Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (1)

Page 140

§ VIII. Enpresa antolaketaren eta jardueraren babesa (II)

11

eskritura publikoa, judizio bidezko agiria edo Erregistro Zibileko ziurtagiria (MEAren 93. artikulua). Banakako enpresarioaren lehendabiziko inskripzioak eduki zehatza izan behar du. Eduki hori araudiaren 90. artikuluak azaltzen du eta, horren agin duz, hurrengoak agertu behar dira nahitaez inskripzio horretan: «1. Enpresa rioaren identitatea. 2. Merkataritzako izena eta, hala behar denean, haren establezimenduaren errotulua. 3. Establezimendu nagusiaren egoitza eta, hala denean, sukurtsalena. 4. Enpresaren xedea. 5. Eragiketak hasteko data». Ha laber, datu interesgarri gisa azpimarratu behar da araudiak lehendabiziko ins kripzioaren inguruan kasu berezi batzuk ezarri eta arautzen dituela, besteak beste, adingabeko edo ezgaituei buruzkoa (91. artikulua) eta pertsona ezkon duei buruzkoa (92. art.). Zentzuzkoa denez, banakako enpresarioen inskrizpioari buruz azaldu takoak eragin berezia du enpresario ontziustiatzailearengan. Horrentzat, bai kodeak eta bai araudiak inskripzioaren nahitaezkotasuna ezarri eta honako postulatua finkatu dute: enpresario ontziustiatzailearen inguruan inskripzio rik egiten ez bada, enpresario horrek erantzukizun mugagabea izango du, be rak hartu dituen betebeharrengatik (19.3. art.). Postulatu horrek indarrik gabe utzi du erantzukizun mugatuari buruzko sistema berezi tradizionala, hain zuzen ere, nabigazioko enpresarioarentzat kodearen 586, 587 eta 838. art.ek ezarritakoa (ikus 1141 eta 1142. zk.ak). 68. Merkataritzako sozietateen inskripzioa.— Merkataritzako sozieta teak nahitaez inskribatu behar dira Erregistroan. Inskripziorik ez izateak be rez dakar sozietate horientzat irregulartasunaren ondorioak sortzea; ondorio horiek lan honen beste atal batzuetan jasotzen dira (ikus 150, 232, 235, 236, 238 eta 481. zk.ak). Kodeak zehatzmehatz finkatzen du sozietatearen egintza eta inguruaba


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu