Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (1)

Page 204

adingabeko emantzipatuek ezin dute harako testamenturik egiletsi (TORRES). Legeak dioenez, testamentu olografoa testamentugileak berak eskuz ida tzi behar du; ildo horretan, ezin dute halako testamenturik erabili eskuz idatzi ezin dutenek edo eskuz idazten ez dakitenek. Itsuek eskuz idatzi ahal badute (bide mekanikoak edo Braille sistema erabili gabe) eta gainerako betekizun formalak gauzatzen badituzte, badirudi testamentu olografoa egilets dezake tela, hori eragozten duen araurik ez baita.

C) Betekizunak a) Testamentugileak eskuz idaztea Testamentu olografoa baliozkoa izan dadin, testamentugileak berak eskuz idatzi behar du osoosorik (688.2. art.). Testamentuaren egilegoa testamen tugileari bakarrik dagokio, berak testamentua idatzi behar duelako burutik burura. Gainontzekoak egindako idazkia ez da testamentua; taxu berean, tes tamentugileak idatzitako testuan, inoren eskuz idatzitako hitzak agertzen ba dira, horiek ez dira kontutan hartzen. Testamentu olografoaren berezitasunak aintzakotzat harturik, testamen tugileak eskuz idazteko betekizun horrek honako eginkizuna du: testamentu idazkiaren egilea nor den zehaztea, testamentugilearen identitateari buruzko eskakizuna betetzeko. Horregatik, behin oinordetza ireki eta gero, egiaztarazi behar da testamentuaren idazkerak bat egiten duen ala ez testamentugile gisa agertzen den pertsonaren idazkerarekin (691. art.). Hori dela eta, nahiz eta testamentua testamentugileak berak idatzi, ezin dute testamentu olografoaren baliorik honako testamentuek: bide mekanikoez


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.