Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (3)

Page 111

1995eko irailaren 21eko Akordioa, Ume eta Nerabeen Laguntza eta Babesa arautu, eta Babesik Gabeko Adingabekoen gaineko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko abenduaren 30eko 37/1991 Legea aldarazten duen legeari idazkera harmonikoa ematen diona. […] Zazpigarren xedapen gehigarria. 37/1991 Legearen artikulu zehatzak aldaraztea eta artikulu berri batzuk eranstea 3. Hemeretzigarren artikuluko 1. idazatia aldarazi egingo da eta, era be rean, artikulu horri beste idazati bat erantsiko zaio. Ondorenez, 19. artiku luaren idazkera honetara geratuko da: «1. Adingabeko emantzipatugabeak adopta daitezke, baldin eta adopzio aurreko harreraren menpe edota harrera bakunaren menpe badaude eta ez ba da betetzen ondoko inguruabarretarik bat: »a) Adingabekoa adopziohartzailearen ezkontidearen semealaba izatea edo, bestela, adopziohartzailearekin ezkondu legez eta iraunkortasunez bizi den pertsonaren semealaba izatea, pertsona hori eta adopziohartzailea ez ba dira sexu berekoak. »b) Adingabekoa, umezurtz izateaz gain, adopziohartzailearen hiruga rren graduko senide izatea, odolkidetasunez nahiz ezkontza bidezko senide tasunez. »c) Tutoretza lege bidez eratzea adopziohartzaileen mesedetan. »2. Adingabekoa harrera bakunaren menpe egonik, bera adoptatu nahi dutenek harrera horretaz arduratzen badira eta aurreikusteko modukoa adin gabekoa ez bada bere familiarekin itzultzea, orduan adingabeko ERANSKINA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.