§ XXXIV. ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEAREN TRANSFORMAZIOA LABURPENA: 548. Oharbide orokorrak.—549. Legeak jasotzen dituen transformazio kasuak.—550. Erantzukizun mugatuko sozietatea bestelako sozietate mota bihurtzea.— 551. Transformazioaren betekizun formalak.—552. Erantzukizun mugatuko sozietatea kooperatiba sozietate bihurtzea.—553. Transformaturiko sozietateak indarrean irau tea.—554. Erantzukizun mugatuko sozietate ez direnak mota horretako sozietate bihur tzea.—555. Kooperatiba sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea.
548. Oharbide orokorrak.—Transformazioa eragiketa juridikoa da, eta horrek sozietatearen forma, bazkideen status juridikoa eta sozietate erakun dearen barne egitura nahiz antolaketa ukitzen ditu bereziki. Transformazioa gauzatzen denean, sozietateak bere forma aldatzen du, baina aldaketa horrek ez du inola ere sozietatearen nortasun juridikoa ukitzen. Beste modu batera esatearren, erakunde juridikoa edota sozietatea berbera da forma aldaketaren aurretik nahiz haren ondoren. Geroago zehaztuko ditugu hasieran emandako ideia horiek. Merkataritza Kodeak ez du sozietateen transformazioa arautu. Espainiako Zuzenbidean, Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko Legeak arautu zuen gai hori lehenengo aldiz. Geroago, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1953ko Legera zabaldu zen arauketa hori. Gaur egun ere, bi sozietate mota horiei buruzko legeetan jasotzen da transformazioaren gaineko arauketa. Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko lege berriak, adibidez, arreta bereziaz arautzen du sozietateen transformazioa (87.etik 93.era arteko art.ak). Lege horretan, transformazioaren eremua zabaltzen da kooperatiba sozieta teetara, interes ekonomikodun elkartzeetara eta sozietate zibiletara; azken kasu horretan, dena den, erantzukizun mugatuko sozietatearen xedea ezin da merkataritzakoa izan. Ondorenez, esan daiteke lege honek Sozietate Anoni moei buruzko legeak baino ikuspegi zabalago eta irekiagoa eskaintzen duela. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak ere sozietateen transfor Merkataritzako zuzenbidea