Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (3)

Page 5

KODE ZIBILA Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoaren ingurukoa, eta Kode Zibilaren eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen zati bateko aldarazpenaren ingurukoa ere JUAN CARLOS I ESPAINIAKO ERREGE

Lege hau ikusi eta ulertzen duten guztiei. Jakin ezazue Gorte Nagusiek onetsi dutela eta neronek berronetsi dudala honako lege organikoa. ZIOEN AZALPENA

1 Espainiako 1978ko Konstituzioaren I. tituluko III. kapitulura biltzen dira gizarte eta ekonomiazko politikaren printzipio artezkariak. Lehenengo leku an, kapitulu horrek herri botereei ezartzen die familiaren babes sozial, ekono miko eta juridikoa ziurtatzeko betebeharra; familiaren barnean, herri botereek adingabekoak babestu behar dituzte batez ere. Bada, konstituziogilearen kezka izan zen adingabekoaren babeserako esparru juridiko egokia ematea. Kezka bera islatzen da Espainiak arestian be rretsi dituen tratatu batzuetan ere. Nazioarteko tratatu horien artean nabar mendu daiteke, batez ere, Umearen Eskubideei buruz Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an onetsi zuten Konbentzioa, Espainiak 1990. urteko azaroa ren 30ean berretsitakoa. Konbentzio horrek filosofia berri baten hasiera dakar adingabekoei begira. Filosofia horren baitan azpimarratu egiten da adinga bekoak gizartean betetzen duen zeregina; areago oraindik, adingabeko horrek gero eta protagonismo handiagoa izan behar du. ERANSKINA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.