Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (4)

Page 1

§ LXVIII. PORROTAREN ONDASUN MASA LABURPENA: 1061. Kontzeptua.—1062. Masaren mugaketa.—1063. Masarako itzul keta.—1064. Itzulketaren lege sistema.—1065. a) Atzeraeraginketa eta horren on doreak.—1066. b) Egintza eragingabeak, horiek gauzatu zireneko unea kontuan hartuz.—1067. c) Maula frogatu eta gero, deuseztakorrak diren egintzak.—1068. Masaren urripena.—1069. Separatio ex iure dominii.—1070. Saltzaileari dagokion erreibindikazioa.—1071. Komisioemaileari dagokion erreibindikazioa.—1072. Beste lako kasuak.—1073. Separatio ex iure crediti.

1061. Kontzeptua.—Porrot egina ezdoituta dago bere ondarea xedatzeko eta, horren ondorioz, ondasunen edukitza kentzen zaio. Hori dela eta, onda sunok sindikoek administratutako «masa» horretan sartzen dira, porrot eginaren egintzetatik kanpo geratuz. Merkataritza Kodeak 908. artikuluan jaso du «po rrotaren masa» adierazmoldea, horren bidez porrot eginaren ondarea adieraziz. Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak ere 1375 eta 1379. artikuluetan jaso du adierazmolde hori. Esangura zabalean, porrotaren masa edo masa aktiboa porrot eginaren on dasun, eskubide eta akzioen multzoa da. Kontzeptu hori, dena den, nahikoa zehazgabea da, porrot eginaren ondasun eta eskubide batzuk masa horretan sartzen ez direlako. Hasteko, multzo horretatik kanpo geratzen dira exekutatu ezin diren gauza gorpuzdunak (Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1449. artikuluak ezarritakoaren arabera). Porrota betearazpen prozedura kolektiboa denez, lege manu hori bete behar da prozedura horretan. Manu horren arabera, ezin izango dira enbargatu ondoko ondasunak: zordunaren eta beraren ezkon tide eta semealaben eguneroko ohea; horiek nahitaez erabili beharreko jan tziak; zordunaren arte edota lanbidea gauzatzeko beharrezkoak diren tresnak; eta, azkenik, eguneko berrogeita hamar pezetatik beherakoa den alokairu, lan sari, soldata, pentsio, ordainsari edo horren baliobestekoa. Horrez gain, masak porrot eginaren ondare osagaiak bakarrik jasotzen ditu, alegia, porrot adieraz Merkataritzako zuzenbidea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (4) by elkarmedia - Issuu