Issuu on Google+

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2007ko urriaren 5ean - XII. urtea - Usurbil, 294. zenbakia

Ur tebetez luzatu da Haur Eskolaren hitzar mena

Igande eguerdian, Mapilen, Oriako Lehen Trainerila Txapelketa


ATARIKO

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

HAIZEA

3

Albistea argazkitan

810 gramoko onddo puska

U

dazkena iritsi da eta perretxikoak eta onddoak biltzeko garaia da. Irailaren 26an jasoa izan zen aldamaneko argazkian ageri den onddoa. 810 gramoko ale hori Asier Mayanek topatu zuen. Mendian onddo bila ibiltzeko ohitura duela adierazi digu, baina gutxitan izaten dela horrelako bat etxeratzeko aukera. Egunean bertan jaso eta egunean bertan jan omen zuten. “Ederra zegoela jarri”, adierazi digu Asier Mayanek. Non hartu zuen, ordea, ez digu esan nahi izan. Irudian bere alaba azaltzen da, onddoa eskuetan duela.

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.com

KALEAN DA OIHANA LIZASO

5. Or.

HAUR ESKOLAREN INGURUKO AKORDIOA

6. Or.

AZKEN UDALBATZA PLENOKO ERABAKIAK

8. Or.

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria. IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE LEHENAGO EKARRI BEHAR DA. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

TRAINERILA TXAPELKETA AGINAGAN

10. Or.

INAXIO USARRALDEREKIN SOLASEAN

12. Or.

AISIA GIDA ARGITARATU DU UDALAK

14. Or.

ESKUBALOI

15. Or.

TALDEAK INDARTSU DATOZ

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

JOXE PIÑAS

A

ESAN

Buztinezko soldaduak

fganistanen orain dela egun batzuk, eta orain dela hilabete batzuk ere, hainbeste Espainiako ejertzitoaren soldaduak hil dira. Esaten digutenez hor dira soldadu gizajo hauek ejertzito humanitarioa osatzen, bakearen alde lana egiten... eta bere bizitza ematen. Horrela ordaintzen dute mundu onerako egiten duen lana. Intsumitua naiz, “hiltzen ikasi nahi ez nuelako” soldaduzka ez nuen egin, akaso oker nengoen eta bakea eraikitzeko soldadua bihurtu beharko nintzen. Ideia honi bueltak ematen nagoela eta esperimentu bat egitea erabaki dut: Soldadu bat egingo dut, buztinezko soldadu bat. Buztina hartu eta hankak egiten hasten naiz, separatuak egiten dizkiot, lurrean ondo jarrita, bota beltzekin jantzita. Gerrikoarekin jarraitzen dut, hedean balak banan banaka jartzen dizkiot, lan fina eta ez atsegina. Eskuetan horietako metrailadore bat, behatza gatuan jarrita, tiroka hasteko prest. Egia esanda desatsegina egiten ari zait soldadu hau irudikatzea eta forma ematea. Tira, zailena falta zait, aurpegia: espresio tentsoa dauka, ahoa itxita, ezpainak gogor elkartuaz, sudurra zabalduta, begi ilunek begirada gogorra dute. Bukatzeko, buruan kaskoa jartzen

diot. Lehortzeko Buztin Zulo lokaletik ateratzen naiz eta kanpoko zelaian uzten dut, eguzkitan. Beltzarana egin dut. Buztinezko soldadu honen formaz aparte bere pertsonalitateaz ari naiz pentsatzen orain: etorkina da, Ertamerikatik etorritakoa, pobreziatik ihes egin nahian Espainiara iritsi zen eta ejertzitoan sartzen bazen nazionalitate espainola lortuko zuela enteratu zen, bide batez diru pixkat ere irabaziko zuen. Hori dena azkarrago lortzeko hilabete batzuk “zona de conflicto” horietako batean igaro behar zituen. Espainiaren interesak defendatzera gatazka nola sortu zen eta zergatik Espainiak erabaki duen han egotea jakin gabe hara joan da. Nonbait bakea eraikitzeko soldaduak lortzea zaila da. Ordu bete pasata euria hasi duela konturatu naiz eta buztinezko soldadua kanpoan dagoela gogoratu dut. Korrika atera naiz babesean jartzeko baina berandu iritsi naiz, busti egin da, euriko urarekin desegin da. Belarrean ez dago soldadurik eta buztina lokatza da orain. Berunezko soldaduak buztinezko soldaduak bihurtuko bagenituen...

A i n h o a A z piro z - A it o r Land aluze - Luis A ranald e - A ritz Gorri ti - Ima nol Ubeda - Nerea Zi nkunegi - Idoi a Torrega ra i - Joxe Pi ñ a s - Una i A g i r re

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: urriak 12. Idatzia ekartzeko azken eguna: urriak 8.


PIL-PILEAN

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

5

Bost urte urrun izan ondoren, etxean da berriz ere Oihana Lizaso

E

txean da berriz Oihana Lizaso usurbildarra, bost urtez preso, herritik urrun igaro ondoren. Pasa den ostiralean, irailaren 28an ailegatu zen Usurbila eta ongi etorri beroa jaso zuen Lizasok. Bera iristerako, Oxtapeko kalearen bi aldetan herritar askok itxaroten zion. Ibilgailutik irten zenean, besarkaden eta txalo zaparraden unea izan zen. Gerora, harrera lekutik manifestaldia abiatu zen Aitzaga pareraino. Bertan, Oihanak orain artean horman esekita egon den bere argazkia kendu zuen txalo artean. Ongi etorri ekitaldia, Txiribogan amaitu zen lunch batekin. Iluntzeko bederatzietarako minutu dezente falta arren, dagoeneko Oxtape ingurura herritar asko bertaratu zen.

Oihana Lizasok harrera beroa jaso zuen pasa den ostiralean. Senideak, lagunak eta herritar asko zain zituen oxtapen. Irudia: Jaiki.org

HARRERA HUNKIGARRIA

“Besarkadek eta malkoek ez zuten etenik Oxtapen bildu zirenen eta herrira iritsi berria zen usurbildarraren artean� Horietako asko hilabete amaierako ostirala izanik, frontoi atzean izan ohi den presoen aldeko elkarretaratzean parte hartzetik joana zen herri sarrerara, Lizasoren ongi etorrira.

Hunkitua Senitartekoak, lagunak eta herritar asko zain ziren 2002. urteko irailetik bost urtez herritik urrun izan den usurbildarrari harrera egiteko. Dena prest zegoen, Oihana Lizaso ailegatzea baino

ez zen falta. Gaueko bederatzietan zeharkatu zuen herri sarrerako zubia eta geratu zen Lizaso zetorren ibilgailua. Ateak ireki eta autotik irtetean, hasi zen ongi etorri ekitaldia. Hotz egiten bazuen ere, ezin esan horrelakorik jaso zuen harrera ekitaldiaren inguruan. Ordutik aurrera, emozioa eta txaloak nagusitu ziren, ongi etorri ezin beroago batean. Lizasoren senitartekoak, lagunak... Besarkadek eta malkoek ez zuten etenik Oxtapen bildu zirenen eta herrira iritsi berria zen usurbildarraren artean. Oso une hunkigarriak bizi izan ziren. Animo oihuak, trikiti piezekin nahastu ziren. Ixiltasuna berriz, herriko dantzari talde batek Oihanari eskaini zien aurreskuarekin iritsi zen.

Larunbatean omenduko dute Eman zioten txapela ederra buruan jantzita eta Usurbilgoa jada herrian zela, manifestaldia abiatu zen Oxtapetik kaxko aldera gorantz. Bordatxo aurreko errotondora eta handik kalean behera Aitzagaraino. 2006ko otsailean itxitako herriko tabernaren parean geratu zen Oxtapetik abiatu zen manifestaldi jendetsua. Horman zegoen argazkia Oihanak berak erretiratu zuen, bidean bezala, txalo eta besarkada artean. Herri sarreran hasi zen harrera ekitaldia, Txiribogan prest zuten lunch batekin amaitu zen. Larunbat honetan, omenaldia egingo zaio Usurbilgo frontoian. ARITZ GORRITI ________________________

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42


6

KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

Urtebetez luzatu da udala eta Haur Eskolaren arteko hitzarmena

E

pe erdirako konponbidea aurkitu zaio Haur Eskolari. Bertako irakasleek eta langileek osatzen duten Ibanher kooperatibak jarraituko du Haur Eskola kudeatzen. Hori bai, udalak diru ekarpen handiagoa egin beharko du. Gurasoek ere, kuota altuxeagoa ordaindu beharko dute. Beste urtebetez, halaxe jarraituko dute. 2005eko abuztuaren 5era egingo dugu atzera. Egun horretan, Usurbilgo Haur Eskolaren kudeaketa Ibanher kooperatibari esleitu zitzaion (Ibanher kooperatiba eskolako langileek osatzen dute). 2005eko urriaren 11n, Usurbilgo udalaren eta Ibanher kooperatibaren arteko hitzarmena sinatu zen. Kontratuaren iraupenari dagokionez, baldintza pleguek hauxe zioten: “kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, hitzarmena izenpetzen den egunetik kontatzen hasita. Hala ere, kontratuaren indarraldia urtez urte luzatu ahal izango da, guztira beste bi urte gehiago, orokorrean lau urte bete arte, kontratazio organoak hori erabakiko balu”. Ibanher kooperatibak, bi urteko epealdia amaierara hurbiltzen ari zela konHaurreskolak tuan harturik, Partzuergoan sartzea eskatu zuen, ordurarteko baldintzetan jarraitzeko prest ez zegoela adieraziz. Honen aurrean, 2007ko maiatzaren 2an egin zen udalbatza plenoan, Haurreskolak Partzuergoan sartzeko eskaera bideratzea erabaki zuen garai hartako udal gobernuak, estatutuei eta hitzarmen ereduari onespena emanez.

Partzuergoa, albo batera Usurbilgo udalaren eskaera aztertu eta gero, Haurreskolak Partzuergoak honela erantzun zuen: hainbat arazo antzematen zituela, batetik, Ibanher kooperatibak alokatutako langileen lan baldintzetan; eta bestetik, Haur Eskolan lan egiten zutenen hizkuntza gaitasunean.

Irtenbidea bilatu nahian, Usurbilgo udala Ibanher kooperatibarekin eta gurasoekin biltzen hasi zen. Abuztuan akordio honetara iritsi ziren hiru aldeak: - Udalak diru gehiago ordainduko dio Ibanher kooperatibari. - Gurasoek kuota handiagoa ordainduko dute. Era honetan, Haurreskolak Partzuergoan sartzeko aukera, oraingoz, alde batera uztea erabaki zen.

Gurasoen kuota %11n igoko da ikasturte honetan.

%11 igo da gurasoen kuota Akordio horretara iritsi eta segidan, Usurbilgo udalak eta Ibanher kooperatibak 2005ean sinatutako kontratua beste urtebetez luzatzea eskatu zuen Ibanherrek. Aurtengo abuztuaren 17an izan zen hori. Kooperatibaren eskaerak honela zioen: “2007ko urtarriletik abuztura bitarte burutu diren bileren ondorioz, Usurbilgo Haur Eskola kudeatzen duen Ibanher kooperatibak urtebeteko luzapena eskatzen du”. Urriaren 11n amaituko den kontratua urtebetez luzatzea eskatzen zen, beti ere, gurasoek onartutako kuoten %11ren igoera eginez eta udalak usurbildar haur bakoitzeko egiten duen aportazioa 880 eurotik 1.200 eurora igoz. Proposamen hau pasa den asteko udalbatza plenoan aztertua izan zen. Udal gobernua, Ibanher kooperatiba eta gurasoen arteko akordioak EAE-ANV, Aralar eta PSE-EEren aldeko botoa jaso zuen. Datozen hilabeteetan ez bada gaia behar bezala bideratzen, datorren urtean ere antzeko egoeran izango dira alde guztiak. EAE-ANVk zuzentzen duen udal gobernuak adierazi duenez, neguan martxan izango da Hezkuntza Mahaia eta organo horretan eztabaidatu eta bideratu beharko dute Kalezarren dagoen Haur Eskolaren etorkizuna.

Ikasturteko egutegia 2007/2008 ikasturteko egutegiaren eta ordutegiaren berri ere eman zen irai-

laren 25eko udalbatza plenoan. Hala nola, lanerako beharrezkoa duten titulazioa eskuratzeko konpromisoa hartu dute horren premia duten langileek.

Partzuergoaren borondatea

0

-3 urteko haurrak eskolatzeko EAEn eratutako ente publikoa da Haurreskolak Partzuergoa. Partzuergoko kudeatzaileen jarrerak, hain zuzen, Usurbilgo udal agintarien harridura eragin du. Haurreskolak Partzuergoak uztailaren 19n erabaki behar zuen zein herritako eskolak onartzen zituen. Kalezarren dagoen Haur Eskolaren inguruko erabakia suspentsoan uzten zuela jakin zuen Usurbilgo udalak; baina uztailaren 23an jakin zuen, korreo arruntez jasotako gutun baten bidez. Hain epe justuekin ibilita, gutun hori akuserik gabe eta urgentziaz ez bidaltzea deigarria izan zen udal agintarientzat. Gutuna uztailaren 23an jaso eta egunean bertan udal ordezkariek Partzuergora telefonoz deitu zuten eta erantzuna hau izan zen: gaia zeramana oporretara joan zela abuztura arte. “Argi antzematen da Partzuergoan Usurbilgo Haur Eskola bere baitan hartzeko inolako borondaterik ezta erraztasunik emateko asmorik ez zutela”, adierazi digu alkateak. IMANOL UBEDA ________________________


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

7

Haur Eskolaren gaiak ikusmina piztu zuen azken udalbatza plenoan

U

dalbatzan eztabaidatzekoa zen Haur Eskolaren kontratu luzapenaren haritik, gainerako alderdien artean, bi iritzi mota nagusitu ziren; batetik, erabakia behin betikoa ez izatea positibotzat jotzen zutenak eta bestetik, kontraesanak zeudela edota atzerapausoa zela ziotenak. Gauzak horrela, planteatutakoa aurrera atera zen EAE-ANV, Aralar eta PSE-EEren aldeko bozekin. EAJPNVk eta EAk aurka bozkatu zuten.

EAE-ANV Ikasturte honi aurre egiteko hartutako erabakitzat definitu dute kontratu luzapena. Bi aldaketa nagusi aipatu zituzten; batetik, gurasoei kuota %11 gehitzea eta Udalaren ekarpena 880 eurotik 1.200 eurotara igotzea. Bestetik, egutegian zenbait aldaketa sartzea. Malgutasuna erakutsi nahi diete auzi honetan inplikatuta dauden aldeei eta gelditzen den urtebete honetan behin betiko konponbidea aurkitu. Horren haritik, udal ordezkari, guraso eta hezitzaileekin udazken edo negu parte honetan, Hezkuntza Mahaia osatzeko asmoa agertu zuten udalbatzan. Haur Eskolaren etorkizunari norabidea emango liokeen bilgunea.

Eusko Alkartasuna EAtik Josune Urkiak kontraesantzat jotzen zuen kontratuaren luzapena. Egungo kontratua urriaren 11 arte indarren dagoela zioen. Horri erantzunez, kontuhartzaileak kontratu luzapena urriaren 11tik aurrera indarrean jarrita, hurrengo ikasturtearen zati bat hipotekatzen duela erantzun zion. Horregatik, kontratu luzapena iraila hasieran indarrean jartzeak horrelako egoerak saihestu eta duela bi urteko okerrak zuzentzeko balia daitekeela gaineratu zuen.

Aralar Urtebeteko kontratu luzapena ontzat jo zuten Aralarreko ordezka-

Pleno aretora Haur Eskolako ordezkari eta guraso ugari hurbildu zen. Batzuk, hitza ere hartu zuten.

riek. Azpimarratu zutenez, behin behineko erabaki bat delako. Horregatik haiek ematera zihoazen aldeko botoa urtebeterako izango zela adierazi zuten. Bestalde, Partzuergoak aurkitutako irregulartasunak konpontzea eskatu zuten.

PSE-EE Amaya Goyaranentzat, hartu beharreko erabakiak kudeaketa txar bat konpontzen duela adierazi zuen. Baikortzat jotzen zuen udalbatza horretan planteatzen zena, bere esanetan, etorkizuneko erabakiak ez baititu baldintzatuko. Baina 2008ko ikasturte berria hasi baino hilabete batzuk lehenago arazoak konpondu beharko direla gogorarazi zuen. Berriz, horrelako egoerak ez errepikatzeko.

EAJ-PNV Aurkakotasuna adierazi zuen EAJtik I単aki Illarramendik. Bere esanetan, onena Partzuergoan sartzea zela zioen. Horregatik, orain bide horretan atzera egitea ez zuen ontzat jotzen.

Hainbat guraso plenoan Udalbatza saioan arreta gehien piztu zuen gaia izan zen, bertan baitziren

hainbat guraso eta Haur Eskolako ordezkari ere. Alaba Haur Eskolan izan duen guraso batek, bertako langileek egindako ahaleginen pareko laguntzarik orain artean ez dutela jaso salatu nahi izan zuen. Proiektuaren motoreak langileak izan direla aipatu eta haiek duten baliabide falta semealabek ordaintzen dutela adierazi zuen. 0-3 urte arteko heziketak duen garrantzia azpimarratu eta udal talde berrian jarrera aldaketa sumatu duela adierazita, hausnarketarako deia egiten zuen.

Haur Eskolako ordezkariak ere plenora hurbildu ziren Azken hilabeteetan, Haur Eskolako langileen artean zenbait ardura aldaketa izan direla eta langileren batek eskatutako titulazioa ez zuela zioten EAtik. Horri erantzunez, kasu batzuetan momentuan zituzten beharrei aurre egin ahal izateko funtzio aldaketak egin zituztela adierazi zuten Haur Eskolako langileek. Gainera, langileen titulazioak azken legegintzaldian urtero udalari entregatu zizkiotela ere jakinarazi zuten. ARITZ GORRITI ________________________


8

KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

Iartzan aurreikusi zen proiektua bertan behera utzi da

I

artza eremua pasa den irailaren 25eko plenoan ahotan hartu zuten gaietako bat izan zen. Bi erabaki hartu ziren; batetik, jarrita zegoen errekurtsoa atzera botatzea eta, bestetik, Arau Subsidiarioetan eremu horretarako planteatzen zen aldaketa bertan behera uztea.

Iritzi horiek entzunda, EAtik Iartzako urbanizazioa gauzatzeko aukera galdu zela zioten. Ildo beretik, EAJ-PNVk proiektuarekiko adostasuna agertu zuen.

2008ko Ordenantza Fiskalak hasieraz onartu dira

Hiri hondakinen prebentziorako plana eta dekalogoa onartu da

atorren urterako igoera gehienak Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) aintzakotzat hartuta erabaki ziren, bi kasutan izan ezik. Hain zuzen, Haur Eskola zerbitzuaren kasuan, %11ko igoera aplikatuko baita. Zabor bilketa zerbitzuan berriz, %10. Orain arteko zerbitzuak mantendu eta hobetze aldera beharrezkotzat jotzen dira igoera horiek. Gaixorik dauden pinuak kentzeko herri-bideen erabileran tasa ordaintzetik salbu uztea ere erabaki zen.

Z

erbitzu horren bidez autonomia eta segurtasuna bermatzeko, erabiltzailea larrialdi zerbitzuekin lotzen dute. Hasierako onespena eman zaio plenoan. Orain, hilabetez araudia jendaurrean erakutsiko da. Alegaziorik ez bada aurkezten, denbora tarte hori igarota behin betiko onartuko da.

Udalaren eta Kutxaren arteko hitzarmena

Kalezarren kokatua dago Iartza izeneko lur eremua eta ezadostasun ugari eragin zituen bertan eraikitzeko asmoa dagoen urbanizazio proiektuak. EAE-ANVk oinarritik gaizki eginda dagoen proiektu gisa definitu zuen. Ondorioz, bertan behera uztea eskatzen zuen. Hala, Iartzako beharrei erantzuten saiatuko direla adierazi zuten, baina ez modu horretan. Ildo beretik, Aralartik forma akatsak eta aldaketa handiak ikusten zituen hasieran aurkeztutako proiektutik bukaerakora. Ez zela zuzen bideratu zioten. Horiez gain, PSE-EEko ordezkariak aurkeztutako alegazioa ez zela kontuan hartu erantsi zuen. Gainera, susmagarritzat jo zuen Lurzoruaren Legea onartu bezperatan gaiari buruz egin zen pleno berezia.

D

Teleasistentzia arautzeko udal erreglamendua

B

Iraileko ohiko plenoan hartu zen Iartza eremuko erabakia.

Txaramuntoazpi Bestalde, Txaramuntoazpin kokatzen diren etxebizitzetan izendapenekin zegoen huts egitea zuzentzea aho batez onartu zen. EAE-ANVtik etxebizitza horiek herritarren zerbitzura jartzeko asmoa agertu zuten.

U

dalak bereganatzen dituen konpromiso sorta bat da, Aldunditik alorreko diru-laguntzak jaso ahal izateko. Birziklatu, berrerabili, baina batez ere prebentzioa bultzatu nahi da hondakinen gaian. Hondakinak murriztu edota ez sortzea bultzatzea da asmoa. Errauste plantari lotuta, Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Mankomunitateen arteko lankidetza hitzarmena eta kontsortzioaren estatutuak inpugnatzea berretsi zuten.

uruntzaldeko euskara batzordeek finantza erakundeetan euskara sustatzeko asmoz, bost urterako hitzarmena onetsi da. Bezeroekiko hizkuntz eskubideak bermatzeko, Kutxak zenbait konpromezu hartzea hitz ematen du.

Kirol Patronatuko zuzendaritza batzordea

G

ehiengoz, lehendakaria Lontxo Zubiria eta batzarkideak, Ainara Uribe, Ibon Beristain eta Arkaitz Rezola izatea erabaki zuen udalbatzak.

Gorostitxo elkarteari lokala utziko dio udalak

G

ernika Ibilbidea 13 zenbakian, Agerialde pareko lokalean kokatuko da beraz, Gorostitxo Eztiola Elkartea.

2007ko aurrekontuaren 2. kreditu aldaketa

P

artida berriak sortu eta beste batzuetan diru sarrera eranstea. Hori da udalbatzan planteatu zena. Baina ez zen erabateko adostasuna izan. Azken bozketa: ANV eta PSEEEk alde, EAJ-PNVk eta EAk aurka eta Aralar abstenituta.

Lan eta kargu aldaketak

K

armele Bengoetxeak Anttoni Bengoetxearen lekua hartu du, Ongizatea, Emakumea eta Gizarte Politika batzordean. Bestalde, behin betiko onartu dira lan-saio murriztua zuten langileei lan-saio osoa ezartzea.


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

9

Ucineko isurketekin amaitzeko

lanean dabil udal gobernua

E

kainaren amaieratik hona, Ucineko isurketek zeresan handia eman dute Atxegalden. Ordutik, Usurbilgo udaleko ordezkariak maiz bildu dira Ucineko arduradunekin. Udala jarraipen zuzena egiten ari da eta, are gehiago, ke eta usaien arazoa berehala konpondu behar duela azpimarratu dio Ucin lantegiari. Jaurlaritzaren Ingurumen Departamendua ere gainean da eta dagoeneko hainbat neurketa egin dira. Ucinekoak, bere aldetik, hamaika ahalegin egin omen dituz-

te, baina arazoak hor jarraitzen du.

Txatarraren erretzeak eragiten du arazoa Aluminioa egiten da Ucinen. Aluminio berria egiteko, aluminio zaharra eskuratzen dute. Txatarra hori erretzen dute labean, oinarrizko materia eskuratu ahal izateko. Eta oinarrizko materia horrekin egiten dute aluminio berria. Gehienetan, perfileriako txatarra erretzen da Ucineko labean: aluminiozko leihoak, markoak... Eta horrek eragiten ditu keak eta usaiak.

Ucinetik kea isurtzen, duela hilabete batzutako irudian.

Michelinen, aste honetan egingo da erreferenduma

L

an-hitzarmenaren inguruko eztabaida udaberritik dator. Duela gutxi, Michelingo zuzendaritzak azken hitzarmen-proposamena egin du. Langileen iritzia bildu asmoz, erreferenduma egingo da aste honetan. Ostegunean eta ostiralean euren iritzia emateko aukera izango dute Michelingo langileek. Michelingo zuzendariek egindako eskaintzaren aurka azaldu dira enpresa-komiteko kideak. LABek igorri digun prentsa-oharrak dioenez, kontra bozkatzea eskatu zaie langileei. LABentzat, enpresak egin duen eskaintza lau urtekoa da eta, sindikatu honen ustez, luzeegia da hitzarmenaren iraupena. Gainera, lanaldiaren handitzea eka-

Udaberrian hasi ziren langileen mobilizazioak Michelinen.

rriko luke baina soldatak ez lirateke maila berean igoko. Enpresak egin duen eskaintzak ez

badu langileen babesa jasotzen, LABek lanuzteak egitea proposatuko du.


10

HERRIKO

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

TALDEAK

Lehen Trainerila Txapelketan aurrez aurre neurtuko dira Aginaga eta Usurbil

Z

ein baino zein gogorrago entrenatzen. Hala aritu omen dira Usurbil eta Aginagako traineruak azken asteetan. Kontxako uretan, aginagarrak nagusitu zirenetik mende erdi geroago, usurbildarrak errebantxa hartzekotan dira. Aginagarrak berriz, etxeko uretan bandera eskuratzera irtengo dira. Igandean, urriaren 7an, argituko dira zalantza guztiak; Oria ibaiko Lehen Trainerila Txapelketan. Asteburuan ikusiko dena ez da aspaldi ikusi eta ez da berehalakoan errepikatuko. Zeresan handia eman du Aginagan ikusiko denak, aspaldiko partez, Aginaga eta Usurbilgo traineruak aurrez aurre lehia bizian arituko baitira.

OXKAR SANTAMARIA “Ortzaikako ontzian, Joxe Luis Korta bera arraunera omen dator” Baina etxean ez ezik, elkarren artean ika-mika ugari izan dituzten beste lau traineru topatuko dira Oria ibaian; Orio eta Ortzaika eta Pasai San Pedro Pasai Donibanerekin. Tartean, Ortzaikako ontzian Joxe Luis Korta bera arraunera omen dator.

Entrenamenduetan jo eta su ari dira Aginagakoak.

Binaka neurtuko dituzte indarrak Mapil eta Lastola artean. Hortik lau traineru onenak hautatu eta finalerdiak eta final handia jokatuko dira. Irabazlearentzat, “ACTko bandera asko baino politagoa dena”, adierazi du Aginagako Jai Batzordeko kide Oskar Santamariak. Alde batean ikurriña, eta besteak, omenaldirako prestatu zituzten banderolen itxura bera izango du.

Hasi eta bukatu, Mapilen Leku estrategikoa Mapil izango da. Arraunlariek bertan egingo dituzte uretarako sartu irteerak, bertan hasi eta amaituko da txapelketa, eta aipatutako gune-

an izango da sari banaketa. Lehia ikusgarria izango da. “Pixka batean, ez da horrelakorik ikusiko Aginagan”, adierazi du Jai Batzordeko kideak. Hitzordua, igandean, urriak 7, 12:00etan Aginagako Mapil parean. Onenak irabaz dezala.

Trainerila Txapelketa Eguna: urriak 7 igandea. Ordua: 12:00etan. Tokia: Mapilen. ARITZ GORRITI ________________________

Iñaki Iturainen “Erriotik itsasora” liburua larunbatean aurkeztuko da

O

ria ibaian ospatuko diren estropadek duela mende erdi Aginagak Kontxako uretan lortu zutena gogoraraziko diote askori. Hain zuzen, bost aldiz lehiarik preziatuenean parte hartu eta bitan etxeratu baitzuten bandera. Urte haietako historia eta testigantzak biltzen dituen liburua aurkeztuko da larunbat honetan, urriaren 6an, 19:30ean Aginagako soziedadean. “Erriotik itsasora: Aginagako arraun-

larien historia” liburua, Iñaki Iturain oriotarrak idatzia. Aginagarren nortasun adierazleetako bat izan denaren gorabeherak, garai hartako Aginagako argazki zaharrak, arraunlarien esperientziak edota estropadetako ika-mikak biltzen ditu liburuak. Jaietan zehar, eskuragai izango da Aginagako denda eta tabernatan, 10 euroren truke. Jai Batzordeko kideek ere mahai bat jartzeko asmoa dute.

Urriaren 6an aurkeztuko da liburua Aginagako soziedadean.


HERRIKO

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

San Praixku egunean, Pilota Txapelketako finala

A

ginagako Pilota Txapelketaren finala San Praixku egunarekin jokatuko da. Ostegun honetan, beraz, arratsaldeko 17:30ean hasiko da pilota partida. Finalaren ondoren, sardin eta sagardo dastaketa hasiko da. Dena den, goizeko 11:00etan hasiko dira San Praixku eguneko ekitaldiak. Meza Nagusia eta gero, herriko jubilatuei hamai-

ketako paregabea eskainiko zaie Aginaga Sagardotegian. Asteburuak ere, bestelako kontuak ere ekarriko dizkigu. Haur, gazte nahiz helduentzat ekitaldi ugari prestatu ditu Agingako Jai Batzordeak. Baina jaiak ez dira igandean amaituko. Datorren asteburuan ere, San Praixkuak ospatzeko aukera gehiago izango baita.

TALDEAK

11

Asteburu honetako egitaraua URRIAK 4 OSTEGUNA, SAN PRAIXKU 11:00etan, Meza Nagusia bi bertsolariz alaitua. Ondoren, ohiko hamaiketakoa Aginagako sagardotegian. 17:30ean, Aginagako V. Pilota txapelketako finalak. Jarraian, Sardin eta sagardo dastaketa. Egunari amaiera emateko; herriko trikitilariak.

URRIAK 5 OSTIRALA, UMEEN EGUNA 10:00etan, haurren jolasei hasiera. 14:00etan bazkaria, bazkalostean, jolasak eta sari banaketa. 17:30ean, Kiki, Koko eta Moko pailazoak. Gero, txokolatada eta buruhandiak. 23:00etan, Tximeletarekin dantzaldia. URRIAK 6 LARUNBATA 16:00, XXVII. Mus txapelketa. Izen ematea 15:30etatik aurrera. 19:30ean, “Erriotik itsasoraâ€? liburuaren aurkezpena, IĂąaki Iturainen eskutik. Aginagako soziedadean. Gauerdian, Triki Ta Ke. URRIAK 7 IGANDEA

Igande arratsaldean, aizkolariak izango dira Aginagan.

9:00etan, Tiro-platoa. 12:00etan, I. Trainerila txapelketa. Partehartzaileak: Aginaga, Ortzaika, Usurbil, San Pedro, San Juan. 17:00etan, Aizkolariak: Olasagasti, Mindegia, Etxebeste, Txapartegi. Aizkolarien lana: Kanaerdikoa nork lehenago moztu; 2m-ko enborra zutik, bi aizkolari beste biren aurka; 4x60 eta 4x70eko enborrak moztea. Bi aizkolari beste biren kontra, txanda librean.

Arantxa Eizagirre, Zegama-Aizkorri maratoian

A

rantxa Eizagirre Zaldua zubietarra bikain ibili zen VI Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Munduko Kopako azken proba puntuagarria zen Zegamakoa. Hori dela eta, 400 lasterkari izan ziren irteeran bildu zirenak. Arantxa Eizagirrek 6 ordu, 7 minutu eta 10 segundotan osatu zuen 42 kilometroko lasterketa.

beteranoen artean hirugarren izan zen Arantxa eizagirre.


12

ERREPORTAJEA Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

Inaxio Usarralde

“Gai-jartzaileak ez du sekula ahaztu behar

protagonista nagusia bertsolaria dela”

I

railaren 22an hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Lehengo astean, kanporaketa faseko saio bat Sutegin jokatu zen. Larunbat honetan, Ataunek jasoko du kanporaketako beste saio bat. Han izango da Inaxio Usarralde, baina gai-jartzaile lanetan. Aitzakia honekin, bertso txapelketaz, bertsolaritzaz eta Usurbilgo bertsozaletasunaz galde egin diogu. NOAUA! Larunbatean Ataunen arituko zara gai-jartzaile. Horrelako txapelketa batean, plazak eragiten al du zuen lanean? Inaxio Usarralde. Neu, Ataunen, aurkezle izango naiz gai-jartzaile baino gehiago. Izan ere, batzuetan gai-jartzailea bera izan ohi da aurkezlea (jaialdietan eta…) baina txapelketan ez. Txapelketako saio batek eta plazako jaialdi batek ez dute ezer ikustekorik, ez horixe! Hasteko, lan egiteko moldea oso desberdina da: txapelketakoa talde-lana da eta plazakoa, berriz, gehiago geratzen da norberaren gain. Ondorioz, talde horrek, lanean ari denean, ez dauka buruan Ataungo saioa bakarrik, baizik eta beste guztiak ere.

FABORITO UGARI “Aurten ere, ziur ezuste gozo bat baino gehiago emango digula txapelketak”

N. Gai-jartzailea izanik ere, bertsolariaren tokian jarriko zaitugu.

Ze eskatuko zenioke gai-jartzaileari? Zein da gai-jartzaileak bertsoikuskizunari egin behar dion ekarpena? I. U. Beno, nik betidanik pentsatu izan dut gai-jartzailea bitartekari bat besterik ez dela bertsolaria eta entzuleriaren artean. Gai-jartzaileak ez du sekula ahaztu behar protagonista nagusia bertsolaria dela. N. Bizkaian gertatu bezala, Gipuzkoan ere puntako bertsolari batzuk uko egin diote txapelketan parte hartzeari. Pena da Maialen Lujanbio bezalako kantari bat plazan ez ikustea. I. U. Nik uste erabaki horiek natural hartu behar ditugula. Ez dakit juxtu zergatik Maialen Lujanbiok uko egin dion txapelketari baina dakidana zera da: une honetan Maialen erabat sorkuntzan murgilduta dabil eta berandu baino lehen zerbaitekin liluratuko gaitu. Hor dabil, esaterako, bolada honetan saxojole baten laguntzarekin emanaldiak eskaintzen. Beraz, horrelakoen aurrean hau da nire jarrera: errespetua hartu duten erabakiarekin eta falta direnengan baino daudenengan arreta jarri. Aurten ere ziur ezuste gozo bat baino gehiago emango digula txapelketak. N. Txirrindularitza adituei bezala, zuri ere galdera bera: faboritorik ikusten al duzu? Nor ikusten duzu txapela eramateko moduan? I. U. Gipuzkoan asko (dozenatik gora) daude txapela eraman dezaketenak: dagoeneko bertsolari arituak direnak dauzkagu (Irazu, Maia, Mendiluze…); bestetik, jada hain

Asteburu honetan, Ataungo kanporaketa saioan arituko da gai-jartzaile lanetan.

“Gazteen labealdi gogotsu bat falta da” N. Usurbildarrik ez Bertsolari Txapelketan. Zer pentsatua ematen du. I. U. Beno, horrekin ere ez dut uste dramatizatu beharra dagoenik. Nik dakidan neurrian, ikastolan, hezkuntza arautuan ari dira ahozkotasuna lantzen eta gero hor daukagu Bota Punttuba bertso eskola. Beraz, oinarria jarrita dago. Orain gazteen labealdi gogotsu bat falta da eta hori ere etorriko da denborarekin. Eta, azkenean, bertsolari ez bada txapelketan beste lanetarako ere behar izaten da jendea: epaileak, gai-jartzaileak, antolatzaileak… eta entzuleak ere behar izaten dira, eh! Gainera, batek bestea ekarriko du seguruenera.


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

ezuste ez diren gazteak (Jon Martin, I. Gurrutxaga, E. Goikoetxea…) eta ezustea emateko moduko gazteak (U. Alberdi edo… Gaztelumenditarrak edo oriotarrak, zergatik ez!?). Beraz, beti gertatzen den moduan, aldez aurretik finalerako ikusten ditugun bat edo beste ez da sartuko eta inork uste ez zuten beste bizpahiru finalean izango dira. Gero Illunben zer gertatuko den? Gauza bat dago ziur: oraingoan zezenplazan ez dugula odolik ikusiko.

KANPAINA DEIGARRIA “G horrek joko asko ematen du eta G puntuak zeresanik ez! Ea oraingoan despistatuenok ere zeozer aurkitzen dugun…”

N. G puntua zeresanik ematen ari da. Publizitate enpresa batek diseinatu duen traza hartu diogu txapelketari. Bertsozaleei ere berritzaile egingo zitzaien, zer dio jendeak? I. U. Ba, ez da inongo enpresak asmatua. Nik dakidan neurrian, lantalde batean ateratakoa da eta, egia aitortzekotan, erdiz-erdiz asmatu dute leloarekin. G horrek bakarrik joko asko ematen du eta Gpuntuak zeresanik ez! Ea oraingoan despistatuenok ere zeozer aurkitzen dugun…

IMANOL UBEDA ________________________

13

Unai Muñoak irabazi zuen Sutegiko saioa

A

urreikuspen guztiak gainditu zituen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioak. Kanporaketa saioa izanik, inork gutxik espero zuen horrelako ikusminarik. Izan zen, sarrera eskutan, Sutegin sartu ezinik geratu zenik. Unai Muñoak saio ona osatu zuen eta argi eta garbi nagusitu zen. Lasarte-Orian bizi da Unai Muñoa bertsolari gaztea.

Pasa den larunbatean, eserleku denak bete ziren Sutegin. 50 bat kanpoan geratu ziren lekurik gabe. Aurrera begira, antolatzaileei zer pentsatua emango die datu honek. Saio konpletoa izan zen Sutegin jokatu zena. 8ko handitik ondo hasi ziren kantari, baina lanaldiak aurrera joan ahala hasi ziren denak ere dirdir egiten. Halere, ofizio eta irmotasun handiena azaldu zutenak lortu zuten puntu gehien, Unai Muñoak eta Arkaitz Oiartzabalek.

orain arte sailkapen fasean ikusi den maila gorenetakoa. Unai Muñoa Berrobin jaioa da, baina Lasarte-Orian bizi da. Bertsozale Elkarteko irakasle da hezkuntza arautuan. Gazte sariketa askotan izan da finalista. 2003ko Gipuzkoako Txapelketan azken laurdenetara heldu zen.

Muñoa, hasieratik indartsu

Sutegiko saioaren emaitza

Muñoa indartsu jardun zen hasieratik, kantaera sendoz, eta bakarkako lanean ausardia handiz kantatu zuen. Zubiak ere kartzelako lanean nortasun handiko bertsolaria dela erakutsi zuen. Gainontzekoak ere ideia politak ibili zituzten ahotan, baina nerbioen itzala luzea izan zen. Saio ederra, beraz, Usurbilgoa;

1. Unai Muñoa 2. Arkaitz Oiartzabal 3. Felix Zubia 4. Karmele Mitxelena 5. Iñigo Gorostarzu 6. Iñaki Petxarroman

287,5 273 249,5 238,5 231 219


14

HERRIKO

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

TALDEAK

Usurbilen, euskara erabiltzeko joera handiagoa dute gizonezkoek

E

makumezkoak erdaraz egiteko joera handiagoa dute. Usurbilen egin den azken kale neurketak hala dio. Azken bost urteotan, hala ere, euskararen erabilerak gora egin du. Eta inon baino gehiago, kaxkoan egiten da euskaraz. Aitzaga Kultur Elkarteak Sutegin antolatu duen erakusketan bildu diren datuek hala diote. Titularrean bildu dugun datua akaso ez da aipagarriena. Beste herri askotan ere ematen den joera baita. Baina hori bezain deigarri dira 2006ko kale neurketek utzitako beste datuak. Positiboena akaso, euskararen erabilerak izan duen bilakaera. Azken bost urteotako emaitzak alderatuz, erabilera 2,6 puntu igo da.

Euskara gehien erabiltzen dutenak, ordea, gazteak dira Beste datu aipagarri bat. Kaxkoa da euskara gehien entzuten den zonaldea. Olarriondo-Galtzaragainan ere gora egin

U

rriko hirugarren larunbatean elkartuko dira, aurten, urriaren 20an eta Antxeta jatetxean egingo dute bilkura. Izena emateko: Karmele, 943 364631 / Rosario, 666 916000.

1983koen kinto afaria

U

Kale neurketen emaitzak ikusgai izan dira Sutegin.

du euskararen erabilerak. Santuenean, aldiz, behera nabarmen. Akaso, atzerritik etortzen diren bizilagun gehienak Santuenera hurbiltzen direlako. Adin taldeka, gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, %83. Haurren bilakaeran, txikia bada ere, beheranzko joera eman da azken bost urteotan. 2001etik 2006ra, helduen artean ere igo egin da euskararen erabilera. Adinekoek, ordea, erabilera maila berari eutsi diote.

Buruntzaldeko udalek 2007/2008 ikasturteko Aisiako Gida plazaratu dute

U

surbilgo udalak 16 urtez beherakoentzako Aisiako Gida argitaratu berri du. Gida hau Buruntzaldeko bost udalek prestatutakoa da (Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek). Gida hau Usurbilen 16 urtez beherako seme-alabak dituzten 630 familiek jaso dute etxean.

rtero legez, San Praixkuetan 1983an jaiotakoen afaria egingo da. Urriaren 13an izango da, Aginaga Sagardotegian. Ardi Beltz Garagardotegian dagoen zerrendan eman behar da izena. Izena ematen duenak soilik joan ahal izango du afarira. Izena emateko azken eguna urriaren 7a. Bestela, deitu zenbaki honetara: 662 056 899. Afal aurretik, poteo koxkorra egingo da. 19:30etan Irratin hasita.

Heldu zein gazteentzako ikastaroak Santuenea Kultur Elkartean

U

rritik aurrera ikastaro hauek emango dira. Helduentzat: yoga, saloi dantzak, kostura (baserritar jantziak), sukaldaritza (Ibai Ondo elkartean urriak 24-31 eta azaroak 74-21 eta 28an arratsaldez), autoestima tailerra. Haurrentzat: pintura eta plastika, antzerkia. Informazio gehiago elkartera deituta 943 36 72 62 telefonoan.

Begiralea behar da Aginagako ludotekan

A

Aisiako eskaintza Gidaren helburua da udalerri bakoitzean hamasei urtetik beherakoei euskaraz aisiako edo denbora libreko zer eskaintza dagoen jakitera ematea eta zer egin nahi duten aukeratzen laguntzea. Aurtengo argitalpena, 2007-2008 ikasturteari dagokiona, gidaren bosgarren edizioa da, eta bi zati nagusitan

1955ean jaiotakoen ospakizuna, urriaren 20an

dago antolatua gida: lehenengo partean, herrian herriko informazio osatua ageri da, eta bigarrenean, Buruntzaldeko gainerako herrietako informazio laburtua.

ginagako Antxomolantxa ludotekarako begirale bat behar da, larunbat goizetan lanean aritzeko. Curriculumak urriaren 5a baino lehenago aurkeztu behar dira bertan dagoen buzoian edo e-mail honetan: antxomolantxa@euskalerria.org. Edozein zalantza argitzeko, deitu honako telefono zenbakira: 650 692 458.


IZERDI

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

PA T S E T A N

15

Inoiz baino indartsuago dator eskubaloia

U

surbil Kirol Elkarteko taldeek asteburu honetan jokatuko dituzte lehen partidak. 2007/2008 denboraldi honetarako 6 talde osatu dituzte, inoiz baino gehiago. Neska eta mutilen talde bana izango dira kadete eta jubenil mailan eta nagusietan, berriz, bi talde osatzea lortu dute, 1. Territorial eta 2. Territorial mailan arituko direnak hain zuzen ere. Inoiz baino jokalari gehiagorekin hasiko du Usurbil Kirol Taldeak aurtengo denboraldia. Azken urteetan eskola kirolean nahiz harrobiarekin egindako lan onaren adierazgarri da aurten lehian jarriko dituzten taldeen kopurua. Sei talde osatzea lortu dute eta herriko 81 jokalari izango dira asteburuz asteburu kadete, jubenil eta senior mailako norgehiagokak jokatuko dituztenak.

AGUSTIN LIZASO “Eskola Kiroleko arduradunak oso lan ona egiten ari dira” Agustin Lizaso Usurbil Kirol Elkarteko ordezkariaren esanetan azken urteetan egindako lanaren emaitza da aurtengoa. “Eskola kiroleko arduradunak oso lan ona egiten ari dira. Datuak begiratu besterik ez dago. Infantil mailan neskak nahiz mutilek Gipuzkoako txapelketako finalak jokatu dituzte azken urteetan eta alebin mailako bi taldeak ere Gipuzkoako txapeldun izan ziren pasa den ikasturtean”. Horrez gain, 1. Territorial mailako taldeak iaz igoera fasea jokatu izanak ere kluba indartu duela uste du Agustinek. “2. Nazional mailara igotzeko helburua lortu ez bazen ere, herri mailan indartzea lortu genuen. Kiroldegia bi partidatan leporaino bete izana da horren lekuko”. Denboraldi berria, orohar, lan ona egiteko asmoarekin hasiko dute. Iazkoarekin alderatuta bi talde gehiago dituzte eta lorpen hobeak izatea da helburua. Maila guztietan pausu bat aurrera egiteko asmoa agertu digu Agustin Lizasok. “Territorial mailan 2. Nazional maila jokatu ahal izateko igoera fasea jokatzeko txartela lortzea da helburua.

Inoiz baino jokalari gehiago ditu Usurbil Kirol Taldeak.

Badirudi aurten 3 talde izango direla fase hori jokatzeko aukera izango dutenak eta horien artean egon nahi dugu. Ez da erraza izango, iaz jaitsitako bi taldeak goian ibiliko baitira eta badirudi Arratek ere talde ona duela”. Hala ere, aurten bi talde izango dituzte maila honetan eta jokalari gehiago izateaz gain iazko esperientzia ere baliagarri izango zaie denboraldi hasierako helburua lortzeko bidean. Beste bi mailetan Euskal Ligarako txartela lortu nahi dute Usurbil Kirol Elkarteko kideek. “Nesken taldeengan itxaropen handiak ditugu jarriak. Hasteko Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute bi taldeek abendua bitartean. Kadete mailan talde indartsua dugu eta jubeniletan ere ondo ibiliko dira. Beraz, lehen postuak eskuratu eta urtarriletik aurrera Euskal Liga jokatzea litzateke gure ilusioa. Horretarako bi taldeen emaitzak hartzen dira kontuan”. Mutilei dagokionez, goiko postuetan ibili eta datorren denboraldian Euskal Liga jokatzeko txarteletako bat lortzeko ahalegina egin nahi dutela dio Agustinek. “Hor ibili behar dugu. Kadete mailan talde ona dugu eta jubenilek ere maila ona eman dezakete denboraldian zehar”.

Asteburuan, lehen partidak Asteburu honetan izango dute helburu horiek lortu ahal izateko lehen urratsak emateko aukera. 2. Territorial mailako taldea ez beste guztiek ligako lehen jardunaldiko norgehiagokak jokatuko dituzte. Horietatik hiru Oiardo kiroldegian jokatuko dira larunbatean eta igandean. 1.

Territorial mailako taldeak Arrasate Esku Baloi taldearen aurka neurtuko ditu indarrak eta jubenil mailako bi taldeek ere etxeko neurketak dituzte: neskek Citroen Chapime Arrasateren aurka jokatuko dute eta La Bacaladera Hondarribiaren aurka mutilek. Kadete mailako bi taldeek, berriz, Donostia eta Irunera bidaiatu beharko dute. Egia Servi-Chap taldea izango dute aurrez aurre herriko neskek eta Irungo Gaztiak taldearen aurka jokatuko dute mutilek. Bestalde, 2. Territorial mailako taldeak urriko azken asteburuan jokatuko du ligako lehen neurketa.

Bi futbol partida Harane futbol zelaian

A

steburu honetan Usurbil Futbol Taldeko 2. Errejional eta emakumezkoen ligako taldeen partidak ikusteko aukera izango da Harane futbol zelaian. Neskek Hernani talde indartsua izango dute aurrez aurre pasa den asteburuan Oriokoren aurka 1-0 galdu ostean. Errejional mailako 2. taldeak, berriz, Seguraren aurka jokatuko du. 1. Errejional eta kadete mailako taldeek etxetik kanpoko neurketak izango dituzte, biek Donostiako Berio futbol zelaian jokatuko dute Santo Tomas Lizeoaren aurka. JOSU ARANBERRI ________________________


16

I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

Eguneko goardiako farmaziak Urriak 4, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Urriak 5, ostirala De Miguel, Nagusia 32 Lasarte Urriak 6, larunbata Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Urriak 7, igandea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Urriak 8, astelehena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Urriak 9, asteartea Gil, Nagusia 24 Lasarte Urriak 10, asteazkena Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Urriak 11, osteguna Urbistondo, San frantzisko 1, Lasarte Urriak 12, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Urriak 13, larunbata Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Urriak 14, igandea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ J. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani 943 55 20 87 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte) 2007ko egutegia noaua.com webgunean

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T) / 13:15(T) 14:35*(T) / 19:15(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00 / 12:45(T) 13:45* /18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T) / 13:30(T) 15:30(T) / 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T) / 13:00(T) 15:00(T) / 21:00 (T)

T: Autobus aldaketa beharrezkoa da *: Eskola egunetan / Tf. 943 36 17 40


I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

Agenda Urriak 4 - Urriak 14 Aginagako San Praixku jaiak.

Urriak 6 larunbata Oihana Lizasori omenaldia frontoian.

Urriak 7 igandea Kilometroak 2007 Bergaran.

Urriak 19 ostirala Nikaraguari buruzko hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan Sutegin. Antolatzaileak: Usurbilgo Elkartasun Taldea eta Mundubat. Hizlaria: Maria Eugenia Delgadillo (Colectivo de Mujeres de Masayako kidea). Sarrera, doan.

17

Igandean, Kilometroak Bergaran

A

urten Bergaran ospatuko den Kilometroak Jaiaren zirkuituak herriko natura gunea eta hirigunea hartzen ditu. Baina, batik bat urbanoa izango da. Luzerari dagokionez, 6.510 metroko itzulia osatzen duen zirkuitua da. Zirkuitu ia laua da bere osotasunean. Sei zerbitzu gune ditu ibilbideak. Gune guztiak hainbat zerbitzuz osatuta daude eta guztietan izango dira jan eta edatekoak, baina jantokiak bitan bakarrik izango dira: Ikastolan eta Labegaraietan. Nagusiki, bi dira aurtengo Bergarako Aranzadi Ikastolaren helburuak: batetik, Bergaran, ikastolen proiektuaren alde jendea biltzea eta, bestetik, sostengu ekonomikoa lortzea. Instalazioak berriztatzeko inbertitu-

Iazko esperientzia positiboa izan zenez, aurten ere edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dira.

ko da KMK 2007aren bidez lortutako dirua. Obra hauen bidez, alde batetik, hainbat berrikuntza pedagogiko ezarri ahal izateko espazio berriak egokituko dira eta, bestetik, iristagarritasuna hobetu eta hainbat instalazio berriztatuko dituzte.

KzGuneko ikastaroak

Gutar asko Sutegin

Urriak 8 - urriak 9 Irudi digitalaren tratamendua I (gazteleraz). Ordutegia: 9:00-11:00.

Urriak 10 - urriak 11 Irudi digitalaren tratamendua II (gazteleraz). Ordutegia: 9:00-11:00.

Urriak 15 - urriak 26 Internet Ikastaroa. Ordutegia: 11:00-13:00.

Urriak 18 osteguna - Fagor gida gastronomikoa. Ordutegia: 9:00-10:00. - Via Michelinekin bidaiatu. Ordutegia: 10:00-11:00.

Urriak 24 asteazkena - Adobe Acrobat Reader (gazteleraz). Ordutegia: 9:00-11:00.

Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren saioak lagun asko erakarri zituen. Iker Goenaga trikitilaria gonbidatu gisa ekarri zuten Sutegiko saiora. Txalo zaparrada eraman zuten Durangaldera Gu ta Gutarrakeko kideek.

Urriak 24 asteazkena - Prestatu zure ekipoa. Ordutegia: 11:00-13:00.

It Txartela azterketak urriak 9 (11:00-13:00). urriak 17, 26, 29 (9:00-11:00). KzGunea urrian, 9:00-13:00. Kale Nagusia, 37. Tel: 943 36 14 12.

Eva Lizarragaren pintura eta marrazki tailerra

I

kasturte hasieran gaudenez, aisialdiko denbora betetzeko ikastaro eskaintza zabala da. Eva Lizarraga, esate baterako, pintura eta marrazki klaseak eskaintzen hasiko da laster. Klaseak laster hasiko dira. Eta ordute-

gia zabala izango da. Goizez nahiz arratsaldez. eskolak Kalezarren, Pintura Aizperrenea etxean eskainiko ditu. Izena eman nahi duenak, telefono zenbaki honetara deitu dezala: 685 757 569.


18

G AZI ,

GOZO, GEZA

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

ETXEBIZITZA - Pisua alokatuko nuke Usurbilen. Telefono zenbakia: 943 36 02 45 / 661 702 708. - Pisua alokatu nahiko genuke. Ama-alaba gara. Alokatzeko pisurik baduzu dei iezaguzu: 616 59 11 99. - Etxe bat salgai Nagusia kalean, 90 metro karratu, 3 logela, 2 komun, egongela handia, sukaldea, 9 metro karratuko ganbara, dena amueblatuta. 55.000.000pta. 625 702 539. - Salgai. Kaxkoan, 3 logelako etxea trasteroarekin. Garajea aukeran. 685731792 - Bi gela edo gela bateko apartamentu baten bila nabil Usurbilen. 687 650 066 (Maria). SALEROSKETAK / GARAJEAK - Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49 cm3. 649 302 733 (David). Ondo zaindua, “extra� asko. - Estrenatu gabeko Aprilia Scoter SR 50 motoa saltzen dut. 649 356 081. - Garaje itxi bat alokatzen dut Artzabalen. 647 120 253. LANPOSTUAK Lan-eskaintzak - Astean bi egunetan etxeko lanak egin eta tarteka umea zaintzeko pertsona baten bila nabil. Irailetik aurrera hasteko. 627278907. - Benta tabernan lan egin nahi baduzu deitu: 685 757 962. - Urte osoz, astebukaeratan lan egiteko zerbitzari baten bila gabiltza. 943366710.

Zorionak Lide! Hilaren 9an zazpi urte beteko dituzu. Zorionak eta muxu pilo bat etxeko guztion partez

Zorionak guapeton! Zenbat urte bete dituzu?... Beno oraindik oso gaztea zara... Zorionak!

Lan-eskaerak - Etxeko lanak egiteko emakumea eskaintzen da. Goizez edo arratsaldez lan egiteko prest. Deitu: 679 79 61 01. - Emakume euskaldun bat eskaintzen da, egunero lauzpabost ordu lan egiteko. Egun osoko disponibilitatea. 687348223. - Fisikako ikaslea, uda honetan matematika eta fisikako klaseak emateko prest. 943 37 12 77 / 685 772 602 (Nerea). - Pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da. 677343326 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko. 630274906 - Emakume bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko. 676221378. - Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zein etxekolanak egiteko. Egun osoko disponibilitatea. 679742413. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. 943555835/ 617 242 660. - Etxeko lanak egin, pertsona helduak zaindu edo jatetxe batean lan egiteko prest nago. 610 669 335. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko eta umeak zein pertsona helduak zaintzeko. 618434990. - Etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zein haurrak zaintzeko emakume bat eskaintzen da. 620 646 769.

Aupa Arantxa! Aizkorri mendi maratoian hirugarren gelditu zen beterano mailan. Zorionak!

Berandu berandu... Zorionak eta muxuak etxekoen partetik!

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Ingelera emango duen irakasle bat behar da Zubietan, astean behin edo bitan klaseak emateko. Interesatuak deitu Pellori, 943 36 07 59. - Zilar edo urre zuriko lepoko bat topatu genuen uda partean eta udaltzailgoan utzi dugu. Galdu duenak han galde dezake. - Irailaren 17an betaurreko graduatuak galdu genituen. Norbaitek aurkitu baditu, deitu: 650 947 142. - Pottoka salgai, kalifikatua eta subentzioa jasotzen ari dena. 626 220925. - Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrez eginikoak. 943 36 20 49. - Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratz txiki bat osatzeko. 615744076. - Bigarren eskuko trikitixa bat erosiko nuke. 656 76 52 13. - AuĂąamendi enziklopediaren 80 tomo dauzkat salgai: 635733984. - Benelli repetidora salgai 600 euro. 645 735750. - Mercedes Vito Mixta 112CDI bat saltzen dut. Aire egokitua, kristal tintatuak, bigarren bateria, berogailu autonomoa, aurreko eserlekuak birikariak, dena hornitua, ASR... 610 431 999. - Faema markako lau besoko kafetera bat daukat salgai. 645708191. - 5 urte dituen Renault Megane Coupe bat daukat salgai. 637 760 852. - Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai. Tf: 679 185 102. - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzen dira. Baita bideoak editatu ere. 617 242 660/ apore@euskalnet.net

Zorionak Unai! Urriaren 9an egingo dituzu bi urte handi. Zorionak eta muxu handi bat Eider eta gurasoen partez.

JAIOTZAK Iraitz Maritxalar Arruti irailaren 24an.



NOAUA!! 294 alea