Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (1)

Page 75

§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) edo baliokidetzat. Hori dela eta, legeak enpresario gisa ikusi du merkataria, eta horrek adierazten du aspaldiko errealitate eztabaidaezina aintzatetsi dela; bestela esanda, aspalditik ikusten zen merkatuan aurrerapausoak gertatzen ari zirela ondasunen ekoiz pen nahiz elkartrukean, eta aurrerapauso horien ondorioz egokiagotzat jo da adierazmolde berri hori erabiltzea. 22. Enpresarioaren kontzeptu juridikoa.— Merkataritzako arlo juridi koan, enpresa ekonomi jarduera antolatua egiteko modua da. Horrenbestez, bistakoa da enpresa guztiek jarduera hori antolatu eta gauzatuko duen sub jektua behar dutela. Subjektu hori da, hain zuzen ere, enpresarioa: merkatuan enpresa izaerako jarduera egiten duen pertsona fisikoa nahiz juridikoa da; norberaren izenean egindako jarduera hori berak bere kabuz edo eskuordeen bidez egin dezake. Era berean, jarduera horren ondorioz sortutako betebehar eta eskubideen titularra da. Bestalde ere, desberdinak dira enpresarioaren kontzeptu ekonomikoa eta juridikoa. Kontzeptu ekonomikoari helduz, enpresarioa da zuzenean eta bere kabuz ekoizpen faktoreak bildu, konbinatu eta koordinatzen dituena; gainera, faktore horien artean jarriko da enpresarioa, ekoizbidea aurretiaz egindako planari egokitzeko. Zuzenbidearen arabera, ordea, ez da beharrezkoa enpresa rioak zuzeneko jarduera edo jarduera pertsonalik egitea; haatik, nahikoa izango da enpresa jarduera beraren izenean egitea, nahiz eta eskuordeen bi dez gauzatu. Hortaz, enpresario izan daitezke adingabekoak, ezgaituak, ab senteak etab.; kasu horietan, ordezkariek jardungo dute euren izenean. Gisa berean, pertsona juridikoak (sozietateak) ere izan daitezke enpresario. Horiek pertsona fisikoak erabili behar dituzte, enpresa jarduera zuzenzuzenean egin dezaten. Esan bezala, enpresa jarduera enpresarioaren beraren izenean egin behar da. Hori oinarri hartuta, bereizi egiten dira enpresarioa bera eta enpresarioa ren izenean jarduten dutenak (faktorea, sozietatearen administratzailea, lege ordezkaria etab.); azken horiek berez


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.