Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2003ko uztailaren 11a VIII. urtea - Usurbil, 163. zenbakia

S a nt io a k b eg ib is t a n

Agur Santixabel!


ATARIKO

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

HAIZEA

Txirrikitutik S

antixabelak pasa dira eta Santioak hortxe ditugunez, Zubietako aspaldiko argazki zahar hau jartzea bururatu zait, giroa berotzen joateko.... Argazkia 1915-1916 urte ingurukoa da eta horrelakoetan nahiko zaila izaten da nahi dugun informazioa bilatzea, garai haiek bizi izan zituzten herritarrak dagoeneko ez baitaude gure artean. Hala ere eman didaten informazioaren arabera, argazkian ikusten ari garena Zubietara kanpotik etorritako señorito batzuentzat antolatutako jairen bat izan daitekeela uste da. Izan ere zerbitzen ari direnak eta mahaietan eserita daudenak oso desberdin jantzita baitaude. Segurua ez den arren, bertan zubietarrak izatekotan zerbitzarien artean izan daitekeela pentsatzen dugu. Bazkaria errebote plazaren erdian egin zuten eta sagardo botilak ez ziren falta; mahaien gainera begiratu besterik ez da. Zer ari ziren ospatzen jakin ez arren bestelako zenbait datu jakin badakizkigu. Pertsonaia ezezagun hauen atzean erreboteko plazaren pareta ikus daiteke, artean berritu gabea; nabarmen, egungoa baino askoz motzagoa da eta bestalde, goi aldean ez dauzka oraingo kurbak eta forma borobilik. Argazkiaren

Egile ezezaguna, 1915-1916, Zubietako errebote plaza

3

Kutxako fototeka

ezker aldean meta eta zuhaitzak ageri dira eta eskuin aldean berriz, Kale Berri etxea ikus dezakegu. Ez al da argazki polita?

Zaloa Arnaiz Ibarguren. e-posta: fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net

OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Jon Rueda Zuzentzailea: Eneko Harreguy Kolaboratzaileak: Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika: Pili Lizaso eta Oskar Angulo Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza

ZUTABEAN, AITZIBER MATXAIN

4. Orr. 6. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 12. Orr.

ERREPORTAJEA Lanbide Hastapeneko ikastaro eskaintza berria

MERTXE AIZPURUAREKIN SOLASEAN

13. Orr.

SANTIXABELETAKO IRUDI AIPAGARRIENAK

14. Orr.

KIROL ALBISTE GARRANTZITSUENAK

16. Orr.

ETENGABE WEBGUNEA BERRITZEN

17. Orr.

DENBORAPASAK UDARI BEGIRA

18. Orr.

EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN

22. Orr.

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Maskotaren erretzeak eta suziriak jaien amaieran

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

IRITZIA

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Zutabea

Jira biran Aitziber Matxain

G

aur arratsaldean belarrak jiratzen laguntzeko konbitari ezetzik ezin esanda, iluna bistatu arte lurraren kontra dauden belar umelak gora ateratzen aritu gara. Orain gaur gauean ateri eta bihar eguzkiak lagunduz gero metan pilatzeko moduan izango dira. Belar artean tarteka azaldu oi diren suge edo ziraunei adi, gaur bare potolo naranja- gorrizta batzuk bakarrik ikusi ditugu, hauek bistan eta jira eta jira, aspaldian inguruan gutxi ikusten diren bare beltzez akordatu gara, nola baserritar batek estimuko zituen, udaran hankarteko egosia gozatzeko hauen mukia bezelakorik ez omen dago eta! Belarretako kontuetatik azken egunotan baserriaren inguruan dabilen kontu seriagotara biraz. Europan onartutako Nekazaritza Politika Bateratuaren jiran sortutako tirabirek, bertoko nekazari eta baserritarren egoera zaila ekarri digute gogora. Herrian bertan ikus dezakegu;

baserri lurrak, nekazari eta abere uztiaketetarako aberatsenak, etxebizitza eta industriaguneak eraikitzeko erabili dira. Honekin mendi inguruetako lur pobre edo deserosogoetara derrigortuz baserri aktibitatea. Merkatuan dauden prezioak ez datoz baserritarren kostuekin bat. Kasu askotan prezioa baino kostuak handiagoak dira. Honek nekazaritzaren intentsifikazio joera dakar; inbertsio handiak egin beharreko kate astunetara lotura eta hau guztia subentzio eta merkatu internazionalaren joera txoroen menpe. Prezio merkeen presio hau, baserritarrek bakarrik ez, guztiok ordaintzen dugu garesti; baserrien desagertzea, paisaia aldaketa sakonak, kalitate galera... Honi guztiari jira emateko, ezin dugu Europako interes eta erabakien zain egon, guztion esku baitago erreminta; berton sortutako kalitatezko produktuak kontsumitu ditzagun!

Z u t a b e g i l e a k : L u i s A r a n a l d e • O l a t z A l t u n a • A i t z i b e r M a t x a i n • A i n h o a A z p i r o z • A i t o r L a n d a l u z e • M i k e l Us a b i a g a

Ika-mika

A zer estreinaldia

I

kustea nahi duen edonork egiazta dezake azken hilabeteotan euskal presoen bizi-baldintzak nabarmen okertu direla. Beren funtsezko eskubideak gero eta mugatuagoak, euskaraz ikastea ukatua, lagunen bisitak mugatuak, isolamenduaren orokortzea... Egunero salatzen ditugu eskubideen urraketa hauek nahiz eta komunikabide gehienek ahots edo letra txikiarekin kaleratzen dituzten, isiltzen ez dituztenean. Bada, hala ere azken urteotan euskal gizartearen gehiengo zabalak ozenki adierazi duen eskakizuna: Euskal presoak Euskal Herrira! Ekimen eta mobilizazio kontaezinak egin izan dira eta egiten dira oraindik ere neurri injustu eta krudel honen kontra. Horien artean ezaguna egin den ikurraren (Euskal Herriko mapa bi geziekin) erabilpena. Usurbilgo udalak 1998. urteaz geroztik ikur hori bere inprimaki guztie-

tan jartzeko erabakia hartu zuen eskakizuna iraunkorki presente egon dadin berak bidaltzen edo kaleratzen dituen dokumentu eta iragarpenetan. Horregatik harriduraz ikusi dugu udalaren jaietako iragarkian (Noaua!) eta Luis Mari Ormaetxeak bidalitako agurrean ikurra desagertu egin dela. Zergatia galdetu diogunean taldean, EA-n alegia, horrela erabaki dutela eta inprimaki berriak egin beharko direnean ikurrik gabe izango direla erantzun digu, zehaztasun gehiago eman gabe. Akordio hori udalbatzan harturikoa da eta gainera bi bider berretsia 1999an eta 2000n, besteak beste, aipatu taldearen onespenarekin. Nola liteke beren burua hain demokratikotzat saltzen dutenak unilateralki akordioa deuseztatzea, are gehiago usurbildar gehienak bere egiten duenean? Zoritxarrez, sakabanaketa politika desagertu ordez isolamenduarekin berrin-

dartu dutenean, eskakizun horrek inoiz baino funtsa gehiago du. Eta zuek, hitzez behintzat, dispertsioaren kontra agertu zarete beti. Orduan, zergatik presa hori? Zer ekimen proposatzen dituzue ordez gure senitartekoak etxetik hurbil egon daitezen eta guk, senideok, astero errepideetan bizia arriskuan ez jartzeko? Udal - herri aseptiko bat nahi al duzue? Gu gara interesatuenak egoera hau behingoz eta betiko konpon dadin baina arazoak ez dira ezkutatuz konpontzen, berauei aurre eginez baizik. Usurbilgo Etxerat

P.D. Luis Mari Ormaetxeari: Agurrean bi usurbildarren atxiloketa aipatzen duzu. Gogorarazten dizugu, atxilotuak bost izan direla eta hauetatik hiru espetxean daudela.


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Udako ordutegian ari da lanean KZgunea

U

ztailaren hasieratik ordutegi berria du KZguneak: goizeko 8:00etatik arratsaldeko 16:00etara, dena jarraian. Irailetik aurrera, ohiko ordutegira bueltatuko da KZgunea, Txaramunton zabaldu den egoitzan: goizez, 9:00etatik 13:00etara; arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Montse Velasco arduradunak esan digunez, “udako ordutegi berri honekin, merkatariek ere aukera aprobetxa dezakete”. Dagoeneko asko dira eskainitako ikastaro berezi bat egitera animatu direnak. Uztailaren 14tik 28ra egingo da ikastaro berezi hau, 14:00etatik 16:00etara. Baina dendaria izan gabe ere, edonork eman dezake izena eta ez ahaztu doaneko ikastaroak eskaintzen direla KZgunean.

ORAINDIK

EZ DA UDAL GOBERNUA OSATU

Batzordeak osatu eta ardurak banatzeko garaia da. Baina Usurbilen oraindik ez dakigu udaletxea nola antolatuko den. Jaiek prozesua eten egin badute ere, EAJPNV eta EA alderdien artean oraindik martxan dira eztabaidamahaiak. Argitzeko dago bi alderdi abertzaleak koalizioan gobernatuko duten ala EAk gutxiengoarekin aginduko ote duen.

Etumeta euskatelgia, udan ere lanean

E

Uztailean, bi mintegi Ohiko ikastaroez gain, bi mintegi antolatu dira datozen egunetarako: - Uztailaren 23an, "Outlook Express" ikastaroa. (12:00-14:00). - Uztailaren 24an, "bilatzaileak” ikastaroa. (12:00-14:00).

5

Azken ikastaroetako partehartzaileak.

tumeta Euskaltegiak honako eskaintza egin nahi digu: - Ikastaro trinkoak. - EGA titulua. Ordutegia malgua izango da; eskolak goizez, arratsaldez eta gauez hartzeko aukera dago. Gogoan izan langabetuek eta gurasoek ez dutela matrikularik ordaindu behar. Informazio gehiago: 943 372 001.

Ika-mika

Boikota

N

ikolas. Azken urteetan kultur mugimendua eta jarduera bultzatzen aritu zarela diozu. Bultzatzen bai, baino harria ez zaizu mugitu. Udal agintari berriak demokratak ez direla baieztatzen duzu, baina ez duzu hortan sakontzen. Demokrazia, beste ezaugarri batzuen artean, herriaren alde lan egitea bada, nabaria da zuri falta zaizula. Dirudienez agintean zaudenean egiten baituzu eta hortik kanpo, nagikeria. Pertsonalki arduratu nintzen jaiak hasi aurreko festa batzordean zure presentzia ziurtatzen. Festa antolaketan garrantzizko gauzak zenituela esateko iruditzen zitzaidan. Begibistan geratu zen nire errua. Hiru mezu izan zituen bota zenigun zure “mitinak”: lehena, aurtengo jaietako momentu eta elementu klabe batzuk antolatu gabe utzi zenituela; hala nola,

maskota egitea, azken eguneko traka, Santixabel eguneko lore eta salda banaketa eta bola txapelketa; eta hortaz ez zenuela ezer egingo. Bigarrena, zure desadostasuna azaltzea, berriro ere, jaietako batzordeak harturiko erabaki batekin. Erabakia hau zen: txupinazoa Juan Mari Torrealdai eta Inaxio Usarraldek bota behar zutela (Egunkaria eta Egin-eko kide ohiak) eta ez Arantxa Manterolak (UHLko kidea). Eta hirugarrena, ni ez naizela zure alkatea. Hitz hauek esanda altxa eta ospa egin zenuen. Zure azken idatzian egi batzuk ere esaten dituzu. Egia da ez zaitugula ikusi, ez maskota egiten, ez buruhandi gisa, ez loreak eta salda banatzen. Zure burua herritarren zerbitzaritzat daukazu. Hori horrela izanik, eta nik inongo eragozpenik ez jarririk, aukerarik bazenuen maskota egiten, edo salda banaketan edo beste hainbat

ekintza antolatzeko. Zergatik lehen egiten zenituen eta aurten ez? Herriaren alde lan egiten duzulako, edo zure alderdiaren alde lan egiten duzulako? Baina jakin ezazu, zure ahaleginen aurka, aurtengo jaiak osatu direla. Goibel izango zara, utzi dizkiguzun zailtasun guztien gainetik, jai batzordearen ahaleginarekin, udal kultur teknikarien eta beste langileen ahaleginarekin eta azken unean lagundu duten herritarren ahaleginarekin festak aurrera atera direlako. Lanerako gogorik izango ote dugun galdetzen duzu. Beharko gogoa! Utzi diguzuen lan guztiarekin! Harritzen naiz nolatan honen guztiaren aurrean iruditzen zaizun lotsaren lotsez herrira gerturatzeko ezintasunean egon behar garen. Luismari Ormaetxea, alkatea


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Iñaki L abaka

Santixabelen oihartzuna

A

urtengoan ere oilaskobiltzaileak ekarri dute auzora Santixabeletako giroa. Ostiralean goizeko zazpitarako entzuten hasi ginen aurreneko itxaferoak. San Esteban aldetik zetozten, oraindik urruti xamar baino ez ziren goiz guztian ixilduko. Hamarrak inguruan kaskora iritisi ziren. Koadrilla dexentea agertu zen, itxaferoak jo ta fuego botaz eta trikiaz alaiturik, baserri bakoitzean umore onez dantza saioa egin zuten ea ondoren baserriko nagusiak oilasko batekin saritzen zieten. Oraindik piezak pilatzeko makilak garbiak zituzten, mendialdean ez zuten deus ere bildu nonbait. Oilaskoa ez ezean untxia eta bestela dirua eskatzen zuten! Berriola fabrikan ere sartu ziren eta bertan dantzan ibili ere. Benetan giro oso ederra jarri zuten hogeita bost neska mutilek. Hala ere baserri guztietan ez zuten eskatu, bat baino gehiago gelditu zen preparatutakoa eman gabe. Auzotik Aginagaldera abiatu ziren. Ordubiak izango ziren eta handik oraindik itxaferuak entzuten ziren. Berriro bueltan auzotik pasako zirelakoan geunden baino ez zen horrela izan. Autobusean buel-

tatu omen ziren Usurbilera. Bestaldetik, danbatekoak entzuteko ez du jaiak izan beharrik. Azkenaldi honetan Realak egin duen denboraldia dela eta ligako azken bi jardunaldietan, zenbait auzokidek pin pan suziriak ixildu gabe bota zituzten. Gola sartu bezain pronto zarata gero eta handiagoa izan zen. Deskuidoan liga Realak irabazi balu, hemen ez zen giro izango! Etxeko zenbait balkoitan ere txuri urdin ikurriñak ikusi izan ditugu. Gero enteratu ginen, Galizian galdu ondoren, Realeko jokalariak, indarrak berreskuratzen azken partidurako, Saltxipin bazkaltzen izan zirela. Azkenik Santixabeletan gaudela nabarmendu duena erabat Erroizpe Elkartea izan da. Aste honetan jende asko ibili da batez ere aste buruan. Aspaldian ez dugu ezagutu hainbeste lagun afaltzen eta bazkaltzen bertan. Barruko mahai guztiak beteta, kanpoko plazatxoan dauden bi edo hiru mahai ere nahikoa okupatu ziren. Giro oso ona egon zen, eguraldiak ere lagunduko zuen noski. Ea martxa honetan jarraitzen dugun udara osoan. Urte osoan horrela ibiliko bagina, a ze pagotxa elkartearentzat!

Kaleberri

Joan

E n eko H arregu y

N

ola joan ere! Joan hilabetearen amaieran hasiera eman eta heldu den hilabetearen hasieran amaiera eman diegu festei. Ixabelek kutxi zigun festen bidea. Eta bide zoragarria izango zela agertu zigun. Algara batean kiroldegia. Ekaineko azken igandez geroztik, Manolo harriaren ondoan, frontoiko ezker paretean, Sohüta eta Usurbil batzen dituen arrastoa daukagu lekuko. Elkar ahantz ez dezagun. Jolas-bidea izan zen haurrentzat hilaren lehen eguna. Umezale aitortzen naizen aldetik asko sentitzen dut, oporrak hartu osteko umeen bigarren egunik alaienean, haiek zoriontsu ikusteko egoki erarik ez izatea. Santixabel Eguna gogoangarria izango da aurten. Ordua iritsi zen eta han non erraldoi eta buruhandiak. Eta txistulariak eta suziriak. Eta suziriak banaka ez, trakaka lehertu. Eta nahi ez tokian lehertu. Eta erraldoiak buruhandia salta-

ka ikusi eztandaren artean. Ustegabeko ezustekoa. Ezer larririk gertatu ez, jaso zitekeenaren ondoan. Eta lasaixeago, buru-hari erraldoiak: “Hemen dantza guk egin behar diagu, ez hik!” esan omen. Oilasko asko gabeko oilasko biltzaileen eguna izan dela entzun dut. Baina baita ondo asko pasa zutela ere. Inbidia sanoa pasatu nuen. Izan ere, bezperan gau lasaia aurreikusita egonda, jende dexente espero nuen; adin ezberdinetakoak; denak elkarrekin dantzan... Egun eder bat! Azken eguna bezalakoxea. Ederra! Arratsaldean Herri Kirolak. Eta jubilatuak gustora jaitsi ziren bazkaritatik. Hori da animoak ematea kirolariei. Eta haiek ere, maila altuan aritu ziren. Maskota jaistea eta traka egon ziren bezala. Denetik izan zuen festen amaieraren hasierak. Musika, antzerkia, leherketa zalapartatsuak, su artifizialak... eta egunkari berriaren, Berria egunkariaren ongietorria. Oso hunkigarria benetan. Borobila. Joango ez zaigu, bada!


KALEJIRAN

Jaiak bai, segurtasuna ere bai!

I

Maider Ma k az ag a

Egin? Dudarik gabe egin behar dela sua baina kontuan izanik arriskua suposatzen duela. Nire uste apalean, denok gara arduradun arrisku hori ekiditeko; udala zein udaltzaingoa, guraso zein haur, zahar zein gazte. Ez zait bidezkoa iruditzen inor ez egotea suaren inguruan, haurrak (eta haur ez direnak) gehiegi hurbiltzea debekatzeko. Beraz, ez gaitezen momentu horietan lokartu zeren aurtengoa azkenean ezerezean geratu bada ere ‌ Bueno, oraingoz nahiko delakoan, aio eta ondo izan.

Uda giroa

U

da sasoian, nabari da opor giroan sarturik gaudela: ikastola inguruan isiltasuna, autobusik ez dabil gora eta behera. Orain udalekuetan edo udako jolasetan murgildurik ibiliko dira, eta horrez gain inguruko hondartzetara joateko aukera izango dute, nahiz eta txapapote pixkat ekarri. Ohitu beharko dugu olioarekin garbitzen (hori ere guri tokatu behar!). Beste asko eta asko, berriz, urrutira joango dira oporretara, eta hango jendea nola bizi den ikusiz esperientzia berriak kontatuko dituzte itzultzean. Santixabel jaiak ere bukatu zaizkigu. Izan dugu zer ikusia edo zer entzuna aste osoan zehar. Jende ugari hurbildu da eta denak ongi igaroko zendutelakoan, hurrengo urterarte itxaron behar. Orain ahal duenak San Ferminetan gozatu dezala. Gaiaz aldatuz, auzo honetan tila zuhaitz ugari ditugu eta sasoi honetan lorez bete-beteak daude asko. Nik entzun dudanez, San Joan egunetik San Pedroak bitartean biltzen omen da lorea, gero lehortu eta urte guztirako jaso ahal izateko.

Lasaigarririk onenetako bat dela esan ohi da infusio bezala hartzeko. Ea bada hain gertu izanik ohitura hartzen dugun gauza hauek hobeto ezagutzen joateko. Hurrengo urterako Jakobari galdetuko diogu, berak hobeto jakingo baitu gauza hauetaz eta eskertuko diogu.

At xe g a l d e

epa guztioi (erresaka apur batekin)! Beti egon ohi gara jaiak noiz etorriko zain baina biharamuna gogorra da gero! San Joanen inguruan aipamentxo batzuk egin nahi nituzke, nahiz eta jakin aurreko alean gure auzoko kronika egin zuenak ere gai bera erabili zuela, normala den bezala. Benetan eskertzekoa da gutxi batzuek egiten duten lana jaiak antolatzen eta aurrera ateratzen baina aurten bereziki hunkitu nauena gurasoen partehartzea izan da. Benetan ederra iruditu zait 80 pertsona inguru ateratzea oilasko biltzaile gisa, gurasoak eta haurrak barne, eta ez ederra irtetze hutsagatik soilik, baizik eta honek ohituren trasmisioa suposatzen duelako. Ondorioz, datorren urtean arriskua egongo da aurten atera diren haur horietako batzuek ostera ateratzeko gogoa izatea eta hori da hain zuzen ere lortu behar duguna, jaiak egiten jarraitu nahi badugu behintzat. Txalo bero bat beraz guraso talde honentzat. Bestalde, kritika txiki bat egin nahi nioke herritar orori (neu barne) San Joan suari dagokionean.

7

Kalezar

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Jone Eiz mendi


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

A gu st in Esn a ol a

Santueneako idiak Santixabeletan

A

uzoko idi pareak herriko festetan parte hartu zuen uztailaren 6ean. Errenteriako Argote zen parte hartzen zuen beste idi parea. Honek Olasagasti ekarri zuen itzai bezala eta Argote bera arreadore moduan, Santueneako idi parearen itzaia Antonio Etxabe; eta arreadorea Jose Mari Mendiluze. Uztailaren 6an arratsaldeko 7etan hasi zen idi proba. Lehenbizi Argoteren idi parea ibili zen eta oso saio ona egin ondoren 41 plaza eta 8 zinta egin zituen, Santueneako idi pareak 19 plaza egin zituen bakarrik. Argoteren idiak oso ondo ibili ziren, itzaiak oso saio politak egin zituen, Olasagastik izerdi pixka bat atera arren idiak jarraitu zuten eta indarra erakutsiz 41 plazarekin bukatu zuen saioa. Santueneako parea ez zen batere ondo ibili,

idi eskuinarekin konfidantzarik bazegoen, ondo egindako saio batetik zetorrelako, baina idi ezkerra plazan asko ibili gabea zen eta frogatzeko gogoa zeukaten, eta emaitza ez da batere ona izan. Saioan ikusi zen eskuineko idiak ez duela balio probetarako, ez duelako indarrik gastatzeko asmorik eta lan guztia idi gorriari egiteko uzten diolako. Itzaiak saiatu ziren ahal izan zuten lan txukunena egiten, baina, ezkerreko idi beltzak ez zuen aurrera joan nahi eta ezin eragin ibili ziren. Era guztietako ahaleginak egin zituzten, itzaiak aldatu, itzaiak aurrera alde eginez, harria bultzaz, harria utzi eta idiei eraginez, denak alferrikakoak izan ziren eta azkenean 19 plazarekin geratu ziren. Emaitza ona ez izan arren ez dago etsitzerik, datorren urtean Santixabelak etorriko dira eta ahal bada Santueneako beste idi pare bat prestatu beharko da.

Urdaiaga

Uda eta festak

Alazn e Begiristain

K

onturatzerako iritsi zaigu uda. Udarekin batera, hasi zaizkigu festak ere: lehenengo, Kalezargo festetaz gozatzeko aukera izan genuen. Eta ni behintzat, Santixabeletatik errekuperatu berria naiz. Baina laster, Zubietako Santioen ondoren, gure San Estebanen txanda izango da eta preparatzen hasiak gaude dagoeneko. Nahiz eta oraindik Noaua!k ez dituen oporrak hartu, oporren aurreko nire azken kronika dela aprobetxatuz, jendea animatu nahi nuke gure auzoko festa xume honetan parte hartzera. Ez zarete damutuko! Gaiaz aldatuz, egia da bai gure parkean mugimendu gehiago antzematen dela eguraldi beroak direla eta, baina mugimenduarekin batera, zaborra ere gehiago ageri zaigu. Nonbait jendeak ez ditu ikusi parkearen goikaldean eta behekaldean dauden zaborrontzi handiak. Bestalde, aipatu nahi nuke, gure auzoko bideak ez direla abiadura frogak egiteko egokiak.

Jendea oso azkar ibiltzen da kotxearekin, normalean gainera, auzokoa ez den jendea. Mugimendu hau batez ere sendategiko bidean antzematen da: bidea oso estua da, ez dago bisibilidaderik eta gainera abiadura handian pasa tzen dira. Egunen batean sustoren bat izango dugu. Beno, gaurkoz nahikoa dugu. Ondo pasa oporrak eta ea San Estebanetan ikusten dugu elkar!


KALEJIRAN

Errioxara bidean

A

urtengo San Joan sua ere pasa berri dugu eta urtero bezala jai giro ederra izan genuen gure auzoan. Jende ugari bildu ginen suaren inguruan, eta aurten, gainera, neska amerikar bat ere bagenuen gure artean. Nuevo Mexikoko neska eder batek, gure arteko ohitura zaharrak ezagutzeko aukera izan zuen. Bertsolariak ere ez ziren falta, Antonio, IĂąaki eta Joxe. Soinu jotzaile berria ere bagenuen Joxeri laguntzeko: AloĂąa. Fin aritu zen jotzen. Gure txikienak gustora aritu ziren dantzan. Han ziren Malen, Maddi, Olatz... Esan behar dut, gainera, harriturik utzi nindutela, izan ere, dantzan ederki moldatu baitziren. Egun hartako erretratuak baditut, baina ez dut antolatzerik izan, baina, lasai, bakoitzari berea emango dizkizuet-eta. Bestalde, aipatu hilaren 12an Errioxa aldera

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Maria Angeles Arrut i

irteera dugula koruko partaideok eta hurrengo alean emango dizuet irteera honen berri.

O

porrak, festak, parranda, resakak, buruko minak‌ izan ohi dira nagusi urte sasoi honetan gure inguruetan. Denok jakin badakigu ere, gure auzoan ere festak badirela: Santioak, hain zuzen. Zubietako hainbat gazte urte guztian zehar festetako egitaraua osatzen aritu gara. Iada osatuta daukagu. Festetako programazioa sorpresa izatea nahi izaten dugu guztiok, horregatik ez dizuet ezer aurreratuko; bakarrik esan, gure ustez bederen, jai batzordearen ustez alegia, oso festa politak eta osatuak egin ditugula. Era berean esan, ez garela gazteak bakarrik aritu antolaketa lanetan, izan ere, hainbat gurasok lagundu baitigute hainbat momentutan. Honetaz gain, nabarmen izaten da gure auzoko jendearen partehartzea festetan, ez bakarrik ekintzetan, baita egin behar diren lanetan ere. Festei buruz ez daukat ezer gehiago esateko, animo guztiei eta Zubietara etortzeko gonbita luzatu guztiei eta ahal duenak etor dadila behin -tzat.

Zubieta

Hau da giroa hau!

Alex Udabe


10

ERREPORTAJEA Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Adinean behera egin ahala, erdaraz egiten pasatako denborak gora egiten du

A

zterketa soziolinguistikoak utzi dizkigun datu aipagarrienak aztertzen ari gatzaizkizue azken aldizkarietan. 162.alean euskararen ezagupen maila altua dela herritarren artean ikusi ondoren, erabilera mailak zer erakusten duen aztertzea garrantzitsua da. Eta horixe da hain zuzen, artikulu honetan landu duguna.

Euskaldunak diren usurbildarren eguneroko bizitzan ahozko komunikazio aktiboan, hitz egiten alegia, euskararen erabilera altua bada ere, 16 eta 44 urte artekoen artean “euskaraz bizi� direla esan daitekeen horiek bostetik bat baino ez dira. Beraz, hutsune handiak daude adinan behera egin ahala.

- Euskaldunek erdaraz egiten pasatzen duten denbora, adinari jarraiki

1 - Euskararen erabilera aitortua famili eta gizarte esparru desberdinetan.

1

- Datu positiboak: Herritarren euskararen erabilera altua da: herenak ez omen du ia batere erdararik erabiltzen, eta beste heren batek denboraren laurdena besterik ez. - Datu negatiboak: Egunean zehar erdaraz hitz egiten pasatako denbora gehiago da 16-44 urte bitartekoen artean, 44 urtetik gorakoen artean baino. 16-44 urte artekoen artean “euskaraz bizi� direla esan daitekeen horiek, bostetik bat baino ez dira, euskaldun gehien eta euskaldun alfabetatu gehien dagoen herritarren multzoa, alegia. Beraz, adinean behera egin ahala, erdaraz egiten pasatako denborak gora egiten du.

2 ematen dira euskararen erabilera mailarik altuena: - Datu positiboak: Etxe barneko harremanetan

harremanik euskaldunenak haurrekikoak eta seme-alabekikoak baitira (%77k eta %65ek euskaraz gehiago ala ia beti). Udal zerbitzuetan eta komertzioetan ere erabilera altua da. - Datu negatiboak: - Kezkagarria gertatzen da, hizkuntzaren ikuspegi kualitatibotik, laneko eta bikote edo senar-emazte arteko harremanak erdaldunenetakoak izatea. - Guraso gazte euskaldunen artean erdarara jotzeko joera dago. - Gazteen artean euskararen erabilera maila baxuagoa kirol esparruan da (eskubaloia, futbola...) Esparru hau oso garrantzitsua da, haur eta gaztetxoek pasatzen dituzten orduak asko direlako, eta kirolak berarekin dakartzan balore eta erreferentziengatik. - Jatorriz erdaldunak diren gazteak euskaraz ikasi bai, baina egunerokotasunean maiztasunez erabiltzera iristen direnak asko ez dira.

2

- Gazteen arteko erdararako joera pertzibitua

3

3

- Datu negatioak: - Esaldi horren aurrean ados dauden usurbildarrak %22 badira, 16-24 urte bitartekoen artean ehunekoa %43ra iristen da. Gazteen artean euskararen erabileran galeraren bat badagoela adierazi dezake horrek, atzean hainbat susmo edo arrazoi ager daitezkeelarik: gazteak behin adin bat betez gero erdal giroan murgiltzea, moda, arduragabetasuna, ohitura, hainbat kiroletan erdaraz egiteko joera... - Orokorrean herritarrek gero eta euskara gehiago erabiltzen dela uste duten arren, gero eta gutxiago erabiltzen dela diotenen ehunekoa, bata bestekoan baino nabarmen altuagoa da 16-24 gazteen artean.


BERRIA AURRERA!

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

11

18.000 bai, 19.000 zergatik ez?

E

z zen erronka makala aurrean geneukana. Egunkari berriarentzat, Berria Egunkariarentzat, usurbilen 18.000 euro lortzea. Eta inolako zalantzarik gabe esan dezakegu, “lortu dira 18.000”. Hilabete zailak izan dira azkeneko hauek. Otsailaren 20an Euskaldunon Egunkariaren aurkako polizia operazioarekin hasi zen amets gaiztoa: atxilotuen artean bi herritar. Pello Zubiria eta Joan Mari Torrealdai (handik aste batzutara aske geratu ziren biak) Donostian manifestazio erraldoia etorri zen atzetik. Baina behin hasierako beroaldia pasata, lanean hasi beharra zegoen. Euskara hutsez argitaratzen zen egunkari bakarra giltzapean jarri zuten. Gure ama hizkuntzan informatuta mantentzeko herritarren gogoa eta eskubidea, ordea, ezin ilunpetan utzi. Horrela sortu zen Usurbilen ere, Egunkaria aurrera herri batzordea. Helburua bat: 18.000 euro biltzea herrian proiektu berriarentzat. Eta hori bideratzeko ekimen ugari egin dira: bonoak eta akzioak saltzeaz gain, harpidedun egiteko kanpaina bultzatu, Sagardo Egunean jendearen argazkiekin osatutako egunkari portada erraldoia, San Joanen bueltan egindako herri afaria, “Kutsidazu bidea Ixabel” antzezlanaren emanaldia, etab… Herritar askok hartu du parte ekitaldi hauetan guztietan, eta aldez aurretik, eskerrik asko denei. Eskerrik beroenak baita ere hilabete hauetan guztietan Egunkaria aurrera batzordeari laguntza eman diozuen guztioi: Egunkariaren

Otsailaren 20an Egunkaria itxi zutenetik, asko Batzordeak bideratu dituen ekitaldiak eta kanpainak.

lehendabiziko orria osatzeko argazkia atera zenutenoi, zuen sagardoak saltzeko eman zenizkiguten herriko sagardotegioi, txoznan lanean egon zinetenoi, afaria prestatzen ordu luzeak pasa zenituzten sukaldari eta pintxeoi, antzerkia bukatu ondoren hango trasteak jasotzen geratu zinetenoi, Udarregi ikastolari, DYA-ri, kamixetak saltzen egon zaretenoi, Usurbilgo Udalari, eta nola ez, bonoak, akzioak erosi eta harpidedun egin zareten guztioi. Dirua lortu da. Baina hori baino garrantzitsuagoa da, udakin batera gure kiosko eta etxeetara iritxi den Berria egunkariarena. Guztion esfortzuarekin, etenik gabeko lanaren ondorioz, kalean da Berria Egunkaria. Etxean, gertuan, urrunean, mundu zabalean, gizartean, kalean, kulturan, kiroletan izaten diren

izan

dira

Herri

albisteak euskaraz irakurtzeko modua dugu. Euskaraz informatuta egoteko modua dugu. Eta horrek noski, ez du preziorik! Baina ez ditzagun ordea begiak itxi. Oraindik malda handiaren hasieran besterik ez gaude. Bidea hasi besterik ez dugu egin. Lan asko dago egiteko, eta laguntza eman beharra ere bai! Horregatik, akzioak oraindik ez badituzu erosi, harpidedun oraindik ez bazara egin, baduzu horretarako modua. Noaua Kultur Elkartera deituta, edo Berria Egunkarira hots eginda esango dizugu nola lagundu. 18.000 lortu ditugu. Eta 19.000 zergatik ez? 20.000 akaso? Edo… erronka BERRIA, guztiona! Egunkaria aurrera! Herri Batzordea

Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66


12

PORRUSALDA

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Lanbide bat ikasteko aukera

E

usko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta eskualdeko hainbat herrien arteko lankidetzari esker, lanbide hastapeneko ikastetxeen eskaintza zabala da. Idoia Belokik, Aginagako Lanbide Hastapeneko Ikastetxeko kideak, ikastaro hauen inguruko xehetasunak eman dizkigu.

Zeintzuk dira ikastaro "izarrak", jende gehien erakartzen duten ikastaroak? Ikastaroetako espezialitateak aukeratzeko garaian, eskualdeko eskaera kontutan hartzen da. Era horretan, eskualde mailako eskaintza zabaltzen delarik. Eskaintza horren aurrean, tradizioz, emakumeenagoak diren espezialitateak Usurbilek hartzen ditu ( nahiz eta, zorionez, gero eta mutil gehiagok parte hartu ). Eta, tradizioz, gizonezkoenagoak diren espezialitateak gainontzeko herrietan zabaltzen dira (nahiz eta, zorionez, gero eta neska gehiagok parte hartu ). Beraz, ikastaro “izarrak” eskualdeak eskaintzen dituen espezialitate guztiak dira; hots: Igeltseritza, zurgintzaegurra, galdaragintza-soldadura, automo-

bilaren txapa-pintura, ileapaindegintza– estetika, sukaldaritza- gozogintza. Tailer hauek martxan jarri zirenetik zenbat usurbildar pasa dira Lanbide Hastapeneko Ikastetxetik? Usurbildar asko igaro da Lanbide Hastapeneko Ikastetxeetatik. Badira urte asko programa hau sortu zela eta urtezurte bai eskualde mailako ikastetxeetan baita eskualdetik kanpo ere parte hartu izan dute.

Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 19a bitartean.

Praktiken bitartez, lanerako prestatzen dira gazte hauek. Asko al dira ikastaro hauek amaitu ostean lan kontratua lortu dutenak? Orain urte gutxi arte L.H.I.tik igarotako gazteen helburua lan-munduan integratzea zen. Motibazio garbia duen edonork lortu izan du lan-merkatuan sartzea (lan-kontratu kopuru altua lortuaz ). Gaur egungo gazteek bigarren helburu bat dute; hau da, D.B.H. Graduatuak lortzea. Beraz, bi helburu horiek lor ditzaten ahalbideak ipintzen ditugu. Eta lortutako emaitzekin oso gustora gaude.

Inguruko enpresen konplizitatea garrantzitsua izango dela uste dut. Praktikatan gazteak hartzeko erraztasunak ala zailtasunak jartzen dituzte enpresa horiek? Duela urte asko da sortu zirela programa hauek eta bertan lanean gabiltzala. Ondorioz, enpresekin harreman sendoak lortu ditugu. Praktiketara bideratzen ditugun gazteen jarraipen zuzena egiten dugu. Eta horretarako enpresen parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa da. Gaur egun, lan-eskaintza ugari dago eta praktiken ondoren lan-kontratuak etortzen dira.

2003-2004 IKASTURTEA ESPEZIALITATEAK: eta gozogintza Sukaldaritza (Usurbilen), ile-apainketa eta edergintza (Usurbilen), igeltseritza eta teknika berriak (Lasarte-Orian), zurgintza eta egurra (Lasarte-Orian), automobilaren karrozeria (Andoainen), galdaragintza eta soldadura (Andoainen). NORI ZUZENDUA: 16-21 urte bitarteko

gazteak,

Usurbilgo herritarrak, ikasten ari ez direnak edota langabezian daudenak. IZENA EMATEKO EPEA: Uztailean eta irailaren 1etik 19ra. Udaletxean. 943.37.19.51. SUSTATZAILEAK: Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Urnieta, Astigarragako Udalak. Eusko Jaurlaritza. Europako Gizarte Fondoa.

Piperra ontziratzeko garaia

S

antixabelak pasa eta segituan, Agiñako Piperrak enpresako kideak piperra ontziratzen hasiko dira. Ugaldeako industrialdean dago Agiñako Piperrak enpresaren egoitza. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, Ugaldeako industrialdetik pasa edo bestela honako telefono zenbakira deitu: 943 371 590.


ELKARRIZKETA

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

13

Mertxe Aizpurua: “Gararen etorkizuna jokoan da�

E

spainiako Gizarte Segurantzak Gara egunkaria argitaratu eta inprimatzen duten enpresei eskatu dizkie Orain SAk zor zizkion 5,1 milioi euroak. Ordainketa egiteko epea larunbatean amaitu zen. Egunkari honen etorkizuna jokoan dela azaldu digu Mertxe Aizpuruak, Garako zuzendariak. Garari egotzi nahi zaio Eginek Gizarte Segurantzarekin duen zorra. Zuk zuzentzen duzun egunkariaren irudiaren aurkako kanpaina bat da hala zeozer serioagoa dela esango zenuke? Irudia kaltetzea baino haragoko asmoa du ekimen horrek. Azken batez, zorrari gabeko enpresa bati zorra handi bat egotzi diote. Nolabait minbizia sartu nahi diote Garari, eta horrela etorkizunean proiektu hau itotzeko atea irekia utzi dute. Gararen etorkizuna jokoan da, ezta? Erabaki hori hartu duten momentutik Gararen etorkizuna jokoan dela ukaezina da. 5,1 milioi euroko zorra egotzi digute, eta hiru asteko epea eman ordaintzeko. Bistan da, gutxienez, egunkariaren garapena baldintzatu nahi dutela. Garako "familia"k zer dio? Sentimenduak nahasiak dira. Ez dut

Zure publizitatea hemen jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora

ukatuko etsipen sentimenduak sortu zirela hasiera batean, azken urteotan ikusitakoak ikusita. Etsipenaren ondoren, amorrua ere ikusi dugu, eta baita, zorionez, erantzuteko beharra ere. Egoerak merezi duen larritasuna gutxietsi gabe, konfidantza pixka bat ere izan behar dugula, Gararen eta Gara inguruko proiektuak egunkari bat ez ezik proiektu bat finkatzea lortu baitu bost urteotan, etorkizunari so egiteko oinarria duen proiektua. Denbora honetan irakurlego zabal batera iritsi da Gara. Guk ez dugu gogoko konparaketan aritzea, baten gauza onak nabarmentzeko bestea kritikatu behar dela baitirudi. Gauza asko oso berdintsuak dituzte bi egunkariek, beste batzuk, aldiz, ez. Uste dut, gainera, prentsa munduan aldaketa handiak izan direla eta garai ezberdinak bizi direla. Esate baterako, Garak, paperezko edizioarekin gainera, sekulako proiekzioa lortzen ari da bere orrialde digitalarekin. Maila pertsonalean, Gararen 0 zenbakitik zuzendari lana zuri egokitu zaizu. Gustura? Animoso aritu gara. Egia da lan honetan egunero-egunero zure burua neurtu behar duzula eta beraz sentsazioak azken muturrekoak direla, egun batean oso pozik gauzak ondo egin direlako eta hurrengoan,

Apirilean mahainguru batean parte hartu zuen Mertxe Aizpuruak.

berriz, lur-jota sekulako hanka sartzea egin dugulako. Niri, pertsonalki, lagun asko eman dit lan honek, baita bizitzari zintzotasunez eta aurrez aurre begiratzeko ikasgaia ere. Eta kendu... kendu baino eman egin dit, preokupazio asko eman dit. Egin eta Egin Irratia itxi egin zituzten lehenbizi, duela gutxi Egunkaria. Jazarpen giro hau ez dirudi amaituko denik, ezta? Bakoitzak berea egin behar du eta, aldi berean, denok elkarrekin. Proiektuak egin eta errotu behar ditugu. Erasoa askotan ekidin ezina bada ere, eraso horren ondotik proiektuaren biziraupena segurtatzen jakin behar dugu. Aldi berean, erasoen kontra dauden sektoreek beren babes iraunkorra eskaini behar dute. Eraikitzeko ibilbidea egin behar da eta horretarako jendearen indarra ezinbestekoa da.


14

SANTIXABEL AK IRUDITAN Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Akabo Santixabelak!

A

kabo festa eta zalaparta, batzuentzat gutxitxo, besteentzat, aldiz, gehitxo. Baina, Ixabelek egin beharrekoak egin ditu, eta ez gaizki, gainera! Irudi eta argazki polittak utzi dizkigu aurtengoan ere. Inaxiok eta Joan Marik festei hasiera eman aurretik antzerkia, judo eta maskarada izan ziren herrian. Lasaitasunezko egunen ondotik, iritsi zen festa eta iskanbila: lehen

H a s t e k o , a n t z e r k i a . “Kutsidazu bidea, ixabel� ikusteko sarrera guztiak agortu ziren.

txanda umeena izan zen, gero Santixabel egunaz gozatzera kalera irteten direnena, oilasko biltzaileena, gautxoriena,... azken batean, guztiek izan dute tarte bat Santixabel jaietan. Erreibindikazioak ere izan du tokirik egun hauetan guztietan. Lehen gauean udaletxeko balkoian UHLko kideak, Etxeraten elkarretaratzeak, errepresaliatuak gogoratzeko ekitaldiak eta egun guztietan zehar pilotalekuko estalkitik zintzilik izan dugun Egunkaria.

J u d o T x a p e l k e t a . 11 talde eta 91 judoka aritu ziren Oiardon. Usurbilen 7 domina geratu ziren.

Maska radak etxean ber tan . SohĂźtako lagunak gustura ibili ziren gure herriko kaleetan barrena.

L e h e n P i n t u r a L e h i a k e t a . Pintura U m e e n E g u n a . Kiki, Koko eta Moko pailazoek, buruhaundi eta erraldoiek Lehiaketako sariak Zumetak banatu dema plaza dantzan jarri zuten. zituen.

So k a da n t z a n e r e , n e s k a k n a g u s i . Soka dantzan ederki moldatu ziren Usurbil Futbol Taldeko neskak.

P i l o t a T x a p e l d u n a k . Pilota Txapelketako jokoa maila handikoa izan da.

L a b r i t , e t x e a n k a n t a r i . Labritek jende asko bildu zuen txosnetan eginiko saioan.

Hau r d an b or ra d a j en d ets u a. Umeen danborradan ehun lagunek hartu zuten parte.


SANTIXABEL AK IRUDITAN

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

15

S a n t u e n e a k o u r e t a n Gazteak gustura ibili ziren Kayak jeitsieran.

D a n t z a s a i o a . Emanaldi ikusgarria eskaini zuten Kukaik eta Tanttakak.

O i l a sk o b i l t z a i l ea k . Aspaldiko ohitura berpiztu zuten herriko gazteek.

U Z T A I L A K 4 . Oilasko biltzaileak, arratsaldez, bestelako kontutan...

T x o s n e t a n e r e j a i ! Herri afarian lagun asko bildu ziren.

R o c k u h o l d e a . 6 urte, Sorkun eta Ken 7 taldeak gogotsu aritu ziren.

DYAkoen oharra

Er re pres ia la tua k gogoan. Errepresialatuei omenaldi beroa egin zitzaien Askatasuna plazan.

E r r a l d o i a k j a i g i r o a n . Buruhaundi zein erraldoiek ez dute hutsik egin.

P u n t a ko b e r t s o la r i a k . Xomorroren anaiak jaso zuen bertso-paper lehiaketako saria.

A k a b o f e s t a k ! Maskotaren erretzean eta azken trakan Berria izan zen gogoan.

“Urtero bezala, aurten ere Gipuzkoako Bidelaguntza Elkartea DYA tentuz ibili da jaietan gerta daitezkeen istripuei erantzun asmoz. Jakin badakigu egiten diren ekitaldi guztietan egon behar dutela segurtasun neurri minimoak eta horien barruan legediak zerbitzu hau eskatzen du. Badirudi aurten ohi ez bezala, istripu gehiago egon direla jaietan nahiz eta azkenean larriegiak ez izan. San Joan jaietan hasita, Santixabelak amaitu bitartean 32 asistentzia egin ditu Usurbilgo DYAk. Horien artean erredurak, traumatismoak, erorketak direla medio eta zauriak orokorrean�.

San Esteban kalea, 8

Kafe berezia!

Telf: 943 36 27 70


16

I Z E R D I PA T S E T A N Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Maila handiko partidekin amaitu zen Herriko Pilota Txapelketa

S

antixabel egunean pilota zaleek ez dute hitzordura huts egiten. Festetako ekitaldi estimatuenetakoa da. Jada iragarri behar ez den horietakoa. Herriko Pilota Txapelketaz ari gara hizketan. Aurten ere, jendez gainezka izan ziren pilotalekuko harmailak. Pilota festa, gainera, maila handiko finalekin amaitu zen. Santixabel eguneko bazkalostean arreta pilotalekuak bereganatu zuen. Aurtengo txapelketako irabazleak argitu beharra zegoen. Jubenilak izan ziren kantxara irten ziren lehenak. Lehia estuan, AxpeErrarte bikotea izan zen nagusi 22-19 emaitzarekin gailendu ostean. Seniorretan, berriz, aurtengo txapeldunak Izagirre eta Altuna izan dira, Erroizenea-Arrutiri 22-16ko emaitzarekin nagusitu ondoren.

Pilotaleku pareko eta atzeko harmailak gainezka izan ziren final-partidetan.

B ES TE TXA P EL K ET A K ARETO-FUTBOL TXAPELKETA

Nesken artean: Lasarte-Oria txapeldun. Bigarren, Usurbilgo Iufi!. Mutilen artean: Egunkaria taldea, txapeldun. Bigarren, Patri.

14. ETAPA UZTAILAK 20, IGANDEA

15. ETAPA UZTAILAK 21, ASTELEHENA

M

iguel Canseco usurbildarra onenetako da igel jokoan. Aurten, Gipuzkoako txapeldun orde izan da. Irudian duzue Altzako finalean eskuratu zuen saria. Baina hori ez da etxeratu duen bakarra izan. Azken urteotan asko izan baitira irabazi dituen txapel, sari eta ikurrak. Aditzera eman digunez, “Gipuzkoako Txapelketaren kanporaketak Usurbilen, Zarautzen, Zumaian eta Altzan jokatu ziren. Finala jokatzera itzuli ginen Altzara eta bigarren saria eskuratu nuen”. Pozik erakutsi digu saria. Hori bai, “ez dut sekula entrenatzen”, azpimarratu digu Miguel Cansecok. Bitxia behintzat bada.

Euskal Herriko Txinga Txapelketa

E

Datorren astean, Pirinioak 13. ETAPA UZTAILAK 19, LARUNBATA

Miguel Canseco, Igel Jokoan onenen artean

H

aimarrek egin duen lasterketa hasierarekin, Tourrarekiko arreta akaso handia izango da. Aspin, Tourmalet eta Luz Ardiden mendateak zeharkatzen dituen etapa, ordea, astean zehar egokita da.

uskal Herriko Txinga Txapelketa jokoan izan da Santixabeletan. Emakumezkoen artean, Marimar Garcia izan zen onena 12 untze pasarekin. Neska bakoitzak 25 kiloko txingak erabili zituen Mutilen artean, lau izan ziren txapelaren bila abiatu zirenak. Bakoitzak 50 kiloko txingak eraman zituen esku bakoitzean. Azkenean, Agirregabiriak jantzi zuen txapela 26 untze osatu ondoren.

Hala ere, Tourrak bere mendeurrenean Pirinioetatik egingo duen zeharkaldia telebistatik jarraitu ahal izango dugu. Egun bateko atsedenaldiaren ondoren, txirrindulariak Baionan izango dute helmuga, 16. etapan hain zuzen. PAU

16. ETAPA UZTAILAK 23, ASTEAZKENA PAU-BAIONA 197,5 Km

BAIONA

Emakumezkoen sailkapena 12 untze eta 5,98 m. 1. Garcia 2. Berasategi 8 untze eta 2,40 m. 3. Zugazua 5 untze, 3/4 eta 4,56 m. 4. Zabarte 3 untze eta 2,55 m. 5. Letamendi 2 untze 3/4 eta 0,89 m. Gizonezkoen sailkapena 1. Agirregabiria 26 untze 2. Larretxea 21 untze 3. Bilbao 11 untze 4. Larrazabal 6 untze, 1/2 eta 6,76m


ETXEKO BERRI

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

17

noaua.com, etengabe eraberritzen

N

oaua! Kultur Elkartea sortu eta handik gutxira herriko zein elkarteko datuak ipini genituen sarean. Orduan, Topagunearen zerbitzaritik bisitatu zitekeen gune hori. Iazko irailetik aurrera, ordea, urrats berri bat eman genuen eta domeinu propioa eskuratu genuen: noaua.com. Harrez gero, gure webgunea atal eta zerbitzu gehiagorekin hornitzea izan da gure lehentasunetako bat. Eta azken hilabete honetan horretan aritu gara: usurbildar ororen neurrira egindako gunea osatu dugu. Santixabelak igarota webgune eraberritua topatuko duzu. Webgunea indartu eta herritarren erreferentzi bilakatzea izan da gure aurtengo helburuetako bat. Horretarako, zerbitzu izaeran sakondu dugu eta, besteak beste, hauxek dituzu topatuko dituzunak: Zerbitzuen atalean lanpostuak, etxebizitzak, salarosketak, garraio publikoa, herriko ostalaritza eta ostatuen

gida, gremioen nahiz herriko industria gida eta telefono interesgarriak. Bertan udal zerbitzuen e-posta eta zuzeneko telefonoak izango dituzu. Honekin batera ere, osasun gida osatu dugu. honetan Eremu Buruntzaldeako farmazien telefono eta helbizerbitzu izaeran sakontzea eta partehartzea sustadeak eskura izango ditu- tzea izan dira webgune eraberrituaren ardatzak zu, urteko goardiako farmazien egutegia, horixe izan da gure ardura nagusietaherriko anbulategiko ordutegiak, odol ko bat. Nabigatzailea eta Noaua! arteemaileen urteko egutegia, masajisten ko bide zuzenak bilatzen aritu gara eta telefono eta helbideak, eta abar. laister inkestak eta eztabaida guneak Bestalde, “loturak” gunean webgujarriko ditugu martxan. Guk galdera ne ezberdinetara iristeko aukera izanbat plazaratuko dugu inkesta bidez eta go duzu. Bertatik Interneten nabigabertan “bai/ez” aukera topatuko duzu. tzeko aukera zabala izango duzu. Bestalde, eztabaidak ere bultzatu nahi ditugu. Gaiak sarean izango dira Inkestak eta eta nabigatzaileak foroan parte hartzeeztabaida guneak ko aukera izango du. Partehartzea sustatzeko tresna bikaiBeraz, ez galdu aukera eta bisitatu na da Internet. Epe labur honetan ere, www.noaua.com webgunea.

Bazkidetza abuztuaren hasieran kobratuko da

A

urtengo bazkidetza kuota abuztuaren hasieran kobratuko da. Aurten izango da bai aldaketarik. Izan ere, urte hasieran egin genuen bazkideon batzar orokorrean bazkidetza kuota 6 eurotan igotzea erabaki baitzen. Beraz, 30 euro kobratu ordez, orain arte bezala, aurten 36 euro kobratuko zaizue. Ez genuke nahi inor ustekabean harrapatzerik, beraz, gogoratu datarekin nahiz kopuruarekin. Hala ere, honetaz guztiaren berri

emateko bazkidei eskutitza igorriko zaizue Santixabelak igaro ostean. Bazkidetza kontu korronte bidez kobratzen dizuegunoi esan bezala, beraz, abuztuaren hasieran kenduko zaizue. Aldiz, ordainketa eskuz egiten duzuenok gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. Hauexek dira gure kontu korronteko zenbakiak: - Euskadiko Kutxa: 3035 0140 34 1400010826 - Gipuzkoa Donostia Kutxa: 2101 0069 15 0010543064

Hala ere, edozein arazo edo argibiderik nahi izanez gero, badakizue non gauden: Bordaberri, 3 helbidean edota gure telefono zenbakia hauxe: 943 36 03 21. E-mailak: noaua.k.e@euskalnet.net/ noaua@topagunea.com


18

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

N O A U A!

TXIKI

KAIXO LAGUNOK! DBHko 4. mailakoek hainbat idazlan egin dituzte ikasturte honetan. Horietako batzuk eskuratu ditugu. Honako narrazio literarioaren egi-

ITZAL BELTZAK

A

maren aurpegia geroz eta apalagoa da, gauean zeru beltzean ageri den ilargiaren antzera, baina distirarik gabe. Edozein momentutan argi xume hori itzali egingo dela iruditzen zait. Medikuak aspaldian esan zidan ez ziola bueltarik emango aita eta anaiaren heriotzari, baina oraindik itxaropen txiki bat gordetzen nuen bihotzaren barnean, sugar nimi単o bat: Jadanik ez. Gaizki sentitzen naiz itxaropen hori gal-tzen dudanean, baina argia gordina da. Ama hiltzear dago, badakit, barruak esaten dit. Gaua iristean sentipen arraro bat izaten dut barnean. Triste sentitzen naiz, baina aldi berean alai. Gustura sentitzen naiz nire begiak itsu bihurtzen direlako eta horrela ez dudalako ingurua ikusten; malkoak isurtzen ditut, ordea, eguzkia esnatzean nahi dudana aurkitzen ez dudalako, nire ametsak egia bihurtzen ez direlako. Zergatik ez da guztia lehen bezala? Orduan ere ez zen guztiz ona, baina gutxienez banuen norbait inguruan jolasean jarduteko, hitz egiteko... Gerra hasieran ejertzitora joan eta kanpora irten ziren zorte bila. Ez dira inoiz bueltatuko. Sentimendu hotz batek esnatu nau gauaren erdian. Berehala begiak ireki ditut eta lur ilunean zutik jarri naiz. Momentuan ez naiz konturatu zergatik izan den, hotz gelditu naiz makila baten antzera, eta burutik amaren irudia pasa zait ziztu bizian. Sena deika ari zait. Ilargi xume hura, negar egin nahian. Mina du barnean, eta pixkanaka-pixkanaka bere jabe egin da. Begiak itxi ditu apal. Bustirik ditu eta malko ilun bat atera zaio, bere

s

Bizkarra 1, 1.esk.

masaila zeharkatu eta ahoan bukatuz ibilbidea; joan da. Orain betirako ezkutatu da ilargia, nahiz eta indar gutxikoa izan, nire bizitza gau beltz bihurtuz, gaurik luzeena. Ez dago, ez izarrik, ezta argi sinplerik ortzian. Bakardadearen kolorea da, itzala. Negar egin dut, nik ere barnean min hori badudalako. Aita eta anaia ziren familiako muina eta irribarrea ahora ekartzen zuten lehenak. Gure herrialdea defenditzera joan ziren traje marroiz jantzirik. Baina azkenean bien traje berri horiek gorriz zikindu ziren, odolez. Hala ere, aurrera jarraitzeko gogoa dut. Gerra amaitzea desio dut, eta amesgaizto honetatik esnatzea. Egunak etengabe aurrera doaz eta amaigabea bihurtzen da gau hartan hasitako amets hura. Bonba hotsez esnatu ginen ama eta biok. Kea zerioten argi gorriak agertzen ziren nonahi hainbat bizitza aurretik eramanez. Konturatu ginen bai, gerra hasia zela, hainbeste denboran sine tsi nahi ez genuen errealitatea. Egun hartatik egoera ez da hobetu. Ez daukat janaririk etxean, eta ingurukoek ere ez dute ezer niri emateko. Herrira joateak asko beldurtzen nau, baina egin beharra dut. Amaren kutxatxo gorri hura ireki eta ia hutsik dagoela ikusi dut. Azken zilarrezko txanponak hartu eta etxetik irten naiz. Tanke beltzak kale zabaletatik aurrera, metraileta luzeak esku artean hartuta, hegazkin zaratatsuak zeru urdinean zehar, izar zuri eta lerro zuri-gorriko oihalak haizearekin jolasean... besterik ez dago kalean. Jendea ez da etxetik irteten eta asko kostatu zait denda ireki bat aurkitzea.

37 29 37 - 659 602789

Segituan erosi dut haragi pixka bat, poltsatxoan sartu eta kale birrinduetan barrena jarraitu dut, beldurrak dardara sorrarazten dit, oreka galaraziz. Etxera iristean pentsatzen hasi naiz, eta bakardadea somatu dut berriz ere, hutsa dago nire ingurua, mendian galtzen den elur maluta naiz, desertuan urtzen. Guztiak joan dira zerura eta batzuetan haiekin bat egiteko gogoa izaten dut. Nire bihotzak badaki zergatik, baina nire buruak ez du ulertzen. Herrian ikusi ditudan oihal haiek leihotik ikusten ditut, oraindik ere haizearekin borrokan, eta gizon haien aurpegiak ikustean amorruak hozkatzen nau barrutik. Jadanik usain ditzaket arropak, izerdi usaina; ikus ditzaket emazteen argazkiak, entzun ditzaket haien barre lasaiak, dasta ditzaket haien janariak irudimenean eta uki ditzaket hiltzaile beltz handi haiek beldurrez. Oraingoz ez dute ezer egin, baina zerbaitek esaten dit alde egiteko, ez dudala ongi bukatuko... Bukaera al da ba? Bai, aspaldidanik gaude itzal beltzen magalean. Pausu handiz sartu gaituzte ilunpean eta ez diogu inori axola, bakarrik baitago gutako bakoitza, eta bakardadeak ez du sentitzen, hiltzaile beltz haien antzera eta hauek erabiltzen dituzten gizaki zentzugabeek bezala. Baina hitz hauen ezerezean galduko dira, ez dira inoren belarrietara iritsiko, eta gutxiago bihotzetara. Beldurrez esandako hitz batzuen oihar tzuna izango dira. Maialen Garagarza

TABERNA-JATETXEA


MAJERAKO

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Denborapasak

Irungoak Astoen oihuak

KONDARRAK

Umorezko kolpe Zahagi txiki

Intsektu mota

Badaukazu R birritan

19

Izadia

Marranta, hotzeri

â—?

Likitsak Ematen duzu

N birritan

Neukake

Bokala

Automata

â—? Usurbilgo auzoa

Batzarreko partaidea

Ergela

Bokala

Kontsonantea Ezinaren erdian

Oxigenoa Rutenioa

Kontsonantea Egile atzizkia

Edo

Jarraibide

Gernu eroale

Infin., kokatu Frantziako diru zaharra

Har ezan!

AEBetako estatua

Aldi, garai Bizkaiko ibaia

Kontsonantea Bokala Iodoa

Eskas

Errep., nahi Erbioa

Su

Bokala


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Eusko Tren-en udako tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17 15.47 16.17 16.47 17.17 17.47 18.17 18.47 19.17 19.47 20.17 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33 16.03 16.33 17.03 17.33 18.03 18.33 19.03 19.33 20.03 20.33 21.03 22.03

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50 16.20 16.50 17.20 17.50 18.20 18.50 19.20 19.50 20.20 20.50 21.20 22.20

* Astegunetan bakarrik

Goardiako farmaziak

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38 16.08 16.38 17.08 17.38 18.08 18.38 19.08 19.38 20.08 20.38 21.08 22.08 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54 16.24 16.54 17.24 17.54 18.24 18.54 19.24 19.54 20.24 20.54 21.24 22.24 22.54

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09 16.39 17.09 17.39 18.09 18.39 19.09 19.39 20.09 20.39 21.09 21.39 22.39 23.09

* Astegunetan bakarrik

Eusko Tren-en udako autobus ordutegia Donostia

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Uztailak 11, ostirala E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Zatarain, Elkano 2, Hernani Uztailak 12, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte / E/G: Iturralde, bordaberri 1, Usurbil Uztailak 13, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Iturralde, bordaberri 1, Usurbil Uztailak 14, astelehena E: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8, Andoain Uztailak 15, asteartea E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16, Andoain Uztailak 16, asteazkena E/G: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte Uztailak 17, osteguna E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte Uztailak 18, ostirala E/G: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte Uztailak 19, larunbata E/G: Oa, Kontseju zaharra, 11, Usurbil/ Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Uztaila As.

Ar.

Az.

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

Os.

3 10 17 24

Hurrengo alea

Ost.

4 11 18 25

La.

Ig.

5 12 19 26

6 13 20 27

Uztailak 20, igandea E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte G: Oa, Kontseju zaharra, 11, Usurbil Uztailak 21, astelehena E/G: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte Uztailak 22, asteartea E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte Uztailak 23, asteazkena E/G: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte Uztailak 24, osteguna E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte G: Iturralde, bordaberri 1, Usurbil Uztailak 25, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Oa, Kontseju zaharra, 11, Usurbil Uztailak 26, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte / Iturralde, bordaberri 1, Usurbil G: Tanco, Idiazabal 39, Urnieta Uztailak 27, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Tanco, Idiazabal 39, Urnieta E: Egunez. G: Gauez. E/G: Egunez eta gauez.

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

GAZI GOZO GEZA

21

Oharrak ETXEBIZITZA

Umeak edota jende heldua zaintzeko prest nago. Tf: 657 714 355.

Look koadroa, Carbono fibrazkoa, Shimano Dura -Ace. Gustukoa baduzu akordia batera iritsi gaitezke.

- Etxebizitza salgai, eraberritua. Bista onak, kalefakzioduna. 3 logela, sukaldea, komona. Garajea ere, aukeran. 607 404 582 / 639 761 260.

- Eraikuntzan aritzeko lan bila nabil. Interesaturik bazaude deitu 619 844 556.

- Pelukeria bateko estetika kabina bat alokatzen da. 943 36 19 71.

- Alokairuan dagoen etxe baten bila gabiltza. 670 532 443.

- Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556 egun osoz.

- Etxerako hozkailu txikia salgai, 20 litro ingurukoa. Berria, merkea. 943 36 55 31.

- Etxe bat edo lursaila etxe bat eraikitzeko erosi nahi dut Usurbilen. Tlf: 943 314791.

- Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen).

- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.

- Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen).

- Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759.

- Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769.

- Konpartitutako pisu baten bila nabil alokatzeko. Deitu 5:30etatik aurrera. 637 193 100.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495.

- Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44.

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko. 15:00etatik 17:00etara. Astelehen, asteazken eta ostiraletan. 943 36 57 37.

SALEROSKETAK / GARAJEAK - Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583. - Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185. - Txaramunton 30 m2 ko garaje itxia prezio onean, 24.821 eurotan. Tel: 666 646 847. - Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier. - Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo. - Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77. - Eguzkitzan 30 metro karratuko garaje itxia salgai. 676 20 27 10 (Maria Angeles). Deitu eguerditan edo gauez, bestea utzi mezua. - Garaje itxiak saltzen ditut, Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro. 15 m, 7.800 euro. 26 m, 9.000 euro. Telefonoa: 656 759 583.

- Betaurreko batzuk galdu dira, umeenak, urdinak. Atxegalden galdu ziren, astelehenean. Bilatzen dituenak dei dezala 943 36 47 43 telefonora. - Trial bizikleta bat dago salgai. Monty XDRYA. Interesatuak deitu 943 37 26 46.

Txerrimunik ordainetan

Lan-eskaintzak - Sukaldari, kamarera, tabernari eta garbitzailea behar dugu, jatetxe-taberna berrirako. Deitu 15:00-18:00. Tf: 687 078 356. - Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58. - Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217. - Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telelefonoak: 943 361 216/ 943 370 645. - Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217 / 649 211 665. - Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Deitu 943 36 00 80.

LANPOSTUAK Lan-eskaerak

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK -Game Boy Advance bideojokua jasotzeko mo- txila txiki urdin bat galdu da kaxkoan 3 joku eta link kablea barnean zirelarik. Norbaitek bilatu badu deitu mesedez 943 370843 telefonora.

- Lan egin nahi nuke udan, arratsaldeetan.

- Errepiderako bizikleta salmentan daukat:

Zorionak hirukote! Julen, Maitane eta E単aut. Ze azkar pasatzen den denbora... dagoeneko bi urte dituzue. Uztailaren 17an ospatuko dugu. Bitartean, muxu pilo bat etxekoen partez.

JAIOTZAK - Unai Irazabal Corchete 2003-VI-19. Usurbil. - Ondiz Pagola Zuriarrain 2003-VI-19. Usurbil. - Janire Zuriarrain Jorge 2003-VI-28. Kalezar. - Malen Arregi Altuna 2003-VI-29. Usurbil.

ITURGINTZA

Telf: 943 36 61 21

Alperroburu, 1


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2003ko uztailaren 11a

Agenda SANTIOAK 2003 ZUBIETAKO HERRI JAIAK Uztailak 24 Osteguna 20:00etan jaien hasiera (buruhandi, txalaparta, etab...) 21:00etan herri afaria trikitilarilariekin. Uztailak 25 Ostirala SANTIO EGUNA 09:00etan esnadeia. 11:00etan meza nagusia. 11:30etan hamaiketakoa. Ondoren soka dantza. 18:00etan Zubietako VI. Trikitixa txapelketa. 22:30etan Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, J. M. Irazu, Igor Elortza. Gaijartzailea: Xabier Sukia. Ondoren, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria. * Gehigarrian gainontzeko agendaren xehetasun gehiago.

Literaturaren txokoa

“De Re Publica edo politikaz”, hausnarketarako liburua Gizakia gizaki denetik taldean bizi izan da beti, eta bere pertsonari dagozkion auziez gainera gogoan erabili du, greziarrez geroztik gu- txienik, gizartearen antolamendua; tradizio luze horretan sartzen da liburu hau ere, Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dakarzkiguna izenburutik beretik: De Re Publica edo politikaz. Barnean, berriz, aspalditik etorriagatik gaur-gaurkoak diren arazoak topatuko ditugu, hala nola, Estatua, Nazioa, Estatu-Nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsamaltsak; Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapila-

BI MINTEGI KZGUNEAN Ohiko ikastaroez gain, bi mintegi antolatu dira datozen egunetarako: - Uztailaren 23an, "Outlook Express" ikastaroa (12:00-14:00). - Uztailaren 24an, "bilatzaileak” ikastaroa (12:00-14:00). Informazio gehiago: 943 36 14 12

Liburua: “De Re Publica edo Politikaz” Egilea: Charriton, Piarres Orrialdeak: 192 Neurriak: 20x13,5 cm Salneurria: 15,20 euro.

Egin kontu

UZTAILAK 14, ASTELEHENA - Gregorio Arbeloaren margoak Zarautzen. Azken hiru hilabeteetako akuarelak bildu ditu Zarautzeko Kayua Galerian. Bisita egiteko azken eguna, uztailaren 14a.

tsu eta balizko kontraesanak; edo Bortizkeriaren eta Politikaren auzi minbera eta halere baztertu ezinekoa. Aurretik ere egile askok ukitu dituzten gai hauei bere nortasuna erantsi die Piarres Charrittonek, urteetan pilaturiko esperientzia eta irakurketei esker. Guztia ere bere gizatasun umoretsu, bero, bihotz handikoan bildua, eta ohi duen idazkera dotoreaz emana.

Ziortzakoak berriz kanpaldian

Z

iortza Gazte Elkarteak Errioxako Cameros mendilerroa aukeratu du aurtengo kanpaldirako. Ortigosako Peñaloscintos auzoan bilduko dira Ziortzako lagunak. Honela dio igorri diguten idatziak: “Aurten, aurrekoan deskantsatu eta gero, gogoz eta indartsu gaude kanpaldiari begira. Uztailaren 13an, goizeko 8:30etan irtengo gara udaletxe aurretik. 60 gazterekin joango gara txanda bakar batean, 12-15 urteko Antiguoko 30 gazte eta Usurbilgo beste hainbeste. Gazte hauek ondo pasatzeko aukera ugari izango dituzte: jolasak, zeharkaldiak, bainuak, hizketaldiak, gaubelak... 13 egunetan, egunerokotasunetik

kanpo egoteko aukera paregabea. Kanpaldiaren muntaia uztailaren 11ko astebukaeran izango da eta aldez aurretik, eskerrak eman nahi genizkieke laguntza emateko prest azaldu diren guztiei, bai guraso zein herriko beste gazteei. Laguntza hori gabe ezingo genuke kanpaldia aurrera atera. Kanpaldiaren jasotzea utzailaren 25ean egingo da. Amaitzeko, uztailaren 25ean itzuliko garela gogorarazi nahi genuke. 19:00ak aldera, eliz aurrean, gure zain egongo zaretelakoan, agur bero bat eta bueltan ikusi arte”. Ziortza Gazte Elkartea


XXVII. Santixabel bertsopaper lehiaketako irabazlearen bertsoak Isolamenduko bizipenak Isolamendun bakardadean Nago larri eta estu Lau hormatzarren besakarkada hotzak Sarrera ez dit erraztu Isiltasuna garrasika dut Ta kopeta nola ez beztu Itxura onikan eztu Giroa baita laineztu (bis) Kartzelarien erasoetatik Nork egingo nau babestu Nire burua eta bihotza Egon daitezela prestu (bis)

Gutxien uste dugun unean Dator tristuraren zama Estualdiak trumoien antzo Lehertutzera narama Begiak malkoz blaiturik ditut Negarrari nago emana Askatu behar dut dana Bihurtu ez dadin drama (bis) Zenbait unetan oreka aurkitzen Izaten da nahiko lana Horrelakoetan gogoan zaitut Nire bihotzeko ama (bis)

Galerietan ze arrabotsa Arrapaladan pausoa Mia ketaren aitzakipean Azaldu tropel osoa Hormaren kontra jarri naute-ta Ez dago giro gozoa Tentsioaren lazoa Ezta batere erosoa (bis) Dena hankazgora utzi ondoren Esanguratsua soa Kontura nadin nagon lekua Ez dela paradisoa (bis).

Txarrantxaz eta harretsitzarrez Josirik dute kartzela Barne araua oso zorrotza Ezin zitekeen bestela Injustizi hau iraultzekotan Hautsi behar erregela Borroka da gure gerla Duintasuna berriz perla (bis) Sofrimendua ekarri arren Ziur egin behar dela Hondora ez dadin, bihotz barneko Esperantzaren batela (bis).

Hemen orduak ez dira izaten Lasterketako urratsak Aurrera nekez egiten baitu Erdoildutako orratzak Begi-zulotan itsasten dira Akiduraren lorratsak Geldotasunaren hatzak Txit estutzen dizkit galtzak (bis) Zenbat denbora upel beretik Edanez trago garratzak Nahi baino lehen ez dira etortzen Amestutako arratsak. (bis)

Itomenaren zirrikitua Arnasa hartzeko adina Iratzarturik amestutzeak Dakar bizi-alegina Irudimena hegaldatzen da Atzean utziz samina Bizi-pozaren lagina Bihotzeko krabelina (bis) Izar artean ze distiratsu Keinuka ilargi sorgina Bere altzoan eramaten nau Ia gauero Agiña (bis)

Askatasuna kaiola baten Neurrira nahi dute-eta Eguneroko jakia dugu Eskubide zapalketa Seguritate neurrik aitzakia Noiz nahi dago mihaketa Egurraren errezeta Gainera trufa eta iseka (bis) Kalbario hau pasa beharra Ez dugu ez berriketa Kartzela bera bihurtu dute Sofrimenduaren meka (bis)

Euskal Herrira zuzenduz doa Azken bertsoaren soka Atxiloketak, torturak eta… Atea egunero joka Euskaldun oro legez kanpora Inkisidoreak bota Zigor-legeen porrota Nola gaituzten gorrota (bis) Bolada latzak pasatu arren Batzutan albo-alboka Euskal Herrian aurrera doa Askapenaren borroka (bis) Doinua: Lehio ertzetik Egilea: Xabier Aranburu, “Xomorro”, Herrera de la Manchatik


Zubietako Herri Batzarrak Santio jai zoriontsuak opa dizkizue guztioi!

NOAUA!! 163 alea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you