ez da 670. artikuluari egindako salbuespena; artikulu horrek komisarioa hautatzea debekatzen du, komisario horrek banaketa egin behar duenean bananbanan izendatutako oi nordekoen artean. Bide beretik, gainontzekoak pertsona horien artean aukera ditzake jaraunspenaren onuradunak. Agidanean, ahalmen hori erabiliz, gai nontzekoak diru kopuruak bakarrik bana ditzake. Salbuespen argiagoa da Ko de Zibilaren 831. artikuluak arautzen duen kasua; artikulu horrek, 830. art.ak hobekuntzako zatian komisarioa izendatzeko ezartzen duen debekua aipatu eta gero, ondoko salbuespena adierazten du: alargunaren ardurapean jar dai teke bi ezkontideen semealabei hobetzeko ahalmena; eskuordetze hori ezkon tzako itunetan hitzar daiteke, bai eta testamentuan agindu ere. Zalantzazkoa bada ere —esparru objektiboari buruzko interpretazioaren arabera—, testa mentuaren bereberezko izaeraren salbuespentzat jo daitezke zurtz eta onbi dezko ordezpenak (775 eta 776. artikuluak); hala izan dadin, ulertu behar da ordezkoak antolatzen duela ordeztuaren ondasun guztien oinordetza. Modu mugatuan, 670. art.aren salbuespen dira 875 eta 876. art.ek arautzen dituzten kasuak ere. KZren 670. art. urratzen duten testamentuak edo klausulak deusezak dira erroerrotik; deuseztasun hori ordena publikokoa da eta, ondorenez, deusezta sun horri aplikatu behar zaio KZren 733. art.ak testamentu mankomunatuari buruz xedatzen duen erregela bera.


E) Ezeztakorra. Ad cautelam klausulak Testamentua da testamentugilearen azken nahia barneratzen duen egin tza; testamentuaren bitartez, testamentugileak bere oinordetza antolatzen du mortis causa. Hala ere, testamentuak testamentugilearen azken nahia benetan barneratzen duen egintza izateko, testamentura bildu beharko litzateke hil zorian den pertsonaren borondatea. Testamentuak testamentugilearen azken nahia barneratzen duela esaten denean, adierazi nahi da testamentugileak, bi zirik dagoen bitartean, bere borondatea nahi duen modura alda dezakeela (le geak ezarritako mugen barruan), bere bizitzaren azken unera arte. Hori dela eta, testamentua egilesten den unean, testamentuak barneratzen du testamen tugileak une horretan izan duen azken nahia eta hori irmo bihurtzen da, testamentugileak nahi hori aldatzen ez duenean bakarrik. Hori horrela da, tes tamentua ezeztakorra delako, eta KZren 737. artikuluak ezeztakortasun hori adierazten du hitzez hitz. Testamentugilea hiltzen bada eta, hil aurretik, ez badu berak (bizi izan den bitartean) egiletsitako testamentua ezeztatu, testa mentu horrek barneratzen duen borondatea da, ikuspuntu juridikotik, kausa tzailearen azken nahia. Hala gertatzen da, testamentugileak berak ez duelako testamentua ezeztatu, horretarako askatasun osoa izan arren. Testamentugi leak benetan izan duen azken nahia eta testamentuak barneratutakoa desber dinak izan arren, benetako nahi horrek ez du eraginik, ez bada testamentu bidez adierazia izan. Testamentua ezeztakorra da eta, horren bidetik,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentugileak askata sun osoa du berak aurretiaz egiletsi duen testamentua ezeztatzeko. Gainontze ko batek edota testamentugileak berak ezin dute askatasun hori ukatu, ezta mugatu ere. Horixe da 737. artikuluaren esangura: testamentua eta horretan barneraturiko xedapenak ezeztakorrak dira, nahiz eta testamentugileak horiek ez ezeztatzeko asmoa adierazi. Testamentua ezeztatzeko ahalmena askea de nez gero, ad cautelam izeneko klausulak ez dira kontutan hartzen (KZren 2. x. i.), aurreko Zuzenbidean onartuak izan baziren ere. Horrelako klausulak zi rela bide, testamentugileak baldintzapean jar zezakeen aurreko testamentu bat ezeztatzeko aukera, esaterako, geroko testamentuan hitz, zeinu edo klabe be reziak barneratzeko beharra.

38. Testamentua egiteko gaitasuna A) Gaitasun orokorra Testamentua borondatezko egintza da eta, horren zioz, testamentugileak behar besteko adimen eta borondatezko gaitasun naturala izan behar du, egin tza aske eta kontzientea gauzatzeko. Horregatik, gizaki orok ez du testamen tua egiteko gaitasunik (testamentifakzio aktibo izenekoa): edozein subjektuk borondatezko egintza gauzatzeko eragozpen natularak baditu, subjektu horrek ezin du testamenturik egiletsi. Horren inguruan, Espainiako antolamendu ju ridikoak erregela orokorra ezartzen du: 662. art.aren arabera, ÂŤtestamentua egin dezakete legezko debekurik ez duten pertsona guztiekÂť. Erregela hori orokorra da esangura hertsian; hortaz, testamentua egiteko ezgaitasunak sal buespenekoak dira: ezgaitasunik izan dadin, legeak berariaz edo


argi eta garbi ezarri behar ditu ezgaitasun horiek; horrez gain, legeak ezarritako ezgaitasu nak ezin dira analogiaz aplikatu. Manu horren hitzezhitzezkotasunetik atera daiteke testamentugileak tes tamentua egiteko gaitasuna duelako presuntzio orokorra. Presuntzio hori iu ris tantum erakoa da, presuntzioa ezerezean utz daitekeelako, horren aurkako frogaren bidez. Jurisprudentziaren esanetan, froga hori bete, nabari eta osoa izan behar da (ikus, besteak beste, 1987ko martxoaren 10ean eta 1988ko irai laren 26an emandako epaiak). Testamentua egiteko gaitasunaren aldeko pre suntzio horri buruz, esan ohi da favor testamenti printzipioaren agerpena dela; bada, legeak testamentua begi onez ikusten du eta testamentua gauzatze tzeko bidea errazten du, ab intestato oinordetzaren gaineko erregelen aplika zioa baztertuz (KZren 658 eta 912. art.ak). Pertsona fisikoek bakarrik egilets dezakete testamentua, pertsona horiek soilsoilik eragin baitezakete mortis causa oinordetza. Lerro orokorretan, gai tasun juridikoaren eta jarduteko gaitasunaren arteko bereizketa ezin aplika daiteke testamentuaren gaian; testamentua egiteko gaitasunik ez dutenek ezin dute testamenturik egiletsi euren lege ordezkariaren bitartez; salbuespen gisa, gogoan izan behar da zurtz eta onbidezko ordezpenei buruz geroago adiera ziko duguna. Ondorenez, testamentua egiteko gaitasunik ez duenaren oinor detza gauzatuko da, ab intestato oinordetzaren erregelen bidetik. KZren 666. art.ak beren beregi adierazten duenez, testamentua egiteko gaitasuna aztertu behar da, testamentua egilesten den unean bertan. Heriotza ren unean testamentugileak izandako egoerak, beraz, ez du garrantzirik, his


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA torian zehar bestela izan ez bada ere. Esangura horretan, testamentugileak testamentua egiteko unean ez badu gaitasunik izan, testamentu hori deuseza da, nahiz eta testamentugileak geroko une batean gaitasuna eskuratu. Geroko une horretan testamentua berariaz ezeztatzen ez bada ere, ezin uler daiteke testamentu hori baliozkotu edo baieztatu denik. Ideia hori berori agertzen du 664. art.ak: testamentugileak bera zoratu aurretik egindako testamentua ba liozkoa da. Horren guztiaren ondorioz, testamentua aurkara daiteke testamentugileak gaitasunik ez duela frogatuz. Froga hori nahikoa izan behar da gaitasunari buruzko presuntzioa ezerezean uzteko eta, gainera, froga horren bidez egiaz tatu behar da testamentugileak ez zuela gaitasunik izan, testamentua egiles teko unean. Dena den, 664. art.ari helduz, zantzurik izan daiteke, testamentua egilesteko unean testamentugilearen ezgaitasunari buruz: testamentua egiletsi eta gero adierazten bada testamentugilea ezgaia dela zorotasunaren ondorioz, ulertuko da testamentua egiteko unean ere testamentugilea zoraturik zegoela eta, beraz, ezgaia zela.

B) Gaitasunik gabeko subjektuak KZren 663. art.ak dioenez, ez dira testamentua egiteko gai, batetik, ha malau urtekoak baino gazteagoak eta, bestetik, ohikotasunez edo aldianaldi an zentzutasunik ez dutenak.

a) Adina Orokorrean, eta sexuen arteko bereizkeriarik egin gabe


(aurretiaz gerta tzen zen moduan), testamentifakzio aktiboa eskuratzen da hamalau urte be tetakoan. Adin horrek gogora ekartzen du aurreko Zuzenbidean pubertaroa zehazten zuen adina; adin hori txikia da oso eta horrek agerian jartzen du favor testamenti printzipioa. Salbuespenez, testamentu olografoa egilesteko, adin nagusitasuna behar da (688. art.), testamentu olografoa egilesteko unean ez baita inolako kontrolik testamentugileak une horretan duen gaitasunaren gainean. Begien bistan denez, jarduteko gaitasun osoa lortzeko adina baino txikia goa da testamentua egiteko adin orokorra eta testamentuaren izaera bereziak bidezkotzen du hori: testamentua mortis causa egintza da, testamentugilea rentzat ondore kaltegarririk ez dakarren egintza, alegia. Horrez gain, testa mentugilea, gehienetan, adin nagusiko bilakatzen da hil aurretik eta horrek gaztegaztetan egiletsitako testamentua ezezta dezake, bizirik dagoen artean.

b) Zentzutasuna Ohikotasunez edo aldianaldian zentzurik ez duenak ezin du testamentu rik egiletsi. Egoera hori egitatezkoa da eta egoera horretan den subjektuak ezin du testamenturik egiletsi, subjektu horrek ulertzeko eta nahi izateko gai tasun naturalik ez duelako. KZk horri buruz egiten duen balorazioa egitatezko inguruabarretan oinarritzen da, adinaren inguruan zehaztutakoa ez bezala: hamalau urtekoa baino gazteagoak ezin du testamenturik egiletsi, horretara ko gaitasun naturala izan arren; beste kasu horretan, aldiz, gaitasun naturalak zehazten du pertsona batek testamentua


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA egiteko gaitasuna duen ala ez. Bestela esateko: testamentifakzio aktiboari dagokionean, legegileak ez du ezgaitasuna kontutan hartzen, testamentua egilestea eragozten duen status gisa. Ohikotasunez zentzutasunik ez duen subjektuak bere burua gobernatzeko beste gaitasunik ez badu, subjektu hori ezgaitua izan behar da (KZren 200. art.). Hala denean, 210. art.aren arabera, ezgaitasun epaiak ezgaituari testa mentifakzio aktiboa ken diezaioke; aukera hori 665. art.ak jasotzen du igarri igarrian, artikulu hori abenduaren 20ko 30/1991 Legean barneratzen dela. Testamentua egiteko berariaz ezgaitua izan den horrek ezin izango du tes tamenturik egiletsi, ezta 665. art.ak adierazitako bidean ere (bide horri buruz jarraian arituko garela). Ezgaitasun epaiak ez badu testamentifakzioari bu ruz ezer adierazten edo testamentifakzioa beren beregi eratxikitzen badu, ezgaituak testamentua egilets dezake; hala ere, lehenengo kasuan ezgaituak baldintza batzuk bete behar ditu. Bestalde, ohikotasunez edo aldianaldian zentzutasunik ez duen subjek tuak (hipnotismoa, mozkorkeria, aparteko urduritasuna, edo istripu nahiz gai xotasunaren ziozko zorabioa dela medio) ezin du testamenturik egiletsi, nahiz eta subjektu hori ezgaitua izan ez. Horren egoera egitatezko inguruabarra da; auzitegiek balora dezakete inguruabar hori eta betebetean frogatu behar da, gaitasunari buruzko presuntzioa ezerezean uzteko.

c) Testamentua egiteko ezintasuna duten subjektuak Lehen aztertu ditugun kasuetan diren subjektuek bakarrik ez dute testa


mentua egilesteko gaitasunik. Halaber, testamentuak testamentugilearen bo rondate aitorpena barneratu behar du; horregatik, testamentu mota batzuetan bete behar diren formalitate berezien karioz, subjektu jakinek ezin dute tes tamenturik egiletsi, konparaziora, subjektuok ezin dutenean euren borondatea agertu legeak agintzen duen moduan edo ezin denean egiaztatu subjektuok benetan duten borondatea eta testamentuan barneratutakoa bat bera direnik. Ildo horretan, 708. art.aren esanetan, ezin dute testamentu itxirik egiletsi itsuek eta irakurtzen ez dakitenek edo irakurri ezin dutenek. Eta horren arra zoia hauxe da: pertsona horiek ezin dute egiaztatu eurek benetan izan duten borondatea testamentuazal baten barruan sartutako agirian adierazi denik. Testamentu olografoaz denaz bezainbatean, KZk horren inguruan ezer arautzen ez badu ere, badirudi testamentu hori ezin dutela egiletsi idatzi ezin dutenek edo idazten ez dakitenek, testamentu olografoa testamentugileak be rak eskuz idatzi behar duelako osoosorik (688.2. art.ak agintzen du autogra fia hori). Horrelako testamentuetan, bereziki aztertu izan da itsuaren kasua. Itsuak ez badaki ikur kaligrafikorik idazten edo ezin badu horrelakorik idatzi, ezin du antza denez testamentu olograforik erabili; itsuak idatzi ahal badu, ordea, ez dago eragozpenik harako testamentua erabil dezan. Kasu horretan, testamentuan erabili den idazkeraren egilegoa ezbairik gabe eratxiki behar zaio testamentugile itsuari, autografiaren bidez zehazten baita testamentugi learen identitatea; hortaz, Braille sistema erabiliz idatzi den testamentua ez da baliozkoa. Orokorrean, testamentu mota guztiei dagokienez, eztabaidagarria da gor mutu analfabetoak testamenturik egin dezakeen ala ez. Legeak ez dio deus ere horren inguruan; autore gehienek uste dutenez,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA subjektu horiek ezin dira komunikatu legeak onartutako bideetatik eta, horren ondorioz, ezin dute tes tamenturik egiletsi. Gormutu analfabetoek ezin dute testamentu itxirik egile tsi (708. art.); gainera, ezin dute testamentu olografoa erabili, ez dakitelako idazten. Zalantza egin da, aldiz, testamentu irekiari buruz; 695. art.ak agin tzen duenez, testamentugileak notarioari hitzez zein idatziz adierazi behar dio bere borondatea eta notarioak testamentua irakurri eta gero (testamentugileak irakurtzen ez dakien kasuetan), testamentugileak bere adostasuna eman behar du. Gormutu analfabetoak ezin du hitzik egin, ezin du idatzi eta ezin du bere kabuz ulertu notarioak irakurritako testua; arrazoi horiek guztiek dakarte gor mutu analfabetoek testamentu irekia egilesteko duten ezintasuna. Kasu ho rrek badu antzekotasunik beste honekin: testamentugileak bere borondatea adierazten duenean notarioak ez dakien hizkuntzan (1987ko irailaren 23ko ebazpena); horrelako kasuetan, interpretatzaile batek esku hartu behar du, tes tamentugilearen borondatea itzul dezan notarioak dakien hizkuntza ofizia lera (684. artikulua, 30/1991 Legeak berridatzia). Hala izanez gero, gormutu analfabetoak, interpretatzailearen laguntzaz, testamentu irekia egilets dezake, gormutu hori komunika baitaiteke keinuen lengoaia erabiliz. Zernahi gisaz, badira eragozpenak manu hori aplikatzeko; manu horrek dioenez, testamen tua bi hizkuntzetan idatzi behar da eta keinuen lengoaia ezin da idatziz adie razi. Nondiknahi begira dakiola ere, kasu hori esangura hertsiko ezgaitasun kasua ez denez gero, baliozkoa izango litzateke gormutu analfabetoak atze rrian (hain zuzen, horrelako testamentuak onartzen dituen tokian, adibidez, Italian) egiletsitako testamentua; kasu horretan,


testamentua egilesteko tokian indarrean den legeria bete beharko litzateke: egintzaren formari buruzko ka sua da (KZren 11.1. art.), baina ez gaitasunari buruzkoa (KZren 9.1. art.). Hortaz, testamentuari aplika dakioke hori egilesten den tokiko legea, PUIG FERRIOLek aditzera eman duenez. Testamentugilearen komunikazio gaitasunak akatsik duenerako, legeak formalitate bereziak ezartzen ditu, testamentu mota jakinak egilesteko; forma litate horiek kasuankasuan aztertuko ditugu, testamentu motak azaltzen di tugunean.

d) Gaitasunaren balorazioa eta horren agerpena Notariotestamentuetan, notario eskuesleak (berak eta ez, ordea, lekuko ek) egiaztatu behar du testamentugileak testamentua egiteko gaitasun naturala duen; hori eratortzen du 685.1. art.ak, artikulu hori 30/1991 Legeak berri datzi izan duela. Heriotza arriskuan eta izurritean egindako testamentuetan, testamentua egilestean bertan dauden lekukoek egiaztatu behar dute testamen tugileak behar besteko gaitasuna duen (30/1991 Legeak 685.2. art.ari eman dako idazkera berriaren arabera). Jurisprudentziak eragin handia eratxikitzen dio notarioak emandako balorazioari, batez ere, balorazio horretan adieraz ten denean testamentugileak behar besteko gaitasuna baduela; gainera, horrek indartzen du gaitasunari buruzko presuntzioa. Balorazio horretan ere, azter tzen da testamentugileak testamentua egiteko behar besteko adina duen edo testamentugileak zentzuzkotasunez jokatu duen testamentua egilesteko unean. Notariotestamentuetan, notario eskuesleak idatziz


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA agertarazi behar du bere ustez testamentugileak gaitasun nahikoa baduela (ezetz uste badu, ezin du testamentuaren egilespena eskuetsi). Notarioak egindako adierazpen hori testamentuan bertan eransten da, testamentua irekia denean (696. art.); testa mentua itxia bada, ordea, egilespen aktan (707.4. art.). Testamentugileak tes tamentua egilesteko gaitasunik duen ala ez egiaztatzeko betebehar horrek for malitate bat erakartzen du eta notarioak formalitate hori derrigor bete behar du, testamentua deuseza baita halakorik gabe (ikus 1982ko urriaren 7an eta 1986ko ekainaren 21ean emandako epaiak).

C) Ezgaituaren testamentua Abenduaren 20ko 30/1991 Legeak 665. art.ari emandako idazkera berria ren arabera, erregela bereziak ezartzen dira, judizio bidez ezgaituak izan dire nek testamentua egilets dezaten ahalbideratzeko. Horrela, legez nagusiarazten da manuaren aurreko idazkerak agertzen zuen irizpidea, manu horrek balioz kotzat jotzen baitzuen zoroak burua argi zuenean egiletsitako testamentua. Arau horren bidetik, judizio bidez ezgaitua izan den subjektuak notariotesta mentua egilets dezake, ezgaitasun epaiak ez dioenean ezer testamentifakzio aktiboari buruz; horretarako, bi adituk aldez aurretik ezgaitua aztertu eta gai tasunik duen zehaztu behar dute, euren jakintzaren arabera. Ezgaituak behar besteko gaitasun naturala izan behar du, testamentua egilestean. Gaitasun hori izan dezake, batetik, burua argi duenean nahiz gai xotasuna aldi baterako desagertu denean eta, bestetik, gaixotasuna betiko de


sagertu arren, epaileak ez duenean ezgaitasunari buruz beste adierazpenik eman. Hortaz, ezin da buru argialdiari buruz bakarrik hitz egin. Bi aditu hori ek aztertu behar dute testamentugileak testamentua egilesteko unean zentzuta sunik duen ala ez. Notarioak izendatu behar ditu adituok. Gainera, ezgaitasun epaia izan behar da, baina horrek ez du ezer adierazi behar ezgaituaren testamentifakzio aktiboari buruz. Testamentifakzio hori be rariaz onartzen bada, ez da 665. artikulua aplikatzen, arau orokorrak baizik. Ezgaitasun epaiak ezgaituari beren beregi kentzen badio testamentua egiteko gaitasuna, orduan ezgaituak ezin du inola ere testamenturik egiletsi, debeku hori desagertarazten ez den artean; horretara, ez da 665. art. ezartzen, egun duen idazkeraren arabera (alde horretan, kritikak egin dakizkiokeen arren). Ezgaitua izan ez den pertsonari ezin zaio manu hori aplikatu, nahiz eta per tsona horrek zentzuzkotasunik izan ez. Pertsona horrek testamentua egin de zakeen ala ez zehazteko, arau orokorrak erabili behar dira eta, horien arabera, notarioak ezar ditzake testamentua egilesteko unean bi lekuko bertan egoteko beharra eta lekukook adituak izateko beharra (697.3. art.). Adituek testamentugilea aztertu behar dute, horrek testamentua egiletsi baino lehen, eta pertsona horrek testamentua egiletsi behar du adituek azter keta egin eta jarraian; bestela, adituen irizpenak ez luke eragingarritasunik izango. Adituek testamentuaren egilespenean esku hartu behar dute (698.2. art.), bai eta testamentua sinatu ere (695.1. art.). Notarioak testamentuaren egilespena eskuesten du, adituen iritziz pertsona horrek testamentua egiteko gaitasuna duenean bakarrik; halakoetan ere, gerta daiteke notarioa ados ez egotea irizpen horrekin eta, ondorenez, testamentuaren egilespenari eskuespe nik ez ematea.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Hori guztia notariotestamentu irekiari aplikatu ahal zaio, baina, autore gehienen aburuz, hori ez da batere erabilgarria testamentu olografoa egilesten denean. Eztabaidan da, berriz, testamentu itxiari dagokionean, legeak ez baitu horri buruz ezer arautzen. Edozein modutara ere, badira arrazoiak ondokoa ulertzeko: judizio bidez ezgaitua izan denak testamentu itxia egilets dezake, horretarako behar besteko gaitasun naturala badu eta ezgaitasun epaiak ez ba du testamentifakzioaren gainean ezer adierazi. Bide berean, ezgaitasun epaiak zorotasunari buruz eratortzen duen presuntzioa ezerezean uzteko, 665. art.ko tramitea bete daiteke. Edonondik begira dakiola ere, tramite hori ez da derri gorrezkoa (testamentu irekiaren kasuan salbu); izatez, erabat zaila da adituek baieztatzea testamentugileak gaitasunik izan duen ala ez, testamentuazal ba tean sartutako agiria idatzi den unean. KZren 665. artikuluaren harira egiletsitako testamentuak bere alde du tes tamentugilearen gaitasunari buruzko presuntzioa; presuntzio horrek iuris tan tum erako eragina duenez gero, ezerezean utz daiteke, horren aurkako froga egiten bada (1959ko ekainaren 2ko epaia). Testamentu irekiari dagokion al dean, manu horrek formalitateak ezartzen ditu eta, formalitate horiek betetzen ez badira, testamentua deuseza da. Gainerako testamentu motei buruz, manu horrek ezerezean uzten du ohikotasunez zentzutasunik ez dutenek testamen tua egiteko duten ezgaitasunari buruzko presuntzioa; presuntzio hori ezgaita sun epaiak ezartzen du, bai eta 663. art.ak eratorri ere.

39. Testamentu borondatea eta horren akatsak A) Testamentu borondatea


Legeak testamentugileari bidea ematen dio, etorkizunerako xedapen egin tzak ezar ditzan; bide hori testamentua da eta horretan testamentugileak bar neratzen ditu bere titulartasunak eratxikitzeko erregelak eta moduak, bera hiltzen denerako. Testamentugileari ahalmen hori eratxikitzen zaio, legeak aurreko titularraren borondateari lehenespena ematen diolako; hala ere, bo rondate hori gauzatu behar da legeak ezarritako mugen barruan. Muga horiek ez badira gainditzen, esan ohi da testamentugilearen borondatea oinordetza ren legea dela; horrek dakarrenez, testamentugilearen borondateak nahikoa indarra du legezko arau eskuemaileen aplikazioa bazter uzteko (legegileak arau horiek xedatzen ditu mortis causa oinordetza arautzeko), eta borondate horrek oinordekoak lotzen ditu, legezko arauen moduan. Zuzenbide erkidean, oinordetza arautzeko ahalmen hori legez eratxikitzen zaio mortis causa xe datzeko modukoak diren harreman juridikoen titularrari bakarrik (testamen tua bereberezkoa baita, pertsona batek bakarrik eginikoa). Testamentugileak erregela horietan adierazi behar du berak benetan duen borondatea eta oinor detza borondate hori modu solemnean agertarazi behar du. Horregatik, legeak neurriak hartzen ditu, testamentugilearen borondatea modu askean eratu eta adieraz dadin, akatsik zein interferentziarik gabe. Neurri horiek dira, berezi ki, legeak testamentuari eta heriotzaren ziozko oinordetzari eratxikitako ezau garri bereziak: testamentua alde bakarrekoa eta bereberezkoa da eta, horren ondorioz, testamentuan barneratu den borondateak bat egin behar du testa mentugileak berak benetan duen nahiarekin (hori dela eta, 675. artikulutik ateratzen den interpretazio subjektiboa da nagusi).


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Testamentua alde bakarre koa eta mortis causa denez gero, ezin da berriro egin, behin eragingarritasun osoa lortzen duenetik (hain zuzen, oinordetza irekitzen den unetik). Taxu be rean, testamentua ez da trafikoaren edo elkartrukearen objektu; arean bere, testamentua eragingarri bilakatzen denean testamentugilea hilik dago, eta ho rrek ez du ezer eskuratzen testamentu xedapenaren truk. Inguruabar horiek bultzatzen dituzte, lehenik, testamentugilearen borondatea askea izan behar delako ustea eta, hurrenik, borondate hori adierazpen formalaren bidez ager tarazteko beharra. Orobat, testamentuak gainontzekoak uki ditzakeenez gero (oinordekoak edota oinordetza igurikimena galdu dutenak), legeak neurriak hartzen ditu, testamentugileak ez dezan jardun biharetziko interesatuen era ginaren menpe. Azken finean, legearen helburua da testamentugilearen bo rondatea modu kontziente eta askean era eta adieraz dadin eta, horretarako, legeak neurriak hartzen ditu gainontzekoen eta biharetziko oinordetzan inte resa izan dezaketen subjektuen azpijokoak saihesteko. Labur bilduz, legeak eragotzi nahi du testamentu borondatea akastuna izatea. Aurrekoa gorabehera, urria eta osagabea da testamentu borondatearen akatsei buruzko lege eraentza. Hori horrela da, legegileak ez dituelako akats guztiguztiak arautzen; bada, legegileak bereziki aztertzen ditu testamentugi learen askatasunak kanpotik jasan ditzakeen eskuhartze edo murrizketak, eskuhartze edo murrizketa horiek akatsak erakartzen dituztenean. Esangura horretan, 673. art.ak dio bortxaz, doloz edo maulaz egiletsitako testamentua deuseza dela. Esparru horretatik kanpo geratzen dira borondateak edo horren aitorpenak izan ditzakeen gainerako akatsak. KZk akats horiei buruz ez due nez araurik ematen, zalantzazkoa da isiltasun horrekin adierazi nahi izan du


en akatsok garrantzirik gabekoak direla testamentuaren gaian. Testamentuaren esparruan eragina izan dezaketen akatsen zerrenda itxia da eta ideia horrek oinarria du KZren 743. art.an; badirudi artikulu horrek Zuzenbide tipoak eratzeko erregela ezartzen duela, testamentuaren eraginga betasun kari bakoitzaren gainean. Zinez, testamentuaren deuseztasuna adieraz daiteke, legeak berariaz aipatzen dituen karien zioz; dena den, doktrinaren eta jurisprudentziaren ustetan (1950eko abenduaren 5eko epaia), deuseztasun ho ri adieraz daiteke, testamentuaren izaerak eta egiturak erakartzen dituzten be tekizunak gauzatzen ez direnean ere. Ildo horretatik, beraz, badirudi manu horrek ez duela baztertzen, borondatearen edota horren aitorpenaren akatsek deuseztasunean duten eragina, akats horiek 673. artikuluan aipatzen ez di ren arren. Kontratuak eta testamentuak izaera desberdina dutela aintzat izanik, le henengoaren baliogabetasun karien eraentza bigarrenari aplika dakioke, ho rren arauketak dituen hutsuneak betetzeko. Frogari buruzko arau orokorren itzalean, testamentugilearen borondatea akastuna dela alegatzen duenak bere gain du hori behar bezala frogatzeko za ma, eta hala adierazi du jurisprudentziak epai askotan (besteak beste, 1981eko uztailaren 13ko epaia).

B) Akatsak a) Bortxa eta beldurtarazpena KZren 673. art.ak adierazten duenez, bortxa da testamentua baliogabe tzen duen akatsa. Autore gehienen aburuz, adierazmolde horretara


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA biltzen di ra, bai bortxa fisikoa, bai eta bortxa morala, beldurra nahiz beldurtarazpena ere (1934ko otsailaren 22ko, 1944ko ekainaren 30eko eta 1959ko apirilaren 17ko epaiak). Bi kasu horien kontzeptua eta horien betekizunak orokorrean atera daitezke 1267 eta 1268. art.etatik; horrelakoetan, ez da aplikatzen me hatxupeko senideei buruz 1276.1. art.ak ezarritako murrizketa. Agerikoa de nez, testamentuaren esparruan bortxa edo beldurtarazpena gainontzeko batek eragiten du beti. Bi akatsok eraentza berberaren menpe daude, borondatea modu desberdinean ukitzen badute ere (erabateko bortxa bada, ez dago inola ko borondaterik; beldurtarazpenean, aldiz, bada borondaterik, nahiz eta hori akastuna izan).

b) Doloa KZren 673. artikuluari eutsiz, deuseza da doloz zein maulaz egiletsitako testamentua. Autore gehienen iritzian, bi esamolde horiek sinonimoak dira, bibiek gauza bera adierazten baitute, hain zuzen, gainontzeko batek testa mentugileari ziria sartu diola, azpijoko maltzurrak erabilita. Alde horretan, ez du garrantzirik gainontzeko horrek bere buruarentzat onura lortu nahi izatea (erakarpena) edo beste pertsona batentzat (sugestioa). Horrelakoetan, bada, KZren 1269. art.ak doloari buruz ematen duen kontzeptua erabil daiteke.

c) Okerra KZren 673. art.ak ez du okerra aipatzen, testamentuaren deuseztasun kari gisa. Horrek eztabaidak eragin ditu, eta eztabaida horietatik bi iritzi hauek atera dira: autore batzuen ustez, testamentuaren deuseztasun karien zerren


datik kanpo utzi behar da okerra; beste batzuen aburuz, manuaren hutsunea integratu behar da, testamentu borondatea askatasun osoz eratu eta agertu behar baita barne esparruan ere. Gure ustez, bigarren iritzi hori egokiena da, bi arrazoi direla bide: bata, 673. art.aren isiltasuna arrazoizkoa da eta horrek ez du esan nahi okerra eragingabea denik; bestea, gainerako xedapen batzue tan, legegileak okerrari eragina eratxikitzen dio, testamentu xedapen zehatzei begira (bereziki, 767 eta 773. art.ak). GORDILLOk azpimarratu duen modu an, 673. art.aren isiltasuna arrazoizkoa da. Autore horren ustetan, artikulu horrek aipatzen dituen akatsak gainontzeko batek eragindakoak dira eta oke rrak borondatearen edo horren aitorpenaren eraketan du eragina, gainontze koak horretan esku hartu gabe. Bestalde, zeharo zaila da okerraren ondorioz testamentua egilesten dela ulertzea, oker hori antzematen baita testamentu xedapenek duten edukia aztertu ondoren. Bide berean, kontratu borondatearen eraentzaren arrazoiak analogiaz aplika daitezke eta horiek agerian jartzen du te okerra eragingarria dela. KZren 767.1. art.ari eutsiz, akatsa dakarren oker horrek baliogabetzen di tu berorrek ukitzen dituen xedapenak. Okerra errealitateari buruzko uste edo burutapen faltsua da, ezjakite hutsa barne, eta horrek testamentugilea modu erabakigarrian bultzatzen du xedapen zehatza egilestera. Ondorenez, oker ho rrek eragina du testamentugileak xedapen zehatza egiteko duen zioan. Bada, xedapen hori baliogabea da, okerra erabakigarria denean bakarrik; okerra era bakigarria ez bada, ez da kontutan hartzen okerreko zioa, hots, okerrak ez du eraginik. Ez da ziurra nork frogatu behar duen okerraren izaera erabakigarria. KZren 767. art.aren hitzezhitzezkotasunari helduz, izaera hori frogatu behar du testamentu xedapena baliogabea dela dioenak. Froga hori neketsua denez gero, arauaren gainean interpretazio zuzentzailea egin behar da.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Horrela, oke rraren izaera erabakigarria frogatzeko erabil daitezke, testamentua bera ez ezik (manu horrek aditzera ematen duenez), testamentutik kanpoko beste ele mentu batzuk ere, ex 675. art. Autore ospetsuenek ere hala adierazi dute. Hori guztia aplikatzen zaio akatsa dakarren okerrari. Oker eragozleari eta aitorpena egitean izan den okerrari dagokienez, antza, 773. art.ak agintzen du. Artikulu horren arabera, okerrak eragin baliogabetzailea du, ondoko kasu an: okerra somatu eta gero, ezinezkoa denean okerra ongitzea interpretazio bidez. Interpretazio hori bideratuta dago, testamentugileak benetan izan duen barne borondatea arakatzera, testamentugileak borondate hori okerretara aza larazi baitu. Interpretazio horren bidez okerra ongi badaiteke, xedapenak ba lioa izango du, testamentugileak benetan nahi izan duen moduan.

d) Aitorpenaren akatsak Oker eragozleaz landa, borondate aitorpenaren akatsik izan al daiteke tes tamentuan? Edo, beste hitz batzuk erabilita, barne borondatea eta borondate aitortua desberdinak izan al daitezke? Autore gehienen irudiz, erreserba mentala ez da testamentu aitorpenaren akatsa; borondate erreserbatuaren eragingarritasuna eta modu formalean ai tortutako borondatearen eragingabetasuna onartuko balira, bidea irekiko litza teke testamentuak izan beharreko formaren betekizunei maula egiteko. Horrez gain, testamentugileak beti du beste testamentu bat egilesteko aukera, horre tan barnera dezakeela berak benetan duen asmoa. Itxura egitea ere ez da onartu testamentuan, testamentuak


alde bakarreko izaera duelako eta, ondorenez, horrek eragozten duelako itxura egiteari buruz ko akordiorik gertatzea. Alabaina, mortis causa xedatzeko asmorik gabe egin diren itxurazko ai torpenak (berbarako, docendi causa edo iocandi causa aitorpenen kasu teori koak) eragingabeak dira oso, aitorpenok ez dutelako barneratzen Espainiako Zuzenbidearen arabera testamentu guztietan oinarrizkoa den osagaia: herio tzaren ziozko xedapen egintza. Horretara, testamentugileak xedatze boronda tea izan behar du beti.

C) Testamentugileak duen askatasunaren aurka atentatzen duen gainontzekoari ezarritako zehapena Lehen aurreratu bezala, 673. art.ak neurriak ezartzen ditu testamentugi leak bere testamentu borondatea modu kontziente eta askean era eta ager de zan. Testamentugileak ez badu testamentua askatasunez egiletsi, artikulu ho rrek deuseztzat jotzen du testamentua, horretan gainontzeko batek esku hartu duelako. Horrezaz aparte, gainontzeko batek oinordetzan esku har eta kausa tzailearen askatasuna urra dezake, testamentugilea testamentua egilestera edo testamentuan eduki jakina barneratzera behartu gabe; hala gertatzen da, gai nontzekoak testamentugileari eragozten dionean testamentua egilestea. Hala koetan, testamentugileak ez badu testamenturik egilesten, gainontzekoak lortzen du oinordetzari ab intestato erregelak aplikatzea. Oro har, gainontze


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA koak testamentugileari eragotziko dio testamentua egilestea, bi kasu hauetan: gainontzeko horrentzat ab intestato erregelak komenigarriak direnean eta, au rreko testamentua berarentzat onuragarria izanik, horren ezeztapena saihestu nahi duenean. Kontu hori 674. art.ak arautzen du; horren harira, pertsona bati komeni bazaio ab intestato oinordeko gisa dagokion kuota eskuratzea eta, horretara ko, testamentua egilestea eragozten badu, bortxaz, doloz zein maulaz, orduan pertsona horri kentzen zaio jaraunspenerako eskubidea. Manu horrek kasu ze hatza arautzen du eta, kasu horretan, ondoko baldintzak bete behar dira: gai nontzekoak testamentugilearen askatasuna eraso behar du, bortxaz, doloz zein maulaz eta, gainera, erasotzailea testamentugilearen ab intestato oinordeko izan behar da. Modu orokorragoan, 756. art.ko 5 eta 6. zk.ek oinordeko iza teko ezduintasun kariak arautzen dituzte, bai eta horien artean, kausatzaileak duen askatasunaren aurkako atentatuak aipatu ere. Atentatuotan, mehatxua, maula edo bortxa erabili ohi da, nola testamentugilea testamentua egitera edo berak egindakoa aldatzera nahiz ezeztatzera behartzeko, hala testamentuaren egilespena eragozteko. Hori guztia kontutan hartuta, esan daiteke 674. art.ak aipatutako kasua 756.6. art.ko kasuan sartzen dela eta, horregatik, lehenengo artikulu hori alferrekoa dela. Egineginean ere, artikulu horrek ezartzen duen zehapena da, mamiz, ezduintasunaren ziozko ezgaitasuna.

ยง13. TESTAMENTUAREN INTERPRETAZIOA 40. Testamentua interpretatzeko irizpideak Testamentua borondate aitorpena da, hain zuzen ere, ondore juridikoak sortu eta arautzen dituen aitorpena. Horregatik,


testamentua interpretatu be har da, horrek barneratzen dituen xedapenen esangura eta norainokoa zehaz teko. Ildo horretan, bada antzekotasunik kontratua interpretatzeko beharraren eta testamentua interpretatzekoaren artean. Antzekotasunak gorabehera, hori ek ez dakarte bataren eta bestearen arteko berdintasunik. Bi erakunde horiek, ondore juridikoak sortu eta arautuko dituen borondatea adierazteko bideak diren arren, desberdinak dira, interpretazioaren eta horren irizpideen ikus puntutik. Horrela, autoerantzukizun eta konfiantza printzipioek eraentzen du te kontratuan; testamentuan, aldiz, ez da halakorik agertzen. Testamentuan ez dira harmonizatu behar alderdi desberdinek dituzten interesak, horiek elka rren aurkakoak direnean; testamentua ez da loteslea horren egilearentzat, eta ez du egile horri begira zuzeneko ondorerik sortzen; testamentua ez da bide ratzen, aitorpenaren jasotzaileen esparru juridikora; azken finean, testamen tua ez da trafikoa arautzen duen egintza. Desberdintasun horiek direla bide, testamentuaren interpretazioa egiteko, aztertu behar da testamentuak barne ratzen duen borondatea bakarrik, hau da, testamentugileak benetan izan duen nahia. Erregela hori zuzenean eratortzen du KZren 675. artikuluak, artikulu horrek ezartzen baitu testamentugilearen borondatea edo asmoa finkatzeko beharra. Horregatik, doktrinak eta jurisprudentziak azpimarratu dute testa mentuaren interpretazioa erabat subjektiboa dela. Baieztapen horrek garrantzi handia du: testamentuaren interpretazioari buruzko arauak urriak direnez ge ro, kontratuen interpretazioari buruzko arauak aplika daitezke; baina azken horiek interpretazio subjektibo hutsari buruzkoak badira, aplikazio horretatik kanpo geratzen dira, berbarako, 1286 edo 1289. art.ak. Orobat, ez da 1288. art. aplikatzen,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentuak alde bakarreko izaera duelako. Usadioen eragin interpretatzaileari dagokionez, 1287. artikulua erabilgarria da, testamentugi lea usadio horietan oinarritu denean bakarrik. Testamentuaren interpretazioari buruz, testamentugileak benetan duen borondatea da nagusi. Erregela horrek 675. artikuluan du oinarria eta, horri eutsiz, testamentugilearen borondatea edo asmoa finkatzea izan behar da in terpretazioaren azken ondorioa. Nolanahi ere, testamentugileak benetan duen borondatearen nagusitasun horrek oinarrizko muga bat du: interpretazioaren objektua ez da testamentugilearen barne borondatea, ezpada testamentugile ak testamentuan aitortutako borondatea. Hortaz, testamentuan barneratutako aitorpenaren esangura aztertu behar da, bai eta zehaztu ere testamentugileak, hitz jakinak erabiltzean, zein asmo izan duen. Gainera, testamentu boronda tearen aitorpena formala da eta testamentugileak testamentu aitorpen horretan barneratu behar du berak benetan duen asmoa; hala izango ez balitz, forma ren betekizunak urratuko lirateke. Horrek guztiak murrizten ditu, aurrenekoz, interpretazioaren objektua, objektu hori testamentuan barneratutako aitorpen formala baino ez dela eta, hurrenez, interpretazioaren helburua, testamentu gileak benetan izan duen borondatea finkatzera bideratuta dagoena.

41. Interpretazio bideak. Kanpotiko froga Ondorio hori lortzeko (testamentugileak benetan duen borondatearen fin kapena), interpretatzaileak abiapuntu bat du, hain zuzen, testamentuan bar neratutako aitorpena, eta horren gainean ikerketak egin behar ditu, bide edo tresna desberdinak erabiliz. Lehen mailako


eginkizuna dute testamentugileak testamentuan erabilitako hitzek (elementu gramatikala). Hitz horien esangura ulertzeko, miatu behar da testamentugileak eguneanegunean erabili ohi izan duen hizkera; dena den, ez da ahaztu behar hitzotan gainontzeko baten era gina izan daitekeela, testamentuaren egilespena eskuetsi duen Zuzenbidetek nikariak (notarioak) testamentuaren hitzetan zuzenketak egin baititzake (ikus 1987ko irailaren 25eko ebazpena). KZren 675. artikuluak lehen mailako egin kizun hori bakarrik arautzen badu ere, ez da interpretazioa egiteko bide baka rra. Hala izango balitz, interpretatzailearen askatasuna murriztuko litzateke, horrek sorospidez bakarrik erabili ahal izango bailituzke beste interpretazio bide batzuk (historikoa, logikoa, teleologikoa eta sistematikoa). Jurispruden tziak inoiz hala adierazi izan duenez, ÂŤtestamentu klausulak interpretatzean, kontutan izan behar da horien hitzezhitzezkotasuna; testamentugilearen borondatea finkatzeko beste frogabide batzuk erabil daitezke, borondate hori modu nahasgarrian adierazi izan denean bakarrikÂť (ikus 1990eko martxoaren 5eko epaia, horrek beste epai batzuk aipatzen dituela). Edonola ere, testamen tuaren hitzezhitzezkotasunaren eduki semantiko subjektiboa zehazteko, testa mentuaren sistematika aztertu behar da; horretarako, testamentu xedapenen hurrenkera logikoa berregin behar da, testamentugileak lortu nahi zuen hel buruaren arabera eta, horrela, testamentugilearen benetako nahia finkatuko da (jurisprudentziak ere horrela aintzatetsi izan du; ikus, besteak beste, 1943ko urriaren 9an emandako epai garrantzitsua eta, arestikoen artean, 1990eko ur tarrilaren 25ekoa). Horren guztiaren karioz, 675. artikuluko in claris non fit interpretatio erregelak ez du eraginik testamentuaren interpretazioan, kontra


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA tuaren edo legearen interpretazioan gertatu aldera. Bestalde, testamentuak duen izaera formala eta testamentuzko memoriak egiteko debekua gogoan izanda, eztabaidatu izan da interpretazio hori egiteko erabil daitezkeen barnebarneko bideak bakarrik (testamentuaren hitzezhi tzezkotasunak eratortzen dituen bideak) ala kanpotiko bideak ere (testamentu aitorpenetik ateratzen ez direnak). Bigarren aukera hori ez da begi onez ikusi; eraendu ere, testamentugilearen ustezko nahiz benetako borondateak eraen tzen du oinordetza, eta betidanik saihestu nahi izan da borondate hori ze haztea testamentua erabili gabe (lekukoen aurrean egindako aitorpen hutsak edo testamentugilearen eskutitzak bakarbakarrik aztertuz) edo testamentuan barneratutakoaren aurka. Hori dela eta, jurisprudentziak eta, bide beretik, LA CRUZek adierazi dute testamentuak nahitaez barneratu behar dituela ÂŤinter pretatzeko modukoak diren xedapenakÂť. Xedapen horien esangura zehazteko, kanpotiko froga erabil daiteke mugarik gabe; froga horrek ez du sorospidez ko izaerarik eta hori ez da azken baliabidea (SALVADOR CODERCH). Kode Zibilaren 773. art.ak du jasota kanpotiko froga onartzeko lege oinarria; arti kulu horri eutsiz, testamentugileak izendapena egitean izan duen okerra ongi daiteke, ÂŤbeste edozein bideÂť erabiliz, eta horretan ez da inolako mugarik. Horren inguruan ere, 1282. artikulua aipa daiteke; testamentu aitorpenaren esangura zehazteko, testamentugileak gauzatutako beste egintza batzuk erabil daitezke eta, horretan, jurisprudentziak kanpotiko bideak onartu ditu (1940ko uztailaren 8ko, 1983ko martxoaren 26ko eta 1989ko ekainaren 5eko epaiak). Horrezaz aparte, testamentu borondatea integratzeko aukera onartu da. Interpretatzaileak berak ezin du xedapen berririk eratu, testamentu aitorpene tik kanpo. Aitorpen horrekin lotuta dauden bigarren mailako


kontuak zalan tzazkoak badira, ordea, horiek osa ditzake, eta horretarako ez da inolako elementurik behar, kontu horiek testamentugilearen ustezko edo benetako bo rondatean oinarrituta daudela esateko. Legeak xedapen franko ematen ditu testamentuaren integrazioari buruz; xedapenok, oro har, izaera eskuemailea dute eta horiek aplikatzen dira, ezin denean egiaztatu testamentugilearen bo rondatea bestelakoa izan dela (adibidez, 747, 749, 769 eta 770. art.ak). Arau horiek ez dute baliorik testamentugilearen benetako borondatea, borondate hi potetikoa edo susmo hutsetan oinarritutako borondatea interpretatzeko; arau ok aplikatzen dira, horren aurkako xedapenik ez denean. Hala ere, aplikazio hori id quod plerumque acciditean oinarritzen da kasu gehienetan. Geroenean, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du, kasazio bidean berrikus dezakeela azpiko auzitegiek testamentuaren gainean egindako inter pretazioa. Orokorrean, kasazio bidean berrikuspen hori egiteko aukera mu rriztu egin da, jarraikoa esanez: ‌ auzialdiko epaileei dagokie testamentuak interpretatzeko eginkizuna eta interpretazio horretatik epaileok atera dituzten ondorioak kasazioan errespetatu behar dira, salbu eta ondorio horiek zentzu gabeak edo testamentugileak izan duen borondatearen aurkakoak direnean (1990eko maiatzaren 7ko epaia, beste epai batzuk aipatzen dituela). Horre tara, AGren azpiko auzitegiek emandako interpretazioaren aurka kasazio errekurtsoa jartzeko arrazoiak bi dira: bata, testamentuaren interpretazioari buruzko lege doktrina edo jurisprudentzia urratzea (JZLren 1692.5. art.) eta, bestea, okerrean oinarrituta frogatu izan diren egitateak aurkaratzea (JZLren 1692.4. art.).


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ยง14. TESTAMENTUAREN FORMARI BURUZKO ERREGELAK 42. Testamentuaren solemnitateak Testamentuaren berezitasunen artean, formalismoa aipatu dugu; bere zitasun hori KZk onartutako testamentu guztietan agertzen da. Kasu horretan, forma da baliozkotasunerako baldintza (ad solemnitatem). Hori 687. art.ak agintzen du, artikulu horrek testamentuen deuseztasuna ezartzen baitu, forma akatsaren zioz. Formaren betekizunak eginkizun desberdinak ditu testamentuan. Beteki zun hori da, hain zuzen, testamentu borondatea finkatzeko bidea; horrek se gurtasun juridikoa ematen die testamentua egilesteko egitateari eta mortis causa xedapenen edukiari. Testamentuaren ondore guztiak etorkizunean sor tzen dira (hau da, testamentugilea hil eta gero), eta ondoreok gainontzekoen esparrua ukitzen dute; horregatik, segurtasun juridiko hori lortu behar da. Testamentuaren formak ere kautotasun eginkizuna du; betekizun formalak gauzatuz gero, trabak jartzen zaizkie testamentuaren faltsutzeari, testamen tugilearen nortasuna ordezteari eta abarri. Halaber, zorroztasun formalak eta, bereziki, testamentuaren egilespenean gainontzekoak duen eskuhartzeak ber matzen dute testamentugileak bere borondatea askatasunez aitortzea. Azken buruan, zentzuz azpimarratu da, formak (erritual gisa) solemnitatea ematen diola testamentuari. Horrekin, testamentugilearengan ondore psikologikoa eragiten da: testamentua egiteak duen garrantziaz oharrarazten zaio testamen tugileari eta testamentua arin eta behar beste hausnartu gabe egilestea sai hesten da.


43. Testamentu motak, formaren arabera Testamentuak egilesteko forma desberdinak kontutan izanik, KZk testa mentuak sailkatzen ditu; Kode Zibilak sailkapen hori egiteko irizpide desber dinak erabiltzen baditu ere, irizpide nagusia forma da. Sailkapen hori dela medio, testamentu motak bereizten dira, mota horiek numerus clausus izanik. KZren 676. art.ak bereizten ditu testamentu arruntak eta bereziak, nahiz eta sailkapen hori egiteko irizpidea argia izan ez. Testamentu arruntak dira testamentu olografoa, irekia eta itxia (676.2. art.); bereziak dira, aldiz, testa mentu militarra, itsasoko testamentua eta atzerrian eginikoa (677. art.). Be reizketa horren ildoan, testamentu bereziak erabil daitezke, horiek egilesteko baldintza diren inguruabar objektibo zehatzak betetzen direnean bakarrik; tes tamentu arruntak, ordea, edonork egin ditzake eta edozein inguruabarretan, kasuren batean izan ezik. LACRUZek dioenez, testamentu arruntak egiten direnean, ez da inolako izaera edo inguruabarrik frogatu behar; frogatu ere, testamentuok aurkaratzen dituen pertsonak berak frogatu behar du inguruabar horiek bete ez direla. Haatik, testamentu bereziak egin daitezke, baldintza edo inguruabar zehatzak gauzatzen direnean bakarrik eta testamentu bereziaren baliozkotasunari edo eragingarritasunari eusten dionak frogatu behar du ingu ruabar horiek benetan gertatu direla. Horren arabera, lege sistematika zuzen du beharko litzateke, berezitzat jo beharko bailirateke aparteko testamentu arrunt batzuk. Testamentu arrunten artean ere, bereizketak egin daitezke, testamentugi


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA learen inguruabar jakinen arabera. Inguruabar horiek agertzen dira, besteak beste, testamentu irekian (30/1991 Legearen 695.2. art.) eta itxian (30/1991 Legearen 706.4 eta 707.5. art.ak), testamentugileak sinatzen ez dakienean edo sinatu ezin duenean. Gauza bera gertatzen da testamentu irekiari dagokionez (30/1991 Legearen 697.2. art.), bai testamentugilea itsua denean, bai testa mentugileak adierazten duenean, ez dakiela irakurtzen edota ezin duela bere kabuz testamentua irakurri. Horietatik batzuk aparteko testamentu arrunt gi sa kalifika daitezke: heriotza arriskuan egindako testamentu irekia (700. art.) eta izurritean egindakoa (701. art.). Testamentu bereziak modu irekian zein itxian egilets daitezke (testamen tu militarrari buruz ikus 716, 717 eta 721. art.ak; itsasoko testamentuaren in guruan, 722. art.; atzerrian egiletsitako testamentuari dagokionean, 734. art.). Taxu berean, testamentu horiek aparteko forma izan dezakete (720 eta 731. artikuluak).

44. Formari buruzko erregela orokorrak Formari buruzko azalpena emateko, formaren arabera bereizten diren tes tamentu motak aztertu behar dira; ondorenez, azalpen hori kasuankasuan egin behar da. KZk, alabaina, formari buruzko erregela orokorrak ematen ditu eta horiek testamentu gehienei aplikatzen zaizkie. Hurrengoak dira errege la horiek:

A) Testamentu egilespenean esku hartzen duten pertsonak Testamentugileak ez ezik, beste pertsona batzuek esku hartzen dute tes


tamentu egilespenean; salbuespenez, hori ez da gertatzen testamentu ologra foan, testamentu hori sekretua baita, bai horren edukiari, bai testamentuak bakarrik gauzatutako egilespenari begira. a) Notarioa Notarioaren aurrean egilesten dira testamentu arruntak, horiek itxiak zein irekiak izan. Notarioak doitasuna izan behar du, testamentua egiletsi den le kuan jarduteko (694.1. art.). Eskakizun hori notariotestamentu guztietan bete behar da, ez, aldiz, testamentu irekietan bakarrik. NAren 116.etik 118.era arteko artikuluak erabili behar dira, notarioak lurralde doitasunik duen ala ez zehazteko. Forma akatsen zioz notariotestamentuen deuseztasuna adierazten baldin bada eta akats hori notarioari egotzi badakioke, maltzurkeriaz, arduragabeke riaz edo ezjakite desenkusaezinaz jarduteagatik, orduan notarioak erantzuki zun zibila du eragindako kalte eta galeren gainean (705 eta 715. art.ak) eta, horrez gain, bestelako erantzukizunak ere izan ditzake. b) Lekukoak 30/1991 Legea indarrean jarri baino lehenago, testamentu guztietan leku koek esku hartu behar zuten, testamentu olografoan izan ezik. Notariotesta mentuetan lekukoek esku hartzeko behar horrek kritika ugari eragin zituen, zalantzazkoak baitziren lekukoen eginkizuna eta horren erabilgarritasuna. Kritika horiek eta autonomi erkidego batzuetako legegileek ezarritako aurre kariak gogoan izanda (ArZZKren 90. art. eta BUZZKren 52. art.; bigarren artikulu horren aplikazioa etenda geratu da, konstituzioaurkakotasun errekur tsoa erabaki arte), lege horrek ezabatzen du notariotestamentuetan


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA lekukoek esku hartzeko eskakizun hori. Nolanahi ere, jarraiko kasuetan, lekukoek na hitaez esku hartu behar dute: —testamentugileak sinatzen jakin ez dakienean edo ezin duenean sinatu (testamentu irekiari buruz, 697.1. art.; itxiari dagokionez, 707.5.2. art.); —testamentu irekian, testamentugilea itsua denean edo irakurtzen ez da kienean zein irakurri ezin duenean (697.2. art.); —notarioak ez duenean testamentugilea ezagutzen eta testamentugilea ez denean identifikatzen agiri ofizial baten bidez (685.1. art.); —notarioak edo testamentugileak hori berori eskatzen dutenean (697.3 eta 707.7. art.ak). Notarioaren aurrean egilesten ez diren testamentuetan, olografoan izan ezik, lekukoek esku hartu behar dute. Lekukorik ez da izan behar 717. arti kuluaren kasuan, gerra komisarioak (edo gaur egun eskuhartzaile militarra den horrek) notarioaren eginkizunak betetzen baititu esangura horretan. Lekukoek duten eginkizunaren ariora, bereizi ohi dira lekuko instrumen talak eta ezagutza lekukoak. Lekuko instrumentalak bertan dira, testamentua egilesteko unean, eta testamentua egiteko borondatearen berri dute behinik behin. Horien eginkizuna zalantzazkoa da; ziur asko, froga eginkizuna edo eginkizun eskueslea izan beharrean, lekuko horiek publizitate eginkizun hutsa dute (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Bide beretik, notarioaren aurrean egiles ten ez diren testamentuetan, lekuko horien eginkizuna aktiboagoa da: testa mentu borondatearen gordailuzain izan daitezke eta gaitasun betekizunak diren ala ez balora dezakete (KZren 685.2. artikulua;


notariotestamentuetan, lekukoei eginbehar hori kendu zaie). Bestalde, ezagutza lekukoak ditugu; le kukoen eginkizuna da, izan ere, testamentugilea identifikatzeko laguntza ematea (685.1. art.). Ezagutza lekukoek aldi berean bete dezakete lekuko ins trumentalei dagokien eginkizuna (698.1. art.), azken horiek nahitaez izan behar direnean. Mamiz, testamentugileak berak izendatzen ditu lekukoak eta lekuko hori ei ez zaie eskatu behar lekuko izan daitezen. Lekukoek egokitasuna izan behar dute, testamentua egilesten den unean (683. art.); 30/1991 Legeak 681. art.ari emandako idazkera berrian barneratu du zeintzuk diren lekukoak egokitasun hori galtzeko inguruabarrak. Ingurua bar horien artean, ondokoak aipa ditzakegu: adingabetasuna [izurritean egile tsitako testamentuan izan ezik (701. artikulua), horretan nahikoa baita 16 urte izatea; TORRESek adierazi duenez, badirudi emantzipatuek ez dutela doita sunik lekuko izateko, auzi hori zalantzazkoa den arren]; itsutasuna; erabateko gortasuna edo mututasuna; testamentugilearen hizkuntza ez ulertzea; zentzuz kotasunik eza (egitatezko inguruabar gisa); notarioaren senide izatea (hala nola, ezkontidea, laugarren gradurainoko odolkidetasuna eta bigarren gradu rainoko ezkontzahaidetasuna) edota notarioarekin lan harremanak izatea. Ho rietatik kanpo geratu dira, testamentua egilesten den lekuan egoitzarik ez izatea eta faltsutzearen edo lekukotza faltsuaren ziozko kondena. Testamentu irekiaren kasuan, horren edukia lekukoen aurrean adierazten denez gero, ezin dira lekuko izan testamentu horren onuradunak, horien ez kontideak eta laugarren gradurainoko odolkideak edo bigarren gradurainoko ezkontzahaideak, horiek legatu urriaren gaineko


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA legatuhartzaileak direnean salbu (682. art.). Eztabaidatu izan da betekizun horiek lekuko guztiek izan behar dituzten (665. art.ko adituak eta 684. art.ko interpretatzailea barne) ala lekuko instru mentalei bakarrik aplikatzen zaizkien (eta ez, ordea, ezagutza lekukoei, hori en eginkizuna mugatua delako, testamentugilea identifikatu baino ez dutelako egiten). Aintzakotzak hartzen bada lekuko izateko desegokitasun kariak gutxi direla eta arazo hori akademikoa dela, eztabaida horri aterabiderik zabalena eman behar zaio, KZren 681. artikulua lekuko guztiei aplika dakiekeela onar tuz (TORRES). Hortik kanpo geratzen dira kasu batzuetan gauzatu ezin diren inguruabarrak: hala nola, notarioaren aurrean egilesten ez diren testamentue tan, notarioaren senide izatea edo horrekin lan harremanak izatea. KZren 682. art.ak esandakoari helduta, artikulu hori aplikatzen da testamentu irekiei (guztiguztiei) bakarrik eta, autore gehienen ustez, ez zaie aplikatzen ezagu tza lekukoei. Testamentua egilesten denean bertan ez bada lekukorik edo bertan dau denak ezgaiak badira, orduan testamentua deuseza da.

c) Testamentu egilespenean esku hartzen duten beste pertsona batzuk KZren 665. artikuluak agintzen duenez, ezgaituak egiletsitako testamen tuan bi adituk esku hartu behar dute, testamentugilearen gaitasunari buruz ko irizpena eman dezaten. Testamentua egilesteko, notarioak jakin ez dakien hizkuntza erabiltzen bada (684. art.), interpretatzaile batek esku hartu behar du testamentu horretan (698. art.ko 2 eta 3. idazatiak).


B) Testamentugilearen identifikazioa Betidanik saihestu nahi izan da, inork testamentugilearen identitatea be reganatzea. Horrexegatik, legeak azpimarratu du testamentugilea erabat iden tifikatua izateko beharra eta, hori lortu ahal izateko, neurri batzuk ezarri ditu: lehenlehenik, testamentu olografoan testamentugileak bakarrik esku hartzen duenez gero, testamentugileak berak eskuz idatzi behar du testamentua oso osorik; osterantzean, testamentua deuseza izango litzateke (688.2. artikulua). Hurrenez, jendaurreko testamentuetan (hots, gainerako testamentu guztietan), testamentugilea identifikatu behar da eta, hala ez denean, testamentugilearen identitatea ezbairik gabe agertarazi behar da. Hortaz, testamentugilea ez ba dago identifikaturik eta, zio hori dela bide, testamentua aurkaratzen bada, ÂŤtestamentuaren baliozkotasunari eusten dion horrek frogatu behar du testa mentugilearen identitateaÂť (686.2. art.). 30/1991 Legeak autu hori eraldatu izan du. Notariotestamentuetan, iden tifikazio hori modu desberdinetan egin daiteke. Horretara, notarioak testa mentugilea identifika dezake, testamentugilea ezagutzen duenean (ez, ordea, lekukoek, 685.1. art.ak eratortzen duenez, 2. lerroaldearekin erkatuz). Nota rioak ez badu testamentugilea ezagutzen, identifikazio hori beste pertsona batzuek egin dezakete sorospidez. Hariari segiz, ezagutza lekukoek testamen tugilea identifika dezakete eta lekukook bi izan behar dira; lekuko horiek tes tamentugilea ezagutu behar dute eta, aldi berean, notarioak ezagutu behar ditu lekukook. Testamentugileak berak ere bere


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA burua identifika dezake, ÂŤper tsonak identifikatzeko helburuarekin, herri agintariek luzaturiko agiriakÂť aur keztuz (685.1. art.). Heriotza arriskuan eta izurritean egindako testamentuak ez badira nota rioaren aurrean egilesten, lekukoek identifikatu behar dituzte testamentugi leak (685.2. art.). Notariotestamentu irekian (696. art.) eta testamentu itxiaren egilespen aktan (707.4. art.), derrigor agertarazi behar da ezagutza fede izenekoa. Ho rren bidez, notarioak fede ematen du testamentugilea ezagutzen duela edo, beste bide batzuk erabiliz, testamentugilea identifikatu duela; azken kasu ho rretan, notarioak adierazi behar du zein bide erabili duen, 686. artikuluaren ondoreetarako. Betekizun hori ez bada gauzatzen, testamentua deuseza da. Ezagutza fedea modu formalean agertarazten ez bada ere, jurisprudentziak baliozkotzat jo du testamentua, judizio bidean frogatzen bada notarioak testa mentugilea ezagutzen duela (ikus 1917ko ekainaren 27ko eta 1926ko ekaina ren 12ko epaiak).

C) Testamentuan erabilitako hizkuntza Testamentugileak edozein hizkuntza erabil dezake, bere borondatea ager tzeko. Hizkuntza hori testamentugilearen beraren hizkuntza izan daiteke edo beste edozein, berbarako, testamentugilearen naziokotasun nahiz auzotartasu nari dagokiona. Testamentugileaz gain, beste pertsona batzuek testamentuan esku hartzen dutenean (ez da hori gertatzen testamentu olografoetan, 688.4. art.), hizkuntzaren arazoa sortzen


da: gerta daiteke testamentuan esku hartzen duten gainerako subjektu batek edo batzuek ez jakitea testamentugileak era bilitako hizkuntza. Lekukoei buruz 681.3. art.ak dioenez, ezin dute lekuko gisa jardun testa mentugileak erabilitako hizkuntza ez dakitenek. Lekukoek eta testamentu gileak elkar ulertu behar dute, testamentuan erabilitako hizkuntza horretan. Notarioak testamentua egilesten duenean, bestelakoa da irtenbidea; notarioak ez duenean ulertzen testamentugileak erabilitako hizkuntza, legeak onartzen du notariotestamentuetan interpretatzaileak esku har dezan. Interpretatzaile batek bakarrik esku hartzen du, notariotestamentua irekia zein itxia izan. Agiri ofiziala (testamentu irekian, testamentua bera eta, itxian, egilespen ak ta) bi hizkuntzatan idatzi behar da, testamentugilearen hizkuntzan eta egiles pen lekuko hizkuntza ofizialean. Halaber, adierazi behar da testamentugileak zein hizkuntza erabili duen (684.1. art.) eta, zalantzarik egotekotan, hizkun tza hori nagusitzen da. Testamentua egilesten bada notarioak ez dakien hizkuntzan eta testamen tua egilesten den lekuko hizkuntza ofizialak bat baino gehiago badira, orduan testamentua idatzi behar da, testamentugilearen hizkuntzan eta notarioak era biltzen duen hizkuntza ofizialean. Notarioak hizkuntza ofizial bat bakarrik erabiltzen badu ere, egilespen lekuan ofizialak diren hizkuntza guztiak jakin behar ditu. Kasu horretan, testamentua bi hizkuntzatan idatzi behar da, nota rioak ez dakielako testamentugileak erabilitako hizkuntza; beraz, ez du zeri kusirik testamentugileak erabilitako hizkuntza ofiziala den ala ez. Desberdina da 685.2. art.ak aztertzen duen arazoa: testamentugileak era


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA bilitako hizkuntza ofiziala ez bada, testamentua bi hizkuntzatan idatzi behar ote da? Artikulu horren egitatezko kasuan, testamentugileak ofiziala ez den hizkuntza erabiltzen du; notarioak ez badaki hizkuntza hori, interpretatzai leak esku hartu behar du testamentuan eta testamentua bi hizkuntzatan idatzi behar da, bigarren hizkuntza notarioak erabilitako hizkuntza ofiziala izanik (685.1. art.). Aitzitik, testamentugileak erabilitako hizkuntza ofiziala ez izan arren, notarioak hizkuntza hori badaki, orduan ez da interpretatzailerik behar. Dena den, testamentu irekia eta testamentu itxiaren egilespen akta agiri ofi zialak direnez, testamentu horiek hizkuntza ofizialean agertarazi behar dira: notarioak erabilitako hizkuntzan. Ondorenez, testamentua egilesteko hizkun tza ofiziala erabili bada eta notarioak hizkuntza hori badaki, testamentu ho rretan ez du ezein interpretatzailek esku hartu behar eta testamentu hori ez da bi hizkuntzatan idatziko (Nafarroan zalantzak sortzen dira, testamentua egi lesteko euskara erabiltzen denean, NFBren 192. legea).

BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO, «El error en las disposiciones testamentarias» eta «De nuevo so bre el error en las disposiciones testamentarias», in Estudios de Derecho civil, Bartzelona, 1955, 423. or. eta ondorengoak; ALBALADEJO, OSSORIO SE RRANO, SÁNCHEZ CALERO, JORDANO BAREA, GONZÁLEZ PORRAS eta LUCAS FERNÁNDEZ, in Comentarios al Código civil y compilaciones forales, IX–1–A liburukia, Albaladejok zuzenduta, Madril, 1990; CICU, El testamento, Madril, 1959; COSSÍO, «Dolo y captación en las disposiciones testamentarias», ADC, 1962, 277. or. eta ondorengoak; GORDILLO CAÑAS, PUIG FERRIOL, ESPÍN CÁNOVAS eta TORRES GARCÍA, in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioak argitaratua, I. liburukia, Madril, 1991; GORDILLO, «El error en el testamento», ADC, 1983, 747. or. eta ondoren goak; JORDANO BAREA, «Teoría general del testamento», in Estudios de Derecho público y privado ofrecidos al Prof. Dr. D. Ignacio Serrano y Serra


no, I. liburukia, Valladolid, 1965, 431. or. eta ondorengoak; «Interpretación del testamento», Bartzelona, 1958; LIPARI, Autonomía privata e testamento, Milan, 1970.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Seigarren gaia TESTAMENTU MOTAK Laburpena: §15. Testamentu arruntak eta bereziak.— 45. Testamentu olografoa: A) Kontzeptua; B) Gaitasuna; C) Betekizunak: a) Testamentugileak eskuz idaztea; b) Sinadura; c) Data; d) Zuzenketak, zirriborroak eta lerroar tekoak; e) Hizkuntza; f) Testamentuaren euskarri materiala; D) Testa mentua egiaztarazi eta protokolatzea: a) Aurkezpena; b) Egiaztarazpena; c) Protokolatzea.— 46. Testamentu irekia: A) Kontzeptua; B) Testamen tu borondatearen agerpena; C) Testamentua idaztea; D) Egilespena: a) Irakurketa; b) Testamentugilearen adostasuna; c) Sinadura; d) Egintza batasuna; E) Lekuko instrumentalen aurrean egiletsitako notariotesta mentu irekiak: a) Lekuko instrumentalen eginkizuna; b) Kasuak; F) Beste pertsona batzuen eskuhartzea.— 47. Testamentu itxia: A) Kontzeptua; B) Testamentugilearen azken nahia barneratzen duen idazkiaren beteki zunak; C) Egilespena: a) Itxiera; b) Testamentugilearen agerpenak; c) Egilespen akta; d) Testamentuaren egilespenean beste pertsona batzuek esku hartzea; D) Geroko gorabeherak: a) Artapena; b) Aurkezpena; C) Testamentua ireki eta protokolatzea; E) Testamentu itxia olografo «bi hurtzea».— 48. Salbuespeneko testamentuak, Zuzenbide erkidean: A) Hurhurreko heriotza arriskuan egindako testamentua; B) Izurritean egin dako testamentua; C) Bi testamentuoi buruzko arau erkideak.— 49. Testamentu bereziak: A) Testamentu militarra: a) Kontzeptua; b) Testa mentu militar irekia; c) Testamentu militar itxia; d) Aparteko testamentu militarrak; e) Geroko tramiteak; B) Itsasoko testamentua: a) Kontzeptua; b) Ohiko formak; c) Aparteko formak; d) Geroko tramiteak; C) Espainia rrek atzerrian eginiko testamentuak: a) Nazioarteko zuzenbide pribatua ren eraentzara jo beharra; b) Testamentu kontsularra.— §16. Testamentu motak, foru zuzenbideetan.— 50. Katalunia: A) Testamentua, kodiziloa eta testamentuzko memoriak: B) Notario-testamentuak; C) Notario aurre an egiten ez diren testamentuak.— 51. Aragoi: A) Pertsona bakar batek egindako testamentua; B) Testamentu mankomunatua.— 52. Nafarroa: A) Erregela orokorrak; B) Pertsona bakar batek egindako testamentuak; C) Ermandadeko testamentua.— 53. Balearrak.— 54. Bizkaia eta Araba.

§15. TESTAMENTU ARRUNTAK ETA BEREZIAK


45. Testamentu olografoa A) Kontzeptua KZren 678 eta 688. artikuluen arabera, testamentu olografoa testamentu arrunta da. Testamentugileak berak bakarrik egiten du testamentu hori; eskuz idazten du osoosorik; eta, horretan, data eta sinadura jartzen ditu. Ezaugarri horien karioz, testamentu olografoak izaera pribatua du eta testamentu hori, ziur asko, sekretua da, testamentugileak berak bakarrik egin eta egilesten due lako testamentua, beste pertsona baten laguntzarik gabe. Testamentu ologra foa pribatua denez gero, protokolatu behar da derrigor, oinordetza irekitzen denetik bost urtera, agiri publikoan agertarazteko (KZren 689. artikulua eta ondorengoak). Testamentu mota hori Espainiako lurralde osoan egin daiteke, KZren eraentzapean. Katalunian, testamentu olografoaren aldaera bat onartu ohi zen: parentum inter liberos testamentua. Testamentu hori eraentza erki detik zati batean aldendu zen; testamentu olografoak barneratutako xedape nak egiten baziren ÂŤtestamentugilearen ondorengo guztientzat bakarrik ala horientzat eta haren ezkontidearentzat, azken horri gozamena utziz, ez da inolako eperik ezartzen testamentu hori protokolatzekoÂť (KatOKren 101.4. art.). Egun, KatOKk alde batera utzi du espezialitate hori. Testamentu olografoak testamentu izaera duen aldetik, aurreko gaian ai patu ditugun berezitasunak izan behar ditu eta, molde bertsuan, mortis causa xedatzeko borondatea barneratu behar du. Testamentu olografoaz besteko tes tamentuetan, egilespenaren formalismoak eragozten du testamentu hori modu inkontzientean edo testamentu borondaterik gabe egilets dadin. Aitzitik, testa mentu olografoa egilesteko ez da erritorik bete behar eta,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ondorenez, zalan tzan jar daiteke pertsona batek egindako agiriak benetako testamenturik barneratzen duen. Testamentua egiteko benazko borondate hori agertarazia izan dadin, ez da formalismorik bete behar; halere, testamentugileak idatzita ko testutik argi eta garbi atera behar da borondate hori, testua laburregia izan arren (1918ko ekainaren 8ko eta 1967ko otsailaren 16ko epaiak).

B) Gaitasuna ÂŤAdin nagusikoek bakarrik egilets dezakete testamentu olografoaÂť (Kode Zibilaren 688.1. art.); horretan, beraz, testamentua egiteko adin orokorra mu rrizten da. Testamentu olografoa egiteko, gainerako testamentuetan baino adin nagusiagoa izan behar da, ez baita inolako kontrolik testamentu hori egi lesteko unean (gainontzekoek ez dute egilespenean eskurik hartzen). Bada, horrekin lortu nahi da, ÂŤtestamentuaren kautotasuna ziurtatzeko behar diren baldintzak hobetu eta testamentu horrek faltsukeriarik izateko arriskua baz tertzeaÂť (1889ko uztailaren 29ko EAren zioen azalpena). Zenbat eta adin ge hiago izan, are eta zehatzagoak dira pertsonen idazkera trazuak. Trazu horiek egiaztaraziz, zehaztu daiteke nor izan den idazkiaren egilea; adin txikiko per tsonei dagokienez, zailagoa da zehaztapen hori egitea, pertsona horien idaz kera trazuak ez baitira garbiak. Horrekin ere, saihestu nahi da adin txikiko pertsonengan inork eraginik izatea, horiek testamentua egiten dutenean. Arrazoi horiek direla bide, autoreek uste dute, aho batez ez bada ere, he mezortzi urte behar direla testamentu olografoa egiteko; hortaz,


adingabeko emantzipatuek ezin dute harako testamenturik egiletsi (TORRES). Legeak dioenez, testamentu olografoa testamentugileak berak eskuz ida tzi behar du; ildo horretan, ezin dute halako testamenturik erabili eskuz idatzi ezin dutenek edo eskuz idazten ez dakitenek. Itsuek eskuz idatzi ahal badute (bide mekanikoak edo Braille sistema erabili gabe) eta gainerako betekizun formalak gauzatzen badituzte, badirudi testamentu olografoa egilets dezake tela, hori eragozten duen araurik ez baita.

C) Betekizunak a) Testamentugileak eskuz idaztea Testamentu olografoa baliozkoa izan dadin, testamentugileak berak eskuz idatzi behar du osoosorik (688.2. art.). Testamentuaren egilegoa testamen tugileari bakarrik dagokio, berak testamentua idatzi behar duelako burutik burura. Gainontzekoak egindako idazkia ez da testamentua; taxu berean, tes tamentugileak idatzitako testuan, inoren eskuz idatzitako hitzak agertzen ba dira, horiek ez dira kontutan hartzen. Testamentu olografoaren berezitasunak aintzakotzat harturik, testamen tugileak eskuz idazteko betekizun horrek honako eginkizuna du: testamentu idazkiaren egilea nor den zehaztea, testamentugilearen identitateari buruzko eskakizuna betetzeko. Horregatik, behin oinordetza ireki eta gero, egiaztarazi behar da testamentuaren idazkerak bat egiten duen ala ez testamentugile gisa agertzen den pertsonaren idazkerarekin (691. art.). Hori dela eta, nahiz eta testamentua testamentugileak berak idatzi, ezin dute testamentu olografoaren baliorik honako testamentuek: bide mekanikoez


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA idatzitakoek; testamentugi leak idatzmutilari diktaturiko testamentuek; etaa, azkenik, kausatzaileak be rak idatzitakoek, hori egiteko testamentugileak ez badu bere ohiko idazkera erabili (esaterako, inprenta karaktereak erabiltzen baditu eta hori ez bada tes tamentugileak idazteko erabili ohi duen modua). Laburlabur, testamentu olo grafoa testamentugileak berak eskuz idatzi behar du.

b) Sinadura Testamentugileak berak sinatu behar du testamentua (KZren 688.2. art.). Oinarrian, esan bide da, sinadurak testamentuari ematen diola benazko idaz kien indarra, eragingarritasun osoko egintza izanik. Horretara, sinadurak ez du testamentugilea identifikatzeko eginkizunik, eginkizun hori betetzen baitu testamentua eskuz idazteko eskakizunak. Testamentugileak eskuz sinatu be har du testamentua; izatez, zeinuak, hatzmarkak eta abar ez dira sinadurak. Sinadura hori izan behar da testamentugileak ohi duena. Edonola ere, testa mentuaren idazkera eta horren berezitasunak nolakoak izan, eta horien arabe ra aski da testamentugileak bere izen bereziarekin sinatzea (1918ko ekainaren 8ko epaia). Legeak ez dio testamentugileak non agertarazi behar duen sina dura. Gehienetan, sinadura hori idazkiaren bukaeran agertarazten da eta uste ohi da sinadura horrek babesten duela aurretik idatzitako guztia, Kode Zibi laren 706.2. artikulua analogiaz aplikatzen delarik (TORRES). Ondorenez, sinaduraren atzetik idatzia ez da kontutan hartzen, salbu eta testamentugileak zati horren atzetik berriro sinatzen duenean. Erregela hori zenbait kasutan malgutzen da, berbarako,


idazkiaren azken zatian lekurik ez izateagatik, tes tamentugileak idazkiaren bazterrean sinatzen duenean (ALBALADEJO).

c) Data Testamentu olografoa baliozkoa izan dadin, testamentuak berorren egiles pen data barneratu behar du eta, horretan, urtea, hila eta eguna adierazi behar dira (KZren 688.2. art.). Data horrek agerian jarri behar du testamentua be netan noiz egiletsi den; une hori aintzat izan behar da, bai testamentugileak gaitasuna duen ala ez baloratzeko (KZren 666. art.), bai eta, ezeztapenari dagokionez, testamentugile berak egiletsitako beste testamentu batzuk testa mentu horren aurrekoak edo gerokoak diren zehazteko ere (KZren 739. art.). Testamentugileak berak eskuz idatzi behar du data, baina ez du inolako ga rrantzirik testamentuaren zein zatitan agertarazten duen. Testamentua egun desberdinetan idazten bada, legearen hitzezhitzezkotasunari helduta, badi rudi egun horietatik azkenengoaren data agertarazi behar dela testamentuan; hala ere, eskakizun hori kasuren batean bigun daiteke. Data agertarazteko, edozein bide da erabilgarri: hitzak, zenbakiak nahiz santuizendegiari edo efemerideari buruzko aipamenak. Data hori osoa izan behar da, horretan adie razi behar direla eguna, hila eta urtea. Ez da adierazi behar, ez ordurik, ezta lekurik ere. Data faltsua bada, okerraren edo beste edozein inguruabarren zioz, testamentua deuseza da; modu berean, testamentua deuseza da, horretan ez denean datarik agertarazten, nahiz eta data hori ezagutzeko beste bide ba tzuk izan (1947ko azaroaren 4ko epaia).


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA d) Zuzenketak, zirriborroak eta lerroartekoak KZren 688.3. art.ak xedatzen duen moduan, testamentuak bere barruan baditu ÂŤhitz zirroborratuak, zuzenduak edo lerro artean idatzitakoak, testa mentugileak hitz horiek ongi ditzake, bere sinadura jarrizÂť. Testamentuan zu zendutako edo erantsitako hitz horiek testamentugileak berak eskuz idatziak izan behar dira. Hitzok gainontzeko batek idazten baditu eta ez badute era gozten testamentu borondatea zein den jakitea, hitz horiek ez dira kontutan hartzen. Testamentugileak berak harako hitzak idatzi arren, ez baditu horiek ongitu, hitzok ez dute baliorik. Hitz horiek kenduta, idazkiak balioa du, bal din eta horren testua ulergarria bada eta ez bada zalantzarik sortzen, hitz horiek ukituriko xedapenen edukiari dagokionez (1895eko apirilaren 4an, 1916ko azaroaren 29an, 1945eko apirilaren 3an eta, azkenik, 1969ko otsaila ren 6an emandako epaiak). Testamentugileak testamentuan zuzenketak, zirriborroak eta lerroarteko ak idatzi baditu, testamentugileak horiek ongitu behar ditu, bere sinadura ja rriz. Itxuraz, ez da nahikoa sinadura jartzea; adierazi ere, testamentugileak ohar bidez beren beregi adierazi behar du zeintzuk diren zuzenketa horiek, bai eta horiek ongitzen dituela ere (1969ko otsailaren 6ko epaia). Zuzenketok egiten badira testamentua idazten den bitartean, horiek ongitu behar dira, bai na badirudi testamentugileak ez duela berriro sinatu behar, testamentuan ja rritako sinadura nahikoa izanik (TORRES).

e) Hizkuntza


ÂŤAtzerritarrek testamentu olografoa egilets dezakete, euren hizkuntzanÂť (KZren 688.4. art.). Manu horrek ez du debekatzen, beraz, espainiarrek tes tamentu olografoa atzerriko hizkuntzan egilestea, ezta atzerritarrek eurena ez den beste hizkuntza erabiltzea ere, hizkuntza hori gaztelania izan zein ez. Ar tikulu hori eskuemailea da, testamentugileak edozein hizkuntza erabil baite zake halako testamentuak egilesteko. Hala eta guztiz ere, manu horrek badu erabilgarritasunik, ondoko hau dakarrelako: ez da itzulpenik egin behar tes tamentu olografoa baliozkoa izan dadin. f) Testamentuaren euskarri materiala 1904ko uztailaren 24ko Legea argitaratu baino lehen, testamentu ologra foa egilesteko euskarri zehatza erabili behar zen: testamentua egilesten zen urteko zigiludun papera. 1904ko Legeak betekizun hori ezabatu zuenez gero, KZren 688. art.ak ere ez du ezer aipatzen testamentuaren euskarri izan daite keen materialaren inguruan. Iritzirik murrizgarrienaren arabera, notario pro tokoloari erants dakiokeen materiala erabili behar da testamentua egiteko. Haatik, iritzirik zabalenak ez du murrizketarik ezartzen; testamentua egiles teko, aski da gainerako betekizunak gauzatzea, horretarako erabili den mate riala ezohikoa izan arren (TORRES). Gure ustez, horixe da iritzirik egokiena.

D) Testamentua egiaztarazi eta protokolatzea Notarioaren aurrean egilesten ez diren testamentu guztiak protokolatu be


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA har dira, eskritura publikoan agertaraziak izan daitezen (KZren 704. artiku lua). Erregela hori aplikatzen zaio testamentu olografoari ere, horren eraentza Kode Zibilaren 689.etik 693.era arteko artikuluek zehazten dutela.

a) Aurkezpena Behin testamentua egiletsi eta gero, testamentugilearen edo gainontzeko baten eskuetan geratzen da testamentua. Testamentugilea hil eta oinordetza ireki ostean, testamentua eskuetan duen pertsonak (horren gordailuzaina iza teagatik edo testamentua aurkitzeagatik) testamentu hori epaitegian aurkeztu behar du, testamentugilearen heriotzaren berri izan duenetik hamar eguneta ko epean; ez badu testamentua epe horretan aurkezten, atzerapen horren on dorioz sortzen diren kaltegaleren gaineko erantzukizuna du (KZren 690.1. art.). Testamentuaren aurkezpena eska dezake horretan interesa duen edonork (KZren 690.2 eta JZLren 1957. art.ak). Testamentua aurkeztu behar da oinordetza ireki zen unetik bost urte bete baino lehen; epe horretan ez bada aurkezpenik egiten, testamentua iraungi tzen da, bai eta baliorik gabe geratu ere (KZren 689. art.). Iraungitasun epe hori ezartzen da, testamentuaren agerpena larregi atzeratzean sortzen den se gurtasunik eza saihesteko. Lehen esan denez, erregela hori ez zen Kataluni an aplikatzen, parentum inter liberos testamentuaren gainean (KatZZKren 101.4. art.); dena den, KatOKk ez du egun testamentu hori arautzen. Testamentua aurkeztu behar da, testamentugilearen azken bizilekuko le


hen auzialdiko epaitegian (KZren 689. art.). b) Egiaztarazpena Egiaztarazpenaren bidez, testamentugilearen identitatea zehazten da; bes te hitz batzuekin adierazteko, testamentuaren eraentzapean jarriko den oi nordetzaren kausatzaileak berak testamentu hori benetan idatzi duen ala ez finkatzen da. Egiaztarazpena borondatezko jurisdikzio prozeduran gauzatu behar da (JZLren 1811. art.). Ondore horretarako, epaileak, lehenengo eta be hin, KZren 692. art.an aipaturiko senideak zitatu behar ditu eta, hala denean, Fiskaltza; bigarrenik, testamentua itxita badago, epaileak testamentua ireki eta horren orri guztiak sinatu behar ditu (betekizun hori ez da derrigorrezkoa: ikus 1968ko azaroaren 26ko epaia); eta, hirugarrenik, idazkiaren kautotasu na egiaztatu behar du. Horretarako, testamentugilearen idazkera eta sinadura ezagutzen dituzten hiru lekukoren laguntza izan dezake epaileak; lekukook zalantzak badituzte, ezin badute horretan eskurik hartu edo epaileak nahitaez kotzat jotzen badu (1961eko otsailaren 24ko epaia), testamentuaren idazkera alderatuko da beste idazki batzuetan agertutako idazkerarekin (KZren 691. art.). Epaileak zitatu izan dituen pertsonek eurek egoki deritzeten oharrak egin ditzakete, testamentuaren kautotasunari buruz (KZren 692.3. art.). Egiaztarazpenak testamentugilearen egilegoa bakarrik zehazten du. Hor taz, egiaztarazpenak ez ditu bere barruan hartzen testamentuaren balioz kotasuna uki dezaketen beste kontu batzuk (kasurako, testamentuak datarik ez izatea). Tramite hori murritza bada ere, egiaztarazia izateko aurkeztu den idazkiak badirudi testamentu itxura izan behar duela, behinik behin.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA c) Protokolatzea Epailearen ustetan, egiaztaturik geratu bada pertsona bera direla idazkia ren egilea eta kausatzailea, epaileak autoa eman behar du, testamentua proto kolatzeko aginduz. Horrela gertatzen ez bada, epaileak ezezkoa eman behar dio protokolatzeari. Bi kasuotan, interesatuek eurei dagozkien akzio pertsona lak egikari ditzakete, adierazpeneko prozedura egokian (KZren 693.2. art.) eta, autore gehienen aburuz, hamabost urteko epearen barruan (KZren 1964. artikulua). Notario eskudunak (hots, interesatuek euren adostasunez edo, interesatu rik ez bada, epaileak aukeratutakoak; NAren 127. art.) egindako protokola tzea dela medio, testamentua notarioprotokoloari eransten zaio eta eskritura publikoan agertarazten da. Interesatuek testamentuaren kopia kautoa edo le kukotza hutsa eskura dezakete (KZren 693.1. art.).

46. Testamentu irekia A) Kontzeptua Testamentu irekiak jatorria du Erromako nuncupatio testamentuan. Kode Zibilaren 679. art.aren esanetan, testamentu horren bidez, testamentugileak jendaurrean agertzen du bere testamentu borondatea eta, horrela, gainontzeko guztiek ezagutzen dute borondate hori. Ezaugarri orokor hori kontutan izanik, testamentu irekiaren mota desberdinak bereiz ditzakegu. Horien artean, lehe nik, testamentu arrunta dugu, notarioaren aurrean egilesten dena; testamentu horrek aldaerak izan ditzake, testamentugilearen


berezitasunei begira. Testa mentu horri buruz idazpuru honetan arduratuko gara. Testamentu mota horren bereizgarri gisa esan dezakegu notarioak eskues ten duela testamentu hori: testamentugileak notarioari agertzen dio testamen tu borondatea eta notarioak borondate hori idatziz agertarazten du. 30/1991 Legeak ekarritako eraldaketa baino lehen, testamentu mota horren egilespene an esku hartzen zuten hiru lekukok, gutxienez; horrela, testamentuaren so lemnitatea indartzen zen, nahiz eta horrek erabilgarritasun praktiko eskasa izan. Horren gainean kritika ugari egin eta, ondorenez, lekukoen betekizuna ezabatu zen orokorrean. Gaur egun, lekuko horien eskuhartzea nahibadakoa da; salbuespen gisa, testamentu arruntaren aldaera batzuetarako, eskuhartze hori derrigorrezkoa da, testamentugilearen inguruabar bereziek hala erakar tzen dutenean (697. art.). Bestalde, aurrerago esan denez, testamentuan esku har dezakete, batetik, ezagutza lekukoek, testamentugilea identifikatzeko; bes tetik, adituek, ezgaituaren gaitasunari buruzko irizpena eman dezaten; eta, azkenik, interpretatzaileek, 684. art.ko kasuan (698. art.). Gainerakoan, testamentu hori dago aurreko gaian gaitasunari, formalita teei eta abarri buruz adierazi ditugun xedapen orokorren menpe.

B) Testamentu borondatearen agerpena Arestiko eraldaketa gertatu baino lehen, testamentuaren egilespena haste ko, testamentugileak bere borondatea agertu behar zuen, notarioaren eta hiru lekukoren aurrean. Egun, testamentu arrunta


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA egilesteko ez da lekukoen esku hartzerik behar. Are gehiago, testamentu borondatearen agerpena (ahozkoa zein idatzizkoa) ez da testamentua egilesteko bete behar den tramitea, egi lespen hori hasten baita testamentuaren irakurketarekin. Hori ateratzen da 699. artikuluaren hitzezhitzezkotasunetik: artikulu horrek egintza batasunari buruzko erregela ezartzen du, testamentua irakurtzen den unetik. Eraldaketa ren aurretik ere, eginera hori ohikoa zen, legez aurkakoa izan zitekeen arren; gaur egun, aldiz, eginera legean bertan jasota dago (ALBALADEJO). Horre tara, esan daiteke testamentugileak egindako borondate agerpena testamentu aren egilespena prestatzeko egintza hutsa dela. Borondate hori ahoz nahiz idatziz ager daiteke. Ahoz egiten bada, tes tamentugileak zuzenean agertu behar du, notarioaren aurrean. Ez da inolako eragozpenik borondate hori bitarteko baten bidez adierazteko; horrelakoetan, antza denez, notarioak, testamentua idatzi baino lehen, testamentugileari gal degin behar dio bitarteko horrek emandako jarraibideek bat egiten duten tes tamentugilearen beraren borondatearekin. Testamentugileak borondate hori idatziz agertzen duenean ere, KZren 695. art.ari helduta, badirudi testamen tugileak notarioari agertu behar diola testamentu borondatea. Zernahi gisaz, praktikak betekizun hori arindu izan du; horretara, gainontzeko batek idazkia egin dezake, testamentugileak emandako jarraibideen eta haren asmoaren arabera, eta bitarteko batek idazki hori notarioari aurkez diezaioke. Itxuraz, KZren 695. art.ko (aurreko 696. art.) hitzezhitzezkotasuna hobeto betetzeko, testamentugileak berak notarioaren aurrean berretsi behar ditu testamentu bo rondatea agertarazten duten oharrak edo minuta, testamentua egiletsi baino lehen (1956ko urriaren 9ko epaia).


C) Testamentua idaztea Testamentugileak bere borondatea ahoz zein idatziz agertu eta gero, nota rioak testamentua idatzi behar du, borondate horren arabera (695. art.). Tes tamentu ireki arruntean ere, testamentua idaztea ez da testamentua egilesteko derrigor bete behar den tramitea, hori prestaketa egintza hutsa delako. Nota rioak testamentugilearen borondatea hitzez hitz agertarazten du idatziz, baina hori ez da notarioaren eginkizun bakarra. Eginkizun horrezaz aparte, notario ak testamentu idazkia eratu behar du, horretan bi alde nabaritzen direla: alde batean, testamentugilearen borondatea barneratzen da, hain zuzen ere, nota rioak itxuratu izan duen borondatea (horretan, notarioak legezkotasun kon trola egikaritu behar du eta testamentugilearen asmoari itxura eman behar dio, Zuzenbidearen arabera); beste aldean, idazki hori notarioagerkaia denez gero, notarioak berak gauzatutako egintzak adierazten ditu, bai eta kasuanka suan bete izan diren solemnitateak ere (BLANQUER). Azken horien artean, garrantzi berezia dute, nola notarioak emandako ezagutza fedeak (edo identi fikazio tresna), hala notarioak gaitasunari buruz egindako balorazioak, horiek guztiak 696. artikuluan arautzen direla. Egungo egunean, notarioak ez du fe derik eman behar formalitate guztien betepenaren gainean; betekizun hori au rreko 699.2. art.ak ezartzen zuen eta, gaur egun, artikulu hori indargabetuta dago. Artikulu hori indargabetu bada ere, ez da aldaketa handirik eragin, no tarioak berak agertarazi behar duelako testamentuan lege


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA formalitateak bete direla. Horrek ekarri duen aldaketa bakarra hauxe da: egun, aurreko aldietan ez bezala, ezin da testamentuaren baliozkotasuna zalantzan jarri, nahiz eta notarioak ÂŤfede ematen dutÂť adierazmoldea erabili ez, testamentu formalitate ak orokorrean bete direla egiaztatzeko. Notarioak idatzitako testuan derrigorrean agertarazi behar dira egilespen lekua, data eta ordua (695. artikulua). Datu horiek, gaitasunaren balorazioare kin batera, egilespen unean bertan erantsi behar zaizkio testamentuari, arrazoi nabariak direla bide.

D) Egilespena a) Irakurketa Testamentu ireki arruntaren egilespena hasten da, testamentua irakurtzen denean. Notarioak ozenki irakurri behar du testamentua; hori egin aurretik, notarioak testamentugileari ohartarazi behar dio testamentua irakurtzeko es kubidea duela eta testamentugileak berak irakurketa hori egin dezake, hala nahi izanez gero (695. art.). Testamentu arruntean, testamentugilea da irakur keta horren jasotzaile eta, horregatik, irakurritakoa ulertu behar du. Testa mentua osoosorik irakurri behar da.

b) Testamentugilearen adostasuna Notarioak testamentua ozenki irakurri eta gero (eta, hala izanez gero, tes tamentugileak berak hori irakurri eta gero), testamentugileak badaki zein den testamentuaren edukia. Testamentugileak


adostasuna adierazi behar du, bere ustez idazkiak beraren azken nahia zuzen barneratzen duenean; kontrakoa us te izanez gero, desadostasuna adierazi behar du.

c) Sinadura Notarioak ez ezik (testamentuak notarioizaera duen aldetik: NLren 12 eta 19. art.ak, eta NAren 195 eta 196. art.ak), testamentua egilesteko egintzan bertan testamentugileak ere testamentua sinatu behar du (695. art.). Sinadu raren bitartez, testamentua burutzen da. Testamentugileak ezin badu sinatu, orduan egilespena lekukoen aurrean egin behar da; horixe da testamentu ireki arruntak dituen aldaeretatik bat, geroago sakonduko dugunez. d) Egintza batasuna Testamentua irakurtzen denetik horren egilespenari buru eman arte bete behar diren formalitate guztiak egintza bakar batean gauzatu behar dira‌ horretan ezin da geldiarazpenik gertatu, salbu eta istripu iragankorrak geldia razpena eragiten duenean (699. art.). Bestela esanda, testamentuaren egiles pena une berean egin behar da, geldiarazpenik gabe eta ezin da testamentuan esku hartzen dutenen arreta beste kontu batzuetara desbideratu. Egintza bata sun hori testamentu irekiaren solemnitatea da; solemnitate hori ez bada be tetzen, testamentua deuseza da. Hala ere, jurisprudentziak betekizun horren gaineko ulerkera malgutu du (batik bat, arestiko eraldaketa gertatu aurretik, 699. art.aren arabera, egintza batasunak bere barruan hartzen baitzuen tes tamentugilearen borondate agerpena ere: besteak beste, 1913ko urtarrilaren 1eko, 1928ko abenduaren 28ko, 1961eko maiatzaren 31ko eta 1987ko apirila


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ren 10eko epaiak; esangura horretan, eraldaketak kontutan izan du jurispru dentziak eta notarioek ezarritako doktrina). Betekizun hori bidezkotzen da, testamentuaren garrantzia dela medio; horrek seriotasuna eta behar bezalako tankera ematen dizkio egilespenari, eta testamentugilearen askatasuna babes ten du. Geldiarazpen iragankorrek ez dute egintza batasuna urratzen (kasurako, premiazko beharrizanak asetu behar direnean; sendagaiak edo osasunlagun tza hartu behar izateagatik, testamentugilea une batez absente izan behar de nean eta abar).

E) Lekuko instrumentalen aurrean egiletsitako notariotestamentu irekiak a) Lekuko instrumentalen eginkizuna Gaur egun, lekuko instrumentalak ez dira notariotestamentu irekietan derrigor izan behar. Kasu zehatzetan beharrezkoak dira, adibidez, testamentu gileak disfuntzioak izateagatik, testamentua modu arruntean egiletsi ezin due nean (halakoetan, erregela bereziak ezartzen dira) edo testamentu arruntaren aldaerak egilesten direnean. Zalantzazkoa da lekukook derrigorrezkoak diren, testamentuaren egilespenean esku hartzen dutenean testamentugile edo nota rioaren aginduz (KZren 697.3. art.). Lekuko instrumentalek eginkizun hauek dituzte: testamentugilearen az ken nahia jasotzen dute; testamentuaren egilespenean esku hartzen dute; tes tamentua ulertu behar dute, hori irakurtzen denean; eta,


irakurritakoak eta testamentugileak adierazitakoak bat egiten baldin badute, testamentua sinatu behar dute. Eginkizun horiek direla eta, lekukook testamentua egilesten den lekuan bertan egon behar dira, testamentugileak bere azken nahia adierazten duen unetik. Jurisprudentziaren esanetan, aski da lekuko horiek izatea testamentua irakurtzen den unetik; 30/1991 Legeak indargabeturiko Zuzenbidearen itzal pean, hori berori ulertu izan da, lekuko instrumental guztiei dagokienez. Ho rren salbuespena gertatzen da, gertatu ere, erabat gorra den eta irakurtzen ez dakienak testamentua egilesten duenean. Bi lekuko izan behar dira bertan eta horiek egokiak izan behar dira (697. artikulua).

b) Kasuak Orokorrean, lekukoek testamentuan esku hartzen dute, notarioak zein tes tamentugileak hala eskatzen dutenean. Edonola ere, testamentugileak gaiga beziarik badu, lekukoek derrigor esku hartu behar dute; izatez, gaigabezia horien karioz, testamentugileak ezin du testamentu arruntik egiletsi edo zail tasun ugari ditu testamentu hori egilesteko. KZren 697. art.ak aipatzen ditu kasu horiek. 1. Testamentugileak sinatu ezin duenean, sinatzen jakin ez dakielako edo beste edozein kari dela bide. Horrelako egoeran dagoen testamentugileak ho rren berri eman behar dio notarioari (bai eta azken horrek hala jaso ere), eta testamentua egiletsi behar du arau arruntek xedatutakoaren arabera. Salbues pen gisa, gaigabeziaren ondorioz testamentugileak ezin duenean testamentua sinatu, lekuko batek sinatuko du testamentugilearen


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ordez eta horrek hala eskatuta (695.2 eta 697.1. art.ak). Testamentugileak (sinatzen ez jakiteagatik edota beste edozein kari dela bide) sinatu ezin duela adierazten badu eta adie razpen hori faltsua gertatzen bada, testamentua deuseza izango da (ikus AGk 1952ko urtarrilaren 4an eta 1953ko azaroaren 11n emandako epaiak). 2. Testamentugilea itsua denean edo horrek irakurri ezin duenean (ira kurtzen jakin ez dakielako edo beste edozein kari dela bide). Harako pertso nek ezin dute egiaztatu notarioak irakurritakoak bat egiten duen ala ez eurek sinatzen duten agiriarekin; argi dagoenez, irakurtzen dakienak hori egiazta dezake, berak bere kabuz testamentua irakurriz. Eragozpen hori gainditzeko, lekukoek esku hartzen dute; oinarrian, lekukoon eginkizuna da egiaztapen hori egitea edo egiaztapen hori egiteko aukera sortzea, maula edo notarioak izan dezakeen okerra saihesteko. Lekukoek ez dute testamentua irakurri be har. Testamentugileak ezin badu sinatu, aurreko zenbakian adierazitako egin kizuna beteko dute lekukoek. 3. Testamentugilea gorgorra izan eta horrek irakurri ezin duenean. Kasu horretan, testamentugileak ezin du egiaztatu notarioak irakurritakoa berak si natzen duena den, ezta notarioak irakurritakoak haren azken nahia barnera tzen duen ere. Harakoetan, lekukoek testamentua irakurri behar dute, bai eta adierazi ere, testamentuak barneratutakoak bat egiten duen ala ez testamentu gileak agertutako borondatearekin (ulertzen da borondate hori ahoz agertu duela). Begien bistan denez, lekuko horiek testamentugilearen azken nahiaren berri izan behar dute, horrek adierazten duen unetik, testamentugilea ordezten baitute adostasuna ematean. Testamentugilea erabat gorra izan behar da.


F) Beste pertsona batzuen eskuhartzea Sorospidezko identifikazio bide gisa (685. art.), eta kasu jakinetan, ezagu tza lekukoak erabil daitezke; konparaziorako, ezgaituak emandako testamen tuan, bi adituk esku hartu behar dute (665. art.); eta notarioak jakin ez dakien hizkuntzan egiletsitako testamentuan, interpretatzaile batek (684. art.). Per tsona horiek testamentuaren egilespenean esku hartu behar dute, 698. art.ak zehazten duenez; eta, hala denean, lekuko instrumentalekin batera (dena den, ezagutza lekukoek lekuko instrumental gisa esku har dezakete). Horiek ere testamentua sinatu behar dute (695.1. art. in fine).

47. Testamentu itxia A) Kontzeptua KZren 680. art.ak zehazten du zer den testamentu itxia; horren arabera, testamentu horretan ÂŤtestamentugileak, bere azken nahia aditzera eman gabe, adierazten du azken nahi hori barneraturik dagoela egintza eskuetsi behar duten pertsonei aurkeztutako pleguanÂť. Testamentu horren edukia sekretua da eta egilespena publikoa; ondorenez, testamentu irekiaren eta olografoaren tar teko lekuan dago. Testamentu itxia idatzizkoa da (706.1. art.). Idazki horrek barneratzen duen azken nahia fedeemailearen eskuhartzerik gabe egin de nez gero, halako idazkiak egilesteko izan behar den gaitasunari murrizketak jartzen zaizkio: 708. art.ak itsuei eta irakurtzen ez dakitenei edo irakurri ezin dutenei debekatzen die testamentu hori egilestea, pertsona horiek beren kasa ezin baitute egiaztatu euren


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA azken nahia barneratzen den testamentu gisa egi letsitako idazkian. Modu arruntean egiletsitako testamentua notariotestamentua da. Gaine ra, 30/1991 Legeak ekarritako eraldaketaren ostean, testamentu horren egiles penean ez dute lekukoek eskurik hartu behar; salbuespen gisa, kasu jakinetan bi lekukok esku hartu behar dute derrigor. Testamentu horiei dagokienez, bi fase bete behar dira: aurrenekoz, azken nahia barneratzen duen idazkia idatzi behar da eta, bigarrenez, notarioaren aurrean egiletsi.

B) Testamentugilearen azken nahia barneratzen duen idazkiaren betekizunak Idazki hori testamentugileak berak eskuz egin dezake, bai eta beste per tsona batek ere, azken horrek idatzmutil gisa jarduten duela. Testamentugi leak nahiz beste pertsona horrek testamentua idatz dezakete edozein motatako bide mekanikoak erabiliz, horien bitartez haiek idatzitako testua paperean in prima badaiteke (706.3. art). Testamentugileak edo beste pertsona horrek mo du askean aukera dezakete testamentua idazteko modua. Testamentua sinatuta egon behar da. Testamentugileak ezin badu sinatu, beste pertsona batek sinatuko du hark hala eskatuta, testamentuaren hasieran eta orri guztietan. Horrelakoetan, testamentugileak sinatzeko duen ezintasu naren karia adierazi eta kari hori benetakoa izan behar da (706.4. artikulua). Testamentugileak sina badezake eta berak eskuz idatzi badu testamentua, si nadura jarri behar du testamentuaren amaieran; testamentua beste inork idatzi badu, aldiz, testamentugileak testamentuaren orri


guztien oinean sinatu behar du (706.3. art. eta AGk 1943ko uztailaren 7an emandako epaia). Sinaduraren bidez, testamentugileak bere gain hartzen du idazki horretan barneratutako borondatea, eta idazkiaren egilea zehaztu edo identifikatzen da (horrekin, tes tamentuak bereizten dira, testamentugileak testamentua eskuz idazten duene an eta idazten ez duenean). Testamentugileak bere borondatea ahoz adierazi ez, baina idatzi ahal badu, orduan berak sinatu behar du testamentua nahitaez (709.1. art.). Testamentuan ez da agertarazi behar testamentua bera non eta noiz idatzi den. Inguruabar horiek agertzen badira eta horiek ez badatoz bat egilespenaren inguruabarrekin, azken horiek nagusitzen dira. Zuzenketa, zirriborro eta lerroartekorik bada, horiek baliozko bihurtu be har dira ÂŤtestamentua sinatu baino lehenÂť (706. art. in fine). Testamentua si natu ondoren ere halakoak baliozko bihur daitezke, beste sinadura bat jarriz. Sinadura hori jarriko du idazkia bera sinatu duen pertsonak, pertsona hori testamentugilea izan zein ez. Testamentua edozein hizkuntzatan egin daiteke.

C) Egilespena a) Itxiera Testamentu itxia notariotestamentua da eta ondoko erregelak aplikatzen zaizkio: notarioaren doitasunari, testamentugilearen identifikazioari, notario ak testamentugilearen gaitasuna baloratzeari, adituen eskuhartzeari eta beste autu batzuei buruzkoak. Testamentu borondatea barneratzen duen idazkia notario


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA eskudunari aur keztu behar zaio. Idazki hori itxirik aurkeztu behar da (hortik datorkio izena) edo egintza horretan itxi behar da; horrela, idazki hori sartu behar da ÂŤtes tamentuazal baten barruan. Testamentuazal hori itxi eta horretan zigilua ja rri behar da; horrela, idazki hori ezin atera daiteke testamentuazala apurtu gabeÂť (707. art.ko 1 eta 2. idazatiak). Hortaz, testamentu borondatea sekretua da eta manipulazio edota ordezpenetatik babesten da. Testamentuazalean zi gilua jarri behar da; hori egin ezean, testamentua deuseza da (AGk 1943ko uztailaren 7an emandako epaia); egilespen aktan, zigilu horien zenbakia eta marka adierazi behar dira (707.4. art.).

b) Testamentugilearen agerpenak Testamentugileak, berak edo interpretatzaile bitartez, agerpen jakin ba tzuk egin behar ditu notarioaren aurrean. Oro har, testamentugileak berak ahoz egin behar ditu agerpenok; baina, testamentugileak ezin badu hitzik egin eta idatzi ahal badu, agerpen horiek idatziz egingo ditu, notarioaren aurre an eta testamentu idazkia barruan hartzen duen azalaren gainean (709.2. art.) Testamentugileak agerpen desberdinak egin behar ditu. Aurrenik, testa mentugileak berak adierazi behar du testamentuazalean sartutako idazkiak bere azken nahia (testamentua) barneratzen duela. Hori ez da egitateei bu ruzko agerpen hutsa, testamentugileak berak testamentua egiteko duen boron dateari buruzkoa baino. Une horretan, bada, baloratu behar da gaitasunaren betekizunak diren, testamentuan esku hartu duten lekukoak egokiak diren eta


bar. Bigarrenik, testamentu idazkiaren inguruabarrak adierazi behar ditu: zein modutan idatzi den (hau da, testamentugileak berak edo idatzmutil ba tek idatzi duen, eskuz idatzi den ala ez); baita zein sinadura duen, eta non si natu den eta nork sinatu duen ere.

c) Egilespen akta Notarioak luzatzen du testamentuazalaren gainean. Akta horretan adie razi behar dira ezagutza edo identifikazio fedea, eta testamentugilearen gai tasunari buruzko balorazioa. Akta horretan ere, testamentuazala ixten duten zigiluak deskribatu behar dira (707.4. art.). KZren 709. art.ko kasuan, nota rioak fede eman behar du, artikulu horretan bertan ezarritako betekizun eta inguruabar zehatzak gauzatu izan direla (709.3. art.). Berebat, testamentua egilesteko lekua eta data adierazi behar dira, eta azken hori testamentuaren datatzat jotzen da, ondore guztietarako (hala nola, testamentua ezeztatzeko eragina, testamentugilearen gaitasuna eta abar; 707.6. art.). Behin akta luzatu eta gero, akta hori irakurri behar da (707.5. art.). Ge hienetan, notarioak berak irakurtzen du akta ozenki. Testamentugilea gorra bada, berak irakurriko du akta, horrek irakurtzen jakin behar duelako nahi taez (708. art.). Testamentua eskuesten duen notarioak ez ezik, testamentugileak ere akta hori sinatu behar du. Testamentugileak sinatu ezin badu, kasu horretan derri gor esku hartu behar duten lekukoetarik batek sinatuko du haren


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ordez. Gai nera, testamentu egilespenean esku hartu behar duten pertsona guztiek sinatu behar dute akta (707.5. art.). Egilespen aktaren kopia eskuetsia erantsi behar zaio testamentua eskues ten duen notarioaren protokolo arruntari (ez, ordea, protokolo erreserbatuari, 30/1991 Legeak ekarritako eraldaketa aurretik gertatzen zen moduan: 710. art.). Akta hori ez da testamentuaren egilespena baliozkoa izateko formalita tea; akta hori betetzen ez bada ere, testamentua ez da deuseza. Akta hori, be raz, egintza independentea da eta testamentua egiletsi ostean betetzen da (ikus AGk 1943ko uztailaren 7an emandako epaia).

d) Testamentuaren egilespenean beste pertsona batzuek esku hartzea Zenbait kasutan, bi lekuko instrumental egokik esku hartu behar dute tes tamentuaren egilespenean: notarioak edo testamentugileak hala eskatzen du tenean (707.7. art.) eta testamentugileak ezin duenean egilespen akta sinatu (707.5. art.). Bestalde, bi ezagutza lekukok esku hartu behar dute (horiek, aldi berean, lekuko instrumental izan daitezkeela), horiek sorospidez beharrez koak direnean testamentugilea identifikatzeko (707.4. art.). KZren 684. art.ko kasuan, interpretatzaile batek esku hartu behar du (707.4. art). Eta, testamen tugilea ezgaitu bada, bi adituk esku hartu behar dute (665. art.). Pertsona horiek guztiek egilespen akta sinatu behar dute. D) Geroko gorabeherak a) Artapena


Testamentuazal baten barruan sartzen denean, azal hori testamentugilea ri eman behar zaio (710. art.). Testamentugileak testamentu hori bere eskue tan gorde dezake, horren zaintza beste pertsona baten ardurapean jarri edota notarioaren eskuetan gordailatu (711. art.). Azken horretan, notarioak jasoa giria luzatu eta inguruabar hori protokolo arruntean agertarazi behar du.

b) Aurkezpena Testamentugilea hil ondoren, testamentua bere eskuetan duenak testa mentu hori egilespen tokiko epaileari aurkeztu behar dio (JZLren 63.22. art.) eta hori gainontzeko batek eragin dezake (JZLren 1957. art.). Testamentua es kuetan duen pertsonak testamentugilearen heriotzaren berri izan duenetik ha mar egun igaro badira, pertsona horrek erantzukizuna du, arduragabekeriaren ondorioz eragin daitezkeen kalteen gainean (KZren 712. art.). Halaber, epe horretan testamentua ez bada aurkeztu dolozko kari baten zioz, testamentua ezkutatu duenari zehapena jartzen zaio, hain zuzen, pertsona hori ezduina da oinordeko izateko (713.1. artikulua); testamentua doloz ezkutatu dela ulertzen da, horretarako asmorik izan denean. Zehapen hori berori ezartzen zaio testa mentua doloz osten duenari, bai eta testamentua edozein modutan ezkutatu, apurtu edo baliogabetzen duenari ere (713.2. art.). Beste kasu batzuetan gertatu aldera, testamentu itxia ez da iraungitzen; ez da inolako eperik testamentu hori aurkezteko.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA c) Testamentua ireki eta protokolatzea Testamentugilearen borondatea barneratzen duen idazkia agiri pribatua da eta fedeemaileak ez du idazki hori eskuesten. Horregatik, testamentua ire ki eta gero, hori protokolatu behar da, JZLren tramiteen bidez (JZLren 1958 eta ondorengo artikuluak, KZren 714. art.ak artikulu horietara jotzen baitu). Tramite horietan, testamentuazala da aztergai. Azterketa horri ekiteko, nota rioa eta lekuko instrumentalak (egotekotan) zitatu behar dira; horren ondoren, zigiluen osotasuna egiaztatu, sobrea ireki eta testamentua irakurtzen da eta, ez bada inor horren aurka azaltzen, testamentua protokolatzea agintzen da au to bidez. Zalantzazkoa da testamentua protokolatzeari ezezkoa eman dakio keen, testamentuazalaren barruan dagoen idazkiaren akatsen ondorioz. E) Testamentu itxia olografo ÂŤbihurtzeaÂť Testamentu itxia deuseza bada, hori egilesteko modua akastuna izateaga tik, notarioak erantzukizuna du horren gainean. Bestalde, testamentu horrek testamentu olografoaren balioa izan dezake, kausatzailearen azken nahia bar neratzen duen idazkiak harako testamentuen betekizun materialak eta forma lak baditu (715. artikulua). Horrelako kasuetan, negozio deuseza baliozko bihurtu beharrean, testamentua berriro kalifikatzen da. Testamentu hori olo grafoa den ginoan, testamentu mota horri buruzko eraentzapean jartzen da betebetean (gaitasuna, testamentugileak berak testamentua idaztea, egiazta razpena eta iraungitasuna).


48. Salbuespeneko testamentuak, Zuzenbide erkidean Doktrinan ez da aho bateko iritzirik salbuespeneko testamentuak sailka tzeko, testamentu arrunten kasuan izan ezik. Jarri ere, testamentu horiek era entza berezi baten menpe jartzen dira, inguruabar desberdinak direla bide. Maizsarri halakotzat jo izan dira, testamentugileak burua argi duenean egile tsitako testamentua, gorgorrak, itsuak, mutuak eta gormutuak egiletsitakoak, atzerriko hizkuntza edo hizkuntza ezofizialean egiletsitakoa eta abar. Horiek guztiak jadanik aztertu ditugu, testamentu arrunt irekiaren eta itxiaren aldae ra antzo. Eraentza erkide arruntetik at dauden testamentu arrunten artean, no tarioaren aurrean egilesten ez den testamentu irekia aipatu behar da. Harako testamentuari buruzko arauketa KZren 700. art. eta ondorengoetara bildurik dago eta testamentu horren berezitasun nagusia da, izan ere, lekukoen aurre an egiletsi beharrekoa dela.

A) Hurhurreko heriotza arriskuan egindako testamentua ÂŤTestamentugilea hurhurreko heriotza arriskuan bada, testamentua bost lekuko egokiren aurrean egilets daiteke, notarioaren beharrik gabeÂť (700. artikulua). Heriotza arriskua hurhurrekoa izan behar da, edozein kari dela bide (gai xotasunaren edo istripuaren ondorioz). Arriskua hurhurrekoa da, aldi berean gertatzen diren inguruabarren zioz, subjektua hurhurrean hil egingo dela us te izateko nahikoa arrazoirik denean. Horretan, ez da derrigor medikuaren irizpena izan behar; alderantziz, inguruabar horien balorazioa egitatezko ara


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA zoa da (AGk 1962ko azaroaren 3an emandako epaia). Autore gehienen ustez, heriotza gertatu aurrekoxe ezinezkoa izan behar da testamentua notarioaren aurrean egilestea. Notarioak testamentua eskuetsi badezake, ezin da mota horretako testamenturik egiletsi, notarioaren eginki zuna ezin baita alde batera utzi zuhurtziarakotasunez (AGk 1977ko ekainaren 2an eta 1983ko martxoaren 22an emandako epaiak). Nolanahi ere, zalantzaz koa da betekizun hori (hots, notarioak testamentua eskuestea ezinezko izatea) legezkoa den (LEĂ“N ALONSO). Testamentugileak bost lekuko egokiren aurrean agertu behar du bere bo rondatea (681 eta 682. art.ak) eta lekuko horiek guztiak testamentugilearen azken nahiaren gordailuzain bihurtzen dira. Agerpen hori ahoz egin behar da.

B) Izurritean egindako testamentua Testamentu mota hori 701. artikuluan arautzen da: izurritean, testamen tua egilets daiteke notarioak hori eskuetsi gabe, hamasei urtekoak baino nagu siagoak diren hiru lekukoren aurrean. Beharbeharrezkoa da izurritea izatea. Dena den, ez da izan behar izurri teari buruzko adierazpen ofizialik; izurritea egitatez gertatu behar da, kontu hori eztabaidagarria izan arren. Horrek ez du garrantzi berezirik egun, bai, ostera, historiako beste aldi batzuetan. Azken horiei dagokien aldean, testa mentu arruntak izan behar zituen betekizunak lekatu edo malgutu ziren, izu rriteak zekartzan anabasa eta komunikaezintasun egoeren karioz. Testamentugilea ez da zertan kutsaturik egon. Eta, interpretaziorik arte


zenaren arabera, ez da izan behar notarioa aurkitzeko ezintasunik edo zailta sunik: kasu horretan, erabat lekatuta dago notarioak testamentua eskuesteko beharra (LACRUZ eta GONZĂ LEZ PORRAS). Testamentua hiru lekuko egokiren aurrean egilesten da eta horiek ez dira adin nagusikoak izan behar: nahikoa da horiek hamasei urtekoak izatea.

C) Bi testamentuoi buruzko arau erkideak Testamentu horiek ahozkoak dira; baina, ahal den neurrian eta 702. arti kuluak agintzen duenez, idatziz adierazi behar dira, kausatzailearen boronda tea modu ziurragoan agertarazteko. Kasurik gehienetan, lekuko batek egiten du idazkia; salbuespenez, kausatzaileak berak idazten du eta, horrelakoetan, testamentua irakurtzen du egilespen egintzan. Ezbaikoa da testamentugileak, idazkia irakurri gabe, horretan bere testamentua barneratzen dela adieraz de zakeen ala ez; argi dago hala egin daitekeela testamentu olografoaren kasuan. Idazki hori egin daiteke, testamentugileak bere borondatea ahoz adierazten duen unean bertan edo geroago. Ez da ziurra idazkia sinatu behar duten ala ez idazki horretan esku hartu izan duten pertsona guztiek; edozein modutara ere, jurisprudentziak hala agintzen du. Idazkiak testamentugilearen borondatea barneratu behar du eta horren inguruan ez da betekizun formalik (data, lekua, gaitasunaren balorazioa eta abar). Idazkian esku hartu duten lekukoen aipa mena egin behar da idazkian bertan (AGk 1897ko maiatzaren 5ean emandako epaia). Testamentua idazteko aukera izan eta ez bada hala egiten, testamentua deuseza da (AGk 1979ko uztailaren 2an emandako epaia, besteak beste). Bi testamentu horiek bi hilabeteko iraungitasun epe laburraren menpe daude; epe hori zenbatzen hasten da, heriotza


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA arriskua hurhurrekoa ez den unetik eta izurritea amaitzen denetik, beti ere, testamentugileak bizirik dirau enean. Hori dela eta, testamentu horiek eragingarriak izan daitezen, testamen tugilea bi hilabeteotan hil behar da. Testamentu horiek salbuespenekoak dira eta, egoera larri hori desagertu denez gero, testamentugileak, hala nahi badu, testamentu arruntak edo bereziak egin ditzake. Testamentugilea bi hilabete horien barruan hiltzen bada ere, testamentu horiek iraungitzen dira, testamentugilearen heriotzatik hiru hilabetetan ez ba zaizkio epaileari aurkezten, horiek eskritura publikoan agertarazi eta proto kolatzeko. Horretarako, borondatezko jurisdikzio espedientea bete behar da (testa mentuaren baliozkotasunari eusteko, muntaren araberako judizio arrunta era gin daitekeela). Espediente horretan, tramite hauek bete behar dira: lekukoei bananbanan galdeketa egiten zaie; testamentugilearen azken nahia barnera tzen duen idazkia aztertzen da, halakorik bada; testamentugileak testamentua egiteko benazko asmorik izan duen zehazten da; adierazi behar da testamen tua egilestean lekukorik bertan izan den, bai eta horiek egokiak diren eta zenbat lekukok esku hartu duten ere; azkenik, eskritura publikoan agertarazi eta protokolatzen da. Horren aldeko ebazpenak ÂŤez dio gainontzekoari kalte rik eragitenÂť (ikus JZLren 1943 eta ondorengo art.ak).

49. Testamentu bereziak A) Testamentu militarra


a) Kontzeptua Militarrek gerraldian duten bizieraren inguruabar zehatzak kontutan har tuta, aspalditik modu berezian arautu izan dira gerraldian diren militarrek eta horiei berdinetsitako pertsonek egilesten dituzten testamentuak, harako egoe ran ezin baitira bete testamentu arrunten betekizunak. Tradizio hori berega natuz, KZk testamentu militarra arautzen du eta, horren barruan, testamentu arruntak (irekia eta itxia) eta aparteko testamentuak. Testamentu horiek guztiak gerraldian bakarrik egilets daitezke (716.1. ar tikulua). Ez da gerraldiari buruzko adierazpen ofizialik izan behar; aski da gerraldia egitatez gertatzea. Gerraldian diren pertsona batzuek bakarrik egi lets dezakete harako testamentua, hain zuzen, euren egoera edo karguagatik, gerra ekintzak gauzatzeko gunean diren pertsonek. Gaur egun, azken beteki zun horrek ez du bidezkoketarik, gerra ekintzak hedatzen baitira gerralekutik urrun diren lurraldeetara. KZren 716.1. artikuluak aipatzen dituen pertsonek bakarrik egilets ditza kete testamentu militarrak: militarrek, boluntarioek (horiek militarrak baiti ra), bahituek, gerrako espeek (ez, ordea, presoek), armadaren enplegatuek eta armadarekin batu diren pertsonek (berbarako, gerra korrespontsalek edo na zioarteko begiztatzaileek).

b) Testamentu militar irekia Gutxienez kapitain gradua duen ofizialaren aurrean egilesten da testa


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA mentu hori. Haatik, testamentugilea destakamentuan (hau da, berari dagokion unitatetik aldenduta) bada, testamentua egiletsi behar da agintea duenaren au rrean, nahiz eta azken hori testamentugilearen menpekoa izan. Testamentugi lea gaixorik edo zaurituta badago, testamentua egilets dezake berari laguntza ematen dion kapilauaren edo medikuaren aurrean (ikus 716. art.). Testamentua bi lekuko egokiren aurrean egiletsi behar da nahitaez (716. art.ko azken idazatia) eta notariotestamentu arruntari buruzko erregelak apli katzen zaizkio, azken hori testamentu militarraren izaerarekin bateratzeko modukoa den heinean. Testamentugilea ez bada gerraldian hiltzen, testamentua iraungitzen da gerraldia amaitu zenetik lau hilabete igarotakoan (719. art.).

c) Testamentu militar itxia KZren 717. art.ak bide ematen du, testamentu militar itxia egilesteko. Testamentu hori notariotestamentu itxi arruntari buruzko erregelen menpe dago erabat, ÂŤgerra komisarioÂťaren aurrean (egungo eskuhartzaile militarra den horren aurrean) egilesten denean izan ezik. Harrigarria bada ere, arestiko eraldaketak desagertarazi izan du lekukoen betekizuna notariotestamentu itxietan eta, horren ondorioz, testamentu militar itxia ere lekukorik gabe egi lesten da; kontrara, testamentu irekia bi lekukoren aurrean egiletsi behar da, bai eta aparteko testamentu militar itxia ere (721. art.). Zalantzazkoa da testamentu horri KZren 719. art.ko iraungitasun eraen tza aplikatzen zaion.


d) Aparteko testamentu militarrak KZren 720. art.aren arabera, ÂŤgerra ekintzaren hurhurreko arriskuanÂť, testamentu irekia ahoz egilets daiteke, bi lekukoren aurrean. Testamentu hori iraungitzen da, testamentugilea ez bada gerra ekintza bitartean hiltzen. Testa mentu hori baliozkoa izan dadin, idatziz formalizatu behar da, gerra audito rearen edo armadarekin batu diren justizi funtzionarioen aurrean. Horrez gain, aparteko testamentu itxia egilets daiteke, 720. art.ak deskri batzen dituen inguruabarretan, hain zuzen, ofizialaren eta testamentu militar irekian izan behar diren bi lekukoen aurrean. Pertsona horiek egilespen akta sinatu behar dute, bai eta testamentugileak ere, hala egin dezakeenean (721. art.). Gainerako autuei dagokienean, testamentu itxi arruntaren beste bete kizunak gauzatu behar dira. Ez da araurik testamentu horren iraungitasunari buruz; hori zentzugabekoa denez gero, ulertu behar da testamentu horri apli katzen zaiola testamentu irekiari buruzko erregela. Arean bere, erregela ho rrek testamentuaren iraungitasuna arautzen du: hurhurreko arriskuan izanik, testamentugileak testamentua egiletsi eta testamentugilea onik ateratzen bada arrisku horretatik, orduan testamentu hori iraungitzen da.

e) Geroko tramiteak Testamentu horietan guztietan, tramite batzuk bete behar dira. Tramiteok 718. art.ak arautzen ditu eta, horretan, Ăąabardura bat agertzen da aparteko testamentu militarra ahoz egilesten denean; horretara, testamentu hori idatziz formalizatu behar da, lehen ikusi dugunez.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Testamentu militarrak zaintzeko, horiek lehenbailehen bidali behar dira koartel nagusira, eta azken horrek Defentsa Ministeriora igorri behar ditu, testamentugilea hil zein ez. Testamentugilea hilez gero, testamentua eskritura publikoan agertarazi eta protokolatzen da (JZLren 1943. artikulua eta ondo rengoak). Horretan, eskumena du testamentugilearen azken egoitzako epailea (JZLren 63.22. art.) eta, testamentugilearen azken egoitza ez bada ezaguna, testamentu hori Madrilgo epaile dekanoari helarazten zaio.

B) Itsasoko testamentua a) Kontzeptua Itsas bidaia bitartean ontzi barruan doazen guztiek testamentu berezi hori egilesteko aukera dute, itsas bidaiak dakarren egoera dela medio. Testamentu horrek aldaera desberdinak ditu: testamentu arrunt irekia zein itxia, edo apar tekoa, azken hori irekia bakarrik izan daitekeela (722. art.). Ez da ziurra testamentu mota hori itsasokoa ez den beste bidaietan erabil daitekeen (kasurako, ibaietatik egiten direnean). Aireko nabigazioari dagokio nez, testamentu hori ezin egilets daiteke. Eztabaidatu izan da zein den testamentu mota hori egilesteko hasierako eta amaierako unea edo, bestela esanda, itsas bidaia noiz hasi eta noiz amai tzen den. Autore gehienen aburuz, bidaia hasten da, bidaiariak ontziratzen direnean (ontzia portutik atera ez bada ere) eta, amaitzen da, bidaiariok jo mugako portuan lehorreratzen direnean (ez, aldiz, bidaia bitartean geldiuneak egiten direnean).

b) Ohiko formak


Forma horiek irekia eta itxia dira. Testamentu olografoari buruz KZk egindako aipamenek (724.2 eta 729.1. art.etan) ez dute erakartzen itsas tes tamentu olografo berezirik izan daitekeenik. Arau horiek, hutshutsean, testa mentu olografoaren artapenari buruzko eraentzaren berezitasunak aipatzen dituzte, bai eta geroko tramiteak ere. KZren 722. art.ak ematen ditu testamentu horiek egilesteko erregela be reziak. Ontzia, izatez, gerra ontzia bada, testamentu horiek kontulariaren au rrean egiletsi behar dira (hau da, ontziko laguntaldeko intendentzi buru edo ofizialaren aurrean, horrek antzinako kontulariaren eginkizunak betetzen bai titu) eta ontziko komandanteak ontzat eman behar du. Ontzia merkataritzakoa bada, ostera, testamentua kapitainaren aurrean egiletsi behar da edo horren eginkizunak betetzen dituenaren aurrean. Pertsona horiek badira testamentu gileak, testamentua eskuetsi behar dute haiek euren karguan ordeztu behar di tuzten pertsonek. Halako testamentuak bi lekukoren aurrean egilesten dira; lekuko horiek bidaiarien artetik aukeratzen dira eta, halakorik ez bada, ontziko laguntalde tik. Lekukoak egokiak izan behar dira. Nahikoa da horietatik batek bakarrik sinatu ahal izatea eta, beharrezkoa denean, testamentugilearen ordez sinatuko du. Testamentu irekiari dagokionez, 695. art.ak arauturikoa bete behar da, bai eta 696. art.ak ezarritakoa ere (eraldaketa gertatu baino lehen, aurreko 695. artikuluak arautzen zuen atalean); eta, orokorrean, testamentu irekiari buruz ko arauak, testamentu mota horren izaerarekin baterakorrak badira (esate ba terako, egintza batasunari dagokionez). Gauza bera gertatzen da


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentu itxiaren kasuan: testamentu horri notariotestamentuaren gaineko arauak apli katzen zaizkio, horiek harako testamentuarekin baterakorrak diren neurrian. Testamentu horiek iraungitzen dira, testamentugilea lehorreratzen dene tik lau hilabete igaro eta gero, lehorreratze leku horretan testamentu arrunta egiletsi ahal duenean (730. art.). Hori dela eta, testamentugilea hiltzen baldin bada lau hilabete horiek bete baino lehen, itsasoko testamentua baliozkoa da. Lehorreratzeak amaiera ematen dio bidaiari eta une horretan hasten da iraun gitasun epearen zenbaketa; lehorreratzea Espainian zein atzerrian gerta daite ke, nahiz eta espainiarrak atzerrian egiletsitako testamentu berezia 730. art.an hitzez hitz arautu ez.

c) Aparteko formak Ontzizkalpen arriskurik denean, ontziko laguntaldeak eta bidaiariek ahoz egilets dezakete testamentua, bi lekukoren aurrean. Horixe bera gertatzen da aparteko testamentu ireki militarraren kasuan eta 731. art.ak horretara jotzen du. Horrenbestez, ez da onartzen aparteko testamentu itxia. Testamentu hori iraungitzen da, testamentugilea onik ateratzen bada ontzizkalpenetik.

d) Geroko tramiteak Testamentu horiek zaindu eta artatzeko, erregela bereziak daude. Koman danteak edo kapitainak zaindu behar dituzte testamentu irekiak eta testa mentu itxien aktak. Horrez gain, nabigazio-egunkarian agertarazi


behar dira testamentu horien egilespenari buruzko aipamenak; inork jakin badaki tes tamentu olografoa egiletsi dela, hori ere egunkarian aipatu behar da (724. art.). Testamentu itxia eta olografoa testamentugileak berak aukeratzen duen pertsonaren eskuetan gera daitezke, pertsona hori komandantea edo kapitaina izan daitekeela. Bidaia bitartean testamentugilea hiltzen bada eta testamentu itxia edo olografoa haren ekipajearen barruan badago, komandanteak edo ka pitainak testamentua hortik hartu behar du, hori zaintzeko; egitate horren ai pamena egin behar da egunkarian (729. art.). Ontzia porturatzen den lehenengo lekuan, 725. art.an xedatutakoa bete behar du kapitainak edo komandanteak, portu hori atzerritarra izanik bertan Espainiako agente diplomatiko edo kontsularrik bada. Azpimarratzekoak dira testamentu irekiaren kopiak edo testamentu itxiaren aktak izan behar dituzten betekizunak (725.2. art.). Ontzia lehenik porturatzen den lekua Espainiako lurraldea bada edo Espainiako portu batera heltzen bada (aurretik atzerrian porturatu izan denean), 726. art.an xedaturiko tramiteak bete behar ditu ka pitainak edo komandanteak; tramite horiek dira, batik bat, testamentu orijina lari buruzkoak. Testamentugilea atzerritarra bada, 728. art. aplikatzen da. Harako testamentuak eskritura publikoan agertarazi eta protokolatu behar dira: testamentu irekiari dagokionez, 727. art.ak xedatutakoa bete behar da eta, komandantearen edo kapitainaren eskuetan diren testamentu itxi edota olografoari buruz, 729. artikuluak araututakoa. Azken arau horrek ÂŤaurreko artikuluÂťra igortzen bagaitu ere, igorpen hori akastuna da: zinez, aipamen ho ri 727. artikuluari buruzkoa da.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA C) Espainiarrek atzerrian eginiko testamentuak a) Nazioarteko zuzenbide pribatuaren eraentzara jo beharra Espainiarrek testamentua egilets dezakete atzerrian. Kontu hori Nazioar teko zuzenbide pribatuak aztertzen du eta jakintzagai horren arabera egoki den eraentzapean jartzen da oinordetza. Kode Zibilak baditu arau bereziak, espainiarrek atzerrian egiletsitako tes tamentuari buruz. Labur esateko, arau horiek xedatzen dituzte espainiarrek Espainiatik kanpo egilets ditzaketen testamentu forma eta mota desberdinak. Testamentu xedapenen formari buruz sor daitezkeen lege gatazken inguruan, hitzarmen bat sinatu zen Hagan, 1961eko urriaren 5ean. Hitzarmen horren arauek (1988ko abuztuaren 17ko EAOn argitaratu zen hitzarmen hori) Kode Zibilak gai horri buruz duen arauketa gainditzen dute; arauok, izatez, Espai niako Zuzenbidea baino zabalagoak eta malguagoak dira. Bide horretan, espainiarrek testamentua egiteko forma desberdinak erabil ditzakete: egilespen tokiko legeak arautzen dituen formak (723. art.ko 1 eta 2. zk.ak); testamentugilearen nazioko legeak arautukoak (testamentugilea espai niarra bada, testamentu olografoa egilets dezake, KZren 732.3. artikuluaren arabera); testamentua egilestean edo oinordetza irekitzean, testamentugileak zuen bizileku edo ohiko egoitzako legeak adierazten dituen formak; eta, az kenik, testamentu bidez xedatzen diren ondasun higiezinen kokalekuko lege ak aipatzen dituenak (Hitzarmenaren 1.1. art.; ikus KZren 11.1. art.). Espainiakoa ez den legearen arabera egiletsitako testamentuen baliozko tasunak muga bat du 733. artikuluan. Bada, testamentu mankomunatuak egi


teko debekupean dauden espainiarrek ezin dute halako testamenturik egiletsi, nahiz eta espainiar horiei aplikatu beharreko antolamendu atzerritarrak testa mentu mankomunatua onartu.

b) Testamentu kontsularra Hagako Hitzarmen horretaz landara, nazioarteko beste hitzarmen batzuen eta KZren arabera, espainiarrek atzerrian testamentu kontsularra egilets deza kete. Testamentu horri Espainiako legea aplikatzen zaio. Testamentua egilesten den lekuko agente diplomatiko edo kontsularrei badagokie fede publikoaren egikaritza (NAren III. eranskina), pertsona horiek betetzen dituzte notarioaren eginkizunak; halakoetan aplikatzen dira notario testamentu arruntak egilesteko bete behar diren erregela orokorrak (734. ar tikulua). KZren 735. artikuluak agintzen duenez, testamentu irekia eta testamentu itxiaren akta Kanpo Arazoetarako Ministeriora bidali behar dira. Testamen tu itxia edo olografoa agente diplomatiko edo kontsularraren eskuetan badau de, 736. art. aren arabera, testamentu horiek ministerio berera igorri behar dira, testamentugilea hiltzen denean. Hori egin eta gero, EAOn argitaratu be har da, interesatuek testamentua jaso eta horren arabera jardun dezaten.

ยง16. TESTAMENTU MOTAK, FORU ZUZENBIDEETAN 50. Katalunia


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA A) Testamentua, kodiziloa eta testamentuzko memoriak Katalunian, Erromako Zuzenbidean bezala, testamentuak derrigor barne ratu behar du jaraunsle izendapena (KatOKren 136. artikulua). Mortis causa egintza formalak ez badu jaraunsle izendapenik (ezta aurreko izendapenaren ezeztapenik edo ordezpenik ere, fideikomisozkoa salbu; ikus KatOKren 122. art.), egintza hori kodiziloa da. Gainerakoan, testamentua eta kodiziloa eraen tza beraren menpe daude, formari, gaitasunari eta abarri buruz. Halakoetan, bihurketa formalari buruzko erregela aplikatzen da: testamentu deusezak ba liorik izan dezake kodizilo antzo, horren berezitasunak baditu (KatOKren 125.4. art.). Testamentuzko memoriak onartzen dira, baldintza hauek betez gero: au rreko testamentu bati buruzkoak izan behar dira; memorien orri guztiek testa mentugilearen sinadura izan behar dute; memorien kautotasuna frogatu behar da; eta, hurrenik, testamentugileak testamentuan ezarri dizkien betekizunak izan behar dituzte. Memoria horien edukia oso mugatua da, bai objektuaren aldetik, bai zenbatekoaren aldetik (KatOKren 123. art.).

B) Notario-testamentuak Bi lekuko instrumental egokiren aurrean egilesten dira beti. Lekukoen egokitasunari buruzko eraentza zati batean aldentzen da eraentza orokorretik (108. art.; notarioaren dependenteak ere lekuko izan daitezke). Testamentu horren forma arrunt guztiak onartzen dira.

C) Notario aurrean egiten ez diren testamentuak


KatOKren 105. art.aren arioan, Katalunian ez dira onartzen lekukoen au rrean bakarrik egiletsitako testamentuak (izurritean eta hurhurreko heriotza arriskuan egindakoak; zalantzazkoa da gerra ekintzan eta ontzizkalpen arris kuan aparteko testamenturik egilets daitekeen). KatZZKren 101. art.ak agintzen zuenez, Katalunian aplikatu behar ziren Kode Zibilak testamentu militarrarentzat eta itsasoan nahiz atzerrian egile tsitakoentzat ezartzen zituen betekizunak. Gisa berean, Katalunian, Espaini an bezala, izurritean egiletsitako testamentuetan ez zen egintza batasunik izan behar. KatOKk manu horiek guztiak ezabatu ditu. Testamentu olografoa berariaz onartzen da (KatOKren 120 eta 121. arti kuluak). Testamentua egiletsiko den herriko notariotza hutsik badago edo herri ho rretan ez bada notariotzarik, testamentu hori egilets daiteke parrokoaren (edo erretorearen) nahiz horren eginkizunak betetzen dituen pertsonaren eta bi lekukoren aurrean. Testamentu hori protokolatu behar da NAren 211 eta ondorengo artikuluek xedatutakoaren arabera (KatOKren 117.etik 119.era ar teko art.ak). Halaber, KatOKk ezabatu izan du antzinako testamentu aldaera bat, ale gia, sakramentuzko testamentua.

51. Aragoi A) Pertsona bakar batek egindako testamentua Testamentu horri KZ aplikatzen zaio; baina, notario-


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentuaren in guruan, 単abardura bat egin behar da, hain zuzen, lekukoek testamentuan esku hartzen dute, notarioak edo testamentugileak hala eskatzen dutenean bakar bakarrik (ArZZKren 90. art.). Aragoin, testamentu berezi bat arautzen da: testamentua egiletsiko den le kuan ez bada notariorik edo ez bada ziurra notarioa garaiz helduko dela (hain zuzen, testamentugilea hil baino lehenago), orduan testamentua egilets daite ke kapilauaren edo arima ongitzen duen apaizaren aurrean, bai eta testamen tugilea ezagutzen duten eta berorren ezagunak diren bi lekukoren aurrean ere. Apaizak eskuz idazten du testamentua, eta horretan aipatzen ditu lekua, data eta beraren jarduketa eragin duten inguruabarrak. Testamentu hori sinatzen dute apaizak, testamentugileak eta lekukoek (91. art.). Testamentua artatu, aurkeztu eta egiaztatzeko erregela bereziak ezartzen dira (92 eta 93. art.ak).

B) Testamentu mankomunatua Aragoiko ezkontideek testamentu mankomunatua egilesteko, testamentu horren betekizunekin baterakorrak diren moduetarik edozein erabil dezakete (94. art.). Testamentu horrek barnera ditzake ezkontideek elkarri egindako izendapenak, elkarrekin baldintzaturik dauden xedapenak nahiz elkarrekin baldintzaturik ez daudenak (95 eta 97.1. art.ak). Testamentu ezeztapenaren inguruan, erregela zehatzak ezartzen dira.

52. Nafarroa A) Erregela orokorrak


Nafarroan, beren beregi eskatu behar da lekukoek testamentuan esku har dezaten. Lekukoak, orokorrean, testamentugilearen auzokoak izan behar dira eta notarioaren enplegatuak ere lekuko izan daitezke (NFBren 185 eta 186. legeak). Hemen ere, Erroman bezala, testamentuaren eta kodiziloaren arteko be reizketa agertzen da, azken horren edukia mugatua izanik (194 eta 195. lege ak). Era berean, testamentuzko memoriak onartzen dira, aurreko testamentu baten zuzenketa edo osagarri gisa. Testamentuzko memoriak egiteko, testa mentugileak berarentzat erreserbatu behar du ahalmen hori; memoria horien orri guztiak testamentugileak edo egilesleek sinatu behar dituzte eta kodizilo en edukiak dituen mugapen guztiak dituzte; memoriak egiaztarazi eta proto kolatu behar dira (196.etik 198.era arteko legeak).

B) Pertsona bakar batek egindako testamentuak KZren eraentza orokorra aplikatzen da (188.3 eta 193. legeak); baina ho rretan, berezitasun batzuk ezartzen dira. Notariotestamentu irekia bi lekuko ren aurrean egiletsi behar da; notariotestamentu itxia, ordea, zazpi lekukoren aurrean. Hurhurreko heriotza arriskuan, testamentua egilets daiteke parro koaren edo beste elizgizon baten eta bi lekukoren aurrean (189. legea); soros pidez, hiru lekukoren aurrean egilets daiteke (190. legea). Heriotza arriskuan egindako testamentuak idatziz agertarazi behar dira, eta egilesleak eta testa


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA mentuan esku hartzen dutenek sinatu behar dute. Testamentugilea arriskutik onik ateratzen bada, testamentuak eragina galtzen du; horrez gain, testamen tugilea hil zenetik urtebete eta egun bat igaro ondoren, ez bada testamentua egiaztarazi, testamentua iraungitzen da (191. legea). 192. legeak arautzen du euskaraz eginiko testamentua.

C) Ermandadeko testamentua Testamentu mankomunatua da: pertsona bik edo gehiagok egilesten du te berori instrumentu berean. Horretan, ez da forma olografoa onartzen (199. legea). Halako testamentuaren eragingabetasun eta ezeztapenari buruzko era entza beren beregi arautzen da (201.etik 205.era arteko legeak).

53. Balearrak Mallorcan eta Menorcan, testamentuaren eta kodiziloaren arteko bereiz keta agertzen da; lehenengoak jaraunsle izendapena barneratu behar du eta bigarrenak eduki mugatua du. Testamentu eragingabea kodizilo bihur daiteke modu formalean, horren betekizunak baditu (ikus BUZZKren 14, 17 eta 65. art.ak). Ez da hala gertatzen Eivissan eta Formenteran (69. art.). Azken uhar te horietan, testamentuari KZren eraentza aplikatzen zaio, BUZZKren 52.1. art.ak berezitasun bat agertzen badu ere (70. art.). BUZZKren 52. art.ak arau bereziak ematen ditu, notariotestamentuetan esku hartzen duten lekukoei buruz; izatez, lekuko horiek ez dute derrigor esku hartu behar, inguruabar jakinetan salbu. Manu horrek KZren eraentza be rriarekin bat egin arren, horren kontra konstituzioaurkakotasun


errekurtsoa jarri da.

54. Bizkaia eta Araba Lur lauan, testamentu forma arruntak ez ezik, testamentu berezi bat ere egilets daiteke; testamentu hori da, hain zuzen ere, «hilburuko» testamentua eta ondoko inguruabarretan egiletsi ohi da: testamentugilea heriotza arriskuan egon, eta bera den lekua herritik eta notarioaren egoitzatik urrun izan behar da. Testamentu hori idatziz nahiz ahoz egilesten da, hiru lekukoren aurrean (BAFZZKren 13 eta 14. art.ak).

BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO, GUTIÉRREZSOLAR, TOMÁS ORTIZ DE LA TORRE, in Co mentarios al Código civil y Compilaciones forales, IX–2. liburukia, Albala dejok zuzenduta, Madril, 1983; AMERIGO CRUZ, BLANQUER UBEROS, CÁMARA GARCÍA, GONZÁLEZ CAMPOS, LÓPEZ BURNIOL, PRADA GONZÁLEZ, TORRES GARCÍA, Comentario del Código civil, Justizi Minis terioa, I. liburukia, Madril, 1991; GONZÁLEZ PORRAS, in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, IX–1–B liburukia, Albaladejok zuzen duta, Madril, 1987; TORRES GARCÍA, El testamento ológrafo, Madril, 1976; LEÓN ALONSO, «Pervivencia de la forma nuncupativa, unidad de acto y tes tamento como documento y como negocio», RDN, 125–126. zk.ak, 1984, 173. or. eta ondorengoak.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Zazpigarren gaia TESTAMENTUAREN EDUKIA (I). ONURADUNA IZENDATZEA Laburpena: §17. Oinordekoa izendatzea.— 55. Testamentuaren ohiko edukia.— 56. Pertsona zehatza izendatzea.— 57. Izendapena egiteko arrazoiak.— 58. Pertsona bat baino gehiago izendatzea.— 59. Testamentugilearen ari maren aldeko izendapena.— 60. Txiroak oinordeko izendatzea.— 61. Se nideak oinordeko izendatzea.— §18. Baldintzapeko eta epemugapeko izendapena.— 62. Oinordekoa baldintzapean izendatzea.— 63. Baldintza motak. Baldintza debekatuen eraentza.— 64. Baldintza betetzea.— 65. Baldintza etengarripeko izendapenaren ondoreak: A) Baldintza bete aurre tik: a) Baldintzapeko igurikimenaren eskualdakortasuna; b) Ondasunen administrazioa; c) Muziotar kauzioa; B) Baldintza bete ostean.— 66. Baldintza suntsiarazlearen ondoreak.— 67. Epemugapean egindako oinor detza eratxikipena.— §19. Modudun izendapena.— 68. Modua eta bal dintza.— 69. Modua betetzea.— 70. Modua ez betetzea.

§17. OINORDEKOA IZENDATZEA 55. Testamentuaren ohiko edukia Lehenago azaldu izan dugunez (35. zk.), esangura hertsiko testamentuak bere barruan izan behar ditu heriotzaren zioz gauzaturiko ondare xedapen egintzak, eta horiek eratzen dute testamentuari berez dagokion edukia. Tes tamentuak barnera ditzake heriotzaren ziozko edo heriotzarekin zerikusirik duten beste xedapen batzuk ere, horiek legez arautzen direla (esaterako, alba zeagoa, jaraunspena banatzeari buruzko erregelak eta abar). Horiek horrela, «testamentuaren edukia» adierazmoldepean aztertu ohi dira, ondasunak ja raunspen tituluaren bidez eta legatu tituluaren bidez eratxikitzeari buruzko lege erregelak. Orain arte, ondokoak aztertu ditugu: jaraunspen tituluaren


bidezko eta le gatu tituluaren bidezko oinordetzen kontzeptua; horien arteko bereizketa (bai eta horrek jaraunslearen eta legatuhartzailearen artean dakarren bereizketa ere); eta bitarteko edo zalantzazko erakundeak (jaraunslea izendatzea gauza zehatzaren gainean, zati alikuotaren gaineko legatua, jaraunspen osoa lega tuetan banatzea, jaraunslea gozamenaren gainean izendatzea etab.). Horren inguruan, beraz, gai egokietara jo behar dugu eta, aztergai dugun gai honetan, ondokoa gogoratu besterik ez dugu egingo: testamentuak ez du derrigorrezko edukirik, baliozkotasunerako betekizun gisa. Bereziki, Erromako Zuzenbide an gertatzen zen eta Foru zuzenbide batzuetan (Kataluniakoan eta Balearreta koan) egun gertatzen den ez bezala, Zuzenbide erkidean testamentuak ez du nahitaez barneratu behar jaraunsle izendapenik; izendapen hori ez da egun caput et fundamentum totius testamenti. Horixe bera du jasota Gaztelako tra dizioak (AlcalĂĄko Antolamenduaren XIX. tituluko lege bakarrak; era berean, lege horretara bildu zen Gaztelako aurreko tradizioa, Partiden erromanismoak hori ahuldu bazuen ere). 1888ko maiatzaren 11ko Legearen 5. oinarriarekin bat eginez, KZren 764. artikuluak dio testamentua baliozkoa dela, ÂŤnahiz eta jaraunsle izendapenik izan ez, edota izendapen horrek ondasun guztiak har tu ezÂť. Hari horretan, aztertu behar ditugu mortis causa eratxikipenaren bitartez onuraduna (edo onuradunak) izendatzeari buruzko erregelak. Erregela horie tatik batzuek jaraunsle izendapena bakarrik arautzen dute. Hori berori agerta ratzen du erregela horien kokaera sistematikoak, erregelok Kode Zibilaren III. liburuko III. tituluaren bigarren sekzioan baitaude. Zernahi den ere, autore gehienek uste dute erregela horiek aplikatzen direla, bai jaraunslea, bai le gatuhartzailea izendatzen direnean edo, orokorrean, oinordekoak


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA izendatzen direnean.

56. Pertsona zehatza izendatzea KZren 750. art.ak ematen du lehenengo erregela: mortis causa xedape naren bidez onuradun izendatzen den pertsona zehatza izan behar da. Manu horrek dioenez, zehazturik ez dagoen pertsona batentzat egindako xedapenak deusezak dira. Xedapen horiek, deusezak baino gehiago, eragingabeak dira, ezinezkoa baita zehaztea nor den xedapenaren jasotzailea. Izendapena egiteko modua nahasgarria bada (ulerbidez, oinordekoa izendatzeko, berorren izen abizenak adierazten direnean eta, aldi berean, izenabizen horiek dituzten pertsona bat baino gehiago agertzen direnean) eta oinordekoa identifikatzeko gainerako inguruabarrek ez badute argitzen kausatzaileak pertsona horietatik nor izendatu duen oinordeko, orduan pertsona horietatik ÂŤinor ez daÂť oinor deko, 773.2. art.ak agintzen duenez. Konponbide horrek kritikak izan ditu. Autore batzuek uste dute, artikulu horren aginduaren aurka, testamentugi learen borondatea errespetatu behar dela eta, ondorenez, borondate horri ho beto uztartzen zaiola testamentugileak utzitakoa hainbana esleitzea izendatu guztien artean. Legeak emandako irtenbideak, aldiz, koherentzia handiagoa du KZren sistema orokorrarekin (ikus KZren 1289.2. art.). Hortaz, testamen tugileak, bere borondatea betetzea nahi badu, berorrek erregelak eman behar ditu, mortis causa xedapenaren jasotzailea edota jasotzaileak ezbairik gabe identifikatu ahal izateko. Jasotzaile horiek izan behar dute oinordeko izateko behar den gaitasuna. Izendatua identifikatzeko modurik arruntena da, izan ere, berorren izena erabiltzea; jaraunslea identifikatu ohi da horren izenabizenak erabiliz. KZren 772.1. artikuluak arautzen du


izendapen modu hori; artikulu horren esanetan ÂŤtestamentugileak jaraunslea (oinordekoa) izendatuko du horren izenabize nak erabiliz, eta izenabizen berberak dituzten bi pertsona badira, testamen tuak inguruabarren bat zehaztu behar du, izendatua zehaztu ahal izatekoÂť. Azken kasu horretan, izendapena eragingabea izan daiteke, 773.2. artikuluak adierazten duenez. Manu horren aurreneko idazatia bakarbakarrik irakurtzen bada, okerretara uler daiteke izena erabiltzea oinarrizko betekizuna dela izen dapena egiteko, hau da, izendapenaren oinarrizko betekizun formala dela, Zuzenbide historikoan izan zen moduan. Zinez, ez da hori manu horren esan gura; manua osoosorik irakurtzen bada, honako ondorioa atera daiteke: izen dapena zalantzarik gabekoa izan behar da, hots, izendapen horretan zuzenean identifikatu behar da izendatua. Horretarako erabiltzen diren bideak mota desberdinekoak izan daitezke, kausatzaileak seinaleak nahiz inguruabarrak finka ditzakeela izendatua identifikatzeko. KZren 772.2. art.ari helduta, ÂŤtes tamentugileak jaraunslearen (edo oinordekoaren) izena aipatu gabe utzi arren, pertsona hori izendatu badu berorren identitatea zehazteko moduan, izen dapena baliozkoa daÂť. Pertsona hori identifikatzeko, erabil daitezke ezizenak, txikigarri edo diminutiboak, senidetasun gradua (lobarik zaharrena) eta abar. Labur esanda, izendapena zehatza izan behar bada ere, izendapena egi teko ez da zertan izendatuaren izenik aipatu. Areago oraindik, testamentu gilea, testamentua egitean, ez da pertsona jakinari buruz aritu behar. Nahikoa da, 750. art.aren arabera, edozein jazokuntza delabide oinordekoaren identi tatea zehazteko aukera izatea edo identitate hori zehazteko modukoa izatea. Esate baterako, jaraunsle izenda daiteke erakunde baten zuzendaria (1895eko urtarrilaren 21eko epaia);


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA hobekuntzako zatia utz dakioke aitaren adostasunez ezkontzen den ilobari (1899ko urtarrilaren 31ko epaia); gozamenduna hiltzen denean, gozamenpeko gauzaren jabetza utz dakioke lerro hurbilekoa den se nide gazteenari (1907ko azaroaren 15eko epaia); testamentugilea azken gaita sunean dagoenean, berori zaintzen duen pertsona jaraunsle izenda daiteke (1920ko abenduaren 21eko epaia). Halakoetan, 772.2. art.ak xedatutakoetan gertatu aldera, oinordekoa ez dago hasieratik izen bidez identifikatuta. Testa mentugileak ez daki zehatz zein den berak izendatutako pertsonaren identi tatea; arean, testamentugileak baldintza edo inguruabar batzuk ezartzen ditu eta, testamentugilea hiltzean, horien arabera zehazten da identitate hori. Gainera, gerta daiteke pertsona bat izendatzeko horren izenabizenak era biltzea, baina horiek okerretara aipatzea. Halakoetan ere, pertsona hori iden tifikatzen da, testamentugileak benetan izan duen borondatearen arabera eta testamentugileak izan duen oker hori ongitu behar da, testamentua interpreta tuz. Hala agintzen du 773.1. art.ak; artikulu horren ildoan, «testamentugileak jaraunslearen (oinordekoaren) izenabizenei edo tasunei buruz izan duen oke rrak ez du izendapena akastun bihurtzen, beste bideren bat erabilita ziur jakin badaiteke zein pertsona izendatu den». Autore gehienen ustez, manu horrek arautzen du oinordekoa identifikatzean izan den oker eragozlea; oker hori an tzeman eta desagertaraz badaiteke, testamentua behar den moduan inter pretatuz («beste bideren bat erabilita»), eta horrekin izendapenaren inguruko zalantzak baztertzen badira («ziur jakin badaiteke zein pertsona izendatu den»), orduan oker hori ongitzen da, testamentugileak benetan izendatu duen subjektuaren


mesedetan. Bestalde ere, onuraduna edo onuradunak izendatu ohi dira, horiek testa mentugilearekin duten senidetasun gradua aipatuz, esaterako, testamentugile ak dioenean ÂŤjaraunsle izendatzen ditut nire semealabak edo lobakÂť eta abar. Izendapen modu horrek ez du identifikazio arazorik sortzen; horrelakoetan, onuradun da testamentugileak aipaturiko graduan den subjektua (773. art.). Semealabak orokorrean izendatzen badira, 772.3. art.ak dioenez, horien ar tean sartzen dira adopzio bidezkoak ere. KZren 751. art.ak arautzen ditu seni deak jaraunsle izendatzean sortzen diren arazoak eta horietan gerogarrenean sakonduko dugu.

57. Izendapena egiteko arrazoiak KZren 767. artikulua izendapena egiteko kariari buruz ari da. Mamiz, kari hori ezin da baliobestekotu betebeharren eta kontratuen kariekin; kontra ra, kari horretara biltzen dira testamentugileak pertsona batzuen mesedetan xedapen jakinak modu batera edo bestera egiteko izan dituen arrazoiak. Arra zoi horiek dira testamentua egin aurretik gauzatu izan diren gertaerak, datuak edo inguruabarrak, eta horiek guztiek testamentugilea bultzatzen dute ondasu nak modu batera edo bestera xedatzera. Hori ez da testamentugileak xeda penarekin lortu nahi duen helburua; bereziki, manu horrek ez du barneratzen testamentugileak eratxikipenaren bidez biharetziko lortu nahi duen helburua (kasu baterako, subjektu bat jaraunsle edo legatuhartzaile izendatzen denean, egintza jakin bat gauza dezan). Halakoak, 767. art.ak aipatzen duen kariari baino gehiago, hobeto egokitzen zaizkio modudun izendapenari (797.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA art.) edo baldintzapekoari. Bestalde, 767. artikuluak ematen du testamentuan oke rrak duen eragin baliogabetzaileari buruzko eraentza orokorra (ikus 39. zk.). Heriotzaren zioz eratxikipenak egiteko arrazoiak edota arrazoiek ez dute, oinarrian, inolako garrantzirik eta, gehienetan, horiek ez dira testamentutik ateratzen. Alabaina, testamentugileak pertsona bati buruz uste hutsak izan di tzake (adibidez, pertsona horrek tasun jakinak izan edo egintza zehatzak egin dituelako ustea) eta testamentutik bertatik ondoriozta daiteke, testamentugilea uste horietan oinarritu dela pertsona hori izendatzeko. Hori gertatzen da, hala nola, testamentugileak okerretara uste duenean pertsona jakin bat bere alaba dela; pertsona horrek testamentugileari laguntza eman diola, egoera larrian izan denean; haren zerbitzari fidela izan dela; edo moralaren aurkako egin tzak zein egintza ezzilegiak gauzatu dituela. KZren 767. artikuluko arauak, itxuraz, eragingabetasun indartuari buruz ko erregela orokorra ematen du; artikulu horrek dioenari helduz, testamentu gileak testamentua egiteko izan dituen arrazoiak orrekerroak edo ezzilegiak izan arren, eratxikipena baliozkoa da eta ez dira kontutan hartzen arrazoi ho rien aipamenak. Salbuespenez bakarrik, okerrak eragina izan eta eratxikipena deuseztatzen du, hori erabakigarria denean. Alderantzizko esanguran, testa mentugileak izandako okerra ez bada erabakigarria edo berak izandako arra zoia ezzilegia bada, orduan horiek ez dira aintzakotzat hartu behar eta horien itzalpean egindako eratxikipenak ez du eraginik galtzen. Iritzi nagusiak, or dea, interpretazio hori zuzentzen du erabat. Iritziotatik abiatuz, manu horrek ez du ematen eragingabetasunari buruzko erregelarik; hortaz, testamentugi


leak izandako edozein oker erabakigarria izanez gero (okerraren eragin ba liogabetzailearen betekizun gisa), eratxikipena eragingabea da. Taxu berean, Zuzenbidearen aurkako kariek edo arrazoiek, benetakoak izan arren, eratxiki penaren eragingabetasuna dakarte, horiek erabakigarriak direnean. Horrekin zuzentzen da 767.2. art.aren moraltasunik eza (ikus, beste autore batzuen ar tean, GORDILLO; horren aurkako iritziari ALBALADEJOk eusten dio).

58. Pertsona bat baino gehiago izendatzea Onuraduna ezbairik gabe identifikaturik egon behar da eta, horrez gain, eratxikipenaren objektua ere zehatza izan behar da (autu hori lotuta dago era txikipen tituluarekin, hori jaraunspen titulua nahiz legatu titulua izan). Ho rretarako, orotariko adierazmoldeak erabil daitezke eta testamentuaren bidez eratxikitzen diren ondasunak edo eskubideak ez dira zehatzmehatz eta de rrigor identifikatu behar. Gehienetan, adierazmolde generikoak erabili ohi di ra; edonola ere, oinordetza ireki eta jaraunspena banatzean, modu generikoan adierazitakoa zehaztu egiten da, kausatzailearen ondareko osagaien gain. Be rebat, testamentu bidez kuotak edo zatiak esleitzen dira, bai eta bigarren mai lako eratxikipenak egin ere (esate baterako, ondasun jakin batzuk pertsona zehatz batzuentzat xedatu ondoren, geratzen diren ondasunen gainean beste pertsona bat izendatzen da jaraunsle). Testamentugileak egindako eratxikipe nak objektua izan behar du derrigor; hala ere, horrek ez dakar testamentugi


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA leak objektu hori zehaztu behar duenik, ezta modu generikoan ere. Izendape na eragingarria izan dadin, testamentugileak izendatuei zerbait eratxikitzeko asmoa agertu behar du eta halakorik izan daiteke, nahiz eta testamentuan ja raunspenaren zatiak zehaztu ez. Horrekin lotuta, KZk erregela batzuk ematen ditu, oinordeko bakoitzari dagokion partaidetza kuota zehazteko; horren inguruan arazoak sor daitezke, aldi berean pertsona bat baino gehiago izendatzen denean eta testamentuan ez denean zehaztu zein zati dagokion pertsona horietako bakoitzari. Erregela ho riek guztiak eskuemaileak eta ordeztaileak dira; beraz, erregelok aplikatzen dira, testamentutik ateratzen ez denean testamentugileak bestelako borondatea izan duela. Aurrenik, gerta daiteke oinordeko batzuk izendatzea, horiei esleitu gabe jaraunspen osoan edota horren atal batean dagozkien zatiak. Kasu horretan, berdintasun printzipioa aplikatzen da: ‌ jaraunsleak (oinordekoak) izen datu badira horiei dagozkien zatiak zehaztu gabe, hainbana jaraunsten dute (765. art.). Espainiako Zuzenbidean, berdintasunari buruzko erregela orokor hori datorkigu, pilatze egoeretan eraentzen duen berdintasun erregela oro kor eskuemaileetatik (393.2 eta 1138. art.ak). Berdintasun erregela hori ere KZren 769. art.ak jasotzen du, bananbanan izendatutako oinordekoak eta modu kolektiboan zein taldeko izendatutakoak pilatzen direnerako. Halakoe tan, ulertzen da oinordeko guztiak bananbanan izendatu direla; ondorenez, jaraunspena buruko banantzen da, oinordeko guztien artean hainbana. Kon ponbide horri kritika franko egin zaizkio. Autore batzuen irudiz, izendapena horretara egitean, testamentugileak nahi izan du bananbanan izendatu dituen oinordekoei zatiak buruko esleitzea eta, modu kolektiboan izendatu dituenei, aldiz, leinuko. Horregatik, autore horien ustez, manu hori aplika daiteke ba


nakako izendapena eta izendapen kolektiboa pilatzen direnean bakarrik; ez, ordea, izendapen kolektibo desberdinak pilatzen direnean (kasu horretan, ja raunspena hainbanatu beharko litzateke taldeko, ez, buruko). Horrez gain, autoreok diotenez, arauaren azken tartekadura artez interpretatu behar da; ho rrela, testamentugilearen borondatea bestelakoa dela esateko, aski da boron date hori agertaraztea, nahiz eta hori ÂŤargi eta garbiÂť adierazi ez. Testamentugileak bere nebaarrebak oinordeko izendatzen baditu eta ho riei ez badie zati zehatzik eratxiki, 770. art.ak berdintasun erregela orokorra aldatzen du. Lehenlehenik, ab intestato oinordetzaren erregelak aplikatzen dira; eta, izendatuen artean lotura bikoitzeko eta lotura bakarreko nebaarre bak badaude, lehenengoek eskuratzen dute bigarrenei jaraunspenetik dagokie naren bikoitza (949. art.). Adopzio bidezko nebaarrebei dagokienez, erregela bera aplikatu behar da, nebaarreba horiek testamentugilearen gurasoekin lo tura bikoitza ala lotura bakarra duten gogoan izanik. Nebaarreben artean bakarrik aplikatzen da erregela hori eta ez du eraginik oinordetza berera dei turiko beste pertsonengan, horiek testamentugilearen nebaarreba ez badira. Atzenean, deia zati zehatzen gainean egiten ez den kasuetan, KZk azter tzen du dei horrek aldi bereko ala ondoz ondoko izaera duen. KZren 771. artikuluak araututakoari eutsiz, ÂŤtestamentugileak pertsona bati eta horren se mealabei oinordetzara deitzen dienean, ulertzen da pertsona horiek guztiak aldi berean izendatu izan direla, ez, ordea, ondoz ondoÂť; horrekin, ordezpena saihesten da, fideikomisozkoa zein arrunta.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA 59. Testamentugilearen arimaren aldeko izendapena Izendapena zehatza izan behar da nahitaez. Hala ere, ohikoa izan da, betidanik, testamentugileek eratxikipenak egitea kolektibitate zabalentzat (se nideak edo txiroak) nahiz arimaren alde. Bada, izendapen zehatzik ez izatea gatik, eratxikipen horiek eragingabeak izan beharko lirateke; baina, Kode Zibilak eratxikipen horiek aintzat hartu eta manu zehatzak eman ditu, eragin gabetasun hori saihesteko. KZren 747. art.ak (eta, kasu zehatzetarako, 196.3. artikuluak) arimaren alde egindako eratxikipena arautzen du, beste garai batzuetan barrabarra era bili izan dena. Artikulu hori, hitzez hitz, testamentugilearen arimaren aldeko otoitz eta erruki egintzetarako xedapenei buruz ari bada ere, ulertu ohi da ma nu hori aplikatzen dela arima bera jaraunsle edo legatuhartzaile izendatzen denean ere. Dena den, gogoan izan behar da arima ezin dela oinordeko izan, arima ez delako pertsona. Manu horrek eragina du testamentugilearen zein gainontzekoen arimaren alde xedapenak egiten direnean. Arima ez da oinordeko; aiurri berean, ez dira oinordeko manuak aipaturi ko pertsonak (ordinarioa eta gobernadore zibila) edota eratxikipenaren onura duten erakundeak ere. Horregatik, xedapenak bere barruan hartzen dituenean testamentugilearen ondasun guztiak, jaraunslerik gabeko oinordetza kasua gertatzen da. Manu hori aplikatzen da testamentugileak ez dituenean zehazten, nola eratxikipenak izan behar duen erabilera, hala eratxikipenaren onuradunak. Hori dela eta, manua ordeztailea da eta horrek borondatezko xedapenen hu tsuneak betetzen ditu. Hitz gutxitara laburtuz, manuak eragina du


testamen tugileak borondaterik adierazi ez duenean (borondate hori izan daiteke, bai testamentugileak zuzenean adierazitakoa, bai interpretazio bidez testamentu tik ateratzen dena). Arean, manua aplikagarria da testamentugilearen arima ren aldeko xedapenak ondasun guztiak ala batzuk bakarrik hartzen dituenean. Arau horrek agintzen duenez, albazeek egin behar dute testamentugi learen arimari eratxikitakoaren likidazioa eta, horretarako, testamentugilea ren arimari eratxiki zaion hori saldu behar dute. Testamentu albazearik izan ez, baina jaraunslerik bada, azken horri dagokio testamentugilearen boronda tea betearaztea. Jaraunslerik ez bada, zalantzazkoa da, batetik, JZLren 966. art. analogiaz aplikatuz, kasu horretan albazea datiborik izenda daitekeen; bestetik, testamentuaren betearazleek bete beharreko eginkizunak ordinarioari zein gobernadoreari dagozkion (euren eginkizunak zabalduz); eta, hurrenik, 949.2. artikulua aplika daitekeen. Testamentuaren betearazleak edo betearaz leek saldu behar dituzte testamentugilearen arimari esleituriko ondasunak eta manuak aipaturiko pertsonei eman behar diete salmentarekin lortutako zenba tekoa. Hori horrela bada ere, testamentutik ondorioztatzen bada organo edo erakunde zehatzei ondasunak zuzenean eman dakizkiekeela, eurei emandako agindua betetzeko, orduan badirudi ez dela salmentara derrigor jo behar (ikus 1910eko urtarrilaren 26ko epaia). Arau horren arioan, besterentzearekin lortu den zenbatekoa bi zatitan ba natzen da: zati bat ordinarioari ematen zaio, testamentugilearen arimaren al deko otoitzak egin eta Elizaren beharrizanak ase ditzan.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Testamentugilea ez bada katolikoa, zati hori eman beharko zaio kasuan kasuko agintari erlijiosoa ri. Beste zatia gobernadore zibilari ematen zaio (edo agintari eskudunari, hala nola, autonomi erkidegoko agintariari), manuak aipaturiko erruki eztablezi menduei zenbateko hori helarazteko. Autore gehienen ustez (autoreok 1894ko ekainaren 9ko EAn oinarritzen dira eta, gainera, errege agindu horren irizpi dea 1928ko otsailaren 3ko ebazpenak barneratu du), testamentugileak ondasu nak xedatu baditu, bere arimaren aldeko otoitzak egiteko bakarrik, hau da, erruki ekintzetarako ezer utzi gabe, ondasun guztiguztiak aginte erlijiosoari eman behar zaizkio. Irizpide hori onartzeko modukoa da, beti ere, testamentu gilearen borondatearekin bat egiten duenean. ENZNk dioenez, pro anima eratxikipenaren objektu diren ondasunak Ja betza Erregistroan inskriba daitezke, albazearen izenean.

60. Txiroak oinordeko izendatzea Txiroen aldeko izendapena generikoa bada, hau da, pertsona zehatzak ez badira izendatu, izendapen hori zehazgabea da, baina 749. art.ak zehazgabe tasun hori ongitzen du. Hori ere jaraunslerik gabeko oinordetza kasua izan daiteke, txiroak ez baitira jaraunsle. Manu horren arabera ere, kalifikazioa eta banaketa egin behar duten pertsonak ezin dira jaraunsle izan, nahiz eta, Kode Zibilaren 992.3. art.ak dioenez, banatzaile horiek jaraunspena onartzeko be harra izan. Txiroei eratxikitako ondasunak likidatzeko, mekanismo berezia ezartzen da. Ondasun horiek likidatu behar dituzten organoak (hain zuzen ere, kausatzaileak adierazi duen borondatearen betearazleak) dira, lehenengo eta behin, horretarako berariaz izendatu izan diren pertsonak (txiroei


utzitako zenbatekoei buruz, ikus 671. artikulua); inor ez bada horretarako izendatu, al bazeak; eta, halakorik izan ezean, txiroen (onuradunen) herriko parrokoak, alkateak eta epaileak osaturiko batza. Onuradun dira testamentuan adierazi den herriko txiroak; eta, ez bada herririk adierazi, testamentugilea heriotza unean zein herritan bizi, eta herri horretako txiroak. Testamentugilearen ondasunak banatzeko ardura duten pertsonek eurek zehaztu behar dute zeintzuk diren txirotzat jo daitezkeen subjektuak. Batzak subjektuok zehaztu behar baditu, orduan erabakiak botoen gehiengoz hartu behar dira.

61. Senideak oinordeko izendatzea KZren 751. art.ak arautzen du gai hori; artikulu horren arabera, testa mentugileak modu generikoan eratxikipenak egin baditu bere senideentzat, ulertzen da senide horiek gradu hurbilekoak direla. Senideei eratxikitako on dasunen banaketa pertsona zehatz baten ardurapean jar daiteke (KZren 671. art.). Iritzirik artezenaren arabera, manu horrek ab intestato oinordetzaren erregelak barneratzen ditu. Horregatik, oinordekoa izendatzeko irizpide des berdinak erabili behar dira: gradu hurbiltasuna; ondorengoenganako lerroaren nagusitasuna, aurrekoenganako lerroaren gainetik; eta zuzeneko lerroaren na gusitasuna, alboko lerroaren gainetik. Ă‘abardura gisa ere, ordezkapen eskubi deari buruzko erregelak aplikatu behar dira. Dudamudazkoa da, alabaina, arau horrek zuzenean igortzen gaituen ab intestato oinordetzari buruzko erre geletara. Arau hori, izatez, orokorra eta lege arau ordeztailea denez gero (ab intestato oinordetzari buruzko arauak bezala), arau hori integratu behar da horren antzeko egoera arautzen duten


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA beste manu batzuekin. Legegileak el karren antzeko kasuetan irizpide bera erabili ohi du, eta kasu horren antzeko egoera da, hain zuzen ere, ab intestato oinordetza. KZren 751. art.ak arautzen du testamentugileak bere senideentzat eginda ko xedapen generikoa. Nolanahi ere, arau bera aplikatzen da xedapen hori senide batzuentzat bakarrik egiten denean, salbu eta senide horiek identifika daitezkeenean, senidetasun graduaren bitartez. Ondorenez, manu hori ezar tzen da, hala nola, senide txiroen artean, jokabide onekoak izendatzen direne an (1928ko maiatzaren 31ko epaia) edo lerro zehatzekoak etab. Aitzitik, arau hori ez da aplikatzen, loba edo nebaarrebentzako xedapenak direnean (770. art.). Testamentugileak ondorengoentzako xedapen generikoak egiten baditu, kasu horretan manuak ez du eraginik; bai, ordea, xedapenok aurreko senide entzat direnean. Ezkontideari gagozkiola, badirudi ondore horietarako ezkon tidea senidetzat jo daitekeela, ab intestato oinordetzan duen leku berbera izanik. Testamentuzko oinordetza den aldetik, oinordetza laugarren gradutik goragoko senideen artean gauzatzen da; horren zioz, oinordetza onartzeko au kera duen seniderik bada, estatua ez da oinordeko bilakatzen. Edonola ere, nortzuk biltzen dira senide multzora? Odolkideak bakarrik (edo horiekin berdinetsitakoak) edota ezkontzahaideak ere? Arazo hori kasuankasuan az tertu behar da eta, zalantzarik bada, badirudi azken horiek multzo horretatik kanpo utzi behar direla.

ยง18. BALDINTZAPEKO ETA EPEMUGAPEKO IZENDAPENA 62. Oinordekoa baldintzapean izendatzea


KZren 790. art.ak ontzat ematen du, jaraunslea edo legatuhartzailea bal dintzapean izendatzea. Artikulu horren atzetik datorren artikuluak, hots, 791. art.ak, baldintzapeko betebeharrei buruzko erregeletara (KZren 1113. art. eta ondorengoetara) jotzen du, erregela horiek ordeztaile gisa aplikatzen baitira, III. liburuko III. tituluaren IV. sekzioan arautzen ez diren kontuetan. Horren bestez, ezbairik gabe onar daitezke baldintza etengarriak zein suntsiarazleak. Jaraunsleari begira, horrek indarrik gabe uzten du Zuzenbide erkidean, Erro mako semel heres semper heres aforismoa. Aforismo horri eutsita, ezinezkoa zen baldintza suntsiarazlerik jartzea, jaraunsle izendatuak ez baitzuen izaera hori galtzen, behin eskuratu eta gero. Esangura berean, onartzen da amaiera ko epemuga jartzea (805. art.). Aurrean aipaturiko sekzioa osatzen duten manuek zati batean bakarrik arautzen dute gai hori. Hori da 791. artikuluak baldintzapeko betebeharrei bu ruzko erregeletara jotzeko arrazoia. Gainera, azpimarratzekoa da, baldintza suntsiarazleari buruz ez dela ia ezer arautzen sekzio horretan (antza denez, 793. art.koa suntsiarazlea da eta 800. art.ko kasua zalantzazkoa da). Bestalde, sekzio horretara biltzen diren manu guztiak ez dira baldintzari buruzkoak, epemugari edo epeari buruzko bi arau agertzen baitira (799. art., iritzirik za balduenaren arabera, eta 805. art.), sekzio horren idazpuruak adierazten due nez. Halaber, idazpuru horrek aipatzen ez baditu ere, horretan barneratzen dira modu edo zamari aplikatu beharreko arauak, hots, baldintzari buruzkoak ez direnak (797 eta 798. art.ak).

63. Baldintza motak. Baldintza debekatuen eraentza Baldintza etengarriaren eta suntsiarazlearen arteko


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA bereizketa jadanik az tertu dugu, Zati orokorraren barruan aztertu baititugu horiei buruzko kontzep tuak. Horiez landara, KZk ematen dituen arauetan baldintza mota desberdinei buruzko aipamenak agertzen dira. Alde batetik, nahibadako eta ustekabeko baldintzen zein baldintza misto en inguruko zehaztapenak ezartzen dira. Dakigunez, sailkapen hori egiteko aztertu behar da baldintza gisa jarritako egitatea nola gauzatu den, hau da, egitate hori interesatuaren borondatez gauzatu den (nahibadakoak), ausaz gertatu den (ustekabekoak) edo bi inguruabar horiek batera izan diren (misto ak). Kategoria horien barruan ere, baldintza positiboak eta negatiboak bereiz ten dira (zerbait gertatzea ala ez gertatzea). Atzenean, bestelako kategoriak badaude ere, baldintza ezzilegiei, moralaren aurkako baldintzei eta gauzatu ezin diren baldintzei buruzko xehetasunak aipatzen dira. Horiek guztiak bal dintza dira esangura teknikoan: biharetziko eta zalantzazko jazokuntzak di ra; jazokuntzak gertatu ala ez, eta horren arabera mortis causa eratxikipenek ondoreak izango dituzte. Testamentua egilesteko unea hartzen da kontutan, jazokuntzak biharetzi koak eta zalantzazkoak diren zehazteko (796. art.). Nahibadako baldintzak oi nordetza ireki eta gero bete behar dira; ez da hala gertatzen, salbuespenez, testamentua ireki baino lehen baldintza bete eta ezin denean berriro gauzatu (795. art.). Horrenbestez, ez dira baldintza, testamentua egitean jadanik gau zatu izan diren jazokuntzak; baina, itxurazko baldintza horren menpe eratxi kipenik egin bada, eta testamentugileak hori ez badu jakin nahiz, jakinda ere, baldintza ezin bada berriro gauzatu (796. art.ko 2 eta 3. zk.ak), orduan uler


tzen da baldintza bete dela, eta eratxikipena sendotzen da (eratxikipena ez da etenda geratzen edo baldintza suntsiarazlearen menpe egindako eratxikipena irmo bihurtzen da). KZren 792. art.ak ezartzen du debekaturiko baldintzen eraentza orokorra (debekaturiko baldintzak dira, izan ere, gauzatu ezin daitezkeen baldintzak, baldintza ezzilegiak edo moralaren aurkako baldintzak). Betebeharren espa rruan, debekatutako baldintzek eragingabe bihurtzen dute baldintzapeko bete beharra (1116. art.); heriotzaren ziozko eratxikipenetan, ordea, eratxikipena sendotzen da eta, erregela orokor gisa, debekatutako baldintzak ez dira kon tutan hartzen. Erregela hori berori errepikatuz, KZren 793. art.ak dio berriro ezkontzeko erabateko debekua (ezzilegia dena) ez dela aintzakotzat hartzen. Zernahi den ere, hildako ezkontideak, horren aurrekoek edo ondorengoek alargunari ezartzen badiote ezkontzeko debekua, baldintza hori eragingarria da (condicio viduitatis), arauak hala xedatzen duelako berariaz. Azken manu horrek erakartzen duenez, ezkontide edo horren aurreko zein ondorengoez besteko pertsona batek ezin dio alargunari ezarri berriro ez kontzeko debekurik. Manua alderantzizko esanguran interpretatuz, ezin ondo riozta daiteke ezkontzeko debekua baliozkoa denik; debeku hori ezzilegia da, horrek ius connubiia eta ezkontzeko askatasuna modu larrian urratzen ditue nean. Arrazoi berberak direla bide, ez da baliozkoa inorekin, kategoria jakine ko pertsonarekin edo pertsona zehatz batekin derrigor ezkontzeko baldintza. Kasuankasuan aztertu behar da baldintza hori morala eta onartzeko modukoa den, aldian aldiko gizarte morala eta baldintza hori jartzeko interesa kontutan hartuta. Horretara, gogoan izan behar da baldintza horrek eragin mugatua duela; testamentugileak ezkontzeko debekua edota agindua ezarri eta baldin


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA tzapekoak ez badu hori betetzen, azken horrek «zehapen» gisa borondatezko onura galtzen du. Galdutako onura hori borondatezkoa da, baldintzak ezin baitu inola ere senipartea ukitu (813.2. art.). KAk, maiatzaren 24an eman dako 27/1982 epaian, onartu zuen noble batekin ezkontzeko baldintza, noble titulu baten oinordeko izateko, «azken finean, izaera berekoak dira baldintza den egitatea eta baldintzapekoa, eta hura beste hori bezain anakronikoa da». Salbuespenez, ezkontideak, horren aurrekoek eta ondorengoek alargunari ezar diezaiokete ezkontzeko erabateko debekua; baina hori zaharkiturik dago egun, alarguna ezkontzen denean ez baitzaio inolako kalterik eragiten, ez hil dakoari, ezta horren familiari ere. Gozamena, pentsioak edo horren antzekoak legatu bidez eratxikitzen di renean, legatu horren iraupena muga daiteke, berbarako, pertsona bat ezkon gabe edo alargun den artean (793.2. art.). KZren 792. art.ak emandako erregelaren (1116. art.koa berrezartzen due la) salbuespen dugu 794. art.; azken horri eutsiz, jaraunslearen borondatea erakartzeko baldintzak baldintzapeko eratxikipena deuseztatzen du; horrekin oztopatzen da, bai ezkutuko oinordetza itunak egitea, bai mortis causa xeda tzeko askatasunari murrizketak jartzea.

64. Baldintza betetzea Baldintza edonoiz bete daiteke, orokorrean, testamentugilea bizirik nahiz hilda dagoenean (796. art.). Nahibadako baldintzak (hutsak zein arruntak, bestelakoa izan arren 795. art.aren hitzezhitzezkotasuna) bete behar dira, oi nordetza ireki eta gero edo, bestela esanik, baldintza bete behar duen horrek baldintza hori ezagututakoan; eta hori zentzuzko


epearen barruan gauzatu be har da. Goian adierazi dugun moduan, erregela bereziak ezartzen dira, bal dintza testamentua egiletsi baino lehen betetzen denerako. Testamentugileak ez badaki baldintza bete dela, baldintza betetzat jotzen da (796.2. artikulua); aitzitik, testamentugileak betepenaren berri izan badu, eratxikipena sendotzen da, berriro bete daitekeenean izan ezik (796.3. art.). Baldintza positiboa nahi badakoa izanez gero, berriro bete behar da, hala egin badaiteke eta, bestelako kasuetan, eratxikipena sendotzen da. Nahibadako baldintza etengarria negati boa bada, 800. art. aplikatzen da; hori geroago jorratuko dugu. Zalantzazkoa da nahibadako baldintza betetzat jo daitekeen, baldintzapekoak bere esku du en guztia egiten duenean baldintza betetzeko. Baldintza betetzen ez denean, pertsona batek onurak lortzen baditu eta pertsona horrek baldintza betetzea eragozten badu, baldintza betetzat jotzen da, horretan baldintzapekoak erruz ez badu jardun edo horrek gauzaturiko egitateak ez badu eraginik izan (798.2. artikulua).

65. Baldintza etengarripeko izendapenaren ondoreak A) Baldintza bete aurretik a) Baldintzapeko igurikimenaren eskualdakortasuna Autore gehienen iritziz, ez da delaziorik gertatzen, baldintza etengarria bete arte. Tarte horretan, baldintza etengarripean deituak ezin du jaraunspena onartu edo arbuiatu. KZren 1121. artikuluaren arabera, jaraunspenera deituak kautelazko neurriak har ditzake, bere eskubideari eusteko. Baldintza etengarripean deitutako pertsona horrek oinordetza igurikime


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA na du. Horren gainean, eztabaidagarria da igurikimen hori mortis causa esku alda daitekeen, hori arautzen duten 759 eta 799. art.ak elkarren aurkakoak direlako. Lehenengo manuaren harira, jaraunslea edo legatuhartzailea bal dintza bete baino lehen hiltzen badira, nahiz eta testamentugilea baino ge roago hil, horiek ez diete euren jaraunsleei eskubiderik eskualdatzen; bigarren artikulu horren esanetan, ÂŤbaldintza etengarria bete ez bada ere, horrek ez die jaraunsleari edo legatuhartzaileari eragozten eurei dagozkien eskubideak es kuratu eta euren jaraunsleei eskualdatzeaÂť. Antinomia hori konpontzeko, doktrinak eta jurisprudentziak ondokoa adierazi dute: KZren 799. artikuluko hitzezhitzezkotasuna okerrekoa da; izan ere, artikulu horrek arautzen du hasierako epemuga etengarripean egindako izendapena. Baldintza etengarria ri, ordea, 759. artikuluko eraentza aplika dakioke eta, horren ondorioz, ezin eskualda daiteke oinordetza igurikimena. Hori hobeto egokitzen zaie baldin tzak berak dakarren ezbaiari eta aurrekari historikoei (KZren aurreproiektuko 886. art.). Testamentugileak berak erabaki dezake igurikimen hori eskualda daitekeen ala ez.

b) Ondasunen administrazioa Baldintza betetzen ez den bitartean, egoera iragankorra sortzen da. Egoe ra horretan, jaraunspenera deituak ezin du jaraunspena onartu eta, ondorenez, ez da jaraunslerik, ezta legatuhartzailerik ere. Horregatik, jaraunspenera dei tuari eratxikitako ondasunak administratu eta artatzeko neurri egokiak hartu behar dira; eta, neurri horiek direla bide, ondokoa lor daiteke: baldintza be tetzekotan, jaraunspena onartu duenari ondasunak eskualdatu;


bestelako ka suetan, legeak edo kausatzaileak zehaztutako destinoa ematea. Kode Zibilak manu desberdinak ematen ditu, egoera iragankor hori konpontzeko. Legeak orokorrean ezartzen du ondasun horiek administratu eta artatzeko mekanismoa; mekanismo hori erabili behar da, baldintza betetzen ez den bitartean edo ziurra denean jadanik baldintza bete ezina dela (801.1. art.). Administratzaile kargua betetzeko, legeak ondoz ondoko hurrenkera ezartzen du. Lehenik eta behin, administratzaile izango da baldintzarik gabe izendatu den jaraunslekidea edo legatuhartzailekidea; baldintzapean izendatu dena ez bada jaraunsle bilakatzen, haiek eskuratuko dute azken horri dagokion zatia gehiagotze bidez (802. art.). Harako pertsonarik ez bada edo betekizun horiek ez badira betetzen, baldintzapean deituriko pertsonak bere gain hartzen du ondasunen administrazioa eta, hori burutu ahal izateko, fidantza eman behar du. Fidantzarik eman ezean, administratzaile bihurtzen da titularrik gabe ge ratzen diren ondasunak eskuratzen dituen subjektua (ustezko jaraunsle nahiz legatuhartzaile izenekoa) eta horrek ere fidantza eman behar du. Azken ho rrek ez badu fidantzarik ematen, auzitegiek gainontzeko bat izendatu behar dute administratzaile, eta horrek fidantza eman behar du, egintza horretan in teresatuek esku hartuz (803. art.). Agidanez, 802. art.ko kasuan ez da fidan tzarik eman behar; baina ez da inongo arrazoirik, kasu horretan berme hori kentzeko. Fidantza edo kauzio horrek bermatzen du administratzaileak bete beharrak gauzatuko dituela, hau da, ondasunak zaindu eta administratu, on dasun horiei buruz kontuak eman, eta ondasunak eta horien etekinak emango dituela. Administratzailearen estatutua zehazteko, KZren 804. artikuluak ab sentearen ordezkari datiboari buruzko erregeletara jotzen du eta


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA horiek osa tzen dira, KZren 185. art.ak tutoretzari buruz ezartzen dituen arauekin.

c) Muziotar kauzioa Nahibadako baldintza negatiboari dagokion aldean, KZren 800. art.ak eraentza berezia ezartzen du. Artikulu horren aurrekariak ikusita, eraentza horrek bat egiten du historikoki muziotar kauzio deitu izan den horrekin. Kasu horretan, ondasunak uzten dira baldintzapean izendaturiko horren esku eta horrek (muziotar) kauzio egokia eman behar du, testamentugileak debe katu duena gauzatuko ez dela bermatzeko. Baldintzapekoak ezin du gauzatu baldintzarekin debekatu izan den portaera eta, hala eginez gero, ondasunak itzuli behar ditu. Horregatik, uste daiteke legeak baldintza suntsiarazle bihur tzen duela nahibadako baldintza etengarria (hau da, testamentugileak ezarri tako debekua ez urratzeko baldintza). Debekupean izendatu denak debeku ho ri urratzen baldin badu, eratxikipena hutsaltzen da eta izendatuak berak esku ratutako ondasunak itzuli behar ditu, bai eta horiek sortutako fruituak edota korrituak ere. Izendatuak ez badu fidantzarik ematen, orduan ondasunak administrazio pean jartzen dira, baldintza bete arte edo baldintza betetzeko ezintasuna ziu rra izan arte (801.2. art.), lehenago ikusi ditugun arauak aplikatuz. Itxuraz, kasu horretan baldintzapean izendatuari administratzaile izateko aukera ken tzen zaio. Horretan, ez da 803.1. artikulua aplikatzen; izan ere, izendatuak aukera izan du aldez aurretik fidantza eman eta


ondasunak eskuratzeko (ez administratzaile huts gisa), eta ez du halakorik egin.

B) Baldintza bete ostean Behin baldintza bete eta gero, izendatuari delazioa egiten zaio eta horrek jaraunspena onar edo arbuia dezake. Izendatu horrek harturiko erabakiak on doreak sortzen ditu atzeraeraginez, oinordetza irekitzen den unetik (989. art. eta ondorengoak). Horretara, izendatuak bere gain hartzen ditu administra tzaileak gauzaturiko egintzak. Izendatuak jaraunspena onartzen badu eta bera ez bada administratzailea, ondasunak erreklama diezazkioke horien gaineko administrazioa duenari (187.2. art.). Izendatua bera bada administratzailea, fidantza kitatzen da.

66. Baldintza suntsiarazlearen ondoreak Urriurriak dira baldintza suntsiarazleari buruzko arauak, eta horrek ara zo franko sortzen du, halako baldintzaren eraentza juridikoa zehaztu ahal izateko. Baldintza bete gabe badago, izendatua jaraunsle edo legatuhartzaile da esangura hertsian (jaraunsle edo legatuhartzaile izateari uzteko arriskuan badago ere). Eztabaidagarria da jaraunsle edo legatuhartzaile horri dagozki on ahalmenen muga zein den; izatez, baldintza betetzean ahalmenok suntsia razten dira eta, harakoetan, baldintzapean izendatu denak ondasunak eman behar dizkio kausatzaileak edo legeak ezarritako hurrenkeran deituari. Bere ziki, eztabaidatu izan da kasu horri 800. art. orokorrean aplika dakiokeen; hala izanez gero, izendatuak fidantza emateko beharra du. Dirudienez, nahi


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA badako baldintza suntsiarazlea denean (hori positiboa zein negatiboa izan), artikulu hori aplikatzen da, bai zuzenean (arauak ez baititu bereizten baldin tza etengarria eta suntsiarazlea), bai analogia bidez (ulertzen bada manu ho rrek bere barruan hartzen duela muziotar kauzio historikoa). Zalantzazkoagoa da oraindik, artikulu hori gainerako baldintza suntsiarazleei ezar dakiekeen. Bada, baldintza suntsiarazlepean izendaturiko horren egoera eta jaraunsle fi duziarioarena antzekoak direnez gero, ulertu izan da lehenengoa jarri behar dela bigarrenari buruzko eraentzapean. Baldintza bete arte, jaraunslea beneta koa izanik edota legatuhartzailea egungoa izanik, horrek xedapen egintzak gauza ditzake, berari eratxikitako ondasunen gainean. Hala ere, baldintza be tetzen bada, jaraunsleak edo legatuhartzaileak gauzaturiko egintzak suntsia razi egiten dira, gainontzekoen babesaren ondorioz iraunarazi beharrekoak direnak salbu. Baldintza betetzen bada, eztabaidagarria da zein den betepen horren atze raeragintasuna. Iritzirik zuzenenaren bidetik, baldintza suntsiarazleak ez du atzeraeragintasunik edo, halakorik izatekotan, hori mugatua du, fideikomi sozko ordezpenarekin duen analogia dela bide. Baldintza bete ostean, beraz, ondasunak eman behar zaizkio hurrengo onuradunari (testamentugileak izen datu duen horri edo legez dagokion horri, ab intestato oinordeko gisa). Frui tuei dagokien aldean, nahibadako baldintzaren kasuan izan ezik (800. art. in fine), badirudi aplikatu behar direla edukitza egoeren likidazioari buruzko erregelak; horren ondorioz, onustez eskuraturiko fruituak ez dira itzuli behar. Edu berean, baldintzapeko izendatuak administrazio egintzak eta jaraunspe neko zorrak ordaintzeko egintzak gauzatu baditu, egintzok


eragingarriak dira.

67. Epemugapean egindako oinordetza eratxikipena KZren 805. artikuluaren ildoan, mortis causa eratxikipenak egin daitez ke, hasierako zein amaierako epemugapean. Hasierako epemuga jartzen bada, oinordetza irekitzen denetik epemuga heltzen denera arteko tarte horretan, legebidezko oinordekoari (hau da, ab intestato oinordekoari) deitzen zaio ja raunspenera, eta horrek behar besteko kauzioa eman behar du, horretan epe mugapeko izendatuak esku hartu behar duela. Kontrara, amaierako epemuga jarri eta hori heltzen bada, ab intestato jaraunsleak eskuratzen ditu ondasu nak. Hori hala gertatzen da, testamentugileak ez badu besterik adierazi. Kasu horretan, gutxienez bi oinordeko agertzen dira, oinordekook oinor detza hurrenkeran ondoz ondokoak direla. Horrek antz handia du fideikomi sozko ordezpenarekin eta, horregatik, esan bide da ordezpen horri buruzko erregelak ezarri behar zaizkiola. Horren inguruko autu batzuek zalantzak da kartzate; berbarako, ondasunaren behin betiko jasotzailearen gaitasuna zein unetan baloratu behar den. Argi dago jasotzaile horrek gaitasunaren betekizu nak izan behar dituela oinordetza irekitzen den unean; une horretatik bertatik, biharetziko delaziorako eskubidea eskuratzen du eta eskubide hori iure trans missionis eskualda daiteke, 799. art.ak dioenez. Fideikomisozko ordezpenean gertatu aldera, epemugapeko izendapenetan lehenengo izendaturik ez bada edo epemuga heldu aurretik hiltzen bada, on


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA dasunak ez zaizkio bigarren izendatuari eskualdatzen. Ondasunok eskualda tzen zaizkio titularrik gabe suertatu den zatia legez dagokionari eta horrek ondasunak bere eskuetan izango ditu, bigarren izendatuari egindako deia era gingarri bilakatzen den arte.

ยง19. MODUDUN IZENDAPENA 68. Modua eta baldintza Testamentugileak mortis causa eratxikipenaren jasotzaileari aginduren bat ezar diezaioke, konparazio batera, helburu jakina erdiesteko beharra, on dasun guztiak nahiz batzuk destino jakinerako erabiltzeko beharra edo zama ren bat. Kasu horiek guztiak 797.1. art.an daude araututa eta horiei modu izena eman ohi zaie, molde generiko batez. Modua, izatez, agindu erantsia da eta dohaineko egintzen gainean bakarrik jartzen da (berbarako, dohaintzan: ikus 619, 622, 626, 638, 647 eta 651. art.ak, besteak beste). Orokorrean, mo dua prestazio jakina emateko eginbeharra da; eginbehar hori xedatzaileak jar tzen dio eratxikipenaren jasotzaileari. Modua eratxikipenaren osagai erantsia da eta eratxikipenaren jasotzaileak modu hori bete behar du. Modurik izan arren, eratxikipenak ez du dohaineko izaera galtzen, modua ez baita eratxiki penaren ordaina, esangura hertsian. Esan berri dugunez, modua da prestazio jakina emateko eginbeharra eta eginbehar horren edukia desberdina izan daiteke: positiboa ala negatiboa; di ruz baloratzeko modukoa zein ez; izendatuaren beraren, izendatzailearen edo gainontzeko baten onurarako egin beharrekoa eta abar. Edozein kasutan ere, modu horrek ahalezko


(jatorrian, behinik behin), zilegi eta zehatza izan behar du, betekizun horiek betebeharrei buruzko eraentza orokorretik ateratzen di rela. Halako betekizunik gabe, modua ez da kontutan hartzen eta eratxikipena sendotu egiten da (792. art. analogiaz aplikatuz). Prestazioa bete bada oinor detza ireki baino lehen, izendapena sendotzen da (hori gerta daiteke, modu hau jartzen denean: testamentugileari laguntza eman eta hori zaindu hil arte). Kode Zibilak ez du modua bera bakarrik arautzen; aztertu ere, baldintzei buruzko arauen barruan aztertzen du, batik bat, 797 eta 798. art.etan. KZren 788. art.ko kasua berezia da (785.3. art.aren salbuespen gisa). Kasu berezi hori agertzen da, baldintzaren eta moduaren arteko bereizketa egiteko zailta sunen ondorioz. Betidanik bi erakunde horiek bereizi izan dira; horretara, moduak behartu egiten du, baina ez dakar etendurarik; baldintzak aldiz, era txikipena eteten du, baina ez du betebeharrik ezartzen (conditio non est in obligatione, modus est in obligatione). KZren 797.2. art.ak zehaztapen hori barneratzen du; horren arabera, modupean izendatutakoak zuzenean (behin goan) eska dezake sub modo utzitakoa. Nolanahi den ere, sarritan ezin da argi zehaztu zein den izendatuari portaera jakina betetzeko ezarri zaion eginbeha rraren izaera, hots, eginbehar hori modua ala baldintza den. Horren inguruan KZk presuntzio hutseko erregela ematen du; erregela horren bidetik, zalantza rik izatekotan, eginbehar hori modua da, baldintza baino gehiago, testamentu gilearen borondateak horren kontrakoa erakarri ezik (797.1. art. in fine). Ondokoak ditugu modudun izendapenaren adibide: jaraunsleari edo lega tuhartzaileari jartzea ikasketa jakinak egiteko beharra, pertsona gaixo edota zaharrei laguntza eman eta horiek zaintzekoa, eurei


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA utzitako ondasun batzuk otoitzak ordaintzeko erabiltzea eta abar.

69. Modua betetzea Hor goian azaldu denez, moduarekin kargatua izan denari ezartzen zaio prestazio jakina egiteko beharra eta kargatuak eginbehar hori bete behar du. Moduak ez duenez eratxikipena eteten, kargatuak eskubidea du oinordetza eratxikipenaren ondasunak eskuratzeko, oinordetza irekitzen den unetik. De na den, modua beteko dela bermatzeko (bai eta, ezeztapen kasuan, ondasunak itzuliko direla ere), 797. art.ak erakartzen duenez (autore gehienek artikulu horren hitzezhitzezkotasuna zuzentzen dutela), fidantza eman behar da, be tebehar horien betepena ziurtatzeko. Izendatuak ez badu fidantzarik ematen, badirudi kasu horri aplikatu behar zaizkiola baldintzapean utzitako ondasu nak administrazioan jartzeari buruzko erregelak (800. art. eta ondorengoak). Sub modo izendatuari dagokion oinordetza eskubidea irmoa da, oinorde tza irekitzen den unetik. Hori dela eta, modudun delazioa iure transmissionis eskualda daiteke; tankera berean, eskualdatzeko modukoak dira jaraunspena onartu eta gero hiltzen den izendatuak eskuratutako ondasunak ere (797.2. art.). Teorian, modua ere eskualdatzen da; beraz, modupean izendatu denaren oinordekoek modu hori bete behar dute (797.2. art.), modu gisa ezarritako eginbeharra bereberezkoa denean izan ezik (780. art.). Modupean izendatu denari eska dakioke modu gisa ezarri zaion eginbe beharra bete dezan. Hala eska dezakete, besteak beste, testamentugilearen bo rondatea behar bezala betearazteko ardura dutenek (jaraunsleek eta albazeak), moduaren betepenarekin onurak lortzen dituztenek eta, modua ez betetzea


gatik eratxikipena ezeztatuko balitz, onurak lortuko lituzketenek. Modudun prestazioa gertatze bidez ezinezko bilakatzen bada ere, horrek ez du prestazioa azkentzen, baina horretan kasu desberdinak bereizi behar di ra. Ezintasun hori gertatu bada modupean izendatutakoaren erruz, modua ez betetzeak dakartzan ondoreak sortzen dira; aitzitik, modua ez betetzeagatik onurak aterako dituen pertsonak berak eragin badu ezintasuna, modua bete dela ulertu behar da eta, horren zioz, eratxikipena sendotzen da (798.2. art.). Ezintasun hori eragin bada ezustean edo gainontzekoak gauzaturiko egitate baten ondorioz, eta modua ezin bada bete ÂŤtestamentugileak agindutakoaren arabera, beste era batean bete behar da, alegia, testamentugilearen boronda tearekin bat egiten duen eranÂť (798.1. art.). Modua ezin bada horretara bete, ulertu behar da modua azkendu dela, gertatze bidezko ezintasunaren ondo rioz; eta ezbetetze hori ezin zaio inori egotzi. Horixe da betebeharren kasuan gertatzen dena (1182. art. eta ondorengoak).

70. Modua ez betetzea Modua ez bada betetzen eta ezbetetze hori inori egotzi ahal bazaio, ez betetzearen ziozko erantzukizuna sortzen da, betebeharretan gertatzen den bezala. Moduaren derrigorrezko betepena eska dezakete horretarako lege bideztaketa dutenek (kasurako, jaraunsleak, albazeak, moduaren onuradunak eta moduaren eratxikipena ezeztatzean onurak lortzen dituztenek). Aiurri be rean, onuradunak eska dezake berari eragin zaizkion kaltegaleren ordaina. Azkenik, modupekoaren onurarako ondare eratxikipenik egin bada, eratxiki pen horren ezeztapena eska daiteke. Autore batzuek hori eztabaidatu badute ere, ondore hori argiroargiro ondorioztatzen da


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA 797.2. art.aren hitzezhitzez kotasunetik. Artikulu horrek, fidantzarekin bermaturiko betebeharren artean, ondoko betebeharra aipatzen du: ‌ eskuratutakoa eta horrek sortutako frui tuak nahiz korrituak itzultzeko betebeharra, modua betetzen ez den kasue tan. Modudun eratxikipena ezeztatu ondoren, ondasunak eman behar zaizkie testamentugileak edo legeak zehaztutako subjektuei (hala nola, gehiagotze es kubidea duten jaraunslekide edo legatuhartzailekideei, ab intestato oinorde koei etabarri). Modua bete ez duen izendatuak erantzukizuna du; erantzukizun hori eta betebeharra betetzen ez duen zordunaren erantzukizuna berberak dira. Hala ere, eztabaidagarria da erantzukizun horren norainokoa. Iritzirik egokienaren arabera, modua bete ez duenak erantzukizunari aurre egin behar dio, berari esleitutako ondasunekin, bai eta bere ondasunekin ere, mugarik gabe. Sal buespen gisa, eratxikipenaren tituluak (legatua) eta eratxikipena onartzeko bideak (inbentario onuraren arabera onartu bada) erantzukizun hori muga de zakete. Azken buruan, jaraunspenaren edo legatuaren ondasun zehatz batzuk lotu daitezke, modua betetzeko. Hala gertatzen da, berbarako, modua ezartzen de nean errenta edo aldizkako prestazioa emateko legatu gisa. Legatu hori Erre gistroan agertaraz daiteke, aurrearretazko oharraren bidez eta hori hipoteka bihur daiteke (HLren 88 eta 89. art.ak).

BIBLIOGRAFIA


ALBALADEJO, Comentarios al Código civil y Compilaciones Forales, X2. li burukia, Madril, 1984; «Consideraciones sobre algunos extremos del modo testamentario», ADC, 1983; ALBALADEJO, GONZÁLEZ PORRAS, GOR DILLO, MORENO QUESADA, Comentarios al Código civil y Compilaciones Forales, X–1. liburukia, Madril, 1987; ALBALADEJO, GORDILLO, TO RRALBA SORIANO, Comentario del Código civil, I. liburukia, Madril, 1991; LUNA SERRANO, «Disciplina del modo testamentario imposible», ADC, 1968; MALDONADO, Herencias en favor del alma en el Derecho español, Madril, 1944; MONTÉS PENADÉS, «El modo testamentario y las dispo siciones de disponer», ADC, 1974; TORRALBA SORIANO, El modo en el Derecho civil, Madril, 1967.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Zortzigarren gaia TESTAMENTUAREN EDUKIA (II). ORDEZPENAK Laburpena: §20. Jaraunspeneko ordezpenak.— 71. Kontzeptua eta motak.— 72. Ordezpen arrunta edo zuzenekoa.— 73. Ordezpen arrunta eta horren ko kaera sistematikoa.— 74. Ordezpen arrunta, senipartea eta hobekuntza.— 75. Zurtz eta onbidezko ordezpenak. Kontzeptua, izaera eta ondoreak.— §21. Fideikomisozko ordezpena.— 76. Kontzeptua, ezaugarriak eta mu gak.— 77. Fiduziarioaren egoera juridikoa.— 78. Fideikomisodunaren egoera juridikoa.— 79. Hondakinaren gaineko fideikomisoa.— 80. Gozamenaren gaineko xedapena. Ondoz ondoko gozamena. Gozamena, gauza xedatzeko ahalmenarekin. Gozamena eratzea, aldi berean jabetza soilaren gaineko izendapenik egin gabe.— §22. Fideikomisozko ordez pena autonomi erkidegoetako zuzenbide zibiletan.— 81. Ordezpenak, Kataluniako Zuzenbidean: A) Ordezpen arrunta: a) Subjektuak; b) Gai tasuna; c) Forma; d) Ondoreak; B) Zurtz ordezpena; C) Onbidezko or dezpena; D) Fideikomisozko ordezpena: a) Fideikomisoa erabakitzeke dagoenean: a’) Fiduziarioaren betebeharrak; b’) Fiduziarioaren eskubide eta ahalmenak; c’) Fideikomisodunaren eskubideak; b) Hondakinaren gaineko fideikomisoa; c) Fideikomisoak azkentzea; d) Hondakinaren gai neko aurrearretazko fideikomisoa.— 82. Nafarroa eta Balearrak: A) Ordezpenak Nafarroako Zuzenbide zibilean: printzipio orokorrak: a) Or dezpen arrunta; b) Fideikomisozko ordezpena: a’) Kontzeptua, muga eta fideikomisodunen eskuraketa. Motak. Presuntzioak eta interpretazio arauak; b’) Fideikomisodunek dituzten bermeak; c’) Fiduziarioaren egoe ra juridikoa; d’) Fideikomisoa eraginik gabe gertatzea; c) Hondakinaren gaineko ordezpena; B) Ordezpenak, Balear Uharteetako Zuzenbide Zibi laren Konpilazioan: a) Ordezpen arrunta, zurtz ordezpena eta onbidezko ordezpena; b) Fideikomisozko ordezpena: a’) Fideikomisorako deiak egi teko ahalmenari ezarritako mugak; b’) Fideikomisodunaren jaraunsleek fideikomisoari eustea iure transmissionis; c’) Fideikomisoaren baldin tza: fiduziarioak semealabarik izatea; d’) Fiduziarioaren egoera juridi koa; e’) Fiduziarioa hiltzean, fideikomisotik geratzen zaizkion ondasunen gaineko fideikomisozko ordezpena; f’) Banatze fideikomisoa eta hautes pen fideikomisoa.

§20. JARAUNSPENEKO ORDEZPENAK


71. Kontzeptua eta motak Espainiako Kode Zibilak 774.etik 789.era arteko artikuluetan arautzen di tu ordezpenak eta, horien artean, lau mota bereizten ditu: ordezpen arrunta, zurtz ordezpena, onbidezko ordezpena eta fideikomisozko ordezpena. Jarraian aztertuko dugunez, erakunde horiek idazpuru horretara biltzeko arrazoiak his torikoak dira, erakundeok ikuspuntu dogmatikotik ez baitute bat egiten. Or dezpen arrunta dela bide, lehenengo lekuan jaraunspenera deitua (izendatua) jaraunsle bilakatzen ez denerako, bigarren jaraunsle bati edo horren osteko ja raunsle bati (ordezkoa) egiten zaio deia. Fideikomisozko ordezpenean, alabai na, jaraunsle bati deitzen zaio, lehenengo lekuan deituaren ostean jaraunsle izan dadin. Azken hori horrela bada ere, geroago jorratuko dugunez, bigarren lekuan deitutako pertsona hori jaraunsle izango da, lehenengo lekuan deitua jaraunsle bilakatzen ez denean ere. Zurtz eta onbidezko ordezpen deiturikoen bidez, ez da ÂŤordeztenÂť aurre neko lekuan deituriko jaraunslerik; aitzitik, ordezpen horiek gauzatzen dira, pertsona jakinek (adingabekoek edo ezgaituek) ezin dutenean testamentu era gingarririk egin eta, ondorenez, ezin dutenean jaraunslerik izendatu baliozko tasunez. Hori guztia aintzakotzat hartuta eta testamentuari dagokionez, ondokoa da ordezpena: bigarren jaraunsle bati (ordezkoari) dei egiten zaio, lehenengo lekuan deitua (izendatua) jaraunsle bilakatzen ez denerako edo lehenengo ja raunsle horren ostean jaraunsle izan dadin. Horrez gain, ordezpen bidez, per tsona batek beste baten jaraunsleak izenda ditzake, azken horrek


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ezin duenean baliozko testamenturik egiletsi, ezta jaraunslerik izendatu ere. KZren 789. artikuluak ordezpenari buruz ematen dituen arauak aplika tzen zaizkie jaraunsleei nahiz legatuhartzaileei. KZk emandako arauketa osoak izaera eskuemailea du (774.2, 779 eta 780. art.ak), arauok testamentugilearen esku uzten baitituzte ordezpenaren arauketa eta edukia. Testamentugilearen (ordezpenegilearen) borondatea da nagusi, dela ordezpena antolatzeko, dela horretan parte hartzen duten sub jektuei dagozkien eskubide eta eginbeharrak zehazteko.

72. Ordezpen arrunta edo zuzenekoa Ordezpen hori dela medio, testamentugileak bigarren jaraunsle bat izenda dezake, lehenengo lekuan deitua jaraunsle bilakatzen ez denerako. Hala ger tatu ohi da, lehenengo jaraunslea kausatzailea baino lehen hiltzen denean, ja raunsle horrek ezin duenean jaraunspena onartu edo hala nahi ez duenean. Ordezpen hori ezartzen bada, testamentugileak saihesten du ab intestato oinordetza irekitzea. Testamentugileak ez balu ordezkorik izendatu, Kode Zi bilaren 912.4. art. aplikatuz, ab intestato oinordetza ireki beharko litzateke. KZren 774. artikuluak ordezpen kasu desberdinak arautzen ditu eta tes tamentugileak ordezpena antola dezake, hiru kasu horietarako edo baterako bakarrik; azken horretan ordezpena gauzatzen da, testamentugileak aipaturi ko kasua betetzen denean bakarbakarrik. Hori berori adierazi zuen 1956ko irailaren 28ko epaiak: testamentugileak bere anaia jaraunsle izendatu zuen, baina jaraunsle bilakatzeko, baldintza


batzuk bete behar zituen; testamentugi learen anaiak baldintza horiek onartzen ez zituenerako, testamentugileak bere emaztea izendatu zuen ordezko. Testamentugilearen anaia hildakoan, testa mentugilearen emazteak ordezpena gauzatzeko eskatu eta Auzitegi Gorenak ezetz esan zuen, ondoko arrazoia zela bide: ordezpenak jardun behar zuen tes tamentugilearen anaiak baldintzak onartzen ez zituenean bakarrik eta ez, or dea, pertsona hori hildakoan. KZren 774. art.ak ezintasun kasua aipatzen du (ÂŤezin duenean jarauns pena onartuÂť) eta ezintasun horrek bere barruan hartzen ditu ondoko kasuak: erabateko ezgaitasunak (KZren 745. art.); ezgaitasun erlatiboak (753, 754, 759 eta 196. art.ak); izendapenaren deuseztasuna; eta ernaldua jaiotzen ez de nean gertatzen den ezintasuna. KZren 774. art.ak ere jaraunspena onartu ÂŤnahi ez dueneanÂť adierazmol dea baitaratzen du eta horrek argi uzten du, Espainiako Zuzenbidean, ja raunspenaren onarpena borondatezko egintza askea dela (KZren 988. art.). Ikusalde horretatik, ordezpena mota desberdinetakoa izan daiteke. Bate tik, ordezpen bakuna dugu, hain zuzen, testamentugileak ordezpena gertatze ko kasuak zehatz aipatzen ez dituenean; halakoetan, 774.2. art.ko erregelak jarduten du betebetean. Horren arabera, ordezpena hiru kasu hauetan gauza tzen da: aurrenekoz, lehenengo lekuan deitua ezin denean jaraunsle bilakatu; bigarrenik, pertsona horrek jaraunsle izateari uko egiten dionean; eta, azke nik, jaraunsle izendatua kausatzailea baino lehenago hiltzen denean. Bestetik, ordezpena berariazkoa izan daiteke,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentugileak ordezpena antolatzen duenean kasu jakin baterako bakarrik; horrela, gainerako kasuak bazter gera tzen dira, ordezpenen esparruan, interpretazio hertsia egin behar delako (ikus 1916ko urtarrilaren 25eko ebazpena eta 1956ko irailaren 28ko epaia). Ordezpen arrunta gauzatzeko, baldintza etengarri bat gertatu behar da. Baldintza hori testamentugileak ezartzen du eta, ondorenez, baldintza hori berori interpretatu behar da, testamentugileak zein asmo izan duen jakiteko. Interpretazio horren bidetik, uler badaiteke baldintza horretara biltzen dela testamentugileak berariaz aipatu ez duen kasuren bat, orduan ordezpena isil bidezkoa da. KZren 774 eta 778. art.ek ez dute mugatzen ordezkoen kopurua: zenbait ordezko izan daitezke jaraunsle bakarra ordezteko eta, alderantziz, ordezko bakarra izenda daiteke jaraunsle bat baino gehiago ordezteko. Orobat, ordezpena elkarrekikoa izan daiteke, KZren 779. artikuluak arau tzen duenez: ÂŤZati desberdinen gainean izendatu diren jaraunsleak elkarren artean ordezko izendatzen badira, ordezpen bidean eskuratzen dituzte izen dapen bidez utzi zaizkien zatiak, salbu eta argiroargiro agertarazten denean bestelakoa izan dela testamentugilearen borondateaÂť. Arau hori hitzez hitz aplikatuko balitz, ab intestato oinordetza irekiko litzateke. Hori aise uler daiteke, ondoko adibidea erabilita: A eta B jaraunsle izendatu dira; Ari heren bat utzi zaio eta Bri bi heren. Bk ez badu jaraunspena onartzen, A Bren or dezko da heren batean eta beste herena titularrik gabe geratzen da. Ondorio hori testamentugileak izan duen borondatearen aurkakoa da, testamentugileak berak ordezpen arruntaren bidez eragotzi nahi izan baitu, batik bat, ab intes tato oinordetza irekitzea. Arazo hori konpontzeko, hurrengo bi erregelak apli


katu behar dira: a) Ordezko bat bakarrik izendatu baldin bada, horri dagokio ordeztuaren zatia osoosorik. b) Ordezkoak bi edo gehiago izanez gero, titularrik gabe geratzen den za tia horien artean banatzen da, eurei jaraunsle gisa dagokienaren arabera.

73. Ordezpen arrunta eta horren kokaera sistematikoa Autore gehienen irudiz, ordezpen arruntaren bidez, jaraunspenerako deia egiten da, nahiz eta dei hori baldintzapekoa izan. Baldintza hori jazokuntza hauetarik edozein izan daiteke: lehenengo lekuan deitua kausatzailea baino lehen hiltzea; horrek jaraunspena onartu nahi ez izatea edo onartu ezin izatea. Baldintza betetzen denean, ordezkoari egindako deia eragingarri bihurtzen da eta ordezko horrek ius delationis irmoa du. Beste autore batzuen ustez (ROCA SASTRE, LACRUZ), ordezpen arrun tean, bi izendapen huts eta soil gertatzen dira, izendapen horiek hautabidez koak izanik. Bi iritzi horien gainean hausnartu eta gero, ondoko zalantza sortzen da: jaraunsle izendatua hiltzen bada testamentugilea baino geroago baina jarauns pena onartu aurretik, ez badio jaraunspenari ukorik egin eta horrek jaraunsle ak baditu, orduan jaraunsle horiei ius delationisik eskualdatzen ote zaie? Edo jaraunspena ordezkoari utzi behar zaio, ordeztuaren jaraunsleak jaraunspen horretatik kanpo geratuz? Galdera horiei erantzun desberdinak eman zaizkie: a) Aztertu behar da zein izan den testamentugilearen


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA borondatea. Horre tan, beraz, ez da erregela orokorrik (DE BUEN). b) Ordezkoari lehenespena eman behar zaio. Testamentugileak ordezko rik izendatu badu, horrek esan nahi du testamentugileak ordezko horri lehen tasuna eman nahi diola (SCAEVOLA). c) KZren 1006. artikulua aztertuz gero, ulertu behar da ius delationisa or deztuaren jaraunsleei eskualdatzen zaiela. Ordezkoak ius delationisa esku ratzen du, testamentugileak argi eta garbi hala nahi duen kasuetan bakarrik (TRAVIESA). Iritzi horiei kalterik egiteke, arazoari ez zaio konponbide zehatzik eman. AGk antzinako epai batzuetan (1881eko maiatzaren 26ko eta 1887ko azaroa ren 21eko epaietan) adierazi zuenez, jaraunsle izendatua hil bada jaraunspena onartu gabe, horren jaraunsleei ez zaie eskubiderik eskualdatzen. Nire ustetan, 759. artikuluko erregela aplikatu behar da: «Jaraunslea edo legatuhartzailea baldintza bete baino lehen hiltzen badira, horiek ez diete eu ren jaraunsleei eskubiderik eskualdatzen nahiz eta testamentugilea baino ge roago hil»; ez, ordea 1006. artikulukoa: «Jaraunslea hiltzen bada jaraunspena onartu edo arbuiatu gabe, haren ondorengoei eskualdatzen zaie berak izanda ko eskubide berbera» (azkenik, LLEDÓ YAGÜE). Bestelako arazoak agertzen dira, baterako izendapena eta ordezpen arrun ta pilatzen direnean. Kasu horretan, jaraunsle izendatu den pertsona ez bada jaraunsle bilakatzen, orduan gehiagotze eskubidea gertatzen da ala ordezpen arrunta? Autore gehienen esanetan, ulertu behar da ordezkoak lehenespena duela


gehiagotze eskubidea duenaren gainean. Hori baieztatzeko euskarri du gu, izan ere, testamentugilearen borondateari eusteko printzipioa. Egiatan, gehiagotze eskubiderik izan dadin, testamentugileak ez du hori berariaz adie razi behar; aitzitik, aski da baterako izendapena egitea. Horrez gain, testa mentugileak beren beregi adieraziko balu gehiagotze eskubidea gertatzeko borondatea, gehiagotze eskubidea baino gehiago, baterako ordezpena gauzatu ko litzateke. Dena den, lehenik ordezkoari egiten zaio dei, eta horrek jarauns ten ez duenean bakarrik gertatzen da gehiagotze eskubidea. Testamentugileak baterako deia egin eta ordezkoa izendatzen badu ere, izendapenak ez du ba terako deia indarrik gabe uzten; edo, bestela esanda, gehiagotze eskubidea ez da desagertarazten, horren eragina bigarren mailan uzten baita: ordezkoa izendatzeak ez du berez baterako deia ezabatzen; kontrara, ordezpenak aurre koa hartzen die baterako deiaren ondoreei (ALBALADEJO). Ordezkoa de cuiusaren jaraunsle da eta, horren ondorioz, ordezkoak har tzen ditu de cuiusari dagozkion zama berberak, bi kasu hauetan izan ezik: ba tetik, testamentugileak ordezkoari karga hori kentzen dionean eta, bestetik, kargak nahiz baldintzak bereberezkoak direnean, hau da, jaraunsle izendatu denak bakarrik horiek bete ahal dituenean (780. art.).

74. Ordezpen arrunta, senipartea eta hobekuntza KZren 813.2. artikuluari eutsiz, senipartearen gainean ezin da kargarik, baldintzarik edo ÂŤinolako ordezpenikÂť ezarri,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA alargunaren gozamenari buruz xedaturikoa izan ezik. KZren 824. artikuluaren bidetik, hobekuntzako herena kargapean jar daiteke, senipartedunen edota horien ondorengoen mesedetan; beraz, senipartedunen edota horien ondorengoen ordezkoak izenda daitezke, hobekuntzako herenaren esparruan (semealabak edo ondorengoak). Senipar tedun bakarra izanez gero, ez da inongo eragozpenik ordezkoa izendatzeko (DÍEZPICAZO eta GULLÓN); izan ere, senipartedunak ez badu jaraunspena onartzen, desagertzen dira, bai lege debekua, bai eta horrek dakarren xedatze mugapena ere. Senipartedunak semealabarik duen kasuetarako, KZren 761 eta 857. art.ek bestelakoa xedatzen dute. Ildo horretan, seniparteduna ezgaitu nahiz jaraunskabetua den kasuetan, horren semealabei eta ondorengoei esku aldatzen zaie beraren eskubidea (ordezpenari begira, bibiak ezintasun kasuak baitira).

75. Zurtz eta onbidezko ordezpenak. Kontzeptua, izaera eta ondoreak Adingabeko edo ezgaituek eurek baliozko testamenturik egiletsi ezin du tenez gero, gerta daiteke horiek hiltzea jaraunslerik izendatu gabe. Hori era gozteko, KZren 775 eta 776. art.ek bi erakunde desberdin arautzen dituzte; izatez, erakundeok erroerroturik daude Erromako Zuzenbidean, Erroman ja raunslerik gabe hiltzea egitate laidogarritzat jotzen baitzen. Badirudi, egungo Zuzenbidean, manu horien esangurak helburu eta balo re horietarantz jo duela; horrela, artikulu horien kokaera sistematikoa (horiek ordezpenei buruzko idazpurupean kokatzen direla) hobeto uztartzen zaio «or dezpen» ideiari.


KZren 775. art.ak xedatutakoaren arabera, gurasoek eta aurrekoek euren ondorengoen ordezkoak izenda ditzakete, ondorengo horiek (sexu batekoak nahiz bestekoak izanik) hamalau urtekoak baino gazteagoak izan eta adin ho ri bete baino lehen hiltzen direnean. Erakunde horri «zurtz ordezpen» deritzo. Manu hori eta KZren 663. art.aren arteko lokarria aztertuz gero, lehenengoa ren jatorrizko esangura antzeman daiteke: hamalau urte bete eta gero, ordez tuak testamentua egilets dezake eta, hori egitean, «ordezpena» eragingabe bi hurtzen da modu automatikoan. KZren 776. artikuluak agintzen duen moduan, aurrekoak izenda dezake hamalau urtekoa baino nagusiagoa den ondorengoaren ordezkoa eta hala egin dezake, Zuzenbidearen arabera, ondorengoaren zorotasunaren ziozko ezgaita sun adierazpena eman denean. Erakunde horri «onbidezko ordezpen» izena eman ohi zaio, edo zurtzen kuasiordezpen, aurreko horren imitazio edo adibi de antzo sortu zelako. Manu hori ere KZren 663.2. art.ak esandakoarekin lotu behar da. Horrexegatik, 776.2. art.ak esandakoaren itzalean, ezgaituak burua argi duenean edo bere senera datorrenean testamentua egilesten badu, testa mentu horrek ordezpena eraginik gabe uzten du. Orain arte azaldutakoa aintzat hartuz gero, badirudi bi erakunde horietan KZk Erromako Zuzenbidearen tradizioa baitaratu duela. Badirudi bi «ordez pen» horietan, lege komisario batek jaraunsleak izendatzen dituela; izan ere, aurreko batek, legeak emandako baimen orokorra dela medio, berorren ondo rengoaren jaraunsleak izendatzen ditu testamentu bidez. Eta hori egiteko au kera bi kasu hauetan gauzatzen da: ondorengo hori hamalau urte egin gabe hiltzen denean edo zorotasunaren zioz ezgaitua izan ondoren hiltzen denean, testamenturik egiletsi gabe (ROCA


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA SASTRE, TRAVIESAS). Kodeak, itxuraz, Oinarri Legearen 1 eta 16. oinarriek emandako bidera pena hartu du, «Espainiako Zuzenbidearen erakundeek duten kutsu histori koa» barneratuz. Jurisprudentzia nagusiak ere horretara ulertu izan du (ikus 1907ko otsailaren 6an, 1915eko abenduaren 2an eta, azkenik, 1929ko aben duaren 10ean emandako epaiak). Kodeak hartutako bide horretan, aurrekoak ondorengoaren testamentua egiten du, oinarrizko ondorio hau gertatuz: aurrekoak ondorengo ordeztuaren ondasun guztiguztiak xedatzen ditu; ez, aldiz, testamentu bidez uzten dizkio nak bakarrik. Eta hala adierazi izan du Espainiako doktrinarik ospetsuenak (ALBALADEJO, ROYO MARTÍNEZ, TRAVIESAS eta ROCA SASTRE; azkenik, LLEDÓ YAGÜE). Hortaz, modu horretan egiletsitako testamentua benetako ordezpen testamentu da. Ulerkera horrek, alabaina, arazo batzuk dakartza; horiei aterabidea ema tea zeharo zaila da. Arazo horietatik lehenengoa KZren 777. artikuluari eman beharreko interpretazioari buruzkoa da; artikulu horren arabera, «ordeztuak derrigorrezko jaraunsleak baditu, aurreko artikuluek aipatzen dituzten ordez penak baliozkoak dira, haien seniparte eskubideei kalterik eragiten ez diete nean bakarrik». Manu hori gaingiroki irakurrita, badirudi horrek koherentzia duela «ordezpen testamentu»ari buruzko tesiarekin: testamentugileak ez ba ditu ordeztuaren ondasun guztiak xedatzen, zentzurik ote du senipartedunen eskubidea errespetatzeko beharra ezartzeak? Horrenbestez, muga hori ezar tzen da, ordezpenegileak ordeztuaren ondarea osotoro xedatzen duelako. De na den, ondorio hori ez da hain argia, geroago ikusiko dugunez.


Manu horren gainean azterketa sakonagoa egiten bada, zalantza gogo rragoak agertzen dira. KZren 777. artikulua aurrean adierazitako esanguran ulertuz gero, artikulu horrek ez du koherentziarik seniparteen gaineko babes sistemarekin: adingabekoaren zein ezgaituaren ordez testamentua egiten due nak haren ondasun guztiak xedatzen baditu eta, horren ondorioz, ez baditu errespetatzen ordeztuaren derrigorrezko jaraunsleen seniparteak, preterizioa gertatzen da eta ordezkoaren erakundea deuseza da; baina, KZren 777. art.ak, haatik, baliozkotzat jotzen du erakunde hori, seniparteei kalterik eragiten ez dien zatian (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). KZren 813. art.ak debekatzen du senipartean (hain zuzen, seniparte hertsian) ordezpenik izatea; beraz, ordez penegileak (aurrekoak) ordezpena antolatzen badu senipartedun inpuberrari begira (esaterako, semealabari begira), ordezpenegileak manu hori urratzen du. Hala ere, lehen azaldu dugunez (74. zk.), ordezpena antola daiteke hobe kuntzako herenaren eta xedapen askeko herenaren gainean. Orobat, zurtz ordezpena «ordezpen testamentua» dela adierazten duen te siak egundoko muga du, hots, testamentuak bereberezko izaera duelako prin tzipioa (670. art.). Gisa horretan, ulertu behar da aipatu berri dugun tesia printzipio horren salbuespena dela eta aparteko salbuespena gainera; edonola ere, ez dirudi hori «tout court» bidezkotu daitekeenik (ikus 1972ko maiatza ren 20ko epaia, horretan obiter dictum gisa aztertzen bada ere). Ikusmira sistematikotik, hau da, zurtz ordezpenak KZn duen kokaera go goan izanik, «zurtz ordezpena» izen horrek berorrek adierazten duen hori baino ez da: fideikomisozko ordezpenetarikoa da; jaraunspenera ondoz ondo egindako deia; dei hori baldintzapekoa da, ordezkoaren eskuraketa sendotzen baita ordeztua pubertarora heldu aurretik hiltzen denean bakarrik.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Horixe da GARCÍA GOYENAk agertu nahi izan zuen esangura (1851ko Proiektuaren 638.2. artikulua); artikulu horretan, aurrekari historikoetatik al denduz, ordezpen horiek sartu zituen, Proiektu isabeldarrak fideikomisozko ordezpenei buruz ezarritako debekuaren salbuespen gisa. Gisa horretan, tesi murrizgarria nahiz ordezpenari buruzko tesia agertu izan da eta autore askok defendatu izan dute tesi hori (DE BUEN, JERÓ NIMO LÓPEZ, DÍEZPICAZO). Autore horien iritzian, DE BUENek adiera zi eta LLEDÓ YAGÜEk jaso duenez: —KZren 670. art.ak adierazitako printzipioari salbuespenik egitekotan, hori berariaz adierazi behar da eta KZren 775. art.ak testamentu hitza aipatu ere ez du egiten. —Aurrekoen artean ez bada lehentasun hurrenkerarik ezartzen, aurreko horiei guztiei dagokie ordezkoa izendatzeko ahalmena; horrek arazo konpo nezinak erakar ditzake, ordezpenegileak bat baino gehiago direnean. —Aurrekoetarik inork ezin dio gurasoari kendu semealaba baten (hama lau urte bete aurretik hil den edo zorotasunaren zioz ezgaitua izan den seme alabaren) jaraunspenaren xedapen askeko zatia osoosorik; zinez, ondorio hori lortuko litzateke «ordezpen testamentua»ri buruzko tesiaren bidetik. —Erakunde hori ordezpen testamentua dela ulertzen bada, esan beharra dago, batetik, erakundea bera zaharkiturik dagoela eta, bestetik, horrek ez duela bat egiten Oinordetza zuzenbide modernoaren printzipioekin. JERÓNIMO LÓPEZek, berriz, argudioak eman ditu, ordezpen testamen


tuari buruzko tesiaren alde. Hizpide ditugun argudioak honakoetan labur tzen dira: a) KZren Oinarri Legeak erakundearen esangura historikoa barneratzeko agindua eman arren, lege horrek ere adierazi zuen KZ 1851ko Proiektuarekin lotu behar zela. Lege horrek berorrek dio KZri erantsi ahal zaizkiola doktrina modernoak ematen dituen konponbideak, doktrinak eta jurisprudentziak ho riek onartzen badituzte. Horrez gain, PEÑAk adierazi duenez, Kode Zibila ren Aurreproiektuan aurrekari gisa aipatzen dira Portugalgo zein Mexikoko kodeak. b) KZren 775 eta 776. artikuluek arauturiko erakundeak «ordezpenak» dira eta esan ohi da konponbide hori ez dela erabilgarria, ondore hori lor dai tekeelako fideikomisozko ordezpena erabilita. Horren aurka, autore batzuek ondokoa esan dute: Kode Zibilak fideikomisozko ordezpenari betekizun zo rrotzak jartzen dizkio, bai eta deuseztasun zehapen gogorrak ere, betekizun horiek gauzatzen ez direnerako. Hori aintzat harturik, bi artikuluok arautu riko ordezpenak fideikomisozko ordezpen malguagotzat har daitezke. c) KZren 777. art.ari dagokionez, badirudi —lehen esan bezala— arti kulu horrek inpuberraren ondasunak bakarrik aipatzen dituela eta ez, ordea, testamentugilearen ondasunak. Nondiknahi begira dakiola ere, zurtz ordez pena da testamentugileak ordeztuari utzi dizkion ondasunen gaineko ordezpe na edo deia; testamentugileak ordeztuari utzitako ondasunok inpuberraren ondarean sartzen dira eta, horren ondorioz, ondasunok kontutan hartu behar dira inpuberraren jaraunspeneko


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA senipartea kalkulatzeko (ikus DÍEZPICA ZO, Lecciones… , 305. or.). Gure iritzian, orain arte azaldu dugunetik ondorio hau ateratzen da: zurtz eta onbidezko ordezpenak benetako ordezpen direla ulertzen bada (iritzi ego kienaren arabera, baldintzapeko fideikomisoak), orduan ordezpen horiek eu ren baitan hartzen dituzte ordezpenegileak ordeztuari utzi dizkion ondasunak bakarbakarrik. Ondasunok ordeztuaren ondarean sartzen badira ere, ordeztu ak ondasun horiek jasotzen ditu, horiek ordezkoari emateko zamarekin. Bada, ordezkoak eskuratzen ditu ondasun horiek, euron ordez jarritako beste onda sunak eta horien akzesioak jaraunspen gisa. Hori da, azken finean, 1967ko martxoaren 20ko epaiak adierazi zuen te sia; horrekin, jurisprudentziak ordura arte izandako joera tradizionala («or dezpen testamentu»an oinarritua) goitik behera aldatu zen. Horren eraginez ere, KZk guraso ahalgoaren esparrutik kanpo utzi zuen aztergai dugun erakundea. Ordezpenegile izan daitezkeen subjektuak ez dira gurasoak edo gurasoen ahalgoa egikaritzen duten gurasoak bakarrik; aitzitik, ordezpenegile dira «gurasoak eta beste aurrekoak» (775. art.) edo «aurrekoa» (776. art.). Agerikoa denez, erakunde hori ez da jadanik Zuzenbide historiko ko ordezpena, ezpada testamentugilearen borondatean oinarritutako erakun dea (hala adierazi zuen CASTÁNek, in SCAEVOLA). Erakunde horren egituraz denaz bezainbatean, «aurreko»ek era ditzakete bi ordezpen mota horiek (zurtz eta onbidezko ordezpenak) eta, horretarako, aurrekoek ez dute zertan gurasoen ahalgorik izan. Ordezpen horiek direla medio, ordeztuak izan daitezke,


nahiz hamalau urtekoa baino gazteagoa den ondorengoa (zurtz ordezpena), zein, zorotasuna ren zioz ezgaitua izan den ondorengoa, hori hamalau urtekoa baino nagusia goa izanik ere (onbidezko ordezpena). Onbidezko ordezpenaren inguruan, xehetasun batzuk egin behar ditugu. KZren 776. art.ak aipatzen duen ondorengoak bi betekizun hauek izan behar ditu: —Hamalau urtekoa baino nagusiagoa izatea. —Adierazpen bidez ezgaitua izatea. Adinari buruz, kontutan izan behar dira 201 eta 171. art.ak; artikulu ho riek 1983ko urriaren 24ko Legearen arabera idatzi ziren: adingabetasunak ez du eragozten adingabekoa ezgaitua izan dadin. Horrelakoetan, adingabekoak adin nagusitasuna lortzen badu ere, horren gainean gurasoek duten ahalgoa luzatzen da. Horrek guztiak ondore hauek eratortzen ditu: lehenik eta behin, «zurtz ordezpena» gertatzen da, ordeztuak hamalau urte bete aurretik eta, hu rrenik, ordezpen hori «onbidezko» bilakatzen da, ordeztuak hamalau urte be tetzen dituenean. Bigarren kasu horretan bakarrik aplika daiteke KZren 776. art.ko 2. idazatia; horretara, ordezpena eragingabea da, ezgaituak testamentua baliozkotasunez egin duenean. Ezgaituak egindako testamentua baliozkoa da, testamentua egin badu burua argi izan duenean edo bere senera etorri denean. Adierazpen bidez ezgaitua izateari dagokionean, autore batzuek ulertu dute adierazpen hori ez dela eman behar testamentua egin aurretik eta badi rudi iritzi hori dela egokiena. Bide horretatik, nahikoa da ezgaitasun adieraz pena egitea, ordezpena eragingarri bilakatu aurretixe. Ulerkera


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA hori 1941eko ekainaren 10ean eta 1956ko ekainaren 12an emandako epaiek barneratu dute; bai eta MAURAk, HERNÁNDEZ GILek, BONETek, DÍEZPICAZOk eta GULLÓNek bultzatu ere. Beste autore batzuen iritzian (hala nola ALBALA DEJO, LLEDÓ YAGÜE), ezgaitasun espedientea bete behar da, testamentua egiletsi aurretik. Horren inguruan, Auzitegi Gorenak honakoa esan du: ordez tua epailearen adierazpenaren bidez ezgaitua izan bada ere, adierazpen hori ez da testamentu solemnitatea; beraz, adierazpen hori eman daiteke, testa mentua egin aurretik edo geroago eta, beti ere, ordezpena eragingarria izan baino lehen. Ondoreei dagokien aldetik, horiek sortzen dira ordezpenegilea hiltzen den unean, baina eragin osoa dute ordeztua hildakoan bakarrik. Une horretan (adingabekoa hiltzen bada 14 urte bete gabe edo ezgaia hiltzen bada baliozko testamenturik egiletsi gabe), ordezkoak eskuratzen ditu ordezpenegilearen ondasunak. Ordezkoari egindako deia baldintzapekoa dela ulertu behar da eta, ondo renez, KZren 759. art. aplikatzen zaio. Nire ustez, zurtz ordezpenak eta onbidezko ordezpenak bere barruan har tzen dute ordezpen arrunta (hala adierazi zen Digestoan, 28, 6, 4). Horren harira, ordeztua ordezpenegilea baino lehenago hiltzen bada, eta testamen tugileak ez badu horren inguruan ezer xedatu, ordezkoari ondasunak esku aldatzen zaizkio, ordezpen arruntean gertatzen den moduan (argi dagoenez, ordezpenegilea hiltzen den unean). Aztertzen dihardugun ordezpenak azkentzen dira, batetik, ordezpenegi learen testamentu xedapenak azkentzeko kari berberak gertatzen direnean (kasurako, testamentua ezeztatzen denean); bestetik,


adingabekoak hamalau urte betetzen dituenean (zurtz ordezpena); eta, azkenik, ezgaituak baliozko testamentua egilesten duenean (KZren 776.2. art.). Autore batzuek (ESPÍN, JERÓNIMO LÓPEZ) ez dute onartzen azken kasu horretan ordezpena azken tzen denik; mamiz, ordezpena azkentzen da ezgaitua bere senera etortzen denean eta kasu horretan ez da beharrezkoa ezgaituak baliozko testamentua egilestea. Ordezpena ere eragingabe bilakatzen da, jaraunspenera deituriko ordez koa eta ordeztua testamentugilea baino lehen hiltzen direnean. Bestalde, bi pertsona horietatik bat hiltzen bada testamentugilea baino lehen eta bestea testamentugilea hil ostean, ordezpenak eragina du izendapen gisa, testamen tugilea hil ostean bizirik dagoen horri begira bakarrik (LACRUZ). §21. FIDEIKOMISOZKO ORDEZPENA 76. Kontzeptua, ezaugarriak eta mugak Fideikomisozko ordezpenari buruzko kontzeptua emateko, doktrina nagu siak KZren 781. art. hartzen du oinarri; horretara, fideikomisozko ordezpena dela bide, «testamentugileak jaraunsleari ezartzen dio jaraunspena osoosorik edo zati bat artatu eta hori gainontzeko bati eskualdatzeko ardura». Artikulu horrek erabiltzen dituen esamoldeak ez dira batere egokiak. Ba tetik, «ardura»z ari da, fiduziarioari ezarritako karga adierazteko. Bestetik, «eskualdaketa» aipatzen badu ere, fiduziarioak ez dizkio fideikomisodunari ondasunak eskualdatzen: ondasun horien gaineko titulartasuna legeak berak modu automatikoan eratxikitzen dio bigarren lekuan deituari. Lehenengo le kuan deituak, beraz, ondasun horiek emateko behar hutsa du, ondasunok jada


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA nik beste pertsona bati baitagozkio, eta hala gertatzen da kasu gehienetan. Zalantzazkoa da (LACRUZek dioenez, JERÓNIMO LÓPEZen esanei eu tsiz) xedapen bat fideikomisozkoa izateko, xedapen horrek nahitaez ezarri behar duen ondasunak artatzeko karga. KZren 781. art.ak ez du fideikomi sozko ordezpenari buruzko definiziorik ematen; aitzitik, artikulu horrek berei zi besterik ez ditu egiten jaraunspen osoa ala zati bat artatu eta eskualdatzeko betebeharra ezartzen duten xedapenak eta betebehar hori ezartzen ez dutenak (hondakinaren gaineko fideikomisoa). KZren 781. art.ak fideikomisozko or dezpenari buruzko definizioa ematen duela onartu ahal izateko, ulertu behar da manu horren gaztelaniazko testuan («las sustituciones fideicomisarias en cuya virtud se encarga al heredero…») koma bat falta dela hirugarren hitza ren atzean. Hori guztia aintzakotzat hartuz gero, esan dezakegu fideikomisozko or dezpenen ezaugarri nagusia dela ondoz ondoko hurrenkera izatea, hau da, dei bat baino gehiago izatea. Ondasunak «artatzeko betebeharra» ordezpenari be rez dagokion ezaugarria da, baina hori ez da ordezpenaren muina (VALLET). Bestalde, fideikomisodunak ondasunak eskuratzen ditu fiduziarioaren es kutik eta hori hiltzen denean; une horretara arte, fiduziarioak berak ondasu nak izan baditu ere, horrek ez du esan nahi fideikomisoduna fiduziarioaren oinordeko denik. Fideikomisoduna, izatez, fideikomisogilearen oinordeko da, hots, fideikomisogilearen jaraunspenera bigarren lekuan deitutako jaraunslea (KZren 785.1. art.; OSSORIO MORALES). Goian aipatu ditugun adierazmoldeen desegokitasuna


dator, beharbada, erakundearen beraren jatorritik. Bi dira erakunde horren jatorriak. Bata, Erro mako fideikomisoa edo testamentugileak jaraunsleari ezarritako ardura, ja raunspena gainontzekoari emateko. Gainontzeko hori ez zen oinordeko, baina onura hori jasotzen zuen. Horrela, testamentugilearen eta fideikomisodunaren arteko bitartekaria zen jaraunslea (fiduziarioa). Oinarrian, fiduziarioa kausatzailearen jaraunsle zen eta, beraz, haren zor dun ere bazen, baina ezin zuen atxiki jaraunspeneko ondasuntza. Horrek era gozpenak zekartzan, fiduziarioak ordezpena onartzeko orduan. Eragozpen horiek bazter utzi eta ordezpenaren onarpena bultzatzeko asmotan, Erromako Trebeliano eta Pegasiano senatukideen erabakietan, testamentugileari bide eman zitzaion, fideikomisodun unibertsala jaraunsletzat jotzeko eta, horreta ra, fiduziarioa zorretatik askatzeko; horrez gain, fiduziarioari jaraunspenaren laurden bat eratxiki zioten (quarta trebelliana, Instituta 2.23.7, JUSTINIA NOk orokor bihurtu zuela). Geroago, Erromako Zuzenbideak arautu zituen jaraunspen beraren gaineko ondoz ondoko deiak; dei horien jasotzaileek ja raunspena eskuratzen zuten, aurreko lekuan deitua hiltzen zenean (fideico mmissum familiĂŚ relictum). Horren inguruan, 159. nobelak (Digestoa 31, 69, 3) erakunde hori mugatu nahi izan zuen, denborari begira. Erakundearen bigarren jatorria Espainian agertu zen, Erdi Aroko bi garren zatian: ÂŤmaiorazgoÂťak, hain zuzen. Maiorazgoak zirela bide, ondasun batzuk familia zehatzari lotuta geratzen ziren. Lotura horien bidez, ondoz on doko jaraunsle batzuk izendatu eta horiek guztiak ziren jaraunspenaren onu


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA radun; halere, jaraunsleok ondasunak xeda zitzaketen jaraunspenaren barruan bakarrik eta, gainera, kapitala iraunarazi behar zuten, hori biharetziko belau naldiei emateko. Bestela esanda, maiorazgoetan, oinordeko bakoitza ondasu nen titularra zen bizi artean, baina ezin zituen ondasunok besterendu. Horrek desastre ekonomiko itzela eragin zuen, ondasunak merkatutik kanpo geratzen baitziren. Toroko Legeek arautu zuten famili ondasunen betiereko lotura. DE CAS TROren hitzetan, loturarik gabeko kapitalak gero eta gutxiago ziren. Horrek trabak jarri zizkion Espainiako industri garapenari; aiurri berean, gizarte des berdintasunak areagotu ziren eta ekonomi ekimena bertan behera geratu zen. 1820ko urriaren 11ko Legeak maiorazgoak eta familiaren barruko loturak debekatu zituen. Epe batez indarrik gabe geratu arren, lege hori berriro ezarri zen eta, azkenik, 1841eko abuztuaren 19ko Legeak berori baieztatu zuen. Zi nez, azken lege horrek loturak debekatu zituen, lotura horiek iraupen luzeko ak izateagatik, betierekotzat jo zitezkeenean; dena den, lege horrek iraunarazi egin zituen aldi baterako loturak. XVIII. mendearen azken aldean, Frantzian, erroerrotik ezabatu ziren fi deikomisozko ordezpenak. Ideia hori Frantziako Kodean eta 1851ko Proiek tuan barneratu zen; zernahi gisaz, erabateko ezabapen hori ez zen Espainiako Kodera bildu. Egungo Zuzenbidean, jatorri bikoitz horren eragina somatzen da, alegia, Erromako fideikomisoa eta Gaztelako Zuzenbidearen loturak. Espainiako Ko deak, bada, ez zituen loturak erabat ezabatu eta horien norainokoa finkatu besterik ez zuen egin (LACRUZ). 1927ko uztailaren 9ko epaiak adierazi zue


nez, 781. art.ko formulak ‌ bateratu zituen, batetik, zientzia ekonomikoa ren oinarrizko printzipioak, horiek ondasunen besterenduezintasuna baztertu baitzuten herri onurarentzat arriskutsua izateagatik eta, bestetik, testamentu gilearen borondateak merezi zuen errespetua. Arean, testamentugileak arrazoi berezibereziak izan zitzakeen, berarekin zuzeneko lotura duten pertsonen bi ziraupena bermatzeko; eta, horretara, testamentugileak tresna horien bitar tez batera bete zitzakeen pertsona horiei begirako eginbeharrak eta bestelako eginbeharrak‌. Fideikomisozko ordezpenak ondasunak lotzen ditu, aldi baterako besterik bada ere; lotura hori dela eta, formalitate jakinak bete behar dira, ordezpen hori antolatzeko. Esangura horretan, 785.1. art.ak xedatzen duenez, fideiko misozko ordezpenek ez dute eraginik, horiek berariaz eratu ez badira. Ordez penak berariaz eratzeko, izen hori beren beregi erabili behar da edo, bestela, fiduziarioari ezarri behar zaio ondasunak bigarren jaraunsle bati emateko be tebeharra. Bigarren aukera horri buruz jurisprudentziak gogorarazi duenez, ondoz ondoko deiak egiten direnean oinordetza hurrenkera baten barruan, ho rrek per se dakar ondasunak emateko betebeharra; beraz, ez da zertan be tebehar hori berbaz berba aipatu. Horrela, ez da fideikomisozko ordezpenik eratzen deia ustezkoa denean edo testamentugileak izendatuari erregu edo go mendio hutsa egiten dionean, ondasunak beste jaraunsle batzuei eskualda edo eman diezazkien (ROCA SASTRE). Deiak berak igarriigarrian agertu behar du ordezpena (KZren 783.1 eta 785.1. art.ak). Jurisprudentziak sarri askotan KZren 785 eta 783. artikuluen esangura murrizgarria azpimarratu du (ikus AGk 1951ko apirilaren 20an eta 1920ko uztailaren 8an


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA emandako epaiak). Aditu batzuek esan dutenez (GON ZĂ LEZ PALOMINO, LACRUZ), in dubio contra fideicommissum printzipioa aplikatzen da eta, horrekin, ustezko ordezpenak saihesten dira. Nolanahi den ere, horrek ez du esan nahi testamentugilearen borondatea interpretatuz ordezpen horiek ezin ezar daitezkeenik (JORDANO, VALLET). Fideikomisozko ordezpenak epemugadunak izan daitezke: epe jakina be tetzen denean, bigarren lekuan deituari ondasunak eskualdatu behar zaizkio. Ordezpen horiek ere baldintzapekoak izan daitezke, ondasunak eman behar badira, jazokuntza zehatza gertatzean. OSSORIO MORALESek dioenez, kasu gehienetan eta testamentugileak besterik xedatzen ez duenean, fiduziarioak fideikomisodunari ondasunak es kualdatzen dizkio post mortem alterius; horretan, epemuga certus an, incer tus quando. Halaber, gerta daiteke epemuga hori zehatza izatea (dies certus an et quando). Bi kasuotan, fideikomisodunaren eskubidea epemuga etenga rripean dago (dies a quo) eta ziurra da fideikomisodunari ondasunak eskual datuko zaizkiola. Halakoetan, fideikomisodunaren eskubideak ziurrak dira; horregatik, hu rrengoa dio KZren 784. art.ak: ÂŤFideikomisodunak oinordetzarako eskubidea eskuratzen du testamentugilea hiltzen den unetik, nahiz eta fiduziarioa baino lehenago hil. Fideikomisodunaren eskubidea berorren jaraunsleei eskualda tzen zaieÂť. KZren 784. art.ko xedapena Erromako Zuzenbidearen eta Zuzen bide historikoaren aurkakoa da, horietan fideikomisoduna bizirik egon behar baitzen, dela fiduziarioa hil ostean, dela ordezpena eragingarria izateko finka tzen zen egunean.


Fideikomisozko ordezpena baldintzapean eratuz gero (esaterako, si sine liberis decesserit), ordezpenak ez du eraginik baldintza den jazokuntza gerta tu arte. Horrelakoetan ezin aplika daiteke KZren 784. art., 759. art. baizik: (fideikomisoduna) hiltzen bada baldintza bete baino lehen, horrek ez die ezer eskualdatzen bere jaraunsleei, nahiz eta testamentugilea hil eta gero bizirik egon (1924ko martxoaren 13ko, 1928ko apirilaren 9ko, 1954ko urriaren 20ko epaiak). Mugei dagokienez, KZren egileek fideikomisozko ordezpenak murriztu nahi izan zituzten, batik bat, ondasunak trafikotik eta merkataritzatik kanpo mugarik gabe geratzea saihesteko. Eginkizun horretan, 781. art.ko formula erdietsi zen: «Fideikomisozko ordezpenak… baliozkoak eta eragingarriak di ra, bigarren gradurainoko deiak egiten badira, edo ordezpen horiek egiten ba dira testamentugilea hiltzeko unean bizirik dauden pertsonen mesedetan». Bi mugapen horiek xede bera dute: fideikomisozko ordezpena aldi batera ko izango dela ziurtatzea. Horrekin, xedatze debekuak betiko edo epemugarik gabekoak izan daitezen saihesten da eta, gainera, 785. art.ak ezarritakoa bete tzen da (OSSORIO MORALES, LACRUZ). Gauzak horrela, katramila ugari sortu izan dira 781. art.ak erabiltzen du en «bigarren gradurainoko» esakuneari buruzko interpretazioaren gainean. MANRESA eta SÁNCHEZ ROMÁNen burubideei helduta, gradu hori senidetasun gradua da; hori esateko, gogoan dituzte, bai 915. art. (horren ara bera, belaunaldi bakoitza gradu bat da), bai eta 16. oinarria ere. Legegileak arauturiko fideikomiso mota cum liberis fideikomisoa zen, hots, belaunalditik belaunaldira nahiz gradutik gradura edo goitik beherako lerroaren zein ondorengoenganako zuzeneko lerroaren barruan egindako or


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA dezpena; izatez, fideikomiso mota horrek eragin zituen antzinako maiorazgo ak. Fideikomiso hori aintzat hartuta, ROCA SASTREk esan duenez, bereizi behar dira senideen arteko fideikomisoak eta senide ez direnen artean eginda koak. Autore horren hitzetan, gradu hitzak esangura desberdinak izan ditza ke, sailkapen horren barruan: senideen arteko fideikomisoetan, gradu hitzak belaunaldiak adierazten ditu; senide ez direnen artean egindakoetan, ordea, deiak. Aitzitik, jurisprudentziak eta autore askok ulertu izan dute, gradu hitzari senidetasun kutsua ematen bazaio, manu horien eta 781. art.aren beraren apli kazio esparrua familiara mugatzen dela. Hori delaeta autoreok, Partidak, To roko legeak eta GarcĂ­a Goyenaren Proiektuko 629. art. gogoraraziz, baieztatu izan dute gradua eta deia baliobestekoak direla (1940ko ekainaren 23ko eta 1949ko otsailaren 28ko epaiak). Labur zurrean, fideikomisozko ordezko gisa deitu ahal zaie, aurrenik, oi nordetza irekitzen den unean bizirik dauden pertsona guztiei eta, hurrenik, une horretan bizirik ez dauden bi pertsonari; bi pertsona horiek, jakina, bizi rik egon behar dira oinordetza eurentzat irekitzen denean. Bestalde, fideikomisozko ordezpenak gainditzen baditu 781. art.ko mu gak, ordezpen hori deuseza da. Dena dela, deuseztasun horrek ez ditu ukitzen mugen barruan egindako deiak. Horren karioz, lege mugak gainditzen ditu en ordezpena deuseza da zati batean, hain zuzen ere, legeak ezarritako deiak gainditzen dituen zatian; gainerako deiak, berriz, baliozkoak dira (LACRUZ). Geroenean, fideikomisozko ordezpenen ezaugarri orokorrei buruz, KZren 782. art.ak debekatzen du harako


ordezpenak senipartearen gainean eratzea; berebat, artikulu horrek hobekuntzako herenaren gaineko ordezpenak onar tzen ditu, ondorengoentzat eratzen direnean bakarrik. Senipartea babesteko sistemaren osagaia da artikulu hori eta berorrek KZren 813. art.arekin bat egiten du (LACRUZ).

77. Fiduziarioaren egoera juridikoa Fiduziarioa jaraunslea da eta, beraz, ordezpenaren menpe dauden ondasu nen jabea, aldi baterako eta baldintzapean izan arren. Fiduziarioak jabe izaera badu ere, mugapenak ditu, ondasunok artatu behar baititu, horiek beste per tsona bati eskualdatzeko. KZk betebehar hori behin bakarrik aipatzen du, 783.2. art.an, alegia: fi duziarioak fideikomisodunei ondasun jakinak eman behar dizkie eta ondasu notatik, fiduziarioak legebidezko gastuak, kredituak eta hobekuntzak bakarrik ken ditzake. Fiduziarioa eta gozamenduna berdinetsi ohi badira ere, egun tesi hori ber tan behera utzi da erabat; dena den, bi egoeron artean badira halanolako an tzekotasunak. Antzekotasun horiek jorratzean, 1954ko urriaren 20ko epaiak hauxe era baki zuen: ‌ fideikomisozko ordezpenean, fiduziarioari eta fideikomisodunari dei tzen zaie ondoz ondo gauza beraren gainean; bada, edozein kari dela bide, or dezpena ezin bada gauzatu, fiduziarioak eskuratzen ditu fideikomisodunari dagozkion eskubide guztiak. Gozamenean,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA alabaina, ez da horrelakorik gerta tzen; gozamena eta jabetza soila gauza desberdinak dira eta horiek aldi berean gauzatzen dira, jabe soilak eta gozamendunak aldi berean hartzen baitituzte eskubideak; horrela, gozamendunak ezin du jabaria eskuratu, nahiz eta goza mena azkentzen den unean jabe soilik izan ez‌. Fiduziarioa jaraunslea da, bai eta, horren ondorioz, jabea, hartzekoduna eta eskubide erreal mugatuen titularra ere; horregatik, fiduziarioak eskualda dezake kausatzailearen onda sunen gainean berari dagokion eskubidea (1933ko azaroaren 14ko eta 1943ko otsailaren 22ko ebazpenak; 1920ko abenduaren 22ko epaia eta abar). Fiduziarioak fruituak eskuratzen ditu ut dominus (KZren 354. art.; PUIG FERRIOL) eta 783. art.ak fiduziarioari ematen dio berak egindako hobekun tzak erreklamatzeko eskubidea; gozamendunak, aldiz, ez du horrelako esku biderik (487. art.). Iritzirik artezenaren arabera, errentamendu kontratuak ez dira azkentzen fiduziarioa hildakoan, gozamendunen kasuan gertatu aldera. Fiduziarioari egundoko mugapena ezartzen zaio, eta mugapen horrek egi ten du fiduziarioaren eta gozamendunaren arteko egoerak antzekoak izatea. Mugapen hori da, hain zuzen ere, xedatze askatasunari ezarritako mugapena eta hori sortzen da gauza artatzeko betebeharraren ondorioz. Gainera, fiduzia rioak erantzukizun pertsonala du berari dagozkion betebeharrak ez betetzea gatik. Horren ondorioz, fiduziarioari aplika dakizkioke gozamenari buruzko arau batzuk: inbentarioa egin behar du eta, doktrinak zalantzan jarri badu ere, kauzioa eman behar du (978. art.; LACRUZ). Berebat, gastu arruntak ordain du behar ditu eta, aparteko gastuei dagokienez, 501. artikulua aplikatu behar da (1950eko maiatzaren 31ko epaia). Jurisprudentziak ez du argitzen fiduziarioak berak


bakarrik besteren di tzakeen fideikomisopeko ondasunak; baina, oro har, aukera hori debekatu du. Kontu hori arakatzean, 1926ko urtarrilaren 29ko epaiak esan duenez, ondasu nak artatzeko betebeharrak dakar horiek xedatzeko debekua; 1931ko maiatza ren 5eko ebazpenak onartzen du fideikomisopeko ondasunak besterentzea, epaileak horretarako baimena ematen badu eta fiduziarioak besterentzearekin lortutako prezioa berriro inbertituko duela ziurtatzen badu; 1933ko azaroaren 10eko ebazpenak adierazi izan duenez, fiduziarioak egindako besterentzeak ez dira deusezak, deuseztakorrak baizik‌ Doktrina nagusiaren iritzian, fiduziarioak ez du xedatze ahalmenik fidei komisopeko ondasunen gainean. Ondasunak artatzeko betebehar hori ez da betebehar estatikoa. Fiduziario ak, jardun ere, familiako guraso onaren arretaz jardun behar du (1094. art.) eta horrek dakar nahitaez artapen hori dinamikoa izatea. Adibidez, fiduziario ak ondasunak xedatu ez eta, horren karioz, ondasunok desagertzen badira edo horiei kalteak eragiten bazaizkie, orduan ere fiduziarioak zuzenean urratzen du ondasunak artatzeko betebeharra. Edu berean, fiduziarioak jaraunspeneko zorrak ordaindu behar ditu, bai eta aparteko konponketak egin eta suntsituta ko ondasunak berregin. Autu horren gainean dudamuda ugari sortu dira doktrinan eta jurispru dentzian: beharrizanaren eta ordezpen erakundeak duen logikaren ondorioz, kasu batzuetan fideikomisopeko ondasunak nahitaez besterendu behar dira. Besterentzeok kausatzailearen borondatea betetzeko egiten dira eta ez, ostera, kausatzaileak agindutako ordezpenaren eragingarritasuna eragozteko (gastuak nahiz zergak ordaintzeko besterentzeak, fideikomisopeko beste ondasun ba


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA tzuk birdoitu eta berregiteko fondoak eskuratzekoak etab.) (LACRUZ, OSSO RIO MORALES). DĂ?EZPICAZOk azaldu duenez, tesi tradizionalaren ustetan ondasunak artatu eta fideikomisodunei eskualdatzeko betebeharrek fiduziarioari ezartzen zioten ondasunok xedatu zein besterentzeko debekua. Debeku hori urratuz ge ro, besterentzea deuseza zen; deuseztasun hori fideikomisodunek eska zeza keten eta horrek eragina zuen, ondasunak eskuratu zituzten gainontzekoen aurka. Fideikomisozko ordezpen hutsetan (hain zuzen ere, baldintzapekoak ez ziren horietan), fiduziarioen eta fideikomisodunen arteko akordioak bakarrik baliozko eta eragingarri bihur zezakeen xedapena. Horrezaz aparte, doktrina tradizionalak ez zuen onartu fideikomisopeko ondasunen besterentzea. Arestiko doktrinak, berriz, beste norabide batzuk hartu ditu. Berbarako, CĂ MARAren irudiz, fideikomisozko baldintzapeko ordezpenetan, fiduzia rioak ondasunak besteren ditzake, baina besterentze horren eragingarritasuna baldintza suntsiarazlearen menpe geratzen da. Horrekin, besterentzeari ozto poak jartzen zaizkio eta ondasunek euren balioa galtzen dute. Autore horren iritziz, fideikomisozko ordezpenari 804. art. aplika dakioke. Izendapena bal dintzapekoa izateagatik jaraunspena administraziopean jartzen den kasue tarako, artikulu horrek absentearen ondasunen administraziora jotzen du eta horrek ahalbideratzen du KZren 186.3. artikuluaren aplikazioa. Azken horren aginduz, beharrizanik bada edo besterentzea onuragarria bada, besterentzea gauza daiteke eta, horretarako, epaileak baimena eman behar du. Baimen ho rretan, epaileak zehaztu behar du zertarako erabiliko den besterentzearekin lortutako zenbatekoa eta, horrekin, besterentze


guztiek duten subrogazio hel burua bermatzen da. Horren antzeko bidea hartu du GONZÁLEZ PALOMINOk ere. Autore horren aburuz, fideikomisodunen eskubidea baldintza etengarripean eraturiko eskubidea da. Kasu horretan, KZren 801 eta 804. art.ek 185 eta 186. art.etara jotzen dute eta, horien arabera, epailearen baimena lor daiteke, borondatezko jurisdikzioaren egintza baten bidez. LACRUZen esanetan, fideikomisozko ordezpenak ez dakar ondasunak besterentzeko benetako debekurik. Ordezpen horrek mugapenak baino ez ditu ezartzen, ondasunak artatu eta emateko betebeharraren ondorioz eta fideiko misodunaren eskubideari kalteak eragin ahal zaizkion heinean. Fideikomiso dunek ez badute parterik hartzen besterentzean, besterentze hori eragingabea da. Horrek ez du esan nahi, ordea, besterentze horrek Zuzenbide osoko deu seztasuna dakarrenik; izan ere, besterentze hori baieztatzeko modukoa da. OSSORIO MORALESek zalantzan jartzen ditu CÁMARA eta GONZÁLEZ PALOMINOren tesiak. Hala ere, autore horrek esan bezala, fideikomisozko ordezpena baldintzapekoa denean, fiduziarioak ondasunak besteren eta karga ditzake; baina xedatze egintza horien eragingarritasuna baldintzapean gera tzen da: egintza horien eragingarritasuna geratzen da, hain zuzen ere gertaki zuna gauzatzeko baldintzaren menpe. Fideikomisozko ordezpen hutsetan, berriz, fiduziarioak ezin ditu fideikomisopeko ondasunak xedatu. Salbuespen gisa, xedapen hori gauza daiteke, fideikomisodun guztiek egintza hori onar tzen dutenean; horretarako, fideikomisodun guztiguztiak ezagunak izan eta bananbanan zehazturik egon behar dira. Hori gorabehera, «beharrizanaren eta ordezpen erakundeak duen logikaren» zioz, fideikomisopeko ondasunak nahitaez besterendu behar badira, fideikomisodunen eskubideak zaintzeko bermeak


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA emanez (hori gertatzen da, besterentzearekin ÂŤfiduziarioak ondasu nak artatzeko duen eginbeharra urratu beharrean, eginbehar hori betetzen de neanÂť), ulertu behar da fiduziarioak baimena duela ondasunak besterendu edo kargatzeko, nahiz eta baimen hori Kodeak arautu ez. Jurisprudentziak ez du argiizpirik ematen autu horren inguruan. ENZNk (1918ko irailaren 10eko eta 1924ko urriaren 21eko ebazpenak) esandakoaren argira, gurasoek (fiduziarioek) ezin dituzte besterendu biharetzi izan ditza keten semealabei (fideikomisodunei) utzitako ondasunak, KZren (behialako) 164. art.aren itzalpean (KZren egungo 166. art.). 1929ko irailaren 16ko eta 1943ko ekainaren 22ko ebazpenek doktrina hori berretsi zuten. 1931ko maia tzaren 5eko ebazpenak, berriz, onartu zuen ondasunok besterentzea, epaileak horretarako baimena ematen bazuen eta besterentzearekin lortutako prezioa berriro inbertituko zela ziurtatzen bazen. 1933ko azaroaren 16ko ebazpenak adierazi zuen fiduziarioak gauzaturiko besterentzeak ez direla deusezak, deu seztakorrak baino. 1934ko otsailaren 22ko ebazpenak agindu zuenez, baldin tzapeko fiduziarioa jabe da, berari dagokion jabetza ezeztakorra izan arren; ebazpen horrek besterentzea onartu zuen, baldintza suntsiarazlearen menpe bazen ere. 1944ko martxoaren 10eko ebazpenaren arabera, ez zen nahikoa bertan ziren fideikomisodunek bakarrik besterentzean esku hartzea, beste semeala karen bat jaio zitekeelako eta berorri ere jaraunspenerako deia egin behar zitzaiolako. 1950eko abenduaren 21eko ebazpenean, fideikomisopeko ondasunak bes terentzearen aurka agertu zen ENZN. Ebazpen horrek ez zuen besterentzea onartu, jabari soila hartu behar zuten pertsonak ez zeudelako zehazturik (kasu horretan, jaraunsle fiduziarioaren


«legebidezko semealabak edota ondoren goak» aipatu ziren orokorrean. Jaraunsle fiduziario hori gozamendun gisa agertzen da eta, horregatik, «testamentuzko sasigozamen» deitu ohi zaio). 1960ko maiatzaren 7ko ebazpenak ere irizpide murrizgarria erabili zuen. Ebazpen horren kasuan, jaraunsle fiduziarioak ondasunak besterendu nahi zi tuen baldintza suntsiarazlearen menpe (si sine liberis decesserit), eta epaileak horretarako baimena eman zion, KZren 804 eta 185. art.ak aplikatuz. Horrek bat egiten du CÁMARAk eta GONZÁLEZ PALOMINOk emandako tesiare kin. Irizpide bera aplikatu zuen 1965eko urtarrilaren 13ko ebazpenak. 1988ko urtarrilaren 29ko ebazpenak, azkenik, honako tesia onartu izan du: KZren 804 eta 186. artikuluak aplikatzen dira eta, borondatezko jurisdik zio espediente baten bidez, epailearen baimena lor daiteke. Kataluniako Zuzenbideak gai hori osoosorik arautzen du, bereziki, Oi nordetza Kodearen 217.etik 228.era arteko art.etan (Kataluniako Parlamen tuak abenduaren 30ean emandako 40/1991 Legea). Arauketa horren harira (horren azterketari geroago ekingo diogu), fiduziarioak fideikomisopeko on dasunak kargarik gabeko ondasun gisa besteren ditzake, ondokoak lortzeko: senipartea kobratu; jaraunspeneko zorrak ordaindu; artapenerako edo errefak ziorako aparteko gastuak ordaindu eta hobekuntza onuragarriak nahiz de rrigorrezkoak egin; trebelianotar laurdena eskuratu; eta, azkenik, eraikuntza obrak egiteko eskatu diren maileguak bahi zein hipoteka bidez bermatzeko. Bada, hori guztia iristeko, inguruabar jakinak gertatu behar dira (hala nola, dirurik ez izatea, 219. art.). Orobat, fiduziarioak ondasun higikorrak beste ren ditzake, horiek artatu ezin diren heinean (220.1. art.) eta


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA derrigorrezko desjabetzapenari buruzko hitzarmenak egin ditzake (280.3. art.). Hori guztia egiteko, fiduziarioak ez du epailearen baimenik izan behar. Epailearen baime na badu (221. art.), fiduziarioak, etekin edo onura gehiago lortzeko asmotan, fideikomisopeko ondasunak besterendu eta horien ordez beste ondasun batzuk eskura ditzake, testamentugileak hori debekatzen duenean salbu. Fideikomi sodun guztiak bizirik badaude edo horien ondorengoak badira, fiduziarioak ondasunak besteren ditzake, bizirik dauden fideikomisodun guztiguztiek ho rretarako adostasuna ematen badute. Nolanahi den ere, horrek ez du esan nahi fideikomisoari uko egiten zaionik eta, horretarako, ez da epailearen baimenik behar (222. art.). Egungo 224. art.ak (KatZZKren aurreko 196. art.) adosta sun mota desberdinak onartzen ditu: etorkizunekoa, oraingoa edo iraganekoa. Adostasun hori fideikomisodun guztiek eman behar dute eta, hori iristeko, fi deikomisodunei jakinarazi behar zaie adostasuna emateko beharra, epailearen agindu, borondate jurisdikzioko tramite zein notarioaktaren bidez (224. art.). Epaileak ondokoei egin behar die jakinarazpena: batetik, fideikomisodun guz tiak bizirik eta zehazturik daudenean, horiei guztiei; bestetik, fideikomisodun batzuk ez badaude bizirik, horien aurrekoei ere; hurrenik, jakinarazpen hori ezin bazaie aurrekoei egin, fideikomisodun horien kuradoreari egin behar zaio jakinarazpena, halakorik izanez gero, eta ez badago, kuradorea izendatu behar da. Bestalde, fideikomisodun batzuk jaiogabeak eta ernaldugabeak badi ra, jakinarazpena egin behar zaie horien aurreko senide hurbilenei (226. art.). Manuak honakoa gehitzen du: fideikomisodunen nortasuna etorkizuneko ger takizun baten bidez bakarrik zehaztu badaiteke, jakinarazpena egingo zaio, fi deikomisodunon interesak ordezkatu eta defendatzen dituen kuradoreari. Horrek guztiak salbuespenak ditu, geroago aztertuko


ditugunak. Gauza jakina dugunez, Kataluniako Zuzenbidean aztergai dugun arazoari bestelako irtenbidea eman zaio: fideikomisopeko ondasunak besteren daitez ke, testamentugileak hori debekatzen duenean izan ezik. Ondasunok besteren tzeko, aldez aurretik, fideikomisodun guztiek (ezagunak eta zehatzak badira) euren adostasuna eman behar dute; eta, fideikomisodun batzuk jadanik zehaz turik ez badaude, adostasun hori eman behar dute horien kuradoreek eta ber tan daudenek; horretarako, ez da nahitaez epailearen onespenik izan behar. Arauketa hori KZk emandakoa baino osoagoa da eta sistematika hobea era biltzen du; eta, horrez gain, badirudi arauketa horretan artez barneratzen di rela, bai jabari askatasunari buruzko printzipioa, bai eta ekimen ekonomiko pribatua errazteko printzipioa ere. Gure ustez, bi printzipio horietan oinarritu behar da Zuzenbide erkideak eman beharreko konponbidea. DĂ?EZPICAZOk azpimarratu izan duenez, KZren konponbidea eratu be har duten printzipioen oinarri da, aurrenekoz, jabariaren gaineko askatasuna; horrek dakartza, batetik, truke askatasunari ezarritako mugapenen gaineko interpretazioa modu murrizgarrian egiteko beharra eta, bestetik, loturak, de bekuak eta trabak ezabatzeko beharra. Bigarrenik, printzipio horien beste oi narri bat da, izan ere, fiduziarioak eta fideikomisodunak dituzten interesen babesa. Fiduziarioak ondasunak diru bihurtu nahi ditu, onuragarritasun zein emankortasun gehiago lortzeko edo galerak nahiz baliogalerak eragozteko. Fideikomisodunaren interesak dira, ordea, fiduziarioak ondasunak berari be netan eskualdatzea eta, fideikomisopeko ondasunak besterenduz gero, horre


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA kin lortutako prezioa eta beste ondasunak fideikomisoan subrogatzea. Esparru batzuetan, fiduziarioaren eta fideikomisodunaren interesek bat egiten dute eta, horrelakoetan, batak zein besteak helburu hauek dituzte: ondasunen narriadu ra saihestea; artatu ezin diren ondasunak diru bihurtzea; kalteak izan dituzten ondasunak, alferrik galdutakoak eta suntsitutakoak berregin edo birdoitzea; hobekuntzetarako inbertsioak egitea (horiek, lehenik, fiduziarioari onurak ekartzen badizkiote ere, geroan, onura horiek fideikomisodunarentzat izango dira). Kasu horietan guztietan, ez da aurkakotasunik agertzen fiduziarioak eta fideikomisodunak dituzten egoeren artean. Industrializatu gabeko ekonomie tan bakarrik, kasu horiek arriskutsuak izan daitezke fideikomisodunarentzat; izan ere, halako ekonomietan, mugiezina da ondasun higiezinen balioa, bai eta, horren ondorioz, ondarea ere. Fideikomisopeko ondasunak besteren dai tezkeela onartzen badugu ere, kontrol mekanismo bat lortu behar da, bidezko ketarik gabeko edo maulazko xedapenak eragozteko; harako xedapenak dira, ziur asko, fiduziarioak bere erara edo bere nahieraren arabera egindakoak. Labur zurrean, DĂ?EZPICAZOk dioenari eutsiz, honako ondorioak atera ditzakegu: a) Fiduziarioak, berak bakarrik, fideikomisopeko ondasunak besteren di tzake. Edozein modutan ere, fideikomisodunek besterentzea aurkara dezakete, salbu eta fiduziarioak eskualdatzen duenean, berari dagokion aldi baterako es kubide mugatua. Hori are argiago agertzen da oraindik, baldintzapeko fidei komisozko ordezpenean; horrelakoetan, fiduziarioak gauzaturiko besterentzea baldintzapekoa da eta besterentze horren ondoreak eragingarriak dira, fidu ziarioaren beraren eskubidea sendotzen denean bakarrik.


b) Fiduziarioak gauzatutako besterentzea baliozko eta eragingarria da, fi deikomisodun guztiek (hots, bizirik eta zehaztuta daudenek) euren adostasuna eman badute. Adostasun hori, fideikomisodun guztiek eman beharrean, batzu ek bakarrik ematen badute, adostasunik eman ez duten fideikomisodunek aur kara dezakete besterentzea. c) Fideikomisozko ordezpenetan, fideikomisodunak zehaztu ez badira edo oraindik ez badira jaio, epailearen baimena beharbeharrezkoa da, eta CĂ MARAk eta GONZĂ LEZ PALOMINOk proposatutako bidea erabil daiteke, hau da, KZren 804, 185 eta 186. art.ak batera aplika daitezke. 1988ko urtarri laren 29ko ebazpenak ere bide hori onartu izan du. Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodeak arauturikoari eutsiz, epaile ak zitatu behar ditu, nola fideikomisodun izango liratekeenen aurrekoak, hala ondore horretarako beren beregi izendatuko den kuradorea. Erakunde horrek badu antzekotasunik absentearen ordezkariaren erakundearekin (KZren 185 eta 186. art.ak) eta, neurri batean, epaileak izendatutako defendatzailearekin ere (KZren 299. art. eta ondorengoak). Fideikomisopeko ondasunak besteren tzen diren kasu frankotan, fiduziarioak gurasoak dira eta fideikomisodunak, aldiz, semealabak. Halakoetan, epaileak izendaturiko defendatzailea da kasu horietatik gertuen dagoen erakundea eta defendatzaile hori izendatu behar da, KZren 300. art.ak agintzen duen moduan. Horren antzeko ondorioa atera daiteke, jaraunspenaren banaketari begira. Fiduziarioak edo horren jaraunslekideek eskubidea dute, jaraunspenaren ba naketa eskatzeko (1916ko ekainaren 10eko ebazpena) eta banaketa horretan esku hartu behar dute fideikomisodunek edo


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA horien lege ordezkariek. Jadanik fideikomisodunik ez bada, absentearen ordezkapenari buruzko eraentza apli katu behar da (LACRUZ) edo, aurrean aipatu izan dugun kasuan, epaileak de fendatzaile bat izendatu behar du. Azkenik, jaraunspeneko zorren gainean fiduziarioak duen erantzukizuna ri buruz, ondokoa esan dezakegu: fiduziarioa jaraunsletzat jotzen bada, horren erantzukizuna mugagabea eta ultra vires da. Hori berori da iritzi nagusia (VALLET, LACRUZ, PUIG BRUTAU). ROCA SASTREren ustetan, aitzitik, erantzukizun hori mugatua da, fiduziarioa aldi baterako jaraunsle delako; fi duziarioak fideikomisodunei ondasunak eskualdatu behar dizkie eta, horren ondorioz, fiduziarioaren erakundeak berezko izatea du. Horiek horrela, arte zagoa da ulertzea jaraunslea KZren 1003. artikuluko erantzukizun mugatu tik askatzen dela, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartzen duenean. Horrek segurtasun handiagoa dakar trafikoan; alderantzizkoa gertatuko balitz, testamentugileak berorren ondoz ondoko jaraunsleen erantzukizuna muga tuko luke, euren hartzekodunen kaltetan, eta legeak ez du horrelako mugarik arautzen. Fiduziarioak inbentario onura lortu eta horri eusten badio, fideikomisodu nak cum viribus erantzukizuna du; agian, hori berori gertatzen da, fideiko misodunak onura hori eskatzen ez duenean ere. LACRUZek hori ateratzen du KZren 1021. art.tik.

78. Fideikomisodunaren egoera juridikoa Ondasunak eskuratzeko uneari buruz, lau kasu edo erregela bereizi behar ditugu, LACRUZek dioenaren arabera:


a) Fideikomisoduna kausaduna baino lehen hiltzea. Kasu horretan, KZren 785.1. art. aplikatuz gero, fideikomisodunak ez du eskuratzen oinordetzarako eskubiderik. Eskubide hori eskualdatzen zaie, batetik, ordezko arruntari, ha lakorik egotekotan; bestetik, hurrengo fideikomisodun batzuei; edo, azkenik, gehiagotze eskubidea duen fideikomisodunkideari. Pertsona horietatik inor ere ez bada, fiduziarioa kargatik askatzen da. Gauza bera gertatzen da fidei komisoduna ezduina zein ezgaia denean edo jaraunspenari uko egiten dionean (1927ko azaroaren 7ko eta 1932ko martxoaren 10eko epaiak). b) Fideikomisoduna izatea oinordetza irekitzeko unean. Halakoetan, bera ren eskubidea sendotzen da. c) Fideikomisoduna ernaldurik egotea, kausatzailearen oinordetza ireki ondoren eta fiduziarioa hil baino lehen (kasurako, fiduziarioak izan dezakeen semealaba). Fideikomisodun hori noiz ernaldu, eta une horretan bertan esku ratzen du eskubidea. d) Fiduziarioa hiltzen den unean fideikomisoduna oraindik ez izatea. Ka su horri ezin aplika dakioke ernaldugabea jaraunsle izendatzearen inguruko erregela; bada, bigarren gradurainoko fideikomisodunak bakarrik izenda dai tezke eta, horretarako, oraingo oinordekoa izan behar da nahitaez. Horretan, beraz, sub a) erregela aplikatu behar da. Ordezpena baldintzapekoa bada, KZren 759. art. aplikatzen da. Ordezpe nari epemuga jarri bazaio (aurrerago argitu dugu bereizketa hori), ordea, ain tzakotzat hartu behar da kausatzailearen borondatea. Kausatzailearen asmoa desberdina izan daiteke kasuankasuan: batzuetan, kausatzaileak agin dezake lehenengo lekuan deituriko


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA oinordekoak jaraunspena gal dezan epemuga hel tzean; horrelakoetan, bigarren lekuan deituriko jaraunsle borondatezkoari edo ab intestato jaraunsleei eskualdatzen zaie jaraunspena (jaraunsleak epemuga pean izendatzen direnean). Beste kasuetan, kausatzaileak itzulketa karga hu tsa ezar diezaioke lehenengo lekuan izendatu denari; harakoetan, ÂŤitzulketaÂť horren onuradunak desagertzen badira, lehenengo lekuan deituaren izenda pena sendotzen da. Hori guztia interpretazio kontua da (VALLET). Fiduziarioa hil bada lehenengo kausatzailearen oinordetza ireki baino le hen, jaraunspena zuzenean eskualdatzen zaio fideikomisodunari; eginegine an ere, fideikomisozko ordezpenak bere barruan hartzen du ordezpen arrunta, autore gehienek uste dutenez (DE BUEN, ALBALADEJO, GONZĂ LEZ PA LOMINO, VALLET, LACRUZ eta abar). Hala ulertzen du jurisprudentziak ere (1958ko azaroaren 13ko epaia eta 1981eko martxoaren 27ko ebazpena), hori adierazi baino lehen dudamuda ugari izan arren (horren inguruan, ikus 1943ko otsailaren 13ko epaia). Bestalde ere, fiduziarioa hil bada kausatzailea hil ostean eta fiduziarioak ez badu jaraunspena onartu edo arbuiatu, badirudi kasu horretan ordezpen arruntak bere barrura erakartzen duela fideikomisozko ordezpena. Halakoe tan, ez da zentzuzkoa (fiduziarioaren jaraunsleak) bizi arteko jaraunspena onartzea, jaraunspen hori ez baitagokio jaraunspenera deituari (LACRUZ). Edozein kasutan, KZren 784. art.ko erregela aplikatu behar da, lehenago azaldu izan dugunez. Fideikomisodunak eskuratzen du mortis causa nahiz in ter vivos eskualdatzeko modukoa den eskubidea; hori jadanik ireki den oi


nordetzan gauzatzen da eta, ondorenez, kasu hori KZren 1271. art.tik kanpo geratzen da. Fideikomisoduna ez bada aldi berean fiduziario, fideikomisodun hori ja raunsle huts eta soil bihurtzen da beraren eskubidea sendotzen denean. Hori gertatzen da, nahiz fiduziarioa hiltzen denean, nahiz kausatzaileak aipaturiko jazokuntza gertatzen denean. Fiduziarioak jaraunspena arbuiatzen badu, fidei komisodunak jaraunspena eskuratzen du, ordezko arrunt gisa. Fiduziarioak jaraunspena eskualdatu (KZren 781. art.) edo eman (KZren 783. art.) behar du. Zuzenbide erkidean desagertu izan dira pegasianotar edo trebelianotar laurdenak. KZren 783. art.ak xedatutakoaren ildoan, fiduziario ak jaraunspenetik ken ditzake «legebidezko gastuak, kredituak eta hobekun tzak» bakarrik. «Legebidezko»ak dira aparteko izaera duten gastuak. Gastu arruntek ez dute legebidezko izaerarik eta, horren karioz, horiek ordaindu be har ditu fruituetatik irabaziak ateratzen dituen pertsonak, gozamenean gerta tzen denez (500. art.). Berebat, «legebidezko gastu» adierazmoldera biltzen dira fiduziarioak bere esku egindako ordainketak, horiek egin baditu kausa tzailearen betebeharrak zein ondasunak ukitzen dituzten zamak betetzeko. Artikulu horrek aipaturiko «kredituak» dira fiduziarioak kausatzailearen aurka dituenak. Kreditu horien ordainketa eska daiteke, ondasunak itzuli be har diren unean bakarrik, une horren aurretik horiek bateraturik agertzen bai tira behinbehinean. Hobekuntzei dagokienez, KZren 783. art.ko erregela osatu behar da 453 eta 454. art.etan ezarrita ko manuekin. Esparru horretan, onusteari buruzko erregelak eraentzen du. Ondasun kontsumikorrei buruz, fiduziarioak ondasun


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA horiek erabil ditza ke eta quantum bera itzuli behar du, KZren 482. art.ko kasuan gertatzen den moduan. Horrek nahikoa arrazoiak dakartza, lehen esan dugunez, fiduzia rioak kauzioa eman behar duela ulertzeko (OSSORIO MORALES).

79. Hondakinaren gaineko fideikomisoa Hondakinaren gaineko fideikomisoa gertatzen da, bi betekizun hauek gauzatzen direnean: batetik, testamentugileak lehenengo lekuan izendatu due nari bide eman behar dio, jaraunspeneko ondasunak xeda ditzan eta, bestetik, itzulketa unean (gehienetan, fiduziarioa hiltzen denean) geratzen diren onda sunak eskualdatu behar zaizkie jaraunspenera ondoz ondo deituriko beste per tsona batzuei. Eztabaida ugari izan dira hondakinaren gaineko fideikomisoaren izaera juridikoari buruz, batik bat, fideikomisozko ordezpen mota bat den ala ez ze hazteko orduan. Eztabaidak eztabaida, oinarrizko bereizketa bat agertzen da fideikomisozko ordezpenaren eta hondakinaren gaineko fideikomisoaren arte an: ordezpenean, deituak (fiduziarioak) gauza artatu eta emateko betebeharra du; hondakinaren gaineko fideikomisoan, deituak berari adjudikatu zaizkion ondasunak (modu zabalean edo murritzean) xeda ditzake, testamentugileak horretarako bide ematen baitio. Jurisprudentziak ez du erakunde hori sartzen fideikomisozko ordezpena ren esparruan; jurisprudentziak azaldu izan duenez, fideikomisozko ordezpe naren muinekoa da ondasunak artatu behar izatea eta


hondakinaren gaineko fideikomisoan, artapen betebehar hori desagertu edo, behintzat, erabat mal gutzen da. Zinez, testamentugileak berak artapen betebehar hori malgu dezake, nola edo hala: inter vivos, kostu bidez nahiz beharrizan egoeran bakarrik. Dok trinak ahaleginak egin ditu fideikomiso de eo quod supererit eta fideikomiso si aliquid supererit bereizteko eta, horretarako, aintzat hartu du fiduziarioari emandako xedatze ahalmenen norainokoa. Nolanahi den ere, irizpide hori ez da batere ziurra eta ez du argitasunik ematen. Bi kasuotan, fideikomisodunari dei egiten zaio, geratzen diren ondasunak eskura ditzan. Deia zehatza da; ja raunspeneko ondasuntzaren edukia, berriz, zehazgabea. Jurisprudentziak, epai askotan (DÍAZ ALABARTek sakon aztertu izan dituenetan), baldintzapeko ordezpentzat jo du fideikomisozko ordezpena eta ulertu izan du KZren 759. art. aplika dakiokeela. Nolanahi den ere, autore ho rrek eta ALBALADEJOk adierazi dutenez, jurisprudentziak ez ohi du nora bide bat bakarrik hartzen eta jurisprudentzia aipatzeko ez da beti kontutan hartzen epaien ratio decidendia (AGk ere, ez du beti ratio hori aintzat har tzen). Ikus, besteak beste, 1948ko azaroaren 13ko, 1955eko azaroaren 21eko eta 1962ko urriaren 20ko epaiak. Hariari segiz, 1983ko apirilaren 25eko epai ak adierazi izan du, aurrean esandakoaren aurka, hondakinaren gaineko fidei komisoa ez dela baldintzapekoa. Autore batzuek agerian jarri duten moduan (bereziki, DE BUENek eta, molde sakonagoaz, JERÓNIMO LÓPEZ, DÍAZ ALABART eta ALBALADE JOk), legegileak hondakinaren gaineko fideikomisoa arautzen du fideikomi sozko ordezpen berezi gisa. KZren 783. artikuluari helduta,


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA testamentugileak fiduziarioari aukera eman diezaioke, horrek fideikomisodunari jaraunspena osoosorik itzul ez diezaion. Horixe da 783. art.ak xedaturikoa: «Fiduziarioak fideikomisodunari jaraunspena eman behar dio… testamentugileak horren aurkakoa xedatzen duenean izan ezik». Arazo horrek interes praktikoa du legeria zehatz batzuei begira, hain zu zen ere, fideikomisozko ordezpenak debekatzen dituzten legeriei begira. Ho rietako batzuetan, debekuak hondakinaren gaineko fideikomisoa ukitzen du eta, beste batzuetan, ez da halakorik gertatzen. Espainiako Zuzenbidean, ez dirudi KZren 781. art.ak fideikomisozko ordezpenari ezarritako mugapenak hondakinaren gaineko fideikomisoari aplikatu ahal zaizkionik (DÍEZPICA ZO eta GULLÓN). Hori esateko, ez da kontutan izan hondakinaren gaineko fideikomisoa benetako fideikomisoa den ala ez; kontrara, gogoan izan da, ba tik bat, manuaren ratioa. Manu horren ratioa da, izatez, ondasunak lotuta gera daitezen saihestea eta, hondakinaren gaineko fideikomisoan, ondasunak ez dira lotzen edo lotura hori malgutzen da, testamentugileak fiduziarioari ematen baitio ondasunak nolabait xedatzeko aukera. Edozein modutara ere, inter vivos besterentzeetan bakarrik xeda daitezke ondasunak, eta ezin da ha lakorik egin mortis causa egintzetan (horrek erakundea zentzurik gabe utziko bailuke); hortaz, beti eragiten da nolabaiteko lotura. Loturarik eragiten bada ere, horrek ez du bidezkotzen, nire ustez, KZren 781. art.ko mugapenak apli katzea (horren aurka, SÁNCHEZ ROMÁN, CASTÁN, MANRESA, OSSO RIO MORALES eta abar). Salbuespenez, ondasunak xedatzeko aukera hori murriztuegia izan eta ezin denean kostu bidezko xedapenik egin, kasu horie tan mugapenok aplikatzen dira (hain zuzen ere, bidezko beharrizanik denean bakarrik gerta daiteke xedapena).


Goian esandakoaz aparte, hondakinaren gaineko fideikomisoan, fiduzia rioak xeda ditzake berari adjudikatu izan zaizkion ondasunak. Xedapen hori ek egiteko muga bakarra da, izan ere, testamentugileak testamentuan bertan ezarritakoa. Jurisprudentziak onartu izan duenez, testamentugileak berariaz eman de zake ondasunak mortis causa xedatzeko ahalmena (1948ko azaroaren 13ko, 1956ko azaroaren 21eko eta 1966ko abenduaren 2ko epaiak). Nire aburuz, ka su horretan, baldintzapeko fideikomisoa eratzen da edo, are gehiago, fideiko misotzat jo ezin daitekeen erakundea. DĂ?EZPICAZOk eta GULLĂ“Nek diotenez, ondasunak besterentzen dire nean, ez da subrogazio errealik gauzatzen, testamentugileak bestelakorik xe datzen ez badu (1954ko uztailaren 10eko epaia). Hondakinaren gaineko fiduziarioaren egoerak hartzen ditu berorren esku bidea defendatzeko ahalmen guztiak, nahiz eta eskubide hori aldi baterakoa izan. Ahalmen horiek dira, beste batzuen artean, gozamendunak gauzatu ditu en besterentzeak aurkaratzeko ahalmenak. Besterentzeok aurkara daitezke, batik bat, jarraiko kasuetan: gozamendunak besterentze horiek eginez, kausa tzaileak eman dion xedatze ahalmenaren mugak gainditzen dituenean; beste rentzeok abusuzkoak direnean; edo gozamendunak fiduziarioaren eskubideari maula egiten dionean.

80. Gozamenaren gaineko xedapena. Ondoz ondoko gozamena. Gozamena, gauza xedatzeko ahalmenarekin. Gozamena


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA eratzea, aldi berean jabetza soilaren gaineko izendapenik egin gabe KZren 787. art.ari eutsiz, gozamena eta jabetza soila banandurik xeda daitezke. Artikulu horrek ere bide ematen du, gozamena pertsona batzuentzat ondoz ondo xedatzeko; baina, horrelakoetan, artikulu horrek kontutan hartzen ditu KZren 781. art.ak aipaturiko mugak. Kasu horretan, jaraunspen beraren edota horren zati baten gaineko luper keta onuradun desberdin batzuei dagokie ondoz ondo. Gogoan baditugu, ba tetik, esan berri dugun hori, bestetik, 787. artikuluak 781. artikulura egiten duen igorpena eta, azkenik, 787. artikuluko kokaera sistematikoa, orduan uler daiteke fideikomisoaren aldaera bat aztertzen ari garela. OSSORIO MORALESek zehaztu duenez, fideikomisoaren eta ondoz on doko gozamenaren artean ezberdintasun dogmatiko argiak dira: a) Gozamenduna ex re certa izendatzen da eta ez da jaraunsle, legatu hartzaile baizik. Ez dago, beraz, ondoz ondoko jaraunslerik. b) Gozamenaren eta jabetza soilaren gaineko deiak objektu desberdinen gainean egindako deiak dira. Deituek ez dute objektu bera jasotzen. Gainera, gozamena azkentzean, gozamenok ez dira eskuratzen; kontrara, jabari osoa sendotzen da. c) Fiduziarioaren eta gozamendunaren egoerak ezin dira berdinetsi, an tzekotasun batzuk badituzte ere. Orobat, KZren 787. art.ak emandako bidetik, ondasunak ibilgetu daitezke eperik gabe; horregatik, artikulu horrek 781. art.ra igortzen gaitu, azken ma


nu horren ratioa bideratuta baitago ibilgetze horiek saihestera. Ondo dakigun moduan, gozamendunari «xedatze ahalmena» eman dakio ke. Ahalmen hori zabala nahiz murritza izan daiteke; batzuetan, «beharrizan egoeran» bakarrik erabil daiteke eta, beste batzuetan, gozamendunak ez du bi dezkoketarik eman behar, berak egindako xedapenaren gain. Gozamendunari emandako xedapen ahalmena zein izan eta horren arabera bi kasu desberdin gerta daitezke: batzuetan, besterentzearekin lortutako zenbatekoa ondasunen lekuan subrogatu behar denean (kasu horretan, gozamendunak du gozamen peko ondasunak transformatzeko ahalmena); besteetan, besterentzearekin lor tutako prezio hori gozamendunak eskuratzen duenean, jabe gisa. KZren 787, 467 eta 470. artikuluen arteko lotura ikusita, modu horretara izendatu den pertsona benetako gozamendun da; baina, berak egindako bes terentzea eta jabariaren gaineko xedapena (hain zuzen ere, eo quod supererit klausuladun xedapena) antzekoak dira (OSSORIO MORALES). Antzekoak izateak ez du esan nahi berberak direnik (OSSORIO MORALES, LACRUZ) eta hori berori adierazten du 1958ko otsailaren 8ko ebazpenak, gozamenaren gainean izendatu dena legatuhartzaile delako beti. Horrez gain, hondakina ren gaineko xedapena denez gero, fiduziarioa testamentugilea baino lehenago hiltzen bada, fideikomisodunak ez du ezer eskuratzen, hondakinaren gainean ezin baita izendapen arruntik egin. Gozamenak bere barruan xedatze ahalme na hartzen duen kasuetan, haatik, gozamenera deitua testamentugilea baino lehen hiltzen bada, jabetza soilaren gainean deituek jabetza osoa eskuratzen dute (OSSORIO MORALES). Xedatze ahalmena egikaritu behar da, egikaritu ere, testamentugileak ja rritako muga eta baldintzen barruan. «Bizi arteko jaraunslea» izendatu eta horri xedatze


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ahalmena ematen ba zaio, eta beste onuradun batzuk izendatzen badira ondoz ondo, horrek agerian jartzen du hondakinaren gainean fideikomisozko ordezpena eratu dela (ikus 1951ko apirilaren 20ko epaia). Ez da halakorik gertatzen, alabaina, testamen tugilearen borondatea bestelakoa izan dela frogatzen denean. Gozamena eratu eta jabetza soilaren gainean ez badira titularrak aldi be rean izendatzen, zalantzazkoa da erakunde horrek zein izaera juridiko duen. Horrelako kasuetan, jabetza soila ematen zaie zehazturik gabe dauden per tsona batzuei; izan ere, horiek bizirik egon behar dira gozamenduna hiltzen den unean. Ondokoa dugu erakunde horren adibide: «X izendatzen dut ja raunsle gozamenaren gainean eta hori hiltzen denean nire lobak izango dira jaraunsle jabari osoaren gainean…» eta abar. Horretan, gozamenduna izendaturik dago oinordetza irekitzeko unean, baina zalantzazkoa da nor den jabe soila. Aiurri berean, dudamudak sortzen dira kontu hauen gainean: batetik, oinordetza irekitzeko unean izaterik ez du ten eta gozamena azkentzean bizi diren izendatuak jaraunsle bilakatzen diren; eta, bestetik, «gozamenpeko» ondasunen egoera zein den, kausatzailearen oi nordetza irekitzen denetik gozamenduna hiltzen denera arteko epe tartean (LACRUZ). Izendapen hori post mortem alterius erakoa da. Taxu berean, izendapena baldintzapekoa da, hots, deia eragingarria izan dadin, bi baldintza bete behar dira: batetik, gozamenduna hiltzea eta, bestetik, izendatuak bizirik egotea, go zamenduna hiltzen den unean. Jabetza soila titularrik gabe geratzen da goza menduna hil arte; une horretan, izendatuek jabetza eskuratzen dute ex novo. Halakoetan, ez da bateratzerik gertatzen, izendatu horiek aldez aurretik ez baitira jabe soil izan (OSSORIO MORALES).


Erakunde hori taxutzeko bidean, GONZÁLEZ PALOMINOk kontutan hartu izan du, batetik, gozamena eratu eta aldi berean ez dela izendapenik egiten jabetza soilaren gainean eta, bestetik, jabe soilak jadanik ezezagunak direla eta horiek nondum conceptii izan daitezkeela, oinordetza irekitzeko unean. Horren guztiaren ondorioz, autore horren aburuz, erakunde hori fidei komisozko ordezpena da; KZren 783 eta 785.1. art.ek ez dute aukera hori de bekatzen, artikulu horiek fideikomisozko ordezpenak debekatzen baitituzte horiek ustezkoak direnean bakarrik, ez, aldiz, isilbidez eratu direnean. Auto re horrek «testamentuzko sasigozamen» deitu dio aztergai dugun erakundeari. DÍEZ PASTORek, kontrara, klausula horien hitzezhitzezko interpreta ziotik jo du. Autore horren esanetan, bitarteko epe horretan, ez da jaraunsle rik, eta horrek dakar jaraunslea baldintzapean izendatzen denean sortzen den egoeraren antzekoa. Erabakitzeke dagoen egoera bitartean, jabetza soilaren gaineko titulartasuna ezezaguna da eta, egoera horretan gertatzen diren gora beherei aurre egiteko, legeak prozedura berezia arautzen du (VALLET). LACRUZek azpimarratu izan duenez, erakunde horren kalifikazioa egite ko, interpretaziora jo behar da eta horretan eragina du ernaldugabeak zuze neko oinordeko izan daitezkeen ala ez ulertzeak. Zernahi ere, aditu horren aburuz, arteza da ulertzea erakunde hori baldintzapeko fideikomisozko ordez pena dela, interpretaziotik kontrakoa ondorioztatzen denean izan ezik. LA CRUZek emandako konponbide horri eutsi dio jurisprudentziak


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ere (1959ko urtarrilaren 5eko eta 1970eko otsailaren 4ko epaiak). Atzenean, bizi arteko jaraunslea izendatu bada (esaterako, «bizi den ar tean») eta, jaraunsle hori hiltzen denerako, ez bada zehaztu zein destino eman behar zaien ondasunei, orduan ulertu behar da amaierako epemugapeko ja raunsleari egindako deia certus an, incertus quando. Testamentugileak ez ba du aipatzen zein den ondasunek izan behar duten azken destinoa, KZren 805. art. aplikatu behar da: epemuga heltzen denean, ulertzen da oinordetzara dei tzen zaiola legebidezko oinordekoa; bereziki, oinordetzara deitzen zaie testa mentugilea hiltzean lege bidez ab intestato oinordeko direnei eta ez ordea, bizi arteko jaraunslea hiltzean bizirik daudenei. Dei hori hasierako epemuga ren edo epemuga etengarriaren menpe dago eta horri KZren 799. artikulua aplikatzen zaio; horren arabera, oinordeko horiek bizi arteko jaraunsle baino lehenago hil arren, euren jaraunsleei eskualdatzen diete eskubidea, KZren 784. art.ak xedatzen duenaren moduan (OSSORIO MORALES). Erakunde horri aplikatu beharreko eraentza izan behar da epemugapean eratutako fideikomisozko ordezpenei buruzko eraentzaren antzekoa; horretara izendatu izan den bizi arteko jaraunsleak ondasunak xeda ditzake fiduziarioak xeda ditzakeen modu berean.

§22. FIDEIKOMISOZKO ORDEZPENA AUTONOMI ERKIDEGOETAKO ZUZENBIDE ZIBILETAN 81. Ordezpenak, Kataluniako Zuzenbidean Kataluniako Oinordetzari buruzko Kodeak 167.etik 251.era arteko artiku luetan arautzen ditu jaraunspen ordezpenak, jaraunslearen


aurrearreta egiteko nahiz ondoz ondoko jaraunsleak izendatzeko. Arauketa hori hiru kapitulutan banatzen da (III. tituluaren VI, VII eta VIII. kapituluetan) eta horietan ondo ko erakundeak arautzen dira: lehenlehenik, jaraunslearen aurrearreta egiteko izendapena (ordezpen arrunta, zurtz ordezpena eta onbidezko ordezpena); bi garrenik, jaraunsleak ondoz ondo izendatzea (fideikomisozko ordezpena, or dezpen horren barruan hondakinaren gaineko fideikomisoa arautzen dela); eta, hurrenik, hondakinaren aurrearreta egiteko izendapena (hondakinaren aurrearreta egiteko ordezpena). Arauketa hori, batetik, Konpilazioak emandakoa baino osoagoa da, ho rren testuari eusten badio ere; bestetik, haren egitura sistematikoagoa da; eta, azkenik, arauketa horrek konponbidea ematen die aurreko arauketaren gaine an doktrinak agertu izan zituen arazoei.

A) Ordezpen arrunta KatOKren 167. art.ak dioenez, lehenengo lekuan edo aurretik izendatua jaraunsle bilakatzen ez denerako (horrek hala nahi ez duelako edo ezin duela ko jaraunsle izan), testamentugileak beste jaraunsle bat izenda dezake bi garren edo hurrengo lekuan. Horrelako kasuetan, arrunt deritzeten ordezpen guztietan bezala, jaraunslearen aurrearreta egiten da: testamentugileak, lehe nengo lekuan izendatu duena jaraunsle bilakatuko ez delakoan (hala nahi ez duelako edo ezin duelako), beste jaraunsle bat izendatzen du bigarren lekuan. Bigarren izendapen horrek eragina du, lehenengo izendapenak huts egiten duenean bakarrik (horixe adierazi zuen KatJANk 1990ko abenduaren 22an emandako epaian; horretan adierazi zenez, ordeztua eta ordezko arrunta ezin dira jaraunspen berean oinordeko izan, hots, bigarrena oinordeko


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA izango da lehenengoa ez denean bakarrik) eta, horrekin, ab intestato oinordetza ireki tzea eragozten da. Hortik ateratzen da ordezpen arruntaren eta fideikomi sozko ordezpenaren arteko oinarrizko bereizketa: azken horretan, ordezpena eratzen da, pertsona bat jaraunsle izan dadin beste jaraunsle baten «ondoren»; ordezpen arruntean, berriz, jaraunslerik «ez bada». Are gehiago: ordezpen arruntean, ordezko jaraunslea izateak eragozten du, nola testamentua eragin gabe bilakatzea, hala ab intestato oinordetza irekitzea (ab intestato oinor detzari buruz Kataluniako Parlamentek maiatzaren 25ean emandako 9/1987 legearen 1. art.). Fideikomisozko ordezpenaren helburuak dira, aitzitik, bai jaraunspeneko ondarea lotzea, bai eta ondare horren zatiketa saihestea ere. Kasu batzuetan, ez dago argi ordezpen arrunta ala fideikomisozko ordezpena gertatzen den. Kataluniako legegileak honetara konpontzen ditu kasu horiek: zalantzarik izatekotan, ordezpen arrunta gertatu delako presuntzioa erabili be har da. Esangura horretan, KatOKren 190. artikuluak (lehenago, KatZZKren 169.1. art.ak) ezartzen duenez, «zalantzazkoa bada ordezpena arrunta ala fi deikomisozkoa den, ulertzen da arrunta dela» (ikus KatOKren 192. art. ere). Hori horrela bada ere, doktrinak zuhur jokatu du presuntzio horri begira; dok trinaren irudiz, presuntzio hori abian jartzen da zalantza jakina eta benazkoa denean bakarbakarrik. Hortaz, presuntzio hori aplikatu baino lehen, kontutan izan behar dira, batetik, testamentugileak benetan izan duen borondatea eta, bestetik, ordezpen hori isilbidezko fideikomisozko ordezpenen barruan sar tzen den, Kataluniako antolamendu juridikoak harako ordezpenak modu za balzabalean arautzen baititu (PUIG FERRIOL). Ordezpen arruntaren muinean dago, beraz, favor testamentiari buruzko ideia (KatOKren 3. art.). Horren erakuskaritzat har daiteke 167. art.ko biga


rren lerroaldeak araututakoa; manu horrek xedatutakoaren itzalean, testamen tugileak ordezpena eratzeko, aurrean aipatu ditugun bi kasuetatik bat bakarrik aipatu badu ere (izendatuak jaraunsle izan nahi ez edo ezin duenean jaraunsle izan), ulertzen da ordezpen horrek eragina duela beste kasua gertatzen denean ere, testamentugileak horren kontrakoa adierazi ezik. Testamentugileak or dezpena eratzen badu jaraunslea bera baino lehen hiltzen den kasuetarako, orduan ordezpen hori edozein kasutan aplikatzen da: baldintza etengarripeko izendapenetan, izendatua baldintza bete baino lehen hiltzen denean; baldin tza betetzen ez denean; nasciturusa jaraunsle izendatu eta jaiotzen ez dene an; epaileak emandako adierazpenaren bitartez, izendatua absentetzat jotzen denean. Hori esanda, berehalakoan uler dezakegu noiz gertatzen den ordezpen arrunta edo, beste hitz batzuez esanik, legegileak «hala nahi ez duelako edo ezin duelako» adierazmoldera bildu dituen kasuak aipa ditzakegu: a) «Hala nahi ez duelako». Horrelakoetan, jaraunspena arbuiatzen da. Le henengo lekuan izendatuak (ordeztuak) berari utzitako jaraunspena arbuia tzen du. Behin jaraunspena arbuiatu eta gero, delazioa egiten zaie ordezkoari nahiz ordezkoei ondoz ondo. b) «Ezin duelako». Kasu horrek hartzen ditu ondokoak: izendatua kau satzailea baino lehen hiltzea; izendatu hori testamentugilearen oinordeko iza teko ezgaia edo ezduina izatea; baldintza etengarripean izendatua baldintza bete baino lehen hiltzea; baldintza ez betetzea; eta izendatua absentetzat jo tzea, epaileak emandako adierazpenaren bidez. KatOKren 167. artikuluko bigarren lerroaldeak ematen


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA duen arauak gain ditzen du KatZZKren 155.1. artikuluko arau mugatua (egun indarrik gabe da goena). Bada, bigarren arau horrek ordezpenaren hedapena onartzen zuen izendatua kausatzailea baino lehen hiltzen zenean bakarrik; halere, doktrinak ulertu zuen, testamentugileak ordezpen arrunterako kasu bat bakarrik aipatu arren, ordezpenak gainerako kasuak ere barneratzen zituela. Ikusmira teknikotik, ordezpen arruntaren bidez, jaraunslea ez da baldin tza etengarripean izendatzen, nahiz eta bi kategoria horien egitura antzekoa izan. Mamiz, bi kasuotan biharetziko eta zalantzazko jazokuntza agertzen da: jazokuntza hori gertatu ala ez eta, horren arabera subjektu bat jaraunsle bihurtzen da. Zernahi gisaz, egitura antzekotasun horrek ez du nahikoa oina rririk kritika teknikoari aurre egiteko. BADOSAk ohartarazi duenez, ordeztua testamentugilea baino lehen hiltzen bada, ordezpen arruntean, jaraunspena ren delazioa zuzenean egiten zaio ordezkoari, testamentugilea hiltzen denean; gainerako kasuetan ere, ez da baldintzapeko delaziorik gertatzen (hau da, ez da delazioa geroratzen), jaraunspenaren delazio hori ondoz ondokoa baita. Bestalde, baldintzapeko izendapenetan, testamentugileak bere borodatez ezar tzen du baldintza; ordezpen arrunta gertatzeko jazokuntza, ordea, testamen tugilearen borondatetik kanpokoa da, hain zuzen, lehenengo lekuan izendatua jaraunsle ez bihurtzea (PUIG FERRIOL eta ROCA TRĂ?AS). Baldintzapeko izendapenetan, baldintza hori testamentugileak zehatz ezarritakoa bakarrik da; ordezpen arrunta gerta daiteke, ordea, testamentugileak beren beregi aipa tu ez dituen kasuetan ere, testamentugileak kontrakoa adierazi ezik. Horri bu ruz aurrerago mintzo izan gara, 167. art.ko bigarren lerroaldea aipatu izan dugunean. Hortaz, ordezpen arruntean agertzen den favor testamentii printzi


pioak ez du jarduten, jaraunslea baldintza etengarriaren menpean izenda tzen denean. Geroenean, Zuzenbide positiboko beste argudio bat aipa daiteke: KatOKren 4. art.ak beren beregi bereizten ditu baldintza etengarripean egin dako izendapena eta ordezpen arrunta; manu horren ildoan, ÂŤbaldintza eten garripeko izendapenetan, jaraunspena uzten da baldintza betetzen den unean bertan eta, ordezpen arruntetan, jaraunspena ordezkoari uzten zaio, aurreko deiak huts egiten dueneanÂť. Begien bistan denez, bereizketa horrek ez luke zentzurik izango, legegileak ordezpen arrunta itxuratu izan balu baldintza etengarripeko izendapenaren espezie gisa. Nahaste gehiago sortzen da, kasu berean ius transmissionisa eta ordezpen arrunta pilatzen direnean. Badirudi ius transmissionisak lehenespena duela ordezko arruntari dagokion eskubidearen gainetik; izan ere, lehenengo kasu an, delazioak ez du hutsik egin eta, ondorenez, ez da ordezpenik gauzatzen. Ius transmissionisak eragozten du, lehenengo delazioak huts egitean, bigarren delazioa gertatzea; eta bigarren delazio hori da, izatez, ordezpen arrunterako baldintza. Ius transmissionisa den kasuetan, beraz, eskubide hori eta ordez koaren eskubidea ez dira pilatzen. Arean bere, ordezpen arrunta gerta dadin, lehenengo lekuan izendaturiko hori ez da jaraunsle bilakatu behar (ezin de lako jaraunsle izan edo ez duelako nahi jaraunsle izan, 167. art.ko lehenen go lerroaldea in fine); baina, ius transmissionisaren kasuan, ez da halakorik gertatzen. Dena den, lehenengo lekuan izendatu dena hil bada jaraunspena onartu zein arbuiatu gabe (ius transmissionisa gauzatzeko baldintza), uler dai teke kasu horretan pertsona horrek ez duela jaraunspena onartu nahi izan (eta jadanik ezin du onartu). Horrelakoetan, agidanez, ordezpenak lehenespena du ius transmissionisaren gain, testamentugilearen benetako borondatea errespe tatzeko printzipioaren eta borondate horrek lehentasuna duelako


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA printzipioa ren ondorioz (besteak beste, 101 eta 110. art.ak, eta 167.2. art. ab initio). Horren aurka, KatOKren 29. art.ak ezartzen duenez, jaraunspenera deitua hil bada jaraunspena onartu edo arbuiatu gabe, horren jaraunsleei eskual datzen zaie beti jaraunspena onartu edo arbuiatzeko eskubidea eta, horrekin, oinordeko izateko eskubidea. Hori dela eta, pentsa daiteke ius transmissionisa gertatzen dela legeak berariaz arautzen dituen kasuetan ez ezik, beste kasu batzuetan ere (ikus, berbarako, KatOKren 186 eta 205. artikuluak); ordezpen arrunta gertatzeko kasuak, aldiz, legeak zehatz aipaturikoak dira. Azken fine an, aurrerago azpimarratu dugun moduan, ez dira pilatzen ius transmissio nisaren onuraduna eta ordezko arrunta; egineginean ere, harako onuradunik den kasuetan, ez da betetzen ordezpen arrunterako nahitaezko baldintza (le henengo deiak huts egitea) eta, horren ondorioz, ez da ondoz ondoko delazio rik egiten.

a) Subjektuak Ordezpen arruntean, hiru subjektu gutxienez agertzen dira: testamentugi lea, horrek ordezpena eratu eta antolatzen duela; lehenengo lekuan izendatua edo, hala denean, ordeztua; eta bigarren lekuan izendatua dena edo ordezkoa. Egitura hori bakuna bada ere, nahastu egiten da ordeztuak nahiz ordezko ak bat baino gehiago direnean. Azken kasu horretan, ordezkoei baterako deia egin dakieke eta, hala bada, ordezko guztiek ordezten dute lehenengo lekuan izendatua. Bestalde ere, dei hori ondoz ondokoa izan daiteke; halakoetan, or


dezpen hurrenkera ezartzen da: ordezpenera deitua ordezko bilakatzen da, hu rrenkera horretan bere aurreko ordezkorik ez denean. Azkenik, gerta daiteke jaraunsle batzuk elkarren arteko ordezko izatea edo horiek eta jaraunsle izae rarik ez duen pertsona bat ordezko izatea. KatOKren 168. art.ak erantzuna ematen die galdera horiei, hauxe esanez: ordezko bik edo gehiagok jaraunsle bat ordez dezakete, eta alderantziz. a) Ordezko guztiei deia aldi berean egin dakieke edo ordezko bati deitu ahal zaio aurreko ordezkorik ez denean. Azken kasu horretan, ulertzen da or dezko baten ordezkoa ordeztuaren ordezko dela. b) Jaraunsleak elkarren ordezko arrunt izenda daitezke. Jaraunsle horiek kuota desberdinen gainean izendatu izan badira, kuota horien arabera bana tzen da ordeztuari dagokion kuota. c) Azkenik, gerta daiteke jaraunsleekin batera jaraunsle ez den beste per tsona bat agertzea ordezko gisa. Kasu horretan, pertsona horri dagokio titula rrik gabe geratu den kuotaren zatia, eta kuota horretatik geratzen den hori jaraunslekideen artean banatzen da, euren kuoten arabera. Edonola ere, ordezkoa kausatzailearen oinordeko da, ez ordeztuaren oi nordeko; ordezko horrek ditu ordeztuari ezarri zaizkion mugapen eta karga berberak, testamentugileak bestelakorik xedatzen ez badu (KatOKren 170. ar tikulua).

b) Gaitasuna


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Ordezpen arrunta antola dezake, nork bere ondasunak mortis causa xeda tzeko gaitasuna duenak. Lehenengo izendatuaren gaitasunari aplikatu behar zaizkio oinordeko izateko gaitasunari buruzko erregela orokorrak. Ordezko horrek nahikoa gaitasuna izan behar du testamentugilearen (ordezpenegilea ren) —ez, ordea, ordeztuaren— ordezko izateko. Ordezkoak gaitasun hori izan behar du, jaraunspena berari ematen zaion unean bertan.

c) Forma Ordezpen arrunta berariaz zein isilbidez era daiteke. Zurtz, onbidezko eta fideikomisozko ordezpenek, eta hondakinaren gaine ko aurrearretazko ordezpenak euren barruan daramate beti isilbidezko ordez pen arrunta (KatOKren 73, 142, 190, 192, 205, 248 eta 251. art.ak). Zurtz eta onbidezko ordezpenak ordezpen arrunt bilakatzen badira, horiek gauzatzen dira, testamentugilearen jaraunspenetik datozen ondasunen gainean bakarrik (KatOKren 169. art.). Gainera, ordezpen arrunta antola daiteke, testamentu bidez (KatOKren 167 eta ondorengo art.ak), jaraunsletza bidez (KatOKren 73. art.) edota mor tis causa dohaintzen bidez (KatOKren 392. art.).

d) Ondoreak Aurreko deiak ez badu hutsik egiten, hots, lehenengo izendatua jaraunsle bilakatzen bada, ordezpen arrunta azkentzen da. Dei horrek huts egiten badu, jaraunspena ordezko arruntari zein arruntei uzten zaie, zuzenean (lehenengo izendatua kausatzailea baino lehenago hiltzen bada) edo ondoz ondo


(gainera ko kasuetan), subjektuak aztertzean azaldu izan dugun moduan. Bestalde, lehentxoago azpimarratu izan dugunez, KatOKren 170. artiku luaren aginduz, ordezkoa kausatzailearen oinordeko da eta ordeztuari eza rritako mugapen eta zama berberak ditu, testamentugileak horren kontrakoa adierazi ezik. Ordezkoa hautatu behar da, KatOKren 28. artikuluak aipatzen dituen per tsonen artean, hain zuzen, ÂŤoinordetzan interesa dutenÂť pertsonen artean. Ho rretara, ordezkoek epaileari eska diezaiokete, delazioa egin denetik hogeita hamar egun igaro eta gero, epe jakina zehaztu dezan, izendatuak jaraunspena onartu edo arbuiatzeko. Oinordetzan interesa duten pertsonak dira, beraz, in terrogatio in iure eragiteko legebideztaturik dauden pertsonak eta, horien ar tean, ordezkoa dugu.

B) Zurtz ordezpena KatOKren 171.etik 174.era arteko artikuluak zurtz ordezpenaz ari dira; berberak dira eurotan baitaratzen den arauketa eta KatZZKk emandakoa. KatOKren 171. art.ak ezartzen duenez, aitak edo amak, semealaba inpube rraren gainean (hau da, hamalau urtekoa baino semealaba gazteagoaren gai nean) gurasoen ahalgoa egikaritzen duten bitartean, semealaba hori ordez dezakete, zurtz ordezpenaren bidez. Ordezpen hori antolatzeko, gurasoek eu ren oinordetza barneratzen duen testamentua erabiltzen dute. Gurasoek oinor detza mota hori eratu ohi dute, euren semealabaren bat testamentua egiteko adina bete baino lehen hiltzen denerako.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Aiurri bertsuan, gurasoek ernaldurik den semealaba ordez dezakete, semealaba hori jaioz gero, euren ahalgopean geratu behar denean. Aitak edo amak euren ondasunen gainean bakarrik antola dezakete zurtz ordezpena. Semealabaren gainerako ondasunen gainean eraturiko ordezpenei dagokienez, baliozkoa da bi gurasoetatik azken lekuan hil denak antolaturi ko ordezpena bakarrik (172. art. in fine). Semealabaren ondarea osatzen duten ondasunek etorburu desberdina du te, eta horrek eragiten du ondare horren gainean arau eta erreserba desberdi nak aplikatu behar izatea, hain zuzen, KatOKren 172 eta 173. artikuluetan ezarritakoak. Horien bidetik, zurtz ordezpenean, ordezkoak bi izaera desber din izan ditzake: ordezko izaera eta jaraunsle izaera. Ordezkoak ordezko izae ra du, ordezpena antolatu duten ama edo aitaren eskutik ordeztuak ondasunak hartzen dituenean jaraunspen edo legatu gisa eta ondasunok direnean ordez tua hiltzen den unean. Bestetik, ordeztuak utzitako jaraunspenari dagokionez, ordezkoak jaraunsle izaera du, eta jaraunspen horri gurasoek ezin diote karga eta mugapenik jarri, euren testamentuan. Hariari lotuta, argi dago ordezpena gauzatzen dela ondasun zehatz batzuen gainean, hots, ordeztuak aitaren edo amaren eskutik jaraunspen edo legatu gisa eskuratutako ondasunen gainean; beraz, ordezpena ondasun horietara mugatzen da. Labur bilduz, inpuber bat testamentua egiteko adina izan baino lehen hiltzen denerako, horren gurasoek beraren oinordetza antola dezakete zati batean bakarrik. Edo, hobeto esateko, guraso horiek oinordetza antolatzen dute eurek semealaba inpuberrari edo hamalau urtekoa baino gazteagoa den semealabari jaraunspen edo legatu gisa emandako ondasunen gainean bakarrik. Aitak nahiz amak antola dezakete hamalau urtekoa baino gazteagoa den semealabaren zurtz ordezpena. Esan bezala, batak eta besteak semealaba ho


rren ordezpena antolatzen badute, ordezpen horiek eragina dute aitaamaren ondasunen gainean bakarrik. Adingabekoak beste edozein bidetatik eskuratu dituen ondasunen gainean, aldiz, baliozkoa da bi gurasoetatik azken lekuan hiltzen denak antolatutako ordezpena bakarrik. Orobat, guraso batek zurtz or dezkoa izenda dezake beste gurasoaren ondasunen gainean, azken hori hil ba da horietan ordezpenik ezarri gabe. Halako kasuetan, aitaren nahiz amaren ahalmenak muga bat du, alegia, KatOKren 173. artikuluak ezarritako erreser ba. Manu horren karioz, jarraiko pertsonak bakarrik izenda daitezke ordez ko: amak (ordezpena amaren ondasunen gainean antolatzen denean) edo aitak (ondasun horiek aitarenak badira) izandako beste semealabak, horiek inpu berraren nebaarrebak direla; eta, halakorik izan ezean, amarengandiko zein aitarengandiko senideak, laugarren gradurainokoak badira. Horrelakorik izan ezean, eta gainerako ondasunen gainean, zurtz ordezko izenda daiteke oinor deko izateko gaitasuna duen edonor. Aitak edo amak ez badute goian xedaturikoa betetzen, zurtz ordezpene rako deia egin behar zaie hor aipatutako nebaarrebei eta senideei, ab intes tato hurrenkeraren arabera (173. art.ko azken lerroaldea). Atzenean, 174. artikuluari eutsiz, berariazko ordezpen arruntean inpube rra izendatzen bada ordezko, ordezpen horrek berez dakar isilbidezko zurtz ordezpena, ordezpenegileak utzitako jaraunspen ondasunen gainean. Bi sal buespen agertzen dira horren inguruan, aurrenekoa, bi nebaarreba elkarren ordezko izendatzen direnean, horietarik bat hamalau urtekoa baino nagusia goa eta bestea gazteagoa izanik; bigarrena, testamentugileak horren aurkakoa xedatzen duenean.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA C) Onbidezko ordezpena KatOKren 175.etik 179.era arteko artikuluek arautzen dute onbidezko or dezpena. Aurreko ordezpenetan gertatzen den bezala, artikulu horien oinarri da 1960ko Konpilazioak emandako arauketa. Hala eta guztiz ere, onbidezko ordezpenari dagokionez, aldaketa bat egin da: onbidezko ordezpena baliozkoa izan dadin, ordeztuaren ezgaitasunari buruzko adierazpena eman behar da, ordeztua bera bizi den artean, nahiz eta ordezpenegilea jadanik hilda izan. Horrekin hobetu egiten da, hain zuzen, ezgaiaren senideek ezgai hori euren etxean hartzeko igurikimena. KatOKren 175 eta 177. art.etatik atera daitezke onbidezko ordezpenak izan behar dituen betekizunak, hori baliozkoa izateko: a) Ezgaiaren aurreko batek antolatu behar du ordezpena, eta ezgaia au rreko horren seniparteduna izan behar da. b) Aurrekoak ordeztuari utzi behar dio horri dagokion senipartea. c) Ondorengo ordeztuaren ezgaitasuna (horren barruan testamentua egite ko ezgaitasuna dela) judizio bidez adierazi behar da, ondorengo hori bizi den artean, nahiz eta hori gertatu ordezpena antolatu eta gero. d) Onbidezko ordezpena antolatu behar da ezgaiaren ondorengoen mese detan eta, halakorik ez bada, testamentugilearen ondorengoen mesedetan. Ho rrelakorik izan ezean, ordezpena eratu ohi da oinordeko izateko gaitasuna duen edozein pertsonarentzat. Onbidezko ordezpena antolatzen da, bai testamentugilearen ondasunen gainean, bai eta ezgaiaren ondasunen gainean ere, azken horrek testamenturik zein


jaraunsletza unibertsalik egiletsi ez badu. Onbidezko ordezpenen bitartez, aurreko batzuek ondorengo bera ordezten baldin badute, lehenespena du gradu hurbileko aurrekoak antolatutako ordez penak. Aurrekoak gradu berekoak izanik, ezgaiaren jaraunspenaren oinorde ko dira aurrekook izendatu dituzten ordezko guztiak. Azken kasu horretan, aurrekoei ab intestato hurrenkeraren inguruko arauak aplikatu behar zaizkie, haien kuotak kalkulatzeko; kuota horiek nolakoak izan, eta halakoak dira au rreko bakoitzak izendatu dituen ordezkoei dagozkien kuotak. Nondiknahi be gira dakiola ere, ordezpena aurreko senide batek baino gehiagok antolatuz gero, aurreko bakoitzak izendatu duen ordezkoari dagozkio aurreko horren ja raunspenetik datozen ondasunak (KatOKren 176. art.). Ezgaiaren senipartedunek bakarrik dute seniparterako eskubidea, ezgaia ren beraren jaraunspenean. Jaraunspen horretara biltzen dira ezgaiari beste oinordetza batzuetan dagozkion seniparteak, hau da, ordezpena zein oinorde tzatan antolatu, eta oinordetza horietan dagozkion seniparteak. Onbidezko ordezpenak kasu hauetan galtzen du eragina: a) Ordeztuaren ezgaitasun egoera amaitzen denean, horrek gaitasuna es kuratu ondoren testamenturik egilesten ez badu ere. b) Ordezkoa hiltzen denean testamentugilea edo ezgaia hil baino lehen. c) Ezgaia hiltzen denean aurrekoa baino lehen. Arau bera aplikatzen zaie, kasuankasuan, aurreko bik edo gehiagok an tolaturiko onbidezko ordezpenei (178. art.). Azkenik eta KZren 179. art.ko lehenengo lerroaldea dela bide, zurtz or dezpenaren gainean xedatutakoa onbidezko ordezpenari aplikatzen zaio, bata


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ren eta bestearen izaerak baterakorrak diren neurrian.

D) Fideikomisozko ordezpena Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodearen III. tituluko VII. kapituluak arauketa biribila ematen du fideikomisoari buruz. Abenduaren 30eko 40/1991 Legearen (Kataluniako Zuzenbide zibilean, heriotzaren ziozko oinordetzei buruzko Kodearen) hitzaurreak agerian jartzen duenez, arauketa horrek har tzen ditu 1960ko Konpilazioaren testua ia osoosorik, bai eta 1955eko aurre proiektutik zatiren bat ere. Dena den, arauketa horrek hurrengo aldaketak ekarri ditu: a) Fideikomiso hutsaren erakundea ezabatu izan du eta, horrekin, era kundea erraztu da modu nabarian. b) Fideikomisopeko ondasunak xedatzeko bidea errazten da. Fideikomiso peko ondasunak epailearen baimenik gabe xeda daitezke, bi baldintza hauek betez gero: jadanik dauden fideikomisodunetatik aparte, beste fideikomiso dunik ez izatea eta, bestetik, fideikomisodun guztiek xedapen hori onartzea. c) Fideikomisoduna fiduziarioaren jaraunslea bada, fideikomisodun ho rrek onartu behar ditu fiduziarioak gauzaturiko xedapen egintzak. d) Fiduziarioari edo horren jaraunsleei aukera ematen zaie, fideikomi sodunaren aurkako kredituak egunera ditzaten. e) Akzioen eta sozietate partaidetzen gaineko fideikomisoa arautzen da. f) Kargapeko fiduziarioaren eta trafiko juridikoaren askatasuna bultzatze ko, azkenik, hauxe ezarri da: fiduziario orok, jaraunsletzen


ondorioz fiduzia rio direnak barne, trebelianotar laurdena ken dezake jaraunspenetik, legearen arabera hala egin eta fideikomisogileak kontrakoa adierazten ez badu. KatOKren 182. artikuluak fideikomisozko ordezpena deskribatzen du: «Fiduziarioak jaraunspena edo legatua eskuratzen du eta, epea ahitu edo bal dintza betetzen denean, fiduziarioak fideikomisodunari eskualdatu behar dio jaraunspen edo legatu osoa zein fidekomisopeko kuota». Hortik atera daiteke, gero arakatuko ditugun beste alde batzuk ez ezik, fideikomisozko ordezpena ren muina ere. Muin hori da, izan ere, jaraunsleen ondoz ondoko izendapena. Laburlabur, ondokoak azpimarra daitezke: aurrenekoz, fiduziarioa edo lehe nengo lekuan izendatua benetako jaraunsle da (jaraunsle fiduziarioa); horren inguruan dabil, beste askoren artean, 182. artikulua, fiduziarioak jaraunspena edo legatua eskuratzen duela dioenean. Bigarrenez, fideikomisozko jaraunslea izendatzen da fiduziarioaren «ostean» (ordezpen arruntean, kontrara, ordez koa izendatzen da jaraunslearen «ordez» edo «halakorik ez denean») eta hori fideikomisogilearen jaraunsle da (ez, ordea, fiduziarioaren jaraunsle). Jaraunsle fiduziarioa, goian azaldu dugunez, benetako jaraunsle da; fidu ziarioak jaraunspena (nahiz legatua) eskuratzen du eta, epemuga heldu zein baldintza betetzen denean, horrek fideikomisozko jaraunsleari eskualdatu be har dio berak eskuratutakoa (osoosorik edo fideikomisopeko kuota). Esangu ra horretan eta KatOKren 213. artikuluak dioenez, fiduziarioari dagozkio fideikomisopeko ondasunen gaineko erabilera eta gozatzea; ondasunok sor tzen dituzten errentak eta fruituak eskuratzen ditu; eta legeak jabeari eratxiki tako eskubide guztiak ditu, altxorren, meatzeen, basoen eta


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA sozietate akzio edo partaidetzen gainean. Fruitu edo errenta gisa eskuratzen ez duena fidei komisoari eransten zaio. Uler daiteke, beraz, epemuga heldu nahiz baldintza betetzen ez den artean, fiduziarioa jaraunsle dela; baina, jaraunsle horrek ba du berak eskuratutako ondasunak artatzeko beharra, ondasun horiek fideiko misdunari eskualdatu behar dizkiolako. Egitura horren barruan, ondasunak artatzeko behar hori betebehar erantsia da eta, betebehar nagusia, berriz, epe muga heldu zein baldintza betetakoan ondasunak eskualdatzeko betebeharra edo karga (hori KatOKren 182. art.ko terminologiaren arabera). Fideikomisozko ordezpena eratzeko irizpidea zein izan, eta horren arabe ra ordezpen horren sailkapena egin daiteke. Orokorrean, jarraiko ordezpenak aipa ditzakegu: a) Ordezpena antolatzeko tituluaren arabera, fideikomisozko ordezpena era daiteke jaraunsletzaren, testamentuaren, kodiziloaren eta inter vivos edo mortis causa dohaintzen bidez. Dohaintza horien bidez antolaturiko fideiko misoei aplikatzen zaizkie legatu bidez antolatutako fideikomisoentzat ezarri tako arauak, haien izaerak hala izatea ahalbideratzen duenean (KatOKren 180. art.). b) Ordezpena antolatzeko moduari begira, fideikomisozko ordezpenetan hiru mota bereiz ditzakegu: berariazkoa, isilbidezkoa edo ustezkoa (legez). Ildo horretan, KatOKren 187. art.ak ezartzen du fideikomisoa berariaz zein isilbidez era daitekeela. Ordezpena isilbidez antolatu dela ulertzeko, fideiko misogilearen hitzek argi eta garbi erakarri behar dute ordezpena antolatzeko borondatea. Lehenago jorratu izan dugunez, ez bada ziurra ordezpena arrunta ala fideikomisozkoa den, KatOKren 190. art.ak dio fideikomisozkoa dela.


Gainera, legegileak, arau frankotan, fideikomisozko ordezpenari buruzko presuntzioak ezartzen ditu eta arau horiek guztiak kontutan izan behar dira. Horretara, KatOKren 188. art.ak agindutakoaren harira, testamentugileak xe datze debekua ezarri eta horrekin lortu nahi izan badu pertsona jakin batek debekupeko jaraunsle edo legatuhartzailearen eskutik jaraunspena edo lega tua eskuratzea, horrek ÂŤfideikomisozko ordezpena dakarÂť. Gisa berean, ikus KatOKren 189. art. c) Objektuari helduz, fideikomisozko ordezpena jaraunspenaren edo lega tuaren gainean era daiteke eta, horretara, ordezpen hori unibertsala zein ba nakakoa izan daiteke. Halaber, ordezpen hori jaraunspen edo legatu osoaren gainean nahiz horietako kuota baten gainean era daiteke (KatOKren 182, 183 eta 184. art.ak). d) Jaraunspena edo legatua fideikomisodunari eskualdatzea eragiten duen jazokuntzaren arabera, fideikomisozko ordezpena epemugaduna edo baldin tzapekoa izan daiteke. KatOKren 185. artikuluak ezarritakoa aintzat hartuz gero, fideikomisoak epemugapean edo baldintzapean antola daitezke. Horrela koetan, fideikomisopeko jaraunspena edo legatua, nahiz horien kuota, fideiko misodunari eskualdatzen zaio, testamentugileak ezarritako epemuga heldu edo baldintza betetakoan. Taxu berean, 182. artikuluak dioenez, fiduziarioak jaraunspena edo legatua eskuratzen du eta, epemuga heldu edo baldintza bete takoan, fideikomisodunari eskualdatu behar dizkio fideikomisopeko jarauns pena edo legatua, nahiz horien kuotak. Baldintzapeko fideikomisozko ordezpenetan, baldintzak eragin bikoitza du: jaraunsle fiduziarioaren gainean, eragina suntsiarazlea da eta, fideikomi


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA sodunari begira, etengarria. Baldintzapeko fideikomisozko ordezpenetan, bal dintza gisa ondoko jazokuntza jartzen da: fiduziarioa semealabarik gabe hiltzea, hots, si sine liberis decesserit baldintza. Fideikomisozko ordezpenari jarritako baldintza mota horrek gizartean du garrantzia eta garrantzi horren urratsa baitaratzen du KatOKk (bai eta, aurretiaz KatZZKk ere) 196. art. eta ondorengoetan. KatOKren 196. artikuluak xedatutakoari helduta, fideikomi sozko ordezpena eratzen bada fiduziarioa semealabarik gabe hiltzen denera ko, eta fiduziarioa hiltzean horrek semealabarik edota ondorengorik badu, ulertzen da baldintza ez dela bete; aski da semealaba edo ondorengoa bat ba karrik izatea edo hori ernaldurik egotea, biharetzi jaioz gero. Si sine liberis decesserit baldintzak bere barruan hartzen ditu «semealabarik izan ez», «se mealabarik gabe hil» esamoldeak, horren antzekoak, bai eta alderantzizkoak ere. Azken horiek aditzera ematen dute fiduziarioak fideikomisopeko onda sunak xeda ditzakeela, bera hiltzean haren semealabarik bada (KatOKren 196. art.ko 2 eta 3. zk.ak, 197, 198 eta 199. art.ak). KatOKren 185. art.ko azken lerroaldeak ezarritakoaren ildoan, fiduzia rioa hil eta geroko ezartzen diren fideikomisoak baldintzapekoak dira, kausa tzaileak horren kontrakoa adierazi ezik. Arau hori ulertzeko zailtasunak ugari dira. Pertsona baten heriotza (kasu horretan, fiduziarioaren heriotza) bihar etziko jazokuntza bada ere, ziurra da hori gertatuko dela; beraz, esangura teknikoan, heriotza hori ez da baldintzapeko jazokuntza, berezkoa ez den epe muga baino. Halako kasuetan, ordezpena baldintzapean jarri dela ulertzeko, fideikomisoa eragiten duen jazokuntza bestelakoa izan behar da: jazokuntza hori ezin da izan fiduziarioaren heriotza, ezpada fideikomisoduna bizirik ego


tea fiduziarioa hildakoan. e) Fideikomisozko ordezpenen sailkapen hutsari dagokionez, Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodeak beste ordezpen mota batzuk erakartzen ditu; bai na ordezpen horiek aurrean aipaturikoek baino garrantzi txikiagoa dute. Or dezpen mota horiek guztiak aipatzeko asmorik gabe, hurrengoak azpimarra ditzakegu: fiduziarioak pertsona batzuen artetik fideikomisoduna hautatzeko ahalmena izan ala ez izan, eta horren arabera bereiztutako ordezpenak (201. art.); fiduziarioak fideikomisodunen artean jaraunspena banatzeko ahalmena izan ala ez izan, eta horren arabera bereiztutakoak (202. art.); familiaren ba rruan eta familiatik kanpo gertatzen diren fideikomisozko ordezpenak, hori ek garrantzia dutela fideikomisorako deien muga ezartzeko unean (204. art.); ordezpen arrunta dakarten eta horrelakorik ez dakarten fideikomisoak (193. art.) eta abar. Fideikomisozko ordezpenaren egitura subjektiboan, hiru subjektu ager tzen dira beti: fideikomisogilea (ordezpena testamentu bidez antolatzen bada, testamentugilea da subjektu hori); jaraunsle fiduziarioa edo lehenengo lekuan deitua; eta fideikomisoduna. Azken hori fideikomisogilearen oinordekoa da beti, nahiz eta fideikomisodun bat baino gehiago izendatu ondoz ondo (181. art. in fine). Fiduziarioaren edo fideikomisodunaren lekuan pertsona bat baino gehiago izan daiteke; berebat, pertsona bera izan daiteke aurrenekoz fideiko misodun eta, geroago, fiduziario. Lehenik eta behin, fideikomisodun batek bakarrik fiduziario batzuk ordez ditzake. Bigarrenik, fideikomisodun batzuk fiduziario baten ordezko izan dai tezke. Kasu horretan, kontutan izan behar da fideikomisodun


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA guztiak aldi be rean izendatu diren ala izendapen hori ondoz ondokoa den (hain zuzen ere, fideikomisodunei deitu zaien, bata bestearen atzetik eta dei hurrenkera baten arabera). Izendapena ondoz ondokoa bada, fideikomisoduna fiduziarioa da, beraren atzetik datorren fideikomisodunari begira. Azkenik, fiduziario batzuk elkarren fideikomisodun izenda daitezke, fi deikomisogileak ezartzen duen proportzioan edo, halakorik ezartzen ez badu, fiduziario diren proportzioan. Fideikomisodun bat baino gehiago ondoz ondo izendatuz gero, fideikomi sopeko ondasunak loturik eta trafiko juridikoekonomikotik kanpo geratzen dira. Ondasunak loturik eta trafikotik kanpo geratu arren, hori modu mugatu an gertatu behar da: ondore hori, izatez, ordena publikoekonomikoaren aur kakoa da eta, horregatik, Kataluniako legegileak (eta, Kode Zibilean, estatuko legegileak) fideikomisorako deiak mugatu ditu. Mugapen horretan, bi muga desberdinek dute eragina: batetik, denborazko mugak eta, bestetik, fideikomi sorako deien mugak, esangura hertsian. Denborazko mugaz denaz bezainbatean, KatOKren 204. art.aren hiruga rren lerroaldeak erakartzen du muga hori; horren arabera, ÂŤtestamentua hil tzen den unean bizirik dauden pertsonak fideikomisodun izendatzen badira ondoz ondo, dei kopurua ez da mugatzenÂť. Kasu horretan, bada, dei kopurua mugagabea izan daiteke; aski da fideikomisodun izendatu diren pertsona guz tiak bizirik egotea, testamentugilea hiltzen den unean. Muga hori denboraz koa da (fideikomisodunak bizirik egoteko behar hori ez da muga, betekizuna edo baldintza baizik): fideikomisoak (eta, horrekin, ondasunen gaineko lotu rak) dirau, azkenaurreko fideikomisoduna hiltzen den arte.


Fideikomisodun hori fideikomisora azken lekuan deituaren fiduziarioa da (181.2. art.). Bestalde, fideikomisorako deiak mugatuak dira, fideikomisora deituriko pertsona guztiak bizirik ez badaude testamentugilea hiltzen den unean. Ho rren inguruan, bereizi behar dira, KatOKren 204. art.aren arabera, familiaren barruan eta familiatik kanpo gauzatzen diren fideikomisozko ordezpenak. Familiaren barruko fideikomisozko ordezpenean, fideikomisodunak dira, dela fiduziarioaren semealabak, dela lehenengo lekuan deituriko fideikomi sodunaren semealabak. Azken kasu horretan, deia modu desberdinetan egin daiteke: batetik, ondorengoenganako zuzeneko lerroan, hots, belaunalditik be launaldira; bestetik, alboko lerroan, nebaarreba batengandik beste nebaarre ba batengana edo, hala denean, horren semealaba batengana; eta, hurrenik, zuzeneko eta alboko lerroan. Kasu horretan, fideikomisorako deiak eraginga rriak dira, bigarren belaunaldira arteko pertsonei egiten zaienean; dei kopurua ez dago mugaturik eta lehenengo deia da fiduziarioaren beraren semealabei egindakoa. Fideikomisozko lehenengo ordezkoaren semealabei fideikomiso rako deia egiten bazaie, orduan ulertu behar da azken horiek bigarren belau naldikoak direla. Fideikomisozko ordezpena familiatik kanpo antolatzen bada, eraginga rriak dira ondoz ondoko bi fideikomisoduni egindako deiak; horrelakoetan, kontutan izan behar dira, benetan gauzatu diren deiak eta ez, ordea, huts egin dutenak. Bukatzeko, fideikomisorako deiek aurrean aipatu ditugun mugak gaindi tzen badituzte, dei horiek ez dira kontutan hartzen. a) Fideikomisoa erabakitzeke dagoenean


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA KatOKren 206 eta ondorengo artikuluetan arautzen dira fideikomisoaren ondoreak, hori erabakitzeke denean edo, beste hitz batzuez esanik, fideikomi sopeko ondasunak fiduziarioaren ondarearen barruan direnean, fideikomiso dunak horiek eskuratu aurretik. Horretan, fiduziarioak dituen betebeharrak eta ahalmenak arautzen dira, bai eta fideikomisodunari dagozkionak ere.

a’) Fiduziarioaren betebeharrak 1) Fideikomisoa erabakitzeke den artean, fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak administratu eta artatu behar ditu, epemuga heldu edo baldintza betetakoan, fiduziarioak ondasunok fideikomisodunari eskualdatu behar bai tizkio. Bistakoa denez, lehenengo betebeharra instrumentala da bigarrenari begira. Fiduziarioak bere ondasunen gainean duen arreta berberaz jardun be har du fideikomisopeko ondasunei begira (214. art.). Harako arretarik ez ba du, erantzukizun pertsonala du. Fiduziarioak fideikomisopeko jaraunspenaren kredituak eta zorrak kobratu eta ordaindu behar ditu, bai eta ondasunak ar tatzeko egin beharreko gastu arruntak bere pentzutan ordaindu ere. Fiduzia rioari dagozkion gainerako betebeharrak instrumentalak dira, hain zuzen ere, fideikomisopeko ondasunak artatu eta administratzeko betebeharrari erantsi takoak. Fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak alferrik xahutzen baditu edo ondasun horiei kalte larriak eragiten badizkie, fideikomisodunak fiduziario horri eska diezaioke berme hipotekarioa, pignoratizioa edo pertsonala eman dezan; horrekin bermatzen da, ondasun horiei eragindako kaltegaleren ordai na emango dela. Fideikomisoa epemugapean eratu bada,


fideikomisodunak eska ditzake, batetik, hor adierazitako bermea era dadin edo, bestetik, fiduzia rioak fideikomisopeko ondasunak berehala eskualda diezazkion (207.3. art.). Aiurri berean, fiduziarioak egikaritu behar ditu fideikomisopeko jaraunspenak edo legatuak eratorritako akzioak (216. art. a.i.). 2) Fiduziarioak inbentarioa egin behar du, fideikomisopeko jaraunspena ren edo legatuaren ondasunen gainean. Inbentario hori egitean, fiduziarioak bete behar ditu jaraunspen edo legatutik trebelianotar laurdena kentzeko for ma eta betekizunak (206. art.). Berebat, fiduziarioak berme hipotekarioa, pig noratizioa edo, bestela, berme pertsonala eman behar du, fideikomisodunak hala eskatu eta testamentugileak horren kontrakorik agintzen ez duenean. Ho rrekin, fideikomisopeko ondasun higikorrak bermatzen dira; hala ere, berme horretatik kanpo geratzen dira desagertu edo besterendu ezin diren ondasu nak, eta gordailatu edo inbertitzen direnak ere. Fiduziarioaren semealabak edo nebaarrebak fideikomisodun izendatzen direnean, fiduziarioak ez du ber merik eman behar, testamentugileak hala agindu ezik. Fiduziarioak harako bermerik ematen ez badu ere, horrek ez dakar fidei komisoa administraziopean jarri behar denik (KatOKren 207. art.). 3) Fiduziarioa kausatzaileak dituen betebeharren zordun da, nahiz eta ja raunspena inbentario onuraren arabera onartu. Gisa bertsuan, seniparteak, le gatuak eta jaraunspenaren gainerako zama guztiak ordaindu behar ditu (209. artikulua).


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA 4) Geroenean, KatOKren 208. art.ak aipatzen ditu fiduziarioak fideikomi sopeko ondasunen gainean dituen betebeharrak: a) oinordetza titulua Jabetza Erregistroan inskribatu behar du eta horretan hitzez hitz agertarazi behar da fideikomisozko klausula; b) fiduziarioak jasotako dirua edo geroago lortzen duena inbertitu behar du, banku gordailuetan, korritudun eta berme errealdun maileguetan edo bereziki seguruak diren ondasunetan; c) berak eskuraturiko balore higikorrak inolako atzerapenik gabe gordailatu behar ditu balore sozie tate edo agentzietan, Gordailuen Kutxa Nagusian, edo bestelako banku zein aurrezki eztablezimenduetan; hala eginez gero, gordailu gordekinean agerta razi behar da balore horiek fideikomisopekoak direla.

b’) Fiduziarioaren eskubide eta ahalmenak 1) Fiduziarioak trebelianotar laurdena atera dezake jaraunspenetik. Bada, KatOKren 229. art.aren esanetan, jaraunsle fiduziarioak trebelianotar laurde na eskuratzeko eskubidea du, baldintza hauek betetzen badira: a) fiduziarioak jaraunspena onartu behar du; b) hala denean, inbentario egokia egin behar du (KatOKren 206 eta 230. art.ak); eta c) testamentugileak ez du debekatu behar laurdena ateratzea (KatOKren 231. art.). Trebelianotar laurdena jorratzean, KatOKren 233. art.ak ezartzen du jaraunspenetik zer eta nola atera behar den. Fideikomisopeko jaraunspena lehenik eskuratzen duen jaraunsle fiduziarioa ri bakarrik dagokio trebelianotar laurdena eskuratzeko eskubidea (KatOKren 232. art.). 2) Oraintsu azaldu izan dugunez, fiduziarioa, izatez, jaraunslea da, behin betiko ez izan arren. Horregatik, 213. art.ak dioenez, fiduziarioak fideikomi sopeko ondasunen erabilera eta gozatzea ditu, bai eta horietan


subrogaturiko ondasunena eta horien akzesioena ere. Gainera, errentak eta fruituak eskura tu, eta legeak jabeari eratxikitako gainerako eskubideak ditu. 3) Fiduziarioak fideikomisoan hobekuntzak nahiz eransketak egin baditu, fiduziarioak eskubidea du, batetik, fideikomisopeko ondasunetatik horiek ken tzeko, horrekin ondasunok narriatzen ez badira eta, bestetik, ondasunoi kalte ak eragin bazaizkie, hobekuntza eta eransketen zenbatekoa eskuratzeko. Gisa berean, fiduzioarioak gauzen izaera alda dezake, horrekin gauzon balioa gu txitzen ez bada. 4) Kuotaren gaineko jaraunsle fiduziarioek eskubidea dute jaraunspena ren banaketa eskatzeko; banaketa hori fiduziarioek eurek egin dezakete gaine rako jaraunslekideekin batera, eta egintza horretan fideikomisodunek ez dute zertan eskurik hartu, banaketa egintza hutsa den kasuetan. 5) Xedatze ahalmena. KatOKren 217. art.ak arautzen duenez, fiduziario ak besteren eta karga ditzake fideikomisopeko ondasunak; areago oraindik, ondasun horiek kargarik gabeko ondasun gisa besteren ditzake, legeak, testa mentugileak edo fideikomisodunek hala ahalbideratzen duten neurrian. Artikulu horren ondorengo artikuluek arautzen dituzte ahalmen hori eta beraren ondoreak. Arauketa hori egituratzeko, gako desberdinak izan behar dira gogoan: epemugadun eta baldintzapeko fideikomisozko ordezpenen arte ko bereizketa; legez emandako xedatze ahalmena; fiduziarioaren erantzuki


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA zunpean egikaritutako ahalmena; subrogazio erreala; eta testamentugilearen baimena edo fideikomisodunen adostasuna. a) Fideikomisozko ordezpena baldintzapekoa izanda, ez bada ezarri fidei komisopeko ondasunak xedatzeko debeku berezirik, orduan fiduziarioak on dasunok baliozkotasunez xeda edo karga ditzake. Bada, egintza horiek ez dira eragingarriak, ordezpena benetan gauzatu arte; hori hala da, nahiz eta egin tzok burutzeko unean ondasunen fideikomisozko izaera isildu. Haatik, epemugadun fideikomisozko ordezpenetan, fiduziarioak ez du ho rrelako ahalmenik. b) Fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak besteren edo karga ditzake ministerio legis, kargarik gabeko ondasun gisa. Fideikomisodunek ez dute es kurik hartzen egintza horietan; edonola ere, egintza horiek gauzatu aurre tik fideikomisodunei jakinarazi behar zaizkie. Xedatze egintza horiek helburu hauek iristeko gauza daitezke: i) fideikomisogilearen oinordetzan fiduziarioa ri berari (360. art.ak xedaturikoa salbu) eta beste senipartedunei dagokien se nipartea asetzeko; ii) legatuak eta jaraunspenaren zor eta zamak ordaintzeko; iii) jaraunspenetik trebelianotar laurdena ateratzeko; iv) fideikomisopeko on dasunen artapen eta errefakziorako egin behar diren aparteko gastuak ordain tzeko, bai eta hobekuntza onuragarriak eta nahitaezkoak egiteko gastuak ere; v) landa zein hiri finkak eraiki, zabaldu eta hobetzeko obrak egiteko, edo ho rrek baino karga gehiago dakarren jaraunspeneko zorra azkentzeko mailegu ak eskatu izan badira, maileguok bahi edo hipotekarekin


bermatzeko. Horrez gain, adierazi berri ditugun kasuotan, erregistratzaileak bere arioz kitatzen du erregistro idazpenean fideikomiso kargari buruz agertzen den ai pamena. Fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak xeda ditzake, fideikomiso peko jaraunspenean dirurik ez denean bakarbakarrik (KatOKren 218 eta 219. artikuluak). c) Fiduziarioak berak bakarrik eta bere erantzukizunpean, ondokoak egin ditzake: i) artatu ezin diren ondasun higikorrak eta fideikomisogileak utzitako fruituak saldu; ii) atzerasaltzeko itunarekin eskuratutako ondasunak atzera saldu; zentsuak edo zentsalak luditu; jaraunspeneko kredituak bermatzeko, hipotekak edo bestelako bermeak eratu badira eta kreditu horiek azkendu edo ordaindu badira, horiei buruzko inskripzioaren kitapenari adostasuna eman; fideikomisogileak besterentze jakinak egiteko ardura hartu badu, besterentze horiek eta aukera eskubidearen ondoriozkoak gauzatu, interesatuek hala es katuz gero; iii) derrigorezko desjabetzapenari buruzko hitzarmenak egin eta asegurupeko ezbeharren ziozko kalteordainak edo kalteen erantzuleak ordain dutakoak onartu; iv) erabileraren erabileraz gastatzen diren gauzak ordeztu, berbarako, lanabesak, altzariak, ibilgailuak, makinak, erremintak etab. (220. art.). Kasu horietan guztietan, ondasunak fideikomisoaren kargatik kanpo ge ratzen dira. d) Subrogazio erreala. Aurreko kasuetan, dirua edo fiduziarioak eskura tutako beste ondasun batzuk geratzen dira fideikomisozko kargapean. Bide berean, KatOKren 221. art.ak ezartzen duenez, fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak besteren ditzake, kargarik gabeko ondasun gisa; hala eta guztiz ere, ondasun horien ordez, beste ondasun batzuk jarri behar ditu, azken ho


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA riekin lortzeko aurrekoekin baino emankortasun edo erabilgarritasun gehia go. Hori gauzatzeko, epaile eskudunak hala erabaki eta horretarako baimena eman behar du; salbuespenez, ez da epailearen baimenik behar kasu honetan: bizirik dauden fideikomisodun edo horien ondorengoetatik aparte, beste fidei komisodunik ezin denean izan eta fideikomisodun guztiek euren adostasuna ematen dutenean; nolanahi den ere, fideikomisodunek euren adostasuna eman arren, horrek ez du esan nahi fideikomisoari uko egiten diotenik. Ezin da su brogazio errealik gertatu fideikomisogileak subrogazioa berariaz debekatzen duenean, ezta subrogazioarekin bateraezina den xedatze debeku berezia ezar tzen duenean ere. e) Testamentugilearen baimena edo fideikomisodunen adostasuna. Ildo horretan, KatOKren 223. art.ak dioenez, testamentugileak fiduziarioari bai mena eman diezaioke, fideikomisopeko ondasun guztiak ala batzuk besteren eta karga ditzan, inter vivos egintzetan eta kargarik gabeko ondasun gisa. Halaber, fiduziarioak fideikomisodunari lotuta dauden ondasunak beste ren edo karga ditzake, kargarik gabeko ondasun gisa, fideikomisodun guztiek horretarako adostasuna ematen badute. Adostasun hori biharetzikoa, orain goa edo iraganekoa izan daiteke, eta adostasuna eman behar dute fideikomi soa gertatzean fideikomisodun bilakatzen diren subjektu guztiek (KatOKren 224. art. eta ondorengoak). 6) Fideikomisozko ordezpena epemugapean eratu bada, fiduziarioak fi deikomisoaren delazioa aurrera dezake, fideikomisodunaren mesedetan; hori egiteko, fiduziarioak bere eskubideari uko egin behar dio.


7) Epemugapean eraturiko fideikomisozko ordezpenean, fiduziarioak gai nontzeko bati laga diezaioke (zentsu tituluaren bidez ez bada ere) fideikomi sopeko ondasunen aprobetxamendu hutsa, epemuga heldu arte. Dena dela, fiduziarioa ez da betebeharretatik askatzen eta erantzukizuna du, lagapenhar tzailearen erruz fideikomisoak dituen galeren gainean.

c’) Fideikomisodunaren eskubideak 1) Epemuga heldu edo baldintza betetakoan, fideikomisodunak fideikomi sopeko ondasunak eskuratzeko eskubidea du eta, gisa bertsuan, ahalmenak di tu eskubide hori bere horretan iraunarazteko. Horregatik, fideikomisodunaren eskubide dira fiduziarioaren betebeharrak (fideikomisopeko ondasunak artatu eta administratu, bermeak eman eta abar). 2) Kuotaren gaineko jaraunsle fiduziarioak jaraunspenaren banaketa es katu eta banaketa hori egiten duenean, fiduziarioari hurrengo eskubideak da gozkio: gauza erkidearen banaketan parte hartzen dutenen lagapenhartzaileei legeak eratxikitzen dizkien eskubide berberak (KatOKren 211. art.) 3) Fideikomisodunak fideikomisopeko jaraunspena edo legatua eskuratze ko eskubidea du eta, fideikomisoa berari eskualdatzen ez zaion bitartean, es kubide hori besteren dezake, horri uko egin diezaioke, edota enbargatzeko seinala dezake (227. art.). Ordezpena baldintzapekoa izan eta baldintza ez ba da betetzen, egintza horiek eraginik gabe geratzen dira (227.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA art.ko lehenengo lerroaldea in fine). 4) Fideikomisodunek edo, hala denean, kuradoreak epaileari eska diezaio kete haien eskubidea edo fideikomisopeko ondasunen izaera adieraz dezan. 5) Fideikomisodunek judizio bidez aurkara dezakete fiduziarioak gauza turiko xedatze egintzak; baina, fideikomisodunek fideikomisoa eskuratzen ez duten bitartean, aurkarapenaren ondorioz emandako epaiak ez dira osoosorik betearazten. Salbuespen gisa, epaiok betearaz daitezke, fideikomisodunen in teresak zaintzeko bakarbakarrik (227. art.). Fideikomisoa erabakitzeke den egoera amaitzen da, orokorrean, epemuga heldu edo baldintza betetzen denean. Une horretan, 235. art.ari eutsiz, fidei komisoa fideikomisodunari eskualdatzen zaio, horrek bere eskubideari ukorik egin ez badio. Fideikomisodunak ez du fideikomisoa onartu behar eta, fidei komisoa berariaz zein isilbidez onartu arte, fideikomisodunak fideikomiso peko jaraunspen edo legatuari uko egin diezaioke. Fideikomisozko delazioa ondoz ondokoa denean, ulertzen da fideikomisodun bati delazioa egiten zaio la, aldez aurretik egindako delazioak huts egiten duenean. Fideikomisoduna fideikomisogilearen oinordekoa da, hau da, horren ja raunsle edo legatuhartzailea. Horrela, eta subrogazio errealari buruzko prin tzipioa aplikatuz, fideikomisodunak eskuratzen du jaraunspena, legatua edo horien kuota bat eta hori kalkulatzen da, fideikomisogilearen oinordetza ireki tzean jaraunspena osatzen duten ondasun eta eskubideen arabera (236. art.). Fiduziarioak edo horren jaraunsleek eskualdatu behar dute jaraunspenaren edota legatuaren edukitza. Eskualdaketa hori hogeita hamar eguneko epean gauzatu behar dute eta, epe hori


zenbatzen hasten da, fiduziarioak notario zein epailearen agindeia jasotzen duen egunaren biharamunean (237.1. art.). Fideikomisodunak inbentario onuraren arabera onar dezake jaraunspena; hala ez badu egiten, fideikomisoa eskuratzen duen unetik erantzukizuna du ondokoen gainean: jaraunspenaren zor eta zamen gainean, horiek ez badi ra ordaindu jaraunspeneko ondasunekin; fiduziarioak berak fideikomisoaren pentzutan legez hartutako zorren gainean; eta 240. artikuluak ezarritako zo rren gain, horiek ezartzen direla fiduziarioaren edo horren jaraunsleen mese detan (ikus 240. artikulua). Azken horien esparruan, fiduziarioari edo horren jaraunsleei dagokie KatOKren 237.2 eta 238. art.ek aipaturiko atxikitze es kubidea. Fideikomisopeko jaraunspen edo legatuari kalteak nahiz maula egiteko, fiduziarioak besterentze edo karga egintzak gauzatu baditu, 241. art.ak dioe nez, fideikomisodunak egintza horiek aurkara ditzake. Baldintzapeko ordez penari dagokionean, fideikomisodunak erreibindikatu ahal ditu fiduziarioak bidegabe besterendu edo kargatu dituen ondasunak, 225. art.ak eta Hipoteka Legeak xedatutakoari kalterik egin gabe; edozein modutan ere, ezin errekla ma dezake aurretiaz sorturiko fruiturik (ikus KatOKren 242. art. ere).

b) Hondakinaren gaineko fideikomisoa KatOKren 243. art.ak deskribatzen du fideikomiso hori. Artikulu horren arabera, testamentugileak epemugapeko edo baldintzapeko fiduziarioari ahal mena ematen dio, fideikomisopeko jaraunspena nahiz legatua xeda dezan. Testamentugileak berariaz zein isilbidez eratxiki dezake ahalmen hori; lehe


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA nengo kasuan, hondakinaren gaineko fideikomisoa beren beregi eratzen du; bigarrenean, testamentugileak fiduziarioari agintzen dio fideikomisodunari emateko fiduziarioak berak xedatu ez dituen ondasunak. Hondakinaren gaine ko fideikomisoa eratzen da ere, testamentugileak fideikomisozko ordezpena antolatzen duenean ondasun jakin batzuen gainean; ondasun horiek dira, hain zuzen, fideikomisoa eskualdatzeko unera arte jaraunsleak edo legatuhartzai leak xedatu ez dituzten ondasunak. Hondakinaren gaineko fideikomisoan, bi mota bereizten dira: hondakina ren gaineko fideikomisoa de eo quod supererit eta si aliquid supererit (ikus KatOKren 244 eta 247. art.ak). Bigarren horrek fiduziarioari ematen dio lehe nengoak baino xedatze eskubide zabalagoa, fideikomisopeko ondasunen gain. Hondakinaren gaineko fideikomiso mota hori eratu dela antzemateko, testa mentugilearen borondatea ezbairik gabekoa izan behar da (247. art. i.f.). Hondakinaren gaineko fideikomisozko ordezpenean, fiduziarioak duen xedatze ahalmena fideikomisozko ordezpenean duena baino handiagoa da. Horretara, hondakinaren gaineko fiduziarioak ditu fiduziario orori dagozkion ahalmenak. Gainera, testamentugileak fiduziarioari ondasunak saltzeko ahal mena bakarrik eman badio ere, fiduziarioak beste egintza hauek gauza ditza ke: i) fideikomisopeko ondasunak kargarik gabeko ondasun gisa besterendu, kargatu edo beste modu batean xeda ditzake, inter vivos eta kostu bidez; ii) ondasun horiek transforma edo kontsumi ditzake, berak eta beraren familiak dituzten beharrizanak asetzeko eta ez du zertan ondasunok birjarri. Zernahi gisaz, xedatze ahalmen horiek KatOKren 245. artikuluak emandako erregelen menpe daude; oinarrian, xedatze egintzak gauzatzeko, testamentugileak agin dutakoa bete behar da (ikus 246. art.; horren arabera, hondakinaren gaineko fiduziarioak dohaintzak eta eskuzabaltasun


egintzak gauza ditzake inter vi vos, fideikomisogileak horretarako baimena ematen badio), eta xedatze egin tza horiek onustez gauzatu behar dira, hain zuzen ere, fideikomisoari maula egiteko asmorik gabe (245. art.). Hondakinaren gaineko fideikomisozko ordezpenak berarekin dakar isilbi dezko ordezpen arrunta. Edozein modutan ere, ordezko arruntak hondaki naren gaineko fiduziarioari dagozkion ahalmenak eskuratzen ditu, ordezpen arrunta berariaz eratzen denean bakarrik — testamentugileak horren kontra koa xedatu ezik—; ez, ordea, isilbidez eratzen denean (248. art.). KatOKren 243.etik 248.era art.ek arautzen ez dituzten kontuetan, honda kinaren gaineko fideikomisozko ordezpenari aplikatu behar zaizkio fideiko misozko ordezpenei buruzko arau orokorrak, beti ere, hondakinaren gaineko fideikomisoaren izaerak eta motak hori ahalbideratzen dutenean (248. arti kulua i.f.).

c) Fideikomisoak azkentzea KatOKren 249. art. dela bide, fideikomisoa kasu hauetan azkentzen da: i) fideikomisorako eskubidea duen fideikomisodunik ez denean, ezta ordezpen arruntaren bidetik ere; eta ii) baldintzapeko fideikomisozko ordezpenetan, baldintza betetzen denean. Baldintza gisa jarri bada fiduziarioak testamentu rik ez egilestea, hori eraginik gabe geratzen da jaraunsleak edo legatuhar tzaileak testamentu irekia egilesten dutenean notarioaren aurrean; hala ere, testamentugileak horren kontrakoa xeda dezake; iii) legeak fideikomisorako deien kopuruaren gain ezarritako muga hori gainditzen denean; iv) lege ma


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA nuek erakarritako kariak betetzen direnean.

d) Hondakinaren gaineko aurrearretazko fideikomisoa Fideikomiso hori ez da fideikomisozko ordezpen mota bat; izan ere, hon dakinaren gaineko aurrearretazko fideikomisoan, ez da ordo succesivusik agertzen, izendatuak mugarik gabe xeda baititzake jaraunspeneko ondasunak (PUIG FERRIOL eta ROCA TRĂ?AS). KatOKren 250. artikuluak xedatutakoaren arabera, hondakinaren gainean aurrearretazko fideikomisoa eratzen dela ulertzen da, testamentugilearen ja raunsle edo legatuhartzaileren bat jaraunslerik gabe hiltzen denerako, tes tamentugileak pertsona bati edota batzuei deitzen dienean, lehendabizikoek testamentugilearen eskutik hartutako ondasunetatik gelditzen dena eskura de zaten. Testamentugileak, lehenik eta behin, bere jaraunsleei ondasun batzuk uzten dizkie eta, jaraunsle horiek hiltzen badira ondasun horiek xedatu gabe (inter vivos egintzaren, dohaintzaren, jaraunsle izendapenaren edo legatu na hiz beste eskuzabaltasunen bidez), ondasunok eskualdatzen zaizkie testamen tugileak izendaturiko beste pertsona horiei. KatOKren 243.3. art.ak dioenez, hondakinaren gaineko fideikomiso adie razmoldea erabili arren, ez da halako fideikomisorik eratzen, ondoko kasuan: jaraunsleari edo legatuhartzaileari berariaz eman zaienean jaraunspenaren edo legatuaren ondasunak modu askean eta inter vivos nahiz mortis causa xe datzeko ahalmena. Horrelakoetan, ez da hondakinaren gaineko fideikomisorik eratzen, nahiz eta, jaraunsle hori hiltzen denerako, ordezko bat edota gehiago izendatu. Kasu horretan, ulertzen da hondakinaren gainean eratu dela aurrea


rretazko ordezpena. Horrenbestez, hondakinaren gaineko aurrearretazko ordezpenetan, bal dintzapeko deia egiten da. Dei horren helburua da, izan ere, ab intestato oi nordetzaren irekiera eragoztea, harako ordezpenaren objektu diren jaraunspen edo legatuko ondasunen gainean. Horrexegatik, hondakinaren gaineko aurre arretazko jaraunsleei kasu honetan bakarrik egiten zaie delazioa: ordeztua tes tamenturik egin gabe hiltzen denean edo, orokorrean, ordeztuaren ondarearen gainean (eta, beraz, izendatzailearen eskutik jasotako ondasunen gainean), ab intestato oinordetza irekitzen denean. Hori guztia hala da, testamentugileak horren aurkakoa xedatu ezean. Jaraunsleak edo legatuhartzaileak ondasun batzuk ez baditu mortis causa nahiz inter vivos xedatzen, hondakinaren gaineko aurrearretazko ordezkoek ondasunok eskuratzen dituzte, testamentugileak horren kontrakoa xedatu ez badu (251. art.); ordezko horiek testamentugilearen oinordeko dira, hondaki naren gaineko aurrearretazko ordezpen mota edozein izanda ere. Haatik, hon dakinaren gaineko aurrearretazko ordezkoek ez dituzte eskuratzen KatOKren 246. art.ko azken lerroaldeak aipaturiko ondasunak. Amaitzeko, hondakinaren gaineko aurrearretazko ordezpenak bere barru an hartzen du isilbidezko ordezpen arrunta, testamentugileak horren kontra koa xedatu ezik. Hondakinaren gaineko aurrearretazko ordezpena azkentzen da hurrengo kasuetan: ordezkoek ordezpenari uko egiten diotenean; ordezko guztiak oi nordeko izateko ezduinak direnean; edo ordezko guztiak hiltzen direnean, ja raunsle edo legatuhartzaile ordeztua baino lehen.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA 82. Nafarroa eta Balearrak A) Ordezpenak Nafarroako Zuzenbide zibilean: printzipio orokorrak NFBren II. liburuko VII. tituluak ematen du ordezpenei buruzko arau keta. Arauketa hori lau kapitulutan banatzen da eta horietara hemeretzi lege biltzen dira (220.etik 239.era arteko legeak, alegia). Kapitulu horietarik lehenengoak (220.etik 222.era arteko legeek), sarrera gisa eta beharbada modu orokorregian, ordezpenei buruzko arauketaren oina rrizko printzipio hau ezartzen du: inter vivos zein mortis causa gauzaturiko eskuzabaltasun egintzen esparruan, xedatzaile orok erabateko askatasuna du, bere ondasun guztien ala batzuen gainean ordezpenak antolatzeko. Arauketa horretan ezartzen denez, askatasun horren egikaritzak ondore orokor bat sortzen du; hitz gutxitara laburtuz, testamentugileak bere oinorde tza antolatzean, ordezpen mekanismorik ezarri badu, ordezkapen eta gehia gotze eskubideak eraginik gabe gertatzen dira. Ordezpenak direla bide, kalteak eragiten bazaizkie aurreko ezkontza ba tean izandako semealaben eskubideei, ordezpen horiek eragingabeak dira. Kalte horiek eragin diren ala ez erabakitzeko, kontutan izan behar da 272. legeak xedaturikoa. Manu horrek ezartzen du aurreko ezkontza batean izan dako semealabek zein zenbateko jaso behar duten euren gurasoen eskutik; zenbateko hori, gutxienez, ondokoa izan behar da: guraso batek geroko ez kontza batean semealabak izan dituenean, semealaba horietatik onura gehi en lortu duenak eskuraturiko zenbateko bera.


Gainerako kapituluetan, ordezpenei buruzko arauketa ematen da: ordez pen arrunta (223. legea), fideikomisozkoa (224.etik 238.era arteko legeak) eta hondakinaren gaineko ordezpena (239. legea).

a) Ordezpen arrunta Nafarroako Foru Berriak ordezpen hori arautzeko modua ikusita, ordez pen horren bitartez, xedatzaileak bere ondasun guztiak ala batzuk xeda ditza ke post mortem, ab intestato oinordetza irekitzea eragozteko. Kasu batzuetan, gerta daiteke xedatzaileak egindako deia eragingabe bihurtzea eta, ordezpen arruntarekin, xedatzaileak eragozten du halakoetan bere oinordetza (edo, ze hatzago adierazteko, dei eragingabearen objektu diren eskubideak) legearen arabera antola dadin. Ulerbidez, xedatzaileak egindako deia eragingabe bila katzen da, besteak beste, deitua xedatzailea baino lehen hiltzen delako, deitu ak ezin duelako dei hori onartu (epaileak emandako adierazpenaren bitartez absentetzat jo delako, ezgaia delako edo oinordetza debekupean zein baldin tzapean dagoelako) edota deia arbuiatzen duelako. Deia eragingabe bilakatzen duten inguruabarrak gertatzen direnerako, xe datzaileak beste pertsona batzuei egin diezaieke beraren oinordetzarako deia. Dei hori egiteko, modu desberdinak dira: pertsona bati bakarrik egin ahal zaio (pertsona bat beste batzuen ordez); pertsona batzuei aldi berean (pertsona ba tzuk beste baten lekuan); edo pertsona batzuei ondoz ondo (lehenengo deia eragingabe denean, beste bati deitzen zaio eta dei hori ere eragingabe bada, beste bati; horrelakoetan, xedatzaileak zenbat dei agindu, eta beste horrenbes te ordezpen gauzatzen dira).


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Arau horren bidetik ere, eskuzabaltasunaren xedatzaileak ezar dezake: a) Lehenengo lekuan deituriko pertsonaren ordezko gisa pertsona bat bai no gehiago izendatzea. b) Deia pertsona batzuei egin arren, pertsona batek bakarrik horiek guz tiak ordeztea (ondorenez, gehiagotze eskubidea bazter uzten da; lehenengo lekuan egindako deietatik bat edo batzuk eragingabe bihurtzen badira, ordez koari deitzen zaio, titularrik gabe geratu diren kuota edo kuoten gainean). c) Jaraunspenera deituak elkarren ordezko izatea. Hori gertatzen da, bo kazioa solidarioa izan ez eta gehiagotze eskubidea sortzen ez denean; bestela ko kasuetan, gehiagotze eskubidearen ondoreak alferreko bihurtzen du araua (edonola ere, 233. legearen azken lerroaldeak gehiagotze ondorea arautzen du, testamentugileak baterako deia egin eta batera deituriko pertsonen artean ordezpena ezartzen duenerako). Esangura horretan, deiak jaraunspenaren zati desberdinen gainean egin eta zati horietara deituak elkarren ordezko izen da daitezke. Zati horietarik bat titularrik gabe geratzen bada, ordezko horiek guztiak zati horren gainean dira oinordeko. Horren inguruan gerta daiteke, batetik, xedatzaileak berak agintzea ordezko horiek guztiek zati hori hainbana egitea (beraz, modu uniformean); edo, bestetik, xedatzaileak ezer ez arautzea titularrik gabeko zati horren gainean gauzatu behar den oinordetzari buruz. Kasu horretarako, Foruak dioenez, titularrik gabeko zatiaren gainean ordez koak oinordeko dira, lehenengo lekuan daudenei deia nola egin eta proportzio berean (jaraunsle gisa dagozkien zatiak zeintzuk izan, eta horren araberakoak dira ordezko gisa dagozkienak).


b) Fideikomisozko ordezpena a’) Kontzeptua, muga eta fideikomisodunen eskuraketa. Motak. Presuntzioak eta interpretazio arauak Nafarroako legegileak molde zabalagoan arautzen du ordezpen hori, eta horren gainean ematen duen eraentza juridikoa zehatzmehatza da. Horrelako ordezpena erabiliz, xedatzaileak (fideikomisogileak) lehenengo lekuan deitua ri (fiduziarioari) agintzen dio azken horrek eskuraturiko ondasunak fideiko misodunari eskualda diezazkion; izan ere, fideikomisodunak bat edo gehiago izan daitezke eta eskualdaketa hori gauzatu behar da ordezpena eratzeko klausulan ezarritako denbora eta moduan. Kontrara, xedatzaileak fiduziarioa ren ordezko bat bakarrik izendatu badu eta fiduziario horrek ez baditu onda sunak eskuratzen, ordezpen hori arrunt bilakatzen da. Ordezko arrunt da, beraz, fideikomisodun izango litzatekeen hori (fiduziarioaren eskutik ondasu nak jaso beharko lituzkeen hori, alegia). Fiduziarioak (agerikoa denez) eta fideikomisodunak (horiei egindako deiak ondoz ondokoak badira ere) fideiko misogile/xedatzailearen jaraunsle dira; ondorenez, deiaren objektu diren on dasunak fideikomisogilearen beraren eskutik eskuratzen dituztela ulertzen da (horrekin, argi geratzen da fideikomisodunek noren eskutik eskuratzen dituz ten eskuzabaltasunaren objektu diren ondasunak). Deia egiteko moduaren inguruan, Nafarroako legegileak aukera desberdi nak arautu ditu: aurrenik, fideikomisogileak fiduziario batzuei egin diezaieke deia lehenengo lekuan; kasu horretan, xedatzaileak fiduziario horiek elkarren fideikomisodun izenda ditzake, berak zehazturiko kuotaren gainean eta, xeda tzaileak ez badu ezer agintzen, fideikomisodun dira fiduziario


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA diren propor tzio berean. Bigarrenik, xedatzaileak dei egin diezaioke fiduziarioaren ordezko arrunt bati; hori horrela izanik ere, ordezpen hori arrunta da, hots, ez da fideikomi sozko ordezpen bilakatzen. Ordezpen arrunta gertatu eta ordezkoak ondasu nak eskuratuz gero, orduan ordezko hori fideikomisozko kargapean geratzen da, berak ordezten duen fiduziarioaren egoera berean. Xedatzaileak ordezpena antolatzeko duen askatasuna gorabehera, Foruak autonomia esparru hori murrizten du, kasuankasuan ondoko mugak ezarriz: 1. Lehenengo fiduziarioak ondasunak eskuratzen dituen unean, bizirik dauden pertsonen mesedetan eraturiko ordezpenak. Kasu horretan, ez da mu gatzen fideikomisodunei egindako dei kopurua. Zernahi gisaz, hurrengo bete kizuna izan behar da: lehenengo fiduziarioak ondasunak eskuratzen dituen unean, fideikomisora deituriko guztiak bizirik egon behar dira edo, behintzat, ernaldurik. 2. Lehenengo fiduziarioak ondasunak eskuratzen dituen unean, izaterik ez duten pertsonen mesedetan eraturiko ordezpenak. Halakoetan, xedatzaileak lau dei egin diezazkieke, gehienez jota, ondoz ondoko fideikomisodunei. Kon tu horri buruzko interpretazioaren inguruan, zalantzak sortzen dira, batik bat, deiak zenbatzeko orduan: lau dei horien barruan sartu behar ote da lehenengo fiduziario eskuratzaileari egindakoa ala ez? Eragingarriak izan diren deiak bakarrik zenbatu behar dira ala xedatzaileak egin dituen dei guztiak? Aurre neko autuari oldartuz, badirudi xedatzaileak fiduziarioaren lau ordezko izen da ditzakeela; beraz, lehenengo fiduziario eskuratzaileari egindako deia ez da sartu behar lau dei horietan. Are zailagoa da bigarren galdera horri erantzuna ematea.


Araua hitzez hitz interpretatuz gero, uler daiteke deia eragingarria izateak ez duela zeriku sirik legeak ezarritako muga horrekin. Aitzitik, aintzakotzat hartzen badira, batetik, ordezpenak antolatzeko askatasun printzipioa (220. legea), bestetik, voluntas testantis suprema lex testamenti printzipioa (aurreko beste hori era kartzen duena) eta, hurrenik, fideikomisozko ordezpenetan, xedatzailearen autonomiari ezarritako muga (ondasunak zirkulazio eta merkataritzatik kanpo betiko geratzea saihesteko, ikus 76. zk.), orduan bestelako ondorioa atera dai teke: legeak xedatze borondateari ezarritako muga hori neurtu behar da, or dezpenera ondoz ondo egindako deien eragingarritasunaren arabera. Horrega tik, ordezpenera egindako lau dei eragingarri direnean, muga hori gaindituz egin diren gainerako xedapenak ez dira kontutan hartzen. Bestela esanda, le ge muga hori gainditzen duen fideikomisozko ordezpena osoosorik deuseza dela ulertu beharrean, ez dira kontutan hartzen muga hori gaindituz egin di ren deiak. NFBren arabera, fideikomisozko ordezpen dira, aurreko batek ondorengo bati utzitako ondasunen gainean eraturiko ordezpenak ere; ordezpen horiek ezar daitezke, nola ondorengoa pubertarora heldu aurretik hiltzen denean, ha la ondorengo horrek ezin duenean baliozko testamenturik egiletsi, zorotasu naren zioz ezgaitua izan delako. Taxu bertsuan, xedatzailearen borondatea interpretatzeko, Foruak pre suntziozko araua ematen du. Presuntzio hori fideikomisoaren aurkakoa da, erakunde hori ez baita begi onez ikusi. Horri helduz, zalantzazkoa bada xe datzaileak fideikomisoa ezarri, gomendioa eman ala erregu hutsa egin nahi izan duen, legeak azken bi horien aldeko presuntzioa ezartzen du. Bestalde, ezbaikoa bada xedatzaileak eratutako


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ordezpena fideikomisozkoa ala arrunta den, ulertu behar da ordezpen arrunta eratu duela. Xedatzailearen borondatea interpretatzeko arau horien artean ere, Foruak interpretatzaileari agindu zehatzak ematen dizkio; kasurako, fideikomisozko ordezpenaren eragingarritasuna baldintzapean badago (lehenengo lekuan dei tuak «semealabarik ez izatea» edo horren semealabek «testamentu egiteko adina ez izatea»), interpretatzaileak baldintza hori bete den ala ez aztertu be har du fiduziarioa hiltzen den unean, salbu eta xedapenaren hitzezhitzezko tasunetik bestelakorik ondorioztatzen denean argi eta garbi. Geroenean, eta xedatzailearen borondatea interpretatzeko arau horien es parruan, eskuzabaltasun egintzaren baldintza gisa ezar daiteke eskuratzaileak semealabarik izatea; halakoetan, Foruak dioenez, semealabak izatea eskuza baltasunaren baldintza hutsa da, xedatzaileak horren kontrakoa ezartzen due nean izan ezik. Beste hitz batzuekin esateko, fiduziarioak semealabarik izan arren, ulertzen da horiek ez direla xedapenaren barruan sartzen edo eurei ez zaiela jaraunspenerako deirik egin, nahiz eta horren aldeko susmo edota uste rik agertu.

b’) Fideikomisodunek dituzten bermeak Legegileak fideikomisodunei modu eskuemailean eratxikitako eskubidea ri esker, fideikomisodunek fiduziarioari edozein unetan eska diezaiokete be rak eskuraturiko ondasunen inbentarioa egin eta ondasun horien itzulketa zi urtatzeko behar besteko bermea eman dezan. Modu eskuemailean ere, 231. legeak arautzen du nola


gauza daitekeen berme hori (hala ere, nire ustetan, kontu hori ez du zehatzmehatz arautzen). Bide desberdinak dira, berme hori gauzatzeko: ondasun higiezinak Jabetza Erregistroan inskribatu, inskripzio horretan fideikomisoa agertaraziz; balore tituluak banku establezimenduetan gordailatu (titulu horien truk luzaturiko gordekinean, adierazi behar da titulu horiek fideikomisoaren objektua dire la); eta, fideikomisopeko ondasunek bestelako izaera dutenean, epaileak behar bestekotzat jotzen duen kauzioa eman. Edozelan ere, eta berme horien izaera eskuemailea aintzat hartuta, xeda tzaileak bere erara antola dezake berme hori. Horren arabera, xedatzaileak fi deikomisodunari edota fideikomisodunei eskubide horiek ken diezazkieke; xedatzaileak berak berme horien edukia zehaztu dezake; edo, azkenik, xeda tzaileak bestelako berme batzuk eratzeko beharra ezar dezake, fideikomisodu nak fideikomisopeko ondasunak eskuratuko dituela bermatzeko.

c’) Fiduziarioaren egoera juridikoa Fiduziarioa, jaraunsle den heinean, jaraunspen ondasunen gaineko jabaria eskuratzen du, kausatzaileak eskualdatzen dizkion modu berean. Halaber, fi duziarioak jasotzen ditu berari egindako deiaren objektua osatzen duten beste titulartasun guztiak ere (hau da, fideikomisopeko ondarea). Horiek horrela, fi deikomisozko ordezpenak fiduziarioari ezartzen dion kargaren ondorioz, fidu ziarioak duen jabe egoera aldatzen da. Bereziki, fiduziarioak oinordetza bidez eskuratu dituen eskubideak xedatzeko ahalmena murriztuta geratzen da. Or dezpen horri berez dagokionez, fiduziarioak jaraunsle izaera hartzen duenean, horrekin batera eskuratzen du fideikomisopeko


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA ondasunak artatu eta horiek fideikomisodunari nahiz fideikomisodunei eskualdatzeko beharra. Arrazoi horiek guztiak direla medio, fiduziarioak jabe orori dagozkion es kubideak ditu; baina, aldi berean, betebeharrak hartzen ditu. Betebehar horien artean ditugu, aurreaurrenik, fiduziarioak berak eskuratu izan dituen ondasu nak fideikomisodunari emateko betebeharra (232. legearen arabera, itzulketa betebeharra), bai eta ondasun horietan subrogatu izan diren beste ondasunak ematekoa ere. Horri eutsiz, eta subrogazio errealari buruzko printzipioaren arabera (235. legeak beren beregi ezartzen du printzipio hori, fiduziarioak fi deikomisopeko ondasunak kargarik gabeko ondasun gisa besterendu edo on dasun horiek ordezten dituen kasuetan), kasu desberdinak bereiz ditzakegu. Berbarako, fiduziarioari eman bazaio fideikomisoaren eskubideren bat xeda tzeko ahalmena eta, horrela egin badu, fiduziarioak fideikomisodunari eman behar dio, berak xedaturiko eskubidearen objektuaren ordez jarritako beste ondasuna (xedapen horren zioz, aurreko ondasuna bestelako ondasun ÂŤbihur tuÂť baita). Hari berean, fideikomisopeko ondasun batek ezbeharren bat izan badu eta aseguru kontratuaren bidez ezbehar hori estalirik badago, fiduziario ak fideikomisodunari ordaindu behar dio aseguru konpainiak berak edo kalte eragileak emandako kalteordaina. Labur emanda, fideikomisoaren ondasun batzuen ordez, dirua edo beste ondasun batzuk jartzen badira, azken horiek fideikomisopean geratzen dira, subrogazio bidez. Era berean, fideikomisopeko ondasunei erantsitako akzesio naturalak ere fideikomisodunari eman behar zaizkio, bai eta ondasun horietan egin diren hobekuntzak ere, ondasun horre tatik banandu ezin badira. Bestetik, Foru Berriak arautzen du fiduziarioak duen edukitza egoeraren likidazioa. Arauketa horren aginduz,


fiduziarioak fideikomisodunari ondasu nak eskualdatu behar dizkion unean, fiduziarioari dagozkio gozamendunak dituen eskubide berberak, hau da, banatzeke dauden fruituen eta berak onda sunotan egindako gastuen gaineko eskubideak. Horrenbestez, fiduziarioak kalteordaina eska dezake, berak eskuratzen ez dituen fruituak ekoizteko or daindu izan diren gastuen arabera (415. legea). Fideikomisoaren ondasunen bat mendia bada, fiduziarioari dagokio mendi horretako zuhaitzak mozteko onura. Onura hori neurtzeko, kontutan izan behar dira, bai fiduziario egoerak iraun duen epea, bai zuhaitzak hazteko epea ere (417.3. legea). Foruak arau gutxi ematen dituenez gero, sorospidez Kode Zibila aplikatzen da, batik bat, 417 eta 490. artikuluak, eta 451.etik 457.era arteko artikuluak, horiek aplika garriak diren neurrian. Fideikomisozko ordezpena dela bide, fiduziarioari a priori ezartzen zaio fideikomisopeko ondasunak xedatzeko debekua. Dena den, Nafarroako legegi leak agindu duenez, arau horretan ezarritako hipotesi jakinetan (hipotesi ho riek arauetan doidoi aipatuak dira, salbu eta fideikomisogileak fiduziarioari ahalmen zabalagoa ematen dionean xedatze egintzak gauza ditzan), orduan fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak besteren eta karga ditzake. Azter di tzagun, bada, hipotesi horiek: 1. Ondasunak edozein kasutan xedatu ahal direnean. Fiduziarioak onda sunok besteren eta karga ditzake, fideikomisogileak horretarako ahalmena eman dionean eta ahalmen hori eman dion neurrian. Hipotesi horri aplikatzen zaio subrogazio errealari buruzko printzipioa, Foruak hala arautzen baitu be rariaz. Ondorenez, besterendutako ondasunen lekuan subrogatzen dira fidu ziarioak eskuraturiko ondasunak.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA 2. Fiduziarioak fideikomisodun guztien aho bateko adostasuna duenean. Fideikomisogileak ez badio fiduziarioari ahalmenik eman fideikomisopeko ondasunak xedatzeko eta fideikomisogileak berak ez badu debekatu fiduzia rioari ahalmen hori ematea, fiduziarioak berak fideikomisodunei baimena eska diezaieke, ondasunak xedatu edota kargatu ahal izateko. Fiduziarioak es kabide arrazoitua luzatu behar die hori egiteko unean bizirik dauden fideiko misodun guztiei. Baimen hori salbuespenez ematen da; edo, bestelako hitzez esanik, baimen hori ez da ematen fideikomisopeko ondasunen gainean orota riko xedatze edo karga egintzak gauzatzeko, ezpada egintza zehatz bat bete tzeko. Edozein modutan ere, fideikomisodunen interesa jokoan denez gero, fideikomisodunei eurei dagokie baimen hori ematea ala ez; baimena ematea erabakitzen badute, fideikomisodun guztiek aho bateko adostasuna eman be har dute. Hori horrela dela, arauak berak erregela hori malgutzen du. Ulerbidez, fiduziarioak fideikomisodunei fideikomisopeko ondasunak xedatu edo karga tzeko baimena eskatu arren, gerta daiteke fideikomisodunek harako baimenik ez ematea. Horrelakoetan, fiduziarioak beharrizanean edo begibistako onuran oinarrituriko arrazoirik izanez gero, baimen hori epaileari eska diezaioke. Es kaera hori egiteko, borondate jurisdikzioko espedientea hasi behar da eta, era berean, espediente horri buruzko ebazpenean epaileak baimena eman behar du, fideikomisopeko eskubide bat edo batzuk xedatu nahiz kargatzeko. Bide beretik joanez, ez bada ziurra fideikomisodunen bat izango den, hori biharetzi jaioko bada edo pertsona hori zehazturik gabe badago (hipotesi ho rretara biltzen dira concepturus zein nasciturusak, absenteak eta baldintzape


ko eragingarritasuna duten dei guztiak), borondatezko espediente hori berori hasi behar da, epailearen baimena lortzeko. Kasu horietan guztietan, epaileak baimena ematen badu xedatze edo kar ga egintzak gauzatzeko, epaileak ere neurri egokiak hartu behar ditu subroga zioa bermaturik gera dadin. Egintza zehatzei dagokienez, Nafarroako legegileak uste du fiduziarioak inolako baimenik gabe jardun dezakeela, haren ustez egintzok baitaude fidu ziarioari jaraunsle gisa dagokion ahalmen esparruan. Bistan denez, halako egintzen bidez ez dira xedatzen fideikomisopeko objektuak. Hori guztia kon tutan izanik, fiduziarioaren egoera juridikoa honetara deskriba daiteke modu positiboan: 1. Fiduziarioak eska eta egin ditzake, jaraunspenaren banaketa, gauza er kidearen zatiketa, eta horren mugaketa eta zedarriketa. Horretara, fiduziario ak zatiketa judizioak eragin ditzake; judizio horietan, jaraunspena zatitzen da eta, lan honetako leku egokian adierazten denez, judizio horietan gauzatzen da jaraunslekideari dagokion eskubidea. Horrenbestez, fiduziarioari legebi deztaketa ematen zaio, banaketa, zatiketa eta mugaketa egintza hutsak gauza tzeko. Horrelako izaera ez duten egintzak fiduziarioaren ahalmen esparrutik kanpo geratzen dira, nahiz eta egintza horiek beste haiek eskatu eta egiteko izan. Horrenbestez, esparru horretatik kanpoko egintzak gauzatzeko, fiduzia rioak fideikomisodun guztien edo epailearen baimena lortu behar du, aurrean adierazi dugun prozeduraren bitartez. 2. Kreditu hipotekarioak zein pignoratizioak kobra eta horiek kita ditza ke, bai eta atzerasaltzeko itunarekin erositako ondasunak atzerasaldu ere.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA 3. Fideikomisogileak bere gain hartu badu besterentze jakinak egiteko be harra, besterentze horiek egin behar ditu fiduziarioak. Kasu horretan, fidu ziarioa da, izatez, kausatzaileak bereganaturiko eginbeharren oinordeko eta titulu horretatik datorkio fiduziarioari legebideztaketa. 4. Jabetzari datxezkion eginbeharrak betetzeko, orotariko egintzak gauza ditzake, nahiz eta eginbeharrok izan fiduziarioak ondasunak eskuratu baino lehenagokoak. 5. Ondasun kontsumikorrak eta erabileraren erabileraz narriatu edo gas tatzen diren gauzak ordez ditzake. Egintzok gauzatu behar dira, fideikomi soari inolako kalterik eragin gabe. Ondasun kontsumikorrak eta erabileraren erabileraz narriatu edo gastatzen diren ondasunen ordez dirua nahiz beste on dasun batzuk jartzen badira, horiek fideikomisopean geratu behar dira. Foru Berriaren aginduz, fideikomisogileak fiduziarioari ahalmena eman diezaioke, azken horrek fideikomisoduna hauta dezan, xedapenean bertan ai paturiko pertsonen artean. Aiurri bertsuan, fiduziarioak jaso dezake ondasu nak hainbanatzeko edo zati desberdinetan banatzeko ahalmena. Horrez gain, fideikomisogileak fiduziarioari baimena eman diezaioke, fideikomisodunei mugak ezartzeko. Areago, harako baimenik ez badu ere, fiduziarioak mugak ezar ditzake, horiekin onurak eragiten badira xedatzaileak aipaturiko beste fi deikomisodunentzat. Fiduziarioari eman bazaizkio fideikomisoduna zein fideikomisodunak hautatzeko eta ondasunak banatzeko ahalmenak, horiek egikari ditzake testa mentuan, oinordetza kontratuetan edo inter vivos egintzetan. Ahalmen hori


ek testamentuan egikaritzen baditu, fideikomisodunen arteko hautespena eta ondasunen banaketa ezeztakorrak dira, testamentua ere ezeztakorra delako (ezeztaezinak dira, ordea, fiduziarioaren azken testamentuan egikaritzen dire nean bakarrik). Ahalmenok oinordetza kontratuan edo inter vivos egintzetan egikaritzen baditu, aldiz, egikaritza horrek izaera ezeztaezina du. Edonola ere, fiduziarioak beste fideikomisodun bat izenda dezake, berak lehenengo le kuan izendatu izan duen fideikomisoduna fideikomisoa eskuratu aurretik hil edo ezgai bilakatzen denerako, nahiz fideikomisodun horrek fideikomisoari uko egiten dionerako. Fiduziarioak esparru jakin batzuetan jarduteko ahalmena eskuratzen due nez gero, ez ditu ahalmenok nahitaez egikaritu behar. Fiduziarioak ahalmen horiek egikaritzen ez baditu, Foru Berriak dioenez, xedatzaileak adierazitako pertsona guztiguztiak dira fideikomisodun, hainbana. Bestalde, gerta daiteke fideikomisogileak pertsona horiek zehatz ez ai patzea (hots, euren izenabizenak ez erabiltzea; esaterako, ÂŤfideikomisodun izango da, fiduziarioak nire loben artetik izendatzen duen horiÂť) eta, gisa be rean, fiduziarioak fideikomisodunik ez hautatzea, nahiz eta fideikomisogileak horretarako ahalmena eman; kasu horretan, fideikomisoduna hauta daiteke notario nabaritasunaktaren bidez edo ad perpetuam memoriam erako infor mazioaren bidez (JZLren 2002.etik 2010.era arteko art.etan arautzen dena). Horrez landa, fiduziarioari beste bi ahalmen eratxikitzen zaizkio eta ahal menok dira, hain zuzen, jaraunsle fiduziario izateagatik dagozkion xedatze ahalmenak. Epemugadun fideikomisozko ordezpenetan, fiduziarioak izaera horri uko egin diezaioke, epemuga heldu baino lehen eta, une horretan, fidei komisodunari egiten zaio delazioa, epemuga betetzeari itxaroteko beharrik izan gabe. Berebat, fiduziarioak gainontzeko bati laga


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA diezazkioke berari fi duziario gisa dagozkion eskubideak (baina, gainontzeko horrek ez du inondik inora eskuratzen jaraunsle izaerarik, hori ezin baita eskualdatu, semel heres semper heres printzipioaren arabera). Fideikomisopeko ondasunak edota es kubideak laga daitezke, fideikomisoaren beraren egiturak hala ahalbideratzen badu. Fideikomisoa epemugaduna edo baldintzapekoa denez gero, lagapen hartzaileak ondasun/eskubideak eskuratzen ditu baldintza bete edo epemuga heldu arte; une horretan, lagapenhartzaileak fideikomisodunari eman behar dio berak fiduziarioaren eskutik jaso izan duen hori (bide horretan, fideiko misodunak bere eskubideak laga baditu, lagapen hori muga berberen menpe dago; lagapenak ondoreak sortzen ditu, fideikomisoaren baldintza bete edo epemuga heltzen denetik).

d’) Fideikomisoa eraginik gabe gertatzea Fiduziarioak fiduziario izateari eusten dion bitartean (hau da, fideikomi soari ezarritako baldintza bete edo epemuga heldu baino lehen), fideikomiso duna edo fideikomisodunak hil edo horiek oinordeko izateko ezgai bilakatzen baldin badira, fiduziarioaren betebehar nagusia desagertarazten da; azken fi nean, fideikomisogileak antolatutako ordezpen mekanismoak eragina galtzen du, fideikomisozko ordezpena desagertuz. Ondore hori berori gertatzen da, fideikomisodunak edo fideikomisodunek deiari uko egiten diotenean nahiz fi deikomisopeko ondarea fiduziarioari lagatzen diotenean. Nafarroako legegi learen irudiz, kasu horietan fideikomisoa eraginik gabe gertatzen da, salbu eta xedatzaileak eskuzabaltasun egintzan kontrakoa adierazten duenean.


c) Hondakinaren gaineko ordezpena Foru Berriak ordezpen autonomo gisa arautzen du hondakinaren gaineko ordezpena. Foru horren arabera, hondakinaren gaineko ordezpenean, izenda tuak jaraunspeneko ondasunak xeda ditzake inter vivos egintzen bidez eta do hainik. Izendatuak xedapen egintzak gauza ditzake, xedatzaileak adierazitako unea heldu edo berak aipaturiko jazokuntza bete arte; une horretan, izendatu horrek xedatu ez dituen ondasunak kausatzaileak izendaturiko beste pertsona bati edo batzuei eskualdatzen zaizkie. Hala ere, kausatzaileak izendatuari bi dea eman diezaioke, ondasunak dohain bidez xeda ditzan; kasu horretan eta arauaren bidetik, antzeman daiteke izendatuari ahalmena eman zaiola, onda sunak inter vivos nahiz mortis causa xedatzeko.

B) Ordezpenak, Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan Balear Uharteetako Zuzenbide zibilean, ordezpenen antolaketa modu sis tematikoan arautzen da, II. tituluko III. kapituluaren barruan. Lehenengo sek ziora (14.etik 24.era arteko art.etara) biltzen dira ordezpen arruntari eta zurtz nahiz onbidezko ordezpenari buruzko arauak, bai eta banatze zein hautespen fideikomisoei buruzkoak ere. Bigarren sekzioak (25.etik 37.era arteko artiku luek), ostera, fideikomisozko ordezpena arautzen du. Manu horietatik gehie nak (guztiak, 25.etik 27.era artekoak, 35 eta 36. artikuluak izan ezik) berriro idatzi izan dira, Balearretako Parlamentuak emandako 8/1990 Legean, alegia, Balear Uharteetako Zuzenbide


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Zibilaren Konpilazioan.

a) Ordezpen arrunta, zurtz ordezpena eta onbidezko ordezpena Zurtz eta onbidezko ordezpen horiei buruz arau gutxi eman dira eta apur horiek BUZZKren 14. art.ko 3, 4 eta 5. lerroaldeetan daude sartuta (izan ere, artikulu horren idazkera berria dela bide, Konpilazioak lehenengo jasotzen du ordezpen horien inguruko arauren bat) eta, artikulu horretan, Erromako au rrekarietan ordezpenok izandako esangura errespetatzen da. Ordeztuak diren adingabeko ondorengoek eta adin nagusiko ezgaituek ez dute testamentua egi teko gaitasunik eta ordezpen horiekin saihestu nahi da pertsona horiek testa menturik egin gabe hil daitezen. Lerroalde horietatik lehenengoan xedatzen denez, zurtz eta onbidezko or dezpenetan, aurreko batek ahalmena du, dela bere testamentuaren bidez bere ondorengoaren jaraunspenaren jaraunsleak izendatzeko, dela beste edozein xedapen ezartzeko. Horrekin, ezin zaie seniparteei kalterik eragin, baina au rreko horrek erabaki dezake seniparteak diruz ordaintzea. Ordezpen horiek ezar daitezke kodiziloan ere (17.1. art.). Aurrekoa gorabehera, onbidezko ordezpena ondorerik gabe geratzen da, ondorengoak testamentu edo dohaintza unibertsala egilesten badu baliozko tasunez. Berebat, bi ordezpen horiek isilbidezko ordezpen arrunta dakarte, ordez penegilearen jaraunspenetik datozen ondasunen gainean. Aurreko batek baino gehiagok zurtz zein onbidezko ordezpenak antola di tzakete, ondorengo berari begira. Hala denean, ordezpen horiek eragina dute ondasun jakinen gainean, hau da, ordezpena ezarri duen aurrekoaren eskutik jaraunspen edo legatu bidez ordeztuak


jaso izan dituen ondasunen gain. Jaki na denez, ondasun horiek izan behar dira ondorengoa hildakoan. Ordezpenok eratzeari dagokion aldetik, arauak aurreko senideen autono mia esparrua mugatzen du. Gauzak horrela, adingabekoaren edo ezgaituaren jaraunspenaren gainean eraturiko ordezpenari begira, eragingarria da gradu hurbileko aurrekoak eratutako ordezpena bakarrik. Gradu berean diren aurre ko bik zein gehiagok ordezpen desberdinak eratu badituzte, eragingarria da aurreko horietatik azken lekuan hil denak eratutako ordezpena bakarrik.

b) Fideikomisozko ordezpena a’) Fideikomisorako deiak egiteko ahalmenari ezarritako mugak Balearretako legegileak ez du definiziorik eman fideikomisozko ordezpe naren gainean (eta, jardun ere, zuhur jardun du horretan). Legegile horrek zuzenean mugatzen du fideikomisogileak fideikomisorako deiak egiteko duen ahalmena. Hori egin aurretik, legegileak orokorrean adierazi izan du fideiko misozko ordezpenak ordezpen arrunta dakarrela beti. Mugen arazoari kon ponbidea emateko asmotan, fideikomisozko ordezpen desberdinak bereizten dira: batetik, familiaren barrukoak; bestetik, familiatik kanpo gauzatzen dire nak; eta, azkenik, testamentugilea hiltzeko unean bizirik dauden pertsonen mesedetan egindako ordezpenak. Familiaren barruko ordezpenetan, fideikomisogileak ondoz ondoko deia egin diezaieke baliozkotasunez bigarren belaunaldirainoko pertsonei; belau naldi bakoitzaren barruan, fideikomisogileak berak nahi beste fideikomiso duni egin diezaioke fideikomisorako deia. Hortaz, ordezpena


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA baliozkotasunez eratu den ala ez zehazteko, kontutan izan behar da pertsona deituak zein be launalditakoak diren. Bi belaunaldi horien barruan, testamentugileak berak nahi beste senideri fideikomisorako deia egin diezaioke; senide horiek ez di ra nahitaez bizirik egon behar testamentugilea hiltzen den unean eta, horrela, ez da murrizten testamentugilearen xedatze esparrua. Familiatik kanpo gauzatzen diren ordezpenetan, fideikomisogileak bi dei bakarrik egin ditzake. Antza denez, dei horiek egin behar zaizkie fiduziarioa ari eta fideikomisodun bati, bi dei bakarrik egin ahal direlako (interpretazio hori arauaren hitzezhitzezkotasunari lotuta dago eta badirudi murrizgarria dela, kontutan hartzen bada, batetik, aurreko kasuan eta gero aztertuko dugun kasuetan egin daitezkeen deien kopurua mugagabea dela eta, bestetik, fidei komisorako deien kopurua mugatua izateko bidezkoketa). Testamentugilea hiltzen den unean bizirik dauden pertsonen mesedetan ordezpenik eratu bada, ordezpen horretan fideikomisogileak berak nahi adina pertsonari egin diezaioke deia; hori dela eta, ez dago inolako mugarik dei ko puruaren gainean.

b’) Fideikomisodunaren jaraunsleek fideikomisoari eustea iure transmissionis Mugen arazoari irtenbidea ematen dioten erregela horiekin ere, fidei komisozko ordezpenetan sarri askotan sortzen diren kontu zehatz batzuk kon pontzen dira. Esate baterako, fideikomisorako deia baldintzapean egin eta fideikomisodun gisa deia jaso duen hori hiltzen bada baldintza bete baino lehen, ez da ius trasmissionisik sortzen pertsona horren jaraunsleen mesede tan. Bestela azaltzearren, fideikomisodun izendatua baldintza bete aurretik hilez gero, pertsona horrek ez die inolako eskubiderik


eskualdatzen bere ja raunsleei. Erregela horrekin, Balear Uharteetako legegileak fideikomisopeko ondarearen askatasuna defendatzen du; hala ere, eta testamentugilearen bo rondatea (lex suprema testamentis) errespetatzeko helburuarekin, legegile ho rrek onartzen du (beharbada, alferrik), testamentugileak fideikomiso barruan ordezpen arrunta antolatzeko aukera. Horrelakoetan, fideikomisodunari egin dako deia eragingabea izan denez gero, ordezko arrunta edo arruntak fideiko misodunaren egoera juridiko berberean jartzen dira.

c’) Fideikomisoaren baldintza: fiduziarioak semealabarik izatea Gainera, erregela horiekin ere aztergai dugun arloan agertzen den beste autu bati konponbidea ematen zaio. Autu hori sortzen da, hain zuzen, fideiko misoa gertatzeko baldintza denean fiduziarioak semealabarik izatea. Bestela esanik, fideikomisozko ordezpenaren eragingarritasuna baldintzapean jartzen da eta baldintza hori da fiduziarioak semealabak izatea (ondore horietarako, maila berean jartzen dira semealaba biologikoak eta adopziozkoak). Seme alaba horiek fideikomisoaren baldintza badira ere, horrek ez du esan nahi semealaba horiei jaraunspenera deitzen zaienik; horiei jaraunspenera deitu zaiela ulertzeko, deia beren beregi egin behar da. Konpilazioak erregela ho rren salbuespen bat onartzen du: fideikomisoaren baldintza diren semealaba horiei euren gurasoen ordezko izateko deia egiten zaiela ulertzen da, fidei komisozko ordezpena bitariko baldintzaren menpe jartzen denean: fiduziarioa semealabarik gabe hiltzea eta, azken horiek ere, semealabarik gabe hiltzea.


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA d’) Fiduziarioaren egoera juridikoa Fiduziarioak ondoko betebeharrak ditu: 1. Fideikomisodunari edo fideikomisodunei fideikomisopeko ondasunak eman behar dizkie, eguna heldu nahiz baldintza betetzen denean edo, fideiko misogileak fideikomisodunei egindako deiaren eragingarritasuna inguruabar jakinaren menpe jarri badu, inguruabar hori betetzen denean. 2. Fideikomisopeko jaraunspenaren gainean inbentarioa egin behar du. Hori egin baino hogeita hamar egun lehenago, fiduziarioak inbentariorako deialdia egin behar die fideikomisodunei, horiek ezagunak badira eta, ez ba dira ezagunak, Fiskaltzari. Baldintzapeko fideikomisoetan, ezagunak dira in bentarioa egiteko unean fideikomisodun izaera duten pertsonak, nahiz eta horien titulartasuna behin betikoa izan ez, baldintzapean izateagatik. Inbentario hori egin behar da, kausatzaileak bere azken ohiko bizilekua izan zuen tokian, epaile zein notarioaren aurrean eta fiduziarioak deia onartu zuenetik ehun eta laurogei egunetan. Epe hori urte betera luza daiteke, fidei komisopeko ondasunak udalerri desberdinetan direnean edo fiduziarioa Ba lear Uharteetatik kanpo bizi denean. Nolanahi den ere, epe horien barruan ez bada inbentariorik egiten, fiduziarioak atzerapen horretan erantzukizuna izan dezake; erantzukizun horretatik askatzeko, fiduziarioak berak froga dezake atzerapen hori gertatu dela berari egotzi ezin zaizkion zioak direla eta. Gauzak horrela, Konpilazioaren arabera, ondokoek ez dute horrelako be tebeharrik, ezta bermea emateko betebeharrik ere: fiduziarioek, testamentugi leak betebehar horietatik berariaz lekatu baditu eurok; eta


fideikomisogilearen semealabek eta ondorengoek, elkarren ordezko direnean. 3. Fideikomisopeko ondasunen itzulketa bermatu behar du. Fiduziarioak berme bat nahiz batzuk eman behar ditu, betebehar nagusia ziurtatzeko. Fi deikomisodunak edo fideikomisodunek zein epaileak berak baloratu behar du te fiduziarioak emandako bermeak behar bestekoak diren ondasunen itzulketa ziurtatzeko. Zuzenbideak onartzen dituen bermeetarik edozein eman daiteke eta, ondasun higiezinen esparruan, Balear Uharteetako legegilearen irudiz, nahikoa da Jabetza Erregistroan inskribatzea fiduziarioak ondasun horien gai nean duen titulartasuna. 4. Seniparteak, legatuak eta jaraunspenaren gainerako kargak ordaindu behar ditu, jaraunspenaren beraren kontura. 5. Fideikomisodunari eman behar dio jaraunspenaren edukitza. Eduki tza hori eman behar du, fideikomisodunak edo fideikomisodunek horretarako agindeia egin diotenetik hogeita hamar egunetan. Betebehar hori betetzen ez badu, ukandun huts bihurtzen da. Hala denean, fiduziarioaren semealabek betebehar hori hartzen dute euren gain eta, lehen adierazitako epe barruan fiduziarioaren semealabek ez badute betebehar hori betetzen, orduan horiek ere ukandun bilakatzen dira. Dena den, fideikomisopeko jaraunspena likida tzen ez den bitartean, fideikomisodunak edo fideikomisodunek ezin dute ja raunspenaren edukitza eskuratu. Bestalde, fiduziarioak eskubide hauek ditu: 1. Jaraunspenetik trebelianotar laurdena atera dezake, behin inbentarioa egin eta gero, lehen azaldu den moduan. Hala ere, testamentugileak beren be


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA regi debeka diezaioke laurden hori eskuratzea. Eskubide hori dela medio, fiduziarioak eskura dezake fideikomisopeko jaraunspen likidoaren laurdena; baina, laurden hori eskuratu baino lehen, ja raunspenaren eta seniparteen gastuak zein zorrak likidatu behar ditu. Fiduziarioak eskubide hori eskuratzen du, inbentarioa egin eta gero. In bentarioa eginda izanik, fiduziarioak eskubide hori eskuratzen du eta bere ja raunsleei eskualdatzen die. 2. Fideikomisopeko ondasunak eta horren subrogatuak nahiz akzesioak erabil eta luper ditzake. 3. Fideikomisopeko ondasunak kargarik gabeko ondasun gisa karga eta besteren ditzake honako kasuetan: a) Fideikomisodun guztiek aho bateko baimena ematen diotenean. b) Seniparte gisa dagokion kuota eta trebelianotar laurdena kobratzeko; kasu horretan, ezagunak diren fideikomisodunei besterentzea jakinarazi behar die, hori egin aurretik. c) Jaraunspenaren zorrak edo zamak ordaintzeko, legatuak diruz emateko eta fideikomisopeko ondasunen artapen edo errefakziorako egin behar izan di ren aparteko gastuak ordaintzeko. d) Testamentugileak berariaz debekatzen ez duen kasuetan, fiduziarioak epaileari baimena eska diezaioke, fideikomisopeko ondasunak besterendu edo kargatu eta horrekin lortutako balioa beste ondasun batzuetan inbertitzeko (alegia, besterendutako ondasunek baino errentagarritasun eta erabilgarrita sun gehiago dakarten ondasunetan). Baimen hori eskuratu ahal izateko, bo


rondatezko jurisdikzio espedientea tramitatu behar da; espediente horretara fideikomisodunak zitatu behar dira eta horiek ez badira ezagunak edo, ezagu nak izanik, zitatuak izan eta ez badira espedientean agertzen, Fiskaltzari egin behar zaio zitazioa. 4. Fiduziarioak fideikomisopeko ondasunak atxiki ditzake, fideikomiso dunek berari ordaindu beharreko zenbatekoak ematen ez dizkioten artean. Zenbateko horiek dira, bata, fideikomisopeko jaraunspenaren likidazioan be raren alde agertzen den saldoa eta, bestea, fiduziarioari edo fiduziarioei dago kien trebelianotar laurdena.

e’) Fiduziarioa hiltzean, fideikomisotik geratzen zaizkion ondasunen gaineko fideikomisozko ordezpena Fideikomisogilearen aginduz, fideikomisopean gera daitezke fiduziarioa hiltzean fideikomisotik gelditzen zaizkion ondasunak bakarrik. Halakoetan, beraz, fiduziarioak fideikomisoaren ondasunen hiru laurdenak besteren edo karga ditzake kostu bidez; baina, beste laurdena, fideikomisodunari itzuli be har dio, salbu eta testamentugileak betebehar horretatik lekatu duenean edo, landertasun zein aparteko beharrizan egoeran izateagatik, zati hori ere xedatu behar duenean. Fiduziarioak ondasunak xedatu izan baditu, ondasunon balioa egotzi behar zaio fiduziarioak senipartearen, trebelianotar laurdenaren zein beste eskubide baten ondorioz hartu behar duen zenbatekoari. Fideikomisozko ordezpen horietan, fiduziarioak inbentarioa egin behar du, fideikomisopeko jaraunspenaren gainean. Horretarako, aurrean aztertu di tugun arauak izan behar ditu kontutan; beraz, fiduziarioak inbentarioaren eraketarako deialdia egin behar die


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA fideikomisodunei, horiek ezagunak badira eta, fideikomisodunak ez badira ezagunak edo ez badira inbentarioan ager tzen, Fiskaltzari egin behar zaio zitazioa. Konpilazioaren arabera, fideikomisodunek eska dezakete eurentzat erre serbaturik dagoen laurdena zehaztua izan dadin, laurden horren itzulketa ber matzeko. Fideikomisodunek ez badute ahalmen hori erabiltzen, orduan ezin dute akziorik egikaritu, fiduziarioak gauzatu dituen xedatze egintzak aurka ratzeko.

f’) Banatze fideikomisoa eta hautespen fideikomisoa Konpilazioaren 21.etik 23.era arteko artikuluetan, fideikomisoaren mota berezi horiek aztertzen dira. Artikulu horietan, arau zehatzzehatzak ematen dira, halako fideikomisoak eratzen direnerako. Horretara: Banatze fideikomisoari buruz BUZZKren 21. art.ak agintzen duenez, ba naketa edo esleipena egitean ondasun batzuk ez badira aintzakotzat hartu, on dasun horiek eskuratu behar ditu gainerako ondasunak banatu edo esleitzean horiek eskuratu dituen senideak; senideok bat baino gehiago izanez gero, ho riek ondasunak eskuratzen dituzte hainbana. Ondasunen banatzailea testamentugilea baino lehen hiltzen bada, Konpi lazioak ondokoa arautzen du: hautespena edo banaketa senide batzuen artean egiteko izan bada, senide horien mesedetan eratzen da ordezpen arrunta. Banatzaileak ditu berari jaraunsle fiduziario gisa dagozkion eskubide eta betebehar guztiak. Alabaina, ezin du trebelianotar laurdena eskuratu, testa mentugileak horretarako baimena eman ez badio.


Hautespen fideikomisoan jaraunsle izendatu diren senideak eta banatze fi deikomisoan ondasunen esleipendun edo jasotzaile direnak testamentugilea ren jaraunsle dira.

BIBLIOGRAFIA a) Ordezpenei buruz, orokorrean: ALBALADEJO GARCÍA, M., Sustituciones he reditarias, Oviedo, 1956. b) Zurtz eta onbidezko ordezpenen inguruan: CÁRDENAS, «La sustitución pu pilar y la ejemplar: su ámbito de aplicación», RDP, 1951, 825. or. eta ondo rengoak; LÓPEZ LÓPEZ, J., «Notas acerca de la naturaleza jurídica de las sustituciones pupilar y ejemplar en el Código civil español», ADC, 1958, 3. or. eta ondorengoak; HERNÁNDEZ GIL, A., «La declaración judicial de in capacidad en la sustitución ejemplar», RDP, 1965, 371. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ GUNDÍN, «La sustitución ejemplar», RCDI, 1942, 145. or. eta ondorengoak. c) Fideikomisozko ordezpenari buruz: ALBALADEJO GARCÍA, M., «Destino de las acciones nuevas suscritas con las viejas fideicomitidas», RDP, 1982ko ekaina, 531. or. eta ondorengoak; «Comentario a los arts. 744–805», in Co mentarios al Código civil y Compilaciones forales, X. liburukia, 2. bolumena, Madril, 1984; «Duda sobre si el testador quiso un representante o un sustituto vulgar del instituido», AC, 1988, 1193. or. eta ondorengoak; ÁLVAREZ CA PEROCHIPI, «La sustitución fideicomisaria de residuo», RDP, 1975, 171. or. eta ondorengoak; CÁMARA ÁLVAREZ, M. DE LA, «Partición, división y enajenación de bienes sujetos a sustitución fideicomisaria», RDP, 1948, 639. or.; CLEMENTE DE DIEGO, F., Naturaleza jurídica de las disposiciones o cláusulas testamentarias de residuo, Madril, 1926; El fideicomiso de eo quod supererit, Madril, 1946; DÍAZ ALABART, S., El fideicomiso de residuo, Ma dril, 1981; «Sucesión y donación con reversión y sustitución fideicomisaria de residuo», CCJC, 7. zk., urtarrila–martxoa, 1985, 2301. or. eta ondorengo ak; GONZÁLEZ PALOMINO, «Diagnóstico y tratamiento del pseudo usufructo testamentario», AAMN, II, 1946, 454. or.; «Enajenación de bienes pseudousufructuados», AAMN, V. liburukia, 1950, 831. or. eta ondorengoak; IRURZUN, «El fideicomiso de residuo y la voluntad del testador», in AAMN, XVIII. liburukia, 1974, 831. or.; JORDANO BAREA, J., «Pseudousufructo testamentario y sustitución fideicomisaria», in ADC, 1957, 1173. or. eta on dorengoak; LASARTE ÁLVAREZ, C., «La fundamentación causal de las pro hibiciones testamentarias de disponer», La Ley, 1983–1, 1122. or. eta ondorengoak; LÓPEZ LÓPEZ, J., «La regulación del fideicomiso de residuo


TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA en el Código civil español», ADC, 1955, 742. or. eta ondorengoak; PUIG FERRIOL, L., El heredero fiduciario, Bartzelona, 1965; ROCA SASTRE, R. M.ª, El fideicomiso si sine liberis decesserit y el Código civil, Madril, 1956; El problema fideicomisario de los hijos puestos en condición, Bartzelona, 1968; VALLET DE GOYTISOLO, J. B., «La inclusión de la fideicomisaria como especie de sustitución», RDN, 1981–3, 319. or. eta ondorengoak; «Dic tamen: sustitución vulgar tácita a favor de nietos», RJC, 4. zk., 1984, 891. or. eta ondorengoak; «Notas para la interpretación de los arts. 783–1º y 785–1º C.C.», ADC, 1961, 139. or. eta ondorengoak. d) Ordezpenei buruz, autonomi erkidegoetako Zuzenbide zibiletan: CERDÁ GI MENO, J., «Comentario a la Compilación de Baleares» in Comentarios al Código civil y Compilaciones Forales, XXXI. liburukia, 2. bolumena, Ma dril, 1981; COLL CARRERAS eta MASSOT MIQUEL, «Comentarios a la Compilación Balear», in Comentarios al Código civil y Compilaciones Fo rales, XXXI. liburukia, 1. bolumena, Madril, 1980, XXXI. liburukia; O´CA LLAGHAN MUÑOZ, X., «Consentimiento de los fideicomisarios a los actos de disposición de los bienes fideicomitidos», in El Derecho civil catalán en la jurisprudencia, VII. liburukia, Bartzelona, 1970; PUIG FERRIOL, L., «La sustitución ejemplar en Cataluña», in Estudios Castán, III. liburukia, 405. or. eta ondorengoak; Comentaris a les reformes de dret civil de Catalunya, I. li burukia, Batzelona, 1987; «El problema de la distinción entre las sustitucio nes vulgar y fideicomisaria en el derecho catalán: criterios jurisprudenciales», in Homenaje a Juan Bergmans Vallet de Goytisolo, I. liburukia, Madril, 1988; «Algunes qüestions entorn a les diferències entre les substitucions vulgar y fi deïcomissària», in Simposi de dret civil català, XXV anys de la Compilació, Bartzelona, 1989; ROCA TRÍAS, E., «Comentario a la sentencia del Tribunal Supremo de 10 de octubre de 1989», CCJC, 21. zk.


Bederatzigarren gaia TESTAMENTUAREN EDUKIA (III). LEGATUAK Laburpena: §23. Legatua.— 83. Kontzeptua.— 84. Ezaugarriak.— 85. Legatu mota desberdinak.— 86. Interpretazio erregelak: A) Ex re certa izendapena; B) Modua.— 87. Legatuhartzaileak oinordetzan duen egoera.— §24. Le gatuhartzailea izendatzea.— 88. Izendapenaren forma.— 89. Izendapen motak.— §25. Legatuaren subjektuak eta objektua.— 90. Xedatzai lea.— 91. Kargapekoa: A) Jaraunslea; B) Legatuhartzailea; C) Herio tzaren ziozko dohaintzahartzailea.— 92. Legatuhartzailea: A) Izatea; B) Gaitasuna; C) Zehaztapena; D) Legatuhartzaileen pilaketa; E) Legatu hartzailea ordeztea; F) Gehiagotze eskubidea, legatuan.— 93. Legatuaren objektua.— §26. Legatua eskuratu eta ordaintzea. Legatuaren era gingabetasuna eta bermeak.— 94. Legatua eskuratzea; A) Legatuaren gaineko eskubidea eskuratzea; B) Legatua onartzea; C) Legatuari uko egi tea.— 95. Legatua ordaintzea: A) Legatua ordaintzeko espeziea; B) Fruituak, korrituak eta gastuak; C) Ebikzioa; D) Zamak.— 96. Legatuaren eragingabetasuna: A) Deuseztasuna; B) Azkentzea; C) Ezeztapena: a) Le gatuan emandako gauza transformatzea; b) Besterentzea; D) Legatuak urritzea: falzidiotar laurdena.— 97. Legatuhartzailearen bermeak.— §27. Legatu mota desberdinak.— 98. Testamentugilearen beraren gauzaren gaineko legatua: A) Erregela orokorrak; B) Objektu mota desberdinak: a) Eskubide errealaren gaineko legatua; b) Gozamen unibertsalaren gaineko legatua; c) Gozamen kolektiboa.— 99. Inoren gauzaren gaineko legatua: A) Gainontzekoaren beraren gauzaren gaineko legatua; B) Zati batez ba karrik testamentugilearena den gauzaren gaineko legatua; C) Kargape koaren beraren gauzaren gaineko legatua; D) Legatuhartzailearen beraren gauzaren gaineko legatua.— 100. Gauza generikoaren gaineko legatua.— 101. Hautabidezko legatuak.— 102. Kredituaren gaineko legatuak eta zorretatik askatzeko legatuak.— 103. Zor legatuak eta hartzekoduna rentzako legatuak.— 104. Aldizkako prestazioen gaineko legatuak: A) Mantenu legatua; B) Hezkuntza legatua; C) Aldizkako pentsioen lega tua.— 105. Zuzenbide tipotik kanpoko legatuak.— 106. Jaraunsleak le gatuen ordainketaren gainean duen erantzukizuna.

§23. LEGATUA


83. Kontzeptua Oinordetza xedapenak bi motatakoak izan daitezke: titulu unibertsal bi dezkoak, hain zuzen, jaraunsle izendapenak; eta banakako titulu bidezkoak, legatuak. Gaingiroki bada ere, legatu da, izan ere, banakako titulu bidez eta heriotzaren zioz egindako ondare eratxikipen oro; kategoria horretara bildu behar dira jaraunsle izendapenik ez dakarten eratxikipen guztiak. Legatu bi dez, pertsona bati eratxikitzen zaio kausatzailearen oinordeko izaera, izaera hori banakako titulu bidezkoa dela. Edozein modutara ere, horrek ez du esan nahi oinordeko izaera beti es kuratzen denik; hori gertatzen da legatu moduan emandakoa kausatzailearen eskutik zuzenzuzenean eskualdatzen zaionean onuradunari (legatum per vin dicationem) (KatOKren 253. art.). Aitzitik, kausatzaileak legatuhartzaileari kreditu eskubidea eratxiki diezaioke eta legatuhartzaileak hori kobratu behar du jaraunslearen eskutik (legatum per damnationem) (KatOKren 253. art.). Gerta daiteke ere, kausatzaileak, legatu gisa, legatuhartzailea askatzea ho rrek kausatzailearekin zuen zorretik. Horrexegatik, agerikoa denez, legatu hartzailea ezin da oinordekotzat jo beti. Kausatzaileak legatuhartzaileari betebehar izaeradun ondoreak dituen eskubidea eratxikitzen dion kasuan, ezin esan daiteke banakako bidezko oinordetza eragiten denik. Legatuhartzaileak testamentugilea hiltzen den unetik eskubidea du lega tuaren gainean (KZren 881 eta KatOKren 265. art.ak). Hori horrela bada ere, legatuhartzaileak ez du beti eskuratzen legatuan utzi zaion gauzaren jabetza; izan ere, jabetza hori eskuratzen du legatuaren objektua testamentugilearen beraren gauza zehatza denean (KZren 882.1 eta KatOKren 267.1. artikuluak). Ondorenez, erregela orokor gisa, legatuak banakako titulu


bidezko oinordetza badakar ere, esan behar da ez dela hala gertatzen kasu guztietan. Horren bi detik, mortis causa eskuraketa eta oinordetza gertatzen dira titulu unibertsal bidezko deia egiten denean bakarrik; banakako titulu bidez egindako xeda penetan, oinordetza gertatzen da bi kasu hauetan bakarrik: batetik, deiaren bitartez eskualdaturiko ondasuna edo atxikitako eskubidea hildakoari berari dagokionean; eta, bestetik, kausatzailearen beraren kreditu eskubidea legatu moduan uzten denean. Horrenbestez, legatua da, izan ere, mortis causa egindako eratxikipena; horren bidez legatuaren onuradunari eskubide bat eratxikitzen zaio eta onu radunak eskubide hori berehala erreklama dezake; eskubide horrek bere ba rruan hartzen du onuradun horri eratxiki zaion objektua bakarrik. Kode Zibilak eta Espainiako beste antolamendu juridiko batzuek ez dute legatuari buruzko definiziorik ematen. NFBren 241. legeak, ostera, badu lega tuaren inguruko zehaztapenik; horren arabera, legatuaren bidez eskuzabalta sunak eratxikitzen dira, baina horrek ez dakar jaraunsle izendapenik. Defini zio hori negatiboa da eta xedatzaileak egindako ondasun eratxikipenarekin lotuta dago.

84. Ezaugarriak 1. Legatua xedapen autonomoa da edo, bestela esanda, legatua eratzen da jaraunsle izendapenaren gain lokabe. Horretara, jaraunspen osoa legatuetan bana daiteke, KZren 891. art.ak xedatzen duenaren arabera. Katalunian, ko dizilo klausulari buruzko sistema erabilita (KatOKren 122, 125.4


eta 252. art.ak), ab intestato jaraunsleei legatua ezar dakieke, oinordetza unibertsala ren gain lokabe. Nafarroan ere, hori berori gertatzen da (NFBren 195. legea). 2. Ondare izaerako xedapena da. Horrek dakarrenez, legatuhartzaileak onura ekonomikoa eskuratzen du beti, horrekin aberasten ez bada ere. 3. Heriotzaren zioz egindako xedapena da. Hori dela medio, legatuhar tzaileak izan behar ditu oinordeko orok izan behar dituen betekizunak. Bestal de, legatua eskuratzen da kausatzailea hiltzen den unean (KZren 881. art. eta KatOKren 265. art.), salbu eta legatua eratzen denean baldintzapean zein epemugapean. 4. Banakako titulu bidezko eskuraketa da. Hori esateko, kontutan hartzen da oinordekoak kausatzailearen ondareari begira duen egoera, baina ez da aintzakotzat hartzen eratxikipenaren zenbatekoa. Hala ere, lehen azpimarratu dugunez, kasu batzuetan legatuhartzailea ez da oinordeko, kasurako, testa mentugileak legatuhartzailearentzat eratzen duenean aurretiaz izan ez den eskubide erreala edo kreditu eskubidea. 5. Eskuzabaltasun elementua barneratzen du. Testamentugileak legatua eratxikitzen du, legatuhartzaileari onurak emateko betebeharrik izan gabe. Horrekin, alabaina, legatuhartzailea ez da aberastu behar nahitaez; esaterako, ez da harako aberasterik gertatzen, azpilegatuen kasuan (KZren 858. art. eta KatOKren 259.1. art.).

85. Legatu mota desberdinak Legatuak sailkatzeko, irizpide desberdinak erabil daitezke. Hori dela eta, legatuak sortzen dituen ondoreak aztertuko ditugu, testamentugileak legatu hartzaileari eratxikitako objektuaren arabera.


Esan berri dugunarekin bat eginez, legatuen artean bi mota nagusi bereiz ditzakegu; legatuok eragingarritasun desberdina dute eta legatuen titularrari akzio desberdinak dagozkio. Legatu horiek dira, batetik, ondore errealak di tuzten legatuak eta, bestetik, betebehar izaerako ondoreak dituztenak. Ondore errealak dituzten legatuetan (Erromako legatum per vindicatio nem), legatuhartzaileari eskubide erreal bat eratxikitzen zaio. Eskubide hori izan daiteke kausatzailearen beraren ondarean, berbarako, kausatzaileak bere jabetzapeko ondasunak legatu bidez uzten dituenean; halaber, kausatzaile ak eskubide hori testamentuan bertan era dezake, hala nola, kausatzaileak testamentuan gozamen unibertsala eratu eta legatuhartzaileari uzten dionean (KatOKren 253, 300 eta 302. art.ak). Betebehar izaerako ondoreak dituzten legatuetan (Erromako legatum per damnationem), harreman juridiko jakinak eratu, aldatu edo azkentzen dira. Halakoetan, legatuhartzaileari eskubidea eratxikitzen zaio, betebeharpekoari eskatzeko testamentugileak agindutakoa bete dezan. Mota horretako legatuak dira, besteak beste, inoren gauzaren gaineko legatuak edo aldizkako pentsioen gaineko legatuak (KatOKren artikuluetatik ikus lehen aipatu ditugunak). Bereizketa horren bidetik, aurreneko motako legatuek zuzeneko eraginga rritasuna dute eta ondoreak sortzen dituzte, oinordetza irekitzen den unean bertan. Bigarren motako legatuetan, ordea, betekizun batzuk gauzatu behar dira oinordetza ireki ondoren, legatuhartzaileak (jadanik eskubidearen titu larra izanik, KZren 881, eta KatOKren 267 eta 303. art.ak) testamentugileak agindutako prestazioa eskura dezan.

86. Interpretazio erregelak


Sarri askotan, testamentugileak ez du bere borondatea argi eta garbi adie razten. Halakoetan, nahasteak sortaraz daitezke, heriotzaren zioz onurak era txikitzeko erabili izan den formari buruz.

A) Ex re certa izendapena Halakoetan, testamentugileak jaraunsle hitza erabili arren, onuradunari gauza zehatza eratxikitzen dio, hots, ez dio ondarearen unibertsaltasunik era txikitzen. Hori aurreko gai batean aztertu izan dugu eta, horregatik, gai horre tan emandako konponbideetara jo behar dugu (§5, 5. zk.)

B) Modua Testamentugilearen borondateaz landara, badira irizpide desberdinak mo dua bereizteko. a) Modua osagarri erantsia da eta legatua, aldiz, xedapen autonomoa. b) Legatua eratxiki behar zaio zehazturik den edo zehaztu daitekeen per tsonari; moduan, berriz, pertsona hori zehaztu barik gera daiteke. c) Moduaren edukia izan daiteke diruz balora ezin daitekeen zerbait, esa terako, kausatzailearen hilobia zaintzeko beharra. d) Modu gisa ezar daitezke jaraunspeneko ondasunak


zuzenean edo ze harka kentzeko betebeharrak (ikus KatOKren 161.etik 165.era arteko art.ak).

87. Legatuhartzaileak oinordetzan duen egoera Kasu gehienetan, legatuhartzailea hildakoaren mortis causa oinordekoa da, banakako titulu bidez (KZren 660. art.); izan ere, legatuhartzaileak izae ra hori du, nahiz eta legatuak ondore errealik izan ez. Dena den, argitu behar dugu legatuhartzaileak zein egoera duen jarauns leei eta kausatzailearen hartzekodunei begira. Jaraunsleei begira, legatuhar tzailea gainontzekoa da eta, hala izanik, legatuhartzaileak akzio egokiak ditu, legatu motaren arabera, testamentugileak eratxiki dion hori eskuratzeko (ikus, adibidez, KZren 1024. art.). Senipartedunei eta jaraunspenaren hartzekodunei begira, aitzitik, legatu hartzailea oinordeko da. Legatuhartzaileak ez du erantzukizunik haiei da gozkien eskubideen gainean; baina, legatuak eragozten badu senipartedunek edo hartzekodunek eurei zor zaiena kobratzea, legatuhartzaileak jasan behar ditu beraiek egindako erreklamazioak. Hari horretan, senipartedunei begira, legatuhartzaileak jasan behar ditu legatu ezofiziosoak urritzeko akzioak: le gatuak ezofiziosoak badira eta, eratxikipen horien ondorioz, senipartedunak ezin badu eskuratu berari legez dagokion zatia, orduan senipartedunak lega tuak urritzeko akzioak egikari ditzake, zati hori eskuratzeko (KZren 820.etik 822.era arteko art.ak; KatOKren 373.etik 374.era arteko art.ak). Jaraunspenaren hartzekodunei begira, legatuhartzaileak ez


du lehenespe nik legatua eskuratzeko, aldez aurretik hartzekodunen lehenespenezko eskubi deak osoosorik ordaintzen ez badira. Hori bera arautzen dute, besteak beste, KZren 1027 eta KatOKren 36.1. art.ek. Jaraunspena legatuetan banatu izan den kasuan bakarrik (KZren 891. art. eta 109. art., KatOKren 271.4. art.arekin lotuta), legatuhartzaileak hartze kodunei ordaindu behar dizkie zorrak (ikus ยง5, 6. zk.). ยง24. LEGATUHARTZAILEA IZENDATZEA 88. Izendapenaren forma Kode Zibilaren sisteman, heriotzaren ziozko xedapenak egiteko forma ba karra testamentua da; horregatik, legatua ere testamentuan xedatu behar da. Kataluniako Zuzenbide zibilean, legatua xeda daiteke testamentuan, kodi ziloan zein testamentuzko memorian (KatOKren 252. art.). Halaber, legatua ezar dakioke jaraunsletza bidez izendaturiko jaraunsleari, beti ere, testamen tua egiteko erreserbak hala ahalbideratzen duenean (KatOKren 259.2. art.). Nafarroan, legatua xeda daiteke testamentuan nahiz kodiziloan (NFBren 195. legea.). Balearretan, testamentugileak kodizilo bidez ezar dezake legatua (BUZZKren 17. art.).

89. Izendapen motak Legatuak jar daitezke jaraunsle izendapenari ezarri ahal zaizkion baldin tza berberen menpe. Hori arautzen du KZren 790. art.ak eta, beraz, jaraunsle izendapenaren inguruan bereiz daitezkeen motei


buruzko gaira jo behar du gu (ยง18). Katalunian, KatOKren 262. art.aren eta ondorengoen harira, legatuak era daitezke baldintza etengarriaren eta suntsiarazlearen menpe, nahiz eta hori debekaturik egon jaraunsle izendapenean (KatOKren 154. art.). Baldintzape ko legatua utzi ohi zaio, oraindik ernaldurik ez dagoen pertsonari edo, bes tela, biharetzi eta zentzuz gerta daitekeen jazokuntzaren arabera zehaztutako pertsonari (KatOKren 254.2. artikulua). Horrez gain, legatuetan epemuga jar daiteke, epemuga hori etengarria zein suntsiarazlea izan (KatOKren 263 eta 264. art.ak).

ยง25. LEGATUAREN SUBJEKTUAK ETA OBJEKTUA 90. Xedatzailea Xedatzailea, izatez, testamentugilea da; horrek testamentua egiteko gai tasun orokorra izan behar du, bai eta xedatzen dituen ondasunen gaineko xedatze ahalmena ere, inoren gauzaren gaineko legatuetan izan ezik (KZren 861. art.).

91. Kargapekoa Testamentugileak legatua ordaintzeko betebeharra pertsona bati jarri, eta pertsona hori da kargapekoa.

A) Jaraunslea Kasu gehienetan, kargapekoa jaraunslea da; egineginean ere, legeak ja


raunsleari ezartzen dio legatua emateko prestazioa, testamentugileak horren kontrako borondatea ager dezakeen arren (KZren 858 eta KatOKren 259.1. artikuluak). Jaraunsleak bat baino gehiago badira, testamentugileak jaraunsle bati ba karrik ezar diezaioke karga hori; horrelakoetan, jaraunsle horrek bakarrik du legatua ordaintzeko erantzukizuna. Testamentugileak ez badu berariaz adie razten jaraunsle horietatik nor den kargapekoa, jaraunsle guztiguztiak dira kargapeko, eurei dagozkien partaidetzen arabera eta lainean (KZren 859 eta KatOKren 260.2. art.ak); gainera, horiek guztiek erantzukizun mankomuna tua dute (KatOKren 1 eta 260. art.ak). Bestalde, testamentugileak hautabidez karga ditzake jaraunsleak; horrela, legatuhartzaileak jaraunsle horietarik edozein demanda dezake eta jaraunsle demandatuak legatua ordaindu behar du osoosorik. Horrelakoetan, erantzuki zuna solidarioa da (KatOKren 260.2. art.). Kargapeko jaraunsleak ez badu jaraunspena eskuratzen, legatua ordaindu behar du jaraunsle horren ordezkoak, ordezko hori jaraunsle bilakatzen baldin bada. Ezin da horrelakorik gertatu, legatua bereberezkoa denean, kasu ho rretan kargapekoak bakarrik ordain baitezake legatua (ikus KatOKren 260.3. artikulua).

B) Legatuhartzailea Testamentugileak legatuhartzaile bati ezarri ahal dio legatua emateko prestazioa (KZren 858 eta KatOKren 259.1. art.ak). Hala gertatzen denean, azpilegatua eratzen da. Kasu horretan, legatua emateko zamarekin kargatu den hori banakako titulu bidezko oinordekoa da; hori dela eta, badirudi le gatua eman aurretik oinordeko horrek ondare eratxikipena eskuratu behar duela, horixe baita azpilegatuaren muga. Hori


ondorioztatzen da KZren 858.2 eta KatOKren 259.1. art.etatik. Bi xedapen horietan eta, bereziki, KatOKren 270.2. art.an, legatu tituluaren eta horren gainean ezarritako zamaren artean elkarmenpekotasun harremanak ezartzen dira. Azpilegatuetan, bada, legatu hartzaileak eskuratu behar duen onura ekonomikoa urritzen da. Are gehiago, azpilegatuak legatuhartzailearen onura ekonomiko hori desagertaraz dezake; baina, azpilegatuak ezin dio legatuhartzaileari ekarri legatuaren zenbatekoa gainditzen duen kargarik, azpilegatua ordaintzeko ezin delako erabili legatu hartzailearen ondasunik. Azpilegatuarekin kargaturiko legatuhartzaileak le gatuari uko egiten badio, zama hori eskualdatzen zaie, bai legatuhartzaile horren lekuan jartzen direnei (gehiagotze zein ordezpen bidez), bai jarauns leari, aurreko kasuetarik bat ere ezin bada gertatu. Azpilegatuhartzailea kausatzailearen oinordeko da eta hori aintzakotzat hartu behar da, gaitasunaren ondoreetarako.

C) Heriotzaren ziozko dohaintzahartzailea Katalunian, heriotzaren ziozko dohaintzahartzaileari ezar dakioke lega tua ordaintzeko karga, KatOKren 259.1. art.ak xedatzen duenez.

92. Legatuhartzailea Banakako titulu bidezko eratxikipenaren onuraduna da legatuhartzailea. Legatua eragingarria izan dadin, legatuhartzaileak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu.

A) Izatea


Legatuhartzailea, oinordeko den aldetik, oinordetza irekitzen den unean izan behar da. Kataluniako Zuzenbidean, ordea, eragingarria da ernaldurik gabeko pertsonarentzat xedaturiko legatua (KatOKren 254.2. artikulua); bai na, hala izan dadin, pertsona hori jaio behar da. Kasu horretan, legatua bald dintza etengarripean eratzen da.

B) Gaitasuna Legatuhartzaileak izan behar du legeak jaraunsle izateko agintzen duen gaitasun bera. Hortaz, KZren 744. art.ko erregela generikoa aplikatzen da eta horri gehitu behar zaizkio ezduintasunari buruzko erregelak. Aurrean esandakoa gorabehera, oinordeko izateko debekuak ez dira zo rroztasun berberaz aplikatzen jaraunslearen kasuan eta banakako titulu bidez egindako xedapenetan. Esangura horretan, KZren 682.2. artikuluak adieraz ten duenez, testamentua egilesten duen notarioari, horren ezkontideari nahiz senideei (hain zuzen, KZren 754. artikuluak zehazten duen gradurainoko se nideei) legatua eman ahal zaie; dena dela, legatu horren objektua izan behar da ÂŤutzitako ondasunari begira balio eskasa duen gauza higikorra edo diru ko puruaÂť. Legatuaren delazioa egiten den unean aztertu behar da, legatuhartzaileak gaitasunik duen ala ez (KZren 758. art.).

C) Zehaztapena Legatuhartzailea zehazturik egon behar da, oinordetza


irekitzen den une an. Kataluniako Zuzenbide zibilean, legatuhartzailea zehaztu daiteke, ÂŤtes tamentugileak adierazi izan duen eta zentzuz gerta daitekeen biharetzikoÂť jazokuntzaren bitartez (KatOKren 254.2. art.). Jaraunsle bati ere legatua utz dakioke, onura gisa. Legatu horri aurrele gatu deritzo. Halako kasuetan, onuradunak eskuratzen ditu, batetik, jarauns penaren kuota eta, bestetik, jaraunspenaren zati bat, legatu tituluaren bidez. Jaraunsleari aplikatzen zaio legatuhartzailearen inguruko arauketa eta ja raunsleari utzitako legatu hori sartzen da KZren 887. artikuluak ezarritako le hentasun hurrenkeraren barruan. Testamentugileak jaraunsleari legatua uzten badio eta ez badu zehazten nork ordaindu behar duen legatu hori, aurrelegatu hartzaileak eskuratzen ditu, batetik, legatua osorik, legatuhartzaile moduan eta, bestetik, jaraunsle gisa dagokion kuota. Jaraunslekideek aurrelegatuhar tzaileari ordaindu behar diote legatua eta ordainketa horren gaineko erantzu kizuna dute, eurei dagokien kuotaren arabera. Legatua eskuratu behar duen jaraunsleak ere ordainketa betebehar hori du eta berak ordaindu beharreko zatia batera dezake berak legatu gisa eskuratu behar duen horrekin; kasu ho rretan aplikatzen da KZren 1087. artikuluak xedatutakoa. KZren 890.2 eta KatOKren 268.3. art.en ildoan, bi titulu horiei uko egin dakieke bai eta horiek onartu ere, modu independentean. Era berean, jaraunsle bakarrari aurrelegatua utz dakioke; kasu horretan, jaraunsleak jaraunspena inbentario onuraren arabera onartuz gero, legatua ko bratzeko lehenespena du, beste hartzekodunen gainetik. Katalunian, KatOKren 257. art.ak ezarritakoari eutsiz, jaraunslea bakarra izan arren, horri legatua uzten bazaio, legatua


legatuhartzaile gisa eskura tzen du. Hitz gutxitara laburtuz, legatua osoosorik eratxikitzen zaio jaraunsle horri eta legatua ezin da zati batez deuseztatu.

D) Legatuhartzaileen pilaketa Testamentugileak legatuhartzaile batzuei egin diezaieke gauza beraren gaineko edo legatu bererako deia. a) Gauza bera pertsona batzuei batera uzten badie, ulertzen da pertsona horiek guztiak legatuhartzaile direla hainbana, testamentugileak horren aur kako xedapenik ematen ez badu (ikus KatOKren 265.1. art.). b) Legatua hautabidez uzten badie pertsona bati ala beste bati, jaraunsleak hautatu behar du pertsona horietarik nori eman behar zaion legatua, KZren 1132. art.arekin bat eginez (artikulu hori aplikatu behar da, KZren 874. art.ak horretara jotzen duelako).

E) Legatuhartzailea ordeztea Jaraunslea ordez daitekeen moduan, legatuhartzailea ere ordeztua izan daiteke. Horretan, ordezpen arrunta (igorpen bidean, KZren 789. art.) eta fi deikomisozko ordezpena era daitezke. Kataluniako Zuzenbide zibilean, ordezpen arrunta era daiteke (KatOKren 258. art.) eta legatuhartzaileari begira ezarritako fideikomisozko ordezpenari buruz arauketa berezia eman da (KatOKren 193. art.). BUZZKren 17. artiku luaren harira, legatuhartzaileari begira ordezpen arrunta era daiteke; hori egiteko bideen artean, kodiziloa onartzen da.


F) Gehiagotze eskubidea, legatuan KZren 987 eta KatOKren 42. art.ek onartzen dute legatuetan gehiagotze eskubidea izan daitekeela; gehiagotze eskubide hori gertatzen da, jaraunsleen artean gehiagotze eskubidea gertatzen den modu berean.

93. Legatuaren objektua Kode Zibilaren arabera, legatua deuseza da gizakien merkataritzatik kan poko gauzen gainean eratzen denean (KZren 865. art.). KatOKren 261.1. ar tikuluak adierazi duenez, legatuhartzaileari ondare onura eratxiki behar zaio eta hori ezin da izan legeen aurkakoa. Horren harira, testamentugileak berak nahi duena eman dezake legatu bidez eta, ondorenez, legatuaren objektu izan daiteke zerbait eman, egin ala ez egitea. Halaber, legatu gisa eskubide erreala nahiz kreditu eskubidea eman daiteke, legatuaren bidez legatuhartzailea kre ditu batetik aska daiteke eta, hurrenik, legatuaren objektua izan daiteke gauza multzo bat (kasurako, NFBren 246. legea) nahiz biharetziko gauza eta abar. Hori guztia gogoan izanda, legatuaren objektu izan daiteke betebeharren ob jektu izan daitekeen gauza oro. Legatuaren objektua izan behar da ahalezkoa, zilegia, zehatza edota ze hazteko modukoa. Legatu gisa eman behar den prestazioa ezin bada zehaztu, legatuaren eragingabetasuna adierazi behar da. Objektu horren zehaztapena gainontzeko baten esku utz daiteke (KatOKren 261.3. artikulua). Edonola ere, kargapekoak edo onuradunak ezin dute izan legatuaren objektua zehazteko ardura; horrela izango balitz, interesatuen eskuetan utziko litzateke legatua ren beraren eragingarritasuna. Salbuespen gisa, aukera hori


onartzen da, kau satzaileak hautabidezko legatuak eratzen dituenean.

ยง26. LEGATUA ESKURATU ETA ORDAINTZEA. LEGATUAREN ERAGINGABETASUNA ETA BERMEAK 94. Legatua eskuratzea A) Legatuaren gaineko eskubidea eskuratzea Legatuaren gaineko eskubidea eskuratzen da legatuaren delazioa egiten denean (KZren 881 eta KatOKren 265.1. art.ak, eta NFBren 321. legea). Une horrek ez du zerikusirik legatuaren objektua eskuratzeko unearekin, hori ka suankasuan desberdina baita, legatu motaren arabera. Horretara, bi kasu desberdin aztertu behar dira: bata, legatua baldintza pean eratzen denean eta, bestea, epemugapean eratzen denean. a) Legatua baldintzapekoa izan eta baldintza hori etengarria bada, esku raketaren ondoreak etenda geratzen dira, baldintza bete dela egiaztatu arte. Hala egiaztatzen bada, eskuraketaren ondoreek atzera egiten dute, kausatzai lea hiltzen den unera arte. Kataluniako oinordetza sisteman, ez da atzeraera ginezko ondorerik sortzen; hori erakartzen du KatOKren 267.3. artikuluak, KatOKren 263.1. artikuluarekin lotuta. Kasu horretan, legatuhartzailea bal dintza bete baino lehen hiltzen bada, ez die bere jaraunsleei eskubiderik esku aldatzen (KZren 759 eta KatOKren 263.3. art.ak). Baldintza suntsiarazlea izanez gero, legatua delazioarekin


batera eskura tzen da eta legatua ondorerik gabe gertatzen da, baldintza betetzen den unean (KatOKren 264. art.). b) Legatua epemugapean eratu izan bada, legatuak ondoreak sortu edo horren ondoreak desagertarazten dira, testamentugileak adierazitako egunean. Baldintzaren kasuan gertatu aldera, KZren 799 eta KatOKren 263.1. artikulu en itzalean, kasu horretan legatuhartzailea hiltzen bada epemuga heldu baino lehen, legatuhartzaileak eskubidea eskualdatzen die bere jaraunsleei.

B) Legatua onartzea Kasu berezi horietan izan ezik, legatuaren gaineko eskubidea eskuratzen da jaraunspenaren delazioarekin batera eta, eskuraketa hori gertatzeko, ez da go zertan legatua onartu. Onarpen hori alferrekoa da, horrek ez baitio ezer ge hitzen legeak araututakoari. Zernahi gisaz, kasuren batean, testamentugileak legatuhartzaileari ezar diezaioke legatua onartzeko beharra, horren eskurake ta gauza dadin. Aurreko hori gorabehera, legatuaren onarpenak baditu ondore bereziak: legatua onartzen denean, legatua biharetzi arbuiatzea eragozten da eta onar pen horrek legatuaren eskuraketa hori ezeztaezin bihurtzen du. Badira arau zehatzak legatua onartzeko: a) Gaitasuna: oro har, legatua onartzen duenak jaraunspena onartzeko be har den besteko gaitasuna izan behar du (ENZNk 1930eko maiatzaren 24an emandako ebazpena). b) Legatuaren zati bat kostu bidezkoa bada, legatu hori ezin da onartu za


ti batean bakarrik (KZren 889.1. art.). Kontrara, harako inguruabarrik ez ba da gertatzen, onarpena partziala izan daiteke. Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodeak arauketa zabalzabala ematen du, legatuak onartzeari buruz. KatOKren 267.2. art.ak ezartzen duenez, lega tua onartuz gero, eskuraketa sendotzen da. Legatuhartzailearentzat ez bada ziurra kausatzailearen heriotza gertatu den, ezin du onarpenik egin (ikus KatOKren 268.1. art.). Legatuhartzaileak zati batean onar dezake berari era txiki zaion legatua; baina, horrela egiten badu, ulertzen da legatu osoa onar tu duela (KatOKren 268.2. art.). Onarpena ezeztaezina da (KatOKren 269.1. artikulua).

C) Legatuari uko egitea Argi dagoenez, ezin da pertsona baten ondarea handitu, pertsona horrek horretarako adostasunik ematen ez badu. Hori dela eta, legatuaren gaineko es kubideari uko egin ahal zaio eta halaxe adierazten du KZren 888. art.ak. Uko egiteko gaitasuna lotuta dago xedatze gaitasunarekin. Besterik gertatzen da, gurasoen ahalgopean diren adingabekoen legatuei uko egiten zaienean; horre lakoetan, epailearen baimena behar da eta epaileak ez badu baimenik ematen, ulertzen da legatuak onartzen direla, modu automatikoan (KZren 166. art.ko 2 eta 3. idazatiak). Orobat, legatua utzi bazaio tutoretzapean den pertsona ba ti, pertsona horrek epailearen baimena behar du ÂŤeskuzabaltasunakÂť arbuia tzeko (KZren 272.1. art.). Legatuari egindako ukoak atzeraeraginezko ondoreak ditu, legatua utzi zen unera arte. Une horretan, ordezpenak eragingarri


bilakatzen dira, halako rik izatekotan, edo gehiagotze eskubidea gertatzen da (KatOKren 267. art.). Azken bi ondore horiek gauzatzen ez badira, legatua jaraunspen masara itzul tzen da (KZren 888 eta KatOKren 267.2. art.ak) Lehen esan bezala, legatuhartzaileak ezin dio legatuari ukorik egin kar gak dakartzan zatian eta onurak ekartzen dizkion zatian onartu. Hori berori gertatzen da, legatuhartzaileari bi legatu desberdin ematen zaizkionean, eta legatu horietarik bat kargaduna eta, bestea, kargarik gabekoa direnean. KZren 889. artikuluak uko egite partzialari buruz emandako irtenbidearen hari ra, KZren 890. art.ak eragozten du kargadun legatuari uko egitea eta dohai nekoa eskuratzea: bi legatuak batera onartu edota biei uko egin behar zaie. Salbuespen gisa, legatuhartzaileak legatu horietako bat onartu eta bestea ri uko egin diezaioke, bibiak kargadunak ala dohainekoak direnean, hau da, biek kargak dakartzatenean ala biak kargarik gabekoak direnean. Kataluniako Zuzenbidean, KatOKren 268. art.ak onartzen du pertsona berari egindako le gatuak modu independentean onartu edo arbuiatzea, salbu eta arbuiaturiko legatua kargaduna denean edota kausatzaileak bestelakorik xedatu duenean. Nafarroako Zuzenbidean, NFBren 321.1. legearen arabera, legatuhartzaile bati legatu bat baino gehiago utzi bazaio, legatuhartzaile horrek modu inde pendentean onar ditzake legatu horietako batzuk eta beste batzuei uko egin; baina ÂŤxedapen horietatik baten bat kargaduna bada, xedapen horiei guzti ei baterako ukoa egin behar zaie edo horiek guztiak batera onartu behar diraÂť.

95. Legatua ordaintzea


Legatuaren gaineko eskubidea duenak behartuari (jaraunsle edo legatu hartzaileari) eska diezaioke, berak eskuraturiko eskubidea ordain diezaion. Agerikoa denez, legatua modu desberdinetan ordaintzen da, legatuaren ondo reak errealak (horietan, gauzaren gaineko jabetza per se eratxikitzen dela, KZren 882. art.) ala betebehar izaerakoak diren kontutan hartuta. Zernahi gi saz, legatuek dituzten ondoreetarik batzuk berberak dira eta ondore horiek aztertuko ditugu atal honetan. Autu horren gainean, orokorrean, betebeharrei buruzko erregelek eraen tzen dute eta, jurisprudentziak esan duenez, jaraunslea berandutza egoeran jar daiteke (ikus 1907ko ekainaren 26an eta 1951ko abenduaren 29an emandako epaiak). Edozein modutara ere, legatuhartzaileak ezin dezake berari dagokion es kubidearen ordaina eskatu, inbentarioa egiten den artean (KZren 1025. art.).

A) Legatua ordaintzeko espeziea KZren 886. art.aren esanetan, legatua ordaindu behar da testamentugile ak agindutako moduan. Ordaintzeko moduan aldaketarik eginez gero, lega tuhartzaileak aldaketa hori onartu behar du eta ordainketa hori ordainean emate bihurtzen da. Horri buruz ari da KatOKren 270. art.

B) Fruituak, korrituak eta gastuak Testamentugilearen beraren gauzaren gaineko legatua alde


batera utzita, Kodeak erregela orokor gisa dio fruituak eta korrituak legatuhartzaileari da gozkiola, testamentugilea hiltzen den unetik eta testamentugileak hori bera riaz adierazi badu (KZren 884. art.). Ondore errealak dituzten legatuetan, berebat, jaraunsleak fruituak zor ditu, delazioa egin zenetik, KatOKren 270.1. art. Betebehar izaerako ondoreak dituzten legatuetan, ordea, fruitu horiek zor ditu, judiziozko erreklamazioa egiten den unetik. Nafarroan, legatuhartzai leek fruituak bereganatzen dituzte, legatua eskatzen dutenetik, nahiz eta hori judizioz kanpo eskatu (NFBren 245. legea). Bestalde, errukilegatuen kasuan, fruituak eta korrituak zor dira, kausatzailea hiltzen den unetik. Legatua ematean gastuak sortzen badira, gastuok jaraunspenarekin or daindu behar dira (KZren 886.3, eta KatOKren 297 eta 34.3. art.ak).

C) Ebikzioa Legatua dohaineko titulu bidez eratxikitzen denez gero, legatuhartzai leak ez du eskubiderik saneamenduaren bermea izateko. Halere, gauza ze hazgabea izan eta horren generoa edo espeziea bakarrik aipatzen bada, KZren 860 eta 869.3. art.ek ezartzen dutenez, legatua ordaintzera behartuta dagoe nak erantzukizuna du, ebikzio kasuetan. Azken finean, genus numquam perit erregela aplikatzen da; gainera, kasu horretan, beste helburu bat du erregela horrek: legatuaren ondore errealak eraginik gabe geratzea, jaraunslea legatu generikoarekin kargatzen denean. Ikus KatOKren 284. art. ere.


D) Zamak Orokorrean, legatuhartzaileak jasan behar ditu berari legatuan emandako gauzak dituen kargak. Hori erakartzen dute KZren 867.3 eta 868 art.ek, bai eta KatOKren 289. art.ak ere.

96. Legatuaren eragingabetasuna Legatua jaraunsle izendapenaren gain lokabe ematen denez, legatuaren eragingabetasuna lotuta dago legatuak ondoreak sortzea eragozten duten lege kariekin. Kasu horretan, oro har, eragingabetasun hori errotikakoa da; bai na, legeak ezarritako mugak gainditzen dituenean, eragingabetasuna partziala izan daiteke.

A) Deuseztasuna Legatua deuseza da eta, beraz, eragingabea, ondoko kasuetan: lehenik eta behin, oinordeko izateko debekupean dagoen pertsonaren mesedetan egiten denean (KZren 752, 753 eta 754. artikuluak); horren salbuespena dugu KZren 682.2. art.ak ezarritakoa. Bigarrenik, legatua testamentuan, kodiziloan nahiz testamentuzko memorietan barneratu eta horiek deusezak badira, legatua ere deuseza da. Testamentua eragingabea izan arren, testamentuak kodizilo gisa balio badu, bertara bildutako legatuak eragingarriak dira, KatOKren 125.4. art.ak arauturiko kodizilo klausularen ondorioz. Hirugarrenik, testamentu gilea heriotzaren ziozko xedapenak egiteko debekupean izan eta, horren on dorioz, testamentugileak ez badu xedatze ahalmenik, berak egindako legatuak deusezak dira, bereziki, fideikomisozko ordezpenetan. Laugarrenik, legatu ak deusezak dira, legatuan emandako gauza egokia ez denean


(KZren 865. artikulua). KatOKren 306. art.aren karioz, ab initio deuseza den legatua ba liozkotzeko erregela ematen da eta hori aplikatzen da, oinordetza irekitzeko unean deuseztasun karia desagertarazten denean. Legatua deuseza bada, legatuhartzaileak ezin du erreklamatu, inola ere, legatuaren objektua. B) Azkentzea Legatua ab initio baliozkoa bada ere, xedatzailearen borondatearekin ze rikusirik ez duten kariak direla bide, legatu hori eragingabe bilaka daiteke. Azkentze kasurik garrantzitsuena gertatzen da, gertatu ere, legatuan emanda ko gauza suntsitzen denean (KZren 869.3. artikulua). Ondore bera gauzatzen da, gauza galtzen denean; nolanahi ere, legatuak bere eragingarritasunari eusten dio, frogatzen bada testamentugilearen borondatea izan zela legatu hartzaileak gauzaren balioa eskuratzea. Gauza suntsitzen den kasuan, lega tua eragingabe gertatzen da legatuan emandako gauza osoosorik suntsitzen denean; eragingabetasuna partziala bada, legatua eragingarria da gauza sun tsitu ez den zatiaren gainean. Edozein gauza galtzen denean, gauza horren ja beak kalteordaina erreklama dezake; legatuan emandako gauza galtzen bada, ordea, legatuhartzaileak ezin du horrelako kalteordainik eskatu. Legatuan emandako gauzaren espeziea ez badago zehazturik, legatua emateko betebe harra duenak erantzukizuna du ebikzioaren zioz. Berebat, legatua beste kasu hauetan azkentzen da: legatuhartzaileak le gatuari uko egiten dionean; baldintza betetzen ez denean; testamentugileak berak kobratzen duenean legatuan emandako kreditua (KZren 870. art.); eta legatuhartzaileak eskuratzen


duenean legatuan emandako gauza. Azken kasu horretan, legatuhartzaileak gauza hori kostu bidez eskuratuz gero, legatu hartzaileak eskubidea du gauzaren balioa kalteordain gisa eskuratzeko; hala koetan, ez da legatua azkentzen, hau da, legatuaren objektua aldatu baino ez da egiten. Hortaz, legatua azkentzen da legatuhartzaileak gauza dohainik es kuratzen duenean bakarrik (KZren 878.2. art.). Katalunian, KatOKren 307. art.aren arabera, hiru kasu hauetan azken tzen dira legatuak: legatuan emandako gauza merkataritzatik kanpo geratzen denean, gauza hori galtzen denean edo ezinezko denean legatua ordaintzea. Hiru kasu horiek gertatu behar dira kausatzailea hil baino lehen eta karga peko pertsonak errurik izan gabe. Kargapeko pertsona erruduna izanez gero, legatua ez da azkentzen eta errudunak ordaindu behar du. Legatuan eman dako gauzaren espeziea edo horren izaera aldatzen denean, legatuan emanda ko gauza galdutzat jotzen da eta, ondorenez, legatua azkentzen da (KatOKren 307.2. art.).

C) Ezeztapena Legatua berariaz nahiz isilbidez ezezta daiteke. KZren 869. art.ko 1 eta 2. idazatiek aipatzen dituzten bi kasuetan, ezeztapena isilbidez gertatzen da. Ka suok agertzen dira, testamentugileak legatuan emandako gauza transformatu nahiz besterentzen duenean.

a) Legatuan emandako gauza transformatzea Legatuan emandako gauzaren espeziea aldatu edo horren


izaera transfor matzen denean, legatua isilbidez ezeztatzen da; hori gertatzeko, gauza goitik behera transformatu behar da, hots, erroerrotik. KatOKren 307. art.ak, lehen ikusi dugunez, ez du kasu hori aipatzen ezeztapen kasuen artean, ezpada az kentze kasuen artean.

b) Besterentzea Besterentzea benetakoa izan behar da, hots, legatuan emandako gauza testamentugilearen ondaretik atera behar da; horretara, besterentze kontratua deuseza izan arren, legatua ez da berpizten. Aitzitik, legatuan emandako gau za atzeraerosteko itunarekin saldu eta gauza hori berreskuratzen bada, lega tuak ez du eraginik galtzen (KZren 869.2. artikulua). Konponbide hori berori ematen du KatOKren 306.3. art.ak; horren harira, hurrengo kasuetan ez da legatua azkentzen: atzeraerosteko itunarekin saldutako gauza berreskuratzen denean, derrigorrezko desjabetzapen kasuetan, gauza trukatzen denean edota gauza sozietate bati ematen zaionean ekarpen gisa. KZk agintzen duenez, ezeztapena automatikoa da; ezeztapen hori ezar tzeko, KZk ez du kontutan hartu kausatzailearen ustezko borondatea, hau da, kausatzaileak legatu horri eutsi nahi izan dion ala ez. Horren ondorioz, lega tuan emandako gauza kostu bidez besterendu bada, legatuhartzailea ez da su brogatzen gauza horren truk eskuratu izan diren ondasunetan. Kataluniako Zuzenbidean, aldiz, subrogazioa gertatzen da horrelako ka suetan.


D) Legatuak urritzea: falzidiotar laurdena Legatuekin seniparteei kalteak eragiten bazaizkie, legatu horiek urritu be har dira eta, kasu horietan, legatuak eragingabe bihur daitezke (KZren 817, 821 eta 822. art.ak; KatOKren 373 eta 374. art.ak). Nafarroako Zuzenbide an, legatuak urritu behar dira jaraunspeneko zorrak ordaintzeko ere (NFBren 244. art.). Eta, Kataluniako eta Balearretako zuzenbideetan, banakako titulu bidezko xedapenak urritu behar dira, horiek jaraunsleari eragozten diotenean utzitako ondasuntzaren laurdena gutxienez kargarik gabe eskuratzea. Labur bilduz, legatua baliozkoa da, baina hori urri daiteke, aurrean aipaturiko ingu ruabarren bat gertatuz gero. Jaraunsleak falzidiotar laurdena eskuratzeko eskubidea du. Jaraunsleak eskubide hori egikari dezake, berari legatu gehiegi emateko karga ezarri zaio nean eta, ondorioz, ezin duenean eskuratu jaraunspenaren aktibo likidoaren laurdena gutxienez. Jaraunspenaren aktibo likidoaren zenbatekoa zehazteko, jaraunspeneko zamak kendu behar dira, bai eta testamentugileak jaraunsleari egindako eratxikipen jakinak egotzi ere (KatOKren 274 eta BUZZKren 38. art.ak). Laurden horren onuraduna jaraunslea da eta, jaraunsleak bat baino gehiago badira, falzidiotar laurdena euren artean banatu behar da, jaraunsleak kargapekoak diren ala ez kontutan hartuta (KatOKren 275. art.); horregatik, falzidiotar laurdena kasuankasuan kalkulatzen da, jaraunsle horietako ba koitzari begira. Testamentugileak ezar dezake laurden hori kentzeko debekua (KatOKren 274.2. art.). Gainera, testamentugileak urripenetik kanpo utz di tzake legatu jakin batzuk (KatOKren 278.2. art.). Jaraunsleak falzidiotar laurdena kentzeko aukera izan dezan, bi betekizun hauek gauzatu behar dira: batetik, KatOKren 274.2 eta BUZZKren 38. art.en arabera, inbentario egokia egin


behar da eta, bestetik, legatua urritzeko mo dukoa izan behar da. Laurden hori kalkulatzeko, kontabilitate eragiketa batzuk egin behar dira. Aurrenik, aktiboa zehaztu behar da. Aktibo horren osagai dira testamentugile ak utzitako ondasunak (aintzat izan gabe horiek legatuan eman diren ala ez), heriotzaren ziozko dohaintzak, kredituak eta testamentugilearen jabetzapeko beste ondasunak. Bigarrenik, pasiboa kendu behar da. Aktiboa eta pasiboa ba loratu behar dira, testamentugilea hiltzen den unean. Behin ondasun guztiak baloratu eta gero, jaraunsleak ez badu jasotzen ondasuntza likidoaren laurdena, jaraunsle horrek falzidiotar laurdena errekla ma dezake. Horretarako, legatuak lainean urritzen dira, hau da, ez da lehenes pen hurrenkerarik legatuak urritzeko, testamentugileak besterik xedatu ezean. Bestalde, KatOKren 278.2 eta BUZZKren 39. art.ek aipaturiko legatuak ezin dira urritu. Jaraunsleak falzidiotar laurdena kobratzeko, behar besteko onda sunak atxiki ditzake; orobat, testamentugileak jaraunsle horri legatua eratxiki diezaioke, falzidiotar laurden gisa (KatOKren 281. art.) eta, gainera, legeak egozketa batzuk egiten dizkio falzidiotar laurdenari. Gozamen unibertsalaren gaineko legatua urritzeko modukoa da, jarauns leari dagokion jabetza soilaren laurdena, behinik behin, kargarik gabe uzteko (KatOKren 283. art.).

97. Legatuhartzailearen bermeak Legatuhartzailea oinordekoa da eta, ondorenez, oinordetza tituluak era karritako eskubideak ditu.


1. Interrogatio in iure erabiliz, legatuhartzaileak jaraunspenera deitutako jaraunsleari galde diezaioke, jaraunspena onartu duen ala ez (KZren 1005, eta KatOKren 28 eta 266. art.ak). 2. Katalunian, KatOKren 272. art.ari eutsiz, legatuhartzaileak kauzioa eska dezake, Jabetza Erregistroan idaztohartu ezin diren kreditu auzigaien gainean; hala ere, testamentugileak hori eragotz dezake, senipartearen gaine koak ez diren legatuetan halako kauzioak debekatuz. 3. HLren 42.7. art.aren esanetan, legatuhartzaileek ÂŤlegeen araberaÂť ez badute borondatezko testamentujudizioa eragiteko eskubiderik, legatuhar tzaileok legatuaren aurrearretazko idaztoharra eska dezakete. JZLren 1038. art.ak xedatutakoaren harira, legatuhartzaile horiek dira zati alikuotaren gai neko legaturik ez dutenak.

§27. LEGATU MOTA DESBERDINAK 98. Testamentugilearen beraren gauzaren gaineko legatua A) Erregela orokorrak Testamentugileak legatua eratzean, gehienetan, bere ondarearen barru ko gauza bat eratxikitzen dio onuradunari. Gauza hori testamentugilearen ja raunspenean dago zehazturik; gauza hori, beraz, objektu jakina da eta ez da behar inongo zehaztapenik, gauza hori identifikatzeko. KZren 882.1 eta KatOKren 267.1. art.ekin, eta NFBren 242. legearekin bat eginez, legatuhartzaileak gauzaren jabetza eskuratzen du, oinordetza ire kitzen den unetik. Legatua baldintza edo epemuga etengarripean


eratu bada, aldiz, eskuraketa hori gertatzen da testamentugileak ezarritako unean. Legatu mota horrek erreibindikazio akzioa eratxikitzen dio legatuhar tzaileari; akzio hori egikarituz gero, legatuhartzaileak jaraunsleari erreklama diezaioke, gauzaren edukitza eskualda diezaion, legatuhartzaileak berak ba karrik ezin baitu legatuan emandako gauza okupatu (ikus, ulerbidez, KZren 885 eta KatOKren 271.2. art.ak, eta NFBren 243. legea). Albazeak ere gau zaren edukitza eratxiki diezaioke legatuhartzaileari, hori egiteko ahalmena eman bazaio [KZren 885 eta KatOKren 271.3. art.ak, eta NFBren 296.b).8. legea]. Salbuespenez, Katalunia eta Nafarroako zuzenbideetan, testamentugilea ren beraren gauzaren gaineko legatuhartzaileak berak bakarrik eskura dezake legatuan emandako gauzaren edukitza. Aipa dezagun, bada, noiz gertatzen den ondore hori: a) Testamentugileak horretarako baimena eman duenean. b) Gozamen unibertsalaren gaineko legatua eratzen denean. Nafarroako Zuzenbidearen arabera, kasu horretan ez da jaraunslerik izan behar (NFBren 243.2. legea). c) Legatua zati alikuotaren gainekoa izan eta jaraunslerik ez denean (ikus NFBren 243.2. legea). d) Jaraunspen osoa legatutan banatu denean (NFBren 243.3. legea). Ho rrelakoetan, ez da izan behar zati alikuotaren gaineko legatuhartzailerik, ezta legatuak ordaintzeko baimena duen pertsonarik ere. Katalunian, egoera hori sor daiteke, Tortosako Zuzenbide berezian bakarrik (KatOKren 271.4. art.). Kausatzailea hiltzen den unetik, legatuhartzailea da, izatez, berari lega tuan eman zaizkion gauzen jabea. Horregatik, erregela zehatzak


ezartzen dira jaraunsleak izan dezakeen erantzukizunaren inguruan. Erregela horiek ezar tzen dutenez:

a) Testamentugilea hiltzeko unean, legatuan emandako gauzak zein egoe ra izan, eta gauza hori bere horretan eskualdatu behar zaio legatuhartzaileari (KZren 883. art.). b) Legatuan emandako gauza galdu edo kalteak izateko arriskuan bada, legatuhartzaileak du arrisku horren gaineko erantzukizunik, oinordetza ireki tzen denetik (KZren 882.2. artikulua). Gauza bera gertatzen da, gauzaren ge hikuntza edo akzesioei dagokienez. Legatuhartzaileak ez du erantzukizunik, gauza emateko karga duenak gaitzustez jardun duenean edo kargapeko hori berandutza egoeran jarri denean. c) Gauza zehatzak emateko betebeharren inguruko erregelak aplikatzen zaizkio jaraunsleari. d) Legatuhartzaileak eskubidea du, gauzaren osagai erantsiak eskuratze ko (KZren 883 eta KatOKren 269. art.ak). e) Legatuan emandako gauzaren akzesioak jaraunslearen jarduketaren ondorioz gauzatu izan badira, jaraunsleak eskubidea du horiek kobratzeko. Horretan, akzesioari buruzko arauketa orokorra aplikatu behar da. f) Fruitu eta korrituei dagokienez, bereizi behar dira, batetik, kausatzailea hiltzen den unean jasotzeke daudenak eta, bestetik, oinordetza ireki ondoren sortzen direnak. Lehenengoak ez dira legatuan emandako gauzaren osagai; jaraunslearen ondare dira eta, beraz, jaraunspena gehitzen dute. Kausatzailea hil eta gero sortzen diren fruituak eta korrituak, berriz, legatuan emandako gauza horretan sartzen dira eta legatuhartzaileari dagozkio; hori dela eta, jaraunsleak, zordun gisa, fruitu eta korritu horiek zor ditu, legatuan emanda


ko gauza zor duen une beretik. Azken finean, KZren 1095. artikuluko errege la orokorra aplikatu besterik ez da egin behar (ikus, era berean, KatOKren 270 eta 295. art.ak, eta NFBren 245. legea).

B) Objektu mota desberdinak Testamentugilearen beraren gauza zehatzaren gaineko legatuak objektu desberdinak izan ditzake. Horren zioz, orain arte azaldu izan ditugun erregela orokorrak kasuankasuan zehaztu behar dira, legatuan emandako gauzak du en izaeraren arabera.

a) Eskubide errealaren gaineko legatua Legatu hori dela bide, eskubide erreal bat eratzen da ondasun guztien edo batzuen gainean eta hori eratzen da jaraunsle ez diren beste pertsona ba tzuentzat. Horretara gertatzen da, esate baterako, testamentugileak gozamen unibertsala eratzen duenean bere ondasun guztien gainean edo jaraunsleari ezartzen dionean halako gozamena eratzeko betebeharra; kasu horretan baka rrik, legatuhartzaile onuradunak jaraunslearen aurkako kreditu eskubidea du eta, eskubide hori dela medio, legatuhartzaileak jaraunsleari eska diezaioke betebehar hori bete dezan. Katalunian, KatOKren 253. art.ak arautzen du le gatu mota hori; arauketa horretan, ezbairik gabe ezartzen da legatu horrek eragingarritasun erreala duela (ikus KatOKren 270 eta 304. art.ak).

b) Gozamen unibertsalaren gaineko legatua


Legatu horren bitartez, jaraunspeneko ondasun guztiguztien gainean es kubide erreala eratzen da, legatuhartzailearen mesedetan. Kode Zibilean bar neraturiko oinordetza sistemak ez du ezer berezirik esaten horren inguruan. Katalunian eta Nafarroan, ordea, legatu hori bereziki arautzen da KatOKren 304. art.an eta NFBren 250. legean ere. Edozein kasutan, testamentugileak senipartedunei dagokien zatia errespetatu behar duenez gero, gozamen uni bertsalaren objektua mugatua da beti: NFBren 250. legeak gozamenetik kanpo uzten ditu ondasun jakin batzuk eta ondasunok NFBren 255 eta 256. legeek zehazten dituzte. Kataluniako Zuzenbidearen harira, legatu horrek hartzen di tu jaraunspeneko ondasun guztiguztiak; beraz, beste legatu baten bitartez, gainontzekoei ondasunak eman bazaizkie, horiek ondasunen jabetza soila ba karrik eskuratzen dute (KatOKren 304.2. art.). Gehienetan, legatu horrek era gingarritasun erreala ohi du, baina testamentugileak legatu horri betebehar izaerako eragingarritasuna eratxiki diezaioke (KatOKren 304.1. art.). Testamentugileak gozamendunari xedatze ahalmenak eratxiki ahal diz kio. Aukera horri buruz mintzo dira KatOKren 304.3. artikulua eta NFBren 250.4. legea. Katalunian eta Nafarroan, xedatze ahalmenen egikaritzari apli katzen zaizkio hondakinaren gaineko fideikomisoaren inguruko erregelak (ildo horretatik, KatOKren 243. artikulua eta NFBren 239. legea). Xedatze ahalmen horiek gozamendunari eratxikitzen zaizkio, beharrizan egoeran den kasuetan egikari ditzan (ikus 1959ko otsailaren 24an emandako epaia), eta senide jakin batzuek egin dezakete ahalmen horien gaineko kontrola (1892ko otsailaren 3an emandako epaia). Testamentugileak gozamenduna aska dezake fidantza eman eta inbenta


rioa egiteko betebeharretatik (KatOKren 304.3. art. eta NFBren 250.3. legea).

c) Gozamen kolektiboa Gozamen hori pertsona batzuei legatu bidez eratxikitzen zaie, pertsona horiek guztiek batera luper dezaten. KatOKren 304.4. art.ak bi gozamen mota bereizten ditu: lehenengoan, ez da zati zehatzik eratxikitzen eta, bigarrenean, zati horiek zehazten dira. Azken hori ez da kolektibotzat jotzen, KatOKren 304.4. art.ak gehiagotze eskubideari buruz ezarritako erregela bereziaren on doreetarako. Horren arioan, gozamenaren zatiren bat azkenduz gero, zati hori gainerako gozamendunek eskuratzen dute gehiagotze bidez, nahiz eta goza mendun horiek eurei dagokien zatiari uko egin edo zati hori beste inori laga.

99. Inoren gauzaren gaineko legatua Kontraesan hutsa badirudi ere, kausatzaileak testamentu bidez xeda ditza ke bereak ez diren gauzak edo, beste hitz batzuez esanik, inoren gauzaren gainean legatuak era ditzake. Harako legatuak sortzeko, testamentugileak ja kin behar du legatuan emandako gauza inorena dela; izan ere, testamen tugileak jaraunsleari ezarri behar dio legatuan emandako gauza eskuratzeko betebeharra, gauza hori legatuhartzaileari eman diezaion. Hortaz, jaraunslea ren betebehar hori facerea da, horretan bi fase agertzen direla: inoren gauza eskuratzea eta gauza hori legatuhartzaileari eskualdatzea.


Aipatu berri dugun erregela hori orokorra bada ere, ez da erregela ba karra, inoren gauzaren gaineko legatu mota desberdinak baitira. Legatu hori ek bereizteko, kontutan izan behar da testamentua egiteko unean nork duen gauza horren gaineko jabetza eta horren arabera ere legatua eragingabea izan daiteke. Arrazoi horiei eutsiz, 1932ko urtarrilaren 16ko epaiak aditzera eman zue ez, mota horretako gauzen gainean eraturiko legatuak modu murrizgarrian in terpretatu behar dira.

A) Gainontzekoaren beraren gauzaren gaineko legatua KZren 861 eta NFBren 249. artikuluek xedatutakoari helduta, legatu hori baliozkoa da. Edonola ere, kausatzaileak argi eta garbi agertu behar du gai nontzeko baten gauza xedatzeko borondatea, hau da, inoren gauza xedatzeko borondatea. Horregatik, legatuhartzaileak nahitaez frogatu behar du testa mentugileak jakin bazekiela legatuan emandako gauza inorena zela; osteran tzean, legatua deuseza da. KatOKren 258. art.ak erregela hori du jasota. Testamentugileak gauza inorena dela dakien ala ez kalifikatzeko, gogoan izan behar da testamentua idazteko unea. Horretara bakarrik bidezkotzen da KZren 862.2 eta KatOKren 286. artikuluetako araua. Arau horrek dioenez, oinordetza irekitzeko unean gauza kausatzailearen ondarearen barruan baldin badago, legatua baliozkoa da. Testamentugileak uste du legatu bidez emanda ko gauza berea dela (beraz, testamentugileak ez daki gauza inorena denik) eta gauza hori geroago eskuratzen da. Legatu hori


baliozkoa da favor testamentii printzipioaren ondorioz, hau da, testamentugileak egindako xedapenari eusten zaio, gauza testamentugilearena berarena delako. Halakoetan, legatu deuseza ez da baliozkotzen. Horrelako legatuak jaraunsleari betebeharrak ezartzen dizkio. Jaraunsleak gauza jakina eskuratu behar du, hori legatuhartzaileari emateko; hori ezinez koa bada, jaraunsleak balioespena eman behar dio legatuhartzaileari (KZren 861. art.). Katalunian ere, aukera hori berori ematen zaio kargapekoari, gauza eskuratu ezin duenean edo gauza duenak gehiegiko prezioa eskatzen badu ho rren truk (KatOKren 285.2. art.). Nafarroan, legatu mota hori hautabidezko legatu bihur daiteke, NFBren 249. legeak dioenez, jaraunslea zama horretatik aska baitaiteke, ÂŤgauzaren balioespena ordainduzÂť.

B) Zati batez bakarrik testamentugilearena den gauzaren gaineko legatua KZren 864 eta KatOKren 287. artikuluen esanetan, legatu hori eratzen da testamentugileari dagokion eskubide zatiaren gainean. Xedapenak erakartzen badu testamentugileak legatua eratu nahi izan duela gauza osoosoaren gaine an, orduan bitariko legatua eratzen da: zati batean, testamentugilearen bera ren gauzaren gainean (testamentugileari dagokion zatian) eta, bestean, inoren gauzaren gainean.

C) Kargapekoaren beraren gauzaren gaineko legatua


Kargapekoari (jaraunsleari edota legatuhartzaileari) badagokio legatu an emandako gauza, legatua baliozkoa da, nahiz eta testamentugileak jakin ez nor den gauza horren benetako jabea. Bada, kargapekoak delazioa onartzen duen une berean, gauza edo horren balioespena eman behar du (KZren 863.1. artikulua). Horretan, beraz, hautabidezko betebeharra agertzen da.

D) Legatuhartzailearen beraren gauzaren gaineko legatua Testamentua idazteko momentuan legatuhartzaileari badagokio legatuan emandako gauza, legatuak ez du inolako eraginik sortzen (KZren 866. art. eta KatOKren 288. artikulua). Ez da ahantzi behar, gauza hori legatuhartzailea rena den ala ez zehazteko, testamentua egiteko unea hartzen dela kontutan; ondorenez, une horretatik oinordetza ireki artean gerta daitezkeen aukera des berdinak aztertu behar ditugu: a) Jatorrian gauza legatuhartzailearena bada ere, legatuhartzaileak gau za hori gainontzeko bati saldu eta oinordetza irekitzean ez badu gauzaren gaineko jabetzarik, legatua eragingabea da (KZren 878. art.); legatu hori ez da bilakatzen inoren gauzaren gaineko legatu. b) Testamentua egin ostean, legatuhartzaileak eskuratzen badu legatuan emandako gauza eta oinordetza irekitzeko unean gauza horren jabetza berari badagokio, bi kasu bereiztu behar dira: gauza kostu bidez eskuratu duenetan, legatuhartzaileak jaraunsleari eskatu ahal dio berak ordaindutako prezioa (KZren 878.2. artikulua); dohainik lortu badu, aldiz, legatuhartzaileak ezin du ezer erreklamatu.


100. Gauza generikoaren gaineko legatua Legatuan emandako gauza zehazteko, testamentugileak haren generoa ai pa dezake. Horren inguruan zalantza egin da legatu hori betebehar izaerakoa den ala, legatu horren bidez eta oinordetza irekitzen den unean bertan, lega tuhartzaileari zuzenean eratxikitzen zaion gauzaren jabetza. Argibide antzo, esan behar dugu legatuhartzaileak gauzaren gaineko jabetza eskuratzen duela gauza hori zehazten denetik; eragiketa hori atzeratzen bada gauza emateko unera arte, une horretan bat egiten dute bi ondoreek: gauza zehazteak eta ja betza eskuratzeak. Legatu generikoak bi aldaera izan ditzake; lehenik, legatu hori gauza hi giezinen gainekoa izan daiteke eta hori baliozkoa da jaraunspenean mota horretako ondasunik denean bakarrik (KZren 875.2. art.). Eta, bigarrenik, le gatu generikoa gauza higikorren gainean era daiteke, hori baliozkoa dela beti, nahiz eta jaraunspenean harako ondasunik izan ez (ikus, era berean, KZren 875.1 eta KatOKren 294.1. art.ak). Kargapekoak du gauza hori hautatu eta zehazteko ahalmena (KZren 876 eta 875.3. art.ak, eta KatOKren 294.2. art.). KatOKren 294.2. art.ak agindu takoaren harira, hautespen ahalmen hori legatuhartzaileari berari eratxiki dakioke, bai eta gainontzekoari ere. NFBren 247. legeak, alabaina, legatu hartzaileari eratxikitzen dio zuzenean hautespen ahalmen hori. Artikuluok indarra dute, testamentugileak horien aurkako xedapenik ezarri ezean, testa mentugileak berak gainontzeko baten esku (esaterako, albazearen esku) utz baitezake hautespenaren eginkizuna. Hautespen hori egin behar duenak nahi koa du kalitate arrunteko gauza ematearekin (KatOKren 294.2.


art.); zernahi den ere, KZren 876. art.aren karioz, jaraunsleak zein legatuhartzaileak ÂŤeu rei egoki iruditzen zaien gauza hautaÂť dezakete, testamentugileak hori egite ko ahalmena eman badie. Jaraunsleak nahiz gainontzekoak hautespena eginez gero, legatuhartzai leak ez du onarpenik eman behar eta, une horretan bertan, gauzaren jabetza eskuratzen du. Hautespen hori egiteko, ez da inongo formarik bete behar, bai na interesatuari jakinarazi behar zaio; izan ere, une horretan, hautespena ir mo bihurtzen da eta, ondorenez, ezin ezezta daiteke. Zehaztapena egiteko unean finkatzen da legatuhartzaileak noiztik har tzen duen bere gain gauzaren arriskua, bai eta zein unetatik eskuratzen dituen gauzaren akzesioak, fruituak eta korrituak. Ondorio hori antzeman dezakegu, KZren 884. art. a sensu contrario interpretatzean. Behin gauza zehaztu ondoren, legatua ordaindu behar da eta, horretan, ezin da gauzaren balioespena eman.

101. Hautabidezko legatuak Harakoetan, gauza bat baino gehiago ematen da legatuan, hautabidezko moldez; hortaz, kargapekoak betebeharra betetzen du, gauza horietarik bat bakarrik emanez. Mota horretako legatuei aplikatzen zaie hautabidezko betebeharren ingu ruko arauketa (KZren 1131.etik 1136.era arteko art.ak), KZren 874. art.ak horretara igortzen gaituela. Testamentugileak besterik adierazten ez badu, ja raunslea da legatu horren zorduna eta, horren ondorioz, jaraunsleak berak egin behar du hautaketa. KatOKren 293.


art.aren agindupean, hautespen hori gainontzeko baten esku utz daiteke eta horrek hautespenaren berri eman be har dio kargapekoari. Hautespen hori ezeztaezina da.

102. Kredituaren gaineko legatuak eta zorretatik askatzeko legatuak Legatuaren objektu izan daitezke testamentugileak gainontzekoaren aurka dituen kredituak; taxu berean, legatuhartzaileak testamentugilearekin zorrak baditu, testamentugileak zor horietatik aska dezake legatuhartzailea. Aurre neko kasuan (kredituaren gaineko legatuan), hartzekodunaren aldaketa gerta tzen da, heriotzaren zioz; hitz gutxitara laburtuz, legatuhartzailea jartzen da kausatzaileak hil aurretik zuen egoera juridikoan. Horrekin, kredituen ohiko destinoa desbideratzen da, hain zuzen, jaraunsleak ez ditu kredituok eskura tzen. KZren 879 eta KatOKren 291. artikuluetara daude bilduta legatu mota horiek. Legatuaren objektua da, mamiz, kreditua bera; legatu hori eragingarria izan dadin, kreditu hori oinordetza irekitzean izan behar da. Oinordetza ireki baino lehen kreditua kobratu izan bada, kreditu hori azkentzen da eta, ondo renez, legatuak ez du objekturik; kreditua zati batez bakarrik kobratu ba da, aldiz, legatua eratzen da kobratzeko dagoen zatiaren gainean. Azkenekoz, kausatzaileak zorduna demandatu badu, isilbidezko ezeztapena gertatzen da, KZren 871. art.ak ezartzen baitu halakoetan legatua iraungitzen dela. Zorretatik askatzeko legatuan (KZren 870 eta KatOKren 291. artikuluak), kausatzaileak mortis causa barkatzen ditu, legatuhartzaileak harekin dituen zorrak. Kasu horretan ere, legatua eragingarria izan dadin, kreditua indarrean izan behar da eta kreditua azkentzen da oinordetza irekitzen denean. Jarauns


leak legatuhartzaileari ordain gutuna eman behar dio, halaxe eskatuz gero (KZren 870.3 eta KatOKren 291.2. art.ak). Kredituaren gaineko legatuetan, jaraunsleak legatuhartzaileari eman be har dizkio kausatzaileak zordunaren aurka izan dituen akzioak; jaraunsleak, beraz, ez du erantzukizunik kredituaren izatearen gainean, ezta zordunaren kaudimenaren gainean ere. KZren 870.4. art.aren argira, harako legatuak, edozein kasutan, bere bai tan hartzen ditu testamentugilea hiltzean zor diren korrituak, eta berme erreal eta pertsonaletara zabaltzen da (KZren 883. art., osagai erantsiei dagokienez).

103. Zor legatuak eta hartzekodunarentzako legatuak Banakako titulu bidezko xedapen horiek erabilita, kausatzaileak bere har tzekodunari uzten dio berak horri zor zionaren beste horrenbeste. Esan ohi da legatu horiek alferrekoak direla, horiek ez baitute ezertan aldatzen aurreko egoera; dena den, legatu horiek erabilgarriak dira, zorrari buruzko aintzates pena dakartenean, preskripzioa geldiarazten dutenean eta abar. Oro har, ha rako legatuak zorren gainean eratzen dira edo, beste hitz batzuekin esateko, legatu horiek kausatzailezordunak eratu ohi ditu bere hartzekodunarentzat (KZren 873 eta KatOKren 301. art.ak). Horrek, alabaina, ez du esan nahi le gatu bidez ezin utz daitezkeenik legatuhartzailearekin gainontzeko batek edo kargapekoak dituzten zorrak; kasu horietan, legatuhartzaileari plus bat ema ten zaio, horrek zordunaren aurka jardun baitezake, legatuhartzailearen titu luak dakarzkion akzioen bitartez. KZren 873. artikuluak laburlabur dio legatua ez zaiola


kredituari egoz ten; ildo horretan, testamentugileak bere hartzekodunari kopuru bat ematen badio legatu bidez eta testamentugileak ez badu zehatzmehatz adierazi kopu ru hori berak hartzekodun horrekin duen zorra kitatzeko dela, orduan hartze kodunak bere eskubideari eusten dio eta, gainera, legatua erreklama dezake. Erregela horrek izaera interpretatzailea du: iuris tantum erako presuntzioa da eta horren aurkakoa froga daiteke. Katalunian, testamentugileak okerretara uste izan badu legatuhartzaileari zerbait zor diola eta, horretan oinarrituta, legatua eratu badu, legatu hori deuseza da, KatOKren 301. art.ak agintzen duen moduan.

104. Aldizkako prestazioen gaineko legatuak Legatu horietan, legatuhartzaileari eskubidea ematen zaio, prestazio ja kinak aldizka eskura ditzan; prestazio horiek, oro har, diru kopuruak izan ohi dira. Legatuak iraun dezake epe jakinean zehar nahiz legatuhartzailea bizi den artean. KZren 880. art. legatu mota horretaz arduratzen da. Erregela orokor gisa, prestazioak aldizkakoak izan arren, legatua bat bakarra da (legatuak ez dira prestazioen beste horrenbeste); errenta edo pentsioak legatuaren agerpen hu tsak baino ez dira. Testamentugileak kontrakoa adierazi ezik, legatuak ja raunsle guztiak ukitzen ditu, oinordetza irekitzen den unetik; hala ere, errenta bakoitzari aplikatzen zaio, kasuankasuan, KZren 1964. artikuluak aldizkako prestazioei buruz ezarritako preskripzio epea. Legatu horren gainean mota desberdinak bereiz daitezke:


A) Mantenu legatua Legatu horren bidez, legatuhartzaileari kopuru bat ematen zaio, bizibi deak izan ditzan. Testamentugileak berak, batetik, kopuru zehatza finka de zake; hala denean, kopuru hori zor da eta horretan ez du zerikusirik kopuru hori nahikoa edo beharrezkoa den legatuhartzailearen biziraupenerako. Bes tetik, testamentugileak legatuhartzaileari eman diezaioke azken horrek bere biziraupenerako behar duen adinakoa; halakoetan, ordea, zor den kopurua ze haztu behar da, legatuhartzaileak uneanunean dituen beharrizanen arabera. Horrelako kasuotan aplikatu behar dira, besteak beste, KZren 142 eta ondo rengo art.ek mantenuei buruz ezarritako arauak. KZren 146. artikuluari helduta, legatuaren kopurua kalkulatzeko, kontu tan hartu behar da jaraunspeneko ondasunen zenbatekoa ere; eta horri buruz gogorarazi behar dugu, kopuru hori aldaraz daitekeela, aldian aldiko ingurua barrak aldatzen badira. Legatu horrek indarrean dirau, legatuhartzailea bizi den artean eta tes tamentugileak horren aurka ezer xedatu ezik (KZren 879.2. art.). KatOKren 298. artikuluak adierazi baino ez du egiten, legatu horrek bere barruan har tzen duela onuraduna mantendu, jantzi eta hezteko, eta horri bizilekua nahiz osasun laguntza emateko beharrezkoa den guztia.

B) Hezkuntza legatua Legatu horretan eman ohi da legatuhartzailea hezteko behar den guztia. KZren 879.1. art.aren ildoan, legatu horrek


dirau onuraduna adin nagusiko bilakatu arte. Horiek horrela, KZren 142. art.ak arauturikoa aplikatu behar da, testamentugileak horren kontrakorik ezer xedatzen ez badu.

C) Aldizkako pentsioen legatua KatOKren 299. art.ak aldizkako pentsioen legatuari buruz xedatutakotik somatzen denez, legatu hori eratu ohi da, orokorrean, testamentugileak hil au rretik pentsioaren hartzekodunarekin zuen betebeharraren jarraipen legez; ha la nola, kausatzailearen ezkontide ohiarentzat eraturiko legatua (KZren 101. art.). Hariari lotuta, harako legatuaren kopurua da, izan ere, testamentugileak hil aurretik ordaintzen zuen kopuru bera, testamentugileak besterik agindu ezik. Bestalde ere, KatOKren 299. artikuluak berak arautzen duenez, aldizka ko pentsioen legatua ez da nahitaez izan behar kausatzaileak hil aurretik izan dituen zorren jarraipena eta, hala denean, mantenu legatuei buruzko arauak aplikatzen dira (KatOKren 298. art.).

105. Zuzenbide tipotik kanpoko legatuak Orain arte mintzo izan gara Kode Zibilean eta autonomi erkidegoetako antolamendu desberdinetan bereziki arauturik dauden legatu motei buruz. Ho riez landara ere, testamentugileak askatasun osoa du legeak araututakoez bes teko legatuak eratzeko, horren inguruan ez baita numerus claususik. Testamentugileak legatu bidez agin dezake zerbait egin ala


ez egiteko; le gatuak erabil ditzake testamentugilearen beraren edota jaraunslearen gauza ren gain eskubide errealak eratzeko legatuhartzailearen mesedetan; halaber, legatuan eman ditzake kokalekuaren arabera identifikatzen diren gauzak etab. Kode Zibilaren eraentzari begira arazorik gehien dakarren legatua da, izatez, zati alikuotaren gainean eraturikoa. Katalunian eta Nafarroan, alabai na, legatu mota hori berariaz arautzen da (KatOKren 305. art.an eta NFBren 219. legean; azken horretan, legatu horri legatum partitionis deritzo). Zati alikuotaren gaineko legatua erabilita, testamentugileak legatuhar tzaileari eratxikitzen dio jaraunspeneko ondasun multzoaren zati bat. Zati hori zehazteko, ehuneko hainbestekoak erabiltzen dira (laurdena, ehuneko ha marra); legatuotan, beraz, ez dira gauza zehatzak eratxikitzen. Zati alikuotaren legatuhartzaileak duen izaerari buruzko eztabaida alde batera utzita (hain zuzen, pertsona hori jaraunsle edo legatuhartzaile den), hemen aztertu behar dugu Kataluniako oinordetza sisteman legatu mota ho rrek duen arauketa, KatOKren 305. art.ak betebehar izaerako eragingarritasu na duen legatu gisa kalifikatzen baitu. Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodeak zati alikuotaren legatuhartzai leari kreditua eratxikitzen dio jaraunslearen aurka; hori egitean, legatuhar tzaileak lor ditzake, testamentugileak berari eratxiki izan dion zati alikuota eskuratzeko behar besteko ondasunak. Hortaz, horrelako legatuhartzaileak ez du erantzukizunik kausatzailearen zorren gainean (KatOKren 305.1. art.), nahiz eta horien eragina jasan, oinordeko den neurrian. Legatuhartzaile ho rrek ez du parterik hartzen jaraunspen erkidegoan; balio jakina


eskuratzeko eskubidea du eta, beraz, ez du inongo eskubide errealik jaraunspeneko onda sun guztien gainean; ezin du jaraunspenaren zatiketa eskatu, Nafarroan gerta tu aldera, NFBren 330.2. legearen arabera. Zati hori jaraunspen likidoaren gainean kalkulatzen da. Jaraunsleak bide desberdinak ditu, legatu hori ordaintzeko: batetik, lega tuhartzaileari jaraunspeneko ondasunak eman diezazkioke, testamentugileak azken horri eratxiki dion zenbatekoa estaltzeko neurrian; edo, bestetik, hara ko ondasunak eman beharrean, diru kopuru bat eman diezaioke, jarauns penean dirurik ez egon arren (KatOKren 305.1. art. in fine eta NFBren 219.2. legea). Jaraunslearen betebehar hori aukerakoa da; egiatan, jaraunsleak onda sunak zor ditu eta, legatua ordaintzeko unean bakarrik, ondasunon ordez diru kopurua eman dezake. Testamentugileak legatuhartzaileari zein zati alikuota eratxiki, eta ho rren arabera zehazten dira legatuhartzaile horrek eskuratu behar dituen on dasunak. Ondasunok zehaztu ahal izateko, aldez aurretik gauzatu behar dira kontabilitate eragiketa hauek: lehenik eta behin, jaraunspen likidoaren balioa zehaztu behar da; eta, bigarrenik, erloak eratu behar dira, jaraunspena zatitze ko erregela berberak bete behar direla. Behin eragiketa horiek egin eta gero, legatua ordaindu behar da eta ordainketa hori diruz egin daiteke (KatOKren 305.1. art.). KatOKren 305.2. art.aren itzalean, ezagunak izan ez diren zorrak legatua ordaindu ondoren azaleratu, ezkutuan izan diren ondasun edo eskubideak agertu edo zalantzazko kredituak kobratzen badira, orduan legatuhartzaileari eman beharreko zatia aldatu egiten da. Hortaz, zati hori bada legatuhar tzaileak jadanik eskuratu izan duen zatia baino handiagoa, legatu-


hartzaileak jaraunsleari itzuli behar dio gehiegiko tartea; kontrara, legatuhartzaileak be rari dagokiona baino gutxiago eskuratu badu, tarte hori kobra dezake. Jaraunsleak legatuhartzaileari eman beharreko erloa zehaztu arte, zati alikuotaren legatuhartzaileak ez du fruituak eskuratzeko eskubiderik, legatu hori generikotzat jo behar delako. Horren ondorioz, gauza galtzen den kasue tan ere, betebehar generikoei buruzko arauak aplikatu behar dira. Orobat, ain tzat hartu behar da betebehar hori aukerakoa dela; ondorenez, jaraunspenaren gauza guztiak galduz gero, legatua azkentzen da eta jaraunsleak ez du onda sunon balioa ordaindu behar (ikus ere ยง5, 6. zk.).

106. Jaraunsleak legatuen ordainketaren gainean duen erantzukizuna Kode Zibilak baitaraturiko sisteman, ez da argiro adierazten jaraunsleak zein erantzukizun mota duen legatuen ordainketaren gainean; nolanahi ere, jaraunsleak jaraunspena onartu badu inbentario onuraren arabera, jaraunsleari dagokio legatuak ordaintzea, berak eskuraturiko ondasunen balioa agortu arte (KZren 1023.1. art.) eta, gainera, legatuak baino lehen, zorrak ordaindu behar dira. Jaraunsleak ez badu onura horren arabera onartzen, horrek erantzukizu na du ultra vires. Kataluniako sisteman, jaraunsleak legatuen ordainketaren gaineko eran tzukizuna du intra vires bakarrik, KatOKren 273. art.ak xedatzen duen mo duan. Artikulu horrek jaraunslearen erantzukizuna mugatzen du;


arean bere, legatuak eratu badira jaraunsleak eskuratu behar duen balioa gaindituz, arti kulu horrek bidea ematen du legatu horiek urritzeko, legatuok eragingabeak direlako. Nafarroako sisteman ere, jaraunslearen erantzukizuna intra vires da, NFBren 318. legeak agintzen duenez. Hori argituta, KZren 887. art.ak lehenespen hurrenkera ezartzen du le gatuhartzaileen artean, jaraunspenean ez denean nahikoa ondasunik lega tu guztiguztiak ordaintzeko. Xedapen hori erabil daiteke, legatuhartzaileen arteko gatazkak konpontzeko, baina horrek ez du inolako baliorik legatuhar tzaileok pilatzen direnean jaraunspenean eskubideak dituzten beste pertsona batzuekin. Horren ildoan, legatuak eratu eta horrekin kalteak eragiten bazaiz kie seniparteei, legatuok urritu behar dira KZren 820. art.ak adierazitako le henespen hurrenkeran. Honakoa da lehenespen hurrenkera hori: 1. Ordain gisa emandako legatuak, horiek eratu baitira legatuhartzaileak kausatzaileari emandako zerbitzuen truk. Legatu horiek ob causam dira. 2. Gauza zehatzaren gaineko legatuak. 3. Testamentugileak lehenespenezkotzat jo dituen legatuak, testamentugi learen borondatea berariaz agertarazi behar dela. 4. Mantenu legatuak. 5. Hezkuntza legatuak. 6. Gainerakoak lainean.

BIBLIOGRAFIA


Legatuari dagokionez, oro har: ALBALADEJO GARCÍA, M., Comentarios al Có digo civil y Compilaciones forales, XII. liburukia, 1. bolumena, Madril, 1981; DÍAZ CRUZ, Los legados, 1951; GETEALONSO, M.ª DEL C., «Las garan tías hipotecarias del legado. Examen de la anotación preventiva del legado», RJC, 1981, 327. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS, «La ad quisición de la posesión en los legados», ADC, 1962, 919. orrialdea eta on dorengoak; SÁNCHEZ CALERO–OSSORIO SERRANO, Comentarios a los arts. 858–891, in Comentarios al Código civil, I. liburukia, Madril, 1991, 2097. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, R. M.ª, «Comentarios a la tra ducción española del Tratado de Derecho civil alemán de Ennecerus, Kipp eta Wolff», I. liburukia, TH. Kippen Derecho de sucesiones, 2. argitaraldia, Bar tzelona, 1976; TRAVIESAS, «Legados», RDP, 1931, 97. or. eta ondorengoak, 130. or. eta ondorengoak, eta 177. or. eta ondorengoak. Legatu mota desberdinei buruz: COLL I RODES, «Legado de parte de herencia», RJC, 1958, 43. or. eta ondorengoak; GARCÍA CANTERO, «Ensayo de una clasificación de los legados, en particular en el Código civil», RCDI, 1973, 781. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ PACANOWSKA, El legado de cosa ajena, Madril, 1985; MORENO QUESADA, B., «El cumplimiento del legado de cosa ajena», ADC, 1961, 615. or. eta ondorengoak; MOREU BALLONGA, J. L., El legado genérico en el Código civil, Madril, 1991; OSSORIO SE RRANO, «El legado de deuda», ADC, 1985, 941. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, R. M.ª, «El legado de parte alícuota», in Estudios de Derecho pri vado, II, Madril, datarik gabe, 181. or. eta ondorengoak; SERRANO GAR CÍA, «Legado de crédito y legado de liberación», RCDI, 1975, 627. or. eta ondorengoak. Legatuen zioz jaraunsleak duen erantzukizunari buruz: GINOT LLOBATERAS, «La responsabilidad del heredero simple por deudas y legados en el Derecho común y foral», ADC, 1950, 1084. or. eta ondorengoak.


Hamargarren gaia TESTAMENTUGILEAREN BORONDATEA ARAKATU ETA BETEARAZTEA

Laburpena: §28. Testamentugilearen borondatea egiaztaraztea.— 107. Azken Na hien Erregistroa.— 108. Testamentuaren egiaztarazpena (igorpena).— §29. Albazeagoa.— 109. Kontzeptua.— 110. Ezaugarriak: A) Boron datezko kargua; B) Bereberezko kargua; C) Aldi baterako kargua; D) Dohaineko kargua.— 111. Albazeagoaren eraketa: A) Izendapena; B) Izendapen motak: a) Mankomunitatea; b) Solidaritatea; c) Ondoz ondoko albazeak; C) Albazea izateko gaitasuna; D) Albazea motak; E) Albazea kargua onartzea eta horri uko egitea. Desenkusak: a) Onarpena; b) Uko egitea; c) Desenkusa.— 112. Albazeagoaren edukia: A) Ahalmenak; B) Eginbeharrak; C) Eskubideak; D) Albazeago unibertsalaren edukia, Katalunian; E) Albazeago unibertsalaren edukia, Nafarroan.— 113. Alba zeagoaren egikaritza. Epea.— 114. Azkentzea.— §30. Fiduzia xe dapenak: konfiantzazko jaraunspenak.— 115. Kontzeptua.— 116. Konfiantzazko jaraunspenak, Kataluniako Zuzenbidean: A) Kontzeptua; B) Konfiantzazko jaraunslea; C) Konfiantzapean agindutakoaren ja sotzailea; D) Konfiantzazko jaraunspenaren ondoreak.— 117. Kon fiantzazko jaraunspena, Nafarroako Zuzenbidean: A) Kontzeptua; B) Konfiantzazko jaraunslea; C) Konfiantzapean agindutakoaren jasotzailea; D) Konfiantzazko jaraunspenaren ondoreak; E) Etengabeko fiduzia.

§28. TESTAMENTUGILEAREN BORONDATEA EGIAZTARAZTEA 107. Azken Nahien Erregistroa Pertsona bat hiltzen denean, beraren oinordekoek edota pertsona horrekin lotuta daudenek arakatu behar dute kausatzaileak hil aurretik testamenturik egin duen ala ez, bai eta, testamentu bat baino gehiago izatekotan, horietatik zein idatzi den azkenik. Gai horri buruzko lege erregelak ikusita, kontu ho rien gainean ezbaia sor daiteke; esangura horretan, lehenespenez aplikatzeko testamenturik izan arren, okerretara uste daiteke


oinordetza beste testamentu baten menpe edo lege oinordetzaren manuen menpe dagoela. Ezbai horrek, gutxienean, alferreko gastuak ekar ditzake eta, gainera, ezbai hori konpontze ko denbora luzeegia eman behar da; horrenbestez, ondore horiek saihesteko beharra antzeman da. Bestalde, oinordetzak erakarritako eskubideak oinorde tzan bertan eraentzen duen estatutuarekin loturik daude eta horrek ere segur tasunik eza erakarri du. Kasurako, itxurazko jaraunsle batek (testamentu jakin batean hala izendatuak) hildakoaren ondasunak bere izenean inskribatzeko eskatzen duenean, jabetza erregistratzaileak zalantza egiten du honakoen gai nean: testamentugileak bestelako xedapenik eman duen; xedapenik izateko tan, horrek testamentu hura ezeztatu duen; eta, xedapen horretan, hildakoaren ondasunak beste pertsona bati esleitu zaizkion. Beharrizan horiek direla bide, Espainian Azken Nahien Erregistro Orokorra sortu izan da (1885az geroz tik) eta Erregistro horri buruzko arauketa NotarioAraudiaren II. eranskinera biltzen da gehienbat. 1885eko azaroaren 14ko Dekretuaren zioen azalpenari helduta, Erregistro horren helburua da, izatez, ustezko kausatzaileren batek egiletsitako testamentuen berri eman, ezeztaturiko testamentuetan oinarritzen diren titulartasunak Jabetza Erregistroan inskribatzea eragotzi eta ab intestato oinordekoen bidegabeko izendapena saihestea. Erregistro horren antolaketan organo desberdinak agertzen dira: erregis tro zentrala, Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa dela; notarioelkargoetan diren lurralde erregistroak eta notarioek bananba nan daramatzaten erregistroak. Azken Nahien Erregistroa eramateko, fitxak erabili dira; notariotestamentuetan, notario egilesleak fitxok hirunaka luza tzen ditu eta horiek bidaltzen dizkio bere elkargoko dekanoari: hiru fitxa horietarik bat elkargoan geratzen da; beste bat, ENZNra


igortzen da eta, hi rugarrena, notario igorleari itzultzen zaio. Erregistro horretan, bada, heriotza ren ziozko xedapenak barneratzen dituzten notarioagiri guztiak agertarazten dira. Horien artean dira, jakina, atzerrian Espainiako agente diplomatiko na hiz kontsularraren aurrean egiletsitakoak, epaileak emandako ebazpenak [de la xedapenen protokolatzea agintzen dutenak (hori beharrezkoa denean), dela azken nahien baliozkotasuna eta eragingarritasuna erabakitzen dituztenak] eta, foru zuzenbide batzuetan, parrokoaren aurrean egiletsitakoak. Berebat, Erregistro horretan testamentu olografoak agertaraz daitezke, testamentugile ak hala nahi izanez gero, bai eta atzerriko funtzionarioaren aurrean egiletsi takoak ere (autu horri buruz, ikus Europako Kontseiluak 1972ko maiatzaren 16an Basilean egindako hitzarmena, 1985eko ekainaren 28ko EAOn argita ratutakoa). Fitxetan adierazten dira, adierazi ere, testamentugilearen azken nahiari buruzko datuak (lekua, data, izaera eta abar), baita testamentuaren egileslea ri eta testamentua eskuesten duen funtzionario zein pertsonari buruzkoak ere. Egileslea bizi den artean, Erregistroko datuak isilpekoak dira; ondorenez, da tu horien ziurtagiria luzatzen da, egilesleak (berak edo ahalorde berezia duen ahaldun bidez) edo auzitegiek hala eskatzen dutenean bakarrik. Testamen tugilea hil eta hurrengo hamabost egunak igaro ondoren (denbora tarte hori ematen da, hil aurretixe egiletsitako testamentuari buruzko fitxa Erregistrora hel dadin), ziurtagiri hori luzatzen da, heriotzaren egiaztapena ematen duen edozein interesatuk hala eskatuta. Erregistroan agertarazten bada mortis cau sa xedapena, horri buruz ziurtagiri positiboa luzatu behar da eta, alderantziz


ko kasuan, negatiboa. Ab intestato jaraunsleei buruzko adierazpena eragin nahi duenak ziur tagiria (negatiboa) lortu behar du. Horrelako ziurtagiria behar da, ondokoak erdiesteko ere: epaileak jaraunspenaren banaketari onespena eman, jarauns penaren agerpen edo banaketari buruzko eskriturak baimendu eta heriotzaren ziozko oinordetzak erakartzen dituen inskripzioak Jabetza Erregistroan egi teko (halere, ikus HAren 78. art.). Ziurtagiriak agiri publiko dira, baina euren norainokoa mugatua da: ziurtagiriek agertu besterik ez dute egiten azken na hiak badirela edo, beste hitz batzuez esanik, ziurtagiri positiboa luzatzen bada ere, horrek ez du esan nahi ziurtagiriak agertutako azken nahia eragingarria denik. Horren guztiaren ondorioz, baieztatu ohi da ziurtagiriok «informazio eginkizuna» dutela (LACRUZ), «zerrenda ofizial» gisa (LLEDÓ).

108. Testamentuaren egiaztarazpena (igorpena) Testamentua, izatez eta eitez, egintza berezia den aldetik, eta kontutan hartuta testamentuak ondoreak sortzen dituela testamentugilea hil ostean, le geak gogor egin du testamentugilearen identitatea egiaztatua izan dadin. Be naz, testamentuaren edukia zein oinordetzara aplikatu, eta oinordetza horren kausatzailea izan behar da testamentuaren egilea. Horrek bidezkotzen ditu testamentugilearen identifikazioari buruzko erregela bereziak eta, testamen tu olografoetan, testamentua egiaztatzeko beharra. Gai horietan sakondu izan dugu, testamentu mota desberdinei buruzko azterketan (ikus §§ 15 eta 16).


ยง29. ALBAZEAGOA 109. Kontzeptua Kausatzaileak pertsona baten ardurapean jar dezake hark emandako xe dapen guztien ala batzuen betearazpena; hala denean, pertsona horri agindu ahal zaio eginkizun zehatzak bete ditzan ala, hutshutsean, testamentugilea ren borondatearen betepena zaindu dezan. Borondate horren betearazleari al bazea deritzo. Albazea, izan ere, gainontzeko bat da. Gainontzeko hori ez da oinordeko eta horri eratxikitzen zaizkio jaraunsleak, oro har, izan ohi dituen ahalmene tarik batzuk. Espainiako Zuzenbidean, bada, erakunde hori sobera dago, alba zeari dagozkion eginkizunak jaraunsleak betetzen baititu beti. Hari berberari segiz, Espainiako oinordetza esparrutik kanpoko erakun dea da hori, Erromako sistematik datorrena. Hori gogoan izanda, aurrenau rrenik, zehaztu behar dugu albazeak zein egoera juridiko duen jaraunspenaren barruan. Teoriarik zabalduenen arabera, albazea mandatarioarekin berdines ten da, post mortem mandatario izanik. Ulerkera horrek eragina izan du zen bait epaitan (besteak beste, 1929ko urtarrilaren 22an eta 1947ko uztailaren 5ean emandako epaietan), baina zalantzak izan dira erakunde horri buruzko definizioa ematean, beste epai batzuetan ulertu baita albazea kausatzailearen (1958ko abenduaren 18ko epaia) nahiz jaraunspeneko ondasuntzaren ordez karia dela. Horiek horrela, garbi asko esan dezakegu kausatzaileak albazearen esku uzten dituela oinordekoaren eskumenekoak diren eginkizun batzuk eta horren arrazoia dela kausatzaileak albazea


izendatzen duen pertsonarekin duen kon fiantza. Labur emanda, albazea fiduziarioa da (PUIG FERRIOL); albazeak bere izenean jarduten du, baina beste inoren interesean; horren ondorioz, era kunde horrek eite funtzionala du.

110. Ezaugarriak Ondokoak dira albazeagoaren ezaugarriak:

A) Borondatezko kargua Ezaugarri horrek bi ondore hauek dakartza: batetik, xedapenemaileak ez du albazea nahitaez izendatu behar berak emandako xedapenak betearazteko eta, bestetik, albazea izendatua ez dago behartuta kargua onartzera. Dena den, albazeak kargua onartuz gero, kargu hori bete behar du, desenkusarik denean salbu; eta, kargua betetzen ez badu, erantzukizuna izan dezake.

B) Bereberezko kargua Kargua bereberezkoa da, kausatzaileak albazea izendatzeko aintzat hartu izan dituen harremanak konfiantzakoak direlako. Hortik igarriigarrian ondo rioztatzen denez, albazeak ezin ditu bere eginkizunak gainontzeko baten es ku utzi, gainontzeko hori ere albazea izendatuz, testamentugileak horretarako baimena ematen dionean izan ezik (KZren 909 eta KatOKren 313. art.ak). Oinordetza prozedura konplexu samarra denean, teknikarien laguntza behar da xedapen jakin batzuk betearazteko; albazea laguntzaile horietaz baliatzen bada ere, horrek ez du esan nahi harako eskuordetzarik gertatzen denik.


Alba zeak erantzukizuna du, bada, berak izendatutako laguntzaileek gauzaturiko egintzen gainean.

C) Aldi baterako kargua Albazeari ez zaizkio eginkizunak betiko eratxikitzen; alderantziz, eginki zunok testamentu zehatza betearazteko eman ohi dira. Eginkizun hori, beraz, iragankorra da; kargua bete behar da kausatzaileak zehaztutako epearen ba rruan eta, kausatzaileak ez badu ezer zehaztu, legeak ezarritako epean.

D) Dohaineko kargua Kode Zibilaren oinordetza sisteman, albazearen kargua dohainekoa da eta hala agintzen du KZren 908. art.ak. Nolanahi den ere, horrek ez du eragozten kausatzaileak albazeei ordainsaria ematea, dela ogibidesariak zehaztuz, dela legatua eratxikiz. Bigarren kasu horretan, albazeak legatuhartzailearen titu lua hartzen du; titulu hori albazeari dagokion karguarekin lotuta dago, KZren 900. art.aren esanetan, eta horren ondorioz, albazeak kargua onartzen due nean bakarrik eskuratzen du legatuan emandako eskuzabaltasuna. Testamen tugileak baterako ordainsaria zehazten badu albazea batzuentzat eta albazea horietako batek ez badu kargua onartzen, azken horri dagokion zatia beste albazeek eskuratzen dute, gehiagotze bidez. Dohainekotasun printzipioa ez da agertzen Kataluniako sisteman, ezta Nafarroakoan ere. Katalunian, KatOKren 314.2. art.arekin bat eginez eta kau satzaileak horren kontrakoa xedatu ezean, albazea unibertsalak eskubidea du jaraunspenaren aktibo likidoaren %10 eskuratzeko


ordainsari gisa eta, bana kako albazea den kontularibanatzaileak %2. Gainera, albazeari legatua utz dakioke; albazeak ez du legatua hartzen lege ordainsari moduan, testamentu gileak besterik adierazi ezik. Nafarroan, NFBren 298. legeak ere albazea kar gua ordaintzeari buruzko printzipioa ezartzen duen arren, tokiko usadioetara edo horien baliobestekoetara jotzen du ordainsariaren zenbatekoa finkatzeko.

111. Albazeagoaren eraketa Albazeagoaren eraketan bi une bereizten dira: kausatzaileak albazea izen datzea eta izendatuak kargua onartzea. Borondate aitorpen horiek, alabaina, elkarren gain lokabeak dira; egiatan, esan dezakegu kausatzailearen eta al bazearen artean ez dela kontraturik burutzen, ez baita gertatu eskaintzarik, ez onarpenik.

A) Izendapena Kausatzailearen borondate aitorpena da izendapena; horren bitartez, kau satzaileak erabakitzen du, bere jaraunspenaren betearazlea izendatzea. Gehie netan, izendapen hori testamentuan egiten da eta, beraz, testamentugileak berak egiten du izendapena. Are gehiago, horixe da KZk ematen duen bide bakarra, KZren 892. artikulutik atera daitekeenez. Ezin utz daiteke gainontze ko baten eskuetan, albazea izendatzeko eginkizuna (KZren 670.


art.). Kataluniako sisteman, albazea izenda daiteke testamentuan, kodiziloan nahiz oinordetza kontratuetan (KatOKren 308. art.); hortaz, ab intestato ja raunsleen pentzutan izenda daiteke albazea. Nafarroako Zuzenbidean, NFBren 195. legeak bide ematen du albazea ko diziloan izendatzeko. Horiez landara, badira beste albazea mota batzuk, kausatzaileak berak izendatzen ez dituenak. Horien artean ditugu, besteak beste, legebidezko alba zeak. Horiei buruz ari dira KZren 911 eta KatOKren 321.2. artikuluak. Le gebidezko albazeak izendatzen dira albazeagoa azkentzen denean albazeari agindutakoa bete baino lehen; halakoetan, jaraunsleei dagokie agindu hori be tearaztea, jaraunsleok legebidezko albazea bilakatuz. Zernahi gisaz, doktrinak jaraunsleei legebidezko albazea deitzen badie ere, esan behar dugu kalifikazio hori desegokia dela, jaraunsleei berez baitagokie kausatzailearen borondatea betearaztea. Horregatik, jaraunsleei ez zaizkie inondik inora aplikatzen alba zeagoari buruzko arauak. Albazea mota horiei gagozkiela, bigarrenik, albazea datibo izenekoa du gu, JZLren 966.1. art.an arauturikoa. Epaileak izendatzen du albazea hori, kausatzailea ab intestato oinordekorik gabe hil denean; albazea horri dagokio ÂŤlurperaketa eta hiletak antolatu eta, legearen arabera, kargu horrek berarekin dakarren edozein eginkizun betetzeaÂť. Kataluniako Zuzenbidean, KatOKren 321.1. art.ak beste kasu hau xeda tzen du albazea datiboari buruz: albazearen kargua hutsik geratzen bada, interesatuek epaileari eska diezaiokete albazea datiboa izenda dezan; albazea horrek ditu testamentuzko albazeari dagozkion eginkizun eta ahalmen ber berak. Horrelakoetan, kausatzaileak albazea izendatu badu ere,


kargua hutsik geratzen da, albazeak ez duelako testamentugilearen agindua bete, edozein inguruabar dela bide; bestelako kasuetan, ezinezkoa da albazea datiborik izen datzea.

B) Izendapen motak KZren 892 eta KatOKren 309. art.ek, eta NFBren 296. legeak aukera ematen dute albazea bat baino gehiago izendatzeko. Horrela, albazea bat ba karrik edo batzuk izan daitezke; azken kasu horretan, albazea bakoitzari agin du zehatza eman dakioke ala agindu bera albazea guztiei eman ahal zaie, horiek guztiek batera jardun dezaten. Horretan, bistan denez, arazoak sortzen dira, albazeek euren artean jarduteko duten moduari buruz; arazook kon pontzeko, legeak bi sistema arautzen ditu: mankomunitatea eta solidaritatea (KZren 894. art.).

a) Mankomunitatea KZren 895. artikuluak xedatutakoaren bidean, albazea bi edo gehiago modu mankomunatuan izendatzen badira, horiek guztiek batera jardun behar dute. Mankomunitateak dakar albazeek batera aritu behar izatea; hala ere, presazko beharrizanik denean, albazea mankomunatuetarik edozeinek jardun dezake berak bakarrik, geroago gainerakoei kontuak emanez (KZren 896. ar tikulua). Hori argituta, KZren 895. artikuluak bide desberdinak arautzen ditu, albazeek arazoak erabaki ditzaten: —Liskarrak aho batez konpon daitezke, hau da, liskarrari emandako ir tenbidea izan daiteke guztiek aburu batez egindakoa.


—Albazeetarik batek bakarrik jardun dezake, besteen baimenarekin; ho rretan ere, albazeek aho batez dihardute, batek besteen eskutik jarduteko ahal mena eskuratu duelako. Horrelakoetan ez da gertatzen KZren 909. artikuluak debekaturiko eskuorderik, hura beti gerta baitaiteke albazeen artean, KZren 895. art.ak xedatutakoaren arabera. —Albazeek gehiengoz har ditzakete erabakiak; horrelakoetan, «iritzi di sidenterik izatekotan, albazea gehienek erabakitakoa» da hartu beharreko bidea. Testamentugileak berak ezar dezake zein den «gehienek» esakunearen esangura hori eta, ez badu ezer zehazten, albazeetarik erdiek gehi batek hartu behar dute erabakia. Berdinketarik izanez gero, epaileak ebatzi behar du hori, salbu eta testamentugileak beren beregi bestelakorik xedatzen duenean. Ebaz pen hori testamentugilearen borondateari uztartu behar zaio beti (ikus 1914ko martxoaren 25eko epaia). KatOKren 309. art.ak horren antzeko sistema arautzen du; artikulu ho rretan, albazeen jarduketari buruzko erregelak ezartzen dira, albazeak modu mankomunatuan izendatzen direnerako: testamentugileak ez badu besterik xedatu, ulertu behar da albazea bi edo gehiagori egindako izendapena man komunatua dela. Albazeek gehiengoz hartu behar dituzte erabakiak, presazko egoeretan izan ezik; azken horretan, albazea batek bakarrik jardun dezake eta, hala denean, gainerakoei eman behar die bere jarduketaren kontu. Albazearen batek kargua utzi arren, ez da horren ordez beste albazearik izendatzen, salbu eta testamentugileak berariaz ematen dituenean albazeak ordezteko arauak; testamentuak ez badu halakorik ematen, albazeagoan dihardute kargua utzi ez dutenek.

b) Solidaritatea


KZren 1137. art.ak emandako erregela orokorrari eutsita, KZren 897. art.ak dio albazeen artean ez dela solidaritateari buruzko presuntziorik eta, ondorenez, kausatzaileak beren beregi ezarri behar du solidaritatea. KZk ez du argibiderik ematen modu solidarioan izendatu izan diren albazeen jardu ketari buruz; horren ondorioz, albazea bakoitzak bananbanan jardunikoak balioa du, testamentugilearentzat ez baitu axolarik albazea horietarik nork be tearazten duen haren borondatea, borondate horren arabera jardutea baino. Hori berori ateratzen da KatOKren 309. art.tik.

c) Ondoz ondoko albazeak Albazea aniztasuna gertatzen da, albazea bati deitzen zaionean horrek jardun dezan beste baten ondoren edota aurreko albazearik ez denean (KZren 894. art.).

C) Albazea izateko gaitasuna KZren 893 eta KatOKren 310. art.en aginduz, betebeharrak hartzeko gai tasuna izan behar da albazea izateko. Gaitasun hori da, hain zuzen ere, KZren 1263. artikuluan ezarritakoa. Izendatuak ezgaitasunik badu, ezgaitasun ho rrek izendatuari kentzen dio albazearen karguan aritzeko aukera. Albazeak betebeharrak bere gain hartzeko gaitasuna izan behar du, karguaz jabetzen den unean. Adingabekoa ezin da albazea izan (KZren 893.2. artikulua), hori ulertu behar dela adingabeko emantzipatugabeari buruz bakarrik. Halaber, pertsona juridikoak albazea izan daitezke. Zalantzan jarri da albazea izan daitezkeen kausatzailearen oinordeko iza


teko ezduin direnak. Ez dirudi hori eragozten duen debekurik denik; izan ere, ezduinek ezin dute kausatzailearen oinordeko izan, baina, dakigunez, alba zeagoa kargua da eta ez, ostera, oinordetza titulua. Arrazoi bera dela medio, albazea izan daitezke, bai testamentua eskuetsi duen notarioa (1954ko maia tzaren 24ko epaia eta NAren 139. art.), bai eta, testamentugilea azken gaixo tasunean izanik, horren aitorpena hartu duen apaiza ere. Halaxe arautzen du KatOKren 310. artikuluak in fine. Horrez gain, Katalunian albazea izan dai tezke jaraunslea, legatuhartzailea edota oinordetzaren onuradun direnetatik edonor.

D) Albazea motak Testamentugileak albazeari eratxikitako ahalmenak aintzakotzat hartuta, bi albazea mota bereiz daitezke: unibertsalak eta banakakoak. Albazea uni bertsalei dagokie testamentugilearen borondatea osoosorik betearaztea, oinor detza irekitzen denetik jaraunspenaren likidazioa burutu arte. Katalunian, irizpide objektiboa erabiltzen da, albazea unibertsala dela ulertu ahal izateko; KatOKren 315. art.aren arioan, albazea unibertsalak jaraunspena osoosorik eman behar dio kausatzaileak adierazitako pertsonari, albazea horri deitzeko erabili izan den izena edozein izanda ere. Albazea unibertsalen barruan ere, beste bi mota agertzen dira: jaraunspenaren gerakina zuzenean eman behar dutenak eta jaraunspena diru bihurtu behar dutenak (KatOKren 315.3. art.). Nafarroan, albazea unibertsal dira ÂŤorokorrean albazea izendatzen direnak, horiek lortu behar dituzten helburu jakinak aipatu zein ezÂť [NFBren 296.b) legea]. Bukatzeko, banakako albazeari, ahalmen jakin bat edo batzuk eratxiki tzen zaizkio (ikus, era berean, KatOKren 315.4. art. eta NFBren


296. legea).

E) Albazea kargua onartzea eta horri uko egitea. Desenkusak KZren 898 eta KatOKren 311. art.ek agindutakoaren argira, kargua bo rondatezkoa da eta, horren ondorioz, albazea izendatuak askatasun osoa du kargua onartu ala horri uko egiteko. a) Onarpena Albazea izendaturikoak berak bakarrik egindako borondate aitorpena da onarpena; eta hori ez zaio inori jakinarazi behar. Onarpena ezeztaezina izan arren, desenkusakorra da (KatOKren 311. art.). Onarpena berariaz zein isilbidez eman daiteke. KZren 898. art.ak onarpe na eman delako presuntzioa ezartzen du, kasu hauetan: albazea izendatuak ez duenean desenkusarik agertzen, izendapenaren berri izan zuenetik hurrengo sei egunetan edo, kausatzailea hil baino lehen izendapena ezagutu bazuen, kausatzailea hil eta hurrengo sei egunetan. Horretan, «desenkusa» hitza era biltzen den arren, ulertu beharra dago «uko egite»az ari garela. Katalunian, KatOKren 312. art.ak horren antzeko presuntzioa du ezarririk; horren harira, albazeari notario bidez agindeia egiten bazaio kargua onartzen duen ala ez adieraz dezan, eta jakinarazpena egin zitzaionetik hamar egunetan ez badio karguari ukorik egiten notarioaren aurrean, ulertzen da albazeak kargua onar tu duela. Albazea izendatua jaraunsle edo legatuhartzaile izendatu bada jarauns pen berean, pertsona horrek albazeagoa onar dezake gainerako izendapenen gain lokabe.


b) Uko egitea KZren 900. art.ak ezartzen ditu albazeagoari uko egiteak albazearen gain eragin ditzakeen ondorioak. Hortik ondorioztatzen denez, albazeak karguari uko egin diezaioke; horretan, ez da forma zehatzik bete behar, baina albazeak bere borondatea argiro agertu behar du (1923ko urriaren 23ko eta 1963ko ekainaren 19ko epaiak). Borondate aitorpen hori ere alde bakarrekoa da eta aitorpen horri, oro har, jaraunspena arbuiatzeari buruzko arauak aplikatzen zaizkio (PUIG FERRIOL). Ondore nagusi gisa, uko egitearen zioz, albazea ez da karguaz jabetzen eta, bidenabar, legeak ezarritako ondorioak gertatzen dira: KZren 900. art.ak dioenez, uko egileak galtzen du testamentugileak berari eratxiki dion hori. Hori horrela da, argi dagoenez, testamentugileak horren kontrakorik xedatu ez duenean; berebat, horrekin ezin zaio kalterik eragin seniparterako eskubi deari, halakorik izanez gero.

c) Desenkusa Albazeak kargua onartzen badu ere, kargua uzteko bidezko karirik izan dezake eta, hala denean, albazeak epaileari kari horren berri eman diezaioke, kargua uzteko aukera lortzeko. Alde bakarreko aitorpena da. Epaileak kasu ankasuan aztertu behar du kari hori bidezkoa den ala ez. Gainera, desenkusa kasuetan ere, albazeak ez du eskuratzen kausatzaileak harentzat xedaturikoa (KZren 900 eta KatOKren 311. art.ak).

112. Albazeagoaren edukia


Legeak albazea unibertsalari eta banakako albazeari ahalmen desberdinak eratxikitzen badizkie ere, bada albazeago orok agertu behar duen gutxieneko edukia.

A) Ahalmenak Albazeari berari dagozkio kausatzaileak xedapenean bertan eratxiki diz kion ahalmenak (KZren 901 eta KatOKren 308. art.ak), horiek legeen aurka koak direnean izan ezik. Legearen aurkakoa da, esaterako, albazeari kuotak zehazteko ahalmena eratxikitzen dion xedapena, hori beren beregi debekatzen baitu KZren 670. art.ak. Testamentugileak ez badu horren inguruan ezer xedatu, KZren 902. arti kuluak albazeari ondokoak egiteko ahalmenak eratxikitzen dizkio: —Testamentugilearen hiletak eta horren arimaren aldeko otoitzak antola tu eta ordaintzeko, testamentugileak berak testamentuan xedatutakoaren ara bera; eta, xedapenik izan ezean, herriko ohituraren arabera. —Diruz eman beharreko legatuak ordaintzeko, jaraunsleak ordainketa horren berri izan eta bere adostasuna eman behar duela. —Testamentuan agindutakoaren betearazpena zaindu eta, hori zuzena denean, berorren baliozkotasunari eusteko, judizioan zein judizioz kanpo. —Ondasunak artatu eta zaintzeko behar diren goitapenak hartzeko, ber tan diren jaraunsleek horretan parte hartu behar dutela. Gainera, albazeak baditu xedatze ahalmen jakinak, testamentugileak be


rari eratxiki ahal dizkion ahalmenez aparte. Ulerbidez, jaraunspenean ez bada testamentugilearen hiletak eta legatuak ordaintzeko behar besteko dirurik eta jaraunsleek ez badute diru kopuru hori ematen, KZren 903. art.aren itzalpean, albazeak ondasunak besteren ditzake, kopuru hori lortzeko. Albazeak, lehen lehenik, ondasun higikorrak besterendu behar ditu; eta horrekin ez badu na hikoa dirurik eskuratzen, ondasun higiezinak. Ondasunak saldu behar dira, bada, xede jakinak lortzeko, eta salmentan jaraunsleek esku hartu behar dute. Halaber, albazeak auzibidezko kudeaketa egin dezake, hots, testamentua defenda dezake judizioan nahiz judizioz kanpo. Testamentugileak zabal deza ke albazeak auzibidean jarduteko duen ahalmen hori, eta albazeari eratxiki dakizkioke demandatu eta demandatzaile izateko eskumenak, jaraunspeneko ondasunei begira.

B) Eginbeharrak Kargua onartuz gero, albazeak bere gainean hartzen du arau orokorren eta testamentugileak xedatutakoaren arabera jarduteko betebeharra. Albazeak izan behar duen jokabide estandarra da, izan ere, KZren 1104. artikuluan eza rritakoa. Albazeak ez badu kargua betetzen edo horretan ez badu jarduten behar den moduan, albazeak erantzukizuna du, KZren 1102.etik 1104.era arteko art.ek emandako arauen harira. Albazeak bi edo gehiago badira, albazeon erantzukizuna mankomunatua da, testamentuak erantzukizun solidarioa ezar tzen duenean salbu. Edozein modutan ere, albazeak erantzukizuna du berak edo laguntzaileen bitartez gauzaturiko egintzen gainean. Egintza horien on dorioz kalteak jasan dituzten jaraunsleei dagokie akzio horren


egikaritza; ak zio hori preskribatzen da hamabost urte igarotakoan (KZren 1964. art.).

C) Eskubideak Aurrerakin, gastuen ordainketa eta kalteen medeapenari dagokienean, al bazeak jaraunsleen aurka ditu mandatarioari dagozkion eskubide berberak. Kontu horren inguruan, KZren 908. art.ak dioenez, albazeak eskubidea du «jaraunspena banatzeko edo aukerako beste edozein eginkizun gauzatzeko», ordaindu behar izan dituen gastuak kobratzeari begira. Gauza bera adierazten dute KatOKren 314. art.ko 1 eta 4. idazatiek.

D) Albazeago unibertsalaren edukia, Katalunian Orokorrean eta KatOKren 308 eta 316.4. art.ek esandakoaren arioan, al bazeari dagozkio testamentugileak eratxiki dizkion ahalmenak. Horiek horre la, testamentugileak horren inguruan ez badu deusik ere esaten, albazeak hu rrengoak egin ditzake: —Jaraunspenaren edukitza eskuratzea (KatOKren 316.1. art.), jaraunsle ak horretan esku hartzeko beharrik izan gabe; horren ondorioz, albazeak oro tariko gordailuak atera ditzake (KatOKren 316. art.ko 2 eta 3. idazatiak). —Jaraunspena administratzea, jaraunsleei dagokien moduan; administra


zio horrek hartzen ditu jaraunspeneko kredituak kobratu zein bermeak kita tzeko ahalmenak etab. Berebat, utzitako ondasuntza garbitzeko ahalmena du. —Jaraunspenaren banaketa egin dezake. Helburu hori betetzeko, albazea unibertsalak baditu xedatze ahalmenak, KatOKren 316.1. art.ak agindutakoaren ildoan; dena den, ahalmenok norai noko desberdina dute, testamentugileak eraturiko albazeago motaren arabera: albazea unibertsalari jaraunspena diru bihurtzeko ahalmena eratxiki bazaio, orduan albazea horrek ondasunak saldu behar ditu, testamentugileak diruari buruz agindutakoa betetzeko heinean. Kontrara, albazeak gerakina bakarrik emateko ahalmena badu, ondasunak saldu behar ditu jaraunspeneko zorrak, kargak eta KatOKren 316. art.an aipaturiko beste kontzeptuak ordaintzeko neurrian. —Atzenean, KatOKren 316.1. art.ak albazea unibertsalei aintzatesten die auzibidean jarduteko ahalmena; ahalmen hori dela medio, albazeek jardun dezakete jaraunspeneko ondasunei, albazeagoaren helburuei eta albazea izen datzeko erabili izan den tituluaren baliozkotasunari buruzko liskarretan. Konpentsazio gisa, albazea unibertsalak jaraunspenaren inbentarioa egin behar du, testamentugilea hil eta urtebetean (KatOKren 317. art.) eta ezin du jaraunspeneko ondasunik eskuratu (KZren 1459.3. art.). Albazeak kontuak eman behar dizkie jaraunsleei, gainerako onuradunei edo, ondasunok interes orokorreko helburuetarako erabili behar badira, epaileari ere (ikus KatOKren 317.2. art.).

E) Albazeago unibertsalaren edukia, Nafarroan


NFBren 296.b) legeak ezarritakoaren argira, albazea unibertsalek bere zi batzuk dituzte, testamentugileak eurei eratxikitzen dizkien ahalmenez gain. Ahalmen berezi horiek bide ematen dute jarraikoa egiteko: —Jaraunspeneko ondasunen edukitza eskuratzeko. —Jaraunspeneko ondasunak administratzeko; eginkizun horretan, kredi tuak kobratu eta zorrak ordaindu behar ditu, bai eta diru edo beste ondasun batzuen gaineko legatuak eman, ordaindu beharreko zergak asebete, eta testa mentugilearen hileta, lurperatze eta gainerako errukiotoitzek sortutako gastu ak ordaindu ere. —Gastuak, zorrak, zamak eta legatuak ordaintzeko; jaraunspenean ez ba dago dirurik eta jaraunsleek ez badute horretarako dirurik ematen, albazeak ondasun higikorrak besteren ditzake haiek asetzeko. —Atzenean, albazeak ahalmena du jaraunspenaren ordezkari izateko, ju dizioan nahiz judizioz kanpo; gainera, kausatzaileak egindako testamentuaren eta horren azken nahia barneratzen duten xedapenen baliozkotasunari euts diezaioke judizioan, bai eta testamentu olografoen zein testamentuzko memo rien egiaztarazpena eta protokolatzea eskatu ere. Konpentsazio gisa, jaraunspenaren inbentarioa egin behar du.

113. Albazeagoaren egikaritza. Epea Lehen aurreratu dugunez, albazeak jardun behar du, jardun ere, familiako guraso onaren jokabideak zehazturiko estandarraren arabera. Horrez gain, ba


dira beste autu batzuk, albazeak jardun behar duen epearekin lotuta. Lehenik eta behin, testamentugileak agindutakoa bete behar da berorrek zehazturiko epean (KZren 904 eta KatOKren 319. art.ak, eta NFBren 297. legea). Testamentugileak berak epe hori luza dezake, bai eta epe horren ge hieneko eta gutxieneko iraupena zehaztu ere. Kausatzaileak ez badu eperik finkatu, KZren 904. art.aren itzalpean, tes tamentugilearen agindua gauzatu behar da urtebetean eta hori zenbatzen hasten da kargua onartzen denetik edo testamentuaren baliozkotasunari buruz eragindako liskarrak amaitzen direnetik. KatOKren 319.2. art.ak ere urtebete ko epea finkatzen du, baina hori zenbatzen hasten da kausatzailea hiltzen den unetik. NFBren 297. legeak ez du eperik finkatzen eta, beraz, KZren 904. art.ak xedaturikoa aplikatu behar da. Epe horiek luza daitezke eta luzapen hori erabaki dezakete testamentugi leak edo epaileak (KZren 905 eta KatOKren 319. art.ak, eta NFBren 297. le gea). Jaraunsleek eta legatuhartzaileek ere epe hori luza dezakete, eurek egoki deritzoten heinean; hala ere, euren artean adostasunik ez bada, luzapen hori urtebetekoa izango da (KZren 906. art.). Katalunian, albazeari eska da kioke agindua urtebetean gauza dezan, beti ere, testamentugileak eperik ze haztu ez duenean (KatOKren 319.2. art.). Testamentugileak zehazturiko epea ahitu eta berak agindutakoa bete ez denean, epaileak epe hori luza dezake, agindua betetzeko behar den beste (KZren 905.2. art.).

114. Azkentzea Albazearen kargua aldi baterakoa da; kargu hori azkentzen da, kausa


tzaileak agindutakoa betetakoan. KZren 910. art.ak aipaturiko azkentze ka riez gain, badira beste kari orokor batzuk: karguari uko egitea (azkentze kari gisa arautzen da hori; baina, egia esan, azkentzea gertatu beharrean, kasu ho rietan ez da albazeagorik eratzen); albazeak desenkusaren bat adieraztea; eta, azkenik, epea igarotzea. KZren 910. art.ak, bestalde, azkentze kari batzuk aipatzen ditu eta horiek eragina dute kasuankasuan, hau da, interesatu bakoitzari begira. Albazeak bi edo gehiago badira, 1911ko martxoaren 25eko epaiak azpimarratzen duenez, ÂŤalbazeagoa pertsona batek baino gehiagok ondoz ondo bete behar duenean, albazeago hori azkentzen da, pertsona horietako bakoitzari begira. Horreta ra, azkentzea gertatzen da, karguan dabilena hiltzen denean, horrek ezin due nean karguan aritu, karguari uko egiten dionean edota kargutik enkaitzen deneanÂť. Orain arte aztertu izan ditugun kariez landa, badira beste batzuk ere. Ho riek KZren 910. art.an jasota daude eta jarraikoak dira: a) Albazearen heriotza, kargua bereberezkoa baita. b) Karguan aritzeko ezintasuna. Ezintasun hori fisikoa, morala edo legez koa izan daiteke, ezgaitasun kasuetan. c) Kargutik enkaitzea. Halakoetan, albazea kargutik kentzen da, horreta rako kari zuzenik adierazten duen interesatuak hala eskatuta. Kari zuzenak dira, besteak beste, arduragabekeria edo testamentugilearen agindua ez bete tzea berak ezarritako epean (KatOKren 320.1. art.). Azkentzearen ondorioz, oinarrian, albazeagoak erakarritako egoera liki datzen da; hortaz, albazeagoa azkentzen denean, albazeak


kontuak eman be har ditu, KZren 907 eta 317.2. art.ek ezarritakoaren arabera. Bi kasuotan albazeak kontuak eman behar ditu, nahiz eta testamentugileak besterik xeda tu; are gehiago, KZren 907.2. artikuluak dioenez, ÂŤtestamentugileak artikulu honen aurka egindako xedapenak deusezak diraÂť. Albazea guztiguztiek (al bazea unibertsalek, banakakoek, mankomunatuek zein solidarioek) eman be har dizkiete kontuak jaraunsleei. Testamentugileak arau dezake zelan eman behar diren kontuok (1932ko ekainaren 4ko epaia) eta, hala egiten ez badu, ez da formalitate berezirik bete behar. Jaraunsleak ezezagunak badira edo horiek identifikaturik ez badaude, al bazeak epaileari eman behar dizkio kontuak; hala gertatzen da, arimaren na hiz txiroen aldeko xedapenak egiten direnean (KZren 907.2. artikulua) edo testamentugilearen aginduz ondasunak destinatu behar direnean interes publi ko zein orokorreko helburuak iristeko (KatOKren 317.2. art.). Behin kontuak eman eta gero, albazeak erreklama ditzake ordainsariak, horretarako eskubiderik izanez gero, edo itzulketak, halakorik izatekotan. Ge roenean, albazeek erantzukizuna dute jaraunsleen aurka agertzen diren zen batekoen gainean, bai eta aurrean adierazitako jarduketek eratortzen dituzten auzien gainean ere.

§30. FIDUZIA XEDAPENAK: KONFIANTZAZKO JARAUNSPENAK 115. Kontzeptua Epigrafe honetan arakatuko ditugun fiduzia xedapenen bidez, testamentu


gileak bere konfiantzapeko pertsonei aginduak ematen dizkie, ondasun jakinei destino zehatza eman diezaieten; halako kasuetan, testamentugilearen onda sunei (guztiei ala batzuei) eman behar zaien destinoa isilpean geratzen da, testamentugileak ez baitu nahi destino hori jendaurrean agertzerik. Kode Zi bilak, eta bereziki 785.4. artikuluak, zuzenean debekatzen du horrelako xeda penak egitea; artikulu horrek dioenez, ÂŤpertsona bati jaraunspeneko ondasun guztiak ala batzuk uzteko erabiltzen diren xedapenek ez dute eraginik, per tsona horrek ondasunok erabili edo inbertitu behar baldin baditu testamen tugileak hari isilpean emandako jarraibideen araberaÂť. LACRUZen aburuz, jurisprudentziak esangura zabalegian ulertu du xedapen hori; utzitako onda sunen destinoari buruzko jarraibideak onartu ez baditu ere, jurisprudentziak baliozkotzat jo ditu, besteak beste, horren antzeko xedapen hauek: karitate helburuetarako ondasunak ematea agintzen dutenak edo erregu hutsaren eitea dutenak. Mamiz, KZren 785.4. art.ak eragotzi nahi du testamentugileak itxurazko jaraunslea izendatzea (jaraunslea itxurazkoa da, testamentugileak benaz ez duelako nahi berori jaraunsle izan dadin) eta zuzeneko deia jaso ez duen per tsona bat benetako jaraunsle izatea (testamentugileak berak hala nahi izan duelako). Edozein modutan ere, helburu hori duen xedapena deuseza da, for malitaterik bete ez duelako, eta legeak agindutako formalitateak betetzen ez dituzten testamentuak deusezak dira (KZren 687. art.). Katalunia eta Nafarroako zuzenbideetan, alabaina, xedapen mota horiek baliozkoak dira. Xedapenoi buruz jarraian mintzatuko gara.

116. Konfiantzazko jaraunspenak, Kataluniako Zuzenbidean


A) Kontzeptua Jaraunspen horietan, testamentugileak pertsona bati, hau da, konfiantzaz ko jaraunsle izenekoari, agindua ematen dio, haren jaraunspenari eman die zaion jendaurrean agertu ez den destinoa; bada, destino hori testamentugileak zehazten du testamentuz kanpoko jarraibideetan. Hori da, izan ere, KatOKren 150.1. art.ak emandako definizioa. Horri helduz, esan dezakegu konfiantzaz ko jaraunspena dela bapesteko moldez egindako jaraunsle izendapena (PUIG FERRIOL). Benetako jaraunslea, beraz, ez da testamentuan aipatu izan den hori, ezpada, testamentugileak emandako jarraibideen arabera, jaraunspeneko ondasunak eskuratu behar dituen beste hori. Legatuak ere xedapenon objektu izan daitezke (KatOKren 150.1. art.).

B) Konfiantzazko jaraunslea Konfiantzazko jaraunslea fiduziarioa da (1944ko urriaren 30eko epaia) eta hori albazea bihurtzen da, testamentugileak konfiantzapean agindu dion hori jendaurrean agertu ondoren (KatOKren 153.2. art.). Nondiknahi begira dakiola ere, fiduziario hori jaraunsle da, modu for malean izendatu ez bada ere eta, horregatik, fiduziario horri aplikatu behar zaizkio gaitasunari, ezduintasunari, oinordeko izateko debekuei eta abarri bu ruzko arauak. Konfiantzazko jaraunsle izan daitezke pertsona fisikoak bakarbakarrik (KatOKren 150.1. art.). Konfiantzazko jaraunsle batzuk badaude, horiek ge hiengoz jardun behar dute eta, jaraunsle horien artean bat


bakarrik geratze kotan, horrek berak bakarrik jardun dezake (KatOKren 150.3. art.).

C) Konfiantzapean agindutakoaren jasotzailea Testamentugilearen ondasunen benetako jasotzailea da; benetako oinorde ko den aldetik, pertsona horretara bildu behar dira jaraunsle edota legatu hartzaile izateko legeak ezartzen dituen betekizunak, batik bat, gaitasunari buruzkoak. Konfiantzazko jaraunsle/legatuhartzailea ezin da inondik inora izan on dasunen behin betiko jasotzailea (KatOKren 153. artikulua); jaraunsle/legatu hartzaile horrek bere mesedetan agertu edota betetzen badu testamentuak konfiantzapean agindutakoa, pertsona horrek izendapen bidez eskuraturiko izaera galtzen du (KatOKren 135.1. art.).

D) Konfiantzazko jaraunspenaren ondoreak Bi aldi bereizi behar dira: konfiantzapean agindutakoa jendaurrean agertu aurretik eta agertu ondoren. a) Konfiantzapean agindutakoa jendaurrean agertu aurretik, testamentu an jaraunsle izendatutako hori benetako jaraunsle da; ondorenez, jaraunspena onar dezake eta, legearen aginduz, jaraunsle horrek inbentarioaren onura du beti (KatOKren 33.1. art.). Delazioa egin eta hurrengo urtebetean, jarauns le horrek inbentarioa egin behar du; eginbehar hori betetzen ez duenean, KatOKren 151.2. art.aren arabera dagokion ordainsaria


galtzen du. Kataluniako Zuzenbideak jaraunsle horri hurrengo ahalmenak eratxiki tzen dizkio: —Inter vivos egintzetan ondasunak xeda ditzake, testamentugileak eza rritako mugen barruan (KatOKren 153.1. art.). —Ordezkoak izenda ditzake, testamentugileak horretarako baimena ema nez gero (KatOKren 150.2. art.). b) Konfiantzapean agindutakoa jendaurrean agertu ondoren, jaraunspe neko ondasunen benetako jasotzaileak jarduten du. Konfiantzapean aginduta koa jendaurrean agertzen denean, konfiantzazko jaraunsle/legatuhartzaileak testamentugilearen borondate sekretua azaleratzen du. Hobeto esateko, testa mentugileak izendaturiko jaraunsleari dagokio borondate hori azaleratzea; jaraunsleak bat baino gehiago izanda, euren artean adostasunik ez badago, baliozkoak dira testamentugileak idatziz emandako jarraibideak (KatOKren 152. art.). Testamentugileak berak konfiantzapean agindutakoa jendaurrean agertze ko debekua ezar dezake eta, debekurik ezarri ezean ere, jaraunsleek agindu hori isilpean iraunaraz dezakete, hots, modu formalean agertu gabe. Testamentugileak emandako jarraibideak idatzita badaude, horiek proto kolatu behar dira; jarraibide horiek ahoz eman baditu, konfiantzazko jarauns leek jarraibideok isilpean iraunaraz ditzakete ala eskritura publikoaren bidez jendaurrean agertu (KatOKren 152. art.). Konfiantzapean agindutakoa jendaurrean agertzen denean,


jaraunspena ren ondasunak eratxikitzen zaizkio testamentugileak benetan nahi izan duen pertsonari. Hortik aurrera, konfiantzazko jaraunslea albazea bilakatzen da (KatOKren 153.2. art.). Albazea horrek berari dagokion ordainsaria errekla ma dezake; ordainsari gisa, albazeari eman behar zaio testamentugileak ze hazturiko hori eta, testamentugileak ez badu ezer xedatu, jaraunspen edo le gatuak duen balioaren ehuneko hamarra, fruituak eta errenta likidoak barne. Ordainsari hori ez ezik, albazeak eskura ditzake testamentugileak berari era txiki dizkion legatuak ere, azken horrek bestelakorik xedatzen ez badu (ikus KatOKren 151. art.). Azken buruan, albazea horrek eskubidea du berak egin dako gastuak kobratzeko.

117. Konfiantzazko jaraunspena, Nafarroako Zuzenbidean A) Kontzeptua NFBren 289.etik 295.era arteko artikuluek arautzen dute konfiantzazko jaraunspena. Artikulu horiei helduta, konfiantzazko jaraunspenean, testamen tugileak izendatuari ahalmena ematen dio jaraunspena xedatzeko; dena dela, izendatuak xedapen hori gauzatu behar du testamentugileak isilpean eman dizkion jarraibideekin bat etorriz. Testamentugileak jaraunsleari jarraibideok eman ahal dizkio idatziz nahiz ahoz. NFBren 289. art.ak aditzera ematen duenez, konfiantzazko jaraunslea fiduziarioa da.

B) Konfiantzazko jaraunslea Pertsona fisikoa zein juridikoa izan daiteke (NFBren 289.


legea) eta be re eginkizunak eskuorde ditzake, inter vivos nahiz mortis causa egintzetan (NFBren 292.2. legea). Behin konfiantzapeko agindua agertu eta gero, ja raunsle hori ÂŤalbazea kontularibanatzaile eta jaraunspenaren ordezkariÂťtzat jotzen da. Albazea horri dagozkion ahalmenak egikari ditzake epemugarik gabe, testamentugileak epe zehatza ezarri ez badio (NFBren 291. legea).

C) Konfiantzapean agindutakoaren jasotzailea Ondasunak jaso behar dituen pertsona da. Katalunian ez bezala, ez da inolako debekurik, konfiantzapeko agindua jaraunslearen beraren mesedetan betetzeko. Jaraunsle horrek ez du nahitaez konfiantzapeko agindu hori jen daurrean agertu behar (NFBren 290.1. legea) eta, horregatik, zeharka bada ere, esan daiteke benetako jaraunsle gisa ager daitekeela.

D) Konfiantzazko jaraunspenaren ondoreak Katalunian gertatzen den moduan, Nafarroan ere bi aldi bereiztu behar dira: konfiantzapeko agindua jendaurrean agertu aurretik eta agertu ostean. a) Konfiantzapeko agindua jendaurrean agertu aurretik, jaraunsleak egi karitzen ditu jaraunsle izateagatik berari dagozkion eskubideak (NFBren 291. art.). Jaraunsle bat baino gehiago izatekotan, gehiengoz jardun behar dute; bi bakarrik badira, biok batera; eta, bat bakarrik geratuz gero, bere kabuz (ikus NFBren 292.1. legea).


b) Behin agindu hori agertu ostean, konfiantzazko jaraunslea albazea bi hurtzen da eta jaraunspeneko ondasunak eskualdatu behar zaizkio testamen tugileak benetan nahi izan duen pertsonari. Konfiantzazko jaraunsleak ez du jendaurrean agertu behar konfiantzapean eman zaion agindua eta, zerga arra zoiak direlaeta hala egin behar badu, nahikoa da adierazpen hutsa gauzatzea (NFBren 290.2. legea). Konfiantzapeko agindua agertu ondoren, eta testamentugileak jaraunsle horri eratxikitakoaz gain, konfiantzazko jaraunsleak ahalmena du «bere lana ren araberako ordainsaria eskuratzeko, jaraunspenaren edo horren fruituen pentzutan» (NFBren 294. legea), nahiz eta testamentugilearen eskutik eskuza baltasunen bat jaso. Jaraunsleak ez du konturik eman behar berak egindako kudeaketaren gai nean (NFBren 290.1. legea).

E) Etengabeko fiduzia Halakoetan, konfiantzapeko agindua jendaurrean agertzen bada ere, mota horretako fiduziak ez dira azkentzen eta, horren karioz, «ondasunen gaineko titulartasuna jaraunspenari dagokio beti». NFBren 293. legeak ezartzen ditu etengabeko fiduziak egikaritzeko arauak. BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO GARCÍA, M., El albaceazgo en el Derecho español, Madril, 1969 eta Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XII. liburukia, 1. bolumena, Madril, 1979; ALPAÑES, «Albaceazgo de realización y albace azgo de entrega», RDP, 1964, 1033. or. eta ondorengoak; FOLLIA CAMPS, «Cuándo es universal un albacea», RJC, 1967, 519. or. eta ondorengoak; GÓ MEZ YSABEL, Problemas fundamentales del ejercicio del albaceazgo, Ma dril, 1963; LÓPEZ VILAS, «Configuración jurídica del albacea en el Derecho


español», in Estudios en honor de D. José Castán Tobeñas, VI. liburukia, Madril, 377. or. eta ondorengoak; PUIG I FERRIOL, El albaceazgo, Bartzelo na, 1967 eta «Comentario a los artículos 892–911», in Comentario al Código civil, I. liburukia, Madril, 1991, 2176. or. eta ondorengoak; PUIG I SALE LLAS, «Sobre el albaceazgo en la Compilación catalana y en el Código civil», RJC, 1972, 325. or. eta ondorengoak, eta 809. or. eta ondorengoak. GETEALONSO CALERA, Comentarios al Código civil y Compilaciones fora les, XXVIII. liburukia, Madril, 1982, 300. or. eta ondorengoak; MARTÍ MI RALLES, Heredero de confianza, Bartzelona, 1929; PUIG I FERRIOL, «Las herencias de confianza en la Compilación», RJC, 1963, 327. or. eta ondo rengoak; Comentaris a les reformes del Dret civil de Catalunya, Bartzelona, 1987, 548. or. eta ondorengoak.


Hamaikagarren gaia TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Laburpena: §31. Testamentu xedapenen baliogabetasuna.— 118. Testamentua ren deuseztasuna: A) Testamentuaren baliogabetasuna; B) Baliogabetasun osoaren kasuak eta motak; C) Deuseztasun akzioaren eraentza: a) Izaera; b) Legebideztaketa; c) Preskripzio epea; D) Testamentu deuseza «balioz kotzea».— 119. Bihurketa.— 120. Testamentua aurkaratzeko debekua.— §32. Testamentuaren ezeztapena eta suntsiarazpena.— 121. Testa mentuaren ezeztapena: A) Ezeztakortasuna; B) Ezeztapenaren betekizu unak; C) Testamentu ezeztatzailearen baliozkotasuna eta eragingarritasu na; D) Ezeztapen motak; E) Geroko testamentuaren ondore ezeztatzailea; F) Testamentu ezeztatua berpiztea; G) Testamentuaren eduki ezeztaezi na; H) Testamentua suntsitzeagatiko ezeztapena.— 122. Testamentuaren iraungitasuna.

§31. TESTAMENTU XEDAPENEN BALIOGABETASUNA 118. Testamentuaren deuseztasuna A) Testamentuaren baliogabetasuna Testamentuak egilestean ez badira betetzen legez ezarritako betekizunak, testamentuok akastun eratzen dira eta horrek eragiten du testamentu horiek eragingabe izatea osoosorik. Bestalde ere, testamentua egilesteko betekizun orokorrak gauzatu arren, testamentuaren edukia, zati batean, lege debekuren baten aurkakoa izan daiteke edo eduki zati horrek kausatzailearen boron dateari ezarritako mugak gaindi ditzake eta abar; halakoetan, testamentuzko xedapen jakinen eragingabetasuna gertatzen da, testamentuaren beste zatiak eragingarritasunari eusten diola. Agertzekoa denez, testamentuaren esparru an, eragin nabaria du testamentua iraunarazteari buruzko printzipioak. Ho


rrekin bereizten dira eragingabetasun osoa, edota testamentuaren beraren eragingabetasuna, eta zatikako eragingabetasunak, hots, testamentuzko xeda pen jakinen eragingabetasunak (1964ko azaroaren 12ko epaia). Zatikako era gingabetasun kasuei buruz geroago arituko gara, beste gai batzuetan. Eragingabetasun guztiei begira, KZren 743. artikuluak erregela murriz garria du ezarririk; erregela hori hitzez hitz ulertuta, eragingabetasunen ze rrenda zehatza izan beharko litzateke: ÂŤTestamentuak iraungitzen dira edo testamentuzko xedapenak osorik zein zati batez eragingabeak dira, kode ho netan beren beregi arauturiko kasuetan bakarrikÂť. Edonondik begira dakiola, iritzi nagusiak erregela horren itxurazko zorroztasun hori malgutzen du. Iritzi horren harira, manu hori alferrekoa da; KZk testamentuaren eragingabeta sunari buruz beretakotzen dituen kasuen arauketa sakabanaturik dago erabat eta arauketa horrek ez du inongo sistematikarik. Horrela, esan daiteke tes tamentuak eta testamentuzko xedapenak eragingabeak direla, legeak berariaz aipaturiko kariren bat gertatzen denean eta, orokorrean, testamentu nahiz xe dapenok ezin direnean baliozko izan, legeak agindutako ÂŤbetekizunak eta for malitateakÂť ez izateagatik (1950eko abenduaren 5eko epaia).

B) Baliogabetasun osoaren kasuak eta motak Testamentuari dagokionaz denaz bezainbatean, legeak aginduzko ezauga rriak ezartzen ditu (kasurako, pertsona batek bakarrik idaztea, bereberezko eitea eta abar) eta ezaugarri horiek ez dituen


testamentua baliogabea da, de bekuzko agindu baten aurka joateagatik, KZren 6.3. art.aren karioz. Halaber, legeak ezarritako formalitateak bete gabe egiletsi izan den testamentua ere deuseza da (687. artikulua). Gauza bera gertatzen da, ezgaiak egiletsitako tes tamentuekin. Adostasunaren akatsik bada, testamentua baliogabea da (673. artikulua). Jakin dakigunez, salbuespeneko testamentuak eta testamentu bere ziak egilesteko, salbuespeneko inguruabarrak gertatu behar dira (hala nola, hurhurreko heriotza arriskua, ontzizkalpen arriskua, gerra ekintzen hurhu rreko arriskua) eta harako inguruabarrik ez izateak testamentuaren deusezta suna dakar, beharbada forma akatsaren ondorioz. Azken buruan, itxurazko testamentuak ez du inolako eragingarritasunik (testamentu faltsua, testamen tua egiteko borondaterik gabe egiletsitako testamentua eta abar), horietan ez baita barneratzen itxurazko egileak testamentua egiteko duen borondaterik. Kode Zibilak ez du zehatzmehatz arautzen eragingabetasunaren gaia eta, gainera, ez du ematen testamentuaren baliogabetasunari buruzko eraentza ju ridikorik; hori dela eta, lege hutsuneak agertzen dira eta horiek bete behar dira analogiaren bidez, ahal den neurrian eta ratioa berbera denean. Kontu horren inguruan, esan ohi da testamentuari aplikatu behar zaiola kontratu egi turaren baliogabetasun edo eragingabetasunen tipologia; horretara, bereizi be har dira errotikako deuseztasuna, deuseztakortasuna eta aurkarakortasuna. Edonola ere, testamentuak eta kontratuak egitura desberdinak dituzte (bere ziki, testamentua alde bakarreko egintza da eta kontratua, aldiz, alde bikoa) eta desberdintasun horiek zaildu egiten dute erabat analogiaren aplikazioa. Horregatik, agidanean, hobe da kontratuaren deuseztasun eta deuseztakorta


sunari buruzko eraentza testamentuari ez aplikatzea. Salbuespenez, eraentza hori erabil daiteke, kontu zehatz batzuk arautzeko, beti ere, horretarako bi dezkoketarik denean (esaterako, 1269. artikuluak doloari ematen dion izaera onartzeko edo, testamentuaren gaian, borondatearen akatsen artean beldur tarazpena sartzeko, 673. art.ak ez baitu beren beregi hori aipatzen); baina, eraentza hori inoiz erabiltzen bada ere, ezin uler daiteke testamentuaren deu seztakortasunari buruzko kategoria orokorrik dagoenik.

C) Deuseztasun akzioaren eraentza a) Izaera Deuseztasun akzioa akzio adierazlea da hutshutsean; izan ere, akzio ho rrekin, auzigai den oinordetzaren akats baliogabetzaileak egiaztatzen dira. Akzio horrek aurrera eginez gero, bidea irekiko litzateke erreklamazio akzio ak egikaritzeko. Dena den, horrek ez du esan nahi deuseztasun akzioa egika ritu eta testamentuaren deuseztasuna adierazten duen epaia lortu behar denik, ondasunak berreskuratzeko beste auzi bat hasi baino lehen. Gehienetan, akzio horiek guztiak batera egikaritzen dira eta deuseztasun adierazpenak jarduten du ondasunak itzultzeko kondenaren baldintza logiko gisa. Oro har, auzitegi ek ezin dute euren arioz testamentuaren deuseztasuna adierazi.

b) Legebideztaketa Deuseztasun akzioa egikaritzeko legebideztaketa du deuseztasun adieraz


penean legebidezko interesa duen subjektu orok. Testamentugilea bazter utzi ta (hori bizi den bitartean, inork ezin baitu, testamentugileak berak ere ez, testamentuaren deuseztasuna eskatu; ikus 1903ko apirilaren 7ko epaia), hala ko interesa dute indarreko oinordetzaren ius delationisaren titularrek; edo, bestela esanda, testamentuaren deuseztasuna adieraztekotan, interesa dute ab intestato jaraunsleek eta aurreko testamentu baten onuradunek, geroko testa mentua deuseza izanik, aurrekoa ez delako ezeztatzen. Agidanean, aurreko testamentuan albazea izendaturiko horrek ere interesa du deuseztasun adie razpen horretan, albazeagoak indarrean dirauelako, albazeagoa ezeztatu duen geroko testamentua deuseza denean. Legebideztaketa aktiboa duten interesa tuen hartzekodunek ere deuseztasun akzioa egikari dezakete, subrogazio ak zioaren bitartez (1111. art. eta 1001. art. analogiaz). Legebideztaketa pasiboa dute deuseztasun adierazpenarekin kalteak jasa ten dituzten pertsonek. Edu berean, legebideztaketa pasiboa dute auzigai den testamentuan izendaturiko albazeek, horiek euren karguari eusten diotenean. Demanda ez da zuzendu behar testamentua eskuetsi duen notarioaren aurka, horren erantzukizuna eskatzen denean salbu (1979ko azaroaren 10eko epaia). KZren 1252.2. art.aren ildoan, testamentuzko xedapenen baliozkotasun edo deuseztasunari buruzko auziek gauza epaituaren ondoreak dituzte, gai nontzekoen aurka ere, nahiz eta horiek auzitan sartu ez. Manu horren xedea da, izatez, elkarren aurkako epaiak ager daitezen eragoztea. Horrek beste ara zo hau dakar: testamentuaren deuseztasun edo baliozkotasun adierazpenean interesa duten pertsona batzuk agertzen badira, horien artean derrigorrezko auzikidetzarik dagoen jakitea.


Defentsarik eza saihesteko, jurisprudentziak agintzen duenez, deusezta sun adierazpenaren ondorioz kalteak jasan ditzaketen subjektu guztiguztiak demandatu behar dira (ikus 1979ko azaroaren 10eko eta 1979ko abenduaren 26ko epaiak); jurisprudentziak, bada, derrigorrezko auzikidetza pasiboa ezar tzen du. Legebideztaketa aktiboari dagokionean, ordea, jurisprudentziak ba nakako legebideztaketa aintzatesten dio legebideztaketa aktibodun edozein subjekturi. Horren inguruan, erkideen legebideztaketari buruz jurispruden tziak ezarritako irizpideak aplikatu behar dira (ikus 1977ko azaroaren 14an eta 1979ko azaroaren 10ean emandako epaiak); irizpideon arabera, edozein interesatuk testamentuaren deuseztasuna eska dezake eta gainerako interesa tuek epailearen ondore onuragarriak lortzen dituzte, nahiz eta horiek auzian parterik hartu ez.

c) Preskripzio epea Testamentuaren deuseztasuna eskatzeko akzioaren preskripzio epea ze hazteko orduan, katramila ugari sortu izan dira. Batzuen ustez, akzio hori pertsonala da eta 15 urteko epearen menpe dago (1964. art.). Beste batzuen irudiz, kasu jakinetan (bigarren mailako garrantzia duten akats formalak dire nean edo testamentugilearen borondatea akastuna denean) epe hori labu rragoa izan behar da: lau urtekoa, kontratuaren deuseztakortasuna adierazteko akzioaren ber; edo bost urtekoa, ezduintasun akzioa egikaritzeko epearen mo duan (762. art.). Zernahi gisaz, deuseztasun akzioa adierazlea denez gero, badirudi akzio hori preskribaezintzat jo behar dela. Hala ere,


deuseztasunaren ondorioz on dasunak itzultzeko akzioak sortu eta horiek preskribatu badira, ezinezkoa da deuseztasun akzioak egikaritzea; horrelako kasuetan, auzijartzaileak ez du interesik agertzen eta, horren ondorioz, legebideztaketa aktiboa galtzen du.

D) Testamentu deuseza ÂŤbaliozkotzeaÂť Testamentu deusezaren arabera ireki izan den oinordetza kasu batzuetan sendotu daiteke, oinordetza hori erasoezin bilakatuz. Konparazio batera, gerta daiteke ondasunak itzultzeko akzioak preskribatu eta, horrekin, testamentua aurkaratzeko legebideztaketa aktiboa desagertzea; testamentu deusezak era karritako titulartasunak irmo bihur daitezke, usukapioaren zioz; norberaren egintzei buruzko doktrina aplika daiteke eta, ondorenez, testamentutik onurak atera dituen pertsonak ezin eraso dezake testamentu horren baliozkotasuna (1895eko azaroaren 8ko epaia). Gisa berean, interesatuek eurek uko egin die zaiokete deuseztasun akzioari; uko egite hori ez da berariaz adierazi behar, hau da, egitate erabakigarriek erakar dezakete uko egitea, halakoetan uko egi tea isilbidezkoa dela (1901eko azaroaren 26ko eta 1940ko martxoaren 25eko epaiak). Kasu horiez gain, jurisprudentziaren joera batek ondokoa adierazi izan du: testamentuaren akatsak ezagunak izan arren, interesatu guztiek edota ho rietako batek testamentua onartzen badu, onarpen horrek eragozten die deu seztasun akzioa egikaritzea; interesatu horien jarduketa dela bide, testamentu akastuna baliozkotu edota ongitzen da nonbait (ikus AGk 1901eko azaroaren 26an, 1908ko otsailaren 28an eta 1963ko ekainaren 14an emandako epaiak; ENZNk 1904ko irailaren 26an, 1913ko abuztuaren 2an, 1913ko abenduaren 10ean eta 1931ko urtarrilaren 29an emandako ebazpenak), bereziki,


forma akatsaren ziozko deuseztasun kasuetan. Egia esan, halakoetan, testamentua ren baliozkotzea gertatu baino gehiago, interesatuak ados jartzen dira oinor detza antolatzeko; antolaketa horrek balioa du, testamentuaren baliozkotasun nahiz deuseztasunaren gain lokabe eta antolaketak lotzen ditu hitzarmenean parte hartu duten pertsona guztiak. Horixe da, izatez, oinordekoek duten au tonomiaren agerpena eta horren sostengu ditugu, besteak beste, KZren 1058, 1062 edo 1081. art.ak.

119. Bihurketa Jadanik aztertu izan dugunez, KZren 715. artikuluari helduz, egilespen akatsen zioz deuseza den testamentu itxia testamentu olografo bihur daiteke, testamentuazalaren barruan sartutako agiriak testamentu olografoaren beteki zunak baditu; hala denean, testamentu hori jartzen da testamentu olografoari buruzko eraentzapean. Ez da, mamiz, testamentuaren bihurketa gertatzen; aitzitik, testamentu mota berriro kalifikatu baino ez da egiten. Horren antze ko beste kasu bat gertatzen da, esaterako, testamentu itxia deuseza denean, testamentuazalaren barruan dagoen agiriaren akatsen zioz; halere, zalantzaz koa da testamentu itxiaren egilespen aktak berez baliorik duen notariotes tamentu ireki gisa. AGk ezetz esan zuen 1914ko ekainaren 6an emandako epaian (nahiz eta, kasu horretan, testamentua deuseza izan, lekuko baten de segokitasunaren zioz).

120. Testamentua aurkaratzeko debekua


KZren 675.2. artikuluak agintzen duenez, ÂŤtestamentugileak ezin debeka dezake testamentua aurkaratzerik, legeak adierazitako deuseztasuna deneanÂť. Manu horren etorburua historikoa da, antzina testamentugileek maizsarri ezartzen baitzuten testamentua aurkaratzeko debekua eta, gainera, manuak ordena publikoan du oinarria. Horren ondorioz, aurkarapen hori onartuz gero, epailearen babes eragingarria lortzeko oinarrizko eskubidea hautsiko litzateke (EKren 24. art.). Testamentugileak zuzenean ezarritako debeku klausulekin batera, sarritan agertu ohi dira oinordetza judizio bidez ez aurkaratzeko baldintza edo modua ezartzen duten klausulak, baldintza horren menpe geratzen dela testamentuan eratxikitako onuren eskuraketa. Edozein modutara ere, baldintza hori ezzile gia bada, ez da kontutan hartzen (792. art.). Jaraunspenaren banaketan epaileari eskuhartzea debekatzen dioten klau sulek aurrekoekin antzekotasunak agertzen badituzte ere, izatez, batzuk eta besteak desberdinak dira. Harako klausulak, oinarrian, onartzeko modukoak dira; baina, hala izateko eta jaraunslekideak bat ez datozenerako, jaraunspe naren banaketa egiteko judizioaz besteko mekanismoa erabiltzeko aukera izan behar da eta, gainera, klausulok ezin dute hautsi 670. artikuluan ezarritako debekua.

§32. TESTAMENTUAREN EZEZTAPENA ETA SUNTSIARAZPENA 121. Testamentuaren ezeztapena A) Ezeztakortasuna KZren 737. art.ak igarriigarrian agertzen du testamentuaren ezeztakorta sunari buruzko oinarrizko printzipioa. Printzipio horrek


eragingabe bihurtzen ditu ad cautelam klausulak (testamentua biharetzi modu askean ezeztatzeari ezarritako murrizketa formalak edo materialak) eta testamentua ezeztatzeko ahalmenari aldez aurretik emandako ukoak. Tradizio historikoan barrena, tes tamentua ezeztatzeko aukera hori bidezkotzeko asmotan, esan ohi da pertsona baten mortis causa borondatea aldakorra dela pertsona hori bizi den artean (Ulpiano: ambulatoria enim est voluntas defuncti usque ad vitam supremum exitum); hori dela eta, ÂŤazkenÂť nahiaz hitz egiten da, testamentuan barne raturiko borondatea adierazteko. Eta, testamentuan barneratutako borondatea testamentugilearen benetako azken nahia ez izan arren, Zuzenbideak halako tzat jotzen du, kausatzaileak aukera izan duelako, bizi izan den artean, tes tamentua askatasun osoz aldatzeko, berak aldianaldian dituen nahiak edota asmoak testamentuan bertan barneratuz. KZren 737. artikuluko aginduaren esparruan ez dira sartzen mortis causa xedatze egintza jakin batzuk, legeak ezeztakortasun askeari buruzko errege latik kanpo uzten dituelako. Hori gertatzen da, berbarako, Familiaren Nekaza ritzako Ustiategiari buruzko Estatutua arautzen duen 49/1981 Legearen 22. art.ko 2 eta 3. idazatien kasuetan. Ezeztapenaren bidez, testamentugileak ondoreak kentzen dizkie, osorik ala zati batez, berak aurreko testamentuan edo testamentuetan agertu izan di tuen borondatezko oinordetza xedapenei; horretara, ezeztatu izan den zatiak ez du eraginik mortis causa oinordetza arautzeko, hori irekitzen denean. Hor taz, ezeztapenari dagokionez, denbora lehentasunaren erregela aplikatzen da, legeen eragingarritasunaren gaian gertatzen den moduan: testamentu ezezta tzailea testamentu ezeztatuaren ondoren egilesten da beti; edo, beste hitz ba tzuk erabiliz, testamentu bat ezeztatzeko, beste testamentu bat


egiletsi behar da haren ostean, debekaturik baitago ezeztakortasunari aldez aurretik uko egi tea. Horren guztiaren bidetik, zeharo garrantzitsua da testamentuak noiz egiletsi diren zehatzmehatz finkatzea; data hori zehatza den unetik (gogoratu beharrik ez dago, edozein testamentu egilesteko data zehaztu behar dela de rrigor), jakin daiteke zein testamentuk duen indarra oinordetza irekitzeko unean. Dena dela, arazoak izan daitezke: testamentu bat baino gehiago agertu eta ezin bada zehaztu horietatik zein egiletsi den aurrenik (adibidez, testa mentu irekiaren eta testamentu olografoaren datak berberak izanik, lehenen goan egilespen ordua agertarazten denean eta ez, ordea, bigarrenean; edo bi testamentu olografok data berbera dutenean), zalantzazkoa da horietatik zein den eragingarria, salbu eta horietatik argi eta garbi eratortzen denean testa mentugileak testamentu horiek elkarren osagarritzat jo dituela. Autore batzu en ustetan, testamentu guztiak eragingabeak dira; beste batzuek esan dutenez, zalantzarik izatekotan, testamentuok elkarren osagarritzat jo behar dira. Az ken horiek diotenez, testamentugileak egun berean testamentu desberdinak egilestean, testamentugilearen asmoa ez da horietako baten bat ezeztatzea, ez pada testamentu horiekin guztiekin beraren azken nahia antolatzea. Edonola ere, aldi bereko xedapen guztiguztien interpretazioa egin behar da, kasuan kasuan arazoei irtenbidea emateko. Xedapenok aldi berekoak izan eta horien artean lehentasun hurrenkerarik ez denez gero, ezin da denbora lehentasunari buruzko irizpidea erabili.

B) Ezeztapenaren betekizunak KZren 738. art.aren ildoan, testamentua ezeztatzeko


gauzatu behar dira ÂŤtestamentua egiteko bete behar diren solemnitateakÂť. Dena den, testamentua ezeztatzeko, ez da nahikoa testamentuaren betekizun formalak bakarrik gau zatzea; ezeztapena, mamiz, testamentua izan behar da, osoosorik ala zati ba tez. Hor esandakotik atera dezakegunez, egintza ezeztatzailera bildu behar dira, betekizun formalak ez ezik, testamentuak izan behar dituen betekizun materialak edo edukiari buruzkoak ere. Berebat, ezeztapena gertatzeko, tes tamentu ezeztatzailea ez da izan behar testamentu ezeztatuaren mota berekoa: testamentu ezeztatzailea eragingarria izan behar da soilsoilik, hau da, testa mentu hori ez da zertan irekia izan, olografoa eta abar, aurrekoa eraginik ga be gera dadin. Horretara, testamentu olografoak ezezta dezake, berbarako, aurreko notariotestamentu irekia. Testamentu jakina ezeztatzeko egintza testamentua izan behar bada ere, erregela horrek salbuespen bat du, hain zuzen, 742. art.ak arauturiko ezezta pen erreala. Horri buruz geroago arduratuko gara. Testamentua egintza ezeztatzailea den aldetik, argi dagoenez, egintza ho ri bereberezkoa da; horrenbestez, gainontzeko batek ezin du ezeztatu beste pertsona batek egiletsitako testamentua. Horrek bidezkotzen du 742. art.ak be retakoturiko bereizketa: testamentugileak berak testamentua suntsitzen badu, testamentua modu errealean ezeztatzen da; suntsipen hori gainontzeko batek egiten badu, ordea, ez da ezeztapenik gertatzen. Ezeztapen egintza, izatez, testamentuaren ohiko edukia da; eduki horri buruz aritu garenean, esan dugu testamentuan barneratzen direla heriotzaren ziozko ondare xedapenak, oinordetza antolatzeko. Taxu berean, aurreko testa mentua ezeztatzen denean, oinordetza bestelako molde batez antolatzea lortu nahi da. Testamentu ezeztatzailean aurreko


testamentuaren ezeztapena baka rrik adierazten denean ere, horrek ondare oinordetzaren eraentza aldatzen du, zeharka izan arren; ulerbidez, aurreko testamentuan antolatutako borondatez ko oinordetza gauzatu beharrean, ab intestato oinordetza ireki behar denean, ezeztapenaren zioz.

C) Testamentu ezeztatzailearen baliozkotasuna eta eragingarritasuna Lehenago aztertu izan dugunez, ezeztapen egintza testamentua da eta ho rretara bildu behar dira testamentu orotan gauzatu behar diren betekizunak. Ondorenez, testamentu ezeztatzaileak baliozkoa behar du izan eta, deuseza izanez gero, ez du ondorerik sortzen, ezta ondore ezeztatzailerik ere. Balioz koa izateaz gain, testamentu horrek ondore ezeztatzailea eragiteko, berez era gingarria izan behar du. Horri buruz dabil legea, testamentu ezeztatzailea ÂŤperfektuaÂť izan behar dela dioenean (739.1. artikulua). Horren zioz, testa mentua egiletsi ostean bete behar diren lege betekizunak ez badira gauzatzen, testamentu hori eragingabea da eta, beraz, testamentu horrek ez du ondore ezeztatzailerik. Ezbaikoa da, ordea, testamentu itxiaren egilespen aktak era gin ezeztatzailerik duen; egineginean ere, ezeztapen erreala izan edo testa mentua protokolatu ez denean, testamentuazalaren barruan dagoen agiriak ez du eragingarritasunik eta, horrelakoetan, egilespen egintzak (hots, egilespen aktan agertarazi den egintzak) eragin ezeztatzailea du.


Labur bilduz, berez eragingabeak diren testamentuek (edo, bestela esan da, erabat eragingabe direnek) ez dute ondore ezeztatzailerik eragiten. Horre gatik, testamentuaren edukia eragingabea izan arren, horrek ez du esan nahi testamentu horrek ondore ezeztatzailerik sortzen ez duenik. Horren inguruan 740. art.ak ezarririk duenez, ÂŤtestamentu batek aurreko beste bat ezeztatzen du, nahiz eta bigarrenean baitaturiko xedapenak eragingabeak izan, jarauns learen zein legatuhartzaileen ezgaitasunaren edo horiek testamentuari uko egitearen ondoriozÂť. Edu berean, eragin ezeztatzailea izan dezakete testamen tu hauek: batetik, izendapena ziurra ez izateagatik, jaraunslearen izendapen eragingabea barneratzen dutenek; bestetik, senipartedunen eskubideak haus teagatik (adibidez, preterizio kasuetan), ondare eduki eragingabea dutenek.

D) Ezeztapen motak Ezeztapenaren norainokoa gogoan izanik, bereiz daitezke ezeztapen osoa eta partziala. Ezeztapen osoak eragina kentzen die testamentugileak aldez au rretik, testamentu batean edo batzuetan, ezarritako heriotzaren ziozko xeda pen guztiei; horiek indarrean egongo lirateke, ezeztapenik izango ez balitz. Ezeztapen partzialak, ordea, eragingabe bilakatzen ditu aldez aurretik eman dako mortis causa xedapen batzuk bakarrik, ez guztiak; xedapenok, aurreko ek bezala, eragina izango lukete, oinordetza hori irekiz gero. Hala eta guztiz ere, oinordetza antolatzen duten xedapen ezeztakorrak aurreko testamentu be rean agertu ohi direnez gero, esaten da ezeztapena osoa dela


testamentu hori osoosorik indargabetu denean eta partziala dela, berriz, testamentu horrek zati batean indarrean dirauenean. Bestalde ere, berariazko ezeztapena eta isilbidezkoa bereizten dira. Ezez tapena berariazkoa da, bada, testamentugileak geroko testamentu batean ager tzen badu aurretiaz emandako testamentu xedapenak osorik edo zati batean ezeztatzeko borondatea. Horren gainean ez badu deus esaten, ezeztapena isil bidezkoa da. Isilbidezko ezeztapenari buruz dabil 739. art. eta artikulu hori begi ernez aztertu behar dugu. Azkenik, ezeztapen hutsa eta testamentuaren beste xedapen batzuekin ba tera egindako ezeztapena bereizi behar dira. Lehendabizikoa agertzen da, tes tamentu ezeztatzailearen edukira biltzen denean aurreko testamentua edo, bestela, aurreko testamentuak ezeztatzeko borondatearen aitorpen hutsa. Bi garrenean, aldiz, subjektuak egiletsitako testamentuan orotariko xedapenak barneratzen dira eta testamentu horren ondorioz aurreko testamentuen ezezta pena gertatzen da (berariaz edo isilbidez).

E) Geroko testamentuaren ondore ezeztatzailea KZren 739.1. art.ak zehaztutakoaren harira, ÂŤgeroko testamentu perfek tuak aurreko testamentua ezeztatzen du Zuzenbidez, testamentugileak bertan ez duenean adierazten aurreko testamentu hori osorik ala zati batez iraunaraz teko borondateaÂť. Artikulu hori hitzez hitz ulertuta, geroko testamentu orok aurrekoa ezeztatzen du, salbu eta testamentugileak horren aurkako borondatea adierazten duenean azken testamentuan. Hori guztia aintzat hartuz gero, bi ondorio


antzeman ditzakegu: bata, testamentu ÂŤperfektuÂť orok ex lege eragin garritasuna du aurreko testamentuak osoosorik ezeztatzeko; bestea, lege on dore hori eskuemailea da, testamentugileak hori saihestu baitezake, azken testamentuan horren aurkako borondatea agertuz. Labur zurrean, eta berariaz ko eta isilbidezko ezeztapenen arteko bereizketa ahantzi gabe, esan dezakegu isilbidezko ezeztapenak lege ondore hori eragiten duela. Ezeztapen horren le ge ondoreak abian jartzen dira, nahiz eta geroko testamentuan testamentugi leak ezer adierazi ez; horrez gain, isilbidezko ezeztapena gertatzeko, aurreko eta geroko testamentuen edukiak ez dira derrigor bateraezinak izan behar. Horren guztiaren karioz, testamentugileak testamentu batean xedapen zeha tzak eta partzialak adierazten baditu eta, geroago, beste testamentu bat egi lesten badu (aurreko testamentua indarrean iraunarazteko borondaterik agertu gabe), KZren 739. artikuluko erregela aplikatuz gero, geroko testamentu hori bakarrik geratzen da indarrean. Beste modu batera esanda, geroko testamentu horrek aurrekoa indargabetzen du, nahiz eta geroko testamentu horretan au rrekoak emandako xedapenekin zerikusirik ez duten beste xedapen batzuk barneratu. Ondorio hori ez da guztiz onargarria; eta, gainera, bistakoa denez, arau horren oinarria Erromako Zuzenbideko printzipioan dago eta ez, ostera, Es painiako egungo Zuzenbidean; printzipio hori da, hain zuzen, testamentu ba tasunari buruzko dogma edo nemo cum duobus testamentis decedere potest. Hori gogoan izanik, 739.1. art. interpretatzean, doktrinak eta jurisprudentziak bazter utzi dute ondore ezeztatzailearen automatismoa. Horixe da 1990eko maiatzaren


7ko epaiak (beste batzuk aipatzen dituela) agertzen duen esangu ra; epai horren esanetan, testamentugileak ÂŤaurreko testamentua indarrean iraunaraz dezake, horretarako borondatea beren beregi agertzen duenean, bai eta bi testamentuon hitzezhitzezkotasunek hori erakartzen dutenean ere. Azken ondore hori ateratzen da lege testu beraren 675. art.ko interpretazio erregelak aplikatuz, garbiro eta argiro ondorioztatzen denean testamentugile ak aurreko testamentuari eutsi edo hori iraunarazteko asmoa duela; halakoe tan, geroko testamentuak aurrekoa osatu, argitu edo, hutshutsean, aldarazi baino ez du egitenÂť. Doktrinaren iritzian, testamentu interpretatzaileek, argi bidezkoek edo jaraunspena banatzeko erregela hutsak barneraratzen dituzte nek, besterik adierazi ezean, ez dute eragin ezeztatzailerik, horiek ez baitute ondare edukirik. Bide berean, aurreko testamentuan ondasun batzuk xedatu ez eta geroko testamentu batean ondasunoi buruzko xedapenak barneratzen badi dira ere, geroko testamentu horrek ez du eragin ezeztatzailerik. Horretara, bada, ez da salbuespenekotzat jo behar oinordetza beraren an tolaketa testamentu desberdinetan agertzeko aukera; testamentu horiek agin dutakoa noiz gertatu behar den jakiteko, aztertu behar da testamentugilearen borondatea. Dena den, 739.1. art.aren hitzezhitzezkotasunaren bidetik, ezin esan daiteke aurreko eta geroko testamentuen xedapenak bateraezinak izan behar direnik, isilbidezko ezeztapena gerta dadin.

F) Testamentu ezeztatua berpiztea Eztabaidagarria da, testamentuaren eragin ezeztatzailea noiz gertatzen den, hau da, geroko testamentu perfektua egilesten den unean (testamentugi


lea hil aurretik eragina izanik) ala oinordetza irekitzen denean (testamentua ren beste ondoreen moduan). Autu horri emandako irtenbidea edozein izanda ere, legegileak bereziki aztertu izan du horren azpian den arazo nagusia eta, azterketa horren zioz, testamentu ezeztatuaren berpizte izenekoa arautu du. KZren 739.2. art.ak adierazitako kasuan, hiru testamentu (gutxienez) egi lesten dira elkarren segidan: lehenengo testamentua, hori isilbidez ezeztatzen duen beste testamentu bat eta bigarren hori ezeztatzeko egilesten den hiruga rren testamentua. Zalantza egiten da, bigarren testamentuaren ezeztapenak lehenengoa indarberritzen duen. Legeak horri ezetz erantzuten dio, salbu eta testamentugileak beren beregi adierazten duenean, lehenengo testamentua bi ziberritzeko borondatea. Zalantzazkoa da erregela horren aplikagarritasuna, bigarren testamentuak aurrekoa isilbidez ezeztatu beharrean, testamentu hori ezeztatzaile hutsa denean. Agidanean, ezeztapenaren ezeztapenari ere errege la hori aplikatu behar zaio eta, ondorenez, lehenengo testamentua berpizten da, testamentugileak beren beregi hala adierazten duenean bakarrik. Autore gehienen aburuz, lehenengo testamentua berpizten da testamentu gileak hirugarren testamentuan adierazitako borondatearen karioz. Horrek eratortzen duenez, halako kasuetan per relationem testamentua agertzen da: testamentu bat bakarrik dago (hirugarrena) eta horren edukia beste agiri bate an barneratzen da (lehenengo testamentu izandakoan), testamentu horrek agi ri horretarako igorpena egiten duela. Horren antzeko beste kasu bat arautzen du 672. artikuluak; artikulu horrek, testamentuzko memoriei buruzko debekua ezartzeaz gain, relatioa edo testamentuaz besteko agirietarako igorpena onar tzen du; hala izan dadin, agiriok testamentu olografoaren


betekizun formalak eta materialak izan behar dituzte.

G) Testamentuaren eduki ezeztaezina Aurrerago adierazi denez, testamentua tresna egokia da, testamentugileak orotariko agerpenak egin ditzan. Horrek nahaspilak dakartza, ezeztapenaren norainokoaren inguruan; berbarako, heriotzaren ziozko ondarexedapenak ez ezik, bestelako egintzak barneratzen dituen testamentua ezeztatuz gero, ezez tapen horrek testamentu osoa ala testamentuaren ohiko edukia osatzen duten xedapenak bakarrik hartzen ditu? KZk beren beregi arautzen du kontu hori, semealabari buruzko aintzatespena agertzen duen testamentua ezeztatzen de nean. KZren 741. art.k dioenez, besteak beste, ezeztapenak ez du eraginik se mealabari buruzko aintzatespenaren gainean, aintzatespen horren ondoreak xedaezinak baitira. Jurisprudentziak, irizpide irmorik erabiltzen ez duen arren, judizioz kan poko aitorpentzat jo du salerosketaren itxura egiteari buruz testamentu ezez tatuan barneraturiko aintzatespena, testamentuaren ezeztapenak ez duelako inolako eraginik aintzatespen horren gainean (1986ko ekainaren 6ko epaia). Beste kasu batzuetan, ordea, jurisprudentziak ezeztapenaren eragina zabaldu izan du, bai zorrari buruzko aintzatespenen gain (1916ko apirilaren 11ko epaia), bai merkataritzako sozietate irregularraren izateari buruzko aintzates penen gain ere (1958ko martxoaren 12ko epaia). Doktrinak esan duenari hel duta, ezeztaezina da ezduinaren birdoikuntza, nahiz eta hori barneratzen duen testamentua ezeztatua izan.


H) Testamentua suntsitzeagatiko ezeztapena Testamentuaren suntsipena, besterik ezean, ez da testamentua ezeztatzeko bidea; hala izango balitz, gainontzekoek, hots, testamentugileaz besteko per tsonek aukera izango lukete besteren oinordetzan eskua sartzeko, eta KZren 670. art.ak hori debekatzen du. Horrez aparte, suntsitu izan den testamentua ren edukia zein den jakiteko, testamentua berregin behar da eta horrek bestelako arazoak dakartza. Halakoak sortzen dira, kasurako, testamentu olo grafoaren kasuan, arras zaila baita testamentu horren beste ale bat lortzea edo testamentu hori berregitea. Notariotestamentu irekietan, ostera, ez da arazo handirik agertzen; horrelako testamentuak, izatez, notarioprotokoloan ager tarazten dira eta, testamentuok suntsitzen badira ere, bada biderik horiek be rregiteko (NAren 230. artikulua). Testamentua ezin berregin badaiteke, baina ziurra bada testamentu hori egiletsi dela (kasurako, Azken Nahien Erregis troak luzaturiko ziurtagiriaren bitartez), testamentu horrek eragin ezeztatzai lea izan dezake, 739. art.aren arioan. Dena den, arazo hori ezbaikoa da. Bestalde ere, testamentugileak berak testamentua suntsi edo alda dezake eta, horrelakoetan, uler daiteke testamentugileak jarduketa horrekin aditzera eman duela agiri jakin bati testamentu eragina kentzeko asmoa, nahiz eta jar duketa horretan testamentua egiteko solemnitateak bete ez. KZren 742. art.ak azaleratzen du hipotesi hori, testamentu itxiari begira. Manu horrek bi kasu bereizten ditu: batetik, testamentugileak borondatez eta modu kontzientean testamentuazala apurtu, horren zigiluak hautsi edo ezabatu, edota sinadurak karraskatu zein aldatzen direnean; bestetik, aldakuntza horiek guztiak ez di


renean testamentugilearen borondatezko jarduketa kontzientearen ondorio. Lehendabiziko kasuan, uler daiteke testamentua ezeztatu dela; bigarrenean, ostera, ez. Nolanahi den ere, azken kasu horretan, testamentua eragingabe bi hurtzen da, ezin bada frogatu testamentuaren beraren kautotasuna edo, testa mentua egilesteko unean, sinadurak akastunak izan direnean. Aurreneko kasu hori gertatu delako presuntzioa ezartzen du legeak, testamentu suntsitua testa mentugilearen eskuetan aurkitzen denean; kontrara, bigarren kasuari buruzko presuntzioa dago, testamentu hautsia beste pertsona baten eskuetan agertzen denean. 1925eko maiatzaren 5eko epaiaren esanaren argira, arau hori ezin aplika dakioke testamentu olografoari.

122. Testamentuaren iraungitasuna Testamentu mota desberdinen eraentza juridikoa jorratzean ikusi izan denez, legeak iraungitasun epe laburra ezartzen du, testamentu zehatz batzu entzat eta horren arrazoia ondokoa da: testamentuok egilets daitezke, ingu ruabar larriak gertatzen direnean bakarbakarrik; inguruabar horiek, izatez, iragankorrak dira (esate baterako, hurhurreko heriotza arriskuan egiletsitako testamentua). Behin epe hori igaro eta gero, testamentua eragingabe bihurtzen da erabat. Gisa bertsuan, testamentu batzuei dagokienean, legeak ezartzen du testamentu horiek protokolatzeko beharra (eta, kasu batzuetan, egiaztarazteko beharra ere); azken finean, testamentua egiletsi ondoren betekizun formal ba tzuk gauzatzeko beharra ezartzen da eta horiek ere testamentua egilesten de netik epe jakinean gauzatu behar dira (berbarako, testamentu


olografoa). Epe hori igaro eta betekizunok gauzatzen ez badira, testamentu horiek iraungi tzen dira eta eragingarritasuna galtzen dute betebetean.

BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO, Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, IX–2. li burukia, Madril, 1983; CAÑIZARES LASO, El reconocimiento testamentario de la filiación, Madril, 1990; CAPILLA RONCERO, «Nulidad e impugnabi lidad del testamento», ADC, 1987; CLAVERÍA GOSÁLBEZ, «La “sanatoria excepcional” de disposiciones testamentarias nulas en el Derecho español», RDP, 1977; DÍEZPICAZO, «La pluralidad de testamentos», RDN, 1961 eta Estudios de Derecho privado, Madril, 1980; RUIZRICO RUIZ MORÓN, Las prohibiciones de impugnar el testamento, Granada, 1986; SANCHO RE BULLIDA, Comentario del Código civil, I. liburukia, Madril, 1991; SAN TOS PASTOR, La revocación del testamento, Bartzelona, 1964.

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (1)  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you