Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (3)

Page 105

Uztailaren 27ko 8/1995 Legea, Ume eta Nerabeen Laguntza eta Babesa arautu, eta Babesik Gabeko Adingabekoen gaineko Babes Neurriei eta Adopzioari buruzko abenduaren 30eko 37/1991 Legea aldarazten duena [‌] Zazpigarren xedapen gehigarria. 37/1991 Legearen artikulu zehatzak aldaraztea eta artikulu berri batzuk eranstea 1. 37/1991 Legearen 5. artikuluko 1. idazatiaren bigarren azpidazatia al darazi eta, ondorenez, azpidazati horren idazkera hauxe izango da: Bigarrena Pertsona edota familia zehatz batek adingabekoaren gaineko ha rrera bakuna gauzatzea, pertsona edota familia horrek adingabe koaren famili gune naturala ordeztu ahal duenean, behinbehinean nahiz behin betiko. 2. 37/1991 Legearen 10. artikuluko 1 eta 3. idazatiak aldarazi eta, ondo renez, idazati horien idazkera hauxe izango da: 1. Babesik gabeko adingabekoa bere etxetik nahiz famili inguru netik banandu behar izanez gero, orduan adingabeko hori beste pertsona edota familia baten ardurapean jarri behar da, eta pertsona edota familia horrek ahal den neurrian ahalbideratu behar du adin gabekoaren nortasuna osoosorik gara dadin. Neurri hori bi kasu hauetan aplikatu behar da: bata, babesgabezi egoera edota fami liatik banantzeko beharrizana aldi baterakoa denean; eta, ERANSKINA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (3) by elkarmedia - Issuu