Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2)

Page 478

rri egokiak hartu ostean, epaileak Fiskaltzari emango dio egoeraren berri. Fis kaltzak, ostera, epaileari eskatu behar dio beraren ustez bidezkoa dena; bi dezkoak izan daitezke, beste batzuen artean, epai agintaritzak berak hartutako neurriak, agintaritza horrek onar ditzakeen beste neurri batzuk eta, azkenik, epaileak harturiko neurrien osagarri izan daitezkeenak. Labur emanda, ez da derrigorrezkoa ezgaiketa auzibidea hastea. Egitatezko zaintza aintzatetsi, eta jagotza eta kontroleko neurri egokiak hartu eta gero —izatez, antzekoak izan daitezke neurri horiek eta KZren 262. art.an eta ondorengoetan tutoreari ezarritako betebeharrak—, zaintza eta babes erakundea modu formalean eraturik geratzen da. Une horretatik, herri botereei dagokie erakunde hori kontrolatzea; taxu berean, erakunde horri apli katu behar zaizkio KZren 216. art.an eta ondorengoetan babes erakundeen inguruan ezarritako arau orokorrak, horiek aplikatzeko modukoak diren hei nean (306. art.ak alferreko igorpena egiten du KZren 220. art.ra; izan ere, manu hori X. tituluko xedapen orokorren artean dago eta titulu horrek jaso tzen du, jaso ere, zaintzari buruzko arauketa). Gauzak horrela, epaileak zaintzaileari aintzatesten dizkio lehendik ere horrek egitatez egikaritu izan dituen ahalmen berberak, ordezkaritza ahalme na barne. Ahalmen horiei ondoko eraentza aplikatzen zaie, 304. artikuluaren arabera: ezin dira aurkaratu zaintzaileak zaintzapekoaren onurarako gauzatu dituen egintzak, egintzok benetan izan badira haren probetxurako —eta, nire aburuz, egintza horiek gauzatu badira epaileak egitatezko zaintzaren berri izan baino lehenago—; kontrara, aurkaratzeko modukoak dira zaintzapekoa ren probetxurako izan ez diren egintzak. Egintza horiek aurkaratzeko, deuseztakortasun akzioa egikaritu behar da, nire irudiz (eta horretan BERCOVITZ RODRÍGUEZCANOrekin bat nator) deuseztakorrak baitira zaintzaileak molde horretan burutu izan dituen egin tzak. Ildo berean, arauek egintza horiek aurkaratzeko ahalmena ematen diote legebideztaketa aktiboa duenari; horren ondorioz,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2) by elkarmedia - Issuu