Hamaikagarren gaia TESTAMENTUAREN ERAGINGABETASUNA Laburpena: §31. Testamentu xedapenen baliogabetasuna.— 118. Testamentua ren deuseztasuna: A) Testamentuaren baliogabetasuna; B) Baliogabetasun osoaren kasuak eta motak; C) Deuseztasun akzioaren eraentza: a) Izaera; b) Legebideztaketa; c) Preskripzio epea; D) Testamentu deuseza «balioz kotzea».— 119. Bihurketa.— 120. Testamentua aurkaratzeko debekua.— §32. Testamentuaren ezeztapena eta suntsiarazpena.— 121. Testa mentuaren ezeztapena: A) Ezeztakortasuna; B) Ezeztapenaren betekizu unak; C) Testamentu ezeztatzailearen baliozkotasuna eta eragingarritasu na; D) Ezeztapen motak; E) Geroko testamentuaren ondore ezeztatzailea; F) Testamentu ezeztatua berpiztea; G) Testamentuaren eduki ezeztaezi na; H) Testamentua suntsitzeagatiko ezeztapena.— 122. Testamentuaren iraungitasuna.
§31. TESTAMENTU XEDAPENEN BALIOGABETASUNA 118. Testamentuaren deuseztasuna A) Testamentuaren baliogabetasuna Testamentuak egilestean ez badira betetzen legez ezarritako betekizunak, testamentuok akastun eratzen dira eta horrek eragiten du testamentu horiek eragingabe izatea osoosorik. Bestalde ere, testamentua egilesteko betekizun orokorrak gauzatu arren, testamentuaren edukia, zati batean, lege debekuren baten aurkakoa izan daiteke edo eduki zati horrek kausatzailearen boron dateari ezarritako mugak gaindi ditzake eta abar; halakoetan, testamentuzko xedapen jakinen eragingabetasuna gertatzen da, testamentuaren beste zatiak eragingarritasunari eusten diola. Agertzekoa denez, testamentuaren esparru an, eragin nabaria du testamentua iraunarazteari buruzko printzipioak. Ho