Page 1

ERANSKINA

ERANSKINA


Aurkibidea Or.

KODE ZIBILA Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoaren ingurukoa, eta Kode Zibilaren eta Judi ziamendu Zibilari buruzko Legearen zati bateko aldarazpe naren ingurukoa ere ...........................................................

V

GALIZIA Maiatzaren 24ko 4/1995 Legea, Galiziako Zuzenbide Zibi lari buruzkoa ......................................................................

XLVII

KATALUNIA Uztailaren 29ko 10/1996 Legea, Senideen arteko Mante nuari buruzkoa ...................................................................

LIII

Uztailaren 29ko 11/1996 Legea, Tutoretzari eta Babes Era kundeei buruz abenduaren 30ean emandako 39/1991 Legea aldaraztekoa ..............................................

LIX

Uztailaren 29ko 12/1996 Legea, Aita eta Amaren Ahalgoari buruzkoa ...........................................................

LXIII

Uztailaren 27ko 8/1995 Legea, Ume eta Nerabeen Laguntza eta Babesa arautu, eta Babesik Gabeko Adingabekoen gai neko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko abenduaren 30eko 37/1991 Legea aldarazten duena .........

LXXVII

ERANSKINA


1995eko irailaren 21eko Akordioa, Ume eta Nerabeen Laguntza eta Babesa arautu, eta Babesik Gabeko Adin gabekoen gaineko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko abenduaren 30eko 37/1991 Legea aldarazten duen legeari idazkera harmonikoa ematen diona ......................................................................

LXXXI


KODE ZIBILA Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoaren ingurukoa, eta Kode Zibilaren eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen zati bateko aldarazpenaren ingurukoa ere JUAN CARLOS I ESPAINIAKO ERREGE

Lege hau ikusi eta ulertzen duten guztiei. Jakin ezazue Gorte Nagusiek onetsi dutela eta neronek berronetsi dudala honako lege organikoa. ZIOEN AZALPENA

1 Espainiako 1978ko Konstituzioaren I. tituluko III. kapitulura biltzen dira gizarte eta ekonomiazko politikaren printzipio artezkariak. Lehenengo leku an, kapitulu horrek herri botereei ezartzen die familiaren babes sozial, ekono miko eta juridikoa ziurtatzeko betebeharra; familiaren barnean, herri botereek adingabekoak babestu behar dituzte batez ere. Bada, konstituziogilearen kezka izan zen adingabekoaren babeserako esparru juridiko egokia ematea. Kezka bera islatzen da Espainiak arestian be rretsi dituen tratatu batzuetan ere. Nazioarteko tratatu horien artean nabar mendu daiteke, batez ere, Umearen Eskubideei buruz Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an onetsi zuten Konbentzioa, Espainiak 1990. urteko azaroa ren 30ean berretsitakoa. Konbentzio horrek filosofia berri baten hasiera dakar adingabekoei begira. Filosofia horren baitan azpimarratu egiten da adinga bekoak gizartean betetzen duen zeregina; areago oraindik, adingabeko horrek gero eta protagonismo handiagoa izan behar du. ERANSKINA


Beharrizan berbera antzeman dute nazioarteko beste erakunde batzu ek ere. Ildo horretatik, Europako Parlamentuak Umearen Eskubideei buruzko Gutun Europarra onetsi zuen, A 3–0172/92 Ebazpenaren bitartez. Konstituzioaren aginduari helduz, eta aurrerago aipaturiko joera oroko rrarekin bat etorriz, azken urteotan gure antolamendu juridikoan berrikuntza prozesu garrantzitsua burutu da adingabekoaren esparruan. Aurrenaurrenik, Semealabatasuna, Guraso Ahalgoa eta Ezkontzaren Ondasun Eraentza aldarazteko maiatzaren 13an emandako 11/1981 Legeak ezabatu egin zuen legebidezko semealabatasunaren eta semealabatasun ez legebidezkoaren arteko bereizketa. Horrez gain, guraso ahalgoaren egikari tzaz denaz bezainbatean, aita eta ama parekatu zituen; berebat, aitatasunaren inguruko ikerketa ahalbideratu zuen. Denboraren buruan, aldarrikatu dira beste lege batzuk ere, hala nola, ja rraikoak: urriaren 24ko 13/1983 Legea, Tutoretzari buruzkoa; azaroaren 11ko 21/1987 Legea, Kode Zibilera eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legera adopzioaren inguruan bildutako artikulu batzuk aldarazten dituena; ekainaren 9ko 5/1988 Lege Organikoa, Adingabekoenganako Exhibizionismo eta Sexu Probokazioari buruzkoa; ekainaren 5eko 4/1992 Lege Organikoa, adingabe koen epaitegien eskumena eta prozedura arautzen dituen legea eraldatzekoa; eta, azkenik, uztailaren 12ko 25/1994 Legea, Espainiako antolamendu juri dikoan 89/552/EEE Zuzentaraua baitaratzekoa. Azken horri dagokionean, es tatukideek lege, araudi eta administrazio xedapen desberdinak onetsi dituzte, irratitelebista hedatzeko jardueren egikaritzari buruz; manu horiek guztiak koordinatzea izan da, hain zuzen ere, harako zuzentarauaren helburua. Hor aipaturiko legeen artean, azaroaren 11ko 21/1987 Legea izan da, dudamudarik gabe, adingabekoaren gaineko babesaren esparruan aldaketarik garrantzitsuenak egin dituena. Lege horren ondorioz, adingabekoak bertan behera uzteari buruzko kon


tzeptu zaharkituaren ordez, babesgabeziaren erakundea etxekotu da. Aldaketa horrek berebiziko arintasuna ekarri die adingabekoaren gaineko babes proze durei; izan ere, erakunde publiko eskudunak modu automatikoan beregana tzen du adingabekoaren gaineko tutoretza, adingabeko horren babesgabezia larria denean. Halaber, lege horren ulerkerari helduta, familiaren erabateko integrazioa lortzeko bidea da adopzioa. Famili harrera, berriz, adingabekoa babesteko erakunde berria da eta hala itxuratzen du legeak. Bide beretik ere, adingabe koaren interes gorena printzipio eratzailea da, adingabeko horren inguruko jarduketa guztietan, jarduketok administrazio izaerakoak izan nahiz judizio izaerakoak izan. Gainera, gehitu egin dira Fiskaltzak adingabekoari begira di tuen ahalmen eta betebeharrak. Nondiknahi begiratuta ere, eta lege horrek aurrerakada zalantzaezina eragin eta berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen arren, berorren aplikazioak ageriagerian utzi ditu hutsune batzuk. Gisa bertsuan, lege horren aldarrika penetik gure egunotara arte igaro izan den denbora tarte horretan, gizartean beharrizan eta eskari berriak sortu dira. Erakunde frankok, publiko zein pribatu —Parlamentuko Ganbara biek, Herri Defendatzaileak, Estatuko Fiskal Nagusiak eta adingabekoen inguruko elkarte desberdinek— eskari horiek guztiak jaso dituzte, eta Gobernuari hela razi diote antolamendu juridikoa egungo sozietatearen errealitateari egokitze ko beharrizana. 2 Lege hau, izatez, eskari horiei eginiko lehenengo erantzuna da. Lege ho nek, bada, sakonsakonean eraldatzen ditu Kode Zibilean adingabekoaren ba besari buruz arauturiko erakunde tradizionalak. Zinez, lege honen muina osatzen du aurrerago aipaturiko kodearen manu jakin batzuei egindako aldarazpenak; hala da eta hala behar du izan. Edozein modutan ere, lege honen edukiak kode horren mugak gainditzen ditu eta ba ERANSKINA


bes esparru juridiko zabalagoa eratzen du; esparru hori loteslea da herri bo tereentzat, adingabekoei zehatzmehatz loturiko erakundeentzat, guraso eta senideentzat eta, oro har, hiritar guztientzat. Gure gizartean izandako kultur transformazioek eurekin ekarri dute ume ak gizartean duen statusa aldatzea. Horren ondorioz, ikusmolde berri batetik ekin behar zaio umeek dituzten giza eskubideen gaineko moldaketa egiteari. XX. mende hondarretik, Espainian eta gainerako herri aurreratuetan in darrean dago Umeen babeserako zuzenbidea. Nolanahi ere, ikusmira berriari helduta, zuzenbide hori eraldatu beharra dago. Eraldaketa horren bitartez, adingabekoei aintzatetsi behar zaizkie, batetik, eskubideen erabateko titular tasuna eta, bestetik, eskubide horiek egikaritzeko mailaz mailako gaitasuna. Konstituzioaren osteko legegintza garapenak joera hori erakusten du, per tsona adingabekoak eskubidedun subjektutzat hartzen dituenean. Horren hari ra, antolamendu juridiko osora eta adingabekoa ukitzen duten autu guztietara hedatu da ÂŤadingabekoak esan beharrekoa entzun behar da, horrek behar bes teko adimenik baduÂť adierazmoldea. Nabari denez, kontzeptu horrek aintza kotzat hartzen du adingabekoaren heldutasun maila, adingabeko horrek bere eskubideak zuzenzuzenean egikari ditzakeen ala ez erabakitzeko. Heldutasun mailak erator ditzakeen mugapenak modu murrizgarrian in terpretatu eta, areago oraindik, mugapenok prozeduretan mamitu behar dira; beste era batera esateko, adingabekoaren adinaren arabera egokienak diren prozedurak erabili behar dira. Antolamendu juridikoak eta, bereziki, lege honek arianarian islatu dute pertsona adingabekoen inguruko ulerkera berri hori. Ulerkera horren eretze an, adingabekoak subjektu aktibo, partehartzaile eta sortzaileak dira eta, ha lakoak izanik, gaitasuna dute, lehenik eta behin, euren gizarte


ingurunea eta ingurune pertsonala aldarazteko eta, hurrenik, euren eta gainerako pertsonen beharrizanak bilatu eta asetzeko prozesuan parte hartzeko. Gaur egungo jakintza zientifikoetatik ondoriozta daiteke ez dagoela begi bistako desberdintasunik babes beharrizanen eta subjektuaren autonomiari lotutako beharrizanen artean. Aitzitik, gizarte eta Zuzenbidearen ikuskeratik, umeen babesa ziurtatzeko modurik egokiena da ume horiek subjektu gisa du ten autonomia bultzatzea. Hori egitean, adingabekoak berak ezariezarian an tzeman dezake bere egoera pertsonala eta gerogarrenean egoera horrek izango duen islapena kontrolatzeko gauza dela. Gaur egun horixe da, izan ere, ume en gaineko babes sistema guztiek duten kezkarik larriena; beraz, hori berori da antolamendu juridiko guztiek eta pertsona adingabekoen susperketa eta ba bes bideek duten erronka. Horrexegatik, lege hau ere subjektuaren inguruko ulerkera horretan oinarritzen da: adingabekoen beharrizanak, euren eskubide eta babesaren sostengu gisa. Hasteko, I. tituluak aintzatetsi egiten ditu orokorrean nazioarteko tra tatuetan baitaratutako eskubideak, Espainiak tratatu horiek sinatu dituenean. Gainera, tratatu horiek irizpide moduan erabili behar dira, pertsona adinga bekoei aplika dakizkiekeen arauak interpretatzeko. Bestalde, adingabekoek dituzten eskubide guztien artean, batzuk 単abar tzeko beharra sortu da; horretarako, konbinatu egin dira, batetik, eskubide ho riek egikaritzeko aukera eta, bestetik, adingabekoei euren adinaren arabera zor zaien nahitaezko babesa. Bada, berrindartu edo biziberritu behar dira Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubideen Babes Zibi lari buruz maiatzaren 5ean emandako 1/1982 Lege Organikoak ezarri zituen berme mekanismoak. Bide horretatik, komunikabideei debekatu egin zaie adingabekoen gaineko datu edo irudiak zabaltzea, hori adingabekoen intere ERANSKINA


sarentzat kaltegarria izan badaiteke, nahiz eta kasuan kasuko adingabekoa za balkunde horrekin ados egon. Horrekin, adingabekoa babestu nahi izan da, hori manipulatua izan ez dadin; adingabekoaren lege ordezkariek eta beraren inguruko taldeek ere adingabeko hori manipula dezakete, eta hori eragotzi beharra dago. Aztergai dugun aldarazpena osatzen du Fiskaltzaren legebidez taketa aktiboak. Artikuluek eurek ere beren beregi jasotzen dute adingabekoei dagokien partaidetza eskubidea; zehatzago esateko, artikulu horiek ezartzen dutenez, adingabekoek eskubidea dute elkarteen kide izateko eta, horrez gain, be tekizun batzuk gauzatuz gero, ume eta gazteen elkarteak bultzatzeko ere. Eskubide horren osagarri gisa, adingabekoek jendaurreko batzarretan eta ma nifestazio baketsuetan parte hartzeko eskubidea dute. Adingabekoek, alabai na, guraso, tutore edo zaintzaileen baimena izan behar dute, legeak betekizun hori ezartzen baitu. Legeak printzipio orokor batzuk ezartzen ditu, gizartean babesgabe zi egoerak azaltzen direnean nola jardun behar den finkatzeko. Horren harira, egoera horiek konpondu ahal izateko, erakunde publikoak ikertu behar ditu berak ezagutzen dituen egitateak; hori egin eta gero, egoerok konpon daitez ke, gizarte zerbitzuen eskuhartzearekin edo, hala denean, erakunde publi koak berak adingabekoaren gaineko tutoretza bereganatuz, legearen arabera. Modu berean ere, edozein pertsonak antzematen badu adingabeko bat arrisku edo babesgabezi egoeran izan daitekeela, pertsona horrek berehalako laguntza eman behar dio adingabekoari eta, ondoren, egitatearen berri eman behar die agintariei nahiz euren agenterik hurbilenei. Edu berean, eta zeha tzago oraindik, hiritarren eginbeharra da herri agintari eskudunei komuni katzea adingabekoa ez dela ikastetxera joaten, ezjoate hori ohikoa bada eta hori egiteko ez badago inolako arrazoirik. Ildo beretik, eta gizartean adingabekoek izan ditzaketen babesgabezi egoeren inguruan, lege honek bereizketa berritzaile


bat egiten du. Legeari hel duta, desberdinak dira arrisku egoerak eta babesgabezi egoerak eta, horren ondorioz, erakunde publikoak ez du modu berean esku hartu behar bi horie tan. Arrisku egoeretan, adingabekoarentzat kalteren bat gertatzen da, baina kalte horren larritasunak ez du bidezkotzen adingabekoa bere familiaren gandik bereiztea. Hori dela eta, erakunde publikoak arrisku egoeretan hartzen du esku familiaren barnean arriskua dakarten faktoreak ezabatzeko; erakunde publikoa horretan saiatzen da eta ez du besterik egiten. Babesgabezi egoe retan, aldiz, egitateak larriak dira eta larritasun horrek bidezkotzen du adin gabekoa bere familiatik bereiztea. Horrelako kasuetan, erakunde publikoak adingabekoaren gaineko tutoretza bereganatzen du eta, une berean, azkendu egiten da guraso ahalgoa edo tutoretza arrunta. Bestalde ere, lege honetan barrena nabari daiteke beste kezka bat ere. Kezka horren sorburu izan da, izatez, 21/1987 Legearen aplikazioak erato rritako esperientzia. Esperientzia horrek ageriagerian jarri du bizkortu eta ar gitu behar direla adingabekoa uki dezaketen prozeduren tramiteak, prozedura horiek administrazio izaerakoak izan zein judizio bidezkoak izan. Tramiteok bizkortu eta argituz lor daiteke, hain zuzen ere, adingabekoa sekula ez gera tzea defentsa edo babesik gabe. Horrenbestez, eta printzipio orokor gisa, jarduketa orok kontutan izan be har du, batik bat, adingabekoaren interesa, eta ezin dio inolako eragozpenik jarri adingabeko horrek ikastetxean, gizartean edota lanean daraman bizimo duari. Ildo beretik, berrogeita zortzi orduko epean, guraso, tutore eta zain tzaileei jakinarazi behar zaizkie babesgabezi egoerarik badela adierazten duten ebazpenak; halaber, aurreko horiei informazioa eman behar zaie, ahal den neurrian, modu pertsonal, argi eta ulergarrian, Administrazioaren esku hartzea eragin duten kariei buruz eta kasuan kasuan harturiko erabakiak izan ditzakeen ondoreei buruz. ERANSKINA


Orobat, epaileak neurri batzuk har ditzake, semealabentzat kaltegarri gerta daitezkeen egoerak saihesteko. Neurriok Kode Zibilaren egungo 158. art.an azaltzen dira eta adingabeko guztiei aplika dakizkieke. Gisa berean, neurri horiek aplikatu ahal zaizkie guraso eta semealaben arteko harremanen esparrua gainditzen duten egoerei eta, ondorenez, tutoretzak eta zaintzak era tortzen dituzten harremanei ere. Berebat, epaileak kautelazko neurri gisa har ditzake halakoak, edozein prozedura hasi aurretik nahiz prozedura bitartean, eta hori zigor prozedura izan zein prozedura zibila izan. Azken buruan, bizkortasun edota arintasun printzipioa nagusiarazi nahi izan da adingabekoa ukitzen duten prozedura guztietan, prozedura horiek ad ministrazio izaerakoak izan zein judizio bidezkoak izan. Horretara saihestu daitezke prozeduren zurruntasunak eragin ditzakeen kalteak. Aipamen berezia izan behar du famili harreraren erakundeak. 21/1987 Legeak ezarri zuen famili harrera hori, eta erakunde publiko eskudunak be rori era zezakeen, gurasoak ados etorriz gero; gurasoak ados etorri ezean, erakunde publikoak epailearengana jo behar zuen, horrek famili harrera era zezan. Manu hori aplikatzearen ondorioz, gure egunotara arte, zenbait kasu tan gertatu izan da gurasoak famili harrera eratzearen kontra azaltzea, baina beste senide batzuk ados etortzea adingabekoa euren etxean hartzearekin. Horrelakoetan, gurasoen adostasuna ez izateagatik, erakunde publikoek zen tro jakin batzuetan barneratu behar izan dituzte adingabekoak, erakundeek horretara beharturik ikusi baitute euren burua. Barnerapen horrek berarekin ekarri du umeek kalte psikologikoak eta emozionalak izatea, umeok familia ren bizigirotik kanpo geratu baitira, hori beharrezkoa izan ez arren. Egoera horri aurre egiteko, lege honek aukera ematen dio erakunde publi koari, horrek adingabekoaren intereserako behinbehineko famili harrera era baki dezan. Hariari segiz, erakunde publikoak behinbehineko famili harrera erabaki dezake, gurasoak harrerarekin ados ez daudenean edota horren aurka jartzen direnean; harrerak bere


horretan irauten du, beharrezkoa den es pedientea tramitatu arte, eta epaileak ebazpenik ematen ez duen bitartean. Gauzak horrela, umeen gaineko harrera eratzea erraztu da, umeon gurasoek gehieneko axolagabekeria erakutsi dutenean. Egundaino, indarreko legeriari helduz, harrera aldi baterako egoera zen eta, horren ondorioz, berorren arauketak ez zuen ezelako bereizketarik egiten, adingabekoak izan zitzakeen inguruabar desberdinen arabera. Halaber, fami lia hartzaileak autonomia mugatua zuen adingabekoa zaintzeko. Egungo egunean, herri askotan eztabaidatzen da adingabekoen babese rako erakunde juridikoek konponbide egokia ematen dieten ala ez adingabeko horiek izan ditzaketen babesgabezi egoera desberdinei. Egiatan, umeen ba beserako sistemek hobera egin dezaten, nahitaezkoa da, aurrenik, erakunde juridiko desberdinak izatea eta, hurrenik, profesionalen eginerak malgutzea. Lege honek bide horretatik jotzen du eta, horretarako, famili harrera moldatu eta, harrera horren egonkortasunaren arabera, hartzaileen eta harrerapeko adingabekoaren arteko harremanak egokitu ditu. Hiru harrera mota bereizi izan dira, bakoitzak betetzen duen helburuaren arabera. Lehendabiziko, harrera bakuna eratzen da, denborazko baldintza ja kin batzuk betetzen direnean; baldintza horietan aurreikus daiteke, neurri batean besterik ez bada ere, adingabekoa bere familiarekin itzuliko dela. Bi garren, harrera iraunkorra eratzen da, egoera horrek egonkortasun handiagoa izan behar duenean, adingabekoaren edota beraren familiaren adina zein bes te inguruabar batzuk direla medio. Harrera iraunkorraren kasuan, familia hartzailearen autonomia gehitu egiten da, familia horrek adingabekoa zain tzeko dituen eginkizunei dagokienean; izan ere, epaileak tutoretzaren ahalme nak eratxikitzen dizkio familia hartzaileari, horrek errazago gauza ditzan bere erantzukizunak. Hirugarren, beren beregi ezartzen da adopzio aurreko harreraren modali tatea. 21/1987 Legeari gagozkiola, modalitate hori zioen azalpenean bakarrik agertzen zen; orobat, beste legeria batzuetan ERANSKINA


ere badago halako modalitate rik. Lege honen arabera, adopzioaren aurretik denbora tarte bat ezar daiteke, harrera helburu horrekin formalizatuz gero. Horrelakoak gerta daitezke, era kunde publikoak adopzio proposamena egin diolako epaileari edota, propo samen hori egin baino lehen, beharrezkotzat jo izan delako denbora tarte bat izatea, adingabekoa familia berriari egoki edo horretara molda dadin. Horrekin zuzendu egin dira Kode Zibilaren 173.1. art.ak zituen akatsak. Gaur egun, harrera mota desberdinak bereizten dira, inguruabar hauek kontu tan izanik: familiaren egoerak hobera egin dezakeen ala ez; adingabekoaren itzulerak berari kalterik eragin ahal dion ala ez; inguruabarren arabera ego kiagoa den harrera iraunkortasunez eratzea edo, kontrara, harrera hori adop zioaren aurretik eratzea. Aiurri berean, Kode Zibilak formalizazioagiri bat ezarri eta berorrek izan behar dituen betekizunak zehazten ditu. Adopzioaz denaz bezainbatean, lege eskakizuna da adopziohartzaileak egokiak izatea. Proposamena erakunde publikoak egiten badu, horri dagokio harako lege eskakizuna betetzen den ala ez egiaztatzea; gainerako kasuetan, epaileak egiten du zuzenzuzenean egiaztapen hori. Egokitasunaren betekizu na ez zegoen beren beregi jasota gure Zuzenbide positiboan. Hala eta guztiz ere, eskakizun hori modu esplizituan agertzen da, batetik, Umearen Eskubi deei buruzko Konbentzioan eta, bestetik, Hagako Hitzarmen batean, alegia, adingabekoen babesari eta nazioarteko adopzioaren esparruan izan beharreko lankidetzari buruzko hitzarmenean. Bestalde, praktikan betekizun hori kontu tan hartzen zen, familia adopziohartzaileak hautatzeko prozeduretan. Legeak nazioarteko adopzioa arautzen du. Azken urteotan, arras gehi tu dira adopziohartzaile espainiarrek adoptaturiko ume atzerritarren kasuak. 21/1987 Legea egitean, gertaera hori ez zen gaur bezain ohikoa eta ez zegoen hainbesterako premiarik,


eraldaketa horretan nazioarteko adopzioaren arazoa ri oldartzeko. Bada, lege honek bereizten ditu, batetik, erakunde publikoek zuzenzuzenean bete behar dituzten eginkizunak eta, bestetik, erakunde publi ko horiek agentzia pribatuei eskuordetu ahal dizkieten bitartekaritza egin kizunak, agentzia horiek kreditazio egokia baldin badute. Era berean, lege honek baldintza eta betekizun batzuk ezartzen ditu, agentziek kreditazio hori lor dezaten; baldintza eta betekizun horien artean nabarmendu daiteke agen tziek irabazasmorik ez izatea. Halaber, Kode Zibilaren 9.5. artikulua aldarazi egin da eta, horren ondo rioz, atzerrian eraturiko adopzioen kasuan ere, adopziohartzaileak egokiak izan behar dira, adopzio horiek Espainian eragingarriak izan daitezen. Hori ezartzean, lege honek bete egin du Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa berrestean hartutako konpromisoa; izan ere, Nazio Batuek egindako konben tzio horretan, estatukideek euren gain hartzen dute betebehar jakin bat eta, betebehar hori betetzeko, eskubide berberak izan behar dituzte estatu horretan adoptatu umeek eta beste herri batean adoptatuek. Bukatzeko, lege honek jorratzen ditu tutoretzaren inguruko autu batzuk ere. Hori egiteko, Kode Zibilaren zenbait artikulu garatu dira, eurotan 単abar dura batzuk sartzeko, adingabekoei dagokien arazoei begira. Horren harira, eta ahal den neurrian, adingabekoaren gaineko tutoretzaren helburua izan behar da adingabekoa tutorearen familian integratzea. Berebat, tutorea kargu tik enkaitzeko karien artean sartzen da elkarrekin bizitzeko arazo larri eta etengabeak izatea; gainera, prozedura horretan, adingabekoak esan beharre koa entzun behar da. Testu osoan barrena indartu egin da Fiskaltzaren eskuhartzea, 21/1987 Legeak jarritako lorratzari eutsiz. Ildo horretatik, erakunde horren jarduketa bideak gehitu egin dira; Fiskaltzaren estatutuari helduta, erakunde horri dago kio lege ordezkaritzarik ez duten adingabeko eta ezgaituen gaineko ordez karitza. ERANSKINA


Legeak jorratzen dituen autuetarik beste bat da adingabekoa zentro psi kiatriko batean sartzea. Legeak arazo horri ekiten dio, barnerapen hori gehie neko bermeekin gauza dadin, tartean adingabekoa baitago. Bide horretatik, beharrezkoa da epailearen aurretiazko baimena izatea, Kode Zibilaren 211. artikuluko erregelak betetzea eta Fiskaltzak manuzko txostena ematea. Ondo re horietarako, adingabekoa eta ustezko ezgaia parekatu egiten dira. Bestalde, barnerapena borondatezkoa izan dela baieztatzeko, ez da nahikoa guraso en adostasuna izatea, presaz egindako barnerapenaren kasuan izan ezik. 3 Lege honek errespetua izan nahi dio estatuaren eta autonomi erkidegoen artean Konstituzioak eta estatutuek egindako eskumen banaketari. Esangura horretan, legeria zibilari, auzibidezko legeriari eta Justizi Ad ministrazioari buruzko arazoak arautzen ditu lege honek, horretarako Kons tituzioaren doikuntza zehatza baitu, 149.1. artikuluaren 5, 6 eta 8. idazati en arabera. Edozein modutan ere, azken xedapen zehatz batean, osoosorik irauna razten dira autonomi erkidegoen eskumenak, autonomi erkidego horiek euren Zuzenbide zibila dutenean, zuzenbide hori Foru zuzenbide izan zein Zu zenbide berezi izan. Arean bere, azken xedapen horrek ezartzen duenez, lege hau sorospidezkoa da, autonomi erkidego horietan indarrean dauden xedapen zehatzei begira. Era berean, administrazio izaerako eskumenak aipatzen direnean, argiro argiro esaten da eskumen horiek autonomi erkidegoei eta Ceuta eta Melillako hiriei dagozkiela, Konstituzioak egindako eskumen banaketaren arabera, eta erkidego eta hiri horiek euren estatutuetan bereganatu dituzten eskumenekin bat etorriz.


4 Amaitzeko, lege honek Kode Zibilaren artikulu batzuk aldarazi ditu gra matika eta edukiaren inguruko akats batzuk zuzentzeko, akatsok agertu bai tira kode horretan ondoz ondoz egindako eraldaketa partzialen ondorioz. Kode Zibilean izandako eraldaketa batzuek zeharka baino ez zuten ukitu tutoretzaren erakundea. Eraldaketok bazter utzita, urriaren 24ko 13/1983 Le geak aldarazi egin zuen Kode Zibilaren I. liburuko X. titulua, ÂŤAdingabekoen edo ezgaituen gaineko tutoretza, kuradoretza eta zaintzaÂť arautzen duena; era berean, lege horrek hobetu egin zuen Kode Zibilak tutoretza arruntaren inguruan jasota zuen eraentza. Halaber, azaroaren 11ko 21/1987 Legeak idaz kera berria eman zien tutoretza arautzen zuten artikuluei, tutoretza hori lege aginduz erakunde publikoek berenagatzen zutenean. Oraingoan ere, tutoretza horren gaineko artikuluak eraldatzen dira. Tutoretzaren erakundeak bi alde horiek dituenez, Kode Zibilaren barnean bi horien arauketa harmonizatu beharra dago. Kodegintza Batzorde Nagusia ren lehenengo sekzioa Zuzenbide pribatuaren ingurukoa denez gero, berorrek ekin dio harmonizatze lanari eta aipatu artikuluak aldarazi ditu; izan ere, 1983ko eraldaketaz geroztik, artikulu horiek ez ziren batere koherenteak, eta euron aplikazio praktikoa konplexua zen oso. Horrela, lege honen oinarrizko helburua da adingabekoak babestea, admi nistrazio tutoretzaren bidez; ondorenez, beste artikulu batzuk ere aldarazi egin dira, gai horri lotuta daudelako.

Lehenengo titulua ADINGABEKOEN ESKUBIDEAK

ERANSKINA


Lehenengo kapitulua ESPARRUA ETA PRINTZIPIO OROKORRAK

1. artikulua. Aplikazio esparrua Lege hau eta berorren garapenerako xedapenak aplika dakizkieke he mezortzi urtekoak baino gazteagoak diren adingabekoei, horiek Espainiako lurraldean daudenean, salbu eta eurei aplikatu ahal zaien legearen aginduz aurretiaz adin nagusiko bilakatu direnean. 2. artikulua. Printzipio orokorrak Lege hau aplikatzean, adingabekoen interes gorenak lehenespena du, kasuankasuan pila daitezkeen legebidezko interesetatik beste edozeinen gai nean. Horrez gain, lege honen itzalpean hartutako neurri guztiek helburu he zitzailea izan behar dute. Modu murrizgarrian interpretatu behar dira adingabekoek jarduteko du ten gaitasunari ezartzen zaizkion mugapenak. Bigarren kapitulua ADINGABEKOAREN ESKUBIDEAK

3. artikulua. Nazioarteko instrumentuen inguruko aipamena Adingabekoek honako eskubideak dituzte: batetik, Konstituzioak eta Es painiak sinaturiko nazioarteko tratatuek eurei ematen dizkieten eskubideak eta, bereziki, Umearen Eskubideei buruz Nazio Batuek egindako Konben tzioak ematen dituenak; eta, bestetik, antolamendu juridikoak bermatzen dituen gainerako eskubideak. Ezin da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, na ziokotasun, arraza, sexu, akastasun edo gaixotasun, erlijio, hizkuntza, kul tura, iritzi nahiz beste edozein inguruabarren ondorioz, inguruabar horiek pertsonalak izan zein familia edo gizarte


arlokoak izan. Lege hau, berorren garapenerako arauak eta pertsona adingabekoei bu ruzko gainerako lege xedapenak interpretatu behar dira, Espainiak sinaturiko nazioarteko tratatuen arabera eta, batik bat, Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an Umearen Eskubideei buruz emandako Konbentzioaren arabera. Herri botereek adingabekoen eskubideei zor zaien babesa bermatu behar dute, eta haien jarduketak bat etorri behar dira lege honekin eta aurrerago ai paturiko nazioarteko arautegiarekin 4. artikulua. Ohore, intimitate eta norberaren irudirako eskubidea 1. Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubidea dute adingabekoek. Eskubide horrek bere barruan har tzen ditu, gisa berean, famili egoitzaren eta postaren hautsezintasuna, eta komunikazioen sekretua ere. 2. Komunikabideetan adingabekoen inguruko informazioa zabaltzeak edo euren izen nahiz irudiak erabiltzeak berarekin ekar dezake adingabeko horien intimitate, ondra edo erreputazioan ezlegebidezko eskusartzea gauzatzea. Hala gertatuz gero, edota zabalkunde nahiz erabilera hori adingabekoen in teresentzat kaltegarri izanez gero, Fiskaltzak esku hartu behar du, lege hone tan ezarritako babes eta kautela neurriak berehala eraginez; gisa berean, eragindako galeren ondorioz egokiak diren kalteordainak eskatuko ditu Fis kaltzak. 3. Adingabekoaren ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubideari begira, ezlegebidezko eskusartze gisa har daiteke komunikabideetan adingabeko horren irudia edo izena erabiltzea, erabilera horrek kalte egin ahal badio adingabeko horren ondra zein errepu tazioari, edota erabilera hori adingabekoaren interesentzat kaltegarria izan badaiteke, nahiz eta adingabekoa edo beraren lege ordezkariak erabilera ho rrekin ados etorri. ERANSKINA


4. Adingabekoen lege ordezkariek izan ditzaketen akzioei kalterik egin gabe, kasu guztietan Fiskaltzari dagokio euren egikaritza. Fiskaltzak be re arioz jardun dezake edo, bestela, adingabekoak berak zein beste edozein interesatuk hala eskaturik, interesatu hori pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa edo erakunde publikoa izan. 5. Guraso edo tutoreek eta herri botereek eskubide horiek errespetatu eta babestu behar dituzte, gainontzekoek buru ditzaketen erasoen kontra. 5. artikulua. Informazio eskubidea 1. Adingabekoek euren garapenerako egokia den informazioa bilatu, jaso eta erabiltzeko eskubidea dute. 2. Guraso edo tutoreek eta herri botereek zaindu behar dute, adingabe koek jasotzen duten informazioa egiazkoa eta anitza izan, eta Konstituzioaren printzipioekin bat etor dadin. 3. Herri administrazioek bultzatu behar dute informazio gaiak eta adin gabekoei zuzendutako beste gai batzuk ekoitzi eta zabaltzea, gaiok aurrerago aipaturiko irizpideak errespetatzen badituzte. Aldi berean, herri administra zioek erraztu behar dute adingabekoak informazio eta dokumentazio zerbi tzuetan, liburutegietan eta gainerako kultur zerbitzuetan sartzea. Zehatzago, herri administrazioek honakoa zaindu behar dute: komunika bideek berdintasun, elkartasun eta gainontzekoenganako errespetuaren balo reak suspertzea, adingabekoei zuzentzen dizkieten mezuetan eta, edu berean, komunikabideotan irudi jakin batzuk saihestea, irudi horiek bortxa, pertsonen arteko harremanetan izandako esplotazioa edota tratu nardagarria nahiz se xista erakusten dutenean. 4. Adingabekoei zuzenduriko publizitateak nahiz mezuek edota euren tzako programetan emandakoek adingabeko horiei kalte moral edo fisikorik eragin ez diezaieten, publizitate hori xedapen berezien bitartez arau daiteke.


5. Beste subjektu batzuen legebideztaketari kalterik egiteke, kasu guztie tan Fiskaltzari eta adingabekoen gaineko babesaren esparruan eskudun diren herri administrazioei dagokie publizitate ezzilegia amaiarazi eta zuzentzeko akzioen egikaritza. 6. artikulua. Ideologi askatasuna 1. Adingabekoak ideologia, kontzientzia eta erlijio askatasunerako esku bidea du. 2. Askatasun horrek eratortzen dituen eskubideak egikaritzeko, ez dago beste mugapenik hauek baino: lege honetan ezarritakoak eta gainerako pertso nen oinarrizko eskubide eta askatasunei zor zaien errespetua. 3. Guraso edo tutoreek lankidetza eskubidea dute, baita eginbeharra ere, adingabekoak askatasun hori egikari dezan, bere buruaren osoosoko garape nean aurrera egiteko. 7. artikulua. Parte hartu, elkartu eta batzartzeko eskubidea 1. Adingabekoek eskubidea dute, batetik, euren inguruneko gizarte, kultu ra, arte eta jolas bizitza horretan erabat parte hartzeko eta, bestetik, hiritar tasun aktiboan mailaz maila sartzeko. Herri botereek bultzatu behar dute adingabekoen partaidetzarako organo ak eta umeen inguruko gizarte erakundeak eratzea. 2. Adingabekoek elkartzeko eskubidea dute, eta eskubide horrek hona koak baitaratzen ditu, batik bat: a) Alderdi politiko eta sindikatuen gazte elkarte eta erakundeetako kide izateko eskubidea, lege eta estatutuen arabera. b) Ume eta gazteentzako elkarteak bultzatzeko eta legearen arabera hori ek inskribatzeko eskubidea. Adingabekoak elkarte horien ERANSKINA


zuzendaritzako ganoen kide izan daitezke.

or

Arlo zibilean betebeharrak hartu ahal izateko, ume eta gazteentzako el karteek lege ordezkari bat izendatu behar dute euren estatutuen arabera, eta ordezkari horrek erabateko gaitasuna izan behar du jarduteko. Adingabekoa edo beraren gurasoak elkarte baten kide izateak eragozten badu adingabekoaren osoosoko garapena, edota kide izate horrek adingabe koaren garapenari kalte egiten badio, edozein interesatuk, pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa edo erakunde publikoa izan, Fiskaltzarengana jo dezake, horrek bere ustez egokiak diren babes neurri juridikoak har ditzan. 3. Adingabekoek jendaurreko batzarretan eta manifestazio baketsuetan parte hartzeko eskubidea dute, horiei deialdia egin bazaie legearen arabera. Edu berean, adingabekoek batzar eta manifestazio horiek bultzatu eta dei tzeko eskubidea dute, euren guraso, tutore edo zaintzaileen berariazko ados tasuna izanez gero. 8. artikulua. Adierazpen askatasunerako eskubidea 1. Adingabekoek adierazpen askatasunerako eskubidea dute, Konstituzio ak ezarritakoaren arabera. Adierazpen askatasun horrek ere badu mugarik, hau da, lege honen 4. artikuluaren arabera adingabeko horren intimitateari eta irudiari zor zaien babesa. 2. Bereziki, adingabekoen adierazpen askatasunerako eskubideak bere ba rruan hartzen ditu ondokoak: a) Adingabeko horien iritziak argitaratu eta zabaltzekoa. b) Hedabideak editatu eta ekoiztekoa. c) Herri administrazioek horretarako ezartzen dituzten laguntzak jaso tzekoa.


3. Legeak ezartzen dituen murrizketen menpe gera daiteke eskubide ho rren egikaritza, murrizketok ezartzen badira gainontzekoen eskubideei zor zaien errespetua bermatzeko edota segurtasun, osasun, moral nahiz ordena publikoaren babesa bermatzeko.

9. artikulua. Entzuna izateko eskubidea 1. Adingabekoak esan beharrekoa entzun behar da familiaren esparruan eta edozein prozeduratan ere, hori administrazio izaerakoa izan zein judizio bidezkoa izan, horretan adingabekoa zuzenzuzenean inplikaturik badago eta bertan hartu beharreko erabakiak adingabekoaren esparru pertsonala edo ta familia nahiz gizarte arloko esparrua ukitzen badu. Judizio bidezko prozeduretan, adingabekoaren agerraldiak gauzatu behar dira, adingabeko horren egoera eta heldutasun maila kontutan izanik, eta adingabekoaren intimitatea errespetatuz. 2. Bermatu beharrekoa da adingabekoak eskubide hori egikaritu ahal iza tea, bere kabuz edota berak hautaturiko ordezkariaren bitartez, adingabeko horrek behar besteko adimenik baldin badu. Edozein modutan ere, hori ezinezkoa denean edota hori adingabekoaren interesarentzat kaltegarri izan daitekeenean, adingabeko horren iritzia jakin daiteke beraren lege ordezkarien bitartez, horiek alderdi interesatu ez badira eta euren interesa ez bada adingabekoarenaren kontrakoa. Baldintza horiek bete ezean, beste pertsona batzuen bitartez jakin daiteke adingabekoaren iri tzia, pertsona horiek euren ogibideagatik edota adingabekoarekin duten kon fiantzagatik modu objektiboan azaldu ahal badute iritzi hori. 3. Adingabekoak, berak zuzenean edota bera ordezkatzen duen pertsona ren bitartez, zerbait esan nahi eta hori entzuna izan dadin eskatzen badu, en tzunaldi horren ezespena zioduna izan behar da, eta Fiskaltzari eta haiei eman behar zaie ezespen horren berri. ERANSKINA


Hirugarren kapitulua ADMINISTRAZIO EKINTZAREN NEURRIAK ETA PRINTZIPIO ARTEZKARIAK

10. artikulua. Eskubideen egikaritza ahalbideratzeko neurriak 1. Herri administrazioek laguntza egokia eman behar diete adingabeko ei, horiek euren eskubideak eragin osoz egikari ditzaten eta adingabeko horiei zor zaien errespetua bermaturik gera dadin. 2. Adingabekoak, bere eskubideak defendatu eta bermatzeko, ondokoa egin dezake: a) Erakunde publiko eskudunari babesa eskatzea. b) Fiskaltzari egoera jakin batzuen berri ematea, adingabekoaren ustez egoera horiek kalte egiten dietenean beraren eskubideei; berri emate horren helburua da Fiskaltzak akzio egokiak eragitea. c) Herri defendatzaileari kexak azaltzea. Horretarako, erakunde horren laguntzaile bat iraunkortasunez arduratu behar da adingabekoekin zerikusi rik duten autuetaz. d) Herri administrazioei eskatzea xedatzeko moduko gizarte baliabideak. 3. Espainian dauden adingabeko atzerritarrek hezkuntzarako eskubidea dute. Adingabeko atzerritarrek, euren lege bizilekua Espainian izan ez arren, osasun laguntzarako eta gainerako herri zerbitzuetarako eskubidea dute, arris ku egoeran edota Herri Administrazio eskudunaren tutoretza zein zaintzapean badaude. 4. Artikulu honen hirugarren idazatiak aipatzen duen zaintza edo tuto retza eratu eta gero, Herri Administrazio eskudunak adingabeko atzerritarrei eman behar dizkie euren egoera egiaztatzen duten agiriak, araudiek ezartzen dutenaren arabera. 11. artikulua. Administrazio ekintzaren printzipio artezkariak


1. Herri administrazioek laguntza egokia eman behar diete adingabekoei, horiek euren eskubideak egikari ditzaten. Herri administrazioek, eurei dagozkien esparruetan, osoosoko politikak itxuratu behar dituzte, umeen garapena bide egokietatik gauza dadin, berezi bereziki, lege honetan aipaturiko eskubideei begira. Adingabekoek zerbitzu horiek eskuratzeko eskubidea dute, euren kabuz edota guraso, tutore zein ho rien pareko diren erakundeen bitartez. Era berean, guraso, tutore eta erakun de horiek euren gain hartzen dute harako bideak adingabekoen onurarako erabiltzeko eginbeharra. Konpentsazio politikak bultzatu behar dira, gizartean dauden desberdin tasunak zuzentzeko. Edozein kasutan ere, gizartean oinarrizko baliabiderik ez izateak ez du eraginik izan behar adingabekoen eskubideek duten oinarrizko edukiaren gain. Herri administrazioek, euren eskumenak egikaritzean eta, batez ere, eli kagai, kontsumo, etxebizitza, hezkuntza, osasun, kultura, kirol, ikuskizun, ko munikabide, garraio eta hirietako gune askeak kontrolatzean, kontutan izan behar dituzte adingabekoaren beharrizanak. Herri administrazioek aintzakotzat hartu behar dituzte, batik bat, gune, zentro eta zerbitzu jakin batzuen gaineko arauketa eta ikuskapen egokia, gune, zentro eta zerbitzu horietan maizsarri umeak daudenean; zehatzago esateko, herri administrazioek kontutan izan behar dituzte itxura, ingurugiro, higiene, osasun eta giza baliabideen inguruko baldintzak, adingabekoen par taidetza eta, azkenik, adingabekoen eskubideak ziurtatzeko lagungarri izan daitezkeen gainerako baldintzak. 2. Herri botereen jarduketari begira, jarraikoak dira printzipio artezkari: a) Adingabekoaren interesak nagusitasuna izatea. b) Adingabekoa bere jatorrizko familiaren barnean uztea, hori adingabe koaren interesarentzat desegokia denean izan ezik. c) Adingabekoa familian eta gizartean integratzea. ERANSKINA


d) Aurrearreta izatea adingabekoaren garapen pertsonalari kalte egin die zaioketen egoerekin. e) Biztanleria sentsibilizatzea, adingabekoen defentsarik eza eragin deza keten egoeren aurrean. f) Gizartean partaidetza eta elkartasuna suspertzea. g) Babes jarduketak gauzatzean, objektibotasuna, inpartzialtasuna eta se gurtasun juridikoa izatea eta, horretarako, arlo desberdinetako neurriak batera hartzea. Bigarren titulua ADINGABEKOA GIZARTEAREN BABESIK GABE DAGOENEAN BURUTU BEHARREKO JARDUKETAK ETA ADINGABEKOAK BABESTEKO ERAKUNDEAK

Lehenengo kapitulua ADINGABEKOA GIZARTEAREN BABESIK GABE DAGOENEAN BURUTU BEHARREKO JARDUKETAK

12. artikulua. Babes jarduketak 1. Herri botereek adingabekoak babestu behar dituzte, honako egintzak gauzatuz: arrisku egoeren aurrearreta izan eta horiek konpontzea, horretarako egokiak diren zerbitzuak ezarriz; zaintza egikaritzea; eta, babesgabezi kasue tan, tutoretza euren gain hartzea lege aginduz. 2. Herri botereek zaindu behar dute guraso, tutore edo zaintzaileek euren erantzukizunak behar bezala buru ditzaten. Halaber, herri botereek zerbitzu eskurakorrak eskaini behar dituzte, adingabekoaren garapena uki dezake ten alor guztietan. 13. artikulua. eginbeharra

Hiritarren

betebeharrak

eta

erreserba

1. Pertsona edo agintari guztiek eta, batez ere, euren ogibide edo eginki zuna delaeta adingabeko baten arrisku edo babesgabezi egoera


antzematen dutenek horren berri eman behar diete agintaritzari edo berorren agenterik hurbilenei; berri emate horrek ez dio kalterik egin behar pertsona edo agintari horiek adingabekoari berehala ematen behar dioten laguntzari. 2. Edozein pertsona edo agintarik badaki adingabeko bat ez dagoela esko laturik edota, sarritan eta ezelako arrazoirik gabe, adingabeko hori ez dela ikastetxera joaten hori derrigorrezkoa denean, pertsona edo agintari horrek herri agintari eskudunei eman behar die haren berri, horiek adingabekoa es kolatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten. 3. Agintariek eta beste pertsona batzuek euren lanbidea edo eginkizu na delaeta kasuren bat ezagutuz gero, behar besteko erreserbaz jardun be har dute. Jarduketa horietan, adingabekoaren bizitzari ez zaio inolako trabarik jarri behar, hori beharbeharrezkoa denean izan ezik. 14. artikulua. Berehalako laguntza Agintariek eta herri zerbitzuek honako betebeharrak dituzte: edozein adingabekori berehala ematea horrek behar duen laguntza; jardutea, hori agintari eta zerbitzuen eskumen esparruan sartzen bada edo, bestela, jar duteko ardura organo eskudunaren esku uztea; eta, azkenik, egitate horien berri ematea adingabekoen lege ordezkariei eta, beharrezkoa izanez gero, Fiskaltzari ere. 15. artikulua. Elkarlanerako printzipioa Eskuhartze orotan, eta ahal den neurrian, adingabekoaren eta horren fa miliaren elkarlana izan behar da, eta ez zaio oztoporik jarri behar adingabeko horrek ikastetxean, gizartean edo lanean daraman bizimoduari. 16. artikulua. Egoeraren ebaluazioa ERANSKINA


Adingabekoak babesteko eskumena duten erakunde publikoek, kasuan kasuan salaturiko egoera egiaztatu eta gero, egoera hori konpontzeko be harrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, harako jarduketaren emaitza kontutan izanik. 17. artikulua. Arrisku egoeretan burutu beharreko jarduketak Edozein motatako arrisku egoerek kalte egiten badiote adingabekoaren garapen pertsonalari edo horrek gizartean izan behar duen garapenari, eta horrelakoetan lege aginduz ez bada beharrezkoa inork tutoretza bereganatzea, orduan herri botereen jarduketak bermatu behar ditu, kasu guztietan, adinga beko horri dagozkion eskubideak. Jarduketa hori bideratu behar da arriskua dakarten faktoreak eta gizartean dauden zailtasunak gutxitzera, faktore eta zailtasun horiek eragina baldin badute adingabekoaren egoera pertsonalean eta horrek gizartean duen egoeran. Gisa berean, adingabekoaren eta horren familiaren babeserako faktoreak bultzatu behar ditu herri botereen jarduketak. Behin arrisku egoera nabarituz gero, adingabekoak babesteko eskumena duen erakunde publikoak abian jarri behar ditu egoera hori konpontzeko ego kiak diren jarduketak; era berean, erakunde horrek kontrolatu behar du zer nola moldatzen den adingabekoa familiaren barruan. 18. artikulua. jarduketak

Babesgabezi

egoeretan

burutu

beharreko

1. Erakunde publiko eskudunak uste badu adingabekoa babesgabezi egoe ran izan daitekeela, erakunde horrek Kode Zibilaren 172. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako moduan jardun behar du. Bada, erakunde publiko eskudunak adingabekoaren gaineko tutoretza bereganatu behar du, babes neurri egokiak hartu behar ditu eta horren berri eman behar dio Fiskaltzari. 2. Erakunde publiko bakoitzak organo bat hautatu behar du, organo ho


rrek tutoretza egikari dezan, jardunbiderako egitura organikoekin bat etorriz. 19. artikulua. Adingabekoen zaintza Erakunde publikoak bere gain hartu behar du babesgabezi egoeran izatea gatik tutoretzapean jarri diren adingabekoen zaintza. Horrez gain, erakunde publikoak zaintza beregana dezake Kode Zibilaren 172. artikuluaren arabera, guraso nahiz tutoreek ezin dutenean adingabekoa zaindu edota epaileak hala erabakitzen duenean, legearen arabera hori bidezkoa den kasuetan. 20. artikulua. Famili harrera Kode Zibilean ezarritako modalitateak izan ditzake famili harrerak, ha rrera horren helburuarekin bat etorriz, eta harrera hori erabakitzeko proze dura edozein izanik ere. 21. artikulua. Zerbitzu espezializatuak 1. Adingabekoarentzat famili bizitza izatea beharrezkoa da, batez ere, umeumetan. Hori aintzakotzat izanda, erakunde publikoak erabakitzen ba du adingabeko hori barnetegi batean sartzea, ahal den neurrian lortu behar da adingabekoa ahalik eta denborarik gutxien egotea barnetegi horretan, ho ri adingabekoaren interesarentzat komenigarria denean izan ezik. 2. Adingabekoentzako zerbitzu, etxe funtzional edo zentro guztiek era kunde publikoaren baimena eta kreditazioa izan behar dute. Erakunde publikoak banandurik arautu behar du zerbitzu berezien jar dunbideari buruzko eraentza, eta eurok inskribatu behar ditu, erakunde eta zerbitzu horiei euren xedapenen arabera dagokien erregistroan. Berebat, era kunde publikoak arreta berezia jarri behar du zerbitzu horien baldintza zehatz batzuetan; baldintzok honakoak dira: ERANSKINA


segurtasuna, osasuna, langileen kopurua eta kualifikazioa, hezkuntza proiektua, adingabekoek zerbitzuaren barneko jardunbidean duten partaidetza eta, azkenik, adingabeko horien eskubideak ziurtatzeko lagungarri gerta daitezkeen gainerako baldintzak. 3. Adingabekoen eskubideei zor zaien babesa ziurtatzeko, adingabeko ho riek babesteko eskumena duen erakunde publikoak zentro eta zerbitzuen ikus kapena gauzatu behar du, sei hilabetean behin eta inguruabarren arabera hori beharrezkoa denean. 4. Halaber, Fiskaltzak bere kontrola egikaritu behar du, adingabekoen ha rreraz arduratzen diren zentro guztien gain. 22. artikulua. Senideei eman beharreko informazioa Adingabekoen zaintza edo tutoretza bere gain duen erakunde publikoak adingabeko horien egoerari buruzko informazioa eman behar die guraso, tuto re eta zaintzaileei, epaileak hori debekatzeko ebazpenik eman ez badu behi nik behin. Bigarren kapitulua TUTORETZA

23. artikulua. Tutoretzei buruzko aurkibideak Kode Zibilaren 174 eta 232. artikuluek tutoretzaren gaineko kontrol egin kizuna eratxikitzen diote Fiskaltzari. Eginkizun hori gauzatu ahal izateko, Fiskaltzaren bulego bakoitzean, Adingabekoen Tutoretzei buruzko aurkibidea egin behar da. Hirugarren kapitulua ADOPZIOA

24. artikulua. Adingabekoak adoptatzea


Adopzioa egokitu behar zaio aplikagarri den legeria zibilak ezarritakoari. 25. artikulua. Nazioarteko adopzioa 1. Nazioarteko adopzioaren inguruan, erakunde publikoei dagokie: a) Eskaerak jaso eta tramitatzea, zuzenzuzenean edota behar bezala kre ditaturiko erakundeen bitartez. b) Kasu guztietan, egokitasunari buruzko ziurtagiriak luzatzea eta, adop ziogaiaren jatorrizko herriak horixe eskatuz gero, kontrol konpromisoa lu zatzea. c) Erakundeen jarduketei buruzko gidalerroak kreditatu, kontrolatu, ikus katu eta prestatzea, erakunde horiek bitartekaritza eginkizunak betetzen di tuztenean erakunde publikoen lurralde eremuan. Honakoak dira kreditaturiko erakundeek egin beharreko bitartekaritza eginkizunak: —Interesatuei informazioa eta aholkuak ematea nazioarteko adopzioari buruz. —Agintari eskudunek tramitaturiko adopzio espedienteetan esku hartzea, agintari horiek espainiarrak izan zein atzerritarrak izan. —Adopzioa eskatzen dutenei aholkuak eta laguntza ematea, haiek Es painian eta atzerrian egin behar dituzten tramite eta gestioetan. Kreditazioa lortu ahal izateko, erakundeek jarraiko baldintzak bete behar dituzte: irabazasmorik ez izatea; eurei dagokien erregistroan inskribaturik egotea; haien estatutuetan helburu moduan azaltzea adingabekoen gaineko babesa; baliabide materialak eta arlo anitzeko ekipoak izatea, euren ardura pean jarri diren eginkizunak gauzatzeko; erakunde horien ERANSKINA


zuzendari eta ad ministratzaileak, euren osotasun morala eta heziketa dela eta, pertsona kualifikatuak izatea nazioarteko adopzioaren arloan. Alderdien arteko aurkatasunean egindako espedientearen bitartez, era kunde publikoek aurretiaz emandako kreditazioa ken diezaiekete bitarte karitza erakundeei, erakunde horiek uzten badiote kreditazioa ematea eragin zuten baldintzak betetzeari, edota erakundeok euren jarduketetan antolamen du juridikoa urratzen badute. 2. Espainiako agintari zentral eskudunen eta beste estatu batzuetako agin tari eskudunen arteko komunikazioa koordinatu behar da, Umearen Babesari eta Nazioarteko Adopzioaren arloan izan beharreko Lankidetzari buruzko Hitzarmenaren arabera, alegia, 1993ko maiatzaren 29an Hagan egin eta Es painiak 1995eko ekainaren 30eko Instrumentuaren bitartez onetsitako Kon bentzioaren arabera. 3. Nazioarteko adopzioetan, ezin da beste finantza etekinik izan esan gura hertsian beharrezkoak diren gastuei aurre egiteko nahitaezkoak direnak baino. 4. Erakunde publiko eskudunek erregistro bat eratu behar dute, artikulu honetako erakunde kreditatuetara jotzen duten pertsonek egindako errekla mazioekin. Lehenengo xedapen gehigarria Borondatezko jurisdikzioaren arauak aplikatu behar dira honako helburu ak dituzten jarduketetan: 1. Kode Zibilaren 158. artikuluan ezarritako neurriak hartzea. 2. Ebazpen jakin batzuen aurka jartzea, ebazpenok babesgabezia adieraz


ten dutenean edo, bestela, lege aginduz erakunde publikoak tutoretza berega natu behar duela nahiz adopzioaren eskatzaileak egokiak direla adierazten denean. 3. Erakunde publikoek emandako ebazpenen kontra beste edozein erre klamazio egitea, ebazpen horiek ematen badira erakundeok euren eginkizu nak egikaritzen dituztenean, adingabekoen gaineko tutoretza edota zaintzaren arloan. Edozein kasutan ere, prozedura horretan, errekurtsoak ondore bakarre rako onartzen dira. Horrek guztiak ezin die kalterik egin judizio bide arruntean egikari dai tezkeen akzioei. Bigarren xedapen gehigarria Atzerrian eratutako adopzioak Espainiako Erregistroan inskribatu ahal izateko, Erregistroaren arduradunak aztertu behar du Kode Zibilaren 9.5. ar tikuluko betekizunak gauzatzen diren ala ez. Hirugarren xedapen gehigarria Ezgaiketa eta zarrastelkeri adierazpenak kenduta, Kode Zibilaren I. li buruko IX eta X. tituluetan ezarritako beste epai jarduketa guztiak egokitu behar zaizkio borondatezko jurisdikzioaren inguruan ezarritako prozedura ri, beti ere, ondoko 単abardurekin: 1. Epaileak eta Fiskaltzak euren arioz jardun dezakete adingabeko edo ezgaiaren intereserako, haien ustez egokiak diren neurri, dilijentzia eta fro gak hartuz eta proposatuz. Epaileak eta Fiskaltzak norbanakoen geldotasuna ordeztu behar dute, eta norbanako horiei aholkuak eman behar dizkiete, euren eskubideei buruz eta eurek egindako eskaeretan azaltzen diren akatsen kon ERANSKINA


ponbideari buruz. 2. Ez da beharrezkoa abokatuaren eskuhartzea, ezta prokuradoreare na ere. 3. Edozein interesaturen aurkatasuna prozedura berean erabaki behar da, prozedura hori auzibide bihurtu gabe. Xedapen iragankor bakarra Aurreko arautegiak eraenduko du lege hau indarrean jarri baino lehen ha sitako prozeduretan. Xedapen indargabetzaile bakarra Indargabeturik geratuko dira 1948ko uztailaren 2ko Dekretua, Adingabe koen Babesari buruzko Legeriaren testu bategina onetsi zuena, eta lege ho nen kontrako arau guztiak ere. Azken xedapenetatik lehenengoa Kode Zibilaren 9.4. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤSemealabaren lege pertsonalak eta, berori zehaztu ezean, se mealabaren ohiko bizilekuari dagokion legeak eraenduko ditu semealabatasunaren izaera eta edukia, adopzio bidezko semeala batasuna barne, eta guraso eta semealaben arteko harremanak.Âť Azken xedapenetatik bigarrena Kode Zibilaren 9.5. artikuluko hirugarren, laugarren eta bosgarren le rroaldeek idazkera hau izango dute: ÂŤAdopzioa eratzeko, Espainiako kontsulek eta


epaileek eskuran tza berberak dituzte, adopziohartzailea espainiarra denean eta adopziogaiak bere egoitza kontsularen mugapean duenean. Aurre tiazko proposamena erakunde publikoak, zehatzago esateko, Espai nian adopziohartzaileak izan duen azken bizilekuari dagokion erakunde publikoak egin behar du. Azken bi urteotan adopzio hartzaileak ez badu Espainian bizilekurik izan, ez da beharrezkoa aurretiazko proposamenik egitea; baina kontsulak adopziohartzai learen bizilekuko agintariei eskatu behar dizkie adopziohartzaile horren egokitasuna baloratzeko nahitaezkoak diren txostenak. Agintari atzerritar eskudunak eraturiko adopzioan, adopziogaia ren legeak eraentzen du, beharrezkoak diren gaitasun eta ados tasunei dagokienean. Adopzio horren eraketa zein herritan hasi eta herri horretako agintari baten aurrean eman daitezke adopziogaia ren legean ezarritako adostasunak; ondoren ere eman daitezke halakoak, beste edozein agintariren aurrean. Espainiar bat adop tatzeko, nahitaezkoa da erakunde publikoaren adostasuna, zehatza go esateko, Espainian adopziogaiak izan duen azken bizilekuari dagokion erakunde publikoarena. Espainian ezin da adopzio gisa aintzatetsi adopziohartzaile es painiarrak atzerrian eraturikoa, horren ondoreak ez badatoz bat Espainiako legerian ezarritakoekin. Edu berean, adopziohartzai lea espainiarra bada eta horrek bere egoitza Espainian badu adop zio unean, hori ezin da adopzio gisa aintzatetsi, erakunde publiko eskudunak adopziohartzailearen egokitasuna adierazten ez duen bitartean.Âť ERANSKINA


Azken xedapenetatik hirugarrena Kode Zibilaren 149. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤMantenua emateko betebeharra duenak, horiek asetzeko, aukera dezake finkaturiko pentsioa ordaintzea edo, bestela, mantenua ja sotzeko eskubidea duena norberaren etxean hartu eta mantentzea. Ezin da halako aukerarik egin, aukera horrek urratzen badu apli katu beharreko arauek edo epailearen ebazpenek mantenuhar tzailearentzat zehaztu duten elkarbizitza egoera. Era berean, aukera hori bazter daiteke, kari zuzenik izanez gero edota adingabeko mantenuhartzailearen interesari kalte eginez gero.Âť Azken xedapenetatik laugarrena Kode Zibilaren 158. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤEpaileak, bere arioz edota semealabak berak, edozein senidek zein Fiskaltzak hala eskaturik, honakoak emango ditu: 1. Neurri egokiak, mantenuen ematea ziurtatzeko eta seme alabaren biharetziko beharrizanei aurre egiteko, gurasoek eginbe har hori betetzen ez dutenean. 2. Xedapen aproposak, semealabei nahasmendu kaltegarririk ez eragiteko, zaintza ahalgoaren titularra aldatzen denean. 3. Oro har, epaileak berak egokitzat jotzen dituen gainerako xe dapenak, adingabekoa arrisku batetik aldentzeko edota adingabeko horri kalterik ez egiteko. Neurri horiek guztiak edozein prozeduratan har daitezke, alegia, prozedura zibiletan, zigor prozeduretan eta borondatezko jurisdik


zioaren prozeduretan ere.Âť Azken xedapenetatik bosgarrena Kode Zibilaren 172. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Kasuan kasuko lurraldean adingabekoen babesaz arduratzen den erakunde publikoak antzematen badu adingabeko bat babesga bezi egoeran izan daitekeela, erakunde horrek lege aginduz adin gabekoaren gaineko tutoretza du eta beharrezkoak diren babes neurriak hartu behar ditu, adingabeko hori zaintzeko. Berrogeita zortzi orduko epearen barruan, erakunde publikoak horren berri eman behar dio Fiskaltzari eta, lege forma erabiliz, jakinarazpena egin behar die guraso, tutore edo zaintzaileei. Jakinarazpena egi tean, guraso, tutore edo zaintzaileei informazioa eman behar zaie, Administrazioaren eskuhartzea eragin duten kariei buruz eta ka suankasuan harturiko erabakiak izan ditzakeen ondoreei buruz; ahal izanez gero, informazioa modu pertsonal, argi eta ulergarrian eman behar da. Babesgabezi egoeratzat har daitezke egitatez gertatzen direnak, adingabekoen zaintzari buruz legeek ezartzen dituzten babes egin beharrak ez betetzeagatik edota eginbehar horien egikaritza ezinez koa edota desegokia izateagatik, adingabekoei ez bazaie ematen nahitaezkoa duten laguntza morala nahiz materiala. Erakunde publikoak berari eratxikitako tutoretza bereganatu duenean, eten egiten da guraso ahalgoa edo tutoretza arrunta. Hala eta guztiz ere, guraso edo tutoreek adingabekoaren ordezkari gisa burutu dituzten egintzak baliozkoak dira, egintzok ondare izaera koak izan eta adingabekoarentzat onuragarri gertatu badira. 2. Inguruabar larriak direlaeta guraso edo tutoreek ezin badute adingabekoa zaindu, erakunde publiko eskudunari eska diezaioke te horrek bere gain har dezan adingabekoaren zaintza, beharrezkoa den epean zehar. Zaintzaren ematea idatziz jaso eta bertan agertarazi behar da, gu raso edo tutoreek informazioa jaso dutela, eurok semealabari be gira oraindik dituzten erantzukizunei buruz eta Administrazioak harako zaintza egikaritzeko erabiliko duen moduari buruz. Gerogarrenean zaintza egikaritzeko modua aldatuz gero, alda kuntza hori oinarriduna izan behar da, eta guraso edo tutoreei eta Fiskaltzari eman behar zaie aldakuntzaren berri. ERANSKINA


Era berean, erakunde publikoak bere gain hartu behar du adinga bekoaren zaintza, epaileak hala erabakitzen badu, legearen arabera hori bidezkoa den kasuetan. 3. Erakunde publikoak bere gain hartzen du adingabekoaren zaintza, guraso edo tutoreek hala eskatu dutelako, edota hori berori delako lege aginduz hari eratxiki zaion tutoretzaren eginkizune tarik bat. Zaintza bi modutan gauza daiteke: familia batek bere etxean adingabekoa hartuz edota adingabeko hori barnetegi batean sartuz. Familia batek bere etxean adingabekoa hartzen duenean, harrerarako ahalmena egikaritzen dute erakunde publikoak zehaz turiko pertsona bakarrak edo guztiek. Adingabekoa barnetegi bate an sartuz gero, harrerarako ahalmena egikaritzen du adingabekoaz arduratzen den zentroaren zuzendariak. 4. Adingabekoaren interesa bilatu behar da beti eta, ahal izanez gero eta interes horren kontrakoa ez den heinean, adingabekoa bere familian integratzea eta nebaarreben zaintza erakunde edo pertso na berberaren ardurapean jartzea lortu behar da. 5. Elkarbizitzeko arazo larriak azaltzen badira adingabekoaren eta horren zaintzaz arduratzen den pertsona bakarraren edota guz tien artean, adingabekoak berak edo pertsona interesatuak eska de zake hura edo haiek kargutik enkaitzea. 6. Jurisdikzio zibilean errekurtsoa egin dakieke babesgabezia an tzeman eta lege aginduz tutoretzaren eratxikipena adierazten duten ebazpenei, eta horretarako ez da beharrezkoa aurretiaz adminis trazio bidean erreklamazioa egitea.Âť Azken xedapenetatik seigarrena Kode Zibilaren 173. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Famili harrerak berarekin dakar adingabekoak


erabateko par taidetza izatea familiaren bizitza horretan. Aldi berean, adingabeko hori etxean hartzen dutenek honako betebeharrak dituzte: adinga beko hori jagotea, eurekin izatea, horri mantenua ematea eta, az kenik, hezkuntza eta osoosoko heziketa ematea. Harrera hori egikari dezakete adingabekoaren famili gunea or dezten duten pertsona bakarrak zein guztiek edo, bestela, etxe fun tzionalaren arduradunak. 2. Harrera idatziz formalizatu eta bertan subjektu zehatz batzuen adostasuna azaldu behar da: erakunde publikoarena, horrek tutore tza edo kuradoretza izan zein izan ez; adingabekoa etxean hartu duten pertsonena; eta, azkenik, adingabekoarena berarena, hori ha mabi urtekoa baino nagusiagoa izanez gero. Gainera, gurasoak ezagunak badira eta ez bazaie guraso ahalgoa kendu, orduan eu rek edo tutoreak adostasuna eman behar dute, artikulu honen 3. idazatiak aipatzen duen behinbehineko famili harreraren kasu an izan ezik. Famili harrera formalizatzeko agiriak, hau da, aurreko lerroal dean aipaturiko agiri horrek, honakoak baitaratu behar ditu: 1) Beharrezkoak diren adostasunak. 2) Harreraren modalitatea eta horrentzat ezarri izan den irau pena. 3) Alderdi bakoitzaren eskubide eta eginbeharrak, bereziki: a) Harrerapeko adingabekoaren familiak egin ditzakeen bisiten aldizkakotasuna. b) Erakunde publikoak edo beste erantzule zibil ERANSKINA


batzuek bete behar duten estaldura sistema, adingabekoak izan ditzakeen kalte engatik eta adingabeko horrek gainontzekoei eragin diezazkiekeen kalteengatik ere. c) Elikagai, hezkuntza eta osasun laguntzen bereganaketa. 4) Harreraren helburua kontutan harturik, erakunde publikoak gauzatu behar duen kontrolaren edukia, eta familia hartzailea kon trol horretan elkarlanean arituko delako konpromisoa. 5) Hala denean, hartzaileek jaso behar duten konpentsazio eko nomikoa. 6) Hartzaileek profesional gisa badihardute, edota harrera etxe funtzional batean gauzatzen bada, hori beren beregi adierazi be harra dago. 7) Adingabekoen laguntzarako zerbitzuek emandako txostena. Agiri hori Fiskaltzari bidali behar zaio. 3. Gurasoek edo tutoreak ez badiote harrerari adostasunik ematen edota horren aurka jartzen badira, orduan epaileak bakarrik eraba ki dezake harrera, adingabekoaren intereserako eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen tramiteekin bat etorriz. Erakunde pu blikoak egindako proposamenak ere aurreko zenbakian zehazturiko datuak jaso behar ditu. Zernahi gisaz, eta adingabekoaren intereserako, erakunde publi koak behinbehineko famili harrera erabaki dezake; famili harrerak bere horretan irauten du, epaileak ebazpena eman arte. Erakunde publikoak proposamena aurkeztu behar dio epaileari, dilijentzia egokiak egin eta espedientea amaitzeaz batera edo, ge hienez jota, hamabost eguneko epean. 4. Adingabekoaren harrera amaitu egiten da:


1) Epaileak hartutako erabakiagatik. 2) Adingabekoa etxean hartu duten pertsonek gauzatutako eraba kiagatik, aldez aurretik horren berri eman bazaio erakunde publi koari. 3) Tutoreak edo gurasoek hala eskatzeagatik, guraso horiek gura so ahalgoa izan eta adingabekoa eurekin edukitzea eskatu badute. 4) Hartzaileek esan beharrekoa entzun eta gero, adingabekoaren tutoretza edo zaintza duen erakunde publikoak hartutako erabakia gatik, erakunde horren ustez hori beharrezkoa denean adingabe koaren interesa babesteko. Harreraren amaierari buruzko epai ebazpena nahitaezkoa da, epaileak berak erabaki duenean harrera hori. 5. Harrera formalizatu eta amaitzeko jarduketa guztiak behar besteko erreserbaz burutu behar dira.Âť Azken xedapenetatik zazpigarrena Kode Zibilean artikulu berri bat sartuko da, 173 bis zenbakiarekin, eta berorren idazkera hauxe izango da: ÂŤ173 bis artikulua Famili harreraren helburua aintzakotzat harturik, berorrek hona ko modalitateak izan ditzake: 1) Famili harrera bakuna. Hori behinbehinekoa izan behar da, adingabekoaren egoeragatik aurreikus daitekeelako hori berriro in tegratuko dela bere familian; osterantzean, famili harrera bakuna beste babes neurri bat hartu artekoa da, beste horrek izaera egon korragoa duelarik. ERANSKINA


2) Famili harrera iraunkorra. Halako harrera erabakitzen da, be rori komenigarria denean adingabekoaren adinaren zein beste ingu ruabar batzuen arabera eta adingabeko horren familiaren arabera ere. Kasu horretan, erakunde publikoak hala eskaturik, eta adin gabekoaren interes gorena aintzakotzat hartuta, epaileak tutoretzaren eginkizunak eratxiki diezazkieke hartzaileei, horiek errazago egikari ditzaten euren erantzukizunak. 3) Adopzio aurreko famili harrera. Erakunde publikoak modali tate hori formalizatzen du, adingabekoa adoptatzeko proposamena egiten dionean agintari eskudunari. Proposamen hori egin ahal iza teko, baldintza hauek bete behar dira: hartzaileek adopziorako beharrezkoak diren betekizunak gauzatzea; hartzaile horiek hauta tuak izatea; eurok adopziorako adostasuna ematea erakunde publi koari; eta, azkenik, adingabekoaren egoera juridikoa egokia izatea bera adoptatzeko. Era berean, eta adopzio proposamena aurkeztu aurretik, erakun de publikoak adopzio aurreko famili harrera formaliza dezake, erakunde horren ustez beharrezkoa denean denboraldi bat izatea, adingabekoa familia berriari egoki edo horretara molda dadin. Denboraldi hori ahalik eta laburrena izan behar da eta, edozein ka sutan, ezin da urtebetetik gorakoa izan.Âť Azken xedapenetatik zortzigarrena Kode Zibilaren 174.2. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ2. Horretarako, erakunde publikoak berehala eman behar dio Fiskaltzari barneratu berri diren adingabekoen gaztigu eta, horrez gain, hari bidali behar dizkio administrazio ebazpenen kopia, eta tutoretza,


zaintza eta harreren eraketa, aldakuntza eta amaiera for malizatzeko idazkien kopia ere. Edu bertsuan, adingabekoaren in guruabarretan berrikuntza interesgarririk izanez gero, erakunde publikoak berrikuntza horren berri eman behar dio Fiskaltzari. Sei hilabetean behin gutxienez, Fiskaltzak adingabekoaren egoe ra egiaztatu behar du eta epaileari eskatu behar dizkio fiskaltza horren ustez beharrezkoak diren neurriak.» Azken xedapenetatik bederatzigarrena Kode Zibilaren 175.1. artikuluak idazkera hau izango du: «1. Adopzioaren kasuan, nahitaezkoa da adopziohartzailea ho geita bost urtekoa baino nagusiagoa izatea. Bi ezkontideek egin dako adopzioetan, nahikoa da euretarik bat adin horretakoa izatea. Edozein kasutan ere, adopziohatzaileak adoptatuak baino hamalau urte gehiago izan behar ditu gutxienez.» Azken xedapenetatik hamargarrena Kode Zibilaren 176. artikuluak idazkera hau izango du: «1. Adopzioa epaileak emandako ebazpenaren bidez eratzen da; ebazpen horretan aintzakotzat hartu behar dira beti, batetik, adin gabekoaren interesa eta, bestetik, adopziohartzaile bakarraren edo guztien egokitasuna, guraso ahalgoa egikaritzeko. 2. Adopzio espedientea hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik erakunde publikoak proposamena egitea adopziohartzaile bakarra ren edo guztien mesedetan, erakunde horrek adierazi badu adop ERANSKINA


ziohartzaile horiek egokiak direla guraso ahalgoa egikaritzeko. Egokitasun horren inguruko adierazpena proposamenaren aurrekoa izan daiteke. Nolanahi den ere, proposamena ez da beharrezkoa, adopziogaiak honako inguruabarretarik bat betetzen duenean: 1) Umezurtz izateaz gain, adopziohartzailearen hirugarren gra durainoko senide izatea, odol bidez nahiz ezkontza bidez. 2) Adopziohartzailearen ezkontidearen semealaba izatea. 3) Urtebetetik gora lege harrerapean egotea adopzio aurreko ha rrerari buruzko neurriaren ondorioz edo, bestela, epe berean tuto retzapean egotea. 4) Adin nagusikoa edo adingabeko emantzipatua izatea. 3. Aurreko idazatiaren lehenengo hiru kasuetan, adopzioa era daiteke, nahiz eta adopziohartzailea hil, horrek jadanik adopzio rako adostasuna eman badio epaileari. Kasu horretan, epai ebazpe naren ondoreak atzeraeraginezkoak dira, adostasun hori emateko datara arte.Âť Azken xedapenetatik hamaikagarrena Kode Zibilaren 177. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Epailearen aurrean, adopzioari adostasuna eman behar diote adopziohartzaile bakarrak edo guztiek eta adopziogaiak, azken ho ri hamabi urtekoa baino nagusiagoa baldin bada. 2. Adopzioari baiezkoa eman behar diote, Judiziamendu Zibilari buruzko Legean ezarritako forma erabiliz, ondokoek:


1) Adopziohartzailearen ezkontideak, bi kasu hauetan izan ezik: lehendabizikoa, ezkontideen arteko lege banantzea gertatzen dene an epai irmoaren bitartez eta, bigarrena, bi ezkontideen ados tasunez egitatezko banantzea gertatzen denean, hori sinesgarriro agertarazi denean. 2) Emantzipaturik ez dagoen adopziogaiaren gurasoek, bi kasu hauetan izan ezik: bata, lege bidez guraso horiei guraso ahalgoa kentzea eta, bestea, gurasook guraso ahalgoa kentzeko karian eror tzea. Halako egoerak antzemateko, alderdien arteko aurkatasunean egindako epai prozedura bete behar da; prozedura hori Judizia mendu Zibilari buruzko Legearen 1827. art.aren arabera tramitatu behar da. Baiezkoa emateko beharrik ez dago, baiezko hori eman behar du tenak horretarako ezinduta daudenean; adopzioa eratzen duen epai ebazpenak antzeman behar du ezintasuna eta, bertan, antzemate horren zioak azaldu behar dira. Amak ezin du baiezkorik eman, umea erditu eta hurrengo ho geita hamar egunak igaro arte. 3. Epaileak entzun besterik ez du egin behar subjektu jakin ba tzuek diotena. Subjektu horiek jarraikoak dira: 1) Gurasoak, horiei ez bazaie guraso ahalgoa kendu eta euren baiezkoa ez bada beharrezkoa adopzioa eratzeko. 2) Tutorea eta, hala denean, zaintzaile bakarra edo guztiak. 3) Hamabi urtekoa baino gazteagoa den adopziogaia, horrek be har besteko adimenik baldin badu. 4) Erakunde publikoa, adopziohartzailearen ERANSKINA


egokitasuna balora tu ahal izateko, adopziogaiak urtebete baino gehiago badarama ho rren harrerapean.Âť Azken xedapenetatik hamabigarrena Kode Zibilaren 211. artikuluko lehenengo lerroaldeak idazkera hau izan go du: ÂŤBurunahastea delaeta edozein pertsona barneratzeko, epailea ren baimena izan behar da, nahiz eta pertsona hori guraso ahal gopean egon, pertsona horrek ezin badu bere kabuz barnerapen hori erabaki. Epailearen baimena barnerapenaren aurrekoa izan be har da, presazko arrazoien ondorioz neurri hori berehala hartu behar denean izan ezik. Epaileari barnerapenaren berri eman behar zaio ahalik arinen eta, edozein kasutan, hogeita lau orduko epea ren barruan. Adingabekoak adimen osasunerako establezimendue tan barneratu aurretik, adingabeko horien laguntzarako zerbitzuen txostena izan behar da, eta barnerapena beti gauzatu behar da adin gabekoaren adinaren arabera egoki den establezimendu batean.Âť Azken xedapenetatik hamahirugarrena Kode Zibilaren 216. artikuluak bigarren lerroaldea izango du, eta bero rren idazkera hauxe izango da: ÂŤEpaileak, bere arioz nahiz edozein interesatuk hala eskaturik, kode honen 158. artikuluan ezarritako neurri eta xedapenak har di tzake, adingabeko eta ezgaien tutoretza, egitatezko zaintza edota zuzenbidezko zaintzaren kasu guztietan


ere, adingabeko edo ezgai horien intereserako hori beharrezkoa denean.» Azken xedapenetatik hamalaugarrena Kode Zibilaren 234. artikuluak azken lerroaldea izango du, eta berorren idazkera hauxe izango da: «Adingabekoarentzat onuragarria da tutorearen famili bizitzan integratzea.» Azken xedapenetatik hamabosgarrena Kode Zibilaren 247. artikuluak idazkera hau izango du: «Tutoreak tutoretzatik enkaituak izango dira hurrengo kasuetan: karguaz jabetu eta gero, legezko ezdoitasun kari batean erortzen di renean; tutoretza egikaritzean, makur jokatzen dutenean; karguari datxezkion eginbeharrak betetzen ez dituztenean; igarriigarrian azaltzen denean pertsona horiek ez direla kargua egikaritzeko gau za; eta, azkenik, elkarrekin bizitzeko arazo larriak eta etengabe koak agertzen direnean.» Azken xedapenetatik hamaseigarrena Kode Zibilaren 248. artikuluak idazkera hau izango du: «Epaileak, bere arioz edota Fiskaltzak, tutoretzapekoak nahiz beste edozein pertsona interesatuk hala eskaturik, tutorea bere kar gutik enkai dezake. Horretarako, aldez aurretik, tutoreari zitazioa egin eta, hori bertan agertzen bada, berak esan beharrekoa entzun beharra dago; halaber, adingabekoak esan beharrekoa ere en tzun behar da, horrek behar besteko adimenik baldin badu.» ERANSKINA


Azken xedapenetatik hamazazpigarrena Kode Zibilaren 260. artikuluari bigarren lerroaldea erantsiko zaio, eta be rorren idazkera hauxe izango da: «Hala ere, ez du fidantzarik eman behar lege aginduz adingabe koaren gaineko tutoretza bereganatzen duen erakunde publikoak edota epailearen aginduz tutoretza hori egikaritzen duenak.» Azken xedapenetatik hemezortzigarrena 1. Kode Zibilaren artikuluetatik ondoren aipatuko direnek idazkera berria izango dute, eta honetara geratuko dira: 166. artikuluaren bigarren lerroaldea «Gurasoek epailearen baimena izan behar dute, semealabari utzitako jaraunspen edo legatua arbuiatzeko. Epaileak baimena eze tsiz gero, jaraunspena inbentario onuraren arabera bakarrik onar daiteke.» 185. artikuluaren bigarren lerroaldea «Absentearen ordezkari datiboei aplika dakizkieke tutoretzaren egikaritza arautzen duten manuak eta tutoreen ezdoitasun, enkaitze eta desenkusa kariak ere, horiek guztiak ordezkari datiboen ordez karitza bereziari egokitzen zaizkion ginoan.» 271. artikulua «Tutoreak epailearen baimena izan behar du: 1) Adingabekoa establezimendu

adimen batean

osasunerako sar


tzeko, edota berori hezkuntza nahiz heziketa berezirako establezi mendu batean sartzeko. 2) Adingabeko zein ezgaituen ondasun higiezinak, merkataritza nahiz industri establezimenduak, objektu baliotsuak eta balore hi gikorrak besterenganatu edo kargatzeko; kontratuak egin edota egintzak burutzeko, kontratu zein egintza horiek xedatzaileak eta inskribatzeko modukoak izanez gero. Salbuetsi egiten da akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidearen salmenta. 3) Eskubideei uko egiteko; tutoretzapekoarentzat interesgarri ak diren autuetan transakzioa egiteko edota autu horiek tartekari tzapean jartzeko. 4) Inbentario onurarik gabe edozein jaraunspen onartzeko; ja raunspenak edo eskuzabaltasunak arbuiatzeko. 5) Ondasunetan aparteko gastuak egiteko. 6) Tutoretzapekoen izenean demanda jartzeko, presazko autuetan edota balio gutxiko autuetan izan ezik. 7) Ondasunak errentamenduan emateko, errentamendu horiek sei urtetik gorako iraupena dutenean. 8) Dirua maileguan eman zein hartzeko. 9) Tutoretzapekoaren ondasunak edota eskubideak dohainik xe datzeko. 10) Tutoretzapekoak tutore horren kontra dituen kredituak gai nontzekoei lagatzeko, edota gainontzekoek tutoretzapekoaren kon tra dituzten kredituak kostu bidez eskuratzeko.Âť

272. artikulua ERANSKINA


«Jaraunspena banatzeko edota gauza erkidea zatitzeko, tutoreak ez du epailearen baimenik behar; banaketa eta zatiketa hori egin eta gero, ordea, beharrezkoa da epaileak horiek onestea.» 273. artikulua «Aurreko bi artikuluetan jasotako egintzetarik edozein baimendu edo onetsi baino lehen, epaileak entzun behar du Fiskaltzak esan beharrekoa eta tutoretzapekoak esan beharrekoa ere, hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa izan edota epailearentzat horri entzutea egoki gertatzen bada; berebat, epaileak berari eskatu zaizkion txos tenak eta beraren ustez komenigarriak direnak bildu behar ditu.» 300. artikulua «Borondatezko jurisdikzioaren prozedura bitartean, epaileak, be re arioz edota Fiskaltzak, adingabekoak berak edota judizioan agertzeko gaitasuna duten pertsonetarik edozeinek hala eskaturik, defendatzaile izendatuko du bere ustez kargu horretarako egokie na den subjektua.» 753. artikulua «Era berean, testamentugileak testamentuan edozein xedapen egiten badu tutore edo kuradorearen mesedetan, xedapen horrek ez du ondorerik sortzen, bi kasu hauetan izan ezik: aurrenekoa, xeda pen hori egitea kontuak behin betiko onetsi eta gero eta, hurrena, halako konturik eman behar ez denean, xedapen hori egitea tuto retza edo kuradoretza azkendu eta gero. Hala eta guztiz ere, tutore edo kuradorearen mesedetan egindako xedapenak baliozkoak dira, tutore


edo kuradore horiek testamentu gilearen aurreko, ondorengo, nebaarreba edo ezkontide direnean.» 996. artikulua «Gaixotasun edo akastasun fisiko zein psikikoen ziozko ezgai keta epaiak bestelakorik xedatzen ez badu, kuradoretzapekoak ku radorearen laguntzarekin jaraunspena onar dezake, hutsik eta soilik nahiz inbentario onuraren arabera.» 1057. artikuluaren hirugarren lerroaldea «Artikulu honetan eta aurreko artikuluan ezarritakoa bete beha rra dago, jaraunslekideen artean baten bat guraso ahalgopean zein tutoretzapean egon arren, edota zarrastelkeriaren zioz nahiz gaixo tasun edo akastasun fisiko zein psikikoen zioz kuradoretzapean egon arren. Alabaina, kasu horietan guztietan, kontularibanatzai leak jaraunspen ondasunen inbentarioa egin behar du, pertsona ho rien lege ordezkari nahiz kuradoreei zitazioa eginez.» 1329. artikulua «Ezkontzako itunak egilets ditzake legearen arabera ezkontzeko gaitasuna duen adingabeko emantzipatugabeak; nolanahi den ere, adingabeko horrek bere gurasoen edo tutorearen laguntza eta ados tasuna izan behar ditu, banantze edo partaidetza eraentza ituntzen duenean izan ezik.» 1330. artikulua «Judizio bidez ezgaitua izan denak ezin du ezkontzako itunik egiletsi, beraren guraso, tutore edo kuradorearen laguntzarik gabe.» ERANSKINA


1459. artikuluaren 1. zenbakia «Babes karguren bat egikaritzen duten pertsonek, euren zaintza edota babesaren menpe dagoen pertsona bakarraren edo guztien on dasunak.» 1700. artikuluaren 3. zenbakia «Edozein bazkideren heriotza, kaudimengabezia, ezgaiketa edo zarrastelkeri adierazpena, eta 1699. artikuluan ezarritako kasua.» 1732. artikuluaren 3. zenbakia «Mandatugile zein mandatarioaren heriotza, ezgaiketa, zarrastel keri adierazpena, porrota edo kaudimengabezia.»

2. Kode Zibilaren artikuluetatik ondokoak aldarazi egingo dira: 108, 823 eta 980. artikuluetan ezabatu egingo dira, hurrenez hurren, «oso», «oso» eta «osoosorik» adierazmoldeak. 323 eta 324. artikuluetan, «tutorearen» eta «tutoreen» adierazmoldeen or dez, hurrenez hurren, «kuradorearen» eta «kuradoreen» esamoldeak jarri be har dira. Ezabatu egin behar da 163. artikuluaren hirugarren lerroaldea. 171. artikuluaren lehendabiziko lerroaldean ezabatu egin behar da ondo ko adierazmoldea: «ez da tutoretzarik eratu behar; aitzitik,» 171. artikulu horren azkenengo lerroaldearen bukaeran, esaldi hau erantsi behar da: «edo, bestela, kuradoretza, hori bidezkoa denean.»


234. artikuluaren 1. zenbakiaren ordez, honakoa jarri behar da: «Tutoretzapekoarekin bizi den ezkontideak.» 6.» har da.

852. artikuluan, «eta 5.» adierazmoldearen ordez, «, 5 eta jarri be

855. artikuluan, «eta 6.» adierazmoldearen ordez, «, 5 eta 6.» jarri behar da; «169» zenbakiaren ordez, «170»; eta, azkenik, azken lerroaldea ezabatu egingo da. 992. artikuluaren bigarren lerroaldea ezabatu eta hirugarrena bigarren bi hurtuko da; «era berean» adierazmoldea ezabatu egingo da. Kode Zibilaren 1060. artikuluari bigarren lerroaldea erantsiko zaio, eta berorren idazkera hauxe izango da: «Jaraunspen banaketa batean adingabekoa edo ezgaitua ordez katzeko, epaileak hautaturiko defendatzaileak haren onespena lortu behar du, epaileak ez badu besterik xedatu izendapena egitean.» 1263. artikuluaren 2. zenbakiaren ordez, honakoa jarri behar da: «Ezgaituek.» 1291. artikuluaren 1. zenbakian, «epailearen baimenik gabe» hitzak jarri behar dira, «Famili Kontseiluaren baimenik gabe» hitzen ordez. 1338. artikuluan, «adingabeko» hitzaren ordez, «adingabeko emantzipa tugabe» esamoldea jarri behar da. 1393. artikuluaren 1. zenbakian, «absentzia… adierazpena bere gain du en» esamoldearen ordez, «absentzia, zarrastelkeria… adierazpena bere gain duen» adierazmoldea jarri behar da. Azken xedapenetatik hemeretzigarrena ERANSKINA


Judiziamendu Zibilari buruzko Legea aldarazi egingo da, esangura ho netan: 1. III. liburuaren IV. tituluko hirugarren sekzioa osatuko dute Judizia mendu Zibilari buruzko Legearen egungo 1910.etik 1918.era arteko artiku luek; sekzio horren izenburua hauxe izango da: «Famili semealabei begira behinbehinean hartu beharreko neurriak». 2. III. liburuaren IV. tituluko bigarren sekzioaren izena jarraikoa izango da: «Adingabekoen itzulerari buruzko neurriak, adingabeko horiek gurasoen eskumenetik atera eta beste estatu batera eraman direnean». Sekzio horrek be re barruan hartuko ditu 1901.etik 1909.era arteko artikuluak, eta artikulu horien edukia honakoa izango da: «1901. artikulua Nazioarteko hitzarmen bat aplikatzeko modukoa izanik ere, sek zio honetan ezarritakoa bete behar da, modu ezzilegian lekualdatu edo atxiki izan den adingabekoa Espainiara itzuli behar denean. 1902. artikulua Lehen auzialdiko epailea eskuduna da, berorren epai mugapean dagoenean modu ezzilegian lekualdatu edo atxiki izan den adin gabekoa. Prozedura eragin dezakete, batetik, eratxikipen bidez adinga bekoaren gaineko zaintza eskubidea jaso duen pertsonak edota erakundeak; bestetik, kasuan kasuko hitzarmenean ezarritako bete beharren betepenaz arduratu behar den agintaritza zentral espai niarrak; eta, amaitzeko, aurrekoaren ordezkari gisa, agintaritza horrek hautaturiko pertsonak.


Jarduketak Fiskaltzaren eskuhartzearekin gauzatu behar dira, eta interesatuek abokatuaren zuzendaritzapean jardun dezakete. Prozeduraren tramitazioak lehenespena du, eta tramitazio hori gauzatu behar da, epaileari adingabekoaren itzulera eskatu eta hu rrengo sei asteotan zehar.

1903. artikulua Prozedura eragiten duenak edota Fiskaltzak hala eskatuz gero, epaileak har ditzake lege honen hurrengo sekzioan adingabe koaren gaineko zaintzari buruz ezarritako behinbehineko neurria eta epaile horren ustez egokiak diren aseguraketa neurrietatik beste edozein. 1904. artikulua Espedientea eskabidearen bitartez eragiten da eta, eskabide ho rrekin batera, nazioarteko hitzarmenak agintzen dituen agiriak aur keztu behar dira. Espedientea eragin eta ondorengo hogeita lau orduetan barrena, epaileak ebazpena emango du; ebazpen horrek, lege ohartarazpenekin batera, agindeia egin behar dio adingabe koa lekualdatu edo atxiki duen pertsonari, kasuankasuan ezartzen den data horretan eta, gehienez jota, hurrengo hiru egunak igaro takoan, pertsona hori adingabekoarekin batera epaitegian ager da din eta honako adierazpenetarik bat egin dezan: a) Borondatez onartzen duela zaintza eskubidearen titular den pertsona edo erakundeari adingabekoa ERANSKINA


itzultzea edo, kontrara, b) Itzulera horren kontra jartzen dela, kasuan kasuko hitzarme nean ezarritako kariren bat tartean izateagatik; azken hori gertatuz gero, hitzarmenaren testua gehitu behar zaio agindeiari. 1905. artikulua Agindeihartzailea ez bada epaitegian agertzen, prozedura haren auziihesean gauzatzen da. Epaileak interesatuei eta Fiskaltzari zi tazioa egin behar die eta, gehienez jota, hurrengo bost egunetako epean burutu behar da euren agerraldia; halaber, epaileak bere iri tziz egokiak diren behinbehineko neurriak har ditzake adingabe koari begira. Agerraldi horretan, eskatzaileak eta Fiskaltzak esan beharrekoa entzun behar da; hala denean, eta banandurik, adingabekoak bere itzulerari buruz esan beharrekoa ere entzun behar da. Agerraldia gauzatu eta hurrengo bi egunetan zehar, epaileak autu bidez ebatzi ko du adingabekoaren itzulera bidezkoa den ala ez; horretarako, epaileak kontutan izan behar ditu adingabekoaren interesa eta ka suan kasuko hitzarmenaren edukia. 1906. artikulua Agindeihartzailea epaitegian agertzen bada eta borondatez adin gabekoa itzultzeko prest badago, akta egin behar da eta epaileak autu bidez hartu behar du erabakia; erabaki horrek berarekin dakar, batetik, prozedura amaitzea, bestetik, adingabekoa uztea zaintza es kubidearen titulartasuna duen pertsona edo erakundearen esku eta, azkenik, kostu eta gastuen inguruan bidezkoa dena ezartzea. 1907. artikulua


Lehenengo agerraldian, agindeihartzailea adingabekoaren itzu leraren aurka jartzen bada kasuan kasuko hitzarmenean fin katuriko kariak direla medio, ezin da aplikatu lege honen 1817. artikuluan ezarritakoa; aurkatasun hori epaile berberaren aurrean erabaki behar da, hitzezko judizioaren tramiteei helduz. Horre tarako, a) Agerraldiaren egintza berean, zitazioa egin behar zaie intere satu guztiei eta Fiskaltzari, euren ustez bidezkoa den guztia azal dezaten eta, hala denean, frogak egin daitezen, ondorengo agerral di batean; bigarren agerraldi hori lege honen 730. art. artikuluari eta baterakoei helduz egin behar da, lehendabiziko agerraldia gau zatu eta hurrengo bost egunetako epe luzaezinean. b) Era berean, eta aurreneko agerraldiaren ondoren, epaileak en tzun behar du, banandurik, adingabekoak bere itzulerari buruz esan beharrekoa; gainera, epaileak bere aburuz egokiak diren txostenak bil ditzake. 1908. artikulua Ondoko sei egunetan barrena agerraldia gauzatu eta froga ego kiak egin eta gero, epaileak autua emango du, ondorengo hiru egunetan barrena; adingabekoaren interesa eta kasuan kasuko hi tzarmenaren edukia kontutan harturik, epaileak erabakiko du adin gabekoaren itzulera bidezkoa den ala ez. Autu horren kontra, gorajotze errekurtsoa jar daiteke ondore bakarrerako; errekurtso ho ri hogei eguneko epe luzaezinean ebatzi behar da. ERANSKINA


1909. artikulua Epaileak adingabekoaren itzulera erabakitzen badu, autu horre tan bertan ezarri behar da adingabekoa lekualdatu edo atxiki duen pertsonak ordaintzea prozeduraren kostuak eta eskatzaileak izan di tuen gastuak, ondokoak barne: batetik, bidai gastuak eta, beste tik, adingabekoa gurasoen eskumenetik atera baino lehen horren ohiko bizilekua zein estatutan egon eta adingabekoa estatu ho rretara itzultzeak sortarazi dituen gastuak. Kostu eta gastu horiek guztiak kobratzeko, lege honen 928. artikuluan eta baterakoetan ezarritako tramiteak bete behar dira. Gainerako kasuetan, epaileak bere arioz adieraziko ditu proze duraren kostuak. Azken xedapenetatik hogeigarrena Erakunde publikoek eginkizun batzuk betetzen dituzte tutoretza edo zain tzaren arloan eta, hori egitean, ebazpenak eman behar izaten dituzte. Bada, ebazpen horien kontra erreklamazio prozedurarik eraginez gero, Fiskaltzak eginahal guztia egin behar du, espediente berean ebatz daitezen adingabe ko berbera ukitzen duten akzio eta gorabehera guztiak. Horretarako, Fiskal tzak jurisdikzio organoetan eragin behar ditu auzibidezko legeriak ezartzen dituen jarduketak. Azken xedapenetatik hogeita batgarrena 1. Gizarte laguntzaren esparruan eskumena duten autonomi erkidegoek legeriarik ematen badute, legeria horren ordeztaileak dira lege honen 5. arti


kuluaren 3 eta 4. idazatiak; 7. artikuluaren 1. idazatia; 8. artikuluaren 2. ida zatiko c) letra; 10. artikuluaren 1. idazatia, eta 2. idazatiko a), b) eta d) letrak; 11, 12, 13, 15, 16 eta 17. artikuluak; 18. artikuluaren 2. idazatia; 21. artiku luaren 1, 2 eta 3. idazatiak; eta, azkenik, 22. artikulua. 2. Konstituzioaren 149.1. artikuluko 2, 5, eta 6. zenbakien itzalean eman dira 10. artikuluaren 3. idazatia; 21. artikuluaren 4. idazatia; 23. artikulua; le henengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriak; xedapen iragankor ba karra; eta, azken xedapenen artean, hemeretzigarrena eta hogeigarrena. 3. Konstituzioaren 149.1.8. artikuluaren itzalean eman dira legearen gainerako manu ezorganikoak eta lege honetan Kode Zibila berrikusteko eza rritakoak; manu horiek guztiak aplikatu behar dira, Zuzenbide zibilaren ar loan eskumena duten autonomi erkidegoek ematen duten arautegiari kalterik egin gabe, zuzenbide hori Foru zuzenbidea izan zein Zuzenbide berezia izan. Azken xedapenetatik hogeita bigarrena Lege honetan aipaturiko erakunde publikoak dira autonomi erkidegoek, eta Ceuta eta Melillako hiriek hautatzen dituztenak, eurei dagozkien anto laketa arauen arabera. Azken xedapenetatik hogeita hirugarrena Lege arruntaren izaera dute 1 eta 2. artikuluek; 5. artikuluaren 3 eta 4. idazatiek; 7. artikuluaren 1. idazatiak; 8. artikuluaren 2. idazatiko c letrak; 10. artikuluaren 1. idazatiak, 2. idazatiko a, b eta d letrek, eta 3 eta 4. ida zatiek; 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24 eta 25. artikuluek; lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek; xedapen iraganko rrak; xedapen indargabetzaileak; eta, azken xedapenen artean, lehenengotik hogeita bigarrenera artekoek, eta hogeita laugarrenak. ERANSKINA


Hogeita batgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera aplikatzen dira aurreko lerroaldean aipaturiko manuak. Azken xedapenetatik hogeita laugarrena Lege hau indarrean jarriko da, berori «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean ar gitaratu eta hurrengo hogeita hamar egunak igarotakoan. Horrenbestez, Espainiar guztiei, dela norbanakoei, dela agintariei, agintzen diet lege or ganiko hau bete eta betearaz dezaten. Madril, 1996ko urtarrilak 15. JUAN CARLOS E. Gobernuko lehendakaria FELIPE GONZÁLEZ MÁRQUEZ («Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1996ko urtarrilaren 17ko alean, 15. zk.)


GALIZIA Maiatzaren 24ko 4/1995 Legea, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzkoa Jatorriz, Galiziako herriak sortu du bertako Zuzenbide zibila. Zuzenbide horrek subjektu pribatuen arteko harremanak arautzen ditu eta, horregatik, mendeetan barrena zuzenbide horren beharrizana nabaritu izan denean, be rori sortu beharra izan du herriak; izan ere, Zuzenbide erkideak bazter utzi zituen gure berezitasun juridikoak, nahiz eta horiek gure herriaren barnebar neko sentimenduetatik sortu. Hori dela eta, Galiziako Zuzenbide zibila gizarte errealitatearen fruitua da eta, halakoa denez gero, denboraren buruan aldako rra ere bada; horrek berez dakar erakunde batzuk indarrik gabe geratzea eta beste batzuk agertzea, egoera berriari egokitzeko. Horrenbestez, tirabira bat sortzen da, errealitatearen eta jadanik gaindituta geratu diren forma juri dikoen iraupenaren artean. Era berean, tirabira horrek beste esangura bat ematen die erakunde berriei, estuesturik lotuta baitaude erakunde juridikoen bitartez ase behar diren beharrizanak eta une historiko bakoitzeko erreali tateak; lotura funtzional estuagorik oso gutxitan aurki daiteke. Bada, unean uneko eta tokian tokiko errealitate zehatzaren emaitza izan da ohiturazko sorkuntzaren eta Zuzenbide zibilaren prozesu hori. Egiatan, prozesu horretan geldiarazpen bat gertatu zen, XIX. mendeko kodegintzaren mugimendu eraberekotzailearen ondorioz. Horren harira, 1889ko Kode Zibi lak indarreko legezkotasunetik kanpo utzi zuen gure Zuzenbide zibilaren zati handi bat. Egoera hori ez da konpondu, ezta hurrik eman ere, 1963an Ga liziako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldarrikatzean; izatez, konpilazio hori zatikakoa eta osagabea da, ez du sistema juridiko orori berez dagokion garrantzia eta, horren ondorioz, gizarte errealitateari gibela eman dio, hein handi batean. 1981ean, Galiziako Autonomi Estatutuak esparru berria eratu du eta, es parru horren barruan, Galiziako Zuzenbide zibila iraunaraz, aldaraz eta gara daiteke. Hori berori ezartzen du 27.4. artikuluak, ERANSKINA


Autonomi Erkidegoaren eskumen esklusiboa finkatzen duenean, 1978ko Konstituzioaren 149.1.8. arti kuluaren itzalean. Ildo horretatik, Konstituzioarekin eta autonomi estatutue kin bat etorriz, estatuak eskumena du legegintza zibilaren arloan. Eskumen horri kalterik egiteke, autonomi erkidegoek euren zuzenbide zibilak (Foru zuzenbidea nahiz Zuzenbide berezia) iraunaraz, aldaraz eta gara ditzakete, bertan halakorik izanez gero. Berebat, estatutuaren esparrua osatu egin da, testu horrek landa parrokiari buruz jaso dituen agindu zehatzekin, alegia, es tatutuaren 27.2 eta 40. artikuluekin. Ideia bera islatzen da lege honen xe dapen batzuetan ere, ulerbidez, auzo erkidegoari buruzkoetan, ur erkidegoei buruzkoetan edota erkidegoan dauden auzo mendiei buruzkoetan; horiek guz tiak Autonomi Erkidegoaren Zuzenbidea osatzen dute, estatutuaren 27. arti kuluaren arabera. Halaber, beste eskumen batzuek ere berez eragina dute harreman juridikopribatuen inguruko autu desberdinetan. Galiziako Zuzenbide zibilarentzat berebiziko garrantzia du Autonomi Es tatutuaren 38. artikuluak, horrek adierazten baitu zeintzuk diren Galizia ko Zuzenbidearen iturriak. Manu horren hirugarren lerroaldeak jarraikoa dio: ÂŤZuzenbide zibilaren iturriak zehaztean, estatuak Galiziako Zuzenbide zibila laren arauak errespetatu behar dituÂť. Lege honek, bere atariko tituluan, ahal men hori erabiltzen du; hori egitean, argi eta garbi ezartzen du Galiziako Zuzenbide zibila osatzen dutela bertako usadio eta ohiturek, lege honetan ja sotako arauek eta zuzenbide hori iraunarazi, garatu edo aldarazten duten gai nerako lege galiziarrek. Atariko tituluaren gainerako artikuluetan, Galiziako Zuzenbide zibila eratzen duten arauen esparrua osatzen da, Konstituzioaren eta Estatutuaren agindu hertsiekin bat etorriz. Abenduaren 10eko 2/1986 Legean, Galiziako Parlamentuak landa erren tamenduen luzapena arautu zuen Galiziarentzat, eta Konstituzio


Auzitegiak 182/1992 epaia eman zuen lege horren inguruan. Epai horretan, Konstituzio Auzitegiak ondo baino hobeto interpretatu zituen Konstituzioan eta Estatutu an bertan erabilitako adierazmoldeak; izan ere, adierazmolde horiek zehazten dute Galiziako Zuzenbide zibila iraunarazi, aldarazi eta garatzeko esparru materiala. Konstituzio Auzitegiak beren beregi eta argiroargiro adierazi zu en honakoa: zinez, Galiziako Zuzenbide zibilari buruz egun indarrean dagoen konpilazioak ez du zuzeneko eta berariazko erregelarik jasotzen landa erren tamenduari buruz. Hala eta guztiz ere, eta abiaburu gisa, ezin uka daiteke Autonomi Erkidegoak eskumena duela bere Zuzenbide zibila iraunarazi, alda razi eta garatzeko. 121/1992 KAEk (zehatzago esateko, epai horren 2. oinarri juridikoak) arestian esan duenez, eskumen horrek berarekin ekar dezake ka suan kasuko autonomi erkidegoaren lurraldean indarrean dauden ohiturak eta usadioak legeetan jasotzea eta formalizatzea. Galiziako Autonomi Estatu tuaren 27.4. artikuluaren idazkera ikusita, ondorio hori igarriigarrian antze man daiteke. Manu horrek ÂŤerakundeÂť juridikoaren ideia barneratzen du, eta ideia horren barruan sartzen dira edo sar daitezke, berez, ohiturazko arau ba tzuk. Ildo beretik doaz Galiziako Zuzenbideari buruzko kongresu desber dinak, ondokoa diotenean: 1963ko Konpilazioa ez zen gure Zuzenbidearen osoosoko agerpena; aitzitik, konpilazio horretaz landa, erakunde franko ze goen, indarreko Zuzenbidean sartzeko zain. Galiziako Zuzenbide zibilari buruzko lege honen helburua da, izan ere, Galiziaren Berezko zuzenbidean bizirik dauden erakunde juridikopribatuak garatzea, horiei dagozkien arazo guztietan. Ziur aski, Galizian badira lege ak arautzen ez dituen erakundeak ere, eta erakunde horiek badute behar besteko garrantzirik, Galiziako Zuzenbide idatzian agertzeko. Halako erakun deak, egun ere, bizirik daudelakoan, eta lege honen aplikazioak praktikan eragin ditzakeen zalantzak eta arazoak kontutan hartuta, formula bat ezarri da, testu honen aplikazioa aztertu ahal izateko. ERANSKINA


Formula horri helduta, bost urtetik bost urtera gehienez jota, azterketa hori egin behar da, Ponentzia be rezi batek emandako txostenaren bidez; ponentzia horren lanak ezin dio kalterik egin edozein momentutan Parlamentuak izan dezakeen ekimenari. Gauzak horrela, eta garaia denean, Parlamentuko taldeak eta Galiziako Xun tak legegintzazko ekimen egokiak erabil ditzakete, Galiziako Zuzenbidearen iraunarazpen, aldarazpen nahiz garapena ahalbideratzeko. Horrenbestez, Galiziako Zuzenbidea bizirik dago. Zuzenbide hori Gali ziako baserrietan sortu zen, Nekazaritzako zuzenbide oparoaren fruitu berezi gisa; egungo egunean, zuzenbide horrek gainditu egin du Galiziako hirien eguneroko bizitza ere. Hori gogoan izanik, lege hau ez da erori arkeologia juridikoaren tentazioetan; kontrara, kezka horietatik ihesi ibili da. Bide horre tatik, lege honen xedea izan da Galiziako herriaren interes eta beharri zanentzat baliozkoak diren erakundeak arautzea. Horren ildotik, arauketa zehatza dute erkidegoan dauden auzo mendien gaineko erkidegoek, ur erki degoek, agra deiturikoek eta vilar izenekoek. Bestalde, zalantzak azaldu ziren muĂ­Ăąos de herdeiros deiturikoen arauketa jasotzeko, ez baitzegoen argi horiek Galiziako Zuzenbidean erakunde biziak ziren ala ez; azken buruan, Ponentzia konturatu zen komenigarria izan zitekeela halakoak legearen baitan jaso tzea, Galiziaren berezko sistema juridikozibila interpretatzeko eta integratze ko osagai gisa. Hariari segiz, serventĂ­as izenekoei buruzko titulua luze eta zabala da, hori eratortzen dutelako, batetik, auzotartasun harremanek eta, bes tetik, nekazaritzako sistemaren itxuraketak berak. Kontratuei dagokienean, apartzeriak, landa errentamenduak eta baserriaren gaineko kontratuek gaur egun berebiziko indarra dute eta, horregatik, lagungarri gerta daiteke horre lakoak lege honen bitartez arautzea. Aurreko lerroalde horretan azaldutakoak Berezko zuzenbide baten bizita suna adierazi eta erakusten du. Zuzenbide horren aberastasuna osatu egiten da, lehenik eta behin, familiaren ondasun eraentza


eratzen duten erakun deekin eta, hurrenik, Oinordetza zuzenbideari buruzko formula zehatzekin. Horiek guztiek garrantzi handiko harreman juridikopribatuak osa ditzakete; izan ere, eurok definitzen dituzte familiaren formak eta etxearen eginkizuna, dela Galiziako Zuzenbidearen garapenean, dela Galiziako kultura azaltzen duten osagai nagusien garapenean. Esate baterako, biziartekoaren erakundea bizibizirik dago, Galiziako gizarte errealitatean; beraz, horrelako erakunde en estatutu juridikoa gaur egungo inguruabarren araberakoa izan behar da. Hor azaldutako guztia dela bide, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzko Legea onetsi zuen Galiziako Parlamentuak eta Neronek hori berori aldarrika tzen dut Erregeren izenean, Galiziako Estatutuaren 13.2. artikuluaren arabe ra, eta Xunta eta horren lehendakaria arautzeko otsailaren 23an emandako 1/1983 Legearen 24. artikuluaren arabera. ď ›â€Śď ? Zazpigarren titulua FAMILIAREN ONDASUN ERAENTZA

Lehenengo kapitulua XEDAPEN OROKORRA

112. artikulua Ezkontzaren ondasun eraentza da ezkontideek ezkontzako itunetan hi tzarturikoa. Hitzarmenik izan ezean, edota hori eragingabea izanez gero, ez kontzaren ondasun eraentza da irabazpidezkoen sozietatearena. Bigarren kapitulua EZKONTZAKO ITUNAK

113. artikulua ERANSKINA


1. Ezkontzako itunak egilets edo aldaraz daitezke, ezkontzaren aurretik zein horren ondoren. Hala eta guztiz ere, egilespen edo aldarazpen hori nahi taez egin behar da eskritura publikoan edo, bestela, epai transakzioan, horrek amaiera ematen badio ezkontza banantze, dibortzio nahiz deuseztasunaren gaineko edozein prozedurari. 2. Ezkontzako itunek ondasun, familia eta oinordetza eraentzari buruzko edozein hizpaketa barnera dezakete, eta lege honek eratortzen dituen mugape nak besterik ez dituzte itun horiek. Hirugarren kapitulua EZKONTZAREN ZIOZKO DOHAINTZAK

114. artikulua 1. Ezkontzaren ziozko dohaintzak dira ezkontza horri begira egiten dire nak, berorren aurretik zein ondoren, ezkongai nahiz ezkontideen artean, edota gainontzekoek aurreko horien mesedetan egiten dituztenak. 2. Ezkontzaren ziozko dohaintzek egungo nahiz biharetziko ondasunak baitara ditzakete, heriotza kasuetan ere, testamentu bidezko oinordetzaren in guruan ezarritako neurri berean. 115. artikulua Ezkontzaren ziozko dohaintzak ezeztaezinak dira, bi kasu hauetan izan ezik: aurrenekoa, horren aurkako ituna egiten denean eta, hurrena, dohaintza hartzaileari beren beregi ezarritako zamak oinarrizkoak izanik ere, horiek betetzen ez direnean. 116. artikulua 1. Dohaintza horiek ondorerik gabe geratzen dira, ezkontza ez bada ur tebeteko epean egiten, edota ezkontza hori deuseza dela adierazi denetik.


2. Ezkontza banantze, dibortzio edo deuseztasunak dohaintzaren eragin gabetasuna dakar dohaintzahartzaileari begira, bi baldintza hauetarik bat betetzen denean bakarrik: bata, dohaintzahartzaile horrek gaitzustez jokatzea eta, bestea, dohaintzahartzaile horri egotzi ahal izatea banantze, dibortzio edo deuseztasuna eragin duten egitateak. ď ›â€Śď ? Xedapen gehigarriak Lehenengoa 1. Ezkontzaren zioz edota oinordetza itunen zioz ondasun higiezinak do haintzan emanez gero, dohaintza horiek nahitaez agertarazi behar dira ez kontzako itunetan zein beste eskritura publiko batean. 2. Oinordetza itunak aldarazi edo azkentzen badira alderdien arteko hi tzarmenaren bidez, kasuankasuan aldarazi edo azkentzen den itunaren for malitate berberei egokitu behar zaie aldarazpen edo azkentze hori; edozein modutan ere, ezkontideek testamentu mankomunatuan aldaraz edo azken de zakete euren artean itundutako alarguntasun gozamena. Bigarrena Bost urtean behin, gehienez jota, eta Parlamentuko ekimen egokiari kal terik egin gabe, Galiziako Parlamentuaren Mahaiak Ponentzia bat izendatu behar du, Ganbarako talde desberdinen kideek osaturikoa; ponentzia horren zeregina da txosten bat egitea, lege honen manuak aplikatzean nabaritu izan diren zailtasun eta zalantzei buruz, eta Galiziaren berezko Zuzenbide zibile ko erakundeak iraunarazi, aldarazi eta garatzeko beharrezkotzat jotzen di ren arauak aplikatzean nabaritu izan direnei buruz ere. ERANSKINA


Xedapen iragankorrak 1. Lege hau indarrean jarri baino lehen egindako landa errentamenduen kontratuek indarrean badiraute, legezko zein isilbidezko luzapenak direla me dio, kontratuok amaitu egingo dira luzapenak bukatzean, alderdiek kasuan kasuan eta beren beregi kontrakoa itundu dutenean izan ezik. 2. Errentamendu historiko deituriko landa errentamenduek indarrean ba diraute, horiek luzatu egingo dira, epeka eta euren arautegian adierazitako baldintzetan. 3. Indarrean dauden apartzeriak lege honen arauen menpe geratuko dira. 4. Lege hau indarrean jartzeagatik arazoak azaltzen badira Aldiarteko zu zenbidearen inguruan, arazo horiek konpondu behar dira Kode Zibileko xe dapen iragankorren printzipio eratzaileen arabera. Xedapen indargabetzailea Indarrik gabe geratuko da Galiziako Parlamentuak azaroaren 10ean emandako 7/1987 Legea, Galiziako Zuzenbide zibilaren konpilazioari buruz koa; edu berean, indarrik gabe geratuko dira lege honetan ezarritakoaren kon trako xedapen guztiak. Azken xedapena Lege hau indarrean jarriko da, berori Galiziako Aldizkari Ofizialean argi taratu eta hurrengo hiru hilabeteak igarotakoan. Donejakue Compostelakoa, 1995eko maiatzak 24. Manuel Fraga Iribarne


Lehendakaria (ÂŤGaliziako Aldizkari OfizialÂťean argitaratua, 1995eko ekainaren 6ko alean, 107. zk.)

ERANSKINA


KATALUNIA Uztailaren 29ko 10/1996 Legea, Senideen arteko Mantenuari buruzkoa KATALUNIAKO GENERALITATEKO LEHENDAKARIA

Hiritar guztiek jakin bezate Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta neronek aldarrikatu dudala, Erregeren izenean eta Kataluniako Autonomi Estatutuaren 33.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, uztailaren 29ko 10/1996 Legea, Senideen arteko Mantenuari buruzkoa. HITZAURREA

Lege honek aurre egin nahi dio Kataluniako antolamendu juridikoak di tuen beharrizanetatik bati; izan ere, beharbeharrezkoa da mantenu eginbeha rrari buruzko arauketa autonomo eta osoa ematea, mantenu hori ezkontideen artekoa izan zein beste senide batzuen artekoa izan. Horregatik, lege hau ge hitu behar zaie biharetziko famili kodea osatuko duten lege bereziei. Lege honetan ezarritako arauketak bi printzipio bateratu nahi ditu: ba tetik, askatasun zibilaren printzipioa eta, bestetik, famili elkartasunarena. Printzipio horiek berezkoak dira gure kulturaren baitan, eta guztion onarpe na dute. Berebat, lege honen xedea da Katalunian gure egunotara arte aplika tu izan den arautegia modernizatu eta argitzea, arautegi horretan hobekuntza eta berrikuntza zehatz batzuk sartuz. Lehenik eta behin, hobekuntza eta be rrikuntzen artean nabarmendu beharra dago, mantenuaren zenbatekoa zehaz tean, oinarri batzuk ezar daitezkeela, zenbateko hori aldizka eguneratu ahal izateko. Bigarrenik, zehatzmehatz arautu izan da erakunde publiko nahiz pribatuek eta mantenua ematen duten beste pertsonetarik edozeinek ere izan dezaketen errepetizio ERANSKINA


eskubidea. Ildo horretatik, mantenua emateko betebeha rra dutenek ez badute hori betetzen, aurrekoek horien kontra eta beraien ja raunsleen kontra errepeti ditzakete ordaindu gabeko pentsioak. Nolanahi den ere, erreklamazio horrek muga batzuk ditu, adineko pertsonen mesedetan; beraz, adineko pertsonei buruzko plan osoaren barruan sar daitezke muga horiek. Lege hau oso laburra denez gero, ez da inolako bereizketa formalik egin, berorren zati arauemailean; baina, zentzuzkoa denez, artikuluak bereizi izan dira eta, artikulu jakin batzuetan, lerroaldeak ere.

1. artikulua Mantenu gisa har daiteke mantenuhartzailearen iraupen, etxebizitza, arropa eta osasun laguntzarako nahitaezkoa den guztia; era berean, mantenu ak bere baitan hartzen ditu mantenuhartzaile adingabekoa hezteko egin be har diren gastuak eta, adingabeko hori adin nagusiko bilakatu eta gero ere, berorren heziketari eusteko egin behar direnak, heziketa hori aurretiaz amaitu ez bada mantenuhartzaileari egotzi ezin zaion kari baten ondorioz. Halaber, mantenuak mantenuhartzailearen hileta gastuak barneratzen ditu. 2. artikulua 1. Ezkontideek, ondorengoek, aurrekoek eta nebaarrebek ere mantenua eman behar diote elkarri. 2. Xedapen bereziek eta, sorospidez, lege honetan ezarritako xedapenek arautzen dituzte ezkontideen arteko laguntza eginbeharrak, eta guraso eta se mealaben artekoak ere. 3. Derrigorrezko heziketa amaitu eta gero nebaarreba adin nagusikoak gaiak badira, bizitzeko nahitaezkoa den mantenua bakarrik eska dezakete ne baarreba horiek, mantenu hori eskatzeko karia ezin bazaie eurei


egotzi. 3. artikulua Mantenua erreklamatzeko eskubidea du hori behar duenak bakarrik edo, hala denean, berorren lege ordezkariak. 4. artikulua Mantenu eskubidea sortzen da, mantenu hori beharrezkoa den unetik; ha la ere, ezin da eskatu behar bezala frogaturiko erreklamazio dataren aurreko mantenurik, erreklamazio hori judizio bidezkoa izan zein judizioz kanpo koa izan. 5. artikulua 1. Mantenuaren gaineko erreklamazioa bidezkoa izanez gero, eta man tenu hori emateko betebeharra pertsona batek baino gehiagok izanez gero, erreklamazioa hurrenkera honi helduta egin behar da: a) Ezkontideari. b) Ondorengoei, gradu hurbiltasuna kontutan hartuta. c) Aurrekoei, gradu hurbiltasuna kontutan hartuta. d) Nebaarrebei. 2. Aurreneko lekuan betebeharpean daudenek ez badute behar besteko baliabide eta aukerarik, eurei dagokien neurrian mantenua emateko, errekla mazioa egin dakieke 1. idazatian aipaturiko hurrenkeraren arabera hurrengo lekuan dauden betebeharpekoei. 6. artikulua 1. Mantenua emateko betebeharra pertsona batek baino gehiagok izanez gero, betebehar hori guztien artean banatu behar da, euren baliabide ekono miko eta aukeren arabera. Hala eta guztiz ere, salbuespen gisa, eta ERANSKINA


kasu an kasuko inguruabarrak kontutan izanik, epaileak betebeharpeko bati ezar diezaioke mantenua osoosorik emateko betebeharra, hori beharrezkoa den epean zehar. Betebeharpeko horrek gainerako betebeharpekoei erreklama diezaieke eurei dagokien zatia, lege korrituekin batera. 2. Betebeharpeko batentzat betebeharra azkentzen bada, horren zatia ge hitu egiten zaie gainerakoen zatiei, 1. idazatian ezarritako irizpideak aplika tuz ateratzen den proportzioaren arabera. 7. artikulua Pertsona batek baino gehiagok mantenua erreklamatzen badio mantenu hori emateko betebeharra duen pertsona berberari, eta pertsona horrek ez ba du guztien mantenuari aurre egiteko behar adina baliabiderik, 5. artikuluan ezarritako lehenespen hurrenkera bete behar da; zernahi gisaz, batera ager tzen badira ezkontidea eta betebeharra duen pertsonaren ahalgopean dagoen semealaba, lehenespena du semealaba horrek. 8. artikulua 1. Mantenuaren zenbatekoa zehazteko, aintzakotzat hartu behar dira, ba tetik, mantenuhartzailearen beharrizanak eta, bestetik, mantenu hori emate ko betebeharra duten pertsona guztien edo bakarraren baliabide ekonomikoak eta aukerak. Mantenua zehaztean, urteko egunerapena egiteko oinarriak eza rri behar dituzte alderdiek euren arteko adostasunez edo, bestela, epaile ak, kontsumo prezioen indizearen arabera edota horren antzeko indize baten arabera; dena den, egunerapena egiteko ezar daitezke beste oinarri osagarri batzuk ere. 2. Kasuan kasuko inguruabarrak kontutan hartuta, eta ekitate arrazoi ak direla medio, epaileak mantenua emateko betebeharra urri


dezake bete beharpeko bati edo batzuei begira, eta neurri berean betebehar hori gehitu, gainerakoei begira. Epaileak neurri hori har dezake, nola mantenuaren zen batekoa ezartzeko unean, hala inguruabar berriak gertatze bidez azaltzen di renean. 3. Inguruabarren arabera, mantenuhartzaileak eta mantenua emateko betebeharra dutenek mantenu horren gehikuntza edo urripena eska dezake te. Betebeharpekoak bat baino gehiago izanez gero, horietako bati dagokion ekarpenaren urripenak berez dakar gainerakoen ekarpenak neurri berean ge hitzea. 9. artikulua 1. Mantenu betebeharra diruz eta aurreraturiko hilekoetan bete behar da. Mantenuaren hartzekoduna hilez gero, horren jaraunsleek ez dute zertan itzu li heriotza gertatu deneko hilabeteari dagokion pentsioa. 2. Mantenua asetzeko, mantenu horren zordunak aukera dezake mantenu hartzailea norberaren etxean hartu eta mantentzea, salbu eta lege ezin tasunagatik edota elkarbizitza bideraezina izateagatik mantenuhartzailea horren kontra azaltzen denean. Betebeharpekoak bat baino gehiago izanik, batek baino gehiagok nahi badu bere etxean mantenuhartzailea hartu, epaile ak hartuko du erabakia, mantenuhartzaileak eta betebeharpeko desberdinek esan beharrekoa entzun eta gero. 3. Inguruabarrak aintzat harturik, eta betebeharpeko pertsonak ez badu garaiz egin ordainketa bat baino gehiago, epaileak beharrezkoak diren neu rriak har ditzake, mantenu betebeharraren betepena ziurtatzeko. 10. artikulua 1. Erakunde publiko nahiz pribatuek, edota betebeharpekoak mantenua ematen ez duelaeta mantenu hori ERANSKINA


ematen duten beste pertsonetarik edozeinek errepeti ditzakete, betebeharpeko horren kontra zein beraren jaraunsleen kon tra, aribideko urteari eta horren aurrekoari dagozkion pentsioak, lege korri tuekin batera. Edu berean, eta hor adierazitako zenbateko osoaren neurrian, pertsona horiek eskubide osoz subroga daitezke mantenuhartzaileak mantenu hori emateko betebeharra duen pertsonaren kontra dituen eskubideetan, salbu eta mantenua onginahi hutsez eta hori erreklamatzeko asmorik gabe eman dela frogatzen denean. 2. Fiskaltzak, erakunde publikoak zein pribatuak, edota betebeharpeko ak mantenua ematen ez duelaeta mantenu hori ematen duen pertsona baka rrak nahiz guztiek hala eskaturik, epaileak bere ustez komenigarriak diren neurriak har ditzake, aurrerakinen itzulketa ziurtatzeko. Halaber, mantenu hartzaileak eta betebeharpekoek esan beharrekoa entzun eta gero, epaileak bere ustez egokiak diren neurriak har ditzake, biharetziko mantenuaren or dainketa ziurtatzeko. 11. artikulua 1. Mantenua jasotzeko eskubidea ukaezina, eskualdaezina eta enbar gaezina da. Berebat, eskubide hori ezin da konpentsatu, mantenua emateko betebeharra duenak mantenuhartzaileari begira izan dezakeen kredituarekin. 2. Mantenuhartzaileak pentsio atzeratuak konpentsa ditzake, horiei uko egin diezaieke eta euron gain transakzioa egin dezake, judizio bidezko zein judizioz kanpoko erreklamazio dataren ostekoak badira pentsio horiek; era be rean, mantenuhartzaileak edozein tituluren bidez eskualda dezake hala ko pentsioak erreklamatzeko eskubidea. Horrek guztiak ezin dio kalterik egin 10.1. artikuluan ezarritako errepetizio eskubideari. 12. artikulua


Mantenua emateko betebeharra azkendu egiten da honako arrazoiak di rela medio: a) Mantenuhartzailea hiltzea edota mantenua emateko betebeharra duen pertsona bakarra edo guztiak hiltzea. b) Betebeharpekoen ondarea urritzea, urritze horren ondorioz asegabe utzi behar direnean norberaren beharrizanak eta lehenespenezko mantenu es kubidea dutenenak, mantenu betebeharra bete ahal izateko. c) Mantenuhartzailearen egoera ekonomikoak hobera egitea, horrek be rez badakar mantenuaren ematea beharrezkoa ez izatea. d) Mantenuhartzailea Oinordetzei buruzko Kodearen 370. art.ko 1, 2 eta 3. zenbakietan zehazturiko jaraunskabetze karietarik batean erortzea, man tenuhartzaile hori senipartedun izan ez arren. e) Betebeharpeko pertsonari ahalgoa kentzea, mantenuhartzailea aita edo ama izanez gero. Lehenengo xedapen gehigarria Edozein pertsonaren gaigabezia aintzatetsiz gero, pertsona hori senideen arteko mantenua ematetik aske geratzen da, salbu eta aurreikus daitekeenean pertsona horrek dituen aukerak gehiago direla, bizitza osoan izango dituen beharrizanak baino. Bigarren xedapen gehigarria Lege honetan ezarritako arauak sorospidez aplikatzen zaizkie testamen tuan nahiz kodiziloan agindutako mantenuari, itun bidez hitzarturiko mante nuari eta arauketa zehatza duen lege mantenuari, testamentuek, kodiziloek, itunek edo kasuan kasuko arauketak ezartzen ez dituzten autuetan. Azken xedapen bakarra Lege hau indarrean jarriko da, berori ÂŤKataluniako ERANSKINA


Generalitaten Aldiz kari Ofizial»ean argitaratu eta hurrengo bi hilabeteak igarotakoan. Horregatik, lege honen aplikazio esparrupeko hiritar guztiei agintzen diet berorren betepenean lagundu dezaten; eta auzitegi eta agintari eskudunei, be rriz, lege hori betearaz dezaten. Generalitateko Jauregia, 1996ko uztailak 29. NURIA DE GISPERT I CATALÁ Justizi kontseilaria

JORDI PUJOL Generalitateko lehendakaria

(«Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1996ko abuztuaren 2ko alean, 2238. zk.)


Uztailaren 29ko 11/1996 Legea, Tutoretzari eta Babes Erakundeei buruz abenduaren 30ean emandako 39/1991 Legea aldaraztekoa KATALUNIAKO GENERALITATEKO LEHENDAKARIA

Hiritar guztiek jakin bezate Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta neronek aldarrikatu dudala, Erregeren izenean eta Kataluniako Autonomi Estatutuaren 33.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, uztailaren 29ko 11/1996 Legea, Tutoretzari eta Babes Erakundeei buruz abenduaren 30ean emandako 39/1991 Legea aldaraztekoa. HITZAURREA

Lege hau iradoki dute, alde batetik, borondatearen autonomiari zor zaion errespetuak eta, bestetik, pertsona orok izan behar dituen babes eta erres petuak, inguruabar desberdinak direlamedio pertsona horrek ezin duenean bere burua gobernatu. Hori kontutan hartuta, lege honen bidez egindako aldarazpenek ahalmena ematen diete jarduteko gaitasuna duten pertsonei, eu ren buruentzat tutore, protutore eta kuradoreak izendatzeko, ezgaituak izango direla uste izanez gero. Ildo horretatik, legeak mekanismo batzuk ezartzen di tu, pertsonen eskubideei kalte larriak eragin diezazkieketen jarduketak era gozteko. Beste alde batetik ere, biztanleriaren biziitxaropena gehitu den ginoan, biztanleria bera arras zahartu da; horren ondorioz, areagotu egin dira norberaren burua gobernatzea eragozten duten patologia kronikoak. Hori guz tia gogoan izanik eman da, hain zuzen ere, legegintzazko ekimen hau. Ha laber, Kataluniako Gobernuak adineko pertsonen inguruan onetsitako plan osoaren barruan kokatu behar da ekimen hau; izan ere, plan horren eduki eta ondorioztapenetan, Kataluniako Gobernuak jarduketa bide batzuk proposa tzen ditu, zahartzeak eratortzen dituen arazoak konpontzeko. Bukatzeko, Tu toretzari eta Babes Erakundeei buruz abenduaren 30ean ERANSKINA


emandako 39/1991 Legeak tutorearen izendapenari buruzko erregelak aplikatzen dizkie protutore eta kuradorearen izendapenei, 69 eta 79. artikuluen arabera. Hori dela eta, le ge honen bidez egindako aldarazpenek modu berean eraentzen dituzte nor berak hautaturiko protutore eta kuradoreak. Edozein modutan ere, izendapen horiek ez dira lotesleak epailearentzat, inguruabar berriak gertatu eta inguruabarrok zalantzan jartzen badute aldez aurretik harturiko erabaki pertsonalaren egokitasuna.

1. artikulua 1. Tutoretzari eta Babes Erakundeei buruz abenduaren 30ean emandako 39/1991 Legearen 4. artikulua aldarazi egingo da eta, ondorenez, artikulu ho rren idazkera honetara geratuko da: ÂŤ4. artikulua Tutoretza eratzeko hiru bide daude: a) Testamentua edo kodiziloa. b) Eskritura publikoa. c) Epaileak emandako ebazpena.Âť 2. 39/1991 Legearen II. kapituluko lehenengo sekzioaren izenburua alda razi egingo da eta, ondorenez, izenburu horren idazkera honetara geratuko da: ÂŤLehenengo sekzioa Borondatezko delazioaÂť. 3. 39/1991 Legearen 5. artikulua aldarazi egingo da eta, ondorenez, arti kulu horren idazkera honetara geratuko da:


ÂŤ5. artikulua 1. Edozein pertsonak, ezgaitua izango dela uste izanez gero, tuto re, protutore eta kuradore bat edo batzuk izenda ditzake eskritura publikoan, eta aurreko horien ordezkoak hauta ditzake. Era berean, pertsona berberak kargu horietatik bazter ditzake pertsona jakin bat edo batzuk, eta lege honetan ezarritako beste babes erakunde bat izenda dezake. Lege aginduz tutoretza egikaritzeko deia jaso dutenek eta Fiskaltzak berak izendapen hori aurkara dezakete, tu toretza eratzean gertatze bidez aldarazi badira inguruabar esplizi tuak edota hautespena egiteko ustez kontutan hartu direnak eta, aldi berean, aldarazpen horrek tutoretzapekoaren interesari kalte egiten dionean. Hautespenak bat baino gehiago jarraika izanez ge ro, atzekoak lehenespena du. 2. Oinordetza ireki baino lehen guraso ahalgoaz gabetuak izan ez diren aitak eta amak tutore bat edo gehiago izenda dezakete tes tamentuan, kodiziloan nahiz eskritura publikoan, euren semealaba adingabeko bakoitzarentzat; gisa berean, izendaturiko horien or dezkoak hauta ditzakete aitak eta amak. Izendapen horiek batera koak zein jarraikakoak izan daitezke. Izendapenok egin daitezke adin nagusiko ezgaituentzat ere, euren gain ahalgo luzatua edo bir doitua izanez gero. Halaber, semealaba adingabeko edo ezgaituen gaineko tutore kargutik bazter daiteke pertsona jakin bat edo ge hiago. Kontraesanik azalduz gero, lehenespena du oraintsuago ahalgoa egikaritu izan duen aita edo amaren borondateak.Âť 2. artikulua ERANSKINA


39/1991 Legeari bigarren xedapen gehigarria erantsiko zaio. Xedapen ho rren testua hauxe izango da: ÂŤBigarren xedapen gehigarria Pertsona batzuek, ezgaituak izango direla uste izateagatik, 5.1. artikuluan zehazturiko ahalmena erabiltzen badute, pertsona horiei buruz egindakotzat jo behar dira, era berean, 7, 8 eta 11. artiku luetan gurasoei buruz egindako aipamenak, eta 9. artikuluan testa mentugileari buruz egindakoak.Âť 3. artikulua 39/1991 Legeari hirugarren xedapena gehigarria erantsiko zaio. Xedapen horren testua hauxe izango da: ÂŤHirugarren xedapen gehigarria 1. Tutoretza eta Autotutoretza Erregistroa ezarriko da; bertan inskribatuko dira 5. artikuluan ezarritako ahalmena erabiliz egiletsi izan diren delazioak. 2. Delazioak inskribatu eta tutorea hautatu ahal izateko, notario ek ofizio bat zuzendu behar diote Tutoretza eta Autotutoretza Erre gistroari, notario horiek eskritura batzuk eskuetsi eta eskritura horietan tutore, protutore edo kuradorea izendatu edo ezeztatzen bada, 5. artikuluaren arabera. Ofizio horretan adierazi behar di ra, batetik, eskritura egiten duen subjektuaren izena, abizenak, hel dea eta nortasunagiria eta, bestetik, eskuespenaren lekua eta data. Halaber, ofizioak agertarazi behar du gorago aipaturiko izendapena edo ezeztapena egin dela eskuespen horretan; hala ere, ofizioan ez da adierazi behar hautatuen identitatea. Kasuan kasuko babes ze regina eratu baino lehen, Tutoretza eta Autotutoretza


Erregistroan ager daitezkeen inskripzioei buruzko ziurtagiria eskatu behar du epaile eskudunak; epaileak ziurtagiri horren berri eman behar die Fiskaltzari eta bertan agertu diren beste alderdiei. 3. Araudi bidez ezarri behar dira Tutoretza eta Autotutoretza Erregistroaren antolaketa, jardunbide eta publizitateari buruzko arauak.» Azken xedapen bakarra Lege hau indarrean jarriko da, berori «Kataluniako Generalitaten Aldiz kari Ofizial»ean argitaratu eta hurrengo hiru hilabeteak igarotakoan. Horregatik, lege honen aplikazio esparrupeko hiritar guztiei agintzen diet berorren betepenean lagundu dezaten; eta auzitegi eta agintari eskudunei, be rriz, lege hori betearaz dezaten. Generalitateko Jauregia, 1996ko uztailak 29. NURIA DE GISPERT I CATALÁ Justizi kontseilaria

JORDI PUJOL Generalitateko lehendakaria

(«Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1996ko abuztuaren 2ko alean, 2238. zk.)

ERANSKINA


Uztailaren 29ko 12/1996 Legea, Aita eta Amaren Ahalgoari buruzkoa KATALUNIAKO GENERALITATEKO LEHENDAKARIA

Hiritar guztiek jakin bezate Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta neronek aldarrikatu dudala, Erregeren izenean eta Kataluniako Autonomi Estatutuaren 33.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, uztailaren 29ko 12/1996 Legea, Aita eta Amaren Ahalgoari buruzkoa. HITZAURREA

Kataluniako Zuzenbide zibila Famili zuzenbidearen esparruan garatzeko prozesuan, eta biharetziko famili kodearen prestaketa gogoan izanik, bidez koa da gurasoen eta euren semealaben arteko ahalgo harremanak arautzea, bereziki, semealaba horiek adingabekoak diren artean eta, esangura zabala goan, beste kasu batzuetan ere. Hortaz, Semealabatasunei buruzko Legearekin bat egiteaz gain, Lege ak bete egiten du Kataluniako antolamendu juridikoan egun dagoen hutsunea; zernahi gisaz, Errepublika garaietako Generalitat zena orduko arduratu zen luzesakonean gai honetaz. Legearen izenburuan eta edukian, «aita eta amaren ahalgo» adierazmol dea erabili izan da, «patria potestad» esamoldearen sinonimo gisa. Egungo egunean, badirudi terminologia hori erabiltzea egokiagoa dela. Guraso eta semealaben arteko harremanek berekin dakarte aitak eta amak euren semealabenganako babes eta laguntza eginbeharrak izatea. Ha rremanok aldendu egin dira aitaren aginteari buruzko printzipio horretatik. Ondorenez, «patria potestad» adierazmoldea ez da berezkoa, gaur egungo Zu zenbidean erakunde horri ematen zaion arauketa kontutan izanik. Erromako patria potestasarekin gertatu aldera, gure egunotan erakunde horrek ez du agintekeriazko ahalgorik islatzen; aitzitik, ahalgo hori semealaben onura ERANSKINA


rako eskubideeginkizuna da, eta horren egikaritza aitari eta amari dagokie, bibiei. Lehenengo kapituluan, printzipio orokor batzuk aldarrikatuko dira. Hori en artean, honakoak nabarmendu daitezke: famili interesaren esparruan eta semealabaren onurarako egikaritzen da ahalgoa; ahalgo horren titulartasuna eta egikaritza bereizten dira, ondoren bereizketa horretatik ondorio batzuk ateratzeko; semealabek gurasoekin eta beste senide batzuekin dituzten harre manak arautzen dira; eta, azkenik, irizipide batzuk ezarriko dira, epailearen eskuhartzea noiz eskatu behar den jakiteko, eskuhartze hori eragiteko lege bideztaketa nortzuek duten zehazteko eta kasuankasuan har daitezkeen xeda penak zeintzuk diren finkatzeko. Jarraian, Legeak ahalgoaren egikaritza arautzen du; arauketa horretan ez dago alde handirik Kataluniako antolamendu juridikoaren eta horren antze ko antolamenduen artean. Baterako egikaritzaren printzipioari eutsi izan zaio; alabaina, egikaritza bereizgabea onartzen da egintza arruntetarako eta ohiko egintzetarako, eta onustedun gainontzekoei begira. Berrikuntza esanguratsu en artean, ohartaraztekoa da ondokoa: ahalgoa egikaritzean lantzean behingo desadostasunik izanez gero eta, gisa berean, epailearen baimena ordezte ko, semealabaren seniderik hurbilenen eskuhartzea eragin daiteke; seni de horien gaineko aipamena egiten du Oinordetzei buruzko Kodearen 149. artikuluak. III. kapituluan ahalgoaren edukia arautzen da. Batetik, bereizi egiten da ahalgoak zer dakarren aita eta amarentzat, eta horrek zer dakarren seme alabarentzat. Bestetik, bereizi egiten dira administrazioa, lege ordezkaritza eta gaitasunaren osagarria. Legeak ezartzen duenez, familiarekin bizi diren semealabek famili gas tuei aurre egiten lagundu behar dute, euren baliabideen arabera. Berebat, administrazio harremanak arautzen dira, irizpide orokor batzuk ezarriz. Irizpide horien artean azpimarra daiteke aitak eta amak ordainsaria jasotzeko eskubiderik ez izatea;


zernahi gisaz, aitak eta amak eskubidea dute, eurek izan dituzten gastu, kalte eta galeren medeapena lortzeko. Beren beregi halakorik eskatu ezean, aitak eta amak ez dute konturik eman behar, baina dolo eta erruaren ziozko erantzukizuna dute. Bestalde, aita eta amaren ad ministraziotik kanpo geratzen dira ondasun eta eskubide batzuk, askatasun zibilari buruzko printzipioak eratortzen dituen irizpideekin bat etorriz. Bide beretik, berdinetsi egin dira nolabait gurasoek epailearen baimena rekin burutu behar dituzten egintzak eta adingabeko emantzipatugabeak gai tasunaren osagarriarekin burutu behar dituenak. Egintza horiek zehaztean, irizpide murrizgarria erabili izan da igarriigarrian. Halaber, kuradorearen erakundea iraunarazi da; izendazio hori ÂŤepaileak izendaturiko defenda tzaileÂťarena baino aproposagoa da, interes gatazka dagoen kasuetarako. Ahalgoa azkentzeko karien artean, emantzipazioaren erakundea irau narazi da, eta berorren ondoreak Legearen IV. kapituluan arauturik daude. Hariari segiz, ahalgoaren luzapena eta birdoikuntza arautzen dira; besterik zehaztu ezean, eta kasuan kasuko inguruabarrak aintzakotzat hartu behar ba dira ere, uler daiteke ahalgoa tutoretza baino egokiagoa dela. Hori dela medio, indarrik gabe geratu da Tutoretzari eta Babes Erakundeei buruz abenduaren 30ean emandako 39/1991 Legearen laugarren titulua. Bukatzeko, Legeak xedapen indargabetzaile bakarra ezartzen du, hori na hitaezkotzat jo izan delako. Kontrara, terminologiaren inguruko egokitzapen batzuk eta, zenbait kasutan, edukiaren gaineko egokitzapen batzuk ere zoko raturik geratu dira, famili kodea egitean oldartuko baitzaie halakoei. Lehenengo kapitulua XEDAPEN OROKORRAK ETA AHALGOAREN TITULARTASUNA

1. artikulua ERANSKINA


Zuzenbidearen arabera zehazturiko semealabatasunak berez dakar aitak eta amak ahalgoa izatea, batetik, semealaba adingabekoaren gain, hori eman tzipatugabea denean eta, bestetik, semealaba adin nagusiko ezgaituaren gain, ahalgo hori luzatu edo birdoitu denean. 2. artikulua 1. Ahalgoa eginkizun desenkusaezina da eta, familiaren interes orokorra ren esparruan, ahalgo hori semealabaren onurarako egikaritu behar da, ho rren nortasuna erabat gara dadin errazteko. 2. Semealaba uki dezaketen erabakiak hartu baino lehen, aitak eta amak erabaki horien berri eman behar die semealabari eta berak esan beharrekoa entzun behar dute, hura hamabi urtekoa edo nagusiagoa bada edota, hamabi urtekoa baino gazteagoa izanik ere, behar besteko adimenik baldin badu. 3. Semealaba adingabekoek jarduteko duten gaitasunari mugapen batzuk ezartzen zaizkio, eta mugapenok modu murrizgarrian interpretatu behar dira. 3. artikulua 1. Epaileak bere ustez egokiak diren neurri guztiak har ditzake, seme alabaren pertsonak edozein gaitz izatea saihesteko. Aita eta amak buruturiko kudeaketa kaltegarri gertatzen bada semealabaren ondare edo interesarentzat, epaileak eska dezake behar besteko bermeak ematea, aita eta amaren xedapen edo kudeaketa ahalmenak mugatzea, bai eta kuradorea izendatzea ere. 2. Lehenengo idazatian zehazturiko neurriak eskatzeko legebideztake ta dute honakoek: semealabak; aita edo amak, horrek ahalgoaren egikaritza izan ez arren; semealabaren gainerako senideek, laugarren graduraino odol bidezko senidetasunari dagokionean eta bigarreneraino, berriz, ezkontza bi dezkoari dagokionean; eta, edozein kasutan, Fiskaltzak. 3. Lege honetan zehazturiko ebazpenetarik edozein eman aurretik, epai


leak entzun behar du semealabak esan beharrekoa, hori hamabi urtekoa edo nagusiagoa bada edota, hamabi urtekoa baino gazteagoa izanik ere, behar bes teko adimenik baldin badu.

4. artikulua 1. Aitak eta amak, nahiz eta ahalgoaren egikaritza izan ez, eskubidea du te semealabarekin harreman pertsonalak izateko, bi kasu hauetan izan ezik: lehendabizikoa, semealaba hori adoptatua izan denean; eta, hurrena, babes gabezi kasuetarako legeak edota epailearen ebazpenak bestelakorik xedatu duenean. 2. Aitak eta amak ahalbideratu behar dute semealabak harremanak iza tea senideekin eta beste pertsona batzuekin; aitak eta amak hori eragotz de zakete, kari zuzenik izanez gero bakarrik. 3. Adierazitako harreman pertsonalak izateko eskubidea eten, aldaraz edo ezets dezake epaileak, aita eta amari dagokienez, horiek euren eginbeharrak urratu badituzte eta, kasu guztietan, harremanok kalte egin ahal badiote adin gabekoari edota beste kari zuzenik baldin badago. Era berean, epaileak beha rrezkoak diren neurriak har ditzake, harreman pertsonal horiek eragingarriak izan daitezen. 5. artikulua 1. Epai irmoaren bidez bakarrik ken dakieke aitari eta amari ahalgoaren titulartasuna; epai horren oinarri izan behar da aitak eta amak modu larri an zein etengabe urratzea euren eginbeharrak. Aita eta amari ahalgoa kendu arren, horiek behar den bestekoa egin behar dute, semealaba adingabekoa ri laguntzeko, eta berorri mantenua emateko, esangurarik zabalenean. ERANSKINA


2. Semealabaren onura eta intereserako, epaileak erabaki dezake ahal goaren titulartasuna berreskuratzea, ahalgo hori kentzea eragin duen karia amaitu denean. Bigarren kapitulua AHALGOAREN EGIKARITZA

6. artikulua 1. Aitak eta amak batera egikaritzen dute semealabaren gaineko ahalgoa edo, bestela, euretako batek egikaritzen du ahalgo hori, bestearen adostasuna rekin. Edozein modutan ere, gurasoetarik edozeinek bere kabuz gauza di tzake, batetik, gizarte usadio eta famili inguruabarren arabera guraso batek egin ohi dituen egintzak eta, bestetik, presazko beharrizana dutenak. 2. Modu arruntean administratzeko egintzei dagokienez, onustedun gai nontzekoei begira uste izango da aitak amaren adostasunarekin jarduten due la eta amak, aldiz, aitarenarekin. Aparteko egintza edota negozioetan, hau da, epailearen baimena behar dutenetan, 22. artikuluan ezarritakoaren arabera jardun behar du aitak edo amak. 3. Aitak edo amak modu esklusiboan egikaritzen du ahalgoa, beste ez kontidearen ezintasun, absentzia nahiz ezgaitasun kasuetan eta, oro har, egi karitza hori eragozten duen beste edozein kari tartean dagoenean. 7. artikulua 1. Lantzean behingo desadostasunik izatekotan, eta aitak edo amak ha la eskaturik, epaileak aitari edo amari eratxiki diezaioke erabakiak hartzeko ahalmena, ondoko errekurtsorik gabe; erabakia hartu aurretik, epaileak en tzun behar du semealabak esan beharrekoa, hori hamabi urtekoa


baino na gusiagoa bada edota, hamabi urtekoa baino gazteagoa izanik ere, behar besteko adimenik baldin badu. 2. Aita eta ama ados jarri eta adostasun hori agiri publikoan formali zatzen bada, epailearen eskuhartzea ordez dezake semealabaren bi seniderik hurbilenek hartutako erabakiak, erabaki hori ere agiri publikoan formalizatuz gero; senide horien gaineko aipamena egiten du Oinordetzari buruzko Ko dearen 149. artikuluak. Ondore horietarako, semealabaren nebaarrebek ezin dute eskuhartzerik izan semealaba horren hurbileko senide gisa. Senide ho riek ez badira ados jartzen, epailearen eskuhartzea eska daiteke. 8. artikulua 1. Aita eta ama banandurik bizi eta, bibiak ados etorriz, adostasun ho ri eskritura publikoan formalizatuz gero, aitak eta amak ahalgoaren egikaritza eskuorde diezaiokete horietatik semealabarekin bizi denari; edu berean, aitak eta amak erabaki dezakete egikaritza hori baterakoa izatea edota euren arte an eginkizunak banatzea. Edozein momentutan, aitak edo amak, nork bere aldetik, ondorerik gabe utz dezake harako eskuordetza nahiz banaketa hori. 2. Ahalgoaren egikaritzari buruz desadostasunik izanez gero, epaileak hartuko du erabakia. 3. Edozein kasutan ere, aita eta amaren artean zaintza betebeharrak egi karitu behar ditu uneanunean semealaba berarekin duenak, egitatez zein Zu zenbidez ohiko bizilekua berari eratxiki zaiolako edo, bestela, komunikazio eta harremanen inguruan ezarritako eraentza delaeta semealaba harekin dagoelako.

9. artikulua ERANSKINA


Aita edo amari ahalgoaren egikaritza eratxiki bazaio, edota egikaritza ho ri bibien artean banatu bada, egikaritza duenak besteari informazioa eman behar dio semealaba bera eta horren ondarea zaintzean gertaturiko egita te garrantzitsuei buruz, horiek gertatzeaz batera edo, behintzat, hiru hilabete an behin. 10. artikulua Zortzigarren artikuluan zehazturiko kasuetan ahalgoaren egikaritza ahal bideratzeko, aitak eta amak adostasun orokorrak edo bereziak eman diezaz kiokete elkarri eskritura publikoan; adostasun horiek edozein momentutan ezeztatzeko modukoak izan behar dira, legeak edo epailearen ebazpen irmoak bestelakorik ezartzen duenean izan ezik. 11. artikulua Desadostasunak etengabeko gertatzen badira, edota beste edozein karik modu larrian oztopatzen badu ahalgoaren baterako egikaritza, epaileak aita ri edo amari eratxiki diezaioke, osoosorik zein zati batez, ahalgoaren egikari tza edo, osterantzean, ahalgo horren eginkizunak euren artean bana ditzake aldi baterako, gehienez jota, bi urterako; erabaki hori hartu aurretik, epaileak entzun behar du semealabak esan beharrekoa, hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa bada edota, hamabi urtekoa baino gazteagoa izanik ere, behar bes teko adimenik baldin badu. 12. artikulua 1. Aita edo ama adingabekoak ahalgoa egikari dezake, inolako laguntza rik gabe, honako kasuetan:


a) Pertsona adin nagusiko batekin ezkonduta dagoenean, bibien seme alabei begira. b) Semealabak emantzipaturik daudenean. 2. Lehenengo idazatian zehaztu ez diren kasuetan, eta idazati horrek baz terturiko kasuetan ere, aita edo ama adingabekoak laguntza behar du ahalgoa egikaritzeko; laguntza hori eman behar diote beraren aita eta amak edo horie tatik ahalgoaren egikaritza duenak eta, eurok izan ezean, tutoreak zein ku radoreak. 3. Laguntza eman behar duten pertsonak ados jartzen ez direnean, per tsona horiek eta semealaba bera ados jartzen ez direnean, eta harako lagun tza ematea ezinezkoa denean ere, epaileak erabakitzen du baimena. Baimen hori ordez dezake semealabaren bi seniderik hurbilenen erabakiak; seni de horien gaineko aipamena 7.2. artikuluak egiten du, eta bertan ezarritako betekizunak gauzatu behar dira. Hirugarren kapitulua AHALGOAREN EDUKIA

13. artikulua 1. Ahalgoaren bitartez, aitak eta amak semealabak zaindu eta, euroi be gira, honako eginbeharrak bete behar dituzte: elkarbizitza, mantenua esangu rarik zabalenean, hezkuntza eta osoosoko heziketa. 2. Behar besteko arrazoirik izanez gero, aitak eta amak erabaki dezake semealaba famili egoitzaz besteko toki batean bizitzea. 3. Aitak eta amak neurriz, zentzuz eta moderazioz zuzendu dezakete ahalgopeko semealaba, horren duintasuna erabat errespetatuz; ildo horre tatik, aitak eta amak ezin diote semealabari jarri zehapen ERANSKINA


laidogarririk, ezta semealaba horrek dituen eskubideen kontrako zehapenik ere. Horretarako, eta salbuespeneko kasuetan, herri botereen laguntza eta eskuhartzea eska di tzakete aitak eta amak. 14. artikulua Semealabak aita eta amaren esanak egin behar ditu, euren ahalgopean dagoen bitartean, salbu eta aita eta amak jokabide zitalak edo delitu joka bideak ezarri nahi dizkiotenean semealaba horri. Halaber, guztiek elkarri errespetua zor diote. 15. artikulua 1. Ahalgoa egikaritzen duten aitak eta amak semealabaren ondasunak administratu behar dituzte, administratzaile onak izan behar duen arretaz, eta ondasunen izaera eta ezaugarrien arabera. 2. Semealabari dagozkio berorren ondasun eta eskubideek ematen dituz ten fruitu eta etekinak. Era berean, semealabari dagozkio bere jarduerak era tortzen dituen irabaziak, eta jarduera horrek erakar ditzakeen ondasun eta eskubideak ere. 16. artikulua 1. Semealaba gurasoekin edota aita zein amarekin bizi den artean, seme alaba horrek famili gastuetan parte hartu behar du ekitatez, bere jarduerak eratortzen dituen irabaziekin, bere ondasun eta eskubideek ematen duten ete kinarekin eta familiarentzat egindako lanarekin. Hori dela bide, eta ekitatez semealaba horri dagokion zatian, gurasoek famili gastuei aurre egiteko era bili ahal ditu euren administraziopeko ondasun edota eskubideekin lortutako fruituak. 2. Aitak eta amak ez badituzte seme-alabaren ondasun eta eskubide ba tzuk administratzen, horien administratzaileak gurasoei eman


behar dizkie edo, bestela, ahalgoaren egikaritza duen gurasoari eman behar dizkio uki turiko ondasun eta eskubideen fruitu eta etekinak, berari dagokion zatian. Sal buetsi egin behar dira, ostera, semealabaren hezkuntza edo heziketarako beren beregi eratxiki izan diren ondasun eta eskubideek ematen dituzten frui tuak; fruituon gaindikina bakarrik eman behar da edo, aitak eta amak beste lako baliabiderik ez badute, epaileak ekitatez zehazten duen zatia. 17. artikulua 1. Semealaben ondasun eta eskubideen gaineko administrazioa egikari tzean, aitak eta amak ez dute inbentariorik egin behar eta erantzukizuna dute, doloz zein erruz administraziopeko interesetan eragindako kaltegaleren gain. 2. Aitak eta amak ez dute administrazioaren ziozko ordainsaria jasotze ko eskubiderik. Dena dela, aitak eta amak eskubidea dute administraziopeko ondarearen kontura medeatuak izateko, medeapen hori ezin bada beste bide batetik lortu; medeapenak bere barruan hartzen ditu administrazioaren ondo rioz aitak eta amak izan dituzten gastuak eta administrazio horrek eurei era gin dizkien kaltegalerak, horiek guztiek aita eta amaren dolo nahiz erruz gertatu direnean izan ezik. 18. artikulua 1. Administrazioa bukatu eta gero, aitak eta amak euren administra ziopeko ondarea itzuli behar dute. Itzulketa gastuak ondare horren pentzutan geratzen dira. 2. Administrazioa amaitzean, aitak eta amak kontuak eman behar dituzte, semealabak eta, hala denean, horren lege ordezkariak hala erreklamatuz ge ro. Kasu horretan, kontuen ematea sei hilabeteko epean gauzatu behar da, erreklamazio datatik zenbatuta; gehienez jota, epaileak ERANSKINA


beste hiru hilabetez luza dezake epe hori, horretarako kari zuzenik izanez gero. Betebehar horren betepena eskatzeko akzioa preskribatu egiten da bi urte igarotakoan. 19. artikulua Hirugarren artikuluaren 1. idazatian ezarritako epai administrazioaren kasuaz aparte, gurasoen administraziotik kanpo geratzen dira ondasun eta es kubide hauek: a) Semealabak dohaintza, jaraunspen nahiz legatu bidez eskuraturikoak, dohaintzaemaileak edo kausatzaileak hala agindu duenean beren beregi; hori gertatuz gero, zehatzmehatz bete behar da dohaintzaemaile edo kausatzai leak ondasun horien administrazioari buruz eta fruituen destinoari buruz adie razi duen borondatea. b) Oinordetza tituluaren bidez eskuratutakoak, aitak, amak zein bibiek zuzen jaraunskabetuak izan badira edota ezduintasun kariren bat delamedio titulu horretatik baztertuak izan badira. c) Hamasei urtekoa baino nagusiagoa den semealabak bere jarduerarekin eskuraturikoak, jarduera horrek etekinak ematen dituenean. 20. artikulua 1. Hemeretzigarren artikuluaren a) eta b) letretan adierazitako ondasun eta eskubideak administrazio berezi baten menpe geratu behar dira, zehatzago esateko, dohaintzaemaileak edo kausatzaileak hautaturiko pertsonaren ar durapean. Hautespenik izan ezean, ondasun eta eskubide horiek administratu behar du baztertua izan ez den aitak edo amak eta, azken buruan, epaileak izendaturiko kuradoreak. 2. Semealabak berak administratu behar ditu 19. artikuluaren c) letran adierazitako ondasun eta eskubideak; semealaba horrek aita eta amaren la guntza behar du 29. artikuluak zehazturiko kasuetan. 21. artikulua


1. Aitak eta amak edo, hala denean, administratzaile bereziak epailearen baimena behar dute, egintza jakin batzuk burutzeko, seme-alabaren ondasun eta eskubideen gain. Egintzok jarraikoak dira: a) Inskribatzeko moduko ondasun higiezinak, itsasontzi eta aireontziak, merkataritza nahiz industri establezimenduak edota estalezimendu horien oi narrizko osagaiak, jabetza intelektualaren zein industri jabetzaren eskubideak, patenteak, markak, aparteko balioa duten ondasun higikorrak, artegaiak eta objektu baliotsuak besterenganatu edota kargatzea; hor aipaturiko ondasunen gaineko eskubide errealak besterenganatzea edota horiei uko egitea, zentsuak luditzea salbu. b) Baloreak, akzioak zein sozietate partaidetzak besterenganatu edota kar gatzea, burtsan kotizatzen diren akzioak kotizazio prezioaren truk besterenga natzen direnean izan ezik; akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubideari eta kapital gehikuntzetako partaidetzei uko egitea edota horiek besterenganatzea. c) Kredituei uko egitea. d) Dohaintza, jaraunspen edota legatuei uko egitea; legatuak eta dohain tzak onartzea, horiek modudunak zein kostu bidezkoak direnean. e) Dirua maileguan eman eta hartzea. f) Hamabost urtetik gorako epea duten errentamenduak egitea. g) Abalatzea, fidantza ematea edota inoren betebeharrei begira berme es kubideak eratzea. h) Sozietateak eratzea, sozietate horiek ez dutenean bazkideen erantzuki zuna mugatzen, eta sozietate horietako bazkide izatea. i) Transakzioa egitea a), b), c), d), e), f) eta g) letretan adierazitako onda sun eta eskubideei buruzko autuetan, edota autu horiek tartekaritzaren menpe jartzea. 2. Behar bezala egiaztaturiko onura edo beharrizanik ERANSKINA


izanez gero, epai leak baimena emango du semealabaren intereserako, Fiskaltzak esan beha rrekoa entzun eta gero. 3. Epaileak baimena eman dezake tankera bereko egintza batzuetarako edota negozio, jarduera nahiz sozietate beraren gaineko egintza batzuetara ko, egintzok biharetzikoak izan arren, hori komenigarria baldin bada egin tzon ezaugarriak aintzakotzat hartuta; dena den, egintza horiek zehaztu behar dira, euren oinarrizko inguruabarrekin batera. 22. artikulua Epaileak ez badie baimenik ematen 21. artikuluaren d) letran zehazturiko uko egiteei, horrek berez dakar eskualdaketa onartzea; onarpen hori, jarauns penaren kasuan, inbentario onuraren araberakoa da. 23. artikulua 1. Ez da epailearen baimenik behar dohaintza bidez nahiz oinordetza tituluaren bidez eskuraturiko ondasun eta eskubideei begira, dohaintzaemai leak edo kausatzaileak baimen hori baztertu badu beren beregi. 2. Egintzari emandako adostasunak epailearen baimena ordez dezake, adostasun hori agiri publikoan agertzen badute ondoko subjektuek: a) Semealabak, hori gutxienez hamasei urtekoa bada. b) Semealaba horren bi seniderik hurbilenek, 7.2. artikuluan ezarritako formaren bidez. 24. artikulua Hogeita batgarren artikuluaren 1. idazatian zehazturiko egintzak deusez takorrak dira, epailearen baimenik gabe burutuz gero, edota 23. artikulu an ezarritako betekizunak gauzatu ezean. Egintza horiek


aurkaratzeko akzioa iraungi egiten da, semealaba nagusitasunera heldu eta hurrengo lau teak igarotakoan.

adin ur

25. artikulua 1. Aita eta ama semealaba adingabekoen lege ordezkariak dira, seme alabok emantzipatugabeak badira, eta aitak eta amak semealaba horien gai neko ahalgoaren titulartasuna badute. 2. Gurasoei eratxikitako lege ordezkaritzatik kanpo geratzen dira ondoko egintzak: a) Nortasun eskubideen inguruko egintzak, eskubide horiek arautzen di tuzten legeek besterik ezartzen ez badute. b) Legeekin bat etorriz, eta semealabaren adin eta gaitasun natura laren arabera, semealaba horrek bere kabuz buru ditzakeen egintzak. c) Aita edo amaren eta semealabaren artean interes gatazka sortarazten duten egintzak, edota semealabaren eta ahalgoa egikaritzen duen pertsona ren artean gatazka hori sortarazten dutenak. d) Aita edo amaren administraziotik baztertu izan diren ondasunen gaine ko egintzak. 26. artikulua Edozein egintzak semealabarentzat prestazio pertsonalik badakar, seme alabaren adostasuna nahitaezkoa da, hori hamabi urtekoa edo nagusiagoa bada edota, hamabi urtekoa baino gazteagoa izanik ere, behar besteko adi menik baldin badu. 27. artikulua ERANSKINA


Edozein aututan semealabak eta aita edo amak elkarren aurkako intere sak badituzte, eta ahalgoa bibiek egikaritzen badute, semealaba ordezkatuko du interes gatazkarik ez duen aita edo amak. Aurkakotasuna azaltzen bada ai ta eta amarekin batera edota ahalgoa egikaritzen duenarekin, epaileak defen datzailea izendatu behar du, hain zuzen ere, Tutoretzari eta Babes Erakundeei buruz abenduaren 30ean emandako 39/1991 Legeak ezartzen duen defenda tzailea. Laugarren kapitulua AHALGOA AZKENTZEA ETA EMANTZIPAZIOAREN ONDOREAK

28. artikulua Bosgarren artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, gurasoen ahalgoa azkendu egiten da, ondoko kariak direla medio: a) Aita eta ama edo semealaba bera hiltzea, edota euren inguruko herio tza adierazpena ematea. b) Semealaba adoptatzea, kasu hauetan izan ezik: batetik, ezkontidearen semealaba adoptatzen denean eta, bestetik, adopziohartzailearekin iraun kortasunez eta ezkon bizimodua egun duen pertsonaren semealaba adopta tzen denean, pertsona hori eta adopziohartzailea ez badira sexu berekoak. c) Seme-alaba emantzipatzea. d) Aita, ama edota semealabaren absentzi adierazpena ematea. 29. artikulua 1. Semealaba emantzipatuak bere pertsona, ondasun eta eskubideei be gira jardun dezake, adin nagusiko izango balitz bezala. Nolanahi


den ere, egintza jakin batzuetan, semealaba horren gaitasuna osatu behar dute aitak eta amak; horiek izan ezean, edota eurok ezintasunen bat badute lege bidez zehazturiko laguntza emateko, kuradoreak; eta, azkenik, semealaba ezkondu rik baldin badago pertsona adin nagusiko batekin, ezkontide horrek. Egintzok honakoak dira: a) 21.1. artikuluan zehazturiko egintzak. b) Edozein motatako sozietateetan administratzaile kargua onartzea. c) Modu arruntean administratzeko egintzen mugak gainditzen dituz tenak, hamasei urtekoa baino nagusiagoa den semealabak bere jarduerarekin eskuraturiko ondasunei begira, jarduera horrek etekinak ematen dituenean. 2. Gaitasuna ezin da orokorrean eta egintza guztietarako osatu. Edozein modutan ere, gaitasuna osa daiteke tankera bereko egintza batzuetarako edota negozio, jarduera nahiz sozietate beraren gaineko egintza batzuetarako, na hiz eta egintzok biharetzikoak izan, hori komenigarria baldin bada egintzon ezaugarriak aintzakotzat hartuta; dena den, horrelako egintzen oinarrizko in guruabarrak zehaztu behar dira. 3. Ezintasunik zein desadostasunik izanez gero, gaitasunaren osagarria ordeztuko du epailearen erabakiak edota 7.2. artikuluan adierazitako pertso nen erabakiak, artikulu horrek ezartzen dituen betekizunekin. 4. Tutoretzapekoari ere 3. idazatian ezarritako arauketa bera eman behar zaio, tutoretzapeko horrek adin nagusitasunaren onura lortzen duenean. Bosgarren kapitulua AHALGOA LUZATU ETA BIRDOITZEA

30. artikulua Emantzipatu gabeko semealaba adingabekoaren ezgaitasunari buruzko epai adierazpenak berez dakar, semealaba hori adin nagusiko bilakatzen de ERANSKINA


nean, aita eta amaren ahalgoa luzatzea, harako adierazpenak eratortzen ditu en baldintzetan. 31. artikulua Semealaba emantzipatuaren edota adin nagusikoaren ezgaitasunari bu ruzko epai adierazpenak berez dakar ahalgoa birdoitzea, ezkontidearen edota ondorengoen mesedetan ez bada tutoretzarik eratu behar, eta ahalgo horren titular den aita edo ama oraindik bizirik badago. Ahalgo birdoitua egikaritu behar da, epailearen ebazpenak ezar ditzakeen salbuespenekin bat etorriz, ezgaitua adingabeko izango balitz bezala. 32. artikulua 30 eta 31. artikuluetan ezarritakoa gorabehera, gerta daiteke epaileak ez erabakitzea ahalgoaren luzapena edo birdoikuntza eta, aitzitik, tutoretza edo kuradoratzaren eraketa agintzea; horretarako, epaileak kontutan izango ditu aita eta amaren adina, egoera pertsonala eta gizarte egoera, semealaba ez gaiak duen akastasunaren gradua eta, azkenik, semealaba horren harreman pertsonalak. 33. artikulua 1. Aita eta amaren ahalgo luzatua edo birdoitua azkendu egiten da, ondo ko kariak direla bide: a) 28. artikuluaren a), b) eta d) letretan ezarritako kariak gertatzea. b) Epaileak adieraztea semealabaren ezgaitasuna amaitu dela. c) Ondoren, ezkontidearen edo ondorengoen mesedetan tutoretza eratzea. d) Ezgaia ezkontzea adin nagusiko pertsona gai batekin. 2. Ahalgo luzatua edo birdoitua amaitzean ezgaiketak bere


horretan rau, tutoretza edo kuradoretza eratu behar da.

badi

Xedapen indargabetzaile bakarra Indarrik gabe geratuko da Tutoretzari eta Babes Erakundeei buruz aben duaren 30ean emandako 39/1991 Legearen laugarren titulua. Azken xedapen bakarra Lege hau indarrean jarriko da, berori «Kataluniako Generalitaten Aldiz kari Ofizial»ean argitaratu eta hurrengo bi hilabeteak igarotakoan. Horregatik, lege honen aplikazio esparrupeko hiritar guztiei agintzen diet berorren betepenean lagundu dezaten; eta auzitegi eta agintari eskudunei, be rriz, lege hori betearaz dezaten. Generalitateko Jauregia, 1996ko uztailak 29. NURIA DE GISPERT I CATALÁ Justizi kontseilaria

JORDI PUJOL Generalitateko lehendakaria

(«Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1996ko abuztuaren 2ko alean, 2238. zk.)

ERANSKINA


Uztailaren 27ko 8/1995 Legea, Ume eta Nerabeen Laguntza eta Babesa arautu, eta Babesik Gabeko Adingabekoen gaineko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko abenduaren 30eko 37/1991 Legea aldarazten duena [‌] Zazpigarren xedapen gehigarria. 37/1991 Legearen artikulu zehatzak aldaraztea eta artikulu berri batzuk eranstea 1. 37/1991 Legearen 5. artikuluko 1. idazatiaren bigarren azpidazatia al darazi eta, ondorenez, azpidazati horren idazkera hauxe izango da: Bigarrena Pertsona edota familia zehatz batek adingabekoaren gaineko ha rrera bakuna gauzatzea, pertsona edota familia horrek adingabe koaren famili gune naturala ordeztu ahal duenean, behinbehinean nahiz behin betiko. 2. 37/1991 Legearen 10. artikuluko 1 eta 3. idazatiak aldarazi eta, ondo renez, idazati horien idazkera hauxe izango da: 1. Babesik gabeko adingabekoa bere etxetik nahiz famili inguru netik banandu behar izanez gero, orduan adingabeko hori beste pertsona edota familia baten ardurapean jarri behar da, eta pertsona edota familia horrek ahal den neurrian ahalbideratu behar du adin gabekoaren nortasuna osoosorik gara dadin. Neurri hori bi kasu hauetan aplikatu behar da: bata, babesgabezi egoera edota fami liatik banantzeko beharrizana aldi baterakoa denean; eta, ERANSKINA


bestea, adopzio aurreko harreraren baldintzak bete arren, harrera hori era tzea ezinezkoa izan denean.Âť ÂŤ3. Ahal den neurrian lortu behar da pertsona edota familia berbe raren ardurapean geratzea nebaarreben gaineko harrera. Halaber, adingabekoa bere familia naturalera itzul daitekeenean, adingabeko horren eta beraren familia naturalaren arteko harremanak erraztu behar dira, itzulketa hori errazagoa izan dadin.Âť


3. 37/1991 Legearen 19. artikuluko 2. idazatiak idazkera hau izango du: «2. Adingabekoa harrera bakunaren menpe egonik, bera adopta tu nahi dutenek harrera horretaz arduratzen badira eta ez bada aurreikusteko modukoa adingabekoa bere familiarekin itzultzea, or duan adingabeko hori adoptatua izan daiteke. Itzulketa hori ez da aurreikusteko modukoa, 13.1. artikuluak aipatzen dituen ingu ruabarretatik bat gertatzen denean.» 4. 37/1991 Legearen 22. artikuluko 1. idazatia aldarazi eta, ondorenez, idazati horren idazkera hauxe izango da: «1. Harrera bakuna edo adopzio aurreko harrera izan denean, adopzioaren inguruko espedientea hasteko, nahitaezkoa da erakun de eskudunak aurretiazko proposamena egitea. Proposamen horre tan, behar bezala egiaztatu behar dira honakoak: »a) Adopziohartzailearen baldintza pertsonalak, gizarte bal dintzak, famili baldintzak, baldintza ekonomikoak eta adopzio hartzaile horrek hezkuntzarako duen iaiotasuna. »b) Adoptatuaren guraso, tutore edota zaintzaileen azken egoitza, hori ezaguna baldin bada.» 5. 37/1991 Legearen II. kapituluari bosgarren sekzioa erantsiko zaio. «Nazioarteko adopzioa» izenburupean, sekzio horren idazkera hauxe izan go da: «31 bis artikulua »1. Adingabeko atzerritarrak adoptatu ahal izateko, adingabeko horien jatorrizko estatua zein izan eta estatu


ERANSKINA

horretako agintariek datu batzuk ziurtatu behar dituzte. Datuok honakoak dira: »a) Adingabekoa adoptatzeko modukoa izatea. »b) Nazioarteko adopzioak adingabekoaren interes nagusia ase tzea. »c) Adoptatzeko beharrezkoak diren adostasunak askatasunez ematea, inolako ordainketa zein kontraprestaziorik jaso gabe, eta adopzioaren ondorioak zeintzuk diren jakinda; ondorio horien arte an bereziki nabarmendu behar da familia biologikoarenganako lo tura juridiko guztiak apurtzea. »d) Adingabekoaren adina eta heldutasun maila kontutan hartu ta, adingabeko horrek esan beharrekoa entzutea eta bere asmo na hiz iritziak gogoan izatea. »2. Gai zehatzaren inguruan nazioarteko hitzarmenik izan ezean, Generalitatek ez ditu adingabekoen gaineko adopzio guztiak tra mitatzen. Aitzitik, adingabekoaren jaioterrian ez badaude behar bezala bermaturik, batetik, nazioarteko adopzioaren printzipio eta arauei zor zaien errespetua eta, bestetik, jaioterri horretako admi nistrazio zein epai organoek izan behar duten eskuhartzea, orduan Generalitatek ez du adingabeko horren adopzioa tramitatzen. »3. Nazioarteko adopzioetan, adingabekoen eskubideei zor zaien errespetua betebetean ziurtatzeko, Generalitatek eginkizun hauek betetzen ditu: »a) Neurri zehatzak hartzea, bidegabeko irabaziak saihesteko eta adingabekoaren interesaren kontrako praktikak eragozteko. »b) Adoptatuari eta beraren jatorriari buruzko informazioa bildu eta gordetzea eta, indarreko legeriak hori ahalbideratzen duen neu rrian, informazio hori lortzeko aukera bermatzea.


»c) Adopzio prozedurak erraztea eta horiei ekitea. »d) Adopzioari buruzko aholkuak ematea eta, beharrezkoa iza nez gero eta indarreko legeriak hori ahalbideratzen duen neurrian, adopzioen gaineko kontrola izatea. »e) Familia demandatzaileak hautatzea, aldez aurretik finkaturi ko irizpide eta prozesuen arabera. »4. Nazioarteko adopzioetan, Generalitateko erakunde eskudu nak bakarrik bete ditzake bitartekari eginkizunak. Hala eta guztiz ere, Generalitatek kreditazioa eman diezaieke erakunde lagun tzaileei, horiek bitartekari eginkizunak bete ditzaten, araudi bidez ezarritako modu eta baldintzetan. Edozein kasutan ere, erakunde horiek ezin dute irabazasmorik izan; lege bidez eratuta egon behar dira; adingabekoak babestea izan behar da euren helburu; eta, az kenik, adingabekoaren interes nagusia defendatu behar dute, beste edozein interesen gainetik. Hori guztia betetzeko, kontutan izan be har dira, lehenik eta behin, Nazio Batuek Umearen Eskubideei bu ruz 1989ko azaroaren 20an onetsitako Konbentzioaren printzipio eratzaileak eta, hurrenik, nazioarteko beste arau aplikagarri guzti ak. Gainera, Generalitateko erakunde eskudunaren gidalerro, ikus kapen eta kontrolaren menpe egon behar dira halako erakundeak.» […] Horregatik, lege honen aplikazio esparrupeko hiritar guztiei agintzen diet berorren betepenean lagundu dezaten; eta auzitegi eta agintari eskudunei, be rriz, lege hori betearaz dezaten. Generalitateko Jauregia, 1995eko uztailak 27.


ERANSKINA

ANTONI COMAS I BALDELLOU Gizarte Ongizaterako kontseilaria

JORDI PUJOL Generalitateko lehendakaria

(«Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1995eko abuztuaren 2ko alean, 2083. zk.) (Lege hori garatzeko, honako dekretua eman da: urtarrilaren 7ko 2/1997 Dekretua, Babesik Gabeko Adingabekoen gaineko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko Araudia onesten duena —ikus KatGAO, 1997ko ur tarrilaren 13ko alea, 2307. zk.—. Ondoren, maiatzaren 27ko 127/1997 Dekretuak zati batez aldarazi du aurreko dekretu hori —ikus KatGAO, 1997ko maiatzaren 30eko alea, 2402. zk.—. Azken dekretu horrek fa milien erregistroak sortu ditu, harrera bakunari eta adopzio aurreko harrerari begira. Erregistro horien antolaketa eta prozedura garatze ko, 1997ko ekainaren 5eko Agindua onetsi da —ikus KatGAO, 1997ko ekainaren 16ko alea, 2413. zk.—.)


1995eko irailaren 21eko Akordioa, Ume eta Nerabeen Laguntza eta Babesa arautu, eta Babesik Gabeko Adingabekoen gaineko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko abenduaren 30eko 37/1991 Legea aldarazten duen legeari idazkera harmonikoa ematen diona. […] Zazpigarren xedapen gehigarria. 37/1991 Legearen artikulu zehatzak aldaraztea eta artikulu berri batzuk eranstea 3. Hemeretzigarren artikuluko 1. idazatia aldarazi egingo da eta, era be rean, artikulu horri beste idazati bat erantsiko zaio. Ondorenez, 19. artiku luaren idazkera honetara geratuko da: «1. Adingabeko emantzipatugabeak adopta daitezke, baldin eta adopzio aurreko harreraren menpe edota harrera bakunaren menpe badaude eta ez ba da betetzen ondoko inguruabarretarik bat: »a) Adingabekoa adopziohartzailearen ezkontidearen semealaba izatea edo, bestela, adopziohartzailearekin ezkondu legez eta iraunkortasunez bizi den pertsonaren semealaba izatea, pertsona hori eta adopziohartzailea ez ba dira sexu berekoak. »b) Adingabekoa, umezurtz izateaz gain, adopziohartzailearen hiruga rren graduko senide izatea, odolkidetasunez nahiz ezkontza bidezko senide tasunez. »c) Tutoretza lege bidez eratzea adopziohartzaileen mesedetan. »2. Adingabekoa harrera bakunaren menpe egonik, bera adoptatu nahi dutenek harrera horretaz arduratzen badira eta aurreikusteko modukoa adin gabekoa ez bada bere familiarekin itzultzea, orduan adingabeko ERANSKINA


hori adopta tua izan daiteke. Itzulketa hori ez da aurreikusteko modukoa, 13.1. artikuluak aipatzen dituen inguruabarretatik bat gertatzen denean. Âť3. Adin nagusikoa edota adingabeko emantzipatua adoptatu ahal izate ko, hori adopziohartzailearekin bizi behar izan da etengabe, hamalau urte be te baino lehenagotik.


»4. Hurrengoak ezin dira adoptatu: »a) Ondorengoak. »b) Alboko lerroan bigarren graduko odolkide direnak, eta ezkontza bi dezko senide direnak ere, senidetasun hori eratortzen duen ezkontza bitar tean.» […] Parlamentuko Jauregia, 1995eko irailak 21. FLORA SANABRA I VILLARROYA Lehen idazkaria

JOAQUIN XICOY I BASSEGODA Parlamentuko lehendakaria

(«Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1995eko urriaren 6ko alean, 2111. zk.)


Famili zuzenbidea / V. L. MontĂŠs, E. Roca (koordinatzaileak)

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (3)  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia