§ XIX. SOZIETATEAREN URTEKO KONTUAK ETA SOZIETATE EKITALDIAREN ITXIERA LABURPENA: 339. Aurretiazko oharbide orokorrak.—340. Sozietate anonimoaren urteko kontuak.—341. Balantzea eta horren lege egitura.—342. Balantze laburtua.—343. Ga lerairabazien kontua.—344. Urteko kontuak baloratzeko arauak.—345. Kontuen azalpen oroitidazkia.—346. Kudeaketa txostena.—347. Kontuen begiztapena.—348. Auditoreen eginkizuna.—349. Kontuen berrikuspena egiteko lege betebeharrik ez du ten sozietateak.—350. Urteko kontuak batza orokorraren jakinaren menpe uztea.—351. Ekitaldiaren emaitza erabiltzea: erreserbak eratu eta etekinak banatzea.—352. «Kontu rako» dibidendu izenekoak.—353. Merkataritzako Erregistroan urteko kontuak gordai latzea.—354. Urteko kontuen publizitatea eta argitalpena.
339. Aurretiazko oharbide orokorrak.—Legearen VII. kapituluak arau tzen ditu sozietate anonimoen urteko kontuak. Bertan jasotako arauak bat da toz, betebetean, Europako Erkidegoek emandako laugarren Zuzentarauarekin. Ezaguna denez, xedapen horren helburua kontabilitatearen inguruan esparru juridiko erkidea sortzea da, industria ondoko ekonomiaren eskakizunei ego kitzeko. Horrekin lotuta, beharrezko gertatzen da enpresen kontabilitateari bu ruzko informazioa fidagarri eta zabala izatea, erabakiak hartu ahal izateko inbertsio, kapital merkatu, kreditu politika eta abarren inguruan. Urteak dira Europako legeriek joera hori azaldu dutela, eta goraipatzekoa da Espainiako Zuzenbideak ere ildo beretik jotzea. Horretara, jakintzagai independente eta desberdin moduan sortzen ari da Kontabilitate zuzenbidea, nahiz eta horren arauketak Merkataritzako zuzenbidearekin eta Zerga zuzenbidearekin zerikusi rik izan. Jakintzagai horren eta besteen arteko eremua mugatzeko, agian komeniga rri izango litzateke Europako Erkidegoaren arauketa lege berezi batean barne ratzea. Horrelakorik egin izan balitz, bi arazo hauek saihestuko ziratekeen: bata, Merkataritza Kode zaharrean sozietateen taldeko Merkataritzako zuzenbidea