Uztailaren 29ko 12/1996 Legea, Aita eta Amaren Ahalgoari buruzkoa KATALUNIAKO GENERALITATEKO LEHENDAKARIA
Hiritar guztiek jakin bezate Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta neronek aldarrikatu dudala, Erregeren izenean eta Kataluniako Autonomi Estatutuaren 33.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, uztailaren 29ko 12/1996 Legea, Aita eta Amaren Ahalgoari buruzkoa. HITZAURREA
Kataluniako Zuzenbide zibila Famili zuzenbidearen esparruan garatzeko prozesuan, eta biharetziko famili kodearen prestaketa gogoan izanik, bidez koa da gurasoen eta euren semealaben arteko ahalgo harremanak arautzea, bereziki, semealaba horiek adingabekoak diren artean eta, esangura zabala goan, beste kasu batzuetan ere. Hortaz, Semealabatasunei buruzko Legearekin bat egiteaz gain, Lege ak bete egiten du Kataluniako antolamendu juridikoan egun dagoen hutsunea; zernahi gisaz, Errepublika garaietako Generalitat zena orduko arduratu zen luzesakonean gai honetaz. Legearen izenburuan eta edukian, «aita eta amaren ahalgo» adierazmol dea erabili izan da, «patria potestad» esamoldearen sinonimo gisa. Egungo egunean, badirudi terminologia hori erabiltzea egokiagoa dela. Guraso eta semealaben arteko harremanek berekin dakarte aitak eta amak euren semealabenganako babes eta laguntza eginbeharrak izatea. Ha rremanok aldendu egin dira aitaren aginteari buruzko printzipio horretatik. Ondorenez, «patria potestad» adierazmoldea ez da berezkoa, gaur egungo Zu zenbidean erakunde horri ematen zaion arauketa kontutan izanik. Erromako patria potestasarekin gertatu aldera, gure egunotan erakunde horrek ez du agintekeriazko ahalgorik islatzen; aitzitik, ahalgo hori semealaben onura ERANSKINA