Page 1

RODRIGO URÍA Merkataritzako zuzenbideko katedraduna

MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA HOGEITA BOSGARREN ARGITARALDIA


LABURDURAK (zibilekoak)

AAEE ABGB AE AG a.i. aip. AKL AnAE AiNL ANL ArAE art. ArZZK AstAE azk. xed./a. x. BAFZZK BEZ BGB BUAE BUZZK C. c.t.u. D DDL Dg. EA EAEE EAEFL EAEJL

Autonomi Erkidegoak Austriako B端rgerliche Gesetzbucha Aranzadi erreferentzia Auzitegi Gorena ab initio aipamena Aseguru Kontratuari buruzko Legea Andaluziako Autonomi Estatutua Aireko Nabigazioari buruzko Legea Arrisku Nuklearrei buruzko Legea Aragoiko Autonomi Estatutua artikulua Aragoiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Asturietako Autonomi Estatutua azken xedapena Bizkaia eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Balio Erantsiaren gaineko Zerga B端rgerliche Gesetzbucha Balear Uharteetako Autonomi Estatutua Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Codex Iustinianus contra tabulas usucapioa Dekretua Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legea Digestoa ErregeAgindu Europako Atomo Energiaren Erkidegoa Euskal Autonomi Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea Estatuko Administrazioaren Eraentza


EAEZL EAO EBLO ED EEE EEET EDL EHAE EHFZZL EhL EIAE EK EKL EKU EL EMSL ENE ENZN ENZNE EOL etab. ET ExtrAE EZA EZL FL FNUE GalAE

Juridikoari buruzko Legea Ekoizkin Akastunengatiko Erantzukizun Zibilari buruzko Legea Estatuko Aldizkari Ofiziala Epai Botereari buruzko Lege Organikoa Errege Dekretua Europako Ekonomi Erkidegoa Europako Ekonomi Erkidegoari buruzko Tratatua ErregeDekretu Legea Euskal Herriarentzako Autonomi Estatutua Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea Ehizari buruzko Legea Europako IkatzAltzairuaren Erkidegoa Espainiako Konstituzioa Estatuaren Kontratuei buruzko Legea Europako Kontu Unitatea Elkarteei buruzko Legea Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legea Estadistikako Nazio Erakundea Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako ebazpena Estatuaren Ondareari buruzko Legea eta abar Enbrioien Transferentzia Extremadurako Autonomi Estatutua Erregistro Zibilari buruzko Araudia Erregistro Zibilari buruzko Legea Fundazioei buruzko Legea Familiaren Nekazaritzako Ustiategiari buruzko Estatutua Galiziako Autonomi Estatutua


GalFL GalZZK GSLO GTI HA HAEJAPEL

HEL HJH HJHA HL i.f. IA IJAO IJE IL IVE JHL JIL JKL JZL K.o. KA KAE KALO kap. KatABAL KatAE KatAIOL KatFPL

Galiziako Fundazioei buruzko Legea Galiziako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra Gametoen Transferentzia Intratubarikoa Hipoteka Araudia Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea Hiri Errentamenduei buruzko Legea Herri Jabari Hidraulikoa Herri Jabari Hidraulikoari buruzko Araudia Hipoteka Legea in fine Intseminazio Artifiziala Industri Jabetzaren Aldizkari Ofiziala Industri Jabetzaren Erregistroa Itsasertzei buruzko Legea In Vitro egindako Ernalkuntza Jabetza Horizontalari buruzko Legea Jabetza Intelektualari buruzko Legea Judiziamendu Kriminalari buruzko Legea Judiziamendu Zibilari buruzko Legea Kristo ostean Konstituzio Auzitegia Konstituzio Auzitegiaren Epaia Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoa kapitulua Katalunian Adingabekoen Babesari eta Adopzioari buruz emandako legea Kataluniako Autonomi Estatutua Katalunian Ab Intestato Oinordetzari buruz emandako legea Kataluniako Fundazio Pribatuei buruzko Legea


KatGAO KatJAN KatOK KatUAL KatZL KatZZK KELO KLO KLTL KPI KUFL KZ LD LE LED LEHAL LEL LEs LJAO LL LLTB LNE LO LUO LUTL MA MEA

Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofiziala Kataluniako Justizi Auzitegi Nagusia Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodea Katalunian Ukatze Akzioari buruz emandako Legea Kataluniako Zentsuei buruzko Legea Kataluniako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzko Lege Orokorra Kooperatibei buruzko Lege Orokorra Kanbio Letra eta Txekeari buruzko Legea Kontsumo Prezioen Indizea Kanariar Uharteetako Fundazioei buruzko Legea Kode Zibila Legegintzazko Dekretua Lurralde Entzutegia Legegintzazko Errege Dekretua Lurzoruaren Eraentza eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea Landa Errentamentuei buruzko Legea Langileen Estatutua Legeria eta Jurisprudentziari buruzko Aldizkari Orokorra Lurzoruari buruzko Legea Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina Lanaren Nazioarteko Erakundea Lege Organikoa Lurzoruaren gaineko Udal Ondarea Lagundutako Ugalketa Teknikei buruzko Legea MinistroAgindua Merkataritzako Erregistroaren Araudia


MeL MHL MK ML NA NEGL NFB NFH NFZZK Nob. NUML NTS OHHELBL

OHL OJ or. orr. P. par. PBH PE PL s.t.u. SAL SALTB TB TL TLO TEOL TOL

Meatzeei buruzko Legea Merkatu Hipotekarioari buruzko Legea Merkataritza Kodea Markei buruzko Legea NotarioAraudia Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legea Nafarroako Foru Berria Nafarroako Foruen Hobekuntza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Nobelak Nekazaritzako Ustiategien Modernapenari buruzko Legea Nekazaritzako Transformazio Sozietatea Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiari buruzko Legea Ontzien gaineko Hipoteka Legea Oinarri juridikoa orrialdea orrialdeak Partida paragrafoa Pariseko Batasunaren Hitzarmena Probintzi Entzutegia Patenteei buruzko Legea secundum tabulas usucapioa Sozietate Anonimoei Buruzko Legea Sozietate Anonimoei buruzko Legearen Testu Bategina Testu bategina Tartekaritzari buruzko Legea Tributuei buruzko Lege Orokorra Toki Eraentzari buruzko Oinarri Legea Toki Ogasunei buruzko Legea


UL ValAE xed. gehi./x. g. xed. ira./x. i. ZK zk. ZZU

Urei buruzko Legea Valentziako Autonomi Estatutua xedapen gehigarria xedapen iragankorra Zigor Kodea zenbakia Zuzenbide zibilari buruzko Urtekaria

Aldizkari juridikoak AAMN AC ADA ADC ADF ADI AHDE AJ ARALJ AUH AUM AVLJ BIMJ BJC BOCG BOE CCJC CFDUPM Col. Leg.

Anales de la Academia Matritense del Notariado Actualidad Civil Anuario de Derecho Aragonés Anuario de Derecho Civil Anuario de Derecho Foral Anuario de Derecho Industrial Anuario de Historia del Derecho Español Actualidad Jurídica Anales de la Real Academia de Legislación y Jurisprudencia Anales de la Universidad Hispalense Anales de la Universidad de Murcia Academia Valenciana de Legislación y Jurisprudencia Boletín de Información del Ministerio de Justicia Boletín de Jurisprudencia Constitucional Boletín Oficial de las Cortes Generales Boletín Oficial del Estado Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil Cuadernos de la Facultad de Derecho, Universidad de Palma de Mallorca Colección Legislativa de España. Jurisprudencia Civil


DeG DJ DOGC EJS IJ IUS/JUS JC JUSTICIA LA LEY NEFSeix NEJ PJ Publ. Univ. Sevilla R. intern. Not. RAP RCDI RDEA RDJ RDM RDN RDP RDPC RDPOL RDProc RDPúb RDR RDU REDC Rev. Est. Pol. RFDUCM RGD RGLJ RIDC Riv. Trim. Dir.

Diritto e Giurisprudenza Documentación Jurídica Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya Enciclopedia Jurídica Seix (Barcelona) Información Jurídica Rivista Di Scienze Giuridiche JUS Juris Classeur Revista Jurídica Justicia Revista Jurídica Española La Ley Notas y Estudios de Filosofía Seix Nueva Enciclopedia Jurídica Poder Judicial Publicaciones de la Universidad de Sevilla Revista Internacional del Notariado Revista de Administración Pública Revista Crítica de Derecho Inmobiliario Revista de Derecho Español y Americano Revista de Derecho Judicial Revista de Derecho Mercantil Revista de Derecho Notarial Revista de Derecho Privado Rivista di Diritto e Procedura Civile Revista de Derecho Político Revista de Derecho Procesal Revista de Derecho Público Revista de Derecho Registral CINDER Revista de Derecho Urbanístico Revista Española de Derecho Constitucional Revista de Estudios Políticos Rev. Fac. de Dº de la Univ. Complutense de Madrid Revista General de Derecho Revista General de Legislación y Jurisprudencia Revista del Instituto de Derecho Comparado Rivista Trimestrale di Diritto e Procedura


Proc. Civ. RJC RJN RTDC RUZ

Civile Revista Jurídica de Cataluña Revista Jurídica de Navarra Revue Trimestrielle de Droit commercial et de Droit économique Revista de la Universidad de Zaragoza


LABURDURAK (merkataritzakoak) AAJNBT AG aip. APAIL APJE art. BEB BML BMNB DMSB EA EAEE EAO ED EEE EEL EIAE EK EKAEK EMSL ENZN ErGA etab. EZN HAAE HAEJAPEL

HEL HL IJE

Aireko Aditu Juridikoen Nazioarteko Batzorde Teknikoa Auzitegi Gorena aipamena Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko Legea Aseguru Pribatuak Jagoteko Erakundea artikulua Burtsa eragiketetarako Batzordea Balore Merkatuari buruzko Legea Balore Merkatuko Nazio Batzordea Diru Merkatuko Sozietate Bitartekaria ErregeAgindua Europako Atomo Energiaren Erkidegoa Estatuko Aldizkari Ofiziala Errege Dekretua Europako Ekonomi Erkidegoa Eraldatze eta Egokitzeari buruzko Legea Europako IkatzAltzairuen Erkidegoa Espainiako Konstituzioa Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legea Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia Errepidezko Garraio Arriskutsua eta abar Erregistroen Zuzendaritza Nagusia Hegazkineria Arriskuetako Aseguratzaileen Elkartzea Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea Hiri Errentamenduei buruzko Legea Hipoteka Legea Industri Jabetzari buruzko Estatutua


IPES JA JZL KAF KAL kap. KKAE KpAS KZ lerr. lib. LNE MEA MK NA NBE NHZE NSEEL NSEL OHHL OHL or. orr. SAL tit. xed. gehi. xed. ira. ZK zk.

Industri Partaidetzen Estatu Sozietatea Justizi Auzitegia Judiziamendu Zibilari buruzko Legea Kapital Arriskuko Fondoa Kontu Auditoretzari buruzko Legea kapitulua Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Erakundea Kapital Arriskuko Sozietatea Kode Zibila lerroaldea liburua Lanaren Nazioarteko Erakundea Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudia Merkataritza Kodea NotarioAraudia Nazio Batuen Erakundea Nazioarteko Hegazkineria Zibilaren Erakundea Nazioarteko Salerosketa Kontratuak Eratzeari buruzko Erabereko Legea Nazioarteko Salerosketari buruzko Erabereko Legea Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka Legea Ontzien gaineko Hipoteka Legea orrialdea orrialdeak Sozietate Anonimoei buruzko Legea titulua xedapen gehigarria xedapen iragankorra Zigor Kodea zenbakia

Aldizkari juridikoak AAMN

Anales de la Academia Matritense del Notariado


ADC ADI ADM AJ Arch. f. d. civ. Praxis Ass. BCAM BIDC Cuad. D. y Com. DA Giur. comm. NRDC R. D. Notarial R. D. Proc RCDI RDBB RDC RDEA RDF RDM RDP RdS REDM REDT REM REP RES Rev. Der. Circ. Rev. Fac. Der. de Oviedo RFDM RGD RGLJ

Anuario de Derecho Civil Anuario de Derecho Industrial Anuario de Derecho Marítimo Actualidad jurídica Archiv für die civilistische Praxis Assicurazioni Boletín del Colegio de Abogados de Madrid Boletín del Instituto de Derecho comparado Cuadernos de Derecho y Comercio Il Diritto Aereo Giurisprudenza Commerciale Società e Fallimento Nuova Rivista di Diritto Commerciale, Diritto dell Économia, Diritto Sociale Revista de Derecho Notarial Revista de Derecho Procesal Revista crítica de Derecho Inmobiliario Revista de Derecho Bancario y Bursátil Rivista del Diritto commerciale e del Diritto generale dell obbligazioni Revista de Derecho Español y Americano Revista de Derecho Financiero y de Hacienda Pública Revista de Derecho Mercantil Revista de Derecho Privado Revista de Sociedades Revista Española de Derecho Marítimo Revista Española de Derecho del Trabajo Revista de Estudios Marítimos Revista de Estudios Políticos Revista Española de Seguros Revista de Derecho de la Circulación Revista de la Facultad de Derecho de Oviedo Revista de la Facultad de Derecho de Madrid Revista General de Derecho Revista General de Legislación y


RGM RIDC Riv. Soc. RJC RPS RTDC RZ ZGR ZHR

Jurisprudencia Revista General Marítima Revista del Instituto de Derecho Comparado Rivista delle Società Revista jurídica de Cataluña Revista de Política Social Revue Trimestrielle de Droit commercial et de Droit économique Rabel’s Zeitschrift für Ausländisches und Internationales Privatrecht Zeitschrift für Unternehmensund Gesellschaftsrecht Zeitschrift für das Gesamte Handelsrecht und Wirtschaftsrecht


MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA


JABEDUNA LEGEAK AGINDUTAKO GORDAILUA EGIN DA

COPYRIGHT, 1998 RODRIGO URÍA MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA ESPAINIAN INPRIMATUA/PRINTED IN SPAIN


RODRIGO URÍA Merkataritzako zuzenbideko katedraduna

MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA HOGEITA BOSGARREN ARGITARALDIA

Deustuko Unibertsitatea Bilbo, 1998


Jatorrizko izenburua: Derecho mercantil. Itzultze lan honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Argitalpen hau, zatiz edo osorik, ezin kopia daiteke ez eta bildu edo igorri inola ere, dela elektrikaz, dela mekanikaz, dela fotokopiaz, dela grabazio magnetikoz, dela bestelako informazio biltze eta berreskuratze sistemaz, baldin eta lehendaurrez egileen eta argitaratzailearen baimenik ez badu.

© MARCIAL PONS, EDICIONES JURÍDICAS Y SOCIALES, S.A. Itzultzaileak: Anjel Lobera, Andrés Urrutia (koord.) Idoia Etxeberria: testu osoarena, ondoko kapituluena izan ezik: 6, 36, 39, 42 eta 43. kapituluak, Esther Urrutia 38, 40 eta 41. kapituluak, Eba Gaminde Oharrak: Eba Gaminde, Begoña Landa eta Esther Urrutia © DEUSTUKO UNIBERTSITATEA. EUSKAL IKASKUNTZEN INSTITUTUA. 1. postakutxa —48080 Bilbo ISBN: Legezko gordailua: Inprimatzailea: Artes Gráficas Rontegui, S.A.L. Ribera de Erandio Etorbidea, 4 —48950 Erandio (Bizkaia)


Merkataritzako zuzenbidea


Laburdurak

Nire gurasoen oroimenez.


Merkataritzako zuzenbidea

LEHENENGO ARGITARALDIAREN HITZAURREA Liburu honen helburua lan didaktikoa izatea da. Idatzi ere, Espainiako unibertsitateetako fakultateetara biltzen direnei laguntzeko idatzi da berori. Hortaz, liburu honek bere helburu nagusia beteko du, baldin eta gure ikasle gazteen eguneroko lanean lagungarri gertatzen bada. Ildo horretatik, lan argi eta erraza lortu nahi izan da batik bat. Liburu honen orrialdeetan ba rrena, beraz, irakurleak ez du aurkituko inoren iritzirik, autoreen arteko ezta baidarik, ez eta beste herrietako legeriei buruzko aipamenik ere. Aitzitik, Espainiako lege testuak aipatzen dira behin eta berriro, gaur egun Espainia ko Merkataritzako zuzenbidea osatzen duten gaien inguruko azalpen laburra rekin batera. Beti uste izan dut, eta nire esperientziaren arabera horri eusten diot, Zuzenbidearen irakaskuntza doktrinazalekeriatik kanpo geratu behar dela. Edozein zientzia juridiko ikasten hasten direnentzat, nire aburuz, era bilgarriago gertatzen da arazo orokorrak ikuspegi bakarretik azaltzea, auto reen joera eta sistema juridiko desberdinak azaltzea baino. Etorkizunean, ikasitako hori abiapuntutzat hartu ahal izango dute, lan edo ikasketa osoa goak egiteko. Liburu honetan zehar, bada, ideia horri eutsi nahi izan zaio. Irakaskuntza eta pedagogi helburuez landara, lan honek badu bestelako xederik ere. Bere egitura plan pandektistikoari egokituriko eredu tradizio naletik urruntzen da; izan ere, enpresario eta enpresaren oinarrizko kontzep tuen inguruan biltzen dira gaiak. Horrela, Espainiako Zuzenbide ยง I. Merkataritzako zuzenbidearen kontzeptua eta sistema


positiboa Merkataritzako zuzenbideari buruzko ulerkera zehatz bati egokitu nahi izan zaio. Ulerkera horren harira, merkataritzako antolaketa eta enpresarioaren lanbide jarduera arautzen duen sistema juridikoa da Merkataritzako zuzenbi dea. Lan honetan, bada, erakunde desberdinen egungo arauketa jasotzen da eta, berebat, nahitaez estatikoa den Zuzenbide idatzia interpretatu da, egun go bizitza ekonomikoaren eskakizunen arabera. Madrilen, 1958ko urrian.


ยง II. Merkataritzako zuzenbidearen iturriak

HOGEITA BOSGARREN ARGITARALDIAREN HITZAURREA Argitaraldi hau dela bide, eskuliburu honek berrogei urte bete ditu Es painiako Merkataritzako zuzenbidearen alorrean. Horretarako, beharrezkoa izan da argitaraldiz argitaraldi beraren edukia sakonean berrikustea, bai eta jurisprudentzia zein bibliografia eguneratzea ere. Orain, beste urrats bat ematen dugu 1958. urtean hasitako bidean. Egia esateko, azken urtean ez da lege aldaketa handirik izan; ondorenez, lan honen kapituluetan barrena, arreta berezia jarriko dugu gai zehatz hauetan: a) Enpresa jardueraren ba bes eta antolaketari buruzko kapituluan, elkarlehia murrizten duten egineren inguruko debekuak azalduko ditugu bereziki; horren harira, 1998ko otsaila ren 27ko Dekretuaren xedapenak aztertuko ditugu. Dekretu horrek elkarle hiari buruz Europan emandako arau batzuk Espainian aplikatzeko modua onetsi ez ezik, egun Patente eta Marken Espainiako Bulego izenez ezagutzen den erakundearen jardunbidea arautzen du. b) Merkataritzako sozietateen es parru zabalean, ez dago larregi azpimarratzeko gai pisuzkorik. Dena dela, oinarri mutualistako sozietateen inguruan, zenbait aldaketa egon dira. Ildo horretatik, 1997ko urriaren 31ko Errege Dekretua izan behar da kontuan. Errege Dekretu horrek birfidantzamendu sozietatearen eraentza juridikoa arautu du eta, era berean, sozietate horren kaudimenari buruzko betekizunak ezarri ditu. d) Kontratazioaren alorrari dagokionez, 1998ko apirilaren 13ko Legea azpimarratu behar dugu. Lege horrek baldintza orokorren eraentza juridikoa arautu du. Lege horren bitartez, halaber, Espainiako Zuzenbidean sartzen da Europako


Erkidegoek 1993ko apirilaren 5ean emandako zuzenta raua; zuzentarau horrek arautu ditu kontsumitzaileekin egindako kontratue tan erabiltzen diren abusuzko klausulak. e) Bukatzeko, beste bi lege aipatu behar ditugu. Bata, 1998ko apirilaren 28koa; lege horren helburua da Espai niako Bankua osoosorik sartzea Banku Zentralen Europako Sisteman. Bes tea, 1998ko uztailaren 13koa da, Ondasun Higikorren Eperako Salmentari buruzkoa.

Zuzentze eta osatze lan horretan, urgazletza argigarria jaso dut nire betiko laguntzaileen eskutik, Mª Luisa Aparicio eta Mª Ángeles Cuscó. Bi biontzat, nire amaigabeko eskerrak. Madrilen, 1998ko irailean. RODRIGO URÍA


ERABILITAKO LABURDURAK AAJNBT AG aip. APAIL APJE art. BEB BML BMNB DMSB EA EAEE EAO ED EEE EEL EIAE EK EKAEK EMSL ENZN ErGA etab. EZN HAAE

Aireko Aditu Juridikoen Nazioarteko Batzorde Teknikoa Auzitegi Gorena aipamena Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko Legea Aseguru Pribatuak Jagoteko Erakundea artikulua Burtsa eragiketetarako Batzordea Balore Merkatuari buruzko Legea Balore Merkatuko Nazio Batzordea Diru Merkatuko Sozietate Bitartekaria ErregeAgindua Europako Atomo Energiaren Erkidegoa Estatuko Aldizkari Ofiziala Errege Dekretua Europako Ekonomi Erkidegoa Eraldatze eta Egokitzeari buruzko Legea Europako IkatzAltzairuen Erkidegoa Espainiako Konstituzioa Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legea Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia Errepidezko Garraio Arriskutsua eta abar Erregistroen Zuzendaritza Nagusia Hegazkineria Arriskuetako

Merkataritzako zuzenbidea


Aseguratzaileen Elkartzea HAEJAPEL

HEL HL IJE IPES JA JZL KAF KAL kap. KKAE KpAS KZ lerr. lib. LNE MEA MK NA NBE NHZE NSEEL NSEL OHHL OHL or. orr. SAL tit.

Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea Hiri Errentamenduei buruzko Legea Hipoteka Legea Industri Jabetzari buruzko Estatutua Industri Partaidetzen Estatu Sozietatea Justizi Auzitegia Judiziamendu Zibilari buruzko Legea Kapital Arriskuko Fondoa Kontu Auditoretzari buruzko Legea kapitulua Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Erakundea Kapital Arriskuko Sozietatea Kode Zibila lerroaldea liburua Lanaren Nazioarteko Erakundea Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudia Merkataritza Kodea NotarioAraudia Nazio Batuen Erakundea Nazioarteko Hegazkineria Zibilaren Erakundea Nazioarteko Salerosketa Kontratuak Eratzeari buruzko Erabereko Legea Nazioarteko Salerosketari buruzko Erabereko Legea Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka Legea Ontzien gaineko Hipoteka Legea orrialdea orrialdeak Sozietate Anonimoei buruzko Legea titulua


xed. gehi. xed. ira. ZK zk.

xedapen gehigarria xedapen iragankorra Zigor Kodea zenbakia

Aldizkari juridikoak AAMN ADC ADI ADM AJ Arch. f. d. civ. Praxis Ass. BCAM BIDC Cuad. D. y Com. DA Giur. comm. NRDC R. D. Notarial R. D. Proc RCDI RDBB RDC RDEA RDF RDM

Anales de la Academia Matritense del Notariado Anuario de Derecho Civil Anuario de Derecho Industrial Anuario de Derecho Marítimo Actualidad jurídica Archiv für die civilistische Praxis Assicurazioni Boletín del Colegio de Abogados de Madrid Boletín del Instituto de Derecho comparado Cuadernos de Derecho y Comercio Il Diritto Aereo Giurisprudenza Commerciale Società e Fallimento Nuova Rivista di Diritto Commerciale, Diritto dell Économia, Diritto Sociale Revista de Derecho Notarial Revista de Derecho Procesal Revista crítica de Derecho Inmobiliario Revista de Derecho Bancario y Bursátil Rivista del Diritto commerciale e del Diritto generale dell obbligazioni Revista de Derecho Español y Americano Revista de Derecho Financiero y de Hacienda Pública Revista de Derecho Mercantil

Merkataritzako zuzenbidea


RDP RdS REDM REDT REM REP RES Rev. Der. Circ. Rev. Fac. Der. de Oviedo RFDM RGD RGLJ RGM RIDC Riv. Soc. RJC RPS RTDC RZ ZGR ZHR

Revista de Derecho Privado Revista de Sociedades Revista Española de Derecho Marítimo Revista Española de Derecho del Trabajo Revista de Estudios Marítimos Revista de Estudios Políticos Revista Española de Seguros Revista de Derecho de la Circulación Revista de la Facultad de Derecho de Oviedo Revista de la Facultad de Derecho de Madrid Revista General de Derecho Revista General de Legislación y Jurisprudencia Revista General Marítima Revista del Instituto de Derecho Comparado Rivista delle Società Revista jurídica de Cataluña Revista de Política Social Revue Trimestrielle de Droit commercial et de Droit économique Rabel’s Zeitschrift für Ausländisches und Internationales Privatrecht Zeitschrift für Unternehmensund Gesellschaftsrecht Zeitschrift für das Gesamte Handelsrecht und Wirtschaftsrecht


ยง V. Enpresaren kontabilitatea

SARRERA


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea § I. MERKATARITZAKO ZUZENBIDEAREN KONTZEPTUA ETA SISTEMA LABURPENA: 1. Merkataritzako zuzenbidearen eraketa historikoa.—2. Merkataritzako zuzenbidearen kontzeptua.—3. Zuzenbide horren etorkizuna.—4. Egungo Merkatari tzako zuzenbidearen ezaugarriak eta beraren joera eraberekotzailea.—5. Europako Er kidegoen Merkataritzako zuzenbiderantz.—6. Merkataritzako zuzenbidearen sistema.

1. Merkataritzako zuzenbidearen eraketa historikoa.—Zuzenbidea arauen sistema da, eta sistema horrek gizakien arteko harremanak arautzen ditu nahitaez, gizaki horiek gizartearen kideak diren neurrian (Zuzenbide ob jektiboa). Zuzenbide hori bi arlo nagusitan zatitu da erromatarren garaietatik: publikoa eta pribatua. Orobat, Zuzenbide zibila eta Merkataritzako zuzenbi dea dira Zuzenbide pribatuaren oinarrizko bi adarrak. Zuzenbide pribatuaren zatiketa hori, dena den, ez da betikoa. Erromatarren garaian, Merkataritzako zuzenbidea ez zen Zuzenbide pribatu erkidearen (ius civile) adar bereizia. Garai hartan, Zuzenbide erkide hori merkataritzako trafikoari egokitu zi tzaion, beste arrazoi batzuen artean, pretoreak gauzaturiko jardueraren bitar tez. Horrenbestez, Goi Erdi Aroan ikusiko dugu lehenengoz Merkataritzako zuzenbidea autonomiadun antolamendu juridiko gisa, hots, Zuzenbide erkide tik bereizia. Merkataritzako zuzenbidearen jatorria merkatarien gremio edo botigo na hiz korporazioei lotuta egon zen. Botigo zein korporazio horiek merkataritza ko hirietan antolatzen ziren Erdi Aroan, klasearen interesak hobeto defendatu ahal izateko. Korporazioak ezin hobeto antolaturik zeuden. Alde batetik, esta tutu idatzien bidez arautzen ziren; estatutu horietan merkataritzako eginera tradizionalak jasotzen ziren batez ere. Bestetik, merkatarien auzitegiak sortu zituzten (jurisdikzio kontsularra), pertsona elkartuen arteko arazoak konpon tzeko. Auzitegi horietan merkataritzako usadio eta ohituren


arabera adminis tratzen zen justizia. Ondorenez, antzinako usadioek euren horretan irauteaz gain, usadio berriak ere sortu, merkataritzako erakunde juridikoak bilakatu eta hobetu egin ziren. Halaber, azkar jaso ziren idatziz auzitegi kontsularren erabakiak, eta korporazioen jarduerari esker —estatutu eta jurisdikzio jardue ra— Merkataritzako zuzenbidearen lehendabiziko arau bildumak agertu zi ren. Horietan dago Merkataritzako zuzenbidearen jatorria sistema autonomo gisa, hau da, Zuzenbide zibiletik kanpo. Bestalde, hiri nahiz udalerrietako estatutu eta ordenantzek eragina izan zuten garai horretan Merkataritzako zuzenbidearen garapenean. Estatutu eta ordenantza horiek sarritan jaso zituzten merkataritzako arauak beste zenbait gairen artean. Izan ere, Italiako estatutu zuzenbidea izan daiteke Erdi Aroan Merkataritzako zuzenbidea sortu zuen bide historikoaren adibiderik garrantzi tsuena. Italiako hiriak (besteak beste, Genoa, Pisa, Florentzia, Amalfi, Siena, Milan, Venezia) lehen mailako merkataritza guneak ziren, eta horiek laster izan zuten Zuzenbide egoki baten beharra, bertan hazten ari zen merkataritza ko trafikoa arautzeko. Hiri horiek, alabaina, ez zuten merkataritzako monopo liorik, eta beste herri batzuetara ere zabaldu zen Merkataritzako zuzenbidea sortzeko mugimendua. Korporazio eta jurisdikzio kontsularrak, bada, ez ziren Italian bakarrik sortu. Beste hiri batzuek ere modu nabarian hartu zuten parte Erdi Aroko Merkataritzako zuzenbidearen eraketan, esate baterako, Frantzia ko Hegoaldeko hiriek (Marseilla, Arles eta Montpellier, batez ere), Flandesko zenbait hirik (Brujas eta Anberes, adibidez) eta Alemaniako hiri hanseatikoek (Lubeck, Hanburgo, Brema). Espainiako ekarpena ere oso garrantzitsua izan zen. Bartzelonak eta Va lentziak, batik bat, Italiako hirietan eman zen merkataritzako gorakada bera bizi izan zuten; ondorenez, horiek ere euren jurisdikzio bereziko korporazio edo kofradiak lortu zituzten. Espainian, gainera, Espainian Itsasoko Kontsu letxearen Liburu famatua egin zen (Bartzelonako magistratuek egin zuten); horrek argi uzten du Merkataritzako zuzenbidearen sortze eta garapenean Es


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea painiak izandako partehartzea. Liburu hori itsas usadioen bildumarik osatue na izan zen Erdi Aroan eta indarrean egon zen hainbat mendetan barrena Mediterraneoko portuetan —Espainiakoetan nahiz hortik kanpokoetan—. Edozein modutara, usadio bilduma eta Tortosako ohituren kodeaz gain (XIII. mendearen azken aldean), Gaztelan ere merkataritzako arauak jaso zituzten legegintza lanak egin ziren Erdi Aroan (Errege Forua, Zazpi Partiden Kodea, Alcaláko Antolamendua). Burgos, Gaztelako herrien artean buru zena, lehen mailako merkataritza hiria izan zen Erdi Aroan. Geroago, Aro Modernorako bidean, hango eta Bilboko nahiz Sevillako kontsuletxeek ordenantza garran tzitsu batzuk eman zituzten lehorreko nahiz itsasoko merkataritzaren zenbait erakunde arautuz. Izatez, Burgosko jatorrizko ordenantzak 1495ekoak dira. Bilbon, berriz, jatorrizkoak 1531. urtean eman ziren eta, modernoenak, 1737an. Azken horiek dira Espainiako Merkataritzako zuzenbideari egindako ekarpenen artean garrantzitsuenetarikoak dudaizpirik gabe, euren bikainta suna eta hedapena kontuan hartuz. 2. Merkataritzako zuzenbidearen kontzeptua.— Merkataritzako zu zenbideak izaera bikoitza izan zuen jatorrian: ohiturazkoa eta lanbidezkoa. Zuzenbide hori merkatariek eurek sortu zuten, lanbidearen ondoriozko harre manetan sortutako arazoak konpontzeko. Zernahi gisaz, izaera bikoitz horrek XIX. mendearen hasierara arte iraun zuen. Une horretan, merkataritzako kodegintza hasi zen Frantziako Iraultzak aldarrikatutako printzipioen eraginpean. Printzipio horien artean merkatari tza egiteko askatasuna aldarrikatu zen, botigo eta korporazioen monopolioa apurtuz. Iraultzaren ideologiak legearen araberako berdintasuna iragarri zuen, eta ideologia hori ez zen klaseko Zuzenbide baten aldekoa (hau da, merka tarien Zuzenbidearen aldekoa). Lehenengo Merkataritza Kodeak —1807an Frantzian egindakoak— Merkataritzako zuzenbidearen lanbide fisonomia tra dizionala ahuldu zuen eta, horrekin batera, merkataritzako egintza objekti


boak arautzen zituen Zuzenbidea sortzen saiatu zen. Horren arabera, egintzak ziren merkataritzakoak, subjektuak merkatariak izan zein izan ez. Frantziako zuzenbide kodegintzaren ereduari ekin zioten herrietan ere, laster zabaldu zen ulerkera objektibista hori. Autoreak, bada, merkataritzako egintza objektiboaren kontzeptua bilatzen ahalegindu ziren. Kontzeptu hori liberalismo garaiko Merkataritzako zuzenbide berriaren oinarri izango zen. Ahalegin horrek, ordea, ez zuen emaitzarik izan. Egineginean ere, oso zaila zen kodeetan arauturiko Merkataritzako egintzen artean ezaugarri berberak aurkitzea; beste modu batera esateko, zailtasun handiak topatu ziren Merkata ritza legepeko egintzen oinarria finkatzeko. Egintza horien barne izaera ez zenez ezaguna, ez zen eskuratu merkataritzako egintza objektiboaren kon tzeptu baterakoirik eta, ondorioz, ezin izan zen Merkataritzako zuzenbidearen kontzeptua eman egintza horiek arautzeko esparru gisa. Horrexegatik, gaur egun ulerkera subjektibista edo lanbide ulerkerari eu tsi behar diogu Merkataritzako zuzenbidearen kontzeptua ikertzeko. Ulerkera horrek mendeetako tradizioa du eta, XIX. mendeko printzipioen aurka egin ba zuen ere, egun ez du zailtasun gehiegirik sortzen. Merkataritza lanbide jar duera izan da beti, eta jarduera hori arautzeko sortu da Merkataritzako zuzenbidea. Kontua da zehaztea nortzuk diren lanbidez merkataritzako trafi koan aritzen direnak, eta zeregin hori ez da oso zaila. Gaur egungo ekonomia azterturik, argi ikusten da enpresarioak direla nagusi merkataritzako arlo guztietan. Merkataritza modernoan, eragiketak hurrenkera baten barruan egi ten dira, batzuk besteei lotuak, hain zuzen. Eragiketen kopuru handi horiek gauzatzeko, beraz, beharrezkoa da nolabaiteko jarduera etengabea eta iraun korra, hots, lantzean behingoa edo behinbehinekoa ez dena. Jarduera hori antolaketa egokia duenak bakarrik egin dezake, hau da, enpresarioak. Esanak esan, merkatariari buruzko antzinako ulerkera —lanbidez merkataritzan ari tzen zen pertsona gisa— bat dator egun dugun enpresarioaren


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea ideiarekin. Gaur egungo enpresarioa da merkataritzako trafikoan esku hartzeko gai den pertsona, jarduera ekonomiko antolatua eginez, alegia; eskuhartze hori esan gurarik zabalenean ulertuko da testuinguru honetan. Hori guztia kontuan hartuta, gure ustez Merkataritzako zuzenbidearen ulerkera subjektibista edo lanbide ulerkera da egokiena egungo errealitatearen kasu zehatzetarako. Ulerkera horren harira, honela zehazten da Merkataritzako zuzenbidea: En presa izaerako jarduera ekonomikoa arautzen duen Zuzenbidea edo, zehatza go esateko, merkatuan enpresarioen antolaketa eta lanbidea arautzen dituen Zuzenbidea. Merkatua da merkatari tradizionalaren eta enpresario modernoaren jar duera gauzatzeko erakundeesparru ekonomikoa. Are gehiago, inguruabar ho ri oinarrizko ideia dugu Merkataritzako zuzenbideari buruz egiten ari garen azalpen honetan. Merkataritzako zuzenbidea merkatuaren Zuzenbide pribatua izan da beti (eta bada). Arlo horrek, berriz, oinarrizko hainbat aldaketa izan ditu bere erakundeetan. Lehen aipaturiko erakunde esparru hori etengabe he datzen ari da, eta erakundeok eskakizun berriei egokitu behar izan zaizkie. Merkataritzako zuzenbidea aurretik azaldu dugun bezala ulertzen badugu ere, ezin da ahaztu Zuzenbide horrek merkataritzako egintzak arautzen ditue la; egintza horiek kontratuen ondoriozkoak izango dira batik bat. Zuzenbide horrek enpresarioaren lanbidea osatzen duten egintzak arautzen ditu bereziki, hau da, enpresa moduan antolaturiko trafikoa. Hori dela eta, nahikoa da egin tza bat jarduera edo trafiko horren barruan sartzea, merkataritzako izaera duela esateko. Hortaz, badugu irizpide egokia arlo horren eremu berezia ze hazteko. Enpresario eta enpresaren kontzeptuak, gainera, Merkataritzako zu zenbide modernoaren oinarrizko kontzeptu bihurtu dira. 3. Zuzenbide horren etorkizuna.—Gure ulerkeraren arabera, Merkata


ritzako zuzenbideak osoosorik arautu behar du merkatuan enpresa moduan antolaturiko jarduera ekonomikoa. Horrenbestez, ezin izango dugu bereiz ketarik egin enpresario batzuen eta besteen artean, enpresa handiaren eta txikiaren artean, ezta enpresa moten artean ere — ekoizpen enpresak, trans formazio enpresak edota ekoizkinak nahiz zerbitzuak elkartrukatzeko enpre sak—. Lan honetan, aldiz, ez ditugu nekazaritza arloko kontratuak aztertuko. Dena den, ekoiznak merkatuan jarri eta saltzeko nekazaritza jarduera beneta ko enpresarioen esku dagoenean, jarduera horrek bere ezaugarri tradizionalak galduko ditu; ondorioz, ez da Merkataritzako zuzenbidetik kanpo geldituko. Horren moduko ulerkera zabala oinarritzat hartuta, badirudi Merkatari tzako zuzenbidea jarduera ekonomiko guztia arautzen duen Zuzenbidea izan go dela; jarduera horren monopolioa enpresarioek izango dute. Antza denez, gerta daiteke aurretiaz esanikoa. Edonork atzeman dezake Merkataritzako zu zenbidearen eremua ezariezarian zabaldu egin dela eta jarduera ekonomikoa ren arlo gehiago ukitzen dituela. Dirudienez, Merkataritzako zuzenbideak jarduera ekonomiko guztia arautuko du, ez baitago horren kontrako arrazoi rik. Jarduera ekonomiko hori enpresa moduan antolatzen da, zentzuz eta plangintza baten arabera; jarduera horren bidez banakako irabaziak lor dai tezke, baita nazioko ekonomiaren interes orokorrarekin loturiko beste helburu batzuk ere, pertsonen gainetik dauden helburuak, hain zuzen. Hori gorabehera, Merkataritzako zuzenbidea ez da Ekonomi zuzenbide izenekoaren eremuan sartzen. Ekonomi zuzenbidea oraintxe bertan ari da sor tzen, eta estatuak ekonomi arloan duen eskuhartzea arau dezake, ekonomia ren Konstituzio zuzenbide gisa; horrek, sistema juridiko nagusi baten barruan arautuko du jarduera hori guztia. Alderantziz, Merkataritzako zuzenbidea en


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea presarioek merkatuan gauzatutako jarduera ekonomikoaren Zuzenbide pri batua da. Halaber, Merkataritzako zuzenbidea ez da Lan zuzenbidearekin nahasi behar. Lan zuzenbideak badu zerikusirik enpresa jarduerarekin, baina Zuzen bide horrek lan harremanak eta lan arloko ezarpenak arautzen ditu bereziki. Arauketa hori lan jarduerari babes orokorra emateko helburuarekin egin da. Bestalde, batera bizi daitezke Merkataritzako zuzenbidea eta Nekazari tzako zuzenbidea. Beharbada, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizkinen zuzeneko salmentak —merkatu ekonomiaren zerbitzura egindako salmentak, hain zuzen— Merkataritzako jardueraren barruan sartu ahal izango dira egu nen batean. Hala eta guztiz ere, hori Merkataritza Kodearen 326. artikuluak jasotako irizpidearen aurkakoa da. Dena dela, Merkataritzako zuzenbidearen esparrutik kanpo geratuko da nekazaritzako ustiategien eraentza juridikoa, baita lurraren erabilera nahiz luperketa orokorrari buruzkoa ere; izan ere, des berdinak dira jarduera horien gizarte eta ekonomi oinarriak. Agi denez, Merkataritzako zuzenbideak gero eta harreman estuagoak ditu beste arloekin, batez ere, egungo gizarte eta ekonomi arazoei irtenbide juridi ko egokia ematen saiatzen diren arlo guztiekin. 4. Egungo Merkataritzako zuzenbidearen ezaugarriak beraren joera eraberekotzailea.— Merkataritzako zuzenbideak ezaugarri liberal eta in dibidualistak izan ditu XIX. mendearen hasieratik. Zuzenbide horrek honako printzipioa hartu du oinarri: merkataritza askatasuna, lanbide askatasuna eta kontratatzeko askatasuna. Europako lehen gerraren ostean, ordea, oinarri ho riek indarra galtzen dute modu nabarian, eta Zuzenbide horren fisonomia al datzen hasten da. Aldaketaren arrazoiak hauek dira: bata, sistema kapitalista hutsaren porrota eta, bestea, aldi berean gertatzen den ekonomia gidatuaren gorakada. Merkataritzan ohiko diren hainbat erakunde (sozietate anonimoak, bankuak, sozietate batasunak) sistema kapitalistaren “bitxiak” dira. Merkata eta


ritzako zuzenbidean ere eragina izan dute sistema kapitalistak azken urteotan jasandako aldaketek. Ekonomia liberalean, aldiz, enpresarioak eurentzat ba karrik bizi dira, eta eurek duten helburu bakarra ahalik eta irabazi gehien lor tzea da. Enpresario horiek zeharka bakarrik egokituko zaizkie ekonomiaren interes orokorrei, hau da, euren goraldiek ekonomiaren ongizate orokorrean eragina duten neurrian. Gaur egun, ostera, estatuak ekonomi arloa ukitu du. Ondorioz, batzuetan interes orokorra edo gizarte interesa jarriko du enpresa rioaren interes berekoiaren gainetik. Beste batzuetan, enpresa mota berriak sortuko ditu (ekonomia mistodun enpresak edo guztiz naziokotutako enpre sak). Enpresa horien helburua desberdina da; arean bere, enpresok ez dituzte besterik gabe irabaziak bilatzen, baizik eta interes ekonomiko orokorraren zerbitzua. Printzipio horiek ezariezarian sartu dira, eta egun arau lerrunik gorena lortu dute Espainiako antolaketan; are gehiago, Konstituzioak ezarri tako sistema ekonomikoaren oinarri dira. Horrek guztiak ahuldu egin du Merkataritzako zuzenbidearen fisonomia liberal eta indibidualista. Hori oinarri harturik, piztu egin da erakunde ba tzuen gizarte helburua eta, era berean, arlo horren aginduzko izaera ere. So zietate anonimoaren arloan, esaterako, bistakoa da gizartearen interesa oinarri hartzen duen joera. Bestalde, banku, burtsa, aseguru eta garraio arloetan ere zabaldu egin da estatuaren eskuhartzea, gizarte interesa eta interes ekono miko orokorra babesteko ahaleginean. Enpresaren ideia gero eta gehiago ari da sartzen merkataritzako arlo juridikoan, eta neurri handi batean ere, hori xe da fenomeno horren arrazoia. Horrela, enpresa moduan antolaturiko jarduera arautzen duen Zuzenbideak gizarte oinarriak ditu batik bat. Edozein modutan, hori ez da Merkataritzako zuzenbidean bakarrik gertatu; alderan tziz, gizarte ideiak gero eta indar gehiago dute Zuzenbidearen eremu oro korrean. Ikusi dugun bezala, gizartekotasun joerak eratzen du merkataritzako an


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea tolamendu juridikoaren barne izaera. Nazioarteko merkataritzako kontratazio arloan, ostera, printzipio liberal bat dugu gidari, borondate pribatuaren auto nomiarena, hain zuzen. Printzipio hori indarrean egoteak ekarri du, beste arrazoi batzuen artean, nazioarteko merkataritza arautzen duen Zuzenbi dearen eraberekotasuna. Printzipio hori herri guztietan aintzatetsi da eta, ho rren ondorioz, apurkaapurka erabereko Zuzenbidea sortu da. Nazioarteko merkataritzako eginerak bultzatu du Zuzenbide horren eraketa. Hauexek dira Zuzenbide horren oinarriak: nazioarteko hitzarmenak, kanpo merkataritzan interesaturiko enpresek eginiko baldintza orokorrak zein kontratutipoak eta, azkenik, merkataritza horren eginera eta usadioak. Horrenbestez, Merkatari tzako zuzenbideak badu erabereko arloa, eta horrek antzinako ius mercatoru ma —herri guztietan indarra izan zuen ohiturazko Zuzenbidea— ekartzen digu gogora. Garrantzitsua da, zalantzarik gabe, horrelako arlo bat izatea; ho rrek esan nahi du gainditu egin direla ekonomi eta gizarte sistemen arteko desberdintasunak, baita sistema juridikoen artekoak ere. Hainbat erakundek egiten dute lan nazioarteko Merkataritzaren batasuna lortu nahi horretan. Batzuk nazioarteko erakunde pribatuak dira, besteak bes te, Nazioarteko Merkataritza Ganbara, International Law Association, Na zioarteko Itsas Batza eta abar. Beste batzuk, ordea, gobernuarteko erakundeak dira: Zuzenbide Pribatuaren Batasunerako Nazioarteko Erakundea, Elkarre kiko Laguntza Ekonomikorako Kontseilua, Nazio Batuek Europarako duten Batzorde Ekonomikoa eta abar. Beste alde batetik, Nazio Batuek Batzorde Be rezi bat sortu dute: UNCITRAL. Batzorde horrek aurretik aipaturiko erakun deen lana koordinatzen du; halaber, Merkataritzako zuzenbidearen batasuna bultzatzea du helburutzat. 5.

Europako

Erkidegoen

Merkataritzako


zuzenbiderantz.—Ezaguna denez, Espainia Europako Ekonomi Erkidegoari (EEE) atxiki zaio. Hori dela bide, hainbat aldaketa nabari eman dira Espainiako Merkataritzako zuzenbi dean, Zuzenbide hori Europako Erkidegoen Zuzenbideari egokitzeko. Egoera horretan lehenik, Europako Erkidegoen araudiak ditugu eta, bigarrenik, esta tukideen barne Zuzenbideko arauak. Dakigunez, gatazka kasuetan lehenen goak dira nagusi. Gauzak horrela, estatukideek, araudi horiek errespetatzeaz gain, betearazi ere egin behar dituzte euren lurralde eremuetan. Horrez gain, estatukideek beste konpromiso bat ere hartu dute Erkidegoan sartzean. Kon promiso horren arabera, egokitu egin beharko dituzte euren legeriak zuzenta rauek emandako oinarriei; EEEko Kontseiluak eta Batzordeak ematen dituzte zuzentarau horiek. Horretara, barne antolamendu juridikoak Europako Erki degoen arauei egokitzen ari zaizkie. Zuzenbidearen zenbait arlotan, erabere kotasun handiagoa lortuko da estatuen antolaketa juridikoen artean, batik bat, Merkataritzako zuzenbidean. Zuzenbide horrek merkataritzako trafikoa arau tzen duenez, beste jakintzagai batzuk baino gehiago lotzen da Merkatu Batua ren eskakizunei; esan behar da Merkatu Batua dela Europako Erkidegoen helbururik garrantzitsuena. Espainiari dagokionez, merkataritzako barne legeria egokitzen ari zaie Europako Erkidegoen eskakizunei. Lan horretan, besteak beste, honako xeda penak onetsi dira: patenteei buruz, 1986ko martxoaren 20ko Legea; errepi dezko garraio publikoei buruz, 1986ko ekainaren 28ko Legegintzazko Errege Dekretua; motordun ibilgailuen erabilera eta zirkulaziorako, 1986ko ekaina ren 28ko Legegintzazko Errege Dekretua; kreditu erakundeei dagokienez, 1986ko ekainaren 28ko Legegintzazko Errege Dekretua, 1987ko urtarrilaren 30eko Errege Dekretua eta 1994ko apirilaren 14ko Legea; elkarlehia askeari buruz, 1986ko abuztuaren 29ko Errege Dekretua, 1989ko uztailaren 17ko Le gea eta 1991ko urtarrilaren 10eko Legea; kontu auditoretzari


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea dagokionez, 1988ko uztailaren 12ko Legea; publizitate pribatuari buruz, 1988ko azaroaren 11ko Legea; kapital sozietateen arlorrean, 1989ko uztailaren 25eko Legea, 1991ko apirilaren 29ko Legea eta 1995eko martxoaren 23ko Legea; aseguruei dagokienez, 1990eko abenduaren 19ko Legea eta 1995eko azaroaren 8ko Le gea; kontsumitzaileen babesari dagokion aldetik, merkataritzako establezi mendutik kanpo eginiko kontratuen alorrean, 1991ko azaroaren 21eko Legea; inbertsioei buruz, 1992ko uztailaren 1eko Legea eta uztailaren 2ko Errege Dekretua Espainian egindako atzerriko inbertsioei buruz eta 1992ko uztai laren 2ko Errege Dekretua, atzerrian egindako Espainiako inbertsioei buruz; ekoizkin akastunek eragindako erantzukizun zibilari buruz, 1994ko uztailaren 6ko Legea eta, azken tokian, kontsumorako kredituen arloan, 1995eko mar txoaren 23ko Legea. 6. Merkataritzako zuzenbidearen sistema.—Edozein jakintzagai azal tzerakoan zentzuzko sistema edo hurrenkera bati ekin behar zaio. Bestela, na hastu egiten dira gai guztiak eta ez dago hori zuzentzeko modurik. Lan honetan enpresarioaren inguruan mamitu dira merkataritzako era kunde juridikoak. Enpresarioa da jarduera ekonomiko modernoaren subjek tua, eta jarduera hori enpresa moduan antolatzen da merkatuan. Ildo beretik, abiapuntutzat hartuko dugu Merkataritzako zuzenbideak enpresarioaren jar duera arautzen duela; bada, antolaturiko jarduera hori azalduko dugu, enpre sarioa jarduera horretan hasten denetik berori desagertu arte. Bide horretatik lortuko dugu jakintzagai hau modu egokian azaltzea. Gure sistemari hasiera emateko Sarrera dugu. Bertan, Merkataritzako zu zenbidearen kontzeptua eta iturriak azalduko dira. Ondoren, lau zatitan bana tuko da gure lana.


Lehenengo zatian, enpresa antolaketa modernoaren egitura aztertuko da. Batetik, ebaketa bertikal gisa, antolaketa hori osatzen duten pertsona eta on dasunak azalduko dira, euren arteko lotura eta kokapena aztertuz. Bestetik, Zuzenbideak antolaketa hori babesteko dituen neurriak ere ikertuko dira, baita harekin harremanetan dauden gainontzekoak babesteko neurriak ere. Bigarren zatian, enpresarioaren estatutu juridikoa aztertuko da. Aztertu ere, banakako enpresarioa eta sozietatea aztertuko dira eta, bereziki, merkata ritzako sozietate mota desberdinak. Hirugarren zatian, merkatuaren tresna juridikoak azalduko ditugu; beste modu batera esatearren, enpresarioak bere helburua lortzeko erabiltzen dituen tresnak. Tresna horiek kontratua eta kreditu titulu edo baloretituluak dira ba tez ere. Horietatik, kontratua da ondasunen zirkulaziorako oinarrizko tresna. Kontraturik gabe, beraz, ez dago trafikorik. Horregatik, zirkulazioaren babes juridikoa kontratura mugatzen da gehienbat. Hariari segiz, baloretituluak ere ahalbideratzen du zirkulazioa. Zuzenbide erkideak kontratua erabili izan du zirkulaziorako bide gisa, baina denborak aurrera egin ahala, kontratuak ezin izan ditu merkataritzako trafikoaren eskakizunak bere barnean hartu. Orduan sortu da, hain zuzen ere, baloretitulua. Gaur egun, titulu kopuru izugarria iristen da merkatura eta oso zaila da horiek guztiak esku artean izatea. Horrek ekarri du titulua gero eta gutxiago erabiltzea ÂŤbaloreÂť edo eskubidearen eus karri gisa, batik bat balore higikorretan (estatuaren zorra, sozietatearen akzio zein obligazioak etab.). Horren ordez, ÂŤbaloreakÂť informatizaturiko kontuetan idatzi eta, horrela, asko errazten dira balore horien arteko eragiketak. Laugarren zatian, enpresarioak bere enpresa gauzatzean izan ditzakeen egoera bereziak azalduko dira, hau da, ordainketa etendura eta porrota. Azkenik, itsas nahiz aire nabigazioaren erakunde juridikoak aztertuko di ra, sistemaren azken osagai gisa. BIBLIOGRAFIA


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea I. Idazti orokorrak eta sarrera lanak.—ALFANDARI: Droit des affaires, 3. argi taraldia, Paris, 1985; ALONSO UREBA: Elementos de Derecho Mercantil, I, Albacete, 1989; ÁLVAREZ MANZANO: Curso de Derecho mercantil, 2. argitaraldia, Madril, 1903; ASCARELLI: Iniciación al estudio del Derecho mercantil, E. VERDERAren itzulpena, Bartzelona, 1964; IDEM: Corso di diritto commerciale, 3. argitaraldia, Milan, 1962; AULETTA eta SALANITRO: Diritto commerciale, 8. argitaraldia, Milan, 1992; BARRERA GRAF: Tratado de Derecho mercantil, I, Mexiko, 1957; IDEM: Instituciones de Dere cho mercantil. Generalidades. Derecho de la empresa. Sociedades, Mexiko, 1989; BENITO: Manual de Derecho mercantil, Madril, 1924; BÉRGAMO LLABRÉS: Insti tuciones de Derecho mercantil, Madril, 1951; BERGH eta CONNINGTON: Business Law, 6. argitaraldia, New York, 1964; BROSETA PONT: Manual de Derecho mercantil, 10. argitaraldia, Madril, 1994 (con apéndice actualizador, 1995); BROX: Handelsrecht und Wertpapierrecht, 9. argitaraldia, Munich, 1981; CÁMARA ÁLVAREZ: Estudios de Dere cho mercantil, 2 liburuki, 2. argitaraldia, Madril, 1977–78; CAPELLE eta CANARIS: Handelsrecht, 21. argitaraldia, MunichBerlin, 1989; CHARLESWORTH eta SCHMIT THOFF: Mercantile Law, 15. argitaraldia, Londres, 1991; COPPENS: Cours de droit co mmercial, Leuven, 1983–1985; CORSI: Lezioni di diritto dell’impresa, Milan, 1992; CORREIA: Temas de Direito comercial e Direito international privado, Coimbra, 1989; COTTINO: Diritto commerciale, 2 liburuki, 2. argitaraldia, 1986–1992; I–1, 3. argita raldia, 1993; DE MARTINI: Corso di Diritto commerciale, I, Milan, 1983; DIDIER: Droit commercial, Paris, 1992–1993; DUNFEE, GIBSON eta WHITMAN: Modern Bu siness Law, 2. argitaraldia, New York, 1989; EIZAGUIRRE: Introducción al Derecho mercantil, Donostia, 1995; FERNÁNDEZ, J. L.: Elementos de Derecho mercantil, Bilbo, 1993; FERNÁNDEZ DE LA GANDARA eta CALVO CARAVACA: Derecho mercantil inter nacional. (Estudios de derecho comunitario y del comercio internacional), 2. argi taraldia, Madril, 1995; FERNÁNDEZ RUIZ: Fundamentos de Derecho Mercantil, Madril, 1993; FERRER CORREIA: Liçoes de Direito comercial, 3 liburuki, Coimbra, 1966–1968; FERRI: Manuale di Diritto commerciale, 9. argitaraldia, Torino, 1993; FREDERICQ: Traité de Droit commercial, 11 liburuki, Gand., 1946–1955; GALGANO eta lagun tzaileak: Tratato di Diritto commerciale e di Diritto pubblico dell’economia, 16 liburuki, Padua, 1977–1992; IDEM: Sommario di diritto commerciale, 2. argitaraldia, Milan, 1992; GARCÍA DE ENTERRÍA: Tratado de Derecho comunitario europeo, 3 liburuki, Madril, 1986; GARRIGUES: Tratado de Derecho mercantil, I–II–III, Madril, 1947–1955–1964; IDEM: Curso de Derecho Mercantil, 1. liburukia, 7. argitaraldia, Madril, 1976; II. liburukia, 8. argitaraldia, Madril, 1983; GONDRA ROMERO: Derecho Mercantil, I, Sarrera, Madril, 1992; GUYON: Droit des affaires, I, 7. argitaraldia, Pa ris, 1992; II, 3. argitaraldia, Paris, 1991; HAEMMERLE: Handelsrecht, 3 liburuki, 2. argitaraldia, Graz, 1967–1968–1979; HAMEL, LAGARDE eta JAUFFRET: Droit commer cial, 2. argitaraldia, 2 liburuki, Paris, 1980; HOLZHAMMERRINNER: Oesterreichisches


Handelsrecht, 2. argitaraldia, 2 liburuki, Viena, 1982; HÜBNER: Handelsrecht, 2. argitaraldia, Heidelberg, 1985; ILLESCAS: Derecho Mercantil, Bartzelona, 1990; JEAN TIN: Droit commercial, 3. argitaraldia, Paris, 1992; JIMÉNEZ SÁNCHEZ (koord.): De recho Mercantil, 2 liburuki, 4. argitaraldia, Bartzelona, 1997; IDEM (koord.): Lecciones de Derecho Mercantil, 4. argitaraldia, Madril, 1997; JUGLART eta IPPOLITO: Traité de Droit commercial, 3. argitaraldia, Paris, 1980–1991; JULLIOT DE LA MORAN DIÈRE, RODIÈRE eta HOUIN: Droit commercial, 5. argitaraldia, Paris, 1970; LANGLE: Manual de Derecho Mercantil español, I–II–III, Bartzelona, 1950–1954–1959; LOWE: Commercial law, 3. argitaraldia, Londres, 1970; LYONCAEN eta RENAULT: Traité de Droit commercial, 5. argitaraldia, 8 liburuki, Paris, 1921–1936; MENÉNDEZ: «Derecho Mercantil» (sarrera), in Enciclopedia Jurídica Básica, II. liburukia, Madril, 1995, 2331. or. eta ondorengoak; MERLE: Droit commercial, 3. argitaraldia, Paris, 1992; MESSINEO: Manuale di Diritto civile e commerciale, 8–9. argitaraldiak, Milan, 1953–1959; MOSSA: Trattato del nuovo Diritto commerciale, I, Milan, 1942; II–III–IV, Padua, 1951–1953–1957; MÜLLERERZBACH: Deutsches Handelsrecht, 2–3. argitaraldiak, 2 liburuki, Tubinga, 1928; NAVARRINI: Trattato teorico di Diritto co mmerciale, 6 liburuki, Torino, 1920–1926; PÉREZ DE LA CRUZ (koord.): Derecho Mercantil. Documentación, Madril, 1991; PISKO: Lehrbuch des österreichischen Ha ndelsrechts, Viena, 1923; RIPERT eta ROBLOT: Traité élémentaire de Droit commer cial, 13. argitaraldia, 2 liburuki, Paris, 1991–1992; ROCCO: Principios de Derecho mercantil, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1931; RODIERE eta OPPETIT: Droit commercial, 10. argitaraldia, Paris, 1980; RODIERE eta PEDAMON: Droit commercial, 8. argitaraldia, Paris, 1985; RODRÍGUEZ: Curso de Derecho mercantil, 9. argitaraldia, 2 liburuki, Mexiko, 1971; RUBIO: Introducción al Derecho mercantil, Bartzelona, 1969; SALANDRA: Manuale di Diritto commerciale, 2. argitaraldia, I–II, Bolonia Milan, 1949–1966; SÁNCHEZ CALERO: Instituciones de Derecho mercantil, 2 liburuki, 20. argitaraldia, Madril, 1997; IDEM: Principios de Derecho mercantil, 2. argitaraldia, Madril, 1996; SABATIER: Droit des affaires, 6. argitaraldia, Paris, 1980; SCHMIDT: Handelsrecht, 3. argitaraldia, Kolonia, 1987; SMITH eta KEENAN: Mercantile Law, 6. argitaraldia, Londres, 1985; STONE: Uniform Commercial Code, 3. argitaraldia, St. Paul (Minn), 1989; SUÁREZ LLANOS: «Derecho, Economía, Empresa», I. liburukia, Elementos de teoría general del derecho patrimonial, Madril, 1988 (1992an berrin primatua); THALLER: Traité élémentaire de Droit commercial, 9. argitaraldia, 2 li buruki, Paris, 1931; VAN RYN: Principes de Droit commercial, I–II–III–IV, 2. argi taraldia, Brusela, 1976–1988; VICENT CHULIÀ: Compendio crítico de Derecho mer cantil, I. liburukia, 2 bolumen, 3. argitaraldia, Bartzelona, 1991, eta II. liburukia, 3. argitaraldia, Bartzelona, 1990; IDEM: Introducción al Derecho mercantil, 10. argitaraldia, Valentzia, 1997; VICENTE Y GELLA: Curso de Derecho mercantil comparado, 4. argitaraldia, Zaragoza, 1960; VIVANTE: Trattato di Diritto commerciale, 5. argi taraldia, 4 liburuki, Milan, 1922–1926; WIEDEMANN: Handelsrecht, 6. argitaraldia,


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea Munich, 1992; WIELAND: Handelsrecht, 2 liburuki, MunichBerlin, 1921–1931; WHITESUMMERS: Uniform Commercial Code, 3. argitaraldia, St. Paul (Minn.), 1988, 1991n eguneratua; WYATTWYATT: Business Law, 6. argitaraldia, New YorkSt. Louis, 1979. II. Gai bakarreko lanak.—ALFARO ÁGUILAREAL: «Los costes de transacción», Estudios Jurídicos en homenaje al Prof. Aurelio Menéndez, Madril, 1986, I, 131. or. eta ondorengoak; BELTRÁN SÁNCHEZ: La unificación del Derecho privado, Madril, 1995; BENITO MAMPEL: «Por qué Roma ignoró la separación del Derecho civil y el mercantil», in Estudios URÍA, Madril, 1978, 31. or. eta ondorengoak; BERCOVITZ: «Notas sobre el origen histórico del derecho mercantil», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, 1. or. eta ondorengoak; IDEM: «En torno a la unificación del Derecho privado», in Estudios DE CASTRO, Madril, 1976, 151. or. eta ondorengoak; IDEM: «La protección de los consumidores, la Constitución Española y el Derecho mercantil», in Lecturas sobre la Constitución, II, 9. or. eta ondorengoak; BERCOVITZ, A. eta BER COVITZ, R.: Estudios jurídicos sobre protección de los consumidores, Madril, 1987; BLANQUER: «Derecho civil? Derecho mercantil? Derecho privado», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 181. or. eta ondorengoak; BROSETA PONT: La empresa, la uni ficación del Derecho de obligaciones y el Derecho mercantil, Madril, 1965; IDEM: «Concepto sustancial del Derecho mercantil», in Studi ASCARELLI, Milan, 1967, V, 2699. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aspectos generales para una introducción sobre el derecho de los consumidores», in Estudios POLO, Madril, 1981, 773. or. eta ondo rengoak; CALVO CARAVACA: «El Derecho mercantil internacional. ¿Una nueva ca tegoría sistemática?, in Cuad. D. y Com., 16. zk., 1995, 89. or. eta ondorengoak; CASTÁN VAZQUEZ: «La recepción de voces de Derecho mercantil en el Diccionario de autoridades», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 213. or. eta ondorengoak; CONDE: «Las transformaciones del Derecho patrimonial en la época del capitalismo», in RDM, 1947, 167. or. eta ondorengoak; CORONAS GONZÁLEZ: «La evolución de la ju risdicción consular en la corona de Castilla durante el antiguo régimen», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 3. or. eta ondorengoak; DÍAZ MORENO: «El derecho mercantil en el marco del sistema constitucional de distribución de competencias entre el Estado y las Comunidades Autónomas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 227. or. eta ondorengoak; DUQUE: «Constitución económica y Derecho mercantil», in La reforma de la legislación mercantil, Madril, 1979, 63. or. eta ondorengoak; IDEM: «Motivos, problemas y sistema de la unificación del Derecho privado en el Codice civile de 1942», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 273. or. eta ondorengoak; EIZA GUIRRE: El Derecho mercantil en la codificación del siglo XIX, Bilbo, 1987; ESPINAR VICENTE: «Notas para una reflexión sobre las enseñanzas del Derecho Mercantil in ternacional», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 321. or. eta ondorengoak; FERNÁN DEZ RUIZ: El Derecho y la empresa, Bilbo, 1981; IDEM: Instituciones de Derecho empresarial, Madril, 1983; FIGA FAURA: Colisión intraestatal de ordenamientos. Derecho civil y Derecho mercantil. Normas de conflicto, A. D. C., 1981, 41. or. eta


ondorengoak; IDEM: Los civilistas y la evolución histórica del Derecho mercantil, A. D. C., 1984, 369. or. eta ondorengoak; IDEM: «Norma, norma jurídica, norma jurídica mercantil», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 359. or. eta ondorengoak; FLORES eta FRADEJAS: «Diez años de Constitución, diez años de reformas del Derecho mercantil español: bibliografia», in Cuad. D. y Com., 7. zk., 1990, 157. or. eta ondorengoak; FONT GALÁN: «Notas sobre el modelo económico de la Constitución española de 1978», in RDM, 1979, 205. or. eta ondorengoak; IDEM: La libre competencia en la Comunidad Europea, Bolonia, 1986; IDEM: Constitución económica y Derecho de la Competencia, Madril, 1987; FONT GALÁN eta LÓPEZ MENUDO (koord.): El nuevo Derecho del consumidor, Madril, 1990; FORNIES BAIGORRI: La vida comercial espa ñola (1829–1885). Institucines, doctrina y legislación mercantil, Zaragoza, 1968; FRANCESCHELLI: Del vecchio al nuovo Diritto commerciale, Milan, 1970; GACTO FER NÁNDEZ: Historia de la jurisdicción mercantil en España, Sevilla, 1971; GARCÍA VI LLAVERDE eta beste batzuk: «Diez años de Constitución, diez años de reformas del Derecho mercantil», in Cuad. D. y Com., 6. zk., 1989, 7. or. eta ondorengoak; GARCÍA SÁNCHEZ, J.: «De los “dies nefastii” al descanso dominical. (El mercado del domingo en Oviedo durante el siglo XVIII», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 21. or. eta on dorengoak; GARRIDO FALLA: El modelo económico de la Constitución española, 2 liburuki, Madril, 1981; IDEM: «Los servicios públicos económicos y el derecho mercantil», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4501. or. eta ondorengoak; GAL GANO: Historia del Derecho mercantil, BISBALen itzulpena, Bartzelona, 1984; GARCÍA DE ENTERRÍA, GONZÁLEZ CAMPOS eta MUÑOZ MACHADO: Tratado de Derecho comunitario europeo, 3 liburuki, Madril, 1986; GARRIGUES: «Qué es y qué debe ser el Derecho mercantil», in RDM, 1959, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Derecho mercantil en el siglo XX», in Temas de Derecho vivo, Madril, 1978, 321. or. eta ondo rengoak; IDEM: «En torno a la reforma de la legislación mercantil», in La reforma de la legislación mercantil, Madril, 1979, 371. or. eta ondorengoak; IDEM: «Setenta y cinco años de Derecho mercantil», in Estudios POLO, 263. or. eta ondorengoak; IDEM: Dictámenes de Derecho mercantil, 3 liburuki, Madril, 1976; GIRÓN TENA: «El concepto de Derecho mercantil», in ADC, 1954, 695. or. eta ondorengoak, eta 791. or. eta ondorengoak; IDEM: Apuntes de Derecho mercantil. Introducción, Madril, 1977; IDEM: «Reseña del Derecho mercantil de la Comunidad Económica Europea (1980–1982)», RDM, 1984, 270 or. eta ondorengoak; IDEM: Tendencias generales en el Derecho mercantil actual, Madril, 1985; GOLDMAN eta LYON CAEN: Derecho comer cial europeo, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1984; GÓMEZ SEGADE: «Algunos pro blemas actuales del Derecho mercantil», in Estudios URÍA, 209 or. eta ondorengoak; GONDRA ROMERO: «La moderna “lex mercatoria” y la unificación del Derecho del comercio internacional», in RDM, 1973, 7. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ, M. J.: «El papel del estado en Adam Smith», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 389. or. eta ondorengoak; HERNÁNDEZ IZAL: «Els Capitols de Mar, ¿Un cos fins ara no detectat en


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea el Llibre del Consolat de Mar?», in RJC, 4, 1989, 991. or.; ILLESCAS ORTIZ: «El De recho uniforme del comercio internacional y su sistemática», in RDM, 1993, 37. or.; IZQUIERDO MONTORO: Temas de Derecho mercantil, Madril, 1972; JIMÉNEZ DE PARGA: «Algunas cuestiones previas acerca del concepto del Derecho mercantil», in Libro Homenaje a ROCA SASTRE, III, 491. or. eta ondorengoak; IDEM: «Condicionamientos históricos del Derecho mercantil en la fase inicial de su formación», in Estudios URÍA, 315. or. eta ondorengoak; IDEM: «Desarrollo y expansión del Derecho mercantil», in Estudios POLO, 375. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: «Aproximación al tema del concepto del Derecho mercantil», in Estudios URÍA, 337. or. eta ondorengoak; JORDANO BAREA: «Derecho civil y Derecho mercantil», in RDP, 1964, 175. or. eta ondorengoak; LA LAGUNA DOMÍNGUEZ: «La relación entre el Derecho civil y el Derecho mercantil», RGLJ, 1968, 418. or. eta ondorengoak; LANGLE: «Las directrices fundamentales del Derecho mercantil», in RDM, 1947, 317. or. eta ondorengoak; IDEM: «El inquietante problema de la homogeneidad y unidad interna del Derecho mercantil», in RDM, 1961, 319. or. eta ondorengoak; LÓPEZ PINA: «Mercado e interés público en España. A vueltas con la sociedad civil», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV., 4379. or. eta ondorengoak; LOUSSOUARN eta BREDIN: Droit du commerce international, Paris, 1969, 3. or. eta ondorengoak; LYONCAEN: «Contribution à la recherche d’une définition du Droit commercial», in RTDC, 1949, 557. or. eta ondorengoak; MARTÍN MATEO: El Derecho público de la economía, Madril, 1985; MARTÍNEZ GIJÓN: «El capítulo X de las Ordenanzas del consulado de Bilbao de 1737 y el título IV de la “Ordenance sur le commerce” de 1737», in RDM, 171. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ GIJÓN: «Una compañía de mercaderes de Siena establecida en Sevilla en 1516», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 77. or. eta ondorengoak; MASSAGUER: «El Derecho mercantil ante las transformaciones políticosociales. Una aproximación», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 400. or. eta ondorengoak; ME NÉNDEZ: «Código de comercio y reforma de la legislación mercantil», in La reforma de la legislación mercantil, aip., 41. or. eta ondorengoak; IDEM: Constitución, sistema económico y Derecho mercantil, Madril, 1982; IDEM: «El Derecho mercantil en el siglo XXI», in La Ley, 2646. zk., 1990, 1. or. eta ondorengoak; IDEM: Sobre la moderna escuela española de Derecho mercantil, Madril, 1993; MENÉNDEZ, Adolfo: «La empresa y las Administraciones Públicas: La nueva perspectiva y la respuesta de la Ley 30/1992 del procedimiento común», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4611. or. eta ondorengoak; MIAJA DE LA MUELA: «Conjeturas sobre la incidencia del nuevo orden económico internacional en el Derecho mercantil», in Estudios POLO, 753. or. eta ondorengoak; MOSSA: «I problemi fondamentali del Diritto commer ciale», in RDC, 1926, I, 439. or. eta ondorengoak; IDEM: «La nuova scienza del Diritto commerciale», in RDC, 1941, I, 439. or. eta ondorengoak; OLIVENCIA: «La Comisión de las Naciones Unidas para el Derecho mercantil internacional (UNCI TRAL): Balance de un decenio (1968–1977)», in Estudios POLO, 753. or. eta


ondorengoak; IDEM: «Hacia un Derecho mercantil uniforme en el siglo XXI», in RDM, 1993, 9. or.; PASCUAL QUINTANA: «Aspecto histórico del Derecho mercantil», in RDM, 1958, 7. or. eta ondorengoak; PAZARES: «La economía política como juris prudencia racional (aproximación a la teoría económica del Derecho)», in ADC, 1981, 601. or. eta ondorengoak; PETIT: Del ius mercatorum al Derecho Mercantil, Madril, 1996; PLENDER eta PÉREZ SANTOS: Introducción al Derecho comunitario europeo, Madril, 1984; POLO: Ensayo de un sistema de Derecho en la empresa, Granada, 1944; IDEM: «El nuevo Derecho de la economía», in RDM, 1946, 373. or. eta ondorengoak; IDEM: «El concepto y los problemas del Derecho mercantil en la legislación y la jurisprudencia españolas», in RDP, 1956, 1172. or. eta ondorengoak, eta 1957, 3. or. eta ondorengoak; IDEM: «Reflexiones sobre la reforma del orde namiento jurídicomercantil», in Estudios URÍA, 549. or. eta ondorengoak; PUENTE MUÑOZ: «Notas para un estudio sobre el concepto de Derecho mercantil», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 75. or. eta ondorengoak; QUINTANA CARLO: «La materia mercantil en la jurisprudencia del Tribunal constitucional», Jur. del T. Cons., Zaragoza, 1985, 517. or. eta ondorengoak; ROJO: «José Bonaparte (1808–1813) y la legislación mercantil e industrial española», in RDM, 1977, 121. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Derecho económico como categoría sistemática», in Estudios POLO, 977. or. eta ondorengoak; IDEM: «Actividad económica pública y actividad económica privada en la Constitución española», in RDM, 1983, 309. or. eta ondorengoak; RU BIO: «Sobre el concepto de Derecho mercantil», in RDM, 1947, 317. or. eta ondo rengoak; IDEM: Sáinz de Andino y la codificación mercantil, Madril, 1950; SACRISTÁN REPRESA: «Derecho Económico y Derecho mercantil», in Estudios de Derecho Mercantil en Homenaje al Prof. Justino Duque, Valladolid, 1998, I, 65. or. eta on dorengoak; SÁNCHEZ AGESTA ETA BESTE AUTORE BATZUK: Constitución y economía, Madril, 1977; SÁNCHEZ CALERO, F. eta beste batzuk: Perspectivas actuales del Derecho mercantil, Iruñea, 1995; SANTINI: El Comercio (Ensayo de Economía y Dere cho), Bartzelona, 1988; IDEM: I servizi, Bolonia, 1988; SANTOS MARTÍNEZ: «Sobre los conceptos, sistema y principios en el Derecho mercantil», in Estudios BATLLE, Madril, 1978, 739. or. eta ondorengoak; IDEM: «Derecho económico y Derecho mercantil», in Anales de Derecho de Murcia, 1978, 37. or. eta ondorengoak; IDEM: Modelo econó mico y unidad de mercado en la Constitución española, Zaragoza, 1982; SUÁREZ LLANOS: «Crítica del saber de los mercantilistas», in Estudios POLO, 1141. or. eta ondorengoak; URÍA: «Derecho fiscal y Derecho mercantil», in AAMN, 1946, 257. or. eta ondorengoak; VALLET DE GOYTISOLO: «Derecho y economía», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5541. or. eta ondorengoak; VEGA RUIZ: «Protección penal del consumidor», La ley, 2168. zk., 1989; VERDERA: «Algunas consideraciones en torno al arbitraje comercial», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 447. or. eta ondorengoak; VERGEZ: «El Derecho mercantil en la nueva Constitución española», in Lecturas sobre la Constitución, aip., II, 493. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «El Derecho


§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea mercantil del neocapitalismo», in RDM, 1976, 7. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: Enciclopedia jurídica, 4 liburuki, Madril, 1994.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) § II. MERKATARITZAKO ZUZENBIDEAREN ITURRIAK LABURPENA: 7. Iturrien kontzeptua eta motak.—8. Iturrien hierarkia.—9. Merkataritzako legea.—10. Merkataritza Kodea.—11. Merkataritzako lege bereziak.—12. Merkata ritzako usadioak.—13. Usadioaren eraketa.—14. Usadio motak eta usadioen froga.— 15. Zuzenbidearen printzipio orokorrak.—16. Jurisprudentzia.—17. Kontratuen baldin tza orokorrak.—18. Europako Erkidegoen Merkataritzako zuzenbidearen iturriak.—19. Konstituzio ekonomikoa eta Merkataritzako zuzenbidea.

7. Iturrien kontzeptua eta motak.—Esangura teknikorik hertsienean, Zuzenbide objektiboa adierazi edota azalarazteko bideak dira iturri juridikoak. Kode Zibilaren 1. art.aren arabera, legea, ohitura eta Zuzenbidearen printzi pio orokorrak dira Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak. Merkataritzako zuzenbidea lege eta merkataritzako usadioen bidez adie razten da batik bat. Nolanahi den ere, bi horiek zalantzarik gabeko iturriak dira, Merkataritza Kodearen 2. artikuluak beren beregi aintzatetsi baititu. Ar tikulu horrek ezartzen duenez, merkataritzako egintzak «kodean jasotako xe dapenen bidez arautuko dira. Halako xedapenik izan ezean, hiri bakoitzean ohiko diren merkataritzako usadioak hartuko dira kontuan; azkenik, horrela ko araurik ez badago, Zuzenbide erkidera jo beharko da». Horiek dira, bada, legeak aintzatetsitako iturriak. Hala eta guztiz ere, badira Zuzenbidea adie razteko beste modu batzuk, modu horiek Zuzenbidearen iturri diren ala ez za lantzazkoa izan arren. Eztabaidagarriak diren iturri horien artean, batetik, Justizi Auzitegi Gorenaren ebazpenak ditugu (hots, jurisprudentzia) eta, bes tetik, merkataritzako kontratuen baldintza orokorrak. Jarraiko lerroaldeotan egingo dugu iturri horien guztien azterketa. 8. Iturrien hierarkia.—Aipatu bezala, Merkataritza Kodearen 2. artiku luak beren beregi aintzatetsitako zenbait iturri jaso ditu; era


berean, iturri ho rien arteko hierarkia zehaztu du. Horren arabera, legeak lehentasuna izango du usadioen aurretik. Edozelan ere, kasu zehatzetan aplikatzeko lege edo usadio berezirik ez badago, Zuzenbidearen printzipio orokorrak eta Zuzenbide erkide edo zibilaren arauak aplikatuko dira. Horrek ez du esan nahi Zu zenbide erkidea Merkataritzako zuzenbidearen iturri denik. Arau zibilak ezin izan daitezke Merkataritzako zuzenbidea adierazteko bide. Aitzitik, arau zibi lak sorospidez aplikatuko zaizkie merkataritzako egintzei, hau da, lege le rruneko edota ohiturazko merkataritza araurik egon ezean. Merkataritzako arauek lehentasuna dute arau zibilen aurretik merkataritzako gatazkak arau tzeko. Printzipio horrek, berriz, badu salbuespenik, hain zuzen ere, Merkata ritza Kodearen 50. artikuluan jasotakoa. Artikulu horren harira, gai zehatz batzuetan lehentasuna dute arau zibilek merkataritzako usadioen gainetik. Honela dihardu artikulu horrek: Zuzenbide erkideko arau orokorrak aplika tuko zaizkie Merkataritzako kontratuen betekizun, aldaketa, salbuespen, in terpretazio, azkentze eta alderdien gaitasunari, gai horiek kode honek zein lege bereziek arautu ez badituzte. 9. Merkataritzako legea.—Legea estatuko botere subiranoak emandako arau idatzia da, orokorra eta lerrun gorenekoa. Azalpen honetan, esangura zabalean erabiliko dugu lege hitza. Ildo horretatik, estatuko botereak emanda ko xedapen guztiak —hau da, merkataritzako antolamendu juridikoa osatzen duten guztiak— sartuko dira kontzeptu horren barruan, arau horien lerruna alde batera utzita (legeak esangura hertsian edota arau nagusi eta lerrun gore nekoak, baita arauak emateko ahalgoa erabiliz onetsitako dekretu eta ministe rioetako aginduak ere). Merkataritzako legeek ez dute ezaugarri edo fisonomia berezirik; bada, ez dira gainerako legeetatik desberdinak. Hori dela eta, lege bat merkataritzakoa dela esateko, lege horrek merkataritzako gaien bat arautu beharko du. Bes


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) talde, sarritan esan ohi da merkataritzako legeek izaera eskuemailea dutela batez ere; horrek esan nahi du, legea aplikatuko dela kontrako itunik egon ezean. Gaur egun, ordea, desagertzen ari da izaera hori, eta egungo merkata ritzako legeetan aginduzko izaera ari da nabarmentzen. Hortaz, arau horiek nahitaez bete beharko dira, eta ezingo da nagusitu legeak arauturiko egintza edo kontratuan parte hartzen dutenen borondate pribatua. Joera berri horren adibide ditugu gaur egun sozietate anonimoa eta erantzukizun mugatuko so zietatea arautzen dituzten legeak. Merkatu batasunaren ondorioz, merkataritzako legeak estatu osoan apli katzen dira eta estatu osorako dira eragingarri. Konstituzioaren 149.1.6. arti kuluak ezarritakoaren arabera, estatuak du merkataritzako legeriaren gaineko eskumen esklusiboa. Hori oinarri harturik, ondokoa adierazi zuen Konsti tuzio Auzitegiak 1981eko azaroaren 16an emandako epaian: «Estatuak bere organo nagusien bidez zehaztu behar du merkataritzako enpresarioaren jar duera askeak izan dezakeen berezko eremua; berebat, organo nagusi horiek emandako legeriak arautuko du jarduera horren ondoriozko eskubide eta bete beharren sortze eta azkentzea, baita horien edukia ere». 10. Merkataritza Kodea.—Oinarrizko merkataritza legea 1885eko abuztuaren 22ko Merkataritza Kodea da, 1829koa ordeztu zuena, hain zuzen. Kodeak lau liburu ditu eta titulu, sekzio, lerroalde eta artikulutan banatuta dago. Lehenengo liburuak «merkatariak eta merkataritza oro har» du edukia; bigarrena, «merkataritzaren kontratu berezi»ei buruzkoa da; hirugarrenak, «itsas merkataritza» arautzen du eta, laugarrenak, azkenez, «ordainketa eten dura, porrotak eta preskripzioak». 1829ko kodea garai hartako jurista ospetsu batek —SÁINZ DE ANDINOk—idatzi zuen osoosorik. Indarrean dugun kodeak, ostera, bide luzea izan du. 1834an hasi zen lehenengo kodearen eraldaketa eta mende erdi bat luzatu zen prozesu hori. Lan hori ondoz ondoko zazpi batzordek egin zuten eta, horre tarako, gogoan izan zituzten garai hartan indarrean zegoen


Espainiako lege ria eta, gainera, Frantziako Merkataritza Kodea. SÁINZ DE ANDINOren kodeak ere Frantziako Merkataritza Kodearen eragina izan zuen. Merkataritza Kodeak zioen azalpen zabala du bere hasieran. Bertan esa ten da Kodeak Merkataritzako zuzenbideari buruzko ulerkera objektiboa bere ganatu duela. Beste modu batera esateko, «egintza nahiz kontratuen izaera hartzen du batik bat kontuan horiek merkataritzakoak diren ala ez zehazteko, horietan parte hartzen dutenak edozein izanda ere». Guztiarekin ere, Espai niako Merkataritza Kodea hutshutsean objektiboa dela esatea ez da zuzena. Kodearen esanetan, 2. artikuluaren arabera, badirudi merkatari ez direnek ere merkataritzako egintzak egin ahal dituztela; artikulu horrek merkataritzako egintzak arautzen ditu, «egintza horiek egiten dituztenak merkatariak diren ala ez aintzat hartu gabe». Kodearen gainerako artikuluak, berriz, ez datoz bat ulerkera objektibo horrekin. Kontratuak merkataritzako izaera izan dezan, ezinbestekoa izango da kontratu gehienetan merkatari batek gutxienez parte hartzea (partaidetza kontuak, 239. artikulua; komisioa, 244. art.; gordailua, 303. art.; mailegua, 311. art.; garraioa, 349. art.). Irizpide subjektibista horrek —kodeak irizpide objektiboan oinarririk izatea onartzen ez duen irizpideak— Espainiako Merkataritzako zuzenbidea enpresarioaren inguruan eratzea errazten du. Izatez, hauxe da merkatariaren lege kontzeptua: merkataritzan behin eta berriro nahiz lanbidez diharduen pertsona (1. art.). Kontzeptu ho rren barruan esan gabe doa enpresarioa dela enpresa izaerako jarduera ekono mikoa egiten duena. Egungo kodea aurrekoa baino aberatsagoa da edukiari dagokionez; bistan denez, kode berriak aurrekoak jasotzen ez zituen erakunde batzuk arautzen ditu (burtsa eragiketak, txekea, eramailearentzako tituluak, suteen aurkako asegurua, gizakien bizitzaren aseguruak, abordajea etab.). Zernahi gisaz, kode horrek baditu hainbat hutsune garrantzitsu (sozietateen inguruko arauketa urria eta ahula da, ez ditu arautzen banku eragiketa batzuk —esaterako, des kontua eta kreditu irekiera— ezta kontu korrontearen irekiera eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) berrase gurua ere). Geroago emandako lege bereziek hutsune horren zati bat besterik ez dute bete. Berebat, azpimarratzekoa da kodea argitaratu eta gero merkata ritzan eta ekonomian izandako aldaketa. Hortaz, gero eta garbiago ikusten da beharrezkoa dela kodearen aldaketa, Espainiako merkataritza lege nagusia ekonomi jarduera modernoari egokitzeko. 11. Merkataritzako lege bereziak.—Hainbat lege dira Merkataritza Ko dea osatzen dutenak. Garrantzitsuenak, ordea, honakoak dira, nahiz eta lan honetan zehar beste batzuk ere aipatu: 1893ko abuztuaren 21eko Legea, ontzien gaineko hipotekari buruzkoa. 1922ko uztailaren 26ko Legea, ordainketa etendurari buruzkoa. 1946ko abenduaren 31ko Legea, banku antolamenduari buruzkoa. 1949ko abenduaren 22ko Legea, ontzirapenagirien arauak bateratzeari buruzkoa. 1954ko abenduaren 16ko Legea, ondasun higikorren gaineko hipoteka eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiari buruzkoa. 1960ko uztailaren 21eko Legea, aireko nabigazioari buruzkoa. 1962ko abenduaren 24ko Legea, laguntza, salbamendu, atoi, aurkikuntza eta itsas erauzketei buruzkoa. 1964ko abenduaren 24ko Legea, sozietate anonimoak ez diren sozieta teek jaulkitako obligazioei buruzkoa. 1965eko uztailaren 17ko Legea, ondasun higikorren eperako salerosketari buruzkoa. 1980ko urriaren 8ko Legea, aseguru kontratuari buruzkoa. 1984ko uztailaren 19ko Legea, kontsumitzaile eta erabiltzaileen defen tsari buruzko lege orokorra. 1984ko abenduaren 26ko Legea (eta 1990eko azaroaren 2ko Araudia, 1993ko maiatzaren 7ko Errege Dekretuak aldatua), inbertsio kolektiboko era


kundeei buruzkoa. 1985eko uztailaren 16ko Legea, kanbio letra eta txekeari buruzkoa. 1986ko martxoaren 20ko Legea, patenteei buruzkoa, 1992ko uztailaren 16ko Legeak zati batean aldatu zuena (eta 1986ko urriaren 10eko Araudia, 1996ko otsailaren 2ko Errege Dekretuak aldatua). 1986ko apirilaren 25eko Legea, lan sozietate anonimoei buruzkoa. 1987ko apirilaren 2ko Legea, kooperatiba sozietateei buruzkoa. 1987ko ekainaren 8ko Legea, pentsio plan eta fondoei buruzkoa (eta 1988ko irailaren 30eko Araudia). 1987ko uztailaren 30eko Legea (eta 1990eko irailaren 28ko Araudia), lurgaineko garraioen antolamenduari buruzkoa. 1988ko uztailaren 12ko Legea (eta 1990eko abenduaren 20ko Araudia), kontu auditoretzari buruzkoa. 1988ko uztailaren 28ko Legea, balore merkatuari buruzkoa. Ondorengo legeek zatikako aldaketak egin dizkiote: 1990eko ekainaren 29koa, 1991ko martxoaren 22koa, 1992ko ekainaren 1ekoa, 1994ko apirilaren 14koa, baita otsailaren 26ko 3/1993 Legegintzazko Errege Dekretua. 1988ko uztailaren 29ko Legea, kreditu erakundeen diziplina eta kontu hartzeari buruzkoa, 1994ko apirilaren 14ko eta ekainaren 1eko legeek zati batean aldatu zutena. 1988ko azaroaren 10eko Legea, markei buruzkoa (eta 1990eko maia tzaren 18ko Araudia). 1988ko azaroaren 11ko Legea, publizitateari buruzko lege orokorra. 1989ko uztailaren 17ko Legea, elkarlehia defendatzeari buruzkoa. 1989ko uztailaren 25eko Legea, merkataritzako legeria eraldatu eta Euro pako Ekonomi Erkidegoak (EEE) sozietateei buruz emandako zuzentarauei egokitzeko legea. Abenduaren 22ko 1.564/1989 Legegintzazko Errege Dekretua, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena.


ยง VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) 1990eko abenduaren 19ko Legea, Espainiako Zuzenbidea EEEren 88/357 Zuzentarauari egokitzeko, bizitza aseguruak ez direnetan zerbitzu askata sunari buruzkoa, eta aseguru pribatuen legeria eguneratzeari buruzkoa. 1991ko urtarrilaren 10eko Legea, elkarlehia desleialari buruzkoa. 1991ko apirilaren 29ko Legea, interes ekonomikoa duten sozietateen el kartzeei buruzkoa. 1991ko azaroaren 21eko Legea, merkataritzako establezimendutik kanpo egindako kontratuei buruzkoa. 1992ko apirilaren 30eko Legea, aseguru pribatuetako bitartekaritzari bu ruzkoa. 1992ko maiatzaren 27ko Legea, agentzi kontratuari buruzkoa. 1994ko martxoaren 11ko Legea, elkarrekiko berme sozietateen eraentza juridikoari buruzkoa. 1994ko uztailaren 6ko Legea, ekoizkin akastunek eragindako erantzuki zun zibilari buruzkoa. 1995eko martxoaren 23ko Legea, erantzukizun mugatuko sozietateei bu ruzkoa. 1995eko martxoaren 23ko Legea, kontsumorako kredituari buruzkoa. Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzazko Errege Dekretua, Jabetza Intelek tualari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena. 1996ko urtarrilaren 15eko Legea, txikizkako merkataritzaren antolamen duari buruzkoa. Uztailaren 19ko 1.784/1996 Errege Dekretua, Merkataritzako Erregis troari buruzko Araudia onetsi duena. Martxoaren 24ko 4/1997 Legea, lan sozietateei buruzkoa.


12. Merkataritzako usadioak.—Merkataritzako usadioak dira merkata riek euren negozioetan behin eta berriro, modu eraberekoan eta etengabe betetzen dituzten Zuzenbide objektiboko arau batzuk. Arau horiek dira merka taritzako usadioak. Ohiturazko arauen esparru orokorrean, merkataritzako usadioak negozio usadio edota trafiko usadioen kategoria bereziaren barruan sartzen dira. Usadio horiek merkataritzako kontratazioan sortu dira honako helburuekin: lege arauketa egokiaren hutsunea betetzea, kontratuek edukiaren aldetik izan ditzaketen hutsuneak betetzea edota kontratuak interpretatze rakoan sor daitezkeen zalantzak konpontzea. Merkataritzako usadioa, beraz, ez da egitatezko usadioa (trafikoaren eragiketa edo egintza materialak behin eta berriro egitea). Haatik, merkataritzako usadioa usadio juridikoa da sako nean. Aipatu berri dugun bezala, hiru helburu horiek betetzen ditu, Zuzenbide objektiboaren arau izaera duelarik. Historian barrena, usadioak legeak baino garrantzi handiagoa izan du. Jatorrian, Merkataritzako zuzenbidea ohiturazkoa izan zen batik bat. Zuzen bide erkidea askieza zuten eta, hori oinarri harturik, merkatariek lege erkide tik kanpo zeuden usadioak hartu zituzten arauketa egokitzat. Ondoren, botere legegileak nagusitasuna hartzen du estatu modernoan eta, ondorioz, usadio horiek Zuzenbide idatziaren azpiko hurrengo lerruna izango dute. Kodegin tzak azpimarratu egin du lehenik, iturrien hierarkia eta, hurrenik, egun usa dioak duen eginkizun ordeztailea; dakigunez, legerik egon ezean bakarrik aplikatzen da usadioa. (MKren 2. art.). Dena den, ezinezkoa da merkataritza kodeek merkataritzako eskakizun berri guztiak betetzea, kodeak oso bikainak izanda ere. Hori dela eta, oraindik ere usadioek garrantzi berezia dute Mer kataritzako zuzenbide modernoaren iturri gisa. 13. Usadioaren eraketa.—Bai legeak eta bai usadioak Zuzenbidea adie razteko bideak dira. Lehenengoak hausnarketa baten ondorioz sortzen dira eta bigarrenak, aldiz, berez sortzen dira. Usadioak


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) bilakaera luze baten ondorioz agertzen dira merkataritzako jarduera guneetan. Lehenengo eta behin, hiz paketa zehatz bat errepikatzen da kontratuetan. Gero, klausula hori errepika tzearen ondorioz, ezarritzat hartuko da beren beregi ezarri ez arren. Azkenik, alderdiei ezarriko zaie guztiz objektibo bihurtu den arau gisa; hori horrela izango da, baldin eta kontrako itunik ez badago. Jatorrian, bada, merkatarien banakako eginera da usadioa. Denbora igaro ahala, alabaina, hiri edo lurral de horretan indarrean dagoen usadioa bertako guztien kontzientzian barnera tuko da. Esangura hertsian, usadioaren objektibotasuna lortuko da usadio hori mo du eraberekoan, orokorrean eta etengabe betetzen bada. Orduan lortuko du usadioak arau indarra izatea. Aldi berean, beharrezkoa izango da usadio hori nahitaezkotzat hartzea, edota gutxienez aurrekaritzat hartzea. Horrela, guz tien adostasuna izango du oinarri usadioak. Edozein kasutan, horrela eraturiko usadioa legebidezko usadioa izan be har da, hots, ezin izango da lege, moral nahiz ordena publikoaren kontrakoa izan (KZren 1.3. art.). 14. Usadio motak eta usadioen froga.—Usadioen helburuen arabera, doktrinak usadio arauemaileak eta usadio interpretatzaileak bereizi ditu. Le henengoak legeek dituzten hutsuneak betetzeko izango dira; bigarrenak, be rriz, kontratuak interpretatzen laguntzeko, hau da, kontratuetan ezarri ohi diren klausulak aipatu ez direnean, horiek ordeztuz (Kode Zibilaren 1287. artikulua). Gure ustez, sailkapen hori ez da zuzena. Merkataritzako usadio guztiak dira Zuzenbide objektiboko arauak, eurek betetzen duten helburua al de batera utzita. Ondorenez, usadio guztiak arauemaileak dira eta guztiak dira Zuzenbidearen iturri, bereizketarik gabe. Merkataritza Kodeak (2. art.) usadioari iturri izaera ematen dionean, ez ditu usadio interpretatzaileak baz tertu. Hori argi dago 59. artikuluaren arabera. Azken finean, artikulu horrek 2. artikuluaren usadioetara joko du kontratuak


interpretatzerakoan sor daitez keen zalantzak konpontzeko (1973ko uztailaren 2an emandako epaia, esate rako, bat dator testu horrekin). Edu berean, usadioen artean bereizketa bat egin daiteke, eurek arautzen duten gaiaren arabera. Usadio erkideak merkataritzaren arlo guztietan apli katzen dira eta bereziak, ostera, merkataritzako jarduera zehatz batean. Azkenez, beste bereizketa bat ere egin daiteke, usadioen esparrua zein izan eta horren arabera: nazioarteko usadioak, hainbat estatutan aplikatzen direnean; usadio orokorrak, nazio lurralde osoan aplikatzen badira; eta, herri aldeetako usadioak, tokiko usadioak edota hirietako usadioak, herrialde, toki zein hirietan aplikatzearen arabera. Edozelan ere, Merkataritza Kodearen 2. artikuluak ondokoa adierazten du: ‌ hiri bakoitzean ohiko diren merkatari tzako usadioak hartuko dira kontuan. Aipamen hori, ostera, ez da guk azal dutako sailkapenaren kontrakoa. Bestela esanik, baliteke hiri batean betetzen den usadioa, hiri horretan betetzeaz gain, beste batzuetan ere betetzea (usadio orokorra edo herrialde usadioa). Are gehiago, gerta daiteke usadio orokorren eta hirietako usadio berezien arteko elkarjotzea. Halakoetan, hiriko usadio bereziek dute lehentasuna usa dio orokorren gainetik. Aurrerago esan bezala, usadioa idatzirik ez dagoen ohiturazko araua da, apurkaapurka eratzen dena, alegia; horrek zenbait arazo sor ditzake usadio rik dagoen ala ez ziurtatzeko. Horren ildotik, Espainiako Auzitegi Gorenak honako irizpideari heldu dio arrazoi praktikoak oinarri harturik: usadioa eza guna ez bada (1945eko apirilaren 27ko epaia), usadioaren inguruko alega zioak egiten dituenak frogatu beharko du usadio horiek badirela (besteak beste, 1925eko otsailaren 25eko, 1928ko apirilaren 30eko eta 1933ko urtarri laren 3ko epaiak). Jurisprudentziaren irizpide hori 1974ko maiatzaren 31ko Kode Zibilaren atariko tituluaren eraldaketan jaso zen. Horren harira, ohitura aplikatu ahal izateko, frogatu egin


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) beharko da (KZren 1.3. art.). Usadioa badela ziurtatzeko, alderdiek auzibidera ekarritako frogez gain, epaileak ere bere arioz beste datu batzuk aintzat hartu ahal izango ditu iritzia emateko. Kasurik gehienetan, honako frogabideak erabiltzen dira usadioa ba dela egiaztatzeko: zenbait erakunde ofizialek egindako usadioen bildumak (Bankuen Kontseilu Gorena, Merkataritzako Ganbara), erakundeok emanda ko txostenak eta, azkenik, aurretik usadioak gogoan izan eta aplikatu dituzten epaiak. 15. Zuzenbidearen printzipio orokorrak.—Printzipio horiek merkata ritzako antolamendu juridikoaren oinarri eratzaileak dira eta antolamendu ho ri osatzen duten arau positiboen ondorio dira. Legearen arabera, printzipio horiek sorospidezko iturria osatzen dute, hau da, «lege edota ohiturarik (usa diorik) izan ezean» aplikatuko dira (Kode Zibilaren 1.4. artikulua). Egia esan, printzipio horiek ez dira gehiegi aplikatzen merkataritzako sisteman. Sistema horrek kodean du bere oinarria; sistema hori lege koherente eta sistematikoen multzoak osatzen du. 16. Jurisprudentzia.—Aurretiaz aipatu ditugun iturri eztabaidatuen ar tean, garrantzi berezia du jurisprudentziak (hots, Auzitegi Gorenaren erabaki multzoak). Jurisprudentziak Zuzenbidea aplikatzeko modua zehazten du; zeregin ho rretan, irakasgarriak dira beraren iritziak eta eredutzat hartzen dira. Horrez gain, ohiturazko Zuzenbidearen eraketan ere parte hartzen du, hainbat epai tan irizpide berdina errepikatuz. Autore zientifiko gehienen aburuz, alabaina, Auzitegi Gorenaren erabakiak ez dira Zuzenbidearen iturri. Autoreen ustez, erabaki horiek ez dute Zuzenbiderik sortzen eta, gainera, ez dira lotesleak eu rek ebatzi duten kasu zehatzetik kanpo. Zernahi gisaz, onartu egiten da oro korrean Auzitegi Gorenaren erabakiek duten benetako balioa.


Alde batetik, erabakiok beheko auzitegiei ezartzen zaizkie nahitaez eta eragin morala dute horiek eman dituen auzitegiaren gain; bestetik, eta zeharka bada ere, ohiko iturrien antzeko eremu orokorra dute (legea eta ohitura). Kode Zibilaren 1. artikuluaren 6.zk.aren arabera, jurisprudentziak antolamendu juridikoa osatu ko du, Auzitegi Gorenak legea, ohitura eta Zuzenbidearen printzipio oroko rrak interpretatu nahiz aplikatzean behin eta berriro ezartzen duen doktrina erabiliz. 17. Kontratuen baldintza orokorrak.—Kontratua bera betebeharren itu rri da, ez, ordea, Zuzenbide objektiboaren iturri. Kode Zibilak ezartzen due nez (1091. art.), kontratuen ondoriozko betebeharrek lege indarra dute alderdientzat. Horrek adierazten duen gauza bakarra da kontratuak indar lo teslea duela, modu okerrean adierazten badu ere. Horren ondorioz, ezin esan daiteke kontratua Zuzenbide objektiboa adierazteko modu bat denik. Aurretik adierazi dugun bezala, kontratua da betebeharrak sortzen dituen borondateen arteko adostasuna, baina ez da Zuzenbidearen iturri. Enpresa handien eta multzokako trafikoaren ondorioz, egungo merkataritzako kon trataziorik gehiena (asegurua, garraioa, pleitamendua, banku eragiketak etab.) kontratutipoak oinarritzat hartuz egiten da; bestela esateko, aldez aurretik ezarritako poliza edo inprimakien bidez egiten dira kontratuak. Horrela, on doren egingo diren hitzarmenak klausula zein baldintza orokorrei egokituko zaizkie; klausula nahiz baldintza orokor horiek ez dute aldaketa handirik iza ten banakako kontratuak sinatzean. Merkataritzako kontratuak Zuzenbide tipoaren barnean sartzean, osagai pertsonala desagertu egin da kontratu ha rremanetatik. Horren ordez, osagai objektiboa sartu da baldintza orokorretan; baldintza orokorrak manu abstraktuak dira eta nolabaiteko nahitaezkotasuna dakarte. Edozein kasutan ere, baldintza orokor horiek enpresarioekin kontra tuak egin nahi dituztenei ezarriko zaizkie orokorrean. Lehen azaldutakoaren ildotik, baldintza orokorrak Zuzenbide objektiboa


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) ren benetako adierazpenak diren erabaki behar da. Gaur egun, autore gehie nek joera dute baldintza horiei Zuzenbidearen iturri izaera emateko. Arazo horrek, alabaina, ez du konponbide bera izan behar baldintza orokor guztien tzat. Erabaki bat ala bestea hartzeko, kontuan hartu behar da batez ere nola eman diren baldintza orokor horiek. Lehenik, arauak emateko ahalmena duen agintari publiko batek eman ditzake baldintza orokorrak. Kasu horretan, baldintza horiek bete beharreko arauak izango dira kontratua egin nahi dute nentzat (hau da, bai enpresarioarentzat eta bai horren bezeroentzat), eta Zuzenbide objektiboko izaera izango dute. Bigarrenik, agintari horiek zeharka ere ezar ditzakete baldintza orokorrak. Horretarako, enpresarioei eskuorde tuko die arauak emateko ahalmena eta, geroago, horren inguruko onespena eman beharko dute agintariek. Halakoetan, ondorio berberak atera behar ditu gu: baldintza horiek lotesleak izango dira agintarien onespenaren ondorioz, eta nahitaezkoak kontratuaren alderdi bientzat. Berebat, baditugu aurreko ka suekin pareka daitezkeen beste baldintza orokor batzuk. Baldintza horiek legeak aintzatetsitako lanbide elkarteen erabakiak betearaztean ematen dira —enpresario eta bezeroen arteko kontratu harremanak arautzeko erabakiak, alegia—. Baldintza orokor horiek nahitaezkoak izango dira merkataritzako jardueraren arlo horretan parte hartzen duten guztientzat, eta Zuzenbide ob jektiboko arauen balioa izango dute. Aitzitik, koalizio, kartel edo sindikatuen kontratuak betearaztean azaldu tako baldintza orokorrek ez dute izaera hori. Talde horietan sartzen diren en presarioek bete beharko dituzte bezeroekin egindako kontratuetan kartelak, taldeak nahiz sindikatuak aldez aurretik erabakitako baldintza orokorrak. Bal dintza horiek nahitaezkoak izango dira enpresarioentzat, ez, ordea, bezeroen tzat. Bestalde, enpresarioak bere borondate askearen ondorioz ezartzen dituen baldintza orokorrak ditugu. Horiek ere ez dira Zuzenbide objektiboaren adie


razpenak, nahiz eta enpresario horrek nagusitasuna izan merkatuan edota bezero asko izan. Azkenean aipaturiko bi baldintza mota horien nahitaezko tasuna bi alderdien borondatean oinarritzen da, hots, kontratuan. Baldintza orokor horiek, bada, nahitaezkoak izango dira, baldin eta kasuan kasuko kon tratu hizpaketetan onartzen badira. Hori aintzat harturik, ez dira kontratuak egiterakoan nahitaez bete behar diren Zuzenbide arauak. 18. Europako Erkidegoen Merkataritzako zuzenbidearen iturriak.—Europako Erkidegoen jatorrizko Zuzenbidea 1957ko martxoaren 25eko Erro mako Tratatuak osatzen du oinarrian. Tratatu horren bidez eratu zen Europa ko Ekonomi Erkidegoa. Tratatu horrek, berriz, aldaketa garrantzitsuak izan ditu. Batetik, hainbat herri atxiki zaizkio: Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua 1972an; Grezia 1979an; Espainia nahiz Portugal 1985ean; eta, Austria, Finlandia eta Suedia, 1994an. Bestetik, 1986ko otsailaren 17an Europako Agiri Bakuna onetsi zen eta 1992ko otsailaren 7an Europako Batasunari bu ruzko Tratatua. Izatez, Europako Ekonomi Erkidegoen Tratatuak benetako Konstituzio izaera du. Aldi berean, gogora dezagun beste bi tratatuk osatzen dutela Europako Erkidegoen jatorrizko Zuzenbidea. Bata, Parisko 1951ko api rilaren 18ko Tratatua; horren bidez, Europako IkatzAltzairuen Erkidegoa sortu zen (EIAE). Bestea, Erromako 1957ko martxoaren 25eko Tratatua, Eu ropako Atomo Energiaren Erkidegoa sortu zuena (EAEE edo EURATOM). Goian aipaturiko horiek dira oinarrizko arauak. Horiez gain, Europako Erkidegoen organoek (Kontseilua eta Batzordea) emandako beste arau batzuk ere baditugu, beheragoko lerrunekoak, hain zuzen. Horiek osatzen dute Euro pako Erkidegoen Zuzenbide eratorria. Arauok interes berezia dute, zuzeneko eragina baitute estatukideetako barne Zuzenbideetan. Arau horiek Kontseilu eta Batzordeak emandako araudiak, zuzentarauak eta erabakiak dira. Arau diak norainoko orokorra du, nahitaezkoa da bere osagai guztietan


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) eta zuze nean aplika daiteke estatukide bakoitzean. Zuzentarauak, aldiz, estatukide jasotzailea behartzen du lortu behar den emaitzari dagokionez; hala ere, esta tukideen agintariei uzten die emaitza hori lortzeko modua eta bideak au keratzen. Azkenik, erabakia nahitaezkoa da osoosorik bere jasotzaileentzat bakarrik, berori jakinarazi eta gero (Tratatuaren 189 eta 191. artikuluak). Ikusi ditugu arau batzuen eta besteen arteko desberdintasunak. Horren arabera, badirudi araudia eta barne legea parekoak direla. Zuzentarauaren helburua, ostera, bestelakoa da. Estatukideetako barne Zuzenbideak egokitu egin behar zaizkie zuzentarau horiei. Estatuak lotuta egongo dira proposatu riko helburuei, eta beharrezkoa izango da estatu horietako nazio erakundeek parte hartzea, egokitze horren gorabeherak zehazteko. Bukatzeko, gogoan izan behar dugu Europako Erkidegoen Justizi Auzite giaren (JA) jurisprudentzia. EEEko Tratatuaren 164. artikuluaren arabera, au zitegi horren helburua da estatukideetan Zuzenbidea errespetatzea, Europako Erkidegoen arauak aplikatu eta interpretatzean. 19. Konstituzio ekonomikoa eta Merkataritzako zuzenbidea.—Aurre ko orrialdeetan azaldu dugu Merkataritzako zuzenbidearen iturri sistema. Esan beharra dago, Merkataritzako antolamendu juridiko pribatuaren arauak —euren lerruna edozein izanda ere—1978ko abenduaren 27ko Konstituzio legearen menpe daudela. Jakina denez, Konstituzioa da gorengo lerruna duen testu juridikoa. Lege testu horrek badu «Konstituzio ekonomiko» izenez eza gutzen den zati bat, eta bertan oinarrizko hainbat xedapen daude. Xedapen horiek jarduera ekonomikoa antolatzeko printzipio juridikoak finkatu dituzte. Horrexegatik, xedapenok nolabaiteko eragina izango dute enpresa jardueran eta jarduera hori arautzen duen Zuzenbide pribatuan. Lehenik eta behin, Konstituzioaren 38. artikulua aztertuko dugu. Artikulu horrek enpresa askatasunaren printzipioa ezartzen


du merkatu ekonomiaren barruan; taxu berean, herri botereek printzipio horren betearazpena bermatu eta babestu beharko dute. Bestalde, merkatuan enpresa jardueraren askatasu na aldarrikatzen duen printzipioaren ondoan, beste xedapen bat ere azpima rratu behar dugu, 33.1. artikulua, alegia. Artikulu horrek jabetza pribaturako eskubidea aintzatetsi du orokorrean eta, gainera, aintzatespen horren ondo reak luza ditzakegu enpresarioek ondasunak ekoitzi edota banatzeko eskuarki erabiltzen dituzten bideetara. Horiez gain, badira Konstituzioan beste zenbait xedapen garrantzitsu. Horiek herri botereen jarduera eskatzen dute arlo eko nomikoan, ondorengoa bultzatzeko: a) gizarte eta ekonomi garapenerako bal dintza egokiak (40.1. art.); b) kontsumitzaile eta erabiltzaileen hezkuntza eta defentsa (51.1 eta 2. artikuluak); c) «ekimen publikoa jarduera ekonomikoan» (128.2. artikulua); d) herriaren aberastasun osoa interes orokorraren menpe jartzea (128.1. art.); e) kooperatiba sozietateen susperketa eta langileak ekoiz bideen jabetza lortzeko bideen ezarpena (129.2. artikulua); f) jarduera ekono miko orokorraren inguruan plangintza egiteko aukera (131. art.). Ondorenez, merkataritzako arau juridikoak interpretatzeko Konstituzioko oinarri horiek errespetatu behar dira. Are gehiago, Konstituzioaren postula tuek elkar jo dezakete manu juridiko pribatu horiekin; kasu horretan, Konsti tuzio arauak dira nagusi beste horien gain. BIBLIOGRAFIA ALFARO ÁGUILAREAL: Las condiciones generales de la contratación. Estudios de las disposiciones generales, Madril, 1991; IDEM: «La función de los usos en el Código de Comercio (Notas para una reinterpretación del art. 2 C. de C.)», in RDM, 1992, 419 or.; IDEM: «La interpretación de las condiciones generales de los con tratos», in RDM, 1987, 7. or. eta ondorengoak; ARAGÓN REYES: «Constitución eco nómica y libertad de empresa», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 163. or. eta ondorengoak; ARANA GONDRA: Orientaciones modernas de la legislación mercan til, Madril, 1987; BERCOVITZ, A.: Modificaciones legales recientes en Derecho


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) mercantil, Madril, 1983; BERCOVITZ, R. eta SALAS, J. (koord.): Comentarios a la Ley para la defensa de los consumidores y usuarios, Madril, 1992; CASTÁN: Orientacio nes modernas en materia de fuentes del Derecho privado positivo, Madril, 1936; COR TÉS DOMÍNGUEZ, L. F.: «Reflexiones sobre las fuentes del Derecho mercantil», in RDM, 1980, 489. or. eta ondorengoak; DE CASTRO: Las condiciones generales de los contratos y la eficacia de las leyes, Madril, 1961; IDEM: «El término Derecho común en el Código de comercio», in ADC, 1969, 839 or. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO: «La doctrina de las fuentes del Derecho», in ADC, 1984, 933 or. eta ondorengoak; FONT GALÁN: «El derecho del consumidor entre códigos y Constitución: lugar de encuentro del Derecho civil y Derecho mercantil», in Cuad. D. y Com., 6. zk., 1989, 79. or. eta ondorengoak; FONT GALÁN eta LÓPEZ MENUDO (koord.): «Curso sobre el nuevo derecho del consumidor, Madril, 1990; FORNIES BAIGORRI: Fuentes del Derecho mercantil, Madril, 1971; GARCÍA AMIGO: «Sobre la naturaleza jurídica de las condi ciones generales de los contratos», in RDP, 1965, 701 or. eta ondorengoak; IDEM: Las condiciones generales de los contratos, Madril, 1968; GARCÍACRUCES: «Derecho co munitario y Derecho del consumo», in RDM, 1989, 327. or. eta ondorengoak; GAR CÍA DE ENTERRÍA, GONZÁLEZ CAMPOS eta MUÑOZ MACHADO: Tratado de Derecho Comunitario Europeo, 3 liburuki, Madril, 1986; GARCÍA DE ENTERRÍA, J.: «La competencia exclusiva del Estado sobre la “Legislación mercantil”», RDM, 1991, 7. or. eta ondorengoak; GARCÍA VALDECASAS: «La naturaleza de los principios generales del Derecho», in RCDI, 1962, 43. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Los usos de comercio», in RDP, 1944, 822. or. eta ondorengoak; GENOVESE: Le condizioni generali di contratto, Padua, 1954; IDEM: «Osservazioni “de iure condendo” circa le condizioni generali di contratto», in Estudi ASCARELLI, Milan, 1967, II, 867. or. eta ondorengoak; GOLDMAN/LYONCAEN: Derecho comercial europeo (itzulpena), Madril, 1984; KASSIS: Théorie générale des usages du commerce. Droit comparé. Contrats et arbitrage internationaux. Lex mercatoria, Paris, 1984; LA LAGUNA: Jurisprudencia y fuentes del Derecho, Iruñea, 1969; LEGAZ LACAMBRA: «Los principios generales del Derecho», in RCDI, 1962, 51. or. eta ondorengoak; LIMBACH: «Die Feststellung von Handelsbräuchen», in Festgabe E. HIRSCH, 1968, 77. or. eta ondorengoak; LOCHER: Das Recht der Allgemeinen Geschäftsbedingungen, Munich, 1980; LOWEVON WES PHALENTRINKNER: Kommentar z. Gesetz zur Regelung des Rechts der AGB., 2. argitaraldia, Heidelberg, 1981; LUKES: «Gedanken zur Begrenzung des Inhalts Allge meiner Geschäftsbedingungen», in Festschrift HUECK, MunichBerlin, 1959, 459. or. eta ondorengoak; MATHIJSEN: Guía del Derecho de la Comunidad Europea (itzul pena), Madril, 1987; MENÉNDEZ, A.: «Autonomía económica liberal y codificación mercantil española», in Centenario del Código de comercio, I, Madril, 1986, 45. or. eta ondorengoak; IDEM: «Reforma de las leyes y Derecho mercantil», in El nuevo Derecho de la empresa, Madril, 1989; MIQUEL GONZÁLEZ: «Reflexiones sobre las condiciones generales», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4941. or. eta ondo


rengoak; MUÑOZ MACHADO: El ordenamiento jurídico de la C. E. E. y la Constitución española, Madril, 1980; OTERO LASTRES: «La interpretación y aplicación por la jurisprudencia de los usos de comercio», in Rev. Cort. Esp. Arbitraje, 1984, 11. or. eta ondorengoak; PASETTI: Contributi alla dottrina degli usi negoziali, Padua, 1982; PINTO MONTEIRO: «El problema de las condiciones generales de los contratos y la directiva sobre cláusulas abusivas en los contratos de consumidores», in RDM, 1996, 79. or. eta ondorengoak; PISKO: Handelsgesetze als Quelle des bürgerlichen Rechtes, Viena, 1935; PLENDER eta PÉREZ SANTOS: Introducción al Derecho comunitario europeo, Madril, 1984; POLO, E.: «Jurisprudencia, método y función del derecho», in RJC, 1975, 155. or. eta ondorengoak; IDEM: Protección del contratante débil y condiciones generales de los contratos, Madril, 1990; PUIG BRUTAU: La jurispru dencia como fuente del Derecho, Bartzelona (s. a.); RAISER: Das Recht der Allgemei nen Geschäftsbedingungen, Hanburgo, 1935; RUBIO LLORENTE: «Libertad de empresa en la Constitución», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 431. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ BLANCO: El sistema económico de la Constitución española, Madril, 1992; SCIALOJA: «Le fonti e l’interpretazione del Diritto commerciale», in Saggi di vario diritto, Erroma, 1927, I, 309. or. eta ondorengoak; URÍA: «Reflexiones sobre la contratación mercantil en serie», in RDM, 1956, 62. zk., 221. or. eta ondorengoak.


ยง VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

LEHENENGO ZATIA ENPRESA ANTOLAKETAREN EGITURA


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) § III. ENPRESARIOA, ENPRESA ETA MERKATARITZAKO ESTABLEZIMENDUA LABURPENA: 20. Aurretiazko oharbideak.—21. Enpresario eta enpresa kontzeptuen arteko harremanak.—22. Enpresarioaren kontzeptu juridikoa.—23. Enpresaren kontzeptu ju ridikoa.—24. Merkataritzako establezimendua.—25. Establezimenduaren osagaiak.— 26. Establezimenduaren izaera juridikoa.—27. Establezimendua negozio juridikoen ob jektu gisa.—28. Establezimendu nagusia eta sukurtsalak.

20. Aurretiazko oharbideak.—Hasierako lana da, gure kasuan, enpresa rio, enpresa eta establezimenduaren kontzeptuak zehaztea. Kontzeptu horiek dira, hain zuzen ere, Merkataritzako zuzenbidearen inguruan jaso dugun uler keraren oinarriak. Lan hori ez da, alabaina, lan erraza. Lehenengo eta behin, Espainiako Zuzenbide positiboak ez du horretarako abiapuntu edo oinarririk eman. Taxu berean, «enpresa» adierazmoldea ez da beti zehaztasunez erabili legeetan, jurisprudentzian eta praktikan. Bestalde, ez da ardura gehiegirik ja rri honako kontzeptuak modu zehatzean eratzeko: enpresarioaren kontzeptua eta merkataritzako «establezimendu», «etxe», «industria» edota «negozio»en kontzeptuak. Kontzeptu horiek garrantzi berezia dute, jarraian ikusiko dugun bezala. Hortaz, kontzeptuok argitu egin behar dira ahal den neurrian. Azken fi nean, hiru osagai desberdin dira, baina errealitate ekonomikojuridiko berean egiten dute bat. Lehenik, enpresarioaren nortasuna dugu; bigarrenik, enpre sario horrek gauzatutako jarduera (enpresarioak berak edo laguntzaileen bi dez) eta, azkenik, jarduera hori gauzatzeko tresnak. 21. Enpresario eta enpresa kontzeptuen arteko harremanak.—Enpre sarioa enpresa gauzatzen duen pertsona da; enpresa, ostera, merkatuan ekono mi jarduera kualifikatua egiteko modu berezia da. Geroago


zehaztuko ditugu bi kontzeptuak. Oraingoz, nahikoa dira ideia horiek, gure helburua betetzeko, alegia, bi kontzeptuak elkarri lotuta daudela nabarmentzeko. Salbuespene ko kasuak izan ezik, ez dago enpresariorik enpresarik gabe, hau da, ekonomi jarduera kualifikatu hori benetan gauzatu gabe. Ildo beretik, ez dago enpresa rik enpresa hori gauzatuko duen subjekturik gabe. Bi kontzeptu horiek oso lo tura estuak dituzte euren artean. Askotan «enpresa» adierazmoldea erabiltzen da «enpresario»ari buruz aritzeko. Horixe gertatzen da merkataritzako hizke ran, negozioetan, jurisprudentzian, doktrinan, baita legeetan ere. Berbarako, enpresa hitza erabiltzen da edozein harreman juridikoren (lan, merkataritza zein zerga harremanen) subjektu aktiboa edo pasiboa adierazteko; horrez lan da, merkataritzako sozietatearen sinonimo gisa erabil daiteke, baita lege betebeharren euskarri moduan ere. Kasu horietan, enpresarioari buruz ari dira eta ez berak gauzatutako jarduera bereziari buruz. Joera horren azalpena hau xe da: enpresarioak bere enpresa pertsonalizatzen du; beraz, Zuzenbideak egi leari ematen dio garrantzi gehiago, hau da, gauzatutako trafikoaren ondorio juridikoak bere gain hartzen dituenari. Alderantziz, jarduera edo trafiko hori gauzatzeko modua ez da hain garrantzitsua. Merkataritzako zuzenbidean garrantzi berezia dute enpresarioaren kon tzeptuak eta izaera juridikoak. Egineginean ere, enpresarioaren kontzeptua arlo hori antolatzen duen kontzeptu nagusia da, eta horren inguruan eratzen dira merkataritzako beste kontzeptu eta erakunde juridikoak. Azken finean, eta lehen esan bezala, Merkataritzako zuzenbidea enpresarioaren eta horrek merkatuan gauzatutako jardueraren Zuzenbidea da. Enpresarioa merkataritzako jarduera modernoaren protagonista gisa uler tzeko joera Merkataritzako Erregistroari buruzko 1956ko abenduaren 14ko Araudiak (gaur egun indarrik gabe dagoenak) ekarri zuen Espainiako legeria ra. Araudi horren manu askotan enpresarioaren adierazmolde berria agertu da antzinako merkatari adierazmoldearen sinonimo


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) edo baliokidetzat. Hori dela eta, legeak enpresario gisa ikusi du merkataria, eta horrek adierazten du aspaldiko errealitate eztabaidaezina aintzatetsi dela; bestela esanda, aspalditik ikusten zen merkatuan aurrerapausoak gertatzen ari zirela ondasunen ekoiz pen nahiz elkartrukean, eta aurrerapauso horien ondorioz egokiagotzat jo da adierazmolde berri hori erabiltzea. 22. Enpresarioaren kontzeptu juridikoa.— Merkataritzako arlo juridi koan, enpresa ekonomi jarduera antolatua egiteko modua da. Horrenbestez, bistakoa da enpresa guztiek jarduera hori antolatu eta gauzatuko duen sub jektua behar dutela. Subjektu hori da, hain zuzen ere, enpresarioa: merkatuan enpresa izaerako jarduera egiten duen pertsona fisikoa nahiz juridikoa da; norberaren izenean egindako jarduera hori berak bere kabuz edo eskuordeen bidez egin dezake. Era berean, jarduera horren ondorioz sortutako betebehar eta eskubideen titularra da. Bestalde ere, desberdinak dira enpresarioaren kontzeptu ekonomikoa eta juridikoa. Kontzeptu ekonomikoari helduz, enpresarioa da zuzenean eta bere kabuz ekoizpen faktoreak bildu, konbinatu eta koordinatzen dituena; gainera, faktore horien artean jarriko da enpresarioa, ekoizbidea aurretiaz egindako planari egokitzeko. Zuzenbidearen arabera, ordea, ez da beharrezkoa enpresa rioak zuzeneko jarduera edo jarduera pertsonalik egitea; haatik, nahikoa izango da enpresa jarduera beraren izenean egitea, nahiz eta eskuordeen bi dez gauzatu. Hortaz, enpresario izan daitezke adingabekoak, ezgaituak, ab senteak etab.; kasu horietan, ordezkariek jardungo dute euren izenean. Gisa berean, pertsona juridikoak (sozietateak) ere izan daitezke enpresario. Horiek pertsona fisikoak erabili behar dituzte, enpresa jarduera zuzenzuzenean egin dezaten. Esan bezala, enpresa jarduera enpresarioaren beraren izenean egin behar da. Hori oinarri hartuta, bereizi egiten dira enpresarioa bera eta enpresarioa ren izenean jarduten dutenak (faktorea, sozietatearen administratzailea, lege ordezkaria etab.); azken horiek berez


zuzendu eta antolatzen dute enpresaren jarduera. Izatez, enpresarioa da jarduera horren ondorioz gainontzekoekin gertatu diren harreman juridikoen titularra. Beste modu batera esateko, enpre sarioak izango du erantzukizuna gainontzekoei begira, berak zuzenean jardun duen ala ez kontuan hartu gabe, eta berarenak izango dira enpresak eman di tuen etekinak. Eskubide eta betebeharrak, beraz, ez dira enpresarenak, en presarioarenak baizik. 23. Enpresaren kontzeptu juridikoa.—Jarraian, enpresa adierazmol deak merkataritzako arlo juridikoan duen esanahia zehaztu behar dugu. Luza roan pentsatu ohi da Zuzenbideak ekonomi zientziatik har zezakeela enpresa kontzeptua. Horren ondorioz, jurista askorentzat enpresa da irabazasmoa duen ekoizpen faktoreen (hots, kapitalaren eta lanaren) antolaketa. Ideia eko nomiko horren eraginez, beste askoren iritziz enpresa erakunde biziduna zein dinamikoa da, ondoko osagaiak izanik: enpresarioaren jarduera, horren la guntzaileen lana eta enpresaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren tres nak. Antolaketaren inguruko ulerkera hori nagusi izan da XX. mendearen lehenengo hiru hamarkadetan (guk ere ulerkera horren alde egin izan dugu beste garai batean). Ulerkera horrek arlo ekonomikorako balio badu ere, ez di tu Zuzenbidearen eskakizunak betetzen eta gainditurik geratu da jadanik. Merkataritza arloan arestikoena den doktrinak, ostera, ekonomi unitate organiko gisa ikusi du «enpresa» fenomeno osoa, ikuspegi juridikotik begi ratuta. Ikuspegi horren arabera, fenomeno horren alde subjektiboa eta objekti boa bereizi ditu. Batetik, antolatzailearen jarduera dago eta, bestetik, jarduera horren zerbitzura antolaturiko tresnak (langileak eta ondasunak). Lehenengoa enpresa ideiari lotuko zaio; bigarrena, berriz, «establezimendu», «negozio», «etxalde» edota «merkataritzako etxe» ideiari. Bereizketa hori dela eta, sen


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) dotu egin da enpresa jardueramodu huts gisa ikusten duen ulerkera. Badirudi Merkataritza Kodeak ere enpresaren ideia hori bereganatu due la, hau da, enpresa enpresarioaren jarduera gisa ikusten duen ulerkera. Kode horren zenbait manutan enpresa izena eman zaio sozietateen xedeari (ikus indarrean dagoen 221. art. eta indargabetutako 117.2 eta 122. artikuluak). Enpresa hartzen bada gizakiak duen jarduteko modutzat, jarduera hori jardue ra juridikoaren eremu zabalean sartu beharko litzateke. Sartu ere, batera eta modu jarraituan egiten diren egintza juridikoen aribideen kategoria gorenean sartuko litzateke jarduera hori. Aribide horietan, hainbat egintza bakun kon binatzen dira, baina egintza horiek koordinaturik daude ekintza eta helburu bera dutelako. Hortaz, fenomenoaren ikuspegi baterakoia ematen da. Azke nean, bada, enpresa kontzeptua jardueraren adierazpen gisa sartu da azkenik Zuzenbidean. Jarduera hori berezia da, beraren ezaugarriak eta helburua ain tzat hartuz. Jarraian, ezaugarri nahiz helburu berezi horiek.azalduko ditugu. Honakoak dira enpresa izaerako jardueraren ezaugarriak: a) jarduera hori ekonomikoa izan behar da, betiere ekonomia adierazmoldea esangura zaba lean ulertuta; guztiarekin ere, enpresa jarduera bereizi egin behar da jarduera artistiko nahiz intelektualetatik; b) jarduera planifikatua izan behar da, hots, zentzuzko proiektu baten arabera ekintza bera lortzera zuzendua (gehienetan, jarduera hori kanporatzen da ondasunak eta besteren lana modu egonkorrean erabili eta koordinatuz; nolanahi ere, aurrerago ikusiko dugun bezala, bereizi egin behar da enpresa izaerako jarduera kapital zein lan multzo horretatik); c) jarduera hori lanbide jarduera izan behar da, jarraikakoa, sistematikoa eta irauteko joera (una mercantia non facit mercatorem) nahiz irabazasmo iraun korra duena. Gainera, enpresa jarduera bereizi egin behar da lanbidez gauza tzen ez diren gainerako ekonomi jarduera antolatuetatik. Ezaugarri horiek dituen jardueraren helburua izan behar da ondasun na


hiz zerbitzuak ekoiztea edota horiek merkatuan trukatzea. Helburua, beraz, ezin izan daiteke ekoizleak nahiz beraren familiak zuzenean ondasun horiek kontsumitzea edo gozatzea. Horren arabera, ondasun nahiz zerbitzuak ekoitzi edo trukatzearen helburua merkatuaren eskariari aurre egitea izan beharko da. Helburu horrekin jarduten duenak bakarrik gauzatuko du enpresa; arean be re, helburu horrek azaldu eta bidezkotzen du Zuzenbideak enpresa jarduera arautzea. Lan horretan, honako interesak babestuko ditu Zuzenbideak: ekono miaren interes orokorrak, gainontzekoen interesak —alegia, enpresaren ibile ra arruntari lotuta dauden gainontzekoak— eta, azkenik, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interesak. Aurretik egindako oharbideak gogoan izanik, honela kalifika daiteke en presa merkataritzako arlo juridikoan: lanbidez ekonomi jarduera planifikatua gauzatzea, ondasun nahiz zerbitzuen merkatuan parte hartzeko helburuare kin. Kontzeptu hori nahikoa zabala denez, horren barruan sartzen da tresna ahaltsuak dituen enpresa handia, bai eta pertsona bakarraren bidez diharduen enpresa txikia ere. Hori dela eta, bertan behera utzi da aurrerago aipatu dugun antolaketaren inguruko ulerkera hori (Espainiako jurisprudentziak ulerkera horri eutsi zion duela urte batzuk). Horrela, bereizi egin dira enpresaren eta merkataritzako establezimenduaren kontzeptuak. Argi dago, bi kontzeptu horiek jasotzen di tuzten errealitateak ez direla berdinak, ezta nahasgarriak ere; horren ondo rioz, bi kontzeptuak bereizi behar dira. 24. Merkataritzako establezimendua.—Salbuespen kasuak izan ezik, enpresarioak ezin izango du bere jarduera gauzatu, horretarako ondasun na hiz zerbitzu multzorik ez badu; aldi berean, ondasun zein zerbitzuok modu egokienean koordinatu eta antolatu behar dira enpresaren helburu berezia lor tzeko. Multzo antolatu hori, enpresa jardueraren tresna izatera zuzenduta da goena, «azienda» izenez ezagutzen da Italiako teknika juridikoan.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Frantzian, ordea, «fonds de commerce» izenez eta Espainian hurrengo izenak jaso ditu: «industri nahiz merkataritzako establezimendua», «merkataritzako etxea», «negozioa», «denda», «industria», «ustiategia» etab. Kontzeptu horien artean, establezimenduarena aukeratu dugu gure aburuz kontzepturik egokiena de lako eta, gainera, Merkataritza Kodeak gehien erabiltzen duena delako (3, 283, 285, 286, 291, 547 eta 566. artikuluak). Kodeak, hala ere, ez du adierazmolde hori xehetasun osoz erabili kasu guztietan. Antolaketaren inguruko ulerkeraren arabera ez dira bereizten, neurri han di batean bederen, enpresa eta establezimendua. Aitzitik, enpresa hartzen bada giza jarduera gauzatzeko modu berezitzat — Zuzenbidearen esparruan sartzen den jarduera, alegia—, argi eta garbi dago kontzeptu desberdinak di rela establezimendua eta enpresa. Enpresa ekonomi jarduera egiteko modua da; establezimendua, aldiz, jarduera horren zerbitzura dagoen tresna. Lehe nengoa egintza juridikoen kategorian sartzen da eta, bigarrena, balio ekono mikoa duten ondasun instrumentalen kategorian. Merkataritza Kodearen zenbait manuren arabera, badirudi 1885eko lege gileak kontuan hartu zuela establezimenduaren eginkizun instrumentala. Ho rren adierazle dugu, bereziki, 3. artikulua. Artikulu horrek lege presuntzio hau ezartzen du: merkataritzan aritzen den pertsona izango da, merkataritza egiteko nahia izanik, jendaurrean establezimendu bat iragartzen duena. Ko deak azpimarratu egin du establezimenduaren garrantzia, enpresaren jarduera kanporatzeko bide gisa ikusiz; enpresa, izan ere, establezimenduaren bidez agertarazten da bereziki. Hori gorabehera, ezin ditugu bi fenomeno edo errea litate horiek nahastu. Alderantziz, euren arteko harremanak instrumentalak dira, hots, helburua eta baliabideen arteko harremanak dira. Auzitegi Gorenaren epaiek ere jaso dute enpresa eta establezimenduaren arteko bereizketa; epai horiek hiri errentamenduen legeria berezia aplikatzean eman dira (ikus,


besteak beste, 1963ko azaroaren 13ko eta 1969ko martxoa ren 10eko epaiak). Enpresarioaren eta establezimenduaren arteko harremanak jabetza edo jabari harremanak dira gehienetan. Edonola ere, enpresarioak beste titulu ju ridiko batzuen bidez ere erabili ahal izango du establezimendua bere helbu ruetarako, besteak beste, errentamendu edota gozamenaren bidez. 25. Establezimenduaren osagaiak.—Establezimendua mota desberdine tako ondasunek osatzen dute, establezimenduak zerbitzatzen duen enpresa motaren eta enpresaren eskakizunen arabera. Hortaz, ez dago eredu bakarra (adibidez, desberdina izango da salerosketa enpresa baten establezimenduaren osaketa eta garraio edota bankuetarako establezimenduena). Dena den, nahiz eta establezimenduak desberdinak izan, hurrengo ondasun eta eskubideak ba tu eta koordinatzen dituzte orokorrean: ondasun higikorrak zein higiezinak, ondasun gorpuzdunak eta gorpuzgabeak, ondasun kontsumikorrak eta kontsu miezinak, eskubide errealak eta kreditu eskubideak, industri jabetza eta mer kataritzako jabetzaren gaineko eskubideak etab. Gisa berean, multzo horretan sartu behar ditugu establezimenduetan enpresarioaren eta beraren ordezkarien aginduetara lan egiten dutenen zerbitzuak, zerbitzu horiek ere ondare balioa baitute. Ondare osagai horiek (ondasun eta zerbitzuak) goian aipatu bezala bate ratzen badira ere, horrek ez du esan nahi eurek bananbanan ez dutela iza terik; horiek ez dute inolako aldaketarik jasaten euren estatutu juridikoan. Merkatugaiak (merkataritzako trafikora lotutako ondasun higikorrak, manu fakturatuak edo ez), aldiz, salbuespen kasu dira. Merkataritza Kodearen ara bera, merkatugai horiek ezin izango dira erreibindikatu jendaurrean zabalik dauden denda zein biltegietan eskuratu badira (85. art.). Kode Zibilak, ordea, erreibindikakortasunaren printzipio orokorra aldarrikatu du (348 eta 349. artikuluak).


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Establezimenduaren osagaiak baturik eta koordinaturik daude helburu be ra lortzeko: merkatuan ekoizpen jarduerari edota truke jarduerari zerbitza tzea. Osagai horiek, berriz, beste helburu batzuk izan ditzakete bananbanan hartzen baditugu. Osagaiok, alabaina, ez dute euren autonomia galduko; on dorioz, enpresarioak bere borondatez bereiz ditzake osagai horiek establezi mendutik, beste batzuen bidez ordeztuz edo ez. Hori enpresaren beharrizanen arabera egingo da. Gehienetan, establezimenduek osagai batzuk izango dituz te hasieran eta beste batzuk bukaeran; hori hala izatea eskatzen du enpresa jarduerak. Horrenbestez, establezimenduetan ordeztu edo berriztatu egiten dira gauza eta zerbitzuak; hori horrela izanda ere, ez da establezimenduaren ba tasuna apurtzen, antolaketa suntsituko duen zatibanaketa osorik ematen ez bada behintzat. Establezimenduan ondasun batzuk beste batzuen bidez ordezteko prin tzipioa (subrogazio erreala) 1914ko maiatzaren 26ko epaian aintzatetsi zen. Geroago, Ondasun Higikorren gaineko Hipotekari buruzko 1954ko abendua ren 16ko Legeak jaso zuen printzipio hori. Lege horrek ezartzen duenez, zordun hipotekarioak establezimendu hipotekatuan bertan izan behar ditu hipoteka eratzeko eskrituran zehaztu eta zenbateko zein balio bera edo han diagoa duten merkatugaiak eta lehengaiak; horretarako, behar beste birjarpen egin behar ditu zordunak, merkataritzako usadioen arabera (22. art.). Establezimendua osatzen duten ondasunak modu egokian antolaturik ba daude, establezimendu hori gai izango da hobeto ekoizteko, bezeroak erakar tzeko eta, azken finean, zerbitzu egokia eskaintzeko enpresarioak gauzaturiko enpresari. Enpresak duen gaitasun horrek edo arrakasta izateko aukera ho rrek, ondare balioa du dudarik gabe. Nolanahi den ere, enpresarioak ez du horren gaineko xedatze nahiz jabari


eskubiderik, gaitasun hori ez baita esta blezimenduaren gorpuzgabeko osagaietako bat. Besterik gabe, establezimen duaren ezaugarria da, eta ezin da establezimendutik bereizi. 26. Establezimenduaren izaera juridikoa.— Ekonomiaren ikuspegitik, establezimendua kapital eta lanaren antolaketa gisa azaltzen da; antolaketa horren helburua ekoizpen edo elkartruke jarduera egitea da. Antolaketa da es tablezimendua osatzen duten izaera desberdineko osagaiak batu eta koordina tzen dituen lotura ekonomikoa. Zuzenbideak ez du kontzeptu ekonomikorik erabiltzen, eta erakunde horren izaera juridikoa bilatzen saiatu da. Ahalegin horretan hainbat teoria sortu dira. Ikuspuntu juridikotik, bada, antolaketa fe nomenoaren —gizarte eta ekonomi fenomenoa— batasuna azaldu nahi izan da. Horren inguruan esan ohi da establezimenduak nortasun juridikoa duela, edota helburu bat lortzeko ondare autonomoa dela, baita universitas facti o iurisa dela etab. Doktrinak ez dio arazoari konponbide egokirik bilatu eta, on dorioz, fenomeno hori beste ikuspuntu batetik aztertu beharko da. Hori oinarri harturik, erakunde kontzeptu modernoaren bidetik bilatuko dugu guk fenome no horren azalpena. Erakundearen ideia gero eta gehiago ari da sartzen esparru juridikoan. Ondasun nahiz langileen antolaketa gisa ikusten da erakundea, helburu goren baten arabera egindako antolaketa, alegia. Establezimenduak —ondasun na hiz langileen hierarkiazko antolaketak— kalifikazio bera lor dezake arazorik gabe. Establezimenduak erakunde egonkor eta iraunkor gisa azaldu dira eta nazioko ekonomiaren zati dira. Are gehiago, erakunde horiek garrantzitsua goak diren neurrian, aldendu egiten dira enpresarioen xedapen ahalmenetik eta, neurri handi batean, herri botereen kontrolpean jartzen dira. Gorengo ekonomi nahiz gizarte arrazoiak direla eta, herri botereek batzuetan oztopoak jartzen dituzte establezimenduak sortu edota zabaltzeko; beste batzuetan, os tera, establezimenduak desegin edota desagertzeko jartzen dira eragozpenak. Establezimenduak erakunde bihurtzeko duen ahalmena, establezimendu ho


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) rren antolaketa maila eta garrantzi ekonomikoaren menpe geratzen da batez ere. Edonondik begira dakiola ere, argi dago establezimendu handiak erakun de bihurtzen ari direla. Horretan eragina izan du gizartekotasun ideiak, hain zuzen ere, enpresarioaren eta beraren laguntzaileen arteko kudeakidetza bul tzatzeaz gain, laguntzaileek enpresaren etekinetan parte hartzea ere bultzatu duen ideiak. 27. Establezimendua negozio juridikoen objektu gisa.—Zenbait da turen arabera, azken urteotan batik bat, establezimenduaren inguruan honako ideia ari da sartzen Espainiako Zuzenbide positiboan: establezimendua, bere osotasunean, ondasun bat da, beraren osagaietatik bereizia eta negozio juri dikoen objektu izan daitekeena. Merkataritza Kodeak, esate baterako, esta blezimenduaren besterenganaketa kasua jaso du (291. art.) eta lantegi nahiz dendak (establezimenduak) aseguruen objektu izatea onartu izan du (401.2. art., gaur egun indargabetua). Kode Zibilak establezimenduaren —establezi mendua unitate organiko gisa hartuta— mortis causa eskualdaketa onartu du. Kasu horretan, gurasoek ahalmena izango dute gainerako semealabei seni partea diruz emateko, baldin eta industri ustiategiak zatitugabe irautea nahi badute familiaren intereserako (1056. artikulua). Horrez gain, Kode Zibilak merkataritzako establezimenduen besterenganaketa kasuak jaso ditu behin eta berriro azken eraldaketetan (166; 271.2; 323, 324 eta 1389.2. artikuluak). Oraintsuagokoak diren legeetan areagotu egin da aurretik aipaturiko joera ho ri. Horretara jarrita, Ondasun Higikorren gaineko Hipotekari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak establezimenduaren hipoteka sortu eta arautu du (19. artikulua eta ondorengoak); horrez landa, hitzaurrean azaldu denaren arabera, hipotekaren kasuan, egokiagotzat jo da establezimenduari garrantzia ematea enpresari baino. Hitzaurre horrek hauxe adierazi du: establezimendua bera besterik gabe eskualda daiteke errealitatean; barnebarneko balioa eta balio objektiboa du, nolabait independentea izanik. Langileen Estatutuak


—hau da, 1995eko martxoaren 24ko Legegintzazko Errege Dekretuak onetsi zuen Testu Bateginak— enpresaren, lantokiaren edo enpresako ekoizpen uni tate autonomo baten titulartasun aldaketa kasuak jaso ditu 44. artikuluan. Testuaren ariora, lan kontratuak ez dira bukatuko kari horren ondorioz, eta enpresario berria aurreko enpresarioaren eskubide eta betebeharretan su brogatuko da. Jurisprudentziak, berebat, tinko heldu dio bide horri. (Ikus, besteak beste, 1965eko abenduaren 21eko, 1973ko maiatzaren 25eko, 1981eko martxoaren 24ko eta 1985eko uztailaren 15eko epaiak). Agerikoa da establezimendua xedatze egintzen objektu izan daitekeela (adibidez, salerosketa, dohaintza, ordainean ematea etab.); aldi berean, erren tan eman daiteke establezimendua eta horren gainean era daitezke berme errealak (hipoteka), gozamena etab. Kasu horietako batzuk —salerosketa eta hipoteka, hain zuzen— liburuaren beste leku batean aztertuko dira. Hemen oharbide batzuk emango ditugu errentamenduaren inguruan, horrek egungo merkataritzako egineran duen garrantzia aintzat hartuta. Merkataritzako establezimenduaren errentamendua Kode Zibileko xeda pen orokorren menpe dago. Hala ere, errentan emandako objektuaren izaera kontuan hartuz gero, zalantzarik gabe esan daiteke errentamendu hori erren tamendu berezia dela. Errentamendu horren objektua da enpresa jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzuen multzo organikoa. Ko de Zibilak, ordea, gauza zehatzen errentamendua jaso du. Horregatik, nola baiteko malgutasun edo zabaltasunez aplikatu behar zaizkio Kode Zibilaren arauak aztertzen ari garen kontratuari; bestela esanda, beharrezkoa da arauak erakunde juridiko horren eskakizun bereziei egokitzea. Hasteko, errentamen du guztiguztietan oinarrizkoa da errentatzaileak errentariari gauza eman eta horren gozatze baketsua ziurtatzea (KZren 1554. art.). Merkataritzako es tablezimenduaren errentamenduan, eta onuste printzipioa dela bide (MKren 57 eta KZren 1258. art.ak), errentatzaileak ezin


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) izango du, gauza eman eta gero, errentariaren enpresaren ibilerari kalte egingo dion egintzarik gauzatu; horretara, ezin izango ditu errentan emandako establezimenduaren bezeroak aldendu edo merkataritzako elkarlehiarik egin. Errentamendu horiei, beraz, lehiaren debekua datxekie, horren kontrako itunik ez badago. Errentariak, bestalde, errentan emandako establezimendua horren ekonomi destinoaren arabera ustiatu beharko du. Horrez gain, saiatu egin beharko da establezimen duaren ekoizpen ahalbideak iraun dezan eta, gainera, lantegiaren markak eta establezimenduaren beste bereizgarri batzuek garrantzia gal ez dezaten era bilera urriagatik. 28. Establezimendu nagusia eta sukurtsalak.— Enpresarioak hainbat establezimendu erabil ditzake bere enpresa gauzatzeko. Establezimendu ho riek, gehienetan, leku desberdinetan daude, baina ez dago arazorik herri ba tean bi establezimendu edo gehiago egoteko; izan ere, sarritan gertatzen da hori. Halakoetan, enpresarioaren egoitza moduan hartzen den establezimen dua izango da establezimendu nagusia. Egoitzaren lekuan hainbat establezi mendu badaude, ordea, establezimendu nagusia izango da enpresa jarduera gauzatzen den gunean dagoena. Gainerako establezimenduei sukurtsal izena eman die legeak [MKren 22. art.; EMSLren 8. art.; eta MEAren 81.j) eta 295. art.ak]. Ikuspuntu juridikotik, ez dago desberdintasunik establezimendu nagu siaren eta sukurtsalen artean. Guztiak izango dira establezimenduak, euren garrantzi ekonomikoa aintzat hartu gabe. Azken finean, sukurtsalak sortu dira, enpresa jarduera lurraldean zehar sakabanatzearen ondorioz. Sukurtsal horien bidez, enpresarioak establezimen du nagusiaren mugen gainetik zabaltzen du bere negozioaren eremua; horren ondorioz, bezero berriak lor ditzake. Sukurtsalak, maizsarri, establezimendu nagusiak baino garrantzi ekonomiko handiagoa du; hala ere, horrek ez du al datuko sukurtsalaren izaera juridikoa. Sukurtsala bigarren


mailako estable zimendua edota establezimendu erantsia da, bertan ez dagoelako goi zuzen daritzarik ezta enpresarioaren egoitzarik ere. Aitzitik, praktikan nolabaiteko administrazio autonomia hartzen du sarritan sukurtsalak, establezimendu na gusiari dagokionez. Hori oinarri harturik, legegileak nahi izan du sukurtsala Merkataritzako Erregistroan inskribatzea, hain zuzen ere, sukurtsalaren egoi tza zein probintziatan egon eta bertako Merkataritzako Erregistroan hain zu zen (MKren 22.3. artikulua, eta MEAren 296. artikulua). Amaitzeko, esan behar da Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak sukurtsala definitu duela 295. art.an. Artikulu horren arabera, sukurtsala «ordezkaritza iraun korra eta nolabaiteko kudeaketa autonomia duen bigarren mailako estable zimendua da; horren bidez, sozietatearen jarduera gauzatuko da, osoosorik edo zatika». BIBLIOGRAFIA AFFERNI: Gli atti di organizzazione e la figura giuridica dell’imprenditore, Milan, 1970; BENÍTEZ DE LUGO y GUILLÉN: «La transmisión de las empresas y el impuesto sobre transmisiones patrimoniales», in RDM, 1982, 55. or. eta ondoren goak; BIGIAVI: La piccola impresa, Milan, 1947; IDEM: Difesa dell’«imprenditore occulto», Padua, 1962; IDEM: L’imprenditore occulto, rist., Padua, 1966; IDEM: La professionalità dell’imprenditore, Padua, 1984; BROSETA PONT: «La transmisión de la empresa: compraventa y arrendamiento», in RDM, 1968, 59. or. eta ondorengoak; CALVO ALFAGEME: «La empresa mercantil como objeto de negocios jurídicos», in AAMN, 1945, 511. or. eta ondorengoak; CÁMARA ÁLVAREZ: «La venta de la empresa: Principales problemas que plantea», in AAMN, XXIV (1981), 281. or. eta on dorengoak; COLOMBO: Il trasferimento dell’azienda e il passaggio dei crediti e dei debiti, Padua, 1971; CRESPI REGHIZZI: L’impresa nel Diritto sovietico; DE MARTINI: L’usufrutto d’azienda, Milan, 1950; DÍAZ RUIZ, E.: Régimen jurídico de las sucur sales en Derecho español, Madril, 1994; DÍEZPICAZO: «La sucesión por causa de muerte y la empresa mercantil», in RDM, 1965, 293. or. eta ondorengoak; DORAL: «Posesión y empresa», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 543. or. eta ondorengoak; FANELLI: Introduzione alla teoria giuridica dell’impresa, Milan, 1950; FENGHI (arg.):


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Norma e impresa. Il Diritto commerciale e le trasformazioni del capitalismo, Milan, 1978; FERNÁNDEZNOVOA: «Reflexiones preliminares sobre la empresa y sus pro blemas jurídicos», in RDM, 1965, 7. or. eta ondorengoak; FERRARA: Teoría jurídica de la hacienda mercantil, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1950; GALGANO: Diritto dell’impresa e delle società. I: L’imprenditore, Bolonia, 1970; GALIMARD: «La transmission de l’entrepise», in Études AZARD, Paris, 1980, 65. or. eta ondorengoak; GARRIDO DE PALMA, V. M. (zuz.): La empresa familiar ante el Derecho. El empresario individual y la sociedad de carácter familiar, Madril, 1995; GARRIGUES: Acotaciones de un jurista sobre la reforma de la empresa, Madril, 1971; GHIDINI: Lineamenti di Diritto dell’impresa, Milan, 1962; GIRÓN TENA: «Sobre las características generales desde los puntos de vista jurídico y conceptual de los problemas actuales en torno a la empresa», in Estudios POLO, 281. or. eta ondorengoak; GÓMEZACEBO: «La hipoteca de establecimiento mercantil (Estudio exegético del título II, capítulo II, de la Ley de 16 de diciembre de 1954)», in RDM, 1955, 123. or.; GRAZIANI: L’impresa e l’imprenditore, 2. argitaraldia, Napoli, 1959; LAGUNA IBÁÑEZ: «La transmisión de em presa mercantil y sus obligaciones», in ADC, 1962, 657. or. eta ondorengoak; LANGLE: Las pequeñas empresas comerciales, Granada, 1953; LYONCAEN, G. eta A.: «La “doctrine” de l’entreprise», in Dix ans de droit de l’entreprise, Paris, 1978, 599. or. eta ondorengoak; LLEBOT MAJO: «Doctrina y teoría de la empresa en el Derecho mercantil. (Una aproximación al significado de la teoría contractual de la empresa), in RDM, 1996, 319. or. eta ondorengoak; MAISANO (arg.): L’impresa nel nuovo Diritto di famiglia, Napoli, 1977; MENÉNDEZ ROCES: Problemática y tratamiento de la pequeña y mediana empresa, Zaragoza, 1982; MERLANI: Lineamenti dell’impresa industriale e dell’impresa mercantile, 2. argitaraldia, rist., Padua, 1966; MINERVINI: L’imprenditore: fattispecie e statuti, Napoli, 1964; MOTOS GUIRAO: «El arrendamiento de empresa», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 479. or. eta ondorengoak; IDEM: Hacia una nueva delimitación jurídica del empresario mercantil e industrial, Gra nada, 1981; NIGRO: Imprese commerciali e imprese soggette a registrazione. Fattispe cie e statuti, Torino, 1983; OLIVENCIA RUIZ: Los establecimientos mercantiles y el nuevo artículo 1.413 del Código civil, Madril, 1963; PANUCCIO: Teoria giuridica dell’impresa, Milan, 1974; IDEM: L’impresa familiare, 2. argitaraldia, Milan, 1981; PETTITI: Il trasferimento voluntario d’azienda, Napoli, 1970; POLO, A.: «Empresa y sociedad en el pensamiento de Joaquín Garrigues», in Estudios GARRIGUES, aip., I, 309. or. eta ondorengoak; IDEM: «La transmisión «mortis causa» de la empresa en el Derecho catalán», in RDM, 1972, 7. or. eta ondorengoak; PORZIO: La sede dell’impresa, Napoli, 1970; RAGUSA MAGGIORE: L’impresa agricola e suoi aspetti di Diritto commerciale e fallimentare, Napoli, 1964; RAISER: Das Unternehmen als Organisation, Berlin, 1969; REUTER: Privatrechtliche Schranken der Perpetuierung von Unternehmen, Frankfurt, 1973; RITTNER: Unternehmen und freier Beruf als Re chtsbegriffe, Tubinga, 1962; RUEDA MARTÍNEZ: La sucursal. Algunos aspectos de su


régimen jurídico, Bartzelona, 1990; SANTINI: «Le teorie sull’imprese», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 217. or. eta ondorengoak; SIMO SANTOJA: «Aspectos jurídicos, fiscales y económicos de la transmisión gratuita de la empresa», in AAMN, XXIV (1981), 123. or. eta ondorengoak; STOLFI, C.: L’atto di preposizione. Contributo alla teoria dell’impresa, Milan, 1974; TABELINI: Il concetto d’azienda, Napoli, 1966; VALERO: La fundación como forma de empresa, Valladolid, 1970; VANDEPUTTE: Le statut de l’entreprise, Brusela, 1965; VARANGOT: «Transmisión de fondos de co mercio», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 403. or. eta ondorengoak; VERDERA: «La dialéctica empresasociedad en el marco de la democracia industrial: experiencia española y perspectiva de futuro», in el nuevo Derecho de la empresa, Madril, 1989, 225. or. eta ondorengoak; VERRUCOLI (arg.): La nozione d’impresa nell’ordinamento comunitario, Milan, 1977; VISALLI: Locazione d’inmobile ed affito d’azienda, Napoli, 1969.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) § IV. ENPRESA ANTOLAKETAREN OSAGAI PERTSONALAK LABURPENA: I. ENPRESARIOA.—29. Enpresarioaren hierarkia.—30. Enpresario motak.— 31. Enpresarioaren erantzukizuna.—II. ENPRESARIOAREN LAGUNTZAILEAK.—32. La guntza mota desberdinak.—33. Enpresarioaren eta laguntzailearen arteko harremanen izaera.—34. Faktorea.—35. Faktorearen ahalduntzearen eremua.—36. Faktoreak be re izenean jardutea.—37. Faktorearen eginbeharrak.—38. Ahalordearen iraupena.—39. Dependenteak.—40. Langinak.—41. Beste laguntzaile batzuk.—III. LAGUNTZAILE AU TONOMO ELKARGOKIDEAK.—42. Agente bitartekariak orokorrean.—43. Merkataritzako artekariak.—44. Itsas artekariak.

I. ENPRESARIOA 29. Enpresarioaren hierarkia.—Aurreko kapituluan enpresarioaren kon tzeptua azaldu dugu. Enpresarioa langileek osatzen duten piramidearen go rengo mailan dago; langileek osatutako piramide hori da enpresa jardueraren euskarria. Ikuspuntu juridikotik abiatuz gero, onartu behar da enpresa pertso nalak egon daitezkeela; enpresa horiek, ordea, ez dute garrantzi handirik eko nomi antolaketa modernoan. Enpresarioak, eskuarki, beste pertsona batzuen laguntza beharko du bere helburuak lortzeko, nahiz eta egin beharreko enpre sa jarduerak garrantzi txikia izan. Edonola ere, enpresarioa erakunde nagusia da, beraren laguntzaileen izaera nahiz kopurua edozein izanda ere. Enpresa rioak eta beraren laguntzaileek gauzatzen duten enpresa jarduera enpresarioa ren beraren izenean egingo da. Kasuankasuan agindu eta erabakiak hartzeko ahalmen gorena du enpresarioak, eskuordetzak egin ditzakeen arren. Bestal de, enpresarioak bere gain hartuko du negozioaren arriskua nahiz mentura; horrek esan nahi du, enpresarioaren gaurko eta etorkizuneko ondarea enpre sak izan ditzakeen emaitza txarren menpe geratuko dela.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

60

30. Enpresario motak.—Enpresario izan daiteke, bai pertsona fisikoa (banakako enpresarioa), baita pertsona juridikoa ere (sozietate enpresarioa). Edozein pertsona fisikok lor dezake banakako enpresarioaren statusa edo izaera, merkatuan enpresa jarduera gauzatuz. Horretarako, ez da sexu bereiz ketarik egingo, baina beharrezkoa izango da adin nagusikoa izatea eta norbe raren burua gobernatzeko gai izatea. Espainiako Konstituzioak lanbide eta ogibidea hautatzeko eskubidea aldarrikatu du (35. art.). Aldi berean, enpresa askatasuna aintzatetsi du merkatu ekonomian, eta bermatu zein babestu egin du enpresa askatasun horren egikaritza (38. art.). Orokorrean, askatasuna dago sozietate enpresarioak sortzeko. Hori oina rri harturik, merkataritzako sozietateak eratuko dira, merkatuan parte har de zaten. Espainiako Merkataritza Kodearen marko juridikoan (1. artikulua), merkataritzako sozietateak dira enpresario izaera jaso dezaketen pertsona ju ridiko bakarrak; sozietate horietako batzuk Merkataritza Kodean arautzen di ra eta beste batzuk lege berezietan. Egia esateko, nahiz eta kodeak aurrean aipaturikoa jaso, bestelako joera ari da nabarmentzen aspaldidanik. Arean be re, nortasuna duten zenbait erakundek (publikoak zein ez) merkatuan parte hartzen dute sozietateen antzeko jarduera gauzatuz. Espainian adibide ugari ditugu, Aurrezki Kutxena, berbarako. Horren ondorioz, sozietate enpresarioa ren fenomenoa zabaldu egin beharko da pixkanakapixkanaka, errealitate berri horiek jaso ditzan (ildo horretatik doa Merkataritza Kodearen 16. arti kulua —eraldatua izan dena— eta MEAren 81. art.). Erakunde publikoei dagokienez, aurretik ikusi dugun bezala (ikus 19. zenbakia), Konstituzioak ahalbideratu egin du «ekimen publikoa jarduera ekonomikoan» (128.2. art.); horren arabera, legebideztatu egin du erakunde horiek enpresa jarduerak egitea. Gehienetan, erakunde publikoek ez dute zu zenean merkatuan parterik hartzen. Alderantziz, kapital publikoz


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) eraturiko sozietate anonimo instrumentalak erabiltzen dituzte horretarako. Sozietate kapital osoaren edota zati handienaren jabeak izango du sozietate horren kontrola eta zuzendaritza. Kasu horietan, erakunde publikoek ez dute enpre sario izaera eskuratuko; izaera hori eurek eratutako sozietateek izango dute. Enpresa horiek praktika juridikoekonomikoan enpresa publiko gisa ezagu tzen badira ere, sozietate anonimoa arautzen duen legeriaren menpe egongo dira, euren eraketa eta jardunbide juridikoari begira. Gainontzekoekin dituz ten harremanei dagokienez, aldiz, antolamendu juridiko pribatuaren arauak aplikatuko zaizkie, arau zibilak edota merkataritzako arauak, hain zuzen. Legeak jasotako salbuespen kasuak izan ezik, banakako enpresarioek eta sozietate enpresarioek lege eraentza berbera dute gainontzekoekin dituzten harremanei dagokienez —enpresa jardueraren ondoriozko harremanak, ale gia—. Zerga arloan, berriz, tratamendu bigunagoa dute lehenengoek. Hala ere, egungo egunean atzean geratzen ari dira banakako enpresarioak; merka taritzako sozietateen gorakada, ostera, gero eta nabariagoa da. 31. Enpresarioaren erantzukizuna.—Bai banakako enpresarioak, baita sozietate enpresarioak ere, Kode Zibilak ezarritako erantzukizun sistemaren (kontratu erantzukizuna eta kontratuz kanpoko erantzukizunaren) menpe dau de enpresa jarduera gauzatzean. Horretara: a) erantzukizuna izango dute kon tratu betebeharren ezbetetzeagatik, baldin eta ezbetetze horren arrazoia doloa, arduragabekeria edota berandutza izan bada (KZren 1101. art.); eta b) kontratutik kanpo ere, errua edo arduragabekeria bitarteko izanik, egite edo ez egiteagatik beste bati eragindako kalteak ordaindu beharko dituzte (KZren 1902. art.). Erantzukizun horrek bere barruan hartzen ditu norberaren egin tzak eta, horrezaz aparte, «dependenteek lan egiten duten zerbitzuetan edota euren eginkizunen ondorioz sortutako kalteak» (KZren 1903. art.). Egungo egunean, ordea, erantzukizun sistema ez da betebetean erruan eta arduragabekerian oinarritzen. Berriki, eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

62

gizarte arrazoiak direla bide, enpresa jardueraren arlo batzuetan erruzko erantzukizunaren sistema tradi zionalaren ordez, erantzukizun objektiboaren sistema ezarri da (horrekin lo turik, ikus 1985eko uztailaren 10eko eta azaroaren 7ko, 1989ko apirilaren 21eko eta azaroaren 21eko, eta 1990eko martxoaren 2ko epaiak). Beste kasu batzuetan, erruduntasuna frogatzeko zama alderanztu egin da kalteak izan di tuen gainontzekoaren onurarako, hots, kaltea egin duenaren aurka (ikus AGk emandako epai hauek, besteak beste: 1984ko martxoaren 9koa, 1990eko aza roaren 26koa, 1991ko urriaren 23koa, 1992ko ekainaren 8koa, 1993ko maia tzaren 20koa edota 1996ko ekainaren 13koa). Oinarri horiexek jaso ditu —adibiderik berri eta garrantzitsuenetarikoen artean—, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko 1984ko uztailaren 19ko Legeak, ekoizkin zein zerbitzuen ondoriozko erantzukizunari dagokionez. Lege horrek enpre sarioaren erantzukizunari buruzko eraentza juridikoa jaso du; erantzukizun hori kontsumitzaile eta erabiltzaileei eragindako kalteen ondoriozkoa da. Sis tema horrek aldaketa garrantzitsuak izan ditu sistema tradizionalari begira. Alde batetik, kontsumitzaileek kaltegalerak jasan badituzte enpresarioak es kainitako ekoizkin eta zerbitzuak erabiltzerakoan, errua frogatzeko zama al deranztu egiten da kontsumitzaileen mesedetan (25. art.tik 27.era bitartekoak). Beste alde batetik, 28. art.ak benetan objektiboa den erantzukizun printzipioa ezarri dio enpresarioari. Hori horrela izango da, baldin eta kontsumitzaileak kalteak jasaten baditu, ondasun nahiz zerbitzuak modu egokian erabili eta kontsumitu arren. Horrez gain, ondasun nahiz zerbitzu horiek —euren izae ra kontuan hartuta— garbitasun, eragingarritasun eta segurtasun maila zeha tzak bermatu beharko dituzte nahitaez, horretarako baldintza objektiboak aintzat hartuz. Kasu horietarako 500 milioi pezetakoa izango da erantzukizu naren muga. Gobernuak, alabaina, aldizka berrikusi eta eguneratu beharko du kopuru hori, kontsumo prezioen indizeek izandako


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) aldaketen arabera. Espainiako Zuzenbidean 1985eko uztailaren 25eko EEEren 85/374 Zu zentaraua sartzeko —alegia, ekoizkin akastunek eragindako kalteen ondo riozko erantzukizun zibila ezarri duen zuzentaraua— 1994ko uztailaren 6ko Legea eman da. Lege horrek honako printzipio orokorra ezartzen du: fabri katzaile eta inportatzaileek egin zein inportatu dituzten ekoizkinak akastunak badira, fabrikatzaile nahiz inportatzaile horiek erantzukizuna izango dute ho rren ondorioz sortutako kalteengatik (1. art.). Legeak, bada, zuzentarauak ezarri duen erantzukizunari buruzko eraentza bera jaso du, hau da, erantzu kizun objektiboaren sistema. Erantzukizun objektibo hori ez da erabatekoa. Gogoan izan behar da fabrikatzaile zein inportatzaileek ez dutela erantzu kizunik izango 6. artikuluan arauturiko kasuetan. Legearen arabera, eta kaltetuari dagokionez, eragingabea izango da eran tzukizuna mugatu nahiz berori kentzen duen beste edozein klausula (14. art.). Medeatzeko modukoak diren kalteak, berriz, hauexek dira: heriotza, gorputz lesioak (hamar mila eta bostehun milioi pezetako mugarekin —11. art.—) eta kalte materialak. Azken kasu horretan, 65.000 pezetako frankizia kenduko da (10. artikulua). Legeak agindu duenez, fabrikatzailearen erantzukizun objekti boak 10 urte iraungo du, kaltea sortu duen akastun ekoizkina zirkulazioan jarri denetik zenbatzen hasita (13. artikulua). Kaltegalerak konpontzeko ak zioa hiru urtetan preskribatuko da, kaltetuak kaltea jaso duenetik zenbatzen hasita. Azkenik, kalteordaina eman duenak akzioa du kaltearen erantzule di renen aurka, eta akzio hori hilabeteko epean egikaritu beharko du (12. art.). II. ENPRESARIOAREN LAGUNTZAILEAK 32. Laguntza mota desberdinak.—Enpresa gauzatu eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

64

garatzean, en presarioak beste pertsona batzuen laguntza beharko du bere helburuak lortze ko, enpresaren handinahia eta neurria edozein izanda ere. Lehenik eta behin, establezimenduan bertan lan egiten duten pertsonak ditugu. Horiek kontratu baten bidez lotuko zaizkio enpresarioari, ordainsari baten truk. Hori dela eta, enpresarioaren menpe daude zuzenean edota zeharka, betiko eta modu egon korrean. Pertsona horiek dira establezimenduaren langileak; esangura her tsian, horiek dira enpresarioaren menpeko laguntzaileak. Hari berari segiz, enpresarioak badu beste laguntza mota bat, establezimenduaren barruan ez dauden pertsonek emanikoa. Pertsona horiek ez daude enpresarioaren menpe eta noizean behin lagundu egiten diote hitzarturiko ordainketa baten truk. Ho riek laguntzaile autonomo izenekoak dira, besteak beste, bitartekariak, komi siohartzaileak, agenteak eta abar. Laguntzaile horiek enpresarioak dira eta ordaindutako zerbitzuak ematen dizkiete beste enpresario batzuei. Jarraian, lehendabizi azaldutako laguntza mota aztertuko dugu, hau da, enpresarioaren menpeko laguntzaileek emandakoa. Kategoria horretatik baz tertu egingo ditugu establezimenduan zerbitzuak emanda ere (eskuzko zerbi tzuak nahiz zerbitzu intelektualak), gainontzekoekin kontratu harremanik ez dutenak (esaterako, medikuak, abokatuak, ingeniariak, beharginak, bulegoe tako enplegatuak etab.). Kodearen sistemari helduz, nolabaiteko ordezkaritza ahalmenak dituztenak aztertuko ditugu. Horiek establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoa osatzen duten egintza juridikoak egin ditzakete, enpresa rioaren izenean eta horren kontura. Laguntzaileen artean faktoreak, depen denteak eta langinak bereizteko, euren ordezkaritza ahalmenak aztertu behar dira. Jarraian azalduko ditugu erakunde horiek. 33. Enpresarioaren eta laguntzailearen arteko harremanen izaera.— Kodeak komisio kontratuaren idazpuru orokorrean sartu ditu enpresarioaren menpeko laguntzaileak, eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) mandatari gisa kalifikatu ditu (281. art. eta ondo rengoak). Edozein modutan, legeak egindako kalifikazio horrek nahastu egin ditu mandatua eta ordezkaritza eta, horren ondorioz, ezin daiteke onartu. La guntzailea ordezkaria da, ez, ordea, mandataria. Lehenik, aintzat hartu behar da laguntzaileak menpekotasun eta iraunkortasun ezaugarriak dituela; biga rrenik, laguntzailearen eginkizuna ordaindua dela eta, hirugarrenik, beraren eginkizuna ondasun nahiz zerbitzuen ekoizpen eta trukean parte hartzea dela. Mandatuak edota komisioak ezin dituzte ezaugarri horiek euren barnean hartu. Haatik, horren azalpena lan kontratuaren bidetik dator, laguntzailearen eta enpresarioaren arteko lotura lan izaerako lotura juridikoa baita. Langileen Estatutuak —1995eko martxoaren 24ko Legegintzazko Errege Dekretuak onetsi zuen Testu Bateginak— oinarri sendoa eman dio aurretik aipatu dugunari. Nolanahi ere, estatutu hori aplikatuko zaie «borondatez or daindutako zerbitzuak ematen dituzten langileei; langile horiek besteren kon tura lan egiten dutenak dira eta, nola ez, beste pertsona fisiko edo juridiko baten —enplegatzaile edo enpresarioaren— antolaketa eta zuzendaritzapean lan egiten dutenak» (1.1. art.). Faktorea ere —ahaldun orokorra edo enpresa rioaren alter egoa dena— multzo horren barruan sartuko da, beraren nagusi edota enpresarioarekin lan harremanak dituenean, nahiz eta harreman horiek bereziak izan (ikus 1985eko abuztuaren 1eko Errege Dekretua; bertan, goi zu zendaritzako langileek dituzten lan harremanen izaera berezia arautu da). 34. Faktorea.—Faktorea establezimenduaren buru den ahaldun orokorra da; berak gauzatuko du establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoa, enpresarioaren izenean eta horren kontura (281. art.). Era berean, faktoreak establezimenduarekin zerikusirik duten gauza guztiak administratu, zuzendu eta kontratatuko ditu (283. art.). Kodearen esanetan, faktore izateko beharrez koa da, batetik, betebeharrak hartzeko gaitasuna izatea eta, bestetik, faktoreak besteren kontura jardun behar duenez, beste


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

66

horrek emandako ahalmena iza tea (282. art.). Kodearen arabera, faktoreak ahalduntze harremanak agertara zi beharko ditu enpresarioaren beraren izenean kontratatzerakoan sinatzen dituen agiri guztietan (284. art.). Horrela jardunez gero, eta emandako ordez karitza dela bide, nagusiarenak izango dira faktoreak bereganatutako betebe har guztiak (285. art.). 35. Faktorearen ahalduntzearen eremua.—Faktoreak ahalorde oro korra izan behar du bere zerbitzuak ematen dituen establezimenduan jarduke ta multzo edo trafikoa gauzatzeko. Edonola ere, faktoreak ahalorde orokorra izateak ez du esan nahi merkataritzako jarduera mota guztiak gauza ditzakee nik (281 eta 283. artikuluetatik ondorioztatzen da hori). Gisa berean, ahalorde hori Erregistroan inskribatu beharko da, baldin eta berori eman duen enpresa rioa bertan inskribaturik badago (MKren 22.1. art. eta MEAren 87.2. art.). Ikus dezagun, bada, esparru orokor horren barruan, enpresarioak fakto reari ahalordea ematean mugapenak jarri ahal dizkion ala ez; kodeak fak torearen ahalmenak murrizteko aukera jaso du. Horren adierazle dugu esta blezimenduan besteren kontura aritzen den kudeatzaileari buruz ezarri duena: «… kudeatzaileak establezimenduarekin zerikusirik duten gauza guztiak ad ministratu, zuzendu eta kontratatu ahal izango ditu; horretarako, jabeak ego kitzat jo dituen ahalmenak izango ditu» (283. artikulua). Lege manu horren arabera, printzipio gisa jaso daiteke enpresarioak faktorearen ahalorde oroko rra muga dezakeela, orokortasun horrek ez baitu ahalbideratzen mugarik ga beko ahalorderik, orokorra izanda ere mugak jar ditzakeelako enpresarioak. Alderantziz, ahalorde horrek enpresa gauzatzeko


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) berezko eragiketa gehienak egiteko aukera adierazten du. Esanak esan, nahiz eta faktore baten laguntza izan, enpresario edo nagusiak berarentzat gorde dezake zenbait eragiketa egiteko aukera; batzuetan, eragiketen garrantzia edo bestelako arrazoiak kontuan hartuta, enpresarioak ez du egokitzat jotzen eragiketa horiek eskuordetzea. Enpresarioak berarentzat gordetako ahalmen horiek, berriz, ezin izango dute faktorearen izaera aldatu. Faktoreak establezimenduaren trafikoa gauzatzeko beharrezkoak diren ahalmenak izan beharko ditu. Merkataritzako Kodearen 286. artikuluak xedatzen duena ikusita, alabai na, badirudi postulatu horiek ez direla hain garbiak. Artikulu horren aginduz, establezimendu ezagun baten faktore ageriko denak egindako kontratuak na gusiak egin dituela uste izango da, «nahiz eta kontratua egitean faktoreak ez adierazi nagusiaren kontura ari zela; edu berean, ez dira aintzat hartuko on dorengo alegazioak: konfiantza abusua, ahalmenen urratzea edota faktorea kontratuaren objektu diren efektuez jabetzea; betiere, kontratu horiek estable zimenduaren jarduketa multzo edo trafikoaren objektuei buruzkoak izan be harko dira». Manu horren arabera, enpresarioak edo nagusiak ezin izango du gainontzekoaren kontra honako alegaziorik egin: ahalordearen abusua eman dela, edota ahalmenak urratu direla — ahalordearen mugapenak urratu edo hautsi direla, alegia—; aipatu berri dugun bezala, beharrezkoa izango da era giketak establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoari buruzkoak izatea (ikus 1990eko urtarrilaren 3ko epaia). Guztiarekin ere, 286. artikulua ageriko faktoreari dagokio, ez, ordea, beraren ahalmenak inskribaturik dituen fakto reari. Hortaz, nagusia gainontzekoen aurka jarri ahal izango da Erregistroan inskribaturiko ahalmenaren mugapenak oinarri harturik, 286. artikuluak ez baitu horretarako oztoporik jarri. Merkataritzako doktrina klasikoak onartu du faktore horien arteko bereizketa. Doktrina horri helduz, faktorearen ordez karitzak bere jatorria izan dezake batetik, berariazko eta argitaraturiko egin tza batean eta, bestetik, nagusiak isilbidez emandako adostasunean. Azkeneko kasuan, faktorea ezaguna da


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

68

jendaurrean, establezimendua zuzentzen duela ko «jabea jakinaren gainean egonda eta jabeak beraren aurka jotzen ez due larik». Berariazko ahalduntzea duen faktorearen egintzek, bada, faktoreari berari emandako ahalordearen neurrian bakarrik sortuko dituzte betebeharrak nagusiarentzat. Aitzitik, ahalordea isilbidez ematen denean, hots, inolako mu garik zehaztu gabe, establezimenduaren trafikoari loturiko gai guztietan sor tuko dira betebeharrak nagusiarentzat. Orduan, faktoreak gai horiek guztiak aurrera eramateko beharrezkoak diren ahalmenak izan beharko ditu. Doktrina hori, 1829ko Merkataritza Kodean jaso zen (kode horren 175. art.ak beren be regi onartu du nagusiak faktorearen ahalmenak mugatzea; bestalde, 178. art. hitzez hitz bat dator, neurri handi batean, indarreko kodearen 286. art.arekin. Aurreko kode horren bidez, egungo kodeak doktrina hori jaso du, aurretik ikusi dugun bezala (283 eta 286. art.ak). Kodeak irizpide desberdinari ekin dio faktore bati eta besteari dagokionez, eta horren azalpena erraza da. Berba rako, faktorearen ahalduntzea Erregistroan inskribaturik badago, gainontze koek ahalordearen mugapenak ezagutu ditzakete eta legeak ezaupide horren aldeko presuntzioa ezartzen du. Ageriko faktoreak, ostera, establezimendua ren jarduketa multzo edo trafikoa osatzen duten eragiketa guztiak egiteko ahalorde orokorra izango du legearen arabera. Hori gainontzekoen babesean ezartzen da, horiek ezin baitute ezagutu isilbidez emandako ahalordearen ere mua (AGk 1986ko apirilaren 25ean eta 1996ko apirilaren 12an emandako epaiak). Gainontzekoak babesteko ahalegin horretan, ez dira nagusiaren auzi bidezko salbuespenak onartuko —ahalmenaren abusu eta urratzea oinarri har tzen duten salbuespenak—, ahalmen multzo horrek ez baitu izan Erregistro bidezko publizitaterik. Hori dela eta, establezimenduaren faktore ageriko de nak kontratuak egitean jabe edo nagusiaren beraren izenean jarduten duela adierazten ez badu ere, betebeharrak sortuko dira nagusiarentzat (1960ko irai


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) laren 30eko epaiak guk azaldutako tesia jaso du, faktorearen ahalordean mu gapenak onartuz. Salbuespen gisa, eta onustedun gainontzekoak babesteko, ageriko faktoreak eginiko kontratuek nagusiarentzat betebeharrak sortuko di tuzte, baldin eta kontratu horiek eragina badute establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoan. 1967ko otsailaren 10eko epaiak azaldu duenez, behar beharrezkoa da ahalordeari publizitatea ematea, baldin eta berori mugatu nahi bada, hots, orokorra ez izatea nahi bada. Kapitaldun sozietateetako adminis tratzaileen ahalduntzeari dagokionez, ikus 323, 328 eta 331. zk.ak). 36. Faktoreak bere izenean jardutea.—Ageriko faktorearen kasua alde batera utzita, faktoreak, ahalordea izanda ere, bere izenean —eta ez bere na gusiaren izenean— (284. art.ak jaso duen bezala) egiten baditu kontratuak, orduan zuzeneko betebeharrak hartzen ditu beste kontratugileari begira (285 eta 287. art.ak). Kodeak nahitaezko joera bati ekin dio ordezkaritza arloan; joera hori 246. art.an ere azaldu da, komisiohartzaileari dagokionez. Haatik, negozio edo eragiketa hori nagusiaren kontura egin bada, beste kontratugileak faktore edo nagusiaren aurka zuzendu ahal izango du bere akzioa (287. ar tikulua). 37. Faktorearen eginbeharrak.—Enpresarioaren ordezkari diren lagun tzaile guztiek —faktorea barne— oinarrizko betebeharra dute: egin behar di tuzten merkataritzako eginkizunak merkatari onaren arretaz egitea. Kodearen arabera, laguntzaileek nagusiaren interesei kalte egiten badiete, erantzukizuna izango dute horri begira, betiere «maltzurkeriaz, arduragabekeriaz edo ja sotako agindu nahiz jarraibideak urratuz» jokatu badute (297. art.). Betebehar horretaz gain, faktoreak debeku izaerako beste betebehar ba tzuk ere baditu: 1) Ezin izango du nagusiarekin lehian jardun; bestela esanik, ezin izango ditu bere kontura egin


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

70

establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoa osatzen duten eragiketak. Hori horrela izango da, baldin eta horreta rako ahalmenik ez badu beren beregi; kodearen arabera, debeku hori urratzen bada, eragiketaren etekinak nagusiarentzat izango dira; galerak, berriz, fakto rearentzat (288. art.). 2) Nagusiaren adostasunik gabe, ezin izango du beste inorengan eskuordetu jasotako agindua; debeku hori hautsiz gero, laguntzai leek izango dute ordezkoek egindako kudeaketen eta hartutako betebeharren gaineko erantzukizuna (296. art., laguntzaile guztiei aplikatu ahal zaiena). 38. Ahalordearen iraupena.—Faktorea enpresario edo nagusiaren la guntzaile egonkorra da eta beraren ahalduntzeak iraun egingo du ezeztatua ez den bitartean. Are gehiago, nagusiaren heriotzaren kasuan ere, iraun egingo du ahalduntze horrek (290. art.). Hori arlo zibilaren printzipio orokor baten salbuespena da; KZren 1732. artikuluaren arabera, mandatugilea hiltzen ba da, bukatu egingo da mandatua. Ahalordearen ezeztapena, berriz, berariazkoa izan behar da,eta nagusiak jakinarazi beharko dio ezeztapen hori faktoreari, euren arteko harremanetan ondorioak sor ditzan. Gainontzekoei begira, ezeztapenaren ondoreak berori Merkataritzako Erregistroan inskribatzean hasiko dira, baldin eta ahalordea aurretik inskribaturik badago. 39. Dependenteak.—1829ko kodean faktoreak eta langinak hartzen dira enpresarioaren laguntzaile modura, bestelakorik gabe. Indarrean dugun ko deak, ordea, dependentea tartekatu du bi kategoria horien artean. Dependen tea ahaldun berezia da eta etengabe egiten ditu establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoaren arlo zehatz bateko eragiketak. Dependentearen aha lordea mugatua izan behar da nahitaez, faktorearena ez bezala, eta ahalorde hori idatziz nahiz ahoz eman daiteke. Kodearen aginduz, ahalorde horrek pu blizitatea izan behar du; horretarako, jendeari jakinarazi behar zaio berori, jendaurreko abisu zein zirkularren bidez (292. art., eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) 1982ko apirilaren 5eko eta 1989ko ekainaren 22ko epaiak). 40. Langinak.—Kodearen 292. artikuluak dependenteei buruz jasotako xedapenak enpresarioaren beste laguntzaile mota bati ere aplikatu ahal zaiz kio, hau da, merkataritzako langinei. Langinak «merkataritzako eragiketa bat edota nagusiaren jarduketa multzo zein trafikoaren zati bat zuzentzeko ahal mena dutenak dira» (293. artikulua). Langinak ere ahaldunak dira, nahiz eta eurek dependenteek baino ahalmen gutxiago izan. Langinen ohiko eginkizuna salmentak egitea da, jendaurrean zabalik dau den denda zein biltegietan. Kodeak dioenez, «langinek ahalmena izango dute eurek egindako salmenten zenbatekoa kobratzeko, eta baliozkoak izango di ra euren nagusien izenean luzatutako jasoagiriak». Hori horrela izango da, baldin eta salmentak eskura egiten badira eta ordainketa establezimenduan bertan egiten bada (294. art.). Goian aipaturiko eragiketa horietaz gain, lan ginek beste eragiketa batzuk ere egin ditzakete. Kodeak, esaterako, beste kasu hau arautzen du: langinak merkatugaiak jasotzeko ardura izatea. Kasu horre tan, merkatugaiak jaso eta gero langinak ez badu eragozpenik jartzen kopuru nahiz kalitateari dagokionez, merkatugai horiek nagusiak jaso dituela uste izango da (295. art.). 41. Beste laguntzaile batzuk.—Aurretik aipatu ditugu establezimenduan laguntzaile gisa jarduten duten pertsonak. Horietatik kanpo, beste laguntzaile batzuk ere erabil ditzake enpresarioak modu egonkorrean eta jarraikoan, bai na horiek establezimendutik kanpo egiten dute merkataritzako jarduera. Az ken finean, laguntzaile horien lana da etengabe enpresaren eragiketa multzoa gehitzea, aurretiazko bezero kopuruari eutsiz eta berriak lortuz. Egia esan, la guntzaileok establezimendutik kanpo lan egiten duten dependenteak dira. Lan ikuspuntutik aztertuta, laguntzaile horiek egoera berezia dute 1985eko abuz tuaren 1eko Errege Dekretuaren arabera. Errege dekretu horrek arautzen ditu, hain zuzen ere, enpresario baten edo gehiagoren


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

72

kontura —baina eragiketen arrisku eta mentura euren gain hartu gabe— merkataritzako eragiketak gau zatzen dituzten pertsonen lan harremanak. Dekretu horren jatorria Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 2.1.f) artikuluan dago. Bertan adierazten da lan harreman horiek izaera berezia dutela. Arau horren aplikazio eremua honako kasura mugatzen da: pertsona fi siko batek (ordezkari, bitartekari edota lan eremuan beste izenen bat eramaten duenak) enpresarioen kontura merkataritzako eragiketak bultzatu eta egiteko betebeharra hartzen du, ordainsari baten truk; hala ere, horrek ez ditu bere gain hartuko eragiketen arriskua eta mentura. Ondoko langileei, bada, ez zaie arau hori aplikatuko: merkataritzako establezimenduaren barruan lan egiten dutenei, enpresarioaren laguntzaile autonomoei, aseguruagenteei eta banka riak ez diren korrespontsalei (1. art.). III. LAGUNTZAILE AUTONOMO ELKARGOKIDEAK 42. Agente bitartekariak orokorrean.—Aspaldidanik, merkataritzako trafikoa bultzatua izan da merkataritzako kontratazioa suspertu duten zenbait pertsonaren bidez. Pertsona horiek alderdiak gerturatzen dituzte eta bitarteko dira beraien artean; horrela, kontratuak egitea errazten dute (batzuetan, oste ra, euren bezeroen kontura egiten dituzte kontratuak eta, kasu horietan, komi siohartzaile gisa jarduten dute). Bitartekariak askeak edota elkargokideak izan daitezke. Kodearen arabe ra, lehenengoak ez dira fede publikoaren titularrak; horrez gain, beraiek esku hartu dutenean egintza nahiz kontratu batean, egintza zein kontratu horiek izan badirela frogatzeko bideak (baita euren inguruabarrak frogatzeko bideak ere) arruntak izango dira (89. art.). Bigarrenak, aldiz, elkargo ofizial baten kide dira eta fede publikoaren ti tularrak. Bitartekari elkargokide horiek, «euren jurisdikzioko hirian, notario izaera dute efektu publikoen, industri nahiz merkataritzako baloreen zein merkatugaien kontratazioa eta euren


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) ogibidea osatzen duten gainerako merka taritza egintzei dagokien guztian (93. artikulua). Gisa bertsuan, bitartekari horiek eskuesten dituzten eragiketa guztien erregistroa eta kontabilitatea era man beharko dute, eta euren liburu eta polizek fede emango dute judizioan (93. artikulua). Elkargoak osatzen dituzte beharrezkoa den titulua lortzen duten agenteek (91. art.), eta Elkargoaren kideek hautaturiko Sindikoen Batza izango da el kargoaren buru (92. art.). Elkargokide izateko, honako betekizunak gauzatu behar dira: merkataritzako gaitasuna izatea, zigor zentzagarri edo mingarririk ez izatea, jokabide moral zuzena dutela egiaztatzea, fidantza bat eratzea eta beharrezkoa den titulua lortzea (94. art.). Elkargoen kide diren agente guztiek betebehar positibo hauek dituzte: a) eurek eskuesten dituzten negozioetan, alderdien identitatea eta lege gaitasuna ziurtatzea eta, hala denean, kontratugileen sinaduren legebidezkotasuna ere bai; b) negozioak zehaztasun eta argitasun osoz proposatzea; c) negoziazioen inguruko guztia isilpean gordetzea; d) interesatuek hala eskatuta, eta euren kontura, kontratuei buruzko idazpenen ziurtagiriak luzatzea (95. art.). Debeku batzuk ere badituzte agenteok: 1) norberaren kontura merkatari tzan jardutea; 2) merkataritzako arriskuen aseguratzaile izatea; 3) ordainketa etendura izan duten enpresarioen kontura baloreak nahiz merkatugaiak nego ziatzea; 4) negoziatu behar dituzten efektuak agenteek eurek eskuratzea; 5) euren liburuetan zuzenean jasota ez dauden egitateei buruzko ziurtagiriak ematea; 6) merkataritzako edozein establezimendutan dependente gisa jar dutea (96. art.). Debeku horiek urratuz gero, Gobernuak euren kargu edo ogi bidea ken diezaieke agenteoi. Horrez gain, erantzukizun zibila izango dute, euren karguari loturiko betebeharren ezbetetzearen ondorioz sortu dituzten kalteen gain (97. art.). Bestalde, agenteek lanbide sozietate instrumentalak sor ditzakete euren eginkizunak betetzeko. Sozietate horiek sozietate anonimoen forma izango dute. Kapitala berrogeita hamar milioi pezetakoa izan behar da gutxienez; ka


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

74

pital hori, gainera, osoosorik ordaindu eta izendun akzioen bidez adierazi behar da. Akzio horiek guztiek balio izendatu berbera eta eskubide erantsiak dituzte. Sozietate horien xedea bitartekaritza lanak egitea izan beharko da; hortik kanpo, bestelako zerbitzu osagarri edo erantsiak ere eman ditzakete, baldin eta gainontzekoen kontura egiten badira eta abal edo bermerik ematen ez bada. Behin sozietateak eratu ostean, Finantza Politikako Zuzendaritza Na gusiaren Erregistro berezi batean inskribatuko dira (1982ko maiatzaren 28ko Errege Dekretua eta uztailaren 31ko Agindua). Kodeak elkargoen kide diren bi agente mota arautzen ditu: merkata ritzako artekariak eta ontzietako artekariinterpretariak; azken horiek itsas ar tekari izenez ezagutzen dira gaur egun (1930eko uztailaren 8ko ED). Jarraian aztertuko ditugu artekari horiek. 43. Merkataritzako artekariak.—Bitartekari horiek ez dituzte kontra tuak alderdien izenean burutzen, ezta kontratu horien betepena bermatzen ere. Aitzitik, kontratuak bultzatu eta horiek eskuesten dituzte eta, fedemaile publiko gisa, kontratu horien fede ere ematen dute. Beste alde batetik, 1959ko maiatzaren 27ko Dekretuaren bidez merkataritzako artekarien elkargoen bar ne eraentzarako Araudia onetsi zen (nolanahi ere, 1968ko abenduaren 5eko Dekretuak eta 1977ko urtarrilaren 13ko, 1981eko azaroaren 13ko, 1987ko abenduaren 23ko, 1990eko ekainaren 1eko eta 1997ko otsailaren 7ko eta uz tailaren 24ko errege dekretuek aldaketa batzuk ekarri dituzte). 1959ko maia tzaren 27ko Dekretuak eginkizun bikoitz hori ezarri die merkataritzako artekariei. Dekretuaren arabera, artekarien eskuespena eginkizun hauexetan datza: «… kontratugileak euren artean gerturatu eta euroi aholkuak ematea, eragiketak egitean bitartekari izatea —betiere, trukaneurri nahiz prezioen erregulartasuna eta lege manuen betepena zainduz— eta, azkenez, euren es kuespenaren bidez hitzartu denaren inguruan fede ematea» (80. art.). Era berean, dekretuak ezarri duenez, «elkargoen kide diren merkataritzako arte


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) kariek legearen arabera kontratuak eskuesten badituzte, honakoa egiaztatuko dute: merkataritzako egintza bera, kontratugileen identitatea nahiz gaitasuna eta egintza nahiz kontratuaren egilespena. Artekariok luzatutako polizek eta euren liburuen idazpenek fede emango dute judizioan» (81. art.). Egungo egunean, merkataritzako artekarien elkargoetan sartzeko sistema oposizio askearen sistema da; oposizio hori adin nagusiko espainiarren artean egingo da. Merkataritzako artekariek, berriz, merkataritzako eragiketa guztiak es kuets ditzakete, betiere euren jurisdikzioko hiri edo lurraldean; aldi berean, eta kodearen arabera (110. art.), itsas artekariekin batera parte har dezakete horien eragiketak gauzatzerakoan. Araudiaren arabera, merkataritzako arte karien eskuespena nahitaezkoa da egintza zehatz batzuetan, hala eskatzen zaienean. Honakoak dira egintza horiek: «1. Merkataritzako Burtsa Ofizia letan kotiza daitezkeen balore eta efektu publikoen jaulkipen, negoziazio, eskualdaketa eta trukaketa edota bihurketak. 2. Legez eraturiko sozietate edo enpresek nahiz gizabanakoek jaulkitako industri eta merkataritzako baloreen jaulkipen, negoziazio, eskualdaketa eta trukaketa edota bihurketak. 3. Kanbio letra, igorpen, ordainduko edota merkataritzako beste edozein baloreren ingu ruko eragiketak. 4. Metal preziatuen —moneta itxura izan zein landugabeak izan— eta dibisa edo atzerriko moneten salerosketak, baldin eta eragiketa ho riek ahalbideratu baditu Gobernuak. 5. Mota guztietako merkatugai eta gor dailu gordekinen salerosketak. 6. Merkataritzako efektuen aseguruak, itsas aseguruak izan ezik eta araudi horren 88. artikuluak jasotakoa salbu. 7. Merkataritzako kreditu eta maileguak —edukitzaren lekualdaketa edota leku aldaketarik gabeko bahiaren bidez bermaturik daudenak—, ontzien gaineko hipoteka eta merkataritzako beste edozein eragiketa, baldin eta eragiketa ho riek beste fedemaile batzuentzat erreserbaturik ez badaude» (86. art.). Bestal de ere, 88. artikuluak ezartzen duenez, «merkataritzako artekariek ontzietako artekariinterpretarien berezko eginkizunak gauza


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

76

ditzakete. Hala ere, horre tarako beharrezkoa den doikuntza lortu beharko dute, Merkataritza Kodearen manuek ezarritakoaren arabera. Gisa berean, betebehar hauek ezartzen dizkie kodeak merkataritzako ar tekariei: 1. Kontratugileei sinaturiko minuta ematea, alderdiek hitzarturiko guztia jasotzen duen minuta, hain zuzen (108. art.). 2. Kanbio letrak edota endosa daitezkeen beste agiri batzuk negoziatzean azken lagatzailearen forma benetakoa dela egiaztatzea (106.1. artikulua). 3. Salerosketa kontratuetara joan eta efektuak eman nahiz ordaindu direlako fede ematea, interesatuek ha la eskatzen badute bederen (106.2. art.). 4. Artekariaren bidez negoziaturiko kanbio letra eta endosa daitezkeen efektuak lagatzailearen eskutik jaso eta hartzaileari ematea (106.3. art.). 5. Letren edota negozia daitezkeen baloreen zenbatekoa hartzailearen eskutik jaso eta lagatzaileari ematea (106.4. artiku lua). 6. Artekariek eskuetsi dituzten eragiketa guztien inguruabarrak euren li buru eta bereizitako idazpenetan idaztohartzea (107. artikulua). 7. Alderdiei komeni zaiela eta, idatzizko kontratua egin bada, jatorrizko kontratua gorde eta bikoizkinak beheko aldean ziurtatzea. (109. art.). 44. Itsas artekariak.—Hurrengoak dira artekari horien eginkizunak: 1. Pleitamendu, itsas aseguru eta ontziko izakinen araberako mailegu kontratuak eskuestea. 2. Atzerriko ontzien kapitainei laguntzea, eta kapitain horiek auzi tegi nahiz bulego publikoetan egindako adierazpen, protesta eta gainerako dilijentzietan interpretatzaile gisa aritzea. 3. Goian aipaturiko kapitainek bu lego horietan aurkeztu behar dituzten agiriak itzultzea; eta 4. Kapitainak judi zioan ordezkatzea, ontziustiatzailea edota ontziaren kontsignatarioa bertara agertu ez direnean (113. art.). Karguan jarduteko, nahitaezkoa da atzerriko bi hizkuntza bizi jakitea (112. art.). Itsas artekariek, gainera, ondoko betebeharrak dituzte: itzulpenen kopiak jasotzen dituen liburua egitea; euren laguntza jaso duten kapitainen izenen erregistroa eramatea; eta, horiez


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) gain, eurek eskuetsitako pleitamenduen libu ruegunkaria egitea. Betiere, kontratuen ale bat gorde beharko dute (114 eta 115. art.ak). Azkenik esan behar da, artekari horiek 1933ko azaroaren 30eko Araudiak arautzen dituela. BIBLIOGRAFIA I eta II. ACOSTA ESTÉVEZ: «La responsabilidad civil del fabricante: Introducción al estudio de la Directiva 85/374/CEE de 25 de julio de 1985», in RES, 60. zk., 1989, 57. or. eta ondorengoak; ALCOVER GARAU: La responsabilidad civil del fabricante. Derecho comunitario y adaptación al derecho español, Madril, 1991; ALONSO OLEA: La responsabilidad del empresario frente a terceros por actos del trabajador a su servicio, Madril, 1990; IDEM: «Extinción del contrato de alta dirección por voluntad del empresario», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5047. or. eta ondorengoak; BAMBARA: Agente e rappresentante di commercio, Milan, 1974; BARCELO DOMENECH: Responsabilidad extracontractual del empresario por actividades de sus depen dientes, Madril, 1995; BELVISO: L’institore, I, Napoli, 1967; BERCOVITZ, R.: «La Ley de responsabilidad civil por los daños causados por productos defectuosos», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2741. or. eta ondorengoak; BONELLI: Studi in tema di rappresentenza e di responsabilità dell’imprenditore, Milan, 1968; BORRAJO: «Los auxiliares del comerciante en Derecho español», in RDM, 1967, 7. or. eta ondo rengoak, eta 245. or. eta ondorengoak; DÍAZ ALABART: «El arbitraje de consumo (R. D. 636/1993, de 3 de mayo)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 513. or. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO: La representación en el Derecho privado, Madril, 1979; EDELINE: La représentation commerciale, Paris, 1968; GARCÍA AMIGO: «La res ponsabilidad civil por productos en la Europa comunitaria», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2801. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Auxiliares del comer ciante», in RDP, 1930, 97. or. eta ondorengoak; HOENIGER: «El apoderamiento mercantil en Derecho alemán», in RDP, 1929, 1. or. eta ondorengoak; HOFMANN: Der Prokurist. Seine Rechtstellung und seine Rechtsbeziehungen, 4. argitaraldia, Heidel berg, 1980; JIMÉNEZ DE PARGA: «Responsabilidad del empresario de productos en la Ley de Defensa del Consumidor y del Usuario y en la normativa de la Comunidad Económica Europea», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (Estudios Homenaje a José Girón Tena), Madril, 1991, 641. or. eta ondorengoak; IDEM: «La Ley reguladora de la responsabilidad civil por daños causados por pro ductos defectuosos, en el marco del moderno derecho de la responsabilidad, de acuerdo con normas comunitarias europeas y de derecho comparado», in Estudios Prof.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

78

Menéndez, aip., III, 2870. or. eta ondorengoak; KUSTNER: Handbuch des gesamten Aussendienstrecht, 3 liburuki, Heidelberg, 1979–1980; MASNATTA: El factor de comercio, Buenos Aires, 1961; MEESKE: Der Prokurist, Heidelberg, 1963; ME NÉNDEZ: «Auxiliares del empresario», in RDM, 1959, 269. or. eta ondorengoak; ORTEGA PRIETO: Representantes de comercio y agentes comerciales. Su situación jurí dicolaboral, Bilbo, 1983; PAPIER eta JAMOULLE: Le statut des représentants de commerce, Haga, 1965; PÁRAMO MONTERO: Responsabilidad empresarial, Valentzia, 1995; RICO PÉREZ: «La responsabilidad civil del productor en derecho español», in RDP, 1978, 269. or. eta ondorengoak; ROJO: La responsabilidad civil del fabricante, Zaragoza, 1974; RUBIO: La responsabilidad del empresario, Madril, 1971; SANTOS BRIZ: «La responsabilidad del fabricante frente a terceros en el Derecho moderno», in Estudios CASTÁN, II, Iruñea, 1969, 467. or. eta ondorengoak; SCHRÖDER: Recht der Handelsvertreter, Berlin, 1969; THEUX: Le droit de la représentation commerciale, 3 liburuki, Brusela, 1975–81; TORRALBA MENDIOLA: La responsabilidad del fabricante. Aplicación de la ley extranjera y normativa comunitaria, Madril, 1997; VICENTE y GELLA: «La responsabilidad limitada en la empresa individual», in RDM, 1953, 153. or. eta ondorengoak; ZEDWIDTZ: Handelsvertretergesetz, Viena, 1969; ZELAYA ET CHEGARAY: La responsabilidad civil del empresario por los daños causados por su dependiente, Madril, 1995. III. BARTOLOMÉ LABORDA: La fe pública mercantil, Girona, 1977; BURGOS RODENAS: «La perspectiva abierta por el Mercado Único y el corredor de comercio», in Cuad. D. y Com., 12. zk., 1993, 77. or. eta ondorengoak; CANO RICO: Los Agentes Mediadores en España y en el Derecho comparado, Madril, 1980; IDEM: Mediación, fe pública mercantil y Derecho bursátil, Madril, 1982; CANOSA: «Proceso histórico de la correduría mercantil española», in RDM, 1946, 31. or. eta ondorengoak; DOMINGO GONZÁLEZ: La fe pública de los Agentes de Cambio y Bolsa y de los Corredores de co mercio colegiados, Girona, 1976; IDEM: La correduría pública en Derecho mer cantil español, Madril, 1986; IDEM: «Pasado, presente y futuro de la fe pública mercantil», in Cuad. D. y Com., 14. zk., 1994, 105. or. eta ondorengoak; DUQUE: «El Agente mediador depositario de la fe pública mercantil», in La fe pública mercantil (1. mintegia), 1975, 51. or. eta ondorengoak; ESTASEN: El viajante y el representante de comercio según el Derecho español, Bartzelona, 1904; FUGARDO ESTIVIL, J. M.: Fe pública mercantil: actos y contratos intervenidos, Madril, 1995; FERNÁNDEZ MARTOS eta BERMÚDEZ CAÑETE: La representación de las personas jurídicas y el corredor colegiado de comercio, Cuenca, 1984; FERNÁNDEZ PIRLA: «Actualidad de la profesión de corredor de comercio colegiado», in Cuad. D. y Com., 15. zk., 1994, 49. or. eta ondorengoak; FUGARDO ESTIVILL: «Consideraciones en torno a la fe pública. El ase soramiento y la mediación en el derecho notarial francés», in Cuad. D. y Com., 16. zk., 1995, 201. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Los agentes comerciales», in RDM, 1962, 7. or. eta ondorengoak; GONDRA ROMERO: Conflictos de competencia entre agentes de


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) cambio y bolsa y corredores colegiados de comercio. Génesis histórica y posibles vías de solución, Madril, 1984; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: «Efectos de la inter vención de los fedatarios públicos sobre el régimen tradicional de la circulación de los títulos al portador», in Seminario de Estudios sobre la fe pública mercantil, II, Sevilla, 1976, 71. or. eta ondorengoak; POLO SÁNCHEZ: Dos estudios sobre los agentes mediadores del comercio, Bartzelona, 1972; IDEM: «Competencia no tipificada de los Agentes mediadores del comercio en la dación de la fe pública mercantil», in Seminario de Estudios, aip., 101. or. eta ondorengoak; RODRIGUEZ ADRADOS: La fe pública en el ámbito mercantil, Madril, 1986; SÁNCHEZ CALERO: «Perspectivas de la evolución del régimen jurídico de los Agentes mediadores», in La fe pública mer cantil, 1975, 203. or. eta ondorengoak; URÍA: «Consideraciones sobre la fe pública mercantil», in Coloquio de Derecho Bursátil, aip., 121. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: La représentation commerciale internationale, Brusela, 1971.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) § V. ENPRESAREN KONTABILITATEA LABURPENA: 45. Kontabilitatearen esangura eta helburua.—46. Kontabilitatea aztertzeko alde bikoitza.—47. A) Kontabilitatea formari dagokionez: nahitaezko liburuak eta na hibadako liburuak.—48. Liburuak egin eta artatzea.—49. Legeaginduak urratzea.— 50. Kontabilitate idazpenen balio juridikoa.—51. Liburuen frogaeragingarritasu na.—52. B) Kontabilitatea edukiari dagokionez: urteko kontuak.—53. Balantzea, ga lerairabazien kontua eta oroitidazkia.—54. Baloraziorako kontabilitate printzipioak.— 55. Amortizazioak eta balioen berrikuspenak.—56. Kontu auditoretza.—57. Balantzeen erregularizazioa.

45. Kontabilitatearen esangura eta helburua.— Enpresaren helburua da zentzuz kalkulaturiko irabazia lortzea, jarduera antolatu eta planifikatua egi nez. Horretarako, beharrezkoa da enpresarioak kontabilitate idatzia eramatea; kontabilitate horren bidez, eragiketen ibilera, negozioen egoera eta negozio horien etekinak ezagutuko ditu enpresarioak eguneanegunean. Hortaz, konta bilitatea eraman behar da, merkataritzako jarduerak etorkizunean izango di tuen emaitzak neurri batean aurreikusteko. Hori egiten ezbada, ezin izango da ziurtasunez ibili negozioen alor aldakorrean. Hasieran, kontabilitatea —mer kataritzaren laguntza tresna garrantzitsua— arrazoi ekonomiko eta teknikoek eraginda erabili zen. Geroago, eta interes orokorraren arrazoiak oinarri hartu rik, Zuzenbideak arautu du kontabilitate eramate hori, merkataritzan etenga beko usadio edota eginera izan dena. Lehenik, enpresarioaren hartzekodunen interesa dugu; horiek administrazio antolatua izateko interesa dute. Biga rrenik, estatuaren interesa; horrek, ekonomi nahiz zerga arrazoiak direla eta, enpresen ibilera eta emaitzak ezagutu nahi ditu. Azkenik, ordena publikoaren eskakizunak (porrot kasuetan porrot egin duenaren ondarea osoosorik berro sa dadin). Arrazoi horiek direla bide, nahitaezko bihurtu da merkataritzako eragiketak egunero kontabilizatzea eta, era berean, gai hori aginduzko arau juridikoen bidez eraentzea.


Edonola ere, Espainiako Merkataritza Kodeak kontabilitate sistemari bu ruz ezarritako arauketa ez da egokia garai honen beharrizanetarako. Arauketa hori kodearen garaiko bilakaera ekonomikoari buruzko azterketaren ondorioa da, egun guztiz gainditurik egon arren. Hasteko, 1973ko uztailaren 24ko Le geak Merkataritza Kodea aldatu zuen gai horri dagokionez; izan ere, konta bilitate sistema malguagoa bilatzen saiatu zen eta, horrez gain, kontabilitate mekanizazioaren eskakizunei aurre egiteko sistema ere. Ondoren, 1989ko uz tailaren 25eko Legea eman zen merkataritzako legeria zati batez eraldatu eta legeria hori sozietate arloan Europako Ekonomi Erkidegoak emandako zuzen tarauei egokitzeko. Lege horrek berriro eraldatu du Merkataritza Kodearen le henengo liburuko III. titulua. Ondorioz, idazkera berria eman zaie kodearen zati hori osatzen duten manu guztiei (25. art.tik 49.era bitartekoak, biak bar ne). Merkataritza kontabilitatearen arauketa berria ere ezarri du berorrek, Europako Erkidegoen antolamendu juridikoaren printzipioak oinarri harturik. Berebat, aintzat hartu behar da Erantzukizun Mugatuko Sozietateei bu ruzko 1995eko martxoaren 23ko Legeak bere lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa. Lege horrek aldaketa batzuk sartu ditu Merkataritza Kodearen 22, 34, 41 eta 42. art.etan. Kodearen 22. artikuluan, adibidez, desagertu egin da obligazioen jaulkipena inskribatzeari buruzko aipamena, legearen arabera jaulkipen hori egin dezaketen sozietateen kasuan izan ezik. Gainerako artiku luei dagokienez, gogoan izan behar da 1989ko uztailaren 25eko Legeaz ge roztik, aldaketak izan direla sozietate berezi batzuen urteko kontuei buruzko zuzentarauetan, baita kontu bateratuei buruzkoetan ere. Artikulu horiek, bada, arauketa berri horri egokitu behar zaizkio. 46. Kontabilitatea aztertzeko alde bikoitza.— Kontabilitatea ikuspegi juridikotik aztertzerakoan, bi alde hartu behar dira kontuan: alde formala eta edukiari buruzkoa.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Lehenengoa enpresarioak gauzatutako trafikoaren gorabehera edo gertae rak —eta horiek ondarearen gain dituzten ondorioak— azalarazteko formari buruzkoa da. Alde horrek kontabilitatearen nahitaezkotasuna adierazten du eta, horrekin loturik, honakoak zehazten ditu: egin beharreko liburuak, liburu horiek egiteko modua eta liburuen idazpenek frogabide gisa duten balioa. Edukiaren aldetik ikusita, enpresaren ekitaldi ekonomikoen emaitza onak edo txarrak antolatzeko modua zehazten da. Bestela esanda, enpresaren kontu eta balantzearen antolaketa juridikoa aztertzen da. 47. A) Kontabilitatea formari dagokionez: nahitaezko liburuak eta nahibadako liburuak.—Kodeak honakoa agindu die enpresario guztiei (ba nakako enpresarioei eta sozietate enpresarioei): kontabilitatea eramatea, hain zuzen ere, kontabilitate antolatua eta euren merkataritzako jarduerari egoki tua. Horrela, eragiketa guztien jarraipen kronologikoa egin daiteke. Orobat, enpresarioek balantze nahiz inbentarioak egin behar dituzte aldianaldian. Horretarako, nahitaezkoa da inbentario eta urteko kontuen liburua egitea, bai ta liburuegunkaria ere. Kodeak ezartzen duenez, lege edo xedapen berezien arabera nahitaezkoa izan daiteke beste liburu batzuk egitea. Azkenez, mer kataritzako sozietateek akta liburua (edo liburuak) egin behar dute. Liburu ho rretan batza orokor nahiz bereziek eta sozietateen gainerako kide anitzeko organoek hartutako erabaki guztiak agertuko dira (25 eta 26. art.ak). 1) Inbentario eta urteko kontuen liburua enpresaren hasierako balantzeak irekitzen du. Geroago, eta gutxienez hiru hilabetetik behin, egiaztapen ba lantzeak —kopuru eta saldoak barne— berridatziko dira liburu horretan. Aldi berean, ekitaldiaren itxierako inbentarioa eta urteko kontuak jaso behar ditu liburu horrek urtero (28.1. art.). 2) Liburuegunkariak «enpresa jardueraren eragiketa guztiak erregistratu behar ditu egunero». Dena den, baliozkoa da «eragiketen kopuruak batera idaztea, hilabetekoak edo epe


laburragokoak badira. Horretarako, beharrezkoa da eragiketa horien zehaztapenak liburuegunkariari loturiko beste liburu edo erregistroetan agertzea, egindako jarduerak duen izaeraren arabera (28.2. artikulua). Nahitaezko liburu horietaz gain, enpresarioek egokitzat jotzen dituzten beste liburu zein erregistro egin ditzakete, eurek erabilitako kontabilitate sis temaren edota gauzaturiko jardueraren arabera (28.2. art.ak aipatu ditu liburu eta erregistro horiek). Gehienetan, Espainiako enpresek erabiltzen duten kontabilitate sistema partida bikoitzekoa da. Sistema hori erabilita, liburuegunkarian erregistra turiko eragiketak bereizitako kontu edo kontu independenteetara biltzen dira berriro ere (kapital kontua, kutxa kontua, banku kontua, merkatugaien kon tua, ordaintzeko efektu nahiz kobratzeko efektuen kontua, makinerien kontua, komisioen kontua etab.). Kontu horiek beste liburu batean zor eta hartzekoan banatzen dira (liburu hori liburu nagusi tradizionala da, baina gaur egun ez da nahitaezkoa). Bistan denez, eragiketa bakoitza bi aldiz idazten da libu ruan; bata, balioa jasotzen duen kontua da eta, bestea, irteerakoa jasotzen duena. (Berbarako, merkatugai bat eskura erosiz gero, horren balioa merkatu gaien kontuan zordunduko da eta ordaindu duen banku edo kutxaren kontuan abonatuko da). 48. Liburuak egin eta artatzea.—Kontabilitatea enpresarioak eraman dezake zuzenean edota horretarako baimena duten pertsonek; edozein modu tan, enpresarioak du horren gaineko erantzukizuna. Bestalde, kontabilitatea eramaten duenak horretarako baimena duela uste izango da, horren aurkako frogarik izan ezean (25.2. art.). Nahitaezko liburuak egiteko, formalitate batzuk bete behar dira. Forma litate horiek legeak ezartzen ditu, liburu horietako idazpenen zinezkotasun nahiz zehaztasuna ahal den neurrian bermatzeko. Horren ariora, hauxe dio hitzez hitz 27.1. artikuluak: Enpresarioek Merkataritzako Erregistroan aur keztu behar dituzte nahitaez egin beharreko liburuak. Erregistro


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) hori euren egoitzari dagokiona izango da. Horren helburua da liburuak erabili aurretik, liburu bakoitzaren lehenengo folioan liburu horren folio kopurua adierazten duen dilijentzia jartzea eta, gainera, liburuaren orri guztietan Erregistroko zi gilua jartzea». Lege manu horrek bide eman dio kontabilitatearen mekanizazioari. Ma nuak hauxe ezartzen du bigarren lerroaldean: kontabilitate idazpen eta idazto harrak baliozkoak dira «orrien gain edozein sistema egoki erabilita, baldin eta gero orri horiek hurrenez hurren azaleztatzen badira nahitaezko liburuak osa tzeko; liburu horiek ekitaldia itxi eta hurrengo lau hilabeteak igaro baino lehen legeztatu behar dira» (27.2. artikulua). Hori egin ahal izateko, Merka taritzako Erregistroek legeztaketa liburuak izan behar dituzte (MKren 27.4. art. eta MEAren 27. art.). Liburuak egiteko bidea edozein izanda ere, kontabilitate liburu eta agiri guztiak argitasunez eta zehaztasunez egin behar dira, daten arabera eta ezer tartekatu gabe; ondoren, kontabilitate idaztoharren akats zein hutsuneak kon pondu behar dira, akats horietaz ohartzearekin batera. Kontabilitate idazto harretan, balioak pezetatan adierazi behar dira, eta ezin izango da erabili kontabilitate arloan esanahi zehatzik ez duen laburdura edota sinbolorik (29. artikulua). Enpresarioak bere negozioari buruzko liburuak, postatrukea, agiriak eta frogagiriak behar bezala antolatuta artatu behar ditu. Artapen hori liburuetan egindako azken idazpenetik hurrengo sei urteetan zehar luzatuko da. Enpre sarioak bere merkataritzako jarduera uzten badu ere, ez da eginbehar horre tatik askatuko. Are gehiago, enpresarioa hiltzen bada, beraren jaraunsleei eskualdatuko zaie eginbehar hori. Desegindako merkataritza sozietateen ka suan, likidatzaileek izango dute goian aipaturiko eginbeharra (30. art.). 49. idazteko

Legeaginduak

urratzea.—Liburuak agindua

artatu

eta be


tetzen ez denetarako, kodeak ez du zehapen zuzenik ezartzen. Hala ere, ze harkako zehapenak jasotzen ditu, nahikoa larriak, gainera: porrot kasuetan, esaterako, ez badago libururik, maulazko porrota adieraziko da nahitaez (890. art., 3. zk.). Liburu horiek irregularitateak badituzte, lehen aipaturiko mau lazko porrota edota erruzko porrotaren adierazpena egingo da. Bata edo bes tea irregularitateen garrantziaren arabera aukeratuko da (889, 1. zk.; 890, 3 eta 4. zk.ak, eta 891. art.ak). Egia esan, bi kasuok dituzte ondorio larriak. 50. Kontabilitate idazpenen balio juridikoa.— Espainiako jurispru dentziak adierazi duenez, kontabilitate liburuen idazpenek ez dute oinarri ju ridikorik eta ezin dituzte zuzenean egintza juridikoak egiaztatu. Hori dela eta, ondare izaerako egitate materialak bakarrik egiazta ditzakete, kontratuak ez baitira liburu horietako idazpenetan jasotzen (besteak beste, 1943ko urriaren 21eko, 1945eko otsailaren 26ko eta 1963ko martxoaren 21eko epaiak). Gure ustez, ordea, adierazpen hori ezin har daiteke erabateko balioa duen pos tulatutzat. Merkataritzako eragiketak kontu multzo batean berridaztea —tek nika zailago edo errazagoa erabiliz— ez da hutshutsean egintza aritmetikoa, hots, Zuzenbidearekin zerikusirik ez duena. Haatik, horrek zenbait ondorio juridiko sor ditzake. Kasu batzuetan, kontuak likidatu eta gero, ikuspegi ju ridikotik eragingarri diren emaitzak (saldoak) agertzen dira horietan inte resaturik daudenentzat. Hauexek dira adibide batzuk: hartzekodunek, kontu korrontea ixtean, saldoa kontabilitate bidez zehaztea eska dezakete; sozietate ekitaldiaren amaierako galerairabazien kontuak zehazten ditu bazkideek ira bazietan parte hartzeko duten eskubidearen mugak; beste batzuetan, balan tzeak zehaztu eta kontrolatu egiten ditu sozietatea uzten duen bazkideak bere akzioak berreskuratzeko duen eskubidearen norainokoa eta mugak (SALren 147 eta 225. art.ak). Kontuak,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) beraz, ez dira aritmetika huts. Alderantziz, nolabaiteko ondore juridikoak ere badituzte. Horren azalpena erraza da: le geak berak ezartzen dio enpresari bere egoera ekonomikoa zehazteko bete beharra; horretarako, enpresak bere eragiketen emaitzak kontabilizatu behar ditu. Horren helburua da gainontzekoen interes juridikoa babestea. Kontabi litate idazpenak, bada, ez dira betebeharren iturri, baina horrek ez du esan nahi bestelako ondorio juridikorik sortzen ez dutenik. 51. Liburuen frogaeragingarritasuna.— Jurisprudentziak adierazi du (aurretik aipaturiko epaietan) kontratuak ez direla liburuetako idazpenetan jasotzen, hots, idazpenek egitate materialak bakarrik frogatzen dituztela, ez, ordea, egitate juridiko edota eskubideak. Dirudienez, adierazpen hori ez da oso zehatza. Kontratua bera ez da liburuetan jasotzen, bai ostera kontratu ho rren betearazpena. Kontabilitate idazpenek alderdien arteko prestazioak jaso tzen dituzte, hain zuzen ere, kontratuak betetzean euren artean ematen diren prestazioak. Horren ondorioz, idazpenek ondore juridikoak dituzten egitateak froga ditzakete. Azken finean, idazpen horiek idazteko moduaren araberakoa da idazpenok duten froga indarra. Edonola ere, a priori ezin da kontabilitate idazpenen frogaeremua egitate material hutsetara mugatu. Idazpen horiek trafikoaren egitateak frogatzen dituzte, alegia, alderdientzat Zuzenbideko on doreak ekartzen dituzten egitateak. Liburu eta gainerako kontabilitateagiriek duten froga balioa zehazteko, hauxe adierazten du kodeak: «… balio hori auzitegiek erabaki behar dute, Zu zenbidearen arau orokorren arabera» (31. art.). Horren harira, Kode Zibilaren 1228. artikuluak ezarritakoa ikusi behar da. Artikulu horren arabera, «idaz pen, erregistro eta paper pribatuak, bertan argiro idatzia izan dena bakarrik kontuan hartuta, frogabide gisa erabil daitezke agiri horiek idatzi dituenaren aurka; aitzitik, agiri horietaz baliatu nahi duenak, berari kalte egin dioten agi rien zatiak ere onartu behar ditu». Judizioan liburuak frogabide gisa erabiltzeko, liburuen


edukia azaldu zein erakutsi egin daiteke. Azaltze hutsaren bidez liburu, postatruke eta enpresa ren jarduketa multzo edo trafikoaren gainerako agiriak aztertzen dira oroko rrean. Azterketa hori oso zabala denez, epaileak bakarrik dekreta dezake, eta hurrengo kasuen bat ematen bada: «… ondasun guztien oinordetza, ordain keta etendura, porrota, sozietate edo merkataritzako erakundeen likidazioa, enplegu erregulazioko espedienteak, eta bazkideek edo langileen lege ordez kariek agiri horiek zuzenean aztertzeko eskubidea badute» (32.2. artikulua). Liburuak erakustean, berriz, liburu eta agirien zatikako azterketa besterik ez da egiten. Hori dekretatu ahal izateko, beharrezkoa da «liburuen jabeak interesa edo erantzukizuna izatea gai horri dagokionez»; berebat, liburuak erakutsi behar dira «aztertu beharreko gaiarekin zerikusirik duten neurrian bakarrik» (32.3. artikulua). Liburu eta agirien azterketa —orokorra nahiz za tikakoa— «enpresarioaren establezimenduan egin behar da, enpresarioaren beraren edota enpresarioaren komisioa jaso duen pertsonaren aurrean»; haria ri segiz, «azterketa eskatu duen pertsonak laguntzaile teknikoak erabili ahal izango ditu, epaileak beharrezkotzat jo duen modu eta kopuruan» (33. ar tikulua). Liburu nahiz agiriak azaltze eta erakustearen erakunde zahar horiek kon tabilitatearen sekretua apurtzen dute nolabait; aurretik esan bezala, kodearen 32. art.aren lehenengo lerroaldeak beren beregi jaso du printzipio hori. Edo zein kasutan ere, horiek salbuespeneko neurriak dira eta kasu berezietan apli katzen dira, interes orokorrak edota hartzekodunen interesak babestu behar diren kasuetan, hain zuzen. 52. B) Kontabilitatea edukiari dagokionez: urteko kontuak.—Kodeak urteko kontuak idazteko betebeharra ezartzen du; horren bidez, enpresaren ekitaldian izandako etekin edota galerak zehaztuko dira aldianaldian. Ildo horretatik, hauxe dio 34. artikuluak: «Ekitaldia ixtean, enpresarioak bere enpresaren urteko kontuak azaldu behar ditu; horien barruan sartzen dira ba


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) lantzea, galerairabazien kontua eta oroitidazkia. Agiri horiek batasun bat osatzen dute». Kontuak «argiro idatzi behar dira, eta ondarearen, finantzen nahiz enpresa emaitzen benetako egoera agertarazi behar dute, lege xeda penen arabera». Lege manu horrek kontuen batasun printzipioa azaldu du eta, horrez gain, kontuak argitasun eta zinezkotasunez adierazi behar direla ezartzen du. Manu horrek enpresa kontabilitate modernoak duen filosofia jaso du oinarrian. Lege xedapenak aplikatuz benetako egoera hori agertaraztea lortzen ez bada, «beharrezkoa den informazio osagarria eman behar da emai tza hori lortzeko» (34.3. art.). Are gehiago, legeak onartu egin du salbuespen kasuetan kontabilitate izaerako xedapen bat ez aplikatzea, baldin eta hori be netako egoerarekin bateragarria ez bada (34.4. art.). Bestalde, urteko kontuak egin behar dira euren balioak pezetatan adieraziko direla (34.5. art.). 53. Balantzea, galerairabazien kontua eta oroitidazkia.—a) Balan tzeak aktibo eta pasiboko kontuen saldoak azaldu eta konparatzen ditu modu grafikoan. Ekitaldiaren kontabilitatea laburtzeaz gain, galera zein irabaziak dauden zehazten du. Kodeak ideia horiek jaso eta honakoa adierazten du: ba lantzeak «behar bezala bereizirik jaso behar ditu, batetik, enpresaren aktiboa osatzen duten ondasun nahiz eskubideak eta, bestetik, enpresaren pasiboa osa tzen duten betebeharrak; gisa berean, sozietatearen beraren fondoak zehaztu behar ditu» (35.1. art.). Agerikoa da balantzeak duen helburuaren garrantzia. Enpresarioentzat euren negozioen ibilera, egoera ekonomiko, etorkizuneko aukera eta ekonomi kotasunaren adierazle da. Hortik kanpo, hasierako bide ekonomikoari ekin edota bide hori zuzentzeko irizpide gisa hartzen da balantzea. Gainera, enpre saren kudeaketan parte hartu gabe enpresan interesa dutenentzat (bazkideen tzat), balantzea informazio tresna bat da, eragiketen egoera eta bazkide horiek etekinetan parte hartzeko duten eskubidea adierazten dituena. Hartzekodu nentzat, berriz, zordunaren kaudimena ezagutzeko bide da.


Interes publikoari begira ere, balantzeak zerga onuren adierazle dira eta egoera ekonomiko oro korra azaltzen dute. b) Galerairabazien kontua —balantzeari estuestu lotzen zaiona— ba lantzearen osagarri da. Kontu horrek hau jaso behar du: «… ekitaldiaren sa rrera nahiz gastuak, behar bezala bereizirik, eta, horien arteko diferentziaren ondorioz, ekitaldiak izan duen emaitza». Horrez gain, «bereizi egin behar di ra ustiapenaren berezko emaitza arruntak eta aparteko inguruabarren arabera sortutakoak» (35.2. art.). c) Oroitidazkiak osatu, zabaldu nahiz azaldu egiten du balantzeak eta ga lerairabazien kontuak emandako informazioa (35.3. artikulua). Halaber, fi nantzaketa laukia jasoko du, lege xedapenen batek hala ezartzen duenean. Finantzaketa laukiak deskribatuko ditu, hala ekitaldian zehar lorturiko balia bideak, nola baliabide horiek ibilgetu nahiz aktibo ibilkorrean aplikatzeko modua. Formaren ikuspuntutik, kodeak ez du ezartzen arau zurrunen sistema itxi rik balantze eta galerairabazien kontuei dagokienez. Edozelan ere, honako arauak bete beharrekoak dira: a) urteko kontuen eta aurreko ekitaldiko kon tuen arteko oreka egotea; b) «balantze eta galerairabazien kontuari buruz ko egitura araudi bidez onetsitako ereduen araberakoa izatea, hori arautzen duen xedapen berezirik ez badago behintzat»; c) kontabilitateagiriek bana kako enpresarioaren, mugarik gabeko erantzukizuna duten bazkideen edota sozietatearen administratzaileen sinadura jasotzea; d) balantze, oroitidazki eta finantza laukiaren partidetan, itxi behar den ekitaldiaren zenbakiez gain, au rreko ekitaldiaren zenbakiak ere agertzea; e) zenbatekorik gabeko partidak ez onartzea; f) aktibo eta pasiboko partiden arteko konpentsazioa debekatzea, baita sarrera eta gastuen artekoa ere; g) «balantze eta galerairabazien kon


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) tuaren egitura ekitaldi batetik bestera ez aldatzea» (35, 36 eta 37. art.ak). Edozein kasutan, kontuan hartu behar da 1989ko uztailaren 25eko Legea (8. art.). Lege hori eman zen merkataritzako legeria zati batez eraldatzeko eta legeria hori sozietate arloan Europako Ekonomi Erkidegoak emandako zuzen tarauei egokitzeko. Taxu berean, gogoan izan behar da Sozietate Anonimoei buruzko 1989ko abenduaren 22ko legearen Testu Bategina (azken xedapenen artean lehenengoa). Xedapen horiek ezarritakoaren ariora, KontabilitatePlan Orokorra onetsi da, 1990eko abenduaren 20ko Errege Dekretuaren bidez. Az ken horrek ordeztu egin du 1973ko plana. Indarrean dagoen KontabilitatePlan Orokorra derrigor aplikatu behar da enpresa guztietan, euren forma juridikoa edozein izanda ere —banakako en presa zein sozietate enpresa— (2. art.). Plan horrek urteko kontuen edukia zehaztu du; horretarako, balantze, galerairabazien kontu eta oroitidazkien ereduak (bai arruntak, baita laburtuak ere) eskaini ditu. Gainera, zenbait defi nizio, argibide eta arau jaso ditu eredu horien eduki materialari eta eredu horiek betetzeko moduari buruz. 54. Baloraziorako kontabilitate printzipioak.—Kodeak arreta bereziaz jasotzen ditu urteko kontuak idazteko oinarritzat hartu behar diren balorazio printzipioak (38. art.). Hasteko, adierazpen hau egin du: «Urteko kontuetako partiden osagaiak baloratzeko, orokorrean onarturiko kontabilitate printzi pioetara joko da». Horren ondoren, arau edota printzipio hauek jaso ditu: a) enpresak bere jardunbidea eten ez duela uste izango da; b) balorazio irizpi deak ez dira aldatuko ekitaldi batetik bestera; c) zuhurtasunez baloratzeko printzipioa erabiliko da (gatazka kasuetan, printzipio hori nagusi izango da beste printzipio batzuen gainetik; printzipio horren arabera, balantzea ixtean dauden etekinak bakarrik jaso behar dira. Bestalde, aintzat hartu behar dira ekitaldi horretan edo aurrekoen batean aurreikusteko modukoak diren arris kuak eta izan daitezkeen galerak; gisa berean, baita baliogalerak ere, ekitaldi horretan etekinak izan zein galerak izan); d) ekitaldi bateko gastu eta sarrerak ekitaldi horretako urteko kontuei egotziko zaizkie, haiek noiz ordaindu nahiz kobratu diren gogoan


izan gabe; e) aktibo eta pasiboko partiden osagaiak be reizirik baloratuko dira; f) 39. artikuluak ezarritakoa gorabehera, ibilgetu eta aktibo ibilkorraren osagaiak kontabilizatzeko, osagai horren eskuraketa pre zioa hartuko da kontuan edo, bestela, berori ekoiztearen kostua (38.1. art.). Salbuespen kasuetan, onar daiteke printzipio horiek ez aplikatzea. Hori gertatuz gero, beharrezkoa izango da oroitidazkian azaltzea lehenik, horren arrazoiak eta, bigarrenik, ondare, finantza egoera eta enpresaren emaitzetan horrek izan dezakeen eragina (38.2. art.). 1990eko KontabilitatePlan Orokorrak ezarritakoaren arabera, enpresen kontabilitatea egiterakoan kontabilitate printzipio hauek errespetatu behar di ra nahitaez: zuhurtasuna, jardunean ari den enpresa, erregistroa, eskuraketa prezioa, sortzapen delako irizpidea, sarrera eta gastuen arteko korrelazioa, konpentsazio eza, eraberekotasuna eta garrantzi erlatiboarenak. Printzipio horiek bat datoz oinarrian Merkataritza Kodeak ezarritakoekin. Nahitaezko kontabilitate printzipioen artean gatazkarik badago, honako printzipioa nagusituko da: urteko kontuen bidez, enpresaren ondare, finantza egoera eta emaitzen benetako egoera modu egokienean azaltzen duen prin tzipioa. 55. Amortizazioak eta balioen berrikuspenak.—Behin balorazio prin tzipio horiek ezarri eta gero, jarraiko manuak honakoa xedatu du: «Ibilgetu eta aktibo ibilkorraren osagaiak denbora jakin batean erabiltzekoak badira, modu sistematikoan amortizatu behar dira erabiltzen diren bitartean». Beste alde batetik, nahiz eta osagai horiek erabiltzeko denboraren araberako muga rik izan ez, ondasun horien baliogalera iraunkorra bada, «balorazio zuzenke tak egin beharko dira, balantzea ixtean ondasun horiek izango duten balio urriagoa zehazteko». Zuzenketa horiek bereizirik agertu behar dira balan tzean, eurei dagozkien hornikuntzen bidez; alderantziz, galerak lehengorae zinak badira, ez da hori gertatuko. Edozein modutan, balioen


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) berrikuspenek «ez dute iraungo, balio zuzenketaren arrazoiak desagertu badira» (39. art.). Goian aipaturiko lege manu horrek honakoa onartu du salbuespen kasu gisa: etengabe berriztatu eta orokorrean enpresarentzat bigarren mailako ba lioa duten ibilgetu, lehengai eta kontsumikorrak aktiboaren barruan sartu ahal izango dira kopuru eta balio finko batez. Azkenik, artikulu horrek beren beregi ezartzen duenez, «merkataritza fondoa kostu bidez eskuratzen denean bakarrik sartu ahal izango da balantzearen aktiboan». 56. Kontu auditoretza.—Urteko kontuak idaztea arretaz egin beharreko lana da. Sarritan, akatsak ager daitezke, nahiz eta lan hori onustez egin Zu zenbidearen aginduen eta kontabilitate teknikaren arauen arabera; horren ondorioz, zalantzan jar daiteke urteko kontu horien zinezkotasuna. Konta bilitatean adituak izanik, gai horretan espezializaturikoek berrikusten dituzte kontuak; joera hori herri guztietako merkataritzan ematen da, eta indar ge hiago du egunetik egunera. Espainian, 1973ko uztailaren 24an Merkataritza Kodeak izandako eral daketaren ondoren, adituek enpresarioen kontuak begiztatu behar zituzten kasu batzuetan. Kasu horietako batzuk kodearen egungo 40. artikuluan ja sotzen dira. Hauxe dio artikulu horrek: «Zenbait legek behartu egin dituzte enpresarioak urteko kontu auditoretza egitera, legearen arabera auditore dire nen bidez; halaber, gogoan izan behar da kodearen 32 eta 33. artikuluek xedatutakoa. Esanak esan, eskumeneko epaitegiak hala erabakitzen badu, en presarioek urteko kontu auditoretza egin behar dute. Horretarako, epaitegiak onartu behar du legebidezko interesa egiaztatzen duenaren oinarridun eskae ra; hori bera gerta daiteke borondatezko jurisdikzioan ere». Epaitegiak kauzio egokia eskatu behar dio eskaeragileari, horrek auzibideko kostu eta audito retza gastuak ordaintzeko. Kontu auditoretza 1988ko uztailaren 12ko Legeak eta


1990eko abendua ren 20ko Araudiak arautzen dute. Azken horrek Europako Erkidegoen VIII. zuzentarauak ezarritakoa sartu du Espainiako antolamendu juridikoan; gaine ra, legeak jaso ez dituen beste alde batzuk jaso ditu araudiak. Horren helburua da gainontzeko independente batek begiztaturiko urteko kontuak zein beste edozein kontabilitateagiri konfiantza osoz onartzea horien bidez informazioa lortu nahi duen pertsonaren aldetik. Araudi horrek horixe bermatzen du. Le gearen arabera, kontu auditoretza honexetan datza: berrikuspen teknikak era biliz, txosten bat eman behar da auditoretza jasan duten kontabilitateagirien fidagarritasunaren gainean. Hala ere, ez da nahikoa kontabilitate idaztoharre tako saldoak balantze eta emaitzen kontuen saldoekin bat datozen ikustea. Izatez, aplikatzen diren berrikuspen eta begiztapen tekniken bidez, kontabili tate osoari buruzko ganorazko iritzia eman daiteke —baita prozesu horretan jaso ez diren baina enpresaren bizitzan eragina duten beste inguruabar batzuei buruz—, eman ere, ziurtasun handiaz eta kontabilitate prozesua berriro osoosorik egin behar izan gabe. Kontu auditoretza pertsona fisiko zein juridikoek egin dezakete. Horre tarako, legearen 7. art. eta ondorengoek eta, araudiaren 22 nahiz 28. artiku luek ezarritako betekizunak gauzatu behar dituzte; horrez gain, Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Erakundeko kontu auditoreen Erregistro ofizialean inskribaturik egon behar dira (legearen 6. art. nahiz araudiaren 21. art. eta ondorengoak). Erakunde hori Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikitako administraziozko erakunde autonomiaduna da. Lehenago, eginkizun horiek Kontabilitate Plangintzarako Erakundearen eta Espainiako Zinpeko Kontu Azterlarien Erakundearen esku zeuden (legearen bigarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik bigarrena). 57. Balantzeen erregularizazioa.—Moneta ezegonkortasunaren aldiek zuzeneko eragina dute enpresaren ekonomia eta kontabilitatean. Horrexe


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) gatik, askotan ez datoz bat enpresaren ondare errealitatea eta errealitate ho rren kontabilitate adierazpena. Aurretik esan bezala, balantzeek zinezkotasun eta zehaztasun baldintzak bete behar dituzte, eta ezegonkortasun horrek zail egiten du hori. Bada, kontabilitateak bere benetako eginkizuna galtzen du, hots, balore homogenoak adierazteko bide izatearena. Balio horiek moneta unitateetan adierazten dira, eta horien eskuratze ahalmena aldatuz doa inber tsio batzuetatik besteetara. Inflazio maila gehitzearen ondorioz enpresaren kontabilitatean sortu di ren akatsak zuzentzeko, besteak beste, honako konponbideak eman dira prak tikan: kontabilitate birbaloraketa egitea, kontabilitate zenbakiak ondasunen balio gehikuntzari egokitzeko; urre balantze izenekoa egitea, hots, ekitaldi en kontabilitate zenbakiak urre monetara bihurtzea; ondasunen birjarpen ba lio erabilgarria hartzea aktiboak baloratzeko irizpidetzat eta abar. Horren inguruan, Balantzeen Erregularizazioari buruzko 1961eko abenduaren 23ko Legea —1964ko uztailaren 2ko Testu Bategina— eman da Espainian. Lege horrek, borondatearen printzipioa oinarri harturik, enpresarioen esku utzi du beraren manuen betepena. Legeak birbaloraketa horien nahitaezkotasuna ezartzeko ahalbideratu du Ekonomia eta Ogasun Ministerioa. Gaur egun, aintzat hartu behar da 1996ko ekainaren 7ko Errege Dekretulegearen 5. ar tikuluak adierazten duena. Artikulu horrek hainbat igorpen egiten ditu arau dietara, eta 1996ko abenduaren 20ko EDk garatu du berori; azken horrek, balantzeak eguneratzeko arauak onetsi ditu. BIBLIOGRAFIA ÁLVAREZ MELCÓN: Análisis contable del régimen de declaración consolidado de los grupos de sociedades, 2. argitaraldia, Madril, 1988; ANDRÉS AUCEJO: La actua lización monetaria de valores contables, Madril, 1997; ARIAS FERNÁNDEZ: Nuevas obligaciones mercantiles y contables del empresario español, Bartzelona, 1991; AS CARELLI: «Registrazioni nei libri di commercio e confessione», in Studi in tema di


contratti, Milan, 1952, 327. or. eta ondorengoak; BATTLE SALES: «El secreto de los libros de contabilidad y el secreto bancario. Dos manifestaciones del derecho de la intimidad privada», in RGLJ, 1975, 5. or eta ondorengoak; BERCOVITZ: «La auditoría en la legislación mercantil española hasta 1982», in RDM, 1982, 443. or. eta ondo rengoak; BISBAL, J.: «El interés público protegido mediante la disciplina de la con tabilidad», in RDM, 1981, 257, or. eta ondorengoak; BLANCO CAMPAÑA: Régimen jurídico de la contabilidad de los empresarios, Madril, 1980; IDEM: El Derecho contable en España, Madril, 1983; BUXO, MARTÍN ALIAS eta SERRA CLOTA: Todo sobre las cuentas anuales 1995, Bartzelona, 1996; CUBILLO VALVERDE: Regula rización de balances. La incorporación de la cuenta al capital, Madril, 1967; DE LA CUESTA RUTE: «La contabilidad en el Código de comercio», in Rev. esp., de financ. y contab., 1973, 330. or. eta ondorengoak; DUQUE: «s.v. Libros de comercio», in Nueva Enc. Jur. seix., XV (1974), 501. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ PIRLA: Comentarios a la ley de regularización de balances, Bartzelona, 1963; IDEM: Una aportación a la construcción del Derecho contable, Madril, 1986; GARCÍAPITA PEMÁN: Aspectos jurídicos de la auditoría de empresas en Derecho español. La protección del secreto de contabilidad, Madril, 1983; GARRIGUES: «Valor probatorio de los libros de comercio», in RDM, 1948, 45. or. eta ondorengoak; GIRÓN TENA: «Derecho de socie dades anónimas y regulación de balances», in RDF, XII. liburukia, 1963, 103. or. eta ondorengoak; GONDRA ROMERO: «Significado y función del principio de “Imagen Fiel” (“True and fair view”) en el sistema del nuevo Derecho de Balances», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (Estudios Homenaje a José Girón Tena), Madril, 1991, 553. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ ANGULO eta TÚA PEREDA: Normas y recomendaciones de auditoría y contabilidad, 5 liburuki, Ma dril, 1987; GORE: «La comptabilité commerciale et le Droit», in Études HAMEL, Paris, 1961, 89. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ DE PARGA eta beste batzuk: Auditoría de cuentas. Sistemas legales, Bartzelona, 1983; LASSEGUE: Comptabilité de l’entreprise, Paris, 1961; MARCOS: «La auditoría de cuentas en el derecho federal norteamericano. (Especial consideración del problema de la falta de independencia del auditor)», in RDM, 1997, 149. or. eta ondorengoak; MARINA GARCÍA TUÑÓN: Régimen jurídico de la contabilidad del empresario, Madril, 1992; IDEM: «Sobre la reivindicación del art. 40 del Código de comercio», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1053. or. eta ondo rengoak; NÚÑEZ LOZANO: El régimen jurídico de la auditoría de cuentas en el Derecho Español, Sevilla, 1989; PANTALEÓN PRIETO: La responsabilidad civil de los auditores: extensión, limitación, prescripción, Madril, 1996; PANUCCIO: La natura giuridica delle registrazioni contabili, Napoli, 1965; PAZARES: La ley, el mercado y la independencia del auditor, Madril, 1996; POCH: Manual de Derecho contable, Bartzelona, 1994; RODRÍGUEZ FLÓREZ DE QUIÑONES: «La contabilidad y las disciplinas jurídicas», in RDM, 1964, 167. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ROBLES: Derecho contable mercantil, Madril, 1960; SÁNCHEZ CALERO: «Los censores de cuentas y la verificación


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) contable prevista en el Código de comercio», in Rev. Inst. Cens. Cuentas, 1975 (2), 70. or. eta ondorengoak; IDEM: «Régimen de cuentas anuales», in La reforma del Derecho español de sociedades de capital, Madril, 1987, 711. or. eta ondorengoak; SAVATIER: El Derecho contable al servicio del hombre, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1972; SIERRA, MORENO eta RODRÍGUEZ: Cuentas anuales, Bartze lona, 1993; URÍA: «Derecho, contabilidad y censura de cuentas», in Rev. Inst. Cens. Cuentas, 1977 (X), 33. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «Las cuentas anuales», in La reforma de la Ley de sociedades anónimas, Madril, 1987, 225. or. eta on dorengoak; IDEM: «En torno al concepto y fuentes del derecho contable», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 605. or. eta ondorengoak.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

98

§ VI. ENPRESARIOARI ETA ENPRESARI BURUZKO PUBLIZITATEA LABURPENA: 58. Merkataritzako publizitatearen esangura bikoitza.—I. MERKATARITZA KO PUBLIZITATE PRIBATUA.—59. Publizitateari buruzko Lege Orokorra.—60. Publizita te jardueraren subjektuak.—61. Merkataritzako publizitate pribatuaren eremua eta izaera.—62. Publizitate ezzilegiaren aurkako babesa.—II. MERKATARITZAKO LEGE PU BLIZITATEA.—63. Publizitate horren esangura eta helburua.—64. Merkataritzako Erre gistroa orokorrean.—65. Merkataritzako Erregistroaren antolaketa, egiturari eta eginkizunei dagokienez.—III. MERKATARITZAKO LURRALDE ERREGISTROA.—66. Erregistroko liburu eta idazpenak.—67. Banakako enpresarioen, eta eurongan eragina duten egintza eta kontratuen inskripzioa.—68. Merkataritzako sozietateen inskrip zioa.—69. Sozietate berezien eta inskribatu beharreko gainerako erakundeen ins kripzioa.—70. Erregistro bidezko publizitatearen oinarrizko printzipioak.—71. A) Inskripzioaren nahitaezkotasun printzipioa.—72. B) Titulu publikoaren printzipioa.— 73. C) Legezkotasun printzipioa.—74. D) Legebideztaketa printzipioa.—75. E) Aurka jartze printzipioa.—76. F) Lehentasun printzipioa.—77. G) Segidako traktuaren prin tzipioa.—78. H) Publizitate formalaren printzipioa.—79. Merkataritzako Lurralde Erregistroaren beste eginkizun batzuk.—80. Ontzi eta aireontziei buruzko erregistro inskripzioaren behinbehineko egoera.—IV. MERKATARITZAKO ERREGISTRO NAGU SIA.—81. Merkataritzako Erregistro Nagusiaren kontzeptua eta eginkizunak.—82. A) Lurralde erregistroetatik jasotako datuen tratamendua eta publizitatea.—83. B) Sozie tate nahiz beste erakunde batzuen izenak artxibatu eta horiei publizitatea ematea.—84. C) Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala argitaratzea.—85. D) Espainiako naziokotasuna galdu gabe egoitza atzerrira eraman duten sozietateen inskripzioa eta erregistroa.—V. MERKATARITZAKO ERREGISTRO BEREZIAK.—86. Erregistro horien lege arauketa.

58. Merkataritzako publizitatearen esangura bikoitza.—Enpresarioek betidanik erabili izan dute publizitatea, bezeroak erakartzeko, beraien ekoiz kinen kalitatea goraipatzeko, euren marka, errotulu nahiz merkataritzako ize nak jendaurrean zabaltzeko etab. Egungo egunean, publizitate jarduera hori norberaren zein besteren hedabide desberdinetatik gauzatu ohi da, ondasun edo zerbitzuen kontratazioa ahalbideratu edo handitzeko asmotan. Publizitate jarduera pribatu eta borondatezkoa da, eta enpresarioak bere nahierara era


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) bakitzen du hori gauzatu nahi duen ala ez. Hori dela bide, publizitate hori publizitate pribatutzat har daiteke. Publizitateko jarduera pribatua lege bidez araututa dago. Arauketa horre zaz aparte, merkataritzako legeria modernoak saiatu dira, enpresarioen esta tutu juridikoa sendotu edo indartzen eta gainontzekoen legebidezko interesa babesten. Horretarako, legeria modernoek publizitateko sistema organikoa ezarri dute, enpresarioarentzat eta beraren enpresarentzat garrantzitsuenak di ren egintza eta egoera juridikoei buruz. Publizitate mota hori lege publizita tea edo Zuzenbideko publizitatea da. Horregatik, publizitate hori nahitaezkoa da eta, berori bideratzeko, herri botereek zenbait tresna ofizial sortu dituzte (erregistro eta aldizkari ofizialak); halakoetan, ezagutza adierazpenak egiten dira eta legeak adierazpen horiei ondore garrantzitsuak eratxikitzen dizkie. Jendeari orokorrean egitate, egintza eta egoera juridikoen berri emateko, bi publizitate modu horiek erabil daitezke eta eurok dira, hain zuzen ere, gaur egungo merkataritza publizitatearen osagaiak. I. MERKATARITZAKO PUBLIZITATE PRIBATUA 59. Publizitateari buruzko Lege Orokorra.—Publizitate pribatua, be zeroak erakartzeko baliabidea izateaz gain, bada ondasun edo zerbitzuen kon tratazioa suspertzeko baliabidea ere. Publizitate pribatu hori Publizitateari buruzko 1988ko azaroaren 11ko Lege Orokorrak arautu du. Lege hori Euro pako Erkidegoaren zuzentarauei egokitu zaie publizitatearen inguruko gaie tan; gisa bertsuan, lege horrek kontuan izan ditu Europaren barneko eremu juridikoan indarrean dauden konponbideak. Publizitateari buruzko Lege Oro korrak indarrik gabe utzi du 1964ko uztailaren 11ko Publizitatearen Estatu tua. Horretara, legeak kontu handiaz arautzen du kontsumitzaile,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

10

erabiltzaile eta bestelako pertsonen gaineko babesa, publizitatearen mezuak horiengan eragina duenetan. Babes hori ematen da, publizitate ezzilegi ororen kontra. Legeak, berebat, kontratu izaerako arau batzuk ezartzen ditu, eta arau horiek bat datoz publizitate kontratazioak berez dituen ezaugarri bereziekin. Edonondik begiratuta ere, lege hori ez da aplikatu behar merkataritzako jardueraren eremuan bakarrik. Lege hori orokorra da eta, horren ondorioz, berak arautzen duen publizitatearen barruan sartzen dira, ezbairik gabe eta, batez ere, jarduerak edo merkataritzako ekoizkinak suspertzeko publizitatea, eta eskulangintza, lanbide edo banakako jardueretan aritzean egiten dena (2. art.). Zentzuzkoa denez, atal honetan merkataritzako publizitatearen azterketa besterik ez dugu egingo. 60. Publizitate jardueraren subjektuak.— Merkataritzako esparruan, enpresarioek berez baliabide egokiak badituzte euren jarduera edo ekoizkinak zabaldu eta horien inguruan propaganda egiteko, orduan enpresario horiek zuzenean egin dezakete publizitate jarduera. Edonola ere, ohikoagoa da en presarioek beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen elkarlana eskatzea, per tsona horiek publizitatearen arloan espezializatuta daudelako. Hori dela eta, legeari helduta, komeni da publizitatearen inguruko harreman juridikoetan parte har dezaketen subjektuak zehaztea. Ildo horretatik, eta lehenengo le kuan, legeak iragarlearen erakundea deskribatzen du; publizitatea zein per tsonaren intereserako egin eta pertsona fisiko edo juridiko hori da iragarlea. Ondoren, legearen hitzetan, publizitateagenteak dira «lanbidez, modu anto latuan eta iragarlearen kontura, publizitatea sortu, prestatu, programatu edo betearazten duten pertsona fisiko nahiz juridikoak». Azkenik, legeak honakoa ezartzen du: «Pertsona fisiko nahiz juridikoak publizitaterako bideak dira, baldin eta modu ohiko eta antolatuan publizitatea zabaltzeko zeregina badute, euren titulartasunpekoak diren eta gizarte komunikaziorako balio duten eus karri edo baliabideen bitartez» (10. art.). 61. Merkataritzako publizitate pribatuaren eremua eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) izaera.—Esangura zabalean, edozein jarduera har daiteke merkataritzako publizita tetzat, jarduera horren helburua bada merkataritzako enpresari lotutako egi tate edo egoera zehatz batzuk zabaltzea. Legeak, aldiz, publizitatearen eremua murrizten du eta, horren ondorioz, publizitate jarduera honakoa besterik ez da: «Ondasun edo zerbitzuen kontratazioa zuzenean edo zeharka suspertzea, ondasun edo zerbitzu horien artean ondasun higiezinak, eskubideak eta bete beharrak sartzen direlarik» (ikus 2. artikulua). Lege muga hori, zinez, zabala da eta berorrek itxuratzen du jorragai dugun publizitatea. Lege eremutik kan po geratuko da, beraz, halako helbururik ez duen zabalkunde jarduera. Zernahi gisaz, nabarmendu behar da legearen aginduz publizitatea egiaz ko eta leiala izan behar dela; gainera, publizitate horrek ezin die kalterik egin pertsonaren duintasun eta eskubideei. Egiatan, legeak ez du modu positiboan azaltzen zilegitasunaren eskakizuna; hala ere, ezzilegitzat jotzen du baldintza jakin batzuk betetzen ez dituen publizitatea. Hasteko (3. art.), ezzilegia da: «a) Pertsonaren duintasunari kalte egiten diona edota Konstituzioan aintzate tsitako balore eta eskubideak urratzen dituena. b) Ziriazko publizitatea. c) Publizitate desleiala. d) Publizitate subliminala. e) Ekoizkin, ondasun, jardue ra edo zerbitzu zehatz batzuen publizitatea arautzen duen arautegia urratzen duena». Publizitate ezzilegiaren kasu desberdinak horrela ezarrita, beste manu batzuetan kasu horien osagai edo profilak jasotzen dira. 4. artikuluak dioenez, ziriazko publizitateak dira jasotzaileengan modu positiboan okerra eragiten duena edo eragin dezakeena, elkarlehiakideari kalte egin diezaiokeena eta oi narrizko datuak isilpean gordetzen dituena, baldin eta isilpean gordetze ho rrek inpresio faltsua eragiten badu edota iragarleak nahiz beraren zerbitzuek ase ezin ditzaketen igurikimen arrazoizkoak sortarazten baditu. (5. artikuluak aipatzen ditu ziriazko izaerarik dagoen ala ez zehazteko kontuan hartu behar diren osagaiak).


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

10

Ondoren (6. art.), legeak honetara definitzen du publizitate desleiala: zuzentasun arauen eta merkataritzako usadio onen kontrakoa eta, bereziki, enpresa baten zein beraren ekoizkin edo jardueren ospea galdu, belz tu edo kentzea dakarrena, edota elkarlehiakideekin nahiz euren ekoizkin, izen edo zeinu bereizgarriekin nahasteak sortaraz ditzakeena; era berean, konpara zio publizitatea publizitate desleiala izan ahal da, ekoizkin edo zerbitzuen oi narrizko ezaugarriak era objektiboan frogatzeko beta egon arren, konparazio publizitateak halako ezaugarriak kontuan hartzen ez dituenean. Azkenik, le geak hau ezartzen du: «Irudi nahiz bestelako tekniken bitartez, publizitateak jasotzaileengan zentzumenpertzepzioak sortarazten baditu eta jasotzaileok ez badute halako pertzepzioen kontzientziarik, orduan publizitate hori sublimi naltzat har daiteke» (7. art.). Halaber, ekoizkin edo zerbitzu batzuek arriskua ekarri ahal badute pertsonen osasun edo segurtasunarentzat, orduan ekoizkin edo zerbitzu horiek ezin dira publizitatearen objektu izan, aurretiaz Adminis trazioaren baimena lortzen ez bada (8. art.). 62. Publizitate ezzilegiaren aurkako babesa.—Legeak ardura berezia jarri du gai hori zaintzeko orduan. Horren ildotik, jurisdikzio arruntaren men pe geratuko dira publizitate ezzilegiak erakartzen dituen eztabaidak (29. ar tikulua). Auzibideok munta txikiko judizio adierazlearen tramiteen bitartez gauzatuko dira; auzibide horiek ezaugarri berezi batzuk dituzte, Europako Er kidegoaren zuzentarauak oinarri hartuz (30. art.). Azaldutakoak berrikuntza garrantzitsua dakar, indargabeturiko lege an tolamenduari begira; antolamendu horretan, eztabaida edo arazo horiek admi nistrazio organo baten menpe (hau da, Publizitatearen Epaimahai Nagusiaren menpe) geratzen ziren. Horrez gain, indarreko legeak berritasun nagusi gisa barneratzen du publizitatea bukarazi eta zuzentzeko akzio izenekoa; akzio ho rren arauketa zabala 25. artikuluan eta ondorengoetan agertzen


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) da. Judizio bi dezko erreklamazioaren aurretiazko tramite moduan, akzio hori egikaritzeko ahaldunduta daude «administrazio organo eskudunak, kontsumitzaile eta era biltzaileen elkarteak, pertsona fisiko nahiz juridiko ukituak eta, oro har, es kubide subjektibo edo legebidezko interesen bat dutenak». Horiek idatziz eska diezaiokete iragarleari berari publizitate ezzilegia zuzendu edo bukatzeko (26. artikulua). Hiru eguneko epean, iragarleak ez badu eskatutakoa betetzen, beraren isiltasunak edo ezezkoak bide ematen du judizio bidezko erreklama zio egokia egiteko (27 eta 28. art.ak). Erreklamazio hori tramitatzean, epaile arruntak kautelazko neurri gisa erabaki dezake publizitatea behinbehinean bukatzea (31. art.) edo, hala denean, epaian bertan, publizitate hori behin be tiko ezartzea (32. art.).

II. MERKATARITZAKO LEGE PUBLIZITATEA 63. Publizitate horren esangura eta helburua.— Ekonomi jarduera oro korraren barruan, enpresarioen jarduerak berebiziko garrantzia du eta, on dorioz, jarduera horrentzat publizitate sistema ofizial bat antolatu behar da. Sistema horren bitartez, edozein momentutan jakin daitezke, azkar eta ziur tasunez, jarduera horren subjektuei buruzko daturik garrantzitsuenak, harako jardueraren aldaketa eta mutazioak, bai eta subjektu horiek burutzen duten trafikoaren ezaugarri jakin batzuk ere. Publizitate hori gauzatzen da, boletin nahiz aldizkari ofizialetan egindako adierazpenen bitartez eta, batik bat, erre gistro publikoetan egindako inskripzioen bitartez. Bide horretatik, publizitate ofizialik garrantzitsuena Erregistro bidezko publizitatea da. Erregistroak lege publizitatearen ohiko tresnak dira eta, horien artean, Merkataritzako Erregis troa nabarmendu behar da, oso garrantzitsua delako. Merkataritzako Erre gistroaren aurrekaririk antzinakoena izan daiteke Erdi Aroko


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

10

korporazio edo botigoetako merkatarien matrikula. Merkataritzako Erregistroaren eremua kontuan hartuz, esan daiteke Erregistro hori merkataritzako trafikoaren Erre gistro nagusia dela gaur egun. Zernahi gisaz, horrezaz landa, badira erregis tro berezi batzuk, kapitulu honen azken epigrafean azalduko ditugunak. 64. Merkataritzako Erregistroa orokorrean.— Erregistro hori estatua ren erakunde bat da eta Justizi Ministerioaren menpe dago. Bertan inskri batzen dira banakako enpresarioak, merkataritzako sozietateak eta beste erakunde batzuk. Era berean, Merkataritzako Erregistroan jasotzen dira lege nahiz araudi bidez zehaztutako aipamenak, egintza juridikoak, agerpenak edo inguruabarrak, baldin eta horiek guztiak Erregistroan inskribatu beharreko subjektuei buruzkoak badira. Horrela, merkataritzako trafikoaren eremu zaba laren barruan, Merkataritzako Erregistroa da lege publizitatea edo publizitate ofiziala emateko erakunderik garrantzitsuena. Tradizioaren arabera, publizitaterako lege erakunde hori Merkataritza Kodean jaso eta araututa dago (16.etik 23.era arteko art.ak). Nolanahi den ere, Erregistroak, egitura eta eginkizunen aldetik, aldarazpen garrantzitsuak izan ditu, Merkataritzako Legeria Eraldatu eta Europako Ekonomi Erkide goak emandako Zuzentarauei Egokitzeko 1989ko uztailaren 25eko Legearen ondorioz eta Merkataritzako Erregistroari buruzko 1989ko abenduaren 29ko Araudiaren ondorioz. Lege horrek idazkera berria eman die kodean Erregis troari buruz jasotako manu zaharrei. Gaur egun, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudi berriak, 1996ko uztailaren 19koak, indarrik gabe utzi du au rreko araudi hori. Aldi berean, araudi berriak 1989ko Araudiaren araurik gehienei eutsi die eta hainbat berrikuntza ekarri ditu, arestiko legeriatik eta aplikazioaren esperientziatik ondorioztatzen baitziren halako berrikuntzak. Kodearen nahiz 1989ko Araudiaren gaur egungo artikuluek berritasun sa konak sartu dituzte aurretiazko lege arauketan: a) Lehenengo eta behin, lege arauketa berriak Merkataritzako Erregistroaren ateak


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) itxi dizkie ontzi eta ai reontziei eta, ondorenez, Merkaritzako Erregistroa orri pertsonalaren arabera antolatu da, orri bat baitago Erregistroan inskribatu beharreko subjektu ba koitzari buruz. b) Beste alde batetik, nabariro handitu dira, batetik, Erregis troan inskribatu beharreko subjektuen kopurua (kopuru horretan sartu behar dira merkataritzako enpresarioekin nolabait berdinetsitako pertsona edo era kundeak) eta, bestetik, Erregistroan nahitaez islatu behar diren egintza edo eragiketen kopurua. c) Inskripzioa gainontzeko onustedunen aurka jar dai teke, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan ba karrik. d) Erregistroari beste eginkizun batzuk eratxiki zaizkio, nahiz eta eginkizun berri horiek erregistro izaera zehatzik izan ez. Eginkizunon artean, besteak beste, bi hauek aipa daitezke: enpresarioen kontabilitate liburuak legezkotzea, eta sozietateetako kontu auditore eta adituak izendatzea legez zehazturiko kasuetan. e) Berebat, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala egunero argitaratuko da, kodean eta araudian ezarritako datuak bildu ahal izateko. Argitalpen horri ondore erabakigarriak eratxikitzen zaizkio, argitaratutakoaren eta inskripzioaren artean desadostasunak daudenean. f) Erregistroan gordailatu behar dira sozietate kapitalisten urteko kontuak. Gai nera, erregistro sistemaren gorengo organo gisa, Merkataritzako Erregistro Nagusia arautzen da, horrek Espainian gure egunotara arte izaterik izan ez badu ere. Horrenbestez, eraldaketa luze eta sakon horrek Erregistroari buruzko iru di berria eskaintzen digu. Merkatarien Erregistro soilari buruzko irudi zaha rra bazterturik geratu eta, horren ordez, merkatuko enpresa trafikoari buruzko Erregistro nagusiaren ideia nagusitu da. Erregistro horri buruzko eraentza arauemailearen helburu nagusiak dira erakunde izaerako lege publizitatearen eragingarritasuna indartu eta gainontzeko onustedunak hobeto babestea. 65.

Merkataritzako

Erregistroaren

antolaketa,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

10

egiturari eta eginki zunei dagokienez.—Espainiako Merkataritzako Erregistroaren erakundea bi osagai autonomok osatzen dute. Legeaginduz, osagai horien eginkizunak desberdinak dira, nahiz eta elkarren artean harremanak sortu eta osagaiok elkar osatu. Bi osagai horiek helburu berbera betetzen dute, hain zuzen ere, Erregistro bidezko merkataritza publizitatearen alderdi guztiak antolatzea. Batetik, merkataritzako lurralde erregistroak daude probintzia guztietako hi riburuetan, eta Ceuta, Melilla, Eivissa, Mahon, Puerto de Arrecife, Puerto del Rosario, Palmako Santa Cruz, Gomerako San Sebastian eta Valverde hirietan ere (MEAren 16. art.). Bestetik, Merkataritzako Erregistro Nagusia Erregis tro bakarra da eta Madrilen besterik ez dago. a) Merkataritzako lurralde erregistroen oinarrizko eginkizuna eta egin kizun esklusiboa da Erregistroan inskribatu beharreko subjektuen eta euren egintza nahiz gorabeheren inskripzioak egitea. Horretarako, erregistro horiek inskripzioei buruzko liburu berezia egingo dute; liburu horretan, inskribatu tako subjektu bakoitzak orri pertsonal bat izango du, eta bertan jasoko dira subjektu horri buruz legeak ezartzen dituen egintza edo gorabeheren jarraika ko inskripzioak. Eginkizun nagusi horren aldamenean, lurralde erregistroek beste eginkizun batzuk betetzen dituzte. Beste horiek, nolabait, aurretiaz aipa tutakoei erantsita daude eta hurrengoak dira: enpresarioen liburuak legezko tzea; adituak nahiz kontu auditoreak izendatzea (merkataritzako sozietateei buruz bereziki ezarritako lege kasuetan); eta, modu berean, sozietate nahiz enpresarioen urteko kontuak gordailatzea, sozietate eta enpresario horiek euren kontuei publizitatea eman behar dietenean. b) Merkataritzako Erregistro Nagusiak, ostera, ez du zuzenean enpresa rioen eta bestelako erakundeen inskripziorik egiten (83. zenbakian jasotzen den salbuespena gorabehera), ezta enpresario nahiz erakunde horien egintza edo gorabeherei buruzko inskripziorik ere. Erregistro horrek hurrengo eginki zunak besterik ez ditu: a´) Lurralde erregistroek jasotzen duten


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) erregistro informazioa zentralizatu eta horri publizitatea ematea, Erregistroaren beraren bitartez eta Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialaren bitartez, araudiek ezartzen duten moduan. b´) Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialaren argitalpenaz arduratzea. c´) Inskribatutako edo inskribatu beha rreko sozietate eta erakunde juridikoen izenak artxibatu eta horiei publizitatea ematea. d´) Sozietate eta erakundeen erregistroa eramatea, sozietate eta era kunde horiek euren egoitza atzerrira eraman dutenean, Espainiako nazioko tasuna galdu gabe. Jabetza eta merkataritzako erregistratzaileak arduratzen dira merkatari tzako bi erregistro horiez (lurraldekoez eta nagusiaz). Justizi Ministerioak hautatzen ditu erregistratzaileak, aurretiaz euren artean lehiaketa eginez. Bi erregistro horiek publikoak dira, eta euren ardurapeko gai guztiak Erregis tro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak aztertuko ditu (araudiaren 1, 12.1 eta 13. art.ak). III. MERKATARITZAKO LURRALDE ERREGISTROA 66. Erregistroko liburu eta idazpenak.—Ikusi dugunez, lurralde erre gistroen eginkizun nagusia inskripzioak egitea da, Erregistroan inskribatu beharreko subjektuei buruz eta eurongan eragina duten egintza eta kontratuei buruz. Eginkizun hori eta legeak lurralde erregistroei ematen dizkien beste eginkizunak betetzeko, nahitaezkoa da liburu zehatz batzuk egitea. Araudia ren 23. art.ak liburu horiek zehaztu eta arautzen ditu: «a) Inskripzio liburua eta horren aurkezteegunkaria. b) Legezkotze liburua eta horren aurkez teegunkaria. c) Kontu Gordailuen liburua eta horren aurkezteegunkaria. d) Aditu independenteen eta auditoreen izendapenari buruzko liburua eta horren aurkezteegunkaria. e) Aurkibideak. f) Inbentarioa». Liburu horiek guztiak «eraberekoak izango dira erregistro guztientzat eta, eurotan, zenbakiak ja rriko dira antzinatasunaren arabera» (24. art.). Liburu bakoitzaren inguruan, araudiak manu zehatzak


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

10

jasotzen ditu (ikus 25.etik 32.era arteko art.ak). Orokorrean, honako irizpideari eutsi zaio: liburu guztiak azaleztaturik eta foliaturik egon daitezke edo, bestela, liburuak orri mugikorrekin era daitezke; zehatzago, inskripzio liburuaren inguruan, hona koa esaten da: liburu horretako idazpenak «makinaz edo prozedura informa tikoen bitartez egin behar dira, eta ziurtaturik geratu behar da beti idatzitakoa ezabaezina dela» (26. art.). Aurkibideari dagokionez, hori nahitaez egin behar da prozedura informatikoen bidez (30. art.). Gainera, erregistratzaileek libu ruak eta koaderno laguntzaileak egiteko ahalmena dute, Erregistroa behar bezala kudeatzeko komeni denaren arabera (23.3. art.). Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak finkatzen du zein idazpen mota egingo den liburuetan, erregistratzailearen sinadurak emandako baime narekin: aurkezteidazpenak, inskripzioak, aurrearretazko idaztoharrak, kita penak eta bazterreko oharrak. Ildo bertsutik, zehatzmehatz arautzen dira batzuk eta besteak egiteko aldia eta forma, bai eta eurotan izan behar diren in guruabarrak ere (ikus 34.etik 40.era arteko artikuluak). Bukatzeko, aurkez teidazpenaren gainean, araudiak arreta berezia jarri du (41.etik 57.era arteko artikuluak). 67. Banakako enpresarioen, eta eurongan eragina duten egintza eta kontratuen inskripzioa.—Espainiako Merkataritza Kodeak, aurrekari tradi zional bati eutsiz, adierazi du Erregistroko inskripzioa nahibadakoa dela banakako enpresarioentzat, ontziustiatzailearen kasuan izan ezik (19.1. art.). Horregatik, araudiaren 81. art.ak ontziustiatzailea aipatzen du, nahitaez ins kribatu behar diren banakako enpresarioen artean. Edozein modutan ere, badirudi kodeak berak ez diola beti nahibadako izaerarik ematen banakako enpresarioaren inskripzioari. Berbarako, aipatu 19.1. art.aren bigarren lerro aldeak ezartzen duenez, «banakako enpresarioa ez badago inskribaturik, ezin du eskatu Merkataritzako Erregistroan inolako agiririk inskribatzeko eta, era berean, ezin ditu aprobetxatu


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Erregistro horren lege ondoreak. Erregistroko zehapen hori larri eta zeharkakoa da eta, berori ulertu eta bidezkotzeko, ins kripzioaren nahitaezkotasuna onartu beharra dago. Hori onarturik, Espainia ko gaur egungo doktrinaren alderdi batzuek proposatu dute nahitaezkoa izatea banakako enpresarioaren erregistro inskripzioa. Merkataritza Kodearen 22. artikuluak ezartzen duenez, inskripzio libu ruaren orria irekitzen da, banakako enpresarioak hala eskatuz gero. Orri horretan bertan inskribatuko dira enpresario hori identifikatzeko datuak, be raren merkataritzako izena eta, hala behar denean, horren establezimenduko errotulua, haren egoitza eta, halakorik izatekotan, sukurtsalak, enpresaren xedea, eragiketak hasteko data, enpresario horrek egilesten dituen ahalorde orokorrak, eta 6.etik 10.era arteko art.ek aipatzen dituzten adostasun, aurkatasun eta ezeztapena; ezkontzako itunak, eta deuseztasun, banantze eta dibortzio ka suetan emandako epai irmoak; obligazioen nahiz bestelako baloreen jaul kipena, baldin eta balore horiek jaulkipenetara bilduta badaude eta negozia badaitezke; eta, oro har, legeek edo araudiak ezartzen dituzten gainerako in guruabarrak. Araudiak legeagindu hori garatu eta zabaltzen du 87.etik 93.era arteko art.etan, bi horiek barne. Bertan, beste datu edo inguruabar ba tzuk ezartzen ditu eta horiek ere inskribatu behar dira; gainera, 320. art.an eta ondorengoetan, aipamen zehatza egiten da ordainketa etenduraren eta porro taren nahitaezko inskripzioari buruz. Banakako enpresarioaren lehendabiziko inskripzioa interesatuak eginda ko adierazpenaren bitartez gauzatzen da; salbuespenez, ontziustiatzailearen inskripzioa egiteko, eskritura publikoa egon behar da. Harako adierazpena erregistratzailearen aurrean sinatu edo berretsi behar da edo, bestela, notario bidez legebidezkotu beharra dago. Kontrara, banakako enpresarioari buruzko orrian bestelako inguruabarren inskripzioa egiteko, beharrezkoa da


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

11

eskritura publikoa, judizio bidezko agiria edo Erregistro Zibileko ziurtagiria (MEAren 93. artikulua). Banakako enpresarioaren lehendabiziko inskripzioak eduki zehatza izan behar du. Eduki hori araudiaren 90. artikuluak azaltzen du eta, horren agin duz, hurrengoak agertu behar dira nahitaez inskripzio horretan: «1. Enpresa rioaren identitatea. 2. Merkataritzako izena eta, hala behar denean, haren establezimenduaren errotulua. 3. Establezimendu nagusiaren egoitza eta, hala denean, sukurtsalena. 4. Enpresaren xedea. 5. Eragiketak hasteko data». Ha laber, datu interesgarri gisa azpimarratu behar da araudiak lehendabiziko ins kripzioaren inguruan kasu berezi batzuk ezarri eta arautzen dituela, besteak beste, adingabeko edo ezgaituei buruzkoa (91. artikulua) eta pertsona ezkon duei buruzkoa (92. art.). Zentzuzkoa denez, banakako enpresarioen inskrizpioari buruz azaldu takoak eragin berezia du enpresario ontziustiatzailearengan. Horrentzat, bai kodeak eta bai araudiak inskripzioaren nahitaezkotasuna ezarri eta honako postulatua finkatu dute: enpresario ontziustiatzailearen inguruan inskripzio rik egiten ez bada, enpresario horrek erantzukizun mugagabea izango du, be rak hartu dituen betebeharrengatik (19.3. art.). Postulatu horrek indarrik gabe utzi du erantzukizun mugatuari buruzko sistema berezi tradizionala, hain zuzen ere, nabigazioko enpresarioarentzat kodearen 586, 587 eta 838. art.ek ezarritakoa (ikus 1141 eta 1142. zk.ak). 68. Merkataritzako sozietateen inskripzioa.— Merkataritzako sozieta teak nahitaez inskribatu behar dira Erregistroan. Inskripziorik ez izateak be rez dakar sozietate horientzat irregulartasunaren ondorioak sortzea; ondorio horiek lan honen beste atal batzuetan jasotzen dira (ikus 150, 232, 235, 236, 238 eta 481. zk.ak). Kodeak zehatzmehatz finkatzen du sozietatearen egintza eta inguruaba


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) rretatik zeintzuk agertu behar diren nahitaez Erregistroko inskripzio liburu egokiaren orrietan. Horren inguruan, honakoa dio 22.2. artikuluak: Merkata ritzako sozietateei eta 16. artikuluak aipatzen dituen gainerako erakundeei irekitako orrian inskribatuko dira hurrengoak: egintza eratzailea eta horren aldarazpenak; erakundearen hutsalketa, desegitea, berpiztea, transformazioa, bategitea edota zatiketa; sukurtsalak sortzea; administratzaile, likidatzaile eta auditoreak izendatu eta eurei kargua utzaraztea; ahalorde orokorrak; obliga zioen nahiz bestelako baloreen jaulkipena, baldin eta baloreok batera jaul kitzeko modukoak badira, negozia badaitezke eta erakundeak halakoak jaulki ahal baditu legearekin bat etorriz; eta, oro har, legeek edo araudiak zehazten dituzten beste inguruabar guztiak. Ondoren, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak zabalzabal eta xehetasunez garatu du lege manu horren edukia. Ildo horretatik, orokorrean zehaztu du, sozietate mota guztientzat, bakoitzari buruz irekitako orriaren edukia (94, 95 eta 96. art.ak), sozietatearen erabakiak dokumentatzeko modua (97.etik 106.era arteko artikuluak) eta horiek agiri publikoan agertarazteko modua (107.etik 112.era arteko art.ak), eta erabaki horien inskripzioak izan behar duen edukia (113. art.). Edu berean, araudiak xehetasunez arautu ditu, egin beharreko inskripzioak. Horrenbestez, inskribatu behar dira: a) sozietate anonimoak (114.etik 174.era arteko art.ak); b) erantzukizun mugatuko sozie tateak (175.etik 208.era arteko art.ak); c) sozietate kolektiboak eta koman ditako sozietateak (209.etik 212.era arteko art.ak); d) komanditako sozietate akziodunak (213.etik 215.era arteko art.ak); e) sozietateen transformazio, bategite eta zatiketa (216.etik 237.era arteko art.ak); f) sozietateen desegite, likidazio eta kitapena (238.etik 248.era arteko art.ak). Azkenik, araudiak jo rratzen du sozietate berezien eta bestelako erakundeen inskripzioa; inskrip zio horretaz hurrengo epigrafean arduratuko gara. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudia azaletik bakarrik aztertu arren, antzeman daiteke araudi horren xedapenek duten garrantzia; xedapen horiek legearenak osatzen dituzte, merkataritzako sozietateei buruzko eraen tza orokorrari dagozkionez eta, bereziki, sozietate anonimoari


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

11

dagozkionez. 69. Sozietate berezien eta inskribatu beharreko gainerako erakun deen inskripzioa.—Merkataritza Kodearen 16. artikuluak eta Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 81. artikuluak aipatzen dituzte Erregistroan inskribatu beharreko subjektuak. Horien artean, merkataritzako sozietateez gain, merkataritzako sozietate berezi batzuk (esate baterako, elkarrekiko ber me sozietateak eta inbertsio kolektiboko sozietate anonimoak) eta bestelako erakundeak agertzen dira. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak arauketa berezi eta berezitua eman die sozietate eta erakunde horiei, batik bat, inskripzio orrian nahitaez azaldu behar diren aipamen eta egintzei dagokie nez. Hori dela eta, laburlabur bada ere, araudiak jorratzen dituen kasu des berdinak aztertuko ditugu: a) Elkarrekiko berme sozietateak (249.etik 253.era arteko art.ak). Orria ren edukiaren barruan sartu behar dira, batetik, araudiaren 94. artikuluan aipaturiko egintzak, baldin eta egintza horiek halako sozietateen arauketa ze hatzarekin bateratzeko modukoak badira; eta, bestetik, harpidetutako kapi talaren urteko kopurua (249. artikulua). Horretarako, sozietateak kontuak gordailatzen dituenean, urtero aurkeztu behar du Erregistroan administrazio organoaren ziurtagiria, ziurtagiri horrek adierazten baitu ekitaldia ixtean ka pitalaren egiazko kopurua zein den (252. art.). b) Ondasun higikor eta higiezinetako inbertsio sozietateak (259.etik 263.era arteko art.ak). Sozietate horientzat ere, araudiaren 94. art.an aipatu riko inguruabarrak inskripzioan agertu behar dira nahitaez eta, hala denean, inguruabar horiei honakoak gehitu behar zaizkie: Auditoretzarako eta Kudea ketaren Kontrolerako batzordea eratzea eta, hala behar denean, erakunde ku deatzaile edo gordailuzaina izendatzea; horrez landa, ondasun higikorretako inbertsio sozietateak kapital aldakorrik izanez gero, sozietate kapitalaren urte


ยง VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) ko kopurua ere inskripzioan agertu behar da (259. art.). c) Kreditu eta aseguru kooperatibak, aseguru mutuak eta aurreikuspe nerako erakundeak (254.etik 258.era arteko art.ak). Erakunde horientzat ere, araudiaren 94. art.an aipaturiko inguruabarrak inskripzioan agertu behar dira nahitaez; inguruabar horiek osatu behar dira erakundeon legeria zehatzak xe datzen duenarekin. Gainerakoan, araudiak lehendabiziko inskripzioaren ingu ruabarrak jaso eta inskribatzeko moduko titulua zehazten du (255 eta 256. artikuluak). d) Interes ekonomikodun elkartzeak (264.etik 269.era arteko artikuluak). Erakunde horiek ere araudiaren 94. artikuluaren menpe geratzen dira, ins kripzioan nahitaez agertu behar diren inguruabar orokorrei dagozkienez. Ze hatzago, hurrengoak inskribatu behar dira: bazkide berriak onartzea, bazkide direnak banandu edo baztertzea eta bazkideen artean partaidetzak edo par taidetza zatiak eskualdatzea (264. artikulua). Araudiak, berebat, arautzen du inguruabar horiek inskribatzeko modua, baita egoitza aldaketa inskribatzeko modua ere (266 eta 269. art.ak). e) Aurrezki kutxak (270.etik 276.era arteko artikuluak). Merkataritza Kodearen 16. artikuluak ez du ezartzen erakunde horiek Merkataritzako Erre gistroan inskribatu behar direnik. Araudiaren 81. artikuluak, ordea, ezartzen du nahitaezko inskripzio hori; gainera, araudiaren beraren beste manu ba tzuek zehatzmehatz arautzen dute inskripzio hori. Kutxek sozietatearen izaera juridikorik ez dutenez, logikoa da araudiaren erregistro arauketak ezer ez aipatzea sozietate horientzat 94. artikuluak ezar tzen dituen xedapenei buruz. Zentzuzkoa da 270. artikuluan agertzea kutxa bakoitzari buruzko orrian jaso beharreko aipamen, egintza edo inguruabarrak. Beste manu batzuek arautzen dituzte inskripzioa egiteko beharrezkoak diren estatutu aipamenak (272. art.), bai eta gobernu organoen jardunbideari dagoz kionak ere (273. art.). f) Inbertsio fondoak (277.etik 284.era arteko artikuluak). Ondasun higi


ยง VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

11

korretako inbertsio fondoak eta moneta merkatuaren aktiboetako inbertsio fondoak inskribatu behar dira sozietate kudeatzailearen egoitzari dagokion Erregistroan (284. art.). Gainerako manuetan arautzen dira inskribatu beha rreko egintza eta inguruabarrak, derrigorrezko desegitea eta fondoaren likida zioa, edota eskuhartzearen inguruan har daitezkeen neurriak ere. g) Pentsio fondoak (285.etik 294.era arteko artikuluak). Sozietate ku deatzailearen egoitzan edo, bestela, suspertzaileetatik edozeinen egoitzan ins kribatu behar dira fondo horiek (285. artikulua). Araudiak, beste inguruabar batzuen artean, hauexek jasotzen ditu: orriaren edukia, lehendabiziko inskrip zioan egin beharreko aipamenak, pentsio planen inskripzioa, Kontrolera ko batzordearen kideak izendatu eta euroi kargua utzarazteko inguruabarrak, erakunde kudeatzaile eta gordailuzaina ordeztu eta horiek uko egitea, eta inskribatu beharreko titulua eta agiri osagarriak. h) Sukurtsalak eta atzerriko enpresarioak (295.etik 309.era arteko art.ak). Sukurtsalari buruzko definizio onargarria ezarri eta gero (ikus 28. zk.), arau diak arreta berezia jarri du establezimenduei buruzko inskripzioaren ingu ruan. Establezimendu horiek, lehenik eta behin, sozietate nagusiari irekitako orrian inskribatu behar dira. Jarraian, establezimendu horiei buruz inskripzio banandua egingo da sukurtsalaren egoitzari dagokion Merkataritzako Erregis troan, baldin eta establezimenduaren egoitza ez badago sozietate nagusiaren probintzia berean (296. art.). Edu bertsuan, araudiak ondokoak arautzen ditu: inskripzioen inguruabarrak, sozietate nagusiari buruzko datuetatik sukurtsala ren egoitzako Erregistroan agertarazi behar direnak, bigarren edo horren oste ko sukurtsalen inskripzioa eta bestelako datuak. Azkenik, araudiaren 309. artikulua atzerriko enpresarioen inskripzioari buruz ari da. Artikulu horri hel duta, lehendabiziko inskripzioan egintza eta inguruabar guztiak agertarazi behar dira, baldin eta egintza eta inguruabar horiek


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) nahitaez jaso beharrekoak badira Espainiako arautegiaren arabera, eta indarrean badaude atzerriko Erre gistroan. i) Edozein izaera juridikotako erakundeak, baldin eta txikizkako edo handizkako merkataritzan badihardute (1997ko ekainaren 10eko Agindua, MEAren bederatzigarren xedapen gehigarria aplikatzeko). Erakundeok Mer kataritzako Erregistroan inskribatu eta bertan gordailatu behar dira beraien kontuak, baldin eta erakunde horiek 100.000.000 pezetatik gorako eskurake tak edo salmentak egin badituzte aurreko ekitaldian. Gainera, aipatu aginduak arautzen ditu, beste kasu batzuen artean, lehendabiziko inskripzioaren ingu ruabarrak, orriaren edukia eta inskribatu beharreko titulua. 70. Erregistro bidezko publizitatearen oinarrizko printzipioak.—Es painiako erregistro publizitatean, postulatu edo printzipio batzuk onarturik daude eta horiek dira, hain zuzen ere, inskripzioaren eta beraren ondoreen baldintzak. Postulatu edo printzipio horiek Merkataritza Kodearen eta Merka taritzako Erregistroari buruzko Araudiaren xedapenetan jaso dira. Araudiak berak ezarritako hurrenkerari ekinez, egin dezagun horien guztien azalpen laburra. 71. A) Inskripzioaren nahitaezkotasun printzipioa.— Postulatu hori dagoeneko aipatu dugu aurreko epigrafeetan. Zehatzago esateko, postulatu hori Merkataritza Kodearen 19. artikuluan azaldu da eta xehetasunez ager tzen da araudiaren 4. artikuluan. Azken artikulu horrek hauxe dio: «1. Mer kataritzako Erregistroan, inskripzioa nahitaezkoa da, beren beregi kontrakoa xedatzen denean izan ezik. 2. Inskripzioa eragin behar duenak ez badu hala korik egin, orduan ezin du inskripziorik eza aipatu». Inskripzioa ez da nahi taezkoa subjektuei begira bakarrik; modu berean, nahitaezkoa da subjektu horien inguruan legeak aipatu edo zerrendatzen dituen egintzei begira ere.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

11

72. B) Titulu publikoaren printzipioa.—Printzipio hori Merkataritza Kodearen 18.1. artikulura eta araudiaren 5. art.ra dago bilduta. Kodearen hi tzetan, «Merkataritzako Erregistroan, inskripzioa agiri pribatuen bidez egin daiteke, legeetan eta Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudian beren beregi ezarritako kasuetan bakarrik». 73. C) Legezkotasun printzipioa.—Erregistro bidezko publizitatearen ondore materialek badute aurretiazko baldintza bat, hain zuzen ere, inskri batutako egintzen baliozkotasuna. Baliozkotasun hori ziurtatzeko, legeak ka lifikazio eginbeharra ezartzen dio erregistratzaileari. Eginbehar hori dela eta, erregistratzaileak hurrengoak kalifikatu behar ditu «bere erantzukizunaren menpe: berari zein agiriren inskripzioa eskatu eta agiri horrek dituen kanpo formen legezkotasuna; agiria egiletsi edo sinatzen duten pertsonen gaitasuna eta legebideztaketa; eta, berebat, agiriaren edukiak duen baliozkotasuna, agiri horretatik bertatik eta Erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren ara bera» (MKren 18.2 eta MEAren 6. art.ak). Erregistratzaileak egindako kali fikazioaren aurka, interesatuek gobernu errekurtsoa jar dezakete, baldin eta kalifikazio horrek idazpena ezetsi edo eteten badu. Araudiak arreta bereziaz arautzen ditu erregistratzailearen kalifikazioa eta horren aurka jar daitekeen gobernu errekurtsoa, lehenengo tituluaren IV. kapitulu osoan (58.etik 76.era arteko art.ak). Gobernu errekurtsoa bi fasetan banantzen da: aurrenekoa, erregistratzaileari berari eginiko birjarpen errekur tsoa, ebazpen ziodunaren bitartez erabaki behar dena; eta, hurrengoa, erre gistratzailearen erabakiaren kontra Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari jarritako gorabide errekurtsoa. Zuzendaritza horren ebazpenak «inskripzioa agindu, eten edo ezetsiko du, agiria legeen arabera eginda da goen ala ez aztertu eta gero» (73.3. artikulua). Dena den, interesatuek justizi auzitegietara jo dezakete, titulu akastun gisa kalifikaturiko tituluen baliozko tasuna eztabaidatzeko; izan ere, gobernu errekurtsoa jartzeak ez du eskubide hori kentzen (66.2. art.). Gobernu errekurtsoa


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) honakoek jar dezakete: pertso na interesatuek; Fiskaltzak, titulu horiek epai agintariak luzaturiko agiriak di renean; eta, beti, titulua eskuetsi duen notarioak (67. art.). 74. D) Legebideztaketa printzipioa.—Printzipio hori kodearen 20. arti kuluan jaso, eta araudiaren 7 eta 8. art.etan osaturik dago. Printzipio hori, izatez, legezkotasun printzipioaren ondorio edo osagarria da, erregistratzai learen kalifikazioak ahalbideratzen baitu kodearen 20.1. art.an ezarritako lege presuntzioa. Presuntzio horri helduta, «Erregistroaren edukia zehatz eta ba liozkoa dela uste izango da». Aldi berean, artikulu horrek hurrengoa adieraz ten du: «Erregistroko idazpenak auzitegien zaintzapean daude, eta idazpen horiek euren ondoreak sortzen dituzte, euron zehazgabetasun edo deuseztasu nari buruzko judizio adierazpena inskribatzen ez den bitartean». Horrenbes tez, presuntzioa iuris tantum erakoa da eta kontrakoa froga daiteke. Aurreko adierazpenak osatuz, kodearen 20. artikuluko 2. idazatiak ondo ko bi adierazpenak egiten ditu: «inskripzioak ez ditu baliozkotzen legeen arabera deusezak diren egintza zein kontratuak»; eta «zehazgabetasun edo deuseztasunari buruzko adierazpenek ez diete kalterik egingo onustedun gai nontzekoen eskubideei, horiek Zuzenbidearekin bat etorriz eskuratu badira». Azken lege adierazpen horretan, badirudi fede publikoari buruzko printzi pioaren agerpena ikus daitekeela, eta printzipio hori eta legebideztaketa prin tzipioa, antza denez, ez doaz bide beretik. Horren ondorioz, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 8. art.ak, «fede publikoa» idazpurupean, kodearen adierazpena errepikatu eta beste hau gaineratzen du: «Eskubideak Zuzenbidearekin bat etorriz eskuratu direla ulertuko da, baldin eta eskubideok eskuratzeko egintza edo kontratua baliozkoa bada Erregistroak duen edukia


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

11

ren arabera». 75. E) Aurkajartze printzipioa.—1989ko eraldaketa gertatu baino le hen, publizitate materialaren printzipio izenekoa aplikatzen zen. Printzipio hori oinarri harturik, batetik, inskribatutako egintza edo kontratuak guztien tzat jakinekoak zirela uste zen; eta, bestetik, inskribatu beharreko agiri nahiz egintzak inskribatu ezean, horiek ez zuten sortzen gainontzekoen kontrako ondorerik, gainontzekoak agiri edo egintza horien berri bazuela frogatu ezik. Gaur egun printzipio horren ordez, aurkajartze printzipioa ezartzen da. Gaur egun aurkajartze printzipio deiturikoa Merkataritza Kodearen 21. artikuluan eta Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 9. artikuluan dago jasota. Araudiak, «aurka jartzeko aukera» idazpurupean, hitzez hitz esa ten du kodean adierazitakoa. Hitz horiek jarraikoak dira: «1. Inskribatu beharreko egintzak gainontzeko onustedunen aurka jar daitezke, Merkatari tzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan bakarrik. Horrek ezin die kalterik egin inskripzioaren berezko ondoreei. 2. Eragiketak egiten badira argitalpena gertatu eta hurrengo hamabost egunetan barrena, orduan inskribatu eta argitaratutako egintza horiek ezin dira gainontzekoen aurka ja rri, gainontzekoek frogatzen badute ez zutela aukerarik izan egintza horiek jakiteko. 3. Argitalpenaren edukiaren eta inskripzioaren edukiaren artean kontraesanik badago, onustedun gainontzekoak argitalpenaz balia daitezke, hori euren onurarako bada. Kontraesana eragin dutenek medeapena eman be harko diote kaltetuari. 4. Gainontzekoa onusteduna dela uste izango da, fro gatzen ez bada gainontzeko horrek jakin bazekiela inskribatu beharreko baina inskribatu gabeko egintzaren, inskribatutako baina argitaratu gabeko egintza ren edota argitalpenaren eta inskripzioaren arteko kontraesana bazegoela». Aipatu testuaren irakurketa hutsak agerian jartzen ditu publizitate mate rialari buruzko lege sistema zaharrari begira egindako aldarazpenak; aldaraz


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) penok garrantzitsuak dira oso. Azken finean, aldarazpen guztiek jatorri bera dute: legegileak ahalik eta gehien bultzatu nahi izan du gainontzeko onuste dunari zor zaion babesa. Alde batetik, manuaren 4. idazatiko adierazpenen bitartez, ahalik eta gehien zabaltzen da gainontzekoa onusteduna delako pre suntzioa. Beste alde batetik, erregistratutako egintza gainontzekoaren aurka jartzeko aukera ez da sortzen, aurreko sisteman gertatu aldera, inskripziotik bertatik, ezpada geroagoko une batetik, hots, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean egindako argitalpenaren unetik. Horrela, gainontze koaren mesedetan, atzeratu egin da egintza gainontzeko horren aurka jartzeko unea. Taxu berean, lege manuaren 2. idazatiak kasu zehatz eta berezi bat ezartzen du onustedun gainontzekoaren mesedetan; kasu horretan, saihestu daiteke jadanik argitaratuta dagoen egintza gainontzekoaren aurka jartzea, frogatzen bada gainontzeko horrek egintza jakiteko aukerarik izan ez zuela. Gauza bera esan daiteke 3. idazatiak inskripzioaren edukiaren eta argitalpe narenaren arteko kontraesan kasuetarako ematen duen konponbideari buruz. Legeak kasu batzuetan eta besteetan konponbide desberdinak ezartzen ditu, eta konponbide horiek abantaila handiak dakartzate gainontzekoarentzat; abantailok bidezkoak dira gainontzeko horren onusteari zor zaion babesa rengatik. 76. F) Lehentasun printzipioa.—Printzipio hori ez dator Merkataritza Kodean jasota; bai, ordea, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 10. artikuluan. Artikulu horrek hauxe ezartzen du: 1. Titulu bat Merkata ritzako Erregistroan inskribatu edo aurrearretaz idaztohartutakoan, ezin da beste edozein titulu inskribatu nahiz idaztohartu, azken horrek aurrekoaren data bera edo aurretiazko data izan arren, inskribatutako tituluaren kontrakoa izan edo horrekin bateraezina bada. Aurkezteidazpena bakarrik egin bada, idazpen horren indarraldian zehar ezin daiteke beste edozein titulu inskribatu edo idaztohartu, hori aurretiaz azaldutako mota horretakoa bada. 2. Erregis trora lehenengo lekuan sartzen den agiriak lehenespena izango du gerogarre


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

12

nean sartzen direnei begira; horregatik, erregistratzaileak erregistro eragiketa egokiak egin beharko ditu, aurkeztehurrenkeraren arabera». 77. G) Segidako traktuaren printzipioa.—Hori ere ez dago kodean eza rrita, baina bai araudian (11. art.). Araudiaren hitzak hurrengoak dira: «1. Inskribatu beharreko subjektuari buruzko egintzak edo kontratuak inskriba tzeko, nahitaezkoa izango da aurretiaz subjektua bera inskribatuta egotea. 2. Aurretiaz egiletsitako egintza edo kontratu batzuk aldarazi edo azkentzeko, beste egintza edo kontratu batzuk egin badira, azken horiek inskribatu ahal izateko aurretiazkoak ere inskribatuta egon behar dira. 3. Ahaldunek edo ad ministratzaileek egiletsitako egintza edo kontratuak inskribatzeko, nahitaez koa izango da aurretiaz ahaldun edo administratzaile horiek inskribatuta egotea». 78. H) Publizitate formalaren printzipioa.—Printzipio hori jaso eta zabalzabal araututa dago kodearen 23. artikuluan, eta Merkataritzako Erre gistroari buruzko Araudiaren 12. art.an eta 77.etik 80.era arteko artikuluetan. Publizitate formal adierazmoldea erabiltzen da honakoa nabarmentzeko: Erre gistroa publikoa da eta, horren ondorioz, edozein pertsonak bertara jo dezake, berari interesatzen zaizkion erregistro datu edo idazpenak jakiteko. 1989ko eraldaketa gertatu baino lehen, Erregistro bidezko publizitate formala gau zatzeko moduen artean zegoen interesatuak Erregistroko liburuetara zuzenean jotzea. Gaur egun, ostera, Erregistroaren eremu sustantibo eta funtzionala nabariro zabaldu denez, Erregistroko liburuetara askatasunez eta zuzenean jo tzea, zaila izateaz gain, arriskutsua ere izan daiteke. Ildo horretatik, arau diaren 12.2. artikuluak hitzez hitz jaso du kodearen 23.1. artikulua. Eurotan, honetara mugatzen dira publizitate formala gauzatzeko moduak: «Merkata ritzako Erregistroa publikoa da. Publizitatea gauzatuko da, erregistratzaileek idazpenen edukiari buruz luzaturiko


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) ziurtagiriaren bitartez edo, bestela, idaz penei eta Erregistroan gordailaturiko liburuei buruzko informazio oharraren edo kopia hutsaren bitartez. Erregistroko idazpenen edukia modu sinesgarrian egiaztatzeko, ziurtagiria besterik ez da onartuko. Liburuak zuzenean kon tsultatzeko aukera ezabatu arren, neurri batean ezabapen hori konpentsatu egin da postaz jaso daitezkeen ziurtagiri eta informazio oharrekin (23.2. art.). Gainera, erregistroek interesatuei datuak kontsultatzeko aukera ematen diete, horretarako Erregistroaren bulegoetan instalatu diren ordenagailu terminalen bitartez (79. art.). Gaur egungo erregistro sisteman, Erregistroak hamaika datu biltzen ditu, enpresa trafikoari buruz eta enpresen barne eremuari buruz. Are gehiago, Erregistroa da enpresa horien urteango kontuen gordailuzaina. Horrek arris kua dakar: publizitate formalaren ondoreak erabil daitezke, enpresarioen ar tean elkarlehia erasotzailea lortzeko bakarrik. Hori dela medio, autore gutxi batzuek euren zalantzak azaldu dituzte, publizitate formal zabalegi horren konstituziozilegitasunari buruz. Antza denez, zalantza horiek ez dira oina rridunak. Hala eta guztiz ere, araudiaren 12. artikuluak berrikuntza gisa jarraikoa barneratu du: erregistratzaileari dagokio Erregistroko idazpenen edukia modu profesionalean erabiltzea; horregatik, aipatu idazpenen publizitatea emango da, erregistratzaileak berak zehazten duen moduan. (Ikus Erregistro eta Nota riotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1996ko urriaren 29an emandako Jarraibi dea, MEAren 77. art. eta ondorengoak garatzeko). 79. Merkataritzako Lurralde Erregistroaren beste eginkizun ba tzuk.—Erregistro horren eginkizun nagusia subjektuak eta egintzak inskri batzea da. Horrez landara, Merkataritzako Lurralde Erregistroak, eginkizunen aldetik, baditu beste zeregin batzuk ere: a) Enpresarioen liburuak legezkotzea (MKren 27.1 eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

12

MEAren 329. artikuluak). Eraldaketa gertatu baino lehen, eginkizun hori udal justiziako or ganoen ardurapean zegoen. Orain, berriz, enpresarioaren egoitzari dagokion Merkataritzako Erregistroaren esku geratu da. Legeak ÂŤenpresarioenÂť libu ruak aipatzen dituenean, esamolde hori esangura zabalean ulertu behar da. Esangura zabal horretan, harako esamoldeak bere baitara biltzen ditu araudia ren 81. art.aren arabera inskribatu behar diren subjektu guztiak. Legezkotzeak eurei dagokien liburuan idaztohartzen dira. Liburu horrek liburufitxategi ba ten egitura du eta, enpresario bakoitzari dagokion fitxan, legezkotutako li buruak idaztohartzen dira elkarren jarraian (27. art.). b) Aditu eta auditoreak izendatzea. Legez zehazturiko kasu batzuetan eta, batik bat, sozietate kapitalistei dagokien gaietan, nahitaezkoa da aditu edo auditoreen eskuhartzea; kasu horietan, merkaritzako erregistratzaileei da gokie halakoak izendatzea. Kasuok zehatzmehatz aipatuko ditugu lan honen atal egokietan. Oraingoz aski da honakoa azpimarratzea: Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak (338.etik 364.era arteko art.etan) xehetasunez arautzen du adituak eta kontu auditoreak izendatzeko prozedura. Azken horiei dagokienez, eta eurok hautatzeko sistema ahalik eta objektiboena izan dadin, araudiak zozketa sistema erabiltzeko agindu du. Zozketa hori egin be harko da, Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Nazio Erakundeko Kontu Auditoreen Erregistro Nagusian inskribatutako auditoreen artean. Edozein modutan ere, negozioen kopurua garrantzitsua izateagatik edo inguruabar be reziak pilatzeagatik, erregistratzaileak erabaki dezake izendapena prozedura berezi baten bitartez egiteko; prozedura hori araudiaren 356. artikuluak arautzen du. c) Sozietate eta enpresario zehatz batzuen urteko kontuak gordailatu eta horiei publizitatea ematea. Merkataritza Kodeak hori ezarri (16.2. artikulua) eta Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, aldiz, berori sakonsakon arautzen du [2.b) art., eta 365.etik 378.era arteko art.ak]. 365. artikuluak honetara ezartzen du kontuak Erregistroan


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) aurkezteko betebeharra: «1. Sozietate anonimoen, erantzukizun mugatuko sozietateen, komanditako sozietate akziodunen, elkarrekiko berme sozietateen, pentsio fondoen eta, oro har, bestelako enpresarioen administratzaileek urteko kon tuak aurkeztu behar dituzte, baldin eta indarreko xedapenen arabera kontu horiei publizitatea emateko betebeharra badute; aurkezte horren helburua enpresaren egoitzako Merkataritzako Erregistroan kontu horiek gordailatzea da, eurok onetsi eta hurrengo hilabetean. 2. Betebehar bera dute likidatzai leek, likidazio kontuen urteko egoerari dagokionez. 3. Inskribaturik dauden gainerako enpresarioek eska dezakete, araudi honen xedapenekin bat etorriz, eurek behar bezala azaldutako kontuak gordailatzeko». Betebehar horrek bere barnean hartzen ditu, modu berean, kontu bateratuak; sozietate nagusiaren administratzaileek kontu horiek aurkeztu behar dituzte, halakoak onetsi eta hurrengo hilabetean (372. art.). Araudiaren aipatu manutik artoski ondorioztatzen da kontuak gordaila tzea nahitaezkoa dela, batetik, bertan zehatzmehatz aipatzen diren sozieta teentzat eta, bestetik, xedapen berezien ondorioz kontuei publizitatea eman behar dieten gainerako enpresarioentzat ere. Aitzitik, kontuak gordailatzea nahibadakoa da 81. artikuluaren arabera inskribatu behar diren gainerako en presarioentzat (ikus 67. zk.). Atzerriko sozietateek Espainian sukurtsalak ba dituzte, euren urteko kontuak eta, hala behar denean, kontu bateratuak ere gordailatu behar dituzte, sozietateari buruzko datuak zein sukurtsalaren Erre gistroan egon eta Erregistro horretan (375. art.). Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak onartzen du kontabilitate agiriak «euskarri magnetikoan gordailatzea» (366.2. artikulua). Erregistra tzaileak agiri horiek ere kalifikatu behar ditu, baina kalifikazio eginbeharrak honako baldintzak besterik ez ditu ukitzen: «aurkeztutako agiriak legeak eza rritakoak izatea; batza orokorrak edo bazkideek eurek agiri horiek behar be zala onestea; eta, edu berean, manuzko formak betetzea».


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

12

Baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatu eta gero, erregistratzaileak egindakotzat joko du gordailua eta, jarraian, idazpen egokia luzatuko du kontuen gordailura ko liburuan (368. artikulua). Berebat, araudiak ezartzen du Merkataritzako Erregistro Nagusiak alfabetoaren araberako zerrenda egingo duela, kontuak gordailatzeko betebeharra bete ez duten sozietateei buruz (371. art.). Ekitaldia itxi eta hurrengo urtea igaro eta gero, ez badira kontuak behar bezala onetsi eta gordailatu, Erregistroa itxi egiten da, ezbetetzearen ondoriozko zehapen gisa (378. art.). Sei urte igarotakoan, gordailaturiko kontuak gordetzeko bete beharra azkenduko da (377. art.). Araudiak esangura zabalean arautzen du Erregistroan gordailaturiko urte ko kontuen publizitatea: gordailua «gauzatuko da erregistratzaileak luzaturiko ziurtagiriaren bitartez edo, bestela, gordailaturiko agirien kopiaren bitartez, edozein pertsonak hala eskatuz gero» (369. art.). 80. Ontzi eta aireontziei buruzko erregistro inskripzioaren behin behineko egoera.—Merkataritzako Erregistrotik bazterturik daude ontzi eta aireontziak. Horretara, horientzat nahitaezko gertatu da erregistro egoera be rri eta behinbehinekoa ezartzea (ikus 1110. zk.). Horren harira, Eraldaketa Legearen azken xedapenetatik bigarrenak hauxe dio: «Ontzi eta aireontziei buruzko liburuak, orain arte merkataritzako erregistroetan egin direnak, erre gistro independente bilakatuko dira eta, aurrerantzean ere, erregistro horietan eraenduko dute eurei buruzko arau zehatzek, Ondasun Higikorren gaineko Ja betza Erregistroa ezartzen ez den bitartean. Erregistro berri horretan batuko dira egungo Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka eta Edukitzaren Lekual daketarik gabeko Bahiaren Erregistroa, eta ontzi eta aireontziei buruzko liburuak ere. Erregistro berri horri arauketa egokia emateko, Gobernuari da gokion eskuespena eman zaio». (Esangura horretan, Merkataritzako Erregis troari buruzko Araudiaren hamahirugarren xedapen iragankorrak


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) honakoa adierazi du: aurrerantzean, Erregistroari buruzko 1956ko abenduaren 14ko Araudiaren 10. artikuluan aipaturiko erregistroetan egingo dira ontzi eta aire ontziei buruzko inskripzioak. Horretarako, eta behinbehinean bada ere, inda rrean diraute aipatu araudiaren 145.etik 190.era arteko art.ek eta baterakoek; inskripzioari, baliabideei eta abarrekoei buruzko gainerako gaietan, ulertu behar da behinbehinean aplika daitezkeela araudi berriaren arauak). IV. MERKATARITZAKO ERREGISTRO NAGUSIA 81. Merkataritzako Erregistro Nagusiaren kontzeptua eta eginki zunak.—Erregistro horri buruzkoak dira Merkataritza Kodearen hiru xeda pen zehatz. Aurrenekoaren arabera, Madrilen ezarriko da «Merkataritzako Erregistro Nagusia, informazio eginkizun hutsa betetzeko; horren egitura eta jardunbidea araudi bidez zehaztuko dira» (17.3. art.). Bigarren xedapenak, aldiz, honakoa ezartzen du: behin merkataritzako lurralde erregistroetan idaz penak egin eta gero, «oinarrizko datuak Erregistro Nagusiari jakinaraziko zaizkio eta horren aldizkarian argitaratuko dira. Erregistro eskudunean jaso ko da argitalpen horren berri» (18.3. art.). Hirugarrenari helduz, Erregistro Nagusiak «ez du ziurtagiririk luzatuko bere fitxategiko datuei buruz, salbu eta sozietateen eta inskribatu beharreko gainerako erakundeen izenei buruzko da tuak direnean» (23.3. art.). Manu horietatik atera daitezke Erregistro horren oinarrizko ezaugarriak, bai eta Erregistro horrek lurralde erregistroekin dituen desberdintasunak ere; horiek guztiak aurreko epigrafeetan azaldu izan ditugu. Nabari denez, Erre gistro Nagusiaren eginkizunik garrantzitsuenak dira, batik bat, informazioa eman eta lurralde erregistro desberdinetan egindako inskripzioei buruzko oinarrizko datuak zentralizatzea. Erregistratzaileek datu horiek bidali behar dizkiote Erregistro Nagusiari, «kasuan kasuko idazpena egin eta hurrengo hi ru egun baliodunetan barrena» (384. artikulua). Bada, lurralde


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

12

erregistroetan gertatu aldera, Erregistro Nagusian ez dira enpresario, erakunde eta egintzen inskripzioak egiten; salbuespenez, bertan egiten dira sozietateen inskripzioak, sozietate horiek euren egoitza atzerrira eramaten dutenean, Espainiako na ziokotasuna galdu gabe (ikus 85. zenbakia). Haatik, Erregistro Nagusiak jaso, zentralizatu eta argitaratzen ditu beste erregistro horietan egindako idazpenen oinarrizko datuak. Erregistro Nagusiak beste eginkizun batzuk ere betetzen ditu. Eginkizun horiek zehaztu eta araututa daude araudiaren arauketa xehe horretan (zeha tzago, 379.etik 428.era arteko art.etan; 1991ko abenduaren 30eko Ministro aginduak aurreko artikuluok garatu ditu, Erregistroaren barne jardunbideari buruzko autu jakin batzuetan). Lehenik eta behin, araudiak gardentasunez ze hazten du Erregistro Nagusiaren xedea, 379. art.an. Artikulu horrek hitzez hitz dioenez, Merkataritzako Erregistro Nagusiak hurrengoak izango ditu xede: a) Merkataritzako erregistroetatik jasotzen dituen datuak antolatu, jo rratu eta horiei buruzko publizitatea ematea, informazio helburu hutsarekin. b) Sozietate eta erakunde juridikoen izenak artxibatu eta horiei publizitatea ematea. c) Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala argitaratzea, araudi honetan ezarritakoaren arabera. d) Sozietate eta erakundeei buruzko erregistroa eramatea, sozietate eta erakundeok euren egoitza atzerrira eraman dutenean, Espainiako naziokotasuna galdu gabe. Bestalde, aipatu ministro aginduaren 30. artikuluak jaso eta zehaztu egiten ditu Merkataritzako Erre gistro Nagusiko titularrei dagozkien eginkizun zabalak, adibidez, jardunbidea hobetu, merkataritzako lurralde erregistroekin elkarlana bultzatu, euskarri in formatikoak prestatu, datu estatistikoei publizitatea eman, ekipo eta programa informatikoak berriztatu, eta beharrezkoak diren langileak kontratatzea. 82. A) Lurralde erregistroetatik jasotako datuen tratamendua eta pu blizitatea.—Horixe da Erregistro Nagusiaren eginkizun nagusia. Erregistro hori merkataritzako erregistro sistemaren buru denez


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) gero, berak koordinatu, antolatu eta bateratzen du sistema bera eta, ondorenez, antolakuntza batera tu horrekin bultza eta, agian, lor daiteke erregistro egineren eraberekotasuna. (Erregistro Nagusiaren arauketa honako artikuluetan agertzen da: Merkata ritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 384.etik 394.era arteko art.etan; 1991ko abenduaren 30eko Aginduaren 21.etik 27.era arteko artikuluetan; eta, horrez gain, 1997ko ekainaren 10eko azken xedapenetatik hirugarrenean). Lurralde erregistro desberdinetatik jasotako oinarrizko datuak informa tikaren bitartez antolatu eta programatu behar dira (381. artikulua). Horrek Erregistroari bide emango dio, datu horien guztien artean egunero Merkata ritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar direnak prestatu eta aukeratzeko. Aldi berean eta ezariezarian, zentralizaturiko datuen banku informatikoa eratuko da eta horrek Erregistro Nagusiari ahalbideratuko dio, Erregistro publikoa den aldetik, publizitate formala ematea. Publizitate for mal hori gauzatuko da informazio oharrak luzatuz, «banakako enpresario, so zietate nahiz inskribatutako erakundeei buruzko datuen inguruan». Datu horiek aurretiaz jaso dira merkataritzako lurralde erregistroetatik, eta eurotan «agertaraziko dira emandako informazioak dituen mugapenak». Ezin da inola ere datu horiei buruzko ziurtagiririk luzatu (382. art.). Erregistro Nagusiari eginkizun garrantzitsu hori lege bidez eratxikitzen zaio eta, berori bete dezan, merkataritzako erregistratzaileek beste Erregistro horri bidali behar dizkiote, komunikazio telematikoaren bitartez, eta idazpena egin eta ondorengo hiru egun baliodunetan zehar, banakako enpresario, sozie tate, sukurtsal eta inskribatutako gainerako erakundeei buruzko datuak. Da tuok Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 386.etik 392.era arteko art.ek zehazten dituzte. 83. B) Sozietate nahiz beste erakunde batzuen izenak artxibatu eta horiei publizitatea ematea.—Merkataritzako Erregistro Nagusiaren ardura


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

12

peko bigarren eginkizuna sozietate eta erakunde juridikoen izenak artxibatu eta horiei publizitatea ematea da. Eginkizun hori luze eta zabal araututa dago Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 395.etik 419.era arteko ar tikuluetan, eta 1991ko abenduaren 30eko Aginduaren 3.etik 20.era arteko artikuluetan. Egiatan, Merkataritzako Erregistro Nagusiak bere gain hartu eta zabaldu egiten ditu Sozietateen Erregistro Nagusi zaharrak zituen eginkizu nak; Erregistro hori Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren menpe zegoen eta horren zeregina sozietaterik ez eratzea zen, sozietate ho rren izena eta orduko erregistratuta zegoen beste sozietate batena berdinak zi renean. Egungo egunean, Erregistro hori desagertu egin da. Ildo horretatik, araudiaren abiaburua sozietate bakoitzak izen bakarra izatea da (398. art.) eta, horregatik, araudiak arreta berezia jarri du sozietate izenen osaketa eta horien motetan, izenak jartzeko debekuetan eta izenen arteko antzekotasunak antze mateko irizpideetan (400.etik 408.era arteko artikuluak). Araudiak ezartzen duenez, erregistratzaileak kalifikatu behar du berari eskaturiko izena; izen ho ri aldi baterako erreserbaturik geratuko da; ziurtagiri negatiboa jasotzea nahi taezkoa da eta ziurtagiri horrek indarrean egon behar du; eta, taxu berean, sozietateen arteko bategite eta zatiketa kasuetan, zehaztu behar da zeintzuk diren aldatutako izenak eta zein sozietate geratuko den jatorrizko izenarekin (411.etik 418.era arteko art.ak). 84. C) Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala argitara tzea.—Eginkizun hori eginkizun material hutsa da, eta berorren inguruan da biltza araudiaren 420.etik 428.era arteko artikuluak. Eurok ezartzen dutenez, Estatuko Aldizkari Ofiziala izango da erakunde argitaratzailea. Horrez gain, harako artikuluek arautzen dituzte aldizkariaren sekzioak, aldizkari horren aldizkakotasuna, erregistratzaile nagusiari igorri eta berak argitaratu beharre ko datuak, eraentza ekonomikoa eta okerren ongitzea. Erregistro sistema berrian, Merkataritzako Erregistroaren


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Aldizkari Ofi zialak aparteko garrantzia du. Aldizkari horretan egindako argitalpena oke rrekoa izateak mugatu egin dezake, gainontzekoari begira, nahitaez argitaratu beharreko egintza batzuen eragingarritasuna, batik bat, merkataritzako sozie tateei dagokienez (horren inguruan, gogoratu behar dira 71.A) epigrafean egindako oharbideak). Hori dela eta, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak merkataritzako erregistratzaile nagusiari ezartzen dio honako bete beharra: egunero aldizkariari ematea argitaratu beharreko datuen euskarri in formatikoa (MEAren 425. artikulua). Halaber, aldizkari berri hori Estatuaren Aldizkari Ofizialaren ordezkoa da, iragarki eta lege abisu zehatz batzuk argi taratzeari dagokionez; izan ere, enpresarioen egintzak legeaginduz argitaratu behar badira, baina ez badute Merkataritzako Erregistroan eragiketarik era kartzen, orduan egintza horien inguruan iragarkiak eta lege abisuak argita ratu behar dira (422. art.). 85. D) Espainiako naziokotasuna galdu gabe egoitza atzerrira eraman duten sozietateen inskripzioa eta erregistroa.—Erregistro Nagusiari lauga rren eginkizun hori eratxikitzen zaio araudiaren 20.2 eta 160.2. artikuluetan. Aurreko eginkizunekin gertatu aldera, laugarrena ez da garatzen harako xe dapenaren ondorengo manuetan. Eginkizun horrek nolabait urratu egiten du Erregistro Nagusiari buruz orain arte deskribatu izan dugun irudia, irudi ho rren arabera Erregistro horretan ez baita inskripziorik egiten (ikus 81. zk.). Ondorenez, eginkizun hori salbuespenekoa dela ulertu behar da eta honako sozietateei bakarrik aplikatzen zaie: euren egoitza atzerrira eraman arren, Es painiako naziokotasuna galdu ez duten sozietateei (ikus 361. zk.). Sozietate horietan, ezin zaio eutsi erregela orokorrari; erregela orokor horrekin bat eto rriz, Erregistro eskuduna finkatu behar da inskribatu beharreko subjektuaren egoitzaren arabera. Halako sozietateentzat,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

13

Erregistro Nagusiak inskripzio liburu bat egin behar du eta, liburu horretan, orri bat ireki behar da aipatu egoeran diren sozietateentzat; orri horretan egingo dira, modu berean ere, so zietate horiei buruz elkarren segidan gertatzen diren idazpenak (20. art.). Eginkizun hori betetzean, Erregistro Nagusiak Lurralde Erregistro gisa dihar du eta, horregatik, araudiaren 13. art.ra eta ondorengoetara bildutako xedapen orokorren menpe geratzen da Erregistro hori, xedapen horiek aplikatzeko mo dukoak diren heinean (380. art.). V. MERKATARITZAKO ERREGISTRO BEREZIAK 86. Erregistro horien lege arauketa.—Merkataritzako Erregistroaz lan da, badira erregistro berezi batzuk; eurotan nahitaez inskribatu behar dira enpresario, egintza edo eskubide jakin batzuk. a) Banka Pribatuaren Erregistroa, Espainiako Bankuaren ardurapean (Ogasun Ministerioak 1962ko ekainaren 22an jakinarazitako Agindua). b) Aseguru Erakundeen Erregistroa.—Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko 1995eko azaroaren 8ko Legearen 74. art.ak arautua. c) Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (Industri Jabetzaren Erre gistro zaharra).—1975eko maiatzaren 2ko Legeak (zati batez 1992ko uztai laren 16ko Legearen bitartez aldarazitakoak) eta beraren 1977ko ekainaren 17ko Araudiak (zati batez 1993ko otsailaren 26ko Errege Dekretuak alda razitakoak) arautua. d) Ontzien Matrikula Erregistroa.—1989ko uztailaren 18ko Errege De kretuak arautua. e) Aireontzien Matrikula Erregistroa.—Aireko Nabigazioari buruzko 1960ko uztailaren 21eko Legearen 28. art.ak eta ondorengoek, eta 1969ko martxoaren 13ko Araudiak arautua, araudi hori 1996ko uztailaren 12ko Erre ge Dekretuak aldarazi duelarik.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) f) Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka eta Edukitzaren Lekualdake tarik gabeko Bahiaren Erregistroa.—1954ko abenduaren 16ko Legeak sortua (67. art.) eta 1955eko ekainaren 17ko Araudiak arautua. g) Elkarlehia Defendatzeko Erregistroa.—1989ko uztailaren 17ko Legeak arautua (35. art.). h) Itsas Enpresen Erregistroa.—1989ko uztailaren 28ko Errege Dekre tuak arautua (10 eta 11. art.ak). i) Finantza Erakundeen Erregistroa.—1977ko martxoaren 28ko De kretuak sortua. Ikus, edu berean, 1981eko maiatzaren 13ko Agindua. j) Kreditu Hipotekarioko Sozietateen Erregistroa.— 1982ko martxoaren 17ko Errege Dekretuak sortua (14. art.). k) Kapital Arriskuko Sozietate eta Fondoen Erregistroa.— Presa, Admi nistrazio, Finantza, Zerga eta Lan Neurriei buruzko 1986ko martxoaren 14ko Errege Dekretulegeak sortua, eta 1986ko irailaren 26ko Aginduak arautua. l) Kooperatiben Erregistroa (1987ko apirilaren 2ko Legea). m) Patenteen Erregistroa.—Patenteei buruzko 1986ko martxoaren 20ko Legeak (79. art.) eta 1986ko urriaren 10eko Araudiak (49. art. eta ondo rengoak) arautua. n) Kanpo Merkataritzako Enpresen Erregistro Berezia (1988ko apirilaren 22ko Errege Dekretua). o) Balore Merkatuko Nazio Batzordearen erregistroak (1988ko uztaila ren 28ko Legearen 92. artikulua). p) Pentsio Fondoen, horien Erakunde Kudeatzaile eta Gordailuzainen, eta Pentsio Plan eta Fondoen Kontu Auditore eta Aktuarioen erregistroak (1988ko irailaren 30eko Errege Dekretuaren 46. art.). q) Kontu Auditoreen Erregistro Ofiziala, Kontabilitate eta Kontu Audi toretzaren Erakundearen barruan (1988ko uztailaren 12ko Legearen 6. art.).


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

13

r) Finantza Errentamenduko Sozietateen Erregistroa (1988ko uztailaren 29ko Legearen zazpigarren xedapen gehigarria, 8. zk.). s) Marken Erregistroa.—Markei buruzko 1988ko azaroaren 10eko Le geak (10. artikulua) eta 1990eko maiatzaren 18ko Araudiak (30. artikulua eta ondorengoak) arautua. t) Industri Establezimenduen Erregistroa.—Industriari buruzko 1992ko uztailaren 16ko Legeak sortua. u) Finantza Erakundeek osaturiko Taldeen Erregistroa.— 1992ko azaroa ren 6ko Errege Dekretuak sortua; lege horrek garatzen du Finantza Erakun deen Euren Baliabideei eta Ikuskapen Bateratuari buruzko Legea. v) Lan Sozietateen Erregistroa.—1997ko martxoaren 24ko Legeak sortua (4. artikulua). w) Urrutiko Salmentetako Enpresen Erregistroa.—1997ko uztailaren 11ko EDk sortua (1. art.). x) Ondasun Higikorren gaineko Eperako Salmenten Erregistroa.—1998ko uztailaren 13ko Legeak sortua (15. artikulua); ikus 1982ko azaroaren 15eko Agindua, berori arautzen duen ordenantza onestekoa).

BIBLIOGRAFIA I. Merkataritzako publizitate pribatua.—BERCOVITZ: «Procedimientos y sanciones en materia de publicidad desleal», in 1.ªs Jornadas de Derecho de la Publi cidad, Madril, 1980, 121. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aspectos jurídicos de la pu blicidad en Televisión Española», in Problemas actuales de Derecho de la publicidad, Madril, 1984, 109. or. eta ondorengoak; CABANILLAS GALLAS: Principios jurídicos de la publicidad española, Madril, 1967; CORTOPASSI: Responsabilità delle publicità nei confronti del consumatore, Estr., Ischia, 1963, 823. or. eta ondorengoak; CHAMBRE INTERNATIONAL DE COMMERCE: La publicité. Ses conditions et réglamentations dans les différents pays, 2. argitaraldia, Basilea, 1964; DE LA CUESTA RUTE: Régimen ju rídico de la publicidad, Madril, 1974; IDEM: «La protección jurídica de las creaciones publicitarias», in 1.as jornadas…, aip., 227. or. eta ondorengoak; IDEM: Lecciones de Derecho de la publicidad, Madril, 1985; FERNÁNDEZNOVOA: «La interpretación jurí dica de las expresiones publicitarias (Introducción al estudio de los principios gene


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) rales de la publicidad)», in RDM, 1968, 11. or. eta ondorengoak; IDEM: «La publicidad de tono estrictamente personal», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 115. or. eta ondorengoak; IDEM: «La publicidad comparativa», in ADI, 1977, 25. or. eta ondorengoak; IDEM: «La regulación de la publicidad engañosa y desleal en la C.E.E.», in La integración de España en la C.E.E., en materia de Propiedad Indus trial (su problemática), Madril, 1979, 33. or. eta ondorengoak; IDEM: Estudios de Derecho de la publicidad, Donejakue Compostelakoa, 1989; FUSI: I contratti di pubblicità, Milan, 1968; IDEM: La communicazione pubblicitaria nei suoi aspetti giuridici, Milan, 1970; GARCÍA URBANO: Nombramiento de Auditores en el Registro Mercantil: Estudio especial del artículo 205.2. LSA, Madril, 1992; GARRIGUES: «Publicidad y competencia ilícita», La publicidad y sus fundamentos científicos libu rukian, Madril, 1966; GÓMEZ SEGADE: «Sistemas de autorregulación publicitaria», in 1.as Jornadas…, aip., 151. or. eta ondorengoak; GÓMEZ SEGADE eta LEMA DEVESA: «La autodisciplina publicitaria en el Derecho comparado y en el Derecho español», in ADI, 1981, 31. or. eta ondorengoak; GREEFE: La publicité et la loi, 4. argitaraldia, Paris, 1979; LEMA DEVESA: «La exageración publicitaria en el Derecho español», in ADI, 1978, 263. or. eta ondorengoak; IDEM: «Nuevas perspectivas del Derecho europeo de la publicidad», in ADI, 1979–80, 75. or. eta ondorengoak; IDEM: La publicidad de tono excluyente, Madril, 1980; IDEM: «La Directiva de la C.E.E. sobre la publicidad de los medicamentos», in ADI, 1991–1992, 49. or. eta ondorengoak; IDEM: «La publicidad engañosa en el moderno derecho español», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 869. or. eta ondorengoak; MARTÍN OVIEDO: Curso de Derecho publicitario español, Madril, 1975; MARTÍNEZ PÉREZ, C.: «El delito de la publicidad engañosa en el Proyecto de Código Penal español de 1992», in ADI, 1991–1992, 81. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ MENÉNDEZ: «La Primera Directiva de la Comunidad Económica Europea en materia de sociedades y el Registro Mercantil Español», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 703. or. eta ondorengoak; OTERO LASTRES: «La protección de los consumidores contra la publicidad ilícita», in ADI, 1977, 113. or. eta ondorengoak; IDEM: «La publicidad comparativa: ¿licitud o ilicitud?, in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 935. or. eta ondorengoak; ROSSI DI MONTERELA: Pubblicità veritiera, Estr., Milan, 1961; SANTAELLA LÓPEZ: «Publicidad y Derecho Penal: El delito publicitario», in 1.ªs Jornadas de Derecho de la publicidad…, aip., 259. or. eta ondorengoak; IDEM: Introducción al Derecho de la publicidad, Madril, 1982; IDEM: El nuevo Derecho de la publicidad, Madril, 1989; SCHMID: Die vergleichen Reklame, Zurich, 1955; SORDELLI: La concorrenza sleale nella pubblicità, Estr., Milan, 1961; IDEM: Problemi giuridici della pubblicità comerciale, Milan, 1968; TALLÓN GARCÍA: Curso de Derecho publicitario, Valladolid, 1972; IDEM: «Las empresas de publicidad comercial», in RGD, 1979, 4. or. eta ondorengoak; TATO PLAZA: La publicidad comparativa, Madril, 1996; VACCA: I rapporti industria


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

13

distribuzione nei mercati dei beni di consumo, Milan, 1963. II. Merkataritzako lege publizitatea.—ABEJÓN: «El Registro Mercantil en Derecho español», in RCDI, 1931, 19. or. eta ondorengoak; ÁVILA NAVARRO: La re presentación con poder, Madril, 1992; CAMY SÁNCHEZCAÑETE: Derecho mercantil registrable (Registro mercantil), Iruñea, 1980; CHACÓNRIVAS: «El Registro mercan til. Su organización y funcionamiento», in RCDI, 1970, 635. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DEL POZO: El nuevo Registro mercantil: Sujeto y función mercantil re gistral, Madril, 1990; GARCÍA VILLAVERDE: «El Registro Mercantil y su reforma ante el Derecho comunitario», in Cuadernos de Derecho y Comercio, 1988, 47. or.; GARRIGUES: «El Registro mercantil en Derecho español», in RCDI, 1930, 675. or. eta ondorengoak; GHIDINI: Il registro delle imprese, Milan, 1943; GIMÉNEZ ARNAU: «Alcance de la calificación del Registro mercantil», in RDP, 1967, 851. or. eta on dorengoak; GÓMEZ SEGADE: «La publicidad de las sociedades de capital: La refor ma del Derecho registral mercantil», in La reforma de la Ley de Sociedades Anónimas, Madril, 1987, 21. or. eta ondorengoak; JAUFFRET: Du registre de commer ce, Paris, 1960; JIMÉNEZ DE LA PEÑA: «La reforma de Sociedades y el Registro mercantil», in RCDI, 1989, 675. or. eta ondorengoak; LEÓN SANZ: Publicidad de las cuentas anuales en el Registro Mercantil, Madril, 1997; MENDÉZ CASTRILLÓN: «Aproximación a las ideas del Registro Mercantil informativo central», in RCDI, 1988, 1627. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ, A.: «La buena fe y el Registro mer cantil», in Curso de conferencias sobre el Registro mercantil, Madril, 1971, 169. or. eta ondorengoak; IDEM: El Registro mercantil español (Formación y desarrollo), Madril, 1975; IDEM: «Panorama de la publicidad registral mercantil en el Derecho español y en otros ordenamientos europeos», in Curso de Conf. sobre Derecho co munitario, Madril, 1976, 55. or. eta ondorengoak; IDEM: «La primera directiva de la C.E.E. en materia de sociedades y el Registro mercantil español», in RCDI, 1990, 393. or. eta ondorengoak; OLIVENCIA: «La inscripción del comerciante individual en el Registro mercantil», in RDM, 1959, 61. or. eta ondorengoak; IDEM: «El nuevo Reglamento del Registro mercantil», in RDM, 1959, 355. or. eta ondorengoak; IDEM: «El principio de tracto sucesivo en el Registro mercantil», in Curso de conferencias sobre Registro mercantil, Madril, 1971, 87. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ADRA DOS: La fe pública en el ámbito mercantil, Madril, 1986; RUANO (eta beste batzuk): Doctrina mercantil de la Dirección General de los Registros y del Notariado (1880– 1988), Madril, 1989; WYSSA: Les effets externes de l’inscription du registre du commerce, Lausana, 1950; ZURITA: «Sobre los créditos inscribibles en el Registro mercantil», in RDBB, 1983, 857. or. eta ondorengoak.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) § VII. ENPRESA ANTOLAKETAREN ETA JARDUERAREN BABESA I. INDUSTRI JABETZA LABURPENA: 87. Babesaren arrazoia eta helburua.—88. Industri jabetzaren lege eraen tza.—89. Industri jabetzaren nazioarteko eraentza juridikoa.—90. Industri jabetzaren kontzeptua.—91. Industri jabetzaren modalitateak.—92. A) Merkataritzako izena.—93. B) Marka: kontzeptua.—94. Marka motak.—95. Marka eskubidea eskuratzea: Erre gistroa.—96. Marken Erregistroa arautzeko prozedura.—97. Marka eskubidearen edu kia eta babesa.—98. Markaren eskualdaketa. Ustiapen lizentziak.—99. Markaren deuseztasuna, iraungitasuna eta hari uko egitea.—100. C) Establezimendu errotulua.— 101. D) Asmakuntza patentea: patentakortasunaren kontzeptua eta betekizunak.—102. Patente eskubidea. Lan asmakuntzak.—103. Patentea emateko prozedura.—104. Pa tentearen ondoreak.—105. Patentearen eskualdaketa. Ustiapen lizentziak.—106. Paten tearen deuseztasuna eta iraungitasuna.—107. Patenteen eranskinak.—108. E) Baliagarritasun modeloak babesten dituzten ziurtagiriak.—109. F) Industri modeloak eta industri marrazki zein marrazki artistikoak.—110. Publizitate sorkuntzak.

87. Babesaren arrazoia eta helburua.—Enpresarioaren kontzeptuak be re baitan hartzen du enpresa modu etengabean gauzatzeko ideia. Enpresak helburu iraunkorra du, hots, iraun egingo du onura ekonomikoak ematen di tuen artean. Esanak esan, enpresarioek erasoak jasan ditzakete euren jarduera askearen aurka, baita jarduteko tresna eta merkataritzako aukeren aurka ere. Hori oinarri harturik, legeak eraso horietatik babesteko bideak jarri behar ditu enpresarioen eskuetan. Espainiako Zuzenbide positiboak ez du oraindik en presa jarduera babesteko arauen sistema osorik; badira, alabaina, helburu ho rixe duten zenbait lege xedapen. Lehenik, Merkataritza Kodearen (297 eta 300. artikuluen) eskutik dator enpresarioari eskainitako babesa, hain zuzen ere, establezimenduko langileek moralaren aurkako jokabidea azaltzen duten kasuetarako. Artikulu horien arabera, establezimenduko langileek leial jokatu behar dute, eta zehatu egingo dira maulaz, abusuz edota arduragabekeriaz gauzaturiko


jarduerak. Bigarre nik, Zigor Kodearen arauak ditugu. Arau horiek fabriketako administratzaile, dependente, arduradun edota beharginen aurkako zehapenak ezartzen dituzte, euren nagusiaren edota industriaren sekretuak ezagutzera ematen dituzten ka suetarako (498 eta 499. art.ak). Horiek, ordea, ez dira babes araurik garran tzitsuenak, baizik eta jarraikoak: a) Industri jabetzaren eskubideak arautzen dituzten arauak; horiek enpresa jarduera babesten dute orokorrean, baita pa tentea eta enpresa bereizten duten zeinuen erabilera esklusiboa ere. b) Merka taritzako jabetza izenekoa osatzen duten arauak. Azken horien bitartez, eta beste abantaila batzuen artean, enpresarioek beharrezko duten egonkortasun nahiz iraunkortasuna lortuko dute errentan emandako lokalak erabili eta lu pertzean; ondorenez, euren establezimenduak finkatu eta hobeto gauzatuko dituzte negozioak. Jarraian aztertuko ditugu arau horiek guztiak, batzuk ho nako kapituluan eta, beste batzuk, hurrengoan (merkataritzako jabetza, elkar lehia desleiala eta elkarlehia askearen defentsa). 88. Industri jabetzaren lege eraentza.—Xedapen hauek arautzen dute industri jabetza: a) Zigor Kodearen II. liburuko XIII. tituluaren XI. kapituluko bigarren sekzioa (273.etik 277.era arteko art.ak). b) Industri Jabetzari buruzko 1929ko uztailaren 26ko Estatutua (1930eko apirilaren 30eko testu bategina, eta 1947ko abenduaren 26ko Dekretuak testu horri egindako aldaketak); estatutu horretatik manu gutxi batzuk hartuko dira kontuan, alegia, patente eta markei buruzko lege berriek indargabetu ez di tuztenak. c) Industri Jabetzaren Erregistroa sortzeari buruzko 1975eko maiatzaren 2ko Legea (egungo egunean Patente eta Marken Espainiako Bulego izenez ezagutua) eta 1977ko uztailaren 24ko Araudia. Arau horiek Industri eta Ener gia Ministerioaren menpeko erakunde autonomo gisa kalifikatu dute bulegoa eta, era berean, bulego horren helburuak arautu eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) beraren jardunbidea egu neratu dute, Estatutuak jasotako arauketa aldatuz. d) Patenteei buruzko 1986ko martxoaren 20ko Legea (eta 1986ko urria ren 10eko Araudia, 1996ko otsailaren 2ko Errege Dekretuak aldatua). Lege horrek indarrik gabe utzi du Industri Jabetzari buruzko Estatutuaren zati bat, eta patente nahiz baliagarritasun modeloen lege eraentza gaurkotu du. Horre tarako, gogoan izan ditu egungo Europako Zuzenbideak industri jabetzaren modalitateen inguruan jasotako postulatuak (Munichen 1973an egindako Hi tzarmena eta Europako Erkidegoen Patenteei buruz 1975eko abenduaren 15ean Luxenburgon egindako Hitzarmena). Lege horren helburua da Espai niako patenteak biharetzi «indartsu» bihurtzea, hau da, teknologi ikerketa bultzatu eta Espainiako industriaren elkarlehiamaila igoko duten patenteak lortzea. Hori aurrera eramateko, industrializazio maila altuena duten herriek erabilitako sistema ezarri nahi izan da Espainian ere; sistema horren arabera, patenteak bitarteko aldi bat igaro behar du eta, ondoren, patentea ematen da behin asmakuntzaren berritasuna aztertu eta gero. Horrez gain, lege berriak honako ezaugarriak ditu, garrantzi gutxiago duten beste batzuen artean: a) ezabatu egin ditu sarrera patenteak; b) Europako Zuzenbidea oinarri harturik, gai kimiko, farmazi gai eta elikagaien patentakortasuna adierazi du; c) babes handiagoa eman dio patenteari eta horri loturiko eskubideei; eta d) patenteak ustiatzeko lizentziak arautu ditu. Laburzurrean, lege horrek oinarrizko alda ketak sartu ditu Industri Jabetzari buruzko Estatutuak ezarritako arauketan. e) Markei buruzko 1988ko azaroaren 10eko Legea (eta 1990eko maia tzaren 18ko Araudia). Lege horrek indarrik gabe utzi du estatutuaren zati bat, eta gai horretan Europako Zuzenbidea eratzen duten printzipioak jaso ditu. Hitzaurreak adierazi duen moduan, lege horrek aintzat hartu ditu gertatuta ko zenbait aldaketa, besteak beste: «… merkataritza baldintza berrien menpe egotea, merkatua nazioarteko bihurtzea, kontratazio teknika berriak agertzea, zerbitzuak bultzatzea eta, azken buruan, erakunde publikoek kontsumitzaileei emandako


babesa indartzea. Horrekin batera, erregistro errealitatea merka tuaren errealitateari egokitzen saiatu da legea eta, horretarako, nahitaezkotzat jo du marka erregistratuaren erabilera. Hori gorabehera, legearen edukiak gainditu egin du bere tituluak adierazitakoa. Hortaz, ez da markei buruzko le gea bakarrik; aitzitik, enpresa antolaketaren gainerako osagaiak bereizteko zeinuak ere arautzen ditu, hots, merkataritzako izena eta establezimendu erro tulua. Horrexegatik, lege hori oso interesgarria gertatzen da enpresa antola ketaren babesari dagokionez. f) 1994ko martxoaren 11ko Errege Dekretuak onetsitako Araudia, indus tri jabetzaren eskubideak eman, horiei eutsi eta horiek aldatzeko prozedurei buruzkoa. Araudi horren helburua da patente eta markei buruzko xedapenetan ezarritako prozedurak —industri jabetzaren eskubideak eman, horiei eutsi eta horiek aldatzeko administrazio prozedurak, hain zuzen— Herri Administra zioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legeak ezarritako arauei egokitzea (HAEJAPE). [Hala ere, argi utzi behar da araudiak goian aipaturiko legearen aurkakoak di ren arauak edota lege horrekin bat ez datozenak bakarrik aldatzen dituela. Alde batetik, egokitze hori prozedura arazoen inguruan gauzatuko da: eska bidea aurkezteko data eta lekua, bai eta ordezkaritza behar bezala egiaztatu ez denean edo beste akatsen bat gertatu denean egin beharreko ongitzea ere (3.etik 7.era arteko artikuluak); bestetik, egokitze horren ondorioz, prozedu rak ebazteko gehieneko epeak ezarri dira; eta, azkenik, berariazko ebazpenik izan ez duten arazoetan, uziari oniritzia eman zaiola ulertuko da (8, 9, 10 eta 12. artikuluak).] Aurretik aipaturiko lege xedapenen oinarrizko helburua enpresarioa, en presa eta merkataritzako establezimendua babestean datza; hori bera gerta tzen zen estatutu zaharrean, eta patente eta markei buruzko lege modernoek ere eutsi egin diote helburu horri. Lege horien arabera, industri jabetzaren gaineko eskubideen bat duenak


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) ahalmena izango du bide zibilean edota zigor bidean — jurisdikzio arruntean— bere eskubideak urratzen dituenari aurka egiteko (Markei buruzko Legearen 35.etik 40.era arteko art.ak, Patenteei bu ruzko Legearen 74.etik 83.era arteko art.ak, eta 149 nahiz 150. art.ak). 89. Industri jabetzaren nazioarteko eraentza juridikoa.—Industri ja betzaren modalitateek nazioarteko babes eragingarria izan behar dute, ho rien berezko izaera eta merkataritzak berak duen izaera kontuan hartuta. Parisen 1883ko martxoaren 20an egindako Hitzarmena dela bide, Industri Jabetza Babesteko Batasun Orokorra eratu zen; batasun horretan hainbat he rrik hartu zuten parte, besteak beste, Espainiak. Geroago, berrikusi egin da hitzarmen hori honako bileretan: Bruselan, 1900eko abenduaren 14an; Wa shingtonen, 1911ko ekainaren 2an; Hagan, 1925eko azaroaren 6an; Londre sen, 1934ko ekainaren 2an; Lisboan, 1958ko urriaren 31n, eta Stockholmen, 1967ko uztailaren 14an (1971ko abenduaren 13an berretsia). Aldi berean, lau «batasun murriztu» daude. Lehenengoa, 1891ko apirila ren 14an eratu zuen Madrilgo Konferentziak (bertan hartutako erabakiak Washington, Haga, Londres eta Lisboako bileretan berrikusi ziren); horren helburua da «merkatugaien jatorriari buruz egindako adierazpen faltsuak zi gortzea». Bigarrena, «fabrika eta merkataritzako marken nazioarteko erre gistrorako» eratu zen, hori ere goian aipaturiko Madrilgo Konferentziaren eskutik (konferentzia horretan hartutako erabakiak 1967ko ekainaren 14an Stockholmen egindako Konferentzian —1979ko otsailaren 15ean berretsi an— berrikusi dira azken aldian, aurretik Washington, Haga, Londres eta Nizan berrikusi eta gero). Hirugarrena, «industri modelo eta marrazkien na zioarteko erregistrorako» eratu zen 1925ean Hagan eginiko


Hitzarmenaren bidez (hitzarmen hori 1934an berrikusi zen Londresen eta 1958an, Lisboan) eta, laugarrenak, «fabrika edota merkataritza marken erregistrorako ekoiz pen nahiz zerbitzuen nazioarteko sailkapena» du helburutzat (batasun hori 1957ko ekainaren 15ean Nizan egindako Konferentziak eratu zuen). Hortik irtendako testua Stockholmen berrikusi zen 1967an eta, Genevan, 1977an; Espainian, berriz, 1979ko maiatzaren 9an jarri zen indarrean. Atzenean, bos garren Batasun bat ere bada, «jatorrizko izendazioa eta horren nazioarteko erregistroa babesteko» eratua. Batasun hori 1958an sinatu zuen Espainiak Lisboako Konferentzian eta, berretsi ondoren, 1973ko abuztuaren 14an jarri zen indarrean. Marken Nazioarteko Erregistroari dagokionez, Madrilgo Kon ponbidea (Marken Nazioarteko Erregistroari buruzkoa) eta Konponbide horri dagokion Protokoloa betearazteko Araudia onetsi da Genevan, 1996ko urta rrilean. Protokolo horrek 40 arau ditu, 9 kapitulutara bildutakoak. Aurretik aipatutakoaz gain, Espainiak konbentzio hauek berretsi ditu: au rrenik, patenteak eskatzeko formalitateei buruz 1953ko abenduaren 11n Eu ropako Kontseiluan egindakoa (1967ko ekainaren 28an berretsia); hurrenik, patenteen nazioarteko sailkapenari buruz 1971ko martxoaren 24an Estras burgoko Kontseiluan egindakoa (1974ko azaroaren 4an berretsia). Era berean, Europako patenteak emateari buruz 1973ko urriaren 5ean Munichen egindako hitzarmena berretsi du (1986ko uztailaren 10ean gertatu zen atxikipena). Bes talde, patente arloan dugun Lankidetzari buruzko Tratatuari (PCT) atxiki zaio. Tratatu hori Washingtonen egin zen 1970eko ekainaren 19an eta, geroa go, 1979ko urriaren 2an zuzentzeaz gain, aldatu egin zen 1984ko otsailaren 3an eta 1993ko irailaren 29an. Gainera, tratatu hori betearazteko araudiari ere atxiki zaio, 1989ko uztailaren 13ko Instrumentuaren bidez. Azkenez, PCT aplikatzeko 1995eko uztailaren 3ko Errege Dekretu garrantzitsua eman da; dekretu horrek patenteei buruzko lege nahiz araudiaren zenbait alde zehatz garatu ditu. 90.

Industri

jabetzaren

kontzeptua.—Estatutuari


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) helduz, industri jabe tza eskuratzen da «asmatzaileak edo aurkitzaileak berak industriarekin loturi ko asmakizunak sortu zein aurkitzen dituenean edota ekoizle, fabrikatzaile nahiz merkatariek euren lanaren emaitzak antzeko beste batzuetatik bereiz teko zeinu bereziak sortzen dituztenean» (1. art.). Dena den, errealitatea ez zaio manu horretan adierazitakoari egokitzen. Industri jabetzaren eskubideak eskuratzeko, nahitaezkoa da jabetza horren Erregistro berezian inskripzioa egitea; eskubide horiek modu esklusiboan erabili edo ustiatzeko eskubideak dira. Auzitegi Gorenak adierazi duen moduan, erabateko eskubideak edo es kubide baztertzaileak dira. Horrekin loturik, estatutuaren 2. artikuluak ezarri du industri jabetzaren eskubidea patente, marka, merkataritzako izen, modelo edota establezimendu errotuluak erregistratuz eskuratzen dela. Ildo beretik doa 7. artikulua ere, honakoa adieraziz: estatutuan jasotako modalitateek «es kubide izaera dute, baina izaera hori aintzatesteko nahitaezkoa da horiek Patente eta Marken Espainiako Bulegoan inskribatzea; inskripzio hori bertan luzatutako ziurtagiriaren bidez adierazten da». Hori behin eta berriro baiez tatu dute marka eta patenteei buruzko lege berrien beste artikulu batzuek (Markei buruzko Legearen 3.1 zein 30. artikulua, eta Patenteei buruzko Le gearen 49. art. eta ondorengoak). Aurretik esandakoaren harira, azpimarratu behar da patenteak ezin direla modu esklusiboan betiereko eman, interes orokorraren arrazoiak oinarri har turik. Espainiako legeek aldi baterako ematen dituzte industri jabetzaren es kubideak, hamar edo hogei urterako, modalitatearen arabera. Aukera dago, alabaina, eskubide horiek berriro emateko edota euren iraupena luzatzeko, patenteen kasuan izan ezik. Legeak ezarritako iraupena amaitzean, iraungi egingo dira eskubideok. Halaber, eskubide horien iraungitasuna beste bide batzuetatik ere etor liteke, berbarako: eskubide horiei dagozkien urtekoak edo kuotak ez ordaintzea, legeak kasuankasuan zehaztutako epean eskubide hori ez erabiltzea edo ustiatzea, edota interesatuek hala eskatu edo nahi izatea (Markei buruzko Legearen 51.etik 57.era


arteko artikuluak eta Patenteei buruzko Legearen 116. artikulua). Zuzenbideak aintzatetsitako bide guztiak erabiliz eskualda daitezke in dustri jabetzaren modalitateak, merkataritzako izena izan ezik (ikus 1976ko otsailaren 2an emandako epaia, Markei buruzko Legearen 41. artikulua, eta Patenteei buruzko Legearen 74. art. eta ondorengoak). 91. Industri jabetzaren modalitateak.—Aurreko epigrafean azaldu du guna ikusi eta gero, industri jabetzaren modalitateak zeintzuk diren esan de zakegu. Bi motatakoak dira modalitate horiek: batetik, enpresarioa, enpresa, establezimendua eta enpresa jardueraren ekoizkin nahiz zerbitzuak bereizten dituzten zeinuak ditugu (merkataritzako izena, ekoizkin edota zerbitzuen mar kak eta establezimendu errotulua). Bestetik, zenbait sorkuntza intelektual ere babesten ditu industri jabetzak. Horien bidez konponbide berriak heldu dira oinarrizko arazo teknologikoentzat —edo hutshutsean diseinu arazoen tzat—. Sorkuntza horiek, bestalde, ukitu egiten dute ekonomi zein industri arloa eta lotura estuestuak dituzte enpresa jarduerekin; are gehiago, enpre sak aurrera egiteko duen ondarearen zati izan daitezke (asmakuntza patentea, baliagarritasun modeloak eta industri modeloak nahiz industri marrazki zein marrazki artistikoak). Industri jabetzaren modalitate edota agerpen horiek guztiak aztertuko ditugu; batzuk eta besteak, gutxiasko, merkataritzako elkarlehia borrokan oi narrizko faktore dira; izan ere, euren titularren egoera indartzen dute merka tuan eta bertan gerta daitezkeen nahasteak eragozten dituzte. Horretara, modu egokiagoan babestuko dira kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes bereziak. Orokorrean, industri jabetzaren modalitateak ondasun ezmaterialen kate goria generikoan sar daitezke (kategoria hori sortzen ari da doktrina). Argi dago zeinu bereizgarriak multzo horretan sartuko direla; patente eta industri modeloei dagokienez, ostera, zalantza gehiago daude.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) 92. A) Merkataritzako izena.—Markei buruzko Legearen arabera, mer kataritzako izena da «pertsona fisikoa zein juridikoa bere enpresa jardueran identifikatzeko balio duen zeinu edota izena; izen horren bidez, jarduera hori beste antzeko jarduera edo jarduera berdinetatik bereizten da» (76.1. art.). Banakako enpresarioek eta merkataritzako sozietateek leinuizenak (lehe nengo kasuan) eta sozietatearen izena (bigarren kasuan) erabil dezakete mer kataritzako izen moduan. Horrez gain, legeak ezarritakoari helduz, honakoak ere izan daitezke merkataritzako izenak: fantasia izendazioak, enpresa jardue ra aipatzen dutenak, anagramak edota aurretik aipatutako zeinuen arteko konbinazioak (76.2. art.). Merkataritzako izena enpresarioaren leinuizena edo sozietatearen izena ez bada ere, erabili ahal izango da «ekonomi tra fiko»an (horixe dio legeak 78.1. art.an), ez, ordea, transakzio nahiz betebehar izaerako beste eragiketa juridikoetan. Ezaguna denez, pertsona fisiko zein juridikoek izaera horietako eragiketetan esku hartzeko, euren izen zibila edo sozietatearen izena erabili behar dute derrigor. Legeak ezarri duenez, merkataritzako izena erregistratzea «nahibadakoa da». Bada, izen erregistratuak zein erregistratu gabeak erabil daitezke. Hala eta guztiz ere, lehenengoek bakarrik ematen diete euren titularrei ekonomi trafikoan izen hori modu esklusiboan erabiltzeko eskubidea (78.1. art.) (ikus Auzitegi Gorenak 1996ko uztailaren 9an emandako epaia). Erregistratu gabe ko izenak ere badu nolabaiteko babesa. Merkataritzako izenari marken arau tegia aplikatu ahal zaion neurrian (78.1. art.), ageriko merkataritzako izena gainontzekoek egindako urratzeetatik babestuta geratu ahal izango da (ikus 95. zenbakian). Merkataritzako izena ekoizkin nahiz zerbitzuen marka gisa ere erabil dai teke; betiere, nahitaezkoa da izen hori bi erregistroetan agertzea, hau da, marka eta izen moduan erregistratzea (78.3. artikulua). Manu hori betetzen ez bada, marka eskubide esklusiboa urratu edota elkarlehia desleiala egin dela adieraziko da. Legea oso


zorrotza da horri dagokionez (78.4. art.). Industri Jabetzaren gainerako modalitateetan ez bezala, «merkataritza ko izena enpresa osoarekin batera bakarrik eskualda daiteke» (79. artikulua). Izena ez da, beraz, merkataritzan askatasun osoz eskualda daitekeen ondasun ezmateriala. Bukatzeko, merkataritzako izenak eta markak antzekotasun handiak di tuztenez, legeak merkataritzako izenari markei buruzko arauak — batez ere erregistro prozedurari buruzkoak— aplikatzeko aukera jaso du, arau horiek «izenaren izaerarekin bateraezinak ez diren heinean» (legearen 81. art. eta horren araudiaren 26. art.). 93. B) Marka: kontzeptua.—Marken erabilera aspaldiaspaldikoa da eta horien helburu nagusia ekoizkin nahiz zerbitzuetarako bezeroak bilatzea da. Marken bidez kontsumitzaileei bide erraza eta erosoa eskaintzen zaie eskuratu nahi dutena identifikatzeko. Halaber, enpresario ospetsu batek ekoizkin nahiz zerbitzu berriak merkaturatzean, markak bermatu egiten du horien kalitatea. Legeak markaren definizio onargarria eman du ondokoa adieraziz: «Mar ka da pertsona baten ekoizkin nahiz zerbitzuak beste pertsona baten ekoizkin eta zerbitzu berdin edo antzekoetatik bereizteko zeinu edo bidea» (1. art.). Definizio hori eman eta gero, marka izan daitezkeen zeinuak ezarri ditu, honakoak zerrendatuz: «a) Hitzak edo hitzen konbinazioak, pertsonak identi fikatzeko balio duten hitzak barne. b) Irudi, figura, ikur eta grafikoak. c) Hiz ki, zenbaki eta horien konbinazioak. d) Dimentsio hirukoitza duten formak, bildukinak, ontziak, ekoizkinaren forma edo hori aurkezteko modua barne. e) Aurreko idazatietan aipaturiko zeinu edo bideen edozein konbinazio» (2. ar tikulua). Legeak marka izan daitezkeen zeinu edo bideen zerrenda ezartzeaz gain, eraberriketa bat ere jaso du. Horren harira, marka gisa erregistratu ezin diren zeinuak zerrendatu ditu, erabateko debekuak (ikus 1987ko urriaren 29ko eta 1989ko abenduaren 2ko epaiak) eta debeku erlatiboak (11, 12, 13 eta 14. art.ak) ezarriz. 94.

Marka

motak.—Markak

banakakoak

zein


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) kolektiboak izan daitezke horien titularren arabera. Banakakoak enpresario zehatz batek erabiltzen di tuenak dira, merkatuan jartzen dituen ekoizkin nahiz zerbitzuak beste batzue tatik bereizteko. Kolektiboak, berriz, ekoizle, fabrikatzaile, merkatari edota zerbitzuemaileen elkarteek erregistratutakoak dira; horien bidez, «elkarte ho rietako kideen ekoizkin nahiz zerbitzuak bereizi egingo dira merkatuan elkarteon kide ez direnen ekoizkin nahiz zerbitzuetatik» (58. art.). Marken titulartasuna gorabehera, legeak honako sailkapena egin du: a) Berme markak (62. art.). Marka horiek ondokoa ziurtatzeko zeinu edo bideak dira: markaren titularrak kontrolatu eta baimendutako pertsonek egin edo banatzen dituzten ekoizkin nahiz zerbitzuen ezaugarriak, bereziki, kalitatea, osagaiak eta jatorria (dudarik gabe, eraberriketa interesgarria da hori; hitzau rreari helduz, eraberriketa horren helburua da «merkatuko joera berriei eran tzuna ematea; horretarako, hainbat tresna dira beharrezkoak, kontsumitzaileei ekoizkin nahiz zerbitzuen kalitatea, jatorria eta beste zenbait ezaugarri bermatzeko tresnak, hain zuzen»). b) Nazioarteko markak. Madrilgo 1891ko apirilaren 14ko Konponketa dela bide, Espainian indarrean dagoen Aktaren babesean zenbait marka Nazioarteko Erregistroan azaltzen dira; bada, marka horien eraentza eguneratu nahi izan da nazioarteko marken bidez (73 eta 74. art.ak). c) Marka eratorriak. Horiek «aurretiaz erregistraturiko marken titula rrak eskatzen ditu bereizgarri nagusi bera duten ekoizkin nahiz zerbitzuak ba besteko. Ekoizkin horiek bereizgarri nagusi bera izanik ere, badituzte zenbait desberdintasun; desberdintasunok, ordea, oinarriari buruzkoak izan beha rrean, osagarri erantsiei buruzkoak dira» (9.1. art.). 95. Marka eskubidea eskuratzea: Erregistroa.—Gai horri dagokionez, legeak jaso eta baieztatu egin du aurretik azaldutako postulatua; postulatu horri helduz, industri jabetzaren eskubideak eskuratzeko nahitaezkoa da es kubideok jabetza horren Erregistro berezian inskribatzea (ikus 90.


zenbakia). Lehenengoz, 3.1. art.ak hauxe ezarri du zehatzmehatz: «Marka eskubidea eskuratzeko, baliozkotasunez erregistratu behar da berori lege honen xedape nek ezarritakoaren arabera». Geroago, 34.1. art.ak adierazi duenez, marka eskubidea gainontzekoen aurka egikaritu ahal izango da «behin eskubide hori eman eta gero». Horrekin loturik, esan behar da marken erregistroa pertsona fisiko eta juridiko espainiarrek zein atzerritarrek lor dezaketela (10. art.). Marka erregistroa eman edota marka hori Patente nahiz Marken Espai niako Bulegoan argitaratzen ez bada, ezin izango da marka eskubidea eskura tu. Markaren erregistroa eman eta gero lortzen den eskubidea, ostera, ez da eskubide erasoezina; beraz, lortutako eskubide hori ez da beti aurretiaz sortu tako beste egoeraren baten gainean nagusituko. Hori oinarri harturik, legeak honako bi salbuespenak aintzatetsi ditu: bata, ekoizkin berdinberdinek beste marka bat izatea aurretiaz, erregistraturik egon ez arren, ageriko marka dena; bestea, markaren erregistroa eskatzea gainontzekoen eskubideei maula eginez edota lege nahiz kontratu betebeharrak hautsiz. Bi kasu horiek erregistroaren baliozkotasun eta ondoreen aurka egiteko erabil daitezke (legearen 3. artiku luaren 2 eta 3. idazatietan jaso dira kasuok). a) Lehenengo kasuan, Espainian agerikoa den aurretiazko markaren erabiltzaileek auzitegiei erreklamatu ahal izango diete marka erregistratuaren deuseztapena, ageriko markarekin nahas tu ez dadin. Erreklamazio hori egiteko epea bost urtekoa da, marka erregis tratua eman eta gero zenbatzen hasita; markaren erregistroa gaitzustez eskatu bada, aldiz, deuseztapen akzioa preskribaezina izango da. b) Bigarren kasuan, hauxe adierazi du legeak: «Markaren erregistroa eskatu denean gainontze koen eskubideei maula eginez edota lege nahiz kontratu betebeharrak hautsiz, kaltetua izan den pertsonak markaren jabetza erreibindikatu ahal izango du». Badirudi, hitz horiek nahikoa anbiguo edo zehazgabeak direla eta, horren ondorioz, modu nabarian zabal daiteke praktikan erreibindikazioen eremua. Goian aipaturikoa gorabehera, lege berriak nolabaiteko babesa eman dio markaren erregistroa eskatu duen titularrari, eta


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) hori goraipatzekoa da. Le gearen 34. art.ak ezarri duenez, eskabide hori Erregistroan argitaratu eta ge ro, horren titularrak «behinbehineko babesa» izango du; babes hori honetan datza: gainontzekoen batek marka hori erabili badu eskabidea egin eta marka eman dela argitaratu bitartean, markaren titularrak inguruabarren araberako kalteordaina eskatu ahal izango dio gainontzeko horri, epealdi horren ondo ren debekatu egin bada erabilera hori. Markaren erregistroak hamar urteko balioa du, eskabidea aurkeztu dene tik zenbatzen hasita; edu berean, epealdi berdinetarako berriztatu ahal izango da epe hori inolako mugarik gabe (5, 6 eta 7. art.ak). 96. Marken Erregistroa arautzeko prozedura.—Lege berriak ez du oi narrizko aldaketarik ezarri gai horri dagokionez. Lehenik, organo eskudunak bere arioz aztertuko du eskabidea, berori lege debekuen batean —erabatekoan zein erlatiboan— erori den ala ez ziurtatzeko; horren helburua merkatari txi kien eta kontsumitzaileen interesak zaintzea da. Bigarrenik, gerta daiteke bes te marka batzuen titularrek lehentasuna izatea; kasu horretan, gainontzeko interesatuek eskabide horren aurka jartzeko aukera izango dute euren intere sak babesteko. Ondoren, Erregistroaren zuzendariak espedientea ebatziko du ziodun ebazpen baten bidez, markaren erregistroari ezezkoa ala baiezkoa emanez. Ebazpen hori Industri Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ko da (ikus 15.etik 29.era arteko artikuluak). Erregistroan inskriba daitezkeen datuei buruz, ikus Markei buruzko 1990eko maiatzaren 18ko Araudia (32. ar tikulua eta ondorengoak). 97. Marka eskubidearen edukia eta babesa.—Gai hori sakonean arau tzen du legeak (30.etik 34.era arteko artikuluak). Horren ildotik, marka erre gistratzearen ondorioz, titularrak «modu esklusiboan erabili ahal izango du marka hori ekonomi trafikoan». Markak ekoizkin nahiz


zerbitzuei izena ema teaz gain, identifikatu egingo ditu horiek merkatuan; marka, gainera, publi zitatea egiteko erabili ahal izango da (30. art.). Bestalde, lege horrek aurreko legeriaren zenbait akats konpondu ditu, hain zuzen ere, eskubide hori babes teko akzioen sistemari buruzkoak. Orokorrean, markaren titularrak ahalmena du jurisdikzio organoetan «bere eskubidea urratu dutenen aurka akzio zibilak eta zigor akzioak egikaritzeko, eta eskubide hori zaintzeko behar diren neu rriak eskatzeko» (35. artikulua). Zehatzago esatearren, akzio horien bidez gainontzekoek ezin dituzte merkatuan erabili «marka eta zeinu berberak edo antzekoak, ekoizkin eta zerbitzu berberak edo antzekoak bereizteko, baldin eta zeinuen edota ekoizkin edo zerbitzuen antzekotasunak nahastea eragiten badu» (31. art.). Manu hori ez da aplikatuko, alabaina, markaren titularrak marka horren erabileraren gaineko adostasuna ematen duenean. Azkenik, le geak beharrezko tresnak eskaini ditu marka eskubidea edukirik gabe ez geldi tzeko; ondorioz, kaltetua izan den marka eskubidearen titularrak ondokoa eskatu ahal izango du auzibide zibilean: a) bere eskubidea urratu duten egin tzak amaitzea; b) berak jasan izan dituen kaltegaleren ordaina ematea; c) es kubide horren urratzea buka dadin beharrezko neurriak hartzea (ekoizkinak, enbalaketak, publizitate gaiak, etiketak etab. ekonomi trafikotik baztertzea); eta d) epaia kondenatuaren kontura argitaratzea (36 eta 38. art.ak). Akzio zibil horiek bost urte igaro eta gero preskribatzen dira (39. art.). 98. Markaren eskualdaketa. Ustiapen lizentziak.— Marka erregistra tuak, baita marka erregistratzeko eskabide hutsak ere, balio ekonomikoa du ten ondasun ezmaterialak dira. Ondasun horiek gainontzekoei eskualdatu zein lagatu ahal zaizkie eta, gisa berean, eskubide errealak era daitezke onda sun horien gain. Kasu batzuetan, ondasun horien eskualdaketa enpresa anto


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) laketa osoa edo zati bat eskualdatzearekin batera gertatzen da. Gehienetan, ostera, hitzarmen berezi edo bereiztuen bidez eskualdatuko dira ondasunok. Horren harira, honakoa adierazi du legeak: «1. Enpresa osoaren edo horren zatiarekin batera eskualdatzeaz gain, marka eta berori erregistratzeko eskabi dea Zuzenbideak aintzatetsitako bide guztiak erabiliz laga daitezke. 2. Marka erregistratzeko eskabidea edota marka bera laga edo kargatu nahi badira, gogoan izan behar da horiek zatiezinak direla; hala ere, hainbat pertsonak er kidegoan izan ditzakete horiek» (41. artikulua). Manu hori 46. artikuluak ezarritakoarekin osatu behar da; artikulu horrek marken gain eratutako berme nahiz beste eskubide erreal batzuk arautzen ditu, baita marken enbargoak ere. Dena dela, marken gaineko xedatze egintzek nahiz eskubide errealak eratzen dituztenek gainontzekoen aurkako ondoreak izan ditzaten, «idatziz aurkeztu» eta Industri Jabetzaren Aldizkari Ofizialean inskribatu behar dira (43 eta 46. artikuluak). Beste kasu berezi bat, markaren lizentziari loturikoa da. Trafiko moder noan sarritan ematen dira lizentzia horiek, baina Espainiako Zuzenbidean ez da gaur arte horren inguruko arauketarik eman. Nolanahi den ere, lizentzia horren bidez ez da markaren titulartasuna eskualdatzen; alderantziz, titular tasun horren ondoriozko eskubide guztien (edo batzuen) aldi baterako erabi lera eta egikaritza lagatzen da. Legeak ez du beren beregi ezarri lizentzia aldi baterako denik, baina gure aburuz hori argi dago, lizentziaren izaera kontuan hartzen bada. Demagun, lizentzia (osoa edo zatikakoa) iraunkorra edo behin betikoa dela, hots, ez duela denboraren araberako mugarik. Hori horrela izan go balitz, marka edukirik gabe geldituko litzateke, edota horrek legearen 40. artikuluan jasotako zatiezintasun printzipioa ukituko luke. Hori dela eta, lizentzia kontratuak ez badu iraupen epea ezartzen, alderdien alde bakarreko salaketa onartu behar da. Salaketa horrek, betiere, behar besteko aurrerapenez egindako aurreabisua eraman behar du berarekin. Lizentzia eman ahal izango da markaren babespeko ekoizkin nahiz zerbi tzu guztien edo batzuen gainean, eta Espainiako lurralde osorako edo zati ba


terako. Lizentzia hori esklusiboa izan daiteke edo ez (42. art.). Legeak ez du lizentzien edukia arautzen; haatik, alderdien (markaren titular eta lizentzia hartzailearen) esku utzi du egokitzat jotzen dituzten itun zilegi zein baldin tzak ezartzeko aukera. Edu berean, hurrengo azalpena egiten da: «Marka nagusiarekin batera, marka eratorrien lagapen edota lizentzia emango da; li zentzia zein lagapen hori ezin eman daiteke marka eratorrien gain bakarrik» (44.4. art.). Lizentziek eta euren lagapenek gainontzekoen aurka ondoreak izan ditza ten, Marken Erregistroan inskribatu behar dira (Auzitegi Gorenak 1996ko martxoaren 7an emandako epaia). Era berean, Industri Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira horiek. 99. Markaren deuseztasuna, iraungitasuna eta hari uko egitea.—Le hen azaldu dugun moduan, markaren erregistroak hamar urteko balioa du, baina epe hori berriztatu egin daiteke mugarik gabe epealdi berdinetarako (5, 6 eta 7. art.ak). Edozein modutara ere, markaren bizitza bukatu egin daiteke hasierako epealdia edota luzapena amaitu baino lehen, kari hauetako bat bete tzen bada: marka erregistroa deuseztatzea, markaren iraungitasuna gertatzea edo, besterik gabe, markaren titularrak marka eskubideari uko egitea. Hiru kasuotan marka erregistroa kitatuko da. Markaren deuseztasuna nahiz iraungitasuna jurisdikzio zibil arruntean emandako epai irmo batek adierazi behar du. Horretarako, Industri Jabetzaren Erregistroak (egun Patente eta Marken Espainiako Bulegoa) edota legebi dezko interesa duten pertsonetarik edozeinek akzio adierazlea egikaritu behar du (56. art.). Aitzitik, marka eskubideari uko egitea titularraren borondatezko egintza da; hori aurrera eramateko, nahikoa izango da asmo hori jasotzen duen idazkia Erregistroan aurkeztea (52. art.). a) Deuseztasun adierazpenak «esan nahi du marka erregistroa ez dela inoiz baliozkoa izan». Hori gorabehera, deuseztasunaren atzeraeraginezko on


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) doreek ez dute kasu hauetan eraginik izango: lehenik eta behin, marka urra tzeari buruzko ebazpenen gainean, baldin eta gauza epaituaren indarra hartu badute eta deuseztasun adierazpena egin baino lehenago betearazi baldin ba dira; bigarrenik, deuseztasun adierazpenaren aurretik egindako kontratuen gainean, adierazpen hori egin baino lehenago betearazi izan diren neurrian. Markaren titularrak gaitzustez jardun badu, eragindako kaltegaleren ordaina eman beharko du. Deuseztasun adierazpena irmoa den unetik, gauza epaitua ren indarra izango du guztiei begira (50. art.). Zernahi gisaz, aintzat hartu behar da marka erregistratuak bere barne jasotzen dituen ekoizkin nahiz zer bitzu batzuk bakarrik uki ditzakeela deuseztasun adierazpenak. Kasu horre tan, kitapenak ekoizkin nahiz zerbitzu horietan bakarrik izango du eragina (49. artikulua). Marka erregistroaren deuseztasun kariak legearen 47 eta 48. artikuluek jasotzen dituzte, eta honako bereizketa egin dute: 1 eta 11. artikuluak urra tzearen ondorioz deusezak diren markak eta 12, 13 nahiz 14. artikuluak haustearen ondoriozkoak. Lehenengo kasuan, deuseztasun akzioa preskriba ezina da eta, bigarrenean, bost urteko preskripzio epea ezartzen da; haatik, azken kasu horretan marka erregistroa gaitzustez eskatu bada, akzioa preskri baezina izango da (47 eta 48. art.ak). b) Marka erregistroaren iraungitasuna bi bidetatik etor daiteke: bata, marka ez berriztatzeagatik bere bizitza amaitu eta gero (7. art.); bestea, bos turteko tasa ez ordaintzeagatik (6. artikuluak agindutako tasa). Kari horien ondorioz iraungitako marka erregistroa birdoitu ahal izango da Patenteei buruzko Legeak 117. artikuluan azaltzen duena kontuan hartuta (51. art.). Deuseztasun kasuan gertatzen den bezala, marka erregistratuak bere barnean jasotzen dituen ekoizkin nahiz zerbitzu batzuk bakarrik uki ditzake iraungita sun kariak. Halako kasuetan, iraungitasun adierazpenak ekoizkin nahiz zerbi tzu horietan bakarrik izango du eragina (54. art.). Iraungitasun kari horietaz gain, legeak beste kasu bat ere


jasotzen du, arreta berezia merezi duena, gainera: jarraikako bost urtetan marka ez erabil tzeagatik sortutako iraungitasuna (53. artikulua). Legeak jarduneko markak bilatzen ditu eta, horretarako, marken nahitaezko erabilera indartzen du. Le henik, markaren nahitaezko erabilera ezartzen du 4. artikuluan; bigarrenik, marka berriztatu ahal izateko, nahitaezkotzat jotzen du eskabidearekin batera «marka erabili dela egiaztatzen duen agiri publikoa» aurkeztea (7.2. art.). Atzenean, marka ez erabiltzearen ondorioz auzitegiek markaren iraungita suna adierazi behar dutenerako, legeak froga zama alderanztu du; bada, mar karen titularrak berak «frogatu behar du 4. artikuluak ezarritakoaren arabera erabili izan duela marka edota erabilpen eza bidezkotzeko kariak gertatu dire la» (53a art.). Legeak jasotako eraberriketa horren ondorioz, agian errespetu handiagoa lortuko da marka erabiltzeko nahitaezkotasunaren gaineko prin tzipioan. c) Markari uko egiteak ondoreak izan ditzan, «marken erregistroan ins kribatu behar da». Bestalde ere, deuseztasun eta iraungitasun kasuetan gerta tzen den bezala, uko egite hori osoa izan daiteke edota «marka erregistratuak bere barnean jasotzen dituen ekoizkin nahiz zerbitzu batzuk bakarrik ukitu». Azken kasu horretan, kitapenak ekoizkin nahiz zerbitzu horietan bakarrik izango du eragina. Bukatzeko, markaren gainean eskubide errealak, enbar goak edota lizentziak badaude, ezin izango zaio marka horri uko egin «inskri baturiko eskubideen titularrek horren gaineko adostasuna ematen ez badute» (52.3. art.). 100. C) Establezimendu errotulua.—Legeak ezartzen duen moduan, «establezimendu errotulua zeinu edo izen bat da, eta horrek balio du estable zimendu bat jendaurrean ezagutarazteko, bai eta berori jarduera berdin edo antzekoak egiten dituzten beste establezimenduetatik bereizteko ere» (82.1. art.). Horrela, errotulua establezimendua bereizten duen zeinua da. Hala ere, horrek ez du esan nahi


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) establezimendu errotulua enpresarioak erabilitako marka edota merkataritzako izenetik desberdina izan behar denik. Merkata ritzako izenaren kasuan gertatzen den moduan, legeak onartzen du errotulu gisa enpresarioaren gurasoizenak edo sozietatearen izenak edo izendazioak erabiltzea, baita fantasia izendazioak ere (82.2. art.). Zernahi gisaz, zeinu be ra erabiltzen baldin bada errotulu eta izen edo marka antzo, zeinu hori Erre gistro bereizietan erregistratu beharko da. Errotuluaren erregistroa egin behar da establezimendu nagusia (eta, hala denean, sukurtsalak) zein udal mugartetan egon eta bertan. Gainera, estable zimendu bakoitzeko ezin da erregistratu errotulu bat baino gehiago (84. arti kulua). Errotulu edo zeinu hori behar bezala bereizi behar da udal mugarte berean beste titular baten izenean erregistraturiko merkataritzako izen, marka edo errotuluetatik (86. art.). Beste alde batetik, markei buruzko arauak aplikatzen zaizkie establezi menduen errotuluei, azken horien izaerarekin bateraezinak ez diren neurrian (legearen 85. art. eta araudiaren 27. art.). 101. D) Asmakuntza patentea: patentakortasunaren kontzeptua eta betekizunak.—Patentea estatuak luzatutako titulua da (Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren bidez). Titulu hori dela bide, patentea eskuratzen due nak eskubide esklusiboa du asmakuntza zehatz bat gauzatzeko hogei urteko epean; epe hori ezin daiteke inola ere luzatu. Asmakuntzaren objektua jardun bide nahiz ekoizkin bat izan daiteke. Patentearen kontzeptuak bere baitan hartzen du, oinarrizko osagai gisa, asmakuntzaren ideia. Asmakuntzarik gabe, ezin egon daiteke patenterik. Le geari helduz, ostera, gizakien asmakuntza guztiak ezin daitezke patentatu. Hasteko, 4. artikuluak ondoko adierazpen generikoa egin du: Asmakuntza bat patentatu ahal izateko, nahitaezkoa da asmatze jarduera dakarren asma kuntza berria izatea eta asmakuntza hori industrian aplikatu ahal izatea. Jarraian, asmakuntza patente gisa ezin har daitezkeen gizakien lan eta jardue


ren zerrenda luzea jasotzen du legeak (aurkikuntza, teoria zientifiko eta meto do matematikoak; literatur lanak eta lan artistiko zein zientifikoak; jarduera intelektualak egikaritzeko plan, arau eta metodoak; giza gorputzaren trata mendu kirurgiko eta terapeutikorako metodoak etab.). Gisa berean, 5. artiku luak adierazten du ezin patenta daitekeela ordena publiko zein ohitura onen aurkako asmakuntzarik. Goian aipaturiko lege manu horiek legearen 1 eta 9. artikuluekin harre manetan jartzen baditugu, zalantzarik gabe esan dezakegu patenta daitezkeen asmakuntza bakarrak industri asmakuntzak direla, hau da, industrian aplika daitezkeenak «euren objektua edozein industri motatan fabrikatu edo erabili ahal delako, nekazaritzako industria barne» (9. art.). Horrez gain, industri asmakuntza bat patentatu ahal izateko, berori berria izateaz gain, asmatze jarduera ekarri behar du (4.1. art.an ikusi dugun be zala): a) Berritasunik gabe ez dago patenterik; berritasun hori zehazteko, «teknikaren egoera»k emandako datuak hartuko dira kontuan. Asmakuntza berria, bada, asmakuntza berria teknikaren egoeratik kanpo dagoena izango da (6.1. art.). Legeak, gainera, teknika egoeraren kontzeptua jaso du; kontzep tu hori legeria berriek bereganatu dute, doktrinak berori prestatu eta gero. Ho rren arabera, 6.2. art.ak honakoa adierazten du: «Teknikaren egoeran sartzen da patente eskabidea aurkeztu baino lehen Espainian edo atzerrian jendea rengana heldu den guztia». b) Asmatze jardueraren betekizuna estuestuan lotzen zaio berritasunaren inguruko betekizunari; egia esan, «berritasun inpli zitua» da, hau da, gaian aditua denarentzat teknikaren egoeratik agirian azal tzen ez dena (ikus 8.1. art.). 102. Patente eskubidea. Lan asmakuntzak.—Legeak zalantzarik gabe ko printzipio hau aintzatetsi du beren beregi: «Patente eskubidea asmatzai


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) leari edota beraren kausadunei dagokie, eta Zuzenbideak aintzatetsitako bide guztiak erabiliz eskualda daiteke» (10.1. art.). Hala ere, onartu egin du bera riaz hainbat pertsonak erkidegoan izatea patentea eskuratzeko eskubidea, bal din eta asmakuntza hori guztien artean egin badute (10.2. art.). Era berean, beste kasu bat arautzen du, hain zuzen ere, hainbat pertsonak —baina bakoi tzak bere aldetik— asmakuntza berdina egitearena; kasu horretan, «Espainian lehenengo argitaratu den eskabidearen titularrak lortuko du patente eskubi dea» (10.3. art.). Bestalde, gerta daiteke gainontzekoen bat asmatzailearen asmakuntzaz ja betu nahi izatea, horretarako patentea eskatuz edota lortuz. Kasu hori ere jaso du legeak, asmatzailearen eskubideak arautuz. Lehenengo kasuan, hau da, gainontzekoak patente eskabidea egiten duenean, legeak hiru ahalmen jarri ditu asmatzailearen eskuetan: a) eskabidearen prozedurari ekitea, eskatzai learen lekuan subrogatuz; b) asmakuntza horretarako patente eskabide berria egitea, alegia, lehentasuna izango duen eskabidea; eta c) eskabidea ukatua izan dadin eskatzea. Patentea gainontzekoari eman zaion kasuan, berriz, as matzaileak «patentearen titulartasuna berari eskualdatzea» erreibindikatu ahal izango du (ikus 11 eta 12. art.ak). Hortik kanpo, legeak lan asmakuntza deiturikoen patentakortasuna arau tzen du; gai hori lanari buruzko legeriak arautu zuen aurretik. Multzo horren barruan hiru motatako asmakuntzak bereizi dira: a) Batetik, lan kontratuak irauten duen bitartean langileek egindako asmakuntzak, eta modu esplizitu edo inplizituan kontratu jardueraren ondorio direnak («zerbitzu» asmakun tzak). Asmakuntza horiek enpresarioarenak dira, eta egin dituen langileak ez du ordainketarik jasoko (15. artikulua). b) Aurreko idazatian aipatutako in guruabarrik ez duten asmakuntzak langilearenak dira, beroriek egin dituen langilearenak, hain zuzen (16. art.). Haatik, langileak enpresan ikasitakoa edota enpresak beraren esku jarritako bideak erabili baditu asmakuntza hori egiteko, enpresarioak asmakuntzaren gaineko titulartasuna eskuratu ahal izango du,


baita berori erabiltzeko eskubidea erreserbatu ere; kasu horretan, ostera, bidezkoa den konpentsazio ekonomikoa eman behar dio langile as matzaileari (17. art.). c) Gorago jaso ditugun kasuez landara dauden asma kuntzak langilearenak dira. Azken horiek ez dira egiazko lan asmakuntzak, asmakuntza askeak baizik. Hori oinarri harturik, ez du zentzurik 19. artiku luak azaldutakoak, eta doktrinak maiz kritikatu du berori. Artikulu horren arabera, langileak asmakuntza horietarako patente eskabidea bere lan harre manak bukatu eta hurrengo urtebetean egiten badu, enpresarioak asmakuntza erreklama dezake. Azkenik, legeak lan asmakuntzen lege eraentza hori zabal du die estatu, autonomia erkidego, probintzia, udalerri eta gainerako erakunde publikoen langile eta funtzionarioei, baita unibertsitateko irakasleei ere (ikus 20. artikulua). 103. Patentea emateko prozedura.—Lege berriak aldaketa garrantzi tsuak ekarri ditu gai horretan aurreko lege eraentzari dagokionez. Azken ho rren arabera, Administrazioaren lana hauxe besterik ez zen: patentea emateko nahitaezko betekizun formalak gauzatu ziren egiaztatzea. Indarreko legeak «asmakuntzen berritasunari buruzko aurretiazko azterketa»ren printzipioa ezartzen du Espainiako Zuzenbidean; printzipio horrek eratu ditu Patenteei buruzko Europako Hitzarmenak (Munichen 1973an eta Luxenburgon 1975ean egindako hitzarmenak). Printzipio hori berehala ezartzeak zailtasun teknikoak ekarriko zituelakoan, jarraikako hiru fase ezartzen dira hori lortzeko. a) Lehenengo fasea legea aldarrikatu eta ondorengo hiru urteek osatzen dute. Fase horretan, «patentea emateko prozedura orokorra»ren arauak beste rik ez dira aplikatuko (30.etik 38.era arteko artikuluak). Laburbilduz, eta arau horiek ezarri dutenez, Erregistroak betekizun formal eta patentakortasunaren inguruko betekizunak gauzatu direla aztertzeko ahalmena du (berritasun eta asmatze jardueraren inguruko betekizunak salbu). Taxu berean,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Erregistroak ezezkoa eman diezaioke patente eskabideari, baldin eta asmakuntzak berri tasunik ez dakarrela ikusten bada modu argi eta nabarian (ikus 31. art.). b) Bigarren fasea hasiko da hiru urteko epe hori igaro eta gero; horreta rako, Gobernuak zehaztu behar du noiztik aplikatuko diren asmakuntza patenteen eskabideetan teknikaren egoerari buruzko txostenaren arauak (4,3. xed. ira.). Arau horiek ezarri dutenez, eskabidea egiten duen asmatzaileak txosten hori egin dezan eskatu behar dio Industri Jabetzaren Erregistroari, as makuntzaren berritasuna eta asmatze jarduera baloratzeko aintzat hartu behar diren osagaiak aipatuz; tramite hori betetzea noraezekoa da, patentea eskuratu ahal izateko. Txosten hori liburuxka batean argitaratuko da, edozein pertso nak aukera izan dezan horren inguruan oharrak egiteko; ohar horiek kontuan izanik, eskatzaileak, egokitzat jotzen badu, bere erreibindikazioak alda ditza ke (36. artikulua). Oharrak egiteko epea igaro eta gero, Erregistroak patentea emango du, ohar horiek eta txostenaren edukia gogoan izan gabe (37. art.). Sistema horren bidez ez da asmakuntzaren berritasun edo asmatze mailaren gaineko iritzirik ematen. Horrek aurrerapauso garrantzitsu bat ekarri du; izan ere, gainontzekoen esku jartzen dira Erregistroak dituen teknologi datu eta agiriak eta, horren bidez, errazagoa izango da patentearen balioaren inguruan iritzia ematea, eta jurisdikzio zibil arruntean patente horren deuseztasuna adieraztea lortu ahal izango da (ikus 112.1. art.). c) Hirugarren fasea (39 eta 40. art.ak) patente eskabide guztietarako tek nikaren egoerari buruzko txostena ezarri eta gero hasten da. Hortik aurrera, Gobernuak arianarian zehaztuko ditu sistema berriarekin loturiko arloak, be tiere herriaren industri eta teknologi garapenak ezarritako lehentasunak kon tuan izanik. Sistema horren arabera, asmakuntzaren berritasunari buruzko aurretiazko txostena nahitaezkoa da patentea eman ahal izateko. Sistema ho rren bidez, interesa duen edonor jar daiteke patentea ematearen aurka, alega


zio hauek eginez: betekizun batzuk gauzatu ez direla, berritasun edo asmatze mailarik ez dagoela edota egindako deskripzioa ez dela nahikoa; aldi berean, aipatu berri ditugun akats edo hutsune horiek aztertzeko eska diezaioke Erre gistroari. Horren gaineko azterketa amaitu eta gero, Erregistroak azterketa horren emaitza jakinaraziko dio eskatzaileari; eskatzaileak ez badu inolako egintzarik gauzatzen Erregistroak nahiz gainontzekoek azaldutako eragozpe nen aurka, patentea ukatu egingo da bere osotasunean edo zati batez. Gainera ko kasuetan, Erregistroak erabakiko du patentea osorik edo zati batez ematea (39 eta 40. art.ak). Gogora dezagun, bukatzeko, patentea «gainontzekoei kal terik eragin gabe» (47. art. eta ondorengoak) ematen dela. 104. Patentearen ondoreak.—Patenteak asmakuntza bat baino ezin du jaso, edota asmakuntza multzo bat baina euren artean asmatze kontzeptu ba karra osatzen duten neurrian (24.1. art.). Patentearen titularrak horren ingu ruko erreibindikazio guztiak erabili eta ustiatu ahal izango ditu modu esklusi boan (aurretik adierazi dugun bezala, ikus 90. zk.). Legeak igarriigarrian zehaztu du patentearen titularrak eragotzi ahal die la gainontzekoei patentearen objektua —prozedura edota ekoizkina— ustiatu edota merkataritzako helburuekin erabiltzea (50, 51 eta 52. art.ak). Nolanahi den ere, gerta daiteke gainontzekoen batek patentearen objektua onustez us tiatu edota erabiltzea patenteak lehentasuna lortu aurretik; kasu horretan, gainontzekoaren ustiapenak iraun dezake, «baina horren enpresaren zentzuz ko beharrizanak zaindu behar diren neurrian bakarrik» (54. artikulua). Hori gorabehera, patentearen ondoriozko eskubideek ez dute eraginik kasu hone tan: gainontzekoen batek patenteak babestutako ekoizkinaren gainean Espai nian egindako egintzetan, patentearen titularrak —edo beste inork beraren adostasunez— ekoizkin hori merkatuan jarri eta gero (53. art.).


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) Legeak arauturiko akzio sistema batek babesten ditu patente titularraren eskubideak. Batetik, 62 eta 63. artikuluei helduz, patentearen titularrak ahal men bikoitza izango du: beraren eskubidea urratzen dutenen aurka akzio mota guztiak egikaritzea eta beharrezkoak diren kautela eta zaintza neurriak eska tzea (jarduera etetea, ekoitzitako gaiak enbargatzea etab.). Bestetik, eraentza berezia ezartzen da, ordaintzeko modukoak diren kaltegaleren zenbatekoa zehazteko (64. art. eta ondorengoak). Patenteak titularrari eskubideak ematen badizkio ere, berori ustiatzeko betebeharra ere ezartzen dio hurrenez hurren. Legeak jarduneko patenteak nahi ditu, teknologi eta industri garapena hobea izan dadin. Patenteok ustia tzen ez badira, iraungi egin daitezke (83, 84 eta 116. artikuluak) edo, bestela, gainontzekoei eman ahal zaizkie erabiltzen ez diren patenteak derrigor us tiatzeko lizentziak (ikus 86. art. eta ondorengoak). 105. Patentearen eskualdaketa. Ustiapen lizentziak.— Industri jabetza ren beste modalitateekin gertatzen den bezala, patente eskabidea, bai eta patentea bera ere, Zuzenbideak aintzatetsitako bide guztiak erabiliz eskualda daitezke. Halaber, gozamena eratu ahal izango da euren gain edota berme moduan eman ahal izango dira horiek (ikus 90. zk. eta 10 nahiz 74. art.ak). Edonola ere, patentearen eskualdaketak edo berori ukitzen duten beste egintza batzuek ez dute onustedun gainontzekoei begira ondorerik izango Erregis troan inskribatzen ez diren bitartean. Egintza horiek agiri publikoetan agerta razi behar dira, eta Erregistroak egintza horien legezkotasuna, baliozkotasuna eta eragingarritasuna kalifikatuko ditu (79. art.aren 2 eta 5. lerroaldeak). Eskualdaketa kasuen artean bada kasu berezi bat, alegia, ustiapen lizen tziarena. Horrek ez du patentearen titulartasun juridikoa ukitzen, bai, ordea, patentearen ondoriozko eskubideak. Teknologi trafiko bizia industri antola keta modernoaren ezaugarria da, eta lizentziek garrantzi izugarria


hartu dute trafiko horren euskarri juridiko gisa. Hori oinarri harturik, legeak begi ernez arautzen ditu lizentziok, bi lizentzia mota bereiziz: batzuk kontratu oinarria dutenak eta, beste batzuk, legeak zuzenean ezarritakoak: a) Kontratu lizentziak patentearen (edota patente eskabidearen) titularrak ematen ditu, eta horren inguruko baldintzak modu askean hitzartzen ditu li zentziahartzailearekin. Gehienetan, kostu bidezko kontratuak dira; horien bidez, patentearen ustiapen osoa edo zatikakoa lagatzen da —modu esklusi boan edo ez— prezio edo kanon baten truk, nazio lurralde osoan edo zati ba tean bakarrik ustiatzeko (75.1. art.). Alderdiek egokitzat jotzen dutena erabaki dezakete lizentziaren mugei dagokienez. Legeak, alabaina, lizentziaren eremu eta izaerari buruzko zenbait presuntzio ezartzen ditu; presuntzio horiek aplikatuko dira alderdiek horren kontrako itunik egin ez badute (75. art.aren 3, 4 eta 5. lerroaldeak). Kontratu lizentzien modalitate berezi bat Zuzenbide osoko lizentzia izenekoek osatzen dute. Lizentzia horien bidez, titularrak idatziz adierazten du Industri Jabe tzaren Erregistroan gainontzeko bat ahalbideratzen duela lizentziahartzaile gisa asmakuntza erabiltzeko. Ondorioz, adierazpen horrek lotu egingo du ti tularra Erregistroari asmakuntza hori erabili nahi duela adierazten dion gai nontzeko bati begira (81 eta 82. art.ak). b) Erregistroak hurrengo kasuetan eman ditzake nahitaezko lizentziak: asmakuntza behar bezala ustiatu ez denean edo, besterik gabe, ustiatu ez denean, asmakuntza ustiatzeko beharra dagoenean, patenteen arteko menpe kotasuna gertatzen denean, edota interes publikoa oinarri hartzen duten arra zoiak daudenean (86. art.). Legeak sakonean arautzen du lizentzia horiek emateko prozedura (86.etik 107.era arteko artikuluak). Betiere, patentearen ti tularrak konpentsazio ekonomiko egokia jaso behar du (101.2. art.).


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) 106. Patentearen deuseztasuna eta iraungitasuna.— Ikusi dugun be zala, patentea hogei urterako ematen da; alderantziz, patentearen bizitza amaitu egin daiteke epe hori igaro baino lehen, nola patentea deuseztatu dela ko, hala beraren iraungitasuna gertatu delako. a) Patentearen deuseztasuna jurisdikzio zibil arruntak adierazi behar du, Herri Administrazioak edota euren burua kaltetutzat jotzen dutenek egikaritu tako akzioak direla bide. Deuseztasun adierazpenak esan nahi du patenteak ez duela ondorerik izan eta ez dela inoiz baliozkoa izan (ikus 113 eta 114. arti kuluak). Deuseztasuna osoa ala zatikakoa izan daiteke, patentearen erreibin dikazio guztiak edota batzuk ukitzearen arabera (112. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak). Deuseztasun kariak legearen 112. artikuluan zerrendatu dira. b) Patentearen iraungitasuna honako kariak direlaeta gerta daiteke: ema kidaren epea ahitzea, titularrak patenteari uko egitea, urtekoak edo gainta sak ez ordaintzea eta asmakuntza ez ustiatzea. Iraungitasun hori Erregistroak adieraziko du eta Industri Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Adierazpen horren ondorioz, «patentaturiko objektua herri jabari bihurtuko da, patentea iraungitzeko egite edo ez egiteak gertatu zirenetik» (116. arti kulua). Patentearen iraungitasuna gertatu bada urtekoak ez ordaintzeagatik, patentea birdoitu ahal izango da ordaindu gabekoaren pagamendua eginez (113. art.). Gainera, titularrak patentearen inguruko erreibindikazio batzuei bakarrik uko egin diezaieke, gainerakoek indarrean iraungo dutelarik. Betie re, uko egite hori idatziz jakinarazi behar zaio Erregistroari (118. art.). 107. Patenteen eranskinak.—Eranskin horiek patente osagarri gisa har daitezke; horien bidez patente nagusiak babestutako objektuak izan dituen ho bekuntzak zaintzen dira, patentea modu egokiagoan gara dadin (108. art.). Legearen arabera, patenteei buruzko arauak aplikatuko


zaizkie eranskinei, az ken horien izaerarekin bateraezinak ez diren neurrian (111. art.). Hala eta guztiz ere, beste manu batzuek ezarri dute eranskinak patente nagusiaren zati direla (109.2. art.) eta patente independente ere bihur daitezkeela (110.2. art.); azken kasu horretan, patente nagusiek duten iraupen bera izango dute (104.4. art.). 108. E) Baliagarritasun modeloak babesten dituzten ziurtagiriak.—Patenteekin batera, lege berriak asmakuntzak babesteko industri jabetzaren beste modalitate bat arautzen du, hain zuzen ere, baliagarritasun modeloak babesteko ziurtagiriak (1,b art.). Baliagarritasun modeloak Industri Jabetza ri buruzko Estatutuan ere arautu ziren; arauketa horren arabera, patente eta baliagarritasun modeloei emandako babesa oso antzekoa zen. Lege berrian, aldiz, desberdintasun garrantzitsuak daude bi erakunde horien artean, 152. ar tikuluak honakoa adierazi arren: «baliagarritasun modeloek eta asmakuntza patenteek eskubide berdinak ematen dizkiete euren titularrei» (agian, lege be rriak uste izan du baliagarritasun modeloak «asmakuntza txikiak» babestera zuzenduta daudela). Hori oinarri hartuta, esan behar da edukia berdina bada ere, bata edo bestea emateko prozedurak hagitz desberdinak direla (dena den, 154. artikuluak ezarri duenez, baliagarritasun modeloei aplikatzeko berariaz ko araurik ez bada, patenteei buruzko xedapenak aplikatuko zaizkie). Besteak beste, hauexek dira desberdintasun batzuk: a) patentea hogei urterako ematen da eta modeloa, berriz, hamar urterako (152.2. art.); b) modeloak ez du erans kinik onartzen, patenteak bai, ordea (152.3. art.); c) patenteen berritasun eta asmatze jarduerari buruzko iritzia emateko mundu mailako teknika egoera hartuko da kontuan; modeloentzat, ostera, Espainian dagoen egoera hartuko da abiapuntutzat (154.1. art). Gisa berean, baliagarritasun modeloak babesten duen asmatze eremua patenteak babesten duena baina urriagoa da. Lehenik, ez ditu babesten jardunbide asmakuntzak; bigarrenik, honako asmakuntzak babestera mugatzen da: «Objektu bati itxuraketa, egitura edo eraketa ematen dioten asmakuntzak, baldin eta hortik asmakizun hori erabili edo fabrikatzeko onurak ateratzen badira» (143. art.aren 1 eta 3. lerroaldeak). Adierazpen hori osatzeko,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) esan ohi da baliagarritasun modelo gisa babestu ahal izango direla lanabes, tresna, erreminta eta baldintza horiek betetzen dituzten gainerako tresnak. 109. F) Industri modeloak eta industri marrazki zein marrazki artis tikoak.—Industri modeloa da «ekoizkin bat fabrikatzeko eredutzat har daite keen objektua; gainera, horren egitura, eraketa, ornamentazio edo itxuraren bidez definitzeko modukoa izan behar da eredu hori». Industri marrazkia da «ekoizkin baten ornamentazioari merkataritzako helburu batekin aplikatu ahal zaion marra multzoa, kolore multzoa edota marra eta kolore multzoa, horretarako edozein bide erabiliz: eskuzkoak, mekanikoak, kimikoak edo ho rien konbinazioak» (IJEren 182. artikulua). Azkenik, marrazki artistikoa da «artelan baten kopia izanik industri helburuarekin ustiatzen dena» (IJEren 190. art.). Industri modelo eta baliagarritasun modeloen arteko bestelakotasu nari buruz, ikus 1962ko martxoaren 21eko, 1986ko urriaren 30eko eta 1989ko abenduaren 13ko epaiak. 110. Publizitate sorkuntzak.—Aurreko orrialdeetan azaldu ditugu in dustri jabetzaren modalitateak. Ildo beretik, interesgarria da aipatzea publi zitate sorkuntzei ere aplikatu ahal zaizkiela Industri Jabetzaren babes arauak. Jarraian, Publizitateari buruzko 1988ko azaroaren 11ko Lege Orokorrak horri buruz jasotakoa aipatuko dugu (23. art.): «Publizitate sorkuntzek industri ja betzaren edota jabetza intelektualaren ondoriozko eskubideak izan ditzakete, baldin eta indarreko xedapenek ezarritako betekizunak gauzatzen badituzte». Aurreko idazatian esandakoa gorabehera, publizitate sorkuntzak ustia tzeko eskubideak iragarle edo agentziari dagozkio modu esklusiboan, horren aurkako itunik egon ezean; hori horrela izango da publizitate sorkuntzei bu ruzko kontratuaren ondorioz, eta kontratuan bertan ezarritako helburuak be


tetzeko bada». BIBLIOGRAFIA ALBIOL: «Los inventos del trabajador, el socio industrial y la ejecución de obra», in RDM, 1975, 109. or. eta ondorengoak; ALMANSA MORENO DE BARRERA: «El nombre comercial», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 77. or. eta ondorengoak; AMMENDOLA: Licenza di marchio e tutela dell’avviamento, Padua, 1984; AMOR FERNÁNDEZ: La propiedad industrial en el Derecho internacional, Bar tzelona, 1965; ARACAMA ZORRAQUIN: «Medios distintivos y publicidad comparativa en derecho argentino», in ADI, 1989–1990, 119. or. eta ondorengoak; AREÁN LALÍN: El cambio de forma de la marca, Donejakue Compostelakoa, 1985; IDEM: «Definición y protección jurídica de las indicaciones geográficas», in ADI, 1991–1992, 67. or. eta ondorengoak; IDEM: «La lucha de las aduanas contra la piratería de marcas», in Cuad. D. y Com., 17. zk., 1995, 13. or. eta ondorengoak, in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 671. or. eta ondorengoak; IDEM: «La nueva propuesta de directiva europea sobre invenciones biotecnológicas», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 935. or. eta ondo rengoak; AREAN: «La marca comunitaria», in RGD, 1996, 6903. or. eta ondorengoak; BARONA VILAR: Protección del Derecho de Marcas (Aspectos procesales), Madril, 1992; IDEM: «Tutela cautelar en materia de propiedad intelectual», in Cuad. D. y Com., 24, 1997, 211. or. eta ondorengoak; BATTLE SALES: «Consideraciones sobre la marca de servicios», in ADI, 1979–80, 155. or. eta ondorengoak; IDEM: «En torno a la función publicitaria de la marca», in ADI, 1982, 57. or. eta ondorengoak; IDEM: «La legislación sobre Propiedad industrial y el ingreso de España en la C. E. E.», in La integración de España en la C. E. E., aip., 11. or. eta ondorengoak; Estudios so bre Derecho Industrial (H. Baylos Corrozaren omenez), Bartzelona, 1992; BAYLOS CORROZA: Tratado de Derecho industrial, 2. argitaraldia, Madril, 1993; BENKARD: Patentgesetz und Gebrauchsmustergesetz, 7. argitaraldia, Munich, 1981; BERCOVITZ: Los requisitos positivos de la patentabilidad en el Derecho alemán, Madril, 1969; IDEM: «Introducción al Derecho de patentes», in RDM, 1967, 79. or. eta ondoren goak; IDEM: «Nuevas leyes de patentes en Francia y en la República Federal Alemana», in RDM, 1968, 309. or. eta ondorengoak; IDEM: «Anotaciones a la re gulación legal española sobre invenciones laborales», in ADI, 1976, 49. or. eta ondorengoak; IDEM: Problemática actual y reforma del Derecho de patentes español, Madril, 1978; IDEM: «El Derecho de patentes como medio para recompensar el esfuerzo investigador: limitaciones y problemas actuales», in Estudios URÍA, 37. or. eta ondorengoak; IDEM: La nueva Ley de patentes, Madril, 1986; IDEM: Derecho de patentes: España y la Comunidad Económica Europea, Bartzelona, 1985; IDEM:


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) «Observaciones preliminares a la Ley de Marcas de 1988 (Especialmente desde la perspectiva del Derecho Europeo)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Eco nómica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 155. or. eta ondorengoak; BERCOVITZ eta beste batzuk: La obligación de explotar las patentes en España y en el extranjero, Madril, 1978; BERCOVITZ (koord.): Nociones sobre patentes de invención para investigadores universitarios, Paris, 1994; IDEM: «El derecho de patentes», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 61. or. eta ondorengoak; IDEM: Marca y diseño comunitario, Iruñea, 1996; IDEM: «Derecho de las Universidades y de los organismos de investigación sobre los resultados de las investigaciones desarrolladas en sus institutos», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 687. or. eta ondorengoak; IDEM: «Consideraciones específicas de las normas sobre el Derecho de autor en el Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio», I, Madril, 1997, 135. or. eta ondorengoak; BERNHRADT: Lehrbuch des deutschen Pa tentrechts, 3. argitaraldia, Munich, 1973; BERTIN: Le secret en matière d’invention, Paris, 1965; BIGLIA: Diritti relativi e concorrenza sleale, Milan, 1983; BOTANA AGRA: «La patentabilidad de las invenciones microbiológicas», in ADI, 1979–80, 29. or. eta ondorengoak; IDEM: «Últimas modificaciones introducidas en el sistema del Tratado de Cooperación de materia de patentes», in ADI, 1984–85, 97. or. eta ondorengoak; IDEM: «Transmisión y defensa de la patente en la nueva Ley española de patentes», in ADI, 1985–86, 103. or. eta ondorengoak; IDEM: «Panorámica de la Ley 32/1988 española de Marcas», in ADC, 1989–1990, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las marcas internacionales», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 35. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las normas sustantivas del AADPIC (TRIP’S) sobre los derechos de Propiedad Intelectual», in ADI, 1994–1995, 109. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las incorporaciones del texto refundido de la Ley de Propiedad Intelectual (TRLPI) en materia de derechos de autor», in ADI, 1996, 49. or. eta on dorengoak; BUSSE: Warenzeichengesetz, 5. argitaraldia, Berlin, 1976; CACHO BLAN CO: «La Oficina Española de Patentes y Marcas», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 131. or. eta ondorengoak; CARLÓN: «Contribución al estudio del nombre comercial», in RDM, 1964, 7. or. eta ondorengoak eta 269. or. eta ondorengoak; CARRASCO PRADAS: «Repercusión del Acuerdo sobre los ADPIC en el Derecho español de Propiedad Industrial», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 387. or. eta ondorengoak; CARRASO PRADAS, PÉREZ SÁNCHEZ eta HOLTMANN: «Artículo 63 ADPIC: Trans parencia: Las notificaciones al Consejo de los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, II, Madril, 1997, 69. or. eta on dorengoak; CASADO: «La génesis de las normas unionistas relativas al uso obli gatorio de la marca registrada», in ADI, 1976, 213. or. eta ondorengoak; IDEM: «La revisión de las normas unionistas en materia de patentes», in ADI, 1978, 291. or. eta


ondorengoak; IDEM: «Relieve del control en la licencia de marca», in ADI, 1983, 125. or. eta ondorengoak; IDEM: «La licencia de la marca comunitaria», in ADI, 1994–1995, 189. or. eta ondorengoak; IDEM: «La protección de las indicaciones geográficas después del Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 183. or. eta ondorengoak; CASADO CERVIÑO, A. eta CERRO PRADA, B.: «GATT y Propiedad Industrial: El proyecto de acuerdo sobre los aspectos de los Derechos de Propiedad intelectual re lacionados con el comercio», in RGD, 1992, 8341. or. eta ondorengoak; IDEM: «Reflexiones sobre el reenvasado de productos de marca a la luz del actual Derecho comunitario de marcas», in ADI, 1993, 109. or. eta ondorengoak; CASADO eta LLOBREGAT: Comentarios a los Reglamentos sobre la marca comunitaria, 2 liburuki, Alacant, 1996; CASALONGA: Brevets d’invention, marques et modèles, Paris, 1970; CERDA: «Diseño industrial: protección jurídica en España y perspectivas en la Comunidad Europea», in RGD, 1994, 3669. or. eta ondorengoak; CERRO PRADA: «La protección nacional e internacional de los modelos y dibujos industriales», in RGD, 1992, 1561. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sistema integrado de solución de controversias. En entendimiento relativo a las normas y procedimientos por los que se rige la solución de diferencias», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, II, Madril, 1997, 83. or. eta ondorengoak; CLA VIJO SÁNCHEZ: «La marca en el derecho comunitario y en los convenios interna cionales», in ADI, 1989–1990, 95. or. eta ondorengoak; CORRADO: I marchi dei prodotti e dei servizi, Torino, 1972; CORREA: «Protección legal de los diseños de circuitos integrados: el Tratado de la OMPY y el acuerdo TRIP’S», in ADI, 1994–1995, 171. or. eta ondorengoak; CORREDOIRA: Comentarios a la Ley de publi cidad, Bartzelona, 1993; DELICADO MONTERORÍOS: «La Conferencia Diplomática para la revisión actual del Convenio de París para la Propiedad Industrial», in ADI, 1982, 113. or. eta ondorengoak; DEMIN: Le contrat de «knowhow», Brusela, 1968; DI CATALDO: L’originalità dell’invenzione, Milan, 1983; IDEM: Le invenzioni. I modeli, Milan, 1990; DÍAZ VELASCO: Concesión y nulidad de patentes de invención, Madril, 1946; IDEM: «Notas para el estudio de la competencia ilícita», in RDM, 1946, 453. or. eta ondorengoak; IDEM: «El celo y la falta de celo de las marcas en el Derecho español», in II Jornadas de Estudio sobre Propiedad Industrial, Bartzelona, 1976, 31. or. eta ondorengoak; IDEM: «Concepto de la propiedad industrial», in Estudios e informes sobre propiedad industrial, Bartzelona, 1977, 17. or. eta on dorengoak; FERNÁNDEZALBOR BALTAR: La obra cinematográfica reproducida en cintas de vídeo. (Home video explotation), Madril, 1995; IDEM: «Los derechos afines a los derechos de autor en el texto refundido de la Ley de Propiedad Intelectual», in ADI, 1996, 105. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DE CÓRDOBA: Derecho de patentes e investigación científica, Valentzia, 1996; FERNÁNDEZ DE LA GANDARA: «La Ronda Uruguay y el GATT: Análisis y perspectivas», in Los derechos de I, Madril, 1997, 45.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ LÓPEZ: «Control de las prácticas anticompetitivas», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 363. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZNOVOA: «El nacimiento del derecho sobre la marca», in RDM, 187. or. eta ondorengoak; IDEM: «El relieve jurídico de la notoriedad de la marca (con especial referencia al riesgo de confu sión)», in RDM, 1969, 169. or. eta ondorengoak; IDEM: La protección internacional de las denominaciones geográficas de los productos, Madril, 1970: IDEM: «El nombre comercial y su problemática registral», in I Jornadas de Estudio sobre Propiedad Industrial, Bartzelona, 1973, 101. or. eta ondorengoak; IDEM: «El uso obligatorio de la marca registrada», in ADI, 1976, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las funciones de la marca», in ADI, 1978, 33. or. eta ondorengoak; IDEM: «La erosión del dere cho de marcas en la Ley mexicana de 1975», in Estudios URÍA, 159. or. eta ondorengoak; IDEM: «Denominaciones con doble significado: genérico y marcario», in Estudios POLO, 183. or. eta ondorengoak; IDEM: «El fundamento del sistema de pa tentes», in ADI, 1981, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: Fundamentos de Derecho de marcas, Madril, 1984; IDEM: «Procedimiento de concesión y efectos de la patente en la nueva Ley española de patentes», in ADI, 1985–86, 87. or. eta ondorengoak; IDEM: Derecho de marcas, Madril, 1990; IDEM: Estudios de Derecho de la Publicidad, Donejakue Compostelakoa, 1989; IDEM: «El color y las formas tridimensionales en la nueva Ley española de Marcas», in ADI, 1989–1990, 41. or. eta ondorengoak; IDEM: «La descripción de la invención patentada», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 381. or. eta ondorengoak; IDEM: «El conflicto entre la solicitud de marca comunitaria y los signos distintivos nacionales anteriores», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 23. or. eta ondorengoak; IDEM: El sistema comunitario de marcas, Madril, 1995; IDEM: «Los Tribunales de marcas comu nitarias», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 743. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ NOVOA eta GÓMEZ SEGADE: La modernización del Derecho español de patentes, Madril, 1984; FERNÁNDEZ NOVOA, OTERO eta BOTANA: Hacia un nuevo sistema de patentes, Madril, 1982; FERNÁNDEZ RUIZ: «Algunas consideraciones sobre propiedad intelectual e industrial, derecho de la competencia y derecho mercantil», in Estudios prof. Menéndez, aip., I, 731. or. eta ondorengoak; FLAQUER RIUTORT: «Contribución al estudio de la marca patronímica», in ADI, 1994–1995, 245. or. eta ondorengoak; FONT, A.: «Property Rights y derecho de marcas», in RGD, 1990, 283 or. eta ondorengoak; FRANCESCHELLI: Trattato di Diritto industriale, Parte generale, 2 liburuki, Milan, 1961; IDEM: Studi riuniti di Diritto industriale, 2. argitaraldia, Milan, 1972; IDEM: Sui marchi d’impresa, 3. argitaraldia, Milan, 1971; GARCÍACRUCES: «Renuncia y “caducidad por tolerancia” en el reglamento 40/94/CEE, sobre la marca comunitaria», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 977. or. eta ondorengoak; GARRIDO: «La regulación de la publicidad de servicios financieros en Inglaterra», in ADI, 1989–1990, 103. or. eta ondorengoak;


GARRIGUES: «La propiedad industrial y la empresa», in ADI, 1977, 13. or. eta ondorengoak; GIAMBROCONO: Le privative industriale, Milan, 1942; GÓMEZ MONTERO, J.: «Algunas consideraciones sobre la Propuesta de Directiva relativa a la protección jurídica de las invenciones biotecnológicas», in ADI, 1993, 133. or. eta ondorengoak; IDEM: «Requisitos y formalidades para la protección nacional e internacional de las patentes», in RGD, 1992, 1539. or. eta ondorengoak; GÓMEZ SEGADE: «Reforma del Derecho de patentes español», in RDM, 1969, 47. or. eta ondorengoak; IDEM: «En torno al concepto de “Knowhow”», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 409. or. eta ondorengoak; IDEM: El Secreto industrial, Madril, 1974; IDEM: «El certificado de adición», in ADI, 1976, 93. or. eta ondo rengoak; IDEM: «España ante la unificación del Derecho de Patentes en Europa», in ADI, 1977, 59. or. eta ondorengoak; IDEM: «Problemas y perspectivas del futuro Derecho español de patentes», in ADI, 1983, 79. or. eta ondorengoak; IDEM: «Ca racterísticas generales y algunos aspectos concretos de la nueva ley española de pa tentes», in ADI, 1985–86, 17. or. eta ondorengoak; IDEM: La nueva regulación de las marcas, Madril, 1988; IDEM: La Ley de Patentes y Modelos de Utilidad, Madril, 1988; IDEM: «El Protocolo judicial del Convenio sobre la Patente Europea (CPE)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 539. or. eta ondorengoak; IDEM: «Hacia un modelo de utilidad europeo», in ADI, 1993, 15. or. eta ondorengoak; IDEM: «Fuerza distintiva y “secondary meaning” en el derecho de los signos distintivos», in Cuad. D. y Com., 16. zk., 1995, 175. or. eta ondorengoak; IDEM: «El acuerdo ADPIC como nuevo marco para la protección de la Propiedad Industrial e Intelectual», in ADI, 1994–1995, 33. or. eta ondorengoak; GONDRA: «Teoría general de signos de empre sa», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 829. or. eta ondorengoak; IDEM: «El nombre comercial», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 987. or. eta ondorengoak; eta, in RdS, 8, 1997, 13. or. eta ondorengoak; GRECO eta VARCELLONE: «Le invenzioni e modelli industriali», in el Trattato de VASALLI, XI, Torino, 1968; GUGLIELMETTI: Il marchio. Ogetto e contenuto, Milan, 1968; IDEM: Le invenzioni e i modeli industriali dopo la riforma del 1979, Torino, 1982; GUINARTE CABADA: La tutela penal de los derechos de la propiedad industrial, Madril, 1988; IDEM: «Los delitos contra la propiedad industrial en el Proyecto de Código Penal español de 1992», in ADI, 1991–1992, 95. or. eta ondorengoak; GUYÉNOT: «Droit des marques de fabrique et droit de la concurrence», in Études CABRILLAC, Paris, 1968, 219. or. eta ondorengoak; HARTGEN: Warenzeichengesetz, Kolonia, 1968; HERAS LORENZO: «Las licencias obligatorias en la vigente Ley francesa de Patentes», in ADI, 1976, 157. or. eta ondorengoak; IDEM: El agotamiento del derecho de marca, Madril, 1994; HOLTMANN: «La obligación de aplicación del Acuerdo sobre los ADPIC y las disposiciones transitorias», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio», II, Madril, 1997, 101. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRADA, J. L.: La protección jurídica


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) de los descubrimientos genéticos y el Proyecto de Genoma Humano, Madril, 1995; IDEM: «Disposiciones Generales y Principios Básicos en el Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio», I, Madril, 1997, 119. or. eta ondorengoak; ILLESCAS: «Propiedad industrial y competencia empresarial: mercado relevante y derecho aplicable», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 261. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ BLANCO: El derecho aplicable a la protección internacional de las patentes, Granada, 1998; KAUFER: Patente, Wettbewerb und technischer Fortschritt, Bad Homburg, 1970; KELBEL: Patentrecht und Erfinderrecht, Hanburgo, 1966; KLAUER MÖHRING: Patentrechtskommentar, 3. argitaraldia, Munich, 1971; LACRUZ BERDEJO: «El modelo de utilidad y sus diferencias con la patente de invención», in RDEA, 1968, 113. or. eta ondorengoak; LADAS: Patents, Trademarks, and Related Rights National and International Protection, 3 liburuki, CambridgeMassachusets, 1975; LARGO GIL: Las marcas de garantía, Madril, 1993; LEHMAN: «La protección jurídica de los programas de ordenador en Alemania. Panorama actual», in ADI, 1989–1990, 69. or. eta ondorengoak; IDEM: «La Directiva Europea sobre protección de progra mas de ordenador», in RGD, 1992, 1621. or. eta ondorengoak; LEMA DEVESA: «Las acciones procesales en la Ley de Marcas», in ADI, 1989–1990, 53. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las medidas provisionales en el Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de la Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio», II, Madril, 1997, 13. or. eta ondorengoak; LOBATO GARCÍAMIJÁN: El nuevo marco legal de las patentes químicas y farmacéuticas, Madril, 1993; IDEM: «La comunidad de marca en la Ley de Marcas de 10 de noviembre de 1988», in RDP, 1993, 787. or. eta ondorengoak; IDEM: «Modificaciones que se deberán introducir en la Ley de Marcas como consecuencia de la futura ratificación del Tratado O. M. P. I. sobre derecho de marcas: las cesión de marcas», in RDP, 1995, 664. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sobre la protección de las invenciones vegetales a través del modelo de uti lidad», in RDM, 1996, 119. or. eta ondorengoak; IDEM: «El agotamiento del derecho de marca», in RDM, 1997, 117. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las disposiciones en materia de patentes del Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 239. or. eta ondorengoak; LÓPEZ BENÍTEZ: Las denominaciones de origen, Bartzelona, 1996; LÓPEZ DE MEDRANO: «Reflexión sobre algunas cuestiones suscitadas por el nuevo Derecho español de marcas», in RGD, 4567. or. eta ondorengoak; MACQUEEN: Co pyright, competition and industrial design, Oxford, 1990; MANGINI: Il marchio non registrato, Milan, 1964; IDEM: La licenza di brevetto, Padua, 1970; MARTÍN ARES TI: La licencia contractual de patente, Iruñea, 1997; MARTÍN MATEO eta DÍAZ SÁN CHEZ: La marca comunitaria. Derecho público, Madril, 1996; MARTÍNEZ MÍNGUEZ: «La protección del color único como marca en el Derecho español», in ADI, 1982, 117. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ PÉREZ: «La ley general de publicidad y el futuro delito


publicitario», in ADI, 1989–1990, 81. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ SANZ: «Distribución a través de agentes y derecho de defensa de la competencia», in RDM, 1996, 35. or. eta ondorengoak; MASSAGUER eta MONTEAGUNO: «Las normas relativas a las marcas de fábrica o de comercio del Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 153. or. eta ondorengoak; MASSAGUER eta SOLER: «Las normas relativas a los es quemas de trazado (topográficas) de los circuitos integrados del Acuerdo sobre los ADPIC», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 315. or. eta ondorengoak; MASCAREÑAS: Los delitos contra la propiedad industrial, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1960; IDEM: Las marcas en el De recho comparado y en el Derecho venezolano, Mérida, 1963; MASSAGUER: «En torno al art. 53 L. P.: el agotamiento del derecho de patente», in ADI, 1987–88, 129. or. eta ondorengoak; IDEM: La patente comunitaria, Bartzelona, 1988; IDEM: Mercado Común y Patente Nacional (Agotamiento comunitario y protección territorial abso luta), Bartzelona, 1989; IDEM: «Las marcas internacionales», in RGD, 1992, 1587. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los secretos industriales y comerciales y su transmisión: régimen jurídico», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 167. or. eta ondorengoak; MIGUEL ASENSIO: Contratos internacionales sobre propiedad industrial, Madril, 1995; MONGE GIL: «Las marcas colectivas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 887. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las marcas colectivas», in ADI, 1994–1995, 201. or. eta ondorengoak; MONTEAGUDO, M.: «El riesgo de con fusión en Derecho de marcas y en Derecho contra la competencia desleal», in ADI, 1993, 73. or. eta ondorengoak; IDEM: La protección de la marca renombrada, Ma dril, 1995; MONTERO PALACIOS: La propiedad industrial, Madril, 1961; IDEM: Procedimiento en materia de propiedad industrial, Madril, 1962; MURIEL PALOMINO: «El Dictamen 1/94 del Tribunal de Justicia de las Comunidades Europeas sobre el reparto de competencia entre la Comunidad y sus Estados miembros en la conclusión del Acuerdo OMC: Especial referencia al Acuerdo sobre los ADPIC», in Los dere chos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 83. or. eta ondorengoak; NAVARRO CHINCHILLA: «La transmisión de la pro piedad industrial», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 193. or. eta ondorengoak; NAVARRO CHINCHILLA eta VÁZQUEZ GARCÍA (koord.): Estudios sobre marcas, Granada, 1995; NAVARRO VARONA: «Las prescripciones especiales relacionadas con las medidas en frontera», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, II, Madril, 1997, 27. or. eta ondorengoak; NIETO CAROL: «El nombre comercial usado y el registrado. Su régimen jurídico», in Cuad. D. y Com., 21. zk., 1996, 65. or. eta ondorengoak; OLIVENCIA: «La propiedad industrial y la empresa en el moderno Derecho mercantil», in Jornadas sobre Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 11. or. eta ondorengoak; OTERO LASTRES: «El requisito de la novedad de los dibujos y modelos industriales», in ADI,


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) 1974, 115. or. eta ondorengoak; IDEM: «En torno a un concepto legal de marca», in ADI, 1979–80, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: El modelo industrial, Madril, 1977; IDEM: «Los requisitos formales de protección del modelo industrial», in ADI, 1981, 115. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aproximación a la figura de la imitación servil», in ADI, 1984–85, 61. or. eta ondorengoak; IDEM: «Protección del diseño: modelos y dibujos industriales», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 113. or. eta ondorengoak; IDEM: «La definición del diseño industrial y los requisitos de protección en la propuesta modificada de directiva; IDEM: «Dibujos y modelos industriales», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 225. or. eta ondorengoak; PARICIO SERRANO: «El nombre comercial del empresario individual», in ADI, 1987–88, 87. or. eta ondo rengoak; PAZ SOLER: «Una aproximación a la terminología básica en materia de programas de ordenador», in RGD, 1992, 1645. or. eta ondorengoak; PÉREZ MIRANDA, R.: «La Ley de fomento y protección de la Propiedad Industrial de México de 1991», in RDP, 1992, 291. or. eta ondorengoak; IDEM: «El nuevo régimen jurídico de la concurrencia en México», in RDP, 1993, 443. or. eta ondorengoak; POINTET: La pro tection des inventions, Neuchatel, 1965; POLI: El modelo de utilidad (patentes y marcas), Buenos Aires, 1982; PORTELLANO DÍEZ: «La valoración del sistema de pa tentes: una enseñanza para el Derecho de la competencia desleal», in RGD, 1995, 625. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los nuevos delitos contra la propiedad industrial. Reflexiones de un mercantilista», in RDM, 1996, 715. or. eta ondorengoak; IDEM: «Protección no divulgada», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la orga nización mundial del comercio, I, Madril, 1997, 335. or. eta ondorengoak; PUENTE MUÑOZ: «Algunos aspectos del nombre comercial», in RGD, 1966, 1018. or. eta on dorengoak; IDEM: «Todavía sobre la problemática del nombre comercial en el Derecho positivo español», in RDEA, 11. zk., 83. or. eta ondorengoak; QUINTANA CARLO: «El Reglamento CE número 2100/1994 relativo a la protección comunitaria de las obtenciones vegetales», in ADI, 1994–1995, 81. or. eta ondorengoak; REIMER: Wettbewerbsund Warenzeichenrecht, 4. argitaraldia, Kolonia, 1966; IDEM: Patent gesetz und Gebrauchmustergesetz, 3. argitaraldia, Kolonia, 1968; RÍO BARRO: «Con cepto, función económica y clases de rótulo del establecimiento», in ADI, 1984–85, 133. or. eta ondorengoak; ROBLES MORCHÓN, G.: Las marcas en el Derecho español, Madril, 1995; ROTONDI: Diritto industriale, Padua, 1965; ROUBIER: Le Droit de la propiété industrielle, 2 liburuki, Paris, 1952–1954; SAIZ GARCÍA: El uso obligatorio de la marca, Valentzia, 1997; SÁNCHEZ CALERO: «Las costumbres de probidad en la competencia y los secretos industriales», in Anales de Moral Social y Económica, XII. liburukia, Madril, 1966, 109. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ GIL: «La ley espa ñola de protección de obtenciones vegetales, a la luz de la última reforma del Conve nio UPOV de 19 de marzo de 1991», in ADI, 1996, 219. or. eta ondorengoak; SENA: I diritti sulle invenzioni e sui modelli industriali, 3. argitaraldia, Milan, 1990; SERRERA:


«Apuntes para la construcción de un derecho registral de la propiedad industrial», in ADC, 1967, 297. or. eta ondorengoak; SINGER: «La patente europea», in La inte gración de España en la C. E. E., aip., 111. or eta ondorengoak; SPOLIDORO: Le misure di prevenzione nel Diritto industriale, Milan, 1982; STUMPF: Der «Knowhow» Vertrag, 2. argitaraldia, Heidelberg, 1971; TERREL eta SHELLEY: On the Law of Patents, 10. argitaraldia, Londres, 1961; VANLANCOGNE: L’invention. Sa brevetabilité, l’étendu de sa protection, Paris, 1968; VAREA SANZ: El modelo de utilidad: Régimen jurídico, Iruñea, 1996; VÁZQUEZ GARCÍA: «El contrato de franquicia, propiedad industrial y competencia económica», in Jornadas Propiedad Industrial, Cuad. D. y Com., Madril, 1994, 219. or. eta ondorengoak; VIARO: La tutela del principio scien tifico nel diritto d’invenzione, Milan, 1970; VIGNOLY PALOP: «Adquisición, mante nimiento y observancia de los derechos de propiedad intelectual», in Los derechos de Propiedad Intelectual en la organización mundial del comercio, II, Madril, 1997, 43. or. eta ondorengoak; VIGUERA: «En torno al nombre comercial de fantasía en Dere cho español», in ADI, 1978, 123. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: La obligación de explotar las patentes en España y en Iberoamérica, Madril, 1978; ZENBAIT AUTORE: El futuro de las patentes en España y en Europa, Madril, 1984; ZIPSE: Erfindungs und Patentwesen auf den Gebieten moderner Technologien, WeinheimBergstr., 1971.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) § VIII. ENPRESA ANTOLAKETAREN ETA JARDUERAREN BABESA II. BABESA EMATEKO BESTE BIDE BATZUK LABURPENA: MERKATARITZAKO JABETZA IZENEKOA.—111. Jabetza horren oinarria eta esangura.—112. A) Hiri Errentamenduei buruzko 1964ko Legea.—113. B) 1985eko apirilaren 30eko Errege Dekretulegea.—114. C) Hiri Errentamenduei buruz ko 1994ko azaroaren 24ko Legea.—III. ELKARLEHIA DESLEIALAREN AURKAKO BABE SA.—115. Merkataritzako lehian izan beharreko leialtasuna eta Elkarlehia Desleialari buruzko 1991ko urtarrilaren 10eko Legea.—116. Elkarlehia desleialaren eraentzak duen eremu positiboa.—117. Elkarlehia desleialaren kontzeptua mugatzea.—118. Elkarlehia desleialaren ondoriozko akzioak.—IV. ELKARLEHIA ASKEAREN DEFENTSA.—119. Elkarlehia askatasuna eta horren mugapenak.—120. Elkarlehia murrizten duten egineren debekua.—121. Akordio eta eginera murrizgarri nahiz abusuzkoak. A) Debe katutako jokabideak.—122. B) Baimenpeko jokabideak.—123. Zehapenak.—124. Ba terakuntza ekonomikoen kontrola.—125. Elkarlehia defendatzeko organoak.—126. Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzua.—127. Elkarlehia Defendatzeko Auzitegia.

MERKATARITZAKO JABETZA IZENEKOA 111. Jabetza horren oinarria eta esangura.— Enpresarioek modu bere zian zaintzen dute jendaurrean irekitako establezimenduen kokalekua, horixe baita arrakasta lortzeko oinarrizko faktorea. Arean, enpresa gauzatzeko auke ratzen den lekuak zuzeneko eragina du bezeroen garrantzi eta kalitatean. Horren ildotik, aspaldiko helburua izan da lokalen errentamenduak finkatu eta negozioen kokalekua sendotzea. Horixe da, hain zuzen ere, lokal horietan egindako gastu eta inbertsioak amortizatzeko bide bakarra. Establezimenduak irekitzeko errentan eman diren eraikinen inguruan in teres gatazkak gertatu ohi dira betidanik errentatzaile eta errentarien artean. Hasieran, Hiri Errentamenduei buruzko legearen arauek —1964ko abendua ren 24ko testu bateginak— konpondu zuten gatazka hori errentarien me


sedetan. Horren ostean, politika ekonomikoaren neurriei buruzko 1985eko apirilaren 30eko Errege Dekretulegeak sakonean aldatu zuen aurreko legeak ezarritako babesa. Atzenean, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko Legeak erabateko aldakuntza ekarri du besteren lokaletan negozioak us tiatzen dituzten enpresarioen babesari dagokionez. Ikusi dugun bezala, arau asko ditugu arlo horretan; hala ere, nahitaezkoa da guztien oinarrizko osagaiak aztertzea. Egungo egunean, indarrean daude lege horiek guztiak. 112. A) Hiri Errentamenduei buruzko 1964ko Legea.— Lege hori indarrean dago denboraldi luzerako egin eta oraindik indarrean dauden kon tratuentzat (ikus 1994ko legearen hirugarren xedapen iragankorra). 1964ko legeria bereziak honako babesa eman die enpresarioei: hasteko, eta errenta menduaren mugarik gabeko luzapena dela bide, egonkortasuna eta iraunkor tasuna bermatu dizkie errentan emandako lokaletan (57 eta 60. art.ak), betiere 62. art.ak ezarritako salbuespenak aintzat hartuz. Era berean, ahalmena eman die errentan emandako lokalak beste pertsona batzuei laga edota eskualda tzeko; pertsona horiek lagatzailearen errentamendu edukitzan subrogatuko di ra (29. artikulua eta ondorengoak). Eskubide edo ahalmen horiek osatzen dute merkataritzako jabetza izenez ezagutzen dena. Adierazmolde horrek Fran tzian du bere jatorria, baina Espainiako teknika juridikoak ere bereganatu du berori. Edonola ere, badirudi ez dela egokia jabetza adierazmoldea erabiltzea errentamendu kontratuaren ondoriozko eskubide hutsak izendatzeko. 113. B) 1985eko apirilaren 30eko Errege Dekretulegea.—Arau ho rrek bi aldaketa garrantzitsu ekarri zituen 1964ko legeak ezarritako sisteman. Garai horretako egoera ekonomikoa gogoan izanda, ondasun higiezinen mer katua liberalizatu eta horretarako beharrezkoak ziren bide juridikoak ezarri nahi izan ziren. Lehenik eta behin, legeak ahalbideratu zuen etxebizitzak ne goziolokal bihurtzea (8. art.). Bigarrenik, mugarik gabeko


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) luzapena ezabatu zuen kontratuetatik (zeharo garrantzitsua da hori egiten ari garen azterketari dagokionez); horren ondorioz, kontratuen iraupena alderdiek modu askean hitzarturikoa zen (9. art.). Hortaz, aurreko legeriak eskainitako babesa muga tu egin zen, errentariak errentapeko lokalak gainontzekoei laga edota eskual datu besterik ezin zuelako egin. 114. C) Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko Le gea.—Alderdien borondateak eraentzen du 1995eko urtarrilaren 1eko Legea indarrean jarri ondoren egindako kontratuetan; hori izan ezean, legearen III. tituluak ezarritakoa aplikatuko zaie eta, modu ordeztailean, Kode Zibila (4.3. artikulua). Legeria berriak ez ditu negoziolokala objektutzat duten errenta mendu kontratuak babestuko; bada, alderdien borondate autonomiak arautuko ditu kontratuaren puntu desberdinak. Alderdiak lege horrek ezarritako eraen tza ordeztailearen menpe jartzen badira, honakoa hartu beharko da kontuan: a) Desagertu egin da negoziolokalen aipamen zehatza. Horren ordez, le gegileak «etxebizitzaz bestekoetarako errentamendu» gisa kalifikatzen ditu horiek. Ildo horretatik, finkan egindako jarduera hauek izan daitezke erren tamendu horien objektu: «industri jarduera, merkataritzakoa, eskulangintza, lanbide jarduera, josteta jarduera, laguntza jarduera, kultur jarduera eta, az kenik, irakaskuntza; horretarako, ez da kontuan hartuko nork egin dituen jar duerok» (3.2. art.). b) Legeak igorpen eta indarraldien sistema konplexu eta oro hartzailea ja so du bere xedapen iragankorretan. Lege horrek nolabaiteko babesa eman dio errentari den enpresarioari; enpresario horrek kontratua laga edota finka eman dezake azpierrentan, horretarako errentatzailearen adostasuna behar izan gabe. Aldaketa hori, dena den, errentatzaileari jakinarazi behar zaio hi labeteko epean (32. art.). Errentaria hiltzen bada, jarduera horri


ekiten dion jaraunsle zein legatuhartzailea «errentariaren eskubide eta betebeharretan su brogatu ahal izango da kontratua bukatu artean». Inguruabar hori errenta tzaileari jakinarazi behar zaio errentaria hil eta hurrengo bi hilabeteetan (33. artikulua). c) Bestalde, legearen 34. artikuluak berrikuntza garrantzitsu bat jaso du: bezeroengatiko kalteordain. Kalteordain hori eman ahal izateko honako bal dintzak bete behar dira: errentariak lokala utzi behar izatea hitzarturiko epea amaitu delako; errentari horrek finkaren errentamenduari eutsi nahi izatea, eta finka horretan jendaurrean saltzeko merkataritza jarduera gauzatzea az ken bost urteetan. Azkenik, errentatzaileak edo beste errentari batek aurreko errentariak lortutako bezeroak bereganatzea. (Hori dela eta, errentariak bere jarduera lekutik aldatu behar badu, lekualdatze gastuak eta horrek sorturiko kalteak sartuko dira kalteordainaren barruan). Horrez gain, nahitaezkoa da errentariak errentatzaileari kontratua berriztatzeko asmoa jakinaraztea, epe muga heldu baino lau hilabete lehenago; berriztatze hori beste bost urtetarako egin behar da gutxienez, eta ordaindu beharreko errenta merkatuko errenta izango da. Bukatzeko, manu horrek kalteordaina zehazteko modua adierazi du. III. ELKARLEHIA DESLEIALAREN AURKAKO BABESA 115. Merkataritzako lehian izan beharreko leialtasuna eta Elkarlehia Desleialari buruzko 1991ko urtarrilaren 10eko Legea.—Elkarlehia askata suna gorabehera, leiala izan behar da merkatuaz jabetzeko norgehiagoka. Orobat, enpresarioek euren negozio eremu eta bezeroen multzoa zabaltzeko eskubidea dute, horren ondorioz beste enpresario batzuei kalte egin arren. Ai tzitik, legea ahalegintzen da elkarlehia zuzena izan dadin eta, horretan, ez du aintzat hartzen egintzok debekuen bat urratu duten ala ez. Legeak, beraz, elkarlehia desleiala gaitzetsi du, horrek ez baitu errespetatzen merkataritzako norgehiagokan izan behar den gutxieneko zintzotasun eta «joko garbia». Hasieran, elkarlehia desleialaren arlo juridikoa lanbide


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) izaerako ereduan oinarritzen zen; horren arabera, enpresarioen arteko norgehiagokan gerta zi tekeen desleialtasunaren aurkako babesa eskaintzen zen. Eredu hori indarrean dago oraindik ere atzerriko zenbait legeriatan. Espainiako legegileak, berriz, Industri Jabetzari buruzko 1902ko Legearen 131 eta 132. artikuluetan jaso zuen eredu hori (gaur egun indargabetua dago lege hori), baita Markei bu ruzko 1988ko azaroaren 10eko Legearen manu batzuetan ere (87, 88 eta 89. art.ak, egun indarrik gabe daudenak). Manu horien oinarria Parisko Batasu naren Hitzarmenean dago (10 bis eta 10 ter artikuluetan, alegia). Hitzarmen hori 1883an egin zen Parisen; geroago, Haga, Lisboa eta Stockholmen be rrikusi zen, 1925, 1958 eta 1967. urteetan hurrenez hurren. Manu horiek ba bes indartua eskaini zuten enpresarioen arteko elkarlehia desleialaren aurka. Babes horrek hauxe hartu zuen oinarri: batetik, debeku izaerako klausula oro kor bat azaldu zen (horri helduz, desleialtzat jo ziren zuzentasun arau nahiz merkataritzako usadio onen aurkako elkarlehia egintzak; hori enpresarioen lanbideestandar moduan hartu zen). Bestetik, desleial moduan tipifikaturiko enpresa jokabideak zerrendatu ziren (nahaste egintzak, gutxieste egintzak, ja torri geografikoari edota enpresa jatorriari buruzko adierazpen faltsuak eta jatorrizko izendazio faltsuak). Edozein modutara ere, joera positiborik berrienek gainditu egin dute el karlehia desleialaren lanbide markoa. Beste modu batera esanik, zabaldu egin dute elkarlehia desleialaren nozio edo ideia. Horrela, kontzeptu horren ba rruan sartuko da merkatuan ekimen ekonomiko askea egikaritzean gertatuta ko edozein abusu, eta bertan jokoan dauden interes guztiak babestuko dira. Elkarlehia desleialaren arloa merkatua antolatzeko eskakizun orokor bihurtu da. Horren bidez, elkarlehiakide eta kontsumitzaileen aurkako desleialtasuna gaitzetsi da eta, orokorrean, baita merkatuko elkarlehia antolaketaren aurka koa ere; azken hori ezin da inola ere aizundu. Hortaz, eredu berri bat dugu esku artean, elkarlehia desleialaren gizarte eredu


izenekoa, hain zuzen. Eredu horrek bultzatu ditu arlo horretan eraentzen duten araurik aurrerakoienak, besteak beste, Elkarlehia Desleialari buruz 1991ko urtarrilaren 10ean Es painian emandako legea. Espainiako lege berri horrek indarrik gabe utzi ditu Markei buruzko Le gearen 87, 88 eta 89. artikuluak. Taxu berean, lege horren eskutik heldu da aurretik aipaturiko gizarte eredua. Eredu horrek enpresarioen arteko elkar lehian izan behar den leialtasuna zaintzeko bideak jaso ditu; baina ez hori bakarrik. Horrez gain, gogoan izan ditu kontsumoaren interes kolektiboak, eta eragotzi nahi izan ditu, bai elkarlehia askatasunaren printzipioa aizuntzen du ten eginerak, baita merkatuaren elkarlehia nahasten dutenak ere. Lege horren bidez, elkarlehiari buruzko Espainiako arauek bat egin dute Europako Eko nomi Erkidegoko beste herrien arauekin. Are gehiago, Espainiako konstituzio ekonomikoak ezarritako eskakizunak ere bete dira. 116. Elkarlehia desleialaren eraentzak duen eremu positiboa.—Azken finean, elkarlehia desleialari buruzko legeak elkarlehiak ukitzen dituen inte res guztiak babesten ditu: enpresarioen interes pribatua, kontsumitzaileen in teres kolektiboa eta estatuaren beraren interes publikoa, hau da, elkarlehia an tolaketa benazkoa izatea. Aurretik adierazitako hori legearen 1. artikuluak baieztatu du, honakoa esanez: «Lege honen helburua elkarlehia babestea da, merkatuan parte hartzen duten guztien intereserako; hori horrela izan dadin, debekatu egiten dira elkarlehia desleialeko egintzak». Behin legearen helburua azaldu eta gero, 2, 3 eta 4. artikuluek lege ho rren eremu objektiboa, subjektiboa eta lurralde eremua zehaztu dituzte. a) Lehenlehenik, eremu objektiboari dagokionez, 2. artikuluak honako bi bal dintzak ezarri ditu egintza bat elkarlehia desleialaren barruan sartzeko: bata, egintza «merkatuan» gauzatzea eta, bestea, egintza hori «elkarlehian aritzeko helburuarekin» egitea. Manu horren bigarren lerroaldearen arabera, egintza batek elkarlehian aritzeko


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) helburua duela uste izango da «ikuspegi objektibo tik, egintza hori egokia denean merkatuan norberak nahiz gainontzekoek emandako prestazioen hedapena bermatu edota bultzatzeko». b) Bigarrenik, eta 3. artikulua aztertuz, ez dago zalantzarik legearen eremu subjektiboari da gokionez. Horretara, legea aplikatuko zaie «enpresarioei eta merkatuan parte hartzen duten gainerako pertsona fisiko zein juridikoei». Berebat, honako azalpena ematen da: legea aplikatzeko «ez da beharrezkoa elkarlehia desleia leko egintza gauzatzen duenaren (subjektu aktiboaren) eta jasaten duenaren (subjektu pasiboaren) artean elkarlehia harremanik izatea». c) Azkenik, le gearen 4. art.ak berorren lurralde eremua zehaztu du honakoa adieraziz: legea «aplikatuko zaie Espainiako merkatuan oinarrizko ondoreak sor ditzaketen edo sortzen dituzten elkarlehia desleialeko egintzei». Hariari segiz, esan behar da lege berriak batasunerako joera azaltzen due la, aurreko legeen zatiketa eta ezjarraikortasuna ezabatzen ahalegintzen den neurrian. Arean, elkarlehia desleialaren arlo orokor eta baterakoia ezarri du legeak; baterakoitasun horren salbuespen bakarra publizitate desleialaren arauek osatzen dute, Publizitateari buruzko 1988ko azaroaren 11ko Lege Oro korrak ezarritakoak, alegia (ikus 61. zenbakia). Oraintsukoa den 1996ko urtarrilaren 15eko Legeak —Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari bu ruzkoak—, merkatuari loturiko hainbat kontzeptu ezarri ditu; kontzeptuok oinarrizkoak dira eta aztertzen ari garen arloa osatzen dute (txikizkako mer kataritza, merkataritza establezimendua, enpresa askatasuna, ondasunen zir kulazio askea eta abar.). Aldi berean, salmenta bereziak eta merkataritza suspertzeko jarduerak arautzen ditu lege horrek. Lehenengoen artean urrutiko salmentak, automatikoak, kalez kaleko salmentak (leku finko batekoak ez di renak) eta jendaurreko enkanteen bidez egindakoak jaso ditu (ikus 674. zk.); bigarrenen artean, merkealdietan egindako salmentak, promoziorako salmen tak, salgaihondarren salmentak, likidazioetan egindakoak, oparidunak eta zuzeneko salmenten eskaintzak.


117. Elkarlehia desleialaren kontzeptua mugatzea.— Gai horri buruzko legeria modernoenek ezarri duten ereduari helduz, Espainian 1991ko ur tarrilaren 10ean emandako legeak honela mugatu du elkarlehia desleialaren kontzeptua: hasteko, debeku izaerako klausula orokor bat ezarri du eta, ge roago, elkarlehia desleialaren barruan sartzen diren egintzen multzo zabala tipifikatu du. A) Klausula orokorra 5. artikuluak jaso du modu oso zabalean: «Ikuspun tu objektibotik onustearen aurkakoak diren portaerak desleialtzat joko dira». Klausula horren babes eremua elkarlehiakide eta kontsumitzaileen interese tara zabaltzen da, baita elkarlehia antolaketaren saneamendu orokorrera ere. Horretara, ez da abiapuntutzat hartzen lanbide jokabide hutsaren estandarra (lanbide ereduaren ohiko klausulak dira, esaterako, «lanbide zuzentasuna» eta «industri nahiz merkataritza arloetako usadio zintzoak». Alderantziz, onuste printzipio orokorrari izan behar zaion errespetua hartzen da kontuan; prin tzipio hori legeak nagusiarazi du eta zalantzarik gabeko printzipioa da. Horren ondorioz, elkarlehia ezzilegiaren barruan erruzko jokabideak ez ezik, ikuspuntu objektibotik onustearen aurkakoak diren portaerak ere sartzen dira. B) Lehen esan bezala, legeak egintza anitz tipifikatu ditu elkarlehia des leialeko egintza gisa. Ohiko kasuez gain (berbarako, nahaste egintzak edota gutxieste egintzak), jurisprudentziak eta legeria modernoenek azken hamar kadetan jaso dituzten beste zenbait egintza ere bereganatu ditu legeak (adie razgarri diren adibide batzuen artean, oparidun salmentak, arauen urratzeak edota galerako salmentak). Azalpen honetan ezin ditugu jorratu legeak jasotako kasu horiek guztiak. Nahikoa izango da kasuok zerrendatzea, horiek benazko elkarlehia antolaketa lortzeko duten garrantziaz jabetzeko. Hori guztia modu argiagoan ulertzeko, zenbait


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) kategoriatara bildu ditugu kasuok, euren babesaren helburua aintzat hartuz: a) Elkarlehiakideen aurkako egintza desleialak: gutxieste egintzak (9. art.) —ikus, Auzitegi Gorenak 1996ko martxoaren 20an emandako epaia)—, konparazio egintzak (10. artikulua), imitazio egintzak (11. artikulua), beste ren ospeaz baliatuz gauzatutako egintzak (12. artikulua), sekretuak hausten dituztenak (13. art.) eta kontratua urratzera bultzatzen dutenak (14. art.); b) Kontsumitzaileen aurkako egintza desleialak: nahaste egintzak (6. artikulua), ziriazko egintzak (7. art.), gauzaz egindako publizitate egintzak —opari, sari eta antzekoak— (8. art.); c) Merkatuaren aurkako egintza desleialak: arauak urratzen dituzten egintzak (15. artikulua), bereizkeri egintzak (16. art.) eta galerako salmentak (17. artikulua). 118. Elkarlehia desleialaren ondoriozko akzioak.— Antolamendu ju ridikorik aurreratuenen ereduari eutsiz —teknikaren ikuspuntutik—, legeak arreta bereziaz arautzen ditu elkarlehia desleialeko egintzen aurka egikari daitezkeen akzioak. Horren harira, 18. artikuluak sei akzio desberdin jaso edo zerrendatu ditu. Horietatik lau orokorrak dira: a) egintzen desleialtasuna adierazteko akzioa (egintzen ondoreak indarrean dauden bitartean); b) egin tza bukarazteko edota debekatzeko —egintza gauzatu ez bada— akzioa; c) egintzak sortutako ondoreak ezabatzeko akzioa, eta d) informazio ezzuzenak, ziriazkoak edota faltsuak zuzentzeko akzioa. Bestalde, 18. artikuluak zerren datu dituen gainerako bi akzioak ondoko kasu zehatzei dagozkie: a) Egin tzaren ondoriozko kaltegaleren medeapena eskatzeko akzioa; akzio hori garrantzitsuenetarikoa da, baina «egintza gauzatu duenak doloz nahiz erruz jardun badu» bakarrik egikari daiteke. b) Aberaste ezzuzena saihesteko akzioa; akzio hori «egikaritu ahal izango da egintza batek esklusiba eskubi deak babesturiko egoera juridikoari (edo antzeko ekonomi edukia duen beste edozeini) kalte egiten dionean». Aurretik azaldutakoaz gain, Elkarlehia Desleialari buruzko Legeak auzi bidezko berrikuntza nabarmenak ezartzen ditu akzio horien


egikaritzari dago kionez: a) Bata, garrantzitsua benetan, akzioak egikaritzeko legebideztaketa aktiboari buruzkoa da (19. art.); horren inguruan, esan behar da zabaldu egin dela modu nabarian legebideztaketa hori duten pertsonen multzoa. Aurretik esan bezala, elkarlehia desleialaren lanbide ereduan enpresarioek bakarrik zu ten legebideztaketa aktiboa; gaur egun, ostera, legebideztaketa hori izango du «merkatuan parte hartzen duen edonork, baldin eta horren interesei kalte edo mehatxu egin bazaie elkarlehia desleialeko egintzen ondorioz». Merkatuan parte hartzen dutenen banakako legebideztaketa horretatik kanpo, bada lege bideztaketa kolektiboa ere; azken hori izango dute, nola ekonomi interesak ordezkatzen dituzten lanbide elkarte nahiz korporazioek, hala kontsumi tzaileen elkarteek, euren kideen interesak ukitzen direnean. b) 22. artikuluak ezarritakoaren harira, «Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak munta txikiko judizioarentzat ezarritakoaren arabera» egin behar da elkarlehia desleialari buruzko auzibideen tramitazioa. c) Atzenean, 24, 25 eta 26. artikuluak azpi marratu behar dira; horiek honakoa ezarri dute gai horri dagokionez: 1., aldez aurretiko dilijentzia batzuk ezartzeko aukera; dilijentzia horiek demandatzai leari daude zuzenduta «judizioa prestatzeko ikuspuntu objektibotik derrigor ezagutu behar diren egitateen egiaztapena» errazteko; 2., kautelazko neurriei buruzko gaia, interesatua modu eragingarrian defendatzeko elkarlehia des leialeko egintzen aurka; neurri horiek demanda jarri aurretik zein ondoren es ka daitezke, eta legeak arautzen ez dituen gaietan, «Judiziamendu Zibilari bu ruzko Legearen 1428. art.ak ezarritakoa aplikatuko da»; 3., frogari dagokio nez, berezitasun garrantzitsu bat jaso du 26. artikuluak. Horren ildotik, «7, 9 zein 10. art.ak urratzearen ondoriozko eztabaidetan, epaileak, frogen aurkez pena erabakitzen duenean, bere arioz eska diezaioke demandatuari horrek egindako adierazpenen zehaztasun eta zinezkotasuna froga ditzan. Froga hori ekartzen ez bada, epaileak zehazgabe edota faltsutzat jo ditzake juzgaturiko adierazpenak». Azken finean, eta manu hori oinarri harturik, epaileak aukera


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) izango du frogaren zama alderanzteko demandatzailearen mesedetan. IV. ELKARLEHIA ASKEAREN DEFENTSA 119. Elkarlehia askatasuna eta horren mugapenak.— Enpresa pribatu eta merkatu ekonomiaren sistema elkarlehia askearen inguruan antolatzen da. Merkatuko elkarlehia askea da, baina askatasun hori ez da inoiz erabatekoa izan. Hasteko, Merkataritza Kodeak debekatu egin die enpresa batean elkartu edo batutako pertsona batzuei enpresa horrekin elkarlehian aritzea jarduera berdinak gauzatuz (multzo horretan sartzen dira bazkide kolektiboak, fak toreak, ontzien kapitainak: 136, 137, 288 eta 613. art.ak). Estatuak berak ere elkarlehia askea murrizten du bide hauek erabiliz: zenbait ekonomi jarduera gauzatzeko monopolioak ematea —zuzenekoak nahiz zeharkakoak—, en presa batzuk naziokotzea, industria berrien sorrera debekatu zein eragoztea, edota beste edozein modutan enpresa jardueraren eremua murriztea. Azkenez, enpresarioek ere mugatu egiten dute euren arteko elkarlehia, helburu hori lortzera zuzendutako akordio edo itunen bidez. Dudarik gabe, monopolioak eman eta enpresak naziokotzearen ondorioz, ekimen pribatu askearen eremu tik kanpo geratzen dira arlo ekonomiko batzuk. Bestalde, estatuak ekonomi arloan esku hartzeko erabiltzen dituen gainerako neurriek ahuldu egiten dute, hein batean, ekonomi askatasuna. Esanak esan, lan honek ez du helburutzat ekonomian esku hartzeko erabiltzen diren neurri teknikoak jorratzea; aitzitik, legeak ezarritako beste neurri batzuk aztertuko ditugu; horien bidez, eragotzi egin nahi izan zaie enpresarioei merkatuko elkarlehia askea euren interesera ko mugatu edota oztopatzea. 120. Elkarlehia murrizten duten egineren debekua.— Elkarlehia askea defendatzeko eginahalean, hainbat herrik monopolio eta kolusio eginerak de bekatzeko neurriak hartu dituzte. Lehenengo adibide gisa, 1890ean Ameri


ketan emandako anti trust lege ospetsua dugu (Sherman Act); nazioarteko tratatu batzuek ere jaso dituzte horrelako debekuak, esate baterako, Erromako 1957ko martxoaren 25eko Tratatuak (85 eta 86. art.ak); tratatu horren bidez eratu zen Europako Ekonomi Erkidegoa (egungo egunean, Europako Batasuna). Espainian, Elkarlehia Defendatzeari buruzko 1989ko uztailaren 17ko Le geak eraentzen du arlo horretan. Lege hori 1992ko otsailaren 21eko Errege Dekretuak garatu du kategorien araberako salbuespenari, baimen bereziari eta elkarlehia defendatzeko Erregistroari dagokienez. Halaber, 1992ko irailaren 11ko Errege Dekretuaren bidez baterakuntza ekonomikoei buruzko gaia gara tu da. Azken buruan, 1993ko urtarrilaren 29ko Errege Dekretuaren eskutik bi unitate tekniko sortu dira Elkarlehia Defendatzeko Auzitegian, eta berregitu ratu egin da zati batez Elkarlehia Defendatzeko Zuzendaritza Nagusia. Gero, 1996ko ekainaren 7ko Errege Dekretulegeak eta 1997ko abenduaren 30eko Legeak hainbat aldaketa barneratu dituzte goian aipatu dugun lege horretan. Ildo beretik, kontuan hartu behar da 1998ko otsailaren 27ko Errege Dekretua. Bertan arautzen da elkarlehiaren inguruko Europako arauak Espainian apli katzeko modua. Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiak ahalmena du Europako Erkidegoen Tratatuaren 85.1 eta 86. artikuluak eta horren Zuzenbide eratorria Espainian aplikatzeko. Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzuak, berriz, espedien teen instrukzioa gauzatuko du, Europako Erkidegoen arauak aplikatuz. Lege horrek, bestalde, Europako Erkidegoen arauetan du bere oinarria —zioen azalpenak hitzez hitz adierazi duen moduan— eta honako helburu berezia du: «… behar besteko elkarlehia bermatu eta berori interes publikoa ren aurkako erasoetatik babestea». Lege hori lege aurrerakoia da, eta beraren helburua merkatu ekonomiaren alorrean Konstituzioak ezarritako antolaketa ekonomikoari eustea da. Horretarako, kontrol sistema bat eratu du legeak: batetik, elkarlehia murrizten duten edo elkarlehiaren abusua dakarten akordio eta eginerak kontrolatzen dira; eta, bestetik, zenbait


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) baterakuntza ekonomiko, alegia, Espainiako merkatuaren egitura interes publikoaren aurka aldatzen duten baterakuntza ekonomiko garrantzitsuak kontrolatzen dira. Lan hori bu rutuko dute Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzuak (espedienteak instruitze ko organoa) eta Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiak (ebazpenak ematen di tuen organoa). Bi organo horien eskumenak eraberekoak dira, bai estatuaren eremuan, bai eta Europako Erkidegoen esparruan ere. 121. Akordio eta eginera murrizgarri nahiz abusuzkoak. A) Debe katutako jokabideak.—Orokorrean, debekatutako jokabideak eta baimenpe koak bereizten ditu legeak. A) Debekatutako jokabideak. Debeku horrek bere barnean hartzen ditu hainbat kasu, jarraian aztertuko ditugunak: a) Lehenik eta behin, kolusio eginerak ditugu; horiek legearen 1. artiku luan aipatzen dira, ondoko klausula edo adierazpen orokorrean: «Debekaturik daude nazio merkatu osoan edo zati batean elkarlehia eragotzi, murriztu edo aizuntzen duten akordio, erabaki zein gomendio kolektiboak, baita itundutako eginera eta jakinaren gainean egindako antzeko jarduerak ere». Geroago, legegileak zehaztu egin du adierazpen orokor hori, kasu arriskutsu eta ohi koenak aipatuz. Hauek dira, bereziki, debekuak: «1) Prezioak eta merkata ritzako nahiz zerbitzuetako baldintzak ezartzea, zuzenean edota zeharka. 2) Ekoizpena, banaketa, teknikaren garapena nahiz inbertsioak mugatu zein kontrolatzea. 3) Merkatuaren edota hornikuntza iturrien banaketa egitea. 4) Merkataritza zein zerbitzuei loturiko harremanetan, prestazio baliokideei bal dintza desberdinak aplikatzea; horregatik, elkarlehiakide batzuk desabantai lak izango dituzte beste batzuei begira. 5) Kontratuak egiteko baldintza gisa ezartzea prestazio eransgarrien onarpena, hots, kontratuaren objektuarekin lo turik ez dauden prestazioak (euren izaera edota merkataritzako


usadioen ara bera)». Zernahi gisaz, eta legeak adierazten duenez, elkarlehia defendatzeko organoek «jokabide debekatuak zigorretik salbuetsita geratzeko erabakia har dezakete, baldin eta jokabideok garrantzi txikikoak badira eta horiek ez ba dute elkarlehia modu nabarmenean ukitzen» (1. art.aren 1 eta 3. lerroaldeak). Debeku horiek urratzen direnean, kolusio akordio, erabaki eta gomen dioak deusezak izango dira Zuzenbide osoz, baldin eta legeak berak ezarrita ko salbuespenen ondorioz babestuak geratzen ez badira (1.2. art.). b) Kolusio eginera eta jokabideekin batera, merkatuan nagusitasun egoe ren abusua dakarten jokabideak ditugu. Legeak debekatu egin ditu jokabide horiek (6. art.), zenbait kasutan lege xedapen batek baimendu edo ezarritako jokabideak izanda ere. Lehenengo, debeku orokorra ezarri du: «Enpresek ezin izango dute abusatu nazio merkatu osoan edo zati batean duten nagusitasu naz». Geroago, abusu kasu berezi batzuk jaso ditu: «1) Merkataritza nahiz zerbitzuetan ekitatezkoak ez diren baldintza zein prezioak ezartzea, zuzenean edota zeharka. 2) Ekoizpena, banaketa eta teknikaren garapena mugatzea, enpresa nahiz kontsumitzaileei arrazoirik gabe kalte eginez. 3) Ekoizkinak erosi eta zerbitzuak emateko eskariak ez asetzea arrazorik gabe. 4) Merkata ritza zein zerbitzuei loturiko harremanetan, prestazio baliokideei baldintza desberdinak aplikatzea; horren ondorioz, elkarlehiakide batzuk desabantailak izango dituzte beste batzuei begira. 5) Kontratuak egiteko baldintza gisa ezar tzea prestazio eransgarrien onarpena, hots, kontratuaren objektuarekin loturik ez dauden prestazioak (euren izaera edota merkataritzako usadioen arabera)» (6.2. artikulua). c) Beste alde batetik, legeak debekatutako jokabideen multzo horretan sartzen ditu «elkarlehia askea modu nabarian aizuntzearen ondorioz —nazio merkatu osoan edo zati batean—, interes publikoa ukitzen duten elkarlehia desleialeko egintzak». Horrekin loturik, Elkarlehia Defendatzeko Auzitegia ren eskumenekoak dira elkarlehia desleialeko egintzak, «debekatutako joka


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) bideen inguruan lege honek ezarri duenaren arabera» (7. art.). d) Bukatzeko, nabarmentzekoa da enpresa kontrolatzaileek erantzukide tasuna dutela menpeko enpresek gauzatutako jokabide debekatuei dagokienez. Horren inguruan, hauxe dio 8. artikuluak: «Lege honen arabera, enpresa ba ten jokabideak —legean ezarritakoak— berori kontrolatzen duen enpresari ere egotzi ahal zaizkio, baldin eta horrek erabaki badu menpeko enpresaren portaera ekonomikoa». 122. B) Baimenpeko jokabideak.—Legeak, bestalde, baimendu egin di tu elkarlehia murrizten duten jokabide batzuk. Aukera hori beren beregi eza rri du honakoa adieraziz: lehenengo artikuluan ezarritako debekuek ez dute eraginik izango «lege baten edota lege hori aplikatzeko eman diren araudien ondoriozko akordio, erabaki, gomendio eta egineretan». Legearen arabera, alabaina, ezin izango dira baimen horiek lortu kasu hauetan: elkarlehia mu rrizteko eginerak sortzen badira, dela bestelako administrazio ahalgoen on dorioz, dela Herri Administrazio edota erakunde nahiz enpresa publikoen jardueraren ondorioz, horiek lege babesik gabe jarduten dutenean (2.1. art.). Hurrengo artikuluan, berriz, zenbait kasu onartu eta arautzen dira debekatu tako jokabideak baimenduz (1. art.). Horietatik batzuek, «ondasun nahiz zer bitzuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetu edota ekonomi zein teknikaren aurrerapena bultzatzen dute». Beste batzuk, ostera, «egoera ekonomiko oroko rrak zein interes publikoak bidezkotu dituzte», euren objektua aintzat hartuz (3. artikuluaren 1 eta 2. lerroaldeak). Gisa berean, Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiak berak baimen bereziak eman ditzake 1. artikuluak debekatutako akordio, erabaki, gomendio edota egineren inguruan, 3. artikuluan ezarritako betekizunak gauzatuz (4. art.). Berebat, Gobernuak ere baimendu ditzake, salbuespen araudien bidez, 3. ar tikuluan ezarritako akordio, erabaki zein gomendio kolektibo edota itundu


tako eginera zein jakinaren gainean egindako antzeko jarduerak (5. art.). 123. Zehapenak.—Enpresa zein taldeek 1, 6 eta 7. art.etan deskriba turiko egintzak gauzatuz gero (debekatutako jokabideak, nagusitasun egoeren abusuak edo elkarlehia askea aizuntzen duten elkarlehia desleialeko egin tzak), Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiak agindeia egin diezaieke egintza horiek bertan behera utzi edo, beharrezkoa denean, egintzon ondoreak ezaba tzeko (9. art.). Hortik kanpo, zenbait isun jaso ditzakete, ehun eta berrogeita hamar milioi pezetara artekoak zein salmenta kopuruaren ehuneko hamarre rainokoak; salmenten kopuru hori ebazpenaren aurreko ekitaldi ekonomikoari buruzkoa izan behar da (10. art.). Zehatzeko modukoak diren urratzeak, ho riek egin eta bost urtera preskribatuko dira (12. art.). 124. Baterakuntza ekonomikoen kontrola.—Aurreko epigrafeetan azal dutakoaz landara, legeak bide eman dio baterakuntza ekonomikoen kontro lari; bada, herri botereek kontrolatu ahal izango dituzte nazio merkatuaren egitura interes publikoaren aurka aldatzen duten baterakuntzak. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak, beraz, ondoko txostenak eska diezazkioke Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiari: «… gauzatu diren enpresa baterakuntzen —edota horiek gauzatzeko proiektuen— inguruko txostenak, bai eta pertsona, enpresa zein enpresen taldeek enpresa bat edo gehiago kontrolatzeko eragiketen in gurukoak ere; horretarako, ordea, nahitaezkoa da eragiketa horiek Espainiako merkatua ukitzea (edo ukitu ahal izatea), bereziki nagusitasun egoerak sortuz edo indartuz». Horren harira, baldintza horiek bi kasu hauetan emango dira: bata «ekoizkin nahiz zerbitzu baten nazio merkatuaren edota horren zati ga rrantzitsuaren ehuneko hogeita bosteko edo hortik gorako kuota eskuratu edo lortu denean» eta, bestea, «azkeneko kontabilitate ekitaldian, Espainiako mer katuan parte hartzen dutenen salmenten kopuru osoa hogei mila


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) milioi pezetatik gorakoa denean» (14. art.). Auzitegiak ministerioari bidaliko dio txostena, eta horrek Gobernuari aurkeztuko dio arazoa. Gobernuak hiru hilabete ditu gehienez erabakia har tzeko, eta hiru aukera ditu: eragiketa onartzea; horren aurka jartzea; edota eragiketaren onespena baldintzapean jartzea, baldintzokin konpentsa badai tezke eragiketa horren ondorioz elkarlehiak izan ditzakeen ondore murrizga rriak (17. artikulua). Legearen arabera, enpresak bateratu edo kontrolpean jartzeko eragikete tan parte hartzen duten enpresetarik edozeinek borondatez jakinarazi ahal izango dio proiektu edo eragiketa hori Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzuari. Dena den, borondatez egiten den aurretiazko jakinarazpen horrek «ez du eka rriko eragiketaren betearazpena etetea isilbidezko edo berariazko baimena eman aurretik». Hilabeteko epean, auzitegiak eragiketaren berri izan ez edota hiru hilabeteko epean horren inguruko ebazpenik eman ez badu, ulertu behar da Administrazioa ez dela eragiketaren aurka jarri (15. art.). Goian aipaturiko manuak garatuz, 1992ko irailaren 11ko Errege Dekre tua onetsi da; horrek elkarlehia defendatzeko organoek baterakuntza ekono mikoak kontrolatzeko gauzatu behar duten prozedura arautu du. Horren inguruan, borondatez egindako jakinarazpen horien forma eta edukia zehaztu ditu errege dekretuak —enpresak bateratu eta kontrolpean jartzeko egineren jakinarazpena, hain zuzen—, baita, espedienteak organo eskudunaren arioz egiten direnean, horiek instruitzeko modua ere. 125. Elkarlehia defendatzeko organoak.—Aurretik esan bezala, debe katurik dauden jokabideen ondoriozko akordio, erabaki eta gomendioentzat Zuzenbide osoko deuseztasuna ezarri da (1.2. artikulua); horrez gain, zehapen ekonomiko gogorrak ezarri dira nagusitasun egoerez abusatu eta elkarlehia askea aizundu den kasuetarako (elkarlehia desleialeko egintzak gauzatuz). Ondore


horiek gerta daitezen, nahitaezkoa da aurretiaz administrazio espe diente egokia instruitzea eta, ondoren, organo eskudunak urratzea gertatu dela adieraztea. Espedienteak instruitzeko, legeak Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzua eza rri du, Administrazioa eta jurisdikzio berezia lotuko dituen organo gisa. Beste alde batetik, Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiari dagokio akordio eta eginera murrizgarri nahiz abusuzkoak gertatu direla adierazi eta horiek izango duten zehapen ekonomikoa erabakitzea. 126. Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzua.—Organo hori administrazio organoa da, gaiaren arabera eskuduna den ministerioan sarturik dagoena (gaur egun Ekonomia eta Ogasun Ministerioa). Honakoak dira organo horien eginkizunak: a) legeak ezarritako jokabideen ondoriozko espedienteak ins truitzea; b) hartutako ebazpenen betearazpen eta betepena zaintzea; c) Elkar lehia Defendatzeko Erregistroa eramatea; d) ekonomi arloak aztertu nahiz ikertzea, horiek duten elkarlehiamaila aztertuz; e) gai batzuen inguruan in formazioa, aholkuak zein proposamenak ematea, gai horiek ondokoak direla: akordio eta eginera murrizgarri, enpresen baterakuntza eta elkarketak, barne eta kanpo merkatuen elkarlehiamaila nazio merkatukoari dagokionez, eta elkarlehiaren defentsari loturiko beste gai batzuk; f) elkarlehia arloetan lanki detzan aritzea atzerriko organo eta nazioarteko erakundeekin (31. art.). Zerbitzuak beharrezkoak diren ikerketa guztiak egin ditzake enpresa edo taldeen inguruan, liburu zein agiriak aztertuz eta, nahi izanez gero, peritu zein adituen laguntzaz. Beharrezkoa denean, lokaletara sartzeko ahalmena izango dute epailearen manamendua dela bide (33 eta 34. art.ak). Espedienteak has daitezke, dela zerbitzuaren arioz, dela interesaturiko alderdiak eskatuta; horien tramitazioa 36 eta 38. artikuluek azaldu dute. 127. Elkarlehia Defendatzeko Auzitegia.—Organo hori da gai honetan Espainiako sistemaren ardatza. Administrazio organoa da, eta beraren eginki


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) zuna elkarlehia askatasunari eustea da, akordio nahiz eginera murrizgarriak gertatu diren ala ez adieraziz; hala denean, debekaturiko jokabideak desager daitezen aginduko du, egokiak diren zehapen zein isunak ezarriz. Legeari helduz, «auzitegien ebazpenek ondokoa jaso dezakete: a) debekatutako joka bideak epe jakin batean bukatzeko agindua; b) baldintza zehatzen ezarpena; c) interes publikoaren aurkakoak izan eta debekaturik dauden egineren on doreak ezabatzeko agindua; d) isunen ezarpena; e) baimendutako egineren kalifikazioa; f) lege horren arabera har dezakeen beste edozein neurri» (46. artikulua). Auzitegi horrek «independentzia osoz eta antolamendu juridikoari lotuta» dihardu, ministerio eskudunari atxikita egon arren. Estatuko hiriburuan du bere egoitza eta «beraren eskumena Espainia osora zabaltzen da» (20. art.). Organo hori lehendakariak eta zortzi mahaikidek osatzen dute; horiek Gobernuak izendatuko ditu hamabost urtetik gora lanbidean aritu eta ospea duten jurista, ekonomialari eta beste profesional batzuen artean, betiere Eko nomia eta Ogasun Ministerioaren proposamena aintzat hartuta (21. art.). Jarraikoak dira auzitegiaren eginkizunak: legeak eratxiki dizkion gaiak ebaztea; Elkarlehia Defendatzeko Zerbitzuari espedienteen instrukzioa eska tzea; 1. art.ak jasotako akordio, erabaki, gomendio eta eginerak baimentzea, 3. art.ak jasotako betekizunak gauzatuz; eta, legeek beraren esku utzi dituzten tartekaritza eginkizunak betetzea (25. artikulua). Aldi berean, hutshutsean kontsulta eginkizunak direnak ere baditu (txostenak egitea, alegia), eta «el karlehia arloan ikerketa lanak bultzatu eta gauzatu behar ditu» (26. art.). Auzitegian egiten den prozeduraren tramiteak 39. art. eta ondorengoetan eza rri dira. Dirudienez, auzitegiak kautelazko neurriak har ditzake prozedura horren barruan, geroago emango den ebazpenaren eragingarritasuna berma tzeko, besteak beste: espedienteak jasotako jokabideak buka daitezen agintzea, edota fidantza eman dadin eskatzea (fidantza pertsonala ez dena, hain zuzen), gerta daitezkeen kaltegaleren ordaina emateko (45. art.). Auzitegiaren behin betiko ebazpenen aurka, edota


kautelazko neurriak hartzeko erabakiaren aurka, ezin jar daiteke errekurtsorik administrazio auzi bidean; ondorenez, administrazioarekiko auzibideerrekurtsoa besterik ezin izango da jarri (49. art.). Legearen aginduz, espedienteen tramitazioan parte hartzen duten guztiek isilpean izan beharko dute horren inguruko guztia (52. art.). BIBLIOGRAFIA II.—ALFARO ÁGUILAREAL: «Competencia desleal por infracción de normas», in RDM, 1991, 667. or.; ALONSO SOTO: «Supuestos de competencia desleal por de nigración y comparación», in La regulación contra Competencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 65. or. eta ondorengoak; APARICIO RAMOS: «Traspaso de locales de negocio», in Rev. Fac. Der., Oviedo, 64. zk., 1953, 71. or. eta ondorengoak; BACHARACH DE VALERA: «La infracción inducida de contratos y de normas como acto de competencia desleal», in La regulación contra la Competencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 107. or. eta ondorengoak; BASEDOW: «La política de la competencia en los sectores exceptuados —un balan ce de la desregulación en Alemania y en Europa—», in RDM, 1993, 1277. or.; BER COVITZ, R. (koord.): Comentarios a la Ley de Arrendamientos Urbanos, Iruñea, 1995; BERGUERLATXAGUE: La transmission des entreprises, 4. argitaraldia, Paris, 1990; CABANELLAS: «Mito y fantasía en el mundo de las patentes y del derecho de defensa de la competencia», in RGD, 1990, 311. or. eta ondorengoak; CASTÁN eta CALVILLO: Tratado teóricopráctico de arrendamientos urbanos, II. liburukia, 179. or. eta on dorengoak; COSSÍO: «El arrendamiento de locales de negocio», in ADC, 1948, 1290. or. eta ondorengoak; COVIELLO, N.: La «proprietà commerciale» nella dinamica dell’azienda, Milan, 1966; DE LA CUESTA: «Significado de la Ley y requisitos ge nerales de la acción de competencia desleal», in La regulación contra la Com petencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 13. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ HIERRO, J.: La resolución arrendaticia urbana con arreglo a la Ley 29/94, Madril, 1995; GALÁN CORONA: «Supuestos de competencia desleal por venta a pérdida y discriminación», in La regulación contra la Competencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 81. or. eta ondorengoak; GARCÍA GIL, J. L. eta GARCÍA GIL, F.: El arrendamiento de local de negocio (conforme a la Ley 29/1994, de 24 de noviembre, de Arrendamientos Urbanos), Madril, 1995; GHIRON: Sulla cosidetta proprietà commerciale, aipatutako liburukian, 46. or. eta ondoren goak; GÓMEZ MENDOZA: «Los acuerdos interempresariales sobre investigación y desa rrollo y el derecho de la competencia en la CE», in RDM, 1993, 839. or.; GUILARTE, V.


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) (zuz.): La nueva Ley de Arrendamientos Urbanos, Valladolid, 1994; IDEM: Jor nadas sobre la nueva Ley de Arrendamientos Urbanos, Ilustre Colegio de Aboga dos de Santa Cruz de Tenerife, Santa Cruz Tenerifekoa, 1995; GULLÓN BALLESTEROS: «Notas sobre el arrendamiento para usos distintos del de vivienda en la nueva Ley de arrendamientos urbanos de 1994», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I., 579. or. eta ondorengoak; ILLESCAS ORTIZ: El arrendamiento de local de negocio, Madril, 1978; IDEM: «Supuestos de competencia desleal por violación de secretos», in La regulación contra la Competencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 91. or. eta ondorengoak; LEMA DEVESA: «Competencia desleal por actos de engaño, obsequios, primas y otros supuestos análogos», in La regulación contra la Compe tencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 51. or. eta ondorengoak; LEÓN CASTRO, J. eta DE COSSÍO, M: Arrendamientos urbanos, Granada, 1995; MADRENAS: Sobre la interpretación de las prohibiciones de publicidad engañosa y desleal. La parcialidad de la publicidad y los costes de la competencia, Madril, 1990; MARTÍNRETORTILLO: «El traspaso de locales de negocio», in RDP, 1955, 549. or. eta ondorengoak; MASSAGUER: «Aproximación sistemática general al Derecho de la competencia y de los bienes inmateriales», in RGD, 1990, 245. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las medidas cautelares en la Ley de Competencia Desleal», in RDM, 1992, 731. or. eta ondorengoak; PALAU: «Los sondeos de opinión como instrumento probatorio del engaño en los procesos de competencia desleal», in RGD, 1996, 2235. or. eta ondorengoak; PANTALEÓN, F. (zuz.); RODRÍGUEZ MARÍN: «La indemnización por clientela del art. 34 de la Ley de Arrendamientos Urbanos», in Cuad. D. y Com., 23, 1997, 157. or. eta ondorengoak; ROJO AJURIA, L.; FÍNEZ, J. M. eta FRAILE, M.ª E.: Comentario a la Ley de Arrendamientos Urbanos, Madril, 1995; SOLER: «Sobre los acuerdos de fijación vertical de precios. (Una aproximación a la exención de los acuerdos de fijación de precios máximos), in RGD, 1996, 2215. or. eta ondorengoak; SOTO VÁZQUEZ: «Acciones derivativas de la competencia desleal», in La regulación contra la Competencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 119. or. eta ondorengoak; TABET: La tutela dell’avviamento commer ciale nel contratto di locazione, Milan, 1963; VALLADARES RASCÓN: «Los artículos 32 y 34 L. H. y los arrendamientos urbanos en la nueva L. A.U.», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 589. or. eta ondorengoak; VALPUESTA, M.ª R. (koord.): Comentario a la nueva Ley de Arrendamientos Urbanos, Valentzia, 1994; VERGEZ: «Supuestos de competencia desleal por confusión, imitación y aprovechamiento de la reputación ajena», in La regulación contra la Competencia Desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992, 35. or. eta ondorengoak; VICIANO PASTOR, J.: Libre compe tencia e intervención pública en la economía. (Acuerdos restrictivos de la com petencia de origen estatal), Valentzia, 1995. III eta IV.—ALONSO SOTO: «Competencia y desregulación económica: los infor


mes del Tribunal de Defensa de la Competencia sobre la liberalización de los ser vicios», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 653. or. eta ondorengoak; ARIETA: La sentenza sulla competenza. Structtura, efficacia e stabilità, Padua, 1990; AROZAMENA: Las concentraciones de empresas en la Comunidad Europea, Madril, 1993; AS CARELLI: Teoria della concorrenza e dei beni immateriali, 3. argitaraldia, Milan, 1960; AZEMA: Le droit français de la concurrence, 2. argitaraldia, Paris, 1989; BA CHARACH: «Legitimación activa de asociaciones de consumidores para entablar la acción de cesación», in ADI, 1983, 161. or. eta ondorengoak; IDEM: La acción de cesación para la represión de la competencia desleal, Madril, 1992; BAÑO LEÓN: Potestades administrativas y garantía de las empresas en el Derecho español de la competencia, Madril, 1996; BAUMBACH eta HEFERMEHL: Wettbewerbsrecht, 15. argitaraldia, Munich, 1987; BELLAMY eta CHILD: Derecho de la Competencia en el Mercado Común (E. Picañolek gazt. arg.), Madril, 1992; BERCOVITZ eta beste batzuk: Asociaciones y uniones de empresas y prácticas restrictivas de la competencia, Ma dril, 1959; IDEM: La fijación de precios y otras condiciones contractuales en el Tratado de Roma y en la Ley española sobre prácticas restrictivas de la competencia, Madril, 1970; IDEM (koord.): Regulación contra la competencia desleal en la Ley de 10 de enero de 1991, Madril, 1992; BERCOVITZ, A.: «Notas sobre los aspectos jurídicomercantiles de la Ley de Ordenación del Comercio Minorista (L. C. M.)», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 941. or. eta ondorengoak; BIEDENKOPF: Vertragliche Wettbewerbsbeschränkung und Wirtschaftsverfassung, Heidelberg, 1959; BERNINI: La tutela della libera concorrenza e i monopoli, 2 liburuki, Milan, 1963; BLAISE: Le statut juridique des ententes économiques dans le Droit français et le Droit des Communautés Européennes, Paris, 1964; BOET SERRA, E.: «Los actos de imitación servil en la Ley de Competencia Desleal», in RDM, 1994, 505. or. eta ondorengoak; BRAUN, GLEISS eta HIRSCH: Droit des Ententes de la Communauté Économique Européenne, Brusela, 1967; BURST eta KOVAR: Droit de la concurrence, Paris, 1981; CALVO CARAVACA eta FERNÁNDEZ DE LA GANDARA: «Política y Derecho de la competencia en la CEE: una aproximación», in RGD, 1993, 3379. or. eta ondoren goak; CASES (zuz.): Anuario de la competencia, 1996, Madril, 1998; COSTAS COME SAÑA, J.: «Los acuerdos de menor importancia en la Ley de Defensa de la Compe tencia», in ADI, 1993, 153. or. eta ondorengoak; IDEM: Los Cárteles de crisis. Crisis económica y defensa de la competencia, Madril, 1997; DARANAS: Concentración de empresas y defensa de la competencia, 2 liburuki, Madril, 1972; DEL MÁRMOL: La protection contre les abus de puissance économique, Liège, 1960; DEMSETZ: La com petencia, Madril, 1986; DÍAZ GÓMEZ: «La publicidad de productos, actividades o servicios con pretendida finalidad sanitaria», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 953. or. eta ondorengoak; DÍAZ RUIZ, E.: «Competencia desleal a través de la publicidad comparativa», in RDM, 1995, 59. or. eta ondorengoak; DONATIVI: Introduzione della disciplina antitrust nel sistema legislativo italiano. La premesse, Milan, 1990; DU


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) BOIS: La

position dominante et son abus dans l’article 86 du Traité de la C. E. E., Paris, 1968; EMBID IRUJO: «La competencia desleal en el Derecho español», in Cuad. D. y Com., 24, 1997, 1141. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZLERGA: Derecho de la competencia. Comunidad Europea y España, Iruñea, 1994; FERNÁNDEZNOVOA: «La nueva Ley británica sobre acuerdos restrictivos de la libre competencia», in RDM, 1957, 377. or. eta ondorengoak; 2. argitaraldia, Paris, 1989; IDEM: «Reflexiones pre liminares sobre la Ley de Competencia Desleal», in ADI, 1991–1992, 15. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ RUIZ: «La acción de resarcimiento de daños y perjuicios en la Ley de represión de las prácticas restrictivas de la competencia», in Estudios GARRIGUES, aip., II, 239. or. eta ondorengoak; FOLGUERA CRESPO eta VIDAL PUIG: «Monopolios, derechos especiales y servicios públicos: ¿Hacia una desregulación judicial?», in RGD, 1994, 3751. or. eta ondorengoak; FONT GALÁN: El régimen de la competencia en la C. E. E., sep., Sevilla, 1981; IDEM: «Competencia desleal y prác ticas prohibidas en el marco de la Ley de prácticas restrictivas de la competen cia», in RDM, 1977, 519. or. eta ondorengoak; IDEM: Constitución económica y Derecho de la competencia, Madril, 1987; FRANCESCHELLI, PLAISANT eta LASSIER: Droit européen de la concurrence, 2. argitaraldia, Paris, 1978; GALÁN CORONA: Acuerdos restrictivos de la competencia, Madril, 1977; GARRIGUES: La defensa de la competencia mercantil, Madril, 1964; GHIDINI: La concorrenza sleale, 2. argitaraldia, Torino, 1982; GINER PARREÑO, C. A.: Distribución y libre competencia. (El apro visionamiento del distribuidor), Madril, 1994; GISPERT: «La libertad de compe tencia en el sector de las telecomunicaciones. (Breves consideraciones sobre el estado de la cuestión)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 749. or. eta ondorengoak; GÓMEZ SEGADE: «Panorámica del Derecho de la libre competencia en la C. E. E.», in ADI, 1978, 67. or. eta ondorengoak; IDEM: «Propiedad industrial e intelectual y derecho de la competencia en el acuerdo sobre el espacio económico europeo (AEEE)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 789. or. eta ondorengoak; GÓMEZ FERRER MORANT: «Libertad de empresa y cuota de pantalla», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 809. or. eta ondorengoak; JOLIET: «Derecho de la competencia desleal y libre circulación de mercancías. La Jurisprudencia del Tribunal de Justi cia de la Comunidad Europea», in RGD, 1995, 493. or. eta ondorengoak; LOBATO GARCÍAMIJÁN, M: «Los actos de imitación en la Ley de Competencia Desleal de 10 de enero de 1991, en relación con el ordenamiento jurídico comunitario. Especial referencia a la relación entre los derechos de propiedad industrial y la competencia desleal», in RDP, 1992, 728. or. eta ondorengoak; MANSANI: Ribassi de prezzo, offerte promozionale e concorrenze sleale, Milan, 1990; MARTÍNEZ SANZ: «Distribu ción a través de agentes y Derecho de defensa de la competencia», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1069. or. eta ondorengoak; MATILLA ALEGRE: «Sobre las nociones de posición dominante y de abuso de posición dominante en el art. 86 del Tratado de Roma», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón


Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 687. or. eta ondorengoak; ME NÉNDEZ, A.: La competencia desleal, Madril, 1988; MINERVINI: Concorrenza e consorzi, 2. argitaraldia, Milan, 1965; MOLINA BLÁZQUEZ: Protección jurídica de la lealtad en la competencia, Madril, 1993; MÖSCHEL: Recht der Wettbewerbsbeschrän kungen, Kolonia, 1983; OTAMENDI: Competencia desleal. Análisis de la Ley 3/1991, Iruñea, 1992; IDEM: Comentarios a la Ley de la Competencia desleal, Iruñea, 1994; OTERO LASTRES, M.: «La nueva Ley sobre competencia desleal», in ADI, 1991–1992, 25. or. eta ondorengoak; PALAU RAMÍREZ: Descuentos promocionales. Un análisis del Derecho contra la competencia desleal y la normativa de ordenación del comercio, Madril, 1998; PANTALEÓN: «La acción de cesación o de prohibición en la Ley de competencia desleal», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 953. or. eta ondorengoak; PAZARES: «Constitución económica y competencia desleal», in ADC, 1981, 927. or. eta ondorengoak; IDEM: «El ilícito concurrencial: de la dogmática monopolista a la política antitrust», in RDM, 1981, 7. or. eta ondorengoak; PORTELLANO: La imitación en el Derecho de la competencia desleal, Madril, 1995; IDEM: «La valoración del sistema de patentes: una enseñanza para el derecho de la competencia desleal», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 969. or. eta ondorengoak; PHELIP: Droit et pratique des brevets d’invention, 3. argitaraldia, Paris, 1989; RICHEMONT: Les concentrations d’entreprises et la position dominante, Paris, 1971; RODRÍGUEZ ARTIGAS: «Sobre el abuso de posición dominante en la defensa de la libre competencia», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 983. or. eta ondorengoak; ROSENTHAL: Kommentar zum Wettbe werbsgesetz, 9. argitaraldia, Berlin, 1969; RUIZ MUÑOZ: «Facultad revocatoria del consumidor y competencia desleal. Algunos presupuestos metodológicos», in Estu dios Prof. Duque, aip., II, 1103. or. eta ondorengoak; RUIZ PERIS: El contrato de franquicia y las nuevas normas de defensa de la libre competencia, Madril, 1991; IDEM: «Observaciones respecto a los Reglamentos nacionales de exención por ca tegorías en el Derecho de la Competencia español», in RGD, 1992, 8363. or. eta ondorengoak; SANTAGATA: Concorrenza sleale e trasparenza del mercato, Padua, 1979; SCIRE: La concorrenza sleale nella giurisprudenza. Tomo III: Denigrazione ed etti scorretti, 2. argitaraldia, Milan, 1989; SENA eta FRANZOSI: Antitrust. Progetti italiani. Regolamenti CEE. Legislazioni straniere, Milan, 1990; SENÉN DE LA FUENTE eta laguntzaileak: Comentario a la ley española sobre represión de las prácticas restrictivas de la competencia, Madril, 1964; SOLER MASOTA: «Los sistemas de dis tribución integrada de ámbito comunitario y sus efectos restrictivos sobre la com petencia», in RGD, 1995, 575. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los acuerdos de agencia y el Derecho de la competencia», in RGD, 1995, 5313. or. eta ondorengoak; SORIANO GARCÍA: Derecho público de la competencia, Madril, 1998; SUÁREZ LLANOS: «Prohibiciones de concurrencia», in Estudios GARRIGUES, aip., I, 413. or. eta ondorengoak; THIESING, SCHRÖTER eta HOCHBAUM: Les ententes et les positions dominantes dans le Droit de la C. E. E., Paris, 1978; TAMAMES: La lucha contra los


§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II) monopolios, 2. argitaraldia, Madril, 1966; TRIBUNAL DE DEFENSA DE LA COMPETENCIA: Resoluciones 1993, Madril, 1997; IDEM: Resoluciones, 1995, Madril, 1997; IDEM: Re soluciones 1997, Madril, 1998; TOBIO RIVAS: La autorización de medidas limitativas de la competencia en el Derecho comunitario, Bartzelona, 1994; TRONCOSO REIGADA: «A propósito del Real Decretoley 22/1993 y de la competencia para regular los horarios comerciales», in RGD, 1995, 615. or. eta ondorengoak; IDEM: «El marco normativo de los ilícitos desleales de relevancia antitrust. (Reflexiones en torno al art. 7 L.D.C.)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1035. or. eta ondorengoak; ULRICH IMMENGA: «Líneas de desarrollo y características del Derecho europeo de la com petencia», in RDM, 1997, 1101. or. eta ondorengoak; VALLE: «Las diligencias para la comprobación de hechos en la Ley de Competencia Desleal», in RGD, 1994, 3717. or. eta ondorengoak; VAN GERVEN: Principes du Droit des Ententes de la Commu nauté Économique Européenne, Brusela, 1966; VÉRGEZ SÁNCHEZ: «Análisis de la Ley 7/1995, de 23 de marzo, de crédito al consumo», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1135. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÁ: «Poderes públicos y Derecho de la competencia», in RGD, 1993, 3313. or. eta ondorengoak; VICIANO: Libre competencia e intervención pública en la economía. (Acuerdos restrictivos de la competencia de origen legal), Valentzia, 1995; VILA COSTA: El abuso de posición dominante en la C. E. E., Madril, 1979; VIRGOS: El comercio internacional en el nuevo Derecho es pañol de la competencia desleal, Madril, 1993; WHISH: Competition Law, 2. argi taraldia, Londres, 1989; WILBERFORCE, CAMPBELL eta ELLES: The Law of Restrictives Trade Practices and Monopolies, 2. argitaraldia, Londres, 1966.


Merkataritzako zuzenbidea

BIGARREN ZATIA ENPRESARIOAREN ESTATUTU JURIDIKOA

Merkataritzako zuzenbidea


LEHENENGO ATALA BANAKAKO ENPRESARIOA

§ IX. BANAKAKO ENPRESARIOA LABURPENA: I. PRINTZIPIO OROKORRAK.—128. Kontzeptua.—129. Enpresario izateko gaitasuna.—130. Porrot eginaren ezgaitasuna.—131. Debekuak.—II. PERTSONA EZ KONDUAK MERKATARITZAN JARDUTEA.—132. Gaitasuna.—133. Ezkontideen merkata ritzako trafikoak ondarearen gainean dituen ondorioak.—134. A) Bakarreko ondasunen xedakortasuna eta lotura.—135. B) Merkataritzako jardueren ondorioz eskuratzen di ren ondasunen xedakortasuna eta lotura.—136. C) Ondasun erkideen xedakortasuna eta lotura.—137. Ezkontzako itunak.—III. ENPRESARIO ATZERRITARRA.—138. Enpresario atzerritarraren estatutu juridikoa.—139. Nazioarteko merkataritza tratatuak.

I. PRINTZIPIO OROKORRAK 128. Kontzeptua.—Banakako enpresarioa da enpresa izaerako jarduera bere izenean gauzatzen duen pertsona fisikoa; jarduera hori berak bere ka buz edo ordezkarien bidez gauza dezake. Gaur egungo Merkataritzako zuzenbidearen teknikan enpresario kontzep tua erabiltzen da, eta kontzeptu hori Merkataritza Kodean jasotako merkatari kontzeptuaren baliobestekoa da; gaurko enpresarioa, beraz, atzoko merkataria da. Merkataritza Kodearen esanetan, merkataria da «merkataritzan ohikotasu nez diharduen pertsona, horretarako lege gaitasuna izanda» (1. art.). Artikulu horrek bide ematen dio enpresarioaren erakundeari; merkatariek ohikotasunez jardutean, lanbide gisa gauza dezakete jarduera ekonomikoa, merkatuaren be harrizanak asez. Beste modu batera esanda, enpresaren bidea gero eta argia go nabaritzen da, beharrizan tekniko eta ekonomikoek bultzaturik, antzinako merkatariak bere merkataritzako lanbide Merkataritzako zuzenbidea


jarduera garatu eta hobetzeko beha rra ikusten duen neurrian. Enpresario izateko, antzinako merkatariaren kasu an bezala, beharrezkoa da merkataritzan ohikotasunez jardutea. Ohikotasunik ez badago, ezin egon daiteke lanbiderik eta, aurreko gaietan azaldu dugun bezala, enpresa izaerako jarduera nahitaez izan behar da lanbide jarduera. Merkataritza Kodearen arabera, «merkataritzako eragiketak egiteko establezi mendu»aren titulartasuna iragartzen duenak lanbidez eta ohikotasunez dihar duela uste izango da (3. art.). Merkataritzako Erregistroari buruzko 1956ko Araudia aurrerakoia izan zen, eta «merkatari» kontzeptua zein «banakako enpresario»arena erabili zi tuen modu berean, kontzeptu biak baliobestekoak zirela adieraziz. Hori dela eta, kontzeptu berriak ordezten du antzinako kontzeptua, eta Espainiako mer kataritzako legeriak kontzeptu hori barneratu du. Merkataritza Kodearen 16, 19 eta 22. artikuluek ere baliobestekotasun hori jasotzen dute, bai eta indarrean dagoen Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak ere (2 eta 81. art.ek). Aurretik aipatu dugun bezala (ikus 22. zk.), enpresario izateko, norbera ren izenean gauzatu behar da enpresa izaerako jarduera ekonomikoa. Horren ondorioz, enpresarioak bere gain hartzen ditu jarduera horrek eratorritako es kubide eta betebeharrak, jarduera hori bere kabuz gauzatu zein borondatezko edo lege ordezkarien bidez gauzatu. Zuzenbidearen ikuspuntutik, beraz, or dezkari horiek (faktorea, sozietatearen administratzailea, tutorea etab.) ez dira enpresarioak, nahiz eta merkataritzako jarduera hori egitatez gauzatu. Ildo bertsutik, bazkide kolektiboa ezin har daiteke enpresario gisa, horrek porrot adierazpena jaso dezakeen arren (923 eta 924. artikuluak); izan ere, bazkideak sozietatearen izenean gauzatzen du merkataritzako jarduera ekonomikoa. 129. Enpresario izateko gaitasuna.—Merkataritza Kodearen 4. arti kuluaren esanetan (1975eko maiatzaren 2ko Legeak artikulu horri emanda


ko idazkeraren arabera), «inor merkataritzan ohikotasunez aritu ahal izateko, adin nagusikoa izan behar da eta, gainera, bere ondasunak xedatzeko askata suna izan behar du pertsona horrek». Baldintza horiek betetzen ditu 18 urte koa baino nagusiagoa izan (KZren 322. artikulua) eta bere burua gobernatzeko ezgaitasun adierazpenik jaso ez duenak (hau da, legeak ezarritako ezgaiketa karien ondorioz, tutoretza edo kuradoretzapean ez dagoenak: KZren 200. arti kulua). Ezgaiturik ez dagoen adin nagusikoak gaitasuna du eginera zibil oro gauzatzeko (KZren 322. art.); hori dela medio, enpresario izaera eskura deza ke, enpresa eratzeko edozein jarduera gauzatuz. Adingabekoak ez du merkataritzako gaitasun izenez ezagutzen dena, be rori emantzipatua edo adin nagusiko doitua izan arren (KZren 314 eta 321. artikuluak). Adingabeko horrek bere burua eta ondasunak «adin nagusiko gisa» gobernatzeko ahalmena badu ere, zenbait murrizketa ditu; horrela, ezin du dirua maileguan hartu, ezta ondasun higiezin, industri nahiz merkataritza ko establezimendu edota aparteko balioa duen objekturik kargatu edota bes terendu ere, bere gurasoen edo kuradorearen adostasun edo laguntzarik gabe (KZren 323. artikulua). Laburbilduz, adingabeko horrek ez du bere ondasu nen xedapen aske eta osorik, emantzipatua edo adin nagusiko doitua izan arren. Konponbide hori, agian, manu zibil horien printzipio eratzaileen aurkakoa da, baina Merkataritza Kodearen 4. art.ak ez du biderik ematen merkataritzako egi nerekin bat datorren emaitzarik lortzeko; goian adierazi dugun moduan, MKren 4. artikuluaren arabera, inor merkataritzan ohikotasunez aritu ahal izateko, adin nagusitasuna izateaz gain, bere ondasunak xedatzeko askatasuna izan behar du pertsona horrek. Printzipio orokor horrek, ordea, badu salbuespenik. Horri helduz, adinga bekoak eta ezgaituak enpresario izan daitezke, baldin eta «horiek, zaintzaile en bidez, euren guraso edo kausatzaileek gauzatutako merkataritza jarduerari ekiten badiote» (Merkataritza Kodearen 5. Merkataritzako zuzenbidea


art.). Salbuespen hori betebetean bidezkotzen da, enpresa eta establezimenduen iraunarazpena aldarrikatzen duen printzipioaren bidetik. Salbuespen hori jasotzen duen manua modu za balean interpretatu behar da, enpresario denak gertatze bidez izan dezakeen ezgaitasun kasua barneratuz. Adingabeko edo ezgaitu horiek, hots, euren gu raso edo kausatzaileek gauzatutako merkataritza jarduerari ekiten diotenak, Merkataritzako Erregistroan inskriba daitezke banakako enpresario gisa; ha lakoetan, adingabeko edo ezgaitu horien lege zaintzaile edo ordezkariek egin beharko dute inskripzio hori (MEAren 88.2 eta 91. art.ak). Ezgaitu bihurtzen den enpresarioak ez du izaera hori galduko, baldin eta horrek enpresari eki ten badio, tutore edo faktorea beraren ordezkari izanik. Kodearen esanetan (5. artikulua), tutoreak ez badu merkataritzan aritzeko lege gaitasunik edota bate raezintasun karirik badu, faktore bat edo gehiago izendatu beharko ditu; horiek adingabeko edo ezgaituaren izenean gauzatuko dute merkataritza jarduera (en presa). Tutoreak ez du epailearen baimenik behar, tutoretzapekoaren izenean enpresa edo merkataritzako jarduera horri ekiteko (KZren 271 eta 272. art.ak). Jarduera hori besteren izenean gauzatzeak, aldiz, ez dio tutoreari enpresario izaerarik ematen; haatik, tutoretzapekoa da enpresarioa. 130. Porrot eginaren ezgaitasuna.—Porrot adierazpena jasotzen duen enpresarioa «ezdoituta dago bere ondasunak administratzeko» (878. art.); hori dela eta, enpresario horrek ezin dio ekin bere enpresa jarduerari. Kodearen aginduei helduta, porrot adierazpena jasotzen duen enpresarioak ezin izango du «merkataritzan jardun, ezta industria edota merkataritzako konpainietan kar gurik edota zuzeneko administrazio zein ekonomi eskuhartzerik gauzatu ere». Dena dela, debeku hori ez da aplikatuko, porrot eginak birdoikuntza lortzen duenean edo establezimenduaren buru izateari eusteko hitzarmena egiten due nean bere hartzekodunekin (13.2. art.). Porrotaren ondorioz, bada, porrot egi nak ez du behin betiko ezgaitasun osorik; aitzitik, eten edo


gelditu egiten da porrot eginaren enpresa jarduera. Etenaldi hori amaituko da porrot eginak bir doikuntza lortu edota hartzekodunekin hitzarmenik egiten duenean; azken kasu horietan, bukatu egiten dira «porrot adierazpenak sortzen dituen lege debeku ak» (922. art.). Gaitasun zibilari ezarritako murrizketak unean unekoak dira eta desager tu egin daitezke; porrot adierazpenaren kasuan, ostera, ezin da tutoretzara jo eta, horren ondorioz, porrot egina ezin sar daiteke 5. artikuluan aipatzen di ren ezgaituen artean (ikus 1978ko ekainaren 30eko epaia). Porrot eginak ezin dio bere enpresari ekin, ez bere kabuz, ezta ordezkarien bidez ere. 131. Debekuak.—Pertsona batzuek, enpresario izateko gaitasuna badute ere, enpresa jarduera gauzatzeko debekua dute. Kasu batzuetan, debeku horiek erabatekoak dira, hau da, merkataritza mota oro debekatzen da Espainiako lurralde osoan. Kategoria horren barruan, ondo ko pertsonak ukitzen dituzten debekuak ditugu: a) «lege edo xedapen berezi en aginduz, merkataritzan aritu ezin diren» pertsonak (13.3. art.); horien artean, elizgizonak (1983ko Kode Kanonikoaren 286. kanona) eta militarrak (1942ko martxoaren 14ko Dekretua) ditugu. b) Merkataritzako artekariak (14.4, 96 eta 892. art.ak). Beste zenbait kasutan, ostera, debekua lurralde zehatz batera mu gatzen da, hain zuzen ere, merkataritzarekin bateraezinak diren eginkizunak betetzen diren lurraldera. Multzo horren barruan, hurrengo pertsonak ukitzen dituzten debekuak sartzen dira: a) jardunean dirauten magistratu, epaile edo fiskalak (14.1. art.); b) barruti, probintzia edo hirietako gobernu, ekonomia eta militar buruak (14.2. art.); c) estatuaren fondoak bildu edo administratzen di tuzten langileak, idazpen bidezko bilketa egiten dutenak izan ezik (14.3. art.); d) lege edo xedapen berezien aginduz, lurralde jakin batzuetan merkataritzan aritu ezin direnak (14.5. art.). Azkenekoz, industri eta merkataritzako jarduera jakin batzuk ukitzen dituzten debekuak ditugu; ulerbidez, bazkide kolektiboek ezin egikari dezakete sozietateak gauzatzen duen merkataritza Merkataritzako zuzenbidea


mota bera (136 eta 137. artikuluak). Faktoreek ere debeku bera dute, euren nagusiak gauzatzen duen merkataritza eta industriari dagokionez (288. artikulua). II. PERTSONA EZKONDUAK MERKATARITZAN JARDUTEA 132. Gaitasuna.—1975eko maiatzaren 2ko Legeak goitik behera aldatu zuen emakume ezkonduaren egoera juridikoa. Lege hori indarrean jarri de netik, ezkontzak ez dio ezein ezkontideri murrizten jarduteko duen gaitasuna. Horrekin lotuta, ezkontzak ez du inolako eraginik enpresario izateko gaita sunaren inguruan. Merkataritza Kodearen 6 eta 9. artikulu zaharren arabera, emakume ezkonduak senarraren baimena behar zuen merkataritzan aritzeko. 1975eko maiatzaren 2ko Legeak, ordea, baimen hori lortzeko betekizuna eza batu zuen. Lege horren ondoren, bada, ezkontide biek berdintasunez gauza di tzakete enpresa jarduerak (ikus, horrekin batera, Konstituzioaren 32. art., eta Kode Zibilaren 66. art.). 133. Ezkontideen merkataritzako trafikoak ondarearen gainean ditu en ondorioak.—1975eko maiatzaren 2ko Legeak beste idazkera bat eman die Merkataritza Kodearen 6.etik 12.era arteko artikuluei. Ildo beretik, lege horren printzipio eratzaileek eragina izan dute, batetik, emakume ezkonduaren xedatze ahalmenean eta, bestetik, ezkontideen merkataritzako trafikoak ondarearen gai nean dituen ondorioetan. Hariari segiz, hurrengoa ezartzen du Merkataritza Kodearen 6. art.ak: «Ezkontide batek merkataritzan badihardu, merkataritzako jarduera horren ondorioei lotzen zaizkie, bai ezkontidearen bakarreko ondasu nak, bai jarduera horren bidez lortutakoak; ondasun batzuk zein besteak, gai nera, besterendu nahiz hipotekatu egin daitezke. Gainerako ondasun erkideak jarduera horren ondorioei lotzeko, beharrezkoa da ezkontide biek horren gaine ko adostasuna ematea». (Legez manu horren edukia jarraiko zenbakietan azal duko dugu, ezkontideen merkataritzako jarduerak ukitzen dituen


hiru ondasun motak aztertuz). 134. A) Bakarreko ondasunen xedakortasuna eta lotura.—Ezkonti de enpresarioaren bakarreko ondasunak merkataritzako jardueraren ondoriozko erantzukizunari lotzen zaizkio. Arau hori Merkataritza Kodearen 6. artikulu an jaso izan ez balitz ere, horretarako bidea aurkituko genukeen KZren 1911. art.an. Azken horren arabera, zordunak bere betebeharren betepenaz erantzun behar du bere gaurko eta etorkizuneko ondasun guztiekin. Ezkontide enpresarioak beste ezkontidearen berariazko baimena behar du, azken horren bakarreko ondasunak merkataritzako kudeaketari lotzeko (9. art.). Gainontzekoei dagokienez, adostasun hori eskritura publikoan agertarazi behar da, eskritura hori Merkataritzako Erregistroan inskribatuz (ikus MEAren 87.6. art.). Dena dela, adostasun hori ezeztatu egin daiteke; hala ere, ezeztapen ho rrek ezin die kalterik egin aurretiaz eskuratutako eskubideei (MKren 10. art.). Ezkontide biak enpresarioak badira eta merkataritzan banandurik badi hardute, ezkontide bakoitzak bere bakarreko ondasunekin egingo die aurre be rak hartutako betebeharrei. Haatik, ezkontideek negozio edo enpresa erkidea gauzatzen badute, erantzukizun solidarioa izango dute. Kasu horietan, ezkon tide baten zein bestearen ondasunekin egiten zaio aurre merkataritzako jardue raren ondoriozko erantzukizunari. Edozein modutan ere, hartzekodunek badute ondasun erkideen aurka jotzeko aukerarik ere. 135. B) Merkataritzako jardueren ondorioz eskuratzen diren ondasu nen xedakortasuna eta lotura.—Ezkontide enpresarioak merkataritzako tra fikoa gauzatu eta ondasunak eskuratzen dituenean, merkataritzako kudeaketa horren ondorioei lotzen zaizkie ondasun horiek, nahiz eta ondasunok irabaz Merkataritzako zuzenbidea


pidezkoak zein erkideak izan. Horixe ezartzen duen xedapenak (6. artikuluak) merkataritzako trafikoaren oinarrietako bat jasotzen du; horri helduta, trafikoa ren barneko eragiketen emaitza onak eta txarrak elkarrekin konpentsatu behar dira. Beste era batera esateko, eragiketa batzuen bidez lortutako irabaziak era bili behar dira beste eragiketa batzuek ekarritako galerak kitatzeko. 136. C) Ondasun erkideen xedakortasuna eta lotura.— Ezkontide batek ondasun erkideak xedatu eta ondasunok merkataritzako jarduerari lotu ahal izateko, horren gaineko adostasuna eman behar du beste ezkontideak; adosta sun hori Merkataritzako Erregistroan idaztohartu behar da, enpresario ezkon tideari dagokion inskripzio orrian (MKren 6 eta 22. art.ak, eta MEAren 87.6. artikulua). Berariaz emandako adostasun horretatik kanpo, ondoko bi kasuetan ados tasun hori eman delako presuntzioa ezartzen du kodeak: a) «adostasuna eman behar duen ezkontideak merkataritzako jardueren berri izan, eta horien aurka jotzen ez duenean beren beregi» (7. art.); eta b) «ezkontza egiten den garaian, ezkontide bat merkataritzan aritu eta jarduera horri ekiten badio, beste ezkon tidearen aurkajartzerik gabe» (8. art.). Edonola ere, enpresarioaren ezkontideak askatasuna du, berariaz edo us tez eman duen adostasun hori ezeztatzeko (10. art.). Ezkontideen ondasun erkideez aritzean, Merkataritza Kodeak ezkontza ka surik ohikoena hartzen du abiapuntutzat: irabazpidezko sozietatearen menpeko ezkontza (KZren 1344. art. eta ondorengoak). Lege aginduz, irabazpidezko on dasunen eraentza aplikatuko da, ezkontideek bestelakorik hizpatzen ez badute (KZren 1316. art.). Hori oinarri harturik, irabazpidezko ondasunak dira (inola ko bereizketarik egin gabe) ondasun erkideak, hau da, ezkontideek ezkontzako sozietatean dituzten ondasun eta eskubide guztiak.


137. Ezkontzako itunak.—Ezkontideek, ezkontza egin baino lehen edo horren ondoren, ezkontzako itunak egilets ditzakete, ezkontzako sozietatearen baldintzak (gaurko eta etorkizuneko ondasunen inguruko baldintzak) hizpatze ko; halako kasuetan, ezkontideek hizpatutakoak lehentasuna du, aurreko zenba kietan azaldutako lege eraentzaren gainetik. Horren inguruan, hauxe adierazi du Kodearen 12. artikuluak: «Aurreko artikuluetan ezarritakoa ulertu behar da, ezkontzako itunetan jasotako kontrako egintzei kalterik egin gabe; ezkontza ko itunok, alabaina, behar bezala inskribatu behar dira Merkataritzako Erregis troan». Adin nagusiko ezkontideek edozein unetan alda dezakete ezkontzaren ondasun eraentza (hitzarmen bidezkoa edo, bestela, legeak ezarritakoa), bi ezkontideak ados badatoz horretan. Molde berean, ezkontzako itunak nahitaez agertarazi behar dira eskritura publikoan eta, horiez gain, itunen edo ezkontza ren ondasun eraentzaren aldaketak ere (ikus Kode Zibilaren 1327 eta 1332. ar tikuluak). III. ENPRESARIO ATZERRITARRA 138. Enpresario atzerritarraren estatutu juridikoa.— Espainiako lurral dean, atzerritarrek gaitasuna dute merkataritzan aritzeko. Askatasun printzi pioa oinarri hartuz, hurrengoa ezartzen du Merkataritza Kodeak: «Atzerritarrek merkataritzan jarduteko ahalmena dute Espainian. Kontratatzeko gaitasunari dagokionez, euren herriko legea aplikatuko zaie atzerritarroi; haatik, Espai niako lurraldean sortzen dituzten establezimenduen, merkataritzako eragike ten eta auzitegien jurisdikzioaren inguruan, Merkataritza Kodearen xedapenak aplikatuko zaizkie atzerritarrei» (15. art.). Zernahi gisaz, kontuan izan behar da nazioarteko tratatu edo hitzarmenek kasuankasuan ezar dezaketen eraentza. Espainiar eta atzerritarrek merkataritzan aritzeko duten berdintasun hori, ala Merkataritzako zuzenbidea


baina, ez da inoiz betebetean aplikatu. Egia esateko, kodeak berak zenbait mu gapen ezartzen ditu atzerritarren merkataritzako jardueraren inguruan; horren ariora, atzerritarrak ezin dira agente bitartekari elkargokide izan (94. art.), ezta ontziko kapitain ere (609. art.). Beste kasu batzuetan, xedapen bereziek ezar tzen dituzte mugapenak, Espainiako industria eta merkataritza nahiz lan mer katua babesteko. Atzerritarrak, bada, ÂŤkontratatzeko gaitasunaÂť izan behar du bere herri ko legearen arabera, Espainian merkataritzan jardun eta banakako enpresario izateko. Gure aburuz, kodeak aipatzen duen gaitasun hori (atzerritarrak mer kataritzan jarduteko gaitasuna) atzerritarraren herriko legeak ezarritakoa izan behar da. Beste hitz batzuetan, 15. art.aren bidetik baimena ematen zaie atze rritarrei Espainian merkataritzan aritzeko, atzerritarrok euren jatorriko herri an enpresario izateko gaitasuna dutenean. Atzerritarraren merkataritzako gaitasuna, beraz, beraren herriko legearen arabera zehazten da; ondorenez, kasuan kasuko legeak gaitasun horri ezarri tako murrizketak ditu atzerritarrak. Horrez gain, Merkataritza Kodeak agindu murrizketak aplikatzen zaizkio atzerritarrari, alegia, 13. artikuluak merkatari tzan jarduteko gaitasunari orokorrean ezartzen dizkion murrizketak. Hori dela bide, porrot adierazpena jasotzen duen enpresario atzerritarrak ezin izango du ÂŤmerkataritzan jardun, ezta industri edo merkataritzako konpainietan kargurik edota zuzeneko administrazio zein ekonomi eskuhartzerik gauzatu ereÂť, baldin eta birdoikuntzarik lortzen ez badu. Espainiarren kasuan gertatzen den bezala, atzerritarrak ere ohikotasunez jardun behar du merkataritzan, enpresario izaera lortzeko (1. art.). Taxu be rean, jendaurrean zabaldutako establezimenduaren titulartasuna iragartzen duen atzerritarrak ohikotasunez diharduela uste da (3. art.). Enpresario izaera es kuratu eta gero, atzerritar hori Merkataritzako Erregistroan inskriba daiteke, Espainiako legeriaren arabera. Bestalde,


enpresario atzerritarrak bere merka taritzako jarduera eta egoitza lekutik aldatu, eta Espainiako lurraldera ekar tzen badu, MEAren 309. art.ak ezarritakoa bete beharko da; artikulu horren harira, Erregistroko inskripzioa egin behar da ÂŤhitzezhitzezko ziurtagiriaren bidez edota atzerriko Erregistroaren orria edo espedientea ekarrizÂť. Edonola ere, merkataritza antolaketari (establezimenduari) eta enpresa jardueraren egi karitzari dagokienez, enpresario atzerritarrari ez zaio bere herriko legea aplika tuko, Espainiako legea eta Espainiako auzitegien jurisdikzioa baizik. Horrela, Espainiako legea aplikatu behar da atzerritar horrek egindako kontratuen edo merkataritzako eragiketen burutze, forma eta frogaren inguruan, ondoreeetan eta, azkenik, eragiketa horiek eratorritako akzioen preskripzioaren inguruan. Administrazioaren eskuhartzea nabarinabaria da, atzerriko pertsona fisi koek Espainian gauza dezaketen enpresa jardueren inguruan. Eskuhartze hori, ostera, ez da trukaneurrien kontrolari buruzko arau orokorrek ezarritako ho rretara mugatzen (Trukaneurrien Kontrolaren Eraentza Juridikoari buruzko 1979ko abenduaren 10eko Legea; lege hori aldatu egin zuen 1983ko abuz tuaren 16ko Lege Organikoak. Horrekin batera, 1992ko uztailaren 1eko Legea eta 1992ko uztailaren 2ko Errege Dekretua eman dira, atzerritarrek Espainian egindako inbertsioei buruz). Horiezaz gainera, beste zenbait arau eman dira atzerritarra Espainian sartu eta bertan gelditzearen inguruko administrazio kon trola gauzatzeko; horien artean, besteak beste, bizilekuari eta lan baimenari buruzkoak azpimarratu behar dira (arauok 1985eko uztailaren 1eko Lege Or ganikoak jasotzen ditu orokorrean; lege horrek arautzen ditu atzerritarrek Es painian dituzten eskubide eta askatasunak. Bestalde, aintzakotzat hartu behar da lege hori betearazteko araudia; araudi hori 1986ko maiatzaren 26ko Errege Dekretuak onetsi zuen eta, geroago, hori aldatu zuen 1988ko otsailaren 5eko Errege Dekretuak). Europako Erkidegoen estatukideetako naziokotasuna du Merkataritzako zuzenbidea


tenei, berriz, 1992ko ekainaren 26ko Errege Dekretua aplikatzen zaie. 139. Nazioarteko merkataritza tratatuak.—Espainiak hainbat herrire kin sinatu ditu merkataritza eta nabigazioari buruzko tratatu eta hitzarmenak. Horien arabera, eta elkarrekikotasunaren bidetik, herri horietako naziokota suna dutenek eskubidea dute Espainian industri edo merkataritzako jarduerak gauzatzeko. Hitzarmen batzuen bidez, atzerritarrei estatuko naziokotasuna du tenen eskubide bera ematen zaie merkataritzan aritzeko; hitzarmen gehienetan, ordea, onurarik gehien jasotzen duen estatuaren irizpidea hartzen da kontuan. Aldi berean, nazioarteko erakundeek estatu subirano franko lotzen dituzte mer kataritza arloan. Bukatzeko, aintzat hartu behar da Espainia Europako Batasu naren barruan dagoela (ikus 18. zk.).

BIBLIOGRAFIA BISBAL: «Anotaciones mercantiles al nuevo régimen económico del matrimo nio», in RJC, 1982, 349. or. eta ondorengoak; CABANILLAS: «Notas sobre la mu tabilidad del régimen económico matrimonial. La responsabilidad de los bienes del matrimonio por las obligaciones contraídas por el cónyuge comerciante y la protec ción de los acreedores», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I., 489. or. eta ondorengo ak; CANO TELLO: La nueva regulación de la sociedad de gananciales, 3. argitaraldia, Madril, 1989; GARCÍA, M. L.: «La condición jurídica del comerciante extranjero», in RDM, 1988, 487. or. eta ondorengoak; GARCÍA VILLAVERDE: «El ejercicio del co mercio por persona casada», in RDM, 1982, 497. or. eta ondorengoak; ILLESCAS OR TIZ: «El ejercicio del comercio por persona casada tras la Ley de 2 de mayo de 1975», in Estudios URÍA, 285. or. eta ondorengoak; LACRUZ BERDEJO: «Algunos as pectos (más o menos) mercantiles de la reforma del régimen económico del ma trimonio», in RDBB, 1982, 535. or. eta ondorengoak; LOIS CABALLE, A. I.: La responsabilidad del fabricante por los defectos de sus productos, Madril, 1996; LÓ PEZ SÁNCHEZ: «La empresa mercantil y la sociedad de gananciales tras la Ley de 13–V–1981», in RJC, 1983, 585. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ GIRÓN: El empresa


rio aparente, Madril, 1992; OLIVENCIA: «Significado de la reforma del Código de comercio», in Curso de Conferencias sobre la reforma de los Códigos civil y de co mercio por Ley 14/1975 de 2 de mayo, Madril, 1978, 157. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE MUNCUNILL: «La vida jurídica de la empresa individual, in R. D. Notarial, 1980, 145. or. eta ondorengoak; ROJO FERNÁNDEZRÍO: La responsabilidad civil del fabricante, Madril, 1974; RUBIO GARCÍAMINA: La responsabilidad civil del empre sario, Madril, 1971; SANCIÑENA ASURMENDI: Régimen económico matrimonial del co merciante, Madril, 1995; SERRANO MONFORTE: Ejercicio del comercio por la mujer casada, Madril, 1974; VICENTE GELLA: «La responsabilidad limitada en la empresa individual», in RDM, 1953, 153. or. eta ondorengoak.

Merkataritzako zuzenbidea


BIGARREN ATALA SOZIETATE ENPRESARIOA

§ X. MERKATARITZAKO SOZIETATEA LABURPENA: I. OHARBIDE OROKORRAK.—140. Sozietate enpresarioak gero eta garran tzi handiagoa izatea.—141. Merkataritzako sozietatearen kontzeptua.—142. Sozietatea eta elkartea.—143. Sozietatea, Zuzenbide positiboaren arabera.—II. SOZIETATEAREN ALDE BIKOITZA: KONTRATU ETA ERAKUNDE ALDEA.—144. Negozio juridiko era tzailea.—145. Sozietate kontratuaren ezaugarriak.—146. Oinarrizko osagaiak.—147. Kontratuaren izaera bereziak dakartzan ondorioak.—148. Kontratua eta nortasun juridikoa.—III. ERAKETAREN FORMALITATEAK.—149. Eskritura egiletsi eta Erregistro an inskribatzea.—150. Sozietate irregular izenekoa.—IV. MERKATARITZAKO SOZIE TATEEN TIPOLOGIA.—151. Sozietate motak.—152. Sozietate mota desberdinak izateko arrazoi ekonomikoak.—153. Merkataritzako forma duten sozietate zibilak.—V. SO ZIETATE ATZERRITARRAK.—154. Sozietateen naziokotasuna zehazteko irizpidea.—155. Sozietate atzerritarren eraentza juridikoa.—156. Atzerriko partaidetza duten sozie tateak.

I. OHARBIDE OROKORRAK 140. Sozietate enpresarioak gero eta garrantzi handiagoa izatea.—Ha sieran, banakako enpresarioen esku zegoen merkataritzako jarduera antolatua. Denborak aurrera egin ahala, ordea, ekonomiaren arrazionalizazioa gertatzen da, eta arianarian zabalduz doa enpresa jarduera. Hori dela eta, banakako en presarioen indar bakanak askiezak dira, enpresaren ustiapenerako beharrezkoak diren osagai desberdinak prestatu, batu eta mugitu ahal izateko. Horren ariora, maila handiko merkataritzak gero eta arrisku handiagoak dakartza, eta banaka ko enpresarioek zailtasunak dituzte arriskuoi aurre egiteko. Ondorenez, bana kako indarrak batu eta merkataritzako sozietateak eratu ohi dira; Merkataritzako zuzenbidea


sozietateok erakunde juridikoak dira eta, horien bitartez, pertsona anitzen artean banatzen dira kapitala, arriskua eta establezimenduen ibilera onerako gauzatu behar den jarduera. Sozietateok, abantaila handiagoak ekartzen dituztenez, organoen titularrak dira, banakako enpresarioen ordez. Arrazoi ekonomikoak direla bide, industri eta merkataritzako jardueratik kanpo geratzen ari da banakako enpresarioa. Inguruabar ekonomiko horiek, gainera, gero eta indar handiagoa dute eta, gaur egun, sozietate enpresario en esku geratzen da merkataritza handi eta ertaina. Are gehiago, legegilearen aginduz, sozietateek bakarrik gauza ditzakete merkataritzaren arlo batzuk. Hortaz, nabaria da erakunde horiek egungo ekonomian duten garrantzia. 141. Merkataritzako sozietatearen kontzeptua.— Sozietatea da zenbait pertsonak borondatez eratzen duten elkartea. Pertsona horiek ondare fondo erkidea sortzen dute, elkarlanean arituz, enpresa bat ustiatzeko; jarduera ho ri, gainera, irabazien banaketan parte hartu eta banakako etekinak eskura tzeko asmoz gauzatzen da. Merkataritza Kodeak sozietateari buruzko definizio osagabea jasotzen du (116. art.), baina hori oinarritzat hartu da aipatu berri dugun definizioa lan tzeko. Jarraian, definizio hori azalduko dugu, horren zati edo atal desberdinak aztertuz: a) Sozietatea pertsonen borondatezko elkartea da; sozietatearen kontzep tua elkartearekin lotzen da, hots, sozietatea elkarte mota berezi bat da, elkar teen multzo handiaren barruan. Hortaz, argi dago sozietatea elkartea dela, pertsonen artean eratzen den borondatezko batasun iraunkor eta antolatu gi sa. Sozietatea osatzen duten pertsona horiek elkarlanean aritzen dira, guztien onerako helburua lortzeko. Lehenik, batasun hori borondatezkoa da; pertso nak euren borondatez batzen dira, ez, ordea, legeak horixe agindu duelako. Bigarrenik, batasun iraunkorra da, denboraldi luzeago edo laburragorako era


tzen baita. Hirugarrenik, batasun hori antolatua da; antolaketa horren bitar tez, banakako indarrak koordinatzen dira, indarrok helburu goren eta erkidera zuzenduz. Horrela, bazkideen borondate eta egintza guztiek bat egiten dute, sozietatearen borondatea osatuz; borondate horren arabera gauzatzen da, hain zuzen ere, sozietatearen jarduera. Batasun hori, azkenik, pertsonen batasuna da; jakina denez, elkarteak kide anitzez osaturik daude, eta kideok batasun bat eratzen dute, antolaketaren ideia dela bide. Hori gorabehera, Espainiako Zuzenbidean onartu egiten da gaur egun bazkide bakarreko sozietatearen era keta, zuzenbide horrek barneratu egin duelako Europako erkidegoek eman dako 12. Zuzentaraua (SALren 311. art., eta EMSLren 125. art.). Horrelako kasuetan, eratze hitzarmena ez da bi bazkide edo gehiagoren artean egiten; ai tzitik, pertsona bakarraren borondateak sortzen du eratze egintza. b) Sozietatea osatzen duten pertsonek (bazkideek), halaber, sozietatearen helburua gauzatzeko beharrezkoa den ondare fondoa sortzen dute. Pertso na horiek, kodearen 116. artikuluak ezarritakoaren arabera, ondasun, indus tria edo horietako gauzen bat erkidegoan jarri edo sozietatera ekarri behar dute. Bazkideak ondasun ekarpenak egiten dituenean, horren ondaretik sozie tatearen ondarera eskualdatzen dira gauzak (dirua, ondasun higikorrak, onda sun higiezinak edo abereak) edota eskubideak (errealak, kreditu eskubideak, industri jabetzari lotutakoak etab.). Alderantziz, bazkideak industri ekarpenak egiten dituenean, bere jarduera ekartzen du sozietatera, ondare balioa duen jarduera, hain zuzen (lana, zerbitzuak etab.). Kodearen 116. artikuluari hel duz, badirudi onartu egiten direla industri ekarpen hutsen bidez eratutako so zietateak (AGk iritzi horrekin bat egin du, 1959ko abenduaren 3an emandako epaian). Esanak esan, kodearen beste zenbait manu aztertuz gero (125, 138, 140, 141, 145, 148, 221.2 eta 237. art.ak), ondorio desberdinak ateratzen dira. Manu horien arabera, edozein sozietate mota eratu ahal izateko (sozietate ku deaketaren gaineko bazkideen erantzukizuna edozein izanda ere), Merkataritzako zuzenbidea


bazkide guztiek edo horietatik batzuek nahitaez ekarri behar dituzte ondasunak sozie tatera. Bazkideek erkidegoan jartzen dituzte ondasunak eta, horren ondorioz, bazkideon artean banatzen dira izan daitezkeen galera arriskuak. Bada, so zietate orok ondare ondasunen erkidegoa du oinarri, eta arrisku eta onuren er kidegoa eratzen du (ikus 1962ko maiatzaren 23ko eta 1964ko maiatzaren 8ko epaiak). c) Bazkideak sozietatean batzen dira, elkarlanean arituz, enpresa bat us tiatzeko. Egungo egunean, sozietatea da forma juridikorik egokiena, enpresa moduan antolatzen den jarduera ekonomiko kolektiboa gauzatzeko. Sozieta tea, beraz, bazkide guztien artean egin behar da; hori dela eta, bazkide guz tiak elkarlanean aritu behar dira (maila handiagoan edo txikiagoan, sozietate motaren arabera), sozietatearen arazoak aurrera atera eta helburu erkidea gau zatzeko. Sozietate guztiek elkarlanaren ideia (ius fraternitatis o affectio socie tatis) hartzen dute oinarri, eta horixe da sozietatea beraren antzeko beste erakunde juridikoetatik (besteak beste, partaidetza kontu, interesen erkidego edo irabazien sozietateetatik) bereizteko daturik garrantzitsuenetako bat; so zietatearen antzeko erakunde horietan, pertsonak ez dira elkarlanean aritzen, jarduera ekonomiko erkidea gauzatzeko. Sozietateak, bestalde, hainbat motata koak izan daitezke, baina horien jarduera ezin da izan lege, moral edo ordena publikoaren aurkakoa (KZren 1255. art.). d) Bazkideek sozietatea ustiatzen dute, irabazien banaketan parte har tu eta banakako etekinak eskuratzeko. Bada, irabazizko helburu ekonomiko rik gabeko pertsonen batasunak ezin dira benetako merkataritza sozietate gisa hartu (ikus EZNk 1966ko otsailaren 2an emandako ebazpena). Gisa berean, ez dira benetako merkataritza sozietateak, irabaziak lortzeko helburua izanda ere, irabaziok elkartekideen artean banatzen ez dituztenak. Bazkide guztiek, salbuespenik gabe, irabazietan parte hartu behar dute.


Gehienetan, bazkide bakoitzak bere ekarpenaren arabera parte hartzen du irabazietan. Hala ere, ba da bestelako banatze eraentzarik ituntzeko aukerarik ere, bazkideen parte hartze maila desberdinak ezarriz; edozelan ere, ezin daiteke ezein bazkide baztertu irabazien banaketatik, baztertze hori sozietate oinarrien aurkakoa izango litzateke eta. Banakako etekinak, kasu batzuetan, aberastasun edo on dasun gehikuntzak dira. Beste zenbait kasutan, ordea, bestelako ondare gehi kuntzak gertatzen dira, hau da, zuzeneko irabaziak ez direnak; horien artean, esaterako, galera edo gasturik ez egotearen kasua dugu (ikus, horrekin batera, 1959ko abenduaren 3ko eta 1962ko maiatzaren 23ko epaiak). 142. Sozietatea eta elkartea.—Aurretik aipatu dugun moduan, merkata ritzako sozietatea elkarte mota berezia da, elkarteen multzo handiaren barru an. Bi erakunde horiek, bada, ez dira parekoak eta, ondorenez, sozietatea ez dago elkartea arautzen duen legearen (hots, 1964ko abenduaren 24ko Legea ren) menpe. Sozietatea erakunde mota berezia da, helburu ekonomiko berezia (enpresaren irabazizko ustiapena) duelako; elkarteak, haatik, bestelako helbu ruak ditu, alegia, irabazizkoak ez diren helburu idealak (ongintza, erlijio, arte, kultura eta horien antzeko helburuak). Irabaziak lortzeko helburu berezi hori da, hain zuzen ere, merkataritzako sozietateak eta gainerako elkarte pri batuak bereizteko irizpidea. 143. Sozietatea, Zuzenbide positiboaren arabera.— Merkataritza Ko dea liberalismoaren goren aldian landu eta argitaratu zenez, bistan da doktri na horren ideia politiko eta ekonomikoek kode horretan izan zuten eragina. Kodearen zioen azalpenak adierazten duen moduan, bazkideek erabateko as katasuna dute, sozietatea nahi bezala eratzeko; horrez gain, Gobernuak ez du inolako eskuhartzerik sozietate horien eraketa Merkataritzako zuzenbidea


eta jardunbidearen inguruan. Ulerkera liberal horrek, beraz, zatikako lege sistema ekarri du berarekin; lege sistema hori eskuemailea da orokorrean, ez, ordea, nahitaez bete beharrekoa. Sozietateei buruz kodeak ezartzen dituen arauak, beraz, horien kontrako itun edo baldintzarik ez dagoenean bakarrik aplikatuko dira, salbuespen kasu gu txi batzuetan izan ezik. Ildo horretatik, eta interesatuen borondatea lege agin duaren gainetik jarriz, hurrengoa ezartzen du 121. artikuluak: ÂŤMerkataritza konpainietan eraentzen dute euren kontratuetara bildutako klausula eta bal dintzek; klausula edo baldintza horiek arautzen ez dituzten gaietan, ostera, kode honen xedapenak aplikatu behar diraÂť. Edozein modutara ere, merkataritzako sozietateak arautzen dituen Zuzen bide eskuemailea gero eta desegokiagoa da, sozietateen interes ekonomiko handiak (eratze unean nahiz enpresaren jardunbidean zehar dauden interesak) behar bezala babesteko. Hori oinarri harturik, Sozietateei buruzko zuzenbi dearen izaera tradizionala aldatu egin da sozietate anonimoa eta erantzukizun mugatuko sozietatea arautzen dituzten indarreko legeetan; lege horien manu ak, bada, nahitaez bete beharrekoak dira. SALren eta EMSLren xedapen ira gankorrek (bigarrenak eta lehenengoak, hurrenez hurren) agintzen dutenez, sozietate eskriturak ez dira aplikatuko, baldin eta horiek legearen aurkakoak badira. Are gehiago, eta Aginduzko zuzenbidearen izaera azpimarratuz, lege bi horiek (SAL eta EMSL) indarrean jarri baino lehen eratutako sozietateen eskritura eta estatutuak lege horien manuei egokitu behar zaizkie. Laburbilduz, sozietate guztiek eraketa askearen printzipioa oinarri badu te ere, lege eraentza desberdina dute batzuek eta besteek. Sozietate kolektibo ei eta komanditako sozietateei, berbarako, Merkataritza Kodea aplikatzen zaie eta, horren ondorioz, lege eraentza eskuemailearen menpe geratzen dira so zietateok. Sozietate anonimoak eta erantzukizun mugatuko sozietateak, aldiz, nahitaez bete beharreko lege eraentzaren menpe daude, eta bazkide kontra


tugileek ezin dute indarrik gabe utzi eraentza hori. Bide horretatik, estatuak, babes moduan, sozietate horien zeharkako kontrola gauzatu ahal izango du, enpresarioaren ekimen askearen printzipioa urratu gabe. II. SOZIETATEAREN ALDE BIKOITZA: KONTRATU ETA ERAKUNDE ALDEA

144. Negozio juridiko eratzailea.—Pertsonen borondatezko batasuna de nez gero, sozietateak negozio juridiko eratzailean du bere jatorria. Negozio juridiko eratzaile hori kontratuen kategoria zabalean sartu izan da betidanik, horren aurkako joerak azaldu badira ere (eratze egintza eta egintza konple xuaren teoriak). Merkataritza Kodeak kontratuarekin loturiko ideia hori bar neratzen du, hainbat manutan «konpainia kontratuak» aipatuz (116, 117, 119, 121, 218, 219, 221 eta 223. art.ak). Kontratuak dakarren lotura juridikoaren bidez, sozietatea eratzen duten bazkideak batzen dira lehenik eta behin eta, geroago, sozietate horretan parte hartuko duten beste pertsona guztiak. 145. Sozietate kontratuaren ezaugarriak.—Sozietate kontratuak ageri ko desberdintasunak ditu alde bikoak diren truke kontratu arruntekin. Azken horietan, alderdiak aurrez aurre daude, aurkako interesen titular izanik. Ho rrela, alderdiek elkarrekiko kontraprestazioak egiten dituzte eta, eduki desber dinekoak izan arren, kontraprestazio horiek baliobestekoak dira ekonomiaren ikuspegitik. Sozietate kontratua, ordea, elkarte eta antolaketa kontratua da; kontratu horretan, kontratugileak ez daude aurrez aurre, guztien interesa ber bera izanda, borondate adierazpenak bide beretik doazelako. Bazkideen pres tazioek, balio ekonomiko desberdina izan dezaketen arren, eduki bera dute. Prestazio horiek, berebat, ezin dira inoren gozatzerako izan; kontrara, pres Merkataritzako zuzenbidea


tazio horiek bat egiten dute, eta bazkide guztien artean banatuko dira fondo erkidearen erabilera onak ekarritako onurak. Horren arabera, sozietate kontratua alde anitzeko antolaketa kontratua dela esan dezakegu. Kontratu horren bitartez, harreman juridiko iraunkor eta egonkorrak sortzen dira. Sozietate kontratuak, bada, bazkideen arteko harre manak arautzen ditu, bai eta horietako bakoitzak kolektibitatearekin (sozieta tearekin) dituen harremanak ere. Kontratu horren ondorioz, bestalde, partaide bakoitzak egoera juridikoa edo kolektibitatearen kide izaera (statusa) jasotzen du; hori dela bide, bazkideak zenbait eskubide eta betebehar ditu sozietateari begira, eta sozietateak beste horrenbeste bazkideari begira. Egia esan, status horrek balio ekonomikoa du; beste hitz batzuetan esateko, status hori bazki deak jasotzen du, sozietateari egindako ekarpenen konpentsazio gisa. 146. Oinarrizko osagaiak.—Zuzenbide erkideari helduz, kontratu guzti ek, orokorrean, oinarrizko osagai batzuk izan behar dituzte baliozkoak izate ko. Horretara, sozietate kontratuak ere osagai horiek izan behar ditu: alderdiek adostasuna ematea kontratuaren gainean; horiek betebeharrak hartzeko gaita suna izatea; eta, azkenik, betebehar horien objektua eta karia zilegiak izatea. Alderdiek kontratuaren eduki osoaren gaineko adostasuna eman behar dute; adostasun hori, dena dela, ordezkarien bidez eman dezakete alderdiek. Adostasun horrek, gainera, ezin du izan Kode Zibilaren 1265. art.an aipatu tako akatsik (bortxa, beldurtarazpen, dolo edo okerrik); osterantzean, deuseza da adostasun hori. Arau zibil orokorrek xedatzen dute alderdien gaitasuna. Horien arabera, betebeharrak hartzeko gaitasuna duen edozein pertsonak itun dezake sozie tate kontratua. Ondokoak, beraz, sozietate kontratuaren alderdi izan daitez ke, bazkide izaera eskuratuz: legearen arabera ezgaiturik ez dauden adin nagusikoak; adingabeko emantzipatuak (KZren 323.


art.aren arabera, adinga beko emantzipatuek euren lege ordezkarien baimena behar dute, sozietatera ondasun higiezinak ekartzeko); eta, azkenez, pertsona juridikoak. Azken ho riek ordezkaritza organoen bitartez jardun behar dute, horiek xedatzen dituz ten arauen arabera. Adingabeko emantzipatugabea ere sozietate kontratuaren alderdi izan daiteke, baldin eta lege ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) bidez badihardu; dena dela, lege ordezkariak epailearen aurretiazko baimena izan behar du (KZren 166 eta 271. art.ak), sozietatera ekarri behar direnean ondasun higiezin, industri nahiz merkataritzako establezimendu, objektu ba liotsu edota balore higikorrak. (Ezkontideek irabazpidezko ondasunekin era tzen duten erantzukizun mugatuko sozietatearen baliozkotasunari buruz, ikus EZNk 1983ko ekainaren 6 eta 13an emandako ebazpenak). Sozietatea eratzen da jarduera (enpresa) zehatza gauzatzeko, eta jarduera hori da, hain zuzen ere, sozietate kontratuaren objektua. Objektu hori zilegia eta ahalezkoa izan behar da (KZren 1271 eta 1272. artikuluak); horren ariora, deuseza da legearen edo ohitura onen aurkako objektua duen sozietate kontra tua (ikus 1961eko apirilaren 5eko epaia). Bukatzeko, sozietate kontratuaren karia aztertu behar dugu; karia estues tuan lotzen zaio kontratuaren objektuari, objektu hori baita karia gauzatzeko bidea. Sozietatea eratzen da jarduera ekonomiko (enpresa) zehatza gauzatze ko, jarduera horretatik lortutako etekinak banatuz, eta horrexetan datza sozie tate kontratuaren karia (ikus, horrekin lotuta, 1986ko azaroaren 10 eta 18ko, eta 1988ko apirilaren 1eko epaiak). Aldi berean, etekinak lortzera zuzentzen den jarduera hori ere zilegia izan behar da (KZren 1275. artikulua); beste la, kontratu horrek ez du ondorerik izango. (Sozietate kontratuaren kariari buruz, ikus 1945eko otsailaren 27ko epaia; kontratu horren oinarrizko osagai en inguruan, aldiz, ikus 1959ko abenduaren 3ko, 1962ko Merkataritzako zuzenbidea


maiatzaren 23ko eta 1964ko maiatzaren 8ko epaiak). 147. Kontratuaren izaera bereziak dakartzan ondorioak.—Sozietate kontratua, aurretik azaldu dugun bezala, alde anitzeko antolaketa kontratua da. Horrexegatik, kontratu horri ezin zaizkio osoosorik aplikatu Kode Zibilak truke kontratu arruntaren inguruan ezarritako printzipio orokorrak: a) Kontratua ez betetzeak eratortzen duen auzibidezko salbuespena (ex ceptio, inadimpleti contractus) ezin da aplikatu sozietate kontratuan; printzi pio horren arabera, truke kontratu arruntetan, alderdi batek ez du zertan bere betebeharra bete, beste alderdiak berari dagokiona betetzen ez badu (KZren 1124. art.). Sozietateen kasuan, aipatu berri dugun bezala, ezin daiteke prin tzipio hori aplikatu; dakigunez, auzibidezko salbuespen horrek oinarri gisa hartzen ditu prestazioen elkarrekikotasuna eta baliobestekotasuna, eta pres tazio horiek ez dira ematen sozietate kontratuetan. Ondorenez, bazkide batek ezin dio ezezkorik eman bere ekarpena egiteko betebeharrari, beste bazkide batzuek euren betebeharrak bete ez dituztela azalduz. Legeak sozietatearen esku uzten ditu zenbait prozedura indartsu, betebehar hori betetzen ez du ten bazkideei horren betepena eskatu ahal izateko (MKren 170 eta 171. art.ak, eta SALren 42. art.). b) Kode Zibilaren 1124. art.ak jasotzen duen isilbidezko baldintza sun tsiarazlea ezin da sozietate kontratuan aplikatu. Artikulu horrek ezartzen due nez, kontratua suntsiaraz daiteke, kontratugile batek bere betebeharra betetzen ez badu. Halakoetan, sozietate kontratuak beste bide bat hartzen du; horren il dotik, bazkide batek bere betebeharrak betetzen ez baditu, bazkide hori baz tertu edo banandu egingo da kolektibitate edo sozietatetik, baina iraun egingo du gainerako bazkideen arteko lotura juridikoak (MKren 170, 218 eta 219. artikuluak). c) Adostasunaren akatsek eratorritako deuseztasunari buruz ere hainbat desberdintasun daude alde biko kontratu


arrunten eta alde anitzeko sozietate kontratuen artean. Lehendabizikoetan, elkarren aurkakoak dira borondateak, eta horietakoen batek akatsik (bortxa, berldurtarazpen, dolo edo okerrik) badu, ez dago adostasunik; horren ondorioz, deuseza da lotura (KZren 1265. art.). Sozietate kontratuan, ostera, bat egiten dute borondate adierazpen anitzek eta, horren ondorioz, kontratu loturak iraun egiten du, nahiz eta borondate horie takoen batek akatsik izan. Akatsaren ondorioz, adostasun akastuna eman duen bazkidearen lotura juridikoa bakarrik deuseztatzen da, eta ez kontratu osoa, salbu eta bi pertsonen artean egindako sozietate kontratua denean. 148. Kontratua eta nortasun juridikoa.— Merkataritzako sozietatea kon tratua baino zerbait gehiago da. Sozietateak, kontratu alde horretaz gain, ba du beste alde garrantzitsu bat ere: erakunde aldea. Merkataritza Kodearen 116. artikuluak ezartzen duenez, merkataritzako konpainia eratu eta gero, konpai nia horrek nortasun juridikoa du egintza eta kontratu oro gauzatzeko. Sozietatearen jatorria kontratuan badago ere, behin sozietate hori eratu eta gero (eratu ere, legeak ezarritako tramiteen arabera), erakunde juridiko berria dugu. Erakunde hori bereizi egiten da berori osatzen duten bazkideeta tik; erakunde horrek, berezko bizitza izateaz gain, baditu kanpoan jarduteko organo egokiak ere. Laburbilduz, sozietatearen kontratu aldea kontuan izan behar da sozietatearen barne bizitzari dagokionez (bazkideen arteko harrema netan, edota bazkideen eta sozietatearen artekoetan). Sozietatearen erakunde aldeak, aitzitik, sozietatearen kanpo bizitzan du bere garrantzia, hau da, so zietateak, enpresa izaerako jarduera gauzatzen duenean, gainontzekoekin di tuen harremanetan. Nortasun juridikoa izateak oso ondorio garrantzitsuak dakarzkio sozie tateari: a) Nortasun juridikoak eskubideen subjektu izaera Merkataritzako zuzenbidea


(eskubide eta betebe harrak dituen erakundea) ematen dio sozietateari; horren ondorioz, sozietateak gaitasun juridiko osoa du, dela trafikoan gauzak eskuratu eta betebeharrak har tzeko (118. art.), dela bazkideei begira berezko eskubide eta betebeharrak edu kitzeko (besteak beste, 136, 142, 148, 170 eta 171. artikuluak). Sozietatearen objektuak ez du gaitasun hori mugatzen (ikus 1959ko azaroaren 5eko epaia, eta EZNk 1964ko urriaren 16an emandako ebazpena). b) Nortasun juridiko horrek, bestalde, ondare autonomia ematen dio so zietateari. Sozietateak berezko ondarea du (ondasun, eskubide eta betebeha rren multzoa); ondare hori bazkideen ondareetatik bereizten da, nahiz eta hasieran ondare hori bazkideen ekarpenez osaturik egon (sozietate ondarearen eta bazkideen bakarreko ondasunen arteko bereizketa argi eta garbi azaltzen da kodearen zenbait manutan, esaterako, 134, 135, 232 eta 237. art.etan; ikus, ho rren ildotik, 1990eko otsailaren 1eko epaia). c) Sozietatearen nortasun juridiko hori oinarri harturik, bereizi egiten da sozietatearen eta bazkideen erantzukizuna. Batzuek eta besteek euren berez ko betebeharren betepenaz erantzun behar dute, bakoitzak duen ondarearekin (edozelan ere, eta gero ikusiko dugun bezala, sozietate kolektiboetan eta ko manditako sozietateetan bazkide kolektiboek sorospidezko erantzukizuna dute sozietatearen zorren gain: 237. art.). d) Sozietateak, berezko izen esklusiboa izateaz gain, baditu egoitza eta na ziokotasuna ere. e) Sozietateak (pertsona juridikoak) pertsona fisikoen laguntza behar du; horiek enpresa jarduera gauzatzen dute, sozietateak bere helburua bete dezan. Legearen arabera, pertsona fisiko horiek sozietate arazoen gaineko erabakiak hartzeko ahalmena dute, sozietatearen borondatea adieraziz; pertsona horien egintzen ondorioz, betebeharrak hartzen ditu sozietateak. Pertsona fisiko ho riek sozietatearen organo gisa hartzen dira. Sozietateak, bada, bere organoen bidez dihardu, hala barne bizitzan, nola


kanpokoan. III. ERAKETAREN FORMALITATEAK 149. Eskritura egiletsi eta Erregistroan inskribatzea.— Merkataritza Kodearen aginduz, «merkataritza konpainiak, eragiketei hasiera eman baino lehen, eskritura publikoan agertarazi behar ditu bere eraketa, itun eta baldin tzak; eskritura hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, 17. ar tikuluak ezarritakoaren arabera» (119. art.). Gaur egun, ordea, ulertu behar da manu horrek 19. artikulura egiten duela igorpena. Bi formalitate horiek (eskritura eta inskripzioa) nahitaez bete behar dira, jatorrizko kontratuan edo zein aldaketa egin ahal izateko (119. art., 2. lerroaldea). Sozietatearen egoitza non egon eta bertako Erregistroan egin beharko da inskripzioa (ikus MEAren 17.1. art.; horren ildotik, inskripzioa egin behar da MEAren 94 eta 95. arti kuluek ezarritakoaren arabera). Eskritura publikoa nahitaez bete beharreko formalitatea da; betekizun ho ri Merkataritza Kodearen 51. art.ak jasotako printzipio orokorraren salbues pena da; jakina dugunez, kontratu forma askearen gaineko printzipio orokorra jasotzen du artikulu horrek (51. art.ak). Salbuespen hori sozietate kontratuaren garrantziak bidezkotzen du; egia esan, kontratu horren klausulak oso konple xuak izaten dira eta, era berean, sozietatearen eraketak ondorio garrantzitsuak dakartza, erakunde juridiko berria sortzen baita. 150. Sozietate irregular izenekoa.—Aurreko epigrafean azaldutakoa go rabehera, Espainiako doktrinak eta jurisprudentziak sozietate irregularraren kontzeptua landu dute aho batera. Sozietate irregularrak dira eskritura publi koaren eta Erregistroko inskripzioaren formalitate bikoitza betetzen ez dute nak edo, besterik gabe, inskripzioa egiten ez dutenak. Doktrina eta juris Merkataritzako zuzenbidea


prudentziaren iritziz, merkataritzako sozietatearen kontratua ez da kontratu solemne gisa hartu behar; bestela esateko, sozietate kontratua izan dadin ez da beharrezkoa kodearen 119. artikuluak jasotako formalitateak betetzea (bes teak beste, ikus 1954ko martxoaren 23ko, 1958ko azaroaren 29ko, 1959ko uz tailaren 26ko, 1960ko martxoaren 3ko, 1962ko martxoaren 22ko, 1964ko otsailaren 7ko eta 1983ko ekainaren 21eko epaiak; horien arabera, sozietate irregularrei sozietate kolektiboen berezko eraentza aplika dakieke). Iritzi ho rren argudioa bilatzeko, kodearen 117. artikulura jotzen da. Horren ariora, Zuzenbidearen oinarrizko betekizunak (adostasuna, objektua eta karia) gauza tzen dituen sozietate kontratua baliozkoa da kontratu hori «egiten dutenen artean», «berori egiteko forma, baldintza eta konbinazio zilegi nahiz zintzoak zeintzuk diren kontuan hartu gabe». Horren arabera, sozietate kontratua ba liozkoa da, inter partes ondore hutsak izanik, nahiz eta eskritura publikoan agertarazi ez. Gure ustetan, ostera, zalantzan jar daiteke ulerkera horren oi narria; dirudienez, 117. artikuluak «forma» adierazmoldea aipatzen duenean, artikulu hori ez dabil kontratuaren kanpoko formalitateei buruz. Haatik, for ma adierazmolde horrek 122. artikuluan duen esangura bera du; artikulu ho rrek aipatzen du zeintzuk diren konpainien ohiko forma edo erak (kolektiboa, komanditakoa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa edo komanditako akzio duna). Hortaz, badirudi ezinezkoa dela aurretik aipatu dugun ondorioa ate ratzea, alegia, 117. artikuluak baliozkotasuna ematen diola (barne ondoreei begira bada ere) eskritura publikoan agertarazten ez den sozietate kontratuari. Hori horrela izanik ere, bistan da eskritura publikoak garrantzi edo balio be rezia duela, bai sozietatearen erakunde aldeari begira, bai sozietateak gainon tzekoekin dituen harremanei begira. Eskriturarik gabe ezin da Erregistroan inskripziorik egin (MEAren 95.1. art.) eta, inskripziorik gabe, sozietateak ez du nortasun juridikorik (MKren


116. art., a sensu contrario interpretatuz), eta ez dira baliozkoak sozietate horrek gainontzekoekin egiten dituen kontratuak (118. art., a sensu contrario interpretatuz). Horrelakoetan, sozietate kudeaketa ren arduradunek —inskribatu gabeko sozietatearen izenean kontratatu dute nek— dute kontratu horien gaineko erantzukizuna (120. art.). Sozietateen erregistro publizitatea gainontzekoen mesedetan ezartzen da batik bat. Horretara, gainontzekoek jakin dezakete zeintzuk diren pertsona juridikoaren estatutuak, xedea, pertsona juridiko hori eratu dutenak, horren ordezkari eta administratzaileak, kapital ekarpena eta abar. Publizitate hori arautzen dute, batetik, Merkataritza Kodearen 16.etik 24.era arteko art.ek eta, bestetik, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 94. art.ak eta ondo rengoek. Egungo egunean, Erregistroan inskribatu gabeko sozietate irregularren baliozkotasun eta ondoreei buruzko arazoek garrantzi berezia dute sozietate anonimoen eta erantzukizun mugatuko sozietateen kasuan. Sozietate anoni moei buruzko arauketa berriak ezartzen duenez, inskribatu gabeko sozietateak «eratze bidean dauden sozietate»ak dira. Hurrengo kasuetan, eta edozein baz kidek hala eskatuta, sozietate horiek desegin daitezke: lehenik, sozietatea ez inskribatzeko borondatea egiaztatzen denean; eta, bigarrenik, eskritura egile tsi denetik urtebete igaro eta gero, sozietatearen inskripzioa eskatu ez denean. Halako kasuetan, inskribatu gabeko sozietateak eragiketei hasiera eman edo horiei ekiten badie, «sozietate kolektiboaren arauak edo, hala denean, sozieta te zibilarenak» aplikatuko zaizkio (SALren 16.2. art.). Espainiako zenbait au tore aspalditik agertu izan dira egungo legeak jasotzen duen konponbide edo egoera horren alde; dirudienez, horrek baztertu egin ditzake inskribatu gabeko sozietateak dakartzan zailtasunetarik batzuk. IV. MERKATARITZAKO SOZIETATEEN TIPOLOGIA Merkataritzako zuzenbidea


151. Sozietate motak.—A) Espainiako Merkataritza Kodeak sistema ire ki bat ezartzen du merkataritzako sozietateen inguruan. Hasieran, 122. arti kuluaren jatorrizko idazkerak merkataritzako sozietate motak aipatu zituen. Horri helduz, merkataritzako sozietateek oro har forma kolektiboa, koman ditakoa edota anonimoa zuten. Geroago, Eraldatze eta Egokitzeari buruzko 1989ko uztailaren 25eko Legeak idazkera berria ematen dio manu horri, bai na bertan iraun egiten du sozietate forma edo mota aukeratzeko askatasunak. Gaur egun, hauxe dio kodearen 122. artikuluak: Merkataritzako sozietateek, oro har, forma hauetako bat izan dezakete: 1) Kolektibo erregularra. 2) Ko mandita hutsa edota akzioduna. 3) Anonimoa. 4) Erantzukizun mugatukoa. Ikusten denez, eraldaketak beste bi sozietate mota gehitu dizkio aurreko lege katalogo irekiari: bata, erantzukizun mugatuko sozietatea (sozietate mota ho ri, une horretan, egun indarrik gabe dagoen 1953ko uztailaren 17ko Legeak arautu zuen); eta, bestea, komanditako sozietate akzioduna. Azken hori lehe nengo aldiz arautu zuen goian aipaturiko eraldaketa legeak, Merkataritza Ko dearen 151.etik 157.era arteko artikuluei emandako idazkeraren bidetik. Ondokoak dira, laburlabur, Merkataritza Kodearen 122. artikuluak barne ratzen dituen sozietate mota desberdinen ezaugarri orokorrak: a) Sozietate kolektiboa sozietate pertsonalista da oinarrian; izatez, pertso na elkartuen arteko elkarrekiko konfiantza du oinarri sozietate horrek (intuitu personae). Sozietate horien izena zehazteko, bazkide guztien edo horietako batzuen izena hartzen da. Sozietateon ezaugarri nagusia ondokoa da: gainon tzekoei begira, sozietate horren kideen erantzukizuna sorospidezkoa, pertso nala eta solidarioa da, eta kide horiek sozietate kudeaketaren ondorioen gain erantzun behar dute euren ondasun guztiekin (125. art. eta ondorengoak).


b) Komanditako sozietateak ere izaera pertsonalista du, sozietate kolekti boak baino maila txikiagoan bada ere. Komanditako sozietatean, bazkide ko lektiboez gain, badaude bazkide komanditarioak ere. Aurrenekoek sorospidez erantzun behar dute, euren ondare osoarekin. Hurrenek, aldiz, euren ekarpenen araberako erantzukizuna dute, sozietatearen galera eta zorren gain; beste hitz batzuetan esateko, azken horiek sozietatera ekarritako fondoen (edo ekarri be harreko fondoen) araberako erantzukizuna dute (145. art. eta ondorengoak). c) Komanditako sozietate akziodunen kasuan, komanditako sozietate hu tsean gertatu aldera, bazkideek sozietatera ekarritako kapitala akzioetan ba natu eta ordezkatzen da (151.etik 157.era arteko art.ak). d) Sozietate anonimoa, bestalde, sozietate kapitalisten eredua da. Sozieta te horretan ez dira aintzat hartzen bazkidearen baldintza pertsonalak, ezpada bazkideak egindako kapital ekarpena (intuitu pecuniae). Sozietate horrek izen jakinarekin dihardu, eta bere kapitala akzioetan banatu eta ordezkatzen da. Sozietate anonimoaren bazkideak ez du sozietatearen zorren gaineko erantzu kizun pertsonalik; bazkidearen erantzukizuna (sozietateari begira) berak har pidetutako akzioen ordainketara mugatzen da. (1989ko abenduaren 22koa da sozietateok arautzen dituen legearen testu bategina). e) Erantzukizun mugatuko sozietatea, azkenekoz, sozietate pertsonalisten eta anonimoen artean kokatzen da. Sozietate horrek izendazio objektiboa edo izen berezi bat izan dezake. Horren kapitala partaidetzetan banaturik dago, eta partaidetza horiek ez dute balore izaerarik. Halaber, partaidetzak ezin dira ti tuluetan edo kontuko idaztoharretan adierazi, eta horiek ezin dute akzio izenik jaso. Sozietate horien bazkideek, akziodunen kasuan gertatzen den bezala, ez dute erantzukizun pertsonalik sozietatearen zorren gain (1995eko martxoaren 23ko Legea). Merkataritzako zuzenbidea


B) Azaldu berri ditugun sozietate horietaz gain, kodearen 124. artikuluak beste sozietate mota hauek aipatzen ditu: kooperatiba sozietateak eta asegu ruetako mutualitateak. Kooperatiba sozietateak 1987ko apirilaren 2ko Lege ak arautzen ditu; lege horren esanetan, sozietate horiek kapital aldakorra dute, eta bertan interes eta gizarteekonomiazko beharrizan erkideak dituzten pertso nak batzen dira, atxikipen askearen eta borondatezko bajaren printzipioen ba bespean. Aseguruetako mutualitateek, aldiz, prima finko edota aldakorrekin jardun dezakete, eta berezko estatutu juridikoa dute; estatutu hori Aseguru Pri batuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko 1995eko azaroaren 8ko Legeak jasotzen du (64. art. eta ondorengoak). C) Bukatzeko, 1994ko martxoaren 11ko Legeak elkarrekiko berme sozie tatea arautzen du, sozietate mota autonomo gisa. Sozietate horren helburu na gusia enpresa txiki eta ertainei finantzaketa bideak erraztea da; horrela, sozieta te horrek bermatu egiten ditu bere bazkideek enpresen trafikoari loturik egiten dituzten eragiketak (ikus 608. zk. eta ondorengoak). 152. Sozietate mota desberdinak izateko arrazoi ekonomikoak.—So zietate mota desberdinak ez dira sortu legegilearen nahiera dela eta; alderan tziz, arrazoi ekonomiko indartsuen ondorioz sortu dira hainbeste sozietate mota desberdin. Enpresa txiki batzuetan, adibidez, oso interesgarriak dira bazkideen jar duera, esperientzia eta merkataritzako izen ona; horrelako enpresak garatze ko, beraz, egokia da sozietate kolektiboa. Komanditako sozietatea, berriz, merkataritzan aritzeko gaitasuna eta enpresa sena izan arren, behar besteko kapitalik ez dutenek eratu ohi dute. Pertsona horiek bazkide kapitalistak be har dituzte; bazkideok ez dute parterik hartzen enpresaren jardunbidean, eta egindako ekarpenera mugatzen da euren


arriskua. Erantzukizun mugatuko so zietatea, bestalde, egokia da enpresa ertainak eratzeko; horietan, aldez au rretik mugatzen da bazkideen erantzukizuna. Bukatzeko, sozietate anonimoa egokia da industri eta merkataritzako enpresa handiak ustiatzeko. Sozietateok kapital kopuru handia behar dute, eta kapital hori aurrezki pribatuaren bidetik eskuratzen da, akzioak jendearen artean banatu eta horien harpidetza lortuz. Nolanahi ere, bistakoa da sozietate anonimoak ez direla eratzen enpresa han diak bakarrik ustiatzeko. Egia esan, indar ekonomiko ertain eta txikiko enpre sa batzuk ere sozietate anonimoen bidez garatzen dira, besteak beste, arrazoi hauek bultzaturik: akzioen mugikortasunak eta akziodun izaeraren eskualda kortasun arinak eta, horrez gain, erantzukizun mugatuak dakartzan abantaila handiek. 153. Merkataritzako forma duten sozietate zibilak.— Merkataritza Kodearen 116. artikulutik argiro ondorioztatzen denez, Merkataritza Kodea idatzi zutenek merkataritzako izaera eman nahi izan zieten kode horren xe dapenen arabera eratutako sozietateei. Sozietatearen izaera, beraz, sozietate horren formaren araberakoa zen, eta irizpide horren arabera erraz bereizten ziren sozietate zibilak eta merkataritzakoak. Bereizketa egiteko irizpide ho rrek, alabaina, denbora laburrean iraun zuen. Merkataritza Kodea argitaratu eta lau urtera Kode Zibila argitaratzen da, eta azken horrek honakoa ezartzen du 1670. artikuluan: Sozietate zibilek, euren xedearen arabera, Merkataritza Ko deak araututako formetarik edozein izan dezakete; hala denean, sozietateok Merkataritza Kodearen xedapenen menpe egongo dira, xedapen horiek Kode Zibilaren arauketaren aurkakoak direnean izan ezik. Artikulu horren arabera, merkataritzako forma duten sozietate zibilak era daitezke. Horrexegatik, de sagertu egin zen sozietate batzuk eta besteak bereizteko irizpide formala, eta erakundearen xedearen araberako bereizketa ezarri zen, Merkataritza Kodean araututako formen bat erakunde horrek izanda ere. Bereizketa horrek, ordea, nahikoa zailtasun eta arazo ekarri zituen. Gaur egun, modu nabarian erraztu da arazo hori, Merkataritzako zuzenbidea


legegileak formaren irizpidea berreskuratu baitu bereizketa hori egi teko. Sozietate anonimoak eta erantzukizun mugatukoak arautzen dituzten le geetan, esaterako, irizpide formala jasotzen du legegileak. Bi lege horiek (3. art.) beren beregi ezartzen dute bertan arauturiko sozietateak merkataritzakoak direla beti, sozietateon xedea edozein izanik ere. Sozietate anonimoen eta eran tzukizun mugatuko sozietateen kasuan, bada, ez da zalantzan jartzen horien izaera; arazoa, berriz, sozietate kolektibo eta komanditako sozietateetan dago. Horietan, dena dela, arazoak konponbide erraza izan dezake, baldin eta enpresa antolaketaren irizpideari heltzen badiogu, horixe baita merkataritzako jardue raren berezitasuna. Horren ildotik, merkataritzakoak dira enpresa bat garatu edo ustiatzen duten sozietateak; helburu edo xede horrekin eratzen ez direnak, aldiz, sozietate zibilak dira; hala ere, sozietate zibil horiek merkataritzako for marik badute, Merkataritza Kodearen xedapenen menpe daude, xedapen horiek Kode Zibilaren arauketaren aurkakoak direnean izan ezik (KZren 1670. art.). V. SOZIETATE ATZERRITARRAK 154. Sozietateen naziokotasuna zehazteko irizpidea.— Espainiako an tolamendu juridikoak naziokotasunaren kontzeptua zabaltzen die, orokorrean, pertsona juridikoei (KZren 28. art.) eta, bereziki, merkataritzako sozietateei (SALren 5. art., EMSLren 6. art., eta MEAren 81. art.). Ondorenez, eta bana kako enpresarioen moduan, sozietate enpresarioek ere naziokotasuna dutela onartu behar da, nazioarteko doktrina juridikoak baieztapen hori zalantzan ja rri badu ere. Sozietateen naziokotasuna erabakigarria da, sozietate horien era keta eta barne jardunbidea arautuko dituen legea zehazteko. A) Sozietateek Espainiako naziokotasuna dutela adierazteko, ondoko iriz pide mistoa hartzen da kontuan: egoitzaeraketaren irizpidea


(EZNk 1953ko apirilaren 17an emandako ebazpena). KZren 28. artikuluaren lehenengo le rroaldeak ezarri duenez, «legeak aintzatetsi dituen eta egoitza Espainian du ten korporazio, fundazio eta elkarteek Espainiako naziokotasuna izango dute, baldin eta pertsona juridikoak badira kode honetako xedapenen arabera». Ar tikulu horrek agerian uzten du irizpide misto hori osatzen duten betekizun biak bete behar direla, Espainiako naziokotasuna lortzeko. Ondorio hori onartu be har da, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 5. art.ak barneratutakoa go rabehera. Artikulu horri helduz, «egoitza Espainiako lurraldean duten sozietate anonimo guztiak espainiarrak dira eta lege honen menpe geratzen dira, so zietate horiek non eratu diren aintzat hartu gabe». Manu horrek, dena dela, ez du egoitzaren irizpide hutsa onartzen; horretara, sozietate «guztiak» aipatzen baditu ere, argi dago Espainiako legeriak (sozietateei buruzko legeriak) arau tzen dituen sozietateez ari dela. Bada, egoitzaeraketaren irizpide mistoa onartu behar dugu. Horren arabera, Espainiako naziokotasuna dute Espainiako legea ren arabera eratu eta egoitza Espainiako lurraldean duten sozietateek. B) Sozietateak bere egoitza Espainian izateko betekizun hori, ostera, ez da kasu guztietan bete behar. Zenbait kasutan, Espainian indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen bidez, sozietate espainiarrek euren egoitza beste he rri batera eramateko baimena izan dezakete, Espainiako naziokotasuna gal du gabe. Aukera hori beren beregi aintzatetsi dute SALren 149.2. art.ak, eta EMSLren 72.2. art.ak. Era berean, MEAren 20.2. artikuluak ere kasu hori arautzen du. Ildo horretatik, Merkataritzako Erregistroak eraman behar du, «Espainiako naziokotasuna galdu gabe, egoitza atzerrira eramaten duten so zietate eta erakundeei buruzko erregistroa» (MEAren 379. art.). Salbuespen moduan, beraz, egoitza Espainiatik kanpo duten sozietate es painiarrak izan daitezke. Halaber, eta elkarrekikotasunaren Merkataritzako zuzenbidea


bidetik, Espainian egoitza duten sozietate atzerritarrak ere izan daitezkeela pentsatu behar da. MEAren 309. artikuluak onartu eta arautzen duenez, sozietate atzerritarrek euren egoitza lekutik aldatu eta Espainiako lurraldera ekar dezakete. Halako kasuetarako, ordea, artikulu horrek ez du zehazten sozietate horiek Espainia ko naziokotasuna eskuratzen duten ala jatorrizkoari eusten dioten. (Gai ho rren inguruko iritziak hausnarketa eta argudio sakonak dakartza berarekin, eta hemen ezin ditugu horiek azaldu). C) Beste kasu batzuetan, sozietate atzerritarrek sukurtsalak erabiltzen di tuzte, Espainian merkataritzan jarduteko. Merkataritza Kodearen 15. art.ari helduz, sozietate horiei euren herriko legea aplikatuko zaie kontratatzeko gai tasunari dagokionez; aitzitik, sukurtsalen eraketa eta eraentzaren, horien era giketen eta auzitegien jurisdikzioari buruz, Espainiako legea aplikatuko zaie (ikus 138. zk.). Sukurtsala, bestalde, Merkataritzako Erregistroan inskri batu behar da nahitaez, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 81, 300 eta 301. artikuluek ezarritakoaren arabera. Halako kasuetan, ez dago ino lako zalantzarik sozietate horien naziokotasunaren inguruan. Sozietateok zein herritan eratu eta herri horretako naziokotasuna dute; aintzat hartu beharko da, alabaina, nazioarteko tratatu eta hitzarmenek ezarritakoa. 155. Sozietate atzerritarren eraentza juridikoa.— MKren 15. artikulua ren arabera, atzerritarrek eta atzerrian eratutako sozietateek merkataritzan jar duteko ahalmena dute Espainian. Kontratatzeko gaitasunari dagokionez, euren herriko legea aplikatuko zaie atzerritarrei; alderantziz, Espainiako lurraldean sortzen dituzten establezimenduen, merkataritzako eragiketen eta auzitegien ju risdikzioaren inguruan, Merkataritza Kodearen xedapenak aplikatuko zaizkie. Hala eta guztiz ere, gogoan izan beharko da kasuankasuan nazioarteko tra tatuek ezarria. Laburbilduz, sozietatearen eraketa eta


kontratatzeko gaitasu naren inguruan, bere herriko legea aplikatuko zaio sozietateari; eta, sozietate horrek Espainiako lurraldean gauzatzen duen merkataritzako jarduerari dago kionez, Espainiako legea aplikatuko da (ikus, bide beretik, KZren 9.11. art.). Banakako enpresario atzerritarrek bezala, sozietate atzerritarrek ere, mer kataritzako eragiketa bakanak egiteaz gain, bigarren mailako establezimendu, sukurtsal, ordezkaritza, agentzia etab. eratu ahal izango dituzte. Egungo egu nean, bigarren mailako establezimenduak irekitzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik administrazio kontrolik egitea; izan ere, uztailaren 1eko 18/1992 Le geak eta uztailaren 2ko 671/1992 Errege Dekretuak (atzerritarrek Espainian egindako inbertsioei buruzkoak) kapitalen mugimendu askea ezartzen dute, Europako Ekonomi Erkidegoaren Kontseiluak 1988ko ekainaren 24an eman dako 88/361 Zuzentarauak bultzaturik. Hari beretik, uztailaren 2ko 671/1992 Errege Dekretuak askatasun sistema orokorra ezartzen du atzerritarrek Es painian egindako inbertsioen inguruan. Hala ere, sistema horrek badu salbues penik: alde batetik, arauketa berezia duten sektoreetan, Europako Erkidegotik kanpoko herriek egindako inbertsio atzerritarren kasua; eta, bestetik, EEEko estatukide ez diren subjektu publikoek egindako inbertsioen kasua. Bi inber tsio mota horiek egiteko, aurretiazko administrazio baimena behar da, 26. ar tikuluan eta lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren. Horrez landa, Espainiako lurraldean erakunde egonkorra ezartzeko, nahitaezkoa da sozietate atzerritarra Merkataritzako Erregistroan inskribatzea (MEAren 84 eta 88. artikuluak). Bigarren mailako establezimenduak ez dira sozietateak, ezpada erakunde instrumental hutsak; horiek negozio jarduerak gauzatzeko erakundeak dira, baina ez dute berezko nortasun juridikorik, ez eta benetako autonomia juridikorik ere (zernahi gisaz, erakunde horiek ia per tsona gisa hartzen dira, zerga, lan eta gizarte segurantzaren arloetan). Merkataritzako zuzenbidea


Sarritan, merkataritzako sozietate handiek euren herritik kanpo dihardu te, sozietate filialak eratuz; jatorrizko sozietateek erabateko kontrola dute so zietate filial horien gain, merkataritzako eginerek eskaintzen dituzten kontrol sistemen bitartez. Sozietate filialek, sozietateen nazioarteko taldeetan gerta tzen diren arazoak badituzte ere, aztergai dugun naziokotasun arloan ez dute arazorik sortzen; horrela, Espainian eratu eta bertan egoitza duten sozietateek ez dute Espainiako naziokotasuna galtzen, nahiz eta sozietate atzerritar baten filialak izan (jatorrizko sozietateei eta filialei buruz, ikus 643. zk.). 156. Atzerriko partaidetza duten sozietateak.— Sozietate espainiarren kapitalean atzerriko partaidetzak egon daitezke, baina horrek ez du inolako era ginik sozietateon naziokotasunean; edonola ere, zenbait sektoretan adminis trazio kontrol berezia ezartzen da partaidetza horien inguruan. Aurretik aipatutako uztailaren 1eko 18/1992 Legeak eta uztailaren 2ko 671/1992 Errege Dekretuak (atzerritarrek Espainian egindako inbertsioei bu ruzkoak) arautzen dituzte sozietate espainiarren kapitalean izan daitezkeen atzerriko partaidetzak. Arauketa horrek osatu egiten ditu Europako Erkidego ek kapitalen mugimendua liberalizatzeko estatukideei ezartzen dizkien neu rriak. Jarraian, Espainiako arauketa jasoko dugu, modu laburrean bada ere: a) Sozietate espainiarren kapitalean askatasun osoz izan daitezke atzerri ko partaidetzak, baldin eta partaidetza horiek sozietate espainiarrak duen ka pitalaren ehuneko berrogeita hamarretik gorakoak ez badira; halako kasuetan, ez du aurretiaz Administrazioak kontrolik egin beharrik (Errege Dekretuaren 4. artikulua). b) Atzerriko partaidetzen balioa sozietate espainiarrak duen kapitalaren ehuneko berrogeita hamarretik gorakoa denean, ez da oztoporik jartzen, hau da, askatasun osoz izan daitezke


horrelako partaidetzak. Edozein modutara ere, hurrengo kasuetan nahitaezkoa da Administrazioak aurretiaz kontrola egi tea: lehenik, inbertsioaren zenbatekoa edota sozietate espainiarraren (inber tsioa jasotzen duen sozietatearen) kapitala eta erreserben zenbatekoa bostehun milioi pezetatik gorakoa denean; eta, bigarrenik, diru kopuru hori gainditzen ez badu ere, partaidetza horren jatorria uztailaren 5eko 1.080/1991 Errege Dekretuak zerga paradisu gisa hartutako herrien batean badago (Errege De kretuaren 7, 13 eta 15. art.ak). c) Sektore jakin batzuetan (joko, telebista, irrati, aireko garraio eta nazio defentsarekin lotutako jardueretan) arau bereziak aplikatzen dira, atzerriko par taidetzei dagokienez (Errege Dekretuaren 26. art.). Nolanahi den ere, atzerriko partaidetza Europako Erkidegotik kanpoko herri batetik badator, nahitaezkoa izango da aldez aurretik horretarako baimena lortzea. d) Europako Erkidegotik kanpoko estatuetako gobernu edo erakunde su biranoek sozietate espainiarretan partaidetzak izateko, Ministroen Kontseiluak baimen berezia eman behar du (Errege Dekretuaren lehenengo xedapen ge higarria). Administrazioak aurretiaz kontrola egiteaz gain, sozietate espainiarretan egiten diren atzerriko inbertsioak inskribatu behar dira Atzerriko Inbertsioen Erregistroan; Erregistro hori Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren menpe da go (Errege Dekretuaren 16. art.). BIBLIOGRAFIA A) Lan orokorrak.—ALESSI, MANZANELLA eta MARINO: Le società. Giurispruden za. Bibliografía. Legislazione. Formulario, 5 liburuki, Milan, 1976–1978; ASCARELLI: Appunti di Diritto commerciale. Società e associazioni commerciali, 3. argitaral dia, Erroma, 1936; BRUNETTI: Trattato del Diritto delle società, 3 liburuki, 2. argi taraldia, Milan, 1940–1950; CÁMARA y PRADA: Sociedades comerciales, Madril, 1973; Merkataritzako zuzenbidea


COSTI: Società in generale. Società di persone. Associazione in partecipazione, Torino, 1967; COTTINO: La riforma delle società commerciali, Modena, 1968; CHARLESWORTH: Company Law, 13. argitaraldia, Londres, 1987; DE GREGORIO: Delle società e delle associazioni commerciali, Torino, 1938; DI SABATO: Manuale delle società, Torino, 1984; FERRARA: Gli impredintori e le società, rist., 5. argitaraldia, Milan, 1971; FERRA RO: Delle società, Padua, 1989; FERRI: Le società, 3. argitaraldia, Torino, 1987; GIRÓN TENA: Sociedades mercantiles, 4 liburuki (lit.), Valladolid, 1954–1956; IDEM: Derecho de sociedades, I, Madril, 1976; GRAZIANI: Diritto delle società, 5. argitaraldia, Napo li, 1962; GRECO: La società nel sistema legislativo italiano, Torino, 1959; GUYON: Droit des affaires, I. liburukia: Droit commercial général et sociétés, 5. argitaraldia, Paris, 1988; HAMIAUT: La réforme des sociétés commerciales, Paris, 1966; HEMARD, TERRE eta MABILAT: La réforme des sociétés commerciales, Paris, 1967; IDEM: Socié tés commerciales, 3 liburuki, Paris, 1972–1978; HOUPIN eta BOSVIEUX: Traité général théorique et pratique des sociétés civiles et commerciales, 3 liburuki, 7. argitaraldia, Paris, 1935; HUECK: Gesellschaftsrecht, 18. argitaraldia, MunichBerlin, 1983; KAST NER: Grundiss des österreichischen Gesellschaftsrechts, 5. argitaraldia, Viena, 1990; KLUZINGER: Grundzüge des Gesellschaftsrechts, Munich, 1979; KRAFT eta KREUTZ: Gesellschaftsrecht, 5. argitaraldia, Frankfurt, 1983; LAURET, BOURGNINAUD eta GAR DELLA: Droit des sociétés, Paris, 1989; LEHMANN: Gesellschaftsrecht, 3. argitaraldia, Berlin, 1970; LEMEUNIER: La réforme des sociétés commerciales, 2 liburuki, Pa ris, 1966–1967; MEIER eta HAYOZ: Grundiss des schweizerischen Gesellscheftsrecht, 6. argitaraldia, Berna, 1989; MOLIERAC: Manuel des sociétés, 3 liburuki, Paris, 1969–1970–1971; MOREAU (zuz.): Traité pratique des sociétés commerciales, 8 libu ruki, Paris, 1975–1981; RAULT: Les sociétés commerciales en (Traité de ESCARRA), 4 liburuki, Paris, 1950–1959; REINHARDT: Gesellschaftsrecht, 2. argitaraldia, Tubinga, 1981; RENAULD: Droit européen des Sociétés, Brusela, 1969; RICHARD: Le droit des sociétés commerciales, Paris, 1968; RIPERT eta ROBLOT: Traité élémentaire de Droit Commercial, I, 12. argitaraldia, Paris, 1986 (1988. urtean eguneratua); ROBLOT: Les so ciétés commerciales, Paris, 1968; RODRÍGUEZ: Tratado de sociedades mercantiles, 5. argitaraldia, 2 liburuki, Mexiko, 1981; TUNC: Droit englais des sociétés, 3. argitaraldia, Paris, 1987; VUILLERMET: Droit des sociétés commerciales, Paris, 1969; WIEDEMANN: Gesellschaftsrecht, I, Munich, 1980; WÜNDINGER: Gesellschaftsrecht, 2 liburuki, Han burgo, 1937–1943. B) Gai bakarreko lanak.—ALCALÁ DÍAZ: «El conflicto de interés sociosociedad en las sociedades de capital», in RdS, 9, 1997, 89. or. eta ondorengoak; ALMAJANO: Inversiones extranjeras en España y españolas en el exterior, Zaragoza, 1993; ALON SO UREBA (zuz.): Derecho de Sociedades, Madril, 1997; ÁLVAREZ DE TOLEDO: Abuso de personificación, levantamiento del velo y desenmascaramiento, Madril, 1997; ÁL VAREZ PASTOR eta EGUIDAZU PALACIOS: Control de cambios, 8. argitaraldia, Madril,


1993; IDEM: Inversiones extranjeras, Iruñea, 1996; ANGELICI: Appunti sul «riconosci mento» delle società costituite all’stero, Milan, 1982; ARROYO: «La sociedad uniper sonal en Derecho español», in RJC, 1982, 133. or. eta ondorengoak; AULETTA: Il contratto di società commerciale, Milan, 1937; BAJO FERNÁNDEZ: «Hacia un nue vo Derecho penal: el de las personas jurídicas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5089. or. eta ondorengoak; BARRERA GRAF: «Concepto y requisitos de la sociedad en Derecho mexicano», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 53. or. eta ondoren goak; BISBAL, J.: «El gobierno de las compañías mercantiles: teoría, materiales y práctica», in RDM, 1997, 1673. or. eta ondorengoak; BOLDO RODA: Levantamiento del velo y persona jurídica en el Derecho Privado español, Iruñea, 1997; IDEM: El le vantamiento del velo y la personalidad jurídica de las sociedades mercantiles, Ma dril, 1997; CABANES TREJO eta BONARDELL LENZANO: Sociedad irregular y sociedad en formación. Una aproximación a su régimen jurídico, Bartzelona, 1997; CAPOTOSTI: La nazionalità delle società, Napoli, 1953; CARLO: Il contrato plurilaterale associa tivo, Napoli, 1967; CASELLI: Ogetto sociale e atti ultra vires, Padua, 1970; CASTÁN: Alrededor de la distinción entre las sociedades civiles y las comerciales, Madril, 1929; IDEM: Sociedades civiles con forma mercantil, Madril, 1934; COSTI: Il nome della società, Padua, 1964; DE BENITO: La personalidad jurídica de las compañías y sociedades mercantiles, Madril (a.g.); DE LA OLIVA: La sociedad irregular mercantil en el proceso, Iruñea, 1971; EGEA IBÁÑEZ: «Nacionalidad de las sociedades», in RCDI, 1984, 1155. or. eta ondorengoak; EMBID IRUJO: «Notas para el estudio de las modificaciones estructurales de las sociedades mercantiles», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 291. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ FARRERES: «Las Cámaras de Co mercio, Industria y Navegación y el derecho de asociación», in Estudios Prof. Menén dez, aip., I, 339. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DE LA GÁNDARA: La atipicidad en Derecho de sociedades, Zaragoza, 1977; FERNÁNDEZ JUNQUERA: «Las sociedades como sujetos de derechos políticos en los EE.UU. Estudio de un caso particular», in Estu dios Prof. Menéndez, aip., II, 1721. or. eta ondorengoak; FERRANTE: L’atto costi tutivo di società, Milan, 1965; IDEM: Il problema della qualificazione della società, Milan, 1974; FERRASA: Gli imprenditori e le società, 7. argitaraldia, Milan, 1987; FERRERCORREIA: «As sociedades comerciais no periodo da constituçao», in Estudios GARRIGUES, aip., II, 285. or. eta ondorengoak; FERROLUZZI: I contratti associativi, Milan, 1971; FIEGLE: Die Gesellschaft. Vertragsgestaltung, Stuttgart, 1955; FIGA FAU RA: «La validez de los actos y contratos otorgados por las sociedades mercantiles antes de su inscripción en el Registro Mercantil», in R. D. Notarial, 1977, 69. or. eta ondorengoak; FORMIGGINI: I vizi del consenso nel contratto di società, Milan, 1952; GALLO: Empresa familiar, Bartzelona, 1995; GARCÍACRUCES: «La sociedad nula (consideraciones sobre la justificación dogmática de la nulidad societaria)», in RDM, 1995, 1339. or. eta ondorengoak; GARCÍA VALDÉS: «El nuevo Derecho penal de Merkataritzako zuzenbidea


los negocios y de las sociedades mercantiles», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5121. or. eta ondorengoak; GARCÍA VILLAVERDE: «Sociedades irregulares», in Cuad. D. y Com., 11. zk., 1993, 13. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «La capacidad para celebrar el contrato de sociedad mercantil», in RDM, 1946, 57. or. eta ondorengoak; IDEM: «El consentimiento y el objeto en el contrato de sociedad mercantil», in RDM, 1946, 249. or. eta ondorengoak; IDEM: «Teoría general de las sociedades mercan tiles», in RDM, 1974, 7. or., eta 181. or. eta ondorengoak, eta 1976, 519. or. eta ondorengoak; GIMÉNEZ ARTIGAS: La nacionalidad de las sociedades mercantiles, Bar tzelona, 1949; GIRÓN TENA: «Sobre los conceptos de sociedad en nuestro derecho», in RDP, 1954, 369. or. eta ondorengoak; IDEM: Los conceptos y tipos de sociedades de los Códigos civil y de comercio y sus relaciones, Madril, 1963; IDEM: «Las socieda des irregulares», in ADC, 1951, 1291. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sociedades civiles y sociedades mercantiles», in RDM, 1946, 345. or. eta ondorengoak; eta 1947, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «La evolución de los tipos de empresa hasta el cuadro actual de los mismos», in Las grandes empresas liburukian, MexikoValladolid, 1965, 17. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Derecho español ante el Derecho comunitario de so ciedades», in Cuad. D. y Com., 5. zk., 1989, 7. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ ORDÓ ÑEZ: «Los criterios del Derecho español sobre distinción de sociedades mercantiles y civiles y sus consecuencias prácticas», in RDM, 1956, 51. or. eta ondorengoak; GRISOLI: «Sociedades unipersonales y empresa individual de responsabilidad limita da», in R. GOLDSCHMIDTen omenez egindako liburuan, Caracas, 1967, 429. or. eta ondorengoak; IDEM: La società con un solo socio, Padua, 1971; GUILLÉN: Formas de sociedades y agrupaciones agrarias, Madril, 1993; HAMIAUT: La réforme des sociétés commerciales, 3 liburuki, Paris, 1966; HEIDENHAIN MEISTER (arduraduna): Gesell schaftrecht, Munich, 1982; HEMARD: Théorie et pratique des nullités de sociétés et des sociétés de fait, 2. argitaraldia, Paris, 1926; HERVÁS: «Comentarios a la Orden de 4 de febrero de 1990 sobre inversiones extranjeras en España», in Cuad. D. y Com., 7. zk., 1990, 127. or. eta ondorengoak; ILLESCAS ORTIZ: «Acta Única Europea y Derecho Mercantil», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 623. or. eta ondorengoak; JAEGER: L’interesse sociale, Milan, 1963; KASTNER: Gesellschaftsund Unternehmensrecht. Gesammelte Aufsätze 1945–1981, Viena, 1982; LA VILLA: L’oggetto sociale, Milan, 1974; LANGLE: «La compañía mercantil irregular», in RDM, 1950, 7. or. eta ondoren goak; LARGO GIL: «Las modificaciones estructurales de las sociedades según la Dirección General de los Registros y del Notariado», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 431. or. eta ondorengoak; LEVY: La nationalité des sociétes, Paris, 1984; LÓPEZ JACOÍSTE: El arrendamiento como aportación social, Iruñea, 1955; MARASA: La socie tà senza scopo di lucro, Milan, 1984; MARTI: «El contrato de sociedad en el Derecho codificado español, con especial referencia al Código civil», in RDM, 1989, 679. or. eta ondorengoak; MARTI SÁNCHEZ, J. N.: «El empresario social como sujeto de dere


cho en el ordenamiento jurídico español», in RDM, 1994, 119. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ ALMEIDA: «Naturaleza jurídica de la aportación a sociedad», in AAMN, 1950, 221. or. eta ondorengoak; MARTORANO: Capacità delle società e oggetto sociale nel Diritto angloamericano, Napoli, 1961; MENGIARDI: Strukturprobleme des Ge sellschaftsrechts, Basilea, 1968; MESSINEO: «La struttura della società e il c. d. con tratto plurilaterale», in Studi di diritto delle società, 2. argitaraldia, Milan, 1968, 17. or. eta ondorengoak; MONTAGNANI: Rsponsabilità limitata de assunzione di respon sabilità personale nel diritto delle società, Padua, 1988; MORELLO: Le società atipi che, Milan, 1983; MUÑOZ PLANAS: «Sobre el régimen legal de las Sociedades Agrarias de Transformación y la necesidad de su reforma», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 521. or. eta ondorengoak; PAZARES: «Ánimo de lucro y concepto de sociedad (Bre ves consideraciones a propósito del artículo 2.2 (LAIE)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Ma dril, 1991, 729. or. eta ondorengoak; PELEGRI: «Una aproximación al Derecho de sociedades en Estados Unidos», in Cuad. D. y Com., 6. zk., 1989, 175. or. eta ondo rengoak; PESCATORE: Attività e comunione nelle strutture societarie, Milan, 1974; PIRAS: Il problema delle società unipersonali, Milan, 1964; PORTELLANO DÍEZ, P.: De ber de fidelidad de los administradores de sociedades mercantiles y oportunidades de negocio, Madril, 1996; ROCA SASTRE: «Naturaleza jurídica de la aportación social», in RGLJ, 1946, 411. or. eta ondorengoak; ROMANOPAVONI: Teoría della società. Tipi Costituzione, Milan, 1953; SALANDRA: Le società irregolari nel diritto vigente, 2. ar gitaraldia, Erroma, 1935; SAURA: Régimen jurídico sobre el control de cambios, Ma dril, 1994; SERICK: Apariencia y realidad en las sociedades mercantiles, gaztelaniazko itzulpena, Bartzelona, 1958; SIMONETTO: Responsabilità e garanzia nell diritto dello società, Padua, 1959; SPADA: La tipicità delle società, Padua, 1970; SPATAZZA: La società di fatto, Milan, 1980; TARRICONE: La società irregolari, Bresso, 1968; TEICHMANN: Gestaltungsfreiheit in Gesellschaftsvertragen, Munich, 1970; TRINKHAUS: Organmitglieder juristischer Personen und leitende Angestellte, Düsseldorf, 1968; URÍA: «Las inversiones extranjeras ante el Derecho mercantil», in Las inversiones… liburukian, aip., 567. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las sociedades y el Registro mercantil», in Curso de conferencias sobre el registro mercantil, Madril, 1971, 189. or. eta ondorengoak; VALPUESTA GASTAMINZA: «La sociedad irregular», in R de S., 1995 (gai bakarreko zenbakia); VARIOS: La società commerciale europea, Napoli, 1968; VERDERA: Régimen jurídico de las inversiones extranjeras en España, Madril, 1963; IDEM: «Aportaciones directas extranjeras a sociedades anónimas españolas», in Studi ASCARELLI, aip., V., 2363. or. eta ondorengoak; VIANDIER: La notion d’associé, Paris, 1978; VICENT CHULIÁ: «Norma aplicable, analogía, fraude de ley “and all that” en el Derecho de sociedades», in RGD, 1995, 13523. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Derecho de Sociedades en las grandes Leyes de 1995», in RGD, 1995, 13763. or. eta ondorengoak; ZABALETA ARIAS: «La representación de las sociedades mercantiles», in Merkataritzako zuzenbidea


RCDI, 1984, 831. or. eta ondorengoak; ZANELLI: L’oggetto sociale, Milan, 1960.


§ XI. SOZIETATE KOLEKTIBOA LABURPENA: I. ARAZO OROKORRAK.—157. Jatorri historikoa.—158. Definizioa eta ezau garriak.—159. Betekizun formalak eta eskrituraren edukia.—II. SOZIETATEAREN BARNE BIZITZA.—160. Barne bizitzarekin lotutako gaiak.—161. Bazkidearen be tebeharrak.—162. Bazkidearen eskubideak: a) Sozietatearen kudeaketan parte hartzeko eskubidea.—163. b) Informazio eskubidea.—164. c) Irabazietan eta likidazioaren os teko ondarean parte hartzeko eskubidea.—165. Industri bazkideentzat ezarritako arau bereziak.—166. Sozietate partaidetzen eskualdaketa.—167. Sozietate eskrituraren alda keta.—III. ADMINISTRAZIO ANTOLAKETA.—168. Askatasun eraentza.—169. Adminis tratzeko modua, kontratuan ezer adierazten ez bada.—170. Administrazioa zenbait bazkideren esku egotea modu solidarioan.—171. Administrazioa zenbait bazkideren esku egotea modu mankomunatuan.—172. Administrazioa bazkide bakarraren esku egotea.—173. Administrazioa sozietatetik kanpoko bazkide baten edo gehiagoren es ku egotea.—174. Administratzaileen izaera juridikoa.—175. Administratzaileen ahal menak eta erantzukizuna.—IV. SOZIETATEAREN KANPO BIZITZA.—176. Baltzu edo sozietatearen izena.—177. Sozietatearen ordezkaritza.—178. Erantzukizuna, so zietatearen hartzekodunei begira.—V. SOZIETATEAREN TRANSFORMAZIOA.—179. Kontzeptua.—180. Lege betekizunak.—181. Transformazioaren ondoreak.—VI. KON TRATUAREN ZATIKAKO HUTSALKETA.—182. Legeak ezarritako hutsalketa kasuak.— 183. Ondoreak.—VII. SOZIETATEAREN DESEGITE ETA LIKIDAZIOA.—184. Desegitearen esangura.—185. Desegite kariak.—186. Desegitearen formalitateak.—187. Likida zioaren irekiera eta horren ondoreak.—188. Likidatzaileak.—189. Sozietate hartzekoa ren zatiketa.—190. Sozietatea azkentzea.

I. ARAZO OROKORRAK 157. Jatorri historikoa.—Sozietate kolektiboa da merkataritzako sozie tateen artean antzinakoena. Sozietate horrek Erdi Aroan du bere jatorria. Ze hatz esateko, sozietate kolektiboa sortu da familiako jaraunspen erkidegoen bilakaera gisa; familiako jaraunspen erkidego horiek gurasoen merkataritza ustiapenari ekiten zioten. Hasieran, bada, odol bidez lotutako pertsonak baka rrik batzen zituen sozietate kolektiboak. Geroago, sozietate loturak familiaren eremua gainditzen du, etxeko ogipekotik kanpokoak ere bere barnean hartuz (konpainia adierazmoldea Merkataritzako zuzenbidea


cum panisetik dator). Sozietate hori, dena den, per tsona gutxi batzuen artean eratutako lan erkidegoa da, nahiz eta familiaren eremu hori gainditu; sozietate kolektiboa osatzen duten pertsonak, gainera, el karrekiko konfiantza harreman estuestuak dituzte. Sozietate kolektiboaren jatorrizko ezaugarri horiek indarrean diraute mendeetan zehar. Horrekin lotu ta ere, sozietate kolektiboa sozietate pertsonalisten eredu dela esan daiteke. Sozietate pertsonalistek izen hori jasotzen dute, sozietateok bazkideen bal dintzak kontuan hartuz (intuitu personae) eratzen direlako. Bazkideen gora beherek, bada, zuzeneko eragina dute sozietatean; ulerbidez, bazkide baten heriotza edo krisi ekonomikoa gertatuz gero, sozietatea desegin daiteke. Ildo horretatik, bazkideek mugarik gabeko erantzukizuna dute eta, horrezaz gain, oso zail gertatzen da pertsona gutxi batzuen artean (lotura gogorrak dituzten pertsonen artean, hain zuzen) kapital kopuru handiak biltzea. Hori guztia ain tzakotzat harturik, agerikoa da sozietate kolektiboa ez dela oso egokia egungo trafikoan aritzeko. Egia esan, gero eta sozietate kolektibo gutxiago eratzen di ra gaur egun, izaera kapitalista handiagoa edota txikiagoa duten sozietateak haien gainetik nagusitzen ari direla. 158. Definizioa eta ezaugarriak.—Sozietate kolektiboan, bazkide guz tiek euren gain hartzen dute eskubide eta betebehar berberetan parte har tzeko konpromisoa, bakoitzari dagokion proportzioan eta izen kolektiboa edo sozietatearen izena erabiliz; bazkideon erantzukizuna sorospidezkoa, pertso nala eta solidarioa da, eta horiek sozietate eragiketen ondorioen gain eran tzun behar dute euren ondasun guztiekin. Azaldu berri dugun definizio horretatik hurrengo ezaugarriak ondorioz tatzen dira: a) Sozietate kolektiboaren jardueran, izen kolektiboa edo


sozietatearen ize na erabiltzen da; izen hori zehazteko, bazkide guztien, horietako batzuen edo bazkide baten izena hartzen da; horrekin loturik ere, gero egingo dugu sozieta tearen izenari buruzko azalpena. b) Bazkide guztiek sozietatearentzat jarduten dute berdintasun mailan, so zietate kontratuan desberdintasunik ezartzen denean izan ezik. Sozietate ko lektiboa benetako lan erkidegoa da; horren harira, eta kontratuak kontrakorik agintzen ez badu, negozio erkideen zuzendaritzan parte hartzeko ahalmena dute bazkide guztiek (129. art.). Bazkideak sozietate kudeaketan duen parte hartze maila, beraz, ez da bazkide horrek egindako ondare ekarpenaren ara berakoa. c) Sozietateak ondare autonomia du eta, horren ondorioz, bere ondarea rekin egiten die aurre berak hartutako zorrei. Dena dela, bazkideek ere sozie tatearen zorren gaineko erantzukizuna dute; erantzukizun hori, aurretiaz aipatu bezala, sorospidezkoa, pertsonala eta solidarioa da (127. art.). Ezaugarri horiekin batera, izaera pertsonalistak baldintzatzen du sozieta te kolektiboaren jarduketa multzo orokorra. Sozietatearen izaera pertsonalista horrek eragina du izen kolektibo edo sozietate izenaren, enpresaren lan erkide goaren eta bazkidearen erantzukizun mugatuaren gaineko arauketetan. Merka taritza Kodeak izaera pertsonalista hori goraipatu du; horren arabera, bazki deak ezin dio beste inori eskualdatu berak konpainian duen interesa edota partaidetza, gainerako bazkideen adostasunik gabe (143. art.). Ildo bertsutik, edozein bazkideren heriotza, ezgaitasun edo porrotaren kasuetan, sozietatea de segiten da (222. art.). 159. Betekizun formalak eta eskrituraren edukia.— Merkataritzako zuzenbidea


Sozietate kontra tuaren oinarrizko baldintzei eta betekizun formalei dagokienez, sozietate guz tietarako ezartzen diren arau eta printzipio erkideak aplikatzen dira. Kontratua eskritura publikoan egiletsi eta Merkataritzako Erregistroan ins kribatu behar da (MKren 119. art., eta MEAren 209.etik 212.era arteko art.ak). Merkataritza Kodearen 125. art.ak zehatzmehatz adierazten du zeintzuk diren eskritura publikoan jaso beharreko gutxieneko aipamenak: a) Bazkideen izenabizenak eta egoitza; b) sozietatearen izena; c) sozie tatea kudeatzeko ardura eta sozietatearen izenean sinatzeko ahalmena duten bazkideen izenabizenak; d) bazkide bakoitzak egindako kapital ekarpena; e) sozietatearen iraupena; f) bazkide bakoitzari bere gastuetarako ematen zaizkion diru kopuruak. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, ostera, eskritu ra publikoaren gutxieneko edukia zabaltzen du. Horren arabera, sozietate ko lektiboen lehenengo inskripzioan, hurrengo aipamenak ere jaso behar dira: a) sozietatearen egoitza; b) sozietatearen xedea; c) eragiketak hasteko data (209. artikulua). Aipamen horiek guztiak eskrituran adierazi behar dira nahitaez. Kodea ren 125. art.aren arabera, bestalde, bazkideek egokitzat jotzen dituzten itun zilegi eta baldintza bereziak ezar ditzakete eskrituran. II. SOZIETATEAREN BARNE BIZITZA 160. Barne bizitzarekin lotutako gaiak.—Sozietate guztiek eta, horien artean, sozietate kolektiboek, euren kideen arteko elkarlana bultzatzen dute, helburu jakin bat lortzeko. Sozietateok eratzen direnean, sozietatearen barne bizitzarekin loturiko eginkizunen epealdia hasten da; epealdi hori sozietatea


azkentzen denean amaitzen da. Hurrengoak dira sozietatearen barne bizitza rekin lotutako gaiak: bazkideen eskubide eta betebeharrak, sozietatearen par taidetzen eskualdaketa eta, azken buruan, eskrituraren aldaketa. 161. Bazkidearen betebeharrak.—Merkataritza Kodearen 116. artiku luak ezartzen duenez, bazkide kolektiboaren oinarrizko betebeharra sozieta teari ekarpenak egitea da, «ondasun, industria edota horietako gauzen bat erkidegoan jarriz» (ikus 141.b zk.). Sozietate kolektiboen inguruan, ez dago ekarpen betebeharra beren beregi ezartzen duen araurik; hala ere, kodearen hainbat manutatik ateratzen da betebehar hori (116, 125.4, 139 eta 218.4. art.ak). Kodeak, manuen batean, «bazkide kapitalista» izena ematen dio so zietatera «ondasunak» (dirua, gauza higikor edo higiezinak, eskubideak etab.) ekartzen dituen bazkide kolektiboari (141. art.). Beste alde batetik, sozietatera «industria» bakarrik ekartzen duenari (lana, zerbitzuak edo, oro har, jardue ra) «industri bazkide» izena ematen dio (138 eta 141. art.ak). Bereizketa hori gorabehera, argitu behar da bazkide horiek guztiak bazkide kolektiboak direla eta estatutu juridiko erkidearen menpe daudela. Edozein modutara ere, indus tri bazkide kolektiboaren kasuan, badaude zenbait arau berezi; egineginean ere, geroago azalduko ditugu arauok (ikus 165. zk.). 162. Bazkidearen eskubideak: a) Sozietatearen kudeaketan parte har tzeko eskubidea.—Bazkideak dituen eskubideen artean, administrazio izaera dutenak eta ekonomi edo ondare izaerakoak bereizi behar dira. Lehenengo multzo horretan sartzen dira sozietatearen administrazioan parte hartzeko esku bidea eta informazio eskubidea. Bigarrenean, berriz, irabazietan eta likidazioa ren osteko ondarean parte hartzeko eskubideak sartzen dira. Kodearen 129. artikuluak ezartzen duenez, bazkide guztiek dute sozieta tearen kudeaketan parte hartzeko eskubidea, salbu eta kontratuak Merkataritzako zuzenbidea


bazkide ba karraren esku uzten duenean administrazioa. (Geroago azalduko dugu eskubide hori, administrazioaren antolaketa aztertzerakoan). 163. b) Informazio eskubidea.—Informazio eskubidea sozietate kudea ketan parte hartzeko eskubidearen osagarria da. Kodearen 133. artikuluak eskubide hori aintzatesten die bazkide guztiei; horren bidez, bazkideok sozie tate eragiketen ibilera on edo txarraren berri izan dezakete edozein unetan. Manu horren arabera, bazkide guztiek, administrazioan parte hartzen duten ala ez aintzat hartu gabe, administrazio eta kontabilitate egoerak aztertzeko es kubidea dute; horrezaz gainera, bazkide guztien intereserako komenigarriak di ren erreklamazioak egin ditzakete, sozietate eskrituran jaso diren itunen edo Zuzenbidearen xedapen orokorren arabera. Legeak oso modu zabalean jaso du eskubide hori; horrexegatik, badirudi sozietatearen eskriturek ezin dutela eskubide hori mugatu, horren egikaritzari oztopoak jarriz edota eskubide ho rren iraupena mugatuz. Mugapenaren aldeko printzipioa onartuko balitz, es kubide hori gezurrezko edo irudimenezko ahalmena baino ez litzateke izango. Autoreen iritziz, bazkideak adituen laguntza eska dezake, kontabilitatea ren azterketa egiteko. Jurisprudentziak, ildo beretik, adituaren eskuhartzea onartu zuen antzeko kasu batean (1917ko martxoaren 5eko epaia). Irizpide horrek, gainera, Merkataritza Kodearen 33.2. artikuluan izan dezake bere oi narria; manu horrek ezartzen duen moduan, pertsona teknikoen laguntzarekin egin daiteke kontabilitatearen azterketa. 164. c) Irabazietan eta likidazioaren osteko ondarean parte hartzeko eskubidea.—Eskubide hori da, ezbairik gabe, bazkideen oinarrizko eskubi dea; horren bitartez, sozietatea eratzean bazkideok duten helburua betetzen da, hots, irabaziak lortzeko helburua. Hutshutsean, sozietatea amaitzean banatu beharko lirateke irabaziak, une horretan bakarrik jakin daitekeelako sozietateak irabaziak ala


galerak izan dituen. Dena dela, sozietateak urtero idatzi behar du balantzea eta, horren ondorioz, aspaldiko eginera hau nagusitu da: sozietate ekitaldiaren barruan lortutako irabaziak urteanurtean zehazteko eginera. Az tergai dugun eskubidea, ondorenez, aldizkako irabaziei edo irabazi erlatiboei buruzkoa da, ez, ordea, azkeneko irabaziei edota guztizko irabaziei buruzkoa. Irabazietan parte hartzeko eskubidearen barruan ez dira sartzen sozietatearen bizitzan zehar jaso eta sozietatea desegin ondoren zenbatesten diren onurak. Haatik, likidazioaren osteko ondarean parte hartzeko eskubidearen bidetik ba natzen zaizkie bazkideei onura horiek, geroago ikusiko dugun bezala. Kodearen arabera, bazkideek sozietate kontratuan ezar dezakete zein mo dutan banatu behar diren irabaziak. Horren inguruko itunik egiten ez bada, ostera, ÂŤbazkide bakoitzak konpainian duen interesaren laineanÂť banatu be har dira irabaziok (140. art.); horrekin loturik, bazkide bakoitzak egiten duen ekarpenaren zenbatekoa da interesa. Kontratuaren bitartez, bada, proportzio tasunaren printzipioa apur daiteke, bazkide batzuen mesederako eta beste batzuen kaltean. Nolanahi ere, bazkideen bat etekinen banaketatik kanpo uzten duen klausula deuseza da, ekitatearen aurkakoa delako (KZren 1691. art.). Klausula horren deuseztasunak ez dakar sozietatearen beraren deuseztasuna. KZren 1691. artikuluak itun hori deuseza dela besterik ez du esaten; klausula hori ez da kontuan hartuko, eta klausula horrek ukitzen dituen bazkideek pro portziozko banaketan parte hartuko dute. Zilegi al da bazkideen bati urtero korritu finkoa emateko ituna? Itun ho ri baliozkoa da, baldin eta korritu hori benetako irabaziak lortzearen menpe badago eta korrituaren zenbatekoak ez baditu bere barruan hartzen irabazi guztiak; osterantzean, irabazien banaketatik kanpo geratuko lirateke gainerako bazkideak. Sozietate itunaren bidez, bestalde, gainontzeko baten (bazkide ez denaren) esku utzi ahal da bazkide bakoitzak irabazietan (edota galeretan) izango duen partehartzea erabakitzeko ardura; itun horiek inolako arazorik gabe onartzen Merkataritzako zuzenbidea


dira, baina oso gutxitan egiten dira merkataritzako egineretan. Zernahi gisaz, horrelako itunik eginez gero, Kode Zibilaren 1690. artikuluak ezarritakoa apli katu behar da. Horren harira, gainontzekoak erabakitakoa aurkaratu ahal izan go dute bazkideek, baldin eta nabaria bada gainontzeko horrek ekitaterik gabe jardun duela; zernahi gisaz, bazkide batek ezin izango du inola ere errekla maziorik egin, gainontzekoaren erabakia betearazteari ekin badio edo, eraba kiaren berri izan eta hiru hilabeteko epearen barruan, erabaki hori aurkaratu ez badu. Irabazietan parte hartzeko eskubide horrek, alabaina, ez du erabateko ba liorik. Zehatzago esatearren, sozietateak ez ditu nahitaez banatu behar ekital di ekonomiko bakoitzean lortzen dituen irabazi guztiak. Sozietateak ezin ditu modu sistematikoan bere irabazi guztiak mugarik gabe erreserbatu. Hala ere, sozietateak borondatezko erreserbak sor ditzakeela onartu behar da, sozietate interesen babeserako egokia den heinean; izan ere, sarritan egiten dira horre lako erreserbak eta, horien bidez, banatu gabe geratzen da urteko etekinen zati bat. Are gehiago, ekitaldien batean etekinik ez banatzeko erabakia har dezake sozietateak, enpresa beharrizanen arabera hori beharrezkoa denean, hain zuzen ere. Bazkideak, aurretik esan dugun moduan, badu likidazioaren osteko onda rean parte hartzeko eskubiderik ere. Eskubide horrek, irabazietan parte har tzeko eskubideak bezala, ondare edukia edo eduki ekonomikoa du. Egiatan, likidazioaren osteko ondarean parte hartzeko eskubide hori irabazietan parte hartzeko eskubidearen osagarri da. Likidazioaren unean, banatzeke dagoen ondarearen zenbatekoa bazkideek egindako ekarpenetatik gorakoa bada, argi dago banatu gabeko irabaziak egon direla eta horiek hasierako ondarea gehitu dutela. Bazkideak, bada, sozietate hartzekoaren banaketa edo zatiketan parte hartzeko eskubidea du, sozietate kontratuan ezarritako modu eta neurrian; kontratuan horrelakorik ezartzen ez


bada, bazkide bakoitzak sozietatean duen interesaren lainean egingo da banaketa. Eskubide hori egikaritzeko baldintzak kodearen 227. artikuluan eta ondorengoetan arautzen dira; artikulu horiek sozietatearen likidazioari eta sozietate hartzekoaren zatiketari buruzkoak dira (ikus 189. zk.). 165. Industri bazkideentzat ezarritako arau bereziak.—Arlo zehatz batzuetan, arau bereziak ezartzen dira industri bazkide kolektiboentzat: a) Kodearen 138. artikuluak eduki negatiboko betebeharra ezartzen dio industri bazkide kolektiboari. Horri helduz, industri bazkideak «ezin du bere gain hartu inolako negoziaziorik egiteko ardurarik, salbu eta konpainiak be ren beregi ematen dionean horretarako baimena». Lege manu horren interpre tazio tradizionalari helduta, sozietate administrazioan parte hartzeko debekua ezartzen zaio industri bazkideari. Egungo autoreek, ordea, industri bazkideen estatutu juridikoa berrikusi eta gero, iritzi desberdina eman dute. Horien ustez, industri bazkideari ezarritako debekua bestelakoa da, alegia, sozietatearekin elkarlehian arituz, bere kontura eragiketak egiteko debekua. Debekuaren helbu rua ondokoa da: sozietate kolektiboaren industri bazkideak bere jarduera sozie tate horretan bertan gauzatzea «modu esklusiboan». b) Merkataritza Kodearen 141. artikuluak, bestalde, beste barne xedapen bat jasotzen du industri bazkideari buruz. Manu horren aginduz, industri baz kideek ez dute sozietatearen galeretan parterik hartzen, «partaidetza hori be rariazko itunaren bidez ezartzen denean izan ezik». c) Bukatzeko, sozietate kontratuak ez badu adierazi zeintzuk diren indus tri bazkideari dagozkion irabaziak, «partaidetza gutxien duen bazkide kapi talistaren multzoan» sartzen da bazkide hori (Kodearen 140. art.). Industri bazkideen irabaziak mugatzen dituen arau hori ekitatearen aurkakoa da ezbai rik gabe. Kodearen arabera, mugapen hori aplikatuko da, baldin Merkataritzako zuzenbidea


eta sozieta te eskriturak ez badu zehazten zein den industri bazkidearen partaidetza. Egia esan, kodeak hori aipatu izan ez balu, manu horrek bidegabekeria ugari eka rriko zukeen, industri bazkideek, egungo egun, garrantzi handiko zerbitzuak eman ditzaketelako sozietate kolektiboetan. Goian aipatu ditugun arau berezi horietatik kanpo, bazkide kolektibo ka pitalistentzat ezarritako arau berberak aplikatzen zaizkie industri bazkide kolektiboei, sozietatearen barneko eta kanpoko bizitzaren inguruan, bai eta sozietate eragiketen ondorioz gainontzekoei begira duten erantzukizunaren inguruan ere. 166. Sozietate partaidetzen eskualdaketa.—Aurretik azaldu dugun mo duan, sozietate kolektiboak izaera pertsonalista du, hots, intuitu personae era tutako sozietatea da. Ondorenez, bazkideak «ezin dio beste inori eskualdatu berak konpainian duen interesa», gainerako bazkideen adostasunik gabe (143. art.). Dakigunez, sozietate kolektiboaren bazkideak euren baldintza pertsona len arabera aukeratzen dira eta, horrez gain, bazkideok elkarren arteko kon fiantza harremanak dituzte. Hortaz, bazkide bat sozietatetik irten eta beste bat sartzeak aldaketa handia dakar sozietatean eta, horrexegatik, aldaketa hori ezin da alde bakarrez egin. Kodeak «beste inori eskualda»tzeko debekua ezar tzen du eta, adierazmolde hori oso argia ez dela kontuan izanik, interpretazio desberdinak izan ditzake horrek. Alde batetik, manu hori sozietatetik «kan poko» pertsonaz ari dela uler daiteke. Bestetik, manu horretan bazkideen ar teko eskualdaketa ere debekatu egiten dela uler daiteke. Gure aburuz, bigarren konponbide hori da egokiena. Sozietate kolektiboan, bazkideek erantzukizun pertsonala dute sozietatearen zorren gain; hortaz, bazkide batek sozietatea uz teak ondorio larriak ekar ditzake sozietatearentzat eta gainerako bazkideen tzat, bazkide horren lekuan sozietatetik kanpoko beste pertsona


bat jartzen ez bada ere. Mortis causa oinordetza gertatzen denean, esaterako, hildako baz kidearen jaraunsleak ez dira zuzenzuzenean sozietatean sartzen. Horretara, itun baten bitartez, hildakoaren jaraunsleekin sozietateari ekin behar zaiola adierazten ez denean, sozietatea desegingo da (edo, hala denean, bizirik dau den bazkideekin arituko da sozietatea). Halakoetan, jaraunsleek euren kausa tzaileari dagokion zatiaren likidazioa eskuratzeko eskubidea dute (222. art.). Bazkidearen partaidetzen eskualdaketa Merkataritzako Erregistroan inskriba tu behar da, horrek aldatu egiten duelako sozietate eskritura (119. art.). Bazkideak partaidekide bat onar dezake berak duen sozietate interes edo partaidetzan; kasu hori, gainera, sozietate interesa eskualdatzen den kasutik be reizi behar da. Bazkidearen bidez, sozietateak izandako irabazi eta galeretan parte har dezake gainontzekoak; bazkideak eta beste pertsona horrek sozietate tik kanpoko harreman juridikoak dituzte eta, ondorenez, gainontzekoak ez du akzio eta eskubiderik izango sozietateari edo bazkideei begira. (Kasu hori be rariaz onartzen da KZren 1696. art.an). 167. Sozietate eskrituraren aldaketa.—Merkataritza Kodeak ez du arau berezirik ezartzen gai horren inguruan; hori dela bide, 119. artikuluak jasotzen duen printzipio orokorrera jo behar dugu. Artikulu horren esanetan, sozieta teak izandako aldaketa guztiak eskritura publikoan agertarazi eta Merkatari tzako Erregistroan inskribatu behar dira. Sozietate kolektiboaren izaera aintzat hartuz, sozietate kontratuan edozein aldaketa egiteko, nahitaezkoa da bazki de guztiek horren gaineko adostasuna ematea. Bazkideen aho bateko adostasu nik ez badago, sozietatearen aldaketa ezin izango da inskribatu Merkataritzako Erregistroan (MEAren 81. art.). Edukiari dagokionez, bazkideek egokitzat jo tzen dituzten aldaketa zilegi guztiak egin ditzakete sozietate kontratuan. Merkataritzako zuzenbidea


III. ADMINISTRAZIO ANTOLAKETA 168. Askatasun eraentza.—Sozietate kolektiboetan, gainerako sozieta teetan bezala, pertsona fisikoen eskuetan uzten da sozietatearen administra zioa edo kudeaketa. Pertsona fisiko horiek bananbanan edo batera gauzatzen dute administrazioa, sozietate interesen arabera beharrezkoa den modu eten gabe eta egonkorrean. Administrazio kontuen gaineko erabakiak hartzeko ahalmena, dena dela, bazkideen eskuetan uzten da (ikus EZNk 1975eko irai laren 29an emandako ebazpena). Horrekin lotuta, sozietate eskrituran adierazi behar da zeintzuk diren sozietatearen kudeaketa gauzatu behar duten pertsonak (125.4. art.). Bazkideek, berebat, askatasuna dute administrazio edo kudeaketa hori zein modutan gauzatu behar den zehazteko. Merkataritza Kodeak zatikako arauak ezartzen ditu gai horren inguruan, eta sozietate kontratuan ezarritakoak lehentasuna du arau horien gain (121. artikulua); horren arabera, arauok osa tu behar dira Kode Zibilak ezarritako arauekin (ikus EZNk 1992ko otsailaren 26an emandako ebazpena). Ondoren, administrazio mota desberdinak azalduko ditugu. 169. Administratzeko modua, kontratuan ezer adierazten ez bada.—Kasu hori gutxitan gertatzen da. Aurrerago aipatu dugun 125. artikuluaz landa, gogoan izan behar da Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 209. artikuluak ezartzen duena ere; artikulu horren arabera, sozietate kolektiboen le henengo inskripzioan nahitaez agertarazi behar da zein bazkideren esku uzten den sozietatearen administrazioa. Edozelan ere, eskrituran horrelakorik adie razten ez bada, bazkide guztiek negozio erkideen zuzendaritzan parte har tzeko ahalmena dute, eta sozietatean bertan dauden bazkideak ados jarriko dira sozietatearentzat interesgarri diren kontratu edo eragiketak egiteko (129. art.). Bazkide guztiek, industri


bazkideak izan ezik, kudeatzaile izaera dute (138. art.); horiek guztiek ahalmen berberak dituzte, euren sozietate partaidetzaren zenbatekoa edozein izanda ere. Lege sistema argia da, orain arte azaldu dugunari dagokionez. Hala ere, zalantza batzuk sortzen dira, bazkideek sozietatearen kudeaketa gauzatzeko moduaren inguruan. Egia esan, ez dago argi bazkideek nola gauzatu behar di tuzten kudeaketa egintzak: batera edo modu mankomunatuan (edozein egintza edo eragiketa gauzatzeko guztien adostasuna behar denean) ala banandurik edo modu solidarioan (bazkide bakoitzak betebeharrak sortzen ditu sozietatearen tzat, berak egindako egintza edo hartutako erabakien ondorioz), Kode Zibilaren 1695. art.aren 1. zenbakiak arautzen duen moduan. Kodearen 129. artikuluak «parte hartu» aditza eta sozietatean bertan dauden bazkideen «adostasuna» ai patzen dituenean, badirudi baterako administrazio sistema ezarri nahi izan due la. Dena den, argudio horren alde berariazko adierazpenik ez dagoela aintzat harturik, badirudi Kode Zibilaren konponbidea onartzea dela zentzuzkoena. Horri helduta, edozein bazkidek ahalmena du sozietatearen jarduketa multzo edo trafikoarekin lotutako eragiketen bat egin eta sozietatearentzat betebeha rrak sortzeko; alabaina, bazkideak erantzukizuna izango du, maltzurkeria, ahal men abusuaren edo arduragabekeria larrien ondorioz kalteak eragin dizkienean sozietatearen interesei (144. artikulua). Lehenlehenik, administrazioan «parte hartze»ak ez du esan nahi administrazio hori baterakoa izan behar denik (ku deatzaileek banaka edo banandurik jarduten dutenean ere, sozietatearen admi nistrazioan parte hartzen da). Bigarrenik, «sozietatean bertan dauden bazkideen arteko adostasuna» kudeaketa sistema banandu eta solidarioaren zentzuzko on dorioa dela esan daiteke, ez, ordea, kudeaketa sistema horrekin baterazina dela. Hariari segiz, sozietatearen administrazioa hainbat pertsonaren esku uzten bada modu solidarioan, kudeatzaileek gebena jartzeko eskubidea edota ahalmena du te, sozietatearentzat betebeharrak erakartzen dituen edozein eragiketaren aurka jotzeko. Horren helburua sozietatearen administrazioa bateratzea da, eta horren adibideak legeria Merkataritzako zuzenbidea


guztietan ditugu, bai eta Espainiakoan ere (MKren 130. art., eta KZren 1695. art.). Kodearen 129. art.an ezarritakoak, beraz, azalpen erraza du. Manu horren esanetan, sozietatearentzat interesgarria den egintza edo kon tratu bat egiteko, sozietatean bertan dauden bazkide guztiek eman beharko dute horren gaineko adostasuna; adostasunik lortzen ez bada, gebena jartzen zaio kasuan kasuko egintza edo kontratuari. Laburbilduz, sozietate kontratuak ezer adierazten ez badu, edozein bazki dek gauzatu ahal izango ditu, banaka edo banandurik «negozio erkideak zuzen tzeko» egintzak. Hala ere, egintza horietakoen batean hainbat bazkidek parte hartzen badute, guztien arteko adostasuna lortu beharko da egintzok aurrera ateratzeko. Horren inguruan, azkenik, azpimarratu behar da lege manuak ez duela bazkide guztien adostasunik ezartzen, ezpada sozietatean bertan dauden bazkideen artekoa bakarrik. 170. Administrazioa zenbait bazkideren esku egotea modu solidario an.—Administratzeko modu horrek antzekotasun handiak ditu azaldu berri dugunarekin. Sistema horretan, edozein kudeatzailek bere kabuz egin ditzake sozietatearen administrazio egintzak, gainerako bazkideen adostasunik behar izan gabe; egintza horien bidez, betebeharrak sortzen dira sozietatearentzat. Administrazioari batasuna emateko, ordea, hauxe ezartzen du kodearen 130. artikuluak: «Ezin da betebehar berririk hartu, bazkide administratzaileetarik batek horren aurka jotzen badu beren beregi. Edonola ere, betebehar hori har tzen bada, ez da deuseztatuko eta ondoreak sortuko ditu; horrelako kasuetan, alabaina, betebehar hori hartu duen bazkideak (edota bazkideek) erantzukizu na dute sozietatearen masari begira, betebehar horrek eratorri dituen kalteen ondorioz». Kodearen 129. art.tik analogiaz ondorioztatzen denez, egintza edo kontratu batean hainbat kudeatzailek parte hartzen badute, elkarren arteko adostasunez jardun beharko dute. modu

171. Administrazioa zenbait bazkideren esku egotea mankomu


natuan.—Administrazio sistema horretan, kudeatzaile guztien adostasuna na hitaezkoa da edozein administrazio eragiketa gauzatzeko. Nolanahi ere, kasu horietan onartu behar da Kode Zibilaren 1694. artikuluak jasotako salbuespe na. Manu horren arabera, ezin da adierazi administratzaileen bat absente da goenik edo horietako batentzat ezinezkoa denik jarduera gauzatzea, salbu eta sozietateari kalte larria edo konponezina eragiteko hurhurreko arriskua dagoe nean. Kasu horietan bakarrik dira baliozkoak kudeatzaile baten adostasunik ga be egindako eragiketak. Administrazio sistema hori zuhurra da; horren bidez, sozietateak ez ditu betebeharrak hartzen, bazkide baten egintza edo erabaki en ondorioz. Dena dela, sistema horrek baditu bere eragozpenak; sarri asko tan, sozietatearen jardunbidea eten egin daiteke, bazkide baten axolagabekeria eta sozietatearen jardunbideari oztopo egiteko nahia dela eta. Arrisku hori baz tertzeko, neurri batean bada ere, 218. artikuluaren 6. zk.ak ondoko karia sar tu du kontratuaren zatikako hutsalketa eragiten duten karien artean: sozietatean zeregin pertsonalak bete behar dituen bazkidearen absentzia arrazoitu gabea. Bestalde, egintza edo eragiketa batean parte hartu ez duten kudeatzaileek be rretsi egin ditzakete egintzok; horren bidez, egintza horiek baliozkoak izan dai tezke, eta bizitasun handiagoa lortzen du administrazio mankomunatuak. 172. Administrazioa bazkide bakarraren esku egotea.—Sozietatearen kudeatzailea pertsona bat bakarrik denean, administrazioaren monopolioa du bere esku; halako kasuetan, gainerako bazkideek ezin dute administratzailea ren egintzen aurka jo, ezta egintza horien ondoreak eragotzi ere (131. art.). Sozietate kolektiboek, kasurik gehienetan, ez dute administratzaile bakarra izaten. Alderantziz, sozietate horren izaera pertsonalista oinarri hartuz, baz kide kolektiboen baldintza pertsonalei ahalik eta probetxu Merkataritzako zuzenbidea


handien ateratzeko joera zabaldu da; horretarako, hainbat pertsonaren artean gauzatzen dute en presaren zuzeneko kudeaketa. Administratzaile bakarraren erakundea 129 eta 132. artikuluetan mugatzen da modu inplizituan. Azken manu horrek ezarri duenez, «sozietate kontratuan, pertsona bati berariaz ematen bazaio konpainia administratu eta horren izenean sinatzeko bakarreko ahalmena, geroago ezin zaio ahalmen hori kendu; hala ere, pertsona horrek ahalmena modu desego kian erabiltzen badu eta kudeaketaren ondorioz kalte egiten bazaio masa erkideari, gainerako bazkideek hurrengo bi aukerak izango dituzte: bata, era giketa guztietan esku hartuko duen administratzailekide bat aukeratzea; eta, bestea, epaile edo auzitegi eskudunari kontratuaren hutsalketa eskatzea. Az ken kasu horretan, epaile edo auzitegi eskudunak kontratua hutsaltzeko eraba kia hartuko du, masa erkideari egindako kaltea frogatzen bada». Kontratuaren hutsalketa epailearen ebazpen irmoaren bidez adierazi behar da, berori Mer kataritzako Erregistroan inskribatu ahal izateko (MEAren 211. art.). Administratzailekidea izendatzeko prozedura Judiziamendu Zibilari bu ruzko Legearen 2162.etik 2166.era arteko artikuluetan arautzen da. Bestalde, Erregistroen Zuzendaritza Nagusiak 1953ko otsailaren 7an emandako ebazpe nak adierazi duen bezala, epaileari kontratuaren hutsalketa eskatzeko, nahi taezkoa da «eskrituran hutsalketa kari zehatzik ez ituntzea». Horrekin loturik, «kontratuaren hutsalketa» zatikako hutsalketa dela ulertu behar da (218. arti kuluaren ildotik); hutsalketa horrek bazkide administratzailea edo estatutue tako kudeatzailea ukitzen du, aipatu berri dugun ebazpenak adierazten duen moduan. 173. Administrazioa sozietatetik kanpoko bazkide baten edo gehiago ren esku egotea.—Merkataritza Kodeak bazkideek gauzatzen


duten kudeake ta baino ez du arautzen. Hori gorabehera, sozietate horren bazkide ez direnak ere sozietate kolektiboen kudeatzaile izan daitezke, ondoko bi printzipioak go goan izanik: itunak egiteko askatasuna (125. art.) eta kontratuaren lehentasuna (121. art.). Dena dela, oso gutxitan gertatzen da hori. 174. Administratzaileen izaera juridikoa.—Egungo autoreen esanetan, sozietateen kudeatzaileak sozietate organo gisa hartu behar dira, ez mandatari gisa, autore klasikoek adierazi izan duten bezala. Esanak esan, badirudi sozie tate kolektiboen kudeatzaileek mandatariaren antzeko egoera dutela sozietate an; bada, zilegia izango litzateke mandatuari buruzko arauetara jotzea modu ordeztailean, legearen edo sozietate kontratuaren hutsuneak betetzeko. Sozietate eskrituran kudeatzailea izendatzen bada kontratuaren berariaz ko baldintza gisa, horren kargua iraunkor eta egonkorra izango da, eta ezin izango da izendapen hori ezeztatu; edonola ere, eta hala behar bada, 132. artikuluak aipatutako administratzailekidea izendatuko da edo, bestela, kon tratuaren zatikako hutsalketa eragingo da. Kudeatzailea sozietatearen bizitzan zehar izendatuz gero, bazkideek askatasunez (ad nutum) ezezta dezakete izen dapen hori. Horren ariora, eta sozietate eskriturak bestelakorik ezartzen ez badu, gainerako bazkideen adostasuna behar da, bai bazkidea izendatzeko, bai eta izendapen hori ezeztatzeko ere. 175. Administratzaileen ahalmenak eta erantzukizuna.—Sozietate es krituran ezartzen diren ahalmen edota ahalordeak dituzte administratzaileek. Eskritura horretan, bazkide kudeatzaileen ahalmenak muga daitezke eta, ho rrez gain, ahalmen horien edukia eta norainokoa desberdinak izan daitezke bazkide bakoitzaren kasuan. Itunik izan ezean, sozietatearen jarduketa multzo edo trafikoa gauzatu eta sozietatearen helburua betetzeko beharrezkoak diren ahalmenak dituzte administratzaileek. Sozietate administrazioaren kontzeptuak gainditu egiten ditu administrazio zibileko egintza Merkataritzako zuzenbidea


hutsaren mugak. Sozietateko administratzaileak, sozietate ondarea artatzeko egintzak gauzatzeaz gain, beste rentze egintzak gauzatu eta betebeharrak hartzen ditu. Laburbilduz, mugapen berezirik ezarri ezean, sozietatea aurrera ateratzeko beharrezkoak diren egintza guztiak gauzatzeko ahalmena dute sozietatearen administrazioaz arduratzen di renek. Administratzaileek, bada, oso ahalmen zabalak dituzte eta, horren ondo rioz, administratzaileak erantzukizun sistema baten menpe daude, eragindako kalteen ordaina emateko betebeharra izanik. Merkataritzako antolamendu ju ridikoak, sozietate ororen administratzaileek duten erantzukizunari dagokio nez, irizpide zibil arrunta baino arinagoa den irizpidea barneratu du. Irizpide zibilak levis in abstracto errua hartzen du oinarri (familiako guraso onaren arreta: KZren 1104. art.). Merkataritzaren arloan, ordea, sozietate administra tzaileen erantzukizuna dolo edota arduragabekeria larriaren (culpa lataren) kasura mugatzen da. Horixe da, hain zuzen ere, Merkataritza Kodearen 144. artikuluak jasotzen duen erru mota. Artikulu horrek, bazkide hitza bakarrik aipatzen duen arren, badirudi bazkide administratzaileei buruzko arauketa jasotzen duela; izan ere, administratzaileak dira, gehienbat, sozietate jarduera gauzatzen dutenak eta, horren ondorioz, horiek dute arriskurik handiena so zietatearentzat kaltegarri izan daitekeen maltzurkeria, ahalmen abusu edo ar duragabekerian erortzeko. Administratzaileek ez dute erantzukizunik izango, baldin eta, edozein egintza dela bide, ÂŤerreklamazioari bide eman dion egin tza berariaz edo itxuraz onetsi edo berretsi badaÂť. Bukatzeko, administratzai leen zigor erantzukizunari buruz, ikus lan honen 332. zenbakia. Administratzeko ahalmena eskuordeezina da. Kodearen arabera, beste per tsona batek ezin ditu ÂŤkudeatzaileari dagozkion zereginak gauzatu, gainerako bazkideek horren gaineko adostasunik ematen ez baduteÂť (143. art.).


IV. SOZIETATEAREN KANPO BIZITZA 176. Baltzu edo sozietatearen izena.—Sozietate kolektiboak izendazio subjektiboa edo sozietatearen izena erabiliz aritzen dira trafikoan; izen hori nortasun juridikoaren ezaugarri da eta, horren bidez, sozietateak bereizi edota desberdindu egiten dira euren artean. Sozietatearen izena zehazteko, bazkide guztien, horietako batzuen edo bazkide baten izena hartzen da. Azken bi kasuotan, izenari (edo izenei) «eta konpainia» (gaztelaniaz, «y compañía») hitzak gehitu behar zaizkio (126. art.). Kodearen esanetan, sozietatearen izena zehatz eta egiazkoa izan behar da, eta izen horretan ezin da sartu sozietatetik kanpoko pertsonaren izenik. Sozietatea ren barruan ez dagoen edonork bere izena eransten badio sozietatearen izenari, sozietatearen zorren gaineko erantzukizun solidarioa du bazkideekin batera. Horrez gain, pertsona horrek izan dezake zigor erantzukizuna ere (126. art.). Pertsona horri ezartzen zaion zehapen larriak badu azalpenik. Jakina dugunez, sozietatearen bazkideek mugarik gabeko erantzukizuna dute gainontzekoei begira, eta bazkideon izen onak mesede egiten dio sozietateari; hori oinarri harturik, gainontzekoei maula egingo litzaieke, baldin eta sozietateak hortik kanpo dauden pertsonen izena erabiliz jardungo balu. Horrexegatik, bazkideen erantzukizun sistema berezia ezartzen zaie pertsona horiei. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak osatu egiten ditu sozieta tearen izenari buruz kodean ezarritako xedapenak (398. art. eta ondorengo ak). Araudi horrek izendazio subjektibo gisa hartzen du sozietatearen izena, behin eta berriro aipatzen baitu «izendazio subjektiboa edo sozietatearen ize na». Horren bitartez, izenen inguruan oro har ezarritako aginduak bete behar ditu sozietatearen izendazioak: a) izendazioaren batasuna; b) izena osatzeko, Espainiako edozein hizkuntza ofizialen alfabetoetako letrak erabiltzeko auke ra; c) lege, ordena publiko edo ohitura onen aurkakoak diren edota sozietate mota edo izaeraren inguruan nahasteak ekar ditzaketen adierazmoldeak jar Merkataritzako zuzenbidea


tzeko debekua; eta d) izendazio berberak jartzeko debekua. 177. Sozietatearen ordezkaritza.—Sozietateak ordezkarien bidez dihar du gainontzekoekin dituen harremanetan; bestela esateko, pertsona fisiko batek nahiz gehiagok ordezkatuko dute sozietatea. Ordezkaritza ahalmen hori admi nistratzaileei dagokie eskuarki. Kontzeptuaz denaz bezainbatean, agerikoa da bi ahalmen mota hauen arteko bereizketa: batetik, administrazio ahalmenak edo barne kudeaketarekin lotutakoak; eta, beste aldetik, ordezkaritza ahalme nak edo kanpo kudeaketarekin lotutakoak. Edozein modutara ere, bi ahalmen mota horiek batera doaz gehienetan, eta administratzaileak bere gain hartu be har ditu beroriek. Ordezkari ez den administratzailearen erakunde anomaloa era dadin, nahitaezkoa da sozietate eskriturak edo administratzailearen izenda pen egintzak ordezkaritza ahalmen hori kentzea sozietate kolektiboaren admi nistratzaileari. Kudeatzaileak sozietatearen izenean sinatzeko ahalmena izan behar du, ordezkaritza lanak gauzatu ahal izateko; beste hitz batzuetan esatearren, so zietatearen izenean sinatzeko ahalmena duen pertsona da ordezkaria. Baime nik gabeko bazkideek «ez dute sozietatearentzat betebeharrik sortuko euren egintzen bidez, egintzok sozietatearen izenean eta horren sinadura erabilita gauzatu arren» (128. art.). Bestalde, sozietatearen izenean eta kontura egiten diren eragiketen ondorioz, bazkideek erantzukizun pertsonala izan dezaten, nahitaezkoa da eragiketa horiek «sozietatearen sinadura erabilita egitea, ho rretarako baimena duen pertsonaren bitartez» (127. art.). Ildo horretatik, bereizi behar dira sinaduraren erabilera hutsa eta erabile ra horren abusua. Abusu hori gertatzen da, sozietatearen sinadura «norbera ren konturako negozioetan» erabiltzen denean. Horrelako kasuetan, irabazirik izanez gero, sozietatearentzat izango da;


berebat, eragindako kalteen ordaina emango zaio sozietateari (135. art.). 178. Erantzukizuna, sozietatearen hartzekodunei begira.—Sozietatea ren sinadura legebidez erabiltzen denean, sozietatea zuzenzuzenean lotzen zaie bere kudeatzaileekin kontratatu duten pertsonei (284 eta 285. artikuluak). Sozietatearen hartzekodunek, bestalde, sozietatearen beraren ondarea eta baz kideen bakarreko ondareak hartzen dituzte euren kredituen berme gisa. So zietateak ondare autonomia duenez, lehendabizikoz ondare horrekin egin behar zaio aurre sozietatearen erantzukizunari, inolako mugarik gabe. Sozietateak bere zorren gain erantzun behar du, gaurko eta etorkizuneko ondasun guztie kin (KZren 1911. art.). Bazkideek, berriz, sozietate ondarearekin estali ez diren zorren gaineko erantzukizuna dute. Bazkidearen erantzukizuna, bada, sorospi dezkoa edo bigarren mailakoa da: lehenik eta behin, sozietate ondarearen bidez egiten zaie aurre zorrei eta, ondare hori agortu eta gero, bazkideen bakarreko ondareetara jotzen da (237. art.). Bazkideon erantzukizuna, gainera, solidarioa eta mugarik gabekoa da (127. art.). Solidaritateari dagokionez, arau zibilek ezarritakoa aplikatzen da (KZren 1137. art. eta ondorengoak). Horren arabera, hartzekodunak edozein bazkideri eska diezaioke zorraren zenbateko osoa; hala eta guztiz ere, zor hori ordaintzen duen bazkideak gainerako bazkideei errepeti diezaieke ordaindutakoa, bakoitzari dagokion zatia erreklamatuz. Esan berri dugunez, bazkideen erantzukizunak ez du mugarik. Horrela, bazkideak ez du sozietatera ekarritako ondasunekin (edo ekarri beharrekoekin) bakarrik eran tzun behar; erantzukizun horrek bazkidearen ondasun guztiak hartzen ditu bere barnean, hain zuzen ere, gaurkoak eta etorkizunekoak. V. SOZIETATEAREN TRANSFORMAZIOA 179. Kontzeptua.—Idatzizko sozietatearen lege Merkataritzako zuzenbidea

esangura

teknikoan, for


ma edo erak izandako aldaketa da transformazioa. Ondorenez, transformazioa eragiketa juridikoa da eta, horren bitartez, sozietate kolektiboak jatorrizko forma galtzen du, komanditako sozietate, sozietate anonimo edo erantzukizun mugatuko sozietate bihurtuz. Sozietate kolektiboek maiz hartzen dute beste formen bat. Denborak aurre ra egin ahala, nagusitzen ari da bazkideen erantzukizuna mugatzen duten sozie tate formak eratzeko joera; horregatik, sozietate kolektiboak sozietate anonimo edo, bestela, erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzen dira batik bat. Merkataritza Kodeak ez du inolako araurik ezartzen transformazioari bu ruz. Hortaz, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudira (216.etik 225.era arteko art.etara) eta Sozietate Anonimoei buruzko Legera (223.etik 232.era ar teko art.etara) jo behar dugu. Lege testu horiek zenbait arau ezartzen dituzte, sozietate kolektiboak sozietate anonimo bihurtzeari dagokionez. 180. Lege betekizunak.—Transformazioa sozietatearen borondatezko egintza da eta, horren bidez, erabat aldatzen da sozietatearen egitura. Egintza horrek gainditu egiten ditu kudeatzaileen ahalmenak; ondorioz, transforma zioa baliozkoa izateko, horren gaineko adostasuna eman beharko dute bazkide guztiek (MEAren 217. art.). Bestela esatearren, bazkideen batek adostasunik ematen ez badu, ezin izango da transformaziorik egin. Bazkideek hartutako erabaki hori eskritura publikoan agertarazi behar da nahitaez; eskritura hori, orobat, Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da (25 eta 119. art.ak). Transformazio eskrituran jaso behar dira legeak so zietate berriaren eraketarako ezartzen dituen aipamenak. Eskritura hori Erre gistroan aurkeztu behar da, inskribatua izan dadin. Eskritura horrekin batera, hurrengo agiriak aurkeztu behar dira: bata, sozietatearen balantze orokorra, es kritura hori egiletsi eta aurreko egunean itxitakoa; bestea, adituek egindako txostena, diruzkoa ez den sozietate ondareari buruz


(MEAren 216. art., eta SALren 231. art.). Sozietate kolektiboa sozietate anonimo bihurtzen denean, aipatutako agiriez gain, diruzkoa ez den ondareari buruz aditu independenteek egindako txostena ere aurkeztu behar da. 181. Transformazioaren ondoreak.—Transformazioaren ondorioz, so zietatearen egitura eta jardunbidea aldatzen dira; horrela, eraentza juridiko des berdinaren menpe geratzen da sozietatea. Hori gorabehera, transformazioak ez du inola ere sozietatearen nortasun juridikoa ukitzen, alegia, pertsona juridiko bera da forma berri horren azpian dagoena. Ideia hori agerian uzten da Sozie tate Anonimoei buruzko Legean (228 eta 231. artikuluetan) eta Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzkoan (91 eta 92. artikuluetan). Gaur egun, beraz, ez da zalantzan jartzen zein den forma aldatzen duen sozietatearen nortasuna, eta desagertu egin dira aurreko lege eraentzan izan zitezkeen zalantzak. Sozietatearen forma aldaketak zenbait ondore ekartzen ditu bazkideen tzat; bazkideok, zentzuzkoa denez, sozietate forma berriak ezarritako arauke taren menpe geratzen dira. Aldaketa hori sakonagoa ala arinagoa izango da, sozietate forma berria sozietate kolektibotik gehiago ala gutxiago urruntzea ren arabera. Aldaketarik handiena, ezbairik gabe, bazkide kolektiboa akzio dun bihurtzen duena da. Halako kasuetarako, honakoa ezartzen du Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 232. art.ak: Komanditako sozietateak edo so zietate kolektiboak sozietate anonimo bihurtzen direnean, transformatutako sozietatearen bazkide kolektiboek erantzukizun solidario eta pertsonala dute, eta euren ondasun guztiekin aurre egin behar diete transformazioaren aurretik hartutako zorrei, hartzekodunek transformazio hori beren beregi onartu dute nean izan ezik. Manu horren helburua sozietatearen hartzekodunak babestea da. Hartzekodun horiek, sozietatearekin kontratatu dutenean, bazkide kolekti boen sorospidezko erantzukizuna hartu dute kontuan; ondorenez, hartzekodu Merkataritzako zuzenbidea


noi ezin zaie segurtasun hori kendu zuzeneko zordunaren (sozietatearen) edo sorospidezko zordunen (bazkideen) borondatez. (Ildo beretik doa EMSLren 92.3. art.). VI. KONTRATUAREN ZATIKAKO HUTSALKETA 182. Legeak ezarritako hutsalketa kasuak.—Eperik gabe eratzen diren sozietateetan, bazkide baten eta sozietatearen arteko lotura apurtu egin dai teke bazkide horren borondatez. Beste kasu batzuetan, gainerako bazkideek bultzatzen dute loturaren desegitea, bazkide errudunaren jokabide irregularra zehatuz. a) Eperik gabe eratzen diren sozietateetan, onartu egiten da bazkidearen borondatezko banantzea, inori ezin zaiolako jarri bere bizitza osoan zehar so zietatean egoteko betebeharrik. Merkataritza Kodeak berariaz aintzatetsi du bazkidearen banantze eskubidea (224 eta 225. artikuluak). Zehatzago esateko, kodearen 225. artikuluak «konpainiatik borondatez banantzen den bazkidea» aipatzen du; artikulu horri helduta, «gauzatzeke dauden negoziazioak amai tzeko, interes erkideentzat komenigarriena dena izan behar da gogoan». b) Kodearen arabera, bestalde, apurtu egin daiteke bazkide errudunaren (edo errudunen) eta sozietatearen arteko lotura, bazkide horren (edo horien) jokabide irregularra zehatuz. Halakoetan, sozietateak iraun egiten du gaine rako bazkideen artean. Horren inguruan, kontratuaren zatikako hutsalketa da karten zazpi kari jasotzen ditu kodearen 218. art.ak: 1) ondasun erkideak eta sozietatearen sinadura norberaren konturako eragiketetan erabiltzea; 2) kudea tzaile ez den bazkideak administrazioaren eginkizunetan eskua sartzea; 3) baz kide administratzaileek maula egitea; 4) hitzartu kapitala sozietatera ekartzeko betebeharraren ezbetetzea; 5) sozietatearekin elkarlehian aritzeko debekua urratzea; 6) sozietatean zeregin pertsonalak gauzatzeko eginbeharraren ezbete tzea; eta 7) sozietateak dakarren betebeharretatik beste edozeinen ezbetetzea.


183. Ondoreak.—Hutsalketaren ondorioz, sozietatetik baztertzen dira bo rondatez sozietate horretatik banandu den bazkidea edota bazkide errudu na. Dena den, azken horrek baztertzearen aurretik sortu diren galeren gaineko erantzukizuna izango du. Kasu horietan, sozietateak «atxiki egin ditzake bazki de horrek sozietatearen masan dituen fondoak, bazkide horri irabazietan edo kalteordainetan parte hartzeko eskubidea eman gabe; atxikipen horrek iraungo du hutsalketaren unean gauzatzeke dauden eragiketa guztiak amaitu eta likidatu arte» (MKren 219. art.). Horren ildotik, EZNk 1991ko irailaren 3an emandako ebazpenak bi une desberdin bereizten ditu: a) bazkidea baztertutzat jotzen den unea; eta b) zatikako likidazioa amaitutzat jotzen den unea. Hutsalketaren on doreak alde bakarrez eta judiziotik kanpo gertatzen dira; beste hitz batzuekin esateko, borondatez banantzen den bazkidearen salaketaren bidez edota gaine rako bazkideek hartutako erabakiaren bidez gertatzen da. Hortaz, ez da beha rrezkoa epaileak aurretiazko adierazpenik egitea. Horrezaz landara, sozietatetik baztertutako bazkideak auzitegietara jotzeko eskubidea du. (Ikus, horrekin lo tuta, EZNk 1953ko otsailaren 7an emandako ebazpena. Bestalde ere, 1957ko azaroaren 19an emandako beste ebazpen batek adierazi zuenez, zatikako hu tsalketa sortzeko ez zen nahikoa bi bazkidek notarioarengana jo eta horri eska tzea beste bi bazkide sozietatetik baztertzeko; ebazpen horren arabera, haatik, nahitaezkoa zen sozietatearen erabakia). Bazkidearen banantze edo baztertzeak gainontzekoen kaltean ondoreak sor ditzan, nahitaezkoa da hori Merkataritzako Erregistroan inskribatzea. Kodea ren 19, 21, 22 eta 119. artikuluek arau orokor batzuk ezartzen dituzte inskrip zio horren inguruan. Arau horietaz gain, ondokoa ezartzen du beren beregi 220. artikuluak: «… Erregistroko inskripzioa egiten ez den bitartean, bazter tutako bazkideak erantzukizuna du, konpainiak gainontzekoekin bere izenean eta kontura gauzatzen dituen egintza eta Merkataritzako zuzenbidea


betebeharren gain. VII. SOZIETATEAREN DESEGITE ETA LIKIDAZIOA 184. Desegitearen esangura.—Desegite adierazmoldea modu nahasian erabiltzen da sozietateen arloan. Lehenik eta behin, argitu behar da desegitea ezin dela nahastu azkentzearekin. Desegindako sozietatea ez da azkendutako sozietatea; beste hitz batzuetan esateko, desegitea azkentzearen baldintza bat besterik ez da. Sozietatearen jarduera eskasa izanik ere, sozietate hori dese giten denean, hainbat eragiketa gauzatu behar dira; desegitea da, hain zuzen ere, azkentze prozesuari hasiera ematen diona. Sozietatearen desegite hutsak ez dakar sozietatearen amaiera, hau da, sozietate jardueraren geldiarazpena. So zietate horrek iraun egiten du kontratu eta pertsona juridiko gisa. Desegitea de la eta, epealdi berria (likidazio epealdi izenekoa) hasten da sozietatearentzat. Horretan, irabaziak lortzeko jardueraren ordez, likidazio jarduera gauzatzen da. Likidazio jardueraren bitartez, kredituak kobratu eta zorrak ordaintzen dira; modu berean ere, sozietate hartzekoaren gerakina zehazten da eta, hala denean, bazkideen artean zatitzen da berori. 185. Desegite kariak.—Bi motatakoak dira desegite kariak: kontratu kariak eta lege kariak. Lehenengoak jatorrizko kontratuan edo kontratu ho rrek geroago izandako aldaketetan ezartzen dira; bazkideek, gainera, askata sun handia dute kari horiek zehazteko. Lege kariak, bestalde, kodearen 221, 222 eta 224. artikuluetan jasotzen dira. Lege kari horiek aplikatzen dira, bal din eta horiek baztertzen dituen kontratu karirik ez badago. Ondokoak dira desegitearen lege kariak: 1) Kontratuan ezarritako iraupen epea betetzea (221. art., 1. zk.). Dese gite kari horrek Zuzenbide osoko deuseztasuna dakar, eta horrek ondoreak sortzen ditu gainontzekoen kaltean, berori


Merkataritzako Erregistroan ins kribatu baino lehen. Hortaz, ez da beharrezkoa bazkideek inolako adierazpe nik egitea (226. artikulua). Legeak baztertu egiten du sozietatearen isilbidezko luzapena. Bestalde, ondokoa adierazi du Merkataritzako Erregistroari buruz ko Araudiaren 238.1. artikuluak: ‌ sozietatearen iraupen epea igaro eta ge ro, erregistratzaileak, bere arioz edota edozein interesatuk hala eskatuta, ohar bat egingo du azken inskripzioaren bazterrean, sozietatea desegin dela adie raziz. Sozietatearen desegitea saihesteko bide bakarra sozietatearen bizitza luzatzea da, bazkide guztiek hala erabaki dutelako; horretarako, eskritura pu blikoa aurkeztu behar da Erregistroan, sozietatearen iraupen epea amaitu bai no lehen (MKren 223. art., eta MEAren 238.3 eta 239.2. art.ak). Desegite kari horren zorroztasuna dela eta, bazkideek kari hori bazter dezakete; hala koetan, sozietatea eperik gabe eratzen dela itundu behar dute kontratuan. 2) Sozietatearen xedea burutzea (221. art., 1. zk.). Praktikan, sozietatea oso gutxitan desegiten da kari horren ondorioz. Sozietateek xede zabala (ze hatza bada ere) izateko aukera dute eta, aldi berean, bazkideek askatasuna du te euren jarduera unean uneko eskakizunei egokitzeko. 3) Sozietatearen kapital osoa galtzea (221. art., 2. zk.). Bistakoa denez, kapitalik gabeko sozietateak zailtasun ugari izango lituzke bere enpresa gau zatzeko. 4) Sozietateak porrot egitea (221. art., 3. zk.). Dakigunez, porrotak ho nako ondorioak dakarzkio porrot egin duenari: administraziorako ezdoikuntza eta ondasunen edukitzaren galera. Horrez gain, sindikoen esku utziko da ad ministrazioa. Bestalde, aintzakotzat hartu behar dugu porrota likidazio pro zedura dela oinarrian. Hori kontuan harturik, argi eta garbi dago porrotak desegite kari gisa diharduela. Desegitea Erregistroan Merkataritzako zuzenbidea


inskribatzeko, porrota adierazten duen epai ebazpena aurkeztu behar da (MEAren 239.3. art.). 5) Bazkideen bat hiltzea (222. art., 1. zk.). Kari horrek sozietatearen izaera pertsonalista du oinarri. Edozein bazkideren heriotzak kontratu lotura ukitzen du; aurretik aipatu dugun bezala, pertsona elkartuen baldintza pertsonalak go goan izanik eratzen da sozietate lotura hori. Bizitza luzea duten sozietateetan, dena den, nahitaez gertatuko dira bazkideen heriotzak. Hori dela eta, kodeak bide eman du desegite kari hori baztertzeko. Horretarako, sozietate eskrituran berariaz itundu beharko da sozietateak iraun egingo duela hildako bazkidearen jaraunsleekin edota bizirik dauden bazkideekin. Praktikan, maiz egiten dira bi itun mota horiek. Auzitegi Gorenak ondokoa adierazi du, sozietateak hildako bazkidearen jaraunsleekin iraun behar duen kasuetarako: jaraunsleek jarauns penaren onarpen huts eta soila egiten dutenean, onartu egiten dituzte sozietate kontratuan kausatzaileari ezarritako eskubideak, betebeharrak eta erantzuki zuna; ondorioz, jaraunsleok Zuzenbidez hartzen dute parte sozietatean (ikus 1959ko martxoaren 31ko epaia). Inskripzioa egiteko moduari buruz, MEAren 239.4. artikulua. 6) Bazkide kudeatzaileak bere ondasunak administratzeko ezdoikuntza izatea (222. art., 2. zk.). Kari horren azalpena aurretik eman dugunaren an tzekoa da; hots, heriotza zibilaren baliobestekoa da ezdoikuntza. Dakigunez, ezdoiturik dagoen bazkideak ezin izango du kudeaketa eginkizunik gauzatu. 7) Bazkideen batek porrot egitea (222. art., 3. zk.). Kari hori aurretik aipatutakoen ildotik doa. Porrotak, aurrerago esan bezala, ezdoi bihurtzen du bazkidea beraren ondasunak administratzeko. Horrez landara, bazkideak duen ondarearen derrigorrezko likidazioa egiten da, eta horrek eragin berezia du so zietate kredituan (azken finean, bazkideen kredituan), sozietate hartzekodunen bermeak urrituz. 8) Kontratua alde bakarrez salatzea (224 eta 225. art.ak). Kari hori so zietatea eperik gabe eratu denean bakarrik aplikatzen da; egia esan, horixe da kasurik ohikoena. Kodearen 224. artikuluak ezartzen duenez, ÂŤbazkideen batek sozietatea desegin dadin eskatzen badu, gainerakoek ezin dute horren aurka jo, desegitea


eskatu duenak gaitzustez jardun duenean izan ezik. Legearen ara bera, gaitzustez jardun duela ulertuko da, baldin eta sozietatea desegitearen bidetik bazkide horrek irabaziak lortzen baditu, alegia, sozietateak iraun balu lortuko ez zituzkeen irabaziak. Kontratua salatzeko ahalmena egikaritu eta gero, sozietate hartzekoaren zatiketa atzeratu egingo da, gauzatzeke dauden sozietate eragiketak amaitu arte; horrekin lotuta, desegitea bultzatu duen baz kideak ezin izango du atzerapen hori inola ere saihestu (225. art.). Auzitegi Gorenak adierazi duenez, kontratuaren alde bakarreko salaketa judizioan edo judiziotik kanpo egin daiteke. Salaketa hori judiziotik kanpo egiten denean, gainerako bazkideek horren gaineko adostasuna eman behar dute, sozietate ho ri desegin dadin (1948ko otsailaren 18ko eta 1964ko martxoaren 7ko epaiak). Goian azaldu ditugun desegite kari horietatik lehenengoa ipso iure apli katzen da. Gainerako guztiak, ordea, sozietatearen desegitea eragiteko lege baldintzak besterik ez dira; sozietatea desegiteko, beraz, nahitaezkoa da baz kide batek edo guztiek kari hori baliaraztea. Aurretik adierazitako karietatik kanpo, sozietatea desegin daiteke, baldin eta bazkide guztiak bat badatoz horretan. Sozietatearen lotura sortu duten ba nakako borondateek askatu egin dezakete lotura hori. Beste era batera esanda, iraupen jakin bat duten kontratu guztiak azkendu egin daitezke, alderdiak horretan bat etorriz gero (adostasuna). 186. Desegitearen formalitateak.—Sozietatearen desegitea Merkatari tzako Erregistroan inskribatu behar da (MKren 22. art., eta MEAren 94.7, 238 eta 239. art.ak). Orokorrean, desegitearen inskripzioa eskritura publikoaren bidez egin behar da, bertan bazkide guztien adostasuna agertaraziz. Hurrengo kasuetan, eta salbuespen gisa, edozein bazkidek eskatuta egiten da inskripzioa: kontratuan ezarritako epemuga heltzen denean; sozietateak edo horren bazki deen batek porrot egiten duenean; eta, azkenez, bazkideen bat hiltzen denean. Halakoetan, bazkideak erregistratzaileari aurkeztu Merkataritzako zuzenbidea


behar dio porrot adieraz pena edota hildako bazkidearen heriotza ziurtagiria (MEAren 239. art.). Kasu hauetan, bestalde, ez da beharrezkoa bazkide guztien adostasuna, inskripzioa egin ahal izateko: Erregistroan jasorik dauden desegite karien kasuan (adibi dez, sozietatearen iraupen epearen amaiera) edota ziurtagiri ofizialen bidez egi azta daitezkeen inguruabarrak jasotzen dituzten karien kasuan (porrota edo heriotza). Hala ere, horrek ez du esan nahi gainerako kasu guztietan bazkideen erabakia edo adostasuna nahitaezko baldintza denik desegitea eragiteko. Dese gite karia sortu eta gero, edozein bazkidek baliaraz dezake hori; horretara ko, sozietatearen desegitea bultzatu beharko du judizioan, baldin eta gainerako bazkideek horren aurka jotzen badute edota adostasunik ematen ez badute. Os terantzean, desegite kari horiek guztiak bazkideen adostasun hutsaren menpe egongo lirateke. Desegitearen legebidezko karia auzitegiek askatasunez erabaki beharreko egitatezko arazoa da. 187. Likidazioaren irekiera eta horren ondoreak.— Likidazioa dese gitearen zuzeneko ondorioa da. Egia esan, desegitearen eta likidazio egoera ren artean ez dago inolako etenik. Likidazio egoeraren ondorioz, amaitu egingo da «bazkide administratzaileek kontratu eta betebehar berriak sortzeko duten ordezkaritza» (228. art.). Eskrituran ezarritakoaren arabera arautzen da likidazioa; horren inguruko araurik izan ezean, kodean (227. art.) eta Merkataritzako Erregistroari buruz ko Araudian (243 eta 247.1. art.ak) ezarritakoa izan behar da gogoan. 188. Likidatzaileak.—Likidazioa egiteko arduradunak dira likidatzaileak. Sozietate eskrituran likidatzailerik izendatzen ez bada, administrazioaren ardu radunek gauzatu beharko dituzte likidazio eginkizunak, salbu eta bazkide batek horren aurka jotzen duenean. Azken kasu horretan, bazkideek batza orokorra eratu behar dute «sozietatetik kanpoko edo barruko likidatzaileak izendatu, li


kidazioaren forma eta tramiteak ezarri, eta ondasuntza erkidea administratzeko modua erabakitzeko» (229. art.). Likidatzaileen izendapenari dagokionez, ikus MEAren 243. artikulua. Likidazioaren helburua aintzakotzat hartuz, likidatzaileek ezin dute «kon tratu eta betebehar berririk» sortu. Hurrengoak dira likidatzaileen ahalmenak: «… konpainiaren kredituak jasotzea; aurretiaz hartutako betebeharrak azken tzea, horiek mugaeguneratzen diren neurrian; eta, azkenekoz, gauzatzeke dau den eragiketak amaitzea» (228. art.). Horrekin bat, likidatzaileek erantzukizuna dute, maula edo arduragabekeria larriaren ondorioz hartzeko erkideari eragin dako kalteen gain (231. art.). Likidatzaileek inbentarioa eta urteko balantzea egin, eta horien berri eman behar diete bazkideei. Modu berean, likidazio egoeraren berri ere eman behar diete bazkideei hileanhilean (230. art.). 189. Sozietate hartzekoaren zatiketa.—Konpainiaren zor eta betebehar guztiak azkendu eta gero, edo «zenbateko hori gordailatu eta gero, momentu horretan bertan zenbatekoa eman ezin bada», bazkideen artean zatituko da likidazioaren osteko sozietatearen hartzekoa (235. art.). Zatiketa hori likida datzaileek proposatutakoaren arabera egin behar da edo, bestela, bazkideek erabaki duten moduan. Azken kasu horretan, beharrezkoa da bazkide guzti ek batza orokorrera biltzea (232. art.). Gehienetan, banaketa hori errazteko, diru bihurtzen da aktiboa, baina ez dago inolako eragozpenik in natura zatike ta egiteko. Kontratuak xedapen berezirik ezartzen ez badu, bazkide bakoitzari sozie tatearen hartzekoan dagokion zatia bazkide horrek sozietatean duen partai detza edo interesaren araberakoa da. Bazkidearen eskubide hori osoosorik babesteko, zatiketan bere burua laidotutzat jotzen duen bazkideak bere esku bidea egikaritu ahal izango du epaile edo auzitegi eskudunean. Akzio hori li Merkataritzako zuzenbidea


kidatzaileen eta gainerako bazkideen aurka zuzendu behar da, eta horrek lau urteko preskripzio epea du (949. art.). 190. Sozietatea azkentzea.—Behin sozietatearen hartzekoa bazkideen artean banatu eta gero, sozietateari buruzko idazpenak kitatu behar dira Merka taritzako Erregistroan. Bada, kitapen hori egiten den unean azkentzen da per tsona juridikoa. Sozietatearen nortasuna inskripzioaren bidez eskuratzen bada, inskripzioa kitatzen den unean azkentzen da sozietatea. Kodeak ez du kita pen hori eskatzen, sozietatearen azkentze prozesuari (desegitearekin hasten den prozesuari) amaiera emateko. Eskakizun hori, alabaina, Merkataritzako Erre gistroaren Araudiko 247. art.ak ezartzen du. Inskripzioaren kitapena onustedun gainontzekoaren aurka jartzeko, nahitaezkoa da kitapen hori Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea (MKren 21. art.). BIBLIOGRAFIA AÑOVEROS TRÍAS DE BES: «Razón de ser de las sociedades personalistas», in Es tudios Prof. Duque, aip., I, 149. or. eta ondorengoak; BEHRENS: OHG und erbre chtliche Nachfolge, Hanburgo, 1969; BUONOCORE, CASTELLANO eta COSTI: Società di persone, 2 liburuki, Milan, 1980; DEMOZZA: Responsabilità dei soci e rischio d’im presa nelle società personali, Milan, 1973; DI FRANCIA: Le società in nome collettivo nella giurisprudenza, Padua, 1974; DUVINAGE: Die Spaltung von Personengesell schaften, Kolonia, 1984; FERRI: «Delle società», in Commentario SCIALOJABRANCA, 2. argitaraldia, Milan, 1968; FONT RIBAS: «Solidaridad en materia de sociedades: so ciedad colectiva y sociedad comanditaria», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 315. or. eta ondorengoak; GALGANO: Il principio di maggioranza nelle società personali, Padua, 1960; IDEM: Degli amministratori di società personali, Padua, 1963; IDEM: Il contratto di società. Le società di persone, Bolonia, 1973; GARCÍA VILLAVERDE: La exclusión de los socios. Causas legales, Madril, 1977; GARRIGUES: «Las cláusulas de continuación de la sociedad colectiva con los herederos de un socio», in Cuestiones de Derecho de la Empresa, Bilbo, 1958, 77. or. eta ondorengoak; GHIDINI: Società personali, Padua, 1972; GIRÓN TENA: «Los cambios de socios en las sociedades de personas», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 139. or. eta ondorengoak; IDEM: «La muerte del socio en


las sociedades personalistas», in Estudios URÍA, 183. or. eta ondorengoak; HINTZEN: Auflösung und Liquidation von Personalgesellschaften, Berlin, 1965; HUBER: Vermö gensanteil, Kapitalanteil und Gesellschaftsanteil an Personengesellschaften des Han delsrechts, Heidelberg, 1969; HUECK: Das Recht der Offenen Handelsgesellschaft, 4. argitaraldia, Berlin, 1971; PAVONE DE LA ROSA: «Usufrutto di quota sociale nella società in nome collettivo», in Annali Sem. Giur. di Catania, 1947–48, 332. or. eta on dorengoak; PAZARES: La responsabilidad del socio colectivo, Madril, 1993; PROBLEMI ATTUALI DELLE SOCIETÀ DI PERSONE. Atti del Convegno di Parma. 21 maggio 1988, Pa dua, 1989; RIEGGER: Die Rechtsfolgen des Ausscheidens eines Gesellschafters aus ei ner zweigliedrigen Personalgesellschaft, Karlsruhe, 1969; SCHMITZ eta HERSCHEIDT: Die Unternehmernachfolge in der OHG von Todeswegen, Berlin, 1969; SERRA: Una nimità emaggioranza nelle società di persone, Milan, 1980; STEINES: Die faktisch aufgelöste OHG, Marburg, 1965; SUÁREZ LLANOS: «Sobre la separación de un socio en las sociedades de personas», in Estudios URÍA, 791. or. eta ondorengoak; SUDHOFF: Der Gesellschaftvertrag der Personalgesellschaften, 3. argitaraldia, Munich, 1967; ULMER: Die Gesellschaft bürgerlichen Rechts, Munich, 1980; VASALLI: Responsabilitá d’im presa e potere di amministrazione nelle società personali, Milan, 1973; VERGEZ: «La posición jurídica del socio industrial», in RDM, 1966, 243. or. eta ondorengoak; IDEM: El socio industrial, Madril, 1972; WESTERMANN: Vetragsfreiheit und Typenge setzlichkeit im Recht der Personengesellschaften, BerlinHeidelberg, New York, 1970; WESTERMANN, SCHERPF, PAULICK, BULLA eta HACKBEIL: Handbuch der Personen gesellschaften, 2 liburuki, Kolonia, 1980.

Merkataritzako zuzenbidea


§ XII. KOMANDITAKO SOZIETATEA LABURPENA: I. OHARBIDE OROKORRAK.—191. Jatorri historikoa.—192. Definizioa.— 193. Ezaugarriak.—194. Sozietatea eratzeko lege betekizunak.—II. SOZIETATEAREN BARNE BIZITZA.—195. Bazkide kolektiboen estatutu juridikoa.—196. Bazkide koman ditarioen estatutu juridikoa: A) Betebeharrak.—197. B) Eskubideak.—198. Sozietate partaidetzen eskualdaketa.—199. Sozietate eskrituraren aldaketa.—III. ADMINIS TRAZIO ANTOLAKETA.—200. Bazkide komanditarioak sozietate kudeaketatik kanpo uztea.—201. Sozietate kolektiboaren arauetara egindako igorpena.—IV. SOZIETA TEAREN KANPO BIZITZA.—202. Baltzu edo sozietatearen izena.—203. Sozietatearen ordezkaritza.—204. Erantzukizuna, sozietatearen hartzekodunei begira.—V. SO ZIETATEAREN TRANSFORMAZIOA, ZATIKAKO HUTSALKETA ETA DESEGITEA.—205. Transformazioa.—206. Kontratuaren zatikako hutsalketa.—207. Desegitea eta li kidazioa.—VI. KOMANDITAKO SOZIETATE AKZIODUNA.—208. Aurretiazko ohar bideak.—209. Lege eraentza berriak dakartzan zailtasunak.—210. Sozietatearen definizioa.—211. Sozietatearen eraketa.—212. Sozietatearen organoak.—213. Sozie tatearen estatutuen aldaketa.—214. Sozietatearen desegitea.

I. OHARBIDE OROKORRAK 191. Jatorri historikoa.—Sozietate kolektiboak bezala, komanditako so zietateak ere Erdi Aroan du bere jatorria. Gaur egun, hainbat eztabaida daude sozietate mota horren sorreraren inguruan. Batzuen ustetan, antzinako co mmenda kontratuaren transformazioa da komanditako sozietatea; ekonomia ren ikuspuntutik, commenda kontratuaren bidez, kapitala eta lana batzen ziren ontzia ustiatzeko. Beste batzuek, alderantziz, sozietate kolektiboaren bilakae ra gisa ikusten dute komanditako sozietatea. Sozietate horren jatorria edozein izanda ere, argi dago osagai pertsonalak berebiziko garrantzia duela. Hori dela eta, antzekotasun handiak dituzte sozietate bien (sozietate kolektiboaren eta komanditako sozietatearen) arauketa juridikoek. Merkataritza Kodeak, neurri handi batean, sozietate kolektiboari buruzko arauetara jotzen du, ko manditako sozietateari buruzko arauketa ezartzeko. Hortaz, Merkataritzako zuzenbidea


badira sozietate bien arteko arau erkide batzuk. Komanditako sozietateari buruzko azalpene an, bada, aurreko kapituluan aztertutako arazo eta gaietara joko dugu sarritan. 192. Definizioa.—Komanditako sozietatean, sozietate izena erabiliz, baz kide batzuek (kolektiboek) sozietate kudeaketaren ondorioen gain erantzun behar dute euren ondasun guztiekin; beste bazkide batzuek (komanditarioek), aldiz, sozietatera ekarri dituzten fondoekin (edo ekarri beharrekoekin) baka rrik erantzun behar dute. 193. Ezaugarriak.—Komanditako sozietatean, bi bazkide mota hauek egon behar dira nahitaez: kolektiboak eta komanditarioak. Azaldu berri du gun bezala, desberdina da bazkide batzuen eta besteen erantzukizuna, eta desberdintasun hori da, hain zuzen, sozietate kolektiboa komanditako sozie tatetik bereizteko daturik garrantzitsuena. Aurrekoa gorabehera, komanditako sozietateak baditu oinarrizko antzekotasunak sozietate kolektiboarekin: a) so zietate horrek sozietate izena erabiliz dihardu eta, izen hori zehazteko, baz kide kolektiboen izena bakarrik hartzen da; b) sozietate hori lan erkidegoa da, baina erkidego horretan ez dute parterik hartzen bazkide komanditarioek, bazkideok sozietate kudeaketatik kanpo geratzen baitira (148. art. in fine); c) sozietate horrek ondare autonomia osoa du; d) sozietate hori sozietate per tsonalisten multzoan sartzen da, nahiz eta horren izaera pertsonalista ahul du, bazkide kapitalistak (komanditarioak) izatearen ondorioz. Hala ere, argi dago bazkide kolektiboek dutela nagusitasuna. Horrez gain, aintzat hartu be har da bazkide komanditarioen baldintza pertsonalek ere nolabaiteko eragina dutela sozietatearen eraketan. 194. Sozietatea eratzeko lege betekizunak.—Sozietate kolektiboaren kasuan ezarritako lege betekizun berberak gauzatu behar dira komanditako sozietatea eratzeko. Kodeak, 119.


artikuluan ezartzen dituen betekizun for malez gain (eskritura publikoa eta Merkataritzako Erregistroan egindako ins kripzioa), hauxe ezartzen du 145. art.an: «Sozietate kolektiboaren eskrituran jaso beharreko inguruabar berberak agertarazi behar dira komanditako kon painiaren sozietate eskrituran». Orobat, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren arabera, beste inguruabar hauek ere jaso behar dira komandita ko sozietateen inskripzioan: 1) Bazkide komanditarioen nortasuna. 2) Bazki de komanditario bakoitzak egin dituen ekarpenak; ekarpen horiek diruzkoak ez direnean, horien balioa zehaztu beharko da. 3) Sozietate erabakiak hartze ko eraentza (210. art.). II. SOZIETATEAREN BARNE BIZITZA 195. Bazkide kolektiboen estatutu juridikoa.—Bazkide kolektiboen estatutu juridikoa berbera da sozietate kolektiboan eta komanditako sozieta tean. Gai horri dagokionez, kodearen 148. artikuluaren bigarren lerroaldeak sozietate kolektiboei buruzko arauetara egiten du igorpena; manu horren esa netan, komanditako sozietatearen bazkide kolektiboek «sozietate kolektiboe tako bazkideen eskubide eta betebehar berberak dituzte, aurreko sekzioan ezarritakoaren arabera». Hortaz, sozietate kolektiboaren arlo zehatz horri bu ruz egindako azterketara jo behar dugu (160.etik 164.era arteko zk.ak). 196. Bazkide komanditarioen estatutu juridikoa: A) Betebeharrak.—Bazkide komanditarioak bere gain hartzen dituen betebeharrak ez datoz bat betebetean bazkide kolektiboaren betebeharrekin: horrek

a) Bazkide komanditarioa bazkide kapitalista denez, bere gain har Merkataritzako zuzenbidea


tzen du sozietatera kapitalaren zati bat ekartzeko betebeharra. Ekarpen bete behar hori printzipio erkideek arautzen dute. Betebehar hori betetzen ez bada, kontratuaren zatikako hutsalketa gerta daiteke, betebehar hori bete ez duen bazkideari begira (218.4. art.). b) Bazkide kolektiboen moduan, bazkide komanditarioak ere sozietateari eman beharko dio maltzurkeria, ahalmen abusu edo arduragabekeria larrien ondorioz eragindako kalteen ordaina, 144. artikuluak ezartzen duenaren ara bera (149. art.). c) Bazkide komanditarioa ere ukitu egiten dute sozietatearen galerek. Baz kide horrek sozietatearen galerak jasan behar ditu, kontratuan ezarritakoaren arabera eta, kontratuan horren inguruko araurik ezarri ezean, bere kapital par taidetzaren lainean (horren inguruan, 141. artikulua aplikatu behar da). Bazkide kolektiboen kasuan gertatu aldera, bazkide komanditarioak bere ekarpenarekin bakarrik egin behar die aurre sozietateen galerei. Bazkide komanditarioak, ge hienez, sozietatera ekarritakoa (edo ekarri beharrekoa) gal dezake, baina ez gehiagorik (148.3. artikulua). Sozietatearen ondarea gainditzen duten galerak estaltzeko, bazkide kolektiboen mugarik gabeko erantzukizuna ezartzen da. d) Bazkide komanditarioak ez du sozietatearekin elkarlehian aritzeko de bekurik, bazkide kapitalista hutsa delako; hala ere, eta geroago azalduko dugun moduan, bazkide komanditarioak ezin izango dio bere izena sozietateaaren ize nari erantsi eta, era berean, ezin izango du administrazio eragiketetan parte rik hartu. 197. B) Eskubideak.—Bazkide komanditarioen eskubideek, bestalde, antzekotasun eta desberdintasunak dituzte bazkide kolektiboen eskubideekin. Ekonomi izaerako eskubideak (irabazietan eta likidazioaren osteko onda rean parte hartzeko eskubideak) baldintza berberetan ematen zaizkie bazkide batzuei eta besteei. Sozietate eskriturak kontrakorik ezartzen ez badu, bazki


de komanditarioak (kolektiboak bezala) sozietatean duen interesaren lainean parte hartzen du irabazietan eta likidazioaren osteko ondarean. Proportzioz ko partehartze sistema hori da, hain zuzen ere, bazkide komanditarioaren izaera kapitalistari gehien egokitzen zaiona. Laburbilduz, kontrako lege agin durik ez badago, 140. artikuluak ezartzen duen printzipioa aplikatuko da baz kide komanditarioen kasuan. Administrazio izaerako eskubideen inguruan, ordea, nabariak dira bazki de batzuen eta besteen arteko desberdintasunak: 1) bazkide komanditarioak ez du sozietate kudeaketan parte hartzeko eskubiderik (148. art. in fine); eta, 2) bazkide komanditarioaren informazio eskubidea mugatua da. Aurreko gaian aipatu dugun bezala, bazkide kolektiboak kontabilitatea azter dezake edozein unetan; bazkide komanditarioen aztertze eskubidea, aldiz, mugatuagoa da, kontratuan kontrakorik hizpatzen denean izan ezik. Kodearen 150. artikulua ren aginduz, bazkide komanditarioei sozietate balantzearen berri eman behar zaie urtearen amaieran; horrekin lotuta, balantze hori egiaztatu eta eragiketei buruzko iritzia emateko beharrezkoak diren agiri eta aurrekariak jarri behar dira bazkideon eskuetan, hamabost egunetan zehar, gutxienez. 198. Sozietate partaidetzen eskualdaketa.— Komanditako sozietatearen izaera pertsonalista oinarri harturik, sozietate horren bazkide kolektiboak ezin dio beste inori eskualdatu berak duen sozietate partaidetza, gainerako baz kideen adostasunik gabe. Argi dago, beraz, 143. artikulua aplikatu behar dela, 148. artikuluaren 2. lerroaldeak sozietate kolektiboaren arauetara jotzen due lako. Bazkide komanditarioen kasuan, ostera, zalantza handiagoak daude; da kigunez, bazkideon erantzukizuna mugatua da, eta horiek ez dute parterik hartzen sozietatearen administrazioan. Gure ustetan, bazkide kolektiboen ka suan ezartzen den printzipio bera aplikatu behar zaie bazkide komanditarioei; izan ere, gainerako bazkideentzat badu garrantzirik bazkide komanditarioaren lekuan beste pertsona bat Merkataritzako zuzenbidea


jartzeak, nahiz eta bazkide komanditarioa bazkide kapitalista izan. Horren ildotik, gainerako bazkideen adostasuna beharrezkoa dela ezartzen denean, bazkide kolektibo eta komanditarioez ari da legea. Es kriturak kontrakorik ezartzen ez badu, nahitaezkoa izango da bazkide ko manditarioen adostasuna. Egia esan, bazkide baten lekuan beste pertsona bat jartzeak ondorio larriak ekar diezazkioke bazkide komanditarioari, bazkide hori sozietatean sartu delako egitura pertsonal jakin bat kontuan izanik; bis tan denez, egitura hori aldatu egiten da, edozein sozietate partaidetza eskual datzen denean. 199. Sozietate eskrituraren aldaketa.—Sozietate kontratua aldatzeko, nahitaezkoa da bazkide guztien adostasuna. Horren inguruan, ezin daiteke be reizketarik egin bazkide kolektiboen eta komanditarioen artean; bazkide ho rien arteko desberdintasunak gorabehera, horiek guztiak dira bazkide eta guztien adostasunez eratzen da sozietatea. Horrexegatik, sozietate kontratua ren itun eta baldintzak aldatzeko, sozietatea osatzen duten guztiek eman be har dute horren gaineko adostasuna. Sozietate kontratua bazkide kolektiboen borondate hutsez aldatzeko aukera onartuko balitz, bazkide horiek erabaki takoaren menpe geratuko lirateke bazkide komanditarioen eskubideak. Jarrera horren aurka, ondoko argudioa azaltzen da: bazkide komanditarioak ezin du sozietate borondatearen eraketan parterik hartu, sozietate kudeaketan parte hartzeko eskubiderik ez duelako. Argudio hori, ostera, ezin da onartu, sozie tate kudeaketa bereizi behar delako kontratuaren aldaketatik. Esanak esan, bazkide kolektiboen adostasuna nahitaezkoa da, eta bazkide komanditarioena, berriz, bazter daiteke sozietate eskrituran jasotako itunaren bidez. Merkatari tzako Erregistroari buruzko Araudiaren 212.1. artikuluak ideia hori jasotzen du. Horren harira, sozietate kontratuan ezarritakoa aplikatuko da bazkide ko manditarioen adostasunaren inguruan.


III. ADMINISTRAZIO ANTOLAKETA 200. Bazkide komanditarioak sozietate kudeaketatik kanpo uztea.—Komanditako sozietateen administrazio kudeaketa bazkide kolektiboen esku geratzen da modu esklusiboan. Horren ariora, bazkide komanditarioek ezin dute konpainiaren administrazio egintzarik gauzatu, nahiz eta bazkide kudea tzaileen ahaldun moduan jardun (148. art.). Baztertze horren arrazoiak bi dira. Batetik, arrisku handiko eragiketak saihestu beharra dago; jakina dugunez, bazkide komanditarioek erantzukizun mugatua dute eta, horren ondorioz, ho rrelako eragiketak egin ditzakete. Bestetik ere, onustedun gainontzekoen inte resak babestu behar dira; gainontzeko horiek pentsa dezakete sozietatearen izenean kontratatu dutenen erantzukizuna mugarik gabekoa dela. Merkataritza Kodeak zorroztasunez adierazi du bazkide komanditarioek ezin dutela administrazioan parterik hartu. Administrazioa gauzatzeko debe ku hori ahalik eta esangura zabalenean ulertu behar da, barne kudeaketarekin eta ordezkaritzarekin lotutako egintza guztiak barneratuz. Beste hitz batzue tan esateko, bazkide komanditarioak ezin du sozietate eragiketen gaineko adostasunik eman edota horien aurka jo eta, aldi berean, ezin du inolako egin tzarik gauzatu sozietatearen izenean. Legeak modu argi eta nabarian jasotzen du debeku hori; are gehiago, kudeatzaileen ahaldun moduan ere ezin izan go du administrazioan parterik hartu bazkide komanditarioak. Administrazio kontzeptua oso modu zabalean ulertzen badugu ere, sozie tatearen eraketarekin lotutako egintzak ez dira debeku horren barruan sartu behar. Ondoko egintzak, bada, debeku horretatik kanpo geratzen dira: kon tratuaren aldaketa; sozietatearen bategitea edo transformazioa; eta, azke nez, sozietate partaidetzen lagapena. Bazkide komanditarioak Merkataritzako zuzenbidea


egintza horie tan parte hartzeko eskubidea eta eginbeharra ditu, kontrako itunik izan ezean. Egintza horietan, bazkideon erantzukizun mugatuak ez du eraginik eta, bes talde, ez dira arriskuan jartzen gainontzekoen interesak. Hortaz, ez dago arra zoirik bazkide komanditarioa egintza horietatik kanpo uzteko. Administrazioan parte hartzeko debekua urratuz gero, kontratua hutsaldu egingo da bazkide errudunari begira (218. art.aren 2. zk.). Zehapen horretaz gain, kodearen 128. artikulua analogiaz aplikatzen bada, ondokoa hartu behar da kontuan: a) bazkide komanditarioak ez du sozietatearentzat betebeharrik sortuko bere egintza eta kontratuen bidez, egintzok sozietatearen izenean eta horren sinadura erabilita gauzatu arren; b) egintza horien ondoriozko erantzu kizun zibila edo zigor erantzukizuna egintza horien egileak bakarrik du. Beste alde batetik, bazkide komanditarioak sozietateari eman beharko dio administra zioan parte hartzearen ondorioz eragindako kalteen ordaina (144. artikulua). 201. Sozietate kolektiboen arauetara egindako igorpena.—Sozietatea ren administrazioa bazkide kolektiboen esku uzten denez gero, sozietate ko lektiboaren arauak aplikatu behar dira honako gaiak xedatzeko: administrazioa antolatzeko modua, administratzaileen izaera juridikoa eta, azkenik, adminis tratzaile horien ahalmen eta erantzukizuna. Gai horien inguruan, aurreko kapi tuluan egindako azalpenera jo behar dugu. IV. SOZIETATEAREN KANPO BIZITZA 202. Baltzu edo sozietatearen izena.—Komanditako sozietatea, sozieta te kolektiboa bezala, izendazio subjektiboa edo sozietatearen izena erabiliz aritzen da trafikoan. Sozietate kolektiboetan, aurreko gaian azaldu dugun mo


duan, bazkide guztien izena har daiteke sozietate izena zehazteko; koman ditako sozietatean, aitzitik, ezin dira bazkide komanditarioen izenak hartu (147. art.). Komanditako sozietateen izena zehazteko, beraz, «bazkide kolek tibo guztien, horietako batzuen edo bazkide baten izena hartzen da. Azken bi kasu horietan, “eta konpainia” (gaztelaniaz, “y compañía”) hitzak gehitu be har zaizkio izenari (edo izenei). Bukatzeko, kasu guztietan jarri behar da “ko manditako sozietatea” (gaztelaniaz, “sociedad comanditaria”)» (MKren 146. art., eta MEAren 400.2. art.). Bazkide komanditarioak debeku hori urratu eta bere izena eransten badio sozietatearen izenari, «kudeatzaileen erantzukizun bera izango du gainontze koei begira; hala ere, bazkide komanditario gisa dagozkion eskubideak beste rik ez ditu izango» (147. art.). Horrez landara, sozietate kolektiboen izenari buruz azaldu duguna aplika tu behar da komanditako sozietateetan. 203. Sozietatearen ordezkaritza.—Sozietate kolektiboan bezala, koman ditako sozietatean ere kudeatzaileei dagokie ordezkaritza ahalmena; kudea tzaile horiek, ondorenez, sozietatearen izenean sinatzeko eskubidea dute (177. zk.an jasotako azalpenera egiten dugu igorpena). 204. Erantzukizuna, sozietatearen hartzekodunei begira.—Komandita ko sozietatearen eta horren bazkide kolektiboen erantzukizun sistema sozie tate kolektiboen kasuan azaldutako sistema bera da (ikus 178. zk.). Bazkide komanditarioek, ostera, «sozietatera ekarri dituzten fondoekin (edo ekarri beharrekoekin) bakarrik egin behar diete aurre konpainiaren bete behar eta galerei» (148. artikulua). Bazkide komanditarioak Merkataritzako zuzenbidea


sozietatearen esku jartzen duenean ekarpenaren zenbateko osoa, ez du erantzukizun pertsonalik izango sozietateari begira, ez eta sozietatearen hartzekodunei begira ere. Ha lako kasuetan, sozietatera ekarritako ondasun horiekin bakarrik erantzun behar du bazkide komanditarioak; ondorenez, sozietatearen hartzekodunek ezin dute bazkide horren aurka jo, sozietatearen ondarearekin estali ez diren zorren or dainketa eskatzeko. Haatik, bazkide komanditarioak kapital ekarpen osoa egi ten ez badu, erantzukizuna izango du sozietateari begira eta sozietatearen hartzekodunei begira. Azken horiei dagokienez, sozietatera ekarri ez duen ka pitalaren zatirainoko erantzukizuna du bazkide komanditarioak (ikus 1960ko irailaren 30eko epaia). Bazkide kolektiboen kasuan gertatu aldera, bazkide komanditarioaren erantzukizuna mugatua da. Bestalde, bazkide komandita rioaren erantzukizuna solidario eta sorospidezkoa (edo bigarren mailakoa) da, bazkide kolektiboena bezala. Erantzukizun hori, gainera, zuzeneko erantzu kizuna da eta, horren ondorioz, sozietatearen hartzekodunek ez dute zertan subrogazio akziorik egikaritu (KZren 1111. art.). Akzio hori sozietateak egi karitzen badu, sozietatearen aurka auzibidezko salbuespen batzuk jartzeko au kera izan dezake bazkideak (esate baterako, ekarpen betebeharraren zatikako barkamena ezartzen duen bazkideen arteko ituna). Akzioa hartzekodunek era biltzen dutenean, aldiz, bazkideak ezin du horien aurka horrelako salbuespe nik jarri. V. SOZIETATEAREN TRANSFORMAZIOA, ZATIKAKO HUTSALKETA ETA DESEGITEA

205. Transformazioa.—Sozietate kolektiboen transformazioari buruzko arauak aplikatu behar dira komanditako sozietateetan. Horretara, aurreko ka pituluan egindako azalpenera jo behar dugu. Aurrerago azaldu ditugun arrazoiak aintzat harturik (180.


zk.), hurrengoa argitu behar da: kontrako itunik izan ezean, sozietatearen transformazioa ba liozkoa izateko, ez da nahikoa bazkide kolektiboen adostasuna. Sozietatearen transformazioak sozietate kontratuaren erabateko aldaketa dakar eta, erabaki hori hartzeko, nahitaezkoa da sozietatea osatzen duten guztien adostasuna. 206. Kontratuaren zatikako hutsalketa.—Komanditako sozietatean, so zietate kolektiboan bezala, kodearen 218.etik 220.era arteko artikuluek arau tzen dute gai hori. Zatikako hutsalketaren erabakiak bazkide komanditarioak zein kolektiboak uki ditzake. Hutsalketa hori gertatzen denean, sozietate kon tratua aldatzen da eta, horren ondorioz, sozietate eskriturak aldatzeko beha rrezkoak diren betekizun eta formalitateak gauzatu behar dira (MKren 119. art.). Zatikako hutsalketa epailearen ebazpen irmoaren bidez bakarrik egiaz ta daiteke (MEAren 211. art.). 207. Desegitea eta likidazioa.—Komanditako sozietatearen desegite eta likidazioaren inguruan ere sozietate kolektiboarentzat ezarritako arau berbe rak aplikatzen dira (221. art. eta ondorengoak). Horren inguruan, aurreko ka pituluan azaldu duguna izan behar da gogoan. Xedapen horietara gauzatutako igorpenaz landara, honako xehetasunak aipatu behar dira: 1) Sozietatea desegiteko ez da nahikoa bazkide kolektiboen adostasuna; haatik, bazkide komanditarioek ere horren gaineko adostasuna eman beharko dute, kontrako itunik izan ezean. Bazkide komanditarioen adostasuna beha rrezkoa dela bidezkotzeko, kontuan izan behar dira kontratuaren aldaketa, sozietatearen transformazio edo bazkidearen baztertze kasuetan azaldu ditu gun arrazoiak. 2) Kontratua alde bakarrez salatzeko ahalmena ere (desegite kari hori 224 eta 225. artikuluek jasotzen dute) Merkataritzako zuzenbidea


badagokie bazkide komanditarioei, horren inguruan legeak ez baititu bereizten bazkide batzuk eta besteak. Ezaguna du gunez, bazkide komanditarioak ezin du bere sozietate partaidetza eskualdatu, gainerako bazkideen adostasunik gabe. Hori dela medio, eperik gabe eratzen diren sozietateetan bidezkoa da bazkide horrek kontratua salatzeko ahalmena izatea, bere partaidetzaren menpe edo sozietate kontratuari loturik gera ez da din betiko. 3) Bazkide komanditarioek, sozietatearen administrazioan parte hartzeko debekua badute ere, likidazio eginkizunak gauza ditzakete, kontratuak edo gainerako bazkideek agindu hori emanez gero. Jakina denez, debekuak modu murrizgarrian interpretatu behar dira, beste kasu batzuetara zabaldu gabe. Horrez gain, likidazio eragiketetan, kudeaketa eragiketetan ez bezala, ez dago arrazoirik bazkide komanditarioa baztertzeko. (Likidatzaileek ezin dute eragi keta berririk egin eta, horren ondorioz, ezin dituzte arrisku handiko eragike tak gauzatu; halaber, ez da beharrezkoa onustedun gainontzekoen interesak ba bestea). VI. KOMANDITAKO SOZIETATE AKZIODUNA 208. Aurretiazko oharbideak.—Espainiako Merkataritza Kode zaharrak komanditako sozietate akziodunaren erakundea jaso zuen. Kode horren esane tan, bazkide komanditarioen kapitala akzioen edo horien baliobesteko beste titulu batzuen bidez ordezka zitekeen (160. art.). Harrezkero, merkataritzako doktrinak komanditako sozietate hutsaren mota berezi gisa hartu du koman ditako sozietate akzioduna. Nolanahi ere, antolamendu juridiko aurrerakoi batzuek sozietate anonimora hurbildu dute komanditako sozietate akzioduna. Horien arabera, onartu egiten da kapital osoa akzioen bidez ordezkatzea, eta sozietate anonimoari buruzko arauak aplikatzen zaizkio sozietate horren bar ne jardunbideari.


209. Lege eraentza berriak dakartzan zailtasunak.— Espainian, aspal ditik antzeman da komanditako sozietate akziodunei buruzko arauketa osoa ezartzeko beharrizana. Horren ildotik, Espainiako legegileak Zuzenbide kon paratuaren ereduetarik bat hartuko zuela uste izan bada ere, ez da horrelako rik gertatu. Bada, Eraldatze eta Egokitzeari buruzko 1989ko uztailaren 25eko Legeak idazkera berria eman die sozietate mota hori arautzen zuten manuei (MKren 151.etik 157.era arteko artikuluei). Idazkera hori, ordea, ez da bate re argia eta, ondorenez, zalantzak sortzen dira sozietateon lege eraketaren inguruan. Lege manu batzuetan, badirudi komanditako sozietate akzioduna sozietate kapitalista gisa eratzen dela; manu horien arabera, sozietate ano nimoari buruzko arauak aplikatzen zaizkio sozietate horri eta, aldi berean ere, bazkide guztiek dute akziodun izaera. Zernahi gisaz, sozietatearen adminis trazioaz arduratzen den bazkideak erantzukizun pertsonala du bere karguak irauten duen bitartean hartutako sozietate zorren gain. Beste manu batzuetan, ostera, «bazkide kolektibo»aren izena erabiltzen da behin eta berriro, admi nistrazioaz arduratu eta mugarik gabeko erantzukizuna duten bazkideak ai patzeko. Bistan denez, iluntasun eta nahaste ugari dago sozietate mota horren inguruan. Horrexegatik, beharrezko gertatzen da autoreek interpretazio lan gogorra egitea, kontraesanez betetako egoera zail hori gainditu ahal izateko. Gure aburuz, «bazkide kolektibo»en lege aipamenak alde batera utzita, eredu kapitalista nagusitzen da komanditako sozietate akziodunean, nahiz eta arazoa argi eta garbi egon ez. Hori dela eta, Sozietate Anonimoei buruzko Le gearen arauketa aplika daiteke sozietate horien barne eta kanpoko jardunbi dearen inguruan, 152. artikuluak ezartzen duenaren arabera. Baieztapen horrek kodearen 151. artikuluan du bere oinarria. Artikulu horrek ondokoa ezartzen du, sozietate kapitalaren eraketari buruz: «Komanditako sozietate akzioduna ren kapitala akzioetan banatzen da, eta kapital hori osatzen da bazkide guztien ekarpenen bidez». Hortaz, agerikoa da bazkide Merkataritzako zuzenbidea


guztiek akziodun izaera dutela, sozietate anonimoan gertatzen den bezala. Edozein modutan ere, badago oina rrizko desberdintasunik bi sozietate mota horien artean; horren harira, koman ditako sozietate akziodunaren administratzaileek mugarik gabeko erantzukizun pertsonala dute (bazkide kolektiboen moduan, baina ez bazkide kolektibo iza teagatik), euren karguek irauten duten bitartean hartutako sozietate zorren gain, Kodearen 127 eta 137. artikuluak ezarritakoaren arabera. Akziodun administra tzaileak erantzukizun hori du, «izendapena onartzen duen unetik». Adminis tratzaile izateari uzten dionean, aldiz, «ez du mugarik gabeko erantzukizunik izango sozietatearen zorren gain» (ikus 151 eta 155. art.ak). Erantzukizun hori aldi baterakoa da, eta ez da bazkide izaerarekin lotzen, ezpada administra tzaile izaerarekin. Legearen adierazmoldeak nahikoa nahasgarriak diren arren, sozietate horretan ez daude mugarik gabeko erantzukizuna duten bazkideak, ezpada mugarik gabeko erantzukizuna duten administratzaileak. Ikuspegi juri dikotik, onartzeko modukoa da argudio hori. Administrazio aldian, adminis tratzaileek ez dute akziodun izaera eta statusa galtzen «bazkide kolektiboaren izaera» eskuratuz, aldi hori amaitzean, berriro ere akziodun izaera berres kuratzeko. Legeak ezin ditu horrelako egoerak babestu, segurtasun juridikoaren aurkakoak direlako. Berebat, ezin da onartu bazkideen izaera bikoitz hori (ak zioduna eta bazkide kolektiboa). Labur esateko, legean bazkide kolektiboak aipatzen direnean, lege hori akziodun administratzaileei buruz ari dela ulertu behar da; administratzaile ho riek sozietatearen zorren gaineko erantzukizuna dute, Merkataritza Kodearen 127 eta 137. artikuluek bazkide kolektiboen kasuan ezartzen dutenaren arabera. 210. Sozietatearen definizioa.—Komanditako sozietate akziodunari bu ruzko definizioa emateko, aintzakotzat hartu behar dugu aurretik egindako interpretazioa. Komanditako sozietate akziodunean


kapital osoa akzioetan ba natzen da, eta akziodun baten edo gehiagoren esku uzten da sozietatearen administrazioa; akziodun administratzaile horiek erantzukizun pertsonal eta so lidarioa dute euren karguek irauten duten bitartean hartutako sozietate zorren gainean. Aurretik azaldu dugun moduan, sozietate horri Sozietate Anonimoei bu ruzko Legea aplikatu behar zaio, salbu eta MKren 151.etik 157.era arteko ar tikuluetan xedatutakoarekin bateraezina denean (MKren 152. art.). 211. Sozietatearen eraketa.—Komanditako sozietate akzioduna eratzeko, gainerako sozietateek bete behar dituzten formalitate eta betekizun berberak gauzatu behar dira: a) Eskritura publikoa egilestea. Eskritura horretan, sozie tate estatutuak aipatu behar dira bereziki, harpidetutako kapitalaren zenbatekoa adieraziz; zenbateko hori ezin da hamar milioi pezetatik beherakoa izan (ikus EELren 14.2. art. eta lege horren 3.2. xedapen iragankorra). b) Eraketa hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu eta Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Bestalde, ez dago inolako arazorik sozietate horri sozietate anoni moaren deuseztasunari buruzko arauak aplikatzeko (Sozietate Anonimoei bu ruzko Legearen 31 eta 31. a) art.ak). Taxu berean, lege horren 32. artikuluak eta ondorengoek ekarpenen inguruan ezarritakoa ere aplikatu ahal zaie koman ditako sozietate akziodunei. 212. Sozietatearen organoak.—A) Batza orokorra. Horren eraketa eta jardunbidearen inguruan, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen xedapenak aplikatzen dira. Horrez gain, Sozietate Anonimoei buruzko Legeak ezarritako kasuetan eta tramiteekin aurkaratu ahal izango dira batza horren erabakiak. B) Bazkide administratzaileak. Administrazio organoari dagokionez, so zietate anonimoari buruzko arauak aplikatu behar dira. Edozelan ere, horren inguruan aurrerago aipatutako berezitasuna ekarri Merkataritzako zuzenbidea


behar dugu gogora. Ildo horretatik, administrazioaz arduratzen den bazkideak (edo bazkideek) muga rik gabeko erantzukizun pertsonala du gainontzekoei begira, bere karguak irauten duen bitartean hartutako sozietate zorren gain. Mugarik gabeko erantzukizun horretatik kanpo, sozietate administrazioaz arduratzen diren bazkideek sozietate anonimoetako administratzaileen ahal men, eskubide eta eginbeharrak dituzte, izendapen hori onartzen duten une tik (155.1. art.). Bazkide administratzaileak sozietate administraziotik kanpo gera daitez ke, euren borondatez edota sozietatetik bananduak izan direlako. Kasu bietan, bazkideak ez du erantzukizunik sozietatearen zorren gain, alegia, Merkatari tzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean administrazio kargu horren amaiera argitaratu eta gero sozietateak hartzen dituen zorren gain. Bestalde, kargua ren utzarazte hori kari zuzenik gabe egiten bada, kaltegaleren ordaina jaso tzeko eskubidea du bazkideak. Administrazio kargua utzi edota utzaraztean, estatutuak aldarazi beharko dira batza orokorrak hartutako erabakiaren bidez; erabaki hori, orobat, Sozietate Anonimoei buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera hartu behar da. Horren inguruan, dena den, bada berezitasun garrantzi tsu bat: batza orokorraren erabakia hartzeko, beharrezkoa da gainerako bazkide administratzaileek (horiek bat baino gehiago direnean) berariazko adostasuna ematea. Bazkide ukituak (edo ukituek) ezin du botazio horretan parterik hartu (MKren 155 eta 156. art.ak, eta MEAren 214. art.). 213. Sozietatearen estatutuen aldaketa.—Aurrerago esan dugun bezala, bazkide administratzaile guztien berariazko adostasuna behar da administra tzaileak izendatu edo horiei euren kargua utzarazteko, bai eta administrazio eraentza orokorra aldatzeko ere. Hurrengo kasuetan ere beharrezko gertatzen da adostasun hori, estatutuen aldarazpena egiteko: sozietatearen xedea aldaraz teko edota sozietate bizitza luzatzeko borondatea azaltzen denean (156. art.). Administratzaileek, mugarik gabeko erantzukizun


pertsonala dutenez, estatu tu aldaketa garrantzitsuenei gebena jartzeko aukera dute. Geben sistema hori gehiegikoa da agian, eta horrek eragin gogorra izan dezake sozietatearen ibile ra onean. 214. Sozietatearen desegitea.—Desegite karien inguruan, sozietate ano nimoei buruzko arauketa aplikatzen da. Hortik kanpo, ondokoa ezartzen du legeak, idazkera eskasa duen artikulu batean: «Sozietatea desegiten da baz kide kolektiboen heriotza, karguaren uztea, ezgaitasuna edo porrota gertatzen denean, salbu eta sei hilabeteko epean bazkide kolektiboen bat sozietate an sartu edota sozietate hori transformatzen denean; halakoetan, sozietateari egindako aldaketak jaso behar dira estatutuetan» (157. art.). Egia esan, ulerte zina da nola sar daitekeen «bazkide kolektiboa» kapitala akzioetan banaturik duen sozietatean (151. art.). Legean bazkide kolektiboak aipatzen diren arren, lege hori akziodun administratzaileei buruz ari dela ulertu behar da. Artiku lu horren inguruan, bukatzeko, zalantza hau sortzen da: nork administratzen du sozietatea sei hilabeteko epealdi horren barruan? BIBLIOGRAFIA ALBIÑANA GARCÍAQUINTANA: «Las sociedades comanditarias por acciones», in Cuad. D. y Com., 8. zenbakia, 1990, 7. or. eta ondorengoak; BALZ: «Treuhandko mmanditist, Treuhänder der Kommanditisten und Anlegerschutz», in ZGR, 1980, 1. or. eta ondorengoak; BEYERLE: Der unbeschränkt haftende Kommanditist, Kolonia, 1976; BÖTTCHER eta BEINERT: GmbH & Co. Die moderne Unternehmensform, Stutt gart, 1971; COSTI: L’azionista accomandatario, Padua, 1969; IDEM: Società in acco mandita per azioni (in Comm. ScialojaBranca), BoloniaErroma, 1973; FASTRICH: Die Vertretung des minderjährigen Kommanditisten in der FamilienKG., Berlin, 1976; FEIL: Die Gesellschaft mbH & Co, Kommanditgesellschaft, im österreichischen Handels, Steuer und Bilanzrecht, Eisenstadt, 1968; FERNÁNDEZ DE LA GÁNDARA: «La sociedad comanditaria por acciones (Arts. 151–157 C. de c.)», in Comentario al ré gimen legal de las sociedades mercantiles, (Zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVEN Merkataritzako zuzenbidea


CIA), XIII. liburukia, Madril, 1992; GÓMEZ CALERO: La sociedad en comandita por acciones, Bartzelona, 1991; HENZE: Die GmbHKommanditgesellschaft, 9. argitaraldia, Stuttgart, 1969; KLAMROTH: Die Kommanditgesellschaft, 6. argitaraldia, Heidelberg, 1981; KLAUSS eta MITTELBACH: Die Kommanditgesellschaft, 3. argitaraldia, Ludwigs hafen, 1976; KOHLER: Die rechtliche Natur der Kommanditgesellschaft auf Aktien, Leipzig, 1929; KONIETZKO: Zur Haftung des Kommanditisten, Frankfurt, 1979; MA ROCCO, MORANO eta RAYNAUD: Società in accomandita per azioni, Milan, 1990; RI CHARD: Atypische Kommanditgesellschaften, Berna, 1971; ROJO: «S. A., S. en C.», in RDM, 1980, 245. or. eta ondorengoak; SCHMIDT: Einlage und Haftung des Komman ditisten, Kolonia, 1977; SCHREIBER: Die Kommanditgesellschaft auf Aktien, Munich, 1925; SIEGFRIED: Erweiterte Kommanditistenhaftung und atypische Kommandit gesellshaft, Berlin, 1977; SUDHOFF: Rechte un Pflichten der Kommanditisten, 2. argitaraldia, Kolonia, 1971; WIEDEMANN: «Beschränkte und unbeschränkte Komman ditistenhaftung», in Festschrift BARMANN, Munich, 1975, 1037. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: La societé en commandite entre son passé et son avenir, Paris, 1983.


§ XIII. SOZIETATE ANONIMOA: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK LABURPENA: I. KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK.—215. Sozietate anonimoaren jatorria eta bilakaera.—216. Indarreko lege eraentza.—217. Sozietate anonimoaren garran tzia.—218. Kontzeptua eta ezaugarriak.—219. Merkataritzako izaera.—220. Sozieta tearen izendazioa.—221. Sozietatearen xedea.—II. SOZIETATEAREN KAPITALA.—222. Sozietatearen kapitala eta ondarea.—223. Kapitala arautzen duten printzipio ak.—224. Kapitala babesteko lege neurriak.—225. Kapitala akzioetan banatzea.—III. NORTASUN JURIDIKOA.—226. Publizitatea eta nortasuna.

I. KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK 215. Sozietate anonimoaren jatorria eta bilakaera.— mendean hamaika konpainia eratzen dira, ekialde eta mendebaldeko Indiekin merka taritzan aritzeko; konpainia horietan dago, hain zuzen ere, sozietate anoni moaren jatorria. Aurreko mendeetan, aurkikuntza geografiko ugari gertatu eta, horren ondorioz, ibilbide berriak irekitzen dira merkataritzarako. Horrela, gi ro egokia sortzen da merkataritzako enpresa eta espedizio handiak eratzeko. Enpresa horiek garrantzi eta arrisku handikoak dira eta, horren ondorioz, ezi nezkoa da enpresok konpainia tradizionalen (kolektibo edota komanditarioen) bidez gauzatzea. Aurreko gaietan azaldu dugun moduan, konpainia tradizio nal horiek famili eremukoak dira batik bat; zehatzago esatearren, konpainiok bazkideen kopuru txikia batzen dute, eta horiek, elkarrekiko konfiantza ha rremanak izateaz gain, mugarik gabeko erantzukizuna dute. Haatik, enpresa handi horiek gainditu egiten dituzte estatuen ahalgo eta baliabideak. Horreta ra, konpainia edo sozietateen kapitala zati alikuota txikietan banatzeko ideia sortzen da, eta zati horietako bakoitzak akzio izena jasotzen du. Horren bidez, enpresa handiak garatzeko beharrezkoak diren kapital indartsuak biltzen di XVII.


ra. Ildo horretatik, kapital txiki pribatuak erakartzen dituzte konpainia hori ek, eta partaide askoren artean banatzen dituzte kolonietako merkataritzaren arrisku handiak. Ekialdeko Indietako Konpainia Herbeheretarra dugu sozie tate anonimoaren lehenengo adibidea; konpainia hori 1602. urtean sortu zen, eta horrek akzioetan banaturik zuen bere kapitala. Espainian, Mendebaldeko Indietako Konpainia sortu zen, 1612. urtean; Ingalaterran, bestalde, izen be reko beste konpainia bat sortu zen, 1621. urtean. Harrezkero, horien antzeko beste konpainia batzuk eratu ziren Frantzian eta Europako beste zenbait he rritan. Jatorrizko konpainia horiek, zernahi gisaz, desberdintasun handiak dituzte egungo sozietate anonimoekin. Ezaguna denez, subiranoen gobernu erabakien (octroien) bidez eratu ziren konpainia horiek, erdipublikoak izanik. Konpai niok nortasun juridikoa zuten eta, aldi berean, monopolio erako pribilejioak zituzten merkataritzan aritzeko. Herri botereek, konpainia horien etekinetan parte hartzeaz gain, etengabeko eskuhartzea eta kontrola gauzatu zituzten so zietate horien kontuetan. Denboraren poderioz, konpainia edota sozietate horiek garatu egin dira, egungo sozietate anonimora iritsi arte. Bilakaera hori Frantziako Iraultzaren garaian hasten da, kapitalismo liberalaren eraginez. Napoleonen garaiko Mer kataritza Kodeak ezarri duen moduan, sozietate anonimoa estatutik banantzen zen; sozietate hori ez zen octroi bidez eratzen, ezpada bazkideen borondatez. Sozietateok eratzeko, nahitaezkoa zen, alabaina, Gobernuaren aurretiazko ema kida edo baimena izatea; horren bitartez, halako sozietateak legezkoak eta komenigarriak ziren ala ez kontrolatzen zen. Espainiako 1829ko Kodearen arabera, sozietate horiek eratzeko, nahikoa zen merkataritzako auzitegiek so zietate horien eratze eskriturak onestea; dakigunez, 1829ko kode hori Fran tziakoa baino aurrerakoiagoa zen. Kode horren aginduz, sozietate anonimoa pribatizatu egin zen, antolaketa eta jardunbidearekin lotutako gaietan. Horren harira, pribilejioak desagertu ziren, eta estatuak ez zuen eskurik sartzen sozie


tatearen bizitzan. Sozietatearen jardunbidea, beraz, bazkideen borondatearen arabera zehazten zen modu demokratikoan, eta eskubide berberak zituzten baz kide guztiek. Aurretiazko baimenaren sistema hori XIX. mendearen bigarren erdian desagertu zen; ondorenez, sozietatearen eraketa askearen sistema ezarri zen, arau batzuen barruan bada ere. Sistema berri hori Frantziako 1867ko Le gearen eskutik sortu zen eta, geroago, Espainiako 1869ko urriaren 19ko Lege ak barneratu zuen. Horren ostean, egun indarrean dugun Merkataritza Kodean jaso zen sistema hori. Modu berean, Sozietate Anonimoen Eraentza Juridikoari buruzko 1951ko uztailaren 17ko Legeak (lege hori indarrean egon da 1990eko urtarrilaren 1a arte) sistema hori jaso zuen, baita uztailaren 25eko 19/1989 Le geak ere; azken lege horren bidez, merkataritzako legeria eraldatu da, legeria hori Europako Ekonomi Erkidegoak sozietateei buruz emandako zuzentarauei egokitzeko. 216. Indarreko lege eraentza.—Gaur egun, sozietate anonimoari buruz ko lege eraentza 1951ko uztailaren 17ko eta 1989ko uztailaren 25eko legeen testu bateginean jasotzen da. Testu bategin hori Sozietate Anonimoei buruzko Lege gisa onetsi da, abenduaren 22ko 1.564/1989 Legegintzazko Errege De kretuaren bidez. Lege hori 1990eko urtarrilaren 1ean jarri da indarrean. Lege horrek, bestalde, aldaketa batzuk izan ditu, Erantzukizun Mugatuko Sozie tateei buruzko 1995eko martxoaren 23ko Legearen bigarren xedapen gehiga rriak ezarritakoaren ondorioz. Aztergai dugun legea honela banatzen da: 311 artikulu, bi xedapen gehigarri, bederatzi xedapen iragankor, azken xedapen bi eta xedapen indargabetzaile bat; azken horrek 1951ko uztailaren 17ko Lege osoa ukitzen du eta, aldi berean, uztailaren 25eko 19/1989 Legearen 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. artikuluak. Lege berriak, beraz, eraldaketa garrantzitsuak dakartza, eta jarraikako ka pitulu eta orrialdeetan jasoko ditugu horiek guztiak. Eraldaketa


horien artean, ondokoak azpimarra daitezke: gutxieneko eratze kapitala hamar milioi peze takoa izatea; kontuko idaztoharrak onartzea, akzioak adierazteko modu gisa; botorik gabeko akzioak arautzea; sozietate erabakiak aurkaratzeko sistema al datzea; sozietatearen beraren akzioen eta menpeko sozietateen akzioen esku raketak modu zabalean arautzea; akzioen gozamenari eremu berria ezartzea; akzio bihur daitezkeen obligazioak arautzea; sozietatearen kontuak modu be rezian arautzea; eta, azkenez, sozietate anonimoen zatiketa arautzea. Hala ere, sozietate anonimoaren egungo arauketa ez da mugatzen 1989ko abenduaren 22ko Legearen edukira. Sozietate anonimo berezientzat ezartzen diren arauez landara (ikus XXVI. kapitulua), Merkataritzako Erregistroari bu ruzko 1996ko uztailaren 19ko Araudiak ere hainbat xedapen ezartzen ditu so zietate anonimoen inskripzioaren eta barne jardunbidearen inguruan. Xedapen horiek guztiek 1989ko legea osatzen dute, eta hurrengo kapituluetan aztertuko ditugu beroriek. 217. Sozietate anonimoaren garrantzia.— Merkataritzako sozietateen artean, sozietate anonimoa da garrantzitsuena. Jakinekoa dugunez, sozietate anonimoaren kapitala akzioetan banatzen da, eta akzio horiek mugitu egin daitezke, titulu negoziakorren bidez adierazten direlako. Sozietate horretan, gainera, bazkide bakoitzaren erantzukizuna mugatu egingo da bazkide horren akzioek adierazten duten kapital zatira. Hori guztia kontuan harturik, ba dirudi sozietate anonimoa dela tresna edo forma juridikorik egokiena, enpresa arriskutsu eta garestienak garatzeko. Sozietate mota horren bitartez, jendea ren aurrezki pribatuek lagundu egiten diote ekoizpenaren garapenari. Beste hitz batzuetan esateko, maila handiko industrian eta merkataritzaren etekinetan par te hartzen dute hainbat eta hainbat pertsonak. Gaur egun, egoerarik indartsuena lortu dute sozietateok herri orotan. Sozietate anonimoen bidez (handi, ertain edo txikien bidez) gauzatzen dira, besteak beste, ondoko jarduerak: meatzea,


siderurgia, industria kimikoa, lehorreko eta itsasoko komunikabideak, asegu rua, banka etab. Sozietate anonimoa malgua da oso eta, horren ondorioz, en presa txikiaren beharrizan eta helburuak gauzatzeko ere egoki gertatzen da sozietate mota hori. Are gehiago, bazkide gutxi eta famili izaera duten enpre sak ere sozietate anonimo gisa eratzen dira batzuetan. Sozietate anonimoa da, gaur egun, sistema ekonomikoaren tresnarik era gingarriena. Horrexegatik, arreta bereziaz aztertu eta azalduko ditugu sozie tate horren inguruko arazoak. 218. Kontzeptua eta ezaugarriak.—Legearen 1. art.aren barruan azaltzen da sozietate anonimoaren kontzeptua. Hauxe dio artikulu horrek: Sozietate anonimoaren kapitala akzioetan banatzen da; kapital hori bazkideen ekarpenen bidez osatzen da, eta bazkideok ez dute erantzukizun pertsonalik sozietate zo rren gain. Hauexek dira, besteak beste, sozietate anonimoaren ezaugarriak: a) So zietate hori kapitalista da, eta intuitu pecuniae eratzen da. Sozietate horretan, ez dira aintzat hartzen bazkideen baldintza pertsonalak, ezpada bazkideok so zietate kapitalean duten partaidetza; aurretik esan dugun bezala, bazkide horien ekarpenen bidez osatzen da sozietate kapitala. b) Sozietate horren kapitala akzioetan banatzen da, hau da, zati alikuotetan; akzio horien titularrek bazkide izaera eskuratzen dute. c) Sozietate hori erantzukizun mugatuko sozietatea da. Bertan, bazkideak bere gain hartzen du harpidetutako akzioen zenbatekoa sozietatera ekartzeko betebeharra; betebehar hori betetzen ez badu, erantzuki zuna izango du sozietateari begira. Alderantziz, bazkideak ez du erantzukizun pertsonalik sozietatearen zorren gain. Hori dela eta, hartzekodunek ezin izango dute bazkideen aurka jo, euren kredituak kobratzeko. Aipatu berri ditugun hiru ezaugarri horiek bereizten dute sozietate ano nimoa beste sozietate mota batzuetatik. Sozietate kolektiboan,


esate baterako, kapitala ez da akzioetan banatzen, eta bertako bazkideen erantzukizuna mu garik gabekoa da. Komanditako sozietate hutsean ere kapitala ez da akzioetan banatzen, eta bazkide komanditarioek bakarrik dute erantzukizun mugatua. Komanditako sozietate akziodunean, bestalde, sozietatearen administrazioa gauzatzen duten bazkideek (akziodunek) mugarik gabeko erantzukizuna dute. Bukatzeko, erantzukizun mugatuko sozietatetik ere bereizi egiten da sozietate anonimoa, lehenengoak ezin duelako bere kapitala akzioetan banatu. Praktikan, ezaugarri horiek ahuldurik daude sozietate anonimo batzuetan. Ulerbidez, famili eremuko sozietate anonimoetan gertatzen da hori; egia esan, sozietate horien izaera anomaloa da, intuitu personae izaera nagusitzen de lako, intuitu pecuniae izaeraren gainetik (ikus EZNk 1970eko apirilaren 23an emandako ebazpena, eta 1974ko apirilaren 19ko epaia; horiez gain, 1960ko apirilaren 20ko eta 1970eko irailaren 28ko epaiak). 219. Merkataritzako izaera.—Aurretik aipatu ditugun ezaugarriez gain, esan beharra dago sozietate anonimoa merkataritzakoa dela beti, sozietate ho rren xedea edozein izanda ere. Ildo beretik, Sozietate Anonimoei buruzko Le gearen xedapenak aplikatzen zaizkio sozietate anonimoari, bestelako xedapen berezirik izan ezean (3. art.). Ondorenez, ezin egon daiteke izaera zibileko sozietate anonimorik. Kode Zibilaren 1670. artikulua, orobat, ezin daiteke aplikatu sozietate anonimoen eremuan; artikulu horren esanetan, sozietate zibi lek, euren xedearen arabera, Merkataritza Kodeak araututako edozein forma izan dezakete. Laburbilduz, Espainiako sozietate anonimo guztiak (indarreko legearen aurretik nahiz horren ondoren eratutakoak) merkataritzako sozietateak dira, eta enpresario izaera dute legearen arabera. 220. Sozietatearen izendazioa.—Askatasun osoz zehaztu daiteke sozie tate anonimoaren izendazioa. Horretara, fantasia izendazioak, sozietatearen izaerarekin lotutakoak, izen pertsonalak (momentu horretako bazkideenak edo aurretik bazkide izandakoenak) edota


horien konbinazioak jar daitezke. Lege ak, hala ere, betekizun bat ezartzen du horren inguruan: sozietatearen izen dazioari gehitu behar zaio «Sozietate Anonimo» adierazmoldea (gaztelaniaz, «Sociedad Anónima») edota horren laburdura, hots, SA (2.1. art.). Izen per tsonalak erabiltzen dira, batez ere, sozietate pertsonalistak sozietate anonimo bihurtzen direnean, edota sozietate anonimoa sortzen denean banakako enpre sarioaren negozioa oinarri harturik. Halakoetan, egokitzat jo daiteke antzi nako sozietate izenari edota banakako merkatariaren izenari eustea, eta legeak erraztasunak ematen ditu horretarako. Askatasun printzipio horrek, ordea, badu mugarik. Legearen arabera, so zietate batek ezin du hartu «aurretik eratutako beste sozietate baten izendazio berbera» (2.2. art., eta EZNk 1982ko irailaren 2an emandako ebazpena). Mer kataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, bestalde, lege horren arauak osa tzen ditu (396.etik 408.era arteko art.ak). Hasteko, araudi horrek zehazten du zein baldintza bete behar den bi izendazio horiek berdinak izan daitezen (408. art.) eta, horrez gain, zenbait debeku ezartzen ditu sozietate izendazioaren in guruan. Horien arabera, sozietate izendazioetan ezin dira horrelako adieraz moldeak jarri: a) lege, ordena publiko edo ohitura onen aurkakoak (404. art.); b) izendazio ofizialak (405. art.); c) errakuntza ekar dezaketen izendazioak (406. art.). Horrez landara, izendazioaren bakartasun printzipioa ezartzen du araudi horrek. Horren arabera, «sozietateek eta inskriba daitezkeen gainera ko erakundeek izendazio bat bakarrik izan dezakete» (398. art.). Bukatzeko, «ezin izango da erabili sozietatearen xedetik kanpoko jarduera batekin lotzen den izendazio objektiborik» (402. art.). 221. Sozietatearen xedea.—Sozietate anonimoaren eratzaileek modu as kean zehaztu dezakete zeintzuk diren sozietate horrek gauzatu beharreko jar


duerak. Horren inguruan, dena den, Kode Zibilaren 1255. art.ak ezartzen duena izan behar da gogoan. Artikulu horren aginduz, jarduera hori ezin da izan lege, moral edo ordena publikoaren aurkakoa (ikus 146. zk.). Legeak aipamen laburra egiten du, sozietate anonimoaren xedeari dago kionez [9.b) art.]. Manu horren esanetan, sozietate estatutuetan agertarazi behar da «sozietatearen xedea, berori osatzen duten jarduerak aipatuz». Merkatari tzako Erregistroari buruzko Araudiak, bestalde, legearen laburtasun edo urrita sun hori osatuz, ondokoa xedatzen du 117. artikuluan: «1) Sozietatearen xedea estatutuetan agertarazi behar da, berori osatzen duten jarduerak aipatuz (EZNk 1990eko martxoaren 16an, 1991ko uztailaren 22 eta irailaren 10ean emandako ebazpenak). 2) Ezin dira sozietatearen xedean sartu, sozietate jarduerak gau zatzeko beharrezkoak diren egintza juridikoak (ikus EZNk 1993ko ekainaren 9an emandako ebazpena). 3) Ezin da sozietatearen xedean sartu bestelako mer kataritza jarduera zilegirik, ezta horren antzeko esangura duen bestelako adie razpen generikorik ere». Edozein modutara ere, estatutuetan zehaztutako sozietate xedearen ere mua edo edukia ez da behin betikoa edota aldaezina. Sozietatea eratu eta gero, sozietate horren jatorrizko xedea aldatu eta beste bat ezar dezake akziodunen batza orokorrak (SALren 147. art., eta MEAren 160 eta 161. art.ak). Berebat, zenbait aldaketa egin diezazkioke batzak jatorrizko xedeari (SALren 150. art., eta MEAren 163. art.). Kasu horiek biak geroago azalduko ditugu (ikus 360. zk.). Sozietate xedean edozein aldaketa eginez gero, estatutuak aldatu behar dira, legeak ezarritako tramiteen arabera (144. art. eta ondorengoak). II. SOZIETATEAREN KAPITALA 222. Sozietatearen kapitala eta ondarea.—Sozietate anonimoaren be


rezko izaera oinarri harturik, esan beharra dago kapitalak sozietate horretan berebiziko garrantzia duela. Horren ildotik, adierazi ohi da sozietate anonimoa nortasun juridikoa duen kapitala dela. Sozietate anonimo guztiak kapital jakin batekin eratzen dira. Kapital ho rren zenbatekoa nahitaez adierazi behar da eratze eskrituran, estatutuen na hitaezko aipamen gisa. Legearen aginduz, hurrengo inguruabarrak agertarazi behar dira sozietatearen estatutuetan: sozietate kapitalaren zenbatekoa eta, hala denean, ordaindu gabeko kapital zatia, eta dibidendu pasiboak ordaintze ko modua eta gehieneko epea; kapitala osatzen duten akzioen kopurua; akzio en balio izendatua; akzio mota edo seriea, hainbat akzio mota daudenean. Era berean, akzioak tituluen bidez ala kontuko idaztoharren bidez adierazten di ren zehaztu behar da, bai eta akzio horiek izendunak ala eramailearentzakoak diren ere (9. art.aren f eta g letrak). Kapitalaren zenbatekoa akzioen balio izendatuen batuketa da. Kapital horren kopurua zenbaki baten bidez adierazi behar da, eta zenbaki hori nahitaez agertarazi behar da estatutuetan. Nolanahi den ere, ezin dira nahastu sozietatearen kapitala eta ondarea. Esangura hertsian, sozietatearen kapitala da eskrituran jasotzen den zenbate koa, alegia, uneanunean jaulkitako akzioek duten balio izendatuen batuketa. Ondarearen kontzeptu teknikoak, aldiz, bere barnean hartzen ditu diruzko ba lioa duten sozietate eskubide eta betebeharren multzoa. Sozietatea eratzen den unean, bat datoz gehienetan kapitalaren zenbatekoa eta sozietate ondarea ren zenbatekoa (momentu horretan, bazkideek sozietatera ekartzen dituzten edo ekarri behar dituzten fondoek osatzen dute sozietate ondarea). Sozietateak eko nomi jarduera hasten duenean, berriz, bi zenbateko horiek ez datoz bat; bistan denez, sozietatearen gorabeherek zuzeneko eragina dute erakunde horren onda rearen gain, onerako zein txarrerako, hau da, ondare hori gehituz ala gutxituz. Gorabehera horiek, aitzitik, ez dute eraginik kapital


zenbatekoan. Kapitalaren kopurua aldatzeko, nahitaezkoa da sozietateak kapitala gehitu edota urritzeko erabakia hartzea, lege formalitateak betez. Gehienetan, kapital zenbatekoaren eta ondare balioaren arteko harremanak sozietatearen egoera ekonomikoaren araberakoak dira. Ondare balioa kapital zenbatekotik gorakoa bada, sendoagoa izango da sozietatearen egoera; aurkako kasuan, sozietate galerek irentsi egiten dituzte bazkideek kapital moduan egin dako ekarpenak. Sozietate anonimoak izan dezakeen defizit egoerari, ordea, muga bat jartzen zaio. Legearen arabera, sozietateok desegingo dira, baldin eta galeren ondorioz sozietate ondarea kapital kopuruaren erditik beherakoa ba da, salbu eta kapital hori beharrezko den neurrian gehitu edo urritzen denean (260.4. art.). Sozietate kapitalak garrantzi handia du maila juridikoan (legeak etenga be aipatzen du kapitala, gai hauek xedatzen dituenean: batza orokorren era keta eta jardunbidea; administratzaileen hautespena; balantzea egiteko modua; obligazioen jaulkipena; eta, azkenekoz, sozietatearen bategite eta transforma zioa). Halaber, kontabilitate eginkizun garrantzitsua betetzen du kapitalak. Sozietateak balantzean jaso behar du harpidetutako kapitalaren zenbatekoa, pasiboaren lehenengo partida moduan (103. art.). Kapitala, beraz, kontabili tatearen bidez adierazten da (kapital hori ez da aldatuko, legeak ezarritakoa ren arabera berori gehitu edo urritzen denean izan ezik). Kapitala, bestalde, sozietate hartzekodunen zeharkako berme gisa hartzen da. Horren arabera, ezin izango da irabazirik banatu, baldin eta aktiboaren osagaiek ez badute kapital zorra estaltzen, gainerako zorrekin batera. 223. Kapitala arautzen duten printzipioak.—Honako printzipioek arau tzen dute sozietateen kapitala: a) Gutxieneko kapitalaren printzipioa. Sozietate anonimoaren kapitala ezin da hamar milioi pezetatik beherakoa


izan eta moneta horretan adierazi behar daÂť (4. art.). Xedapen horrek gutxieneko kapitalaren sistema jasotzen du, arrazoi ekonomikoetan mamitzen den sistema, hain zuzen ere. Sistema ho rren bitartez lortu nahi da enpresa txikiek sozietate anonimoaren formarik ez izatea. Horren ondorioz, eta hirugarren xedapen iragankorraren arabera, so zietate anonimo txikiek (Espainian horren moduko sozietate asko daude) bi aukera izan dituzte: bata, 1992ko ekainaren 30a baino lehen sozietate kapitala gehitzea, gutxieneko zenbateko horretaraino; bestea, sozietate kolektibo, ko manditako sozietate edo erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea. Halakorik egiten ez bada, administratzaileek edo, hala denean, likidatzaileek, erantzuki zun pertsonal eta solidarioa dute sozietate zorren gain, euren artean eta sozie tatearekin. Legearen 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera, sozietate anonimoak ez du eratze unean bakarrik izan behar gutxieneko kapital hori. Beste modu batera esateko, sozietateak gutxieneko kapitala izan behar du, hala eratze unean, nola bere jarduera gauzatzen duen bitartean. Ondorenez, sozietate kapitalaren zen batekoa ezin da gutxieneko lege muga horretatik beherakoa izan, sozietate bizi tzan zehar. b) Zehaztapen printzipioa. Sozietatearen kapitala estatutuetan zehaztu be har da, ondoko inguruabarrak adieraziz: kapitalaren zenbatekoa; kapital ho ri osatzen duten akzioen kopurua; akzioen balio izendatua; eta, akzio mota edo seriea, hainbat akzio mota daudenean. Aldi berean ere, akzioak tituluen bitartez (izendunak edo eramailearentzakoak) edo kontuko idaztoharren bidez adieraz ten diren zehaztu behar da (9. art., f eta g). c) Osotasun printzipioa. Sozietatearen kapitala ÂŤosoosorik harpidetuÂť be


har da (12. art.), sozietatea eratu ahal izateko. Kapitala osoosorik harpidetzen denean, agerian uzten da betebeharrak hartzeko gaitasuna duten pertsonek akzio guztiak bereganatu edo harpidetu dituztela. Hori oinarri harturik, karte ra akzio izenekoak debekatu egin dira. Horien bitartez, kapitala osatzen du ten akzioetarik batzuk ez dira harpidetzen, dela eratze unean, dela geroago egin daitezkeen kapital gehikuntzetan. Halako kasuetan, administratzaileek erabaki tzen dute zein den unerik egokiena bazkide edo gainontzekoei akzio horien harpidetza eskaintzeko (SALren 74. art.). d) Gutxieneko ordainketaren printzipioa. Kapitala harpidetu eta gero, «akzio bakoitzak duen balio izendatuaren laurdena ordaindu behar da gutxie nez» (12. art.); horrekin lotuta, ikus EZNk 1992ko martxoaren 26an emanda ko ebazpena. Gutxieneko ordainketa horrek akzio guztiak ukitu behar ditu (10. art.). (Adibidez, ez litzateke zilegia izango akzio erdiak hartu eta bakoi tzaren 100eko 10 ordaintzea; gainerako akzioen kasuan, bakoitzaren 100eko 40 ordaintzea, nahiz eta sistema horren bidez kapital izendatuaren 100eko 25 or daindu). Legezko betekizun horren helburua da xedatzeko moduko gutxieneko fondoak izatea, sozietateen hasierako bizitzan. e) Egonkortasun printzipioa. Estatutuetan zehaztutako kapital zenbatekoa ezin daiteke aldatu; zehatzago esateko, zenbateko hori ezin da gehitu, ezta urri tu ere, horretarako ezartzen diren lege tramiteak bete eta estatutuetako aipame nak aldarazten direnean izan ezik (144, 152, 162 eta 164. art.ak). f) Benetakotasun printzipioa. Sozietatearen hartzekodunak babesteko, le geak ez du onartzen gezurrezko kapitalarekin eratutako sozietaterik. Legearen 1. artikuluaren ildotik, «bazkideen ekarpenen bidez osatu behar da» kapitala. Horrez gain, ondokoa ezartzen du legearen 47. artikuluak: «… akzioak sortzen badira


sozietateari benetako ondare ekarpenik egin gabe, orduan deusezak dira horiek». Beste modu batera adierazteko, sozietate kapitalaren zenbateko izen datua osatu behar da bazkideek sozietatera benetan ekarritako ondasunekin, legeak ezartzen duenaren arabera (5. art., eta 36. art. eta ondorengoak). Prin tzipio hori bera jaso zuen 1951ko Legeak. Horren arabera, eragozpenak jarri zitzaizkion akzio aske izenekoak (hain zuzen ere, izendazio desegokia dute nak) sortzeko eginera ustelari; akzio aske horiek euren titularrei ematen zaiz kie, titular horiek inolako ondare kontraprestaziorik egin gabe. 224. Kapitala babesteko lege neurriak.—Aurreko epigrafean aipatutako printzipioek ere nolabaiteko babes helburua dute euren barnean. Horiez gain, neurri hauek ezartzen ditu legeak, babes helburu berarekin: a) Kautelen inguruko sistema, diruzkoak ez diren ekarpenen balorazioan (38 eta 39. art.ak); b) Balio izendatutik beherako akzioak jaulkitzeko debekua (47. art.). c) Erreserba berezia sortzeko betebeharra, etekinen pentzuan (214. art.). d) Zenbait kasutan, sozietate hartzekodunek aukera izatea kapital urripe nen aurka jartzeko (166. art.). e) Akzioei dibidenduak ordaintzeko debekua, ordainketa hori benetako etekinen bidez egiten denean izan ezik (213.2. art.). f) Sozietateari bere akzioak harpidetzeko debekua, eta jaulkitako akzioak (sozietatearenak berarenak) eskuratzeko mugapenak (74, 75 eta 76. art.ak). 225. Kapitala akzioetan banatzea.—Sozietate kapitala nahitaez banatu behar da akzioetan (1. art.) eta, horren ondorioz, berebiziko garrantzia dute ak zio horiek. Betidanik, sozietate anonimoaren inguruko kontzeptu nagusia izan da akzioa. Hori dela eta, sozietate horrek «akzioen sozietate» izena jaso du hainbat herritan.


Denboraren poderioz, aldatu egin da jatorrizko sozietate anonimoaren fi sonomia. Hala eta guztiz ere, akzioaren eginkizunak ez dira aldatu. Horien ar tean, hurrengoak ditugu: a) kapitalaren zati bat adieraztea; b) titularrari bazkide izaera ematea; c) akziodunari dagozkion eskubideen neurria izatea. (Zenbat eta akzio gehiago izan, hainbat eta eskubide gehiago izango ditu bazkideak eta, horrekin lotuta, nagusitasun eta eragin handiagoa, sozietate administrazio edo erabakietan). Legeak agerian uzten ditu akzioaren hiru esangura horiek. Lehe nik, 47. artikuluan, kapital zati gisa hartzen da akzioa; bigarrenik, bazkide izaeraren adierazle moduan ikusten da akzioa (48. art.); azkenekoz, eskubide en multzo gisa hartzen da akzioa, hain zuzen, akziodunari datxezkion esku bideen multzo gisa (49, 50 eta 105. art.ak). Beste zenbait manutan ere aditzera ematen dira akzioaren izaera horiek. III. NORTASUN JURIDIKOA 226. Publizitatea eta nortasuna.—Merkataritzako sozietate orotan ger tatzen den bezala, sozietate anonimoa eratzen denean ere, pertsona juridikoa sortzen da. Sozietate horrek nortasun juridikoa jasotzen du, Merkataritzako Erregistroan inskribatzen den unetik (7. art.). Inskripziorik gabe, ez dago nor tasun juridikorik, ez eta benetako sozietate anonimorik ere. Sozietate anoni moak nortasun juridikorik ez balu, bazkideek erantzukizun pertsonala izango lukete, eta ez da horrelako ondoriorik onartzen. Horren ariora, sozietate irre gularraren doktrina ezin aplika daiteke sozietate anonimoan (ikus 150. zk.). Legearen 7. artikuluak ezartzen duen bezala, sozietate anonimoa eratzeko, «es kritura publikoa egiletsi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da berori», eta «inskripzioaren bitartez eskuratzen du sozietate anonimoak nor tasun juridikoa». Hori guztia oinarri harturik, agerikoa da


nortasunaren eta inskripzioaren arteko lotura. Horrek, ordea, ez du esan nahi inskribatu gabeko sozietate eskriturak inolako baliorik ez duenik. Argi dago eskritura horrek be tebehar izaerako ondorioak sortzen dituela. Eskritura hori egilesten dutenek bertan jasotzen diren itunen araberako loturak dituzte. Era berean, eta 1964ko otsailaren 6ko epaiak artez adierazi duen bezala, sozietatearen inskripziora ko beharrezkoak diren egintza eta kudeaketak gauzatzeko betebeharra dute alderdiek, sozietate horrek nortasun juridikoa lortu eta kanpoko bizitza gauza dezan (ikus 1973ko maiatzaren 26ko eta 1981eko martxoaren 6ko epaiak). Bestalde, eskritura eta inskripzioaren arteko denboraldi bitartean sozietateak duen egoera (hau da, eratze bidean dagoen sozietatearena) arautzen du lege ak, bai eta inskripzio horren aurreko kontratuen eraentza ere (15. art.). Ins kripziorik egiten ez bada, horren ondoriozko erantzukizuna dute sozietatearen eratzaile eta administratzaileek (17.2. art.). Horren inguruan, beste epigrafe batzuetan egindako azalpenera jotzen dugu (ikus 150, 230, 232, 235, 236, 239 eta 241. zk.ak). BIBLIOGRAFIA A) Lan orokorrak.—ABBADESSA, P.ROJO, A.: Il diritto della società per azioni: problemi, esperienze, progetti, Milan, 1993; BAUMBACH eta HUECK: Aktiengesetz, 14. argitaraldia, Munich, 1988; BAYONA JIMÉNEZ: «Una aproximación al problema de la infracapitalización a la luz de la necesaria revisión de las funciones del capital en la sociedad anónima», in Cuad. D. y Com., 20. zk., 1996, 147. or. eta ondorengoak; BÉRGAMO: Sociedades anónimas (Las acciones), 3 liburuki, Madril, 1970; BIEDEN KOF eta beste batzuk: Kölner Kommentar zum Aktiengesetz, 3 liburuki, Kolonia, 1970–1981; BONELLI eta beste batzuk: Società per azioni, 2 liburuki, Milan, 1974; COTTINO: La società per azioni, Torino, 1971; CURTO DE LA MANO eta ISLA ÁLVAREZ DE TEJERA: Comentarios a la nueva regulación de la sociedad anónima, Madril, 1990; CHARLESWORTH eta CAIN: Company Law, 14. argitaraldia, Londres, 1991; DE LA CÁ MARA ÁLVAREZ: «El principio del capital mínimo», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1537. or. eta ondorengoak; DÍAZ GÓMEZ: «La individualización del empresario social a través de la denominación. Análisis de los requisitos comunes a todas las denominaciones sociales con especial referencia al de la novedad o disponibilidad», in


RdS, 1995, 4, 99. or. eta ondorengoak; EMBID IRUJO eta MARTÍNEZ SANZ: «Libertad de configuración estatutaria en el Derecho español de sociedades de capital», in RdS, 7. zk., 1996, 11. or. eta ondorengoak; ESTEBAN VELASCO «La estructura de las so ciedades anónimas en el Derecho comunitario (el proyecto modificado de quinta di rectiva)», in Cuad. D. y Com., 5. zk., 1989, 231. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DEL POZO: «Aplicación de resultados y defensa del capital social. De nuevo sobre la crisis (presunta) de la noción de capital social», in RGD, 1996, 8543. or. eta ondorengoak; FORSTMOSER eta MEIER HAYOZ: Einführung in das schweizerische Aktienrecht, Berna, 1976; FORSTMOSER: Schweizerisches Aktienrecht, I, Zurich, 1981; FISCHER: Las socie dades anónimas. Su régimen jurídico, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1934; FRE: Società per azioni, 5. argitaraldiaren berrinprimaketa, Bolonia, 1989; GALGANO: La so cietà per azioni, 3. argitaraldia, Bolonia, 1979; IDEM: La società per azioni, Padua, 1984; GARCÍA DE ENTERRIA, J.: Los delitos societarios. Un enfoque mercantil, Ma dril, 1996; GARCÍA VILLAVERDE: «La constitución y el capital de las sociedades en la CEE (Primera y Segunda Directrices)», in Cuad. D. y Com., 5. zk., 1989, 31. or. eta on dorengoak; GARRIDO DE PALMA eta beste batzuk: Las sociedades de capital conforme a la nueva legislación, 2. argitaraldia, Madril, 1990; GARRIDO DE PALMA (zuz.): Estu dios sobre la sociedad anónima, 2 liburuki, Madril, 1991–1993; GARRIGUES eta URÍA: Comentario a la Ley de Sociedades Anónimas, 2 liburuki, 3. argitaraldia, Madril, 1976; GESSLER, HEFERMEHL, ECKARDT eta KROPFF: Aktiengesetz Kommentar, Munich, 1973–1981; GIRÓN TENA: Derecho de sociedades anónimas, Valladolid, 1952; GODIN eta WILHELMI: Kommentar zum Aktiengesetz, 3. argitaraldia, 2 liburuki, Berlin, 1967; GOWER: The Principles of Modern Company Law, 4. argitaraldia, Londres, 1979; GRA ZIANI: La società per azioni, Napoli, 1948; LÁZARO SÁNCHEZ: «La falta de expresión estatutaria del objeto social como causa de nulidad de la sociedad anónima», in Cuad. D. y Com., 14. zk., 1994, 171. or. eta ondorengoak; LEHMANN: Das Recht der Ak tiengesellschaften, 2 liburuki, Berlin, 1898–1904; MARTORELL: Sociedades Anónimas, Buenos Aires, 1988; FERNÁNDEZ, I.: Aportaciones no dinerarias en la sociedad anó nima, Iruñea, 1997; MOLINA NAVARRETE: «El “levantamiento del velo jurídico” en el ámbito de un mismo grupo de sociedades. Un falso debate», in ADC, 1995, 2, 751. or. eta ondorengoak; MOSSA: Società per azioni, Padua, 1957; MUÑOZ CERVERA: «Una aproximación al Derecho transitorio del nuevo régimen normativo de las sociedades anónimas. Consecuencias en el ámbito temporal de la administración social», in Cuad. D. y Com., 9. zk., 1991, 183. or. eta ondorengoak; NEILA NEILA: La nueva ley de sociedades anónimas, I. liburukia, Madril, 1990; OLIVENCIA: «Managers’ revoluti on/independents’ counterrevolution. (Ensayo sobre una nueva fase en la evolución de la Sociedad Anónima)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2173. or. eta ondoren goak; PALMER: Company Law, 22. argitaraldia, 3 liburuki, Londres, 1980; QUINTANA, I. (zuz.): El nuevo Derecho de las sociedades de capital, Madril, 1989; RESTEAU: Traité des sociétés anonymes, 3. argitaraldia, 2 liburuki, Brusela, 1981–82; RUBIO: Curso de


Derecho de Sociedades anónimas, 2. argitaraldia, Madril, 1967; SÁNCHEZ CALERO, F.: «La nacionalidad de la Sociedad Anónima», in R. de S., 1993, 1, 45. or.; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): Comentarios a la Ley de sociedades anónimas, I. liburukia, Madril, 1997; SÁNCHEZ RUS: «Objeto social y poder de representación en la sociedad anónima», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2421. or. eta ondorengoak; SPATAZZA, SILVETTI eta CAVALLI: Le società per azioni (Giurisprudenza), 3 liburuki, 2. argita raldia, Torino, 1983–84; v. STEIGER: Das Recht der Aktiengesellschaft in der Schweiz, 4. argitaraldia, Zurich, 1970; VELASCO ALONSO: La Ley de Sociedades Anónimas. Ano taciones y concordancias, 5. argitaraldia, Madril, 1982; VICENT CHULIÁ: «Problemas candentes de la Sociedad Anónima», in RGD, 1993, 11909. or. eta ondorengoak; WÜR DINGER: Aktienrecht und das Recht der verbundenen Unternehmen, 4. argitaraldia, Heidelberg, 1981; ZENBAIT AUTORE (A. ROJO zuz.): La reforma de la Ley de Socie dades Anónimas, 1987; ZENBAIT AUTORE (ALONSO UREBA, CHICO ORTIZ eta LUCAS FERNÁNDEZ koord.): La reforma del Derecho español de sociedades de capital, Madril, 1987; ZENBAIT AUTORE: Derecho de sociedades anónimas (GIRÓNen omenez), I, La Fundación, Madril, 1991; ZENBAIT AUTORE (ALONSO UREBA, DUQUE, ESTEBAN VELAS CO, GARCÍA VILLAVERDE eta SÁNCHEZ CALERO koord.): Derecho de sociedades anóni mas: Capital y acciones, II. liburukia, 2 bolumen, Madril, 1994; ZENBAIT AUTORE: Estudios jurídicos sobre la Sociedad Anónima, Madril, 1995. B) Gai bakarreko lanak.—BAUZA GAYA: La identidad en Derecho. (Especial re ferencia a la identidad en la denominación social de las entidades mercantiles), Granada, 1993; BAYONA JIMÉNEZ: «Una aproximación al problema de la infracapi talización a la luz de la necesaria remisión de las funciones del capital en la socie dad anónima», in Cuad. D. y Com., 20. zk., 1996, 147. or. eta ondorengoak; BELTRÁN: «Hacia un nuevo Derecho de Sociedades anónimas», in RDBB, 1988, 329. or. eta ondorengoak; BROSETA: «Reforma del Derecho de Sociedades anónimas», in La re forma de la legislación mercantil, 183. or. eta ondorengoak; CARRERA GIRAL: Ley de Sociedades Anónimas y su interpretación por el Tribunal Supremo, 3 liburuki, 4. argitaraldia, Bartzelona, 1986; CORTÉS DOMÍNGUEZ: «Notas sobre la reforma de la le gislación mercantil en materia de sociedades mercantiles. (Ley 19/1989, de 25 de julio, de reforma parcial y adaptación de la legislación mercantil a las directivas de la Co munidad Económica Europea en materia de sociedades)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 203. or. eta ondorengoak; CHACÓN BLANCO: La sociedad anónima. (Cien pre guntas clave y sus respuestas), Madril, 1993; DE CASTRO: «¿Crisis en la sociedad anó nima? Reflexiones sobre la proyectada reforma legislativa de la sociedad anónima», in REP, 1950, 51. or. eta ondorengoak; DUQUE DOMÍNGUEZ: «Escritura, estatutos y límites a la libertad estatutaria en la fundación de sociedades anónimas», in Derecho de So


ciedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 15. or. eta ondorengoak; EMBID IRUJO eta MARTÍNEZ SANZ: «Libertad de configuración estatutaria en el Derecho español de sociedades de capital», in RdS, 7. zk., 1996, 11. or. eta ondorengoak; ES TEBAN VELASCO: Participación de los trabajadores en la empresa y la reforma de las Sociedades anónimas, Madril, 1980; IDEM: El poder de decisión en las Sociedades anónimas. Derecho europeo y reforma del Derecho español, Madril, 1982; IDEM: «So ciedad anónima europea. La regulación de la participación de los trabajadores», in RDBB, 1990, 893. or. eta ondorengoak; IDEM: «Configuración estatutaria del órgano de administración», in El Derecho de Sociedades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 345. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DEL POZO: «Aplicación de resultados y defensa del capital social. De nuevo sobre la crisis (presunta) de la noción de capital social», in RGD, 1996, 8543. or. eta ondorengoak; IDEM: El fortalecimiento de recursos propios, Madril, 1992; GARCÍA DE ENTERRÍA, J.: Los delitos societarios. Un enfoque mercantil, Madril, 1996; GARCÍA VILLAVERDE: «Capital mínimo», in el Derecho de So ciedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 111. or. eta ondorengoak; GA RRIGUES: Nuevos hechos, nuevo Derecho de Sociedades anónimas, Madril, 1933; IDEM: «La reforma de la sociedad anónima española dentro de la reforma europea», in Studi ASCARELLI, Milan, 1967, II, 797. or. eta ondorengoak; IDEM: «Orientaciones para la próxima reforma de la sociedad anónima en España», Riv. soc., 1967, 290. or. eta ondorengoak; IDEM: «La reforma de la sociedad anónima y el régimen de la bolsa», in Coloquio de Derecho bursátil, Bilbo, 1970, 371. or. eta ondorengoak; GASPERONI: Azioni di società e altre problematiche societarie e di Diritto privato, Padua, 1983; GIDE, LOYRETTE eta NOUEL: La réforme des sociétés anonymes, Paris, 1968; GIRÓN TENA: «Las cuestiones actuales alrededor de la gran sociedad anónima», in Las grandes empresas liburukian, MexikoValladolid, 1965, 55. or. eta ondorengoak; IDEM: «So ciedades y Bolsa», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 89. or. eta ondorengoak; IDEM: Estudios y textos de derecho de sociedades de la C. E. E., Madril, 1978; GIS PERT: «Aproximación a una nueva realidad económica: la sociedad anónima laboral», in RJC, 1983, 269. or. eta ondorengoak; GÓMEZ SEGADE: «Derechos de los socios, participación de los trabajadores y petrificación de la sociedad anónima», in Estudios POLO, 307. or. eta ondorengoak; HERRERO: Similitudes y diferencias entre las socie dades anónimas y limitada a la luz de la nueva legislación, Madril, 1991; LEHMANN: Die geschichtliche Entwicklung des Aktienrechts bis zum Code de Commerce, argital penaren berrinprimatzea, 1985, Frankfurt, 1968; LORA TAMAYO: «La forma anónima y su adaptación a la pequeña y mediana empresa», in AAMN, 1981, 147. or. eta on dorengoak; LUTTER: Europäisches Gesellschaftsrecht, 2. argitaraldia, Berlin, 1984; MAIER: Der Gründsatz der Kapitalerhaltung und die Durchgriffshaftung wegen Unterkapitalisierung im deutschen und amerikanischen Gesellshaftasrecht, Frankfurt, 1986; MAJEM: «Los plazos de cuenta atrás en la Ley de 17 de julio de 1951 sobre ré gimen jurídico de las sociedades anónimas», in Estudios POLO, 475. or. eta ondo


rengoak; MARINA GARCÍATUÑON: «Denominación y domicilio social», in Derecho de Sociedades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 205. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ GIJÓN: «Le società per azioni nel Diritto spagnolo del secolo XVIII, in Economía e Storia, 1964, 199. or. eta ondorengoak; MASSAGUER: «El capital nomi nal. Un estudio del capital de la sociedad anónima como mención estatutaria», in RGD, 1990, 5547. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ: Ensayo sobre la evolución actual de la sociedad anónima, Madril, 1974; IDEM eta beste batzuk: ¿Sociedad anónima o socie dad de responsabilidad limitada? La cuestión tipológica, Madril, 1992; MIRANDA SE RRANO: Denominación social y nombre comercial. Funciones y disfunciones, Madril, 1977; MUÑOZ PLANAS: «Algunos problemas del arbitraje en materia de sociedades mercantiles», in Estudios URÍA, 381. or. eta ondorengoak; NGÓ BÁ THÁNH: La socie dad anónima familiar, Bartzelona, 1963; NICCOLINI: Il capitale sociale minimo, Milan, 1981; PAZARES: «Reflexiones sobre la distribución de poderes en la moderna sociedad anónima», in RDM, 1977, 563. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sobre la infracapitalización de las sociedades», in ADC, 1983, 1587. or. eta ondorengoak; PELAYO HORE: «Pro tección de la cifra capital en la sociedad anónima», in Sociedades Anónimas, Bartze lonako Notarioen Elkargoa, 1952, 137. or. eta ondorengoak; POLO: Ante una nueva reforma de la sociedad anónima, Bartzelona, 1965; IDEM: «Empresa y sociedad en el pensamiento de Joaquín Garrigues», in Estudios GARRIGUES, I, 309. or. eta ondo rengoak; POLO DÍEZ: «La concurrencia y selección de los tipos sociales en la reforma de las sociedades de capital», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 755. or. eta ondorengo ak; POLO SÁNCHEZ: «La reforma y adaptación de la Ley de Sociedades Anónimas a las Directivas de la Comunidad Económica Europea», in Derecho Mercantil de la Co munidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 775. or. eta ondorengoak; RAISER: Recht der Kapital gesellschaften, Mu nich, 1983; ROCASASTRE MUNCUNILL: «Adopción de forma societaria por pequeñas y medianas empresas», in AAMN, 1981, 45. or. eta ondorengoak; ROJO: «La sociedad anónima como problema», in RDM, 1988, 7. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ARTIGAS: «Determinación estatutaria del objeto social», in Derecho de Sociedades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1981, 143. or. eta ondorengoak; ROJOBELTRÁN: «El capital social mínimo», in BCAM, 1989, 77. or. eta ondorengoak; ROTONDI (zuz.): I grandi problemi della società per azioni nelle legislazioni vigenti, 2 liburuki, Padua, 1976; SÁENZ GARCÍA DE ALBIZU: El objeto social en la sociedad anónima, Madril, 1990; SI LINGARDI: Il compromesso in arbitri nelle società di capitali, Milan, 1979; TANTINI: Capitale e patrimonio nella società per azioni, Padua, 1980; URÍA: «Quince años de experiencia en la aplicación de la Ley española de Sociedades anónimas», in La ri forma delle società di capitali in Italia, Milan, 1968, 1482. or. eta ondorengoak; VICENTE GELLA: «La anónima del romanticismo a la hora presente», in Estudios GA


RRIGUES,

Madril,

1971,

I,

449.

or.

eta

ondorengoak.


§ XIV. SOZIETATE ANONIMOAREN ERAKETA LABURPENA: I. ERATZE EGINTZA.—227. Eratze sistema bikoitza.—228. A) Aldi bereko edo hitzarmen bidezko eraketa.—229. Eratzailearen erakundea.—230. Eratzaileen betebeharrak eta erantzukizuna.—231. Eratzaileen abantaila bereziak.—232. Sozietatea eratzeko betekizun formalak: eskritura eta Erregistroko inskripzioa.—233. Eskrituraren eta estatutuen edukia.—234. «Isilpeko itun» izenekoak.—235. Sozietatea Erregistro an ez inskribatzeak dakartzan ondoreak.—236. Sozietatea Erregistroan inskribatu au rretik egindako kontratuen eraentza.—237. B) Ondoz ondoko eraketa.—238. Eratze eskritura.—239. Inskripzio ezaren ondoreak.—240. Sustatzailearen erakunde juridi koa.—241. Sustatzaileen erantzukizuna.—II. KAPITALAREN ORDAINKETA.—242. So zietate ekarpenen eraentza.—243. Diruzkoak ez diren ekarpenen eta kostu bidezko eskuraketen balorazioa.—III. SOZIETATEAREN DEUSEZTASUNA.—244. Deuseztasun ka riak.—245. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak.

I. ERATZE EGINTZA 227. Eratze sistema bikoitza.—Legeak ezartzen duenez, «sozietate ano nimoa egintza bakarraren bidez era daiteke, eratzaileek egindako hitzarmena dela bide; berebat, ondoz ondo ere eratu ahal da sozietate anonimoa, akzioen harpidetza publikoaren bidez» (13. art.). Bi kasu horietan, jarraiko betekizu nak gauzatu behar dira: eskritura egiletsi eta Erregistroan inskribatzea. Azaldu berri dugun bezala, bi sistema daude sozietate anonimoa eratzeko. Kapital handiko sozietateak eratzen direnean, esate baterako, bazkide eratzaile ek zailtasun handiak dituzte eurek bakarrik kapital osoa biltzeko. Halakoetan, akzioen harpidetza publikorako prozedurak erraztu egin dezake kapitalaren eraketa. Prozedura horretan, edonola ere, hainbat formalitate eta tramite bete behar dira eta, horren ondorioz, sozietate handiak ere aldi bereko eraketaren bidez sortu ohi dira praktikan. Horretarako, finantza erakundeek hasieran eu rengain hartzen dute kapital osoa, kapital hori gerogarrenean euren bezero en artean banatzeko.


228. A) Aldi bereko edo hitzarmen bidezko eraketa.— Sistema horre tan, «sozietate eskritura egiletsi eta akzio guztiak harpidetzen dituzten per tsonak dira eratzaileak» (14. artikulua). Bazkide guztiek parte hartu behar dute eskritura egilesteko egintza horretan, euren kabuz edota ordezkarien bidez. Beste modu batera azaltzeko, bazkide guztiek parte hartzen dute alde anitze ko kontratu horretan, kapitala osatzen duten akzio guztiak euren gain hartuz. Merkataritza Kodearen arabera, nahikoa ziren bi bazkide sozietate ano nimoa eratzeko. Geroago, 1951ko Legearen aginduz, eratzaileak hiru izan be har ziren gutxienez. Praktikan, dena dela, itzuri egiten zitzaion betekizun horri. Modu horretan, sasiordezkari edota «txorimalo»ek hartzen zuten parte sozie tatea eratzeko egintzan. Legearen arabera, eratze unean nahitaezkoa zen gutxie neko bazkideen kopuru hori izatea; alderantziz, sozietatearen bizitzan zehar, badirudi ez zegoela betekizun hori gauzatu beharrik, legeak ez zuelako deus ere ezarri horren inguruan. Eginera akastun horrek hainbat kritika jaso zituen autoreen eskuetatik. Gizarteekonomiazko eskakizunak aintzat harturik, auto reok aspaldiko helburua aintzatesteko joera azaltzen dute. Horren arabera, ba nakako enpresarioak erantzukizun mugatua izan beharko luke hartzekodunei begira, bere enpresa edo merkataritza gauzatzean. Gaur egun, ez da beha rrezkoa gutxieneko bazkideen kopurua egotea, sozietate anonimoa eratu ahal izateko. Dakigunez, EEEk emandako 12. Zuzentaraua barneratu du Espainia ko Zuzenbideak; zuzentarau horrek bazkide bakarreko erantzukizun muga tuko sozietatea arautzen du (ikus XXXIX. kapitulua). Horretara, SALren 311. artikuluak pertsona bakarreko sozietate anonimoa aintzatesten du; sozietate horri aplikatzen zaio EMSLren 125.etik 129.era arteko art.etan ezarritako lege eraentza.


229. Eratzailearen erakundea.—Legeari helduz, sozietatearen eratzaile ak betebehar eta erantzukizun berezia du sozietate hartzekodunei eta bazki deei begira. Ondorenez, interesgarri gertatzen da sozietate eratzaile izateko baldintzak zehaztea. Eratzailea ez da sozietatea sortzeko asmoa izan eta be rori eratzeko prestatze egintzak gauzatzen dituen pertsona. Eratzailearen lege kontzeptua, haatik, zehatzagoa da. Eratzailea da, bere kabuz edo ordezkaria ren bidez, sozietate eskritura egiletsi eta sozietatearen akzioak hartzen dituen pertsona. Beste hitz batzuekin esateko, sozietatearen jatorrizko bazkideak dira eratzaileak. Bukatzeko, esan beharra dago pertsona fisikoa edo juridikoa izan daitekeela eratzaile (sozietatea, elkartea, korporazioa, fundazioa). 230. Eratzaileen betebeharrak eta erantzukizuna.— Eratzaileek, admi nistratzaileekin batera, oinarrizko betebehar hau dute: eratze eskritura Merka taritzako Erregistroan inskribatzea, eskritura hori egiletsi eta bi hilabeteko epean. «Betebehar hori betetzen ez badute, erantzukizun solidarioa izango du te eragindako kaltegaleren gain» (17.2. art.). Era berean, eratzaileek eran tzukizun solidarioa dute sozietateari, akziodunei eta gainontzekoei begira, jarraikoaren gain: «… sozietate ekarpenen benetakotasunaren, diruzkoak ez diren ekarpenen balorazioaren, eratze gastuak ordaintzeko erabiltzen diren fondoen inbertsio egokiaren eta legeak ezarritako aipamenak eratze eskritu ran agertaraztearen gain, baita eskrituran egindako adierazpenen zehaztasu naren gain ere» (18.1. artikulua). Eratzaileek beste pertsona batzuen kontura badihardute, pertsona horiek izango dute goian aipatu dugun erantzukizuna (18.2. art.). 231. Eratzaileen abantaila bereziak.—Sozietatearen eratzaileek (eta sus


tatzaileek) «eduki ekonomikoa duten eskubide bereziak gorde ditzakete euren tzat. Eskubideon izaera edozein izanik ere, eskubide horien balioa ezin da izan balantzeak adierazitako etekin garbien ehuneko hamarretik gorakoa, lege erre serbarako kuota kendu eta gero; eskubide berezi horiek, gehienez, hamar ur terako gorde daitezke» (SALren 11. art., eta MEAren 128. art.). Gehienetan, sozietatearen prestatze fasean gauzatutako zerbitzuen ordain keta gisa ematen dira eskubide berezi horiek. Horren inguruan, ostera, abusu handiak egon dira; ondorenez, legegileak mugatu egin ditu abantaila (eskubi de) horien balioa eta denbora; bistan denez, abantailok urratu egiten dute ak ziodunen eskubideen berdintasun printzipioa. Ordainketa horiek hainbat motatakoak izan daitezke; zernahi gisaz, balora zioari dagokionez, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren etekin garbia kargatzen du tenak bakarrik aipatzen ditu legeak. Hamar urteko denboraren muga, ostera, ordainketa guztietan aplikatzen da; abantaila bereziak, beraz, ezin du iraun epe horretatik gora, horren izaera edozein izanda ere. Ordainketa edota abantaila horiek eratorritako eskubideak «akzioez beste ko izendun tituluetan barnera daitezke» (11.2. art.). Merkataritzan, eratzaileen bonu edota zedula onuraemaile izenez ezagutzen dira tituluok. Titulu horiek izaera berezia dute, baina ez dute barneratzen benetako sozietate edo korpo razio eskubiderik; titulu horien titularrak ez du besterik gabe bazkide izaera eskuratzen. Sozietatearen estatutuek, bestalde, murriztu egin dezakete titulu ho rien eskualdakortasuna. 232. Sozietatea eratzeko betekizun formalak: eskritura eta Erregistro ko inskripzioa.—Eratze sistema bietan, hurrengo betekizun formalak gauzatu behar dira sozietatea eratzeko: eskritura publikoa egiletsi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatzea (7.


art.). Bi betekizun horiek gauzatzen ez badira, ez dago sozietate anonimorik. Espainiako sistema juridikoan, ezin daiteke sozieta te anonimo irregularrik izan, aurretik azaldu dugun bezala (ikus 150. zk.). A) Eskritura publikoa.—Sozietatea eratzeko egiten den alde anitzeko kon tratuak nahitaez izan behar du forma solemne hori; eskritura publikoa da, izan ere, merkataritzako sozietate orotan egiten den lehendabiziko eratze egintza juridikoa. Horrela, eskritura publikoan agertarazten ez den sozietate hitzarmena prestatze kontratu gisa edota sozietatea eratzeko aurretiazko konpromiso gisa har daiteke; beharbada, arau zibilen menpeko sozietate gisa ere har daiteke sozietate hitzarmen hori. B) Eskritura Merkataritzako Erregistroan inskribatzea.— Egintza horren bitartez, sozietatearen eratze prozesua osatzen da, eta nortasun juridikoa esku ratzen du sozietateak. Dakigunez, «inskripzioaren bitartez eskuratzen du sozie tate anonimoak nortasun juridikoa» (7. art.). Beste gai batzuetan adierazi dugun moduan (ikus 150 eta 226. zk.ak), inskripziorik gabe ez dago nortasun juridi korik, ez eta benetako sozietate anonimorik ere. (Sozietate anonimoak nortasun juridikorik ez balu, bazkideek mugarik gabeko erantzukizun pertsonala izango lukete, eta ez da horrelakorik onartzen). Legearen arabera, inskripzioaren au rretik ezin dira akzio jaulkiak eman edo eskualdatu (62. art.). Erregistroko inskripzioak, bada, amaiera ematen dio sozietatearen eratze prozesuari. Inskripzio hori egin behar da Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak ezartzen duenaren arabera (114. art.). Inskripzioa, gainera, Erregis troaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da (7.3. art.). Horren inguruan, kontuan hartu behar dira gainontzekoen aurka jartzeari buruz Merkataritza Kodeak ezartzen dituen erregistro arauak (21.1. art.). Legeak, azkenik, beste betekizun bat ezartzen du inskripzioa egin ahal izateko. Horren arabera, «aldez aurretik egin behar da inskribatu beharreko egintzari dagozkion zergen likida zioa eskatu edo gauzatu delako froga» (7.2. art.).


233. Eskrituraren eta estatutuen edukia.—Espainiako lege sisteman, so zietatearen bizitza eta jardunbidea arautzen dituzten estatutuak eskrituraren zati dira [SALren 8.e) art., eta MEAren 114.4. art.]. Sozietatearen kontratua eta estatutuak, ordea, ez dira gauza bera. Eskriturak forma ematen dio kontratuari eta, horrez gain, estatutuak barneratzen ditu; estatutu horiek dira, hain zuzen, sozietatearen bizitza xedatzen duten arauak. Hortaz, eskrituran argiro bereizten dira, alde batetik, kontratuaren inguruko arauak eta, bestetik, estatutuen edukia ren ingurukoak. Eskrituraren kontratu edukiak aipamen hauek jasotzen ditu: 1) eskritura egilesten dutenen datu pertsonalak. 2) Sozietate anonimoa eratzeko borondatea. 3) Bazkide bakoitzak sozietatera ekarritako eskudiru, ondasun edo eskubideak, ekarpen horien ordain gisa emandako akzioen kopurua adieraziz; era berean, diruzkoak diren nahiz diruzkoak ez diren ekarpenen benetakotasunaren inguru ko kautelak ere jaso behar dira. 4) Eratze gastuak. 5) Eratzaileek egokitzat jo tzen dituzten beste zenbait itun; itun horiek ezin dira izan legearen edota sozietate anonimoa arautzen duten printzipioen aurkakoak (5, 8 eta 10. arti kuluak). Eskriturak, bestalde, sozietatearen lehendabiziko administratzaileen datu pertsonalak jaso behar ditu, horiek pertsona fisikoak direnean; pertsona juridi koak direnean, berriz, horien izena jaso behar da. Kasu bietan, gainera, admi nistratzaileon egoitza eta naziokotasuna adierazi behar dira eta, hala denean, kontu auditoreei buruzko inguruabar horiek ere (8.f art.). Estatutuen edukia, ostera, konplexuagoa da (9. art.). Horretan, jarraiko ai pamenak jaso behar dira nahitaez: a) Sozietatearen izendazioa. b) Sozietatearen xedea, hau da, sozietateak gauzatu behar duen jarduera. c) Sozietatearen iraupena (sozietateak era daitez


ke epe zehatz eta jakin baterako edota eperik gabe). d) Sozietate eragiketak hasteko unea (gehienetan, une hori bat dator eskritura egilesten den unearekin) (horrekin lotuta, ikus EZNk 1992ko maiatzaren 10ean eta 1993ko otsailaren 1 eta 2an emandako ebazpenak). e) Sozietatearen egoitza, eta sukurtsal, agentzia edo ordezkaritzak eratzeko organo eskuduna. Sozietatearen egoitza Espainiako lurraldean egon behar da (6.1. art.). f) Sozietatearen kapitala, ordaindu gabe ko kapital zatia eta dibidendu pasiboak ordaintzeko modua adieraziz (ikus EZNk 1991ko martxoaren 5ean emandako ebazpena, MEAren 134. artikulua rekin loturik). g) Kapitala osatzen duten akzioen kopurua, eta horien balio izendatua, mota, seriea eta eskubideak; bestalde, akzio horiek izendunak ala eramailearentzakoak diren zehaztu behar da eta, gainera, horiek kontuko idaz toharren bidez adierazten diren ala ez. h) Administrazio organoaren egitura, jarduteko eraentza, administratzaileen kopurua eta izena, ordainketa sistema, iraupen epea eta kontseiluko kideen gehieneko eta gutxieneko kopurua (ikus EZNk 1991ko martxoaren 20 eta 25ean, eta 1992ko abenduaren 2an emanda ko ebazpenak). i) Kide anitzen artean, eztabaidak egin eta erabakiak hartzeko modua. j) Sozietate ekitaldiaren itxiera data. k) Prestazio erantsien eraentza, horrelakorik badago. l) Hala denean, eratzaile edo sustatzaileek eurentzat gor detzen dituzten abantaila edota eskubide bereziak. Merkataritzako Erregistroa ri buruzko Araudiak xehetasun handiagoaz arautzen ditu estatutuetan jaso beharreko aipamenak (horren inguruan, 115.etik 128.era arteko artikuluek eza rritako horretara egiten dugu igorpena). 234. «Isilpeko itun» izenekoak.—Eskriturak eta inskripzioak duten balioa kontuan hartuta, legeak «isilpeko itun» izenekoak aipatu ditu. Horien inguruan, hauxe ezartzen du legeak beren beregi: «Bazkideen arteko isilpeko itunak ezin dira sozietatearen aurka jarri» (7.1. art.). Konponbide hori zentzuzkoa da, eta eraldaketaren aurrekoa baino hobea, zalantzarik gabe. Legeak ez du itun horien baliozkotasuna edo deuseztasuna


ezartzen; alderantziz, itunok ten kalteetatik babesten du sozietatea.

eragin

ditzake

235. Sozietatea Erregistroan ez inskribatzeak dakartzan ondoreak.—Dakigunez, sozietatea Erregistroan inskribatzen ez bada, horrek ez du nortasun juridikorik eskuratzen, eta eratzaile eta administrazaileek erantzukizun solida rioa dute eragindako kaltegaleren gain (17. art.). Gisa berean, aurretik azal dutakoa gogorarazi behar dugu (ikus 150. zenbakia). Horren ildotik, «eratze bidean dauden sozietateak hurrengo kasuetan desegin daitezke, edozein baz kidek hala eskatuta: lehenik, sozietatea ez inskribatzeko borondatea egiaztatzen denean; eta, bigarrenik, eskritura egiletsi denetik urtebete igaro eta gero, so zietatearen inskripzioa eskatu ez denean. Halakoetan, bazkideak bere ekarpe na berreskuratu ahal izango du, sozietatearen ondarea likidatu eta gero». Dena dela, «inskribatu gabeko sozietateak eragiketei hasiera eman edo horiei ekiten badie, «sozietate kolektiboaren arauak edo, hala denean, sozietate zibilarenak aplikatuko zaizkio». Gero inskripziorik egiten bada ere, horri ezin zaio aplikatu 15. artikuluaren 3. zenbakiak ezarritakoa (EZNk 1992ko urriaren 20an eman dako ebazpena) (16. art.). Espainiako autore ospetsuenak lege konponbide horren alde azaldu dira; egia esateko, horren bidez aurrerapauso nabaria eman da sozietate anonimo gi sa eratu baina inskribatu ez diren sozietateen inguruko arazoetan. Legearen ara bera, bistan da sozietate horiei ez zaizkiela sozietate anonimoei buruzko arauak aplikatuko, ezpada «sozietate kolektiboaren arauak edo, hala denean, sozietate zibilarenak» (150, 226 eta 232. art.ak). 236. Sozietatea Erregistroan inskribatu aurretik egindako kontratuen eraentza.—Sozietateak nortasun juridikoa eskuratzen du, sozietate hori Mer kataritzako Erregistroan inskribatzen denean. Edonola ere, eratze prozesua lu


zea izan daiteke eta, horren ondorioz, eratze eskrituraren edota Erregistroko inskripzioaren aurretik hainbat egintza eta kontratu egin daitezke sozietatearen izenean. Sozietateei buruzko legeek ezartzen dituzte egintza eta kontratu hori en betepenaren inguruko arauak. Sozietate Anonimoei buruzko Legeak arau argi eta zehatzak ezartzen ditu «eratze bidean dauden sozietate»en inguruan (15. artikulua). Artikulu horren esanetan, «sozietatea Merkataritzako Erregistroan inskribatu aurretik, sozietate horren izenean egintza edo kontratuak egiten dituztenek horien gaineko eran tzukizun solidarioa dute, egintza edota kontratu horien eragingarritasuna ins kripzioaren eta, hala dagokionean, sozietateak egintzok bere gain hartzearen baldintzapean dagoenean izan ezik» (AGk 1986ko urtarrilaren 4an eta 1996ko uztailaren 15ean emandako epaiak eta, era berean, EZNk 1992ko urriaren 20an emandako ebazpena). Manu horren hurrengo lerroaldean, aldiz, printzipio ho rren salbuespenak jasotzen dira, eta sozietateari eskualdatzen zaio erantzukizu na: «Eratze bidean dagoen sozietateak hurrengo egintzen gain erantzun behar du, bazkideen ekarpenek osatutako ondarearekin: sozietatea inskribatzeko na hitaezkoak diren egintza eta kontratuen gain; administratzaileek gauzatutako egintzen gain, kontratuak inskripzioaren aurreko faserako ematen dizkien ahal menen barruan; eta, azkenik, bazkideek izendatutako pertsonek mandatu bere ziaren bidez gauzatutako egintzen gain (ikus EZNk 1993ko abuztuaren 25ean emandako ebazpena). Bazkideek erantzukizun pertsonala dute, euren ekarpen betebeharraren mugaraino». Horixe da, hain zuzen ere, «eratze bidean dagoen sozietate»aren erantzu kizuna, egintza eta kontratu horien gain. Legeak, halaber, erantzukizun sistema bera ezartzen du inskribaturiko sozietatearen kasuan. Horren inguruan, hauxe diote 15. artikuluaren 3 eta 4. lerroaldeek: «Sozietatea inskribatu eta gero, so zietate hori betebeharpean jartzen da, aurreko idazatian


aipatutako egintza eta kontratuen ondorioz. Berebat, sozietatea inskribatu eta hiru hilabeteko epean onartutako egintzek ere betebeharpean jartzen dute sozietatea. Kasu bietan, amaitu egiten da aurreko idazatietan aipatutako erantzukizun solidarioa, alegia, bazkide, administratzaile eta ordezkarien erantzukizuna. Sozietatearen onda re balioari sozietatea inskribatzeko nahitaezkoak diren gastuak gehitzen bazaiz kio, eta kopuru hori kapital zenbatekotik beherakoa bada, orduan bazkideek estali beharko dute zenbateko bi horien arteko diferentzia. Lege xedapen horiek nabariro argitu dute sozietate horien inguruko arazoa; dakigunez, lege horren aurreko idazkera nahasgarria zen oso. 237. B) Ondoz ondoko eraketa.—Eratze sistema hori sozietate handiak eratzeko bakarrik da egokia. Sistema hori nahitaez erabili behar da, sozietate eskritura egiletsi baino lehen, akzioak harpidetzeko sustapen publikoa egiten denean, edozein publizitate bide erabiliz edota finantzabitartekoen bidez (19. artikulua). Sozietate Anonimoei buruzko Legearen aurretik ere ondoz ondoko erake taren sistema arautu zen Espainian; gaur egun, alabaina, zenbait aldaketa egin dira sistema horretan. Legeak, hamabost artikulutan zehar, xehetasunez arau tu ditu sistema horren tramiteak. Zernahi gisaz, praktikan oso gutxi erabiltzen da sistema hori eta, horregatik, laburlabur azalduko ditugu tramite horiek: a) Eratze sistema hori hasteko, sustatzaileek proiektuaren berri eman behar diote Balore Merkatuko Nazio Batzordeari. Horrez gain, eratze egitaraua eta informazio liburuxka ere idatzi behar dira. Bertan, sozietateari buruz egokitzat jotzen dituzten aipamenak jaso behar dituzte sustatzaileek eta, aldi berean, le gearen 20. artikuluak ezartzen dituen aipamenak. Manu horren arabera, nahi taezkoa da, besteak beste, honako aipamenak jasotzea: sustatzaileen izen nahiz egoitza; estatutuen hitzezhitzezko testua; akzioak harpidetzeko epe eta baldin


tzak; diruzkoak ez diren ekarpenak eginez gero, horien inguruko betekizun eta inguruabarrak; eta, azkenekoz, eratze egitaraua zein Erregistrotan gordailatu eta Erregistro horren aipamena (1993ko uztailaren 12ko Aginduaren A erans kinak informazio liburuxka horren eredua jasotzen du; horrela, eredu horri lotu behar zaizkio ondoz ondoko eratze prozesuan egindako akzio jaulkipenak). b) Eratze egitaraua sustatzaile guztiek sinatu behar dute; egitarau hori, gainera, Merkataritzako Erregistroan gordailatu behar da, sustatzaileek sozieta te proiektuaren inguruko publizitaterik egin baino lehen. Era berean, Balore Merkatuko Nazio Batzordeari eman behar zaio egitarau hori (legearen 21. art., eta MEAren 129. art.). c) Akzioen harpidetza nahitaez gauzatu behar da egitarauan zehaztutako epean, akzio bakoitzak duen zenbateko izendatuaren ehuneko hogeita bost or dainduz; diruzkoak ez diren ekarpenak badaude, egitarauan adierazitakoaren arabera egingo da horien harpidetza. Ekarpenak xedaezinak dira, sozietatea Merkataritzako Erregistroan inskribatu arte (23. art.). Akzioen harpidetza hori ÂŤharpidetza boletinÂťean agertarazi behar da. Boletin hori sustatzaile batek si natu behar du gutxienez, eta legeak zehazten du horren edukia (24. art.). d) Sustatzaileek harpidedun guztiei dei egin behar diete, gutun ziurtatuaren bidez, horiek batza eratzailean parte har dezaten. Deialdi hori sei hilabeteko epean egin behar da, eratze egitaraua Merkataritzako Erregistroan gordailatu denetik zenbatzen hasita. Ondoko gaiak onetsi behar ditu batza horrek: sus tatzaileen kudeaketa; sozietatearen estatutuak; diruzkoak ez diren ekarpenak eginez gero, horiei emandako balioa; hala denean, sustatzaileentzat gordetako abantaila bereziak; sozietate administrazioaren arduradunen izendapena; eta, azkenez, eratze eskritura egiletsi behar duten pertsonen izendapena (25. art.). Batza horrek aldatu egin dezake eratze egitaraua, bertan parte hartzen duten harpidedun guztien aho bateko adostasunez (27. art.). Eratze egitaraua sinatzen duen lehenengo sustatzailea da


batza eratzailea ren buru. Batza hori baliozkoa izan dadin, bertara joan behar dira, gutxienez, harpidetutako kapitalaren erdia ordezkatzen duten harpidedunak. Harpidedun bakoitzak bere ekarpenaren araberako botoak ditu. Erabakiak hartzeko, bestal de ere, nahitaezkoa da batzara joan diren harpidedunen laurdenen adostasuna; harpidedun horiek harpidetutako kapitalaren laurdena ordezkatu behar dute gu txienez. Batza horrek hartutako erabaki guztiak aktan jaso behar dira (26, 27 eta 28. art.ak). 238. Eratze eskritura.—Batzak zenbait pertsona izendatzen ditu, sozie tatearen eratze eskritura publikoa egilesteko. Pertsona horiek eskritura egiletsi behar dute, batza egin eta hilabeteko epearen barruan; egilespen hori batzan erabakitakoaren arabera egin behar da. Eskritura hori Merkataritzako Erregis troan inskribatu behar da, eskritura egiletsi eta bi hilabeteko epean (SALren 29. art., eta MEAren 130. art.). Eskritura edota inskripzioa atzerapenez edo be randu egiten bada, eta berandutza hori eskritura egilesten dutenei egotzi ahal bazaie, horiek erantzukizun solidarioa izango dute eragindako kaltegaleren gain (30. art.). 239. Inskripzio ezaren ondoreak.—Ondoz ondoko eraketa sisteman, aldi bereko eraketaren kasuan gertatzen den bezala, inskripziorik gabe ez dago nor tasun juridikorik, ez eta benetako sozietate anonimorik ere. Legeak, harpide dunen legebidezko interesak babesteko, honakoa ezartzen du: eratze egitaraua Merkataritzako Erregistroan gordailatu denetik urtebete igaro eta eskritura ez bada Erregistroan inskribatu, egindako ekarpenak berreskuratzeko eskubidea dute harpidedunek, horiek emandako fruituekin batera (ikus SALren 33. art., eta MEAren 131. art.). 240. Sustatzailearen erakunde juridikoa.—Ondoz ondoko eraketa siste man, berebiziko garrantzia du sustatzaileen jarduerak. Pertsona horiek sozieta


tearen eraketa sustatzen dute, sustatzaile izenak aditzera ematen duen moduan. Besteak beste, jarduera hauek gauzatzen dituzte sustatzaileok: jendeari eratze egitaraua zuzentzea; harpidetza boletinak sinatzea; batza eratzailerako deial dia egitea; eta, berebat, sozietate berria eratzeko beharrezkoak diren gainerako prestatze egintzak gauzatzea. Legearen arabera, sustatzaile izateko, nahitaez koa da eratze egitaraua sinatzea; egitarau hori sinatzen ez duena ez da sus tatzailea. Sustatzaileak, eratzaileak bezala, ordainketa edo abantaila bereziak gorde ditzake berarentzat (SALren 11. art., eta MEAren 128. art.). 241. Sustatzaileen erantzukizuna.—Sustatzaileek erantzukizuna izan de zakete, euren jardueraren ondorioz. Jarduera hori konplexua eta mota desberdi netakoa da eta, horrexegatik, gainontzekoen eta sozietatearen beraren interesen aurkakoa izan daiteke batzuetan. Horren inguruan, zenbait kasu arautzen ditu legeak: a) Sustatzaileek erantzukizun solidarioa dute gainontzekoei begira, sozieta tea eratzeko jardueraren ondorioz hartutako betebeharren gain. Edonola ere, behin sozietatea eratu eta gero, sozietate horrek berak hartuko ditu betebeha rrok. Sozietateak, horrez gain, egindako gastuak ordainduko dizkie sustatzaile ei, baldin eta batza eratzaileak sustatzaileon kudeaketa onetsi badu edo gastuak beharrezkoak izan badira (31. art.). b) Erantzukizun horretaz landara, sustatzaileek erantzukizun solidarioa du te sozietateari edota gainontzekoei begira, ondokoaren gain: 1) harpidetza zerrenden benetakotasun eta zehaztasunaren gain; 2) hasierako ordainketa eta horien inbertsioaren egokitasunaren gain; 3) eratze egitarauan jasotako adieraz penen egiatasunaren gain; 4) diruzkoak ez diren ekarpenen benetakotasun eta egiazko ematearen gain (32. art.).


II. KAPITALAREN ORDAINKETA 242. Sozietate ekarpenen eraentza.—Aurreko gaian azaldu dugunez, so zietatea eratu ahal izateko (eratze sistema edozein izanda ere), osoosorik har pidetu behar da sozietatearen kapitala eta, aldi berean, akzio bakoitzak duen balio izendatuaren laurdena ordaindu behar da gutxienez (12. art.). Ordainketa hori egiteko, bazkideek sozietatera ekarri behar dituzte dirua edota balorazio ekonomikoa izan dezaketen bestelako ondare ondasunak (ondasun higikor edo higiezinak; eskubide errealak, kreditu eskubideak edota industria eta merka taritzako jabetzaren eskubideak; merkataritzako establezimenduak; meatze eta administrazio emakidak; kreditu tituluak etab.). Bazkideek egindako ekarpenak sozietate ondarearen barruan sartzen dira; jakina denez, sozietate ondarea be reizi egiten da bazkideen ondareetatik. Bazkideek egindako ekarpenen jabetza eskuratzen du sozietateak, ez, ostera, aldi baterako gozatze eskubide hutsa, be ren beregi bestelakorik hizpatzen denean izan ezik (36. art.). Ekarpen horiek lehengoraezinak dira, alegia, bazkideen ekarpenak behin betiko eskualdatzen dira euren ondareetatik sozietatearen ondarera (ikus, berebat, EZNk 1991ko apirilaren 3an emandako ebazpena). Zerbitzu hutsak, bestalde, ezin dira eman sozietate ekarpen gisa. Zerbitzu ak prestazio erantsi moduan eman daitezke, baina ez kapital ekarpen gisa. Legearen arabera, bazkide batek edo batzuek euren gain har dezakete sozie tateari zerbitzu jakin batzuk emateko betebeharra; jarduera hori, alabaina, ezin da akzioen bidez ordaindu edo konpentsatu (36. art.). Zerbitzuen prestazio erantsirik ematen bada, estatutuetan agertarazi behar da (8.5., k art.); horrelako prestazioak dohainekoak edo ordainduak izan daitezke, eta ezin izango dute so zietatearen kapitala osatu (prestazio horiei buruz, ikus 275.


zenbakia). Jarrai ko manuetan, zenbait arau berezi ezartzen ditu legeak, ekarpen jakin batzuen inguruan: a) Gehienetan, diruzko ekarpenak egiten dira sozietatean. Ekarpen hori ek Espainiako monetan egin behar dira; hala ere, ekarpena atzerriko monetan egingo dela itunduz gero, «moneta horrek pezetetan duen balioa zehaztu be harko da, legeak ezarritakoaren arabera», hau da, trukaneurri ofizialaren ara bera (37. art.). Ekarpen horien benetakotasuna notarioaren aurrean egiaztatu behar da, hau da, eratze eskritura (edo kapital gehikuntza) eskuetsi duen notarioaren aurrean. Horretarako, «kreditu erakunde batean sozietatearen izenean egindako gordai luen gordekinak erakutsi eta eman behar zaizkio notarioari edo, bestela, nota rioaren esku utziko dira ekarpenak, horrek gordailua era dezan sozietatearen izenean»; inguruabar hori eskrituran jaso behar da (ikus SALren 40. art., eta MEAren 132. art.). (Ikus EZNk 1992ko abenduaren 2an emandako ebazpena). b) Sozietatera ekartzen direnean «ondasun higikor edo higiezinak, edota horiekin berdinetsitako eskubideak, ekarpen hori egiten duenak gauza emateko eta gauza hori saneatzeko betebeharrak ditu, Kode Zibilak salerosketa kontra tuaren kasuan ezarritakoaren arabera; arriskuen eskualdaketari buruz, Merka taritza Kodeak salerosketa kontratuaren inguruan eman dituen arauak aplikatu behar dira» (39. art.). Ekarpen hori eman dela ulertuko da (ematea 1462.etik 1473.era arteko artikuluetan arautzen da), sozietatera ekarritako gauza sozieta tearen esku eta horren edukitzaren menpe jartzen denean (KZren 1462. art.) edota traditio sinbolikoa gauzatzen denean (KZren 1463 eta 1464. art.ak). Sa neamenduaren ondorioz, hurrengo erantzukizunak ditu ekarpena egiten duenak: bata, sozietatera ekarritako gauzaren lege edukitzaren eta edukitza baketsuaren gainekoa eta, bestea, gauza


horren ezkutuko akatsen gainekoa (KZren 1474. ar tikulua). Bukatzeko, arriskuen eskualdaketari dagokionez, salerosketa kontra tua aztertzean azalduko ditugun printzipioak aplikatu behar dira (ikus 672. zk.). c) ÂŤSozietatera kreditu eskubideak ekartzen direnean, ekarpen hori egiten duenak kreditu eskubide horren legebidezkotasunaren eta zordunaren kaudime naren gaineko erantzukizuna duÂť (39. art.). Legeak egindako adierazpen hori ez dator bat merkataritzako kredituen transferentzia arautzen duten printzipio ekin; printzipio horien arabera, lagatzaileak ez du zordunaren kaudimenaren gaineko erantzukizunik, hori adierazten duen berariazko itunik izan ezean (ikus MKren 347 eta 348. art.ak). Arau berezia zorrotzagoa da, kapitalaren osotasu na babestu edo bermatzeko helburuarekin eman delako. Bestalde, kreditu esku bidea lagatzen da, sozietate eskritura egilesten den une beretik. d) Sozietatera enpresa edo establezimendua ekartzen denean, ekarpen hori egin duenak enpresa edo establezimendu osoa saneatzeko betebeharra du, bal din eta akatsak edo ebikzioak establezimendu horren osotasuna edo ustiape nerako oinarrizkoak diren osagaiak ukitzen baditu. Gisa berean, bananbanan saneatu behar dira enpresa horretan ondare balio garrantzitsua duten osagai ba tzuk (39. art.). e) Azaldu ditugun kasuez landara, negoziolokalaren errentamenduaren ti tulartasuna ere ekar daiteke sozietatera. Kasu horrek aipamen berezia behar du; egia esan, horren moduko ekarpenak maiz egiten dira praktikan, batez ere, ba nakako enpresarioek edo beste sozietate batzuek ustiatzen dituzten negozioetan sustraituriko sozietateak eratzen direnean. Halako kasuetan, beraz, errentamen du eskubideak ematen dira behin betiko, akzioen truk. Kasu hori intsuldake


taren parekoa da eta, horren ondorioz, horren inguruko arauak aplikatu behar zaizkio (ikus 112, 113 eta 114. zk.ak). 243. Diruzkoak ez diren ekarpenen eta kostu bidezko eskuraketen ba lorazioa.—Sozietatearen kapitala osoa eta benetakoa izan behar da, eta legeak arreta bereziaz arautzen du gai hori. Diruzkoak ez diren ekarpenek gehiegiko balorazioa izan dezakete; horrek arriskuak dakartza sozietate, hartzekodun eta gainerako bazkideentzat. Hori dela medio, zuhurra izan behar da ekarpen hori en benetakotasun eta balorazioa bermatzen dituen arauketa. Legeak zenbait neurri ezartzen ditu, diruzkoak ez diren ekarpenak eratze eskrituran jasotzeko moduari dagozkionez. Legearen 40.2. artikuluak ezartzen duenez, «ekarpen horien balioa zehaztu behar da eta, horrekin batera, ondo rengo ordainketak eskudiruz egingo diren edo, berriro ere, diruzkoak ez diren ekarpenen bidez. Azken kasu horretan, ondoko inguruabarrak adierazi behar dira: ekarpen horien izaera, balioa eta edukia; ekarpenok egiteko modua eta prozedura; eta, azkenik, horiek ordaintzeko epea. Epe hori ezin da bost urtetik gorakoa izan, sozietatea eratzen denetik zenbatzen hasita». Espainiako legeak sistema zorrotza ezartzen du ekarpen horien balora zioaren inguruan. Perituek txosten bat egin behar dute ekarpen horiei buruz; zehatzago, «merkataritzako erregistratzaileak izendatutako aditu independente batek edo batzuek egin behar dute txosten hori; izendapena araudian ezarrita koaren arabera egin behar da». Adituen txostenak ekarpenen deskripzioa eta ekarpen horiek baloratzeko irizpideak jaso behar ditu. Horrez gain, egindako balorazioa akzioen (hain zuzen ere, ekarpenen truk emandako akzioen) balio izendatuarekin bat datorren ala ez zehaztu behar da. Txosten hori eranskin gisa jasoko da eskrituran (38. art.). Legeak emandako xedapen horiek Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak garatu ditu geroago (133 eta 134. art.ak). Hortaz, manu horietara egi ten dugu igorpena: hala ere, manu horietatik bat azalduko dugu jarraian, legeak ez baitu xedapen hori jasotzen. Horren arabera,


adituek egindako balorazioa eta eskrituran jasotakoa ez badatoz bat, Erregistratzaileak honako kasuan baka rrik eman diezaioke ezezkoa inskripzioari: «… eskrituran jasotako balioa aditu ak emandakoaren ehuneko 20tik gorakoa denean» (133.2. art.). Horrela, aukera handiagoak daude sozietatea inskribatzeko, nahiz eta ondasunen balorazio biak bat etorri ez. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, bestalde, adituak izendatu eta txostena emateko prozedura arautzen du (338. art. eta ondorengoak). Legeak ezarritako kautelen sistema, dena den, ez da azaldu dugun horre tara mugatzen. Legearen 41. art.aren esanetan, «batza orokorrak aldez aurretik onetsi behar ditu sozietatea eratzen denetik bi urteko epean sozietate horrek kostu bidez egindako ondasun eskuraketak, baldin eta eskuraketa horien zenba tekoak sozietate kapitalaren hamarrena gainditzen badu. Batzarako deialdia egiteaz bat, akziodunen eskuetan utzi behar dira administratzaileek egindako txostena eta aditu batek edo batzuek egindakoa; adituok izendatu behar dira, 38. artikuluak ezarritako prozeduraren arabera». Ez da erraza arau horren azal pena ematea; dirudienez, horren helburua diruzkoak ez diren ezkutuko ekarpe nak saihestea da. Xedapen horren bitartez eragotzi nahi da diruzkoak ez diren ekarpenen berrikuspenari itzuri egitea. Jarraian, itzuri egite horren adibide bat azalduko dugu: eratzaileek eta bazkideak egindako hitzarmenaren arabera, baz kide horrek, itxuraz, eskudiruz harpidetzen ditu akzioak. Dena den, bazkideak ondasunen ekarpena egin nahi duenez, ondasun horiek sozietatearen esku uzten dira, sozietateak horiek sal ditzan. Horretara, bazkideak aldez aurretik ordain dutakoa (akzioak harpidetu dituenean ordaindutakoa) jasotzen du, prezio gisa. Manu horrek, ageriko arrazoiak direla medio, salbuespen batzuk ezartzen ditu, «sozietatearen eragiketa arrunten ondoriozko eskuraketa» eta «Balore Burtsa edo jendaurreko enkante bidezko eskuraketa» izenekoei buruz (41.2. art.). III. SOZIETATEAREN DEUSEZTASUNA


244. Deuseztasun kariak.—Sozietate anonimoaren eratze egintza edota prozesuak akatsak izan ditzake eta, horien ondorioz, baliogabea izan daiteke egintza edo prozesu hori. Erregistratzaileak kasuan kasuko kalifikazioa egin behar du, eratze eskritura inskribatu aurretik. Akatsak izanik, inskripzioa egiten bada ere, horrek ez du esan nahi akats horiek ongitzen direnik. Aitzitik, le gearen aurka eratutako sozietatearen deuseztasuna eskatzeko eskubidea dute in teresatu guztiek. Deuseztasun kariak legearen 34. artikuluak jasotzen ditu, eta honakoak dira: 1) Sozietatearen xedea ezzilegia edo ordena publikoaren aurkakoa izatea. 2) Eratze eskrituran edo sozietate estatutuetan honako aipamenak ez jasotzea: sozietatearen izendazioa, bazkideen ekarpenak, kapitalaren zenbatekoa eta so zietatearen xedea; horrez gain, legeak ezarritako gutxieneko kapital ordainketa ez egiteak ere deuseztasuna ekar dezake. 3) Bazkide eratzaile guztiak ezgaiak izatea. 4) Hainbat eratzaile direnean, eratze egintzara ez agertzea, gutxienez, horietatik bien benetako borondatea eta, bazkide bakarreko sozietatea denean, bazkide eratzaile horren borondatea. Kasu horietatik kanpo, ezin da adierazi sozietaterik ez dagoela edota sozietate hori deuseza dela. Era berean, ezin da erabaki sozietatearen deuseztapena (34.2. art.). Egia esateko, deuseztasun karien sistema itxi hori ez da oso egokia. Sis tema hori, agian, zabalagoa izan beharko litzateke, jarrraiko kasuak barneratuz: bata, akzioen zenbakia eta balio izendatua ez jasotzea; bestea, hasieran admi nistrazio eta ordezkaritza lanak egin behar dituzten pertsonen izen edo egoitzak ez adieraztea (bi datu horiek oso garrantzitsuak dira). Laugarren kariaren in guruan, bestalde, azalpen bat eman behar dugu; dakigunez, kari hori berrikusi egin da, bazkide bakarreko sozietate anonimoaren aintzatespenari egokitzeko. Horrekin lotuta, hainbat interpretazio daude benetako borondate adierazmol dearen inguruan. Interpretazioetarik bat hartuta, esan daiteke eratzaileen arteko ordezkaritzari lotzen zaiola manu hori. Horren


arabera, legeak ez du onartzen bazkide eratzaile bakarrak eskritura egilestea, gainerako bazkide guztiak ordez katuz. Edozelan ere, gogorarazi behar da «benetako borondate» adierazmoldea zehazgabea eta anbiguoa dela. 245. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak.—Legearen 35. artikuluak jasotzen ditu deuseztasun adierazpenaren ondoreak. Horren arabera, «sozieta tearen deuseztasuna adierazten duen epaiak bide ematen dio sozietate horren likidazioari; likidazio hori gauzatzeko, lege honek desegite kasuetarako ezar tzen duen prozedura aplikatu behar da». Legeari helduz, deuseztasun adieraz penak «ez du ukituko sozietateak gainontzekoei begira dituen betebehar eta kredituen baliozkotasuna, ezta horiek sozietateari begira dituztenen baliozkota suna ere; batzuk zein besteak likidazio prozedurari buruzko arauen menpe geratuko dira». Horrez landara, «bazkideek dibidendu pasiboak ordaindu be harko dituzte, baldin eta hori beharrezkoa bada sozietate deusezak gainon tzekoekin dituen betebeharrak betetzeko». Deuseztasunaren ondorioz, amaitu egiten da sozietatearen bizitza, likidazioari hasiera emanez. BIBLIOGRAFIA AGUILERA RAMOS: «Programa, suscripción de acciones, junta constituyente e ins cripción», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 687. or. eta ondorengoak; ALONSO GARCÍA, R.: La sociedad anónima no inscrita, Madril, 1986; ALONSO UREBA: «La sociedad en formación», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 519. or. eta ondorengoak; BELTRÁN SÁNCHEZ: «Efectos de la quiebra de la sociedad anónima sobre la obligación de aportar», in RGD, 1993, 5627. or. eta ondorengoak; BLANQUER: «La inscripción de la sociedad anónima cons tituida bajo condición suspensiva, ¿es posible pendiente la condición?, in Estudios DE CASTRO, I, 209. or. eta ondorengoak; BOCCHINI: I vizi della costituzione e la nullità della società per azioni, Napoli, 1977; BORGIOLI: La nullità della società per azioni, Milan, 1977; BROSETA eta VICENT CHULIÀ: La prohibida transmisión de acciones antes de la


inscripción de la sociedad anónima en el Registro mercantil, Valentzia, 1975; CÁMARA ÁLVAREZ: «Los estatutos de la sociedad anónima y la autonomía de la voluntad», in RDP, 1972, 1. or. eta ondorengoak; CORAPI: Gli statuti delle società per azioni, Milan, 1971; DÍAZ GÓMEZ: Las aportaciones no dinerarias en la sociedad anó nima. Contenido, valoración y desembolso, Madril, 1997; FERNÁNDEZ, I.: Aportaciones no dinerarias en la sociedad anónima, Iruñea, 1997; FERNÁNDEZ DE LA GÁNDARA: «La sociedad irregular», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 613. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ: Aportaciones no dinerari as en la sociedad anónima, Iruñea, 1997; FERNÁNDEZ RUIZ: La nulidad de la sociedad anónima en el Derecho comunitario y en el Derecho español, Madril, 1991; FERRANTE: L’atto costitutivo di società, Milan, 1971; FLORES DOÑA: Participaciones significativas en sociedades anónimas, Madril, 1995; FLUME: «Die Haftung der Vorgesellschaft bei der Gründung einer Kapitalgesellschaft, in Festschrift von CAEMMERER, Tubinga, 1978, 517. or. eta ondorengoak; GARCÍA VILLAVERDE: «Sobre la pretendida obligación de inscribir (la forma y el plazo máximo en que han de satisfacerse los diversos pasi vos)», in RGD, 1990, 5619. or. eta ondorengoak; IDEM: «Créditos participativos», in RdS, 9, 1997, 13. or. eta ondorengoak; GARRIDO DE PALMA: «Autonomía de la voluntad y principios configuradores. Su problemática en las sociedades anónimas y de respon sabilidad limitada», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1869. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Fundación de la sociedad anónima», in RDM, 1946, 1. zk., 12. or. eta ondorengoak; GIRÓN TENA: «La fundación de la sociedad anónima en el Anteproyecto de reforma», in ADC, 1949, 1359. or. eta ondorengoak; GOLDSCHMIDT, F.: Die Grün dung der Aktiengesellschaft, Berlin, 1925; GÓMEZ MENDOZA: «Derechos especiales de fundadores y promotores», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 799. or. eta ondorengoak; IDEM: «Ventajas del fundador y acuerdos du rante la vida de la sociedad anónima», in Derecho Mercantil de la Comunidad Econó mica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 515. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ, C. E.: Constitución de sociedades anónimas, Buenos Aires, 1958; HEMARD: «La constitution des sociétés anonymes ne faisant pas appel public à l’épargne», in Études H. CABRILLAC, Paris, 1968, 269. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: «La sociedad anónima en formación y la sociedad irregular», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egin dako lanak), Madril, 1991, 663. or. eta ondorengoak; IDEM: «Concepto y número mínimo de fundadores en la Ley de sociedades anónimas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1941. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ SÁNCHEZ, G. eta DÍAZ MORENO, A.: «Nu lidad de la sociedad (arts. 34 y 35 L. S. A.)», in Comentario al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), III. liburukia, Madril, 1995; KUHN: Strohmanngründung bei Kapitalgesellschaften, Tubinga, 1964; LÁZA RO SÁNCHEZ, E. L.: La nulidad de la Sociedad Anónima, Madril, 1994; LOJENDIO eta


OTERO: «Fundación de la sociedad anónima: Aportaciones sociales. Dividendos pasivos (arts. 36 a 41 y 42 a 46 LSA)», in Comentario al régimen legal de las sociedades mer cantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), III. liburukia, 3. bolumena, Madril, 1993; LÓPEZ SÁNCHEZ: «La configuración estatutaria de las prestaciones accesorias en la sociedad anónima», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Ma dril, 1991, 835. or. eta ondorengoak; MAMBRILLA RIVERA: «Fundación con aportacio nes “in natura”», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 729. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ: «Sociedad anónima e inscripción en el Registro mercantil», in AAMN, 1990, I, 9. or. eta ondorengoak; MORERA: L’omologazione degli statuti di società. Il controlo in sede di costituzione e di modificazione, Milan, 1988; MORO VISCONTI: Statuti delle società per azioni, Milan, 1974; NAVARRO AZPEITIA: «La acción de revisión judicial del valor de las aportaciones no dinerarias a las sociedades anónimas», in RJC, 1956, 275. or. eta ondorengoak; OTERO LASTRES: «Las ventajas particulares en la fundación de la sociedad anónima», in RDM, 1978, 7. or. eta on dorengoak; PAZARES: «La aportación de uso en las sociedades de capital», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2219. or. eta ondorengoak; QUIJANO GONZÁLEZ: «Responsa bilidades derivadas del proceso fundacional», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 413. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ MARTÍNEZ: «Presupuestos y efectos de la inscripción y de la publicación. Los pactos reservados», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 381. or.; ROJO FERNÁNDEZRÍO: «Adquisiciones onerosas por sociedad anónima durante el período inicial», in Derecho Mercantil de La Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 847. or. eta ondorengoak; SACRISTÁN REPESA: «Concepto y número mínimo de fundadores. Sociedad universal», in Dere cho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 457. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ÁLVAREZ: La fundación de la sociedad anónima, Madril, 1996; SÁNCHEZ CALERO: «La sociedad nula», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 1009. or.; SÁNCHEZ MIGUEL: «La fundación retardada», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 775. or. eta ondorengoak; IDEM: «La valoración de las aportaciones no dinerarias o “in natura” en la sociedad anónima», in Derecho Mercantil de La Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 933. or. eta ondorengoak; SÁENZ GARCÍA DE ALBIZU: «Sociedad anónima: determinación del objeto en los estatutos», in RDM, 1984, 171. zk., 101. or. eta ondorengoak; SASOT: De los fundadores de la sociedad anónima, Santa Fe, 1940; SERRA CALLEJO eta SÁNCHEZ DOMÍNGUEZ: Prestación de servicios de socios y administradores en las sociedades de capital, Madril, 1995; TAPIA HERMIDA, A.: «Irregularidad de la sociedad anónima “versus” sociedad anónima irregular», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2565. or. eta ondorengoak; TAPIA HERMIDA, A. J.: La sociedad anónima. Falta de inscripción registral, Madril, 1996; IDEM: «La sociedad anónima en formación», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 647. or. eta ondorengoak; TO


SORIANO: «Las prestaciones accesorias en la ley de sociedades anónimas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2589. or. eta ondorengoak; VELASCO SAN PEDRO: «Las ventajas de fundadores y promotores en la sociedad anónima (art. 11 de la LSA)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2625. or. eta ondorengoak; VERDERA: «La simula ción en la anónima», in RDM, 1949, 349. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aportacio nes directas extranjeras a sociedades anónimas españolas», in RDM, 1966, 17. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «La sociedad en constitución», in Estudios URÍA, 855. or. eta ondorengoak; ZURITA: «La comisión Nacional del Mercado de Valores y el nue vo régimen de la fundación sucesiva de la Sociedad Anónima», in Derecho de Socieda des anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 653. or. eta ondorengoak. RRALBA


§ XV. AKZIOA OROKORREAN LABURPENA: 1. AKZIOA, KAPITALAREN ZATI GISA.—246. Akzioaren balioa.—247. Balio izendatua berbera izatea.—248. Akzioen jaulkipen tasa.—II. AKZIOAK DOKUMEN TATZEA.—249. Oharbide orokorrak.—250. Akzioa «negozia daitekeen balore higikor» gisa.—251. A) Akziotitulua: ezaugarriak.—252. Eramailearentzako akzioak eta akzio izendunak.—253. Akziotituluan nahitaez jaso beharreko aipamenak.—254. Gozatze edo lupertze bonuak.—255. Tituluak truke bidez ordeztea.—256. B) Akzioak kontuko idaztoharren bidez adierazteko sistema.—257. Akzio kotizakorrak kontuko idazto harretan adieraztea nahitaez.—258. Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen ezaugarriak aldatzea.—III. AKZIOA, BAZKIDE IZAERAREN ADIERAZLE GISA.—259. Baz kide izaera eta akzioaren titulartasuna.—260. A) Akziodun izaerak dakartzan esku bideak.—261. Akzioek eskubide berberak izateko printzipioa haustea.—262. Akzio arruntak eta pribilejiatuak.—263. Pribilejioen izaera.—264. Boto anitzeko akzioen debekua.—265. B) Sozietate irabazietan parte hartzeko eskubidea.—266. C) Liki dazioaren osteko ondarean parte hartzeko eskubidea.—267. D) Akzio berriak eta akzio bihur daitezkeen obligazioak lehenespenez harpidetzeko eskubidea.—268. Lehenes penez harpidetzeko eskubidea baztertzea.—269. E) Batza orokorrera joan eta botoa emateko eskubidea.—270. «Botorik gabeko akzio» izenekoak.—271. Botorik gabeko akzioen eskubideak.—272. F) Bazkidearen betebeharra, ordaindu gabeko kapitala sozietatera ekartzekoa.—273. Dibidendu pasiboak ordaintzeko betebeharra ez bete tzeak dakartzan ondoreak.—274. Dibidendu pasiboak ordaintzeko betebeharra duten pertsonak.—275. G) Prestazio erantsiak.

I. AKZIOA, KAPITALAREN ZATI GISA 246. Akzioaren balioa.—Sozietatearen kapitala akzioetan banatzen da, eta akzio bakoitzak kapital horren zati alikuota bat adierazten du. Akzioek zen bateko aritmetiko bat dute, kapital zenbatekoaren azpianizkoitza, hain zuzen ere. Legearen hainbat artikulutan, balio izendatu izena ematen zaio zenbateko horri. Akzioen balio izendatua modu askean zehaztu daiteke, eta legeak ez dio gehieneko edo gutxieneko mugarik jartzen balio horri. Edonola ere, balio izen datu hori nahitaez agertarazi behar da estatutuetan, akzioa adierazten duen ti tuluan eta, hala denean, behinbehineko gordekinetan.


Sozietatearen bizitzan zehar, gehienetan, ez datoz bat kapitalaren eta ondarearen zenbatekoak eta, horren ondorioz, akzioen balio izendatua eta benetako balioa desberdinak izan ohi dira. Akzioen benetako balioa lortzeko, ondarearen benetako zenbatekoa ren eta akzioen kopuruaren arteko zatiketa egiten da. Edu berean, akzioen be netako balioa ez dator bat, eskuarki, Burtsa edo merkatuko balioarekin. Burtsa edo merkatuko balio hori dibidenduen araberakoa da; dena dela, kasuan kasuko beste faktore batzuek ere eragina izaten dute balio horretan, eta zail gertatzen da faktoreok zenbatestea. Hori dela eta, tituluen ibilerak beste hainbat gorabe hera izaten ditu, errentagarritasunarekin zerikusirik ez dutenak, hain zuzen. 247. Balio izendatua berbera izatea.—Akzioak kapitalaren zati alikuotak dira eta, horren ondorioz, balio izendatu berbera dute guztiek. Kapitala akzio berberetan zatitzen denez, balio berbera duten ondare ekarpenak dira akzio ho rien oinarri. Sozietate anonimoaren izaera kapitalista aintzat harturik, eraba teko korrelazioa egon behar da bazkide bakoitzak egiten duen ekarpenaren eta horren truk jasotzen dituen akzioen artean. Printzipio hori (akzioek balio izen datu berbera izan behar dutela adierazten duen printzipioa) akzioen serie ba koitzera mugatzen da, legearen 49. artikuluak ezartzen duen moduan. Manu horren arabera, akzioen hainbat serie jaulki daitezke, balio izendatu desberdi nekin. Hala eta guztiz ere, artikulu horrek zehatzmehatz adierazten du serie bereko akzioek balio izendatu berbera izan behar dutela. 248. Akzioen jaulkipen tasa.—Ezin da jaulki balio izendatutik beherako balioa duen akziorik. Alderantziz, zilegia da primadun akzioen jaulkipena (47. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). Merkataritza Kodeak ez ditu jaso bi arau horiek, nahiz eta garrantzi handikoak izan sozietatearen kapitala babesteko. Balio izendatutik beherako akzioak jaulkitzeko debekuaren helburua hurrengoa da: akzioak adierazitako kapital zatiaren eta sozietatera


ekarritako (sozietatea era tzean edo, geroago, kapitala gehitzean) ondare balioaren arteko oreka lortzea. Benaz, zilegia izango balitz akzioaren balio izendatutik beherako ekarpenak egitea, zorpekoan geratuko litzateke kapitalaren zati bat. Primadun akzioak jaulkitzen direnean, sozietatearen ondarea sendotzen da. Kapital gehikuntzak, jakina denez, akzio zaharren balio galera dakar; balio ga lera hori eragotzi edo arintzeko jaulkitzen dira, jaulki ere, primadun akzioak. Akzio berri horiek sozietateak eratzen dituen erreserbetan sartzen dira. Goian egindako adierazpenek aditzera ematen dutenez, ordainketa erans garria da prima, alegia, akzioen harpidedunek akzioen balio izendatutik gora egiten duten ordainketa. Kapital gehikuntzak egiten direnean, proportzio zorro tza egon beharko litzateke, teorian, akzio berriek duten primaren balioaren eta akzio bakoitzari dagozkion erreserben artean. Praktikan, ordea, beste zenbait faktore izan behar dira gogoan primaren zenbatekoa kalkulatzeko, besteak bes te, balore merkatuaren egoera, akzio zaharrek duten kotizazioa, sozietate inber tsioen sendotasuna etab. Jaulkipen prima osoosorik ordaindu behar da, akzioak harpidetzen diren unean (47.3. art.). II. AKZIOAK DOKUMENTATZEA 249. Oharbide orokorrak.—Akzioen azterketa egitean, kontuan izan be har da horiek lotura estuak dituztela agiriekin; izan ere, akzioak betidanik bar neratu dira titulu ibilkorretan. Titulu horien legebidezko ukandunak bazkide izaera du, eta transakzio erraz eta arinak egin daitezke tituluon bidez. Akzioak tituluetan adierazteak bide eman dio sozietate anonimoaren arrakastari. Ezbai rik gabe, akzioak tituluen bidez adierazi izan ez balira, sozietate anonimoak ez zukeen herri guztietan hainbesterako arrakastarik izango. Gaur egun, akzio


tituluen kopuru handiak daude balore merkatuan, eta horrek oztopatu egiten du trafikoa. Horrexegatik, beste sistema bat eratu behar izan da, tituluen jaul kipen eta erabilera gauzatzeko. Sistema berri hori hainbat herritan erabiltzen da, eta lotura txikiagoak ditu horrek agiriekin. Horren arabera, kontuko idaz toharren bidez adierazten dira akzioak; idaztohar horiek ordenadoreen bidez egiten dira, informatika arloko teknika berriak erabiliz. Sozietateei buruzko Es painiako legeriak, bestalde, akzioak adierazteko bide biak jasotzen ditu; horren ildotik, ondokoa ezartzen du 51. artikuluan: «Akzioak tituluen edota kontuko idaztoharren bidez adieraz daitezke» (ikus, horrez gain, MEAren 122. art.). Akziotituluaren ordez kontuko idaztoharraren sistema ezartzeak berrikun tza teknologiko eta instrumental nabaria dakar. Zernahi gisaz, kontuko idazto harraren sistema ez da guztiz berria sozietate anonimoan. Titulurik gabeko akzioak aspalditik idaztohartzen ziren kontuetan, froga eta legebidezkotasun helburuekin. Praktikan, sozietate askok ez zituzten akzioen tituluak jaulkitzen. Hori gorabehera, akzio horiek zirkulazioan jartzen ziren eta ondore bereziak sortzen zituzten, sozietatearen eratze eskritura edota akzioen liburuerregistroa oinarri hartuz. Bestalde, antzekotasun handiak daude kontuko idaztoharren bidez «adierazi»tako akzioen eta titulurik gabeko akzio izendunen artean. Az ken horiek liburuerregistroan idaztohartzen dira, ondoz ondoko transferentziak inskribatuz. Dena den, horien artean bada desberdintasunik ere. Titulurik gabe ko akzioak ez dira balore higikor gisa hartzen; kontrara, kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioek izaera hori dute (ikus 250. zk.). 250. Akzioa «negozia daitekeen balore higikor» gisa.— Merkataritzako trafikoan, «akzio»aren ideia estuestuan lotzen zaio «balore» kontzeptuari. Era kunde publiko zein pribatuek baloreak jaulkitzen dituzte, alegia, Burtsan edota hortik kanpo negozia daitezkeen baloreak. Egia esateko, negoziakortasuna da balore higikorraren ezaugarri nabaria.


Akzioa (balore gisa) inbertsio kapitalistaren edota aginte ekonomiko edo finantza agintearen tresna da. Hori oinarri harturik, autore eta legeek ondoko adierazmolde generikoak erabili izan dituzte akzioa adierazteko: «balore higi kor», «balore negoziakor» eta «industri balore» adierazmoldeak edo, besterik gabe, «balore» adierazmoldea. Horren adibide argiak ditugu Espainiako kode zaharretan. Kode Zibilak, esaterako, besterentzeko moduko gauza suntsikorren kategorian sartzen du «ba lore»a (346, 1448 eta 1872. art.ak). Merkataritza Kodeak, bereziki, burtsa trafi koarekin loturik aipatzen ditu «balore»ak (egun indargabeturik dauden 67 eta 72. art.ak). Legearen eskutik, bada, kontzeptu juridikoaren kategoria eskuratu du «balore» adierazmoldeak. Dena dela, 1988ko uztailaren 28ko Legean nagu siarazten da adierazmolde hori, lege horrek «balore merkatu»ari buruz jasotzen duen arauketan, hain zuzen. Bestalde, berariazko aintzatespena izan dute balo reek Sozietate Anonimoei buruzko Legean. Jarraikoa dio lege horren 51. arti kuluak: «Akzioak tituluen edota kontuko idaztoharren bidez adieraz daitezke. Kasu bietan, balore higikor gisa hartzen dira akzio horiek». Manu horretatik ondorioztatzen denez, bi modu horietakoen baten bitartez adierazi behar dira akzioak, balore higikor gisa har daitezen. Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 51. artikulutik eta Balore Merka tuari buruzko Legearen 3, 4 eta 5. artikuluetatik ondorioztatzen denez, akzioek «negozia daitezkeen balore higikor»ren izaera eskura dezaten, ondoko beteki zunak gauzatu behar dituzte gutxienez: a) tituluen edota kontuko idaztoharren bidez adieraztea; b) jaulkipenetara biltzea; c) eskualdatzeko modukoak izatea, baloretituluen edo kontuko idaztoharren bitartez. Akzioak tituluen edota kon tuko idaztoharren bidez adierazten ez badira, ez dute izango negozia daitez keen balore higikorren izaerarik. Hori berori gertatuko da, berbarako, akzioen «tituluak inprimatu eta ematen ez diren bitartean» (egoera horiek maiz ger


tatzen da praktikan). Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 56. artikuluak ezartzen duen moduan, akzioen eskualdaketari aplikatu behar zaizkio «kredi tuen eta gainerako eskubide gorpuzgabekoen lagapenari buruzko arauak». 251. A) Akziotitulua: ezaugarriak.—Autoreek, orokorrean, baloretitu luen kategorian sartzen dituzte tituluen bidez adierazitako akzioak. Edozelan ere, akzioak ezaugarri berezi batzuk ditu eta, horren ondorioz, fisonomia eta le ku bereziak ditu baloretituluen kategoria zabal horretan. Korporazio izaerako eskubideak barneratzen ditu akzioak, eta horixe da, hain zuzen ere, akzioaren ezaugarri nabaria. Bestela esateko, sozietateko partaidetza tituluak dira akzio ak. Akzioan barneratutako eskubideak (sozietate edo korporazio izaerakoak) ez dira akzioan bertan bakarrik zehazten. Horrela, eskubidearen hitzezhitzezko tasunaren ezaugarria (hots, baloretituluen ezaugarri berezia) ahuldurik dago akzioetan. Bazkidearen eskubideak akziotituluan barneratzearen ondorioz, akzioti tulu horrek xedatze eginkizuna du, froga eginkizunaz landara. Agiriaren zirku lazioa dela medio, bazkidearen eskubideak eskualdatzen dira, eta tituluaren eskuratzaileak du eskubideok egikaritzeko legebideztaketa. Akziodunak eskubidea du berari dagozkion tituluak jasotzeko, inolako gas turik gabe. Tituluok hurrenez hurreneko zenbaketa izan behar dute, tituluen mota edozein izanik ere. Titulu horiek, gainera, liburutaloitegietan jaso behar dira. Bukatzeko, titulu horiek anizkoitzak izan daitezke, serie bereko akzio bat edo batzuk barneratuz (52.2 eta 53. art.ak). 252. Eramailearentzako akzioak eta akzio izendunak.—Akziotitulua eramailearentzakoa edo izenduna izan daiteke. Honako kasuetan, akzioa nahi taez izan behar da izenduna: «… akzioaren zenbatekoa osoosorik ordaintzen ez den bitartean; akzioaren eskualdakortasuna


murrizturik dagoenean; akzioek prestazio erantsiak barneratzen dituztenean eta, azkenik, xedapen bereziek hala ezartzen dutenean» (52.1. art.). Lege xedapen berezi batzuen aginduz, akzioa, zenbait kasutan, izenduna izan behar da nahitaez, sozietate xedearen arabera. Eramailearentzako akzioetan ez da titularrik izendatzen edota, zehatzago esatearren, agiriaren «ukanduna» da horien titularra. Akzio izendunek (zuzene ko tituluek), aitzitik, zuzenean adierazten dute titularraren izena. Akzio izendunak (eta behinbehineko gordekinak) agertarazi behar dira sozietateak eramaten duen liburuerregistroan. Liburuerregistro horretan ins kribatu behar dira akzioen ondoz ondoko transferentziak, eta akzioen gainean eratzen diren eskubide errealak eta kargak. Sozietateari begira, liburuerregis troan inskribatzen den pertsona bakarrik har daiteke akziodun gisa. Horren ildotik, faltsuak edo zehazgabeak diren inskripzioak zuzen ditzake sozietateak, eta interesatuak horren aurka jar daitezke. Azkenik, akziodun orok du bere izenean inskribaturiko akzioen ziurtagiriak jasotzeko eskubidea (55.5. art.). 253. Akziotituluan nahitaez agertarazi beharreko aipamenak.—Ak ziotitulu guztiek jaso behar dituzte 53.1. artikuluan zehatzmehatz zerrendatu aipamenak: sozietatearen izendazioa, egoitza eta erregistro datuak; akzioaren balio izendatua, zenbakia, seriea eta mota; akzioa eramailearentzakoa ala izen duna den; ordaindutako zenbatekoa; prestazio erantsiak eta eskualdakortasun askeari jarritako murrizketak, horrelakorik badago; eta, azkenez, administra tzaile baten edo batzuen sinadurak (sinadura horien inguruan, ikus MEAren 136 eta 137. art.ak). Botorik gabeko akziorik badago, ageriagerian jaso behar da inguruabar hori. Horrez landara, lege manu horretan jasotzen dira bestelako adierazpen ga rrantzitsuak ere: a) Akzioak adierazteko tituluak jaulkitzen direnean, akziodunak eskubidea du berari dagozkion tituluak jasotzeko,


inolako gasturik gabe. b) Titulu anizkoitzak onartzen dira, alegia, serie bereko akzio bat edo ba tzuk barneratzen dituzten tituluak (ikus, horrekin lotuta, EZNk 1991ko mar txoaren 12an emandako ebazpena). c) Akziodunak titulua (edo gordailuaren gordekina) erakutsi behar du, bere eskubideak egikaritu ahal izateko. d) Akzioen behinbehineko gordekinak legezkoak dira, eta horiek nahitaez izan behar dira izendunak. Autore gehienen iritzirako, gordekinok, behinbe hinekoak badira ere, baloretituluen izaera dute; horien titularrak, akziotitu luaren titularrak bezala, sozietate eskubideak egikaritzeko legebideztaketa du. Behinbehineko gordekinak, praktikan, titulu anizkoitzak izan ohi dira; gorde kin horietan, akziodunak harpidetzen dituen akzio guztiak zehazten dira, bai sozietatea eratzean harpidetu direnak, bai eta sozietate kapitala gehitzean har pidetutakoak ere. Legearen aginduz, bestalde ere, akziotituluen nahitaezko ai pamenei buruzko xedapenak aplikatu behar dira behinbehineko gordekinetan (54. art.). 254. Gozatze edo lupertze bonuak.—Kapitala urritzeko eragiketa batzue tan, sozietateak beste titulu batzuk ematen dizkie amortizaturiko akzioen titu larrei. Titulu berri horiek, gutxienez, sozietatearen etekinetan parte hartzeko eskubidea ematen dute. Tituluok gozatze bonu izena jasotzen dute, eta ez dago eztabaidarik horien oinarriaren inguruan. Autoreen aburuz, akzioduna ez da be hin betiko banandu behar sozietatetik, amortizaturiko akzioen balio izendatua jasotzen badu ere. Hasteko, akziodunak eutsi egiten dio berak erreserbetan du en zatiari. Horrez gain, amortizazioa ez da, oro har, borondatezkoa, zozketaren bidez egiten baita. Hori aintzat harturik, larria izango litzateke akzioduna so zietatetik guztiz baztertzea, akzioak amortizatzen direnean, sozietatea arrakasta eta garatze bidean badago. Edonola ere,


eztabaida handiak daude titulu horien izaeraren inguruan. Autore batzuen ustetan, titulu horiek benetako akzioak dira, ukandunei bazkide izaera ematen dieten akzioak, hain zuzen. Gure ustez, kon ponbide hori ez da onartzeko modukoa. Jatorrizko akzioak amortizatzen dire nean, horien ordez ematen diren bonuen titularrek ez dute bazkide izaerarik. Dakigunez, itzuli egiten da akzioen balio izendatua eta, era berean, horri da gokion neurrian urritzen da kapitala. Hori dela eta, akzio berriek ezin dituzte adierazi sozietate kapitalaren zati alikuotak. Legearen arabera, titulu horiek ez dute akzio izena jasotzen, ezpada gozatze bonuen izena. Bonu horien titularrek, gainera, ez dute boto eskubiderik (48. art.). 255. Tituluak truke bidez ordeztea.—Legearen arabera, sozietateak jaul kitako akziotituluak edo bestelakoak ordez daitezke truke bidez. Horren ildo tik, deusezta daitezke epearen barruan trukera aurkezten ez diren tituluak; epe hori ezin da hilabetetik beherakoa izan, eta Merkataritzako Erregistroaren Al dizkari Ofizialean argitaratu beharra dago. Deuseztaturiko tituluen ordez beste batzuk bidaliko zaizkie titularrei, sozietateok titular horiek nortzuk diren da kienean. Bestela, sozietatean gordailatuko dira tituluak, hiru urtetan zehar. Epe hori igaro eta gero, tituluok saldu ahal izango dira, interesatuen gain eta ga lorde. Salmentaren zenbatekoa interesatuen esku gordailatuko da Espainiako Bankuan (tramitazioaren xehetasunei buruz, ikus 59 eta 61. art.ak). 256. B) Akzioak kontuko idaztoharren bidez adierazteko sistema.—Akziotituluarekin batera, kontuko idaztoharra ere akzioak adierazteko bide gisa onartzen da (SALren 51. art., eta MEAren 122. art.). Beste herri batzuetan ere modalitate hori erabiltzen da, eta barne antolamendu juridikoek beren be regi jaso dute hori. Espainian, Balore Merkatuari buruzko 1988ko


uztailaren 28ko Legearen eskutik sartzen da modalitate hori. Lege horrek balore nego ziakorrak aipatzen ditu oro har (horien artean, akzioa dugu). Legearen 5. arti kuluaren arabera, balore horiek «kontuko idaztoharren edota tituluen bidez adieraz daitezke» (5. art.). Beste manu batzuetan, sistema berriaren oinarriak arautzen ditu. Sistema hori Balore Merkatuari buruzko Legean barneratu eta gero, Sozie tate Anonimoen Zatikako Eraldaketari buruzko 1989ko ekainaren 25eko Lege an jaso zen. Geroago, SALren 60. artikuluak barneratu zuen hori. Manu horren arabera, «kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioak arautzeko, gogoan izango dira balore merkatua xedatzen duten arauak». Balore merkatuari buruz ko arauketa horren oinarria 1988ko uztailaren 28ko Legea da; lege hori, bestal de, 1992ko otsailaren 14ko Errege Dekretuak garatzen du. Arauketa horretatik ondorioztatzen dira sistema berriaren ezaugarriak: a) Balore merkatuan negoziatu nahi diren akzioen jaulkipenei laguntzeko eratzen da. b) Eramailearentzako akzioetan nahiz akzio izendunetan aplika daiteke. c) Ezin da aplikatu akzio bakanetan, ezpada jaulkipena osatzen duten akzio guztietan (BMLren 5. art.). d) Lehengoraezina da, hots, akzio horiek ezin dira geroago tituluen bidez adierazi. Alderantziz, hasieran tituluen bidez adierazitako akzioak kontuko idaztoharren bidez adieraz daitezke geroago, «akzioen titularrek transformazio horren gaineko adostasuna ematen duten neurrian» (BMLren 5. art.). Transfor mazio hori egiteko, kontabilitate erregistroaren erakunde arduradunari aurkeztu behar zaizkio tituluak. Erakunde horrek inskripzioa egingo du, zirkulazio le gearen arabera titularra denaren mesedetan. Tituluak aurkezteko epea ezin da izan hilabetetik beherakoa eta urtebetetik gorakoa (Errege Dekretuaren 4. art.). e) Eskritura publikoaren bidez egin behar da; eskritura


hori jaulkipen es kritura izan daiteke (BMLren 6. art.). Eskritura horretan hurrengo datuak jaso behar dira: batetik, kontabilitate erregistroaren erakunde arduraduna eta, bes tetik, idaztohartutako baloreen izena, kopurua, balio izendatua eta gainerako ezaugarri eta baldintzak (Errege Dekretuaren 6. art.). f) Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioak «kontabilitate erregis troan inskribatu behar dira» (BMLren 8. art.). Burtsan negozia daitezkeen ba loreen kasuan, Baloreen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbitzuak egin behar du inskripzioa Erregistro Nagusian (Errege Dekretuaren 11. art.). BMLren 8. artikuluak ezartzen duenez, akzioak gauza suntsikor gisa hartzen dira, konpen tsazio eta likidazio eragiketei begira. Horrekin loturik, jaulkipen berekoak izan eta ezaugarri berberak dituzten baloreek (kontuko idaztoharren bidez adierazi tako baloreek) izaera suntsikorra dute (Errege Dekretuaren 17. art.). Bereziki, suntsikorrak dira euren artean mota eta serie bereko akzio guztiak, bai eta jaul kitzaile berekoak izan eta hasieratik edo gertatze bidez ezaugarri berberak di tuzten balore guztiak ere. g) «Kontabilitate erregistroaren idazpenetan legebidezkoturik agertzen den pertsona akzioaren legebidezko titularra dela uste izango da»; pertsona horrek egikaritu ahal izango ditu, hain zuzen ere, bazkidearen eskubideak. Sozietate jaulkitzaileak ez du erantzukizunik izango titular horren mesedetan onustez edo erru larririk gabe egiten dituen prestazioen ondorioz, nahiz eta pertsona hori akzioen titularra izan ez (BMLren 11. art.). h) Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen titularra legebidezko tzeko, kontabilitate erregistroaren erakunde arduradunak kasuan kasuko ziur tagiria luzatu behar du, «Erregistroko idazpenen arabera». Ziurtagiri horien bidez, «legebidezkotze eskubideak besterik ez dira jasoko», eta deusezak izan go dira horien gaineko xedatze egintzak (BMLren 12. art.).


Ziurtagiri horretan, ondoko datuak jaso behar dira: baloreen titularraren izena eta, hala denean, es kubide mugatuen eta kargen titularrarena; jaulkitzaile eta jaulkipenaren nor tasuna; jaulkipenaren barruko akzioen mota, balio izendatua eta kopurua; Erregistroko aipamena; ziurtagiriaren luzatze data, helburua eta iraupen epea. Ezin da ziurtagiri bat baino gehiago luzatu, balore eta eskubide berberak egi karitzeko (Errege Dekretuaren 18 eta 19. art.ak). i) Adierazpen sistema berriaren arabera jaulkitzen diren akzioen kontabi litate erregistroa ÂŤerakunde bakarrak eraman behar duÂť. Merkatu ofizialetan negozia ezin daitezkeen akzioen kasuan, sozietate jaulkitzaileak aukeratu eta izendatu behar du erakunde hori, balore sozietate eta agentzien artean. Burtsan negozia daitezkeen baloreak badira, Baloreen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbitzuak (BMLren 7. art.ak) edota horri atxikitako erakundeek (Errege De kretuaren 30. art.) eraman beharko dute kontabilitate erregistroa. Atxikitako erakunde horien artean, balore burtsa baten edo gehiagoren kide diren burtsa ko balore sozietate eta agentziak ditugu. Horiez gain, ondoko erakundeak ere zerbitzuari atxikiriko erakunde gisa har daitezke: bankuak eta aurrezki kutxak; Aurrezkien Posta Kutxa; kreditu erakunde ofizialak; Espainiako Bankua; Gor dailuen Kutxa Nagusia; balore burtsetako baten kide ez diren balore sozietate eta agentziak; eta, azkenik, Baloreen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbi tzuaren antzeko jarduerak gauzatzen dituzten atzerriko erakundeak. Berebat, Baloreen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbitzuak berari atxikitako erakun deen Erregistro Nagusia eraman behar du (Errege Dekretuaren 30, 31 eta 76. artikuluak). Goian azaldu ditugun oharbideek agerian uzten dituzte sistema berriaren ezaugarri orokorrak; izan ere, burtsa merkatuan balore negoziakorren izaera lortu nahi duten akzioak sistema berri horren bidez adierazi ahal izango dira. Sistema hori abian jartzeko unean, dena dela, hainbat arazo egon daitezke. Fi nantza eta ekonomiaren ikuspegitik, ordea, badirudi sistema


berriak emaitza onak lortuko dituela, balore merkatua bultzatzeko helburu horretan. 257. Akzio kotizakorrak kontuko idaztoharretan adieraztea nahita ez.—Balore Merkatuari buruzko Legearen 5. art.ak ezartzen duenez (aurretik azaldu dugun moduan), akzio kotizakorrak tituluen edota kontuko idaztoharren bidez adieraz daitezke. Edozelan ere, manu hori aldatu egin dela ulertu behar dugu, 1989ko uztailaren 25eko Lege eraldatzailearen 10. artikuluko 5. idazatia hitzez hitz hartuz gero. Manu horren edukia, geroago, SALren lehenengo xe dapen gehigarriko bosgarren zenbakiaren eduki bihurtu da. Xedapen horren harira, kontuko idaztoharren bidez adierazi behar dira nahitaez bigarren mai lako merkatu ofizial batean sartu edota bertan kotizazioari eusteko helburua duten akzio eta obligazioak, aurretiaz akzio horiek adierazten zituzten tituluak amortizatuz (ikus 1992ko otsailaren 14ko Errege Dekretuaren lehenengo xeda pen iragankorretik laugarrenera). 258. Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen ezaugarriak aldatzea.—Akziotituluen trukea arautzen duen manu berean (59. art.an), kon tuko idaztoharretan adierazten diren akzioen ezaugarrien aldaketa aipatzen du legeak. Manu horren aginduz, aldaketa horiek argitaratu behar dira, «lege ho netan eta balore merkatua xedatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera for malizatu eta gero». Aldaketa horiek Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira. Horrez gain, sozietateak bere egoitza zein pro bintziatan izan eta bertan zabalkunde handien duten egunkarietatik batean ere argitaratu behar da.

III. AKZIOA, BAZKIDE IZAERAREN ADIERAZLE GISA


259. Bazkide izaera eta akzioaren titulartasuna.— Akziodun izaera ak zioaren titulartasunarekin lotzen da. Sozietate anonimoan, suntsikorra da baz kidearen izaera; beste modu batera adierazteko, bazkide batzuen lekuan beste batzuk jar daitezke, akzioen eskualdaketa hutsaren bidez. Ezaguna den beza la, bazkideen izaera juridiko edo statusaren adierazle dira akzioak; akzio ho riek korporazio izaerako eskubide eta betebeharren multzoak dira. Ondorenez, akzioen titulartasunak bazkide izaera eta eskubide jakin batzuk ematen diz kio akziodunari (48. art.). Akzioa osoosorik ordaintzen ez denean, akziodunak betebeharrak ditu sozietateari begira, geroago ikusiko dugun moduan. 260. A) Akziodun izaerak dakartzan eskubideak.— Eskubide horiek 48. artikuluan jasotzen dira. Hasteko, artikulu horrek adierazpen orokor hau egi ten du: «Akzioaren legebidezko titularrak bazkide izaera du, eta lege honetan eta estatutuetan aintzatetsitako eskubideak eskuratzen ditu». Jarraian, akziodu nak izan behar dituen «gutxieneko» sei eskubideak aipatzen ditu lege manu horrek. Eskubide horiek bazkideen oinarrizko eskubideak dira. Bestela esateko, bazkideak beti izan behar ditu eskubide horiek, legean zehazten diren berariaz ko kasuetan izan ezik. Eskubide horietatik hiruk ondare eta ekonomia izaera dute (sozietate irabazietan parte hartzeko eskubidea; likidazioaren osteko onda rean parte hartzekoa; eta, azkenez, akzio berriak eta akzio bihur daitezkeen obligazioak lehenespenez harpidetzeko eskubidea). Gainerako hirurak eginki zun eta politika izaerakoak dira (batza orokorretara joan eta botoa emateko eskubidea; sozietate erabakiak aurkaratzeko eskubidea; eta, bukatzeko, infor mazio eskubidea). Gutxieneko eskubide horietaz gain, beste batzuk ere aintza testen ditu legeak: sozietate erabakien ziurtagiriak jasotzeko eskubidea (horren inguruan, 1986ko uztailaren 3ko epaia eman


zen); zenbait kasutan, sozietate tik banantzeko eskubidea; akzioak negoziatu edo transferitzeko eskubidea etab. Horiez landara, estatutuetan aintzatetsitako beste zenbait eskubide izan ditza ke bazkideak. Eskubide horiek guztiek akzioen eduki juridikoekonomikoa osatzen dute; aurretik esan bezala, gainera, akzioen titularra denak du bazkide izaera. 261. Akzioek eskubide berberak izateko printzipioa haustea.—XIX. mendean demokratizatu egiten da sozietate anonimoa; une horretan, nagusitu egiten da akzio guztiek sozietate eta korporazio eskubide berberak izan behar dituztela adierazten duen printzipioa. Printzipio hori, ostera, laster ahuldu zen, beharrizan praktikoek bultzaturik; ondorenez, ez da inoiz praktikan jarri baz kide guztien eskubideak berberak izan behar direla adierazten duen printzipio teoriko hori. Gaur egun, akzio mota bakoitzera mugatzen da printzipio horren aplikazioa. Hortaz, mota bereko akzioek eskubide berberak eman behar dituz te. Mota bakoitzaren barruan, printzipio hori nahitaez egon behar da indarrean eta, horren ondorioz, ezin izango da urratu eratze estatutuen edota batza oro korraren geroko erabakiaren bidez. Mota desberdineko akzioek, kontrara, esku bide desberdinak eman ditzakete. Horren inguruan, hauxe ezartzen du legeak: «Akzioek eskubide desberdinak eman ditzakete; eskubideen eduki bera duten akzioak, beraz, mota berekoak dira. Akzio mota baten barruan hainbat serie ba daude, serie bereko akzio guztiek balio izendatu bera izan behar dute» (49.2. art.) (ikus EZNk 1991ko otsailaren 1ean emandako ebazpena). 262. Akzio arruntak eta pribilejiatuak.—Mota berekoak izan ez eta ak zioek desberdintasunak izan ditzakete euren artean. Ondorenez, akzio arruntak eta akzio pribilejiatuak (edo lehenespeneko akzioak) bereizten dira. Akzio arrunten titularrek bazkideari datxezkion eskubide eta betebehar arruntak es kuratzen dituzte. Akzio pribilejiatuen titularrek, aitzitik, abantaila


bereziak edo pribilejioak dituzte, akzio arruntei begira. Dakigunez, zilegia da akzio pribile jiatuak jaulkitzea. Ahalmen hori, ostera, zuhurtasunez erabili behar da; ez da gehiegikeriarik onartzen pribilejio horien inguruan, hau da, ez dira onartzen gainerako akziodunen eskubideak deuseztatzen dituzten pribilejioak. Sozietatea eratzen den unean, ez da betekizun berezirik gauzatu behar, ak zio pribilejiatuak sortzeko. Akzio berezi horien jaulkipenak kari ekonomiko desberdinak ditu oinarri. Aitzitik, behin sozietatea eratu eta gero, mota desber dinetako akzio batzuei emandako pribilejioek arriskuak ekar ditzakete eta, ho rren ondorioz, eragiketa horiek bermatu behar dira. Horren inguruan, hona koa ezartzen du legeak: «Akzio arruntei begira, pribilejioen bat ematen duten akzioak jaulkitzeko, estatutuen aldaketarako ezarri diren formalitateak bete behar dira» (50.1. art.); formalitateok 103 eta 144. artikuluetan jasotzen dira. 263. Pribilejioen izaera.—Pribilejioak ondare izaerako korporazio edo sozietate eskubideak uki ditzake; haatik, ezin da pribilejiorik eman, boto esku bidearen edota lehenespenez harpidetzeko eskubidearen inguruan. Legeak hu rrengoa dio beren beregi: «Korrituen bat jasotzeko eskubidea barneratzen duten akzioak ez dira baliozkoak, korritu hori zehazteko modua edozein izanik ere. Era berean, ez dira baliozkoak akzioaren balio izendatuaren eta boto es kubidearen edota lehenespenez harpidetzeko eskubidearen arteko proportzioa zuzenean edo zeharka hausten duten akzioak» (50.2. art.; ikus, horrekin lotuta, 1990eko azaroaren 5eko epaia, eta EZNk 1993ko ekainaren 1ean emandako ebazpena). Pribilejioek, gehienetan, eta akzio arruntei begira, lehenespeneko eskubi deak ematen dituzte. Horien bitartez eskuratzen dira dibidenduak edota likida zio kuotak lehenespenez kobratzeko eskubideak. Horrexegatik, lehenespeneko akzio izena ematen zaie akzio pribilejiatuei. Hortik kanpo, hainbat pribilejio mota daude: akzio batzuei ematea


lehenespeneko dibidendua jasotzeko esku bidea, nahiz eta akzio horiek beste guztiekin batera parte hartu gainerako etekinen banaketan; akzio batzuei ematea akzio arruntei dagokien dibidendua ren bikoitza, hirukoitza etab.; akzio batzuentzat modu esklusiboan gordetzea ekitaldi bakoitzaren etekinetatik zati bat; edo, sozietatea likidatzeko unean, ak zio batzuei ematea euren balio izendatua berreskuratzeko lehenespeneko esku bidea. Legeak, dena den, debekatu egiten du izaera ekonomikoa duen pribilejio jakin bat ematea: akzio batzuei korrituen bat jasotzeko eskubidea ematea (50.2. art.). Akzioak, bada, errenta aldakorreko tituluen eredu dira. Eredu horren barruan sartzen diren pribilejioak zilegiak dira oinarrian, bai eta horien arteko konbinazioak ere. Horrek, ordea, ez du esan nahi lehenespen edo pribilejio kasu guztiak legezkoak direnik. Egia esan, bazkidearen gutxiene ko edo nahitaezko eskubide sistemaren barruan eman behar dira pribilejioak. Akziodun guztiek izan behar dituzte gutxieneko eskubide horiek; hau da, es kubideok ezin zaizkio kendu ezein akzioduni, ez estatutuek hala aginduta, ezta batza orokorrak geroago hartutako erabakiaren bidez ere. Pribilejio edo lehe nespenak zabalegiak badira eta, horren ondorioz, akziodun arrunten eskubideak edukirik gabe geratzen badira, pribilejio horiek ezingo dira onartu, legearen aurkakoak direlako. Legearen arabera, debekaturik dago akziodun batzuei es kubideak kentzea, beste batzuen mesedetan. 264. Boto anitzeko akzioen debekua.—Horren inguruan, adierazpen ka tegorikoa egiten du legeak, boto anitzeko akzioak zuzenean edo zeharka sor tzeko debekua ezarriz (50.2. art.). Akzio horiek, balio izendatu berbera izanda, botoen kopuru handiagoa dute. Era berean, bada boto anitzeko akzioak ema teko zeharkako modurik ere; ulerbidez, akzio bakoitzak emandako botoen ko purua berbera izan arren, horietatik batzuek besteek baino boto


gehiago dute, euren balio izendatuaren arabera. Hortaz, ezzilegiak dira proportzio hori hau tsi eta zuzenean edo zeharka akzio batzuei boto anitzak ematen dizkieten kon binazioak (EZNk 1975eko irailaren 24an eta 1984ko urriaren 10ean emandako ebazpenak; horien arabera, printzipio hori ez da urratzen, eta estatutuek bo to eskubidea eman dezakete, akzio bakoitzaren truk ordaindutako kapitalaren arabera). Bestalde, ezin daiteke egin boto anitzeko zeharkako kasuen zerrendaketa oso eta itxirik. Kasu horiek zenbaezinak dira, eta hauexek dira gehienetan ger tatzen direnak: a) Boto berbera ematea, balio izendatu desberdina duten akzioei. b) Akzio arrunt bakoitzeko boto bat ematea eta, aldi berean, akzio arrun ten balio izendatu berbera duten akzio berezien multzo bakoitzari ere boto bat ematea. c) Akzio jakin batzuen titularrei botoen kopurua mugatzea. d) Akzio batzuen botoa sozietatearen erabaki batzuetara mugatzea. 265. B) Sozietate irabazietan parte hartzeko eskubidea.—Edozein so zietatetan parte hartzen dutenek horren irabazietan parte hartzeko eskubidea dute. Sozietate anonimoan, bereziki, nabarmendu egiten da eskubide hori, so zietate horren izaera kapitalista oinarri harturik. Eskubide hori lehenengo leku an jartzen du legeak, akziodunaren eskubideak aipatzean (48.2. art.). Eskubide hori, beraz, guztien artean garrantzitsuena da; horren bidez, akziodunaren hel burua betetzen da, hots, irabaziak lortzeko helburua. Eskubide hori aipatzean, eskubide abstraktuaren aldarrikapen programatikoa egiten du artikulu horrek. Dirudienez, biharetzi banatzeko modukoak diren etekin edo irabazi zehatzetan gauzatzen da eskubide hori. Horren harira, ondoko bereizketa


egiten dute au toreek: alde batetik, irabazietan parte hartzeko eskubidea eta, bestetik, ekitaldi ekonomiko batean banatu behar diren dibidenduetan parte hartzeko eskubidea. Lehenbizikoa korporazio eskubide zehazgabe eta abstraktua da, eta horrek ez dio besterik gabe akziodunari ematen diru kopuru jakin bat eskuratzeko esku bidea. Aurreneko eskubide horrek hurrena eratortzen du; azken horren arabera, akziodunak kreditu zehatza izango du, balantzeak adierazi eta batza orokorrak banatuko dituen etekinen zati baten gain (ikus AGk 1996ko urriaren 12an eta 1997ko martxoaren 19an emandako epaiak). Irabazietan parte hartzeko eskubide abstraktu hori ez da edukirik gabeko eskubidea. Aitzitik, eskubide horrek akzioduna babesten du ondoko kasuetan: sozietate erabakien bat hartzen denean, akzioduna enpresak lortutako irabazi en banaketatik kanpo uzteko; edo, gehiengoak etekinak ez banatzeko erabakia hartzen duenean, etekinok eperik gabe erreserbatuz. Sozietateak borondatezko erreserbak era ditzake, ekitaldi bakoitzaren etekinen zati bat banaketatik kanpo utziz; are gehiago, dibidendurik ez banatzeko erabakia har dezake sozietate ak, enpresaren beharrizanen arabera hori beharrezkoa denean. Hala eta guztiz ere, sozietateak ezin du modu sistematikoan hartu balantzean adierazitako ira baziak ez banatzeko erabakia; sozietatea eratzean bazkideok duten helburuaren aurka joango litzateke erabaki hori. Sozietateak etekin jakin batzuk banatzeko erabakia hartzean, akziodun ba koitzak bere akzioei dagozkien dibidenduen gaineko eskubide zehatza eskura tzen du; eskubide horrek eduki zehatza du momentu horretan, eta akzioduna hartzekodun egoeran jartzen da sozietateari begira. Eskubide hori, ondorenez, irabazietan parte hartzeko eskubidearen aldizkako egikaritza praktikoa da. Akzio bakoitzari irabazien zati bat dagokio sozietate ekitaldi jakin batean, eta horixe da, hain zuzen ere, dibidendua. Legeak ezartzen duenez, dibiden du hori batza orokorrak finkatu behar du (213. art.). Dibidenduak eskatu ahal izateko, horiek banatzeko erabakia hartu behar du aldez aurretik batza oroko


rrak sozietate ekitaldi bakoitzean. Labur adierazteko, batza orokorrak zehazten duenean banatzeko moduko dibidendua, erabakitako dibidendu hori jasotzeko eskubidea eskuratzen du akziodunak. 266. C) Likidazioaren osteko ondarean parte hartzeko eskubidea.—Eskubide hori irabazietan parte hartzeko eskubidearen osagarri da. Dakigunez, hasierako ondarea gehitu egiten da, ondoz ondo erreserbatzen diren irabazien eta sozietate ondasunek izaten dituzten gainbalioen bidez. Hori dela eta, liki dazio unean, banatzeke dagoen ondarearen zenbatekoa kapital izendatutik go rakoa bada, ondare horren azken banaketan sartu beharko dira sozietatearen bizitzan zehar banatu gabeko irabaziak. Beste kasu batzuetan, likidazio kuota ren bidez, sozietatera ekarritako kapital osoa edota zati bat bakarrik jasotzeko eskubidea izango dute bazkideek. Eskubide hori egikaritzeko baldintzak sozie tatearen likidazioari buruzko atalean jorratzen dira eta, ondorenez, gai horreta ra egiten dugu igorpena (ikus 450 eta 451. zk.ak). 267. D) Akzio berriak eta akzio bihur daitezkeen obligazioak lehenes penez harpidetzeko eskubidea.—Akziodunak aukera izan behar du bere akzioen balio izendatuaren eta sozietate kapitalaren arteko proportzioari euste ko. Horixe da aztergai dugun eskubidearen oinarria. Horregatik, akzio berriak eta akzio bihur daitezkeen obligazioak lehenes penez harpidetzeko eskubidea ematen die legeak akziodun zaharrei eta akzio bihur daitezkeen obligazioen titularrei. Horren harira, sozietate kapitala gehi tzen denean akzio berriak jaulkiz, hala arruntak, nola pribilejiatuak, akziodun zaharrek eskubidea dute euren akzioen balio izendatuaren araberako akzio ko purua harpidetzeko; akzio bihur daitezkeen obligazioen titularrek, era berean, akzioen kopuru jakin bat harpidetzeko eskubidea dute, alegia, une horretan bi hurtze ahalmena egikarituko balute lortuko luketen akzioen


kopuru bera. Sozie tatearen administrazio organoak epe jakin bat emango die batzuei eta besteei, eskubide horiek egikaritzeko. Epe hori ezin da hilabetetik beherakoa izan, jaul kipen berria harpidetzeko eskaintza Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasitaÂť (158. art.). Manu horrek berrikuntza nabaria dakar: lehenespenez harpidetzeko esku bidea ematea akzio bihur daitezkeen obligazioen ukandunei. Gai hori geroago jorratuko dugu (545. zenbakia). Jarraian, akziodunaren eskubidea azalduko du gu, hots, akzio berriak harpidetzeko eskubidea. Akziodun bakoitzak harpide ditzakeen akzio berrien balioa beraren akzio ek duten balio izendatuaren araberakoa izan behar da. Proportzio horrek ezin du oinarri hartu akzio zaharren kopurua, akzio horiek balio izendatu desberdina dutenean. Proportziozko arau hori akzioen balioari loturik dago. Hori dela eta, akziodun bakoitzak sozietate kapitalean duen partaidetzaren balio izendatuaren arabera ematen dira titulu berriak, partaidetza hori guztia osatzen duten akzio en kopurua edozein izanik ere. Akzio berriak lehenespenez harpidetzeko eskubidea ÂŤakziodun zaharÂťrei dagokie, hau da, aldez aurretik jaulkitako seriea edo serieak osatzen dituzten akzioen ukandunei. Jabariaz landara, akzioen gain bestelako eskubide errealak (bahia edo gozamena) eratzen direnean, akziodun jabe soila izango da eskubi dearen titularra, baldin eta sozietatearen estatutuek kontrakorik ezartzen ez ba dute (67, 68, 72 eta 73. artikuluak). Lehenespenez harpidetzeko eskubide hori, ordea, ez du beti akziodunak egikaritzen; alderantziz, zenbait kasutan gainon tzeko bati lagatzen zaio eskubide hori. Sozietateek, eskuarki, akzioen kupoi arruntari eransten diote lehenespenez harpidetzeko eskubidea, kapital gehikun tzak egiten dituztenean; eskubidearen eskualdaketa, beraz, kupoia bera nego ziatuz egiten da.


Legearen harira, «akzioek eratortzen dituzte lehenespenez harpidetzeko es kubideak eta, horren ondorioz, akzio horien baldintza berberetan eskualda dai tezke eskubideok». Horrez gain, kapitala gehitzen denean erreserben pentzuan, «arau berbera aplikatuko zaie akzio berriei esleituriko dohaineko eskubideei» (158. art.). Eskubidea egikaritzeko unea iristen denean, kupoiaren ukanduna izango da eskubide horren titularra. Eskubidea egikaritzeko, bestalde, epe zehatza finkatu behar du sozietateak, eta epe hori ezin da izan hilabetetik be herakoa. Akziodun batek edo batzuek ez badute euren eskubidea egikaritzen, sozietatetik kanpoko pertsonei edota gainerako akziodunei eskaini ahal izango zaizkie xedatzeko moduko akzio berriak (1975eko urriaren 30eko epaiak adie razten duenez, akziodunak, berari dagozkion akzio berriak harpidetu eta gero, ezin izango du eskatu xedatzeko moduan dauden akzioen harpidetza). 268. Lehenespenez harpidetzeko eskubidea baztertzea.—Legeak baz tertze kasu batzuk ezartzen ditu. Horren arabera, «ez da lehenespenez harpi detzeko eskubiderik izango kapital gehikuntza egin denean obligazioak akzio bihurtuz edota beste sozietate oso bat edo horren ondarearen zati bat irentsiz» (159.2. art.). Hortik kanpo, azpimarratu behar da sozietate anonimoei buruzko lege era entzak jasotako berrikuntza; horren arabera, lehenespenez harpidetzeko eskubi dea osoosorik edo zati batez baztertzeko erabakia har dezake batza orokorrak. SALren 159.1. artikuluak ezartzen duenez, «batza orokorrak, kapitala gehitze ko erabakia hartzen duenean, lehenespenez harpidetzeko eskubidea bazter de zake, osoosorik edo zati batez, baldin eta sozietatearen interesak hala eskatzen badu». Lege neurri hori oso garrantzitsua da, gehiengoaren esku uzten baitu akzio dunaren eskubiderik garrantzitsuenetako bat ezabatu edo


murrizteko erabakia. Neurri horren aldeko arrazoiak azal badaitezke ere, akzio gutxiengodunek kal tetutzat har dezakete euren burua, eskubide hori galtzen dutelako. Beharbada, «sozietatearen interesa»ri buruzko aipamena ez da nahikoa akziodun horiek ba besteko. Edonola ere, legeak nahitaezko kautela batzuk ezartzen ditu, batzaren era bakia baliozkoa izan dadin. Hauexek dira kautelak: a) batzarako deialdia egiten denean, eskubidea ezabatzeko proposamena agertaraztea; b) administratzaile en azalpenoroitidazkia akziodunen esku uztea eta, horrekin batera, sozietatea ren kontu auditoreak akzioen benetako balioari buruz egindako txostena; eta c) jaulki behar diren akzioen balioa (hala denean, jaulkipen primarena gehiturik) eta auditorearen txostenak adierazten duen benetako balioa bat etortzea (159.1. artikulua). 269. E) Batza orokorrera joan eta botoa emateko eskubidea.—Akzio dun guztiek dute batza orokorretara joan eta botoa emateko eskubidea. Horren bitartez, akziodunak sozietate borondatearen eraketan parte hartzen du. Horre tara, edozein akziodunek du sozietatearen kudeaketan parte hartu eta adminis tratzaileen jarduera fiskalizatzeko aukera txikia. Sozietate anonimoak, izaera inpertsonal eta kapitalista badu ere, ez du erabat baztertzen banakako akzio duna sozietatearen negozioetatik. Botoa emateko eskubidea ukiezina da neurri batean. Hortaz, ez da onartzen eskubide hori zuzenean edota zeharka urratzen duen pribilejiorik; estatutuek, bestalde, ezin dute mugatu eskubide hori, sexu, adin, naziokotasun, egoitza edo bestelako arrazoiak oinarri harturik. Muga horiek edo antzekoak eskubide horren izaeraren aurkakoak dira. Estatutuetan, hala ere, zehaztu daiteke «akzio dun batek edota talde bereko sozietateek gehienez eman dezaketen botoen kopurua» (105. art.). Neurri horren bitartez, murriztu egiten da akziodun han


diek batza orokorrean duten eragina; argiro esateko, babestu egiten dira gutxi engoak, esku bakarrean dauden sozietate eta administrazio aginteei begira. Nolanahi den ere, bereizi behar dira, batetik, botoa emateko eskubidea eta, bestetik, eskubide horren egikaritza. Estatutuek, adibidez, gutxieneko akzio ko purua izateko betekizuna ezar dezakete, batza orokorretara joan ahal izateko, edozein akzio mota edo serieren barruan. Gutxieneko kopuru hori ezin da izan sozietate kapitalaren milako batetik gorakoa. Muga horren barruan, akzioen ko puru jakin hori ez duenak ezin izango du boto eskubidea egikaritu. Horrelako kasuetan, behar besteko akziorik ez duten akziodunek euren tituluak batu ditza kete. Akziodun horietatik bati ordezkaritza ahalmenak ematen zaizkio, batzara joan eta batutako akzioei dagozkien eskubideak egikaritzeko (105. art.). Bazkide izaerak berez dakar botoa emateko eskubidea; legearen arabera, aldiz, zenbait kasutan ezin da eskubide hori egikaritu: lehenik, dibidendu pasi boen ordainketari dagokionez, zorduna berandutza egoeran jartzen denean (44. art.); neurri horren bitartez, ekarpen eginbeharra ahalik eta arreta handienare kin betetzea lortu nahi izan da. Bigarrenik, sozietateak bere akzioak eskuratzen dituenean (79. art.). Horren ildotik, hauxe gogorarazi behar da: akzioak amor tizatzen direnean, gozatze bonuek ez dute botorik (48.3. art.). Hurrengo epigra fean ikusiko dugun bezala, legeak onartu eta arautu egiten ditu botorik gabeko akzioak. Akziodunaren ondare eskubideak ez bezala, eskubide pertsonala da boto eskubidea. Eskubide horren izaera berezia kontuan izanik, berori ezin da esku aldatu akziorik gabe. Boto eskubidea, beraz, akziodunak berak egikaritu be har du, bere kabuz edo ordezkariaren bidez. (Besteak beste, 1972ko azaroaren 17ko, 1973ko urriaren 11ko eta 1974ko martxoaren 14ko epaien arabera, en bargaturiko akzioen gordailuzainadministratzaileak ez du eskubide hori izan


go). Hainbat lege manutatik ondorioztatzen denez, akziodunek bakarrik parte har dezakete sozietate borondatearen eraketan. Akzioen gain gozamen edo bahi eskubide errealak dituzten pertsonek (akziodun ez direnek) ez dute batza oro korretan botoa emateko eskubiderik, estatutuek, salbuespen moduan, ahalmen hori ematen dietenean izan ezik (67. art. eta ondorengoak). 270. «Botorik gabeko akzio» izenekoak.—Akzio horiek emateko aukera sortzen denean, hautsi egiten da izaera kapitalistako sozietate anonimo tradi zionalaren oinarrizko dogma. Sozietate horrek modu demokratikoan jarduten zuen, bazkideen gehiengoaren borondateak bultzaturik eta eskubideen berdin tasunaren printzipiopean. Sozietate eredu horren barruan, akziodunaren indarra beraren akzio kopuruaren araberakoa da: zenbat eta kapital handiago, are eta boto gehiago. Botoa da, hain zuzen ere, zuzendaritza eta kontrol agintera iris teko giltza. Eskema hori, alabaina, hautsi egin daiteke, sozietate kapitalaren portzentaia handiak botorik gabeko akzioen bidez adierazten direnean. Hala koetan, desagertu egiten da kapitalaren eta botoaren arteko proportzioa. Sis tema hori dela bide, urratu egiten dira printzipio tradizionalak; printzipio horiek, jakina dugunez, ez dira zertan aldaezinak izan. Akzio horien bitartez, bi helburu hauek lortzen dira: bata, sozietatean oso interesaturik dauden talde ho mogeneoen kontrola orekatzea; bestea, finantzaketa arazoak konpontzen lagun tzea, sozietatearen beraren fondoen xedakortasuna erraztuz, bankuek jarritako prezioetatik behera. Espainiako sisteman, ondorenez, boto eskubiderik gabeko akzioak jaulki tzeko ahalmena dute sozietate anonimoek, muga zabal baten barruan: botorik gabeko akzio guztien «balio izendatua ezin da ordaindutako sozietate kapitala ren erditik gorakoa izan» (90. art.). Hala eta guztiz ere, akzio horiei ez zaie behin betiko kentzen boto esku


bidea. Alderantziz, akzio horien titularrak ezin izango du boto eskubidea egika ritu, sozietatearen eskutik prestazio ekonomiko berezi eta aldizkakoak jasotzen dituen bitartean. Egia esan, eskubidearen egikaritza etetearen kontraprestazio gisa ematen dira prestazio horiek. Sozietateak betebehar hori betetzen ez badu, bazkideak berez berreskuratuko du botoa emateko eskubidea. Legeak argi arautzen du botorik gabeko akzioen eraentza. Hasteko, boto rik gabeko akzioen titularrei ematen die «sozietatearen estatutuetan zehazten den urteko gutxieneko dibidendua lehenespenez jasotzeko eskubidea; dibiden du hori ezin da izan botorik gabeko akzio bakoitzaren truk ordaindutako ka pitalaren 100eko 5etik beherakoa». Horrez gain, «behin gutxieneko dibidendua zehaztu eta gero, akzio arruntei dagokien dibidendu bera jasotzeko eskubidea dute botorik gabeko akzioen titularrek». Manu horri helduz, «banatzeko modu ko etekinik izanez gero, gutxieneko dibidendua banatzeko erabakia hartu behar du sozietateak». Aitzitik, «banatzeko moduko adina etekinik edo inolako ete kinik ez badago, ordaindu gabeko gutxieneko dibidenduaren zatia jarraiko bost ekitaldietan ordaindu behar da». Adierazpen horiekin bukatzeko, oinarrizko adierazpen hau egiten du legeak: «Epe horren barruan, ordaintzeke dagoen gu txieneko dibidenduaren zatia ematen ez den artean, botorik gabeko akzioen ti tularrek eskubide hori izango dute akziodunen batza orokor eta berezietan» (ikus 91. art.). Hutshutsean, «botorik gabeko akzio»en kasuan, boto eskubidea berresku ratzen da, batetik, sozietateak gutxieneko dibidendua ordaintzen ez duenean eta, bestetik, galeren ondorioz kapitala urritu eta akzio arrunt guztiak amorti zatzen direnean; azken kasu horretan, «botorik gabeko akzioek eskubide ho ri izango dute, akzio arruntei begira izan beharreko proportzioa berrezartzen ez den bitartean» (91.2. art.). 271. Botorik gabeko akzioen eskubideak.—Botorik


gabeko akzioek, di bidendu pribilejiatuaz gain, «akzio arrunten gainerako eskubideak dituzte, boto eskubidea izan ezik» (92. art.). Eskubide horien barruan sartzen dira «akzio arruntei dagokien dibidendu bera» (91. art.) eta lehenespenez harpidetzeko es kubidea, akzio arrunten proportzio eta baldintza berberetan (92. art.). Legeak, gainera, honako pribilejioak ematen dizkie botorik gabeko akzio ei: a) sozietatea likidatzen denean, akzio horiek lehenespena dute ordainduta ko balioa berreskuratzeko, gainerako akzioei inolako zenbatekorik banatu baino lehen; eta b) galeren ondoriozko kapital urripenek ez dituzte akzio horiek ukitzen, urripen horiek gainerako akzioen balio izendatua gainditzen dutenean izan ezik. Kapital urripena dela bide, botorik gabeko akzioen balio izendatua ordaindutako kapitalaren erditik gorakoa bada eta proportzio hori ez bada be rrezartzen bi urteko epean, orduan sozietatea desegingo da (91. art.). Bistan denez, akzio horien titularrek ezin dute parterik hartu kontseiluko kideen hautespenean, alegia, legearen 137. artikuluak ezartzen duen propor tziozko ordezkaritza sistemaren arabera egiten den aukeraketan (92. art.). Bo torik gabeko akziodunak, bestalde, akziodun arrunten betebehar berberak ditu. Estatutuak aldatu eta botorik gabeko akzioen eskubideak ukitzeko, nahita ezkoa da legearen 85. artikuluak agindutakoa betetzea, hau da, ukitutako akzio en gehiengoak aldaketa horren aldeko botoa ematea (92. art.). 272. F) Bazkidearen betebeharra, ordaindu gabeko kapitala sozieta tera ekartzekoa.—Jarraikoa da akziodunaren oinarrizko betebeharra eta, ge hienetan ere, bakarra: «… ordaindu gabeko kapital zatia sozietatera ekartzeko betebeharra, estatutuek ezarritako forma eta


epean edo, hala denean, adminis tratzaileek hartutako erabakiaren araberaÂť (42. art.). Betebehar hori bete eta gero, akziodunak ez du banakako beste betebeharrik izango. Hori egin eta ge ro, eta beste modu batera esateko, korporazio izaerako eginbehar generiko ak besterik ez ditu izango akziodunak. Horien artean, ondokoak ditugu: batza orokorrak hartutako erabakiak betetzea; estatutuek ezarritakoa betetzea; botoa emateko unean, sozietatearen interesak errespetatzea etab. Sozietatearen jardu bidean parte hartzeko eginbehar orokorraren baitan sartzen dira horiek guztiak. Ordaindu gabeko kapital zatia akziodunei eskatzeko, bi aukera ditu sozie tateak: bata, ordainketa guztia batera egin dadin eskatzea; bestea, zatikako eta ondoz ondoko ordainketak egiteko eskatzea. Azken horiek dibidendu pasibo izena jasotzen dute. Ordainketa hori, gainera, eskudiruz edo diruzkoak ez diren ekarpenen bidez egin daiteke (ikus MEAren 134. art.). EZNk 1991ko martxoa ren 5ean emandako ebazpenaren arabera, eratze eskrituran edo kapital gehi kuntza jasotzen duen eskrituran jaso behar dira ordaintzeke dagoen kapitalaren izaera eta bestelako argibideak. Dibidendu pasiboa, beraz, bazkideak sozietatearekin duen zorra da. Sozie tateak ezin du zor hori barkatu, sozietate kapitalaren osotasuna ordena publi koaren eskakizuna delako; izan ere, sozietatearen kapitalak berme eginkizunak betetzen ditu, sozietatearen hartzekodunei begira. Ordainketa hori egin behar da legearen 44. artikuluak ezartzen duenaren arabera eta, horrez gain, Kode Zi bilaren 1170. artikulua, eta MEAren 134 eta 135. artikuluak izan behar dira go goan (EZNk 1992ko uztailaren 8an emandako ebazpena). Dibidendu pasiboak zor dituenak, halaber, konpentsazio bidez ordain dezake (KZren 1195. art. eta ondorengoak), baldin eta berori, aldi berean, zenbateko likido baten hartzeko duna bada sozietatearen aurka (1902ko apirilaren 23ko epaiak konpentsazioren bidea onartu zuen).


273. Dibidendu pasiboak ordaintzeko betebeharra ez betetzeak dakar tzan ondoreak.—Betebehar hori betetzen ez bada, berandutza egoeran jartzen da akzioduna. Horretara, bide ematen zaio judiziozko akzio eta autobetearaz pen akzioen sistemari. Legearen 45. artikuluaren harira, honako ahalmenak ditu sozietateak: a) «Ordainketa betebeharraren betepena eskatzea, lege korrituak ordaindu eta berandutzak eragindako kaltegaleren ordaina emanez». b) «Akzioak besterentzea, berandutzapeko bazkidearen gain eta galorde». Besterentze hori betearazpen pribatuaren modukoa da, eta sozietate hartzeko dunak bere aginteaz jo dezake bazkide zordunaren aurka. Horretarako, baz kidearen akzioak salduko ditu burtsako kide baten bitartez, akzio horiek kotizakorrak badira; kotizakorrak ez badira, aldiz, merkataritzako artekari el kargokidearen edo notario publikoaren bitartez egingo da salmenta hori. Jato rrizko tituluen ordez, hala behar bada, bikoizkinak emango dira. Gehienetan, bazkideak bere esku izango ditu jatorrizko tituluak; horrexegatik, bikoizkinak emango dira horien ordez. Salmentarik egin ezin bada, akzioak deuseztatu be har dira. Horrelakoetan, kapitala urrituko da, eta sozietatearen esku geratuko dira ordura arte akzio horren kontura egindako ordainketak (45. art.). Dibidendu pasiboen ordainketa eskatzeko akzioak bost urteko preskripzio epea du (1925eko martxoaren 25eko epaia). Akziodunak zehapen gogorrak ditu, berandutza egoeran jartzen denean, di bidendu pasiboen ordainketari dagokionez. Berandutza horrek dirauen bitar tean, akziodunak: a) ezin izango du boto eskubiderik egikaritu batza orokor edo berezietan; b) akziodun horren akzioen zenbatekoa sozietate kapitaletik kenduko da, quoruma zenbatzeko; c) ezin izango du dibidendurik jaso; eta d) ez du


eskubiderik izango akzio berriak eta akzio bihur daitezkeen obligazioak lehenespenez harpidetzeko (44. art.). Dibidendu pasiboen zenbatekoa eta horiek sortutako korrituak ordaindu eta gero, berari ordaindu ez zaizkion dibidenduak eska ditzake akziodunak, baldin eta dibidendu horiek preskribatu ez badira; legearen arabera, akziodun horrek ez du eskubiderik akzio edo obligazioak lehenespenez harpidetzeko, eskubide hori egikaritzeko epea igaro bada (ikus 44. art.). 274. Dibidendu pasiboak ordaintzeko betebeharra duten pertsonak.—Sozietateak dibidendu horiek kobratuko dituela bermatzeko, dibidenduaren or dainketaren gaineko erantzukizun solidarioa dute akzio askagabeen azkenengo ukandunak eta horren aurretik akzio horien titular izan diren guztiek. Legeak postulatu zahar hori jasotzen du, honakoa ezarriz: «Akzio askagabea eskura tzen duenak ordaindu gabeko zatiaren gaineko erantzukizun solidarioa du, bere aurretik egon diren eskualdatzaile guztiekin batera; administratzaileek aukera tuko dute erantzule horietarik bat (46. art.). Bestalde ere, «ordainketa egiten duenak ondorengo eskuratzaileei erreklamatu ahal die ordaindutako guztia». Akzioak eskualdatzen dituzten pertsonen erantzukizunak hiru urte iraungo du, kasuan kasuko eskualdaketa egin denetik zenbatzen hasita. Erantzukizun soli dario horren aurka egiten diren itunak deusezak dira (46. art.). Akzio askagabeak izendunak izan behar dira nahitaez (52.1. art.); beraz, akzioen liburuerregistroan agertuko da zein den akzioaren lagatzailea eta, ho rren ondorioz, erantzukizun solidarioa duena. Jakina denez, tituluen ondoz on doko transferentziak idaztohartu behar dira liburuerregistro horretan. Liburu horretan akzioen titular gisa (gaurko edota atzoko titular gisa) agertzen diren guztiek erantzukizun solidarioa dute hiru urtetan zehar, eurek egindako eskual daketaren unetik zenbatzen hasita. 275. G) Prestazio erantsiak.—XIX. mendearen erdialdean, Alemaniako sozietateetan hasiera eman zitzaion eginera berri bati; horren arabera, bazki deek prestazio erantsiak gauzatzen zituzten, harpidetutako


kapitalaren ekarpen eta ordainketaz landara. Kasu batzuetan, diru kopuru eransgarriak ekartzen zi ren sozietatera, bazkide bakoitzaren ekarpen betebeharraz gain. Beste batzue tan, «egiteko» betebehar hutsak hartzen zituen bazkideak (zerbitzuak emateko betebeharrak), sozietatearen mesedetan. Urte gutxiren buruan, eginera hori jaso zuten legeek; ulerbidez, Europako hainbat legeriatan jaso zen hori, lehenen go erantzukizun mugatuko sozietateentzat eta, gerogarrenean, sozietate anoni moentzat ere. Espainian, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1953ko uztailaren 17ko Legeak —gaur egun, indarrik gabe dagoenak— jaso zituen prestazio horiek (ikus 486. zk.). Sozietate anonimoei dagokienez, Eraldatze eta Egokitzeari buruzko 1989ko uztailaren 25eko Legeak eginera hori bera jaso zuen. Gaur egun, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 9.l) artikuluaren ara bera, honakoa agertarazi behar da sozietatearen estatutuetan: «Prestazio eran tsien eraentza, horrelakorik badago; ildo horretatik, beren beregi adierazi behar da zein den prestazio horien edukia, horiek dohainekoak edo ordainduak diren, zein akziok barneratzen duten prestazio horiek gauzatzeko betebeharra eta, azkenik, prestazio horiek gauzatzen ez diren kasuetarako ezar daitezkeen zigor klausulak». Lege horren beste zenbait manuk ere prestazio erantsiei buruzko ai pamenak egiten dituzte: a) 60. artikuluaren arabera, prestazio erantsiak barne ratzen dituzten akzioak «izendunak izan behar dira nahitaez»; akzio horiek kontuko idaztoharren bidez adierazten direnean, idaztohar horietan agertarazi beharko da akzio horiek prestazio erantsiak barneratzen dituztela. b) 65. arti kuluaren aginduz, prestazio horiek barneratzen dituzten akzioak eskualdatzeko, nahitaezkoa da sozietateak horren gaineko baimena ematea, estatutuek kontra korik ezartzen ez badute behinik behin. c) 145. artikuluaren harira, akziodun interesatuen adostasuna behar da, prestazio horiek gauzatzeko betebeharra sor tu, aldatu edo aurretiaz azkentzeko (ikus 242. zk.).


Aipatu berri dugun 9.l) artikulutik argiro ondorioztatzen denez, akzio guz tiak edo horietatik batzuk uki ditzakete prestazio erantsiek. Prestazio horien edukia hainbat motatakoa izan daiteke, eta hori berariaz jaso behar da estatu tuetan. Berebat, dohainekoak edo ordainduak izan daitezke prestazio horiek. Egia esateko, lege manu hori oso zabala da eta, horren ondorioz, hainbat pres tazio mota sartzen dira bertan. Prestazio horiek sakon azalduko ditugu, eran tzukizun mugatuko sozietateak aztertzen ditugunean (ikus 486. zk.). MEAren 127. artikuluan ere prestazio erantsiak arautzen dira. BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO: «Destino de las acciones nuevas suscritas con las viejas fideico mitidas», in RDP, 1982, 531. or. eta ondorengoak; ALBORCH BATALLER: El derecho de voto del accionista (supuestos especiales), Madril, 1977; ALFARO ÁGUILAREAL, J.: In terés social y derecho de suscripción preferente. (Una aproximación económica), Ma dril, 1995; ALONSO ESPINOSA: «Problemas en materia de documentación y transmisión de acciones», in RDBB, 1992, 35. or.; ALONSO LEDESMA: «Algunas consideraciones so bre el juego de la cláusula del interés social en la supresión o limitación del derecho de suscripción preferente», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 31. or. eta ondorengo ak; IDEM: La exclusión del derecho de suscripción preferente en sociedades anónimas, Madril, 1995; IDEM: «Cuestiones en torno a la válida exclusión del derecho de sus cripción preferente en determinados supuestos de aumento de capital», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1463. or. eta ondorengoak; BELTRÁN, E.: Los dividendos pasi vos, Madril, 1988; IDEM: «Los dividendos pasivos en la reforma de la sociedad anóni ma», in Actualidad Civil, 11. zk., 1989ko martxoa, 697. or. eta ondorengoak; COSTA: Il rappresentante comune degli azionisti di risparmio nell’organizzazione della società per azioni, Milan, 1984; COURET: «Le développement du droit préférentiel de souscrip tion de l’actionnaire en droit comparé», in Rev. soc., 1979, 505. or. eta ondorengoak; CUESTA RUTE: La acción como parte del capital y como título en la sociedad anónima norteamericana, Madril, 1972; IDEM: «Clases especiales de acciones y su proble mática», in RDF, 106–107. zk.ak, 1973, 913. or. eta ondorengoak; CHARAF: L’acti on nominative liée en droit suisse et en droit français, Neuchatel, 1977; DE ACUTIS: Le


azioni di risparmio, Milan, 1981; DOMÍNGUEZ GARCÍA: «Acciones y obligaciones repre sentadas mediante anotaciones en cuenta: aspectos dogmáticos y régimen jurídico», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1641. or. eta ondorengoak; ESPINA: Las anotaciones en cuenta. Un nuevo medio de representación de los derechos, Madril, 1995; FARRAN DO: «Las acciones sin voto y el valor del derecho de voto (Pequeña contribución a la crítica de las acciones sin voto)», in RDM, 1992, 767. or.; FERNÁNDEZ DEL POZO: «La transparencia de los sindicatos de voto entre accionistas», in RDBB, 1992, 83. or.; FER NÁNDEZ RUIZ: «Algunas experiencias recientes sobre el control público de la informa ción de sociedades que cotizan en bolsa», in RDM, 1977, 309. or. eta ondorengoak; IDEM: «Análisis comparativo del derecho de información de los accionistas y de los trabajadores en los ordenamientos español y comunitario», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 391. or. eta ondorengoak; FLORES DOÑA: «La suspensión del ejercicio de los de rechos correspondientes a las acciones, sobre las que se debe informar a la sociedad», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1751. or. eta ondorengoak; FOIS: Clausola di gra dimento e organizzazione della società per azioni, Milan, 1979; FONT RIBAS, A.: «Ré gimen de legitimación de las acciones en sus distintas modalidades de representación», in RDM, 1994, 873. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «El derecho de información del accionista en la Ley de Sociedades Anónimas», in Estudios PÉREZ SERRANO, Madril, 1959, I, 481. or. eta ondorengoak; IDEM: «Una vez más en torno al tema del derecho de información del accionista en la sociedad anónima», in Estudios URÍA, 169. or. eta on dorengoak; GASPERONI: Las acciones de las sociedades mercantiles, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1950; GATTI: L’iscrizione nel libro dei soci, Milan, 1969; GÓMEZ MENDOZA: «Derechos patrimoniales del accionista sin voto», in Cuad. D. y Com., 7. zk., 1990, 7. or. eta ondorengoak; JANE BONET: «Aproximación a los planes de rein versión de dividendos», in RDP, 1995, 763. or. eta ondorengoak; KLEIN: Vorzugsaktien in der Bundesrepublik Deutschland und den Vereinigen Staaten von Amerika, Kolonia, 1981; LÓPEZ ORTEGA: Los dividendos pasivos, Madril, 1998; MENÉNDEZ, A. eta BEL TRÁN, E.: «Las acciones sin voto», in RDM, 191. zk., 1989, 7. or. eta ondorengoak; MÜLLERERZBACH: Das Private Recht der Mitgliedschaft als Prüfstein eines kausalen Rechtsdenkes, Weimar, 1948; MUÑOZPLANAS: «Derecho de adquisición preferente: al cance de la oferta de venta y valor real de las acciones», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2125. or. eta ondorengoak; NAGELE: Die Mitgliedschaftspapiere, Heidelberg, 1973; OLIVENCIA: «Algunas cuestiones sobre el derecho de voto en la sociedad anóni ma», in RCDI, 1972, 286. or. eta ondorengoak; OTT: Das Bezugsrecht der Aktionäre, Berna, 1962; OVERRATH: Die Stimmrechtsbindgun, Kolonia, 1973; PAZARES: «La lla mada “reinversión en dividendos”», in RGD, 1992, 10079. or. eta ondorengoak; IDEM: ¿Dividendos a cambio de votos? (Contribución al estudio de la conversión de accio nes con voto en acciones sin voto, Madril, 1996; POLO: «El derecho del accionista a


la información», in Bol. de Bolsa, Bartzelona, 1962; PORFIRIO CARPIO: Las acciones sin voto en la Sociedad Anónima, Madril, 1991; PRAT RODRIGO: El uso ilegal de la infor mación privilegiada en las ofertas públicas de adquisición de acciones (EE. UU., 1933–1988), Bilbo, 1990; ROSAPEPE: Esclusione del diritto di opzione degli azionisti, Milan, 1988; RUIZ PERIS: «Pactos societarios y derecho de suscripción preferente», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II. 2393. or. eta ondorengoak; SAGASTI: El régimen jurí dico de las acciones sin voto en el Derecho español y comparado de sociedades y de valores, Madril, 1997; SÁNCHEZ ANDRÉS: El derecho de suscripción preferente del accionista, Madril, 1974; IDEM: «Principios, casos y conceptos en materia de derecho de asignación gratuita de acciones», in Derecho Mercantil de la Comunidad Econó mica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 883. or. eta ondorengoak; IDEM: «Acotaciones a una doctrina reciente en materia de pago y apli cación del dividendo», in RGD, 1993, 4701. or. eta ondorengoak; IDEM: «A propósito de un caso de transformación temporal de acciones ordinarias en preferentes sin voto, con opción de recuperarlo», in Estudios Prof. Duque, aip. I, 613. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ANDRÉS eta BELTRÁN: «Las acciones: La acción y los derechos del accionista. Las acciones sin voto (arts. 47 a 50 y 90 a 92 LSA)», in Comentario al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), IV. liburukia, 1. bolumena, Madril, 1994; SÁNCHEZ CALERO: «La posición de los accionistas y la re forma de la sociedad anónima», in El accionariado popular, Madril, 1979, 133. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZCALERO GUILARTE: «La limitación del número máximo de vo tos correspondientes a un mismo accionista (con especial referencia a los bancos pri vados y al mercado de valores), in RDBB, 1991, 271. or. eta ondorengoak; SCHMIDT: Informationsrechte in Gesellschaften und Verbänden, Heidelberg, 1984; STAUFFER: L’actionnaire sans titre. Ses droits, Geneva, 1977; TAPIA HERMIDA, A. J.: «Las accio nes sin voto», in RDBB, 1990, 749. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los accionistas y el gobierno de las sociedades cotizadas. Observaciones a la vista de algunas crisis fi nancieras recientes», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2543. or. eta ondorengoak; URÍA: «El derecho del voto del accionista», in RCDI, 1943, 65. or. eta ondorengoak, eta 161. or. eta ondorengoak; IDEM: La información del accionista en el Derecho espa ñol, Madril, 1975; VALENZUELA GARACH: La información en la sociedad anónima y el Mercado de Valores», Madril, 1993; VÁZQUEZ ALBERT: «El derecho de suscripción preferente a la luz de la experiencia estadounidense», in RDM, 1993, 913. or. eta on dorengoak; VELASCO ALONSO: La separación del accionista, Madril, 1976; VERDERA: «La información social en España», in L’informazione societaria, Milan, 1982, 281. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÁ: «Licitud, eficacia y organización de los sindicatos de voto», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Te naren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1203. or. eta ondorengoak; WOHLMANN: Die Treuepflicht des Aktionärs. Die Anwendung eines allgemeinen Rechtsgrudsatzes auf den Aktionär, Zurich, 1968; YANES YANES: «Exclusión del derecho de suscripción y


tutela del accionista», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2649. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: L’interprise et ses devoirs d’information en matière économique et sociale, Brusela, 1979; ZENBAIT AUTORE: Le origini della nominatività obbligatoria dei titoli azionari, Milan, 1975; ZENBAIT AUTORE: L’informazione societaria, 2 liburuki, Milan, 1982; ZENBAIT AUTORE (ALONSO UREBA, DUQUE, ESTEBAN VELASCO, GARCÍA VILLAVERDE eta SÁNCHEZ CALERO koord.): Derecho de sociedades anónimas: Capital y acciones, II. liburukia, 2 bolumen, Madril, 1994.


§ XVI. AKZIOA NEGOZIO JURIDIKOEN OBJEKTU GISA LABURPENA: I. AKZIOEN ZIRKULAZIOA.—276. Akzioaren eskualdakortasuna.—277. Ti tuluen bidez adierazitako akzioen zirkulazioa.—278. Kontuko idaztoharren bidez adie razitako akzioen zirkulazioa.—279. Akzioen eskualdakortasun askeari ezarritako murrizketak.—II. SOZIETATEAK BERE AKZIOAK ESKURATZEA ETA ANTZEKO NEGOZIO AK EGITEA.—280. Oharbide orokorrak.—281. Sozietateak bere akzioak eskuratzea jatorriz.—282. Sozietateak bere akzioak eskuratzea modu eratorrian.—283. Sozietateak bere akzioak edota sozietate nagusiaren akzioak eskuratzen dituenean, akzio horiek eratortzen dituzten eskubideak.—284. Finantza laguntzak emateko debekua, gainontze koak sozietatearen beraren akzioak eskuratu nahi dituenean.—285. Sozietateak bere akzioak onartzea, bahi edo berme moduan.—286. Sozietateek elkarrekiko partaidetzak izatea.—287. Elkarrekiko partaidetza zeharkakoak.—288. Sozietateen arteko alde bakarreko partaidetzak.—III. JABEKIDETZA ETA AKZIOEN GAINEKO ESKUBIDE ERREA LAK.—289. Akzioaren jabekidetza.—290. Akzioen gain eskubide erreal mugatuak eratzea.—291. Akzioen gaineko gozamena.—292. Gozamenaren edukia.—293. Goza mendunaren eta jabe soilaren arteko harremanak.—294. Akzio berriak jaulki eta ka pitala gehitzeak akzioen gaineko gozamenaren inguruan duen eragina.—295. Akzio askagabeen gaineko gozamena.—296. Akzioen gaineko bahia eta enbargoa.—297. Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen bahia.

I. AKZIOEN ZIRKULAZIOA 276. Akzioaren eskualdakortasuna.—Akzioak berez dira eskualdatzeko modukoak. Akzioa adierazten duen titulua negoziakorra da, negoziakortasun hori baloretituluen ezaugarria baita. Agian, titulu horien negoziakortasuna izan da sozietate anonimoaren hedapenean eraginik handien izan duen inguruabarra. Akzioak, bada, lagatzeko modukoak dira, eta horrek sozietatea uzteko aukera ematen dio akziodunari. Jakina denez, akziodunak ezin du kendu fondo erki dera egindako ekarpena eta, gisa berean, ezin du bere borondatez hautsi sozie tatearekin duen lotura. Haatik, eperik gabe eratzen diren sozietate kolektiboen edo komanditako sozietateen bazkideek badute sozietatetik banantzeko ahal men hori (MKren 224. art.). Legeak muga bat bakarrik jartzen dio


akzioen zir kulazioari (62. art.). Horren arabera, jaulkitako akzioak ezin dira zirkulazioan jarri sozietatea edo, hala denean, kapital gehikuntza Merkataritzako Erregis troan inskribatu arte. Mugapen horrek azalpen erraza du: Erregistroko inskrip zioa egin baino lehen, ez dago nortasun juridikorik, ez eta benetako sozietate anonimorik ere (ikus 1974ko urriaren 22ko, 1965eko irailaren 28ko eta 1987ko maiatzaren 8ko epaiak). 277. Tituluen bidez adierazitako akzioen zirkulazioa.—Legearen 56. artikuluak arautzen du akzio horien zirkulazioa. Horren inguruan, bi denboraldi bereizten ditu manu horrek: lehenengoan, tituluak inprimatu gabe daude eta ez da horien ematea gauzatzen; bigarrenean, tituluak inprimatu eta akziodunari ematen zaizkio. a) Lehenengo denboraldian, «akzioen eskualdaketa egiteko, kredituen eta gainerako eskubide gorpuzgabeen lagapenari buruzko arauak izan behar dira gogoan». Horrez gain, akzioak izendunak direnean, administratzaileek akzio horien liburuerregistroan inskribatu behar dute eskualdaketa, berori egiaztatu eta gero (56.1. art.). b) Bigarren denboraldian, bereizi behar dira eramailearentzako akzioak eta akzio izendunak. Hasteko, «eramailearentzako akzioen eskualdaketa Merkata ritza Kodearen 545. artikuluan ezarritakoaren arabera egin behar da» (56.2. art.). Akzio horiek agiriaren traditio hutsaren bidez eskualdatzen dira. Horren bidez, zirkulazioa errazten da, akzio horiek erreibindikaezinak baitira, a non domino eskuraketak barne, Burtsan edota notarioaren edo merkataritzako arte kariaren bidez eskuratzen direnean (MKren 543.3. art.). (Hala ere, nolabaiteko kontraesana dago azaldu dugunaren eta Balore Merkatuari buruzko Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezarriaren artean; xedapen horren harira, kasu honetan nahitaezkoa da fedemaile publikoaren eskuhartzea, baloreen harpide tza edo eskualdaketa baliozkoa izan dadin: «… baloreak eramailearentzako ti tuluetan adierazi, eta horien harpidetza edo eskualdaketa balore


sozietate zein agentzia baten partehartze edo bitartekaritzaren bidez gauzatzen ez denean). Akzio izendunen zirkulazio sistema, kontrara, desberdina eta konplexua goa da. Zirkulazio sistema horrek antzekotasunak ditu merkataritzako kreditu arrunten transferentziarekin (transferentzia horiek Merkataritza Kodearen 347 eta 348. artikuluetan arautzen dira). Akzio horiek eskualdatzen dituenak esku aldaketa horren berri eman behar dio sozietateari, titulua bera erakutsiz; ho rretara, akzio izendunen liburu berezian idaztohartu behar da eskualdaketa hori (55 eta 58. art.ak). Horixe da akzio izendunak eskualdatzeko sistema tradizio nala. Legearen eraldaketak, arintasun eta segurtasun handiagoa lortu nahian, honakoa ezartzen du: Akzio izendunak ere endosu bidez eskualda daitezke; halako kasuetan, Kanbio Letra eta Txekeari buruzko Legearen 15, 16, 19 eta 20. artikuluek ezartzen dutena aplikatu behar da, arauok tituluaren izaerarekin baterakorrak diren neurrian. Eskualdaketa hori egiaztatu behar da, sozietateari titulua erakutsiz. Administratzaileek akzio izendunen liburuerregistroan inskri batuko dute eskualdaketa, behin endosu katearen erregulartasuna egiaztatu eta gero (56.2. art.). Transferentziak liburuerregistroan idaztohartzeak ez du indar eratzailerik, ezpada indar legebideztatzailea. Horretarako, sozietateak atzerapenik gabe egin behar du akzioen transferentziaren idaztoharra, akzio horien liburuerregistro an. Idaztohar hori egiten ez denean, sozietateak ezin izango du hori oinarri har tu, bazkide berriari legebideztaketa ukatzeko. 278. Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen zirkulazioa.—Egungo egunean, Balore Merkatuari buruzko Legea indarrean jarri eta gero, garrantzi berezia lortzen du kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen eskualdaketak. Lege horrek xedapen argi eta zehatzean (9. art.an) jasotzen du horren gaineko arauketa, ondoko gaiak xedatuz: akzio horiek eskualdatzeko moduak; eskualdaketa horien barne eta kanpoko


ondoreak; eta, azkenez, idaz tohartutako akzioen erakunde jaulkitzaileak onustedun eskuratzailearen aurka jar ditzakeen auzibidezko salbuespenak. Horrekin batera, eta aspaldiko burtsa tradizioari helduz, legeak printzipio garrantzitsua jasotzen du: onustedun gai nontzekoak eskuratzen dituen akzioen erreibindikaezintasuna. Balore Merkatuari buruzko Legearen 9. artikuluak ondokoa xedatzen du: a) Kontuko idaztoharretan adierazitako akzioen eskualdaketa «kontabilitate transferentzien bidez egin behar da». b) Akzioen eskualdaketa eskuratzailearen izenean inskribatzeak «tituluen traditioaren ondore berberak ditu» eta «gainon tzekoen aurka jarri ahal izango da, inskripzioa egiten den une beretik». c) Gai nontzeko batek eskuratzen baditu kontuko idaztoharretan adierazitako akzioak, kontabilitate erregistroaren arabera eskualdaketa hori egiteko legebideztake ta duen pertsonaren eskutik, «erreibindikaezinak dira» akzio horiek, salbu eta gainontzeko horrek gaitzustez edota erru larriz jardun duenean. d) Onustedun eskuratzailearen aurka, «salbuespen hauek bakarrik jar ditzake sozietate jaulki tzaileak: inskripzioak eratorritako salbuespenak, 6. artikuluan arautzen den es kriturarekin loturik; eta, horrezaz gain, baloreak tituluetan adierazi izan balira jarri ahal izango ziratekeenak» (BMLren 9. art.). Horrez landara ere, 1992ko otsailaren 14ko Errege Dekretuaren 12. artiku luak ezartzen duenez, «inskripzioak ez ditu baliozkotzen legearen arabera es kualdaketa deusezta dezaketen kariak». Baloreen erreibindikazioaren inguruan, titularrari baloreak kentzen zaizkionean, horrek eskubide eta akzioak egikaritu ahal izango ditu, baloreak kentze horren gaineko erantzukizuna dutenen aurka. 279. Akzioen eskualdakortasun askeari ezarritako murrizketak.—Ak zioen eskualdaketa askearen printzipioa mugatu egin daiteke, dela sozietateak estatutuetan adierazitako borondatearen bidez, dela


akziodunek egindako itu nen bidez; azken horrekin lotuta, akziodunek, euren borondatez, tituluen zirku lazioari ezarritako murrizketak onartzeko betebeharra har dezakete euren gain. Legeak, dena den, estatutu bidezko murrizketak besterik ez ditu jasotzen (63.1. art.), horiek baitira sozietatea ukitu eta betebeharpean jartzen duten bakarrak. Gainerakoak, hau da, bazkideek askatasunez ituntzen dituztenak, sozietate edo korporazio eremutik kanpo geratzen dira. Estatutuetan jasotako murrizketak, bazkideen kopuru txikia duten sozieta teen inguruan (hau da, famili eremuko sozietate anonimoetan edota horien an tzekoetan) sortu badira ere, asko zabaldu dira praktikan. Horretara, sozietate kapitalista handienetara ere klausula murrizgarriak heldu dira, nahiz eta sozie tateok teorian egokiak izan ez klausula horiek jasotzeko. Sozietateari begira, murrizketa horiek baliozkoak izan daitezen, ondoko betekizunak gauzatu be harko dituzte: «akzio izendunen gainekoak izan eta berariaz agertzea estatutue tan» (63.1. art.). Azalpen horretatik, oinarrizko ondorio hauek ateratzen dira: a) Sozietateak ez ditu zertan bete akzioen eskualdaketa mugatzen duten itun pri batuak (itun horien aurkako eskualdaketak egin arren, akzioen eskuratzaileak legebideztaketa du sozietateari begira, bazkidearen eskubideak egikaritzeko). b) Orokorrean, zilegiak dira eratze estatutuek akzio izendunen gainean ezartzen dituzten murrizketak, eta ez da bereizketarik egiten titulua eskualdatzeko mo duaren gaineko murrizketen eta eskualdaketaren edukiaren gainekoen artean. c) Sozietateari begira, orobat, eramailearentzako akzioen gain ezarritako murriz ketak ez dira baliozkoak izango. Bistan denez, legeak eskualdaketa askeari ezarritako «murrizketak» baka rrik onartzen ditu, ez, ordea, akzioak eskualdatu ezinean uzten dituzten klau sulak. Horretara, «deusezak dira akzioa ia erabat eskualdaezin


bihurtzen duten klausulakÂť. Klausula horien bidez, mugak ezar dakizkioke akzioen eskualda ketari, baina ezin daiteke eskualdaketa bera debekatu (63.2. art.). Hauexek dira praktikan gehienbat erabiltzen diren klausulak: a) eskualdaketen baliozkotasu na sozietateak eman beharreko onespenaren menpe jartzen dutenak (adostasun klausulak); eta b) eskualdatzeko asmoa sozietateari jakinarazteko betebeharra ezartzen dutenak; horren bidez, sozietateak edo gainerako akziodunek salgai dauden akzioak eskuratu ahal izango dituzte, epe jakin baten barruan eta zehaz tutako prezioan (ezaupide edo eroslehentasun klausulak) (ikus EZNk 1993ko maiatzaren 17an emandako ebazpena; ebazpen horrek klausula horiei buruz ko doktrina garatzen du. Gainera, ikus EZNk 1993ko abuztuaren 20an eman dako ebazpena, horrek jorratzen baititu akziodunei lehenespenez harpidetzeko eskubidea ematen dieten klausulak). Lehenengo klausulak arriskutsuak dira eta, horrexegatik, ondokoa ezartzen du legeak: ÂŤAkzioen eskualdakortasuna sozietateak eman beharreko baimena ren baldintzapean jartzeko, beharbeharrezkoa da estatutuek berariaz ezartzea zeintzuk diren baimen horri ezezkoa emateko kariakÂť. Estatutuek kontrakorik ezarri ezean, administratzaileek eman beharko dute baimen hori (63.3. art.). (EZNk 1991ko irailaren 4an emandako ebazpenaren arabera, administratzaile ek zuhurtziara erabaki dezakete murrizketaren inguruko arazoa; horrela, esku aldaketari ezezkoa emateko karirik badago, kasu batzuetan aplika daiteke eta, beste batzuetan, ostera, ez). Baimen hori eman dela ulertuko da, sozietateak ez badu erantzunik ematen bi hilabeteko epean (63.3. art., azken lerroaldea). Bigarren motako klausulek, aldiz, ez dute arriskurik ekartzen, eta autoreek begi onez ikusten dituzte. Klausula horiek osoak izan behar dira, eta hurrengo datuak jaso behar dituzte: eroslehentasunaren prezioa zehazteko modua; esku bide hori egikari dezaketen pertsonak; eta, azkenik, eskubide hori egikaritzeko epea. Prezioa eta epea oinarrizko betekizunak dira; ondorenez, datu horiek es tatutuetan jasotako arauen arabera zehaztu ezin badira, klausula


horrek ez du baliorik (ikus EZNk 1991ko martxoaren 22an emandako ebazpena). Auzite gi Gorenak eroslehentasunaren inguruko klausula baten baliozkotasuna onartu zuen 1958ko ekainaren 28ko epaian; bestalde, adierazpen hauek jaso zituen 1967ko apirilaren 17ko epai garrantzitsuan: alde batetik, mugak ezartzen dituz ten klausulak «modu murrizgarrian interpretatu behar dira». Bestetik ere, esku aldatzeko moduko ondasuna da akzioa, eta klausula horiek ezin dute aldatu akzioaren izaera hori. Azkenik ere, beste klausula baten inguruko adierazpenak jasotzen ditu Auzitegi Gorenak; klausula horren arabera, akzioak ezin zaizkie besterendu sozietatetik kanpoko pertsonei, akzio horiek aldez aurretik kontsei luari eskaini gabe, salbu eta jaraunspen bidezko eskualdaketak egiten direnean. Klausula hori gorabehera, irabazpidezko lege sozietatea likidatzean, emazteari eman ahal zaizkio, irabazpidezko ondasun izanik, senarraren (hots, lege sozie tate horren administratzaile denaren) izenean dauden akzioen erdiak. Klausula murrizgarriek inter vivos nahiz mortis causa eskualdaketak uki ditzakete. Legeak agindu bezala, azken horiek «berariaz agertarazi behar dira» estatutuetan; horiekin lotuta, «akzio izendunen liburuerregistroan eskualdaketa horren inskripzioa ezesteko, sozietateak akzioen eskuratzaile bat aurkeztu be har dio jaraunsleari edo, bestela, sozietateak berak akzio horiek eskuratzeko as moa azaldu behar du, inskripzioa eskatu den unean akzio horiek duten balioa ordainduz, 75. artikuluak ezartzen duenaren arabera». Eraentza hori bera apli katu behar da, akzioak betearazpen prozeduraren (judizio edota administrazio prozeduraren) ondorioz eskualdatzen direnean. Akzioen benetako balioa sozie tatearen kontu auditoreak zehazten dute; sozietatean auditorerik ez badago, Merkataritzako Erregistratzaileak auditore bat izendatuko du, edozein interesa tuk hala eskatuta (64. art.) (ikus EZNk 1992ko urriaren 9an eta 1993ko otsaila


ren 23an emandako ebazpenak). Hortik kanpo, bada eskualdaketa kasu berezi bat ere, alegia, prestazio erantsiak gauzatzeko betebeharra barneratzen duten akzioen eskualdaketa. Ak zio horiek eskualdatzeko, nahitaezkoa da sozietateak horren gaineko baimena ematea, estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute behintzat (65. art.). Klausula murrizgarriak Erregistroan inskribatu ahal izateko, Merkatari tzako Erregistroari buruzko Araudiaren 123. art.ak agindutakoa bete behar da. Manu horren 5 eta 6. artikuluetan ezartzen denez, ondoko klausula murrizga rriak ezin dira Erregistroan inskribatu: a) «akziodun batek zein batzuek akzio kopurua batera saltzeko eskaintza egin eta hala egiteko baimena eskatu ondo ren, horiek beste akzio kopuru desberdin bat eskualdatzera behartzen dituz tenak»; b) «akziodunari akzioen benetako balioa lortzea eragozten diotenak». II. SOZIETATEAK BERE AKZIOAK ESKURATZEA ETA ANTZEKO NEGOZIOAK EGITEA

280. Oharbide orokorrak.—Sozietate anonimoei buruzko arauketa be rriak dakartzan berrikuntzarik interesgarrienak IV. kapituluko laugarren sek zioan jasoak ditugu, «sozietateak bere akzioen gainean egindako negozioak» izeneko idazpuruan. Idazpuru horrek, ordea, ez ditu jasotzen sekzio horretan arautzen diren eragiketa mota guztiak; horrela, sozietateak bere akzioen gain egiten dituen negozioez landara, bertan arautzen dira sozietateen arteko elka rrekiko partaidetzak eta sozietate anonimo batek beste batean dituen alde ba karreko partaidetzak ere. A) Legearen arabera, ondoko negozioak egin ditzake sozietateak bere ak zioen gain: a) akzio horiek jatorriz edo modu eratorrian


eskuratzea; horren bi dez, praktikan autokartera izenez ezagutzen dena sor daiteke (74.etik 79.era arteko art.ak); b) akzio horiek berme moduan onartzea (80. art.); eta c) gai nontzeko bati finantza laguntza ematea, akzio horiek eskuratzeko (81. art.). B) Sozietateen arteko partaidetza eragiketen barruan sartzen dira: a) el karrekiko partaidetza zuzenekoak (82.etik 85.era arteko art.ak); b) elkarrekiko partaidetza zeharkakoak (82. art.); eta, c) alde bakarreko partaidetzak (86. art.). Eragiketa horiek guztiak legearen sekzio eta idazpuru berean jasotzeak azalpen erraza du: eragiketa horiek guztiek, neurri batean edo bestean, sozieta te kapitalaren osotasun eta iraunarazpen printzipioak ukitzen dituzte, bai eta sozietate anonimoan botere banaketa eraentzen duten korporazio printzipio ak ere. Eragiketa desberdin horien arteko lotura agerian uzten da legeak berak ezarritako arauketan: batetik, ondore berberak ematen zaizkie sozietatearen be raren akzioen eta sozietate nagusiaren akzioen eskuraketei (74, 75, 77 eta 79. art.ak); bestetik, manu erkide batzuk aplikatzen zaizkie sekzio horren barru ko eragiketa guztiei. Horrela, hari berdinez lotutako eragiketak ditugu (87, 88 eta 89. art.ak). Eragiketa horiek arriskutsuak dira eta, horren ondorioz, hori en arauketa hertsatzailea da orokorrean. Arauketa horrek, aldi berean, zehapen eraentza erkidea jasotzen du, eragiketa guztiei aplikatu beharrekoa (89. art.). Horren harira, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak du kasuan kasuko proze durak hasi eta instruitzeko eskumena (1993ko abenduaren 3ko Errege Dekre tuaren bigarren xedapen gehigarria, finantza merkatuetan dihardutenei aplikatu beharreko zehapenprozedurari buruzkoa). Goian, eragiketa batzuk eta besteak zehaztu eta mugatu ditugu, kasuan ka suko eragiketari aplikatu beharreko xedapenak adieraziz. Azalpen horren bi


dez, agian, argitu egingo dira lege testuen hasierako irakurketan sor daitezkeen zailtasun eta zalantzak. 281. Sozietateak bere akzioak eskuratzea jatorriz.— Horren barruan, ondoko eragiketak sartzen ditu legeak: lehenik, sozietate jaulkitzaileak bere akzioak harpidetzea; bigarrenik, menpeko sozietate batek akzioak harpidetzea, sozietate nagusiak egindako jaulkipenetan. Aurretik aipatu dugun joera hertsa tzaile horren ildotik, debeku argi eta gogor hau ezartzen du legeak: «Sozie tateak ezin du, inondik ere, bere akziorik harpidetu, ezta sozietate nagusiak jaulkitakorik ere» (74.1. art.). Legearen aginduz, debeku hori urratuz gero, «sozietate harpidedunak izan go du harpidetu diren akzioen gaineko jabetza». Akzio horiek ordaintzeko be tebeharra «bazkide eratzaileek edota sustatzaileek dute modu solidarioan eta, sozietate kapitala gehitzen denean, administratzaileek». Sozietate nagusiaren akzioak harpidetzen diren kasuan, «sozietate eskuratzailearen eta sozietate na gusiaren administratzaileek euren gain hartzen dute, modu solidarioan, akzio horiek ordaintzeko betebeharra». Legeak, bestalde, maiz gertatzen den beste kasu bat arautzen du: akzioak tarteko pertsona baten bidez harpidetzea. Hala koetan, «eratzaile edo sustatzaileek eta, hala denean, administratzaileek eran tzukizun solidarioa dute harpidetutako akzioen ordainketaren gain». Bi kasu horietan, «ez dute erantzukizunik izango erruz jardun ez dutela frogatzen du tenek» (74. artikuluaren 2, 3 eta 4. lerroaldeak). Hortaz, argi dago sozietateak ezin duela akziorik harpidetu, ez berak egin dako jaulkipenetan, ez eta sozietate nagusiak egindakoetan ere. Legeak, sozie tate nagusia aipatzen duenean (74. artikulua eta ondorengoak), Merkataritza Kodearen 42.1. artikuluak jasotako kontzeptua barneratzen du. Horren arabera, sozietate nagusitzat hartu behar da, beste sozietate baten bazkide izanik, sozie tate horretan botoen gehiengoa izan (berak bakarrik edota beste bazkide ba


tzuekin egindako itunen bidez) eta batza orokorretan erabakiak hartu eta admi nistratzaileetarik gehiengoa izendatu edo kargutik ken dezakeena. 282. Sozietateak bere akzioak eskuratzea modu eratorrian.—Akzioak jaulki eta gero, sozietateak gainontzeko baten eskutik (tarteko pertsona ez den baten eskutik) eskura ditzake bere akzioak edo sozietate nagusiarenak. Eskura keta horiek 75 eta 76. artikuluetan arautzen dira, baina ez dira zehazten es kuraketa horiek gauzatzeko negozio edo eragiketa motak. Ondorenez, bazkide izaera eta horri dagozkion eskubideak egikaritzeko aukera ematen dituzten ne gozio edo eragiketa juridikoak sartzen dira manu horren barruan. Eskuraketa horiek, ordea, ez dira erabat askeak. Sozietateak, beraz, legean ezarritako muga eta betekizun batzuk bete behar ditu «bere akzioak edo sozie tate nagusiaren akzioak eskuratzeko». Eskuraketok bi muga dituzte: 1) «eskuratutako akzioen balio izendatuari gehitzen bazaio sozietate eskuratzaileak eta horren sozietate filialek dituzten akzioen balioa eta, hala denean, sozietate nagusiek eta horren filialek dituzte nen balioa, hortik lortutako zenbatekoa ezin da sozietate kapitalaren ehuneko 10etik gorakoa izan (portzentaia hori ehuneko 5 urritu behar da, bigarren mai lako merkatu ofizial batean kotizatzen diren akzioei loturik; ikus legearen le henengo xedapen gehigarria, 2 garrena); eta 2) «eskuraketa horren bitartez, sozietate eskuratzaileak eta, hala denean, sozietate nagusiak, 79. artikuluaren 3. arauak agindutako erreserba zuzkitzeko aukera izatea (erreserba hori xedaezina da, eta berori osatzen dute aktiboan zenbatzen diren sozietatearen beraren ak zioen edo sozietate nagusiaren akzioen zenbatekoek; erreserba horrek iraun be har du, akzioak besterendu edo amortizatzen ez diren bitartean). Kasu horietan, ezin dira urritu, ez kapitala, ezta lege edo estatutuen arabera xedaezinak diren erreserbak ere. Sozietate nagusiaren akzioak eskuratzen direnean, nahitaezkoa da sozietate


horrek erreserba hori zuzkitzeko ahalmena izatea (75. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). Hauexek dira eskuraketa hori gauzatzeko betekizunak: a) sozietate nagu siaren akzioak eskuratzeko, beharrezkoa da sozietate eskuratzailearen eta so zietate nagusiaren batza orokorrek eskuraketa horren gaineko baimena ematea; halaber, baimen horren iraupena zehaztu behar da, eta baimen hori «ezin da izan hemezortzi hilabetetik gorakoa»; b) eskuratutako akzioak osoosorik or daintzea (75. artikuluaren 1 eta 4. lerroaldeak). Akzioak osoosorik ordaintzeko betekizuna gauzatzen ez bada, «deuseza izango da eskuraketa negozioa» (76.2. art.). Gainerako betekizun eta mugape nak betetzen ez badira, sozietateak bere gain hartzen du «eskuratutako bere akzioak besterentzeko betebeharra; horretarako, urtebeteko epea izango du ge hienez, lehendabiziko eskuraketa egin denetik zenbatzen hasita». Betebehar hori betetzen ez badu, «bere akzioak amortizatu eta kapitala urritu beharko du» sozietateak berehala. Neurri horiek hartzen ez direnean, edozein interesatuk epaileari eska diezaioke neurri horiek har ditzan; administratzaileek, bestal de, epaileari eskaera hori egiteko betebeharra dute. Sozietate nagusiaren akzio ak eskuratzen direnean, akzio horiek judizio bidez sal daitezke, interesatuek hala eskatuta (76.1. art.). Edonola ere, sozietatearen beraren akzioak eskuratzeko ezartzen diren mu ga eta betekizunen inguruan badago salbuespenik ere. Honako kasuetan, so zietateak modu askean eskura ditzake bere akzioak edo sozietate nagusiarenak, muga edo betekizun horiek gauzatu gabe: a) akzioak eskuratzen direnean, so zietate kapitala urritzeko erabakiaren ondorioz; b) akzioak titulu unibertsalaren bidez eskuratutako ondarearen zati direnean; c) akzioak erabat askeak izanda, horiek dohainik eskuratzen direnean; d) osoosorik askaturiko akzioak epai ad judikazioaren bidez eskuratzen direnean, sozietateak akzioen titularrari begira duen kreditua ordaintzeko (77.1. art.). Hala ere, modu horretan eskuratzen di


ren akzioak ezin dira betiko geratu sozietatearen ondarean. Akzio horiek bes terentzeko epea hiru urtekoa da, salbu eta horiek amortizatzen direnean edota sozietate kapitalaren ehuneko 10etik beherakoak direnean, sozietateak edo ho rren filialek dituzten akzioekin baturik. Besterentzea epe horretan gauzatzen ez bada, 76. artikuluak agindutakoa aplikatuko da, aurretik ikusi dugun bezala (78. art.). Beste alde batetik, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen lehenengo xe dapen gehigarriak ezarri duena izan behar da gogoan. Xedapen horren arabera, bigarren mailako balore merkatu ofizial batean sozietatearen beraren akzioak eskuratzen direnean, eskuraketa horren berri eman behar zaio Balore Merka tuko Nazio Batzordeari, baldin eta eskuraketa horrek sozietate kapitalaren ehu neko bat gainditzen badu. Burtsan kotizatzen diren sozietateek berriemate hori gauzatzeko betebeharra dute, eta berriemate horren helburua merkatuaren gar dentasun maila igotzea da. Betekizun hori gauzatu behar da, bai egintza baka rraren bidezko eskuraketetan, baita ondoz ondoko eskuraketa egintzetan ere. Betekizun horien inguruko arauketa 1991ko martxoaren 15eko Dekretuak eta 1991ko apirilaren 23ko Aginduak garatzen dute. 283. Sozietateak bere akzioak edota sozietate nagusiaren akzioak es kuratzen dituenean, akzio horiek eratortzen dituzten eskubideak.—So zietatearen beraren akzioek edo sozietate nagusiaren akzioek eraentza berezia dute, sozietatearen esku dauden bitartean: 1) eten egiten dira akzioen boto es kubidea eta beste eskubide politikoak (ikus, horri buruz, EZNk 1991ko urta rrilaren 9an emandako ebazpena). 2) Sozietatearen beraren akzioei datxezkien eskubide ekonomikoak (akzio berriak dohainik jasotzeko eskubidea izan ezik) gainerako akzioen artean banatuko dira proportzioz. 3) Sozietatearen bera


ren akzioak kapitalaren barruan zenbatuko dira, batza orokorra eratzeko kuo tak kalkulatu eta erabakiak hartzeko. 4) Balantzearen pasiboan xedaezineko erreserba eratzen da, eta berori osatzen dute aktiboan zenbatzen diren sozieta tearen beraren akzioen edo sozietate nagusiaren akzioen zenbatekoek; erreser ba horrek iraun behar du, akzioak besterendu edo amortizatzen ez diren artean. 5) Sozietate eskuratzailearen kudeaketa txostenean edo, hala denean, sozietate nagusiak egindakoan, akzioen eskuraketen berri emango da xehetasunez. Txos ten horretan jaso behar dira, besteak beste, sozietate ekitaldian egindako esku raketa eta besterentzeen zioak, besterendu edo eskuratutako akzioen kopurua eta balio izendatua, eragiketa horien truk jasotako kontraprestazioa eta, azken buruan, kartera akzioen kopurua eta balio izendatua (79. art.). Legearen aginduz, deuseza da tarteko pertsona baten eta sozietatearen ar teko ituna, pertsona horrek sozietatearentzat debekaturik dauden eragiketak bu rutzen dituenean, bere izenean, baina sozietatearen kontura. Halako eragiketek ez dute ondorerik sortuko sozietateari begira, eta tarteko pertsonaren kontura egin direla ulertu behar da (88. art.). 284. Finantza laguntzak emateko debekua, gainontzekoak sozietatea ren beraren akzioak eskuratu nahi dituenean.—Legeak oztopo edo eragoz penak jartzen dizkio sozietateari, horrek gainontzeko bati finantza laguntzak eman nahi dizkionean, beraren akzioak eskuratzeko. Legearen 81. art.ak beren beregi jasotzen du hori. Manu horren arabera, sozietateak ezin du fondorik aurreratu edota mailegu, berme edota finantza laguntzarik eman, gainontzekoak sozietatearen beraren akzioak edo sozietate nagusiaren akzioak eskuratzeko. Debeku orokor hori ezarri eta gero, legeak bi salbuespen ezartzen ditu: le henengoa, enpresaren langileei erraztasunak ematen zaizkienean


sozietatearen beraren akzioak edota taldeko sozietate baten akzioak eskuratzeko»; eta, bi garrena, «bankuek edota bestelako kreditu erakundeek euren xedeari lotutako eragiketa arruntak egiten dituztenean, sozietatearen ondasun askeen pentzuan ordainduko diren eragiketak, hain zuzen. Balantzearen pasiboan eratu behar ko da aktiboan jasotako kreditu zenbatekoaren baliobestekoa den erreserba». 285. Sozietateak bere akzioak onartzea, bahi edo berme moduan.—Es painiako merkataritza legeriaren arabera, sozietate anonimoak ezin zituen be re akzioak onartu bahi edo berme moduan. Lege berriak, berriz, aldatu egin du hori. Sozietate anonimoak, gaur egun, bahi moduan onar ditzake bere akzioak, akzio horiek eskuratzeko ezartzen diren muga eta betekizunen barruan. Horren harira, hauxe dio 80. artikuluaren 1. idazatiak: «1) Sozietateak bere akzioak edo sozietate nagusiaren akzioak bahi moduan edota bestelako berme gisa es kuratzeko, akzio horien eskuraketen inguruan ezartzen diren muga eta beteki zunak gauzatu behar dira». Manu horren 3. idazatiaren arabera, bestalde, bahi moduan edo bestelako berme gisa eskuratzen diren akzio horiei 79. artikuluak ezarritakoa aplikatuko zaie, baterakorra den neurrian; aurretik ikusi dugun be zala, sozietatearen beraren akzioen jabetza eskuratzeari buruzko arauketa jaso tzen du artikulu horrek. Horrez landara, honakoa agintzen du 80. artikuluaren 2. idazatiak: «Au rreko idazatian xedatutakoa ez da aplikatuko banku edo bestelako kreditu era kundeek egiten dituzten eragiketa arrunten inguruan. Eragiketa horiek, ordea, 75. art.aren 3. zenbakiak ezarritako betekizunak gauzatu behar dituzte». (Arti kulu horren arabera, balantzearen pasiboan xedaezineko erreserba eratu behar du sozietateak, eta berori osatzen dute aktiboan zenbatzen diren sozietatearen beraren akzioen edo sozietate


nagusiaren akzioen zenbatekoek). Bahi moduan edo bestelako berme gisa jasotzen diren akzioei aplikatu be har zaie 79. artikuluak sozietatearen beraren akzioei buruz ezarritako arauketa, baterakorra den neurrian (80.3. art.). 286. Sozietateek elkarrekiko partaidetzak izatea.— Sozietatearen bera ren akzioen eskuraketa arautu eta gero, sozietateen arteko elkarrekiko partaide tzak arautzen ditu legeak. Azken finean, elkarrekiko partaidetzek sor ditzaketen ondore eta arazoak eskuraketa haiek sortutakoen antzekoak dira. Sozietate tal deen barruan sartzen da fenomeno konplexu hori; eragiketa horien ezaugarriak nahasgarriak dira eta, gainera, ezaugarri desberdinak izan ditzakete kasuan kasuan. Horretara, lege azalpenaren harira zehaztuko ditugu erakunde horren ezaugarriak. Eragiketa horiek gauzatzen dira, bi sozietateek elkarrekiko partaidetzak di tuztenean euren sozietate kapitaletan. (A sozietateak B sozietatearen kapitale an parte hartzen du eta, era berean, B sozietateak A sozietatearen kapitalean). Elkarrekiko partaidetza horiek kopuru edo zenbateko desberdina izan dezakete; partaidetza horiek txikiak direnean, ez dago sozietate kapitalaren osotasuna eta barneko korporazio printzipioak ukitzeko arrisku handirik. Partaidetza hori en bitartez, sozietateetarik baten «barne kontrola» lortzen bada, arrisku egoera sortzen da, eta legegileak hori kontrolatu behar du. Hariari segiz, hauxe adie razi du legeak, aurreoinarri gisa: «Sozietateen elkarrekiko partaidetzak ezin dira izan partaidetzapeko sozietate horien kapital zenbatekoen ehuneko 10etik gorakoak» (82. art.). Bistan denez, debeku hori eremu objektibo txikiaren ba rruan ezartzen da (ezin da izan ehuneko 10etik gorakoa); debeku hori ezarri eta gero, jakinarazpenak egin eta informazioa emateko betekizunak jasotzen dira, egoera ilunak eta ustekabeak saihesteko. Horrez gain, debeku hori urratzen den kasuetarako, zehapenak ezartzen dira, legearen aurkako egoera hori legezko bi hurtzeko. Horixe jasotzen du legeak, jarraian ikusiko dugun


bezala. Jakinarazpen sistemaren lerro nagusiak 83 eta 86. artikuluetan jasotzen di ra. Laburbilduz, ondokoa adieraz daiteke: a) sozietate batek beste baten kapita laren ehuneko 10 baino gehiago badu, sozietate horri jakinarazi behar dio hori; bien bitartean, eten egiten dira partaidetza horiei dagozkien eskubideak (86. art.). b) Jakinarazpen hori jasotzen duen sozietateak ere ehuneko hamarretik gorako partaidetza badu beste sozietatean (jakinarazpena egin dion sozietatean) eta berari dagokion jakinarazpenik egin ez badu, sozietate horretan duen par taidetza urritu behar du, legeak ezarritako mugaraino; horretarako, urtebeteko epea izango du gehienez, jakinarazpena egin zaionetik zenbatzen hasita (partai detza hori 77. artikuluan ezarritako inguruabarretan eskuratu bada, hiru urte ko epea izango du). c) Bien bitartean, eten egingo da muga horretatik gorako partaidetzen boto eskubidea. d) Sozietate biek aldi berean jasotzen badituz te elkarrekiko jakinarazpenak, orduan ÂŤbiek izango dute partaidetzak ehuneko 10era urritzeko betebeharra, urripen hori sozietate batek bakarrik egin behar duela ituntzen dutenean izan ezikÂť. e) Urripena egiteko betebeharra duen sozie tateak erreserba bat eratu behar du balantzearen pasiboan; harako erreserbaren zenbatekoa izan behar da aktiboan zenbatutako kapitalaren ehuneko 10etik go rakoak diren elkarrekiko partaidetzen zenbatekoaren baliobestekoa (84. art.). Bestalde, ehuneko 10etik gorako partaidetzak urritzeko betebeharra bete tzen ez bada, zeharkako zigorra ezartzen da. Horrela, partaidetza horien judizio bidezko salmenta egin daiteke, interesatuek hala eskatuta. Horren ildotik, eten egiten dira sozietate horrek (partaidetzak urritzeko betebeharra bete ez duenak) beste sozietatean dituen partaidetzei dagozkien eskubideak (83.3. art.). Bere bat, 89. artikuluak zehapen eraentza ezartzen du, 82. artikuluak jasotako debe kua urratzen den kasuetarako. Halako kasuetan, isun bat ezarriko


zaie urratze hori egin duen sozietatearen administratzaileei eta, hala denean, urrapen hori eragin duten administratzaileei, hain zuzen ere, sozietate nagusiaren adminis tratzaileei. Zehapen horren zenbatekoa harpidetutako akzioen balio izendatu rainokoa izan behar da. Balore Merkatuko Nazio Batzordeak ezarri behar du zehapen hori, behin espediente zehatzailea instruitu eta gero. Urratze eta zeha penek hiru urteko preskripzio epea dute (89. art.). 287. Elkarrekiko partaidetza zeharkakoak.— Sozietateen arteko elkarre kiko partaidetzak zeharka era daitezke, sozietate filialen bitartez. Legeak beren beregi aintzatesten du aukera hori, 82. artikuluaren bigarren tartekaduran. Ho rren harira, ehuneko 10etik gorako partaidetzak izateko debeku horrek sozie tate filialen bitartez eratutako partaidetza zirkularrak ere ukitu egiten ditu. Legeak kontratu bidezkoak ez diren sozietate taldeei buruzko aipamena hartzen du bere baitan (horiek 643. zk.an jasotzen dira); talde horietan sozietate kateak (kasu batzuetan, zirkularrak direnak) sortzen dira sozietate nagusiaren eta men peko sozietate filialen artean (Ak B kontrolatzen du, Bk C, Ck D eta, azken ho rrek, An parte hartzen du). 288. Sozietateen arteko alde bakarreko partaidetzak.—Legeak arau tzen du sozietate batek beste batean izan dezakeen alde bakarreko partaidetza. Partaidetza horiek ere zuzenekoak nahiz zeharkakoak izan daitezke; zeharka ko partaidetzak sozietate filial baten bitartez egiten dira. Aurrerago aztertu da 86. artikuluak ezarritakoa (ikus 286. zk.). Xedapen hori orokorra izanik, beste sozietate batean kapitalaren ehuneko 10etik gorako partaidetza duen sozieta te orori aplikatzen zaio. Manu horrek, zernahi gisaz, ez du inolako debekurik jasotzen. Manu horren arabera, kopuru horretatik gorako partaidetza duen so zietateak hori jakinarazi behar dio partaidetzapeko sozietateari eta, horrez gain, eten egingo dira partaidetza hori osatzen duten


akzioei datxezkien eskubideak. Espainian, sozietate askok dituzte alde bakarreko partaidetzak; gainera, hainbat lege testuk aintzatetsi eta onartzen dituzte partaidetza mota horiek, alegia, so zietate taldeen oinarrian dauden partaidetzak (besteak beste, Merkataritza Ko dearen 42 eta 43. art.ek eta Sozietate Anonimoei buruzko Legearen hainbat eta hainbat artikuluk behin eta berriro aipatzen dute sozietate nagusia, aurretik iku si dugun bezala). Ezbairik gabe, zilegiak dira alde bakarreko partaidetzak. III. JABEKIDETZA ETA AKZIOEN GAINEKO ESKUBIDE ERREALAK 289. Akzioaren jabekidetza.—Bi pertsona edo gehiagok izan dezake ak zioaren gaineko jabetza. Legearen arabera, akzioa zatiezina da kasu horietan. Jabekideek pertsona bakarra izendatu behar dute bazkidearen eskubideak egi karitzeko, eta horiek guztiek erantzukizun solidarioa dute sozietateari begira, akziodun izaerak dakartzan betebeharren gain (66. art.). Arau hori akziodunen zein sozietatearen mesedetan eratzen da. Akziodunei begira, titulua zatiezina izateak zirkulaziorako erraztasunik ez galtzea dakar. Sozietateari dagokionez, akzioa zatitzeko modukoa izango balitz, oso zaila izango litzateke dibidendu pasiboak kobratzea, botoak zenbatzea etab. Jakina dugunez, serie bereko ak zioak berberak izan behar dira, eta akzioen zatiezintasuna printzipio horren on dorio da. Akzioen jabekidetzak egoera berezia sortzen du; horren arabera, bereizi egiten dira, batetik, akzioaren titulartasuna eta, bestetik, bazkidearen eskubi deak egikaritzeko legebideztaketa. Jabekide guztiak dira akzioaren titularrak, horietako bakoitzari dagokion kuota edo zati idealaren neurrian; hortaz, ja bekideek modu askean xeda dezakete euren zatia, zati hori kostu bidez nahiz dohainik besterenduz. Alderantziz, jabekideetarik batek edo gainontzeko ba


tek bakarrik du bazkideari dagozkion eskubideak egikaritzeko legebideztaketa. Hautespen hori jabekide guztien artean egin behar da. Sozietate betebeharren kasuan, aldiz, jabekide guztiek legebideztaketa pa siboa dute sozietateari begira; bestela esateko, jabekide guztiek dute betebehar horren betepenaren gaineko erantzukizun solidarioa. Legeak berariaz adieraz ten ez badu ere, sozietateak jabekide horietarik edozeinen aurka jar dezake be re erreklamazioa, hau da, ez du zertan jo ordezkari izendatutako jabekidearen aurka. Jurisprudentziaren arabera, akzio anitzen gaineko jabekidetza kasuetan ere 40. artikuluak ezartzen duena aplikatu behar da (ikus 1973ko maiatzaren 14ko epaia). Ildo beretik, 66. artikulua «akzioen gaineko eskubideen titularkidetasun kasu guztietan» aplikatu behar da. 290. Akzioen gain eskubide erreal mugatuak eratzea.—Gai horren in guruan, Zuzenbide erkidera jotzen du legeak: «Zuzenbide erkideak xedatuta koaren arabera eratzen dira akzioen gaineko eskubide erreal mugatuak» (57.1. artikulua). Printzipio hori orokorra da; legeak, hala ere, xedapen berezi hau ezartzen du akzio izendunei buruz: «Akzio izendunen kasuan, endosu bidez era daitezke eskubide errealak, endosu horri “berme balioa”, “gozamen balioa” edo horien antzeko klausulak erantsiz. Eskubide erreal horiek akzio izendunen liburuerre gistroan inskribatzeko, aintzat hartu behar da aurreko artikuluan eskualdaketari buruz ezarritakoa. Eskubide errealak barneratzen dituzten akzioen tituluak in primatu eta ematen ez direnean, hartzekodun pignoratizioak eta gozamendu nak ziurtagiria eska diezaiokete sozietateari, hain zuzen ere, euren eskubideak akzio izendunen liburuerregistroan inskribaturik daudela adierazten duen ziur tagiria» (57. art. in fine; ikus EZNk 1990eko abenduaren 27 eta 28an emanda ko ebazpenak).


291. Akzioen gaineko gozamena.—Akzioak oso egokiak dira, gozamen eskubide errealaren objektu izateko; eskubide hori eratzeko, Zuzenbide erkide ak ezarria izan behar da gogoan (57. art.). Legeak ondoko gaiak arautzen ditu horren inguruan: akzioen gaineko gozamenaren norainokoa eta edukia; goza mendunaren eta jabe soilaren arteko harremanak; eta, bukatzeko, gozamenak zernolako eragina duen akzio berriak (kapital gehikuntzen ondorioz sortutako ak) lehenespenez harpidetzeko eskubidearen inguruan. Jarraian azalduko ditu gu gai horiek guztiak. 292. Gozamenaren edukia.—Akzioen gaineko gozamenaren inguruan sor daitekeen lehenengo arazoa bazkide izaeraren titulartasunari buruzkoa da. Ara zo hori jabe soilaren mesedetan konpontzen du legeak: Akzioen gainean go zamenik eratu bada, jabe soila izango da bazkidea; zernahi gisaz, sozietateak erabakitako dibidenduak jasotzeko eskubidea du gozamendunak, gozamenak dirauen bitartean. Estatutuek kontrakorik xedatzen ez badute, akzioen jabe soi lak egikaritzen ditu bazkideari dagozkion gainerako eskubideak (ikus 1984ko urriaren 30eko epaia). Gozamendunak bidea erraztu behar dio jabe soilari, az ken horrek bere eskubideak egikari ditzan (67. art.). Akzioaren gain gozamen eskubidea eratzen bada ere, argi dago akzio ho rren titularrak ez duela bazkide izaera galtzen. Jabe soila da akzioaren titularra eta bazkidea; besterik ezarri ezean, sozietateak erabakitako dibidenduak ja sotzeko eskubidea bakarrik du gozamendunak, gozamen eskubideak dirauen bitartean. Estatutuek, nolanahi ere, eskema hori alda dezakete, gozamendunari bazkidearen gainerako eskubideak edo horietarik batzuk emanez. Gozamen es kubidearen edukia eta norainokoa zehazteko, estatutuek horren inguruko xeda pen berezirik ezarri duten ala ez ikusi behar da.


293. Gozamendunaren eta jabe soilaren arteko harremanak.—Legea ren arabera, gozamendunaren eta jabe soilaren arteko harremanetan «gozame naren titulu eratzaileak zehazten duena aplikatu behar da; horrek deus xedatzen ez badu, lege honetan ezarritakoa aplikatuko da eta, modu ordeztailean, Kode Zibilak agindutakoa» (67.2. art.). Lege adierazpen hori hurrengo manuan jaso takoarekin osatzen da. Horren arabera, gozamendunak jabe soilari eska diezaz kioke prestazio ekonomiko kualifikatuak: a) «Gozamena azkendu eta gero, gozamendunak jabe soilari eska diezaio ke gozamenpeko akzioek izan duten balio igoera, balio igoera hori ondokoei dagokienean: gozamen bitartean sozietatearen ustiapenak eman dituen eta ba lantzean berariazko erreserbetan agertzen diren etekinei dagokienean, erreserba horien izaera edo izena kontuan hartu gabe» (68.1. art.). b) «Gozamen bitartean sozietatea deseginez gero, gozamendunak likidazio kuotaren zati bat eska diezaioke jabe soilari; zati hori eta gozamenpeko akzio ek izan duten balio igoera baliobestekoak izan behar dira. Kasu horretan, go zamena likidazio kuotaren gainerako zatira hedatzen da» (68.2. art.). Prestazioen sistema hori ezartzeko arrazoiak ez daude argi eta, gainera, prestazio horiek karga gehiegi ekar ditzakete jabe soilarentzat; jabe soilak go zamendunari ordaindu behar dio erreserbetan sartutako sozietate irabazien zati bat, nahiz eta ezin duen atera horren gaineko benetako etekinik. Horixe gerta tzen da, bereziki, nahitaezko erreserben kasuan; erreserba horiek (lege erreser bak eta estatutu erreserba batzuk) xedaezinak dira, neurri handi batean behinik behin. Horrexegatik, ez dirudi zuzena denik gozamendunari erreserba horietan parte hartzeko eskubidea ematerik.


Sistema hori abian jartzeko, tartean arazoak izango zirela aurreikusiz, on dokoa ezartzen du legegileak 68.3. art.an: «Alderdiak ez badira ados jartzen aurreko bi idazatietara bildutako kasuetan ordaindu beharreko diru kopurua ren gainean, horietarik edozeinek hala eskatuz gero, sozietatearen auditoreek finkatu behar dute zenbateko hori, alderdien kontura. Sozietatearen kontabili tatea begiztatu beharrik ez badago, sozietatearen egoitza non egon eta hango Merkataritzako Erregistroak izendatzen duen kontu auditoreak finkatuko du zenbatekoa». Agi denez, ezin da hori behin betiko konponbidea izan; azken fi nean, alderdien arteko interes gatazka da hori eta, horren ondorioz, alderdiok auzitegi arruntetan konpon ditzakete arazoak, horretarako bide egokia erabiliz. Legegileak karga gogorrak ezartzen dizkio jabe soilari, eta ez dira arrazoi ak falta legegilea horren jakitun izan dela baieztatzeko. Horregatik, ordainketa moduaren inguruan esku hartu du legeak, nahiz eta gehienetan arazo hori al derdien esku utzi. Legearen 71. artikuluak ezartzen duenez, zenbateko horiek ordain daitezke «diruz edota gozamenpean izan diren mota bereko akzioak emanez». Xedapen horrek ordainketaren karga arintzen du, baina ez ditu eza batzen goian azaldutako eragozpenak. 294. Akzio berriak jaulki eta kapitala gehitzeak akzioen gaineko goza menaren inguruan duen eragina.—Gozamenak eragina izan dezake kapitala gehitu eta akzio berriak jaulkitzen direnean ere. Legeak bi gai arautzen ditu horren inguruan: bata, harpidetza eskubideen salmenta eta, bestea, akzio berri en harpidetza. a) Lehenengo kasua 70.1. artikuluaren lehenengo bi zenbakietan arautzen da: «Jabe soilak ez badu egikaritzen edo besterentzen lehenespenez harpide tzeko eskubidea, eskubide hori egikaritzeko epea azkendu baino hamar egun aurretik, gozamenduna legebideztaturik dago,


eskubide horiek saltzeko edota akzioak harpidetzeko»; eta, «jabe soilak edo gozamendunak lehenespenez har pidetzeko eskubideak besterenduz gero, besterentze horren ondorioz lortutako zenbatekora hedatzen da gozamena». b) Jabe soilak edota gozamendunak akzio berriak harpidetzen dituenean (70.3. artikulua), «gozamena akzio batzuetara baino ez da hedatzen, alegia, harpidetzan erabilitako lehenespen eskubideen balioarekin ordain daitezke en akzioetara. Burtsan kotizatzen diren eskubideentzat, balio hori kalkulatzen da, harpidetza egiteko epean eskubide horiek izan duten batez besteko koti zazio prezioaren arabera; eta, gainerako kasuetan, balio teorikoaren arabera. Aitzitik, harpidetutako beste akzioen jabetza osoa horien zenbatekoa ordaindu duenari dagokio». Legeak gozamendunari ematen dizkion eskubide horiek «sozietatearen ak zio bihur daitezkeen obligazioen jaulkipenetara» ere zabaltzen dira (70.4. art.). c) Kapital gehikuntzak egiten direnean gozamen bitartean eratutako erre serben edo etekinen pentzuan, «akzio berriak jabe soilari dagozkio, baina goza mena akzio horietara hedatzen da» (70.5. art.). 295. Akzio askagabeen gaineko gozamena.—Legearen arabera, akzio as kagabeen gain ere eratu ahal da gozamena. Halako kasuetan, jabe soilak or daindu behar dizkio sozietateari dibidendu pasiboak. Horrela, «ordainketa egin eta gero, inbertitutako zenbatekoaren lege korrituak eska diezazkioke jabe soi lak gozamendunari; baina, horretarako, muga bat du: ezin dio eskatu fruituen zenbatekoa baino gehiago» (69.1. art.). Jabe soilak ez baditu dibidendu pasiboak ordaintzen hori egiteko epea bete baino bost egun aurretik, gozamendunak ordain ditzake dibidendu horiek. Zer nahi gisaz, gozamendunak ordainduz gero, «jabe soilaren aurka errepetitu ahal izango du, gozamena azkentzen denean» (69.2.


art.). 296. Akzioen gaineko bahia eta enbargoa.—Akzioaren gain eratutako bahiaren bidez, akziodunak akzioaren edukitza galtzen badu ere, berori izango da bazkide eskubideen titularra. Legearen 72.1. artikuluaren arabera, «akzioen gaineko bahia eratzen denean, akzio horien jabeak egikarituko ditu akziodunari dagozkion eskubideak, estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute behinik be hin». Gozamenaren kasuan azaldu dugun moduan, estatutuen bidez egokitzat jotzen diren eskubideak eman ahal zaizkio hartzekodun pignoratizioari. Zuzenbide erkidearen arauei helduz, akzioen gaineko bahia eratzeko, akzio horien edukitza eman behar zaio hartzekodun pignoratizioari edota gainontze ko bati (KZren 1863. art.). Alderdien arteko harremanei dagokienez, akzioen edukitza ematea nahikoa da betebehar nagusia beteko dela bermatzeko. Orobat, bahiak gainontzekoaren kontra ondoreak sor ditzan, agerkai publikoan agerta razi behar da bahiaren egiazko data (KZren 1865 art.). Merkataritzan, akzioen gaineko bahia agente elkargokideak baimendutako polizan edo eskritura publi koan eratzen da gehienetan. Akzioak izendunak direnean, horien gaineko bahia endosu bidez egin daiteke, endosu horri «berme balioa» edota horien antzeko beste klausula bat erantsiz; modu berean, akzio izendunen liburuerregistroan idaztohartu behar da bahia (57. art.). Akzioen gaineko bahia eratzen denean, sozietatea gainontzeko gisa hartzen da. Hori kontuan izanik, estatutuek bazkidearen eskubideen bat ematen badiote hartzekodun pignoratizioari, sozietateak ondokoa eska dezake, eramailearen tzako akzioak direnean: akzioen edukitza duenak bahiaren eratze data egiaz tatzea agerkai publikoaren bidez, horrek legebideztaketa izan dezan. Bahia akzio izendunen gainekoa denean, aldiz, akzio horien liburuerregistroan ager tzen da zein den legebideztaketa hori duen pertsona. Dakigunez, akzio izendu nen gain eratutako eskubide errealak liburu horretan idaztohartu


behar dira (57. artikulua). Akzioen gaineko bahia eratu eta horien edukitza hartzekodunari edota gai nontzeko bati ematen zaionean, zordun pignoratizioak eragozpenak izan ditza ke bere eskubideak egikaritzeko. Zailtasun hori konpontzeko, hauxe ezartzen du legeak: «Hartzekodun pignoratizioak eskubide horiek egikaritzeko bidea erraztu behar dio» zordun pignoratizioari; horretara, hartzekodun horrek akzio ak aurkeztuko ditu sozietatean, hori beharrezkoa denean eskubide horiek egika ritzeko (72.1. art.). Bahi moduan emandako akzioak askagabeak badira, eta horien jabeak ez badu betetzen dibidendu pasiboak ordaintzeko betebeharra, orduan «hartzeko dun pignoratizioak bete dezake betebehar hori edo, bestela, diru bihur deza ke bahia» (72.2. art.). Akzioen enbargoari bahiaren arauak aplikatu behar zaizkio, «arauok enbar goaren eraentza bereziarekin baterakorrak diren neurrian» (73. art.). 297. Kontuko idaztoharren bidez adierazitako akzioen bahia.—Balore Merkatuari buruzko Legearen 10. artikuluak arautzen du akzio horien gaineko bahia. Horren inguruan, ondoko arauak izan behar dira gogoan: a) karga hori «kontu egokian inskribatu behar da»; b) inskripzioa «tituluaren edukitza leku aldaketaren baliobestekoa da»; eta c) «karga hori gainontzekoen aurka jar dai teke, inskripzio egokia egiten den unetik». BIBLIOGRAFIA ALONSO ESPINOSA: «Acciones sin voto y obligaciones convertibles en la finan ciación de la sociedad anónima (primeras anotaciones a los artículos 90–92 y 292–294 de la Ley de Sociedades Anónimas según el Real Decreto Legislativo 1564/1989, de 22 de diciembre)», in RGD, 1990, 1433. or. eta ondorengoak; IDEM: «Configuración es tatutaria de las acciones (en torno a los artículos 9.g y k. de la Ley de Sociedades


Anónimas y 122–123 del Reglamento del Registro Mercantil)», in RGD, 1990, 5517. or. eta ondorengoak; IDEM: «Problemas en materia de documentación y transmisión de acciones», in RDBB, 1992, 35. or.; BLANCO CAMPAÑA: «La adquisición por la socie dad de sus propias acciones», in RDBB, 1981, 221. or. eta ondorengoak; BOQUERA MATARREDONDA: La concentración de acciones en un solo socio en las sociedades anónimas, Madril, 1990; BROSETA PONT: Restricciones estatutarias a la libre transmi sibilidad de acciones, Madril, 1963; CALVO ROJAS: «La transmisión de acciones y de participaciones sociales en las sociedades no inscritas», in Cuad. D. y Com., 10. zk., 1991, 173. or. eta ondorengoak; DE LA CÁMARA ÁLVAREZ: «El usufructo de acciones de sociedades anónimas en el anteproyecto argentino de la ley general de sociedades», in RDM, 1970, 7. or. eta ondorengoak, eta 191. or. eta ondorengoak; IDEM: Las cláusulas limitativas de la libre transmisibilidad de las acciones en la nueva legislación de so ciedades anónimas, Academia Sevillana del Notariado, IV, Madril, 1991; DE RENZIS: Problemi dibattuti in tema di circolazione di azioni e quota, Padua, 1990; FERNÁNDEZ DEL POZO, L. eta HERRERO MORO, G.: El precio en las cláusulas restrictivas de libre transmisibilidad de las acciones o participaciones, Madril, 1994; FERNÁNDEZRUIZ: «Cláusulas estatutarias sobre el usufructo y prenda de acciones», in Derecho de Socie dades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 259. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ VILLAVICENCIO: «Usufructo de acciones de sociedad anónima», in ADC, 1952, 1187. or. eta ondorengoak; FONT RIBAS: «En torno al embargo y secuestro de acciones. El re conocimiento del derecho de debate como instrumento de protección del accionista», in RJC, 1975, 599. or. eta ondorengoak; GARCÍA CANTERO: «Notas sobre el usufructo de acciones en la nueva Ley de Sociedades Anónimas», in ADC, 1952, 972. or. eta ondo rengoak; GARCÍA LUENGO: «Limitaciones estatutarias a la libre transmisibilidad de las acciones», in Derecho de Sociedades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 167. or. eta ondorengoak; GARCÍAMORENO: «Adquisición por la Sociedad Anónima de sus propias acciones: el régimen de las acciones propias», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 391. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Los derechos del usufructuario de accio nes de sociedades anónimas antes y después de la nueva ley», in Rev. Fac. Der. de Oviedo, 1953, 65. liburukia, 7. or. eta ondorengoak; GIL DEL MORAL, MOREU eta PAS CUAL DE MIGUEL (zuz.): Contratos sobre acciones, Madril, 1994; GIL RODRÍGUEZ: El usufructo de acciones (aspectos civiles), Madril, 1981; GÓMEZ MENDOZA: «Cláusulas restrictivas de la libre transmisión de las participaciones sociales en la sociedad cerrada estadounidense», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1853. or. eta ondorengoak; LO BATO GARCÍAMIJÁN: «La sustitución fideicomisaria de acciones», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1981. or. eta ondorengoak; MADRID PARRA: «La circulación de valo res al portador y de los anotados en cuenta», in RDBB, 1990, 23. or. eta ondorengo ak; IDEM: «Representación y transmisión de acciones. Cláusulas limitativas», in RDM, 1992, 147. or.; MELLADO RODRÍGUEZ: «La seguridad jurídica y la intervención del


corredor de comercio en la transmisión de acciones», in Cuad. D. y Com., 14. zk., 1994, 119. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ: «Consideraciones sobre la sustitución fi deicomisaria de acciones», in RCDI, 1976, 9. or. eta ondorengoak; PANTALEÓN PRIETO: «Las acciones: Copropiedad, usufructo, prenda y embargo (Arts. 66–73 LSA)», in Comentario al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MÉNENDEZ eta OLIVENCIA), IV. liburukia, 3. bolumena, 2. argitaraldia, Madril, 1992; PAZARES eta VELASCO CABALLERO: Infracciones administrativas y autocartera en la sociedad anó nima, Madril, 1997; PEDROL: «Cláusulas estatutarias restrictivas de la transmisibilidad de las acciones en las sociedades anónimas», in RDP, 1949, 717. or. eta ondorengoak; PERDICES HUETOS: Claúsulas restrictivas de la transmisión de acciones y participa ciones, Madril, 1997; PUERTOSÁNCHEZ, A. eta PUERTO SÁNCHEZ, J.: La autocartera, Bartzelona, 1993; RODRÍGUEZ RUIZ DE VILLA: «Las cláusulas estatutarias limitativas de la transmisión forzosa de acciones de sociedades anónimas. (El art. 64.2 del nuevo Texto Refundido)», in RGD, 1992, 10225. or. eta ondorengoak; IDEM: «El valor real en las cláusulas limitativas de la transmisión forzosa “inter vivos” de acciones. (A pro pósito de la R. D. G. R. N. de 6 de octubre de 1992), in RGD, 1993, 4801. or. eta on dorengoak; IDEM: Las claúsulas estatutarias limitativas de la transmisión de acciones. Ocho años de la práctica registral y jurisprudencial (1990–1997), Iruñea, 1998; SA LINAS ADELANTADO: El régimen jurídico de la prenda de valores negociables, Va lentzia, 1996; SÁNCHEZCALERO GUILARTE: «Las participaciones recíprocas en la Ley de Sociedades Anónimas», in RDBB, 1990, 487. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ TO RRES: Usufructo de las acciones de sociedades mercantiles, Madril, 1946; VÁZQUEZ CUETO, J. C.: Régimen jurídico de la autocartera, Madril, 1995; VELASCO SAN PEDRO: La adquisición por la sociedad emisora de sus propias acciones, Valladolid, 1985; IDEM: «La prohibición de que las sociedades presten con la garantía de las acciones emitidas por ellas mismas», in RDBB, 1985, 557. or. eta ondorengoak; IDEM: «La do cumentación de la posición del socio», in Derecho de Sociedades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 345. or. eta ondorengoak; IDEM: «Acciones propias e igual dad de los accionistas (Cuestiones de Derecho de Sociedades y de Derecho de Mercado de Valores), in RdS, 1994, 2, 9. or. eta ondorengoak.


§ XVII. SOZIETATE ANONIMOAREN ORGANOAK: I. AKZIODUNEN BATZA OROKORRA LABURPENA: 298. Sozietate organoen kontzeptua eta motak.—I. AKZIODUNEN BATZA OROKORRA.—299. Akziodunen batza orokorra, sozietatearen organo eztabaidatzai le gisa.—300. Batzaren eskumenak.—301. Batza motak.—302. Batza orokor arrun ta.—303. Aparteko batza.—304. Batzarako deialdiaren betekizunak.—305. Epaileak batzarako deialdia egitea.—306. Batza unibertsala.—307. Batzen eraketa eta luzamen dua.—308. Erabaki jakin batzuk hartzeko beharrezkoak diren quoruma eta gehiengo berezia.—309. Batza orokorretara joatea.—310. Batzaren eztabaidak eta informazio es kubidea.—311. Botoa ematea.—312. Boto eskubidea egikaritzearen inguruko itun pribatuak. Akziodunen sindikatuak.—313. Boto eskubidea ordezkariaren bidez egika ritzea.—314. Sozietatearen erabakiak.—315. Batzaren akta.—316. Sozietatearen era bakiak aurkaratzea.—317. Erabaki deusezak eta deuseztakorrak.—318. Erabakiak aurkaratzeko legebideztaketa duten pertsonak.—319. Aurkarapen akzioen iraungita suna eta preskripzioa.—320. Aurkarapenaren ondoreak.—321. Auzibidezko arauak eta epaien inskripzioa Erregistroan.

298. Sozietate organoen kontzeptua eta motak.— Sozietate anonimoa, nortasuna duen erakunde juridikoa denez, organo batzuez baliatu behar da bere barne eta kanpo jarduera gauzatzeko. Antolaketaren inguruko teoriak garrantzi berezia du sozietate anonimoan, sozietate hori kapitalista eta gizatasunik gabe koa den aldetik. Pertsona fisikoek edo pertsona anitzek osatzen dituzte sozietatearen orga noak; izan ere, erakundearen borondatea adierazi edo betetzeko ahalmena ema ten die legeak pertsona horiei. Hori dela eta, sozietatearen helburuak betetzeko beharrezkoak diren jarduera juridikoak gauzatzen dituzte pertsona horiek. Legeak bi organo mota bereizten ditu: a) Akziodunen batza orokorra; organo eztabaidatzaile horrek hartzen dituen erabakien bidez, sozietatearen bo rondatea adierazten da. b) Administratzaileak; organo betearazle horrek, so


zietatearen kudeaketa iraunkorra gauzatzeaz gain, sozietatea ordezkatzen du, horrek gainontzekoekin dituen harremanetan. I. AKZIODUNEN BATZA OROKORRA 299. Akziodunen batza orokorra, sozietatearen organo eztabaidatzai le gisa.—Batza orokorra akziodunak biltzen dituen batza da, eta horretarako deialdia behar bezala egin behar zaie akziodunei. Horiek euren eskumenekoak diren sozietate gaiak eztabaidatu eta, ondoren, gai horien gaineko erabaki ak hartzen dituzte, gehiengoak adierazitakoaren arabera. Batza orokorrak sozietatearen borondatea eratu eta adierazten du. Organo subirano horrek ahalmen gorenak ditu, eta horren erabakiek betebeharpean jar tzen dituzte administratzaileak eta akziodun guztiak, disidenteak eta batzan parte hartu ez dutenak barne (93. art.). Sozietatearen borondatean bat egiten dute bazkideen banakako borondateek; borondate hori batzak hartutako eraba kien bidez adierazten da. Goian azaldutako definiziotik, ondokoa ondorioztatzen da: a) Batza oroko rra akziodunak biltzen dituen batza da. Doktrina tradizionalaren arabera, batza orokorra eratzeko, nahitaezkoa zen gutxienez bi bazkide biltzea batza egite ko lekuan. Jarrera hori, alabaina, erabat aldatu zen Erregistroen Zuzendari tza Nagusiak 1990eko ekainaren 21ean emandako ebazpenaren ondoren; EEEk emandako 12. Zuzentaraua hartu zuen oinarri ebazpen horrek. Ebazpen horren harira, Erregistroan inskriba zitezkeen akziodun bakarreko batzaren erabakiak. Ebazpen horren ondoren, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Lege ak bazkide bakarreko sozietate anonimo eta erantzukizun mugatuko sozietateak aintzatetsi ditu (ikus XXXIX. kapitulua). Batza orokorrak, eskuarki, bazki de anitz biltzen dituen arren, gaur egun onartu behar dira bazkide bakarraz osa turiko batzak. b) Batza orokorrerako deialdia egin behar da, batza


hori ez baita berez sortzen. Batza orokorra egin dadin, nahitaezkoa da aldez aurretik horre tarako deialdia egitea (batza unibertsalaren kasuan izan ezik; ikus 99. art.). c) Bilera horren helburua eztabaidatu eta erabakiak hartzea da. Lehenik eta be hin, eztabaidan aritu edo iritzi desberdinak ematen dira erabaki beharreko gai edo arazoen gainean. Geroago, erabakia hartu behar da eztabaidaturiko arazoa ren inguruan. d) Botoen gehiengoak hartzen ditu erabakiak; beraz, gehien goaren printzipio demokratikoaren menpe dihardu batzak. e) Erabakiak hartu behar dira aurretiaz zehaztutako gaien inguruan, alegia, eguneko aztergaien ze rrendan adierazitako gaien inguruan. f) Erabaki beharreko gaiak sozietatearen ingurukoak izan behar dira. g) Azken buruan, batzaren eskumenekoak izan be har dira gai horiek. Batza orokorra nahitaezko organoa da sozietate anonimo orotan, eta ezin da beste organorik jarri haren ordez. Arau horrek, dena den, badu salbuespe nik: bazkide bakarreko sozietate anonimoetan, bazkide bakarrak egikaritzen di tu batza orokorraren eskumenak (SALren 311. art., eta EMSLren 127. art.). Batza hori, bestalde, ez da iraunkorra, hots, noizean behin bakarrik biltzen dira akziodunak. 300. Batzaren eskumenak.—Legeak batzaren eskumeneko gaiak aipa tzen ditu (93. art.). Manu horrek agerian uzten duenez, batzak ez du erabateko ahalmenik, nahiz eta hori organo subiranoa izan; beste modu batera esatearren, batzak ez du eskumenik gai eta arazo guztiak erabakitzeko. Batzaren eskume nek mugatzen dute, hain zuzen ere, batza horren subiranotasuna. Batzaren ahalmenek duten lehendabiziko mugapena administrazio orga noaren bidetik dator; jakina denez, administrazio organo horrek sozietatea ad ministratu eta ordezkatzen du, sozietate xedea osatzen duten egintza guztietan (129. art.). Legeak administratzaileen esku


uzten du sozietatearen ordezkaritza eta, horren ondorioz, sozietatearen barne arazoetara mugatzen du batzaren jar duera (ikus EZNk 1991ko otsailaren 28an emandako ebazpena). Barne eremu horretan, batzak ez du ahalmenik sozietate interesak zuzenean administratzeko. Egia esateko, administratzaileak batza orokorraren menpe dauden arren, orga no eztabaidatzaile horrek ezin dizkie kendu administratzaileei legeak edo esta tutuek eurei eratxikitako ahalmen eta eginkizunak. Batzaren eskumenak badu bestelako mugarik ere, alegia, sozietate estatu tuek jarritakoa. Batzak aldatu egin ditzake estatutuak, baina ezin du hartu ho rien kontrako erabakirik. Horrelako erabakirik hartuz gero, aurkaratu egingo litzateke (115. art.). Batzaren subiranotasuna, bestalde, akziodunaren eskubide eta betebeharrek mugatzen dute. Batzak errespetatu behar ditu bazkideen banakako eskubide ak eta, horrez gain, ezin du beraien artean desberdintasunik sortu. Horrelakorik eginez gero, desagertu egingo litzateke gehiengoaren eskubidea bidezkotzen duen bermea: batzaren gehiengoak ezin du erabakirik hartu, berak erabaki hori jasan gabe. (Hala eta guztiz ere, akzio pribilejiatuak sor daitezke, 50. artikulu ak ezarritakoaren arabera). Bukatzeko, sozietatearen interesek ere mugatu egiten dituzte batzaren ahal menak; horretara, batzaren erabakiek beti izan behar dute gogoan sozietatearen interesa (115. artikuluaren harira, aurkaratu egin daitezke sozietate interesei kalte egiten dieten erabakiak). 301. Batza motak.—Arruntak nahiz apartekoak izan daitezke batza oro korrak (94. art.); dena den, ez dago oinarrizko desberdintasunik batzuen eta besteen artean. Batza arruntak aldizka bildu behar dira, legeak edo estatutuek zehazten dutenean. Legearen aginduz, batza arrunta urtero bildu behar da, le henengo sei hilabeteen barruan. Batza horrek sozietatearen ibilera ona bul tzatzen du, sozietatearen aurreko ekitaldiaren kontuak eta


balantzea aztertuz. Legeak edo estatutuek data jakin baterako zehazten ez dituzten batzek aparte ko batza izena jasotzen dute. Zinez, batza batzuen eta besteen arteko desber dintasun bakarra bileraren aldizkakotasunean dago. Batza mota biek eskumen berberak dituzte, eta gai edo arazo larriak (103. art.) zein arruntak ebatz ditza kete. Arau horrek, ostera, badu salbuespenik; legearen 95. artikuluaren arabera, batza orokor arruntari dagokio urteko kontuen onespena, besterik zehaztu eze an. Oso zabaldurik dagoen ideia zaharraren harira, aparteko batzari dagokio so zietatearen bizitzarako aparteko garrantzia duten erabakiak hartzea. Aurrerago azaldu dugunaren arabera, ideia zahar hori baztertu behar da. Ildo horretatik, 1984ko urriaren 31ko epaia izan behar da gogoan; epai horrek baliozkotzat jo zuen batza orokorrean egindako azken bi ekitaldietako kontuen onespena. 302. Batza orokor arrunta.—Batza hori «ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteen barruan bildu behar da nahitaez, sozietatearen kudeaketa ikus katu, hala denean, aurreko ekitaldiko kontuak onetsi eta emaitzaren erabilpena erabakitzeko» (95. art.). Sozietate kontuen eta balantzearen azterketa eta, hala denean, onespena, eskuordeezineko ahalmenak dira. Batza orokor arruntak, be raz, ezin dio ezein organori ahalmen hori eskuordetu. Batza orokor arruntaren eskumenak, ordea, ezin dira mugatu 95. artikuluak zehazten dituen gaietara. Horrela, batza orokor arruntak eztabaidatu eta eraba kiak har ditzake, aparteko batzaren edo administrazio kontseiluaren eskumen esklusibotik kanpo geratzen diren gaien inguruan. 303. Aparteko batza.—Aparteko batzak dira legearen 95. artikuluan arau tutako batza arruntak ez diren guztiak (96. art.). Administratzaileek aparteko batzarako deialdia egin dezakete, «hori egoki tzat jotzen dutenean sozietatearen intereserako». Era berean,


«batza horreta rako deialdia egin behar dute, baldin eta sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen badute; halakoetan, ba tzan aztertu beharreko gaiak adierazi behar dira» (100. art.). Akziodunek, bada, aparteko batza orokorrerako deialdia egiteko ekimena dute. Eskabide hori ber matzeko, administratzaileei notarioagindeia egin behar zaie. Administratzai leek hogeita hamar eguneko epea dute batza horretarako deialdia egiteko, notarioagindeia egiten zaienetik zenbatzen hasita. Eguneko aztergaien zerren dan, eskabidean azalduriko gaiak jaso behar dira (100.3. art.); hori gorabehera, administratzaileek egokitzat jotzen dituzten beste gai batzuk sar ditzakete, ak ziodunek eskatutakoez gain (eguneko aztergaien zerrendak izan behar dituen betekizunei buruz, ikus 1965eko maiatzaren 21eko epaia). 304. Batzarako deialdiaren betekizunak.— Administratzaileek batzarako deialdia egin behar dute (94. art.). Deialdi hori nahitaez egin behar da, batzaren eraketa baliozkoa izan dadin. Legeak ezartzen duen moduan, deialdirik gabe ez dago batzarik. Legeak, dena dela, gutxieneko betekizun formalak ezartzen ditu, batzarako deialdiak egiteko; betekizunok nahitaez bete behar dira kasu guz tietan (97. art.). EZNk 1992ko martxoaren 31n eta apirilaren 30ean emandako ebazpenen arabera, batza orokorreko bazkide guztiek aho batez beste bilera bat egiteko erabakia hartzen badute ere —eguna, ordua eta eguneko aztergaien ze rrenda finkatuz—, nahitaezkoa da deialdi bat egitea. Auzitegi Gorenak hainbat epaitan adierazi duen bezala, deusezak dira behar bezalako deialdirik egin gabe egiten diren batzak. Beste epai batzuetan, onartu egiten da estatutuek deialdi horretarako betekizunak ezartzea, lege betekizunez landara. Batzarako deialdia egiteko, horren iragarkia argitaratu behar da Merkata ritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean eta probintzian zabalkunde handi en duten egunkarietatik batean ere (EZNk 1991ko martxoaren


5ean emandako ebazpenaren arabera, sozietatearen egoitza zein probintziatan egon eta bertan argitara daiteke egunkari hori, bai eta hortik kanpoko beste probintzia batean ere; EZNk 1992ko azaroaren 18an emandako ebazpenak, berriz, beren beregi adierazi du egunkari horrek probintzian izan behar duela zabalkunderik han diena, hots, ez dela beharrezkoa egunkari hori probintzian bertan argitaratzea). Deialdi hori, gutxienez, batza egin baino hamabost egun aurretik argitaratu be har da (EZNk 1992ko uztailaren 7an eta 1993ko martxoaren 9an eta ekainaren 10ean emandako ebazpenen harira, argitaraldiaren eta lehenengo deialdiko bi leraren dataren artean egon behar diren hamabost egun horiek zenbatzeko, ez dira kontuan hartu behar bi data horiek). (Iragarki horren sinadurari buruz, ikus EZNk 1953ko otsailaren 26an emandako ebazpena eta, horrezaz gain, 1964ko urriaren 15eko epaia). Iragarki horrek lehenengo deialdian egin beharreko bi leraren data (batza non egin behar den adierazten ez bada, sozietatearen egoi tzan egin behar da; ikus EZNk 1970eko otsailaren 11n emandako ebazpena) eta bertan eztabaidatu beharreko gaien zerrenda jaso behar ditu behinik behin (97.2. art.). Zerrenda horrek eguneko aztergaien zerrenda izena jasotzen du. Zerrenda hori argi eta osoa izan behar da (ikus 1966ko ekainaren 9ko epaia), eta ez da zilegia bertan gai berriak sartzea, deialdia egin eta gero (1957ko otsailaren 1eko eta 1993ko uztailaren 12ko epaiek iritzi hori bera jasotzen du te; alderantziz, 1955eko urriaren 19ko ebazpenak zilegitzat jo zuen kudeatzai le baten izendapena, nahiz eta gai hori eguneko aztergaien zerrendan jaso ez. Kasu horretan, kudeatzaile bakarraren heriotza gertatu zen, deialdia egin eta gero). Iragarki horrek jaso dezake batzarako bigarren deialdiaren data ere, biga rren deialdi hori beharrezko gertatzen den kasuetarako. Edozelan ere, hogeita lau orduko tartea egon behar da gutxienez lehenengo eta bigarren deialdien artean (98. artikuluaren 1 eta 2. lerroaldeak). Hogeita lau orduko epe hori ezar tzen da, deialdi bikoitzaren sistema eragingarria izan dadin;


horren bitartez, bigarren bilera lehenengoaren jarraian egiteko aukera saihesten da. Iragarkiak bigarren deialdiaren data jasotzen ez badu, eta batza lehenengo deialdian egiten ez bada, bigarren deialdia iragarri behar da, lehenengoaren betekizun berberak gauzatuz. Iragarki hori hamabost egunen barruan egin be har da, lehenengo deialdiaren datatik zenbatzen hasita. Gainera, bigarren dei aldia egin baino zortzi egun lehenago iragarri behar da hori (98.3. art.). Legearen 97. art.ak batza arrunta bakarrik aipatzen badu ere, xedapen ho riek erkideak dira eta aparteko batzetan ere aplika daitezke (ikus, horren harira, 1963ko azaroaren 30eko eta 1964ko urriaren 27ko epaiak, eta EZNk 1970eko apirilaren 23an emandako ebazpena). Bestalde ere, Merkataritzako Erregistroa ri buruzko Araudiak hauxe dio: «Aparteko batza orokorrak eta batza bereziak eratzeko betekizun berezirik ezartzen ez bada, legeak eta estatutuek ezarrita ko arauak aplikatuko dira batza orokor arrunten eraketari buruz» (126.2. art.). 305. Epaileak batzarako deialdia egitea.—Sozietatearen bizitzan zehar desadostasunak gerta daitezke akziodunen eta administratzaileen artean. Ho rren ondorioz, administratzaileek modu sistematikoan saihets dezakete batza orokor arruntaren bilera (legeak edo estatutuek ezarritako datetan egindakoa), baita akziodunen eskabidearen ondorioz (100. artikuluaren harira) aparteko ba tza orokorra egitea ere. Kasu horietan, akziodunek epailearen laguntza eskura dezakete, azken horrek batzarako deialdia egin dezan. Neurri horren helburua sozietatearen bizitza bere onera ekartzea da (101. art.). Epaileak kasu batean bakarrik egin dezake batza orokor arrunterako deialdia, hots, administratzai leek deialdi hori egiten ez dutenean, «legeak ezarritako epearen barruan». Edo zein akziodunek du deialdi hori eskatzeko ahalmena, horren akzio kopurua edozein izanda ere, eta akzio horiek boto eskubidea ematen duten ala ez aintzat hartu gabe. Epaileak, batzarako deialdia egiten duenean, batza horren buru izango den pertsona


ere izendatu behar du. Edonola ere, epaileak egiten duen deialdi hori ez da manuzkoa edo nahitaezkoa, ezpada zuhurtziarakoa. Legea ren esanetan, batza horretarako deialdia ez bada egiten legeak ezarritako epean, ÂŤbazkideek hala eskatuta eta administratzaileek esan beharrekoa entzunda egin daiteke deialdi horiÂť. Akziodunen eskabidea dela bide, epaileak batza oroko rrerako deialdia egiteko betebeharra izango balu, lege edo arau hori aginduz koa izango litzateke eta, horrela, ez luke zentzurik izango administratzaileek esan beharrekoa entzuteak. Administratzaileek batza orokorrerako deialdia ez egiteko arrazoi edo kariak azaldu behar dizkiote epaileari. Epaileak arrazoi ho riek entzun behar ditu eta, ondoren, bere zuhurtziara erabakiko du arazoa. Aitzitik, epaileak nahitaez egin behar du aparteko batza orokorrerako dei aldia; horren inguruan, 101. artikuluaren bigarren lerroaldeak argi eta garbi ja sotzen du betebehar hori (ÂŤdeialdi hori egin behar da aparteko batza orokorrari dagokionez, aurreko artikuluak aipatzen duen bazkide kopuruak hala eskatzen dueneanÂť; hau da, sozietate kapitalaren ehuneko bost ordezkatzen duten baz kideek hala eskatzen dutenean). Bi batza horien arteko desberdintasunak badu arrazoi argirik: sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen du ten bazkideek batzarako deialdia egiteko ekimena badute, eta administratzai leek deialdi hori egiteko betebeharra badute hogeita hamar eguneko epean, zentzuzkoa da legeak akziodunen eskubidea babestu nahi izatea, betebehar hori betetzen ez denean; horrela, batzarako deialdia egiteko betebeharra ezartzen zaio epaileari. Aparteko batza orokorrerako deialdia egitea ez da epailearen zu hurtziarako ahalmena eta, horren ondorioz, ez da beharrezkoa aldez aurretik administratzaileek esan beharrekoa entzutea (zernahi gisaz, 1963ko azaroaren 30eko epaiaren arabera, batza arrunten deialdia ere ez da zuhurtziarakoa, eta administratzaileek esan beharrekoa entzun beharko da epaileak egindako dei aldi bietan).


306. Batza unibertsala.—Batzarako deialdia aldez aurretik egiteko bete kizuna ez da gauzatu behar kasu honetan: sozietate kapital osoa bildurik egon da, bertan dauden guztiek batza egiteko erabakia hartzen dutenean aho batez. Halakoetan, batzarako deialdia egin dela ulertuko da, eta batza hori baliozkoa izango da, edozein gai eztabaidatzeko (99. art.). Sozietate kapital osoa biltze ko betekizun horri buruz, ikus EZNk 1991ko otsailaren 20an, uztailaren 26an, irailaren 3an eta urriaren 4an emandako ebazpenak. Edozein modutara ere, na hikoa da akziodun bat batza horren aurka azaltzea, batza hori egitea ezinezkoa izan dadin, nahiz eta akziodun horren partaidetza txikia izan. Laburbilduz, ak ziodun guztiak (boto eskubidedunak zein eskubide hori ez dutenak) bat dato zenean bakarrik gera daitezke alde batera legeak nahiz estatutuek batzarako deialdiaren inguruan ezartzen dituzten betekizunak. Bazkide guztiek batzaren eraketa onartzen badute aho batez, legeak ezarritako arauak aplikatuko dira ba tzaren burutzari eta akziodunen informazio eskubideari dagokienez. Aldi bere an, aintzakotzat hartuko dira eztabaidatzeko moduaren eta erabakiak hartzearen inguruan estatutuek ezartzen dituzten arauak. Aktaren idazkerari dagokionez, MEAren 97. artikuluaren 4. zenbakiak ezarritakoa aplikatu behar da. Manu ho rren arabera, ondoko datuak jaso behar dira aktan: data, lekua, eguneko azter gaien zerrenda eta batzara joan direnen izenak. Izen bakoitzaren ondoren, horri dagokion sinadura jaso behar da. Hala eta guztiz ere, EZNk 1992ko otsailaren 17an emandako ebazpenak adierazten duenez, bazkide guztiek batza unibertsal orokorraren akta sinatzen ez badute ere, horrek ez du eraginik bertan hartuta ko erabakien baliozkotasun eta erregulartasunaren gain, ez eta horien edukiaren ziurtagiriak luzatzearen gain ere (batza horietan egikari daitekeen ordezkari tzari buruz, ikus 1962ko maiatzaren 8ko eta 1975eko maiatzaren 30eko epai ak; era berean ere, EZNk 1981eko maiatzaren 4an eta 1990eko


martxoaren 16an emandako ebazpenak). Batza unibertsala ez da zertan sozietatearen egoitzan egin. Beste edozein lekutan egin daiteke batza, dela Espainiako lurraldean, dela atzerrian (MEAren 97.1. art.). Batza horrek eskumena du «edozein gai eztabaidatzeko». Bestela esateko, batza orokorraren eskumeneko gai edo arazo guztiak erabaki daitezke batza unibertsaletan, batza orokor arruntaren eskumen esklusiboari dagozkio nak barne. Horretara, sozietate ekitaldiaren lehenengo seihilekoaren barruan, bazkideek batza unibertsala eratzeko erabakia hartzen badute aurretiazko dei aldirik egin gabe, baliozkotzat joko da batza horren eraketa. Batza horretan, ondoko eginkizunak gauzatuko dira: administratzaileen kudeaketa ikuskatzea; hala denean, urteko kontuak onestea; eta, bukatzeko, etekinen banaketari bu ruzko erabakiak hartzea. Hori batza orokor arrunt eta unibertsala izango da. 307. Batzen eraketa eta luzamendua.—Sozietatearen egoitza zein leku tan egon eta bertan egin behar dira batza arruntak nahiz apartekoak (109. art., eta 1961eko urriaren 13ko epaia), salbu eta ezinbesteko kasuak gertatzen dire nean (1967ko azaroaren 25eko epaia). Bestalde, «lehenbiziko deialdian batza horien eraketa baliozkoa izateko, boto eskubidea ematen duen kapital harpide tuaren ehuneko hogeita bost gutxienez izan behar dute bertan dauden akzio dunek edo horien ordezkariek» (102.1. art.). Bigarren deialdian, «baliozkoa da batzaren eraketa, bertara bildutako ka pital kopurua edozein izanda ere, salbu eta estatutuek quorum jakin bat zehaz ten dutenean; azken kasu horretan, kapital kopurua nahitaez izan behar da legean edo estatutuetan lehenengo deialdirako ezartzen dena baino txikiagoa» (102.2. art., eta EZNk 1993ko otsailaren 11n emandako ebazpena). Legeak gutxieneko quoruma ezartzen du batzak eratu ahal izateko, eta estatutuek hortik gorakoa ezar dezakete (102.1. art.).


Quorum hori betetzen de la zehazteko, batzara joan direnen zerrenda hartzen da kontuan; zerrenda hori aktaren hasieran azaldu behar da edo, bestela, aktari erantsi behar zaio. Gisa berean, zerrenda hori fitxategien edota euskarri magnetikoen bidez egin daiteke (MEAren 98. art.). Estatutuek zehazten dute zein den batzaren burua. Pertsona hori zehaztu ezean, administrazio kontseiluaren buruak egingo du lan hori eta, horrelako rik ez badago, bilerara bildu direnek hautatzen duten akziodunak (110. art.). Batzaren buru denak idazkari baten laguntza izango du. Haren lehenengo egin kizuna bilerara joan diren akziodunen (zuzenean edota ordezkarien bidez joan direnen) zerrenda egitea da; zerrenda horretan zehaztu behar da akziodun ho riek batzan batutako akzioen —euren edo besteren akzioen— kopurua, batzara joan diren bazkideen kopurua eta boto eskubidea ematen duen kapital ordain dua zehazteko (SALren 111. art., eta MEAren 98. art.). Quorumik badago, baliozkotzat joko du batza eta, horren ondoren, eguneko aztergaien zerrendan sartuko da. Batzak bere batzarraldiak luza ditzake, egun bat gehiago edota ondoz on doko egun batzuetan zehar, baina horrek ez du eraginik batzaren batasunean. Legearen arabera, akta bakarra egin behar da batzarraldi guztietarako (109. art.). Luzamendu hori erabakitzeko, administratzaileek horretarako proposame na egin behar dute edo, osterantzean, batzan bertan dagoen kapitalaren laur dena gutxienez ordezkatzen duten bazkideek. (1963ko uztailaren 6ko epaiaren arabera, behin batza hasi eta gero, horren buruak berori eten eta hurrengo egu nean bigarren deialdian egiteko erabakia hartzen badu, legearen aurkakoa da egintza hori, eta ezin da luzamenduarekin parekatu. Ikus, aurreko horrekin ba tera, EZNk 1984ko irailaren 21ean emandako ebazpena). Batza orokorraren jardunbideari buruz, ikus MEAren 126. art. 308. Erabaki jakin batzuk hartzeko beharrezkoak diren quoruma eta gehiengo berezia.—Batza orokorrak garrantzi berezia duten erabaki jakin ba


tzuk hartzeko, nahitaezkoa da batza horren quoruma indartzea, berori balioz koa izan dadin. Horren inguruan, hauxe dio 103. artikuluak: «1. Lehenengo deialdian, batzaren eraketa baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da boto esku bidea ematen duen kapital harpidetuaren ehuneko berrogeita hamar gutxienez ordezkatzen duten akziodunak edota horien ordezkariak batza horretara joatea, batza orokor arruntak edo aparteko batzak ondoko erabakiak hartu behar di tuenean: obligazioen jaulkipena; kapitalaren gehikuntza edo urripena; sozie tatearen transformazio, bategite edo zatiketa; eta, azkenez, sozietate estatutuen edozein aldaketa». «2. Bigarren deialdian, nahikoa da kapital horren ehune ko hogeita bost ordezkatzen duten akziodunak edo horien ordezkariak batzara joatea. Batzara joan diren akziodunek boto eskubidea ematen duen kapital har pidetuaren ehuneko berrogeita hamar baino gutxiago ordezkatzen badute, au rreko idazatietan aipatzen diren erabakiak hartzeko beharrezkoa da batzara bildu edota batzan ordezkatutako kapitalaren bi herenek horren aldeko botoa ematea». Manu horri dagokionez, bigarren idazatia azpimarratu behar dugu. Bertan, bi betekizun ezartzen dira: batetik, beharrezkoa da batzara joateko quorum be rezia (kapitalaren ehuneko hogeita bost), bigarren deialdian batzaren eraketa baliozkoa izan dadin. Bestetik, beharrezkoa da bilerara bildutako kapitalaren bi herenek erabakiaren aldeko botoa ematea, batza horretara boto eskubidea ema ten duen kapital harpidetuaren erdia biltzen ez denean. 309. Batza orokorretara joatea.—Besterik zehaztu ezean, akziodun orok du batza orokorretara joateko eskubidea, batza horietan bere akzioei dagokien boto eskubidea egikaritzeko. Edozelan ere, estatutuek mugatu egin dezakete batzetara joateko eskubidea. Horretara, akzio guztiei dagokienez, «horien mo ta edo seriea edozein izanda ere, gutxieneko akzio kopurua izateko betekizuna jar daiteke batza orokorretara joan ahal izateko; gutxieneko kopuru hori ezin da izan sozietate kapitalaren


milako batetik gorakoa» (105. art.). Mugapen hori ezartzen ez bada, akzio bat duen akziodunak batzara joateko eskubidea du, eta hizpide zein hautespide eskubideak egikaritu ahal izango ditu bertan. Beste era batera azaltzeko, batzara joateko eskubidea duten akziodunek eztabaidetan par te hartu eta euren botoa emateko eskubidea dute, egokitzat jotzen dutenaren arabera. Batzara joateko eskubidearen egikaritza, bestalde, akziodunaren aurretiaz ko legebideztaketaren baldintzapean jar dezakete estatutuek. Nolanahi den ere, ondokoei ezin zaie eragotzi eskubide horren egikaritza: a) «akzio izendunen eta kontuko idaztoharretan adierazitako akzioen titularrei, akzio horiek batza egin baino bost egun lehenago Erregistroan inskribaturik daudenean»; eta b) «eramailearentzako akzioen ukandunei, horiek ere batza egin baino bost egun aurretik gordailatu dituztenean euren akzioak edo, hala denean, baimendutako erakunde batean egindako gordailuaren ziurtagirien ukandunei, estatutuek ze haztutako moduan». Estatutuek ezer zehazten ez badute horren inguruan, gor dailu hori sozietatearen egoitzan egin daiteke. Nolanahi den ere, betekizun hori gauzatu dela egiaztatzeko agiria izenduna izan behar da, eta horrek legebi deztaketa dakar sozietateari begira (104. art.; ikus, era berean, MEAren 126.3. art.) (ikus EZNk 1993ko apirilaren 26an emandako epaia). Batza, oinarrian, akziodunen bilera da; alabaina, administratzaileak «batza orokorretara joan behar dira», nahiz eta horiek akziodunak izan ez. Estatutuek, bestalde, batzara joateko baimena edo agindua eman diezaiekete beste pertsona batzuei, hala nola, zuzendari, kudeatzaile eta teknikariei, bai eta sozietate gaien ibilera onaren gaineko interesa dutenei ere». Batzaren buruak, gainera, «egoki tzat jotzen duen beste edozein pertsonari eman diezaioke batzara joateko bai mena»; batzak, hala ere, «baimen hori ezezta dezake» (104. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak). Obligaziodunen sindikatuaren buru den komisarioak ere batza ra joateko eskubidea du, sozietateak obligazioen jaulkipena egiten duenean; horrek hizpide eskubidea izango du batzan, baina ez,


ordea, hautespide esku bidea (303. art.). Akziodun ez diren pertsonak batza orokorretara joaten badira eta hizpide eskubiderik badute, eskubide horrek akziodunen eskubidearen no rainoko bera du, estatutuek bestelakorik ezartzen ez dutenean behinik behin. 310. Batzaren eztabaidak eta informazio eskubidea.— Gehiengoaren printzipioak arautzen dituen kolektibitateetan, borondate kolektiboa osatu du ten erabakiak kolektibitate horien kideen artean eztabaidatu behar dira aldez aurretik. Sozietate anonimoaren batza orokorretan nahitaez izan behar da ez tabaida askea, gehiengoak sozietatearen borondatea adierazteko. Hortaz, esta tutuek edo batzaren buruak ezin dute eztabaida hori ezabatu, akziodunei euren iritzia emateko aukera kenduz. Eztabaida hori bazkideen borondatearen aurka ezabatuko balitz, deuseza izango litzateke erabakia. Zernahi gisaz, estatutuen klausula batzuek mugatu egiten dute nolabait hitzaren erabilera, arrazoi prak tikoek bultzaturik. Horien arabera, eztabaidatu gaiaren alde eta aurkako txan dak ezartzen dira edo, bestela, batzaren buruari ematen zaio erabakia hartzeko ahalmena, arazoa nahikoa eztabaidatu denean. Klausula horiek zilegiak dira. Legearen arabera (9. i art.), estatutuek zehaztu behar dute zein den batza oro korretan gaiak eztabaidatzeko modua. Akziodunek, eztabaidatzeko eskubidearen osagarri gisa, eguneko aztergai en zerrenda osatzen duten gaiei buruzko txosten edo argibideak eska ditzakete idatziz, batza bildu baino lehen; batza bitartean, aldiz, ahoz egin behar da es kaera hori (112. art.). Txosten horiek akziodunei eman behar zaizkie, salbu eta, batzaren buruaren iritziz, eskatutakoaren publizitateak sozietatearen intere sei kalte egiten dienean. Salbuespen kasu hori ez da aplikatu behar, txosten horiek eskatzen dituzten akziodunek ordezkatzen dutenean ordaindutako kapi


talaren laurdena gutxienez. (Informazio eskubideari buruz, ikus 1966ko apirila ren 23ko eta 1967ko otsailaren 1 eta 7ko epaiak; bestalde, 1969ko abenduaren 26ko epaiak adierazten duenez, informazio eskubidea ezin da erabili sozieta tearen jarduera oztopatu edo geldiarazteko). 311. Botoa ematea.—Batzara doan akziodunak bere boto eskubidea egi karitzen du, eztabaidatutako gaiaren aldeko edo kontrako botoa emanez. Botoa ematea alde bakarreko negozio juridikoa da. Borondate adierazpen hori ez da beste bazkideon onarpena eskuratzeko jakinarazi beharrekoa, eta berori gai nerako bazkideen adierazpenei gehitzen zaie, horiek guztiek erabaki kolektiboa osa dezaten, sozietatearen borondatea adierazten duen erabakia, hain zuzen. Adierazpen hori baliozkoa izan dadin, ezin da akastuna izan (bortxa, dolo, oker eta abarrekorik gabekoa izan behar da) eta, gainera, argia izan behar da. Boto ilunak ez dira kontuan hartuko eta, besterik ezarri ezean, baldintza edo erreser bapean emandakoak ere ez dira baliozkoak izango. Akziodunak askatasun handia du botoa emateko. Horrela, egokitzat jotzen duenaren arabera eman dezake bere botoa akziodunak. Horrek dituen muga ba karrak sozietate interesaren, moralaren eta ordena publikoaren ingurukoak dira. Akziodunak berezko interesa badu batzak erabaki beharreko gaiaren inguruan, sozietatearen interesa arriskuan jar daiteke; akziodunak, halakoetan, bere in teresa jar dezake sozietatearen interesaren gainetik. Horretara, sozietatearen eta bazkidearen interesen arteko gatazka gertatuz gero, bazkideak ez du botorik emango eragiketa edo gai horren inguruan. Hori gorabehera, boto hori eman eta erabakigarri gertatzen bada gehiengoa eratzeko, sozietatearen erabakia aur karatu egin daiteke, 115. artikuluaren babespean. Horretarako, beharrezkoa da boto horren bitartez sozietatearen interesei kalte egitea. Azken finean, sozietate interesa akziodunaren interesaren gainetik jartzen da, interes bien arteko gataz ka gertatu eta sozietatearen interesari kalte egiten zaionean. 312. Boto eskubidea egikaritzearen inguruko itun


pribatuak. Akziodu nen sindikatuak.—Akziodunak bere borondatez muga dezake botoa emateko askatasuna. Horretarako, batza orokorretan boto jakin bat emateko betebeharra har dezake akziodunak, beste bazkide batzuekin edo gainontzekoekin batera. Itun horiek, ordea, ez dira sozietate itunak. Hortaz, itun horrek balioa du berori hizpatzen duten pertsonen artean bakarrik eta, horren ondorioz, itun hori ezin da sozietatearen aurka azaldu, itunaren kontra emandako botoek baliorik ez dutela adierazteko. Edukiari begira, itun horiek legearen 7. artikuluan aipaturi ko isilpeko itunen antzekoak dira. Egungo sozietate anonimoan, botoaren inguruko itunen helburu nagusia sozietate jardunbidean eragin egonkor eta ziurra lortzea da. Horien bidez, gehi engoak lortu nahi izaten dira, batzetan euren irizpideak ezartzeko. Sarritan, itu nokin batera sindikatuak sortu eta sindikatuotara biltzen dira akziodun batzuk edo guztiak; akziodun horiek arauketa berberaren menpe geratzen dira, boto eskubidearen egikaritzari dagokionez. Akziodunen sindikatuen hainbat modali tate ditugu, baina gehienetan bi eredu hauetako bati heltzen diote: a) Sindikatu batzuetan, akziodunak bere eskuetan du tituluen edukitza; horren betebeha rra da batza orokorrean botoa ematea, sindikatuak erabakitakoaren arabera. b) Beste sindikatu batzuetan, sindikatuari ematen dizkio akziodunak bere akzioak. Sindikatu horrek pertsona bat izendatzen du (gehienetan, sindikoa edo sindika tuaren buru dena), eta akziodunak pertsona horri ematen dio batzara joan eta bertan botoa emateko ahalordea, bere izenean eta bere ordezkari gisa. Lehe nengo ereduaren arabera eratzen diren sindikatuak ez dira oso ziurrak; akzio dunak sindikatuarekin hartutako konpromisoa hauts dezake botazioaren unean bertan, sindikatuak hori eragozteko aukerarik izan gabe. Bigarren modalitatea lehenengoa baino eragingarriagoa izan arren, horrek badu oztoporik: manda tuaren izaera ezeztakorra da eta, horrez gain, ordezkaritza hori modu berezian eskaini behar da batza bakoitzean, indarrean


dagoen legeak agintzen duen be zala (106. art.). Hortaz, oztopo gogorrak jartzen dira, sindikoari emandako ahalorde orokor eta iraunkorrak baliozkoak izateko. Pertsona batek hiru akzio dun edo gehiago ordezkatzen dituenean, ahalorde horri eguneko aztergaien ze rrenda erantsiko zaio. Berebat, ordezkariak zein boto eman behar duen adierazi behar da, jarraibide zehatzik ez dagoen kasuetan (107. art.). 313. Boto eskubidea ordezkariaren bidez egikaritzea.—Batzara joateko eskubidea duen akziodunak ordezkari baten bidez egikari dezake eskubide hori batza orokorrean; ordezkari hori ez da zertan beste akziodun bat izan. Esta tutuek, alabaina, mugatu egin dezakete ahalmen hori (106. art.). Estatutuek as katasunez arau dezakete batza orokorretan gauzatzen den ordezkaritza, baina horiek ezin dute inola ere ahalmen hori ukatu (ikus EZNk 1992ko irailaren 21ean emandako ebazpena). Ordezkaritza eskubidea ematen zaie batzara joateko eskubidea duten ak ziodunei (eskubide hori eman dakioke, inoizka, estatutuen bidez boto eskubi dea duen gozamendunari edota hartzekodun pignoratizioari ere). Ordezkaritza edozein pertsonari eman ahal zaio, hori akziodun izan zein izan ez. Horren in guruan, legeak ez du bereizketarik egiten pertsona fisiko eta juridikoen artean. Formari dagokionez, ahalordeak bi betekizun bete behar ditu: bata, idatziz ematea eta, bestea, batza bakoitzerako ahalorde berezia ematea. Ordezkaritza hori sozietatearen administratzaileek, tituluaren erakunde gordailuzainek edota Kontuko Idaztoharren Erregistroko arduradunek eskatzen dutenean eurentzat edo beste batzuentzat eta, orokorrean, eskabide hori modu publikoan egiten de nean (hots, hiru akziodun edo gehiago ordezkatzen direnean), ahalorde hori jasotzen duen agiriari erantsi behar zaizkio eguneko aztergaien zerrenda eta or dezkaturiko akziodunaren jarraibideak; ordezkariak, beraz,


jasotako jarrai bideen arabera eman behar du botoa. Salbuespen gisa, ordezkariak bestelako botoa eman dezake, baldin eta ordezkatuaren interesei kalte egin diezaieketen inguruabar ezezagunak gertatzen badira (107. art.). Bazkideen borondatezko ordezkaritzari buruz legeak ezartzen dituen arau ak ez dira aplikatuko adingabeko akziodunen, akziodun ezgaituen eta abarren lege ordezkarien kasuan, ez eta pertsona juridiko akziodunen ordezkaritza (le ge edo estatutu bidezko ordezkaritza) duten pertsonen kasuan ere. Edozein mo dutara ere, lege edo estatutu bidezko ordezkaritza behar den moduan egiaztatu behar da. Legearen aginduz, 106. artikuluan ezarritako mugapenak ez dira aplika tuko ordezkaria ordezkatuaren ezkontidea, aurrekoa edota ondorengoa denean, ezta ordezkariak agiri publikoan emandako ahalorde orokorra duenean ere, or dezkatuak Espainiako lurraldean duen ondare guztia administratzeko (108. art.). Ordezkaritza hori ezeztakorra da, eta ordezkatua bera batzara joaten de nean, ahalorde hori ezeztatu dela ulertu behar da (106. art.). 314. Sozietatearen erabakiak.—Sozietatearen ahalmenak, orokorrean, erabakiak hartzeko ahalmenak dira. Batzetan, botoen gehiengoak hartzen di tu erabakiak, eta erabaki horiek sozietatearen borondatea adierazten dute. Ge hienetan, erabateko gehiengoa behar izaten da erabakiak hartzeko; estatutuek, dena dela, gehiengo indartuak lortzeko betebeharra ezar dezakete, erabaki jakin batzuk hartzeko (EZNk 1991ko otsailaren 26an emandako ebazpena). Edoze lan ere, batzaren buruari ezin zaio eman boto erabakigarririk, batzetan gerta tutako berdinketak erabakitzeko. Halakorik eginez gero, hautsi egingo litzateke kapitalaren eta boto eskubidearen arteko proportzioa (ikus EZNk 1956ko uz tailaren 16 eta 17an eta azaroaren 5ean emandako ebazpenak).


Beste alde batetik, eztabaidagarria da batzak hartutako erabakien izaera. Orokorrean, erabakiak borondate adierazpenak direla onartzen da, alegia, so zietateak pertsona juridiko gisa duen borondate kolektiboaren adierazpenak. Adierazpen horiek, bada, negozio juridikoen kategoria zabalean sartzen dira, batzak adierazitako borondateak zenbait ondore sortzen dituelako Zuzenbideari begira. Nolanahi ere, negozio juridiko horren izaeraren inguruan ere hainbat eztabaida sortu dira. Gure aburuz, alde bakarreko negozio juridikoa da hori, nahiz eta borondate kolektiboa banakako borondateen bategitearen bidez era tu, hots, erabakiaren aldeko botoa ematen duten bazkideen borondatez. Azken finean, alde bakarreko borondate adierazpena da hori, sozietatearen adierazpe na, hain zuzen. Egintza hori kide anitzeko organoak egiten du; bestela esateko, egintza hori pertsona anitzen bidez gauzatzen bada ere, pertsona horiek organo bakarraren kide gisa dihardute eta, horren ondorioz, ez da galtzen izaera ba terakoia. Batzak hartutako erabakiek betebeharpean jartzen dituzte bazkide guztiak, disidenteak eta bileran parte hartu ez dutenak barne (93. art.). (Sozie tatearen erabakiak agiri publikoan jaso eta erabaki horiek egiaztatzeari buruz, ikus MEAren 107.etik 112.era arteko artikuluak. Ikus, horrekin batera, EZNk 1992ko azaroaren 12an emandako ebazpena). 315. Batzaren akta.—Batzak hartzen dituen erabakiak idatziz jaso behar dira aktan. Akta hori, bestalde, Merkataritza Kodearen 26. artikuluak zehaztu tako liburuan jaso behar da. Lege manu horrek aktaren edukia jasotzen du. Horren arabera, aktan jaso behar dira «organoaren deialdi eta eraketari buruzko datuak, eztabaidatutako gaien laburpena, aktan jaso izan diren partehartzeak, hartutako erabakiak eta botazioaren emaitzak». (Aktaren edukiari buruz, ikus MEAren 97. art.). Gai nera, bazkideek eta horien ordezkari gisa batzara joan direnek eskubidea dute «erabakien eta akten ziurtagiriak edozein unetan jasotzeko». Administratzai leek, gainera, inskribatu beharreko erabakien notariolekukotza aurkeztu behar dute Merkataritza Erregistroan, akta onetsi eta


hurrengo zortzi egunen barruan. Sozietate Anonimoei buruzko Legeak, orobat, akta onesteko modua arau tzen du. Horren ildotik, akta hori «batzan bertan edota batza egin eta gero one tsi behar da; horrelakorik egin ezean, batzaren buruak eta bi kontuhartzailek onetsi behar dute akta, hamabost eguneko epean. Kontuhartzaile batek gehien goa ordezkatzen du eta, besteak, gutxiengoa» (MEAren 113 eta 99. art.ak. Era berean, ikus EZNk 1992ko ekainaren 27an eta 1993ko martxoaren 1ean eman dako ebazpenak). Edu berean, 113. artikuluaren arabera, bertan jasotako bi formetarik edo zein erabiliz onetsi den aktak «indar betearazlea izango du, akta hori onesteko unetik». Artikulu hori, ordea, ezin da hitzez hitz interpretatu. Horrek ez du esan nahi aktak berarekin betearazpena dakarrenik, akta hori onetsi eta gero (JZLren 1429. art.ak zerrendatutako agirien kasuan gertatzen den bezala). Batza oro korraren aktak betidanik izanduen balioari helduz, gure ustetan aktaren ones penak batzaren erabakiak berretsi eta horien edukia zehazten du behin betiko. Horrez gain, aktaren edukia zehatzmehatz betetzen duten administratzaileek ez dute erantzukizunik izango. Dirudienez, legeak ez du batzen erabakien be tearazpena debekatzen, aktarik onetsi ez denean. Batzaren erabakiek, sozietate borondatearen adierazpen gisa, eurei datxezkien ondoreak sortzen dituzte, ho riek ematearekin batera. Aktarik ez badago, erabakiak frogatzeko arazoak sor tzen dira. Horrek eragina izan dezake Merkataritzako Erregistroan nahitaez inskribatu beharreko erabakiei dagokienez; aurretik aipatu dugun moduan, ad ministratzaileek Merkataritzako Erregistroan aurkeztu behar dute erabaki hori en notariolekukotza, «akta onetsi eta hurrengo zortzi egunen barruan» (MKren 26.3. art.). Horrez landara, notarioak batzaren akta egin dezake, administratzaileek hala erabakitzen dutenean edo, bestela,


sozietate kapitalaren ehuneko bat gu txienez ordezkatzen duten akziodunek hala eskatzen dutenean. Azken kasu ho rretan, batza egin baino bost egun lehenago eskatu behar da hori. Notarioakta batzaren aktatzat hartuko da (114. art.). (Ikus MEAren 101.etik 105.era arteko artikuluak). 316. Sozietatearen erabakiak aurkaratzea.—Batza orokorrak izaera su biranoa du eta, gainera, akziodunak gehiengoaren botoaren menpe geratzen dira. Hori gorabehera, doktrinak eta jurisprudentziak aspaldi adierazi zuten (le gegileak baino lehen) akziodunak ahalmena izan behar zuela batzak legearen kontra hartutako erabakiak aurkaratzeko. Erabakiak aurkaratzeko ahalmen hori antolamendu juridikoaren printzipio orokorren barruan sartzen bazen ere, prak tikan alferrik galtzen zen aukera hori, Espainiako legeek ez baitzuten arautu aurkarapen akzioak egikaritzeko auzibide egokirik. Indarreko legeak, alderan tziz, sistema eragingarria eratzen du, gehiengoak bere ahalmenen mugen barru an jardun dezan lortzeko. Horrela, aurkaratzeko modukoak dira «legearen edo estatutuen aurkakoak diren erabakiak, bai eta sozietatearen interesei kalte egi ten dietenak ere, akziodun baten edo batzuen edo gainontzekoen mesedetan» (115.1. art.). Halaber, aurkarapen prozedura ezartzen du legeak, jarraian azter tuko dugun bezala. (1956ko urriaren 15eko eta 1968ko urtarrilaren 27ko epai en arabera, estatutuetan ezarritako klausula konpromisarioak deusezak izango dira; arau horren bidez, sozietatearen eta bazkideen arteko gatazkak tartekari tza prozeduraren bidez konpontzea lortu nahi izan da). Legearen aginduz, «sozietatearen erabakia ezin da aurkaratu, erabaki hori ondorerik gabe utzi denean edota horren ordez beste bat hartu denean». Horren bitartez, erabakiak zuzentzeko aukera ematen da, alegia, zilegiak ez diren edota gogo okerrez egin daitezkeen aurkarapenei bide ematen dieten erabakiak zu zentzeko aukera. Aurkarapen karia ezaba daitekeenean, «epaileak


zentzuzko epea emango du hori konpontzeko (115.3. art.). 317. Erabaki deusezak eta deuseztakorrak.— Aurkaratzeko moduko era bakien kategoria zabalean, bi multzo handi bereizi behar dira: erabaki deusezak eta deuseztakorrak. Teorian, deuseztasunaren eta deuseztakortasunaren arte ko bereizketa zehazgabea da; sozietate erabakien arloan, dena den, zatiketa edo bereizketa hori ez da zaila. Lehenik, legearen aurkako erabakiak erabat deuse zak dira. Horien aurka jotzeko, bi bide daude: bata, deuseztasun akzio arrunta egikaritzea, adierazpeneko judizio arruntaren bidetik; bestea, aurkarapen akzio berezia egikaritzea, legearen 119. artikuluak ezarritako tramiteei helduz (munta txikiko judizioa). Kontrara, deuseztakorrak dira estatutuen aurkako erabakiak eta sozietatearen interesei kalte egiten dietenak, akziodun baten edo batzuen edota gainontzekoen mesedetan. Erabaki horiek aurkaratzeko, aurkarapen ak zio berezia egikaritu behar da, 119. artikuluak ezarritako auzibide edo prozedu rari helduz. (1963ko uztailaren 3ko epaia bat dator azaldu berri dugunarekin). Erabaki deusez edo deuseztakorren kasuak ezin dira zehatzmehatz zerren datu, zerrenda hori osagabea izango litzateke eta. Hauexek dira, besteak bes te, erabaki deusezak: a) batza orokorren eraketa eta jardunbideari buruz legeak ezarritako betekizun formalak gauzatzen ez dituztenak (ildo horretatik, 1976ko maiatzaren 12ko eta 1978ko maiatzaren 4ko epaien arabera, deialdiaren ingu ruko akatsak batza hasten denean salatu behar dira); b) botoen erabateko ge hiengoaren arabera hartu ez direnak edo, hala denean, kasu jakin batzuetarako ezartzen den gehiengo bereziaren arabera; c) legeaginduaren aurkako edukia dutenak; d) moral, ordena publiko edo ohitura onen aurkakoak; eta e) legeak akziodunei emandako eskubideak urratzen dituztenak. Bestalde, batzaren erabakiak deuseztakorrak izan daitezke kasu hauetan: a) estatutuen arauak urratzen dituztenean, hala


erabakiaren edukiari dagozkio nez, nola erabaki hori hartzeko moduari dagozkionez; eta b) sozietate interesak urratzen dituztenean. Jakina dugunez, gehiengoak sozietate interesa adierazten du, akziodun guztiei dagokien interes goren gisa. Gehiengo horrek hartutako erabakiak sozietatetik kanpoko interesak jartzen dituenean sozietate interesen gainetik edota sozietate interesei kalte egiten dienean (nahiz eta legea eta es tatutuen aurkako erabakia izan ez), erabaki hori aurkaratzea da kaltetutako in teresak babesteko modu bakarra. (1963ko uztailaren 1eko epaiak adierazi du deuseza dela administratzaileen ordainsaria sozietate etekinen 100eko 2,5etik 33ra igotzen duen erabakia. Bide horrekin bat eginez, ikus 1963ko uztailaren 2ko eta 1967ko martxoaren 4ko epaiak). 318. Erabakiak aurkaratzeko legebideztaketa duten pertsonak.—Le gebideztaketa horren inguruan, bereizi behar dira erabaki deuseztakorrak eta deusezak. Deuseztakorrak diren sozietate erabakiak aurkaratzeko akzioa hurrengoek egikari dezakete: batzara joan eta horren aktan erabakiarekin ados ez daudela agertarazten duten akziodunek; batzara joan ez diren akziodunek; botoa ema teko aukera legearen aurka kentzen denean, kentze hori izan duten akziodunek; eta, azken buruan, administratzaileek (117.2. art., eta 1967ko urriaren 24ko eta 1971ko irailaren 29ko epaiak). Horren inguruan, akziodunekin parekatu behar dira estatutuen arabera boto eskubidearen titularrak diren beste pertsona batzuk (gozamendunak, hartzekodun pignoratizioak). (Berebat, hildako bazkidearen albazeak ere horretarako legebideztaketa du: 1972ko urriaren 27ko epaia). Au zitegi Gorenaren arabera, batzara joan ez den akziodunaren kontzeptuak be re barnean hartzen du batza eratzen den unean akziodun izaera duena bakarrik, ez, ordea, akzioak batza horren ostean eskuratu dituen pertsona (1959ko otsai laren 7ko eta 1967ko urriaren 24ko epaiak). Zernahi gisaz, aurkaratzaile orok akziodun izaera egiaztatu behar du, de


manda aurkeztearekin batera (1963ko ekainaren 18ko eta 1984ko martxoaren 30eko epaiak). Erabaki deusezak aurkaratzen direnean, zabalagoa da legebideztaketa. Ha lakoetan, horretarako legebideztaketa dute «akziodun guztiek, administratzai leek eta legebidezko interesa egiaztatzen duten gainontzekoetarik edozeinek» (117.1. art.). Erabakiaren aldeko botoa eman duten akziodunek ere deuseztasun akzioa egikari dezakete, erabaki horiek erabat deusezak direlako. Akziodun ez diren administratzaileek ere akzio hori egikaritzeko aukera dute, sozietate or gano gisa. Legeak horrelakorik adierazten ez badu ere, erabaki deusez horren ondorioz kalteturik gertatu diren sozietatetik kanpoko pertsonek ere deusezta sun akzio arrunta egikari dezakete. Aurkarapen akzioak sozietatearen kontra zuzendu behar dira. Sozietateak bakarrik du aurkarapen hori jasotzeko legebideztaketa pasiboa, hau da, sozieta tea bakarrik izan daiteke alderdi demandatua (117.3. art.). Aurkaratu erabakia ren aldeko botoa eman duten akziodunek auzibidean parte har dezakete euren pentzuan, erabaki horren baliozkotasunari eusteko (117.4. art.). 319. Aurkarapen akzioen iraungitasuna eta preskripzioa.—Aurkara pen akzioek iraungitasun epe laburrak dituzte legearen arabera. Erabaki deu sezak aurkaratzeko akzioak urtebeteko iraungitasun epea du. Nolanahi den ere, «arau horretatik kanpo geratzen dira ordena publikoaren aurkako karia edota edukia duten erabakiak» (116.1. art.). Iraungitasun epea askoz ere laburragoa da erabaki deuseztakorrak aurka ratzeko akzioetan. Halako akzioen «iraungitasun epea berrogei egunekoa da» (116.2. art.). Iraungitasun epe biak «erabakia hartzen denetik hasiko dira zenbatzen». Merkataritzako Erregistroan inskribatu


beharreko erabakien kasuan, iraungita sun epea zenbatzen hasiko da erabaki hori Merkataritzako Erregistroaren Al dizkari Ofizialean argitaratzen denetik (116.3. art.). 320. Aurkarapenaren ondoreak.—Akzioari oniritzia eman eta aurkara tutako ebazpenaren deuseztasuna adierazten duen epaiak ez ditu ukituko gai nontzekoak erabaki horren ondorioz onustez eskuratutako eskubideak (122.1. art.). Sozietatearen erabakiak ondoreak sortzen ditu, ez bazkide batzuei begira bakarrik, ezpada guztiei begira. Sozietatearen erabakiari dagokionez, gainon tzekoaren egoera ez da akziodunaren egoera bera; hortaz, erabaki horrek ez ditu ukitzen gainontzekoak onustez eskuratutako eskubideak. Horren bitartez, gainontzekoa babesten du legeak, erabakiak ematen duen konfiantza oinarri harturik, erabaki horrek bere akatsak adierazten ez dituenean. Horrekin loturik, baliozko erabakiaren itxura juridikoa dugu. Horregatik jasotzen dute eskubide ok onustez eskuratutako eskubideen izena; horiek beharrezkoak dira, itxura ju ridikoa dagoela adierazteko. 321. Auzibidezko arauak eta epaien inskripzioa Erregistroan.—Sozie tatearen erabakiak aurkaratzeko akzioak tramitatuko dira, Judiziamendu Zi bilari buruzko Legeak munta txikiko judizioari buruz ezarritakoaren arabera. Horren gaineko eskumena du sozietatearen egoitza non egon eta bertako lehe nengo auzialdiko epaileak. Deuseztakortasun kariak oinarri hartu eta erabaki bera objektutzat duten aurkarapenak auzibide bakarrean erabakiko dira; horre tara, geroago egiten diren demandak lehenengoaren gaineko eskumena duen epailearen esku jarriko dira. Epaitegiak ez du aurkarapen demandarik bidera tuko, akzio horren iraungitasun epea igaro arte (119.2. art.). Sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen duten demanda


tzaileek eska dezakete idatziz aurkaratutako erabakia eteteko. Epaileak eman dako ebazpenaren aurka, birjarpeneko errekurtsoa jar daiteke; birjarpen horri gaitziritzi dion autoaren aurka, entzutegiari jarri ahal zaio gorajotzeko errekur tsoa. Errekurtso hori hamar eguneko epean ebatzi behar da, bestelako tramite rik egin gabe (120. art.). Entzutegiak eman epaiaren aurka, kasazio errekurtsoa jarri ahal izango da (119.1. art.). Aurkarapen demandaren eta erabakia etete ko ebazpen irmoaren aurrearretazko idaztoharrak egin daitezke Merkataritzako Erregistroan (legearen 121. art., eta MEAren 155, 156 eta 157. art.ak). Inskribatu beharreko erabakien deuseztasuna adierazten duen epai irmoa Merkataritzako Erregistroan inskribatu eta Erregistro horren Aldizkari Ofizia lean argitaratu behar da horren laburpena. Aurkaratutako erabakia Erregistroan inskribaturik badago, epaiak inskripzio horren kitapena aginduko du, bai eta horren aurkakoak diren ondorengo idazpenena ere (122. art.).

BIBLIOGRAFIA AÑOVEROS TRÍAS DE BES: «La convocatoria de las Juntas generales de accionistas por decisión de la autoridad judicial en las sociedades anónimas», in RGD, 1993, 4877. or. eta ondorengoak; CARBAJO GASCÓN: Los requisitos de convocatoria de junta gene ral de la sociedad anónima, Madril, 1996; CASTRO MARTÍN: «La reafirmación de la voluntad social (delimitación del supuesto de hecho del art. 115.3 LSA)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1587. or. eta ondorengoak; DORADO MUÑOZ: «Aspectos regis trales de una sentencia estimatoria de impugnación de acuerdos sociales», in RCDI, 1996, 2159. or. eta ondorengoak; DUQUE DOMÍNGUEZ: Tutela de la minoría, Valla dolid, 1957; IDEM: «La lista de asistentes en la Junta general de la sociedad anónima», in RDM, 1962, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «El lugar de celebración de las Juntas generales de la sociedad anónima (sents. del T. S. de 13 dic. 1961)», in RDM, 1963,


245. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sobre el depósito de acciones para asistir a la Junta general», in ADC, 1963, 875. or. eta ondorengoak; IDEM: «Acerca de la representación de los accionistas en la Junta general según el proyecto italiano sobre sociedades y su comparación con el Derecho español», in La riforma delle società, I, Milan, 1968, 691. or. eta ondorengoak; IDEM: «Introducción a la protección de los derechos del accionista frente a los acuerdos de la mayoría», in R. de S., 1993, 1, 61. or. eta ondorengoak; ES PINOSA ANTA: «Los derechos esenciales y la protección de la minoría en la sociedad anónima», in RDP, 1976, 22. or. eta ondorengoak; FAIRÉN: El proceso en la Ley de Sociedades Anónimas, Bartzelona, 1954; FERNÁNDEZ DEL POZO: «Sobre la arbitrabili dad de las controversias relativas a la impugnación de acuerdos sociales», in RGD, 1995, 6913. or. eta ondorengoak; FERRO LUZZI: La conformità delle deliberazioni assembleari alla legge ed all’atto costitutivo, Milan, 1976; FUSSAN: Organe der A. G., Frankfurt, 1978; GARCÍACRUCES: «La convocatoria de la Junta general de la socie dad anónima», in Cuad. D. y Com., 14. zk., 1994, 145. or. eta ondorengoak; GARCÍA LUENGO: Régimen jurídico de las especiales en la sociedad anónima, Salamanca, 1980; IDEM: «Consideraciones sobre las medidas cautelares en los procedimientos de impug nación de acuerdos de las Juntas Generales de Accionistas», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 379. or. eta ondorengoak; GARRETA SUCH: «De nuevo sobre la Junta general ordinaria celebrada fuera de plazo», in RJC, 1975, 167. or. eta ondorengoak; GARRI GUES: «Sindicatos de accionistas», in RDM, 1955, 91. or. eta ondorengoak; IDEM: «La protección de las minorías en el Derecho español», in RDM, 1959, 249. or. eta on dorengoak; GATTI: La rappresentanza del socio nell’assemblea, Milan, 1975; GIMENO SENDRA: El proceso de impugnación de acuerdos de las sociedades anónimas y Coo perativas, 2. argitaraldia, Madril, 1986; IDEM: La reforma procesal mercantil, Valen tzia, 1990; GÓMEZ ORBANEJA: «Las acciones de impugnación en la Ley de Sociedades Anónimas», in R. D. Proc., 1951, 551. or. eta ondorengoak; IDEM: «El proceso de im pugnación de la Ley de Sociedades Anónimas», in RDP, 1955, 123. or. eta ondo rengoak; GRIPPO: Deliberazione e collegialità nella società per azioni, Milan, 1979; HAEFLIGER: Die Durchführung der Generalversammlung bei der Aktiengesellschaft, Berna, 1978; HERNÁNDEZ MARTÍ: «La Junta General de la sociedad anónima», in RGD, 1993, 4761. or. eta ondorengoak; HUECK: Das Recht des Generalversammlungsbe chlüsses und die Aktienrechtsreform, Berlin, 1933; JAEGER: Il voto «divergente» nella società per azioni, Milan, 1976; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: «La regulación de los órganos so ciales en la Ley de Sociedades Anónimas y en la Ley de Sociedades de Responsa bilidad Limitada», DN, 92, 1988, 1. or. eta ondorengoak; JUSTE MENCÍA: «Los derechos de minoría en la sociedad anónima», in R. de S., 1995 (gai bakarreko zk.); IDEM: «La solicitud de convocatoria de la junta general extraordinaria por accionistas que representen el 5 por 100 del capital social», in R. de S., 1995, 4, 31. or. eta ondoren goak; MARTÍN RETORTILLO: «El acta de la Junta general de accionistas. Su aprobación y efectos», in ADC, 1954, 1119. or. eta ondorengoak; MASSAGUER: «Algunas con


sideraciones acerca de los efectos de la anotación preventiva de una demanda de impugnación de acuerdos sociales», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 489. or. eta on dorengoak; PALA BERDEJO: «La Junta general con asistencia de un solo socio», in RDM, 1964, 253. or. eta ondorengoak; IDEM: «El cómputo de la mayoría de la Junta general de accionistas», in RDM, 1965, 41. or. eta ondorengoak; PATERNOTTRE SUÁREZ, A.: Las actas de las juntas de accionistas, Madril, 1994; PEDROL: La anónima actual y la sindicación de acciones, Madril, 1969; PÉREZ MORIONES: Los sindicatos de voto pa ra la Junta general de sociedad anónima, Madril, 1996; IDEM: «El voto en el Derecho societario español», in RGD, 1996, 8543. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sindicación de acciones en sociedades cotizadas o bursátiles», in RGD, 1997, 405. or. eta ondoren goak; POLO, E.: «Reflexiones sobre el régimen de quórums y mayorías en los órganos colegiados de la sociedad anónima», in RDM, 1973, 199. or. eta ondorengoak; IDEM: «Nulidad de Junta general ordinaria celebrada fuera de plazo», in RDM, 1968, 163. or. eta ondorengoak; IDEM: «Forma y publicidad de la convocatoria de las Juntas extra ordinarias de la sociedad anónima», in RJC, 1973, 991. or. eta ondorengoak; IDEM: «Abuso o tiranía. Reflexiones sobre la dialéctica entre mayoría y minoría en la sociedad anónima», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2269. or. eta ondorengoak; RECALDE CASTELLS, A.: Limitación estatutaria del derecho de voto en las sociedades de capital, Madril, 1996; RIERA: «La Junta general de accionistas convocada judicialmente», in RDP, 1988, 315. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ARTIGAS: «Reflexiones en torno a la transmisión por televisión de la Junta general de la sociedad anónima», in RDM, 1971, 351. or. eta ondorengoak; IDEM: La representación de los accionistas en la Junta ge neral de la sociedad anónima, Madril, 1990; IDEM: «Sobre la denominada solicitud pública de representación de los accionistas en la Junta General de las sociedades anó nimas (El art. 107 del TRLSA)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 817. or. eta on dorengoak; ROJO: «El derecho a obtener certificación de los acuerdos sociales», in La Ley, 1984, 1131. or. eta ondorengoak; RONCERO SÁNCHEZ: La representación del accionista en la junta general de la sociedad anónima, Madril, 1996; SERRERA CON TRERAS: «Limitación del número de votos que puede emitir un socio en sociedades anónimas», in ADC, 1968, 662. or. eta ondorengoak; SORIA FERRANDO: La legitimación activa para la impugnación de acuerdos de la Junta general de la sociedad anóni ma, Alacant, 1984; IDEM: «Plazos para el ejercicio de la acción de impugnación por el procedimiento especial del artículo 70 de la Ley de Sociedades Anónimas», in RGD, 1982, 235. or. eta ondorengoak; IDEM: «Consideraciones sobre la eficacia de los acuer dos sociales declarados nulos (art. 67, p. 2, de la Ley de Sociedades Anónimas)», in RDM, 1982, 537. or. eta ondorengoak; TATO PLAZA: Sustitución y anulación por la so ciedad de acuerdos impugnables, Madril, 1997; TOBÍO RIVAS, A. M.: Limitaciones de los derechos de asistencia y voto del accionista (art. 105 L. S. A.), Madril, 1995; URÍA,


MENÉNDEZ eta MUÑOZ PLANAS: «La Junta general de accionistas (arts. 93–122 LSA)», in Comentario al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), V. liburukia, Madril, 1992; VALLET DE GOYTISOLO: «La publicidad en la convocatoria de las Juntas generales y las llamadas Juntas universales», in RDM, 1952, 295. or. eta ondorengoak; VERA CORREIA PINTO: A representaçao do accionis ta para o exercicio do direito do voto nas assembeias gerais das sociedades anonimas, Lisboa, 1988; VICENTE Y GELLA: Las resoluciones de la asamblea general de una so ciedad anónima, Zaragoza, 1932; ZENBAIT AUTORE: La verbalizacione delle delibere assembleari, Milan, 1982.


Merkataritzako zuzenbidea § XVIII. SOZIETATE ANONIMOAREN ORGANOAK: II. ADMINISTRATZAILEAK LABURPENA: 322. Administrazio eta ordezkaritza organoa.—323. Administratzaileen iza era juridikoa.—324. Administratzaile izateko gaitasuna.—325. Administratzaileen izendapena.—326. Administratzaileak kargutik banantzea.—327. Administratzaile en ordainsaria.—328. Administratzaileen ordezkaritza eginkizuna.—329. Administra zio kontseilua. Antolaketa eta jardunbidea.—330. Kontseiluaren berriztapena.—331. Kontseiluaren kontseilari eskuordeak eta batzorde betearazleak.—332. Adminis tratzaileen erantzukizuna.—333. Erantzukizuna eskatzeko sozietate akzioa.—334. Erantzukizuna eskatzeko banakako akzioa.—335. Administrazio kontseiluaren erabaki ak aurkaratzea.—336. Zuzendarikudeatzailea.—337. Langileek sozietate bizitzan parte hartzea.—338. Epaileak agindutako administrazioa.

II. ADMINISTRATZAILEAK 322. Administrazio eta ordezkaritza organoa.— Sozietate anonimoak organo betearazle eta ordezkatzailea behar du, bere barne eta kanpo bizitzan aritzeko; organo horrek, sozietatea kudeatzeaz gain, berori ordezkatzen du, horrek gainontzekoekin dituen harreman juridikoetan. Administrazio organoa nahitaezko eta iraunkorra da. Alde batetik nahitaezkoa da, bai sozietatea era tzeko, bai eta sozietate horren geroko jardunbidea gauzatzeko ere. Sozietatea ren eratze eskriturak nahitaez aipatu behar du organo hori (9 h art.). Bestetik, iraunkorra da organo hori, horrek sozietate helburuak betetzeko kudeaketa jarduera gauzatzen duelako. Jarduera horrek, izan ere, ezin du inolako etenik izan. Horren harira, administrazio organoak eginkizunik garrantzitsuena gau zatzen du sozietatearen barruan. Administrazio organoak, batza orokorrak har tutako erabakiak betearazteaz gain, bere eskumenaren barruko beste hainbat erabaki hartzen ditu egunero; ondorenez, organo horren bitartez gauzatzen da sozietatearen bizitza. Egia esan, organo horren jarduera zuzenak edo okerrak dakar sozietateak aurrera egitea edo, kontrara, huts egitea. Administrazio orga Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 70 noaren egitura da estatutuetan jasotzen diren aipamenetarik garrantzitsueneta koa (ikus legearen 9. artikulua, eta MEAren 124. art.; orobat, EZNk 1991ko otsailaren 27 eta 28an emandako ebazpenak). Administrazio organoa pertsona batek edo gehiagok osa dezakete. Gehie netan, ordea, administratzaile bat baino gehiago izan ohi dira sozietate anoni moan. Bestela esateko, bi pertsona baino gehiagoren esku uzten da gehienetan administrazioa, horiek guztiek batera jardun dezaten. Halakoetan, administra zio kontseilu izenez ezagutzen den organoa dugu (136. art.). Horrez landara, ahalmen solidarioak dituzten hainbat administratzaile izenda daitezke. Horiek bananbanan dihardute (MEAren 124. art.), jarduera independenteak gauzatuz; horrela, horietarik bakoitzak betebeharpean jartzen du sozietatea, berak gauza tzen dituen egintzen ondorioz. Dena dela, administrazio solidarioa oso kasu gu txitan ezartzen da. Horrexegatik, legeak arreta bereziaz (edo, neurri handi batean, modu esklusiboan) arautzen du kide anitzeko organo den administrazio kontseilua. 323. Administratzaileen izaera juridikoa.— Merkataritza Kodearen au rreko idazkeraren arabera, administratzaileak sozietate anonimoaren mandata rioak ziren, hain zuzen, euren kargutik bananduak izan zitezkeen mandatarioak (122.3. art.). Indarreko legeak, aldiz, alde batera uzten du kontratuaren ingu ruko tesia. Lege horren arabera, administratzailea sozietatearen organoa da, eta horren eta sozietatearen arteko harremanen oinarria proposamen edo izenda penarekin lotzen den alde bakarreko egintza da. Izendapen hori dela bide, ahalordea ematen zaio subjektuari. Beste modu batera esatearren, izendapen hori jasotzen dutenean, legeak edo estatutuek emandako ahalmenak izango di tuzte administratzaileek. Izendapen horren ondoreak sortzen dira, administra Merkataritzako zuzenbidea

70


Merkataritzako zuzenbidea tzaileak kargua onartzen duenean (125. art.). Legearen aginduz, hurrengo ahalmen eta eginbeharrak dituzte administra tzaileek: batza orokorretarako deialdia egitea (94. art.); akziodunei informazioa ematea (112. art.); urteko kontuak egin nahiz sinatu eta kudeaketari buruzko txostena idaztea (171. art.); kontuak Merkataritzako Erregistroan gordailatzea (218. art.) etab. Gainera, estatutuetan adierazi beharko dira administratzaileen ahalmen eta eskumenak (9 h art.). Orokorrean, eta estatutuek administratzaile en eskumenak zehatzmehatz mugatzen dituztenean izan ezik, sozietatearen xe dearen garapenerako jarduera eta eragiketa egokiak gauzatzeko ahalmena dute administratzaileek, baldin eta horiek batza orokorrari eratxiki ez bazaizkio (ho rren inguruan, EZNk 1991ko otsailaren 26an emandako ebazpena). 324. Administratzaile izateko gaitasuna.— Administratzaile izateko, ez da betekizun berezirik bete behar. Legearen arabera, pertsona fisiko zein ju ridikoak izan daitezke administratzaile (8 f art.) eta, estatutuek kontrakorik ezarri ezean, ez da beharrezkoa pertsona hori akzioduna izatea (123.2. art.). Besterik zehaztu ezean, bazkideak nahiz sozietatetik kanpoko pertsonak izan daitezke administratzaile, baita pertsona juridikoak ere (8 f art.). Horretarako, nahikoa da pertsona horiek izatea betebeharrak hartzeko gaitasun zibila (ikus 1984ko urriaren 31ko epaia, eta EZNk 1986ko otsailaren 16an emandako ebaz pena; horrek adingabeko emantzipatu baten ezgaitasuna adierazten du, sozieta te anonimoaren administratzaile izateko). Gai hori estatutuek zehaztutakoaren arabera finkatzen bada ere, legeak administratzaile izateko debekua ezartzen du kasu batzuetan, dela gaitasun ezagatik, dela bateraezintasun kariengatik. Ho rren ildotik, debeku izaerako adierazpen orokor hau jasotzen du legeak: On dokoak ezin dira izan administratzaile: birdoituak izan ez diren porrot eginak eta konkurtsatuak; adingabekoak eta ezgaituak; Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 72 kargu publikoak egikaritzeko ezdoikuntza dakarten zigorren ondorioz kondenatuak izan direnak; sozietateari buruzko lege edo xedapenen ezbetetze larrien ondorioz kondenatuak izan dire nak; eta, euren karguaren arabera, merkataritzan aritu ezin direnak. Era berean, administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten funtzionarioak ere ezin izan daitezke administratzaile, baldin eta euren eginkizunak sozietatearen berezko jarduerarekin lotzen badira (124. art.). Ezgaitasuna nahiz bateraezintasuna izendapenaren ostean gerta daitezke; halakoetan, kargutik kendu behar dira administratzaileak. 325. Administratzaileen izendapena.—Lehendabiziko administratzaileak sozietatea eratzen denean izendatu behar dira, eta horiek nahitaez aipatu behar dira eratze eskrituran (ikus 8 f art.). Horren osteko izendapenak, berriz, akzio dunen batza orokorrak egin behar ditu. Batza horrek, gainera, administratzai leen kopurua zehaztu behar du, baldin eta estatutuek kopuru zehatza finkatzen ez badute, alegia, gehieneko eta gutxieneko kopuruak bakarrik zehazten badi tuzte. Horrez gain, administratzaileek eman beharreko bermeak ere zehaztu be har dira; beste kasu batzuetan, berme hori emateko betebeharretik aske uzten dira administratzaileak (123. art.). Batzak ezin dio eskuordetu bakarreko ahal men hori sozietatearen barneko hierarkian egon daitekeen beste edozein orga nori (ikus EZNk 1956ko azaroaren 5ean emandako ebazpena). Batzak, gehienetan, erabakiak hartzeko bide arrunta erabiliz hautatzen ditu administratzaileak, hau da, botoen erabateko gehiengoak adierazitakoaren ara bera. Edozelan ere, kasu guztietan ez da sistema hori erabiltzen. Legeak beste sistema bat ere ezartzen du administratzaileak hautatzeko. Aukerako sistema hori gutxiengoaren proportziozko ordezkaritza sistema da. Sistema horren bi tartez eragotzi nahi izan da akzio gehiengodunek edota kapitalaren ehuneko berrogeita hamar baino gehiago kontrolatzen duten akziodunen multzoak kon Merkataritzako zuzenbidea

72


Merkataritzako zuzenbidea tseiluko postuen kontrola izatea. Beste hitz batzuetan esatearren, gehiengoak kontseiluan bere konfiantzako pertsonak bakarrik jartzea eragotzi nahi izan da. Horren inguruan, ondokoa agintzen du legeak: «… akzio batzuk borondatez batzen dira, kapitalaren zenbateko jakin bat lortzeko. Akzio horiek lortzen du ten kapital zenbatekoa baldin bada sozietate kapitalaren eta kontseiluko mahai kide kopuruaren arteko zatiketa egitearen ondorioz lortutako zenbatekoaren bestekoa edo hortik gorakoa, akzio horiek dituztenek administratzaileak izenda ditzakete, proportzio horretatik ondorioztatzen denaren arabera, betiere frakzio osoak gaindituz» (137. art.). Bestela esateko, batutako akziodunek euren esku badute sozietate kapitalaren eta kontseiluko mahaikideen kopuruaren arteko za tiketa egitearen ondorioz lortutako zenbatekoaren bestekoa edo hortik gorakoa, beti izango dute kontseiluan eurek hautaturiko kide bat; horrela, sozietatearen administrazioan zuzenean esku hartzeko legebidezko interesa gauzatzen dute. (Ikus, era berean, MEAren 140. art.). Horren harira, EZNren 1992ko apirilaren 7ko ebazpenak ezartzen duenez, eskubide hori proportziozko ordezkaritza sis temaren bidez egikaritzeko, betekizun hauek gauzatu behar dira: 1) administra zio kontseilua osatu behar duten kideen kopurua zehaztea; eta 2) kontseilukide postuetatik baten bat hutsik egotea. Zernahi gisaz, administrazio kontseiluaren kideak proportziozko sistema ren bidez izendatzeko sistemaren inguruan hainbat zalantza eta zailtasun sortu ziren, 1951ko Legea indarrean zegoenean. Gaur egun, konpondu egin dira zail tasun horiek neurri handi batean, 1991ko maiatzaren 17ko Errege Dekretuaren eskutik. Ondokoak dira dekretu horren oinarrizko irizpideak: a) Proportziozko ordezkaritza sistemaren bidez kontseilukideak izendatzeko eskubidea, kontsei lukide postu hutsak betetzeko egikari daiteke, «horien kopurua edozein izanda ere» (1. art.). b) Boto eskubidea bakarrik duten akzioak batu daitezke (2. art.). c) Akzioak edozein unetan batu daitezke, izendapena proportziozko ordezkari tza sistemaren bidez egiteko, nahiz eta une horretan kontseilukide Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 74 postuetan hutsik egon ez; akzio horiek batzen dira, geroago izan daitezkeen kontseilukide postuen hutsak bete eta batza orokorrean eskubidea egikaritzeko (3. art.). d) Akzioak batzearen ondoriozko eskubidea egikaritu nahi duten akziodunek as mo horren berri eman behar diote sozietateari, batza orokorra egiteko data bai no bost egun lehenago gutxienez (4. art.). e) Akzioak batu eta kontseiluaren kideen bat izendatzen denean proportziozko ordezkaritza sistemaren bidez, ak zioen elkartze hori indarrean egongo da, kide horren izendapenak dirauen bi tartean; epe horren barruan, akzio horiek ezin dute parterik hartu kontseiluaren gainerako kideen izendapenean (7. art.). f) Batutako akziodunen bidez betetzen ez diren kontseilukide postuen hutsak batu gabeko akzioen botoen gehiengoak adierazitakoaren arabera beteko dira (5. art.). g) Sistema horren bitartez hauta tzen diren kontseiluko kideak Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko, nahi taezkoa da aldez aurretik tituluak zigilatzea edota kontuko idaztoharretan (ba tutako akzioen ordezkaritzak duen eraentzaren arabera) izendapenaren data eta elkartze horren iraupena zehaztu behar dira (9 eta 10. art.ak). Administratzaileen izendapenak ÂŤonarpenaren unetik sortzen ditu ondore akÂť. Izendapen hori Merkataritzako Erregistroan aurkeztu behar da, hamar egu neko epean, onarpen datatik zenbatzen hasita (125. art.). Onarpena inskripzioa egiteko aurretiazko betekizuna da. Hauexek dira onarpen hori agertarazteko bideak: a) notariolekukotza edota batzako aktaren jakinarazpena, kargu hori bertan onartu denean; b) onartzailearen sinadura legebidezkotua jasotzen duten agirietarik edozein edota kontseiluak emandako ziurtagiria; c) eskritura publi koa (MEAren 142. art., eta EZNk 1955eko azaroaren 29 eta 30ean emandako ebazpenak). Erregistroko inskripzioak ondoreak sortuko ditu gainontzekoei be gira, hori Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik. Izenda Merkataritzako zuzenbidea

74


Merkataritzako zuzenbidea penak publizitate materialaren ondoreak izango ditu. Administratzailearen eta sozietatearen arteko harremanetan inskripzioak ez du ondore eratzailerik; ho rren ondorioz, izendapenak onarpenaren unetik sortzen ditu ondoreak. Administratzaileen kargua aldi baterakoa da. Izendapen horrek ezin du iraun bost urte baino gehiago; hala ere, administratzaileak berriro hauta daitez ke, gehieneko iraupen horren denboraldi berdinerako. Gehieneko mugaren barruan, estatutuek zehaztu behar dute administratzaileen karguaren iraupena (ikus 126. art., eta EZNk 1991ko martxoaren 13an emandako ebazpena). Administratzaileen izendapenarekin lotuta, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak ezarritako xedapen osagarriak izan behar dira gogoan, ale gia, ondoko gaiak arautzen dituzten xedapenak: karguaren onarpena; inskribatu beharreko titulua; pertsona juridiko administratzaileak; kooptazioa, izendape naren epea eta iraungitasuna; eta, azkenez, administratzaileen karguzketa, kar guaren utzarazpena eta kargutik banantzea (138.etik 148.era arteko art.ak). 326. Administratzaileak kargutik banantzea.— Administratzaileen izen dapena epe jakin baterako egiten bada ere, batza orokorrak edozein unetan ba nan ditzake administratzaileak euren kargutik (131. art.) (ikus, besteak beste, EZNk 1991ko abenduaren 3an eta 1996ko uztailaren 26an emandako ebazpe nak). Administratzailearen izendapena ezeztakorra da ad nutum, konfiantza ha rremanak baitira izendapen horren oinarri. Jurisprudentziak aspalditik adierazi izan du egun legeak ezartzen duena. Horretara, ez da kari zuzenik behar ezez tapen hori egiteko (ikus 1967ko apirilaren 23ko epaia) eta, era berean, ez di ra baliozkoak administratzaileen ezeztakortasuna baldintzapean jartzen duten estatutu klausulak, ez eta epe jakin baterako edo bizi Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 76 artean horien ezeztaezin tasuna ezartzen dutenak (ikus 1957ko maiatzaren 31ko epaia). Administratzailea kargutik banantze hori Merkataritzako Erregistroan ins kribatu behar da. Horrek ondoreak izango ditu gainontzekoei begira, Merka taritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Banantze inskripzio hori egin behar da, izendapenaren inskripzioa egiteko egokiak diren agirietatik edozeinetan (148. art.). Edozelan ere, batzaren ezeztakortasun aske horrek badu mugarik. Horixe gertatzen da, esaterako, administratzaileak gutxiengoen proportziozko ordezka ritza sistemaren bidez izendatzen direnean (legearen 137. art.). Gehiengoak au kera izango balu administratzaile horiek euren kargutik banantzeko ad nutum, behera etorriko litzateke proportziozko ordezkaritza sistema. Edozein modutan ere, batzak administratzailea ken dezake beraren kargutik, horrek maltzurkeria, ahalmen abusu edo arduragabekeria larriz diharduenean. Halako kasuetan, ad ministratzaile horiei erantzukizuna eskatzeko akzioa egikari dezake batzak (1969ko azaroaren 29ko epaiaren arabera, administrazio kontseilua administra tzaile bakarraz ordezteko erabakia har dezake batzak, nahiz eta kontseilu horre tan gutxiengoak izendatutako kideak egon; ikus 1951ko Legearen 71. artikulua, egungo 137. artikuluari dagokiona). 327. Administratzaileen ordainsaria.—Gehienetan, administratzaileek, ordainsaria jaso ohi dute euren kargua egikaritzearen ondorioz; nolanahi den ere, bada ordainsaririk ez emateko aukera ere. Ordainsaririk ematen denean, estatutuek zehaztu behar dute administratzaileen ordainsaria (130. artikulua, eta EZNk 1991ko martxoaren 20 eta 25ean, uztailaren 26an, urriaren 4an eta 1992ko otsailaren 17an emandako ebazpenak). Ordainsariak hainbat motatakoak izan daitezke (soldata, sariak, negozio kopuru, salmenta edo etekin garbietako partaidetzak etab.). EZNk 1991ko otsailaren 20an emandako Merkataritzako zuzenbidea

76


Merkataritzako zuzenbidea ebazpenaren harira, ez da nahikoa ordainsariari gehieneko muga ezartzea, ordainsari horren edukia zein izan behar zen zehaztu gabe. Gehienetan, sariak eta etekinetako partaidetzak konbinatzen dituzten or dainsariak ematen dira. Legeak azken mota hori arautzen du bereziki. Ordain keta horren bidez «irabazietan parte hartzen bada, partaidetza hori etekin likidoetatik bakarrik ken daiteke, behin lege eta estatutu erreserbak estali eta akziodunei 100eko 4ko dibidendua edota estatutuek zehaztutako tasarik han diena eman eta gero» (130. art.). Ordainsaria zenbatzeko etekin likidoa finkatu behar da. Horren zenbatekoa zehazteko, etekina lortzeko nahitaezkoak izan di ren gastu guztiak kendu behar zaizkio etekin gordinari, ez, ordea, erreserba fondoetan edo bestelako aurreikuspen fondoetan sartu behar diren zenbateko ak. Edozelan ere, etekinetako partehartze hori jasotzeko, beharrezkoa da aldez aurretik lege eta estatutu erreserbak zuzkitu eta akziodunei gutxienez 100eko 4ko dibidendua edota estatutuek zehaztutako tasarik handiena ematea, etekin likidoen pentzuan. Administratzaileek, beraz, gerakinaren pentzuan jasoko dute ordainsari guztia edo horren zati bat, horretarako adina fondo egon ala ez egotearen arabera. Sistema horren arabera, etekin likidoei begira, lehentasuna dute lege erreserba, estatutu erreserba eta akziodunek; eskakizun horiek guzti ak bete eta gero bakarrik egikari dezakete administratzaileek euren eskubidea (EZNk 1956ko azaroaren 29an emandako ebazpenaren arabera, administratzai leen ordainsariaren portzentaia estatutuetan jaso behar da). 328. Administratzaileen ordezkaritza eginkizuna.— Legearen aginduz, administratzaileek sozietatea ordezkatu behar dute, judizioan edo hortik kanpo. Sozietatearen estatutuek zehaztu beharko dute, bestalde, eginkizun hori gauza tzeko modua (9 h eta 128. art.ak). Lege ordezkaritza da hori, eta «estatutuetan zehaztutako sozietate xedea osatzen duten egintza guztietara zabaltzen da». Horren ildotik, gainontzekoei begira ez dira eragingarriak izango «administra tzaileen ordezkaritza ahalmenei ezarritako mugapenak, nahiz eta Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 78 horiek Merka taritzako Erregistroan inskribatuÂť (129.1. art.) (ikus, horren inguruan, EZNk 1989ko azaroaren 24an emandako ebazpena). Ordezkaritza eremua zabaltzen da, sozietatearen xedearekin zuzenean lotutako egintzetara, bai eta xede hori gauzatzeko lotura gisa egiten diren egintzetara ere (EZNk 1992ko martxoaren 16an emandako ebazpena). Autoreen iritziz ere, ordezkaritza hori sozietatearen xedearekin lotutako egintzetara zabaldu behar da. Ildo beretik jo dute Erregis troen Zuzendaritza Nagusiak 1990eko martxoaren 16an eta 1993ko uztailaren 8an emandako ebazpenek. Goian azaldutakoa gorabehera, sozietateak gainontzekoekin dituen harre manetan, sozietate xedearen eremua ez da sozietatearen erantzukizunaren (bere administratzaileek gauzatutako egintzen gaineko erantzukizunaren) muga. Ho rren ariora, 129. art.aren bigarren idazatiak hauxe adierazi du, onustedun gai nontzekoari eman beharreko babesa azkeneraino zabalduz: ÂŤSozietatea betebe harpean jartzen da onustez eta erru larririk gabe jardun duten gainontzekoei begira, nahiz eta Merkataritzako Erregistroan inskribaturiko estatutuetatik on dorioztatu egintza hori sozietatearen xedetik kanpo geratzen delaÂť. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 124. artikuluak adminis tratzaileei emandako ordezkaritza ahalordea arautzen du, sozietatearen admi nistrazioa antolatzeko moduaren arabera. Horri buruz, ondoko arauak jasotzen ditu: a) Sozietatearen administrazioa akziodun bakarraren esku uzten denean, horrek izango du nahitaez ordezkaritza ahalordea (ikus EZNk 1992ko urriaren 13, 14 eta 15ean emandako ebazpenak). b) Hainbat administratzaile solidario daudenean, horietako bakoitzari dagokio ordezkaritza eginkizuna. c) Baterako bi administratzaile daudenean, modu mankomunatuan gauzatuko da ordezkari tza ahalordea. d) Administrazio kontseilua dagoenean, kontseiluari berari dago Merkataritzako zuzenbidea

78


Merkataritzako zuzenbidea kio ordezkaritza ahalordea. Organo horrek kide anitzeko organo gisa dihardu; estatutuek, alabaina, kide bati edo batzuei eman diezaiekete ordezkaritza ahalordea, hori bananbanan edo batera gauza dezaten. Administratzaileek lege ordezkaritza izan arren, sozietateak pertsona ba tzuei eman diezazkieke ahalorde bakanak (hain zuzen, borondatezko ordezkari tzak). Sozietateak ahalorde bakan horiek eman ditzake gai jakin batzuetarako; bistan denez, gai horiek eskuordetzeko modukoak izan behar dira, hots, ezin da ahalorde berezirik eman legeak edo estatutuek beren beregi administratzaileei eratxikitako gaien gainean. 329. Administrazio kontseilua. Antolaketa eta jardunbidea.—Adminis trazio kontseilua sozietate anonimoa administratu eta ordezkatzen duen kide anitzeko organo da. Organo hori ministerio legis eratzen da, sozietatearen ad ministrazio baterakoa bi pertsona baino gehiagoren esku uzten denean (ikus 136. art.). Administrazio sistema hori aspalditik erabiltzen da Espainiako sozie tate egineran. Egia esan, badirudi administratzaileei buruz legeak ezartzen duen arauketa kide anitzeko administrazio organoari begira eratzen dela. Kide anitzeko organoa den aldetik, korporazio izaerako barne antolaketa izan behar du kontseiluak. Estatutuek besterik zehaztu ezean, kontseiluak bere burua eta idazkaria izenda ditzake, eta egokitzat jotzen duen moduan arautzen du bere jardunbidea. Kontseiluak berak zehazten du bere batzen aldizkakotasu na, gaien azterketa batzordeka banatuz etab. (141. art., eta EZNk 1991ko mar txoaren 20an emandako ebazpena). Kontseiluaren eginkizun autonomia, ostera, ez da erabatekoa. Badira kontseiluak zehatzmehatz bete behar dituen zenbait arau, legeak hala aginduta. Hauexek dira arau horiek: a) Kontseiluaren buruak edota horren ordezkoak egin Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 80 behar du bilerarako deialdia (140. art.). (Kontseiluaren deialdian eguneko aztergaien zerrenda sar tzearen inguruan, ikus EZNk 1991ko apirilaren 17, 18 eta 19an emandako ebazpenak). Deialdirik egiten ez bada, bertan dauden kontseilari guztiek kon tseilua eratzeko erabakia har dezakete aho batez (99. artikulua analogiaz apli katuz). Estatutuek zehaztutakoaren arabera egin behar da deialdia edo, horren inguruan deus ezarri ezean, kontseiluak berak adierazitako moduan (141. art.). b) ÂŤKontseiluaren eraketa baliozkoa izateko, bertara bildu behar dira, gu txienez, horren kideen erdiak gehi bat, zuzenean edo ordezkarien bidezÂť (139. art.). Bileran administratzaileen kopuru hori (edo, hala denean, estatutuek ze haztutako kopuru handiagoa) ez badago, deusezak izango dira bertan hartutako erabakiak; estatutuek quorum hori gehi dezakete (EZNk 1967ko urriaren 19an emandako ebazpenaren arabera, aurreko legearen 78. artikuluaren helburua hauxe zen: bilerara joandako kontseilari kopurua bertara joan ez zirenen gaine koa izatea. Ildo beretik doa 1971ko apirilaren 30eko epaia. Zenbaki bakoitiaz osatutako kontseiluan quoruma zenbatzeko moduari buruz, ikus 1971ko apiri laren 30eko epaia). Kontseiluaren bilera baliozkoa izan dadin bestelako erraztasunak ematen dira. Ulerbidez, kontseilari batzuek beste batzuk ordezka ditzakete. Aitzitik, ez da onartzen ordezkaria kontseilutik kanpoko pertsona izatea. c) ÂŤErabakiak hartzeko, beharrezkoa da bilerara joan diren kontseilarien erabateko gehiengoak horien aldeko botoa emateaÂť. Estatutuek, dena dela, ge hiengo indartua lortzeko betebeharra ezar dezakete, erabaki guztiak edo eraba ki jakin batzuk hartzeko. Ahalmenen eskuordetza iraunkorra ematen denean, gainera, nahitaezkoa da kontseiluko kideen bi herenek erabakiaren aldeko bo toa ematea, legeak hala agintzen duelako (140.1. art.). Botazioa burukako bota zio sistemaren bidez egiten da, ez, ordea, kontseilari bakoitzak Merkataritzako zuzenbidea

80


Merkataritzako zuzenbidea ordezkatzen duen kapitalaren arabera. (EZNk 1956ko uztailaren 17an eta azaroaren 5ean emandako ebazpenen arabera, zilegia da estatutuek boto erabakigarria ematea kontseiluaren buruari, horrek kontseiluan sortzen diren berdinketak erabaki di tzan; batza orokorren kasuan, aldiz, horren kontrakoa erabakitzen dute estatutu horiek). d) Kontseiluak idatziz har ditzake erabakiak, bilerarik egin gabe. Edozein modutara ere, «batzarraldirik gabeko idatzizko botazioa onartu ahal izateko, beharrezkoa da kontseilari guztiak ados egotea». Sistema hori egokia da, pre sazko erabakiak hartzeko (legearen 140.2. art., eta MEAren 100. art.). e) «Kontseiluaren eztabaida eta erabakiak akta liburuan jaso behar dira, eta kontseiluaren buruak eta idazkariak sinatu behar dituzte horiek»; horren bitar tez, Merkataritza Kodeak jasotako arau tradizional bati eusten zaio (ikus, gaur egun, horren 26. art.). 1998ko otsailean, eta Ministroen Kontseiluak hala proposatuta, batzorde batek «Administrazio Kontseilarien Kode etikoa» edo «gobernu onerako ko dea» idatzi du. Kode horren jasotzaileak dira, batik bat, sozietateak, horien akzioak balore merkatuan kotizatzen direnean, edota kapitalari begira, sozietate horien akziorik gehienak zirkulazio askekoak direnean; halaber, kodea aplika dakieke kapital merkatuan finantza baliabideak lortzen dituzten sozietate guz tiei, horien akzioak burtsan kotizatu ez arren. Kode horretan zenbait gomendio jasotzen dira, sozietateek euren estatutuetan halakoak sar ditzaten, horri egoki baderitzote. 23 gomendio horietatik, hurrengoak azpimarra daitezke, besteak beste: a) administrazio kontseiluak beren beregi eta eginkizun nagusitzat har tu behar du ikuskapen jarduera, eta eskuordetzara jo gabe egikaritu behar ditu zeregin horri datxezkion erantzukizunak; b) kontseiluan sartu behar da kon tseilari independenteen kopuru zentzuzkoa; c) sozietateek ondoko araua jaso behar dute: kontseilariek eragin kaltegarria badute sozietatearen ibilbidean edo horren izen onean, kontseilariok Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 82 euren kargua utzi behar dute; d) sozietatearen barne arautegiak xehetasunez ezarri behar ditu kontseilarien arreta eta leialta sun eginbehar orokorrek dakartzaten betebeharrak; e) kontseiluak urteko txos tenera bildu behar du gobernu arauei buruzko informazioa. 330. Kontseiluaren berriztapena.—Administrazioaren nolabaiteko bata suna bermatzeko, legeak onartu egin du kargutik bananduak izan behar diren kontseilariak berriro hautatzea. Hortaz, berrautatu egin daitezke kontseilariak (SALren 126. art., eta MEAren 146. art.). Kontseilua berriztatu behar da, admi nistratzailearen karguak aldi baterako izaera duelako. Berriztapena egiten da, nahiz eta izendapen berriak kargu hori aurretik egikaritzen zuten pertsonen gainekoak izan (EZNk 1968ko ekainaren 24an eta 1979ko ekainaren 18an emandako ebazpenen arabera, «egitatezko» administratzaile izenekoek gauza tutako jarduera baliozkoa izango da lehenengo batza egin arte, euren izendape naren epea igaro delako). 331. Kontseiluaren kontseilari eskuordeak eta batzorde betearazle ak.—Kontseilua, aurretik esan bezala, kide anitzeko eta korporazio izaerako organoa da. Hori dela eta, kontseilua ezin da zuzenean eta etengabe arduratu sozietatearen kudeaketak dakartzan gai guztiez. Praktikan, kontseiluak kontsei lari bakarraren (hots, kontseilarieskuordearen) esku uzten zuen eguneroko ad ministrazio eginkizuna edo, bestela, kontseilari multzo txikiaren (batzorde iraunkorraren) esku. Indarreko legeak eginera hori jasotzen du; horren ildotik, ondokoa xedatu du 141.1. artikuluan: «Kontseiluak ahalmena du bere kideen artean batzorde betearazlea edota kontseilari eskuorde bat edo gehiago izenda tzeko; horrez landara, bestelako ahalordeak eman diezazkioke edozein pertso nari». (EZNk 1978ko otsailaren 8an emandako ebazpenak baliozkotzat jo zuen sozietatearen eratzaileek egindako Merkataritzako zuzenbidea

82


Merkataritzako zuzenbidea izendapena, hau da, kontseilarieskuordea ren izendapena). Sozietateari begira, kontseilarieskuordeak ahalordearen eremuan jardun behar du, eskuordetza erabakian zehaztutako mugak gainditu gabe. Osterantze an, muga horiek gainditzeak dakartzan ondorioen gaineko erantzukizuna izan go du. Gainontzekoei begira, kontseilarieskuordearen ahalmenek mugarik ez dutela onartu behar da; dakigunez, legeak sozietatearen xedearekin lotutako gai guztietara zabaltzen du sozietatearen ordezkaritza. Kontseilarieskuorde bat edo gehiago badaude ere, egon daiteke adminis trazio jarduera iraunkorra gauzatzen duen batzorde betearazlea ere; horri beste lako ahalmenak eskuordetzen zaizkio. Kasu gehienetan, administrazio ahalmen hutsak eta barne antolamenduarekin lotutakoak eskuordetzen zaizkie batzorde betearazleei. Zernahi gisaz, kontseilari eskuordeei edo batzorde betearazleari ahalmenak modu iraunkorrean eskuordetu eta kargu horiek bete behar dituzten kontseilari ak izendatzeko, ÂŤkontseiluko kideen bi herenek horren aldeko botoa eman be har dute; gainera, horiek ez dute ondorerik izango, Merkataritzako Erregistroan inskribatzen diren arteÂť (141.2. art.). Inskripzio hori eskritura publikoan egin behar da nahitaez (MEAren 149. art.). Erregistroko inskripzio hori ezin da egin, interesatu guztiek hori onartu arte (MEAren 150. art.). Kontseiluaren ahalmenetarik batzuk, ostera, eskuordeezinak dira: ÂŤEzin di ra inola ere eskuordetu batza orokorrari kontuak eman eta balantzeak aurkezte ko ahalmenak, ez eta batza orokorrak kontseiluari ematen dizkion ahalmenak ere, salbu eta batzak berak horretarako baimena ematen duenean beren beregiÂť (141.1. artikuluaren azken lerroaldea). Kontseiluak, bere kideei egindako eskuordetzaz landara, ahalorde orokor eta bereziak eman diezazkieke sozietatearen izenean sozietatetik kanpoko per Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 84 tsonei, organo horrek baitu sozietatearen ex lege ordezkaritza. Pertsona horiek sozietatea ordezkatuko dute, ahalmen zabalago edo estuagoekin. 332. Administratzaileen erantzukizuna.—Espainiako merkataritza lege ak ez zuen oso gogor arautu administratzaileen erantzukizuna. Horren arabera, administratzaileek ez zuten erantzukizunik arreta ezaz ziharduten kasu guztie tan; kontrara, culpa lataz (hots, dolo edo arduragabekeria larriz) zihardutenean bakarrik zuten erantzukizun hori. 1829ko Merkataritza Kodearen arabera, baz kide administratzaileek ez zuten erantzukizunik erru arinaren kasuan, ezta erru arinarinaren kasuan ere. Hori bera ezarri zuen oraindik indarrean dagoen ko deak (144. art.) eta, geroago, Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko Legeak. Lege horrek «maltzurkeria, ahalmen abusu edo arduragabekeria larriz» jardu tearen ondoriozko erantzukizun sistema eratu zuen. Gaur egun, Sozietate Anonimoei buruzko Legeak idazkera berria eman dio 79. artikuluari. Horren helburua aurrekoa baino sistema gogorrago eta osoagoa eratzea izan da. Hasteko, «administratzaileek euren kargua bete behar dute en presario onaren eta ordezkari leialaren arretaz» (127.1. artikulua); aldi berean, «administratzaileek erantzukizuna dute sozietateari, akziodunei eta sozietate hartzekodunei begira, legearen edo estatutuen aurka gauzatzen dituzten egin tzen ondorioz». Horrekin, administratzailearen lanbide erantzukizuna eratzen da; erantzukizun hori aplikatzen da, nahiz eta ezbetetze horretan erru edo ar duragabekeriarik izan ez. Bestalde, administratzaileek «ez badute euren kargua gauzatzen behar besteko arretaz», horrek eragindako kalteen gaineko erantzu kizuna dute. Horrenbestez, eta aurreko arauketa alde batera utziz, administra tzailearen arduragabekeria hutsaren ondoriozko kalteen gaineko erantzukizuna ere barneratzen da (133.1. art.). (Ikus EZNk 1992ko maiatzaren 26an emanda ko ebazpena eta, horrekin batera, 1990eko otsailaren 13ko epaia). Merkataritzako zuzenbidea

84


Merkataritzako zuzenbidea Administratzaileen erantzukizuna solidarioa da. Hori dela eta, erantzukizu na dute «erabaki kaltegarria hartu duen administrazio organoaren kide guzti ek». Legearen arabera, ez dute erantzukizunik izango «erabaki horretan parte hartu gabe, erabaki hori zein den jakiten ez dutela edo, hori jakin arren, kalteak saihesteko beharrezkoa den guztia egin dutela frogatzen dutenek; gisa berean, erabakiaren aurka beren beregi jo dutenek ere ez dute horren gaineko erantzu kizunik izango». Erabakia hartu duten guztiak errudunak direla uste izango da; halakoetan, guztiena da errua. Administratzaileek, bestalde, «sekretupean gorde behar dituzte isilpeko in formazioak» (127.2. art.). Orobat, «egintza edo erabaki kaltegarria batza oro korrak hartu, baimendu edo berretsi arren, administratzaileak erantzukizun horretatik ez dira salbuetsiko» (133.3. art.). Erantzukizun sistema ordena publikoari loturikoa da eta, horren ondorioz, deusezak izango dira hori aldatzen duten estatutu itunak. Beste alde batetik, 1995eko azaroaren 23an indarrean jarri den Zigor Ko deak tipifikatu egin ditu merkataritzako sozietatearen egitatezko eta Zuzen bidezko administratzaileei egotzitako hainbat jokabide. «Delitu sozietario»en idazpuru orokorrean, ondokoak jasotzen dira: sozietateari buruzko informazioa faltsutzea (290. art.); abusuzko erabakiak ezartzea (291. art.); gezurrezko ge hiengoen bidez erabaki kaltegarriak ezartzea (292. art.); bazkideen eskubideei kalte egitea (293. art.); jarduera ikuskatzaile zein gainbegiraleak oztopatzea (294. art.); eta, azken buruan, besteren ondarea desleialtasunez kudeatzea (295. art.). Egitate horiek guztiak laidotuaren edo beraren lege ordezkariaren salaketa dela bide pertsegi daitezke, baldin eta delituak ez baditu ukitzen interes oroko rrak edo pertsona anitzak. Azken kasu horietan, ez da beharrezkoa izango sala ketarik egitea. Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 86 333. Erantzukizuna eskatzeko sozietate akzioa.— Administratzaileei erantzukizuna eskatzeko akzioa sozietatearen akzioa da. Akzio horrek sozieta tearen ondarea edo interes orokorrak babesten ditu, eragindako kalteen medea pena emanez. Lehenik eta behin, sozietateak berak egikari dezake akzio hori; sorospidez, akziodunek egikaritu ahal izango dute, horiek zeharkako interesa baitute sozietate ondarearen babesean. Azkenik, sozietatearen hartzekodunek izango dute ahalmen hori. Horiek sozietate ondarean dute euren kredituak ko bratzeko bermea eta, bistan denez, horiei kalte eragiten zaie ondarea urritzen denean. Sozietateak edozein unetan egikari dezake bere administratzaileen aurkako erantzukizun akzioa; horretarako, dena den, beharrezkoa da «aldez aurretik ba tza orokorrak erabaki hori hartzea; erabaki hori har daiteke, nahiz eta eguneko aztergaien zerrendan sartu ez». Bestalde ere, «erabaki hori hartzeko, estatutuek ezin dute ezarri 93. artikuluan jasotako gehiengo desberdina lortzeko betebe harra». Batza orokorrak, berriz, «administratzaileei erantzukizuna eskatzeko akzioan amore eman edo horri uko egin diezaioke, salbu eta horren aurka jar tzen direnean sozietate kapitalaren ehuneko bost ordezkatzen duten bazkideak» (134. art.aren 1 eta 2. lerroaldeak). Gutxiengoak gebena jar dezake akzioari uko egite horren inguruan, behin auzibidea hasi eta gero. Nolanahi den ere, «akzioa egikaritzeko edo akzio horri uko egiteko erabakia hartzen denean, ho rrek ukitzen dituen administratzaileak kargutik kentzen dira» (134.2. artikulua in fine). Gutxiengo horrek —sozietate kapitalaren ehuneko bost ordezkatzen duten bazkideek— administratzaileei eska diezaieke batza orokorrerako deialdia egi teko, batza horrek erabakia har dezan, administratzaileei erantzukizuna eska tzeko akzioaren inguruan. Edu berean, gutxiengo horrek akzioa egikaritu ahal izango du sozietatearen interesa babesteko, ondoko kasuetan: administratzaile ei batza orokorrerako deialdia egiteko eskatu arren, horiek Merkataritzako zuzenbidea

86


Merkataritzako zuzenbidea deialdirik egiten ez dutenean; sozietateak akzio hori egikaritzen ez duenean hilabeteko epean, era bakiaren datatik zenbatzen hasita; eta, azkenez, erabaki horrek erantzukizune tik aske uzten dituenean administratzaileak (134.4. artikulua). Kasu batean, sozietatearen pasibotasuna zuzentzeko helburuarekin egikaritzen du gutxiengo ak akzio hori; horrelakoetan, akzioa egikaritzeko erabakia hartu arren, batzak hilabete baino gehiago itxaroten du, auzibideari hasiera eman baino lehen. Bes tean, ostera, gutxiengoak babesten du gehiengoak alde batera uzten duen sozie tate interesa. Kasu batean zein bestean sozietatearen ordezkari gisa dihardute akziodun demandatzaileek, sozietatearen zuzeneko interesaren mesedetan. So zietateak bere egingo du kasuankasuan lortutako kalteordaina. Bukatzeko, baldintza hauek bete behar dira, sozietatearen hartzekodunek akzio hori egikaritu ahal izateko: bata, sozietateak edota horren akziodunek ak zio hori ez egikaritzea; bestea, sozietatearen ondarea nahikoa ez izatea kredi tuak ordaintzeko (134.5. art.). Hartzekodunak ez du erreklamazioa egiten bere mesedetan, ezpada sozietatearen mesedetan. Sozietatearen akzio hori sozieta tearen mesedetan egikaritzen dute sorospidez, sozietate akziodunen pasibo tasun edo arduragabekeria gaindituz. 334. Erantzukizuna eskatzeko banakako akzioa.— Kalteordaina eska tzeko akzio hori bazkide eta gainontzekoei dagokie, administratzaileek horien interesei kalte egiten dieten egintzak gauzatzen dituztenean (135. art.). Hala koetan, kaltetuak bananbanan erreklamatzen du bere ondareari eragindako kal teen ordaina. Administratzaileek erantzukizun pertsonala dute akziodun edota gainontzekoei begira. Bestela esateko, erantzukizun hori ez da sozietatearena, kasu horretan sozietateak ez duelako erantzukizunik administratzaileek sozieta Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea te organo gisa gauzatutako jardueraren gainean.

88

335. Administrazio kontseiluaren erabakiak aurkaratzea.—Eraldaketa legeak sozietate anonimoen inguruan barneratu dituen berrikuntzen artean, ad ministrazio kontseiluaren (edo sozietatea administratzeko kide anitzeko beste edozein organoren) erabaki deusez eta deuseztakorrak aurkaratzeko aukera az pimarratu behar dugu. Horrela, gehitzen dira lege edo estatutuen kontrakoak diren edota sozietatearen interesei kalte egiten dieten erabakiak aurkaratzeko aukerak. Neurri hori egokia da, egungo sozietate anonimoan administrazio or gano kolektiboek gero eta indar handiagoa baitute. Legeak, azken finean, orga no eztabaidatzailearen erabakiak —bilera arruntetan eta aparteko bileretan hartutako erabakiak— aurkaratzeko lege sistema zabaltzen du administrazio organo kolektiboaren jarduerara. Legearen 143. artikuluak ezartzen duenez, administratzaileek eta sozietate kapitalaren ehuneko bost ordezkatzen duten akziodunek erabaki horiek aurkaratzeko ahalmena dute. Administratzaileek hogeita hamar eguneko epea dute aurkarapen hori egikaritzeko, erabakia har tzen denetik zenbatzen hasita. Akziodunek epe bera izango dute, baina epe hori zenbatzen hasiko da akziodunek erabaki horren berri duten unetik; edonola ere, «ezin izango da urtebete baino gehiago igaro, erabakia hartzen denetik». 336. Zuzendarikudeatzailea.—Estatutuek, kasu batzuetan, pertsona ba karreko organoa jartzen dute kide anitzeko administrazio organoaren ondoan. Pertsona horrek zuzendarikudeatzaile edo zuzendari nagusi izena jasotzen du. Administrazio eginkizunak zuzendariaren eta kontseiluaren artean banatzen di ra; horretarako, bi organoen eskumenak zehaztu behar dira. Dirudienez, legeak ez du administrazio organoaren bikoiztasun horren aurkako araurik ezartzen, nahiz eta 9. artikuluaren h) idazatian adierazi estatutuek administrazioa gauza tzeko «organoa» izendatu behar dutela. Estatutuek zehazten duten zuzendarikudeatzailea administratzaile bat da, eta berari aplikatu behar zaizkio aurretiaz Merkataritzako zuzenbidea

88


Merkataritzako zuzenbidea gaitasun, ezeztakortasun, erantzuki zun eta abarrei buruz azaldutako oharbideak. (1964ko ekainaren 16ko epaiak ere tesi hori berori aipatzen du). Beste kasu batzuetan, estatutuek ez dute zuzendarikudeatzailea izenda tzen. Horretara, izendapen hori batza orokorrak egiten du edo, bestela, admi nistrazio kontseiluak ahalordea ematen dio pertsona bati, horrek sozietatearen izenean eta kontura jardun dezan, jarduketa multzo edo trafikoaren barruko eragiketak gauzatuz. Azken bide hori erabiliz izendaturiko kudeatzaileak ez du sozietatearen administrazio organoaren izaerarik, ezpada ahaldun orokorraren edo faktorearen lege kontzeptua (MKren 283. art.). 337. Langileek sozietate bizitzan parte hartzea.— Aurreko orrialdeetan azaldutako administrazio sistema sozietate anonimoaren izaera demokratiko eta kapitalistaren ondorio da. Gaur egun, enpresen zuzendaritzak dakarren botere kontzentrazioaren maila edozein izanda ere, bistan da Sozietate Anonimoei buruzko Legeak kapitalaren menpe uzten duela administrazioa; izan ere, bazki deek dute administratzaileak izendatu (123. art.) eta horiek kargutik banan tzeko (131. art.) ahalmena. 1962ko uztailaren 21eko Legeak egoera hori aldatu zuen, kudeakidetza sistema ezarriz. Horrekin, langileen ordezkariak sartu ziren sozietateen administrazio kontseiluetan. Sistema horrek, ordea, ez zuen emaitza handirik lortu praktikan, eta Langileen Estatutuak (1995eko martxoaren 24ko Testu Bateginak) aldatu zuen. Langileen estatutuak indarrik gabe utzi zuen ku deakidetzari buruzko lege hori. Horren ordez, beste sistema bat ezarri zuen lan gileak enpresan parte hartzeko. Langileek ordezkaritza organo berezien bidez (langileen eskuordeen edo enpresa batzordeen bidez) parte hartzen dute sozie tatean. Organo horiek, ordezkaritza ahalmen zabalak izateaz gain, badituzte sozietatearen jardunbide orokorrarekin eta barne antolamenduarekin loturiko ahalmenak ere. Horren arabera, hainbat ahalmen dituzte organo horiek: so Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea 90 zietatearen ekoizpenari, salmentei eta ekoizpen egitarauei buruzko informazioa eskatzea; akziodunen baldintza berberetan, kontabilitateagiriak (balantzea, emaitzen kontua eta azalpen oroitidazkia) aztertzea, hau da, batza orokorrak onetsi behar dituen agiriak; sozietateen arteko bategite eta irenspen eragiketei buruzko txostenak ematea eta, era berean, lan kopuruan eragina izan dezaketen enpresaren status juridikoaren aldaketei buruzkoak; enpresaren zuzendaritza rekin elkarlanean aritzea, ekoizgarritasunaren gehikuntza dakarten neurriak hartzeko, hitzarmen kolektiboetan itundutakoaren arabera (61.etik 64.era arte ko art.ak). 338. Epaileak agindutako administrazioa.— Auzibidean, enbargoa jasa ten duen sozietate anonimoa (eta, oro har, merkataritzako beste edozein sozie tate) epaileak agindutako administraziopean gera daiteke. Administrazio mota hori Enpresen Enbargoari buruzko 1969ko urriaren 20ko Dekretulegeak arau tzen du. Horren harira, «enpresa bat edo enpresen taldea enbargatzen denean edo, bestela, sozietate kapitalaren, ondare erkidearen nahiz sozietatearen onda sun eta eskubideen gehiengoa ordezkatzen duten akzio zein partaidetzak, epai leak agin dezake ordura arteko administrazioari eutsi edo hori ordeztea; azken kasu horretan, horren arduradun izango diren pertsonak izendatu behar ditu» (2. art.). Epaileak izendatzen dituen administratzaileen ahalmenak administrazio kontseiluari edo ordezturiko administratzaileei dagozkienak dira. Horiek ahal mena dute judizioan jarduteko, baita egokitzat jotzen diren zuzendaritza, admi nistrazio eta xedatze egintzak gauzatzeko ere, merkataritzako usadioen arabera. Jarduera horrek mugapen hauek izango ditu: «… enpresako partaidetzen edota enpresa horrek beste batzuetan dituen partaidetzen, ondasun higiezinen edo, euren izaera edo garrantzia kontuan izanda, epaileak beren beregi zehaztutako beste ondasun eta eskubideen besterentzea eta kargatzea». Merkataritzako zuzenbidea

90


Merkataritzako zuzenbidea BIBLIOGRAFIA ABBADESSA: La gestione dell’impresa nella società per azioni, Milan, 1975; AL COVER GARAU, G.: «La representación proporcional de la minoría en el Consejo de Ad ministración de la S. A. y el principio mayoritario en el funcionamiento de la Junta General de accionistas», in R. de S., 1994, 2, 83. or. eta ondorengoak; ALLEGRI: Contributo allo studio della responsabilità civile degli amministratori, Milan, 1979; ALONSO UREBA: «Presupuestos de la responsabilidad social de los administradores de una sociedad anónima», in RDM, 1990, 639. or. eta ondorengoak; ÁVILA DE LA TORRE: «La responsabilidad de los administradores por no promoción de la disolución de la sociedad anónima: notas sobre el debate jurisprudencial», in RGD, 1997, 10379. or. eta ondorengoak; BAIGÚNBERGEL: El fraude en la administración societaria, Buenos Ai res, 1991; BERDAH: Fonctions et responsabilité des dirigeants de sociétés par actions, Paris, 1974; BLANQUER UBEROS, R.: «La retribución de los administradores, su constan cia estatutaria y la atribución de facultades de concreción a la Junta General», in RDM, 1994, 11. or. eta ondorengoak; BORGIOLI: I direttori generali di società per azioni, Mi lan, 1975; BROSETA: «La necesaria reforma del Consejo de Administración español ante la sociedad anónima europea», in Estudios DE CASTRO, I, 837. or. eta ondorengoak; BURGARD: Direction générale et direction technique des sociétés commerciales, Paris, 1968; CAGNASO: Gli organi delegati nella società per azioni, Torino, 1976; CALANDRA BUONAURA: Amministrazione disgiuntiva e società di capitale, Milan, 1984; CÁMARA ÁLVAREZ: «Carácter temporal del cargo de administrador en las sociedades anónimas», in RDM, 1979, 273. or. eta ondorengoak; IDEM: «Representación de sociedades mer cantiles», in RDN, 1967, 223. or. eta ondorengoak; CAMPO SENTÍS, L.: «Las minorías y la responsabilidad de los administradores en la ley de sociedades anónimas», in RDP, 1992, 208. or. eta ondorengoak; CANO FERNÁNDEZ: «El artículo 72 de la Ley de Socie dades Anónimas», in RCDI, 1979, 393. or. eta ondorengoak; CARID FOSSAS: «La desig nación de los administradores en la escritura de constitución y el art. 72 de la L. S. A.», in RJC, 1976, 173. or. eta ondorengoak; CASTILLO TAVARIT: «Reflexiones sobre la admisibilidad de nombramiento de administradores de una sociedad anónima por tiem po indefinido», in RCDI, 1981, 963. or. eta ondorengoak; CORTÉS DOMÍNGUEZ: «La temporalidad del cargo de administrador en la sociedad anónima», in RDM, 1979, 411. or. eta ondorengoak; CRISTÓBAL MONTES: La administración delegada de la sociedad anónima, Zaragoza, 1977; IDEM: «La administración de la sociedad anónima en el De recho comparado», in ADC, 1983, 843. or. eta ondorengoak; CHASSERY: «Les atri butions du conseil de surveillance», in RTDC, 1976, 449. or. eta ondorengoak; DÍAZ

Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea

92

ECHEGARAY, J. L.: La responsabilidad civil de los administradores de la sociedad anónima, Madril, 1995; ESTEBAN VELASCO: «Modalidades de atribución y ejercicio del poder de representación», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 303. or. eta ondorengoak; IDEM: «Algunas reflexiones sobre la responsabilidad de los administradores frente a los socios y terceros: acción individual y acción por no promoción o remoción de la diso lución», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1679. or. eta ondorengoak; FAIRÉN: «La responsabilidad civil de los órganos de administración de las sociedades anónimas», in RDP, 1955, 865. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DE LA GÁNDARA eta SÁNCHEZ ÁLVAREZ: «Los delitos societarios: reflexiones preliminares sobre la imposición de acuerdos sociales abusivos (art. 291 del Código penal)», AJA, 238. zk. (1996ko mar txoaren 21ekoa), 1. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ RUIZ: «Separación de los admi nistradores de una sociedad anónima y orden del día de la convocatoria de la Junta general», in RDM, 1978, 321. or. eta ondorengoak; GARCÍA DE ENTERRÍA, J.: «Los pac tos de indemnización del administrador cesado», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1785. or. eta ondorengoak; IDEM: Los delitos societarios. Un enfoque mercantil, Ma dril, 1996; GARCÍA VALDÉS: «El nuevo Derecho penal de los negocios y de las socie dades mercantiles», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5121. or. eta ondorengoak; GARCÍA VILLAVERDE: «Derecho a la información del socio y del administrador (sobre la existencia de un derecho a la información de los miembros del Consejo de Adminis tración)», in Cuad. D. y Com., 10. zk., 1991, 7. or. eta ondorengoak; GARRALDA: La participación de los trabajadores en la dirección de las empresas en Alemania, Oviedo, 1967; GARRETA SUCH: «La responsabilidad de los administradores en la socie dad anónima», in RJC, 1981, 585. or. eta ondorengoak; IDEM: La responsabilidad civil, fiscal y penal de los administradores, 4. argitaraldia, Madril, 1997; GIRÓN TENA: «La responsabilidad de los administradores de la sociedad anónima en el Derecho español», in ADC, 159, 419. or. eta ondorengoak; GLIOZZI: Gli atti estrani all’oggeto sociale enlla società per azioni, Milan, 1970; GÓMEZ CALERO: Responsabilidad de socios y administradores frente a acreedores sociales, Madril, 1998; GOURLAY: Le conseil d’administration de la société anonyme: Organisation et fonctionnement, Paris, 1971; HEMARD: Les conventions entre les sociétés commerciales et leurs dirigeants, Paris, 1975; HOPT: «Derechos y obligaciones de la Dirección en relación con la “composición del accionariado”», in RDM, 1993, 863. or.; HUERTA VIESCA: «La retribución de los ad ministradores de sociedades anónimas y limitadas en el Derecho español y en el De recho inglés: aproximación a sus aspectos comunes y nuevas perspectivas», in RGD, 1995, 13475. or. eta ondorengoak; HURTADO COBLES: La responsabilidad de los administradores societarios en el ámbito civil y social, Bartzelona, 1998; IGLESIAS PRADA: Administración y delegación de facultades en la sociedad anónima, Madril, 1971; IRIARTE CALVO: «Administradores nombrados al constituirse la sociedad», in

Merkataritzako zuzenbidea

92


Merkataritzako zuzenbidea RDN, 1981, 43. or. eta ondorengoak; ITURMENDI: «La responsabilidad de los adminis tradores en la sociedad anónima», in RES, 64. zk., 1990, 37. or. eta ondorengoak; JAÉN ESQUIVEL, L.: «Breves consideraciones sobre la estructura del órgano de administración en el anteproyecto de ley de sociedades de responsabilidad limitada», in RDP, 1992, 1040. or. eta ondorengoak; KRIEGER: Personalentscheidungen der Aufsichtsrats, Mu nich, 1981; LEFEBVRE, F.: Responsabilidad de los administradores. Levantamiento del velo. Dossier práctico, Madril, 1998; LE CANNU: La société anonyme a directoire, Pa ris, 1979; LLEBOT MAJO: Los deberes de los administradores de la sociedad anónima, Madril, 1996; IDEM: «El sistema de la responsabilidad de los administradores. Doctrina y jurisprudencia», in RdS, 7. zk., 1996, 49. or. eta ondorengoak; LÓPEZ DE MEDRANO: La separación de los administradores de la sociedad anónima, Bartzelona, 1986; IDEM: «En torno a la retribución del administrador de sociedad anónima», in RGD, 1992, 10129. or. eta ondorengoak; LUTTERKRIEGER: «Rechte und Pflichten der Aufsichtsrats», Friburgo, 1980; MARTÍNEZ MACHUCA: «La oposición al acuerdo de transigir o renunciar al ejercicio de la acción social de responsabilidad», in RDM, 1997, 1155. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ SANZ: La representación proporcional de la minoría en el Consejo de Administración de la Sociedad Anónima, Madril, 1992; IDEM: «Provisión de vacantes en el Consejo de Administración de la Sociedad Anónima. (La cooptación)», in RdS, Iruñea, 1994 (gai bakarreko zk.); MARTORELL: Los directores de sociedades anónimas, Buenos Aires, 1990; MASSAGUER, J.: «Algunas consideraciones acerca de los efectos de la anotación preventiva de una demanda de impugnación de los acuerdos sociales», in RCDI, 1997, 99. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ: «Los admi nistradores representantes del personal y la Ley de Sociedades Anónimas», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 181. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los pactos de sindi cación para el órgano administrativo de la sociedad anónima», in Estudios URÍA, 353. or. eta ondorengoak; MINGUZZI: Gli amministratori di società per azioni, Rimini, 1980; MORA MATEO: «Responsabilidad civil del administrador de la sociedad anónima», in RGD, 1993, 11849. or. eta ondorengoak; MORO VISCONTI: Responsabilità limitata dei soci ed illimitata degli organi societari nelle società di capitali, Milan, 1977; MOYA JIMÉNEZ: La responsabilidad de los administradores de empresas insolventes, Madril, 1996; NEILA NEILA: La responsabilidad de los administradores en las sociedades de capital, Madril, 1995; OLIVARES JAMES: «En torno a los administradores de hecho en las sociedades anónima», in AAMN, 1978, 267. or. eta ondorengoak; OLIVENCIA: «Ten dencias actuales en la administración de la sociedad anónima», in RGD, 1994, 12833. or. eta ondorengoak; PATERNOTTRE: «Notas sobre el Administrador único y los admi nistradores solidarios en los estatutos de las sociedades anónimas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2195. or. eta ondorengoak; PAZ ARIAS: «Los inversores instituciona les como medio de resolución del conflicto de intereses entre administradores y accio nistas en la sociedad abierta», in RDBB, 1995, 857. or. eta ondorengoak; POLO, E.: «Los

Merkataritzako zuzenbidea


Merkataritzako zuzenbidea

94

Administradores y el Consejo de Administración de la sociedad anónima (arts. 123–143 LSA)», in Comentario al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), VI. liburukia, Madril, 1992; POLO SÁNCHEZ: «El ejercicio del cargo de administrador de la sociedad anónima por las personas jurídicas», in RDM, 1965, 199. or. eta ondorengoak; PRADA GONZÁLEZ: «La persona jurídica administradora de una sociedad anónima», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2295. or. eta ondorengoak; PUIG SALELLAS: «El ámbito representativo del órgano de adminis tración de las s. a.», in RDN, 1983, 183. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ARTIGAS: Consejeros delegados, comisiones ejecutivas, Consejo de administración, Madril, 1971; IDEM: «Notas sobre el régimen jurídico del director general de la s. a.», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 113. or. eta ondorengoak; IDEM: La representación de los accionistas en la Junta General de la Sociedad Anónima, Madril, 1990; RODRÍGUEZ DE QUIÑONES: «Administración social y participación laboral en la gestión de las socieda des anónimas en el Derecho comunitario derivado (un estudio descriptivo sobre la evo lución y contenido de las propuestas de Estatuto de Sociedad Anónima Europea y de Quinta Directiva)», in RGD, 1992, 10177. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ RUIZ DE VILLA eta HUERTA VIESCA: La responsabilidad de los administradores en las socie dades de capital por no disolución y no adaptación, 3. argitaraldia, Iruñea, 1997; RO JO: «La facultad de cooptación del Consejo de administración», in RDM, 1988, 367. or. eta ondorengoak; ROSSI: Amministratori di società ed esercizio del potere. Con par ticolare riferimento alle normative OPA e antitrust, Milan, 1990; RUANO BORRELLA: «Esquema del órgano de administración en las sociedades de capital después de la re forma del Reglamento del Registro Mercantil de 19 de junio de 1996», in RCDI, 1997, 119. or. eta ondorengoak; RUIZ SÁNCHEZ: «La responsabilidad de los administradores de las compañías de seguros. Ley 26/1988», in RES, 58. zk., 1989, 7. or. eta ondoren goak; SÁENZ GARCÍA DE ALBIZU: «Sociedad anónima: facultades al margen del objeto social otorgadas al administrador único por los estatutos de la sociedad», in ADC, 1987, 443. or. eta ondorengoak; IDEM: «El objeto social y el poder de representación de los administradores en las sociedades anónimas: adaptación a la legislación comunitaria», in Actualidad financiera, 1987, 1301. or. eta ondorengoak; SALELLES CLIMENT, J. R.: El funcionamiento del Consejo de Administración, Madril, 1995; SÁNCHEZ CALERO: «Los administradores en la sociedad anónima», in Pretor, 1979, 93. or. eta ondorengo ak; IDEM: «El Consejo de administración en la sociedad anónima», Pretor, 1979, 143. or. eta ondorengoak; IDEM: «Supuestos de responsabilidad de los administradores en la sociedad anónima», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 903. or. eta ondorengoak; SAN TOS BRIZ: «Responsabilidad civil de los administradores y representantes de empresas y sociedades mercantiles», in RDP, 1995, 315. or. eta ondorengoak; SÉNEN DE LA FUEN TE: «La protección de las minorías y la administración unipersonal de las sociedades

Merkataritzako zuzenbidea

94


Merkataritzako zuzenbidea anónimas», in RDM, 1953, 35. or. eta ondorengoak; SUÁREZ GONZÁLEZ, C.: «Partici pación en las decisiones del Consejo de Administración de una sociedad y responsa bilidad penal», in Cuadernos de Derecho Judicial, 41. orrialdea eta ondorengoak; SUÁREZLLANOS: «Sobre la distinción entre administración y representación de socieda des mercantiles», in RDM, 1962, 47. or. eta ondorengoak; IDEM: «Responsabilidad de los administradores de sociedad anónima (Disciplina jurídica de la acción social), in ADC, 1962, 921. or. eta ondorengoak; IDEM: «La responsabilidad de los administra dores de sociedad anónima», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2481. or. eta on dorengoak; VERGEZ: «La administración judicial de empresas embargadas», in Estudios POLO, 1181. or. eta ondorengoak; WEIGMANN: Responsabilità e potere legittimo degli amministratori, Torino, 1974; WILHELM: La responsabilité civile des administrateurs de sociétés anonymes, Geneva, 1967; ZENBAIT AUTORE: Responsabilidades y obligacio nes de directivos y administradores, Bartzelona, 1996.

Merkataritzako zuzenbidea